Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 1995eko martxoaren 2a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
1030

164/1995 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko dena.

Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren

6ko 5/1989 Legearen bitartez Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatua sortu zen, berori zuzentzeko. Patronatua erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru

Aldundia, eraginpeko udaletxeak, Estatuaren administrazioa, Unescoko «Gizakia eta Biosfera» egitasmoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Urdaibaiko

Biosfera Gebenaldeko eremuan lan egiten duten erakunde ekologista eta babesleak, ingurugiroa aztertzeko eta babesteko lan aipagarria egin duten

Euskadiko erakundeak eta gebenaldeko artezkari arduraduna. Geroztik,

Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan eragina duten zenbait gizarte sektore ordezkatzen duten erakundeek gebenaldeko egintzen garapenean parte hartzeko asmoa erakutsi dute. Horiek horrela, derrigorrezkotzat jotzen da parte hartzeko bideak irekitzea eta ildo horretatik, komenigarri ikusten da eskakizun horiei erantzuna emango dien organu laguntzaile bat sortzea. Organu berri horretan berebiziko garrantzia izango du Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko artezkari arduradunak, bera izango baita organuaren eta patronatuaren arteko informazio zubi.

Artezkariaren betebeharrak arau honetan daude jasota eta Urdaibaiko

Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aldeko irizpena jaso dute. Ondorioz,

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez,

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko otsailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe:

/p>

XEDATU DUT:

/p>

1. atala.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza

Kontseilua sortzea. Erakunde hori Patronatuari laguntzeko sortzen da eta

Eusko Jaurlaritzako ingurugiro organuari dago atxikita. 2. atala.- 1.-

Lankidetzarako Kontseiluan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da behar bezala legeztatutako erakundea izatea eta egoitza soziala edo ordezkaritzaren bat Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan izatea. Horretaz gain, erakunde horien estatutuetan jasota egongo da bertako jabe eta biztanleen interesen alde eta naturaren azterketan edota defentsan iharduten dutela edo, bestela, Urdaibaiko eremuan diharduten gizarte, ekonomi eta kultur sektoreen ordezkari izan beharko dute. 2.- Lankidetza Kontseilua osatuko duten erakundeak izendatzeko ihardunbidea hau izango da: a) Interesa duten erakundeek Urdaibaiko

Biosfera Gebenaldeko Patronatuari zuzendutako eskabidea izapidetuko dute.

Bertan, atal honen lehenengo zatiko eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da. b) Patronatuko lehendakariak, osoko bilkurari entzun ondoren,

Lankidetza Kontseiluko erakundeak izendatuko ditu. c) Erakunde bakoitzak

Lankidetza Kontseiluan izango duen ordezkaria izendatuko du. 3.- Urdaibaiko

Biosfera Gebenaldeko Lankidetzarako Kontseiluaren eginkizunak hauek izango dira: a) Ordezkatutako sektoreen interesak eta iharduerak eta Urdaibaiko

Biosfera Gebenaldeko helburuak eta egintzak era harmonikoan koordinatzeko irizpideak eta neurriak sustatzea. b) Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko iharduerak garatzerakoan Lankidetza Kontseiluan ordezkatuta dauden erakundeen arteko lankidetza sustatzea. c) Ordezkatutako erakundeen eta

Urdaibaiko Biosfera Gebenaldearen artean, denentzat interesgarri diren egintzak antolatzea. d) Koordinazioa, harmonizazioa, parte hartzea eta, oro har, Biosfera Gebenaldearen helburuak lortzeko egoki ikusten diren ekimen, proposamen eta iradokizunak Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aurrera eramatea. e) Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuak proposatzen dizkion gaiei buruzko irizpena ematea. f) Kontseiluaren beraren antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzea edota aldatzea. 3. atala.- 1.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko artezkari arduradunak egingo ditu Lankidetza Kontseiluaren bilkuretarako deiak eta lehendakari lanak ere berak egingo ditu. 2.- Artezkari arduraduna Patronatuaren eta Lankidetza

Kontseiluaren arteko informazio zubi izango da; hauek dira, beraz, arlo horretan bete behar dituen eginkizunak: a) Lankidetza Kontseiluari

Patronatuan hatutako erabakien berri aldiro-aldiro ematea. b) Lankidetza

Kontseiluari kudeaketaren nondik norakoak eta ihardute programak zenbateraino bete diren urtero jakinaraztea. c) Patronatuari Lankidetza

Kontseiluak hartzen dituen erabakien berri ematea. 3.- Kontseiluaren barnean alorkako batzordeak eta eginkizun jakinetarako lantaldeak sor daitezke. Horien koordinazioa artezkari arduradunak egingo du. GEHIGARRIZKO

XEDAPENA Lankidetza Kontseiluari, kide anitzeko organoa den aldetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko 2. atalean jasotzen den araudi orokorra ezarriko zaio, osagarri gisa. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA

GARRO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala