Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea

N.º 51, martes 14 de marzo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1307
1307

30/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretua.

DECRETO 30/2023, de 28 de febrero, de modificación del Decreto por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen du oinarrizko zer arau aplikatu behar diren ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen sarea planifikatzeko, hezkuntza zerbitzu publikotzat hartuta, betiere. Hezkuntza-administrazioen egitekoa da planifikatzeko prozedura eta irizpideak arautzea, aipatutako lege organikoan ezarritakoa errespetatuta, betiere.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece las normas básicas de aplicación en la planificación de la red de centros públicos y privados concertados desde la consideración de la educación como servicio público. Corresponde a las Administraciones educativas regular el procedimiento y los criterios de planificación, respetando lo establecido en la Ley Orgánica anteriormente citada.

Bestalde, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen da, eta honako hau xedatzen: ikastetxe-sarearen programazioak bermatu behar du plaza publiko nahikoa egongo dela eskolatze- edo eragin-eremu edo -barruti guztietan, kontuan izanda zein den ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen eskaintza.

La Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece que la programación de la red de centros debe asegurar la existencia de plazas públicas en todas las áreas o zonas de escolarización o de influencia que se establezcan, una vez considerada la oferta existente de centros públicos y privados concertados.

Hezkuntza-zerbitzu publikoa komunitatearentzako funtsezko zerbitzutzat hartuta, hezkuntza denentzat eskuragarri izan dadila bermatu behar da, ezein bereizketarik egin gabe, aukera-berdintasunean, jarraitutasunaren bermearekin eta gizarte-aldaketetara etengabe egokituta.

Desde la consideración del servicio público de la educación como servicio esencial a la comunidad, se debe garantizar que la educación sea asequible a todas las personas, sin distinción de ninguna clase, en condiciones de igualdad de oportunidades, con garantía de continuidad, y adaptada progresivamente a los cambios sociales.

Halaber, interesdun guztien eskubide eta askatasunak bermatze aldera, dekretu honek ezartzen du ezen programatzeko eta parte hartzeko printzipioak aintzat hartu behar direla ikastetxeetako plazen eskaintza osatzeko orduan, eskaintza horrek lagundu behar baitu jatorri kultural, sozial eta ekonomikoko desberdintasunak konpentsatzen. Ildo horretatik, eskaintzaren planifikazioak berekin ekarri behar du berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleen eskolatze egokia eta orekatua, hain zuzen ere hezkuntzaren ekitatea eta kalitatea bermatzeko. Hori dela-eta, eragin-eremu bakoitzeko eskola-plazen eskaintza programatzerakoan, berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleentzat gordetako plazak ere hartu behar dira kontuan.

Asimismo, a fin de garantizar los derechos y libertades de todos los interesados, el presente Decreto establece que los principios de programación y participación han de ser tenidos en cuenta en la confección de la oferta de plazas en centros educativos, la cual deberá tender a la compensación de las desigualdades de origen cultural, social y económico. En ese sentido, la planificación de la oferta debe conllevar una adecuada y equilibrada escolarización del alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo, como garantía de equidad y calidad de la enseñanza, por lo que, a la hora de programar la oferta de plazas escolares en cada área de influencia resulta necesario tener en cuenta las plazas reservadas para alumnado de Necesidades Específicas de Apoyo Educativo.

Gainera, egungo ikasleen banaketa soziala eta euskal gizartearen bilakaera demografikoa kontuan hartuta, arau berriak ezartzen du eskaintzaren plangintzak aurreikusi behar duela eskola-postuen eskaintza pixkanaka benetako premiara egokitzea, titulartasun publikoko ikastetxeen eta itunpeko ikastetxe pribatuen osagarritasunetik abiatuta, eskolatze orekatua lortzeko eta, betiere, funts publikoekin eutsitako plaza nahikoak daudela bermatuz. Azken batean, kontua da bermatzea benetan ematen dela euskal hezkuntza-zerbitzu publikoa. Kontzeptu hori sartzen du dekretu honek, eta HLOren 108.4 artikuluaren modu berean ulertu behar da.

Además, teniendo en cuenta la distribución social del alumnado actual y la evolución demográfica de la sociedad vasca, la nueva norma establece que la planificación de la oferta debe prever la progresiva adecuación de la oferta de puestos escolares a la necesidad real, desde la complementariedad de los centros de titularidad pública y los privados concertados, al objeto de conseguir una escolarización equilibrada y siempre garantizando la existencia de suficientes plazas sostenidas con fondos públicos. En última instancia se tratan de garantizar la prestación del servicio público vasco de educación, concepto que introduce el presente Decreto y que se ha de entender en iguales términos que el artículo 108.4 de la LOE.

Hori guztia, gainera, azaroaren 2ko 132/2022 Dekretuak ekarri zituen aldaketen bide beretik, 2022ko dekretu horrek aldatu baitzuen urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua. 1/2018 Dekretuaren bidez, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen da hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

Todo ello, además, en coherencia con los cambios introducidos por del Decreto 132/2022, de 2 de noviembre, de modificación del Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan Formación Profesional Básica.

Dekretu honek ekarri duen beste aldaketa esanguratsu bat da eskola-mapa antolamendu- eta plangintza-tresna gisa definitzea. Bertan, bi gauza ikus daitezke: euskal hezkuntza-zerbitzu publikoak zer eskaintzen duen (hezkuntzaren aldetik); eta eragin-eremu bakoitzean zer ikastetxek emango duen eskaintza hori.

Otro cambio significativo aportado por el presente Decreto es la definición del Mapa Escolar como instrumento de ordenación y planificación, en el que se reflejarán tanto la oferta educativa del servicio público vasco de educación como los centros que la impartirán en cada área de influencia.

Ildo beretik, plangintzak hausnarketa estrategikoa sustatu behar du ikastetxe publiko idealaren tamainari buruz, haren gizarte-testuinguruaren arabera, bai eta kalitatezko eskaintza publiko bideragarri eta jasangarria eratzeko beharrezkotzat jotzen diren eraldaketa-prozesuei buruz ere, zeinaren barruan sartzen baita Ikastetxe Publiko Integratuak sustatzea.

En el mismo sentido, la planificación debe promover la reflexión estratégica sobre el tamaño de centro público ideal en función de su contexto social, y los consiguientes procesos de transformación que se estimen necesarios para configurar una oferta pública de calidad, viable y sostenible, dentro de la cual se incluye la promoción de los Centros Públicos Integrados.

Horren ondorioz, otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua aldatu egin behar da, hartara, eta aldi berean, oinarrizko araudian egindako aldaketak txertatzeko (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira).

Como consecuencia de lo anterior, resulta necesario modificar el Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco para, al mismo tiempo, introducir los cambios realizados en la normativa básica.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuaren proposamenari jarraikiz, EAEko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, martxoaren 3ko 1/2022 Legeak arautzen dituen izapideak eginda (1/2022 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen bigarren aldaketa egitekoa) eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 28an egindako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, de acuerdo con la Comisión Jurídico Asesora de Euskadi, una vez realizados los trámites previstos en la Ley 1/2022, de 3 de marzo, de segunda modificación de la Ley 4/2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de febrero de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehen artikulua.– Honela idatzita gelditzen da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren 1. artikulua (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira):

Artículo primero.– El artículo 1 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, queda redactado de la forma siguiente:

«Dekretu honen helburua da zenbait irizpide ezartzea, euskal hezkuntza-zerbitzu publikoa ematen duten eta eskola-mapa osatzen duten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen eta itunpeko pribatuen sarea antolatu eta planifikatzeko.»

«El objeto del presente Decreto es el establecimiento de criterios para la ordenación y planificación de la red de centros docentes no universitarios, tanto públicos como privados concertados, que prestan el servicio público vasco de educación y configuran el Mapa Escolar.»

Bigarren artikulua.– Honela idatzita gelditzen dira –aldatu egin baitira– otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren 2. eta 4. artikuluak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira):

Artículo segundo.– Se modifican los párrafos 2 y 4 del artículo 2 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, quedando redactados de la forma siguiente:

«2.– Plangintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak edo zuzendaritzek, Hezkuntzako lurralde-ordezkariekin koordinatuta, eta dekretu honetan ezarritako printzipio eta irizpideei jarraituz, ikastetxeen egoerak eta ibilbideak diseinatu, doitu, aldatu eta benetako premietara egokituko dituzte.

«2.– La Dirección o Direcciones competentes en materia de planificación, en coordinación con los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación y en función de los principios y criterios establecidos en este decreto, diseñará, ajustará, modificará y adaptará las situaciones y los itinerarios de los centros educativos a las necesidades reales.

4.– Hezkuntza Sailak horretarako prozedurak ezarriko ditu, eta, horien artean, aldez aurreko entzunaldi-izapidea eskainiko die bai deskribatutako prozesuen eraginpean egon daitezkeen ikastetxeei, bai tokiko administrazioei eta udaletako eskola-kontseiluei, betiere kontuan hartuta prozesu horiek aldi baterako izan daitezkeela eta itzulgarriak direla.»

4.– El departamento competente en materia de educación establecerá a tal efecto los procedimientos correspondientes, entre los que se incluirá un trámite de audiencia previa tanto a los centros que puedan resultar afectados por los procesos descritos, como a las administraciones locales y los consejos escolares municipales, contemplando siempre la transitoriedad y reversibilidad de dichos procesos.»

Hirugarren artikulua.– Aldatu egiten dira otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren 3. artikuluaren izenburua eta idazkera, eta honela idatzita gelditzen dira (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo tercero.– Se modifica el título y la redacción del artículo 3 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda redactado como sigue:

«3. artikulua.– Eskola-mapa, eskola-barrutia, eskola-zonak eta eragin-eremuak.

«Artículo 3.– Mapa Escolar, Circunscripción Escolar, Zonas Escolares y Áreas de Influencia.

1.– Eskola-mapa antolamendu- eta plangintza-tresna bat da; hartan dago islaturik euskal hezkuntza-zerbitzu publikoak zer eskaintzen duen, zer irakasten duen, eta irakaskuntza horiek zer ikastetxek ematen dituzten.

1.– El Mapa Escolar es el instrumento de ordenación y planificación que refleja la oferta del servicio público vasco de educación, las enseñanzas que comprende y los centros que las imparten.

2.– Eragin-eremuak eskola-zonetan txertatuz eta eskola-zonak barrutietan txertatuz egituratzen da eskola-mapa, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak osorik barne hartu arte. Eskola-zonak malguak izango dira, moldakorrak, eta aldatuz joango dira, gizartea eta demografia aldatu ahala.

2.– El Mapa Escolar se configura mediante la agregación de las áreas de influencia en zonas escolares, y de estas zonas escolares en circunscripciones, hasta abarcar la totalidad de los tres territorios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Las zonas escolares serán flexibles y adaptables y variarán en función de los cambios socio-demográficos que se vayan originando.

3.– Eskola-zonen barruan, eragin-eremuek zehaztuko dute zein diren erreferentziazko ikastetxeak, baremazio-fasean bizilekuarekiko hurbiltasunaren lehentasun-irizpideak aplikatzeko. Eragin-eremuetan, gutxienez ikastetxe publiko bat egongo da beti.

3.– Dentro de las zonas escolares, las áreas de influencia incluirán los centros escolares de referencia a efectos de aplicar los criterios prioritarios de proximidad al domicilio en la baremación. En dichas áreas siempre deberá existir al menos un centro de titularidad pública.

3 bis.– Eragin-eremuak honako hauetarako hartuko dira kontuan:

3 bis.– Las áreas de influencia se tendrán en cuenta para:

a) Hezkuntza-eskaintza programatzea.

a) La programación de la oferta educativa.

b) Ikasleen onarpena kudeatzea.

b) La gestión de la admisión del alumnado.

c) Neurri espezifikoak aplikatzea eskola-ekitaterako eta -inklusiorako eta gizarte-kohesiorako.

c) La aplicación de las medidas específicas para la equidad escolar, la inclusión escolar y la cohesión social.

d) Ikastetxeen arteko atxikipenak ezartzea.

d) El establecimiento de las adscripciones entre centros.

e) Berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleentzako eskola-plazen erreserba zehaztea, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak 71., 81., 86.2 eta 87. artikuluetan ezarritakoaren esparruan (2/2006 Legea Organikoa, maiatzaren 3koa).

e) La determinación de la reserva de plazas escolares para el alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo, en el marco de lo establecido en los artículos 71, 81, 86.2 y 87 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

f) Ikastetxeko onarpen-prozesuan, bizilekuarekiko edo lanlekuarekiko hurbiltasunaren lehentasun-irizpidea aplikatzea.

f) La aplicación del criterio de prioridad de la proximidad del domicilio o del puesto de trabajo en el centro educativo en el proceso de admisión.

3 ter.– Eragin-eremuak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

3 ter.– Las áreas de influencia se delimitarán de acuerdo con los criterios siguientes:

a) Osaera sozialaren heterogeneotasuna bermatzea, ahal den neurrian.

a) La garantía de la heterogeneidad en la composición social, en la medida que sea posible.

b) Eskola-plazen eskaintza nahikoa izatea eskolatze-premiei erantzuteko.

b) La suficiencia de la oferta de plazas escolares para atender las necesidades de escolarización.

c) Irakaskuntza bakoitza ematen duten ikastetxeen banaketa geografikoa: eragin-eremuek hurbileko eskolatzea sustatuko dute.

c) La distribución geográfica de los centros que imparten cada enseñanza, de manera que en las áreas de influencia se promueva una escolarización de proximidad.

d) Zonaren heterogeneotasun sozialaren eta zona osatuko duten ikastetxeen heterogeneotasunaren arteko oreka.

d) El equilibrio entre la heterogeneidad social de la zona y la de los centros que la integrarán.

e) Zonakatzeak zer eragin duen eskola-ingurua osatuko duten ikastetxeetako ikasleen eskolatze orekatuan.

e) El impacto de la zonificación en la escolarización equilibrada del alumnado, en los centros que integrarán la zona escolar.

f) Hezkuntza-pluraltasuna bermatzea: ahalegina egingo da eremuetan eskaintza publikoa eta itunpeko eskaintza pribatua izateko, modu osagarrian, dagokion eremuan bi titulartasunak baldin badaude behintzat.

f) La garantía de pluralidad educativa velando para que incluyan oferta pública y privada concertada de manera complementaria si existen ambas titularidades en la misma.

4.– Barruti, eskola-zona edo udalerri batean ikastetxe publikoak eta ikastetxe pribatu itunpekoak baldin badaude, eragin-eremu berberak ezarriko dira batzuentzat eta besteentzat.

4.– Cuando en una circunscripción, zona escolar y/o municipio existan centros públicos y centros privados concertados, se establecerán las mismas áreas de influencia para unos y otros.

5.– Halaber, mekanismo egokia ezarriko du, hain zuzen ere bermatzeko ikasle horiek dohainik egingo dutela joan-etorria esleitu zaien ikastetxe publikora. Garraio-berme hori Eskola Mapan zehaztutako ikastetxeetara joaten diren ikasleentzat baino ez da izango.

5.– Asimismo, establecerá el mecanismo oportuno para garantizar igualmente el traslado, en condiciones de gratuidad, de dichas personas al centro público que les haya sido asignado. Dicha garantía de transporte será única y exclusivamente para el alumnado que acuda a los centros determinados en el Mapa Escolar.

6.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleak hirigunean bizi badira eta han garraio publikoa badago (autobusa, metroa, tranbia edo trena), lehentasunez, garraio publikoa finantzatuz bermatuko da ikasle horien garraio-zerbitzuaren doakotasuna.

6.– En la etapa de Educación Secundaria Obligatoria, y cuando el alumnado resida en zonas urbanas que dispongan de transporte público (autobús, metro, tranvía y/o tren), la gratuidad se garantizará, preferentemente, a través de la financiación de dicho servicio de transporte.

7.– Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak, derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-mailetako ikasleen garraioa erraztearren, beste instantzia edo erakunde batzuekin koordinatzeko formulak aztertuko ditu.»

7.– El departamento competente en materia de educación estudiará fórmulas de coordinación con otras instancias e instituciones en aras de facilitar el transporte del alumnado de los niveles educativos no obligatorios.»

Laugarren artikulua.– Aldatu egiten dira otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren 5. artikuluaren izenburua eta idazkera, eta honela idatzita gelditzen dira (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo cuarto.– Se modifica el título y la redacción del artículo 5 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuya redacción queda como sigue:

«5. artikulua.– Eskola-postuen eskaintzaren plangintza.

«Artículo 5.– Planificación de la oferta de puestos escolares.

1.– Hezkuntza-eskaintzaren plangintzaren xedea da aldian-aldian eta eskualdeka aurreikustea zer eskola-plaza behar diren euskal hezkuntza-zerbitzu publikoko ikastetxeetan, premia errealei doituz, eta ikasle guztiei bermatzeko eskola-plaza doako eta kalitatezko bat izango dutela, ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan dagoen eskaintzatik abiatuta, eta, betiere, ikasleen, amen, aiten edo tutoreen eskubide indibidualak aintzat hartuta, kohesio sozial handiagoaren alde.

1.– La finalidad de la planificación de la oferta educativa es prever, de forma periódica y zonificada, las plazas escolares necesarias en los centros del servicio público vasco de educación, ajustándose a las necesidades reales, garantizando a todo el alumnado, una plaza escolar gratuita y de calidad, a partir de la oferta existente de centros públicos y la autorizada en los centros privados concertados, armonizándolo con los derechos individuales del alumnado y de las madres, padres o los tutores, en aras de una mayor cohesión social.

2.– Bermatuko da ikasle guztiek eskola-plaza bat izango dutela diru publikoarekin mantendutako ikastetxe batean, bakoitzak bere eragin-eremuaren barruan, derrigorrezko hezkuntza-etapa guztietan.

2.– Se garantizará que todo alumno y alumna disponga de una plaza escolar, en un centro sostenido con fondos públicos, dentro de su área de influencia, en cada una de las etapas educativas obligatorias.

3.– Biztanleriaren hazkundea egiaztatzen den eskola-eremuetan eta/edo eragin-eremuetan, horrek eskolatze-premien hazkundea badakar, plaza publikoak egotea bermatuko da.

3.– En aquellas zonas escolares y/o áreas de influencia en las que se constate crecimiento de población, si este supone un aumento de necesidades de escolarización, se garantizará la existencia de plazas públicas.

4.– Ahalegina egingo da premiei egokitzeko eskola-plazen eskaintza, familien interesak eta baliabideen erabilera egokia bateratuz, plangintza arduratsu eta jasangarri baten bidez. Plaza-eskaintza hori egiteko, aintzat hartuko dira ikasleen beharrizanak, interesak eta espektatibak, nahiz jardueraren sektore ezberdinen beharrizanak. Kontuan hartuko dira, orobat, hezkuntza-sistemari begira interes pedagogikoa duten proposamenak.

4.– Se procurará que la oferta de plazas escolares se ajuste a las necesidades armonizando los intereses de las familias con la utilización óptima de los recursos, mediante una planificación responsable y sostenible. Dicha oferta de plazas atenderá las necesidades, intereses y expectativas de alumnas y de alumnos, así como las necesidades de los diferentes sectores de actividad. Se tendrán en cuenta, así mismo, las propuestas de interés pedagógico para el sistema educativo.

5.– Ikastetxe batean plazen eskaerak eskaintza gainditzen duenean eta eskola-inguruan edo eragin-eremuan plaza libreak dituzten ikastetxeak daudenean, Hezkuntza Sailak ikastetxe horietara bideratu ahal izango ditu gaineratiko ikasleak, onarpen-prozesua arautzen duen indarreko araudiaren arabera egindako baremazioa egin ondoren.

5.– Cuando en un centro de enseñanza la demanda de plazas supere la oferta y en la zona escolar o área de influencia existan centros con plazas libres, el departamento competente en materia de educación podrá derivar los excedentes de alumnado a dichos centros previa baremación realizada de acuerdo con la normativa vigente reguladora del proceso de admisión.

6.– Eskola-plazen eskaintza programatzeko orduan, plaza guzti-guztiak hartu beharko dira kontuan, baita berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak eskolaratzeko gordeta daudenak ere, arrazoi hauengatik gorde direnak: heltze-atzerapena, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, arreta- edo ikaskuntza-nahasmenduak, ikaskuntza-hizkuntzaren ezjakintasun larria, kalteberatasun sozioedukatiboko egoeran egotea, adimen-gaitasun handiak, hezkuntza-sisteman berandu sartu izana edo baldintza pertsonalak edo eskola-historiakoak. Horretarako, ikasle horien proportzio orekatu bat ezarriko da, euskal hezkuntza-zerbitzu publikoa ematen duen ikastetxe bakoitzean eskolatu dadin, eta, gainera, ikastetxeei laguntza hori emateko behar dituzten baliabideak bermatuko zaizkie.

6.– A la hora de programar la oferta de plazas escolares habrán de considerarse todas las plazas existentes, incluidas las plazas reservadas para la escolarización de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo, incluyendo entre estas las producidas por retraso madurativo, por trastornos del desarrollo del lenguaje y la comunicación, por trastornos de atención o de aprendizaje, por desconocimiento grave de la lengua de aprendizaje, por encontrarse en situación de vulnerabilidad socioeducativa, por sus altas capacidades intelectuales, por haberse incorporado tarde al sistema educativo o por condiciones personales o de historia escolar. Para ello, se establecerá la proporción equilibrada de dicho alumnado que deba ser escolarizado en cada centro que presta el servicio público vasco de educación y se garantizarán los recursos necesarios para ello.

7.– Lanbide Heziketako irakaskuntzen hezkuntza-eskaintza ez da mugatuko eskola-barruti jakin baten lurralde-eremura. Plazen eskaintza doituko da ikasleek adierazitako prestakuntza-eskaerara eta produkzio-jarduerako eta zerbitzuetako sektoreen beharrizanetara.

7.– La oferta educativa de las enseñanzas de Formación Profesional no estará limitada al ámbito territorial de una determinada circunscripción escolar. La oferta de plazas se ajustará a la demanda de formación manifestada por el alumnado y a las necesidades de los diferentes sectores de actividad productiva y de servicios.

8.– Hezkuntza-sistemara ohiko onarpen-prozesutik at sartzen diren ikasleak orekaz eskolatu behar dira. Diru publikoz mantentzen diren ikastetxe guztiak erantzunkide dira horretan, eta Hezkuntza Saila, eskolatze-batzordeen bidez, erne begira egongo da, eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu, hori horrela dela bermatzeko; hartara, ikastetxe batean ere ez daitezen, proportzioan, eragin-eremuko besteetan baino gehiago ugaritu berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituzten ikasleak.

8.– El departamento competente en materia de educación, mediante las Comisiones de Escolarización, velará y tomará las medidas oportunas para garantizar que todos los centros sostenidos con fondos públicos sean corresponsables en la escolarización equilibrada del alumnado que se incorpora al sistema educativo fuera del proceso ordinario de admisión, de manera que no aumente en el centro la proporción de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo con respecto a los centros de su área de influencia.

9.– Halaber, sail horrek kontrol-neurriak ezarriko ditu ikasle horien ikastetxe-aldaketak ez daitezen gertatu diskriminazio-arrazoiengatik, mota edozein dela ere.

9.– Así mismo, establecerá medidas de control para evitar que los cambios de centro que se producen entre dicho alumnado ocurran por razones discriminatorias de cualquier tipo.

10.– Eskolatze hori modu orekatuan egingo da, hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek zehazten dituzten ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko pribatuetan, ikasle horien aita, ama edo legezko tutoreei entzun ondoren, bat etorriz onarpen-prozesua arautzeko indarreko araudiarekin.»

10.– Dicha escolarización se hará de manera equilibrada en los centros docentes, tanto públicos como privados concertados, que determine la Delegación Territorial de Educación, oídos los padres, madres, tutores o tutoras legales de dichos alumnos y alumnas, de acuerdo con la normativa vigente reguladora del proceso de admisión.»

Bosgarren artikulua.– Aldatu egiten dira otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuko 6. artikuluko 1, 2 eta 5. paragrafoak, eta honela idatzita gelditzen dira:

Artículo quinto.– Se modifican los párrafos 1, 2 y 5 del artículo 6, del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, que quedan como sigue:

«1.– Araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitateaz besteko ikastetxeen sare publikoan, honako ikastetxe hauek izango dira:

«1.– Dentro de la red pública los centros docentes no universitarios que impartan enseñanzas de régimen general serán:

a) Haur-eskolak, Lehen Hezkuntzako ikastetxeak edo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, haur-eskolak atxikita izan ditzaketenak.

a) Escuelas Infantiles, Colegios de Educación Primaria o Colegios de Educación Infantil y Primaria, que podrán tener adscritas a ellos Escuelas Infantiles.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuak.

b) Institutos de Educación Secundaria que ofertan Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional.

c) Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza eskaintzen dituzten ikastetxe publiko integratuak.

c) Centros Públicos Integrados que ofrecen Educación Infantil, Primaria y Secundaria.

d) Lanbide Heziketako institutuak eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, soilik Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dituztenak.

d) Institutos de Formación Profesional y Centros Integrados de Formación Profesional, que ofrecen únicamente enseñanzas de formación profesional.

2.– Ahal denean, ikastetxe publiko integratuak sortzea sustatuko da. 2 eta 16 urte bitarteko ikasleak eskolaratzeko izango dira, edo, beharrezkoa bada, 18 urtera artekoak. Proiektuaren barruan hezkuntza-etapa bat baino gehiago edukiko dute, eta haur-eskolarik ere izan dezakete atxikita.

2.– Cuando las circunstancias lo permitan, se promoverá la creación de Centros Públicos Integrados en los que se escolarice alumnado desde los 2 hasta los 16 años, o, en su caso, hasta los 18. Serán centros que contarán con un proyecto que integre distintas etapas educativas y que podrán tener también adscritas a ellos Escuelas Infantiles.

5.– Konfigurazioaren arabera, ikastetxeek unitate bat edo gehiago izan dezakete kurtso bakoitzeko, edo kurtso desberdinetako ikasleak unitate berean eskolatuta eduki ditzakete. Azken ikastetxe horiek nagusiki landa-eremukoa den ingurune geografiko batean badaude, eta gehienez sei unitate badituzte guztira, izen hau izango dute: "Eskola Txikiak". Ikastetxe horietako plazen eskaintza kokatuta dauden udalerriaren eskariari erantzuteko soilik egokituko da.»

5.– Por configuración, los centros docentes pueden contar con una unidad o más por curso o tener el alumnado de diferentes cursos escolarizados en una misma unidad. Cuando estos últimos centros estén ubicados en un entorno geográfico eminentemente rural y cuenten con un máximo de seis unidades de alumnos y alumnas en su conjunto, tendrán la denominación de "Eskola Txikiak". La oferta de plazas de estos centros se adecuará para atender únicamente la demanda del municipio en el que se ubiquen.»

Seigarren artikulua.– Otsailaren 3ko 21/2009 dekretuko 8. artikulua beste era batera idatzi dugu (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak). Honela geldituko da:

Artículo sexto.– Se da nueva redacción al artículo 8 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda como sigue:

«1.– Dekretu honen II. eta III. eranskinetan jasota daude unitate bakoitzeko izan beharreko gehieneko eta gutxieneko ikasle-kopuruak."

«1.– Los números máximos y mínimos de alumnos o alumnas por unidad son los que se recogen en los anexos II y III del presente Decreto.

2.– Nolanahi ere, hezkuntza-etapa jakin batean unitate bat osatzeko edo mantentzeko, beharrezkoa izango da gutxieneko ikasle kopuru bat izatea, kalitatezko hezkuntza-eskaintza bermatzeko eta hezkuntza-baliabideak arrazionalizatzeko eta optimizatzeko.

2.– No obstante, para conformar o mantener una unidad en una determinada etapa educativa será necesario contar con un número mínimo de alumnos y alumnas a fin de garantizar una respuesta educativa de calidad y de racionalizar y optimizar los recursos educativos.

Salbuespen modura, itunpeko ikastetxe pribatuek, eragin-eremuan diru publikoz mantentzen diren gainerako ikastetxeetan baino proportzio handiagoan eskolatzen badituzte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, edo berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituztenak, edo hezkuntza-sistemara ikasturtea hasi ondoren datozen ikasleak, konzertazioa eska dezakete, edo ikasgelak ratio txikiagoz mantentzea, baina ratio horrek inoiz ere ezingo du izan ikastetxe publikoetarako ezarrita dagoena baino txikiagoa.»

3.– Excepcionalmente, los centros privados concertados que escolaricen alumnado con necesidades educativas especiales, alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo o alumnado que deba incorporarse al sistema educativo una vez comenzado el curso escolar en proporción superior a la media de la del resto de los centros sostenidos con fondos públicos de una determinada área de influencia, podrán solicitar la concertación y/o el mantenimiento de las aulas con una ratio menor, que nunca será inferior a la establecida para los centros públicos.»

Zazpigarren artikulua.– Beste era batera idatzi ditugu otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuko 9. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira). Honela geratuko dira:

Artículo séptimo.– Se da una nueva redacción al párrafo 1 y párrafo 2 del artículo 9 del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda redactado como sigue:

«9. artikulua.– Eskola-maparen ebaluazioa.

«Artículo 9.– Evaluación del Mapa Escolar.

1.– Kontuan izanda dinamikoak diren elementuak direla unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzea eta horiek mamitzea, eta aldagai desberdinak sartzen direla jokoan, Hezkuntza Sailak ebaluazioa egiteko zenbait irizpide eta adierazle zehaztuko ditu, etengabeko egokitzapena eta hobekuntza lortzeko.

1.– El departamento competente en materia de educación, entendiendo que los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria y la materialización de los mismos son un elemento dinámico en los que intervienen diferentes variables, establecerá unos criterios e indicadores de evaluación en aras de su ajuste y mejora continua.

2.– Ikasleak Onartzea Bermatzeko Lurralde Batzordeek Eskola Mapa zertan den aztertu beharko dute, eta Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku-laguntza eman –horretarako baitaude–, ondo muga ditzaten eragin-eremuak eta eremu mugakideak».

2.– Las Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión deberán analizar la situación del Mapa Escolar para poder cumplir con su función de asesorar a los Delegados y Delegadas territoriales de Educación en la delimitación de las áreas de influencia y áreas limítrofes.»

Zortzigarren artikulua.– Aldatu egiten da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren 1. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo octavo.– Se modifica el párrafo 1 de la Disposición Adicional Primera del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda redactado como sigue:

«1.– Hezkuntza Sailak ikastetxe bakoitzean eman beharreko hizkuntza-ereduen eskaintza planifikatuko du, premien arabera, eta kontuan izanda aiten, amen eta tutoreen iritzia eta eremuko egoera soziolinguistikoa.»

«1.– El departamento competente en materia de educación planificará la oferta de los diferentes modelos lingüísticos a impartir en cada centro en función de las necesidades teniendo en cuenta la voluntad de los padres, madres, tutores o tutoras y la situación socio-lingüística de la zona.»

Bederatzigarren artikulua.– Ezabatu egiten da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak).

Artículo noveno.– Se elimina la Disposición Adicional Segunda del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hamargarren artikulua.– Aldatu egiten da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa, eta honela idatzita gelditzen da (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo décimo.– Se modifica la redacción de la Disposición Final Primera del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda redactada como sigue:

«Ikastetxeak atxikitzeko prozedurak Hezkuntza Sailak horretarako finkatzen dituen erregelamentazio espezifikoen bidez arautuko dira».

«Los procedimientos para la adscripción de centros se regirán por las reglamentaciones específicas que al efecto establezca el departamento competente en materia de educación.»

Hamaikagarren artikulua.– Aldatu egiten dira otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren titulua eta idazkera, eta honela idatzita gelditzen dira (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo undécimo.– Se modifica el título y la redacción de la Disposición Final Segunda del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que queda redactada como sigue:

«Bigarrena.– Ibilbide akademikoak.

«Segunda.– Itinerarios académicos.

Ikastetxeen antolamendu berria zehaztu ahala, Hezkuntza Sailak zehaztu eta ezarriko ditu udalerri, eskola-inguru edo barruti bakoitzaren ikastetxeen artean eratuko diren ibilbide akademikoak, ikasleek jakin dezaten zein den eskolatze-aldian egin dezaketen ibilbide akademikoa.»

A medida que vaya concretándose la nueva ordenación de centros docentes, el departamento competente en materia de educación definirá y establecerá los itinerarios académicos que se configuren entre los centros docentes de cada municipio, zona escolar o circunscripción, de tal manera que todo alumno y alumna conozca cuál es el itinerario académico que puede realizar a lo largo de su periodo de escolarización.»

Hamabigarren artikulua.– Ezabatu egiten dira otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrena eta laugarrena (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak).

Artículo duodécimo.– Se eliminan la Disposición Final Tercera y la Disposición Final Cuarta del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hamahirugarren artikulua.– I. eranskinean, aldatu egiten da «Beste irakaskuntza batzuk ematen dituzten ikastetxeak» atala, eta honela idatzita gelditzen da:

Artículo decimotercero.– En el Anexo I, se modifica el apartado «Centros que imparten otras enseñanzas», que queda redactado como sigue:

– Hezkuntza Bereziko ikastetxeak.

– Centros de Educación Especial.

– Helduen Hezkuntzako ikastetxeak.

– Centros de Educación de Personas Adultas.

– Hizkuntza Eskola Ofizialak.

– Escuelas Oficiales de Idiomas.

– Kirol Irakaskuntzen ikastetxeak.

– Centros de Enseñanzas Deportivas.

– Arte-eskolak.

– Escuelas de Arte.

– Musika edo Dantza Kontserbatorioak.

– Conservatorios de Música y/o Danza.

– Diseinuko Goi-mailako Eskolak.

– Escuelas superiores de Diseño.

– Musika edo Dantza Kontserbatorioak eta Goi-mailako Eskolak.

– Conservatorios o Escuelas Superiores de Música y/o Danza.

– Goi-mailako Antzezpen Eskolak.

– Escuelas superiores de Arte Dramático.

Hamalaugarren artikulua.– Aldatu egiten da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren II. eta III. eranskinen idazkera, eta honela idatzita gelditzen dira (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak):

Artículo decimocuarto.– Se modifica la redacción de los Anexos II y III del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que quedan redactados como sigue:

«II. ERANSKINA
«ANEXO II
IKASLEEN GEHIENEKO RATIOA UNITATE BAKOITZEKO
RATIO MÁXIMA DE ALUMNOS Y ALUMNAS POR UNIDAD

A) Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeak.

A) Centros sostenidos con fondos públicos.

1.– Irakaskuntza motaren arabera:

1.– Según los tipos de enseñanza:

1.1.– Haur Hezkuntza (lehenengo zikloa):

1.1.– Educación Infantil (primer ciclo):

– 0 urtekoen gelak: 8 ikasle.

– Aulas de 0 años: 8 alumnos o alumnas.

– 1 urtekoen gelak: 13 ikasle.

– Aulas de 1 año: 13 alumnos o alumnas.

– 2 urtekoen gelak: 18 ikasle.

– Aulas de 2 años: 18 alumnos o alumnas.

1.2.– Haur Hezkuntza (bigarren zikloa):

1.2.– Educación Infantil 2.º ciclo:

– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak. 23 ikasle.

– Centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación: 23 alumnos o alumnas.

– Itunpeko ikastetxeak: 25 ikasle.

– Centros concertados: 25 alumnos o alumnas.

1.3.– Lehen Hezkuntza:

1.3.– Educación Primaria:

– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak. 23 ikasle.

– Centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación: 23 alumnos o alumnas.

– Itunpeko ikastetxeak: 25 ikasle.

– Centros concertados: 25 alumnos o alumnas.

1.4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

1.4.– Educación Secundaria Obligatoria:

– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak. 25 ikasle.

– Centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación: 25 alumnos o alumnas.

– Itunpeko ikastetxeak: 30 ikasle.

– Centros concertados: 30 alumnos o alumnas.

1.5.– Batxilergoa:

1.5.– Bachillerato:

– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak. 27 ikasle.

– Centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación: 27 alumnos o alumnas.

– Itunpeko ikastetxeak: 35 ikasle.

– Centros concertados: 35 alumnos o alumnas.

1.6.– Lanbide Heziketa:

1.6.– Formación Profesional:

– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak:

– Centros públicos dependientes del departamento competente en materia de educación:

– Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH): 15 ikasle (salbuespenez 20 ikasle arte)

– Formación Profesional de Grado Básico (FPGB): 15 alumnos o alumnas (excepcionalmente hasta 20).

– Erdi-mailako Lanbide Heziketa (ELH) eta Goi-mailako Lanbide Heziketa (GLH): 20-25 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Medio (FPGM) y Grado Superior (FPGS): de 20 a 25 alumnos o alumnas.

– Espezializazio-kurtsoak: 20 ikasle.

– Cursos de Especialización: 20 alumnos o alumnas.

– Itunpeko ikastetxeak:

– Centros concertados:

– Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH): 15 ikasle (salbuespenez 20 ikasle arte)

– Formación Profesional de Grado Básico (FPGB): 15 alumnos o alumnas (excepcionalmente hasta 20).

– Erdi-mailako Lanbide Heziketa (ELH) eta Goi-mailako Lanbide Heziketa (GLH): 25 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Medio (FPGM) y Grado Superior (FPGS) 25 alumnos o alumnas.

– Espezializazio-kurtsoak: 20 ikasle.

– Cursos de Especialización: 20 alumnos o alumnas.

2.– Haur eta Lehen Hezkuntzan, maila desberdinetako ikasleak eta ikastaldeak bateratuz gero ikastetxe publikoetan, hauek izango dira ratioak:

2.– En Educación Infantil y Primaria, en caso de fusión de alumnos y alumnas y grupos de distintos niveles en centros públicos, las ratios serán:

2.1.– Bi adin desberdinetako ikasleak:

2.1.– Alumnado con 2 edades diferentes:

– 0 eta 1 urte: 7 ikasle.

– 0 y 1 años: 7 alumnos o alumnas.

– 1 eta 2 urte: 10 ikasle.

– 1 y 2 años: 10 alumnos o alumnas.

– 2 eta 3 urte: 18 ikasle.

– 2 y 3 años: 18 alumnos o alumnas.

– Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerakoak: 20 ikasle.

– Resto de Infantil y Primaria: 20 alumnos o alumnas.

2.2.– Hiru adin desberdinetako ikasleak: 15 ikasle.

2.2.– Alumnado con 3 edades diferentes: 15 alumnos o alumnas.

2.3.– Hiru adin desberdin baino gehiagoko ikasleak: 12 ikasle.

2.3.– Alumnado con más de 3 edades diferentes: 12 alumnos o alumnas.

Itunpeko ikastetxeetan maila desberdinetako ikastaldeak bateratuz gero, ratioak gelarako baimenduta dauden gehienekoak izango dira.

En el caso de fusión de grupos de distintos niveles en centros concertados, las ratios serán las máximas autorizadas para el aula.

B) Hezkuntza Sailaren mendekoak EZ ikastetxe publikoak.

B) Centros públicos NO dependientes del departamento competente en materia de educación:

Ikastalde bakoitzeko gehieneko ikasle-kopurua bat etorriko da indarrean dagoen araudiarekin eta entitate publikoek beren eskumenen arabera hartutako erabakiekin.»

El número máximo de alumnos y alumnas por grupo se ajustará a la normativa vigente y a los acuerdos adoptados por las distintas entidades públicas en virtud de sus competencias.»

«III. ERANSKINA
«ANEXO III
IKASLEEN GUTXIENEKO RATIOA UNITATE BAKOITZEKO
RATIO MÍNIMA DE ALUMNOS Y ALUMNAS POR UNIDAD

A) Diru publikoarekin mantendutako ikastetxeak.

A) Centros sostenidos con fondos públicos.

1.– "Eskola Txikiak" edo "ikastetxe unitarioak".

1.– "Eskola Txikiak" o "centros unitarios".

Eskola Txiki bat mantentzeko, beharrezkoa izango da:

Para mantener una Eskola Txikia serán necesarios:

a) 2 eta 6 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloetako ikasleak eskolatzen badituzte:

a) Si escolarizan alumnado de 1.º y 2.º ciclo de Educación Infantil de los 2 a los 6 años:

– 8 ikasle.

– 8 alumnos o alumnas.

b) 2 eta 12 urte bitarteko ikasleak eskolatzen badituzte:

b) Si escolarizan alumnado de 2 a 12 años:

– 18 ikasle.

– 18 alumnos o alumnas.

Bi etapa horiek eskolatzen badituzte, batera bete behar dituzte a eta b puntuetan finkatutako irizpideak.

Si escolarizan ambas etapas, deberán cumplir simultáneamente los criterios establecidos en los dos puntos anteriores a y b.

Ratio horiek malgutasunez aplikatu ahal izango dira, baldin eta ikastetxea udalerrian funts publikoekin babestutako bakarra bada, udala argi eta garbi inplikatuta badago, jaiotzen eboluzioa positiboa bada eta udalerriko familien % 80k aukeratzen badute seme-alabak Eskola Txikian eskolatzea.

Estas ratios podrán contemplarse con flexibilidad cuando se trate del único centro sostenido con fondos públicos del municipio, el Ayuntamiento esté claramente implicado, la evolución de los nacimientos sea favorable y cuando una proporción del 80 % de las familias del municipio opte por escolarizar a sus hijos e hijas en la Eskola Txikia.

Haur Hezkuntzako eta/edo Lehen Hezkuntzako etapetan hezkuntza-eskaintzarik ez duten ikastetxe eta/edo udalerriek, eskaintza hori martxan jartzea proposatu ahal izateko, elkarren segidako hiru mailatarako 12 ikasleko denbora-proiekzioa izan beharko dute, gutxienez, eskaintzaren bideragarritasuna ziurtatzeko, eta, gainera, aurreko paragrafoan zerrendatutako hiru baldintzak bete beharko dituzte.

Aquellos centros y/o municipios que no tengan oferta educativa en las etapas de Educación Infantil y/o Educación Primaria, para poder plantear el inicio de la misma, necesitarán contar con una proyección temporal de al menos 12 alumnos y alumnas de tres niveles consecutivos para asegurar su viabilidad será preciso, además, que concurran las tres circunstancias enumeradas en el párrafo anterior.

2.– Hezkuntza-maila bakoitzeko ikasle-talde bat edo gehiago dituzten ikastetxeak.

2.– Centros que cuentan con uno o más grupos de alumnos y alumnas por nivel educativo.

2.1.– Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak:

2.1.– Centros de Educación Infantil y Primaria:

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, gutxienez 11 ikasle beharko dira ikastalde bat osatzeko, salbu eta ezinezkoa bada elkarren segidako beste adin bateko ikastalde batekin bateratzea.

En los centros públicos dependientes del Departamento de Educación, no se podrá conformar un grupo si no existen como mínimo 11 alumnos o alumnas, salvo que no se pueda fusionar con otro grupo de otra edad consecutiva.

Itunpeko ikastetxeetan, berriz, ikastalde bat osatzeko gutxieneko kopurua kalkulatzeko, erreferentzia gisa hartuko da ikastetxearen eragin-eremuko ikastetxe publikoetako ikasleen batez besteko kopurua. Edonola ere, ez da ikastalderik osatuko gutxienez 13 ikasle ez badaude, salbu eta ezinezkoa bada elkarren segidako beste adin bateko ikastalde batekin bateratzea, udalerriko ikastetxe bakarra bada (halakoetan, 11 ikasle beharko dira) edo Administrazioak ikastetxea hezkuntza-konplexutasun oso handiko ikastetxetzat jota badauka (halakoetan, 8 ikasle beharko dira).

En centros concertados, el número mínimo para la creación de grupo tomará como referencia la relación media de alumnado en los centros públicos de su área de influencia. En todo caso, no se podrá conformar un grupo si no existen como mínimo 13 alumnos o alumnas, salvo que no se pueda fusionar con otro grupo de otra edad consecutiva, que sea el único centro educativo de su municipio, en cuyo caso será de 11, o que se trate de un centro considerado por la administración como de complejidad educativa muy alta, siendo, en este caso, el mínimo de alumnado de 8.

2.2.– Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak:

2.2.– Centros de Educación Secundaria:

2.2.1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

2.2.1.– Educación Secundaria Obligatoria.

Gaur egun etapa honetako hezkuntza-eskaintza duten ikastetxeetan, gutxienez 17 ikasle beharko dira ikastalde bat osatzeko.

En aquellos centros que cuentan en la actualidad con oferta educativa de esta etapa no se podrá conformar un grupo si no existen como mínimo 17 alumnos o alumnas.

Hezkuntza-etapa hori ez duten ikastetxeek, lehen aldiz hura eskaintzeko, maila bakoitzeko bi ikasle-taldeko denbora-proiekzioa izan beharko dute.

Aquellos centros docentes que no tengan esta etapa educativa, para poder ofertarla por primera vez, necesitarán contar con una proyección temporal de dos grupos de alumnos y alumnas por nivel.

2.2.2.– Batxilergoa.

2.2.2.– Bachillerato.

Irakaskuntza hauek eskaintzen dituzten ikastetxeetan, batxilergo-modalitate jakin bateko ikastalde bat osatu ahal izateko, gutxienez 17 ikasle beharko dira dagokion hizkuntza-ereduan, salbu eta planifikazioaren arloan eskumena duten zuzendaritzek berariaz baimendutako salbuespeneko kasuetan.

En aquellos centros con oferta educativa de estas enseñanzas para que se pueda formar un grupo de una determinada modalidad se necesitará un mínimo de 17 alumnos y alumnas en el correspondiente modelo lingüístico, salvo en casos excepcionales que deberán ser autorizados expresamente por la Dirección o Direcciones competentes en materia de planificación.

Hizkuntza-eredu jakin batean ikastalde bakarra dagoenean eta, hizkuntza dela eta, ezinezko denean bi eredu desberdinetako ikasleak elkartzea, modalitate bakoitzean, eredu horretako 10 ikasle beharko dira, gutxienez. Ondorioz, modalitate bateko baino gehiagoko ikastalde bat osatzeko, gutxienez hizkuntza-eredu bereko 20 ikasle beharko dira.

Cuando en un modelo lingüístico concreto solo exista un grupo y no sea posible, por motivos idiomáticos, juntar alumnado de dos modelos diferentes, el mínimo exigido en dicho modelo será de 10 alumnos y alumnas de cada modalidad. En consecuencia, para poder formar grupo con alumnado de varias modalidades será necesario contar con un mínimo de 20 alumnos y alumnas del mismo modelo lingüístico.

Ikasketa horiek eskaintzen ez dituzten ikastetxeek, lehen aldiz eskainiko badituzte, maila bakoitzeko bi ikasle-taldeko denbora-proiekzioa izan beharko dute.

Aquellos centros docentes que no impartan estas enseñanzas, para poder ofertarlas por primera vez, necesitarán contar con una proyección temporal de dos grupos de alumnos y alumnas por nivel.

2.2.3.– Lanbide Heziketa:

2.2.3.– Formación Profesional:

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, unitate bat osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua:

En los centros públicos dependientes del Departamento de Educación, el número mínimo de alumnado para conformar una unidad de:

– Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH): 10 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Básico (FPGB): 10 alumnos o alumnas.

– Erdi-mailako (ELH) eta Goi-mailako Lanbide Heziketa (GLH): 12 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Medio (FPGM) y Grado Superior (FPGS): 12 alumnos o alumnas.

– Espezializazio-kurtsoak: 9 ikasle.

– Cursos de especialización: 9 alumnos o alumnas.

Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintzaren unitateko gutxieneko ratioa kopuru txikiago batera egokitu ahal izango da, produkzio-jarduerako eta/edo zerbitzuetako sektoreen beharrizanen arabera, bai eta zikloa ematen den eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren arabera ere.

La ratio mínima por unidad de la oferta educativa de las enseñanzas de Formación Profesional podrá ser ajustada a un número menor dependiendo de las necesidades de los diferentes sectores de la actividad productiva y/o de servicios, así como la realidad socio-económica de la comarca donde se imparta el ciclo.

Itunpeko ikastetxeetan, unitate bat osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua:

En los centros concertados, el número mínimo de alumnado para conformar una unidad de:

– Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH): 10 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Básico (FPGB): 10 alumnos o alumnas.

– Erdi-mailako Lanbide Heziketa (ELH) eta Goi-mailako Lanbide Heziketa (GLH): 12 ikasle.

– Formación Profesional de Grado Medio (FPGM) y Grado Superior (FPGS) 12 alumnos o alumnas.

– Espezializazio-kurtsoak: 9 ikasle.

– Cursos de Especialización: 9 alumnos o alumnas.

Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintzaren unitateko gutxieneko ratioa kopuru txikiago batera egokitu ahal izango da, produkzio-jarduerako eta/edo zerbitzuetako sektoreen beharrizanen arabera, bai eta zikloa ematen den eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren arabera ere.

La ratio mínima por unidad de la oferta educativa de las enseñanzas de Formación Profesional podrá ser ajustada a un número menor dependiendo de las necesidades de los diferentes sectores de la actividad productiva y/o de servicios, así como la realidad socio-económica de la comarca donde se imparta el ciclo.

B) Hezkuntza Sailaren mendekoak EZ ikastetxe publikoak.

B) Centros públicos NO dependientes del departamento competente en materia de educación:

Ikastalde bakoitzeko gutxieneko ikasle-kopurua bat etorriko da indarrean dagoen araudiarekin eta entitate publikoek beren eskumenen arabera hartutako erabakiekin.»

El número mínimo de alumnos y alumnas por grupo se ajustará a la normativa vigente y a los acuerdos adoptados por las distintas entidades públicas en virtud de sus competencias.»

Hamabosgarren artikulua.– Ezabatu egiten da otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren IV. eranskina (dekretu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak).

Artículo decimoquinto.– Se elimina el Anexo IV del Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Euskal hezkuntza-zerbitzu publikoa dekretu honen arabera ematen duten ikastetxeak antolatzeko, planifikatzeko eta egokitzeko prozesua progresiboa izango da, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo lau ikasturteetan burutuko baita; beraz, dekretuan jasota dauden aldaketak eta egokitzapenak egin bitartean, indarrean egoten jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko ikastetxeen egungo plangintzak.

La ordenación, planificación y adecuación de los centros que prestan el servicio público vasco de educación de acuerdo con lo establecido en este decreto, se realizará de forma progresiva durante los cuatro cursos escolares siguientes a la publicación del presente Decreto en el Boletín Oficial del País Vasco, por lo que, en tanto no se vayan produciendo las modificaciones y adaptaciones establecidas en él, seguirá siendo plenamente vigente la actual planificación de centros docentes de enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma Vasca.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 28n.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de febrero de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental