Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena

N.º 100, lunes 29 de mayo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
SPRI-AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
2508
2508

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez «Innobideak-Innokonexio 2023» laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen eta argitaratzen diren.

RESOLUCIÓN de 15 de mayo de 2023, del Director General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, por la que se procede a la aprobación de las bases reguladoras y a la convocatoria del programa de ayudas «Innobideak-Innokonexio 2023» y se ordena su publicación.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa bera, bere arduren artean ditu, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan industria eta enpresa arloko jarduera bultzatzera bideratutako jarduketak egitea eta, bestetik, Euskadiko enpresei laguntza ematea trantsizio teknologiko-digital, energetiko-klimatiko eta soziosanitarioak txertatzeko, lehiakortasunaren bektore direnez. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.

SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a promover la actividad industrial y empresarial en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco y apoyar a las empresas vascas a incorporar las transiciones tecnológico-digital, energético-climática y socio-sanitaria como vectores de competitividad, mediante la inversión, la innovación, la internacionalización y el fomento de la actividad emprendedora empresarial.

Alde horretatik, SPRI zenbait ekintza ari da garatzen Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP 2030) jasotako helburuak betetzeko.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030 (PCTI 2030).

Ekintza horien artean, aipatzekoak dira berrikuntza bultzatzera eta euskal enpresa berritzaileen kopurua handitzera bideratutako laguntza-programa askotarikoak.

Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la innovación y aumentar el número de empresas vascas innovadoras.

Bestalde, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, 48.5 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek finantzatutako erakunde guztiei agintzen die haien dirulaguntza-jarduera, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera moldatzea.

Por otro lado, el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, ordena en su artículo 48.5 a toda entidad financiada por los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma a ajustar su actividad subvencional, entre otros, al principio de publicidad.

Hori guztia dela eta, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– «Innobideak-Innokonexio» 2023 Laguntza Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Primero.– Aprobar las bases reguladoras y la convocatoria correspondiente al Programa de Ayudas «Innobideak-Innokonexio» 2023, cuyo contenido se adjunta a modo de anexo a la presente Resolución.

Bigarrena.– «Innobideak-Innokonexio» 2023 programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Segundo.– Proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al Programa «Innobideak-Innokonexio» 2023.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Tercero.– Contra la presente Resolución, podrá interponer, con carácter potestativo, recurso de reposición ante la Dirección General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente de la publicación de la presente Resolución, o interponer directamente recurso contencioso-administrativo ante la jurisdicción contencioso-administrativa en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente de la publicación de la presente Resolución.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

La presente Resolución surtirá efecto a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bilbao, 2023ko maiatzaren 15a.

En Bilbao, a 15 de mayo de 2023.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

El Director General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial,

AITOR URZELAI INZA.

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA
ANEXO
«INNOBIDEAK-INNOKONEXIO» 2023 LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
BASES REGULADORAS DEL PROGRAMA DE AYUDAS «INNOBIDEAK-INNOKONEXIO» 2023

Aipatu bezala, SPRI zenbait ekintza ari da garatzen Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP 2030) jasotako helburuak betetzeko, eta nabarmentzen ari da xede horretan.

Tal y como se ha señalado, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030 (PCTI 2030), destacando en dicho objetivo.

Ekintza horien artean, aipatzekoak dira berrikuntza bultzatzera eta euskal enpresa berritzaileen kopurua handitzera bideratutako laguntza-programa anitzak.

Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la innovación y aumentar el número de empresas vascas innovadoras.

Horren ondorioz, Laguntza Programa hau enpresen berrikuntza arloko jarduera sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da.

En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover la actividad innovadora de las empresas.

Berrikuntza-jarduerei zuzendutako babes horrek, epe ertaineko eta luzeko ikuspegitik, batetik, berrikuntza puntualei jarriko lieke arreta, behar eta aukera espezifikoei erantzuteko. Baina, horrez gain, enpresaren barruan gaitasunak garatzea ahalbidetuko luke, gero eta maizago eta modu sistematikoagoan berritzeko, eta anbizio handiagoarekin.

Un apoyo a actividades de innovación que, desde una perspectiva de medio y largo plazo, además de atender a innovaciones de carácter puntual para responder a necesidades y oportunidades específicas, permita desarrollar capacidades dentro de las empresas para innovar cada vez de manera más frecuente y sistemática y con mayor ambición.

Gero eta erakunde berritzaileagoak bihurtzeko enpresek egin beharreko ibilbide horretan, berrikuntza-sistemen sistematizazioaz gain, badira aurrerapena erakusten duten beste mugarri batzuk ere, hala nola I+G+b babesteko nazioarteko programetan gero eta parte-hartze handiagoa izatea, I+G+b emaitzen babesa eta balorizazioa, eta kudeaketa aurreratua sustatzearen bidez berrikuntzaren kudeaketa bultzatzea. Arrazoi hori dela eta, programa honen esparruan berariazko laguntza jasotzen dute berrikuntzaren nazioartekotzeak, I+G+b emaitzen babesak eta balorizazioak, eta kudeaketa aurreratuak. Halaber, adierazi behar da programa hau jasota dagoela erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, Administrazio Kontseiluak 2022ko abenduaren 21ean 2023ko ekitaldirako hartutako erabakiaren bidez onetsitakoan, eta Planaren honako helburu hau lortzen laguntzen duela: «erakundeetan berrikuntzaren kudeaketa eta sistematizazioa sendotzen eta, horrela, EAEko enpresa berritzaileen oinarria handitzen lagunduko duten berrikuntza-proiektuak egiten laguntzea».

Un recorrido este de las empresas hasta convertirse en organizaciones cada vez más innovadoras que tiene, además de la sistematización de los procesos de innovación, otros hitos que las caracterizan en dicho avance, como es el caso de su participación creciente en programas internacionales de apoyo a la I+D+i, la protección y valorización de los resultados de I+D+i y el impulso de la gestión de la innovación mediante la promoción de la gestión avanzada. Es por esta razón que la internacionalización de la innovación, la protección y valorización de los resultados de I+D+i y la gestión avanzada reciben ayuda específica en el marco del presente programa. Asimismo, cabe indicar que el presente programa se encuentra recogido en el Plan Estratégico de Subvenciones de la entidad aprobado, por acuerdo del Consejo de Administración de 21 de diciembre de 2022, para el ejercicio 2023, contribuyendo al logro del siguiente objetivo del Plan: «apoyo a la realización de Proyectos de Innovación que ayuden a consolidar la gestión y sistematización de la innovación en las organizaciones y así incrementar la base de empresas innovadoras de la CAE».

1. artikulua.– Laguntzen xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza de las ayudas.

1.– Xedea.

1.– Objeto.

Berrikuntza Proiektuak egitera bideratutako laguntza-programa bat arautzea da oinarri hauen helburua. Berrikuntza Proiektu horiek erakundeetan berrikuntzaren kudeaketa eta sistematizazioa finkatzen lagunduko dute eta, modu horretan, EAEko enpresa berritzaileen oinarria handitzen lagunduko dute.

Es objeto de las presentes bases regular un programa de ayudas para el apoyo a la realización de Proyectos de Innovación que ayuden a consolidar la gestión y sistematización de la innovación en las organizaciones y así incrementar la base de empresas innovadoras de la CAE.

Proiektuak banakakoak izan daitezke; kasu horretan enpresa bat izango litzateke onuradun bakarra. Edo lankidetza-proiektua ere izan daiteke; kasu horretan bi enpresak edo gehiagok parte hartuko lukete onuradun gisa.

Los proyectos podrán ser tanto individuales, con la participación de una empresa como beneficiaria única, o en cooperación, con la participación de dos o más empresas como beneficiarias.

Lankidetzako proiektuen kategorian, beste gauza batzuen artean, oinarri hauek kontuan hartuko dute enpresa handi batek sustatutako lankidetza-proiektuentzako laguntza eta haren bezeroen eta/edo hornitzaileen katearen parte-hartzea. Hala, lankidetza-proiektuaren parte diren ETEak izango dira onuradunak.

En la categoría de proyectos en cooperación, las presentes bases contemplan, entre otros, el apoyo a proyectos en cooperación promovidos por una gran empresa y la participación de su cadena de clientes y/o proveedores, donde las beneficiarias serán las PYMEs que formen parte del proyecto en cooperación.

2.– Laguntzen izaera:

2.– Naturaleza de las ayudas:

a) Dirulaguntzen Programa hau 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko, Dirulaguntzen Lege Orokorreko, 8.3 artikuluak xedatutako printzipioen mende dago.

a) El presente Programa subvencional está sometido a los principios establecidos en el artículo 8.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

b) Behar bezala jasotako eskaeren ondoz ondoko lehia-prozeduraren arabera onartuko dira laguntza horiek. Ondorioz, banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, oinarri hauetan zehaztutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unea kontuan hartuta.

b) Estas ayudas se reconocerán conforme al procedimiento de concurrencia sucesiva de las solicitudes correctamente recibidas. En tal sentido se resolverán de forma individual y ordenada en función del momento en que haya sido completada la solicitud con toda la documentación exigida en estas bases.

c) 2014ko ekainaren 26an 187. EBAOn argitaratutako 651/2014 Salbuespeneko araudi orokorrean (EB) xedatutakoaren mende daude arau honek aintzat hartzen dituen laguntzak edo dirulaguntzak.

c) Las ayudas o subvenciones contempladas en la presente norma están sujetas a lo dispuesto en el Reglamento general de exención (UE) número 651/2014 publicado en el DOUEL 187, 26 de junio de 2014.

d) Programa honen baitan emandako laguntzek itzuli beharrik gabeko dirulaguntza-izaera izango dute.

d) Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

e) Programa honen baitan emandako dirulaguntzak ez daude esportatutako kopuruei, banaketa-sare bat ezartzeari eta ustiatzeari, edo esportatzeko jarduerari lotutako beste gastu korronte batzuei zuzenean lotuta.

e) Las subvenciones concedidas en el marco del presente Programa no están directamente vinculadas a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

2. artikulua.– Baldintzak eta definizioak.

Artículo 2.– Términos y definiciones.

Programa honen helburuetarako, definizio hauek ezarri dira:

A efectos del presente Programa, se establecen las siguientes definiciones:

1.– Produktuaren berrikuntza (ondasunak eta zerbitzuak). Ondasun edo zerbitzu berria edo hobetua, enpresak lehendik zituen ondasunen edo zerbitzuen oso ezberdina, eta merkatuan txertatuko dena. Produktu eta/edo zerbitzu berriak honako fase hauetakoren batean egon beharko du: definizio kontzeptualeko fasean, edozein ikerketa- eta/edo garapen-etapa baino lehen, edo ikerketa- eta/edo garapen-etapa gainditu eta merkatura hurbiltzeko eta iristeko fasean, eta, beraz, arrisku teknologikoak nulua edo oso mugatua izan beharko du.

1.– Innovación de producto (bienes o servicios). Bien o servicio nuevo o mejorado que difiere significativamente de los bienes o servicios previos de la empresa y que va a ser introducido en el mercado. El Nuevo Producto y/o servicio deberá encontrarse en un estadio, bien de definición conceptual, previo a cualquier etapa de investigación y/o desarrollo, bien en un estadio de aproximación y llegada al mercado, en el que la etapa de investigación y/o desarrollo ya hubiere sido superada, con lo que el riesgo tecnológico ha de ser nulo o ampliamente acotado.

2.– Prozesuaren berrikuntza Negozio-funtzio baterako edo gehiagotarako negozio-prozesu berria edo hobetua, enpresak lehendik zituen negozio-prozesuen oso ezberdina, eta enpresan ezarriko dena. Prozesuaren Berrikuntzaren helburua salmenta, lizentzia, ezarpena edo hirugarrenei zuzendutako beste edozein helburu denean, berrikuntza hori produktu edo zerbitzu berri bat izango da enpresa onuradunarentzat, eta, beraz, Produktuaren Berrikuntzatzat hartuko da.

2.– Innovación de proceso. Proceso de negocio nuevo o mejorado para una o más funciones de negocio que difiere significativamente de procesos de negocio anteriores de la empresa y que va a ser implementado en la empresa. Cuando la innovación en Proceso tenga como finalidad su venta, licencia, implantación, o cualquier otra finalidad orientada a terceros, dicha innovación supondrá un nuevo producto o servicio para la empresa beneficiaria, por lo que tendrá la consideración de una Innovación en Producto.

3.– Negozio-funtzioak. Enpresaren barruko sei funtzio hartzen ditu barne negozio-prozesuen berrikuntzak. Honako hauek dira: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena, Banaketa eta logistika, Marketina eta salmentak, Informazio- eta komunikazio-sistemak, Administrazioa eta kudeaketa, Produktuen eta negozio-prozesuen garapena (Osloko eskuliburua, 2018).

3.– Funciones de negocio. La innovación en procesos de negocio abarca seis funciones diferentes dentro de la empresa. Son las siguientes: Producción de bienes y servicios, Distribución y logística, Marketing y ventas, Sistemas de información y comunicación, Administración y gestión, Desarrollo de producto y de procesos de negocio (Manual de Oslo 2018).

4.– Berrikuntza-jarduerak. Berrikuntza sortzea helburu duten, edo lortu duten, enpresaren finantza-jarduerak, garapen-jarduerak eta merkaturatze-jarduerak.

4.– Actividades de innovación. Aquellas actividades financieras, de desarrollo y de comercialización, llevadas a cabo por la empresa, que tienen por objetivo, o han generado, una innovación.

5.– Berrikuntzaren kudeaketa. Enpresaren barruko berrikuntza-jarduera modu sistematikoan lantzea ahalbidetzen duen kudeaketa, modu horretan jardueraren gauzatzeak eta emaitzen ezarpenak probabilitate handiagoa izan dezaten arrakastatsuak izateko. Berrikuntzaren kudeaketa sistematizatzeak erraztu egiten du erakundearen barruan egin beharreko ondoz ondoko berrikuntzetan prozesua errepikatzea, erraztu egiten ditu berrikuntzaren plangintza eta kontrola, eta areagotu egiten ditu eraginkortasuna eta efikazia. Berrikuntzaren kudeaketarekin lotutako praktikak esanguratsuak dira berrikuntzan aktiboak diren enpresentzat. Negozio-prozesuetan hobekuntza nabarmenak egiteko helburua duten kudeaketa aurreratuko metodologiak eta tresnak aplikatzea bilatzen da. Metodologia eta tresna horiek programaren enpresa onuradunetan epe laburrean ezarriko dira.

5.– Gestión de la innovación. Aquella que permite abordar de manera sistemática la actividad de innovación dentro de la empresa y aumentar, de esta manera, las probabilidades de éxito en su ejecución y en la implementación de sus resultados. La gestión sistematizada de la innovación favorece su replicabilidad al objeto de sucesivas innovaciones dentro de la organización, facilita su planificación y control y aumenta su eficiencia y eficacia. Las prácticas de gestión de la innovación son relevantes para las empresas activas en innovación. Se busca la aplicación de metodologías y herramientas de gestión avanzada tendentes a producir mejoras sustanciales en los procesos de negocio y que serán implantadas en las empresas beneficiarias del Programa en el corto plazo.

6.– I+G+b arloaren babesa eta balorizazioa. Enpresen ikerketa, garapen eta berrikuntzatik eratorritako emaitzei balioa ematea lehiakortasunerako funtsezko faktorea da. Era berean, emaitza horiek babestea komeni da. Horretarako, hainbat ekintza egin behar dira, besteak beste, honako hauek ezagutzeko: produktu, zerbitzu edo prozesu jakin baterako jabetza hori behar bezala babesteko bideragarritasuna; enpresak egin lezakeen eta egin beharko lukeen babes egokia; babes horrek kontuan hartu beharko lukeen estaldura eremu geografikoa; babes horri lotutako kostuen azterketa; babes-eskaera erregistratzeaz arduratzen diren erakundeei dagokion eskaera aurkezteko beharrezko memoria eta dokumentazio teknikoa prestatzea.

6.– Protección y valorización de la I+D+i. Poner en valor los resultados derivados de la Investigación, desarrollo e innovación de las empresas es un factor clave de competitividad. Así mismo, conviene proteger dichos resultados, lo que conlleva una serie de actividades para conocer, entre otras cuestiones, la viabilidad de proteger adecuadamente dicha propiedad para un determinado producto, servicio o proceso, el tipo de protección idóneo que la empresa podría y debiera llevar a cabo, el ámbito geográfico de cobertura que dicha protección debiera considerar, el análisis de los costes asociados a dicha protección, la preparación de la memoria y documentación técnica necesaria para presentar la correspondiente solicitud de protección ante los organismos encargados de su registro.

7.– I+G+b nazioartekotzea. Elkarrekin I+G+b-ko proiektuak egiteko beste herrialde batzuetako erakundeekiko lankidetzaren bidez nazioartekotzea estrategia onuragarria da enpresa batek berez planteatu ezin ditzakeen helburuak lortzeko. Beste herrialde batzuetako bezero, hornitzaile, unibertsitate eta ikerketa-zentroekin, edo enpresa lehiakideekin, egindako I+G+b arloko proiektu zehatzen bidez plantea daiteke. Edo, nazioarteko teknologia-foroetan parte hartzearen bidez, hala nola sareetan, batzordeetan, lantaldeetan, plataforma teknologikoetan, etab. Parte-hartze hori, zuzena edo zeharkakoa hirugarrenen bitartez, enpresak jarduten duen teknologia-zaintzaren eta ingurunearen iturri bikaina da, eta aukera ematen dio, adibidez, lege- edo arau-aldaketei aurre hartzeko, bai eta beste enpresa edo erakunde batzuek abiarazitako proiektuetan parte hartzeko aukerak baliatzeko ere. Bi kasuetan, nazioarteko I+G+b proiektuetarako lankidetza esparru potentzialak identifikatu behar dira, eta lidergo propioko proiektuetan edo hirugarrenek gidatutako proiektuetan parte hartzeko eskaerak eta proposamenak prestatu behar dira.

7.– Internacionalización de la I+D+i. La internacionalización a través de la cooperación con entidades de otros países para realizar proyectos de I+D+i conjuntos es una ventajosa estrategia para alcanzar objetivos que una empresa por sí sola no podría plantearse. Se puede plantear bien a través de proyectos concretos de I+D+i con clientes, proveedores, universidades y centros de investigación de otros países o incluso con empresas competidoras, o bien a través de la participación en foros tecnológicos internacionales tales como redes, comités, grupos de trabajo, plataformas tecnológicas, etc. Esta participación, bien sea directa o indirecta a través de terceros, es una excelente fuente de vigilancia tecnológica y del entorno en el que opera la empresa, permitiéndole por ejemplo anticiparse a cambios legales o normativos, así como, aprovechar oportunidades de participación en proyectos lanzados por otras empresas o entidades. En ambos casos, es necesario identificar potenciales ámbitos de cooperación para proyectos de I+D+i internacional y preparar las solicitudes y propuestas de participación en proyectos de liderazgo propio o como participantes en proyectos liderados por terceros.

8.– Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa. Erakunde eskatzaileak eginiko txostena. Oinarri hauetako 12.4 artikuluan adierazitako irizpideak balioztatzeko behar adina informazio eman behar du.

8.– Memoria técnica y económica del proyecto. Informe elaborado por la entidad solicitante que debe recoger información suficiente para valorar los diferentes criterios recogidos en el artículo 12.4 de las presentes bases.

9.– Kanpoko Enpresa Aditua. Laguntzaren eskatzaile den enpresatik kanpoko pertsona fisikoa edo juridikoa, proiektuaren xede den arlo teknikoan froga daitekeen ezagutza nahikoa, eta bere zerbitzuak enpresa eskatzaileari merkatuko baldintzetan eskaintzeko eta fakturatzeko gaitasuna duena.

9.– Empresa Experta Externa. Persona física o jurídica, externa a la empresa solicitante de la ayuda, con conocimientos suficientes demostrables en el ámbito técnico objeto del proyecto y con capacidad para ofertar y facturar sus servicios a la empresa solicitante en condiciones de mercado.

10.– Tarteko agentea. Erakunde hauen jarduera haien eraginpeko arloko enpresen sustapen ekonomikora eta lehiakortasunera bideratuta egoten da. Programa honen harira, proiektuak lankidetzan eratzen, dinamizatzen eta koordinatzen parte har dezakete. Proiektuaren hornitzaileetako bat da lankidetzan, baina lehen adierazitako funtzioak betetzeko bakarrik.

10.– Agente Intermedio. Entidades cuya actividad está orientada a la promoción económica y a la competitividad de las empresas de su área de influencia. En el marco de este programa podrán participar en la configuración, dinamización y coordinación de proyectos en cooperación. Se configura como un proveedor más del proyecto en cooperación, pero exclusivamente para llevar a cabo las funciones previamente indicadas.

11.– Berrikuntza-gaien aholkularitza-zerbitzuak. Hauei buruzko aholkularitza, laguntza eta prestakuntza: ezagutzaren transferentzia; aktibo immaterialak eskuratzea, babestea eta ustiatzea; eta horiek barne hartzen dituzten arau eta erregelamenduen erabilera.

11.– Servicios de asesoramiento en materia de innovación. Consultoría, asistencia y formación en los ámbitos de la transferencia de conocimientos, la adquisición, protección y explotación de activos inmateriales y el uso de normas y reglamentos que las incorporen.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2023ko baliabide ekonomikoak 2.937.080 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas en 2023, ascienden a la cantidad de 2.937.080 euros, y provendrán de las correspondientes dotaciones presupuestarias establecidas al efecto en los presupuestos de SPRI-Agencia vasca de Desarrollo Empresarial, incluidos en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2023.

2.– Funtsak mugatuak direnez, programa honen bitartez lortu nahi da ahalik eta denbora tarte txikiena igarotzea laguntza eskatzen denetik ematen den arte, eta horrenbestez, espedientea osatua dagoenean eta era ordenatuan egingo da esleipena. Programaren guztizko zenbatekoa gainditzen duten laguntzei ezezkoa emango zaie, ebazpen baten bidez.

2.– Dado el carácter limitado de los fondos, el programa pretende que exista la mayor rapidez posible entre la petición y la concesión de las ayudas, por lo que la adjudicación de las mismas se efectuará ordenadamente en función del momento en que el expediente esté completo, procediéndose, mediante resolución, a denegar las ayudas en caso de que estas superen la dotación máxima para el Programa.

3.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren Zuzendaritza Nagusiak, webgunean (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

3.– El agotamiento de los fondos destinados al Programa implicará la terminación del mismo, declarándose tal circunstancia mediante resolución de la Dirección General de SPRI, que se publicará en su página web, www.spri.eus y en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren, baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

4.– Una vez agotado el crédito presupuestario no se podrán conceder nuevas ayudas, desestimándose por tal motivo expresamente aquellas solicitudes presentadas y pendientes de resolución.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak eta baldintza hori lortzeko eskakizunak.

Artículo 4.– Entidades beneficiarias y requisitos para acceder a dicha condición.

1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ETE-ek (2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/EB Gomendioaren arabera), industria arlokoek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek, 5. artikuluan deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte. Hori guztia, baldin eta:

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en el presente Programa las PYMEs (según Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003) industriales y de servicios conexos ligados al producto-proceso industrial, ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y que presenten proyectos para la ejecución de las actuaciones subvencionables descritas en el artículo 5. Todo ello siempre que:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialerako edo produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentro bat badute. Aurkeztutako proiektuak zentro horretan eragina izan beharko du, eta diruz laguntzen den jarduera bertan egin beharko da.

a) Dispongan de un centro de actividad industrial o de servicios conexos ligados al producto-proceso industrial en la Comunidad Autónoma del País Vasco, centro en el que el proyecto presentado deberá tener impacto y en el que se realizará la actividad subvencionable.

b) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude. Epigrafe hori kontuan hartuko da enpresaren jarduera 4. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako programaren jarduera onuradunetako batekin bat datorren zehazteko. Ekonomia Jardueren gaineko Zergako dagokion epigrafean emandako alta horrek, gutxienez, sei hilabeteko antzinatasuna izan beharko du, laguntza eskatzen denetik sei hilabete baino epe laburragoan eratutako enpresentzat izan ezik. Bestela, eskaera baztertu egingo da. Faktore hori dagokion foru-ogasunak igorritako Jarduera Ekonomikoen Historikoa ziurtagiriaren arabera balioztatuko da.

b) Figuren de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas del País Vasco. Dicho epígrafe será tenido en consideración para determinar si la actividad de la empresa se corresponde con alguna de las actividades beneficiarias del programa indicadas en el artículo 4, apartado 1. El Alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas deberá reflejar una antigüedad mínima de seis meses, salvo para empresas constituidas en un periodo inferior a seis meses desde la solicitud de ayuda. En caso contrario, la solicitud será rechazada. Este factor será valorado conforme al certificado Histórico de Actividades Económicas emitido por la correspondiente Hacienda Foral.

c) Dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, 10 langileko batez besteko plantilla badute. Enpresan Kudeaketa Aurreratua (Kudeabide) lortzera bideratutako ezarpen-proiektuen kasuan, gutxienez, 50 langile izan beharko dituzte, batez beste.

c) Contar, en el periodo de 12 meses previos a la presentación de la solicitud de subvención, una plantilla media de al menos 10 empleos. Para el caso de proyectos de implantaciones dirigidas a conseguir una Gestión Avanzada en la compañía - Kudeabide deberán disponer de una plantilla media de al menos 50 empleos.

Enplegu kopurua lanaldi osoko urte osoko baliokideen araberakoa da. Baldintza hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak igorritako «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla-txostena» izenekoaren bidez aztertuko da. Era berean, plantillako kidetzat hartuko dira enpresaren jarduerara atxikitako langile autonomoak, baldin eta, haien egoeragatik, ezin badira Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon.

El número de empleos es en equivalentes anuales a jornada completa. Esta circunstancia se valorará mediante el correspondiente «Informe de plantilla media de trabajadores en situación de alta» emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social. Así mismo, se considerará perteneciente a la plantilla, el personal autónomo adscrito a la actividad de la empresa que, por su condición, no pueda estar dado de alta en el Régimen General de la Seguridad Social.

2.– Ezingo dituzte deialdi honen xede diren dirulaguntzak jaso:

2.– No podrán acceder a las subvenciones objeto de esta convocatoria:

a) 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenek; horien artean daude:

a) Quienes se encuentren en alguna de las circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, entre las que se incluye:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.

– No estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrarekin lotutako ordainketak egunean ez izatea.

– No estar al corriente del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Zigor penalak edo administratiboak izatea, eta ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik ez izatea; edo laguntzak jasotzeko desgaitzen dituen legezko debekua izatea.

– Estar sancionados penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas o se hallen incursos en prohibición legal que les inhabilite para ello.

– 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan eta enpresentzat soilik, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen ordainketa-epeak ez betetzea.

– Incumplir, en el caso de empresas, y únicamente para subvenciones superiores a 30.000 euros, los plazos de pago previstos en la Ley 3/2004, de 29 de diciembre, por la que se establecen medidas de lucha contra la morosidad en operaciones comerciales.

b) Jarduera armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketaren arloan egiten dutenek, 14/2007 Legeak, 2007ko abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

b) Quienes desarrollen actividad en los ámbitos de producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los países empobrecidos.

c) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe daudenek.

c) Quienes estén sujetos a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

d) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren entitateek, ikerketa espezializatuko eta/edo bikaineko jarduerak egiten dituzten ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloko entitateek; ez eta Tarteko agentetzat hartzen direnek ere.

d) Las entidades pertenecientes a la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación, las entidades de investigación, desarrollo e innovación que realicen actividades de investigación especializada y/o excelente, ni quienes tengan la consideración de Agentes Intermedios.

e) Sexu-arrazoiengatiko bazterkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko araudia ez betetzeagatik zigor administratiboa edo penala jaso duten enpresek, zigor horretan ezarritako aldian zehar. Honako enpresa hauek ere ezingo dute jaso laguntzarik edo dirulaguntzarik: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izan behar dutenek baina ez dutenek; eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena do sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri izana ziurtatzen ez duten enpresek, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legediak ezarritako baldintzetan.

e) Quienes realicen una actividad discriminatoria por razón de sexo, así como las que hayan sido sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo o por incumplimiento de la normativa en materia de igualdad de mujeres y hombres, durante el período impuesto en la correspondiente sanción. Tampoco podrán recibir ayudas o subvenciones las empresas que, debiendo tener un plan de igualdad vigente según la normativa del Estado, no lo tengan, ni aquellas empresas de más de 50 personas trabajadoras que no acrediten haber establecido medidas para prevenir y combatir el acoso sexual o acoso por razón de sexo en los términos establecidos por la legislación del Estado en materia de igualdad de mujeres y hombres.

f) Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea ez betetzeagatik arau-hauste larri edo oso larriengatik ebazpen irmo bidez zehatuak izan badira.

f) Hayan sido sancionadas por infracciones graves o muy graves mediante resolución firme derivadas del incumplimiento de la Ley 7/2022, de 8 de abril, de residuos y suelos contaminados para una economía circular.

g) Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri eta oso larriengatik administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatuak izan badira, dagozkion neurri zuzentzaileak bete eta isuna ordaindu arte.

g) Hayan sido sancionadas por infracciones graves y muy graves previstas en la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi mediante resolución firme en vía administrativa hasta no haber ejecutado las medidas correctoras pertinentes y haber satisfecho la sanción.

h) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzen badute, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

h) Cometan, inciten o promocionen LGTBIfobia, incluyendo la promoción o realización de terapias de conversión en los términos de la Ley 4/2023, de 28 de febrero, para la igualdad real y efectiva de las personas trans y para la garantía de los derechos de las personas LGTBI.

3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi eta emandako dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira aurreko ataletan laguntzen onuradun izateko aipatutako eskakizunak. Hala ere, Programan eskatzen den batez besteko plantilla-eskakizunari dagokionez, jaitsiera laguntza onartu ondoren gertatzen bada, eta laguntza justifikatu arte, oinarri hauetan eskatzen den batez besteko plantillaren gutxieneko kopuruaren % 10era arteko jaitsiera onartuko da.

3.– El cumplimiento de los requisitos señalados en los apartados anteriores para ser beneficiario de las subvenciones, habrá de mantenerse desde el momento de presentación de la solicitud de ayuda hasta la liquidación de la subvención que se conceda. No obstante, respecto al requisito de plantilla media exigido en el Programa, se admitirá, siempre que el descenso se produzca con posterioridad a la aprobación de la ayuda y hasta la justificación de la misma, un descenso de hasta el 10 % del número mínimo de plantilla media exigida en estas bases.

4.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak modu honetan egiaztatuko dira:

4.– La acreditación de los extremos previstos en los párrafos anteriores se efectuará del siguiente modo:

a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:

a) Se acreditará de oficio por SPRI el cumplimiento de los siguientes requisitos:

– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialerako edo produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentro bat dutela, zeinetan proiektuak eragina izango duen.

– Que disponen de un centro de actividad industrial o de servicios conexos ligados al producto-proceso industrial en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el que el proyecto tendrá impacto.

– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren epigrafe industrialean alta emanda daudela.

– Que figuran de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas del País Vasco.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.

– Que se hallan al corriente en las obligaciones tributarias y con la seguridad social.

Dena den, enpresa eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimena emateari. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiriak eman beharko ditu.

No obstante, la empresa solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar en tal caso los correspondientes certificados administrativos expedidos por el órgano competente en cada caso.

b) Gainerako eskakizunak eskaera egiteko inprimaki elektronikoan txertatuta dagoen erantzukizunpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko dira, oinarri hauen 11.6 artikuluan eskatutako agirien bidez.

b) El resto de los requisitos se acreditará mediante declaración responsable incorporada en el formulario electrónico de solicitud, mediante la documentación exigida en el artículo 11.6 de las presentes bases.

c) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan soilik, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen ordainketa-epeak bete direla ziurtatuko da, Erantzukizunpeko Adierazpenaren bidez edo auditorearen ziurtagiriaren bidez.

c) Se acreditará, únicamente en subvenciones superiores a 30.000 euros, el cumplimiento de los plazos de pago previstos en la Ley 3/2004, de 29 de diciembre, por la que se establecen medidas de lucha contra la morosidad en operaciones comerciales, bien a través de Declaración Responsable, bien a través de certificado de auditor.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 5.– Actuaciones subvencionables.

Honako hauek ahalbidetzen dituzten proiektuak, banakakoak edo lankidetzan eginak, lagun daitezke diruz:

Tendrán la condición de actuaciones subvencionables, bien en forma individual o en cooperación, la realización de proyectos que permitan:

– Produktuaren berrikuntza (ondasunak edo zerbitzuak).

– La Innovación en producto (bienes o servicios).

– Negozio-prozesuen berrikuntza.

– La Innovación en procesos de negocio.

– Europako Batzordeak sustatzen dituen Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan, proiektuen proposamenetan parte hartzea sustatzea.

– El impulso a la participación en propuestas de proyectos en el marco de las convocatorias sobre Investigación e Innovación promovidas por la Comisión Europea.

– I+G+b emaitzen babesa eta balorizazioa.

– La Protección y valorización de los resultados de I+D+i.

– Erakundean Kudeaketa Aurreratua lortzera bideratutako ezarpenak (Kudeabide), aurrez egindako hausnarketa-prozesu bati erantzuten diotenak (Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostena, Kudeaketaren Diagnostikoa, Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana).

– Implantaciones dirigidas a conseguir una Gestión Avanzada en la compañía - Kudeabide y que respondan a un proceso de reflexión previo (Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada, Diagnóstico de Gestión, Plan Estratégico o Plan de Gestión).

Lankidetzako proiektuen kategoriaren barruan, bi ETEk edo gehiagok parte hartzen duten proiektuak proposa daitezke, baita enpresa traktore handi batek sustatzen dituen eta haren bezeroek eta/hornitzaileek parte hartzen duten proiektuak ere; hala, lankidetza-proiektuaren parte diren ETEak izango dira onuradunak.

Dentro de la categoría de proyectos en cooperación, podrán plantearse tanto proyectos participados por dos o más PYMEs como proyectos promovidos por una gran empresa tractora y la participación de su cadena de clientes y/o proveedores, donde las beneficiarias serán las PYMEs que formen parte del proyecto en cooperación.

Laguntza-eskaera bide elektronikotik aurkeztu ondoren hasi beharko da diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiten, deialdiaren urte naturalean, eta gehienez hamabi hilabeteko epean ezarri beharko da laguntzaren hasierako eskaeran adierazitako proiektu-hasiera datatik zenbatzen hasita, eta betiere, 2024ko urriaren 11 baino lehen.

La ejecución de las actuaciones subvencionables deberá comenzar con posterioridad a la presentación electrónica de la Solicitud de Ayuda, dentro del año natural de la convocatoria, así como implantarse en un plazo máximo de doce meses contados a partir de la fecha de inicio del proyecto declarada en la solicitud inicial de la ayuda y, en cualquier caso, antes del 11 de octubre de 2024.

6. artikulua.– Gastu hautagarriak eta gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 6.– Gastos elegibles y requisitos aplicables.

1.– Honako hauek hartuko dira programa honen gastu hautagarritzat:

1.– Tendrán la consideración de gastos elegibles para este programa los siguientes:

a) Patenteak eta beste aktibo immaterial batzuk eskuratzeko, baliozkotzeko eta babesteko aholkularitza-gastuak.

a) Gastos de asesoramiento para la obtención, validación y defensa de patentes y otros activos inmateriales.

b) Berrikuntzari buruzko aholkularitza-zerbitzuen eta laguntza-zerbitzuen gastuak, honako hauek eskaintzen dituztenean:

b) Gastos de servicios de asesoramiento y apoyo en materia de innovación proporcionados por:

– Aurkeztutako proiektuaren alorrean adituak diren eta proiektu horren exekuzioan parte hartu duten enpresak, enpresa eskatzailearen kanpokoak direnak.

– Empresas expertas externas a la empresa solicitante, en el ámbito del proyecto presentado y efectivamente involucradas en la ejecución del mismo.

– Tarteko agenteak, lankidetza-proiektuak konfiguratzearekin, dinamizatzearekin eta koordinatzearekin lotutako zereginetarako.

– Agentes Intermedios, para las tareas de configuración, dinamización y coordinación de proyectos en cooperación.

– Kanpoko enpresa adituak eta Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteak, Europako Batzordeak sustatzen dituen Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan, proiektuen proposamenetan parte hartzea bultzatzeko.

– Empresas expertas externas y Agentes de la Red Vasca de Ciencia y Tecnología, para impulsar la participación en propuestas de proyectos en el marco de las convocatorias sobre Investigación e Innovación promovidas por la Comisión Europea.

2.– Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradun batek azpikontratatu egiten duela ulertuko da hirugarren batekin adosten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean gauzatzea. Kontzeptu horretatik kanpo da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin beharreko gastuen kontratazioa. Hori horrela, azpikontratazioa edo hirugarrenen kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era iritsi ahal izango da, eta diruz lagundutako jardueren azpikontrataziorako edo hirugarren kontrataziorako aplikagarri izango dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikulu horretan jasotako gainerako aurreikuspenak.

2.– Conforme a lo previsto en el artículo 29 de la LGS, se entiende que un beneficiario subcontrata cuando concierta con terceros la ejecución total o parcial de la actividad que constituye el objeto de la subvención. Queda fuera de este concepto la contratación de aquellos gastos en que tenga que incurrir el beneficiario para la realización por sí mismo de la actividad subvencionada. A este respecto, la subcontratación o contratación de terceros podrá alcanzar hasta el 100 % del importe de la actividad subvencionada, resultando de aplicación para la subcontratación o contratación de terceros de las actividades subvencionadas las restantes previsiones recogidas en el citado artículo 29 de la LGS.

Dirulaguntzen Lege Orokorreko 31.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen zenbatekoak gainditu egiten baditu kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste erakunde.

En aplicación de lo previsto en el artículo 31.3 de la Ley General de Subvenciones, cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la normativa vigente en materia de contratación pública para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautaketa egiteko, eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideak hartuko dira aintzat, eta berariaz justifikatu beharko da hautaketa, baldin eta ez bada ekonomikoki onuragarriena dena hautatzen.

La elección entre las ofertas presentadas se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

3.– Gastu hautagarriak baloratzeko, irizpide hauek izango dira kontuan:

3.– En la valoración de los gastos elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Gastu hautagarriek zuzenean egon behar dute lotuta diruz lagundu daitezkeen jarduerekin.

a) Los gastos elegibles deberán estar directamente relacionados con las actuaciones subvencionables.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero (fakturan sartuta edo gabe), gastua gutxitu egingo da.

b) Los descuentos y similares, incluidos o no en factura, supondrán un menor valor del gasto.

c) Gastu hautagarriek arrazoizkoak izan behar dute, eta mugatu egin ahal izango da SPRIk hala iritziz gero.

c) Los gastos elegibles deben ser razonables, pudiendo limitarse los mismos a juicio de SPRI.

d) Ez dira gastu hautagarritzat hartuko Administrazio Publikoaren eta/edo haren mendeko sozietateen beste Programa batzuen bidez laguntza jaso duten diruz lagun daitezkeen kontzeptu eta/edo gastuak.

d) No se admitirán como gastos elegibles conceptos y/o gastos subvencionables que hayan sido objeto de apoyo a través de otros Programas de la Administración Pública y/o de sus Sociedades dependientes.

e) Ez dira, inola ere, gastu hautagarritzat hartuko honako hauek: fakturan jasanarazitako Balio Erantsiaren gaineko Zerga; I+G jardueratzat har daitezkeenak; euren kabuz proiektu bat osatzen duten prestakuntza-gastuak, edo laguntzaren xede den berrikuntza-proiektua behar bezala gauzatzeko berariazkoak eta osagarriak ez direnak; kanpoko aditu-enpresako langileen lekualdatze-gastuak; ikuskaritza-zerbitzuetatik etorritako gastuak; due diligence; gastu juridikoak, notaritzakoak, erregistrokoak eta antzekoak; nazioartekotze-planak, kanpoan ezartzekoak edo esportaziorako partzuergoak sortzekoak; komunikazio eta marketineko ekintzak eta kanpainak; publizitateko materialak eta euskarriak; aretoen alokairua; dietak eta antzekoak; lizentziak; software-garapena, datuak kargatzea eta ezarpena; ekipamenduak, materialak, osagaiak, altzariak eta/edo beste edozein aktibo ukigarri eskuratzekoak.

e) En ningún caso tendrán la consideración de gastos elegibles los siguientes: el impuesto sobre el valor añadido repercutido en factura, actuaciones que puedan ser catalogadas como I+D, gastos de formación que por sí mismos sean un proyecto como tal o que no sean específicos y complementarios para la necesaria ejecución del proyecto de innovación objeto de la ayuda, gastos de desplazamiento del personal de la empresa experta externa, gastos derivados de servicios de auditoría, due diligence, jurídicos, notariales, registrales y similares, planes de internacionalización, implantaciones en el exterior o la creación de consorcios para la exportación, acciones y campañas de comunicación y marketing, materiales y soportes publicitarios, alquiler de salas, dietas y similares, licencias, desarrollo, carga de datos e implantación de software, adquisición de equipos, materiales, componentes, mobiliario y/o cualquier otro tipo de activo tangible.

f) Zerbitzuek ez dute jarduera jarraitu edo aldizkako izan behar, ez eta enpresaren ohiko kostu operatiboekin lotuta egon ere, nahiz eta horiek kanpora aterata egon.

f) Los servicios de que se trate no deberán ser una actividad continua o periódica ni estar relacionados con los costes operativos habituales de la empresa, aunque estos se encuentren externalizados.

g) Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.

g) Ninguna subvención concedida en el marco del presente Programa podrá estar condicionada a la utilización de productos domésticos en lugar de productos importados.

4.– Nolanahi ere, oinarri hauen testuinguruan diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 23/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluarekin bat datozenak.

4.– En todo caso, se consideran gastos subvencionables en el marco de las presentes bases los acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

Artículo 7.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza erakoak izango dira. Hala, oinarri hauen 6. artikuluan jasotako gastu hautagarrien % 50 lagunduko da diruz, enpresa bakoitzeko 250.000 euroko mugarekin, enpresari eta/edo merkatuari berrikuntza bat eskaintzen dioten proiektuetara bideratuta. Modu horretan, bakarkako proiektuek, gehienez, 250.000 euroko dirulaguntza jaso dezakete. Lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 500.000 euro, proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.

Las ayudas objeto de esta convocatoria se instrumentarán en forma de subvenciones, con un porcentaje del 50 % sobre los gastos elegibles recogidos en el artículo 6 de estas bases con un límite por empresa de 250.000 euros para aquellos proyectos que supongan una innovación para la compañía y/o el mercado. De esta forma, los proyectos tendrán un límite de subvención de 250.000 euros por proyecto individual, y un máximo de 500.000 euros para el conjunto de las empresas incluidas en un proyecto de colaboración.

Oso oso bereziak diren proiektuen kasuan (non berrikuntzak esanguratsuak diren eta erakundeari inpaktu handia egingo dioten), aipatutako 250.000 euroko muga gainditu ahal izango da. Horretarako, proiektuak berrikuntza nabarmena eta inpaktu handikoa dakarrela ulertuko da 12. artikuluko 4.c atalean adierazitako «Emaitzetatik espero den berrikuntza eta inpaktu maila» irizpidean gehieneko puntuazioa (10 puntu) eskuratzen duenean. Kasu horretan, gastu hautagarrien % 50ekoa izango da laguntza. Bakarkako proiektuek, gehienez, 350.000 euroko dirulaguntza jaso dezakete. Lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 700.000 euro, proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.

Los proyectos con singularidad extrema (donde las innovaciones sean significativas y supongan un alto impacto en la organización), podrán superar el mencionado límite de 250.000 euros. A estos efectos, se considerará que el proyecto supone una innovación significativa y de alto impacto en la organización cuando alcance la máxima puntuación (10 puntos), en el criterio «Grado de innovación e Impacto esperado de los resultados», indicado en al apartado 4.c del artículo 12. En ese caso, la ayuda será del 50 % sobre los gastos elegibles con un límite de subvención de 350.000 euros por proyecto individual, y un máximo de 700.000 euros para el conjunto de las empresas incluidas en un proyecto en colaboración.

Nolanahi ere, enpresa bakar batek ere ezingo du jaso 350.000 eurotik gorako laguntza.

En cualquier caso, ninguna empresa podrá obtener una ayuda superior a 350.000 euros.

8. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

Artículo 8.– Acumulación y límites de las ayudas.

1.– Deialdi honetan onartutako proiektuek ezingo dute Administrazio Publikoaren eta/edo haren mendeko sozietateen beste programa batzuetako laguntzarik jaso.

1.– Los proyectos aprobados en la presente convocatoria no serán susceptibles de apoyo en otros programas de la Administración Pública y/o sus sociedades dependientes.

2.– Epeka ordaintzeko laguntzak ematen diren unean eguneratuko dira haien baliora.

2.– Las ayudas pagaderas en varios plazos se actualizarán a su valor en el momento en que se concedan.

9. artikulua.– Kanpoko aditu-enpresen, ikerketara eta ezagutzen hedapenera bideratutako erakundeen eta Tarteko Agenteen baldintzak.

Artículo 9.– Condiciones de las empresas externas expertas, organismos de investigación y difusión de conocimientos y de los Agentes Intermedios.

1.– Kontratatuko diren kanpoko aditu-enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Las empresas externas expertas a contratar deberán cumplir las siguientes condiciones:

a) Ez izatea berezko nortasun juridikodun entitate, administrazio publikoen mendeko entitate edo haiei lotutako entitate.

a) No tener la consideración de entidades con personalidad jurídica propia, dependientes o vinculadas a las Administraciones Públicas.

b) Ez izatea zuzeneko edo zeharkako parte-hartzerik laguntzaren erakunde eskatzailearekin % 25ean edo gehiagoan, ez eta haren gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasunik ere.

b) No tener participación, directa o indirecta, con la entidad solicitante de la ayuda en un porcentaje igual o superior al 25 % ni capacidad de decisión en sus órganos de gobierno.

c) Ez izatea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak, ez eta ikerketa espezializatuko eta/edo bikaineko jarduerak egiten dituzten ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloko entitateetako agenteak ere.

c) No ser Agentes de la RVCTI (Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación) ni entidades de investigación, desarrollo e innovación que realicen actividades de investigación especializada y/o excelente.

d) Ez izatea Tarteko Agenteak.

d) No tener la consideración de Agente Intermedio.

2.– Ikerketara eta ezagutzen hedapenera bideratutako erakunde hauek kontratatuko dira:

2.– Los Organismos de investigación y difusión de conocimientos a contratar serán:

Oinarri hauetan deskribatutako I+G+b nazioartekotzeko proiektuetarako bakarrik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta dagoen 21/2021 Dekretuan, urtarrilaren 26koan (EHAA, 26. zk.) jasota daudenak. Dekretu horren bidez hirugarren aldiz aldatzen da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko Dekretua.

Los recogidos en el Decreto 21/2021, de 26 de enero, de tercera modificación del Decreto por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, Publicado en Boletín Oficial del País Vasco (BOPV n.º 26), únicamente para los proyectos de internacionalización de la I+D+i descritos en estas bases.

3.– Kontratatuko diren Tarteko agenteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Los Agentes Intermedios a contratar deberán cumplir las siguientes condiciones:

a) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta jarduera esparru horretan garatzea.

a) Domicilio social en la Comunidad Autónoma del País Vasco y desarrollo de la actividad en el ámbito de la misma.

b) Xedea eta jarduera interes orokorrera eta sustapen ekonomiko orokorrera eta/edo dagokion eremu geografikoko enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta izatea, eta helburuen artean izatea euskal enpresa-ehunaren kapilaritatea indartzea eta euskal Administrazio Publikoaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko programetara ahalik eta enpresa gehienei iristen laguntzea.

b) Objeto y actividad orientados hacia el interés público y a la promoción económica de carácter general y/o a la mejora de la competitividad de las empresas de su área geográfica y que tengan entre sus fines potenciar la capilaridad del tejido empresarial vasco y facilitar el acceso del mayor número de empresas a programas de mejora competitiva e innovación de la Administración Pública Vasca.

Programa honetarako, honako hauek hartuko dira Tarteko agentetzat:

Son Agentes Intermedios a los efectos del presente Programa los siguientes:

– Euskadiko Kluster Elkarteak.

– Las Asociaciones Cluster del País Vasco.

– Enpresen eta Sektorekako Elkarteak.

– Las Asociaciones Empresariales y Sectoriales.

– Tokiko, eskualdeko edo probintziako garapen-agentzia, betiere irabazi-asmorik gabeko entitateak badira eta kapitalaren gehiengoa publikoa badute.

– Las Agencias de Desarrollo Local, Comarcal o Provincial, siempre que respondan a entidades sin ánimo de lucro y con mayoría de su capital de carácter público.

– Enpresen lehiakortasuna sustatzeko eta hobetzeko gaietan funtzioak garatzen dituzten tokiko korporazioak.

– Las Corporaciones locales que desarrollen funciones en materia de promoción y mejora de la competitividad de las empresas.

10. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 10.– Plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2023ko urriaren 19an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2023ko urriaren 19ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).

El plazo de presentación de la Solicitud de Ayuda se iniciará el día siguiente a la publicación de las presentes bases en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 19 de octubre de 2023. No obstante, la atención técnica a los solicitantes finalizará a las 15:00 horas (hora peninsular española) del día 19 de octubre de 2023.

11. artikulua.– Laguntza-eskaera.

Artículo 11.– Solicitud de Ayuda.

1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauen ondoriozko gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira Programaren webguneaz baliaturik.

1.– La realización de las solicitudes, requerimientos, notificaciones, subsanaciones y demás gestiones implicadas en estas bases se efectuará por medios electrónicos a través de la página web del programa.

2.– Aurrez ikusitako laguntzetarako sarbidea izateko baldintzak betetzen dituzten erakundeek SPRIren webgunearen bidez bete beharko dute Laguntza Eskaera: www.spri.eus/innobideak

2.– Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar la Solicitud de Ayuda a través del sitio web de SPRI: www.spri.eus/innobideak

3.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek.

3.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica.

4.– Laguntza-eskaerak erakunde eskatzailea eta haren legezko ordezkaria eta erakundean harremanak izateko pertsona identifikatzeko datuak eta dirulaguntza jasotzeko bankuko kontuaren datuak jaso beharko ditu. Era berean, proiektuari buruzko datu espezifikoak ere izango ditu: izenburua, hasteko eta amaitzeko data, helburua, hornitzaileak, proiektuari lotutako kostuak. Lankidetzarako eta/edo trakzio-proiektuetarako, eskaera bakoitzean adierazi beharko da zein diren enpresa parte-hartzaileak, eta hala badagokio, proiektua dinamizatzeko tarteko agentea.

4.– La Solicitud de Ayuda deberá contener los datos de identificación de la entidad solicitante, de su representante legal, de la persona de contacto dentro de la entidad y de la cuenta bancaria en la que en su caso será abonada la subvención. Así mismo, contendrá los datos específicos del proyecto: título, fecha de inicio y finalización, objetivo, proveedores, costes asociados al proyecto. Para los proyectos en cooperación y/o tractores, deberán indicarse en cada solicitud las empresas participantes y, en su caso, el agente intermedio dinamizador del proyecto.

5.– Eskaerarekin, espresuki baimena ematen zaio SPRIri eska dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria eta, era berean, kontsulta dezan enpresa EJZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea. Dokumentu horiek kontsultatzeko baimena ukatzen bada, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu, laguntza-eskaerarekin batera.

5.– Esta solicitud de ayuda incorpora la autorización expresa a SPRI para solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas). En el caso de denegarse la autorización para solicitar los citados documentos, estos deberán ser aportados por la entidad solicitante junto con la solicitud de ayuda.

6.– Laguntza-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

6.– La solicitud de ayuda habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Erakundearen lege-ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko aitorpena, laguntzaren eskaera elektronikoan txertatutako ereduaren arabera egina, hauek egiaztatzen dituena:

a) Declaración responsable, según modelo incorporado en la solicitud electrónica de la ayuda firmada por el representante legal de la entidad, en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

– Erakundeko lege-ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

– Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero (NIE) del representante legal de la entidad.

– Erakundearen izena, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ), helbide soziala eta eratze-data.

– Denominación de la entidad, Número de Identificación Fiscal (NIF), domicilio social y fecha de constitución.

– Laguntza-eskaeran deskribatutako diruz lagundu daitekeen jarduera egingo duen eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen jarduera ekonomikoko zentro bateko helbidea (gutxienez).

– Domicilio de al menos un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se realizará la actuación subvencionable descrita en la Solicitud de Ayuda.

– Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea, 4. artikuluan aipatutako baldintzetan.

– Encontrarse dada de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto sobre Actividades Económicas del País Vasco, en las condiciones señaladas en el artículo 4.

– Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita Eusko Jaurlaritzarekin dauzkan betebeharretan ere.

– Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantenga con el Gobierno Vasco.

– Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

– Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de solicitud o, en su caso, de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

– Ez egotea araudi honen 4,2. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean.

– No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 4.2 de estas bases.

– Konpromisoa hartzea araudi honen 6.3 artikuluan adierazitakoa betetzeko.

– Compromiso en relación al cumplimiento de lo señalado en el artículo 6.3 de las presentes bases.

– Enpresaren kontabilitatean laguntzaren aurrerapena pasibo gisa agertzea, laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen diren bitartean eta/edo laguntza jasotzeari buruzko arrazoizko zalantzak dauden bitartean; eta laguntza SPRi itzultzea, dagozkion interesekin, ebazpenak laguntza itzuli egin behar dela agintzen badu.

– Compromiso de reflejar el anticipo en la contabilidad de la empresa de conformidad con las reglas contables aplicables, como pasivo entretanto no se cumplan las condiciones establecidas en su concesión y/o existan dudas razonables sobre su recepción, y de restituirlo a SPRI con los intereses que procedan en caso de que así lo disponga la resolución por la que se acuerde el reintegro del mismo.

– Ez izatea zuzeneko edo zeharkako parte-hartzerik laguntzaren erakunde eskatzailearekin % 25ean edo gehiagoan, ez eta haren gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasunik ere.

– No tener participación, directa o indirecta, con la entidad solicitante de la ayuda en un porcentaje igual o superior al 25 % ni capacidad de decisión en sus órganos de gobierno.

b) 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeren kasuan, eta enpresentzat bakarrik, Erantzukizunpeko Adierazpena edo, hala badagokio, ROACen izena emandako auditorearen ziurtagiria, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.3 bis artikulua, ordaintzeko legezko epeei buruzkoa, betetzeko.

b) Para solicitudes de ayuda superiores a 30.000 euros y en el caso de empresas, Declaración Responsable o, en su caso, certificado de auditor inscrito en el ROAC respecto del cumplimiento del artículo 13.3 bis de la Ley General de Subvenciones en relación a los plazos legales de pago.

c) Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan alta emanda zeuden batez besteko langileen kopuruaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria) Kooperatiba-entitateen kasuan, Gizarte Segurantzarekin kolaboratzaile den entitatearen ziurtagiria, entitate eskatzaileko bazkideei dagokien batez besteko enplegu kopurua ziurtatzeko.

c) Certificado de plantilla media de empleos en situación de alta correspondiente a los doce meses previos a la presentación de la solicitud de ayuda, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social. En el caso de entidades cooperativas, certificado de la entidad colaboradora con la Seguridad Social que acredite el número medio de empleos correspondiente a los socios de la entidad solicitante.

d) Ordezkariaren notario-ahalorde nahikoaren kopia, indarrean dagoena.

d) Copia de poder notarial suficiente y vigente de la persona representante.

e) Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna enpresa onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko.

e) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre de la empresa beneficiaria.

f) Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa (Programak emandako formatuaren arabera).

f) Memoria técnica y económica del proyecto (Según formato facilitado por el Programa).

g) Proiektuko lanak egiteko kontratatutako enpresa hornitzaileek igorritako eskaintzen kopia. Eskaintzak osorik aurkeztu behar dira, lankidetzaren norainokoa zehatz adierazita eta proiekturako aholkulari-taldeko kide bakoitzaren identifikazioarekin, eta enpresa eskatzaileak berariaz onartu behar ditu. Lankidetzazko eta/edo trakzio-proiektuen kasuan, eskaintzak proiektuaren zenbateko eta irismen osoa izan behar du; baita enpresa parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartzen duen proiektuaren aurrekontu-zatia ere.

g) Copia de la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto. Estas ofertas deberán presentarse en su totalidad, incluir detalladamente el alcance de la colaboración y la identificación de cada una de las personas integrantes del equipo consultor para el proyecto y deberán estar aceptadas de forma expresa por parte de la empresa solicitante. En el caso de los proyectos en cooperación y/o tractores, la oferta deberá contener el importe y alcance total del proyecto, así como la parte del presupuesto del proyecto asumido por cada una de las empresas participantes.

h) Erakundean Kudeaketa Aurreratua lortzera bideratutako ezarpenen kasuan (Kudeabide), jarduera justifikatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostenaren, Kudeaketaren Diagnostikoaren, Plan Estrategikoaren edo Kudeaketa Planaren kopia.

h) En el caso de Implantaciones dirigidas a conseguir una Gestión Avanzada en la compañía – Kudeabide, copia del Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada, Diagnóstico de Gestión, Plan Estratégico o Plan de Gestión que justifique la actuación.

12. artikulua.– Ebaluazio- eta ebazpen-prozedura.

Artículo 12.– Procedimiento de evaluación y resolución.

1.– Likidazio-eskaera ez badago puntu guztietan behar bezala beteta, edo ez badira, eskaerarekin batera, aurkeztu beharreko gainerako agiriak aurkezten, SPRIren Teknologia eta Berrikuntza arloak eskatuko du, gehienez 10 egun balioduneko epean, zuzen dadila akatsa, edo aurkez daitezela nahitaezko dokumentuak, ohartaraziz, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela, eta horren berri emango zaio entitate eskatzaileari. Epe horretan akatsa zuzendu ez bada, laguntza ukatuko da, SPRIren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

1.– En el caso de que la solicitud de ayuda no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, el Área de Tecnología e Innovación de SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, se subsane la falta o acompañen los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, la Dirección General de SPRI dictará resolución declarando el desistimiento.

Proiektuaren memoria eta proiektuko lanak egiteko kontratatutako enpresa hornitzaileek igorritako eskaintzak ezingo dira aldatu eskaera aurkeztu ondoren. Hala ere, SPRIk eskaerari buruzko informazio gehigarria eskatu ahal izango du ebaluazio-prozesuan, hala egin behar dela erabakitzen badu.

Tanto la memoria del proyecto como la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto no podrán ser modificados una vez presentada la solicitud. No obstante, SPRI podrá requerir información adicional sobre la misma durante el proceso de evaluación, si así lo considerase oportuno.

2.– Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu laguntza-eskaeran harremanetarako identifikatutako pertsonaren posta elektronikoko kontura SPRIk igorritako jakinarazpen guztiak. Enpresa eskatzaileari dagokiona bakarrik onartuko da harremanetarako posta elektronikoko kontu moduan.

2.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto identificada en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa solicitante.

3.– SPRIk banan-banan aztertuko ditu epe barruan aurkeztutako eskaerak, eta Programa honetan ezarritako eskakizunak betetzen ote diren aztertuko du.

3.– SPRI analizará individualmente las solicitudes presentadas en plazo, comprobando el cumplimiento de los requisitos establecidos en el presente Programa.

Programan parte hartzeko ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten eskaerak SPRIren Zuzendaritza Nagusiak banan-banan emandako ebazpen bidez ezetsiko dira, eta enpresa eskatzaileei ezespen horren berri emango zaie.

Aquellas solicitudes que no reúnan los requisitos establecidos para participar en el Programa serán desestimadas mediante resolución individualizada de la Dirección General de SPRI, que será notificada a las empresas solicitantes.

4.– Proiektuak honako irizpide eta puntuazio hauek aplikatuta ebaluatuko dira:

4.– La evaluación de los proyectos se realizará aplicando los criterios y puntuaciones que se señalan:

a) Programaren helburuekin bat etortzea: gehienez, 35 puntu. Gutxienez 20 puntu lortu behar dira.

a) Adecuación a los objetivos del Programa: hasta 35 puntos. Mínimo exigible 20 puntos.

b) Proiektuko zereginak egokiak izatea proiektuaren helburuak lortzeko: gehienez, 35 puntu. Gutxienez 20 puntu lortu behar dira.

b) Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo: hasta 35 puntos. Mínimo exigible 20 puntos.

c) Emaitzetatik espero den berrikuntza eta inpaktu maila (berrikuntza sistematikoa, berrikuntza irekia, berrikuntza disruptiboa etengabeko berrikuntzaren aurrean, dibertsifikatzeko berrikuntza, I+G+b nazioartekotzea, balio-katean duen inpaktua): gehienez, 10 puntu.

c) Grado de innovación e Impacto esperado de los resultados (innovación sistemática, innovación abierta, innovación disruptiva frente a incremental, innovación para diversificar, internacionalización de la I+D+i, impacto en la cadena de valor): hasta 10 puntos.

d) Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, esperientzia profesionala, taldekideen kopurua eta trebakuntza): gehienez, 10 puntu. Gutxienez 5 puntu lortu behar dira.

d) Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo): hasta 10 puntos. Mínimo exigible 5 puntos.

e) Proiektua kudeatzeko eredua eta metodologia, eta esleitutako baliabideak egokiak izatea: gehienez, 10 puntu.

e) Modelo y metodología de gestión del proyecto y adecuación de los recursos asignados: hasta 10 puntos.

Irizpide bakoitzak gehieneko puntuazioa du. Zehaztutako irizpideak zenbateraino betetzen diren aztertuko da puntuazioa emateko.

Cada criterio tiene una puntuación máxima alcanzable. La puntuación se obtiene en función del grado de cumplimiento de los criterios definidos.

a. irizpidean (Programaren helburuekin bat etortzea) gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten laguntza-eskaerak, b. irizpidean (Proiektuko zereginak egokiak izatea proiektuaren helburuak lortzeko) gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak eta d. irizpidean (Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea –kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, esperientzia profesionala, taldekideen kopurua eta trebakuntza–) gutxienez 5 puntu lortzen ez dituztenak: ukatu egingo dira.

Las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación mínima de 20 en el criterio a. «Adecuación a los objetivos del programa», una puntuación mínima de 20 en el criterio b. Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo y una puntuación mínima de 5 en el criterio d. Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo): serán denegadas.

Era berean, ebaluazioan 50 puntu lortzera iristen ez diren jarduerak biltzen dituzten laguntza-eskaerak atzera botako dira.

Asimismo, las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no alcancen 50 puntos en la evaluación, serán denegadas.

5.– Dirulaguntzen eskaera-espedienteak ordena bati jarraiki ebatziko dira, arau honetan eskaturiko dokumentazio guztiarekin osatuta geratzen diren unearen arabera.

5.– La Resolución de los expedientes de solicitud de las subvenciones se irá realizando ordenadamente en función del momento en que los mismos queden completados con toda la documentación exigida en la presente norma.

6.– Ebazteko epea. Sei hilabeteko gehieneko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak arau honetan eskatutako dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

6.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de seis meses desde el momento en que las solicitudes queden completadas con toda la documentación exigida en la presente norma. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución desestimatoria.

7.– Ebazpena SPRIko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, segidako egilespenaren erregimenean, eta erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean, igortzen denetik zenbatzen hasita. Ebazpenaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan.

7.– La resolución se hará por la Dirección General de SPRI en régimen de otorgamiento sucesivo y se notificará a la entidad solicitante en un plazo máximo de 10 días hábiles desde su emisión. Contra la misma podrá interponerse recurso de reposición ante el Director General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en el plazo y forma establecidos por la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas o interponer directamente recurso contencioso-administrativo ante los Juzgados de lo contencioso-administrativo de Bilbao.

8.– Ebazpena SPRIren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.

8.– Para general conocimiento de las Ayudas concedidas se procederá a su publicación en la página web de SPRI y en el BOPV.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Oinarri hauen testuinguruan esleituko diren dirulaguntzen erakunde onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrei daude lotuta, eta, zehazki honako hauei:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones que se concedan al amparo de las presentes bases están sujetas a las obligaciones establecidas en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hamabost egun naturaleko epean, erakunde onuradunak ez badio SPRIren aurrean laguntzari espresuki uko egiten, onartuta geratu dela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días naturales tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Dirulaguntza erabiltzea proiekturako.

2.– Destinar la subvención otorgada al proyecto para el que ha sido concedida.

3.– SPRIk beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRIk izendatutako langileek, bere edozein instalaziotan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela onartzea. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.

3.– Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

4.– Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak gauzatzen direnetik aurrera.

4.– Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

5.– Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari laguntzen helburuaren fiskalizazio-funtzioak betetzeko garaian eska dezaketen edozein informazio ematea.

5.– Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

6.– SPRIri berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskatu edo jaso dutela xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.

6.– Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

7.– SPRIri berehala jakinaraztea laguntza emateko garaian kontuan hartutako edozein egoera aldatu dela.

7.– Notificar a SPRI, de manera inmediata, la modificación de cualquier condición que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

8.– SPRIk hala eskatuta, eta konfidentzialtasunari dagozkion mugak errespetatuta, dirulaguntzaren xede den proiektuaren emaitzak hedatzea edo hedatzeko aukera ematea komunikaziorako, sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako dituen mekanismoak erabilita.

8.– A solicitud de SPRI, y respetando las posibles limitaciones de confidencialidad, permitir o realizar la difusión de resultados del proyecto, objeto de subvención, a través de los diferentes mecanismos de comunicación, sensibilización y formación que esta dispone.

9.– Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea, diruz lagundutako proiektua gauzatu bitartean sortzen diren dokumentu eta euskarri guztietan.

9.– Garantizar un uso no sexista del lenguaje e imágenes en los documentos y soportes que se produzcan durante la realización del proyecto subvencionado.

10.– Jasotako dirulaguntzaren jatorriari buruzko publizitatea egitea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluan ezarritakoan oinarrituta.

10.– Dar publicidad respecto del origen de la ayuda recibida en base a lo señalado en el artículo 18 de la LGS.

14. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 14.– Modificación de las ayudas.

1.– Dirulaguntza emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y, en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Era berean, SPRIk luzapen bat onar dezake jarduerak burutzeko, betiere, enpresa onuradunek hala eskatzen badute eta behar bezala justifikatzen badute. Horrek atzerapen proportzional bat ekarriko du jasotzeko dagoen laguntza-zatiaren ordainketan. Luzapen hori laguntzaren hasierako eskaeran proiektu-amaierako data gisa ezarritako eguna baino lehen eskatu beharko zaio SPRIri. Eskatutako luzapenak ezingo du ekarri proiektuaren gauzatzea oinarri hauen 6.2 artikuluan ezarritako gehieneko 12 hilabeteko epea baino gehiago luzatzea, ezta azken eguna, 2024ko urriaren 21, baino gehiago luzatzea ere.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las entidades beneficiarias, se podrá conceder por SPRI un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, que implicará necesariamente un retraso proporcional en el pago de la parte de la ayuda que reste de percibirse. Dicho aplazamiento deberá ser solicitado a SPRI con anterioridad a la fecha declarada como fecha de fin de proyecto en la solicitud inicial de la ayuda. El aplazamiento solicitado en ningún caso podrá suponer una duración en la ejecución del proyecto superior a los doce meses establecidos como máximo en el artículo 6.2 de estas bases, ni superar la fecha límite del 21 de octubre de 2024.

3.– Gauzatutako ekintzak laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotakoak izango dira, nahiz eta SPRIk aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta entitate onuradunak aldaketa horiek SPRIri eskatu badizkio eta aurrez behar bezala justifikatu baditu, eta ahal bada, proiektuan aplikatu aurretik, eta betiere, jardueren izaera eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de ayuda y documentación complementaria, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de SPRI, siempre que estos cambios hayan sido solicitados a SPRI y previamente justificados por la entidad beneficiaria y, en lo posible, con anterioridad a su aplicación al proyecto, y siempre que no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 15.– Justificación de la subvención.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta gero, erakunde onuradunek jarduera burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren www.spri.eus/innobideak web-orriko likidazio-eskaeretarako inprimaki informatizatuak erabiliz. Likidazio-eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da laguntza-eskaeran proiektua burutzeko ezarritako egunetik zenbatzen hasita. Proiektua dagokion onarpen-ebazpena eman baino lehen amaitzen bada, likidazio-eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da ebazpen hori jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, las entidades beneficiarias deberán justificar la misma utilizando los formularios informatizados de solicitud de liquidación habilitados en la página web de SPRI www.spri.eus/innobideak El plazo límite para la presentación de la solicitud de liquidación será de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto declarada en la solicitud de ayuda. En el caso de que el proyecto finalizase antes de haberse emitido la correspondiente resolución de aprobación, el plazo límite para la presentación de la solicitud de liquidación será de un mes a partir de la fecha de comunicación de dicha resolución.

2.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoa eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Likidazio-eskaerak erakunde eskatzailea eta haren legezko ordezkaria eta erakundean harremanak izateko pertsona identifikatzeko datuak eta dirulaguntza jasotzeko bankuko kontuaren datuak jaso beharko ditu.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal, de la persona de contacto dentro de la entidad y de la cuenta bancaria en la que en su caso será abonada la subvención.

4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira.

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Fakturen fotokopia. Fakturak hilabeteko epean egin behar dira eskaeran proiektua burutzeko adierazitako datatik zenbatzen hasita, eta likidazio-eskaera telematikoaren fakturen koadroan zehaztutakoekin bat etorri behar dute. Ez dira onartuko proiektu hasi baino lehenagoko data duten fakturak, ez eta SPRIk aurrez onartu gabeko gastuei dagozkienak ere. Era berean, fakturen kontzeptuan bereizi egin beharko dira proiektuari dagozkion aholkularitza-orduen zenbatekoak eta bestelako gastuak, adibidez, tasak, bidaiak, dietak, lekualdatzeak, hornitzeak eta abar. Fakturek proiektuaren likidazio-eskaera aurkeztu aurretik ordainduta egon behar dute. Ez dira aintzat hartuko abenduaren 29ko 3/2004 Legean (merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituena) aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten fakturak, ezta benetako ordainketa-data likidazio-eskaera baino beranduagorako atzeratuta duten fakturak ere.

a) Fotocopia de facturas. Las facturas deben ser emitidas en el plazo máximo de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto declarada en la solicitud y corresponderse con las especificadas en el cuadro de facturas de la solicitud telemática de liquidación, no aceptándose facturas con fecha anterior al inicio del proyecto o referentes a gastos no aprobados previamente por SPRI. Así mismo, las facturas deberán diferenciar en su concepto los importes correspondientes a las horas de consultoría propias del proyecto, de aquellos otros gastos como por ejemplo tasas, viajes, dietas, desplazamientos, aprovisionamientos, etc. Las facturas deberán haber sido satisfechas con anterioridad a la presentación de la solicitud de liquidación del proyecto. No serán tenidas en consideración facturas que no cumplan los plazos de pago previstos en la Ley 3/2004, de 29 de diciembre, por la que se establecen medidas de lucha contra la morosidad en operaciones comerciales, ni aquellas cuya fecha de pago efectivo se encuentre aplazado más allá de la solicitud de liquidación.

b) Finantza-erakundearen ordainagiriak. Bankuko egiaztagiriek faktura igorri ostekoak izan behar dute. Hala ez bada, prozesuaren trazabilitatea azaldu beharko da. Ez da onartuko proiektuaren hasiera-data baino lehenagoko ordainketa-egiaztagiririk. Era berean, egiaztagiriek argi adierazi behar dute agindua eman duen erakundearen izena, erakunde onuradunaren izena, ordainketa-eguna, ordaindu den zenbatekoa eta ordaindutako fakturaren edo fakturen zenbakia(k).

b) Justificantes de pago de institución financiera. Los justificantes bancarios deben ser posteriores a la emisión de las facturas, o en caso contrario, haber trazabilidad en el proceso. No se aceptarán justificantes de pago anteriores a la fecha de inicio del proyecto. Así mismo, los justificantes bancarios deberán recoger de manera clara, al menos, el nombre de la entidad ordenante, el nombre de la entidad beneficiaria, la fecha de pago, el importe satisfecho y el número de la factura o facturas abonadas.

c) Likidazio-eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan alta emanda zeuden batez besteko langileen kopurua (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria). Horrez gain, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria erantsi behar da, dagokion Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaileak emana.

c) Plantilla media de empleos en situación de alta correspondiente a los doce meses previos a la presentación de la solicitud de liquidación, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social. Adicionalmente, en el caso de las sociedades cooperativas, deberá adjuntarse certificado de cotizaciones de los Socios y Socias Cooperativistas emitido por la entidad colaboradora con la Seguridad Social correspondiente.

d) Likidazioaren memoria teknikoa eta ekonomikoa: hor egongo dira jasota, besteak beste, eginiko lanen azalpena, lortu diren helburuak, proiektua gauzatzeko gastuak eta proiektuak enpresaren lehiakortasunean izandako eragina (Programak emandako formatuaren arabera).

d) Memoria técnica y económica de liquidación: en el que se recojan entre otros aspectos, la descripción de las tareas realizadas, los resultados obtenidos, los costes de ejecución incurridos, el impacto del proyecto en la competitividad de la empresa, etc (Según formato facilitado por el Programa).

e) Egindako lanen irismena balioztatzeko, proiektua gauzatzean sortutakoak eta entregatzekoak diren agiri eta txosten guztiak aurkeztu behar dira.

e) Se deben incluir los entregables e informes generados durante la ejecución del proyecto que permitan valorar el alcance de los trabajos realizados.

5.– Ez dira kontuan hartuko Dirulaguntzen Lege Orokorreko 31.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, aplikagarria denean, abenduaren 29ko 3/2004 Legeak (merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituena) aurreikusten dituen ordainketa-epeak betetzen ez dituzten gastuak.

5.– No serán tenidos en consideración gastos que no cumplan el artículo 31.3 de la LGS, cuando sea de aplicación, con respecto a los plazos de pago previstos en la Ley 3/2004, de 29 de diciembre, por la que se establecen medidas de lucha contra la morosidad en operaciones comerciales.

6.– Likidazio-eskaerarekin, espresuki baimena ematen zaio SPRIri egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea egiaztatzen duen ziurtagiria eta, era berean, kontsulta dezan enpresa EJZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.

6.– La solicitud de liquidación incorpora la autorización expresa a SPRI para verificar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

7.– Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu laguntza-eskaeran entitateak adierazitako harremanetarako pertsonaren posta elektronikoko kontura SPRIk igorritako jakinarazpen guztiak. Proiektuaren eskatzaile gisa azaltzen den enpresari dagokiona bakarrik onartuko da harremanetarako posta elektronikoko kontu moduan.

7.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la entidad en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa que figure como solicitante del proyecto.

8.– Likidazio-eskaera ez badago puntu guztietan behar bezala beteta, edo ez badira, eskaerarekin batera, aurkeztu beharreko gainerako agiriak aurkezten, SPRIk eskatuko du, gehienez 10 egun balioduneko epean, zuzen dadila akatsa, edo aurkez daitezela nahitaezko dokumentuak, ohartaraziz, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela, eta horren berri emango zaio entitate eskatzaileari. Epe horretan akatsa zuzendu ez bada, laguntza ukatuko da, SPRIren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

8.– En el caso de que la solicitud de liquidación no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, se dictará resolución por la Dirección General de SPRI declarando el desistimiento.

9.– Ebazpena Zuzendaritza Nagusiak emango du eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.

9.– La resolución se adoptará por la Dirección General y contra la misma, podrá interponerse recurso de reposición, ante el Director General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en el plazo y forma establecidos por la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

16. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de la ayuda.

1.– Emandako laguntzaren % 60 laguntza-eskaera onartzen den unean bertan ordainduko da, aurrerapen gisa, aplikatzekoa den berme-erregimenarekin, eta gainerakoa ordainketa bakarrean egingo da proiektua amaitutakoan eta behar bezala justifikatu ostean.

1.– Un 60 % de la ayuda concedida será pagada, en concepto de anticipo, en el momento de la aprobación de la Solicitud de Ayuda, con el régimen de garantías que resulte de aplicación y, el resto, mediante un único pago, a la finalización del proyecto y previa correcta justificación del mismo.

2.– SPRIk dirulaguntzaren gainerako zatiaren ordainketa egingo du, aurreko artikuluan ezarritako likidazio-eskaera eta frogagiriak aurkeztu ostean, eta SPRIko Teknologia eta Berrikuntza Arloak ebaluatu eta oniritzia eman ostean.

2.– SPRI procederá al libramiento del pago del resto de la subvención tras la presentación de la correspondiente solicitud de liquidación y documentación justificativa exigida en el artículo anterior y una vez evaluada y conforme la misma por parte del Área de Tecnología e Innovación de SPRI.

3.– Baldin eta gastu hautagarria dirulaguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

3.– En el supuesto de que el gasto elegible realizado sea inferior al presupuesto aprobado en la resolución de concesión de ayuda, esta se ajustará proporcionalmente.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 17.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete araudi honetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en las presentes bases y en las demás normas que le son de aplicación, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de las ayudas, perderán el derecho a obtener la subvención otorgada, debiendo en ese caso reintegrar a SPRI el montante de las ayudas que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro.

2.– Edonola ere, artikulu honetan aurrez ikusitako eraginetarako ez-betetzea izango da honako hau:

2.– En todo caso, se considerará incumplimiento a los efectos de lo previsto en este artículo:

a) Laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak aldatzea SPRIren baimenik gabe. Halaber, ez betetzea izango da SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren exekuzioan gertatutako aldaketak, baldin eta aldatu egiten badituzte laguntza emateko aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak baimena eskatu badio SPRIri, eta justifikatu baditu aldaketa horiek, ahal dela, proiektuan aplikatu baino lehen, eta betiere, Programa honek lagundutako jardueren eta lortu nahi dituen helburuen izaera aldatzen ez badute.

a) Modificar, sin autorización de SPRI, las actuaciones contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria. La no notificación a SPRI, de cualquier cambio en la ejecución del mismo que altere las condiciones en las que este fue analizado para la concesión de la ayuda supondrá un incumplimiento a estos efectos. Podrán autorizarse cambios, siempre que estos hayan sido solicitados a SPRI y justificados por la entidad beneficiaria, en lo posible, con anterioridad a su aplicación al proyecto y siempre que no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos por este Programa.

b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

b) La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

c) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

d) Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

e) Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

f) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

g) Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako arrazoiak.

g) Las causas previstas en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones.

3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.

3.– El inicio, tramitación y la resolución del expediente de comprobación del incumplimiento corresponderá a SPRI.

4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatuko da ez-betetze espedientea ireki ondoren eta, dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari, 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. tituluan (horren bidez arautzen dira EAEko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen araubide orokorra, bermeak eta itzulerak eta horren bidez ezartzen dira dirulaguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak) ezarritakoari jarriki, nahiz eta horrek ez duen eragotziko kasuan kasuko ekintza legalak abiaraztea eta dagozkion zigorrak ezartzea. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.

4.– El incumplimiento de los requisitos establecidos en esta convocatoria y demás normas aplicables, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión, dará lugar, previo el oportuno expediente de incumplimiento, a la revocación de la misma y a la obligación de reintegrar a SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial las ayudas y los intereses de demora, conforme a lo dispuesto al respecto en el Decreto Legislativo 1/1997, así como el Titulo II del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la CAE y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión sin perjuicio de las acciones legales y sanciones que correspondan. La incoación y resolución de los expedientes de revocación, y en su caso reintegro, parcial o total de las ayudas corresponderán a la Dirección General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial.

5.– Halaber, gainfinantzazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 8. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

5.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas, regulada en el artículo 8, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aplikatzekoa den araudia.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Normativa aplicable.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) dirulaguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.

1.– Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Reglamento que la desarrolla (Real Decreto 887/2006 de 21 de julio) en lo que constituya legislación básica en materia de subvenciones.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzkoa.

2.– Decreto Legislativo 1/1997 de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

3.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

4.– 2014ko ekainaren 26an 187. EBAOn argitaratutako 651/2014 Salbuespeneko araudi orokorra (EB).

4.– Reglamento general de exención (UE) número 651/2014 publicado en el DOUEL 187, 26 de junio de 2014.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.

De conformidad con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de protección de datos personales y garantía de los derechos digitales (en adelante, «LOPD-GDD»), así como en el Reglamento (UE) 2016/679 General de Protección de Datos del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016 (en adelante, «RGPD») y demás normativa aplicable en materia de protección de datos de carácter personal, se informa de que los datos facilitados serán tratados por SPRI e incorporados en su Registro de Actividades de Tratamiento.

Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.

La finalidad de dicho tratamiento, basado en el interés público de la convocatoria y en su solicitud de participación, es gestionar el expediente de la ayuda que se solicita, siendo la base jurídica por la que se tratan los datos personales, el interés público que SPRI ostenta en cumplimiento de los fines establecidos en los estatutos de creación de SPRI como Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial.

Informazio hori gaian eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei laga ahal izango zaie.

Dicha información podrá ser cedida a la Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI.

Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

Los datos serán conservados durante la tramitación del expediente de concesión de ayuda y durante el plazo legalmente exigible con el objetivo de poder cumplir con las obligaciones legales.

Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus Era berean, interesdunak Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus

Todas las personas interesadas pueden ejercitar los derechos de rectificación o supresión, limitación del tratamiento, oposición, a la portabilidad de los datos o a no ser objeto de una decisión basada únicamente en el tratamiento automatizado, así como cualesquiera otros previstos en la normativa aplicable de protección de datos, cuando dichos derechos sean aplicables, a través de comunicación escrita a la siguiente dirección de correo electrónico: lopd@spri.eus Los interesados podrán, del mismo modo, contactar con nuestro Delegado de Protección de Datos, a través de comunicación escrita, a la siguiente dirección de correo electrónico: dpd@spri.eus

Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa izango da: www.avpd.eus

Asimismo, toda persona interesada tiene derecho a presentar cualquier tipo de reclamación ante la Autoridad de control pertinente, siendo en el caso de SPRI, la Agencia Vasca de Protección de Datos: www.avpd.eus

SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://agenda.spri.eus/es/aviso-legal/privacidad/web-orrialdeko pribatutasun-politikara.

Para consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos Personales en SPRI pueden dirigirse a la Política de Privacidad incluida en https://agenda.spri.eus/es/aviso-legal/privacidad/

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

SPRI Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.

Las decisiones de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en relación a las presentes Bases son de naturaleza administrativa y la jurisdicción competente es el contencioso-administrativo.


Azterketa dokumentala


Análisis documental