Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

204. zk., 2023ko urriaren 25a, asteazkena

N.º 204, miércoles 25 de octubre de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
4856
4856

148/2023 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua.

DECRETO 148/2023, de 10 de octubre, de tercera modificación del Decreto por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, Osasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de estos, atribuye, en su artículo 12, al Departamento de Salud las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Osasun-plangintza eta -antolamendua.

a) Planificación y ordenación sanitaria.

b) Osasun publikoa, eta elikadura eta ingurumen osasuna babestea.

b) Salud Pública y protección de la salud alimentaria y ambiental.

c) Zaintza epidemiologikoa.

c) Vigilancia epidemiológica.

d) Farmazia-antolamendua.

d) Ordenación farmacéutica.

e) Adikzioak.

e) Adicciones.

f) Sailari atxikita dauden organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

f) Dirigir, de acuerdo con las leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y las sociedades públicas adscritas o dependientes del departamento.

g) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

g) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

Halaber, aipatutako dekretuaren arabera, Osasun Sailari atxikitzen zaizkio hala Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa nola Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa (Bioef) sektore publikoko fundazioa.

Así mismo, el citado Decreto adscribe al Departamento de Salud el ente público de derecho privado Osakidetza-Servicio vasco de salud y la fundación del sector público, Fundación Vasca para la Innovación e Investigación Sanitarias (Bioef).

Martxoaren 31n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala.

Con fecha 31 de marzo, se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco número 65 el Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Dekretu hori, gero, arau hauek aldatu dute:

Dicho Decreto ha sido modificado, posteriormente, por las siguientes normas:

– Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuaren lehen xedapen gehigarria, zeinak Eutanasiaren arloko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortu baitzuen, eta 2. artikuluko 3. paragrafoari i bis) apartatua erantsi baitzion, Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea aipatzeko saileko egituraren barruan.

– La disposición adicional primera del Decreto 145/2021, de 25 de mayo, de creación de la Comisión de Garantía y Evaluación en materia de eutanasia de Euskadi, que añade un nuevo apartado i bis) al párrafo 3 del artículo 2 para hacer referencia, en la estructura del Departamento, a la Comisión de Garantía y Evaluación en materia de eutanasia de Euskadi.

– Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuko azken xedapenetako lehenengoa. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 252. zenbakian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 20an, eta 2. artikuluko 3. paragrafoko h) letra aldatzen du, Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa aipatzeko.

– La disposición final primera del Decreto 244/2021, de 14 de diciembre, de creación y regulación del funcionamiento del Comité de Ética de la Investigación con medicamentos de Euskadi, publicado en el Boletín Oficial del País Vasco número 252, de 20 de diciembre de 2021 modifica la letra h) del párrafo 3 del artículo 2 para hacer referencia al Comité de Ética de la Investigación con medicamentos de Euskadi.

Orain, dekretua aldatzen da, errealitatera egoki daitezen Osasun Saileko sailburuordetza bien egitekoak; hau da, Osasun Sailburuordetzako eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako egitekoak. Izan ere, dekretuan azaldu nahi da zer egiteko betetzen dituen Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak kontrolatzeko nola betetzen diren Osasun Sailak Osakidetzarekin sinatzen dituen programa-kontratuei lotutako aurrekontuak, eta Sailak egiten duen edozein kontratazio sanitario.

Ahora se modifica el Decreto con el fin de ajustar a la realidad, las funciones asumidas por las dos Viceconsejerías que integran el Departamento de Salud, la Viceconsejería de Salud y la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias. Se trata de reflejar en el Decreto las funciones que la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias desempeña en materia de control en la ejecución de los presupuestos vinculados a los contratos-programa que el Departamento suscribe con Osakidetza, así como, cualquier otra contratación sanitaria realizada por el Departamento.

Horretarako, proposatzen da egiteko horren aipu espresua sartzea, eta ezartzea zein den Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako lurralde-ordezkarien mendekotasun hierarkikoa. Hori gorabehera, mantendu egingo da ordezkaritzek dagokien zuzendaritzekiko duten mendekotasun funtzionala.

A tal efecto, se propone incluir una referencia expresa a esta función y establecer la dependencia jerárquica de las delegadas y los delegados territoriales de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias. Sin perjuicio de mantener la dependencia funcional de las Delegaciones de las direcciones correspondientes.

Egitura-dekretuko 13. artikulua aldatzen da, honela: Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari kontrol-funtzio espezifikoak esleitzen zaizkio aurrekontuak egikaritzeko orduan, eta kontrol- eta jarraipen-lanak egiteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak sinatzen dituen programa-kontratu guztiei eta Osasun Saileko lurralde-ordezkariek sinatzen dituztenei, baita Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzek egiten dituzten kontratu sanitarioei ere. Gainera, 15. artikulua aldatzen da, era honetan: ezartzen da Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak esleitua duela zerbitzu sanitarioak kontratatzeko jarraibide eta irizpide orokorrak prestatzeko lana, eta egiteko hori Osasun Sailburuordetzarekin batera egin behar duela. 17. artikulua ere aldatzen da, eta ezartzen da ezen lurralde-ordezkariak, organikoki, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzaren mende daudela.

El Decreto de estructura se modifica en su artículo 13, atribuyendo a la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias, funciones específicas de control en la ejecución de los presupuestos y el control y seguimiento de todos los contratos-programa suscritos con Osakidetza-Servicio vasco de salud, tanto por la propia Viceconsejería, como por las delegadas y los delegados territoriales del Departamento de Salud, así como cualquier otra contratación sanitaria realizada por las delegaciones territoriales del Departamento; en el artículo 15 estableciendo que la elaboración de directrices y criterios generales para el desarrollo de la función de contratación de los servicios sanitarios que se atribuye a la Dirección de Aseguramiento y Contratación sanitarias debe hacerse de acuerdo con la Viceconsejería de Salud; y en el artículo 17 estableciendo la dependencia orgánica de las delegadas y los delegados territoriales de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias.

Azkenik, 2. artikuluaren 3. paragrafoko b) apartatuan egiten den aipamena egokitzen da, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua arautzeko indarrean dagoen arauari egokitu ere; arau hori, izan ere, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua da, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa, eta ordeztu egin du han aipatzen dena.

Finalmente, se adapta la referencia existente en el artículo 2, párrado 3, apartado b) a la norma reguladora vigente del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, que es el Decreto 150/2022, de 7 de diciembre, de la gobernanza sociosanitaria de Euskadi, que ha suplido la norma allí referida.

Aldaketa horien ondorioz, Osasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Salud, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 10 de octubre de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Aldatzea Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 2. artikuluko 3. paragrafoaren b) apartatua.

Artículo primero.– Modificación del apartado b), párrafo 3, del artículo 2, del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 2. artikuluko 3. paragrafoaren b) apartatua aldatzen da, eta eduki hau ematen zaio:

Se modifica el apartado b), párrafo 3, del artículo 2 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud, con el siguiente contenido:

«b) Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua, Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko apirilaren 7ko 150/2022 Dekretuan xedatutakoaren arabera».

«b) El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, en los términos previstos en el Decreto 150/2022, de 7 de diciembre, de la gobernanza sociosanitaria de Euskadi.»

Bigarren artikulua.– Aldatzea Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 13. artikuluaren 1. paragrafoko c) apartatua.

Artículo segundo.– Modificación del apartado c) del párrafo 1, del artículo 13 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 13. artikuluaren 1. paragrafoko c) apartatua aldatzen da, eta eduki hau ematen zaio:

Se modifica el apartado c) del párrafo 1, del artículo 13 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud, con el siguiente contenido:

«c) Kudeaketa ekonomikoaeta aurrekontu-arlokoa eta kontrol- eta jarraipen lanak egitea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak eta Osasun Saileko lurralde-ordezkariek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin sinatutako programa-kontratu guztietan, bat etorriz 13. artikulu honekin, eta Sailaren lurralde-ordezkaritzek egindako kontratazio sanitario orotan».

«c) La gestión económica y presupuestaria, así como el control y seguimiento de todos los contratos-programa suscritos con Osakidetza-Servicio vasco de salud, tanto por la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias, como por las Delegadas y los Delegados Territoriales del Departamento de Salud, de conformidad con este artículo 13, y de cualquier otra contratación sanitaria realizada por las Delegaciones Territoriales del departamento.»

Hirugarren artikulua.– Aldatzea Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 15. artikuluaren 1. paragrafoko c) letra.

Artículo tercero.– Modificación del punto c) del párrafo 1, del artículo 15 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 15. artikuluaren 1. paragrafoko c) letra aldatzen da, eta eduki hau ematen zaio:

Se modifica el punto c) del párrafo 1, del artículo 15 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud, con el siguiente contenido:

«c) Osasun Sailburuordetzarekin batera, gidalerro eta irizpide nagusiak lantzea zerbitzu sanitarioak kontratatzeko, haien definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei –programa-kontratuen bitartez– eta beste agente sanitario batzuei –kontratazio-ereduen bitartez–; era berean, kontratazio-plan orokorrak ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioetarako».

«c) La elaboración de directrices y criterios generales, de acuerdo con la Viceconsejería de Salud, para el desarrollo de la función de contratación de los servicios sanitarios de acuerdo a su definición estratégica, proponiendo para ello, tanto criterios diferenciados para la asignación de objetivos y recursos económicos a las organizaciones de servicios sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud, a través de los contratos programa y a otros agentes sanitarios a través de modelos de contratación, como estableciendo planes de contratación generales respecto a las prestaciones que así lo requieran.»

Laugarren artikulua.– Aldatzea Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 17. artikuluko 2. paragrafoa.

Artículo cuarto.– Modificación del párrafo 2, del artículo 17 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 17. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da, eta eduki hau ematen zaio:

Se modifica el párrafo 2, del artículo 17 del Decreto 116/2021, de 23 de marzo, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud, con el siguiente contenido:

«2.– Lurralde-ordezkaritzek ordezkari bana izango dute, zeina izango baita Osasun Sailak lurralde historikoan izango duen ordezkari gorena.

«2.– Al frente de cada Delegación Territorial habrá una delegada o delegado que ostentará la máxima representación del Departamento de Salud en el Territorio Histórico.

Lurralde-ordezkaritzak, hierarkikoki, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzaren mende egongo dira. Funtzionalki, Osasun Saileko zuzendarien mende egongo dira, gaiaren arabera.

Las delegaciones territoriales dependerán jerárquicamente de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias. Funcionalmente, por razón de la materia, dependerán de los distintos directores y directoras del Departamento de Salud.

Lurralde-ordezkariak kontratazio-organo espezifiko gisa jardungo du, eta, zerbitzu-zorroko zerbitzu sanitarioen prestazioa kontratatzeari dagokionez, kontratazio-organo gisa dagozkion egitekoak gauzatuko ditu baldin eta zerbitzu horiek berari dagokion osasun-barrutira zuzendutakoak badira; bat etorriz sailak ezartzen dituen gidalerro eta irizpideekin.

La persona titular de la Delegación Territorial actuará como órgano específico de contratación, y ejercerá las funciones que le correspondan, en relación con la contratación de la prestación de servicios sanitarios de la cartera de servicios, cuando los mismos se dirijan a su respectiva Área de Salud, de conformidad con las directrices y criterios que se establezcan en el Departamento.

Halaber, lurralde-ordezkariari dagokio bere lurralde-eremuan programa-kontratuak izenpetzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioko erakundeekin.

Así mismo, a la persona titular de la Delegación Territorial le corresponde la suscripción de los contratos programas con las organizaciones de servicios sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud de su ámbito territorial.

Lurralde-ordezkaritzetako titularrek eskumena izango dute beren eremuan egin beharreko funtzionamendu-gastuak baimendu eta kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak arautzen dituen funts aurreratuen indarreko araubidearen baitan eta araubide hura garatzeko arautegiaren eremuan; hargatik eragotzi gabe Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako titularrei ematen zaizkien ahalmenak».

Sin perjuicio de las facultades que se otorgan a las personas titulares de la Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias y de la Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales, quienes ostenten la titularidad de las Delegaciones Territoriales serán competentes, en el marco del régimen de fondos anticipados vigente, regulado en el Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco y su normativa de desarrollo, para la autorización y contratación de los gastos de funcionamiento necesarios que en su ámbito procedan».

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 10ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de octubre de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

La Consejera de Salud,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental