Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea

N.º 68, martes 11 de abril de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Oposaketak eta lehiaketak

Oposiciones y concursos

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
1682
1682

AGINDUA, 2023ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten duena eta lehiaketa horren oinarriak onartzen dituena.

ORDEN de 22 de marzo de 2023, de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, por la que se convoca concurso específico para la provisión de puestos de trabajo con complemento de destino 28 y 27 reservados a personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos y se aprueban las bases que han de regir el mismo.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak lehiaketako eta izendapen askeko sistemen bidez beteko dira, lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera. 97. artikuluak eta hurrengoek lanpostu hutsak lehiaketaren bidez betetzeko deialdia arautzen dute.

De acuerdo a lo dispuesto en el artículo 94.2 de la Ley 11/2022, de 1 de diciembre, de Empleo Público Vasco puestos de trabajo reservados a funcionarios se proveerán, conforme a lo que estuviera establecido en las relaciones de puestos de trabajo, a través de los sistemas de concurso y de libre designación. El artículo 97 y siguientes regulan la convocatoria para la cobertura de puestos vacantes a través de concurso.

Halaber, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren bidez, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartu zen. Bada, dekretu horren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko prozedura garatzen da.

Asimismo, el Decreto 190/2004, de 13 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las Administraciones Públicas Vascas (Capítulo II) desarrolla el procedimiento de provisión a través de concurso.

Deialdi honen xedea da 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostu hutsak betetzea. Lanpostu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatuta daude, aurrekontuetan diruz hornituta daude, eta lehiaketa bidez bete behar dira.

La presente convocatoria tiene por objeto la provisión de los puestos vacantes de nivel de complemento de destino 28 y 27, reservados a personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, dotados presupuestariamente y cuya provisión corresponde llevar a efecto por el procedimiento de concurso.

Nahitaezko txostenak eginda, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, hau

Emitidos los informes preceptivos, de conformidad con el artículo 18.2.t) de la Ley 11/2022, de 1 de diciembre, de Empleo Público Vasco, y el artículo 3 del Decreto 8/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egitea.

Primero.– Convocar concurso específico para la provisión de las plazas relacionadas en el Anexo II.

Bigarrena.– Lehiaketa hori arautuko duten oinarriak onartzea (I. eranskinean agertzen dira).

Segundo.– Aprobar las bases que han de regir dicho concurso, que se establecen en el Anexo I.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o bien directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de marzo de 2023.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
ANEXO I
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA ORGANISMO AUTONOMOETAKO KARRERAKO FUNTZIONARIOENTZAT ERRESERBATUTA DAUDEN 28. ETA 27. DESTINO-OSAGARRIKO LANPOSTUAK BETETZEKO LEHIAKETA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK
BASES QUE HAN DE REGIR EL CONCURSO ESPECÍFICO PARA LA PROVISIÓN DE PUESTOS DE TRABAJO CON COMPLEMENTO DE DESTINO 28 Y 27, RESERVADOS A PERSONAL FUNCIONARIO DE CARRERA DE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA EUSKADI Y SUS ORGANISMOS AUTÓNOMOS

1.– Xedea.

1.– Objeto.

Oinarri hauen xedea da karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketan bete beharreko arauak ezartzea.

El objeto de las presentes bases es establecer las normas que regirán el concurso específico para la provisión de los puestos de trabajo con complemento de destino 28 y 27, reservados a personal funcionario de carrera.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

2.– Condiciones de participación.

2.1.– Lehiaketa hauetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta oinarri hauetan eta lanpostuen zerrendan ezarritako betekizun orokorrak betetzen badituzte. Lanpostuen zerrendan jasotzen dira, halaber, deitutako lanpostuen betekizun espezifikoak.

2.1.– Podrá tomar parte en estos concursos, el personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, siempre que cumplan los requisitos generales establecidos en estas bases y en la Relación de Puestos de Trabajo en las que figuran los requisitos específicos de los puestos convocados.

Beste administrazio publiko batzuetako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, baina langile horiek betetzeko moduko lanpostuak direnean.

Asimismo, podrá tomar parte el personal funcionario de otras Administraciones Públicas siempre que se trate de puestos de trabajo susceptibles de ser provistos por este personal.

2.2.– Oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetzean ere egiaztatu beharko dira.

2.2.– Los requisitos exigidos deberán cumplirse en la fecha de publicación de estas bases en el Boletín Oficial del País Vasco, y deberán acreditarse igualmente en la toma de posesión de los puestos adjudicados.

Zenbait lanpostutan jarduteko beharrezkoa den elkargoko kide izateko betekizunari dagokionez, nahikoa izango da lanpostuaz jabetzen den egunean betetzea.

A este respecto, la colegiación necesaria para el desempeño de determinados puestos de trabajo se exigirá únicamente a la fecha de la toma de posesión.

Parte hartu eta esleitzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Las personas participantes que no acrediten el cumplimiento de los requisitos de participación y adjudicación, no podrán tomar posesión en el puesto adjudicado.

2.3.– Karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta lehiaketa bidez hartu duten lanpostuaren jabetza hartu zutenetik bi urte igaro badira. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 71.5 artikuluaren arabera, joko da enplegu-eskaintza publiko bidez lortutako lanpostuak honela lortu direla: lanpostu horiek zer sistemaren bidez betetzeko erreserbatuta zeuden, bada horren bidez. Aurreko denbora-muga ez da ezarriko langileak lehiaketa bidez lortutako lanpostuaren atxikipena galdu duenean.

2.3.– El personal funcionario de carrera únicamente podrá participar en esta convocatoria si han transcurrido dos años desde la toma de posesión en el último puesto obtenido en concurso. De conformidad con el artículo 71.5 de 11/2022, de 1 de diciembre, de Empleo Público Vasco, los destinos obtenidos en una oferta pública de empleo se consideran como obtenidos por el sistema a que estuviera reservada su provisión. El límite temporal anterior se exceptúa cuando el personal haya perdido la adscripción al puesto obtenido en concurso.

2.4.– Lehiaketan parte hartu ezin dutenak:

2.4.– No podrá tomar parte en el presente concurso:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

a) El personal funcionario que se encuentre en suspensión firme de funciones, mientras dure esta situación.

b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

b) El personal que, encontrándose en excedencia voluntaria por interés particular o por agrupación familiar, no haya permanecido el tiempo mínimo exigido para reingresar.

2.5.– Diziplinazko espediente baten ondorioz lekuz aldatu diren langileek ezin dute eskatu herri berean lanpostua oraindik zehapena betetzen ari badira.

2.5.– El personal trasladado como consecuencia de un expediente disciplinario no podrá solicitar puesto en la misma localidad si se encuentra en fase de cumplimiento de sanción.

2.6.– Behin-behineko atxikipena duten karrerako funtzionarioek nahitaez parte hartu beharko dute lehiaketa honetan, baldin eta haien izendapeneko eskalako lanpostuetarako deialdia egiten bada. Parte hartzen ez badu, lanpostu bat esleituko zaio ofizioz eta behin betiko, prozesu hau eta deitutako enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuak amaitu ondoren.

2.6.– El personal funcionario de carrera con adscripción provisional estará obligado a participar en este concurso siempre que se convoquen puestos de trabajo propios de su escala de nombramiento. En caso de no participar se le adjudicará un puesto de oficio y con carácter definitivo una vez finalizados este proceso y los procesos selectivos de consolidación convocados.

Parte hartu arren lanposturik lortzen ez duten eta desplazatuta geratzen diren langileen esleipena eta atxikipena Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko ekainaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideen esparruan egingo da (Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioak behin-behingoz atxikitzeko prozedura arautzen duen agindua). Irizpide horiek Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko dira, aipatutako aginduan ezarritako gaikuntzaren arabera.

Esta adjudicación y la adscripción del personal que habiendo participado no obtuviera plaza y resultara desplazado se realizará en el marco de los criterios establecidos en la Orden de 28 de junio de 2011, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, por la que se regula el procedimiento para la adscripción provisional del personal funcionario de carrera de la administración general y sus organismos autónomos y que serán concretados mediante Resolución del Viceconsejero de Función Pública, en virtud de la habilitación establecida en dicha Orden.

3.– Baloratzeko merezimenduak.

3.– Méritos valorables.

3.1.– Merezimenduak bi fasetan baloratuko dira:

3.1.– La valoración de méritos se realizará en dos fases:

a) I. fasea. Merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Fase I. Se valorarán los siguientes méritos:

– Lan-esperientzia.

– La experiencia laboral.

– Tituluak.

– Las titulaciones.

– Egindako hobekuntza-ikastaroak.

– La realización de cursos de perfeccionamiento.

– Euskararen ezagutza-maila (lanpostuan jarduteko betekizuna ez denean)

– El nivel de conocimiento de euskera (en aquellos puestos en que el mismo no sea requisito de provisión).

– Gradu pertsonal finkatua.

– El grado personal consolidado.

– Antzinatasuna.

– La antigüedad.

– Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza-maila (lanpostuan jarduteko betekizuna ez denean)

– El conocimiento de inglés, francés y alemán (en aquellos puestos en que el mismo no sea requisito de provisión).

b) II. fasea.

b) Fase II.

Fase honetan, deitutako lanpostuetarako ezagutza eta trebetasun garrantzitsuenak baloratuko dira. Horretarako, proba bat egingo da, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.

En esta fase se valorarán los conocimientos y destrezas más relevantes para los puestos de trabajo convocados, mediante la elaboración de una prueba, de acuerdo con lo establecido en la Base 7.

4.– Gehienez lor daitekeen puntuazioa.

4.– Puntuación máxima alcanzable.

Lehenengo fasean gehienez 238 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko, 25 puntu lortu behar dira.

La puntuación máxima alcanzable en la primera fase es de 238 puntos. Para superar la primera fase será necesario alcanzar 25 puntos.

Bigarren fasean gehienez 100 puntu lor daitezke. Bigarren fasea gainditzeko, gutxieneko puntuazioa lortu behar da: 50 puntu.

La puntuación máxima alcanzable en la segunda fase será de 100 puntos. La superación de la segunda fase exigirá haber alcanzado la puntuación mínima establecida de 50 puntos.

5.– I. faseko merezimenduak baloratzeko irizpide orokorrak.

5.– Criterios generales de valoración de méritos de la Fase I.

Merezimenduak baloratzeko, bi irizpide hartuko dira kontuan: lanpostuarekin duten lotura eta merezimenduaren balio formala.

Para la valoración de los méritos se tendrán en cuenta dos criterios: relación con el puesto y grado de validez formal del mérito.

5.1.– Lanpostuarekiko lotura: baloratu beharreko merezimenduaren edukiaren eta lortu nahi den lanpostuak dituen zereginen artean loturaren bat dagoenean baloratuko dira merezimenduak. Lotura egongo da baldin eta egiaztatu den merezimenduaren eta lortu nahi den lanpostuaren jakintza-arlo eta -esparruen artean harremana badago. Ez dira baloratuko lortu nahi den lanpostuarekin loturarik ez duten merezimenduak.

5.1.– Relación con el puesto: los méritos se valorarán cuando se aprecie una relación entre el contenido del mérito a valorar y las tareas del puesto al que se aspira. El grado de relación viene determinado por la correspondencia entre los campos y dominios de conocimiento del mérito acreditado y los del puesto al que se aspira. No serán objeto de valoración los méritos que carezcan de relación con el puesto al que se aspira.

5.2.– Merezimenduaren balio formala.

5.2.– La validez formal del mérito.

Balio formala edo garrantzia neurtzeko faktoreak dira:

Son factores que determinan la validez formal o importancia:

a) Titulu batena: graduondokoen kreditu kopurua edo ordu kopurua.

a) De un título: el número de horas o créditos en los posgrados.

b) Ikastaro batena: ikastetxea eta ebaluazioa.

b) De un curso: la entidad docente y la evaluación.

5.3.– Bi irizpide horiek –lotura eta baliozkotasun formala– ezartzen bazaizkie aurreko ataleko merezimenduei, honako koefiziente hau aplikatuko da merezimendu jakin bat baloratzean, dagokion baremoaren arabera: Handia (1), Tartekoa (0,75), Txikia (0,25) edo ezin da baloratu (0). Koefizientea 6.2 eta 6.3 oinarrien baremoetan kategoria bakoitzari esleitutako gehieneko balioarekin biderkatuko da.

5.3.– La combinación de estos dos criterios –relación y validez formal– atribuidos a los méritos del apartado anterior dará lugar a la aplicación del siguiente coeficiente en la valoración del mérito concreto de acuerdo al baremo correspondiente: Alto (1), Medio (0,75), Bajo (0,25) o no valorable (0). Este coeficiente se multiplicará por el valor máximo atribuido a cada categoría en los baremos de las bases 6.2 y 6.3.

5.4.– Baloratzeko irizpideak merezimendu bakoitzari aplikatzeko modua Balorazio Batzordeak argitaratuko du, 11. oinarrian zehazten diren lekuetan.

5.4.– La aplicación concreta de los criterios de valoración a cada mérito serán publicados por la comisión de valoración del concurso en los lugares establecidos en la Base 11.

5.5.– Soilik baloratuko dira ziurtagirietan egiaztapen-lanak egiteko funtsezkotzat jotzen diren alderdi guztiak (8. oinarria) jasotzen dituzten merezimenduak.

5.5.– Únicamente se valorarán los méritos cuyos certificados contengan todos los aspectos considerados esenciales para su acreditación, enumerados en la base 8.

6.– Merezimenduen balorazioa (I. fasea).

6.– Valoración de méritos Fase I.

6.1.– Administrazio publikoei atxikitako lanpostuetan duen lan-esperientzia.

6.1.– Experiencia laboral en puestos adscritos a las Administraciones Públicas.

Azken 10 urteotako lan-esperientzia baloratuko da, gehienez 95 punturekin. Hauxe da erabiliko den baremoa:

Se valorará la experiencia en los últimos 10 años hasta un máximo de 95 puntos, de acuerdo con el siguiente baremo:

– Lortu nahi den lanpostuan izandako lan-esperientzia: 0,8 puntu hilabete bakoitzeko.

– Experiencia laboral en el mismo puesto que el puesto al que se aspira, 0,8 puntos por mes.

– 29., 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuetan izandako lan-esperientzia: 0,4 hileko.

– Experiencia laboral en puestos de los niveles de complemento de destino 29, 28 y 27: 0,4 por mes.

– Egungo lanpostu-zerrendaren arabera, lortu nahi den lanpostuaren eskalei atxikita dauden lanpostuetan izandako lan-esperientzia, 0,2 puntu hileko.

– Experiencia laboral en puestos adscritos en la Relación de Puestos de Trabajo actual a las Escalas a las que se encuentra adscrito el puesto al que se aspira, 0,2 puntos por mes.

6.1.1.– Ez dira inola ere kontuan hartuko beste zerbitzu batzuekin batera aldi berean emandako zerbitzuak. Horri dagokionez, ez dira zenbatuko eginkizunak behin-behinean esleituta emandako zerbitzuak.

6.1.1.– En ningún caso, se computarán servicios prestados simultáneamente con otros igualmente prestados. A este respecto, no se computarán los servicios prestados en asignación provisional de funciones.

6.1.2.– Zerbitzu berezietan emandako aldiak azken 10 urteetan denbora gehien igarotako funtzionario-lanpostuan baloratuko dira. Funtzionario-lanposturik izan ez dutenei titular gisa erreserbatuta duten lanpostuaren arabera egingo zaie balorazioa. Lanpostu baten titularrak ez badira, aldiz, bete duten azken lanpostuaren zereginen arabera egingo da balorazioa.

6.1.2.– Los periodos en situación de servicios especiales se valorarán en el puesto de funcionario que hayan ocupado durante más tiempo en los últimos 10 años. Si no hubieran ocupado un puesto de funcionario se les valorará conforme al puesto que tengan reservado como titulares. En el caso de que no tuvieran un puesto en titularidad se les valorará conforme a las tareas del último puesto ocupado.

6.1.3.– Betetzen duten lanpostuko lan-esperientzia gisa hartuko dira egoera hauetan emandako aldiak: seme-alabak zaintzeko edo senitartekoak zaintzeko eszedentzia, prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaroak, euskara-ikastaroak, norberaren gauzetarako baimenak, aldi baterako ezintasuna edo pareko beste egoera batzuk.

6.1.3.– Los períodos de permanencia en excedencia por cuidado de hijo/a o cuidado de familiares, cursos de formación o perfeccionamiento, aprendizaje de euskera, permisos por asuntos propios, incapacidad temporal o demás situaciones asimiladas, será computado como experiencia laboral en el puesto que estén ocupando.

6.1.4.– Beste administrazio publiko batzuetan lan egin dutenei emandako zerbitzuen ziurtagiria eta betetako lanpostuaren/lanpostuen monografia baloratuko zaizkie. Baina horrelakorik ez badute, lan-esperientzia frogatzeko agirian jasotzen diren zereginak gauzatzeko ezagutzak eta trebetasunak baloratuko zaizkie.

6.1.4.– Quienes hayan ocupado puestos en otras Administraciones públicas serán valorados de acuerdo con el certificado de servicios y la monografía del puesto/s desempeñado/s. En el caso de que estas no existieran serán valorados por los conocimientos y destrezas requeridos para el desempeño de tareas que figuren en el documento acreditativo de experiencia laboral.

6.2.– Tituluak.

6.2.– Títulos.

Unibertsitateen edo ospe handiko instituzioen titulu akademiko ofizialak edo berezko tituluak baloratuko dira, bete nahi den lanpostuaren zereginekiko lotura kontuan hartuta, eta gehienez 30 punturekin. Hauxe da erabiliko den baremoa:

Se valorarán las titulaciones académicas oficiales o títulos propios de universidades o instituciones de reconocido prestigio, en relación a su grado de relación para desempeñar las tareas del puesto que se trate de proveer, hasta un máximo de 30 puntos, conforme al siguiente baremo:

a) Gradua, lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza, diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa: gehienez 15 puntu titulu bakoitzeko.

a) Grado, Licenciatura, Arquitectura o Ingeniería, Diplomatura, Arquitectura Técnica o Ingeniería Técnica, hasta un máximo de 15 puntos por título.

b) Graduondokoa: gehienez 15 puntu titulu bakoitzeko.

b) Posgrado: hasta un máximo de 15 puntos por título.

c) Doktoregoa: gehienez 20 puntu titulu bakoitzeko.

c) Doctorado: hasta un máximo de 20 puntos por título.

6.2.1.– Unibertsitateko irakaskuntza beretako ziklo desberdinak gainditu dituztela frogatzen duten langileei egiaztatutako zikloetatik gorengoan sartzen den titulua baloratuko zaie soilik.

6.2.1.– Al personal que acredite haber superado distintos ciclos de unas mismas enseñanzas universitarias, únicamente le será valorado aquel título que se corresponda con el ciclo superior de los acreditados.

6.2.2.– Ez da merezimendu gisa baloratuko lanpostuan eskatzen den goi-mailako titulua lortzeko behar den titulua.

6.2.2.– No será valoradas como mérito aquella titulación necesaria para alcanzar la titulación superior que es requisito del puesto.

6.2.3.– Graduondoko titulu gisa baloratuko dira baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

6.2.3.– Se valorarán como títulos de postgrado aquellos que cumplan una de las siguientes condiciones:

a) Master ofizialaren maila izatea, eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jasota egotea.

a) Tener rango de máster oficial, con su correspondiente asiento en el Registro de Universidades, Centros y Títulos (RUTC).

b) Unibertsitateko graduondoko berezko titulua izatea, 450 ordukoa edo denbora luzeagokoa, edo gutxieneko iraupena bermatzen duen kreditu kopurua izatea.

b) Tratarse de un título propio de postgrado de una universidad, de duración igual o superior a 450 horas, o un total de créditos que garanticen esta duración mínima.

c) Goi-mailako irakaskuntza-programa baten agiria edo diploma edukitzea, graduondoko unibertsitate-irakaskuntzaren parekoa eta ospe handiko erakunde akademiko edo profesional batek (atzerrikoa ere izan daiteke) emandakoa. Graduondoko irakaskuntza mota hau 450 ordukoa izan behar da gutxienez.

c) Disponer de la credencial o el diploma de un programa de enseñanza superior, de carácter análogo a la enseñanza universitaria de postgrado, e impartido por una entidad académica o profesional de reconocido prestigio, incluso extranjera. La duración mínima de este tipo de enseñanza de postgrado debe ser de 450 horas.

6.2.4.– Mediku espezialistaren, farmazialari espezialistaren edo biologo espezialistaren eta psikologo espezialistaren tituluak ere baloratuko dira graduondoko titulu gisa, gehienez 15 punturekin titulu bakoitzeko.

6.2.4.– Se valorarán también, como títulos de postgrado los títulos de Médico/a Especialista, Farmacéutico/a Especialista o Biólogo/a Especialista, Psicólogo/a Especialista hasta un máximo de 15 puntos por título.

6.3.– Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroen balorazioa.

6.3.– Valoración de cursos de formación y perfeccionamiento.

6.3.1.– Deitutako lanpostuari lotutako zereginen inguruko hobekuntza-ikastaroak gaindituta dituztenei ikastaro horiek gehienez 30 punturekin baloratuko zaizkie. Hauxe da erabiliko den baremoa:

6.3.1.– Se valorará hasta un máximo de 30 puntos la superación de cursos de perfeccionamiento en materias relacionadas con las tareas propias del puesto convocado conforme al siguiente baremo:

a) 150 eta 299 ordu arteko ikastaroak: gehienez 5 puntu ikastaro bakoitzeko.

a) Cursos de duración entre 150 y 299 horas: hasta 5 puntos por cada curso.

b) 300 orduko edo gehiagoko ikastaroak: gehienez 8 puntu ikastaro bakoitzeko.

b) Cursos de duración igual a superior a 300 horas: hasta 8 puntos por cada curso.

6.3.2.– Hobetzeko ikastaroak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, unibertsitateek edo administrazio publikoek antolatutakoak eta homologatutakoak izan behar dira; bestela, trebakuntzaren, giza baliabideen garapenaren, lanbide-prestakuntzaren edo ikerketaren esparruetan ospe handia duten erakundeek emandakoak izan behar dute.

6.3.2.– Los cursos de perfeccionamiento deberán haber sido organizados u homologados por el Instituto Vasco de Administración Pública, Universidades o administraciones públicas o impartidos por instituciones de reconocido prestigio en materia de formación, desarrollo de recursos humanos, cualificación profesional o investigación.

6.3.3.– Iraupena kreditutan ematen bada, kreditu bakoitzak 10 orduko baliokidetza izango du, beste zehaztasunik ematen ez bada behintzat. ECTS kreditu bakoitzak, ordea, 25 orduko baliokidetza izango du.

6.3.3.– En los casos en los que la duración se exprese en créditos se valorará a razón de 10 horas por crédito, cuando no conste otra especificación. Si se indican los créditos ECTS, se valorarán a razón de 25 horas por cada crédito.

6.3.4.– Gai berari buruzko ikastaroak behin bakarrik baloratuko dira; denen artean ordu kopuru handiena duena aukeratuko da horretarako.

6.3.4.– Los cursos que versen sobre la misma materia solo serán valorados una vez, que corresponderá con el curso que tenga el mayor número de horas.

6.3.5.– Hizkuntza-ikastaroak ez dira baloratuko.

6.3.5.– No se valorarán los cursos de idiomas.

6.4.– Euskara.

6.4.– Euskera.

Euskara baloratu ahal izateko, eskaturiko lanpostuak ezin du eduki derrigortasun-data iraungirik lanpostu-zerrendan.

El euskera se valorará siempre que el puesto que se solicite no tenga fecha de preceptividad vencida en la Relación de Puestos de Trabajo.

Euskara merezimendu gisa baloratuko da, gehienez ere 48 punturekin, puntuazio honen arabera:

El euskera se valorará como mérito hasta un máximo de 48 puntos, conforme a la siguiente puntuación.

4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:

Puestos con perfil lingüístico 4:

– 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 1: 20 puntos.

– 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 2: 29 puntos.

– 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 3: 44 puntos.

– 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 48 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 4: 48 puntos.

3. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:

Puestos con perfil lingüístico 3:

– 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 1: 20 puntos.

– 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 2: 29 puntos.

– 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 3 o 4: 44 puntos.

2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan:

Puestos con perfil lingüístico 2:

– 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 1: 20 puntos.

– 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 29 puntu.

– Por la acreditación del perfil lingüístico 2, 3 o 4: 29 puntos.

6.5.– Gradu pertsonal finkatua.

6.5.– Grado Personal Consolidado.

Parte hartzen den kidegoan eta eskalan gradu pertsonal finkatua duenari gehienez 15 puntu emango zaizkio, banaketa honen arabera:

Por tener grado personal consolidado, en el Cuerpo y Escala desde el que se participa, se adjudicarán hasta un máximo de 15 puntos según la distribución siguiente:

a) Eskatutako lanpostuaren destino-osagarriaren maila bereko edo handiagoko gradu pertsonala duenari: 15 puntu.

a) Por un grado personal superior o igual al del nivel de complemento de destino del puesto solicitado: 15 puntos.

b) Eskatutako lanpostuaren destino-osagarriaren maila baino gradu pertsonal txikiagoa duenari: 7,5 puntu.

b) Por un grado personal inferior al nivel de complemento de destino del puesto solicitado: 7,5 puntos.

6.6.– Antzinatasuna.

6.6.– Antigüedad.

Administrazio publikoetan lan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,084 puntu zenbatuko dira, eta gehienez 10 puntu lortu ahal izango dira.

Por cada mes completo de servicios en las Administraciones Públicas se computarán 0,084 puntos por mes, hasta un máximo de 10 puntos.

Ondorio horietarako, karrerako funtzionario izan baino lehen eman diren eta aitortuta dauden zerbitzuak ere baloratuko dira. Alegatu diren beste zerbitzu batzuen aldi berean emandako zerbitzuak ez dira zenbatuko.

A estos efectos, se valorarán también los servicios reconocidos que se hubieran prestado con anterioridad a la adquisición de la condición de personal funcionario de carrera. No se computarán servicios que hubieran sido prestados simultáneamente con otros igualmente alegados.

6.7.– Hizkuntzen ezagutza.

6.7.– Conocimiento de Idiomas.

Frantsesaren, ingelesaren eta alemanaren ezagutzak baloratuko dira, ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin duten baliokidetasuna ezartzen da EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetan langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko.

Se valorarán los conocimientos de idiomas francés, inglés y alemán de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 117/2015, de 30 de junio, por el que se establecen las equivalencias de títulos y certificados de idiomas a los niveles del Marco Común Europeo de referencia para las lenguas a efectos de selección y provisión en la Administración General de la CAE y sus Organismos Autónomos.

Hizkuntza horien ezagutzagatik gehienez 10 puntu emango dira. Hauxe da erabiliko den baremoa:

Se valorarán estos idiomas hasta un máximo de 10 puntos conforme al siguiente baremo:

a) B2 mailaren baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak: 5 puntu.

a) Títulos y certificados equivalentes al nivel B2: 5 puntos.

b) C1 mailaren baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak: 10 puntu.

b) Títulos y certificados equivalentes al nivel C1: 10 puntos.

7.– Merezimenduen balorazioa (II. fasea)

7.– Valoración de méritos Fase II.

7.1.– Fase honetan, deitutako lanpostuen ezagutza orokorren eta zeharkakoen arabera baloratuko dira merezimenduak, eta ezagutza horiek proba baten bidez ebaluatuko dira.

7.1.– En esta fase la valoración de méritos se realizará en función de los conocimientos generales y transversales de los puestos convocados, que se evaluarán mediante la elaboración de una prueba.

7.2.– Proba 7.3 oinarrian azaldutako irizpideen arabera baloratuko da. Proba hori gehienez 100 punturekin baloratuko da, eta gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.

7.2.– La valoración de la prueba se hará de acuerdo a los criterios enumerados en la base 7.3. Esta prueba tendrá una puntuación máxima de 100 puntos siendo 50 puntos la puntuación mínima necesaria para superarla.

7.3.– Proba.

7.3.– Prueba.

7.3.1.– Bi proba mota egingo dira fase hau baloratzeko:

7.3.1.– Se realizarán dos tipos de prueba para la valoración de esta fase:

Kasu praktiko bat ebaztea, Zerbitzu Juridiko Nagusietako letradu lanposturako.

La resolución de un caso práctico para el puesto de Letrado/a de los Servicios Jurídicos Centrales.

Memoria bat egitea, deitutako gainerako lanpostuetarako.

La elaboración de una Memoria para el resto de puestos convocados.

7.3.2.– Probaren erantzuna eskema orokor honetara egokituko da:

7.3.2.– La respuesta a la prueba se ajustará al siguiente esquema general:

1.– Testuingurua.

1.– Contexto.

2.– Diagnostikoa.

2.– Diagnóstico.

3.– Behar diren jarduketen diseinua.

3.– Diseño de las actuaciones necesarias.

4.– Plangintza (memoria bat egiteko proba) / Argudiatzea (kasu praktiko bat ebazteko proba)

4.– Planificación (prueba de elaboración de una memoria) /Argumentación (prueba de resolución de caso práctico).

5.– Ebaluazioa.

5.– Evaluación.

7.4.– Era berean, fase honetan, deitutako lanpostuetako ezagutza eta trebetasun garrantzitsuenak egiaztatzeko sistema alternatibo bat aurreikusten da: eskatutako lanposturako proba gainditzea lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduretan, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Agindua garatzeko deitutakoetan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketaren oinarri orokorrak onartu ziren.

7.4.– Asimismo, esta fase prevé un sistema alternativo de acreditación de los conocimientos y destrezas más relevantes de los puestos convocados, como es la superación de la prueba para el puesto solicitado en los procedimientos de provisión definitiva convocados en desarrollo de la Orden de 9 de julio de 2015, del Consejero de Administración Pública y Justicia, que aprobó las bases generales del concurso para la provisión de puestos de trabajo reservados a personal funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos.

Aipatutako proba lanpostu bereko dotazioak esleitzeko baino ez da baloratuko.

Esta prueba solo será valorable para la adjudicación de dotaciones del mismo puesto.

7.5.– Hala, eskabidea egiteko unean, proba gainditu izana alegatu beharko da, lanpostuaren, kodearen eta izenaren identifikazioaren bidez, eta proba hori lehiaketa honen II. fasean lor daitezkeen puntuazioekin hainbanatuta lortutako puntuazioaren arabera baloratuko da.

7.5.– Así, en el momento de realizar la solicitud se deberá alegar, mediante la identificación del puesto, código y denominación, la superación de dicha prueba que será valorada de acuerdo con la puntuación obtenida prorrateada a las puntuaciones alcanzables en la Fase II de este concurso.

8.– Merezimenduak eta betekizunak alegatzea eta egiaztatzea.

8.– Alegación y acreditación de méritos y requisitos.

8.1.– Irizpide orokorrak.

8.1.– Criterios generales.

8.1.1.– Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu behar dira baloratu nahi diren betekizun eta merezimendu guztiak. Prozedura honen ondorioetarako bakarrik, Langileen Erregistroan jasotako merezimendu guztiak alegatutzat joko dira, eta, beraz, ofizioz baloratuko dira, beste administrazio publiko batzuetan izandako esperientzia izan ezik, esperientzia hori beti alegatu beharko baita.

8.1.1.– Deberán alegarse en el plazo de presentación de solicitudes, todos los requisitos y méritos que se desea sean valorados. A los solos efectos de este procedimiento, se entenderán como alegados, y por tanto serán valorados de oficio, todos aquellos méritos que consten en el registro de personal, salvo la experiencia en otras Administraciones Públicas que deberá alegarse siempre.

8.1.2.– Funtzio Publikoko Zuzendaritzak alegatu diren betekizunak eta merezimenduak egiaztatuko ditu, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen organismoari, kasuan-kasuan zer dagokion.

8.1.2.– La Dirección de Función Pública procederá a la comprobación de los requisitos y de los méritos alegados, según los casos, a través de la consulta a los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, a la plataforma de intermediación de datos de las administraciones públicas, o al organismo que expide la certificación.

8.2.– Lan-esperientzia.

8.2.– Experiencia laboral.

8.2.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako lan-esperientzia ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.

8.2.1.– La experiencia laboral reconocida en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco se incluirá de oficio por lo que no será necesaria su alegación ni su acreditación.

8.2.2.– Beste administrazio publiko batzuetako lan-esperientzia beti alegatu beharko da, eta, hori egiaztatzeko, egiaztagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da. Egiaztagiri hori administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduaren arabera aurkeztuko da, eta, han, lan egindako aldiak banakatuta agertu beharko dira, honako hauek zehaztuta: taldea, kidegoa, aukera, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena.

8.2.2.– La experiencia laboral en otras Administraciones Públicas deberá ser alegada siempre y se acreditará mediante la aportación de una copia simple del documento acreditativo. El citado documento en el modelo que cada Administración decida, deberá desglosar los períodos trabajados, especificando el grupo, cuerpo, opción, escala, clase o categoría y denominación del puesto.

8.3.– Tituluak.

8.3.– Títulos.

8.3.1.– Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak alegatu egin beharko dira, eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan kontsulta eginez egiaztatuko dira.

8.3.1.– Los títulos que no consten en el Registro de personal deberán ser alegados y su acreditación se llevará a cabo a través de la consulta al Registro de Universidades, Centros y Títulos (RUTC).

8.3.2.– Titulu ofizialak eta atzerriko tituluak homologatzeko ziurtagiriak Hezkuntza Ministerioak edo unibertsitateetako errektoreek egin behar dituzte.

8.3.2.– Los títulos oficiales, así como las certificaciones de homologación de títulos extranjeros deberán ser expedidos por el Ministerio de Educación o por Rectores de la Universidades.

8.3.3.– Unibertsitateetako graduondoko berezko tituluak egiaztatzeko, unibertsitateko errektoreak egindako diplomak aurkeztu beharko dira. Horietan, gainera, berariaz jaso behar da zenbat ordu edo kreditu egin diren.

8.3.3.– Los títulos propios de postgrado de las universidades serán acreditados mediante los diplomas expedidos por el Rector de la Universidad, debiendo quedar constancia expresa del número de horas o créditos correspondientes.

8.3.4.– Goi-mailako gainerako irakaskuntza-programak egiaztatzeko, dagokion erakundeak egindako diplomak aurkeztu beharko dira; eta denetan jaso behar da ikasketa-planak zenbat ordu edo kreditu izan dituen.

8.3.4.– El resto de los programas de enseñanza superior serán acreditados por medio de los diplomas otorgados por la institución correspondiente, haciendo constar la duración del plan de estudios, en horas o créditos.

8.3.5.– Araututako lanbide baten lanbide-prestakuntza aitortzen duen egiaztagutuna aurkeztu ahal izango da, Europar Batasunaren xedapenen babesean, dagokion titulu akademikoaren egiaztagiriaren ordez.

8.3.5.– La credencial del reconocimiento de una cualificación profesional referente a una profesión regulada, al amparo de las disposiciones de la Unión Europea, también puede sustituir a la acreditación de la titulación académica correspondiente.

8.3.6.– Ikasketen ziurtagiriek ez dute titulu bat egiaztatzen, ikasketa-plan osoa jasota eduki arren.

8.3.6.– Los certificados de estudios, aunque hagan referencia expresa a la totalidad del plan de estudios, no sirven para acreditar una titulación.

8.4.– Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak.

8.4.– Cursos de formación o perfeccionamiento.

8.4.1.– Langileen Erregistroan jasota ez dauden ikastaroak alegatu egin beharko dira, eta horiek egiaztatzeko, IVAPi kontsulta egingo zaio, edo ikastaro horiek antolatu edo deitu dituen organo edo erakundearen kopia konpultsatuaren edo ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dira, zeinek funtsezko eduki hau eduki beharko baitute:

8.4.1.– Los cursos que no consten en el Registro de personal deberán ser alegados y su acreditación se llevará a cabo mediante la consulta al IVAP o acreditados mediante copia compulsada o certificado del órgano o entidad que los haya organizado o convocado, con el siguiente contenido esencial:

a) Izenburua.

a) Título.

b) Hasiera- eta amaiera-datak, eta iraupena (orduak)

b) Fechas de inicio, final y horas de duración.

c) Ziurtagiria egin duen erakundea.

c) Entidad certificadora.

8.5.– Euskara.

8.5.– Euskera.

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez egiaztatuko dira euskararen hizkuntza-eskakizunak. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira aipatutako erregistroan inskribatuta badaude oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen.

La acreditación del perfil lingüístico de euskera se llevará a cabo a través de la consulta al Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera (RUTCE). Se considerarán acreditados aquellos perfiles lingüísticos inscritos en el citado registro con una fecha de acreditación anterior a la publicación de esta Bases en el Boletín Oficial del País Vasco.

Erregistro horretan jasota ez dauden euskararen ezagutza-ziurtagiriak edo -tituluak dituztenek eskabideak aurkezteko epean aurkeztu beharko dituzte egiaztagiriak.

Quienes estén en posesión de certificados o títulos de conocimiento de euskera que no consten en el citado Registro, deberán aportar el documento acreditativo en el plazo de presentación de solicitudes.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Las certificaciones y títulos equivalentes a los perfiles lingüísticos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se determinan en el Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas y en el Decreto 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

8.6.– Hizkuntzak.

8.6.– Idiomas.

Langileen Erregistroan jasota ez dauden tituluak edo ziurtagiriak bakarrik egiaztatu beharko dira.

Únicamente deberán acreditarse los títulos o certificados que no consten en el Registro de Personal.

Baloratuko dira 117/2015 Dekretuaren eranskinean maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotzen diren tituluak eta ziurtagiriak, bai eta 1041/2017 Errege Dekretuan jasotakoak ere. Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako; abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak, berriz, egiaztapenaren ondoreetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatzen eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen araubide bereziko hizkuntza-ikasketen B1 (tartekoa), B2 (tartekoa), C1 (aurreratua) eta C2 (aurreratua) mailen oinarrizko curriculuma eta zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak ezartzen ditu.

Serán valorados los títulos y certificados que, para cada nivel e idioma, se recogen en el anexo del Decreto 117/2015, de 30 de junio, de equivalencia de títulos y certificados de idiomas en los procesos de selección y provisión de puestos de trabajo de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos, así como en el Real Decreto 1041/2017, de 22 de diciembre, por el que se fijan las exigencias mínimas del nivel básico a efectos de certificación, se establece el currículo básico de los niveles Intermedio B1, Intermedio B2, Avanzado C1, y Avanzado C2, de las Enseñanzas de idiomas de régimen especial reguladas por la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, y se establecen las equivalencias entre las Enseñanzas de idiomas de régimen especial reguladas en diversos planes de estudios y las de este real decreto.

8.7.– Gradu pertsonala.

8.7.– Grado Personal.

8.7.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako gradu pertsonala ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.

8.7.1.– El grado personal reconocido por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi se incluirá de oficio por lo que no será necesaria su alegación ni acreditación.

8.7.2.– Baina beste administrazio batzuek aitortu duten eta, beraz, Langileen Erregistroan jasotzen ez den gradua egiaztatu egin behar da. Horretarako, jatorriko administrazioan langileen arloan eskumena duten organoen ziurtagiria aurkeztu behar da. Egiaztatze hori egiteko, IV. eranskinean jasota datorren eredua erabil daiteke, edo horko datu guztiak dakartzan beste edozein.

8.7.2.– El grado reconocido por otras Administraciones y que no conste en el Registro de personal deberá acreditarse mediante certificación expedida por los Órganos competentes en materia de personal de su Administración de origen. La certificación anterior se podrá realizar según el modelo establecido en el Anexo IV o en cualquier otro donde consten todos los extremos previstos en el mismo.

8.8.– Antzinatasuna.

8.8.– Antigüedad.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aitortutako antzinatasuna ofizioz sartuko da; beraz, ez da alegatu edo egiaztatu beharrik izango.

La antigüedad en la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi se incluirá de oficio por lo que no será necesaria su alegación ni acreditación.

Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen antzinatasuna, Langileen Erregistroan jasota ez badago, jatorriko administrazioan langileen arloan eskumena duten organoen ziurtagiri bidez egiaztatuko da. Egiaztatze hori egiteko, IV. eranskinean jasota datorren eredua erabil daiteke, edo horko datu guztiak dakartzan beste edozein.

La antigüedad por servicios prestados en otras Administraciones Públicas que no conste en el Registro de Personal será certificada por los Órganos competentes en materia de personal de su Administración de origen. La certificación anterior se podrá realizar según el modelo establecido en el Anexo IV o en cualquier otro donde consten todos los extremos previstos en el mismo.

8.9.– Merezimenduak eta betekizunak zuzentzea.

8.9.– Subsanación de méritos y requisitos.

Interesdunei eskatu ahal izango zaie zerbait argitzeko edo dokumentazio osagarria aurkezteko, baldin eta beharrezkotzat jotzen bada betekizun bat behar bezala egiaztatzeko edo alegatu diren merezimenduak baloratzeko. Horrelakoetan, hautagaiari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean aurkezteko eskatu zaion informazioa.

Se podrá recabar de las personas interesadas las aclaraciones o aportación de la documentación adicional que estime necesaria para considerar debidamente acreditado un requisito o para la valoración de los méritos alegados. En estos casos se requerirá al aspirante para que, en el plazo de diez días hábiles, complete la información requerida.

8.10.– Erreferentzia-data.

8.10.– Fecha de referencia.

Merezimenduak baloratzeko erreferentzia gisa hartuko da berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren eguna.

Los méritos se valorarán con referencia a la fecha de la publicación de las bases específicas en el Boletín Oficial del País Vasco.

9.– Balorazio-batzordea.

9.– Comisión de Valoración.

9.1.– Izendapena.

9.1.– Nombramiento.

Batzordea osatzen duten kideak hauexek dira:

La comisión está compuesta por los siguientes miembros:

Presidentea:

Presidencia:

Titularra: Mikel Gorriti Bontigui.

Titular: Mikel Gorriti Bontigui.

Ordezkoa: Imanol Uriguen Garaizabal.

Suplente: Imanol Uriguen Garaizabal.

Bokala:

Vocalía:

Titularra: Iñigo Cortázar Ibáñez.

Titular: Iñigo Cortázar Ibáñez.

Ordezkoa: Amaia Ubiria Pastoriza.

Suplente: Amaia Ubiria Pastoriza.

Bokala:

Vocalía:

Titularra: Matilde Etxeberria Zuazo.

Titular: Matilde Etxeberria Zuazo.

Ordezkoa: Koldobike Uriarte Ruiz–Eguino.

Suplente: Koldobike Uriarte Ruiz–Eguino.

Bokala:

Vocalía

Titularra: Iñaki Íñiguez de Ciriano Fernández de Larrinoa.

Titular: Iñaki Íñiguez de Ciriano Fernández de Larrinoa.

Ordezkoa: Sara Eguiluz Cerrillo.

Suplente: Sara Eguiluz Cerrillo.

Idazkaria:

Secretaría:

Titularra: María Victoria Portugal Llorente.

Titular: María Victoria Portugal Llorente.

Ordezkoa: Marta Iglesias Barrio.

Suplente: Marta Iglesias Barrio.

9.2.– Jarduteko arauak.

9.2.– Reglas de actuación.

Jarduteko duten diskrezionalitate teknikoa gorabehera, ebazpenak arrazoitu egin beharko dituzte, eta arauak eta oinarriak bete beharko dituzte.

Sin perjuicio de la discrecionalidad técnica de que gozan en sus actuaciones, sus resoluciones deberán ser motivadas en cumplimiento de la normativa y de las bases.

Batzordeen jarduna honako hauetan ezarritakoak arautuko du: oinarri hauek; urriaren 13ko 190/2004 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzeko dena; abenduaren 1eko 11/2022 Legea, Euskal Enplegu Publikoarena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Su actuación se regirá por lo que establecen estas Bases, el Reglamento de provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las Administraciones Públicas Vascas, aprobado por Decreto 190/2004, de 13 de octubre, la Ley 11/2022, de 1 de diciembre, de Empleo Público Vasco, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Epaimahaikide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.

Todas las personas que formen parte del tribunal tendrán voz y voto.

Hautaketa-prozesu orotan bete behar diren berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak eraginkorragoak izan daitezen, epaimahaien eztabaidak isilpean gordeko dira. Era berean, hartzen diren erabakiak ere isilpean gorde beharko dira harik eta prozedura egokiaren bidez argitara eman arte. Batzordeak aurkezten diren pertsonen anonimotasuna bermatu behar du probak egitean eta zuzentzean.

Al objeto de contribuir a la operatividad de los principios de igualdad, mérito y capacidad que deben observarse en todo proceso selectivo, las deliberaciones de los Tribunales serán mantenidas en secreto. Igualmente, los acuerdos adoptados tendrán el mismo carácter de confidencialidad, hasta que sean hechos públicos por el procedimiento correspondiente. Asimismo, en la realización y corrección de las pruebas la comisión garantizará el anonimato de quienes se presenten.

Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bidez ebatziko dira berdinketak.

Los acuerdos del tribunal se adoptarán por mayoría de votos. Los empates se resolverán por el voto de calidad de quien ejerza la presidencia.

Balorazio Batzordeak deialdia egin duen agintariari eska diezaioke aholkulari-lanetarako adituak izendatzeko. Aholkulari horiek hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ezingo dute botorik eman.

La Comisión de Valoración podrá solicitar a la autoridad convocante que nombre a personas expertas para que actúen como asesoras, con voz, pero sin voto.

9.3.– Ahalmenak.

9.3.– Facultades.

Balorazio Batzordeak independentzia, diskrezionalitate tekniko eta objektibotasun osoz jardungo du, proben eduki eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzeari dagokionez. Haren proposamenak lotesleak izango dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarentzat.

La Comisión de Valoración actuará con plena independencia, discrecionalidad técnica y objetividad, del contenido y de la confidencialidad de las pruebas y del estricto cumplimiento de las bases de la convocatoria. Sus propuestas vincularán a la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno.

Balorazio Batzordeak baimena dauka oinarri hauek aplikatzean sortzen diren zalantzak ebazteko eta bertan aurreikusten ez den guztian lehiaketa ondo antolatzeko behar diren erabakiak hartzeko, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuei dagokienez hartu behar diren irizpideak ezartze aldera, Legeari eta Zuzenbideari erabat men eginez.

La Comisión de Valoración queda autorizada para resolver las dudas que surjan en la aplicación de las presentes bases y tomar los acuerdos necesarios para el buen orden del concurso en todo lo no previsto en estas Bases, estableciendo los criterios que deban adoptarse en relación con los supuestos no previstos en ellas con pleno sometimiento a la Ley y al Derecho.

9.4.– Zerbitzuagatik jaso beharreko kalte-ordaina.

9.4.– Indemnización por razón de servicio.

Balorazio Batzordeko kideei eta aholkulariei ordaindu beharreko konpentsazio ekonomikoek (halakorik ordaindu behar denean) otsailaren 2ko 16/1983 Dekretua, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa, bete beharko dute (Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko dekretua hirugarrenez aldatzeko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren arabera).

Las compensaciones económicas a que hubiere lugar, en su caso, para los miembros de la Comisión de Valoración y los asesores estarán sujetas al Decreto 16/1983, de 2 de febrero, sobre indemnizaciones por razón de servicio, modificado por el Decreto 121/2006, de 13 de junio, de tercera modificación del Decreto sobre indemnizaciones por razón de servicio.

10.– Lehiaketa nola egingo den.

10.– Desarrollo del Concurso.

10.1.– Eskabideak aurkeztea.

10.1.– Presentación de solicitudes.

10.1.1.– Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

10.1.1.– Las solicitudes para tomar parte en el presente concurso deberán presentarse en el plazo de 15 días hábiles, contados a partir del día siguiente al de la publicación de las bases específicas en el Boletín Oficial del País Vasco.

10.1.2.– Eskabideak ahal dela bide elektronikoz aurkeztuko dira, helbide hauetan:

10.1.2.– Las solicitudes se presentarán preferentemente por vía electrónica, a través de las siguientes direcciones:

Intraneta: Langilearen ataria.

Intranet: Portal de la persona empleada.

Parte hartu nahi dutenek gaitutako lehiaketa-atalean eskuragarri dagoen eredua bete ahal izango dute. Eskabideak era horretan aurkezten dituztenei jaso izanaren agiria emango zaie, eta, hor, interesdunek egoera egiaztatu beharko dute. Bakarrik onartuko dira «itxita» egoeran dauden eskabideak.

Las personas que deseen participar podrán cumplimentar el modelo disponible en el apartado habilitado de concurso. Las solicitudes que se presenten por esta vía obtendrán un acuse de recibo, donde las personas interesadas deberán verificar el estado. Solo se admitirán aquellas solicitudes con el estado de «cerrada».

10.1.3.– Halaber, deialdi honetako III. eranskin modura datorren eredua aurkeztu ahal izango dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako erregistroetako edozeinetan, eta eskabidea Funtzio Publikoko zuzendariari bidali beharko diote.

10.1.3.– Asimismo, se podrá presentar el modelo que se publica como Anexo III de esta convocatoria, en cualquiera de los registros señalados en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, dirigiendo su solicitud al Director de Función Pública.

10.1.4.– Eskabide baldintzatuak. Baliteke, familiako elkarbizitza-arrazoiak direla eta, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonak lanpostua herri berean edo hurbileko herrietan lortu nahi izatea; halakoetan, eskabideetan, baldintza gisa lanpostua biek hala biek lortu beharra adieraz dezakete, eta, hala ez bada, dena delako herriko lanpostuetarako eskabide biak indarrik gabe geratuko dira.

10.1.4.– Solicitudes condicionadas. Cuando, por razones de convivencia familiar, dos personas que cumplan los requisitos para participar estén interesadas en obtener puestos de trabajo en una misma localidad o localidades próximas en este concurso, podrán condicionar en la solicitud sus peticiones al hecho de que ambas los obtengan, entendiéndose, en caso contrario, anulada la petición efectuada por cada una de ellas, a los puestos de dicha localidad.

10.1.5.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta ez da aldaketarik onartuko egindako eskabideetan. Hala ere, lehiakideek lehiaketan parte hartzeari uko egin ahal izango diote, betiere esleipenen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioetarako ezarritako 10 eguneko epea amaitu aurretik, 10.8.1 oinarriaren arabera.

10.1.5.– Una vez concluido el plazo de presentación no se admitirán modificaciones en las solicitudes formuladas. No obstante, las personas que concursan podrán desistir de su participación en el concurso en cualquier momento anterior a la fecha de finalización del plazo de 10 días establecido para las reclamaciones a la relación provisional de adjudicaciones, de acuerdo con la base 10.8.1.

10.1.6.– Deialdiko nahi adina lanpostu huts eska daitezke, lehentasun-hurrenkeran, lanpostu horietan jarduteko bete beharreko baldintzak betez gero.

10.1.6.– Podrán solicitarse, por orden de preferencia, cuantas vacantes convocadas se deseen, siempre que se reúnan los requisitos previstos para su desempeño.

Lanpostu-zerrendari buruzko kontsulta langilearen atariaren bidez egin ahal izango da, baita helbide honetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/-/informazioa/funtzionarioen-lanpostuen-zerrenda-lz/

La consulta a la Relación de Puestos de trabajo podrá hacerse a través del Portal de la persona empleada y en https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/funcion-publica/-/informacion/relaciones-de-puestos-de-trabajo-rpt-del-personal-funcionario/

10.1.7.– Eskabidearekin batera, lanpostua betetzeko baldintzak egiaztatzeko agiriak eta alegatzen diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, 8. oinarrian zehazturik datorren moduan. Eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe bera egongo da merezimenduak edo betekizunak egiaztatzeko. Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko dira.

10.1.7.– A las solicitudes se acompañará, en su caso, la justificación documental de cumplimiento de los requisitos exigidos para el acceso al puesto y de los méritos que se aleguen, en los términos que se especifican en la base 8. En el caso de solicitud por vía electrónica la acreditación de méritos o requisitos se deberá realizar en el plazo de presentación de solicitudes. En el caso de no presentarse en los plazos previstos se entenderán como no acreditados.

10.2.– Dotazio bakoitzerako onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda.

10.2.– Relación provisional de personas aspirantes admitidas y excluidas para cada dotación.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Funtzio Publikoko Zuzendaritzako administrazio-zerbitzuek Balorazio Batzordeko buruari bidaliko dizkiote aurkeztutako eskabideak, erantsitako agiriekin batera. Funtzio Publikoko Zuzendaritzak batzordearen zereginak erraztuko ditu; horretarako, betekizunak betetzen direla eta agiri egokiak aurkeztu direla egiaztatuko du aldez aurretik.

Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, los servicios administrativos de la Dirección de Función Pública trasladarán a la presidencia de la Comisión de Valoración las solicitudes presentadas, junto con su documentación. La Dirección de Función Pública facilitará las tareas de la Comisión, realizando una comprobación previa del cumplimiento de los requisitos y de la documentación presentada.

Nolanahi ere, Balorazio Batzordeak betekizunak betetzeari buruzko egiaztapena berretsiko du, dotazio bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda egingo du eta zerrenda hori 11. oinarrian azaltzen diren lekuetan argitaratzea erabakiko du; halaber, 5 egun balioduneko epea emango du interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten. Kautelaz, derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta daukaten pertsonak sartuko dira.

La Comisión de Valoración ratificará, en su caso, la comprobación del cumplimiento de los requisitos, elaborará la lista provisional de aspirantes admitidos y excluidos a cada dotación y acordará su publicación en los lugares señalados en la base 11, dando un plazo de 5 días hábiles para la presentación de reclamaciones por los interesados e interesadas. Se incluirán cautelarmente las personas que tengan acreditado el perfil lingüístico 3 en puestos de trabajo con perfil lingüístico 4 preceptivo.

10.3.– Erreklamazioak aztertzea eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzea.

10.3.– Estudio de reclamaciones y elaboración y publicación de la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gero, Balorazio Batzordeak horiek ebatziko ditu, lanpostu bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutuko du, eta horiek 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea xedatuko du.

Finalizado el plazo de presentación de reclamaciones, la Comisión de Valoración resolverá las mismas, elaborará la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos a cada dotación y acordará su publicación en los lugares señalados en la base 11.

10.4.– I. faseari dagozkion merezimenduak baloratzea eta fase hori gainditu duten parte-hartzaileen behin-behineko emaitzak argitaratzea.

10.4.– Valoración de los méritos correspondientes a la Fase I y publicación de los resultados provisionales de la Fase I con la relación de los y/o las participantes que la han superado.

Lanpostu bakoitzean onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutu eta gero, Balorazio Batzordeak merezimenduen balorazioa egin, fase hori gainditu dutenen zerrenda taxutu eta zerrenda hori 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea xedatuko du. Interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

Tras elaborar la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos por dotación la Comisión de Valoración procederá a la valoración de los méritos, elaborará la relación de quienes han superado esta fase y acordará su publicación en los lugares señalados en la base 11, dando un plazo de 5 días hábiles para la presentación de reclamaciones por los interesados e interesadas.

Era berean, lehiaketa honen II. fasea baloratzeko ezarritako probak egiteko eguna eta lekua zehaztuko dira. Informazio hori 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko da.

Asimismo, se fijará la fecha y el lugar de realización de las pruebas establecidas para la valoración de la Fase II de este concurso, información que será publicada en los lugares señalados en la base 11.

10.5.– I. faseko erreklamazioak aztertzea eta behin betiko emaitzak taxutu eta argitaratzea.

10.5.– Estudio de reclamaciones, elaboración y publicación de los resultados definitivos de la Fase I.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gero, Balorazio Batzordeak erreklamazio horiek ebatzi, I. faseko merezimenduen balorazioaren behin betiko zerrenda eta onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda taxutu eta horiek 11. oinarrian azaldutako lekuetan argitaratzea xedatuko du.

Finalizado el plazo de presentación de reclamaciones, la Comisión de Valoración resolverá las mismas, elaborará la lista definitiva de valoración de méritos de la Fase I y de los y las participantes que la han superado y acordará su publicación en los lugares señalados en la base 11.

10.6.– II. faseko probak egin eta baloratzea. Emaitzen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

10.6.– Realización y valoración de las pruebas de la fase II. Publicación provisional de los resultados.

Hautagaiek deialdi bakarrean egin beharko dute proba praktikoa, Balorazio Batzordeak ezarritako egunean eta orduan.

Las personas candidatas deberán realizar la prueba práctica en llamamiento único para cada una de ellas el día y la hora establecidos por la comisión de valoración.

Probak egitera joan ahal izango dira, bai I. fasea gainditu duten pertsonak, bai baztertu gisa agertzen direnak, baldin eta deialdiko ekitaldian egiaztatzen badute ebazpenaren zain dagoen gora jotzeko errekurtso bat jarri dutela.

A la realización de las pruebas podrán asistir tanto las personas que hayan superado la Fase I, como aquellas que, figurando como excluidas, acrediten en el acto convocado la interposición del correspondiente recurso de alzada pendiente de resolución.

Balorazio Batzordeak I. fasea gainditu duten hautagai guztien proba baloratuko du, gainditu dutenen zerrenda egingo du, eta 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea erabakiko du. Halaber, 5 egun balioduneko epea emango du interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten.

La Comisión de Valoración procederá a la valoración de la prueba de todos aquellos aspirantes que hayan superado la Fase I, elaborará la relación de quienes la han superado y, acordará su publicación en los lugares señalados en la base 11, dando un plazo de 5 días hábiles para la presentación de reclamaciones por los interesados e interesadas.

10.7.– Erreklamazioak aztertzea. II. faseko behin betiko emaitzak argitaratzea.

10.7.– Estudio de las reclamaciones. Publicación definitiva de los resultados de la Fase II.

Erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, II. fasea gainditu dutenen proba praktikoaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Analizadas y resueltas las reclamaciones se procederá a la publicación de los resultados definitivos de la prueba práctica de la relación definitiva de quienes han superado la Fase II.

10.8.– Lanpostuak esleitzea eta esleipenen behin-behineko zerrenda argitaratzea. Atzera egiteko epea.

10.8.– Adjudicación de plazas y publicación de la relación provisional de adjudicaciones. Plazo de desistimiento.

10.8.1.– Esleipenen behin-behineko proposamena 11. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzea erabakiko da, eta 10 egun balioduneko epea emango da interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori izango da, halaber, lehiaketan parte hartzeko eskabidean atzera egiteko aukera emango zaien azken epea.

10.8.1.– Se acordará la publicación de la propuesta provisional de adjudicaciones en los lugares señalados en la base 11, dando un plazo de 10 días hábiles para la presentación de reclamaciones por las personas interesadas. Este será asimismo el último plazo en el que se posibilitará al personal participante desistir de su solicitud de participación en el concurso.

10.8.2.– Esleipen-proposamenean hauek hartuko dira kontuan: deialdiko lanpostuak, balorazioaren emaitza eta eskabidean aurkeztu den hurrenkera-ordena.

10.8.2.– La propuesta de adjudicación tendrá en cuenta los puestos convocados, el resultado de la valoración y el orden de prelación que hubieran hecho constar en su solicitud.

Nolanahi ere, behin-behinean atxikita dauden langileek, aurrez betetzen zuten lanpostua utzi egin behar izan badute, edukia aldatzeagatik lanpostua kendu dietelako edo lanpostutik mugiarazi dituztelako, lehentasuna izango dute lehiaketa honetan, behingoagatik bakarrik, udalerri berean sortutako lanpostu hutsak betetzeko, kendutako lanpostuaren destino-osagarri berdina edo baxuagoa badute.

No obstante, el personal adscrito provisional como consecuencia del cese por supresión o remoción por alteración sobrevenida del contenido del puesto anteriormente ocupado tendrá derecho preferente a proveer en el presente concurso, y por una sola vez, las vacantes en la misma localidad que fueran de igual o inferior nivel de complemento de destino del puesto objeto de supresión.

Lehiaketa osoaren puntuazioan berdinketarik egonez gero, honako irizpide hauek aplikatuko dira berdinketa argitzeko:

En el supuesto de empate en la puntuación del conjunto del concurso, se acudirá sucesivamente para dirimirlo a los criterios siguientes:

– Emakumeei emango zaie lehentasuna, dena delako eskaletan eta berariazko osagarrien mailetan emakumeak % 40 baino gutxiago direnean. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak baditu, sexuagatiko diskriminaziorik eragiten ez dutenak; kasurako, laneratzeko arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

– Se dará prioridad a las mujeres en aquellas escalas y niveles de complemento específico del puesto de que se trate, en los que la representación de la mujer sea inferior al 40 %, salvo que concurran en la otra persona candidata motivos que, no siendo discriminatorios por razón de sexo, justifiquen la no aplicación de la medida, como la pertenencia a otros colectivos con especiales dificultades para el acceso al empleo.

– II. fasean lortutako puntuazioa: proban lortutako puntuazioa.

– A la puntuación obtenida en la Fase II: puntuación obtenida en la prueba.

– I. fasean lortutako guztizko puntuazioa.

– A la puntuación total obtenida en la Fase I.

– I. fasean merezimenduetan lortutako puntuazioa, deialdiaren oinarrian adierazitako hurrenkeraren arabera.

– A la puntuación obtenida en los méritos de la Fase I según el orden expresado en las bases de la convocatoria.

– Antzinatasuna lehian dagoen kidegoan edo eskalan karrerako funtzionario gisa.

– A la mayor antigüedad como personal funcionario de carrera en el Cuerpo o Escala desde el que se concursa.

– Antzinatasuna karrerako funtzionario gisa.

– A la mayor antigüedad como personal funcionario de carrera.

– Antzinatasuna azken behin betiko lanpostuan, eta antzinatasuna Administrazioan.

– A la mayor antigüedad en el último puesto definitivo y, a la mayor antigüedad en la Administración.

Berdinketa hausteko beste irizpiderik behar bada, Balorazio Batzordeak merezimendu printzipioaren arabera zehaztuko du.

Si se precisa algún criterio de desempate adicional, la Comisión de Valoración lo determinará, de acuerdo con el principio de mérito.

10.9.– Atzera egiteko eskabideak aztertzea. Eskaintzen diren lanpostuetarako esleipen-proposamenak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraztea.

10.9.– Estudio de desistimientos. Elevación de la propuesta de adjudicación de puestos ofertados a la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno.

Erreklamazioak eta atzera egiteko eskabideak aurkezteko epea amaitzean, Balorazio Batzordeak horiek ebatziko ditu, esleipenen behin betiko proposamena prestatuko du, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio.

Finalizado el plazo de presentación de reclamaciones y desistimientos, la Comisión de Valoración resolverá los mismos, elaborará la propuesta definitiva de adjudicaciones y la remitirá a la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno.

10.10.– Lehiaketaren behin betiko ebazpena argitaratzea.

10.10.– Publicación de la resolución definitiva del Concurso.

Behin betiko esleipen-proposamena jasotzen duenean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak onetsi egingo du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu. Agindu horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Recibida la propuesta definitiva de adjudicación, la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, la aprobará y ordenará su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco. Contra dicha Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición en el plazo de un mes desde la fecha de su publicación o bien recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso–Administrativo en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

11.– Argitaratzeko lekua.

11.– Lugar de publicación.

11.1.– Lehiaketa honetan parte hartzen dutenentzat garrantzitsua den informazio guztia eta, zehazki, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak eta esleipenen zerrendak honako helbide hauetan argitaratuko dira:

11.1.– Toda la información relevante para los participantes en este concurso, y en concreto, las relaciones provisionales y definitivas de aspirantes admitidos y excluidos y las relaciones de adjudicaciones serán publicadas en las siguientes direcciones:

Intraneta: Enplegatuaren ataria.

Intranet: Portal del empleado.

Oinarri hauetan ezarritako epeak zenbatzeko, argitalpen horrek bakarrik balio izango du. Horrenbestez, ez da beharrezkoa izango bestelako iragarki-ohol edo hedabideetan argitaratzea.

Esta publicación será la única válida a efectos del cómputo de los plazos establecidos en esta Bases. Así, no resultará necesaria su publicación adicional en otros tablones o medios de difusión.

11.2.– Deialdia, halaber, harpidetza pertsonalizatuaren bidez zabalduko da; hala, lehiaketaren fase bakoitzari buruzko informazio zehatza posta elektronikoz jaso ahal izango da. Zerbitzu hori erabiltzeko nahikoa da helbide elektronikoa edukitzea, eta «Langilearen ataria» edo «Jakina» guneetan eska daiteke, edo, bestela, posta elektronikoko mezu bat bidaliz provision-seleccion@euskadi.es helbidera

11.2.– La difusión de la convocatoria se realizará asimismo mediante suscripción personalizada, que permitirá recibir por correo electrónico la información detallada de las fases del concurso. Es un servicio que requiere únicamente disponer de correo electrónico y puede solicitarse en el «Portal de la persona empleada» o «Jakina» así como mediante envío de un correo electrónico a la siguiente dirección electrónica: provision-seleccion@euskadi.es

12.– Destinoak esleitzea. Lanpostua uztea eta lanpostuaz jabetzea.

12.– Adjudicación de destinos. Cese y toma de posesión.

12.1.– Esleipendunek lehiaketan lortutako lanpostuaz jabetu beharko dute eta aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko dute (halakorik bada), salbu eta deialdi publikoaren bidez beste destino bat lortu badute lanpostuaz jabetzeko epea amaitu baino lehen, gerora agertutako ezintasuna badute, zerbitzu aktiboaz bestelako egoera batera igaro badira edo deialdia egin duen organoak bidezkotzat jotzen dituen aparteko arrazoiak badaude.

12.1.– Las personas adjudicatarias deberán tomar posesión en el puesto obtenido en concurso perdiendo la titularidad, en su caso, del puesto anterior salvo que, antes de finalizar el plazo de toma de posesión, se hubiera obtenido otro destino mediante convocatoria pública, por incapacidad sobrevenida, por pasar a una situación diferente a la de servicio activo, o por otras causas excepcionales debidamente justificadas apreciadas por el órgano convocante.

12.2.– Antolaketa-arrazoiak direla eta, esleipen-ebazpenean zehaztuko da esleipendun guztien kargu-uztearen eta kargu-hartzearen data zehatza; azken hori kargu-uztearen hurrengo egunean izango da kasu guztietan.

12.2.– Por razones organizativas, en la resolución de adjudicación se determinará la fecha concreta de cese y toma de posesión, que en todo caso tendrá lugar al día siguiente del cese, de todo el personal adjudicatario.

12.3.– Lehiaketa honetan lanpostu-erreserba dakarten egoeraren batean daudela parte hartu duten eta destinoa lortzen duten langileek aurrerantzean ere administrazio egoera berean jarraituko dute, kasu batean izan ezik: bueltatzea espresuki eskatzen badute, aurreko atalean azaldutako bost egun balioduneko epean.

12.3.– El personal que participe y obtenga destino en este concurso desde situaciones que conlleven la reserva de puesto, se entenderá que continúa en la misma situación administrativa, salvo que expresamente solicite el reingreso, en el plazo de cinco días hábiles señalado en el apartado anterior.

12.4.– Esleitutako destinoa borondatezkoa dela ulertuko da, eta, beraz, ez du eskubiderik emango inolako arrazoirengatik kalte-ordainak jasotzeko.

12.4.– El destino adjudicado se considerará que tiene carácter voluntario y no dará derecho al abono de indemnizaciones por ningún concepto.

13.– Lehiaketaren kudeaketan datu pertsonalak babestea.

13.– Protección de Datos personales en la gestión del concurso.

Datu pertsonalak «Hautaketa-prozesuak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira, hauek behar bezala betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra); abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia.

En cumplimiento del Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos (Reglamento general de protección de datos), la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y demás normativa vigente en materia de protección de datos, los datos de carácter personal serán incorporados a la actividad de tratamiento denominada «Procesos selectivos».

– Arduraduna: Funtzio Publikoko Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

– Responsable: Dirección de Función Pública. Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

– Xedea: enplegu publikora sartzeko prozesuak kudeatzea, eta lekualdatze-lehiaketak eta zerbitzu-eginkizunak kudeatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako aldi baterako lan-eskaintzen lan-poltsak nahiz lan-kontratudun langileak kontratatzeko eta bitarteko funtzionarioak izendatzeko lan-poltsak kudeatzea (eraketa, integrazioa eta birbaremazioa).

– Finalidad: gestión de procesos de acceso al empleo público y gestión de concursos de traslados y comisiones de servicios a puestos de trabajo de personal funcionario y laboral de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos. Gestión de bolsas de trabajo (constitución, integración y rebaremación) de ofertas de trabajo de carácter temporal y de nombramiento de personal funcionario interino y contrataciones de personal laboral temporal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

– Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

– Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– Informazio-hartzaileak:

– Destinatarios de la información:

Sindikatuak eta langileen batzordeak.

Sindicatos y juntas de personal.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Se publica en el Boletín Oficial del País Vasco.

– Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, eta informazio gehigarrian jasotako beste zenbait eskubide.

– Derechos: a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

– Informazio gehigarria: web-orri honetan kontsultatu daiteke datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128100-capa2-eu.shtml

– Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en el sitio web: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/128100-capa2-es.shtml

– Araudia:

– Normativa:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

Reglamento General de Protección de datos.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales.

Balorazio Batzordeak aginduta, 11. oinarrian aipatutako lekuetan argitaratuko dira honako hauek: onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda, gutxieneko puntuazioa gainditu duten hautagaien behin-behineko eta behin betiko zerrenda eta esleipenen behin-behineko zerrenda. Horietan guztietan, ahalik eta datu pertsonal gutxien azaldu beharko dira: publikotasun-printzipioa betetzeko beharrezkoak besterik ez. Datuok bere horretan utzi beharko dira harik eta esleipen-prozesua amaitzen den arte eta erreklamazio edo errekurtsoak gauzatzeko beharrezkoa den denbora gehigarri guztian.

La publicidad del listado provisional de personas aspirantes admitidas y excluidas, listado definitivo de personas aspirantes admitidas y excluidas, relación provisional y definitiva de aspirantes que han superado la puntuación mínima, relación provisional de adjudicación ordenados por la Comisión de Valoración en los lugares señalados en la base 11, contendrán los datos personales mínimos necesarios para cumplir el principio de publicidad y se mantendrán hasta la finalización del presente proceso de provisión y durante el tiempo adicional necesario para el ejercicio de las reclamaciones o recursos.

Zerrenda horiek klausula bat edukiko dute ohartarazteko zerrendotan datu pertsonalak ageri direla, datuak babesteko gaur egungo legedia betetzen dutela eta datuon helburu bakarra dela lehiaketaren fase jakin batean parte hartzen duten pertsonei informazioa ematea eta, hala egokitzen denean, parte-hartzaileei jakinarazpena egitea. Horrez gain, informazio-paragrafo bat ere edukiko dute adierazteko datuok ez direla edonork hartu edo erabiltzeko, eta ezin izango direla erreproduzitu –ez osorik ez zatika–, transmititu, edo edonolako errekuperazio-sistema erabilita erregistratu, eraginpeko hautagaiek berek horretarako baimenik eman gabe.

Los mencionados listados incorporarán una cláusula advirtiendo que contienen datos de carácter personal, que se ajustan a la legislación actual en materia de protección de datos y que su única finalidad es la de dar información a las personas participantes en la correspondiente fase del concurso y de notificación, en su caso, a los y las participantes. Asimismo, incorporarán un párrafo informativo en el que se deje constancia de que estos listados no constituyen fuente de acceso público y no podrán ser reproducidos ni en todo ni en parte, ni transmitidos ni registrados por ningún sistema de recuperación de información, sin el consentimiento de los propios afectados.

Deialdiko lanpostuen behin betiko esleipenen zerrenda onartzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak emandako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, ahalik eta datu pertsonal gutxien azaldu beharko dira, publikotasun-printzipioa betetzeko beharrezkoak besterik ez.

La publicación de la Orden de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno aprobando la adjudicación definitiva de los puestos convocados en el Boletín Oficial del País Vasco contendrá los datos personales mínimos necesarios para cumplir el principio de publicidad.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental