Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

80. zk., 2023ko apirilaren 27a, osteguna

N.º 80, jueves 27 de abril de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
1993
1993

33/2023 DEKRETUA, martxoaren 7koa, zeinaren bidez sortzen baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda.

DECRETO 33/2023, de 7 de marzo, por el que se crea el Censo de Organizaciones del Tercer Sector Social de Euskadi.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeak 5. artikuluan ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publiko bat sortu eta eguneratuko du, eta beharrezkoa izango da errolda horretan inskribatzea euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta haiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak eskuratzeko, diruz lagun daitezkeen programak barnean direla.

La Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi en su artículo 5, establece que el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales creará y mantendrá actualizado un censo público de organizaciones del tercer sector social de Euskadi, siendo necesaria la inscripción para colaborar con las administraciones públicas vascas y acceder a las medidas de promoción que estas impulsan, incluidos los programas subvencionables.

Halaber, ezartzen da errolda hori boluntariotzako erakundeen erroldarekin koordinatuko dela, zeina 169/2000 Dekretuan araututa baitago –169/2000 Dekretua, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena–.

Asimismo, se establece que dicho Censo se coordinará con el Censo de Organizaciones del Voluntariado, regulado en el Decreto 169/2000, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de funcionamiento del Censo General de Organizaciones del Voluntariado y se regulan determinados aspectos relativos al Voluntariado.

Zehazki, koordinazio horren esparruan, hau ezartzen da: Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan inskribatzen diren erakundeak Boluntariotzako Erakundeen Erroldan ere inskribatuta geratuko dira, beste izapiderik egin beharrik gabe.

En concreto, en el marco de tal coordinación se establece que aquellas entidades que queden inscritas en el Censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi quedarán igualmente inscritas, sin necesidad de otro trámite, en el Censo de Organizaciones del Voluntariado.

Horrenbestez, dekretu honen xedea da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoa sortzea eta haren funtzionamendua arautzea, eta, bereziki, inskribatzeko, eguneratzeko eta ezerezteko prozedurak ezartzea.

Por lo tanto, el presente Decreto tiene como objeto crear el censo público de organizaciones del tercer sector social de Euskadi, así como regular su funcionamiento, estableciendo en particular, los procedimientos de inscripción, actualización y cancelación.

Horrela, dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hirugarren sektore sozialeko erakundeen kopurua eta osaera ezagutzeko hasierako eta oinarrizko helburua bete nahi da, bai eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean ezarritako mandatua bete ere: Euskadiko hirugarren sektore soziala ezagutzeko, jakitera emateko, aztertzeko, planifikatzeko, antolatzeko eta sustatzeko tresna baliagarri bat sortzea.

De este modo, con la articulación de este Decreto, se trata de cumplimentar el objetivo inicial y básico de conocer el número y la composición de las organizaciones del tercer sector social existentes en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y de dar cumplimiento al mandato establecido en la Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi, de crear un instrumento de utilidad para el conocimiento, publicidad, análisis, planificación, ordenación y promoción del tercer sector social de Euskadi.

Era berean, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren arteko lankidetza aurreikusten da, errealitate sozialaren berri izateko, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hirugarren sektore sozialeko erakundeen kopurua eta osaera ezagutzeko.

Así mismo, se prevé la colaboración mutua del Censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi y el Observatorio Vasco del Tercer Sector Social, a efectos de tener conocimiento de la realidad social, en especial del número y composición de las organizaciones del tercer sector social existentes en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, bat etorriz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin, eta, Gobernu Kontseiluak proposamena aztertuta eta onartuta 2023ko martxoaren 7an eginiko bileran, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, oída la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 7 de marzo de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta adskripzioa.

Artículo 1.– Objeto y adscripción.

1.– Dekretu honen xedea da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoa (aurrerantzean, errolda) sortzea eta haren funtzionamendua arautzea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen (aurrerantzean, Hirugarren Sektorearen Legea) 5. artikuluan ezarritako lege-mandatua betetzeko.

1.– El presente Decreto tiene por objeto crear el Censo público de Organizaciones del Tercer Sector Social de Euskadi (en adelante Censo), así como regular su funcionamiento, en cumplimiento del mandato legal del artículo 5 de la Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi (en adelante Ley del Tercer Sector).

2.– Errolda gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen sailera adskribatuta egongo da, eta gizarte-zerbitzuen arloko Zuzendaritza eskuduna arduratuko da errolda hori kudeatzeaz eta mantentzeaz (aurrerantzean, organo kudeatzailea).

2.– El Censo estará adscrito al departamento que tenga asignadas las competencias en materia de servicios sociales, siendo, en concreto, el órgano encargado de la gestión y mantenimiento del mismo, la Dirección competente en materia de servicios sociales (en adelante órgano gestor).

2. artikulua.– Araubide juridikoa.

Artículo 2.– Régimen jurídico.

1.– Errolda ezagutzarako eta publizitaterako oinarrizko tresna da, eta, beraz, Euskadiko hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeen berri emateko eginkizuna du.

1.– El Censo se configura como un instrumento básico de conocimiento y publicidad, y en calidad de tal, tiene la función de proporcionar el conocimiento de las organizaciones que forman parte del tercer sector social de Euskadi.

2.– Halaber, tresna publikoa da, eta, beraz, sarbidea lege hauetan ezarritako moduan eta baldintzetan arautuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean.

2.– Asimismo, constituye un instrumento de naturaleza pública y el acceso al mismo deberá ejercerse en los términos y condiciones establecidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones públicas y en la Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de Transparencia, Acceso a la Información Pública y Buen Gobierno.

3.– Errolda publikoa izango da, gutxienez erakundearen izenari, helburuei eta jarduteko lurralde-eremuari dagokienez. Betiere, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako betekizunak bete beharko ditu publizitateak.

3.– El Censo será público, al menos, respecto a la denominación, los fines y al ámbito territorial de actuación de la organización. En todo caso, la publicidad se ajustará a los requisitos establecidos en la normativa de protección de datos de carácter personal.

3. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 3.– Ámbito de aplicación.

Erakunde hauek inskriba daitezke erroldan:

Se podrán inscribir en el Censo las siguientes entidades:

1.– Elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta bestelako erakundeak, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte: formalki eratuta egotea eta nortasun juridiko propioa izatea; egoitza eta jarduera Euskadin izatea; esku-hartze sozialeko jarduerak egitea, eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 3. artikuluan jasotako ezaugarriak izatea.

1.– Asociaciones, fundaciones, cooperativas de iniciativa social y cualesquiera otras entidades, formalmente constituidas y dotadas de personalidad jurídica propia, con sede y actividad en Euskadi, que realicen actividades de intervención social y que posean las características recogidas en el artículo 3 de la Ley del Tercer Sector.

2.– Ondoren aipatzen diren erakundeak, baldin eta esku-hartze sozialeko jarduerak egiten badituzte, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareren baten barnean badaude eta sare horren jokabide-kodeak onartzen badituzte, eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 16. artikuluan jasotako betebeharrak betetzen badituzte:

2.– Las organizaciones señaladas a continuación, siempre y cuando realicen actividades en el ámbito de la intervención social, formen parte de alguna red del tercer sector social de Euskadi y adopten sus códigos de conducta y cumplan las obligaciones señaladas en el artículo 16 de la Ley del Tercer Sector:

a) Gaur egun ere existitzen diren fundazio edo erakunde historikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan berrogeita hamar urtetik gorako ibilbidea dutenak, baldin eta hirugarren sektore sozialeko sareren baten barnean badaude eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 2.1 eta 3. artikuluetan adierazitako irizpideak betetzen badituzte, nahiz eta beren jatorrizko estatutuek ezarri instituzio publikoen ordezkariek edukitzea presentzia handiena edo bakarra beren gobernu-organoetan. Erakunde horiek Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 2.3 artikuluaren a) apartatuan aipatutako zerrendan agertu beharko dute.

a) Fundaciones o entidades históricas actualmente existentes y que cuenten con un recorrido superior a cincuenta años en la Comunidad Autónoma del País Vasco, siempre que estén incorporadas en alguna red del tercer sector social y cumplan los requisitos especificados en los artículos 2.1 y 3 de la Ley del Tercer Sector, aunque en sus estatutos originarios establezcan la presencia mayoritaria o única de representantes de instituciones públicas en sus órganos de gobierno. Dichas entidades deberán constar en la lista mencionada en el apartado a) del artículo 2.3 de la Ley del Tercer Sector.

b) Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako betekizunetakoren bat betetzen ez duten erakundeak, baldin eta hirugarren sektore sozialeko erakundeek –zuzenean edo zeharka– gehiengoz partaidetuta badaude, erakunde horien helburu sozialak lortzeko eratuak izan badira, egoitza Euskadin badute eta jardueraren parte nagusia Euskadin egiten badute, eta jarduera hori irabazi-asmorik gabekoa bada. Merkataritza-sozietateak izanez gero, irabazi-asmorik gabekotzat hartuko da estatutuetan aurreikusita izatea lortutako mozkinak erakundearen helburu diren jardueretan berrinbertitzeko beharra. Bereziki, esparru honetan sartuko dira enplegu-zentro bereziak eta gizarteratze-enpresak, baldin eta dagozkien erregistro ofizialetan behar bezala inskribatuta badaude eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 2,3. artikuluaren b) apartatuan jasotako betekizunak betetzen badituzte, beren araudi espezifikoan aurreikusita daudenez gainera.

b) Entidades que no cumplan alguno de los requisitos de los previstos en el artículo 3 de la Ley del Tercer Sector, siempre que estén participadas mayoritariamente de forma directa o indirecta, por organizaciones del tercer sector social, hayan sido constituidas para la consecución de los objetivos sociales de estas, tengan su sede y desarrollen su actividad principalmente en Euskadi, y mantengan el carácter no lucrativo de su actividad. En el caso de sociedades mercantiles, se entenderá como carácter no lucrativo la previsión estatutaria de la obligación de reinversión de los beneficios en las actividades que constituyen su objeto social. En especial, se incluirá en este ámbito a los centros especiales de empleo, y a las empresas de inserción que estén debidamente inscritas en sus registros oficiales correspondientes, siempre que cumplan con los requisitos recogidos en el apartado b) del artículo 2.3 de la Ley del Tercer Sector, además de los previstos en su normativa específica.

4. artikulua.– Erroldaren edukia.

Artículo 4.– Contenido del Censo.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan, gutxienez, datu hauek inskribatuko dira:

En el censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi se inscribirán, al menos, los siguientes datos:

a) Erakundearen izena.

a) Nombre de la organización.

b) Erakundearen izaera juridikoari dagokion erregistroan duen inskripzio-zenbakia.

b) Número de inscripción en el registro correspondiente a su naturaleza jurídica.

c) Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFK).

c) Número de identificación fiscal (NIF).

d) Egoitza soziala.

d) Domicilio social.

e) Erakundearen helburuak.

e) Fines de la organización.

f) Jarduteko lurralde-eremua.

f) Ámbito territorial de actuación.

g) Legezko ordezkaria.

g) Representante legal.

h) Erakundearen giza baliabideak, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen kopurua adierazita.

h) Recursos humanos de la organización, con expresión del número de personas contratadas y del número de personas voluntarias.

i) Beste edozein datu, indarrean dagoen legeriak hala ezartzen badu.

i) Cualquier otro dato, cuando así lo determine la legislación en vigor.

5. artikulua.– Inskripzioaren ondorioak.

Artículo 5.– Efectos de la inscripción.

1.– Beharrezkoa izango da inskribatzea euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta haiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak eskuratzeko, diruz lagun daitezkeen programak barnean direla.

1.– Será necesaria la inscripción para colaborar con las administraciones públicas vascas y acceder a las medidas de promoción que estas impulsan, incluidos los programas subvencionables.

2.– Inskripzioak ez du inola ere eraketa-ondoriorik izango, ez eta baimen-ondoriorik ere.

2.– En ningún caso la inscripción tendrá efectos constitutivos, ni de autorización.

3.– Inskribatzeko ebazpenak ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3.– La resolución de inscripción tendrá efectos desde la fecha en que se dicte.

4.– Inskripzioa eginda, errolda kudeatzen duen organoak ofizioz bultzatuko du Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzeko prozedura hastea.

4.– Con la inscripción, el órgano gestor del Censo impulsará de oficio el inicio del procedimiento de inscripción en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado.

Horretarako, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoan inskribatzeko ebazpena helaraziko zaio Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatzen duen organoari, inskribatzeko baldintzak betetzen direla egiazta dezan eta, hala badagokio, inskripzioa egin dezan.

A estos efectos, se dará traslado de la resolución de inscripción en el Censo de Organizaciones del Tercer Sector Social de Euskadi al órgano gestor del Censo General de Organizaciones del Voluntariado para que compruebe el cumplimiento de los requisitos para la inscripción y si procede, realice la misma.

6. artikulua.– Inskripzio-eskabidea.

Artículo 6.– Solicitud de inscripción.

Dekretu honen 3. artikuluan aipatzen diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak inskribatzeko prozedura hasteko, inskripzio-eskabidea egin beharko du erakunde horien ordezkariak.

El procedimiento para la inscripción de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi a las que se refiere el artículo 3 del presente Decreto, se iniciará mediante solicitud de inscripción por quien ostente la representación de la misma.

7. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 7.– Documentación que debe aportarse con la solicitud.

1.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira bide elektronikoz:

1.– La documentación que se presentará, por vía electrónica, junto a la solicitud será la siguiente:

a) Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritza-egiaztagiria.

a) Acreditación de la representación de quien suscriba la solicitud.

b) Estatutuen kopia.

b) Copia de los estatutos.

c) Erakundearen izaera juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.

c) Certificado de inscripción en el Registro correspondiente a su naturaleza jurídica.

d) Gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria.

d) Certificado en el que se indique la identidad de las personas que integran el órgano de gobierno.

e) Erakundearen giza baliabideak egiaztatzeko agiria, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen kopurua adierazita.

e) Certificado acreditativo de los recursos humanos de la organización, con expresión del número de personas contratadas y del número de las personas voluntarias.

2.– Aurreko paragrafoko b), c) eta d) apartatuetan aipatzen den dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, baldin eta erakundea dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren mendeko erregistro publiko batean inskribatuta badago.

2.– No será preciso presentar la documentación a la que se refiere los apartados anteriores b), c) y d) del párrafo anterior, cuando la organización conste ya inscrita en un registro público dependiente de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Eskabidean, aukera egongo da entitate interesdunak espresuki baimendu dezan dokumentazioaren zati bat organo kudeatzaileak lortzea edo egiaztatzea, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak esleituta dituen, egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-ahalmenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak espresuki egin diezaioke uko egiaztatze horri, eta, hala eginez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

3.– En la solicitud, se incluirá la posibilidad de que la entidad interesada consienta expresamente que parte de la documentación sea obtenida o verificada por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública. No obstante, la entidad solicitante podrá oponerse expresamente a dicha verificación debiendo aportar la documentación que corresponda.

4.– Organo kudeatzaile eskudunak egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa, eta, eskabidean akatsen bat edo okerren bat dagoela edo dokumenturen bat falta dela ikusten badu, erakunde interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo falta diren nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko dio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera emandako ebazpenaren bidez.

4.– El órgano gestor competente verificará la documentación presentada y, si advirtiera en la solicitud algún defecto o inexactitud, o la ausencia de algún documento de los que deban acompañar la misma, requerirá a la entidad interesada para que en el plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos omitidos, con la indicación de que así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su solicitud, mediante resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8. artikulua.– Inskripzio-prozeduraren ebazpena.

Artículo 8.– Resolución del procedimiento de inscripción.

1.– Eskabidea eta erantsitako dokumentazioa ikusita, organo kudeatzaileak ebazpen arrazoitua emango du, eta dagokion inskripzioa agindu edo ukatuko du.

1.– Vista la solicitud y la documentación que se acompañe, el órgano gestor resolverá motivadamente, ordenando o denegando la inscripción correspondiente.

2.– Inskripzio-prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektronikoan sartzen denetik. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik eman eta jakinarazi ez bada, erakunde interesdunak baietsitzat jo dezake eskabidea, administrazio-isiltasunez.

2.– El plazo máximo para dictar y notificar la resolución del procedimiento de inscripción, será de tres meses contados a partir del día en el que la solicitud tuvo entrada en el registro electrónico de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Si transcurrido dicho plazo no se hubiera dictado y notificado resolución expresa, la entidad interesada podrá entenderla estimada por silencio administrativo.

3.– Emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke hierarkian organo kudeatzailearen gainetik dagoenari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Contra la resolución que se dicte, que no agota la vía administrativa, se podrá interponer recurso de alzada en el plazo de un mes ante el superior jerárquico del órgano gestor, a contar desde el día siguiente al de la notificación de dicha resolución en los términos establecidos en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

9. artikulua.– Datuak eguneratzea.

Artículo 9.– Actualización de datos.

1.– Inskribatutako datuen edozein eguneratze organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, eguneratze hori justifikatzen duen dokumentazioarekin batera, 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

1.– Cualquier actualización de los datos inscritos deberá ser comunicada al órgano gestor junto con la documentación justificativa de la misma, conforme a lo previsto en el artículo 7.

Jakinarazpena ez da beharrezkoa izango, baldin eta informazio hori dagoeneko jasota badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren mendeko erregistro publikoren batean.

No será necesaria la comunicación cuando dicha información ya conste en alguno de los registros públicos dependiente de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi donde consta inscrito.

2.– Betiere, inskripzioa egiteko oinarri izan ziren betekizunei eusten bazaie inskribatuko da eguneratzea.

2.– En todo caso, la actualización se inscribirá siempre que se mantengan los requisitos que fundamentaron la inscripción.

3.– Organo kudeatzaileak edozein unetan eskatu ahal izango die inskribatutako erakundeei inskribatutako datuak berresteko edo egindako eguneratzeak jakinarazteko, eta ohartaraziko die, errekerimendu hori betetzen ez badute, ofizioz hasi ahal izango dela inskripzioa ezerezteko prozedura.

3.– El órgano gestor podrá requerir a las organizaciones inscritas, en cualquier momento, para que ratifiquen los datos inscritos o comuniquen las actualizaciones producidas, con la advertencia de que si obvian dicho requerimiento podrá iniciarse de oficio el procedimiento para cancelar su inscripción.

10. artikulua.– Inskripzioa ezereztea.

Artículo 10.– Cancelación de la inscripción.

1.– Ofizioz edo alderdi batek eskatuta ezereztu ahal izango da inskripzioa.

1.– La cancelación de la inscripción se podrá iniciar a instancia de parte o de oficio.

2.– Inskripzioaren ezereztea ofizioz hasi ahal izango da, organo kudeatzaileak jakiten duenean inskribatzeko beharrezko baldintzaren bat betetzen ez dela edo aurreko artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako kasuan, erakunde interesdunari hamar egun balioduneko entzunaldi-izapidea egin ondoren, jakinarazpen-datatik zenbatzen hasita.

2.– La cancelación de la inscripción podrá iniciarse de oficio cuando el órgano gestor tenga conocimiento del incumplimiento de alguno de los requisitos necesarios para la inscripción o en el supuesto previsto en el apartado 4 del artículo anterior, previo trámite de audiencia a la entidad interesada por un plazo de diez días hábiles a contar desde la fecha de notificación.

3.– Alderdi batek eskatuta hasitako ezerezte-prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektronikoan sartzen denetik. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik eman eta jakinarazi ez bada, erakunde interesdunak baietsitzat jo dezake eskabidea, administrazio-isiltasunez.

3.– El plazo máximo para dictar y notificar la resolución del procedimiento de cancelación iniciado a instancia de parte, será de tres meses contados a partir del día en el que la solicitud tuvo entrada en el registro electrónico de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Si transcurrido dicho plazo no se hubiera dictado y notificado resolución expresa, la entidad interesada podrá entenderla estimada por silencio administrativo.

4.– Emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke hierarkian organo kudeatzailearen gainetik dagoenari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Contra la resolución que se dicte, que no agota la vía administrativa, se podrá interponer recurso de alzada en el plazo de un mes, ante el superior jerárquico del órgano gestor a contar desde el día siguiente al de la notificación de dicha resolución en los términos establecidos en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Ofizioz hasitako prozeduretan, ezerezteko prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik aurrera hasiko da hiru hilabeteko epea, eta, epe hori igarotakoan, prozedura iraungi egingo da.

5.– En los procedimientos iniciados de oficio, el plazo de tres meses comenzará a contar desde la fecha del acuerdo de iniciación del procedimiento de cancelación, produciendo el transcurso de dicho plazo, la caducidad del procedimiento.

11. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 11.– Tramitación electrónica.

Izapidetzea bide elektronikoz egin beharko da ezinbestean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10578

La tramitación se realizará exclusivamente de manera electrónica, en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. https://www.euskadi.eus/servicios/10578

Espedienterako sarbidea eta eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

El acceso al expediente y los trámites posteriores a la solicitud se realizará a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko dirulaguntzen erakunde onuradunak inskribatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Inscripción de entidades beneficiarias de subvenciones del Tercer Sector Social de Euskadi.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, erroldan inskribatuta geratuko dira, aldez aurretik eskatu beharrik izan gabe, honako dekretu honetan aurreikusi eta ebatzitako azken deialdiaren erakunde onuradunak: 271/2012 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituena. Hori bai, aldez aurretik ofizioz egiaztatu beharko da inskripzioa egiteko baldintzak betetzen direla.

A la entrada en vigor del presente Decreto, quedarán inscritas en el Censo, sin necesidad de solicitud previa, las entidades beneficiarias de la última convocatoria resuelta y prevista en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, previa comprobación de oficio del cumplimiento de los requisitos para efectuar la inscripción.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte-intereseko gisa aitortutako erakundeak inskribatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Inscripción de entidades declaradas de interés social.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, erroldan inskribatuta geratuko dira, aldez aurretik eskatu beharrik izan gabe, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan eta Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriren 7ko 424/2013 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera gizarte-interesekotzat deklaratutako erakundeak. Hori bai, aldez aurretik ofizioz egiaztatu beharko da inskripzioa egiteko baldintzak betetzen direla.

A la entrada en vigor del presente Decreto, quedarán inscritas en el Censo, sin necesidad de solicitud previa, las entidades declaradas de interés social en base a lo previsto en el artículo 74 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, y en el Decreto 424/2013, de 7 de octubre, sobre la declaración de interés social de las entidades sin ánimo de lucro de servicios sociales previa comprobación de oficio del cumplimiento de los requisitos para efectuar la inscripción.

Modu berean, Dekretu hau indarrean jarri ondoren gizarte-interesekotzat jotzen diren erakundeei aplikatuko zaie.

En los mismos términos, se aplicará a aquellas entidades que sean declaradas de interés social con posterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Boluntariotzaren Erroldan inskribatutako erakundeak inskribatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Inscripción de entidades inscritas en el Censo del Voluntariado.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, erroldan inskribatuta geratuko dira, aldez aurretik eskatu beharrik izan gabe, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatutako erakundeak, inskripzioa egiteko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatu ondoren. Errolda Orokor hori Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen bidez sortu zen eta 169/2000 Dekretuan dago arautua –169/2000 Dekretua, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena–.

A la entrada en vigor del presente Decreto, quedarán inscritas en el Censo, sin necesidad de solicitud previa, las entidades inscritas en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado, creado en Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado y regulado en el Decreto 169/2000, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de funcionamiento del Censo General de Organizaciones del Voluntariado y se regulan determinados aspectos relativos a Voluntariado, previa comprobación de oficio del cumplimiento de los requisitos para efectuar la inscripción.

Modu berean, Dekretu hau indarrean jarri ondoren Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzen diren erakundeei aplikatuko zaie.

En los mismos términos, se aplicará a aquellas entidades que se inscriban en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado con posterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Araubide iragankorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Régimen transitorio.

Dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo 6 hilabeteetatik aurrera, erroldan inskribatuta egotea eskatuko da euskal administrazio publikoek egiten dituzten dirulaguntzen deialdietan.

La inscripción en el Censo se exigirá en las convocatorias de subvenciones que las administraciones públicas vascas realicen, a partir de los 6 meses siguientes a la entrada en vigor del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko erregimena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Administrazio-prozedurari buruz dekretu honetan espresuki aurreikusi ez den orori dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

En lo no previsto expresamente en este Decreto en relación al procedimiento administrativo, será de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Erregelamenduzko garapena.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Desarrollo reglamentario.

Gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak esleituta dituen saileko titularrari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren ekintzak egin ditzan.

Se faculta a la persona titular del departamento que tenga asignadas las competencias en materia de servicios sociales para realizar cuantas acciones sean necesarias para el desarrollo y la ejecución del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 7an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 7 de marzo de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

NEREA MELGOSA VEGA.

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental