Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 1996ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura
2275

86/1996 DEKRETUA, 1996ko apirilaren 23koa, Kultura Sailaren estatistikarako organo berezia sortzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Autonomi Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. atalean xedatuta dagoenez, Jaurlaritzaren sailetako Estatistika Organo Bereziek osatzen dute, besteak beste, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikaren Antolakuntza.

Lege hori garatzeko, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretua onartu zen. Dekretu horren bidez Jaurlaritzaren sailetako estatistika organoen sorrera, antolakuntza eta funtzionamendua arautu ziren, eta haiek dekretu bidez sortu behar direla erabaki.

Gainera, aipatutako dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezartzen denez, Estatistikako Euskal Egitamuan edo Estatistikako Urteko Programetan sailen egiteko propio moduan aipatzen diren estatistikak eta iharduketak egiteko, Jaurlaritzaren sailek ezinbesteko izango dute estatistikarako organo berezia edukitzea.

Ondoren, Estatistikako Euskal Egitamua onartzeko den abenduaren 21eko 8/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik seigarrenean ezarri zuen, Jaurlaritzako sailek Estatistikako Euskal Egitamurako proiektuan edo Estatistikako Urteko Programan eurek propio egiteko estatistikak eta ekintzak sartzea proposatu ahal dezaten, ezinbestekoa izango dutela estatistikarako organo bereziak edukitzea, proiektu edo programa horiek egiterakoan parte hartu behar duten unean.

Ondorioz, Euskal Estatistika Batzordeak txostena egin ondoren, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1. atala.- Dekretu honen helburua Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzea da, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan ezarritako betekizunekin bat etorriz.

3. atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia I. mailako organo moduan eratzen da Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren 5. ataleko 3. idazatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren ondorioz, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak maila horretako estatistikarako organo bereziei ematen dizkien ahalmen eta eskuduntzak eduki eta erabiliko ditu.

4. atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak estatistikari buruzko legeriak dioena hitzez hitz beteko du eta, bereziki, estatistika-sekretua beste organo edo enteekin dituen harremanetan, Kultura Sailekoak edo horri atxikitakoak barne direnak.

5. atala.- Kultura sailburuak eskumena izango du Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziaren ekintzen aurka aurkezten diren errekurtsoak aztertu eta ebazteko.

Lehenengoa.- Kultura sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa gauzatzeko eta garatzeko behar diren beste xedapen emateko.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala