Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

106. zk., 2024ko maiatzaren 31, ostirala

N.º 106, viernes 31 de mayo de 2024


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

IRAGARKIAK

ANUNCIOS

Beste iragarki ofizial batzuk

Otros anuncios oficiales

URAREN EUSKAL AGENTZIA
AGENCIA VASCA DEL AGUA
2664
2664

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa), 13-2 or Iñurritza eremuan, ikastolako gunean, Iñurritza ibaiaren ezkerraldea naturalizatzeko lan osagarrien gaineko espedientea.

ANUNCIO por el que se somete a información pública el expediente de obras complementarias de naturalización de la margen izquierda del río Iñurritza del sector 13-2 or Iñurritza, en la zona de la ikastola, en el término municipal de Zarautz (Gipuzkoa).

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0220.

Código expediente: AO-G-2024-0220.

Eskatzailea: Amenabar Etxegintza Berria SL.

Peticionario: Amenabar Etxegintza Berria SL.

Ibilgua: Iñurritza.

Cauce/s: Iñurritza.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 568.240; Y = 4.792.677.

Zona de actuación (coordenadas UTM (30N ETRS89): X = 568.240; Y = 4.792.677.

Obren deskribapena: Iñurritza ibaiaren naturalizazioa osatzeko, ezkerreko ertza naturalizatuko da ETSren zubiaren eta partzuergoaren ponpa-etxolaren artean, 80 metro inguruko luzeran. Horretarako, biorroloak erabiliko dira oinarrian, ondoren, harri-lubeta lehorra, Tamarix gallica aldaxkaz landareztatua, eta jarraian lurrezko ezponda. Hemen, ibaiertzeko espezie autoktonoak landatuko dira, esaterako lizarra eta haltza. Obra hauen barruan, ibaiertzeko saneamendu-hodia ordeztuko da eta atzera eramango da.

Descripción de las obras: Para completar la naturalización del río Iñurritza, se llevará a cabo la naturalización de la margen izquierda entre el puente de ETS y la caseta de bombas del consorcio, unos 80 metros de longitud. Para ello se usarán biorrollos en la base, a continuación, escollera seca revegetada con estaquillas de Tamarix gallica y talud en tierras donde se plantarán especies autóctonas de ribera como fresno, aliso etc. Las obras incluyen la sustitución y retranqueo del tubo de saneamiento existente en la margen.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a, 20015, Donostia), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Lo que se hace público para general conocimiento por un plazo de veinte (20) días hábiles contado a partir del día siguiente a la fecha de publicación del presente anuncio en el BOPV de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Adicional 8.ª del Reglamento del Dominio Público Hidráulico a fin de que los que se consideren perjudicados puedan presentar sus reclamaciones, durante el indicado plazo, en la Agencia Vasca del Agua (Intxaurrondo, 70-1.º, 20015, Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa) donde estará de manifiesto el expediente para que pueda ser examinado, previa cita, por quien lo desee. Adicionalmente, este anuncio podrá ser consultado en la página web de esta Agencia.

Donostia, 2024ko maiatzaren 16a.

En Donostia / San Sebastián, a 16 de mayo de 2024.

Zuzendari nagusia,
El Director General,
EE: (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
PD (Resolución de 11 de diciembre de 2023).

Lanen baimen-arloko arduraduna,

El Responsable de Área de Autorizaciones de Obra,

IÑIGO AUZA ALDASORO.

IÑIGO AUZA ALDASORO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental