Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala

N.º 71, viernes 14 de abril de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
1747
1747

42/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.

DECRETO 42/2023, de 28 de marzo, de tercera modificación del Decreto por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen, eta bi aldaketa egin zaizkio: lehenengoa, 5/2022 Dekretuaren bidez (5/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baitira Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentziaren estatutuak eta atxikitzen baitira «Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo» zuzenbide publikoko estatu-erakundean zerbitzua ematen zuten langile transferituak); bigarrena, 40/2022 Dekretuaren bidez (40/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua).

Por Decreto 12/2021, de 19 de enero, se estableció la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales el cual ha sido objeto de dos modificaciones, la primera mediante el Decreto 5/2022, de 11 de enero, por el que se aprueban los Estatutos de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social y se adscribe el personal transferido que prestaba sus servicios en la entidad estatal de derecho público Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo, y la segunda por Decreto 40/2022, de 29 de marzo, de segunda modificación del Decreto por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Ondoren, 2022ko irailaren 27an, 18/2022 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 18/2022 Dekretua, irailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena. Dekretu horren arabera, Lehendakaritzaren eskumen-arloan sartu da ordura arte Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumen-arloaren barruan zegoen Gazteriaren jardun-arloa. Hori dela eta, aldatu egin behar da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua, eskumen-banaketa berriaren arabera egokitzeko.

Posteriormente, en concreto con fecha 27 de septiembre de 2022 se ha publicado en el Boletín Oficial del País Vasco el Decreto 18/2022, de 23 de septiembre, del Lehendakari, de segunda modificación del Decreto de creación, supresión y modificación de los departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, en cuya virtud el área de juventud que hasta ese momento formaba parte de las competencias del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales pasa a formar parte de las áreas competenciales correspondientes a Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno; motivo por el cual se procede a la tercera modificación del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales al objeto de su acomodo al nuevo reparto competencial.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, previa aprobación del Lehendakari y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en sesión celebrada el día 28 de marzo de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Aldatzen da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 2. artikuluaren A) 1 apartatua, eta honela idatzita gelditzen da:

Artículo primero.– Se modifica el apartado A) 1 del artículo 2 del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, que queda redactado en los siguientes términos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

1.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

1.– Consejero o Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

1.1.– Kabinete Zuzendaritza.

1.1.– Dirección de Gabinete.

1.2.– Komunikazio Zuzendaritza.

1.2.– Dirección de Comunicación.

1.3.– Zerbitzu Zuzendaritza.

1.3.– Dirección de Servicios.

Bigarren artikulua.– Aldatzen da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 2. artikuluaren B apartatua, eta honela idatzita gelditzen da:

Artículo segundo.– Se modifica el apartado B del artículo 2 del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, que queda redactado en los siguientes términos:

B) Organo hauek ere Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita edo lotuta daude, haien sortze-arauetan ezarritakoaren arabera:

B) Están así mismo adscritos o vinculados al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en los términos que establecen sus normas de creación, los siguientes órganos:

– Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua eta martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren arabera arautua.

– Órgano Interinstitucional de Servicios Sociales, creado por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, y regulado por el Decreto 101/2010, de 30 de marzo.

– Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua, aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen. Eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektoriala.

– Consejo Vasco de Servicios Sociales, creado por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, regulado con su denominación anterior, como Consejo Vasco de Bienestar Social, por el Decreto 124/2006, de 13 de junio, modificado por el Decreto 159/2008, de 16 de septiembre, y, en el seno del Consejo Vasco de Servicios Sociales, el Consejo Sectorial de Personas Mayores.

– Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia, urriaren 26ko 225/2011 Dekretu bidez sortua.

– Observatorio Vasco de Servicios Sociales, creado por el Decreto 225/2011, de 26 de octubre.

– Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Asesor de Mediación Familiar, creado por la Ley 1/2008, de 8 de febrero, de Mediación Familiar, regulado por el Decreto 84/2009, de 21 de abril.

– Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Técnica de Adopción Internacional, regulada por el Decreto 277/2011, de 27 de diciembre.

– Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco del Voluntariado, regulado por el Decreto 30/2003, de 18 de febrero.

– Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo para la Promoción Integral y Participación Social del Pueblo Gitano, regulado por el Decreto 289/2003, de 25 de noviembre.

– Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Permanente Sectorial para la Atención a la Infancia y la Adolescencia, regulada por el Decreto 165/2007, de 2 de octubre.

– Haurren eta Nerabeen Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen bidez sortua eta abenduaren 4ko 219/2007 Dekretuaren arabera arautua.

– Observatorio de Infancia y Adolescencia, previsto por Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y a la Adolescencia, y regulado por el Decreto 219/2007, de 4 de diciembre.

– Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuak arautua.

– Observatorio Vasco de las Familias, regulado por Decreto 309/2010, de 23 de noviembre.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, 213/2004 Dekretuaren bidez aldatutako abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren arabera arautua.

– Foro para la Integración y Participación Social de las ciudadanas y ciudadanos inmigrantes en el País Vasco, regulado por el Decreto 200/2002, de 30 de agosto, modificado por el Decreto 213/2004.

– Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Familia, creado por la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, y regulado por el Decreto 53/2012, de 17 de abril.

– Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.

– Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, creada por el Decreto 283/2012, de 11 de diciembre, por el que se constituye y regula la Mesa del Diálogo Civil.

– Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

– Consejo Interinstitucional de Atención Temprana, creado por el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

– Comisión Técnica Interinstitucional de Atención Temprana, creada por el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Eusko Jaurlaritzaren eta Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetza-organoa, Eusko Jaurlaritzaren eta EAErako Idazkaritza Judizialaren arteko elkarlanerako organoa sortzeko maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaren bidez sortua.

– Órgano de colaboración entre el Gobierno Vasco y el Secretariado Judicial, creado por el Decreto 123/1997, de 27 de mayo, por el que se crea el órgano de colaboración entre el Gobierno Vasco y el Secretariado Judicial destinado en Euskadi.

– Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, Doako Laguntza Juridikoko urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren bidez sortuak.

– Comisiones de Asistencia Jurídica Gratuita, del Decreto 153/2018, de 30 de octubre, de Asistencia Jurídica Gratuita.

– Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren arabera sortua, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea arautzeko azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren arabera arautua.

– Instituto Vasco de Medicina Legal, creado por el Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, por el que se crea el Instituto Vasco de Medicina Legal y regulado por el Decreto 236/2012, de 21 de noviembre, por el que se regula el Instituto Vasco de Medicina Legal.

– Garapenerako Lankidetzaren Erakundearteko Batzordea, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta martxoaren 24ko 71/2009 Dekretuaren arabera arautua.

– Comisión Interinstitucional de Cooperación para el Desarrollo, creada por la Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo, y regulada por el Decreto 71/2009, de 24 de marzo.

– Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Cooperación para el Desarrollo, creado por la citada Ley 1/2007, de 22 de febrero, y regulado por el Decreto 158/2008, de 16 de septiembre.

– Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Vasco de Participación de las Víctimas del Terrorismo, regulado por el Decreto 75/2016, de 17 de mayo, del Consejo Vasco de Participación de las Víctimas del Terrorismo.

– Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea, uztailaren 29ko 157/2014 Dekretuaren arabera arautua.

– Consejo Consultivo del Plan de Paz y Convivencia, regulado por Decreto 157/2014, de 29 de julio.

Hirugarren artikulua.– Kendu egiten da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 10. artikulua.

Artículo Tercero.– Se suprime el artículo 10 del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de marzo de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

NEREA MELGOSA VEGA.

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental