Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala

N.º 84, viernes 5 de mayo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
2083
2083

66/2023 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Langile Autonomoen Elkarte Profesionalen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzen duena.

DECRETO 66/2023, de 25 de abril, de modificación del Decreto por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del Registro de Asociaciones Profesionales de Personas Trabajadoras Autónomas de Euskadi.

2021eko uztailaren 29an, EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 181/2021 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Harrezkero, indarrean dago dekretu hori, berorren azken xedapenak ezarritakoari jarraituz.

Con fecha 29 de julio de 2021 se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco el Decreto 181/2021, de 20 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del Registro de Asociaciones Profesionales de Personas Trabajadores Autónomas de Euskadi; en vigor desde dicha fecha, de conformidad con su disposición final.

181/2021 Dekretuak indarrik gabe utzi zuen aurretik zegoen araudia, hau da, Euskadiko Lan Autonomoko Elkarteen Erregistro Berezia eratu eta arautzen duen abenduaren 9ko 207/2008 Dekretua, lehen artikulua izan ezik, zeina erregistroa sortzeari buruzkoa baita.

El Decreto 181/2021 deroga la normativa previa constituida por el Decreto 207/2008, de 9 de diciembre, por el que se crea y regula el Registro Especial de Asociaciones de Trabajo Autónomo de Euskadi, excepto en su artículo uno, relativo a su creación.

Arau indargabetzailearen xedea da beste erregulazio bat ematea erregistroen antolaketa eta funtzionamenduari; hain zuzen ere, indargabetutakoa baino erregulazio zabalagoa, pertsona juridikoen erregistro-eragiketen arauketa homogeneora egokituta egongo dena, beste eremu batzuetan gertatu den bezala.

La norma derogatoria tiene por finalidad dotar de una nueva regulación la organización y funcionamiento registral, más extensa que la derogada a la vez que acomodada a una regulación homogénea de operatoria registral propia de las personas jurídicas, experimentada en otros ámbitos.

Bitarteko elektronikoen erabilerari dagokionez, erregistro-prozedura erabat elektronikoa arautzen du lehenengo xedapen gehigarriaren bidez. Zehazki xedatzen du ezen inskribatzeko eskatzen diren dokumentu elektronikoek sinadura elektroniko kualifikatua eduki behar dutela, horrela baitago ezarrita 910/2014 (EB) Erregelamenduan eta azaroaren 11ko 6/2020 Legean (Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzeko Legea).

Respecto de la utilización de medios electrónicos regula un procedimiento registral íntegramente electrónico, de conformidad con su disposición adicional primera. En concreto en relación con los documentos electrónicos cuya inscripción se solicita, prevé que estén firmados con firma electrónica cualificada, de conformidad con lo establecido en el Reglamento UE n.º 910/2014 y con la Ley 6/2020, de 11 de noviembre, que regula determinados aspectos de los servicios electrónicos de confianza.

Hala ere, zuzendaritza-organo hori bere mendekoak diren beste erregistro-prozedura batzuk prestatzen ari da, eta horietan sinadura kualifikatua edo aurreratua erabiltzea eskatuko du. Horiek horrela, eta prozedura horiekin koherenteak izateko, nahitaezkoa da 181/2021 Dekretua bide beretik aldatzea, sinadura kualifikatuaz gain, sinadura aurreratuaren bidez izenpetutako dokumentuak ere erregistroan inskribatu ahal izan daitezen.

Sin embargo, también por coherencia con otros procedimientos registrales dependientes del mismo órgano directivo, en trámite de elaboración, donde se prevé la utilización de firma cualificada o avanzada, resulta necesario modificar el Decreto 181/2021 en el mismo sentido, posibilitando la inscripción registral de documentos firmados con firma avanzada, además de con firma cualificada.

Horrenbestez, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 25 de abril de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamenduaren lehenengo xedapen gehigarriaren 3. zenbakia (erregelamendu hori uztailaren 20ko 181/2021 Dekretuak onartu zuen), eta honela geratzen da idatzita:

Artículo único.– Se modifica la Disposición Adicional Primera número 3 del Reglamento de organización y funcionamiento del Registro de Asociaciones Profesionales de Personas Trabajadoras Autónomas de Euskadi, aprobado por el Decreto 181/2021, de 20 de julio, quedando redactado de la siguiente forma:

«3.– Inskribatu behar diren dokumentuak euskarri elektronikoan aurkeztuko dira, horretarako prestatutako aplikazioaren bidez. Inskribatzeko eskatzen diren dokumentu elektronikoek sinadura elektroniko aurreratua edo kualifikatua eduki behar dute, horrela ezartzen baita 910/2014 (EB) Erregelamenduan eta azaroaren 11ko 6/2020 Legean (Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzeko Legea)».

«3.– La presentación de los documentos sujetos a inscripción se realizará en soporte electrónico, mediante la aplicación habilitada al efecto. Los documentos electrónicos cuya inscripción se solicite, deberán estar firmados con firma electrónica avanzada o cualificada, de conformidad con lo establecido en el Reglamento (UE) N.º 910/2014 y con la Ley 6/2020, de 11 de noviembre, reguladora de determinados aspectos de los servicios electrónicos de confianza.»

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko apirilaren 25ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 25 de abril de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental