Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

55. zk., 2023ko martxoaren 20a, astelehena

N.º 55, lunes 20 de marzo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
1378
1378

153/2022 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Izki Natura Ondarearen Gune Babestuaren, Parke Naturalaren, Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana onartzen duena eta Izki Parke Naturalaren eta haren babes-eremu periferikoaren mugak aldatzen dituena.

DECRETO 153/2022, de 13 de diciembre, por el que se aprueba el II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki, Parque Natural, Zona Especial de Conservación y Zona de Especial Protección para las Aves, y se modifican los límites del Parque Natural Izki y su zona periférica de protección.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.1.a) artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da ingurumenaren eta ekologiaren arloan Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzea eta bere lurraldean betearaztea.

El artículo 11.1.a) de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, establece que es competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología.

Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 3. artikuluak xedatzen duenez, EAEko administrazio publikoek zainduko dute natura-ondarea babesteko politikak, besteak beste, printzipio hauen arabera gauzatuko direla:

El artículo 3 de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, dispone que las administraciones públicas vascas velarán por que las políticas de protección del patrimonio natural se llevarán a cabo, entre otros, de acuerdo con los siguientes principios:

– Natura-ondarearen kontserbazioa gailentzea lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren eta kultura-ondarearen gainetik.

– La prevalencia de la conservación del patrimonio natural sobre la ordenación territorial y urbanística y sobre el patrimonio cultural.

– Natura-ondarearen gune babestuen kontserbazio-egoera mantentzea eta hobetzea.

– El mantenimiento y la mejora en el estado de conservación de los Espacios Protegidos del Patrimonio Natural.

– Politika publiko sektorialetan, bereziki politika-, ekonomia- eta gizarte-arloko erabakiak hartzean, natura-ondarea babesteko, kontserbatzeko, kudeatzeko, modu jasangarrian erabiltzeko, hobetzeko eta lehengoratzeko betekizunak txertatzea.

– La integración en las políticas públicas sectoriales, en particular en la toma de decisiones en el ámbito político, económico y social, de los requisitos de protección, conservación, gestión, uso sostenible, mejora y restauración del patrimonio natural.

– Natura-ondareari eragin diezaioketen esku-hartzeetan zuhurtasun-printzipioa aplikatzea.

– La aplicación del principio de precaución en las intervenciones que puedan afectar al patrimonio natural.

Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 21.1 artikuluak xedatzen duenez, natura-baliabideak antolatzeko planak espazio-eremu jakin bateko naturagune babestuak osatzen dituzten elementuak planifikatzeko berariazko tresna dira, eta lurraldearen gainerakoarekin duten harremana mugatu, tipifikatu, sarean integratu eta zehaztuko dute.

El artículo 21.1 de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, dispone que los planes de ordenación de los recursos naturales son el instrumento específico de planificación de los elementos que integran los espacios naturales protegidos de un determinado ámbito espacial, y procederán a la delimitación, tipificación, integración en red y determinación de su relación con el resto del territorio.

Izkiko eremua Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean dago, eta Parke Natural izendatu zuten martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren bidez (65/1998 Dekretua, Izkiko eremua Parke Natural izendatzekoa). Era berean, martxoaren 31ko 64/1998 Dekretuaren bidez, Izkiko eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartu zen.

El área de Izki, ubicada en el extremo sureste del Territorio Histórico de Álava, fue declarado Parque Natural mediante Decreto 65/1998, de 31 de marzo, por el que se declara Parque Natural el área de Izki. Asimismo, mediante el Decreto 64/1998, de 31 de marzo, se aprueba el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del área de Izki.

Bestalde, Izki Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zen martxoaren 1eko 33/2016 Dekretuaren arabera.

Por otra parte, Izki fue declarado Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) en virtud del Decreto 33/2016, de 1 de marzo.

Izki Natura 2000 Sarean sartzeak natura-ondarearen gune babestu hori kontserbatzeko irizpideak eta helburuak aldatzea dakar.

La inclusión de Izki en la Red Natura 2000 implica una variación en los criterios y objetivos de conservación de este Espacio Protegido del Patrimonio Natural.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 18. artikuluaren arabera –une horretan indarrean zegoen araudia–, natura-ondarearen gune babestuen hainbat kategoria toki berean gainjartzen direnean, babesaren koherentzia eta kategoria bakoitzari aplika dakizkiokeen araubideen arteko koordinazioa bermatzeko, eremu bakoitza arautzen duten arau espezifikoak eta plangintza-tresnak dokumentu integratu bakar batean bateratu beharko dira. Era berean, lurralde beraren gainean gainjartzen diren kategorien artean eremu horretarako Natura Baliabideen Antolamendurako Plan espezifikoa duen kategoriaren bat dagoenean, plangintza-tresna Natura Baliabideen Antolamendurako Planean txertatu beharko da. Aurreikuspen hori mantendu egiten da gaur egun indarrean dagoen Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 38. artikuluan.

A tenor del artículo 18 del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, normativa en vigor en ese momento, cuando se solapen en un mismo lugar distintas categorías de espacios protegidos del patrimonio natural, para garantizar la coherencia de la protección y la coordinación entre los diferentes regímenes aplicables a cada categoría, las normas específicas reguladoras de cada espacio y los instrumentos de planificación deberán unificarse en un único documento integrado. Asimismo, cuando entre las diferentes categorías que se solapen sobre un mismo territorio se halle alguna que dispusiera de Plan de Ordenación de Recursos Naturales específico para esa área, la integración debe efectuarse en dicho instrumento de planificación. Esta previsión se mantiene en el actualmente vigente artículo 38 de la Ley 9/2021 de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Izkiko Natura Baliabideak Antolatzeko Plan berri bat lantzeari ekin zitzaion, eta kontutan hartu zen, halaber, lehen plana indarrean jarri zenetik igarotako denbora.

Conforme a lo establecido en el artículo 5.2 del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, se procedió a elaborar un nuevo Plan de Ordenación de los Recursos Naturales de Izki, tomando también en consideración el tiempo transcurrido desde la entrada en vigor del primer plan.

Izkiko Natura Baliabideak Antolatzeko Plan berria Natura Baliabideak Antolatzeko Planak egiteko eta onartzeko prozeduraren arabera izapidetu da, zeina arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan. Hala, 2017ko maiatzean, Planaren aurretiazko dokumentuarekin entzunaldi-izapidea egin zen interesdun, inguruko interes sozialen titular, udal, toki-erakunde txiki eta hainbat elkarterekin. Era berean, hasieran onetsitako dokumentua jendaurrean jarri zen hirurogei egunez.

El nuevo Plan de Ordenación de los Recursos Naturales de Izki se ha sometido al procedimiento de elaboración y aprobación de los Planes de Ordenación de los Recursos Naturales regulado en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, de forma que en mayo de 2017, el documento previo al Plan se sometió al trámite de audiencia al público interesado, a las titulares de los intereses sociales de la zona, a los ayuntamientos y a las entidades locales menores, así como a distintas asociaciones. Asimismo, el documento aprobado inicialmente fue sometido a información pública durante un período de sesenta días.

Halaber, Naturzaintza – Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenak eskatu dira, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak eskatzen dituen gainerako txostenak ere bildu dira.

Asimismo, se han recabado informes de Naturzaintza – Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza del País Vasco y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco. Asimismo, también se han recabado el resto de informes exigidos por el ordenamiento jurídico vigente.

Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana egiteko, landa-lanetik, Organo Kudeatzailearen urteko memorietatik eta Natura Baliabideak Antolatzeko I Planeko arau-xedapenetatik ateratako datuak erabili dira, bai eta gunea Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatzeko arauditik eta kontserbazio-neurrietatik ateratako datuak ere.

En la elaboración del II Plan de Ordenación de Recursos Naturales se han utilizado datos procedentes del trabajo de campo, de las memorias anuales del Órgano Gestor y de las disposiciones normativas tanto del primer Plan de Ordenación de Recursos Naturales como de la designación del espacio como Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) con sus medidas de conservación.

Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, lege hau indarrean sartzean hasierako onarpena jaso duten plan eta programek Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginean ezarritako prozedura bete beharko dute (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

En virtud de lo dispuesto en la Disposición transitoria segunda de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, los planes y programas que a la entrada en vigor de la presente Ley hayan sido objeto de aprobación inicial se someterán al procedimiento establecido en el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril.

Hala eta guztiz ere, Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planak Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 47.2 artikuluan adierazitako helburuak lortzen laguntzen du. Hala, aipatutako helburuak betetzeko, natura-ondarearen gune babestu batzuetarako diseinatutako egitura eta eduki komunak ezarri dira. Espazio horiek natura-parkea dira, eta Natura 2000 Sarean sartuta daude. Horrela, dokumentuen koherentzia hobetuko da: bereziki, espazioen zonifikazioari, erregulazioen ezarpenari eta Administrazioak esku hartzeko araubideari dagokienez (natura-ondarearen gune babestuen artean antzekoak eta alderagarriak izango dira) eta plangintzaren eta kudeaketaren arteko oreka hobetzeari dagokionez.

No obstante lo anterior, el II Plan de Ordenación de Recursos Naturales contribuye a la consecución de los objetivos enunciados en el artículo 47.2 de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, de forma que para cumplir con los objetivos citados se ha dotado de una estructura y de unos contenidos comunes diseñados para varios Espacios Protegidos del Patrimonio Natural, espacios que se caracterizan por ser parque natural y espacios incluidos en la Red Natura 2000. De esta forma, se mejorará la coherencia de los documentos: especialmente en lo relativo a la zonificación de los espacios, al establecimiento de las regulaciones y del régimen de intervención administrativa (siendo las mismas similares y comparables entre distintos Espacios Protegidos del Patrimonio Natural) y a la mejora del equilibrio entre la planificación y la gestión.

Testu arauemailea Europako zuzentarauetara egokitzearen ondorioz, Natura 2000 Sarearen eskakizun hau gehitu da: jarraipen-sistemak ezartzea eta Europar Batasunaren intereseko espezie eta habitaten kontserbazio-egoerari buruzko ebaluazioak eta txostenak egitea aldizka, Europar Batasunean ezarritako metodologia eta parametro zehatzen arabera.

Con la adaptación del texto normativo a las directivas europeas, se incorpora la exigencia de la Red Natura 2000 de establecer sistemas de seguimiento y de evaluar e informar de forma periódica sobre el estado de conservación de las especies y hábitats de interés comunitario que deben hacerse sobre metodologías y parámetros concretos establecidos a nivel comunitario.

Azkenik, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko maiatzaren 20ko 7/2021 Legearen 24.4 artikuluak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoek, natura-ondarearen gune babestuak eta Natura 2000 Sareko guneak kudeatzeko plan edo tresnen eguneratze eta berrikuspenean, eremu horiek klima-aldaketara egokitzeari buruzko atal bat sartuko dute, gutxienez, bereziki kalteberak diren espezie eta habitaten zerrenda, helburuak, ekintzak eta aurrerapen- eta betetze-adierazleak jasotzen dituen diagnostiko batekin, bai eta beste gune babestu batzuekiko konektibitate-plan bat ere. Natura Ondarearen Gune Babestuaren eremuari dagokionez, Parke Naturalaren mugak aldatu dira, Izkiko Kontserbazio Bereziko Eremuarekin eta Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziarekin bat etor daitezen.

Finalmente, el artículo 24.4 de la Ley 7/2021, de 20 de mayo, de Cambio Climático y Transición Energética, establece que las Comunidades Autónomas incluirán en la actualización y revisión de los planes o instrumentos de gestión de los Espacios Protegidos del Patrimonio Natural y espacios de la Red Natura 2000 un apartado sobre adaptación de los mismos al cambio climático con, al menos, un diagnóstico que incluya un listado de especies y hábitats especialmente vulnerables, objetivos, acciones e indicadores de progreso y cumplimiento, así como un plan de conectividad con otros espacios protegidos. Por lo que respecta al ámbito del Espacio Protegido del Patrimonio Natural, se modifican los límites del Parque Natural para hacerlos coincidir con los de la Zona Especial de Conservación y Zona de Especial para la Protección de las Aves de Izki.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau:

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión de 13 de diciembre de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

1.– Dekretu honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan dagoen Izki Natura Ondarearen Gune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana onartzea, Izkiko Parke Naturalari, Kontserbazio Bereziko Eremuari (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuari (HBBE) dagokiona.

1.– El objeto del presente Decreto es la aprobación del II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki, Parque Natural, Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) de la Red Natura 2000, en el Territorio Histórico de Álava.

Izki Natura Ondarearen Gune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana dekretu honen eranskinek osatzen dute: I. eranskina – Kartografia, II. eranskina – Memoria eta III. eranskina – Arau-zatia.

El II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki está integrado con los anexos del presente Decreto: Anexo I – Cartografía, Anexo II – Memoria y Anexo III – Normativa.

2.– Dekretu honen helburua da Izki eremua babesteko, kontserbatzeko, hobetzeko eta zentzuz erabiltzeko neurriak ezartzea, eremu hori Parke Natural eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) den aldetik.

2.– La finalidad del presente Decreto es establecer las medidas necesarias para asegurar la protección, conservación, mejora y utilización racional del área de Izki, en tanto que Parque Natural, Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) de la Red Natura 2000.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Izki natura-ondarearen gune babestuak I. eranskinean (kartografia) mugatutako eremu geografikoa hartzen du. 9.482,10 ha-ko azalera hartzen du Izkik, eta Arabako Lurralde Historikoko Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko udal-mugarteetan dago eremu hori.

El Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki comprende el área geográfica delimitada en el Anexo I – Cartografía del presente Decreto y abarca una superficie de 9.482,10 Ha, correspondiente a los términos municipales de Arraia-Maeztu, Bernedo y Campezo en el Territorio Histórico de Álava.

3. artikulua.– Izki Parke Naturalaren mugak aldatzea.

Artículo 3.– Modificación de los límites del Parque Natural Izki.

Izki Parke Naturalaren mugak aldatzen dira, dekretu honen 2. artikuluan definitutako natura-ondarearen gune babestuaren aplikazio-eremuarekin bat etor daitezen.

Se modifican los límites del Parque Natural Izki para hacerlos coincidir con el ámbito de aplicación del Espacio Protegido del Patrimonio Natural definido en el artículo 2 del presente Decreto.

4. artikulua.– Natura Ondarearen Gune Babestuaren Babes Eremu Periferikoa.

Artículo 4.– Zona Periférica de Protección del Espacio Protegido del Patrimonio Natural.

Natura Ondarearen Gune Babestuaren balioak babesten laguntzeko eta kanpotik etor daitezkeen inpaktu ekologikoak eta paisaia-inpaktuak saihesteko, babes-eremu periferiko bat ezarri da. Dekretu honen I. eranskinean (Kartografia) dago grafiatuta babes-eremu periferikoa.

A fin de contribuir a la protección de los valores del Espacio Protegido del Patrimonio Natural y evitar los posibles impactos ecológicos y paisajísticos procedentes del exterior, se establece una Zona Periférica de Protección. La Zona Periférica de Protección se encuentra grafiada en el Anexo I – Cartografía del presente Decreto.

5. artikulua.– Natura Ondarearen Gune Babestuaren eragin sozioekonomikoko eremua.

Artículo 5.– Área de influencia socio-económica del Espacio Protegido del Patrimonio Natural.

Arabako Lurralde Historikoko Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko udal-mugarteek osatzen dute Izki natura-ondarearen gune babestuaren eta haren babes eremu periferikoaren eragin sozioekonomikoko eremua.

El área de influencia socioeconómica del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki y su Zona Periférica de Protección está integrada por los términos municipales de Arraia-Maeztu, Bernedo y Campezo en el Territorio Histórico de Álava.

6. artikulua.– Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planaren edukia.

Artículo 6.– Contenido del II Plan de Ordenación de Recursos Naturales.

1.– Dekretu honen I., II. eta III. eranskin gisa argitaratzen dira kartografia, memoria eta arau-zatia, zeinek osatzen baitituzte bai Parke Naturalerako zehaztapenak, bai Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (HBBE) kontserbazio-helburuak eta -neurriak, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Se publican como Anexos I, II y III del presente Decreto la cartografía, la memoria y la parte normativa, que constituyen tanto las determinaciones para el Parque Natural, como los objetivos y medidas de conservación de la Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA), de conformidad con lo establecido en el artículo 22 de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi.

2.– Arau-izaera dute I. eranskineko (Kartografia) Natura Ondarearen Gune Babestuaren mugaketaren kartografiak, zonakatzeak eta babes-eremu periferikoak, bai eta III. eranskineko (Araudia) arau-xedapenek ere.

2.– Tienen carácter normativo tanto la cartografía de delimitación, zonificación y Zona Periférica de protección del Espacio Protegido del Patrimonio Natural del Anexo I – Cartografía como las disposiciones normativas del Anexo III – Normativa.

3.– Izaera informatiboa dute I. eranskineko (Kartografia) EUNIS (European Nature Information System) eta Europar Batasunaren intereseko habitaten kartografiek eta II. eranskinak (Memoria). Memoria horrek Natura Ondarearen Gune Babestuaren egungo egoeraren diagnostikoaren sintesia islatzen du.

3.– Tienen carácter informativo tanto las cartografías de hábitats EUNIS (European Nature Information System) y Hábitats de Interés Comunitario del Anexo I – Cartografía como el Anexo II – Memoria, que refleja la síntesis del diagnóstico del estado actual del Espacio Protegido del Patrimonio Natural.

Izki natura-ondarearen gune babestuari dagokion fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean natura-ondarea kontserbatzeko eskumena duen sailaren webgunean eguneratuko da.

La ficha correspondiente al Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki se actualizará en la página web del Departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en conservación del patrimonio natural.

7. artikulua.– Irismena.

Artículo 7.– Alcance.

1.– Dekretu honen arau-xedapenak nahitaezkoak eta betearazleak izango dira Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legean araututa dauden gaietan. Dekretu honen xedapenek muga bat ezartzen dute lurralde- eta hirigintza-antolamenduko tresnetarako, bai eta antolamendu fisikoko edo natura-baliabideetako tresnetarako ere, eta aipatutako tresnen zehaztapenek ezin izango dituzte aldatu dekretu honen xedapen arautzaileak.

1.– Las disposiciones de carácter normativo del presente Decreto serán obligatorios y ejecutivos en las materias que vienen reguladas en la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, constituyendo las disposiciones del presente Decreto un límite para los instrumentos de ordenación territorial y urbanística, así como respecto de los instrumentos de ordenación física o de recursos naturales, no pudiendo las determinaciones de los instrumentos citados alterar o modificar las disposiciones de carácter normativo del presente Decreto.

2.– Dagoeneko indarrean dauden eta Izki eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planarekin kontraesanean dauden lurraldearen, hirigintzaren, natura-baliabideen edo baliabide fisikoen antolamenduko tresnek dekretu honen zehaztapenetara egokitzeko izapide egokia hasi beharko dute, Dekretua behin betiko onartzen denetik gehienez urtebeteko epean.

2.– Los instrumentos de ordenación territorial, urbanística, de recursos naturales o física que ya existan y que resulten contradictorios con el II Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Izki, deberán comenzar el trámite oportuno para adaptarse a las determinaciones del presente Decreto en el plazo máximo de un año a partir de la aprobación definitiva del mismo.

Egokitzapen hori egiten ez den bitartean, Izki eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planaren zehaztapenak aplikatuko dira, betiere, aurreko paragrafoan aipatutako tresnen gainetik.

En tanto dicha adaptación no tenga lugar, las determinaciones del II Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Izki se aplicarán, en todo caso, prevaleciendo sobre los instrumentos citados en el párrafo precedente.

Era berean, Izki eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planaren zehaztapenak erabakigarriak izango dira beste edozein jarduera, plan edo programa sektorialetan. Plan edo programa sektorialek Izki eremuko Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planak jasotakoarekin bat ez etortzeko, interes publikoko premiazko arrazoiak egon beharko dira, eta haiek onartzeko erabakia arrazoitu eta publiko egin beharko da. Erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hartuko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren informazio telematikorako tresnan argitaratu beharko da.

Asimismo, las determinaciones del II Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Izki serán determinantes respecto de cualesquiera otras actuaciones, planes o programas sectoriales. Los planes o los programas sectoriales solo pueden contradecir o no acoger el contenido del II Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Izki por razones imperiosas de interés público, en cuyo caso la decisión debe motivarse y hacerse pública. Tal decisión será adoptada por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y deberá ser publicada tanto en el Boletín Oficial del País Vasco como en la herramienta de información telemática de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

8. artikulua.– Indarraldia.

Artículo 8.– Vigencia.

Izki Natura Ondarearen Gune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana indarrean egongo da hura onartzeko jarraitutako prozeduraren bidez berrikusi, aldatu edo eguneratzen ez den bitartean, haren idazketan nagusitu diren irizpideak eta helburuak aldatzen direnean edo antolatu beharreko lurralde-eremuen baldintza ekologiko, sozial edo naturalen aldaketak beharrezko egiten duenean, bai eta jarraipenaren eta ebaluazioaren emaitzek hala gomendatzen dutenean ere.

El II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki estará vigente en tanto en cuanto no se proceda a su revisión, modificación o actualización, por el procedimiento seguido para su aprobación, cuando varíen los criterios y objetivos que hayan prevalecido en su redacción o cuando la transformación de las condiciones ecológicas, sociales o naturales de los ámbitos territoriales objeto de ordenación lo hagan necesario, así como cuando los resultados del seguimiento y evaluación lo aconsejen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Xedapen hauek indargabetuta geratzen dira:

Quedan derogadas las siguientes disposiciones:

a) 64/1998 Dekretua, martxoaren 31koa, Izki aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena.

a) El Decreto 64/1998, de 31 de marzo, por el que se aprueba el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del área de Izki.

b) Izki (ES2110019) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (Hegaztientzako BBE) izendatzen duen eta hari dagozkion kontserbazio neurriak onartzen dituen martxoaren 1eko 33/2016 Dekretuaren 1. artikuluko 5. zenbakia, azken xedapenetako lehena eta II. eranskineko (Informazio ekologikoa, Kontserbazio helburuak, Kontserbatzeko arauak eta Jarraipen programa) 6. apartatua (Kontserbaziorako helburu eta arauak) eta 8.a (Jarraipen programa).

b) El apartado 5 del artículo 1, la Disposición Final Primera y los apartados n.º 6 (6.– Objetivos y normas para la conservación) y n.º 8 (8.– Programa de seguimiento) del Anexo II (Información ecológica, Objetivos de conservación, Normas para la conservación y programa de seguimiento) del Decreto 33/2016, de 1 de marzo, por el que se designa Izki (ES2110019) Zona Especial de Conservación (ZEC) y Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) con sus medidas de conservación.

c) Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

c) Cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

1.– Izki aldea Parke Natural deklaratzen duen martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

1.– Se modifica el artículo 3 del Decreto 65/1998, de 31 de marzo, por el que se declara Parque Natural el área de Izki, quedando redactado en los siguientes términos:

«3. artikulua.– Lurralde-eremua.

«Artículo 3.– Ámbito territorial.

1.– Izki eremuko parke naturalak barne hartzen du eremu geografiko hau: Izki natura-ondarearen gune babestuaren, Parke Naturalaren, Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko II. Plana onartzen duen eta Izki Parke Naturalaren eta haren babes-eremu periferikoaren mugak aldatzen dituen Dekretuaren I. eranskineko grafikoek jasotzen duten eremu geografikoa.

1.– El Parque Natural del área de Izki comprende el área geográfica grafiada en el Anexo I – Cartografía del decreto por el que se aprueba el II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Espacio Protegido del Patrimonio Natural Izki, Parque Natural, Zona Especial de Conservación y Zona de Especial Protección para las Aves, y se modifican los límites del Parque Natural Izki y su zona periférica de protección.

2.– Izki eremuko parke naturalak 9.482,10 ha-ko azalera hartzen du, Arabako Lurralde Historikoko Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko udal-mugarteei dagokiena.»

2.– El Parque Natural del área de Izki abarca una superficie de 9.482,10 Ha, correspondiente a los términos municipales de Arraia-Maeztu, Bernedo y Campezo en el Territorio Histórico de Álava.»

2.– Izki eremua parke natural deklaratzen duen martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

2.– Se modifican los artículos 7 y 8 del Decreto 65/1998, de 31 de marzo, por el que se declara Parque Natural el área de Izki, quedando redactados en los siguientes términos:

«7. artikulua.– Parke Naturalaren Patronatua.

«Artículo 7.– Patronato del Parque Natural.

1.– Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 56. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aholkularitza-, laguntza- eta partaidetza-organo propio bat eratuko da, Patronatua izenekoa, Izki eremuko parke naturalaren organo kudeatzaileari atxikia.

1.– De conformidad con lo previsto en el artículo 56 de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, se constituirá un órgano asesor, colaborador y de participación propio, denominado Patronato, adscrito al órgano gestor del Parque Natural del área de Izki.

2.– Patronatuak osoko bilkuran eta batzorde iraunkorrean jardungo du.

2.– El Patronato funcionará en Pleno y en Comisión Permanente.

3.– Patronatuko lehendakaria Arabako Foru Aldundiak izendatuko du.

3.– El Presidente o Presidenta del Patronato será nombrado por la Diputación Foral de Álava.

4.– Patronatuko kide izango dira, lehendakariaz gain, honako hauek:

4.– El Patronato estará integrado, además de por su Presidente o Presidenta, por los siguientes miembros:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ingurumenaren, natura-baliabideen antolamenduaren eta naturaren kontserbazioaren arloko eskumenak esleituta dituen sailaren ordezkari bat, sail horretako sailburuak izendatua.

a) Una persona en representación del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco que tenga atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, ordenación de los recursos naturales y conservación de la naturaleza, nombrado por su Consejero o Consejera.

b) Parke Naturalaren organo kudeatzailearen ordezkari bat, Arabako Foru Aldundikoa.

b) Una persona en representación del órgano gestor del Parque Natural, que pertenecerá a la Diputación Foral de Álava.

c) Izkiko Parke Naturalaren eremu geografikoan dauden udalerrietako ordezkari bana.

c) Una persona en representación de cada uno de los municipios integrados en el área geográfica del Parque Natural de Izki.

d) Arraia-Maeztuko Administrazio Batzarren bi ordezkari.

d) Dos personas en representación de las Juntas Administrativas de Arraia-Maeztu.

e) Bernedoko Administrazio Batzarren bi ordezkari.

e) Dos personas en representación de las Juntas Administrativas de Bernedo.

f) Kanpezuko Administrazio Batzarren ordezkari bat.

f) Una persona en representación de las Juntas Administrativas de Campezo.

g) Izki Behekoa eta Izki Goikoa Batzar Tradizionalen ordezkari bat.

g) Una persona en representación de las Juntas Tradicionales de Izki Bajo e Izki Alto.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia-elkarteen ordezkari bat, ibilbide egiaztatua duena natura-ingurunearen azterketan, defentsan, babesean eta kontserbazioan.

h) Una persona en representación de las asociaciones científicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco con una trayectoria acreditada en el estudio, en la defensa, en la protección y en la conservación del medio natural.

i) Arabako Lurralde Historikoko elkarte ekologista eta kontserbazionisten ordezkari bat.

i) Una persona en representación de las asociaciones ecologistas y conservacionistas del Territorio Histórico de Álava.

j) Arabako Lurralde Historikoko nekazaritzako erakunde profesionalen ordezkari bat.

j) Una persona en representación de las organizaciones profesionales agrarias del Territorio Histórico de Álava.

k) Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundearen ordezkari bat.

k) Una persona en representación de la Confederación de Forestalistas del País Vasco.

l) Euskal Mendizale Federazioaren ordezkari bat.

l) Una persona en representación de la Federación Vasca de Montaña.

m) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat.

m) Una persona en representación de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

n) Izkiko Parke Naturalaren eragin-eremuan kokatutako ehiza- eta arrantza-kluben eta -elkarteen ordezkari bat.

n) Una persona en representación de los clubes y asociaciones de caza y pesca radicados en el área de influencia del Parque Natural de Izki.

o) Izkiko Parke Naturalaren zuzendaritzaz eta kontserbazioaz arduratzen den pertsona.

o) La persona encargada de la dirección y conservación del Parque Natural de Izki.

p) Idazkari-lanak egingo dituen pertsona, Parke Naturalaren Patronatuko lehendakariak izendatua. Hitza izango du, baina botorik ez.

p) La persona que ejercerá las funciones de secretario o secretaria, nombrada por la Presidencia del Patronato del Parque Natural. Actuará con voz, pero sin voto.

5.– a), b), c), d), e), f), g), i), j), k), l), m) eta o) letretako patronatuko kideak administrazio publikoek edo ordezkatutako erakundeek izendatuko dituzte.

5.– Los miembros del Patronato de las letras a), b), c), d), e), f), g), i), j), k), l) m) y o) serán nombrados por las administraciones públicas o entidades representadas.

6.– h) eta n) letretako patronatuko kideak Arabako Foru Aldundiak izendatuko ditu.

6.– Los miembros del Patronato de las letras h) y n) serán nombrados por la Diputación Foral de Álava.

7.– Patronatuko kideak, Parke Naturalaren zuzendaritzaz eta kontserbazioaz arduratzen den pertsona izan ezik, lau urterako izendatuko dira, eta epe hori igarotakoan utziko dute kargua, baldin eta berritu ez badira edo izendapena eragin duten baldintzetakoren bat galdu bada.

7.– Los miembros del Patronato, salvo la persona encargada de la dirección y conservación del Parque Natural, serán nombrados por periodos renovables de cuatro años, y cesarán por el transcurso de dicho periodo, si no fueren renovados o por pérdida de cualquiera de las condiciones que hubieren motivado su nombramiento.

8. artikulua.– Batzorde Iraunkorra.

Artículo 8.– Comisión Permanente.

Patronatuaren barruan, eta haren mende, Batzorde Iraunkor bat eratu ahal izango da. Batzorde horrek Patronatuaren eskuordetzearen bidez jardungo du, eta, batzordeburuaz gain –patronatuburua izango baita–, kide hauek izango ditu:

En el seno del Patronato, y dependiente del mismo, se podrá constituir una Comisión Permanente que actuará por delegación de aquel y que estará integrada, además de por la persona que ejerza su presidencia –que será la Presidenta o el Presidente del Patronato–, por los siguientes miembros:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ingurumenaren, natura-baliabideen antolamenduaren eta naturaren kontserbazioaren arloko eskumenak esleituta dituen sailaren ordezkari bat, sail horretako sailburuak izendatua.

a) Una persona en representación del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco que tenga atribuidas las competencias en materia de medio ambiente, ordenación de los recursos naturales y conservación de la naturaleza, nombrado por su Consejero o Consejera.

b) Parke Naturalaren organo kudeatzailearen ordezkari bat, Arabako Foru Aldundikoa.

b) Una persona en representación del órgano gestor del Parque Natural, que pertenecerá a la Diputación Foral de Álava.

c) Izkiko Parke Naturalaren eremu geografikoko udalerrien ordezkari bat.

c) Una persona en representación de los municipios integrados en el área geográfica del Parque Natural de Izki.

d) Pertsona bat, Izkiko Parke Naturalaren eremu geografikoko administrazio-batzarren, batzar tradizionalen eta gainerako toki-erakundeen ordezkari gisa.

d) Una persona en representación de las juntas administrativas, juntas tradicionales y demás entidades locales del área geográfica del Parque Natural de Izki.

e) Izkiko Parke Naturalaren Patronatuan ordezkatutako gainerako erakundeen bi ordezkari.

e) Dos personas en representación del resto de entidades representados en el Patronato del Parque Natural de Izki.

f) Izkiko Parke Naturalaren zuzendaritzaz eta kontserbazioaz arduratzen den pertsona.

f) La persona encargada de la dirección y conservación del Parque Natural de Izki.

g) Idazkari-lanak egingo dituen pertsona, Parke Naturalaren Patronatuburuak izendatua. Hitza izango du, baina botorik ez».

g) La persona que ejercerá las funciones de secretario o secretaria, nombrada por la Presidencia del Patronato del Parque Natural. Actuará con voz, pero sin voto.».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Antoñanako hagina eta Antoñanako ezkia zuhaitz bereziak Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren deklarazioa egiten duen otsailaren 11ko 23/1997 Dekretuaren bidez izendatu ziren, eta, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, gaur egun natura-monumentutzat hartzen dira. Zuhaitz horiek dekretu honek jasotzen duen Izkiko Natura Baliabideak Antolatzeko II. Planean xedatutakoaren mende egongo dira, eta, beraz, ez zaie aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoan Zuhaitz Bereziak deklaratzen dituen maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoa.

Los árboles Tejo de Antoñana y Tilo de Antoñana, declarados Árboles Singulares mediante el Decreto 23/1997, de 11 de febrero, por el que se realiza una segunda declaración de árboles singulares en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y que en virtud de lo dispuesto en la Disposición Adicional Segunda de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de Conservación del Patrimonio Natural de Euskadi, actualmente tienen la consideración jurídica de monumentos naturales, se encontrarán sometidos a lo dispuesto en el II Plan de Ordenación de los Recursos Naturales de Izki, que se aprueba mediante el presente Decreto, de forma que no les será de aplicación lo dispuesto en el artículo 4 del Decreto 265/1995, de 16 de mayo, por el que se declaran Árboles Singulares en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 13an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 13 de diciembre de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ANEXO I
KARTOGRAFIA
CARTOGRAFÍA

Arauzko kartografia (EHAA bisorerako estekak):

Cartografía normativa (enlaces al visor BOPV):

Mugaketa.

Delimitación.

Zonifikazioa.

Zonificación.

Babes Eremu periferikoa.

Zona Periférica de Protección.

Informazio-kartografia (GeoEuskadi bisorerako estekak): Habitaten kartografia, EUNIS sailkapen-sisteman. Batasunaren Intereseko Habitaten kartografia.

Cartografía informativa (enlaces al visor de GeoEuskadi): Cartografía de Hábitats, en el sistema de clasificación EUNIS Cartografía de Hábitats de Interés Comunitario.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental