Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea

N.º 51, martes 14 de marzo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1306
1306

29/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, hura ebaluatzeari eta aitortzeari, eta hura osatzen duten karguak uzteari buruzkoa.

DECRETO 29/2023, de 28 de febrero, sobre el acceso a la función directiva, la formación, la evaluación y el reconocimiento de su ejercicio, y el cese de los cargos que la integran, en los centros públicos de enseñanza no universitaria titularidad del departamento competente en materia de educación.

Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua (horren bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko) izan da ikastetxe horietako zuzendaritza-taldeak hautatzeko, izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedura arautu duena, Euskal Eskola Publikoaren Legean oinarrituta, ekainaren 13ko 3/2008 Legea (Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarren aldiz aldatzeari buruzkoa) xedatutakoa betez.

El Decreto 22/2009, de 3 de febrero, sobre el procedimiento de selección del Director o Directora y el nombramiento y el cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, ha venido siendo la norma rectora para regular el procedimiento de selección, nombramiento y cese de los equipos directivos en estos centros desde su promulgación en cumplimiento de lo dispuesto en la Ley 3/2008, de 13 de junio, de segunda modificación de la Ley de la Escuela Pública Vasca.

22/2009 Dekretua argitaratu zenetik gaur arte, hezkuntza eskumena duen saileko sailburuaren aginduz, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko sei merezimendu-lehiaketa deitu dira. Agindu horiek zehatzago zehaztu dituzte izangaiek bete beharreko baldintzak, bai eta hautaketa-prozesua (egutegia eta prozedura) zein parte hartuko duten ikastetxeak ere.

Desde la publicación del decreto 22/2009 hasta la fecha, por orden de la consejera o consejero titular del departamento competente en materia de educación, se han convocado seis concursos de méritos para la selección de las directoras o directores de los centros docentes no universitarios. Esas órdenes han concretado de manera más precisa los requisitos que han de cumplir las personas aspirantes, así como el proceso de selección (calendario y procedimiento) y los centros educativos participantes.

Era berean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak (LOMLOE) zenbait aldaketa egin ditu ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko prozesua arautzen duen oinarrizko araudian (V. tituluko VI. kapituluan jasotakoak, ikastetxe publikoen zuzendaritzarako esparruaren barruan).

Así mismo, la Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOMLOE), ha introducido ciertos cambios en la normativa básica reguladora del proceso de selección de las directoras y directores de los centros públicos docentes (recogidos en el Capítulo VI del Título V, dentro del marco para la dirección de los centros públicos).

Ikerketek zein hezkuntza-praktikek gero eta nabarmenago aitortu dute ikastetxeetako zuzendariek eta, hedaduraz, zuzendaritza-taldeko gainerako kideek zeregin garrantzitsua dutela, bai antolaketari eta kudeaketari dagokienez, bai hezkuntza-erantzunaren kalitatea etengabe berritzea eta hobetzea sustatzen duten alderdiei dagokienez. Gaur egun, badirudi eskola-zuzendaritzaren garrantzia eztabaidatik kanpo dagoela. Ez dago ebidentzia hori ukatzeko gai den ikerketarik, ebaluaziorik edo praktikarik.

Tanto la investigación como la práctica educativa han venido reconociendo de forma cada vez más evidente el relevante cometido que las directoras y directores de los centros escolares y, por extensión, el resto del equipo directivo, desempeñan en la buena marcha de estos, tanto en los aspectos organizativos y de gestión, como en aquellos que promueven la innovación y la mejora continua de la calidad de la respuesta educativa. En la actualidad, la importancia de la dirección escolar es una de las cuestiones que parece situarse fuera del debate. No existe investigación, evaluación o práctica que sea capaz de negar esta evidencia.

XXI. mendeko eskola-zuzendaritzak konpetentziak eta lidergo-estiloak behar ditu, hezkuntza-testuinguru eta -erronka berriei erantzungo dieten estrategia berriak bultzatzeko. Hezkuntza-komunitateko kide guztiak helburu komunetara motibatzeko gai izango den eskola-zuzendaritza, aurreikusitako xedeak erdietsi eta bereziki ikasleen hezkuntza-arrakasta zein pertsonala lortzeko.

La dirección escolar del siglo XXI requiere de unas competencias y estilos de liderazgo que impulsen nuevas estrategias para dar respuesta a los nuevos contextos y retos educativos. Una dirección escolar que sea capaz de motivar a todos los miembros de la comunidad educativa hacia objetivos comunes y de este modo se logren las metas previstas, especialmente las orientadas a lograr el éxito educativo y personal del alumnado.

Testuinguru horretan, hezkuntza-lidergoaren rol berriak sustatzeko erregulazio berriak behar dira euskal hezkuntza-sistemak dituen erronkei aurre egiteko. Beharrezkoa da zuzendaritza-talde egonkorrak proiektu komunitario eta kolektibo baten lider bihurtzea, ikaskuntzen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bultzatzeko.

En este contexto, se requiere de nuevas regulaciones que hagan posible fomentar nuevos roles de liderazgo educativo para hacer frente a los retos que tiene el sistema educativo vasco. Es preciso que equipos directivos estables se conviertan en líderes de un proyecto comunitario y colectivo con objeto de promover la calidad de los aprendizajes y la mejora continua.

Hori dela eta, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe publikoetako eskola-zuzendaritzen gaian sakontzea, erronkak identifikatu eta horiei helduko dieten jarduerak gauzatzeko, bai eta hezkuntza publikoa hobetzeko palanka gisa jardungo duen kalitatezko eskola-zuzendaritzarantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten jarduerak ezartzeko ere.

Es por ello necesario ahondar en la cuestión de la dirección escolar en los centros públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) para poder identificar los retos existentes e implementar actuaciones que los aborden y nos permitan avanzar hacia una dirección escolar de calidad que actúe como palanca para mejorar la educación pública.

Halaber, dekretu berri honen xedea da unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien eginkizunetarako sarbidea, eta zuzendarien zein zuzendaritza-taldeen prestakuntza, ebaluazioa, aintzatespena eta zuzendaritzako kargu-uzteak arautzea.

Así pues, el objeto de este nuevo decreto es la regulación del acceso a la función directiva, la formación, la evaluación y el reconocimiento de su ejercicio, y el cese de los cargos que la integran en los centros docentes públicos no universitarios.

Helburua da gure ikastetxeetako zuzendaritza-lana bultzatu eta balioa ematea, zuzendariak gidatutako zuzendaritza-taldeak horien gobernantzaren ardatzean kokatuz. Bestalde, zuzendaritza-lana gauzatzea erronka profesional zirraragarri eta erakargarri bihurtu nahi da, ikastetxe publikoek zuzendaritza-proiektuekin lan egin ahal izan dezaten, irakasleen hezkuntzako esku-hartzea hobetzeko eta, horrekin batera, ikasleen emaitzak hobetzeko.

Se trata, por una parte, de impulsar y dar valor al desempeño del ejercicio de la función directiva en nuestros centros educativos, situando en el eje de la gobernanza de estos a los equipos directivos liderados por la directora o director. Por otro lado, se quiere convertir el ejercicio de la función directiva en un reto profesional apasionante y atrayente, de tal modo que los centros educativos públicos cuenten con direcciones estables que puedan trabajar con proyectos de dirección que propicien la mejora de la intervención educativa del profesorado y con ella, la de los resultados del alumnado.

Dekretu honek sei kapitulu ditu, guztira hogeita bi artikulu, xedapen gehigarri bat, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken bi xedapen.

Este Decreto se estructura en seis capítulos, un total de veintidós artículos, una disposición adicional, tres disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y dos disposiciones finales.

I. kapituluak alderdi orokorrak garatzen ditu, xedea eta aplikazio-eremua nahiz zuzendaritzaren jarduna definituz, eta hasiera-hasieratik zuzendaritza-taldearen lanaren garrantzia azpimarratuz. Araubidez ikastetxeko zuzendariari esleitzen zaizkion eskumenak ezartzeaz gain, zuzendaritza taldeko kide guztien lan koordinatua azpimarratzen da, eta taldearen osaera zehazten da.

El Capítulo I desarrolla los aspectos generales, definiendo tanto el objeto y ámbito de aplicación como el ejercicio de la dirección, subrayando desde un primer momento la importancia de la labor del equipo directivo. Además de regular las competencias que normativamente se le atribuyen a la directora o director del centro, se hace hincapié en el trabajo coordinado de todos los miembros del equipo directivo; definiendo la composición del mismo.

II. kapitulua zuzendaritza-taldeen prestakuntzari buruzkoa da. Kapitulu honetan honako hauek aurreikusten dira: zuzendaritza-funtzioa betetzeko prestakuntza, zuzendaritza-karguan hasi aurreko prestakuntza-programak eta etengabeko prestakuntza; hori guztia zuzendaritza, hezkuntza-kudeaketa eta ikastetxeko lidergoari buruzko ezagutza teknikoak eta profesionalak eguneratzeko testuinguru batean, eta helburu nagusia eskola-emaitzak hobetzea eta ikasleen hezkuntza-arrakasta lortzea da.

El Capítulo II está dedicado a la formación de los equipos directivos. Este capítulo prevé la formación para el ejercicio de la función directiva, los programas de formación para la incorporación al ejercicio de la función directiva, así como la formación permanente, todo ello en un contexto de actualización de conocimientos técnicos y profesionales en dirección, gestión educativa y liderazgo en el centro y que tiene como finalidad principal la mejora de los resultados escolares y el éxito educativo del alumnado.

III. kapituluak zuzendaritza-taldeak hautatzeko prozesua ezartzen du. Besteak beste, honako hauek definitzen dira: hautagaien betekizunak, hautaketa-batzordeen osaera eta funtzionamendua, eta zuzendaritza-proiektuaren ezaugarriak agintaldirako. Hautagaiak hautatu eta baloratzeko irizpideak ere arautzen dira.

El Capítulo III establece el proceso de selección de los equipos directivos. Se definen, entre otros, los requisitos de las personas aspirantes, la composición y funcionamiento de las comisiones de selección, así como las características del proyecto de dirección para el periodo de mandato para el que ha sido elaborado. También se regulan los criterios de selección y valoración de candidaturas.

IV. kapituluak zuzendaritza-taldeen izendapenarekin, iraupenarekin eta kargu-uztearekin lotutako alderdiak jasotzen ditu. Bertan, zuzendaritza-proiektua duten zuzendaritzen izendapenez gain, zuzendaritza-taldeen ezohiko izendapena arautzen da. Kapitulu horren barruan, nabarmendu behar da ezohiko izaeraz izendatutako zuzendariek dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako zuzendaritza-funtzioari buruzko prestakuntza-programa gainditu beharko dutela, eta izendapen hori ezartzen den aldiari dagokion jarduera-plan bat aurkeztu beharko dutela, ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

El Capítulo IV recoge los aspectos relacionados con el nombramiento, duración y cese de los equipos directivos. Dentro de este capítulo además de los nombramientos de las direcciones con proyecto de dirección se regula el nombramiento de los equipos directivos con carácter extraordinario. Dentro de este capítulo cabe destacar que los directores y directoras nombrados con carácter extraordinario deberán superar el programa de formación sobre el desarrollo de la función directiva previsto en el artículo 5 de este Decreto y presentar un plan de actuación referido al período por el cual se establezca este nombramiento, en concordancia con el proyecto educativo de centro.

V. kapituluak zehazten ditu hezkuntza Ikuskaritzari dagokion zuzendaritza-funtzioa ebaluatzeko oinarrizko printzipioak. Ebaluazioaren helburua da, ebaluazio positiboa nork lortzen duen eta nork lortzen ez duen erabakitzeaz gain, zuzendaritza-lana hobetzen laguntzea; izan ere, horregatik da garrantzitsua ebaluazioaren prestakuntza-izaera.

El Capítulo V determina los principios básicos de la evaluación de la función directiva que corresponderá a la Inspección de educación. Esta evaluación tiene como objeto, además de emitir un juicio sobre quiénes obtienen una evaluación positiva y quiénes no la alcanzan, ayudar a la mejora del desempeño de la labor directiva, de ahí la importancia que se le da a su carácter formativo.

Azkenik, VI. kapituluak zuzendaritza-lana aintzatesteko neurriak eta zuzendaritza-lana betetzearen ebaluazio positiboaren ondorioak xedatzen ditu.

Por último, el Capítulo VI dispone las medidas para el reconocimiento del ejercicio de la dirección y los efectos de una evaluación positiva del desempeño de la función directiva.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean adierazitako izapideak egin ondoren, Euskadiko Hezkuntza Kontseiluari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, una vez realizados los trámites previstos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres, oído el Consejo Escolar de Euskadi y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de febrero de 2023.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ALDERDI OROKORRAK
ASPECTOS GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honen xedea da hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren titulartasuneko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendaritza-eginkizunerako sarbidea, prestakuntza, ebaluazioa eta haren jardunaren aintzatespena arautzea, bai eta hura osatzen duten karguen kargu-uztea ere, salbu Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuetan, ikastetxe horiek beren berariazko araudiaren arabera arautuko baitira.

El presente Decreto tiene por objeto regular el acceso a la función directiva, la formación, la evaluación y el reconocimiento de su ejercicio y el cese de los cargos que la integran, en los centros públicos de enseñanza no universitaria titularidad del departamento competente en materia de educación, con excepción del Instituto Vasco de Educación a Distancia y de los Centros Integrados de Formación Profesional, que se regirán por su normativa específica.

2. artikulua.– Zuzendaritzan jardutea.

Artículo 2.– Ejercicio de la dirección.

1.– Zuzendaritza-taldeak gauzatzen du ikastetxe publikoen zuzendaritza, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren, ikastetxeko hezkuntza proiektuaren eta zuzendaritza-proiektuaren esparruan, edo, ezohiko izendapenen kasuan, jarduketa-planaren esparruan, zuzendariaren koordinazio eta gidaritzapean. Zuzendaritza-proiektua abian jartzeak ikastetxeko pertsona bakarreko organoen eta kide anitzeko organoen ekintza orientatzen eta lotesten du.

1.– La dirección de los centros públicos la ejerce el equipo directivo, en el marco del ordenamiento jurídico vigente, del proyecto educativo de centro y del proyecto de dirección o, en el caso de nombramientos con carácter extraordinario, del plan de actuación, bajo la coordinación y liderazgo de la directora o director. La implementación del proyecto de dirección orienta y vincula la acción del conjunto de órganos unipersonales y colegiados del centro.

2.– Zuzendaritza-taldeak era koordinatuan beteko ditu bere funtzioak, zuzendariaren jarraibideen eta araudiak ezarri dizkion funtzioen arabera.

2.– El equipo directivo trabajará de forma coordinada en el desempeño de sus funciones, conforme a las instrucciones de la directora o director y las competencias específicas legalmente establecidas.

3.– Zuzendaritza-taldea ikastetxe publikoetako gobernu-organo betearazlea da, eta, gutxienez, zuzendariak, ikasketaburuak eta idazkariak osatuko dute.

3.– El equipo directivo, órgano ejecutivo de gobierno de los centros públicos, estará integrado, al menos, por la directora o director, la o el jefe de estudios y la secretaria o secretario.

4.– Ikastetxe bakoitzaren antolakuntza- eta jarduera-araudiak, aurrekoez gain, zuzendaritza-taldeko beste kide batzuk ere aurreikusi ahal izango ditu, zehaztutakoez bestelakoak.

4.– El reglamento de organización y funcionamiento propio de cada centro podrá prever, además de los anteriores, la existencia de otros integrantes del equipo directivo distintos a los especificados.

5.– Araudi bidez ezarri ahal izango da zuzendariorde bat izatea. Kasu hauetan, zuzendariordea zuzendaritza-taldeko kide izango da eta, besteak beste, zuzendaria ordezkatuko du hura gaixotzen edo kanpoan bada, kargualdian eten edo kargugabetzen badute, legez ezarritako prozedura bidez ordezkorik izendatu arte, hain zuzen. Zuzendariordearen kargua ez dagoen ikastetxeetan, ikastetxeko ikasketaburuak ordezkatuko du zuzendaria gorago aipatutako kasuetan.

5.– Reglamentariamente podrá establecerse la existencia del cargo de vicedirectora o vicedirector. En estos casos, la vicedirectora o vicedirector formará parte del equipo directivo y tendrá, entre otras funciones, la de sustituir a la directora o director en los casos de enfermedad, ausencia, suspensión o cese, hasta su sustitución por el procedimiento legalmente establecido. En los centros en los que no exista el cargo de vicedirectora o vicedirector, la sustitución de la directora o director en los casos antes citados corresponderá a la jefa o jefe de estudios del centro.

6.– Zuzendaritza-taldeak lidergo pedagogikoa gauzatuko du, eta bere ikastetxean autoebaluazio- eta hobekuntza-prozesuak garatzea sustatuko du, zuzendaritza-proiektuan ezarritako jarraibideen bidez, ikasleen hezkuntza-arrakasta lortzeko eta eskola-emaitzak hobetzeko.

6.– El equipo directivo ejercerá el liderazgo pedagógico y fomentará el desarrollo de procesos de autoevaluación y mejora en su centro, por medio de las directrices establecidas en su proyecto de dirección, para la consecución del éxito educativo de su alumnado y la mejora de sus resultados escolares.

7.– Zuzendaritza-taldeak indarrean dagoen araudian ezarritako eskumenak izango ditu, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien parte-hartzea eta lankidetza sustatuko ditu erabakiak hartzerakoan, elkarren arteko gobernantzaren alde eginez.

7.– El equipo directivo ostentará y ejercerá las competencias establecidas en la normativa vigente y fomentará la participación y colaboración de todos los miembros de la comunidad educativa en la toma de decisiones, favoreciendo su gobernanza.

8.– Zuzendaritza-taldea ikastetxeko hezkuntza proiektuaren helburuen lorpen-mailaren erantzule izango da zuzendaritza-proiektuan zehaztutakoaren arabera, eskola-komunitatearen zein hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren aurrean.

8.– El equipo directivo responderá del grado de consecución de los objetivos del proyecto educativo de acuerdo con el proyecto de dirección ante la comunidad escolar y el departamento competente en materia de educación.

3. artikulua.– Zuzendariaren eskumenak.

Artículo 3.– Competencias de la directora o director.

Zuzendariaren eskumenak honako hauek dira:

Son competencias de la directora o director:

a) Ikastetxearen ordezkari izatea, ikastetxean hezkuntza-administrazioa ordezkatzea, eta administrazio horri hezkuntza-komunitatearen planteamenduak, asmoak eta premiak helaraztea.

a) Ostentar la representación del centro, representar a la Administración educativa en el mismo y hacerle llegar a esta los planteamientos, aspiraciones y necesidades de la comunidad educativa.

b) Ikastetxeko jarduera guztiak zuzentzea eta koordinatzea, irakasleen klaustroari eta ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari (OOGa) esleitutako eskumenak eragotzi gabe.

b) Dirigir y coordinar todas las actividades del centro, sin perjuicio de las competencias atribuidas al claustro del profesorado y al órgano de máxima representación (OMR).

c) Zuzendaritza pedagogikoa gauzatzea, hezkuntza-berrikuntza sustatzea eta ikastetxearen hezkuntza proiektuaren helburuak lortzeko planak bultzatzea.

c) Ejercer la dirección pedagógica, promover la innovación educativa e impulsar planes para la consecución de los fines del proyecto educativo del centro.

d) Legeak eta indarrean diren gainerako xedapenak betetzen direla bermatzea.

d) Garantizar el cumplimiento de las leyes y demás disposiciones vigentes.

e) Ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea.

e) Ejercer la jefatura de todo el personal adscrito al centro.

f) Ikastetxeko elkarbizitza hobetzea, gatazkak konpontzeko bitartekotza bermatzea eta ikasleei dagozkien neurri zuzentzaileak ezartzea indarrean den araudia beteta, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Horretarako, ikastetxeetan gatazkak konpontzeko prozedurak arintzea sustatuko da.

f) Favorecer la convivencia en el centro, garantizar la mediación en la resolución de los conflictos e imponer las medidas correctoras que correspondan al alumnado, en cumplimiento de la normativa vigente, sin perjuicio de las competencias atribuidas al órgano de máxima representación del centro. A tal fin, se promoverá la agilización de los procedimientos para la resolución de los conflictos en los centros.

g) Ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana sendotzeko, familiekiko, erakundeekiko eta organismoekiko lankidetza bultzatzea, eta eskola-giro egokia sustatzea, lagungarri izan dadin ikasleek ezagutzetan eta balioetan prestakuntza integrala jasotzeko eta ikasketa-ohiturak sustatzeko.

g) Impulsar la colaboración con las familias, con instituciones y con organismos que faciliten la relación del centro con el entorno, y fomentar un clima escolar que favorezca el estudio y el desarrollo de cuantas actuaciones propicien una formación integral en conocimientos y valores de las alumnas y alumnos.

h) Ikastetxearen barne-ebaluazioak bultzatzea eta kanpo-ebaluazioetan eta irakasleen ebaluazioan laguntzea.

h) Impulsar las evaluaciones internas del centro y colaborar en las evaluaciones externas y en la evaluación del profesorado.

i) Ikastetxeko ordezkaritza organo gorenaren eta irakasleen klaustroaren ekitaldi akademikoetarako eta bilkuretarako deialdia egitea eta ekitaldi horiek zuzentzea, eta haiek beren eskumenen eremuan hartutako erabakiak betearaztea.

i) Convocar y presidir los actos académicos y las sesiones del órgano de máxima representación y del claustro del profesorado del centro y ejecutar los acuerdos adoptados, en el ámbito de sus competencias.

j) Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzea, gastuak ikastetxearen aurrekontuaren arabera baimentzea, ordainketak agintzea eta ikastetxearen ziurtapen eta dokumentu ofizialei oniritzia ematea, eta hori guztia hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ezartzen duenari jarraituz.

j) Realizar las contrataciones de obras, servicios y suministros, así como autorizar los gastos de acuerdo con el presupuesto del centro, ordenar los pagos y visar las certificaciones y documentos oficiales del centro, todo ello de acuerdo con lo que establezca el departamento competente en materia de educación.

k) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailari zuzendaritza-taldeko kideen izendapena eta kargu-uztea proposatzea, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari eta irakasleen klaustroari jakinarazi ondoren.

k) Proponer al departamento competente en materia de educación el nombramiento y cese de los miembros del equipo directivo, previa información al claustro del profesorado y al órgano de máxima representación del centro.

l) Esperimentazioa, berrikuntza pedagogikoak, hezkuntza-programak, lan-planak, antolatzeko moduak eta elkarbizitza-arauak sustatzea, eta eskola-egutegia edo eremuen, arloen edo ikasgaien eskola-ordutegia zabaltzea, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ezartzen dituen baldintzetan eta aplikatu beharreko araudiak ahalbidetzen dituen aukeren barruan, lan-araudia barne, inolako diskriminaziorik eragin gabe, eta familiei ekarpenik edo hezkuntza-administrazioei eskakizunik ezarri gabe.

l) Promover experimentaciones, innovaciones pedagógicas, programas educativos, planes de trabajo, formas de organización, normas de convivencia, ampliación del calendario escolar o del horario lectivo de áreas, materias o ámbitos, en los términos que establezca el departamento competente en materia de educación y dentro de las posibilidades que permita la normativa aplicable, incluida la laboral, sin que, en ningún caso, suponga discriminación de ningún tipo, ni se impongan aportaciones a las familias ni exigencias para las Administraciones educativas.

m) Ikastetxeko hezitzaile-taldearen kualifikazioa eta prestakuntza sustatzea, bai eta ikerketa eta esperimentazioa eta hezkuntza-berrikuntza ere.

m) Fomentar la cualificación y formación del equipo docente, así como la investigación, la experimentación y la innovación educativa en el centro.

n) Ikastetxearen irakaskuntza-plangintza eta -antolamendua diseinatzea, ikastetxeko urteko planean jasota.

n) Diseñar la planificación y organización docente del centro, recogida en el plan anual de centro.

ñ) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak esleitzen dion beste edozein.

ñ) Cualesquiera otras que le sean encomendadas por el departamento competente en materia de educación.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZUZENDARITZA-TALDEEN PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN DE LOS EQUIPOS DIRECTIVOS

4. artikulua.– Zuzendaritza-funtzioa betetzeko prestakuntza.

Artículo 4.– Formación para el ejercicio de la función directiva.

1.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, irakasleen etengabeko prestakuntza arautzen duen arau-esparruaren barruan, eskainiko ditu zuzendaritza-funtzioarekin, hezkuntza-kudeaketarekin eta hezkuntza-lidergoarekin lotutako prestakuntza-jarduerak. Prestakuntza horrek ez du ordezkatuko, inola ere, dekretu honetako 5. artikuluan jasotako zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa.

1.– El departamento competente en materia de educación ofertará dentro de su marco normativo por el que se regula la formación continua del profesorado actividades formativas relacionadas con la función directiva, gestión educativa y liderazgo educativo, dirigidas a todo el profesorado. Esta formación no sustituirá en ningún caso al programa específico de formación sobre competencias para el desempeño de la función directiva recogido en el artículo 5 del presente Decreto.

2.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-taldeko kide guztientzat eskainiko ditu zuzendaritza-funtzioan sartzeko eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoak, eta kide horiek programa horietan parte har dezaten sustatuko du.

2.– El departamento competente en materia de educación ofertará programas específicos de formación para la incorporación al ejercicio de la función directiva y de actualización sobre competencias para el desempeño de la función directiva para todos los miembros del equipo directivo, y promoverá la participación de estos en dichos programas.

3.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztuko ditu prestakuntza-programa horien deialdia, antolaketa, edukiak eta ebaluazio-irizpideak, irakasleen prestakuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenean.

3.– El departamento competente en materia de educación determinará la convocatoria, organización, contenidos y criterios de evaluación de estos programas formativos en la correspondiente resolución de la dirección competente en materia de formación del profesorado.

4.– Prestakuntza- eta zuzendaritza-funtzioak eguneratzeko programek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango dituzte, eta moduluen edukien araberako iraupen aldakorreko egitura modularra izango dute.

4.– Los programas de formación y de actualización de competencias directivas comprenderán una parte teórica y una parte práctica, y tendrán una estructura modular de duración variable de acuerdo con los contenidos de los módulos.

5.– Prestakuntza- eta zuzendaritza-funtzioak eguneratzeko programak urrutitik eman ahal izango dira, sistema telematiko edo elektronikoak erabiliz, bermatzeko behar bezala parte-hartzailearen parte-hartzea eta aprobetxamendua. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak prestakuntza garatzeko formatua zehaztuko du, eta, horretarako, irakaskuntza presentziala eta urrutikoa konbinatu ahal izango ditu moduluetan.

5.– Los programas de formación y actualización podrán impartirse a distancia, mediante la utilización de sistemas telemáticos o electrónicos que garanticen la debida constancia de la participación y el aprovechamiento por parte de la persona participante. El departamento competente en materia de educación determinará el formato de desarrollo de la formación, para lo que podrá combinar en los diferentes módulos enseñanza presencial y a distancia.

6.– Prestakuntza-programak eta horien moduluak arlo horretan gaitasun egiaztatua duten langileek emango eta gainbegiratuko dituzte; hezkuntza-ikuskariak; ikastetxeetako zuzendariak; laguntza-zerbitzuetako langileak; unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak; hezkuntza-arloan eskumena duen saileko funtzionarioak; berariazko gaietan adituak diren administrazio publikoetako beste langile batzuk; edo Administraziokoak ez diren adituak.

6.– Los programas de formación serán impartidos y supervisados y sus módulos evaluados por personal con acreditada competencia en la materia; inspectoras o inspectores de educación; directoras y directores de centros docentes; personal de los servicios de apoyo; personal docente e investigador universitario; personal funcionario del departamento competente en materia de educación; otro personal de las Administraciones públicas experto en temas específicos; o expertos no pertenecientes a la Administración.

7.– Prestakuntza- eta eguneraketa-programak hezkuntza-arloan eskumena duen sailak antolatuko ditu zuzenean, edo sail honek egokitzat jotzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, kontratu publikoei, lankidetza-hitzarmenei eta kudeaketa-gomendioei buruzko legeriaren arabera.

7.– Los programas de formación y actualización serán organizados directamente por el departamento competente en materia de educación, o bien por las personas físicas o jurídicas que este departamento considere oportunas, con sujeción a la legislación relativa a los contratos públicos, los convenios de colaboración y las encomiendas de gestión.

8.– Dagokion prestakuntza-programa gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izango da parte-hartzaileek irakasleek adierazitako jarduera guztiak egin izana eta programako modulu bakoitzaren ebaluazioa gainditu izana.

8.– Para obtener la certificación acreditativa de haber superado el programa de formación correspondiente será necesario que las personas participantes hayan realizado todas las actividades indicadas por el profesorado, y que hayan superado la evaluación de cada uno de los módulos del programa.

9.– Dagokion programa amaitu eta ebaluazioa gainditu ondoren, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak programa gainditu izanaren ziurtagiria emango du, dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

9.– Una vez finalizado el programa correspondiente y superada la evaluación, el departamento competente en materia de educación expedirá una certificación acreditativa de haber superado el programa, a los efectos de lo previsto en este decreto.

5. artikulua.– Zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa.

Artículo 5.– Programa específico de formación para la incorporación al ejercicio de la función directiva.

1.– Ikastetxe bateko zuzendaritzan jarduteko hautatutako zuzendariek zuzendaritza-funtzioa betetzen hasteko konpetentziei buruzko berariazko prestakuntza-programa gainditu beharko dute, izendatu aurretik. Ezohiko izaeran izendatutako zuzendariek ere gainditu beharko dute.

1.– Las directoras o directores seleccionados para el ejercicio de la dirección de un centro tendrán que superar el programa específico de formación sobre competencias para el desempeño de la función directiva, de manera previa a su nombramiento. También lo tendrán que superar las directoras y directores nombrados con carácter extraordinario.

2.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 134.1.c) artikuluan ezarritako zuzendaritza-eginkizunaren garapenari buruzko prestakuntza-ikastaroaren ezaugarriak garatzen dituen urriaren 17ko 894/2014 Errege Dekretuaren Xedapen Gehigarria betez, Ikastetxeen zuzendaritzari eta kudeaketari buruzko master edo graduondoko titulu ofiziala lortu dutenek ez dute dagokion zuzendaritza-funtzioa garatzeari buruzko prestakuntza-ikastarorik egin beharko; bai, ordea, zuzendaritza-proiektuari dagokion modulua.

2.– En cumplimiento de la Disposición Adicional única del Real Decreto 894/2014, de 17 de octubre, por el que se desarrollan las características del curso de formación sobre el desarrollo de la función directiva establecido en el artículo 134.1.c) de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, quienes hayan obtenido un Máster o título de postgrado, ambos de carácter oficial, sobre dirección y gestión de centros docentes, están exentos de la realización del curso de formación sobre el desarrollo de la función directiva, salvo el módulo correspondiente al proyecto de dirección.

3.– Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa indarrean jarri aurretik ikastetxe publikoetako zuzendaritzarako egiaztapenak edo gaikuntzak dituzten izangaiek, dagokion ziurtagiria eman zenetik zortzi urteko epea igaro bada, zuzendaritza-funtzioari dagozkion edukien eguneratzeko ikastaroa gainditu beharko dute, urriaren 17ko 894/2014 Errege Dekretuaren 2.6 artikuluak ezartzen duen bezala.

3.– Las personas aspirantes que estén en posesión de acreditaciones o habilitaciones para la dirección de centros públicos, expedidas con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, en el caso de que hubiera transcurrido el plazo de ocho años desde la expedición de la certificación correspondiente, deberán superar el curso de actualización de contenidos correspondientes al ejercicio de la función directiva, tal como establece el artículo 2.6. del Real Decreto 894/2014, de 17 de octubre.

4.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariazko prestakuntza-programak eskainiko ditu pertsona bakarreko gobernu-organoetan zuzendaritza-funtzioa betetzen hasiko direnentzat eta zuzendariak ez direnentzat.

4.– El departamento competente en materia de educación ofertará programas específicos de formación para los órganos de gobierno unipersonales, distintos al de directora o director, que se incorporen al ejercicio de la función directiva.

6. artikulua.– Etengabeko prestakuntza.

Artículo 6.– Formación permanente.

1.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak etengabeko prestakuntza-programak sustatuko ditu, ikastetxeetako zuzendaritza-funtzioa betetzeko eta lidergoaren kalitatea hobetzeko. Etengabeko prestakuntzak bultzatuko du zuzendaritzari, hezkuntza-kudeaketari eta lidergoari buruzko ezagutza teknikoak eta profesionalak eguneratzea, eta helburu nagusia izango da zuzendaritza-funtzioaren betekizuna sustatzea, eskola-emaitzak eta ikasleen hezkuntza-arrakasta hobetzeko. Prestakuntza-jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen etengabeko prestakuntza arautzen duen arau-esparruaren barruan egingo dira.

1.– El departamento competente en materia de educación promoverá programas de formación permanente orientados a mejorar la calidad del ejercicio de la función directiva y del liderazgo en los centros educativos. Dicha formación potenciará la actualización de conocimientos técnicos y profesionales en dirección, gestión educativa y liderazgo en el centro y tendrá como finalidad principal promover competencias directivas que impulsen la mejora de los resultados escolares y el éxito educativo del alumnado. Estas actividades formativas se desarrollarán dentro del marco normativo por el que se regula la formación permanente del profesorado en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu duten zuzendari hautatuek, dagokion ziurtagiria eman eta zortzi urteko epea igaro ondoren, eguneratze-programa espezifiko bat gainditu beharko dute. Programa gainditzea merezimendu gisa hartuko da kontuan hautaketa-prozeduretan.

2.– Las directoras y directores seleccionados para el ejercicio de la dirección de un centro que hayan superado el programa específico de formación sobre competencias para el desempeño de la función directiva, una vez transcurrido el plazo de ocho años desde la expedición de la certificación correspondiente, deberán llevar a cabo módulos de actualización en el desempeño de la función directiva, mediante la superación de un programa específico de actualización. Dicha superación, será tenida en cuenta como mérito en los procedimientos de selección.

3.– Modu osagarrian, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariaz zuzendaritza-taldeko gainerako kideei zuzendutako prestakuntza-jardueren eskaintza ezarriko du, beren eginkizunak ahalik eta baldintza onenetan bete ditzaten.

3.– De forma complementaria, el departamento competente en materia de educación establecerá una oferta de actividades formativas específicamente dirigida a los demás miembros del equipo directivo, con objeto de capacitarlos para el ejercicio de sus funciones en las mejores condiciones.

4.– Zuzendaritza-taldeko kideen irakaskuntza-karreran baloratuko da zuzendaritza-funtzioa betetzeko etengabeko prestakuntza-jardueretan parte hartzea eta hori gainditzea.

4.– La participación en actividades de formación permanente de la función directiva y su superación es un aspecto a valorar en la carrera docente de los miembros de los equipos directivos.

5.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zuzendaritza-taldeetako kideek masterretan edo prestakuntza eguneratzeko beste programa batzuetan parte hartzea sustatu eta erraztuko du.

5.– El departamento competente en materia de educación promoverá y facilitará la participación de los miembros de los equipos directivos en másteres u otros programas de actualización de su formación.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ZUZENDARITZA-TALDEAK HAUTATZEA
SELECCIÓN DE LOS EQUIPOS DIRECTIVOS

7. artikulua.– Zuzendariak aukeratzeko prozedura.

Artículo 7.– Procedimiento de selección de las directoras y los directores.

1.– Hezkuntza-komunitateak eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak parte hartuko duten prozesu baten bidez hautatuko da zuzendaria.

1.– La selección de la directora o del director se realizará mediante un proceso en el que participen la comunidad educativa y el departamento competente en materia de educación.

2.– Zuzendaria izendatzeko hautaketa merezimendu-lehiaketa bidez egingo da, ikastetxeari esleitutako irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen artean. Hautaketa berdintasun-, publikotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera egingo da.

2.– La selección para el nombramiento de la directora o el director se efectuará mediante concurso de méritos entre el profesorado funcionario de carrera que imparta alguna de las enseñanzas encomendadas al centro. La selección se realizará de conformidad con los principios de igualdad, publicidad, mérito y capacidad.

3.– Ondorengo arau-xedapenetan ezarriko dira hautaketarako irizpide objektiboak eta prozedura, betekizunak eta merezimendu akademiko eta profesionalak egiaztatzeko modua, bai eta egiaztatutako merezimenduak eta hautagaiek aurkeztutako proiektuak baloratzeko irizpideak ere.

3.– Los criterios objetivos y el procedimiento para la selección, la forma de acreditar los requisitos y los méritos académicos y profesionales, así como los criterios de valoración de los méritos acreditados y de los proyectos presentados por las personas candidatas, se establecerán en ulteriores disposiciones reglamentarias.

4.– Zuzendariak hautatzeko eta izendatzeko merezimendu-lehiaketa urtero deituko da, eta ikasturtearen amaieran zuzendari-kargua hutsik geratuko den ikastetxeak hartuko ditu barnean.

4.– El concurso de méritos para la selección y el nombramiento de los directores y las directoras se convocará con periodicidad anual e incluirá aquellos centros en los que el cargo de directora o director vaya a quedar vacante al finalizar el curso escolar.

5.– Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengo fasean, zuzendaritza-proiektua eta haren defentsa baloratuko da. Proiektu horretan, hautagaiak ikastetxeko hezkuntza proiektuari buruz egindako zuzendaritza-proposamena jasoko da. Bigarren fasean, ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu duten pertsonek alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

5.– El concurso de méritos constará de dos fases. En la primera fase se valorará el proyecto de dirección, que recogerá la propuesta directiva de la persona candidata en relación con el proyecto educativo del centro, y su defensa. En la segunda fase se valorarán los méritos alegados por las personas que hayan presentado su candidatura a la dirección del centro.

6.– Hautaketa-prozedura gainditu dutenek, izendatu aurretik, 5. artikuluan jasotako zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu beharko dute.

6.– Quienes hayan superado el procedimiento de selección deberán superar el programa específico de formación sobre competencias para el desempeño de la función directiva recogido en el artículo 5, de manera previa a su nombramiento.

8. artikulua.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos de las personas aspirantes.

1.– Hauek dira irakasleek merezimendu-lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

1.– Los requisitos que deberá cumplir cualquier profesora o profesor para participar en el concurso de méritos son los siguientes:

a) Gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

a) Tener una antigüedad de al menos cinco años como funcionaria o funcionario de carrera en la función pública docente.

b) Gutxienez bost urtez aritu izana karrerako funtzionario gisa ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetako batean.

b) Haber ejercido funciones docentes como funcionaria o funcionario de carrera, durante un período de al menos cinco años, en alguna de las enseñanzas de las que ofrece el centro al que se opta.

c) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, irakasle funtzionarioen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Tener acreditada la competencia lingüística en euskera, de acuerdo con la regulación vigente en el momento, para la acreditación de competencia lingüística de las funcionarias y funcionarios docentes.

d) 10. artikuluan jasotako alderdiak jasoko dituen zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea.

d) Presentar un proyecto de dirección que incluya los aspectos recogidos en el artículo 10.

2.– Haur Hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Arte-irakaskuntza profesionaletan, Kirol-irakaskuntzetan, Hizkuntzen irakaskuntzetako ikastetxeetan edo zortzi irakasle baino gutxiagoko Helduentzako irakaskuntzetan, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko edozein irakaslek bete beharko dituen baldintzak honako hauek izango dira:

2.– En los centros específicos de Educación Infantil, en los incompletos de Educación Primaria, en los de Educación Secundaria con menos de ocho unidades, en los que impartan enseñanzas artísticas profesionales, deportivas, de idiomas o las dirigidas a personas adultas con menos de ocho profesoras y profesores, los requisitos que deberá cumplir cualquier profesora o profesor para participar en el concurso de méritos serán los siguientes:

a) Gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

a) Tener una antigüedad de al menos un año como funcionaria o funcionario de carrera en la función pública docente.

b) Gutxienez urtebetez aritu izana karrerako funtzionario gisa ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetako batean.

b) Haber ejercido funciones docentes como funcionaria o funcionario de carrera, durante un período de al menos un año, en alguna de las enseñanzas de las que ofrece el centro al que se opta.

c) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, irakasle funtzionarioen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Tener acreditada la competencia lingüística en euskera, de acuerdo con la regulación vigente en el momento, para la acreditación de competencia lingüística de las funcionarias y funcionarios docentes.

d) 10. artikuluan jasotako alderdiak jasoko dituen zuzendaritza-proiektu bat aurkeztea.

d) Presentar un proyecto de dirección que incluya los aspectos recogidos en el artículo 10.

3.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzei dagokie, agindu bidez ezarritakoaren arabera, izangaiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea eta onartutako eta baztertutako hautagai-zerrendak ebaztea. Kasu horretan, kanporatzearen arrazoiak adieraziko dira, bai eta behin-behineko ebazpenaren aurka aurkez daitezkeen alegazioak ebaztea ere. Alegazio horiek behin betiko ebazpenaren bidez ebatziko dira. Zuzendaritza-proiektuari buruzko betebeharren kasuan, organo horri dagokio soilik proiektua aurkeztu dela egiaztatzea, eta, hala badagokio, haren akats formalak zuzentzeko eskatzea, inola ere ez edukiak aldatu, ezabatu edo gehitzeko eskatzea.

3.– Corresponde a las delegaciones territoriales del departamento competente en materia de educación, de acuerdo con lo que establezca por orden, la verificación del cumplimiento de los requisitos de las personas aspirantes y la resolución de las candidaturas admitidas y excluidas, indicando, en este caso, los motivos de la exclusión, así como la resolución de las alegaciones que pudieran presentarse contra la resolución provisional y que se resolverán con el dictado de la resolución definitiva. En el caso del requisito referido al proyecto de dirección, únicamente compete a dicho órgano verificar su presentación y, en su caso, requerir la subsanación de defectos formales en ella, en ningún caso de modificación, supresión o adición de contenidos.

9. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

Artículo 9.– Comisión de Selección.

1.– Hautaketa ikastetxean egingo du batzorde batek. Batzorde hori hezkuntza-arloan eskumena duen saileko eta dagokion ikastetxeko ordezkariek osatuko dute. Kide hauek osatuko dute:

1.– La selección será realizada en el centro por una comisión constituida por representantes del departamento competente en materia de educación y del centro correspondiente. Estará integrada por los siguientes miembros:

a) Ikastetxeko bi irakasle, klaustroak horretarako egindako ezohiko bilkuran aukeratutakoak.

a) Dos miembros del profesorado del centro elegidos por el claustro en sesión extraordinaria celebrada al efecto.

b) Ordezkaritza organo goreneko bi kide, irakasleak ez direnak; horretarako egingo den ezohiko bilkuran aukeratutakoak.

b) Dos miembros serán elegidos por y entre los miembros del órgano de máxima representación del centro que no sean docentes en sesión extraordinaria celebrada al efecto.

c) Hezkuntza-arloan eskumena duen saileko bi kide; horietako bat hezkuntza-ikuskaritzako zerbitzukoa izango da eta bestea jardunean dagoen zuzendari bat izango da hautaketa-prozedura garatzen den irakaskuntza berberak ematen dituzten, edo, hala badagokio, antzeko ezaugarriak dituzten ikastetxeetan, egindako lanaren ebaluazio positiboa izango duen jarduera-aldi batekin edo gehiagorekin. Hori ziurtatu ezin den kasuan, bere eginkizunak betetzeko gutxienez hiru urteko ezohiko izendapena duen zuzendaria aukeratuko da.

c) Dos miembros representantes del departamento competente en materia de educación; uno de ellos pertenecerá al servicio de inspección de educación y el otro será una directora o director en activo en centros que impartan las mismas enseñanzas, o en su caso, de centros que reúnan características similares, que aquel en que se desarrolla el procedimiento de selección, con uno o más periodos de ejercicio con evaluación positiva del trabajo desarrollado. En el caso en que no se pueda asegurar esta condición, se procederá a seleccionar como miembro de la comisión de selección a una directora o director en activo con nombramiento extraordinario con un mínimo de tres años en el ejercicio de sus funciones.

2.– Hautaketa-batzorde horren buru ikuskari bat izango da, kide anitzeko organo gisa, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 16. artikulutik 18. artikuluetara xedatutakoaren arabera arautuko da. Batzordekideei aplikatuko zaizkie urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako abstentzio- eta errekusazio-arrazoiak.

2.– Dicha comisión de selección, que será presidida por una inspectora o inspector, como órgano colegiado, se regirá por lo dispuesto en los artículos 16 a 18 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; siéndole aplicable a sus miembros las causas de abstención y recusación establecidas en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre.

3.– Hautagaien hizkuntza-eskubideak errespetatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoa betetzeko, hautaketa-batzordeko kideen artean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak behar bezala dakizkiten pertsonak egotea bermatuko da.

3.– Para respetar los derechos lingüísticos de las personas candidatas y cumplir lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera, se garantizará que entre los miembros de la comisión de selección existan personas con conocimiento suficiente de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Ahal den guztietan, batzordeak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluak araututakoaren arabera. Lege hori Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen.

4.– La composición de estas comisiones tendrá, siempre que sea posible, una representación equilibrada de mujeres y hombres conforme regula el artículo 31 de la Ley 6/1989, de 6 de junio, de la Función Pública Vasca, modificado por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres.

5.– Hautaketa-batzordeak honako funtzio hauek izango ditu:

5.– Las comisiones de selección tendrán atribuidas las siguientes funciones:

a) Ikastetxeko zuzendaritza aukeratzeko prozesua egiteko prozedurak antolatu eta garatzea.

a) Ordenar y desarrollar los procedimientos para realizar el proceso de selección de la dirección del centro docente.

b) Dagozkion prozedurak gauzatzeko egutegia ezarri eta argitaratzea, horretarako argitaratutako deialdian ezarritako epeen arabera.

b) Establecer y publicar el calendario relativo a la ejecución de los procedimientos correspondientes, con sujeción a los plazos establecidos en la convocatoria publicada al efecto.

c) Hautagaiak deitzea zuzendaritza-proiektua ahoz defendatzeko.

c) Convocar a las personas candidatas para la defensa oral de los proyectos de dirección.

d) Hautagaiek aurkeztutako zuzendaritza-proiektua modu arrazoituan baloratzea.

d) Valorar de manera motivada el proyecto de dirección presentado por las personas aspirantes.

e) Hautagaiek aurkeztutako merezimendu akademikoak, prestakuntzakoak eta profesionalak barematzea.

e) Baremar los méritos académicos, formativos y profesionales presentados por las personas candidatas.

f) Erreklamazioak ebaztea, beren eskumenen esparruan.

f) Resolver las reclamaciones en el ámbito de sus atribuciones.

g) Zuzendaritza-proiektuari emandako kalifikazioa onartu eta argitaratzea, bai eta, hala badagokio, hautagaiek merezimendu-baremoan eskuratutako behin-behineko puntuazioa ere.

g) Aprobar y publicar la calificación otorgada al proyecto de dirección, así como, cuando proceda, la puntuación provisional alcanzada por las personas candidatas en el baremo de méritos.

h) Aurkeztutako behin-betiko zerrenda onartu eta argitaratzea, atal bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztuta.

h) Aprobar y publicar la lista definitiva de las personas candidatas presentadas, especificando la puntuación alcanzada en cada uno de los apartados.

i) Amaierako guztizko puntuazio altuena eskuratu duen ikastetxeko hautagaia aukeratzea.

i) Seleccionar a la candidata o candidato de cada centro que obtenga la mayor puntuación total final.

j) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzaren titularrari igortzea aukeratutako pertsonaren izena, ikastetxeko zuzendari izendatzeko proposamenarekin batera.

j) Elevar a la persona titular de la correspondiente delegación territorial del departamento competente en materia de educación, el nombre de la persona seleccionada, con la propuesta de nombramiento como directora o director del centro docente.

k) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzan entregatzea, hautagaia aukeratu ondoren, aurkeztutako dokumentazioa zein hautaketa-prozesutik eratorritakoa.

k) Entregar en la correspondiente delegación territorial del departamento competente en materia de educación la documentación presentada y la que se derive del proceso de selección, una vez seleccionada la persona candidata.

6.– Beren eginkizunak betetzeko, hautaketa-batzordeak behar duen informazioa bildu ahal izango du hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzetatik, hautagaiei beharrezko dokumentazioa eskatu ahal izango diete, eta, era berean, ikastetxean erabilgarri dauden baliabide eta modu telematikoak erabili ahal izango dituzte hezkuntza-komunitateari zuzendaritzako arduraduna hautatzeko prozesuari buruzko alderdi guztien berri emateko, eta deialdian zehaztutako epeetara egokitu ahal izango dituzte beren eskumeneko ekintza guztiak.

6.– Para el cumplimiento de sus funciones, las comisiones de selección podrán recabar la información que precisen de las correspondientes delegaciones territoriales del departamento competente en materia de educación, solicitar a las candidatas y candidatos la documentación oportuna y, asimismo, utilizar los recursos y los medios telemáticos disponibles en el centro docente para informar a la comunidad educativa de todos los aspectos relativos al proceso de selección de la persona responsable de la dirección y ajustar a los plazos definidos en la convocatoria todas las acciones que se deriven de su competencia.

10. artikulua.– Zuzendaritza-proiektua.

Artículo 10.– Proyecto de dirección.

1.– Zuzendaritza-proiektua da zuzendaritzaren agintaldian ikastetxeko hezkuntza proiektua diseinatzeko, garatzeko eta aplikatzeko ildo nagusiak zehazten duen dokumentua. Ikastetxeko zuzendaritza-ekintzaren abiapuntu-esparrua eta hasierako diagnostikoa definitzen ditu, bai eta jarduera garatzeko prozesuak eta elementuak ere, baita agintaldi horretan zuzendaritzaren jardunaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukera emango duten adierazleak ere.

1.– El proyecto de dirección es el documento que marca las líneas maestras del diseño, desarrollo y la aplicación del proyecto educativo de centro durante el periodo de mandato de la dirección. Define el marco de partida y el diagnóstico inicial de la acción directiva en el centro escolar, los procesos y elementos sobre los que desarrollará su actividad, así como los indicadores que permitirán realizar el seguimiento y la evaluación del ejercicio de la dirección durante dicho mandato.

2.– Zuzendaritza-proiektuak helburuak, jarduera-ildoak eta horien ebaluazioa zehaztu beharko ditu. Era berean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko edukiak jaso beharko ditu, besteak beste, baita hizkuntza-normalizazioari buruzkoak ere.

2.– El proyecto de dirección deberá definir los objetivos, las líneas de actuación y su evaluación. A su vez deberá incluir, entre otros, contenidos en materia de igualdad entre mujeres y hombres, no discriminación y prevención de la violencia de género, así como contenidos en materia de normalización lingüística.

3.– Zuzendaritza-proiektuaren balorazioan, irizpide hauek aplikatuko dira, besteak beste:

3.– La valoración del proyecto de dirección se realizará aplicando, entre otros, los siguientes criterios:

a) Ikastetxea ezagutzea eta eraldaketarako antolaketa

a) Conocimiento del centro y organización para la transformación.

b) Gizarte-gaitasunen ezagutza eta praktika

b) Conocimiento y práctica de habilidades sociales.

c) Erakunde osoan banatutako erantzukizunak

c) Responsabilidades distribuidas entre toda la organización.

d) Ikaskuntzarako lidergoa

d) Liderazgo para el aprendizaje.

e) Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko beharrezkoak diren curriculum-neurriak bultzatzea

e) Impulso de las medidas curriculares necesarias para la mejora de los procesos de enseñanza y aprendizaje.

f) Hezkuntza-komunitatearen parte-hartze demokratikoa

f) Participación democrática de la comunidad educativa.

g) Prestakuntza eta berrikuntza sustatzea

g) Fomento de la formación e innovación.

h) Pertsonen eta gizarte-ingurunearen kudeaketa

h) Gestión de las personas y del entorno social.

i) Ebaluazioa, etengabeko hobekuntzaren kultura eta emaitzak

i) Evaluación, cultura de la mejora continua y resultados.

4.– Hautagaiek 9. artikuluan aipatzen den hautaketa-batzordearen aurrean azalduko dute zuzendaritza-proiektua, horretarako deitutako bilkura batean. Era berean, zuzendaritza-proiektua hezkuntza-komunitateari jakinaraziko zaio, publikotasun- eta gardentasun-irizpideen arabera.

4.– Las candidatas y candidatos expondrán el proyecto de dirección ante la comisión de selección a la que se refiere el artículo 9 en una sesión convocada al efecto. Asimismo, los proyectos de dirección se darán a conocer a la comunidad educativa, conforme a criterios de publicidad y transparencia.

5.– Aurkeztutako zuzendaritza-proiektuarekin batera, hautagaiak zuzendaritza-taldeko kideak proposatu beharko ditu, ikastetxean destinoa duten langileen artean aukeratuta.

5.– Junto con el proyecto de dirección presentado, la candidata o candidato deberá hacer propuesta de equipo de dirección, elegido de entre el personal con destino en el centro.

6.– Ezohiko izendapenen kasuan, izendapen hori ezartzen den aldiari dagokion jarduketa-plana egingo da, ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

6.– En caso de nombramientos con carácter extraordinario se elaborará un plan de actuación referido al período por el cual se establezca este nombramiento, en concordancia con el proyecto educativo de centro.

11. artikulua.– Hautagaiak hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de selección y valoración de las candidaturas.

1.– Honako irizpide hauen arabera hautatuko da zuzendaria. Irizpide horiek ezarritako gehieneko puntuazio honen arabera baloratuko dira:

1.– La selección de la directora o director se efectuará de acuerdo con los siguientes criterios, que se valorarán según la siguiente puntuación máxima establecida:

a) Zuzendaritza-proiektua baloratzea eta defendatzea, 70 puntuko gehieneko puntuazioarekin.

a) La valoración del proyecto de dirección y su defensa con una puntación máxima de 70 puntos.

b) Ikasketa-, prestakuntza- eta lanbide-merezimenduen balorazioa, gehienez 30 punturekin.

b) La valoración de los méritos académicos, formativos y profesionales, con una puntuación máxima de 30 puntos.

2.– Izangai bakoitza gehienez ere hiru ikastetxetan aurkeztu ahal izango da hautagai gisa.

2.– Cada persona aspirante puede presentarse como candidata o candidato en hasta un máximo de tres centros educativos.

3.– Hautaketa egiteko, ikastetxeko irakasleen hautagaitzak lehenetsiko dira.

3.– La selección se realizará priorizando las candidaturas del profesorado del centro.

4.– Zuzendaritza-proiektuaren balorazioa 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

4.– La valoración del proyecto de dirección se realizará según lo dispuesto en el artículo 10.

5.– Merezimenduak honela hartuko dira kontuan:

5.– Los méritos se considerarán del modo siguiente:

a) Akademikoak: titulu ofizialak, hizkuntzen ezagutza, argitalpenak eta sariak.

a) Académicos: títulos oficiales, conocimiento de idiomas, publicaciones y premios.

b) Prestakuntzakoak: zuzendaritza-funtzioa betetzeko berariazko prestakuntza, praktiketako ikasleen eta irakasleen tutoretza, prestakuntza-jardueren koordinazioaz, zuzendaritzaz eta tutoretzaz arduratzea, prestakuntza-jardueretan hizlaria izatea, berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan edo Europako programetan parte hartzea, eta ikastaroetan parte hartzea.

b) Formativos: formación específica para el ejercicio de la función directiva, tutoría de alumnado y profesorado en prácticas, responsable de la coordinación, dirección y tutoría de actividades formativas, ponente en actividades formativas, participación en proyectos de innovación, de investigación o programas europeos; y participación en cursos.

c) Profesionalak: antzinatasuna irakaskuntzako funtzio publikoan eta eskatutako ikastetxeari dagokionez; zuzendaritza-karguak betetzea; zerbitzu-egoera aktiboa; ikastetxeetako eta hezkuntza-administrazioko lanpostuetako gobernu-organoetan parte hartzea eta zuzendaritza-funtzioaren ebaluazio positiboa.

c) Profesionales: antigüedad en la función pública docente y en relación con el centro solicitado; ejercicio de cargos directivos; la situación de servicio activo; participación en órganos de gobierno de los centros educativos y puestos de la Administración educativa y la evaluación positiva de la función directiva.

6.– Aurreko paragrafoko a), b) eta c) apartatuetan aurreikusitako merezimendu-kategoria bakoitza gehienez 10 punturekin baloratuko da.

6.– Cada una de las categorías de méritos previstas en los apartados a), b) y c) del párrafo anterior se valorará con una puntuación máxima de 10 puntos.

7.– Hasteko, zuzendaritza-proiektua eta haren defentsa baloratuko dira. Lehenengo fase honetan, hautagaiek, gutxienez, 35 puntu lortu beharko dituzte. Gutxieneko puntuaziora iristen ez diren hautagaiak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

7.– En primer lugar, se valorará el proyecto de dirección y su defensa. La puntuación mínima que deben obtener las candidatas y candidatos en esta primera fase es de 35 puntos. Las personas aspirantes que no alcancen dicha puntuación mínima quedaran excluidas del proceso de selección.

8.– Hautagai bakarra onartu den ikastetxeetan, ez da beharrezkoa izango hautagaiak bigarren faserako aurkeztutako merezimenduak balioestea.

8.– En aquellos centros en los que únicamente haya sido admitida una candidatura no será necesario proceder a la valoración de los méritos alegados para la segunda fase del proceso por la única candidata o candidato.

9.– Hautagai bat baino gehiago onartutako ikastetxeetan, hautaketa-batzordeak balioetsiko ditu proiektuaren balorazioan gutxienez 35 puntu lortu dituzten hautagaiek alegatutako eta behar bezala justifikatutako merezimenduak, artikulu honen 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako baremoaren arabera.

9.– En aquellos centros en los que haya sido admitida más de una candidatura, la comisión de selección procederá a valorar los méritos alegados y debidamente justificados por las candidatas y candidatos que hayan obtenido al menos 35 puntos en la valoración del proyecto, según el baremo establecido en los párrafos 5 y 6 del presente artículo.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ZUZENDARITZA-TALDEEN IZENDAPENA, IRAUPENA ETA KARGU-UZTEA
NOMBRAMIENTO, DURACIÓN Y CESE DE LOS EQUIPOS DIRECTIVOS

12. artikulua.– Zuzendaria izendatzea eta agintaldiaren iraupena.

Artículo 12.– Nombramiento y duración del mandato de la directora o director.

1.– Dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko du hautatutako pertsona ikastetxeko zuzendari, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen den zuzendaritza-funtzioa betetzeko konpetentziei buruzko prestakuntza-programa espezifikoa gainditu badu.

1.– La delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente nombrará directora o director del centro a la persona seleccionada, que haya superado el programa específico de formación sobre competencias para el desempeño de la función directiva al que hace referencia el artículo 5 de este decreto.

2.– Izendapena eta kargu-hartzea indarrean dagoen urteko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Zuzendari-kargua betetzen zuen pertsonak, eta, ondorio guztietarako, aurreko egunean utziko du kargua.

2.– El nombramiento y la toma de posesión se realizará con efectos del día 1 de julio del año en curso. El día anterior cesará en su cargo, a todos los efectos, la persona que desempeñaba el cargo de directora o director.

3.– Agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da.

3.– La duración del mandato será de cuatro años.

4.– Izendatutako pertsonak ez badu destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, horren berri emango zaio ekainaren 1a baino lehen irakasleen arloan eskumena duen zuzendaritzari, eta hark onartuko du ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena izendapenak irauten duen bitartean.

4.– En el caso de que la persona nombrada no tuviera destino en el centro en el que ha sido nombrada directora o director, se comunicará esta circunstancia antes del 1 de junio a la dirección competente en materia de personal docente, que procederá a aprobar la correspondiente resolución de concesión de una comisión de servicios en dicho centro durante el periodo del nombramiento.

13. artikulua.– Izendapena berritzea eta agintaldien gehieneko kopurua.

Artículo 13.– Renovación y número máximo de mandatos.

1.– Zuzendarien izendapena iraupen bereko aldi bakar baterako berritu ahal izango da, betiere, lehen aldia amaitzean egindako lanak ebaluazio positiboa jasotzen badu, ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

1.– El nombramiento de las directoras o directores podrá renovarse por un solo periodo de igual duración, previa evaluación positiva del trabajo desarrollado al final del primer periodo, oído el órgano de máxima representación del centro.

2.– Agintaldiaren amaieran, berritzea eskatu duten zuzendariek beren zuzendaritza-proiektuaren berrikuspena eta eguneratzea aurkeztu beharko dute, ezartzen diren baldintzetan. Egindako berrikuspen eta eguneratze hori aldi berriaren ebaluazioaren parte izango da.

2.– Al final del periodo de mandato, las directoras y directores que hayan solicitado su renovación, deberán presentar, en los términos que se establezcan, la revisión y actualización de su proyecto de dirección que formará parte de la evaluación de su nuevo periodo.

3.– Aukera hori baliatu nahi duten zuzendariek idazki bat bidali beharko diote berariaz eskatuz dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariari, araudiak ezartzen duen epean eta moduan.

3.– Las directoras y directores que deseen ejercer esta opción deberán dirigir a la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente, en el plazo y del modo que reglamentariamente se establezca, un escrito solicitándolo expresamente.

4.– Agintaldiaren berritzea agortu ondoren, zuzendaritzan jarraitu ahal izateko, zuzendariak beste hautaketa-prozedura berri batean parte hartu beharko du.

4.– Una vez agotada la renovación del mandato, para poder seguir ejerciendo la dirección, la directora o director participará en un nuevo procedimiento de selección.

14. artikulua.– Ezohiko izendapenak.

Artículo 14.– Nombramiento con carácter extraordinario.

1.– Hautagaitzarik ez dagoenean, ikastetxe sortu berrien kasuan edo dagokion batzordeak pertsona bakar bat aukeratu ez duenean, dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak, hezkuntzako ikuskaritzak txostena egin ondoren eta ikastetxeko ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren, irakasle funtzionario bat izendatuko du ezohiko zuzendari, gehienez ere lau urterako karrerako langileentzat eta urtebeterako bitarteko langileentzat.

1.– En ausencia de candidaturas, en el caso de centros de nueva creación o cuando la comisión correspondiente no haya seleccionado a ninguna persona la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente, previo informe de la inspección de educación, y oído el órgano de máxima representación del centro, nombrará con carácter extraordinario directora o director a un funcionario o funcionaria docente por un periodo máximo de cuatro años en el caso de personal de carrera y de un año en el caso de personal interino.

2.– Izendatutako pertsonak ez badu destinorik zuzendari izendatu den ikastetxean, horren berri emango zaio ekainaren 1a baino lehen irakasleen arloan eskumena duen zuzendaritzari, eta hark onartuko du ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena, izendapenak irauten duen bitartean.

2.– En el caso de que la persona nombrada no tuviera destino en el centro en el que ha sido nombrada directora o director, se comunicará esta circunstancia antes del 1 de junio a la dirección competente en materia de personal docente, que procederá a aprobar la correspondiente resolución de concesión de una comisión de servicios en dicho centro durante el periodo del nombramiento.

3.– Zuzendariak dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako zuzendaritza-funtzioa betetzeari buruzko prestakuntza-programa gainditu beharko du, eta izendapen hori ezartzen den aldiari buruzko jarduera-plan bat aurkeztu beharko du, ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin bat etorriz.

3.– La directora o director deberá superar el programa de formación sobre el desarrollo de la función directiva previsto en el artículo 5 de este decreto y presentar un plan de actuación referido al período por el cual se establezca este nombramiento, en concordancia con el proyecto educativo de centro.

15. artikulua.– Zuzendariak kargua uztea.

Artículo 15.– Cese de la directora o director.

1.– Zuzendariak honako kasu hauetan utziko du kargua:

1.– El cese de la directora o director se producirá en los siguientes supuestos:

a) Izendapenaren epealdia amaitzea eta, hala badagokio, agintaldiaren luzapena.

a) Finalización del periodo para el que fue nombrada o nombrado y, en su caso, de la prórroga del mismo.

b) Ikastetxea lanbide-heziketako zentro integratu bihurtzea, edo beste ikastetxe mota bat, zeinetarako dekretu honetan zuzendaria izendatzeko aurreikusitako baldintzak ez diren kontuan hartzen.

b) Transformación del centro en centro integrado de formación profesional u otro tipo de centro para el que se contemplen diferentes condiciones a las previstas en el presente Decreto para el nombramiento de directora o director.

c) Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak onartutako uko arrazoitua.

c) Renuncia motivada aceptada por la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente.

d) Gerora sortutako ezintasun fisiko edo psikikoa.

d) Incapacidad física o psíquica sobrevenida.

e) Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenaren proposamen arrazoituaren bidez, kideen gehiengoak aldez aurretik hala erabakita, zuzendari-karguari dagozkion eginkizunak larriki ez betetzeagatik errebokatzea. Nolanahi ere, ezeztatzeko ebazpena kontraesaneko espedientea bideratu ondoren emango da, interesdunari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

e) Revocación motivada por la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente, a iniciativa propia o a propuesta motivada del órgano máximo de representación del centro, previo acuerdo adoptado por mayoría de sus miembros, por incumplimiento grave de las funciones inherentes al cargo de directora o director. En todo caso, la resolución de revocación se emitirá tras la instrucción de un expediente contradictorio, previa audiencia a la persona interesada y oído el órgano de máxima representación del centro.

2.– Zuzendariari diziplina-espedientea instruituz gero, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak bere eginkizunak kautelaz etetea erabaki dezake, diziplina-araubidearen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzetan. Kasu horretan, kautelazko etendurak irauten duen bitartean, ikastetxeko zuzendariordeak hartuko ditu bere gain zuzendariaren eginkizunak, halakorik badago, eta, kargu hori ez badago, ikastetxeko ikasketaburuak.

2.– En caso de instrucción de expediente disciplinario a la directora o director, la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente podrá acordar la suspensión cautelar de sus funciones en los términos previstos en la normativa vigente en materia de régimen disciplinario. En este supuesto, mientras se mantenga la suspensión cautelar las funciones de la directora o director serán asumidas por la vicedirectora o vicedirector del centro, si lo hubiere y, si no existiese ese cargo, por la jefa o jefe de estudios del centro.

16. artikulua.– Ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak proposatzea, izendatzea, kargu-uztea eta kargutik kentzea.

Artículo 16.– Propuesta, nombramiento, cese y destitución de los otros órganos unipersonales de gobierno del centro.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako edozein kasutan ere, ikastetxeko zuzendari izendatu duten edo izendatuko duten pertsonak, klaustroari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren, ikastetxeko gainerako pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeko proposamena egingo dio dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariari. Kargu horiek, hain zuzen ere, ikastetxe horretan destinoa duten irakasleak izango dira, eta haien artean, ahal dela, emakumeen eta gizonen ordezkaritza haztatua edo, halakorik ezean, orekatua izango da.

1.– En cualquier de los supuestos de nombramiento de directora o director contemplados en el presente Decreto, la persona que haya sido o que vaya a ser nombrada directora o director del centro, oídos el claustro y el órgano máximo de representación del mismo, formulará a la delegada o delegado territorial de educación del territorio histórico correspondiente la propuesta de nombramiento de los demás órganos unipersonales de gobierno del centro, que deberán ser profesoras o profesores con destino en dicho centro, procurando la representación ponderada o en su defecto equilibrada de mujeres y hombres.

2.– Proposamen horrek, hala badagokio, bat etorri beharko du prozeduraren hasieran aurkeztutako zuzendaritza-proiektuan agertzen den pertsonarekin, aparteko zirkunstantzietan izan ezik. Inguruabar horiek dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak baloratu eta, hala badagokio, ontzat emango ditu.

2.– Esta propuesta, en su caso, deberá coincidir con la que conste en el proyecto de dirección presentada al inicio del procedimiento, salvo circunstancias extraordinarias que valorará y, en su caso, estimará la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente.

3.– Dagokion lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonak, proposatzen dituen zuzendariaren agintaldiaren aldi bererako.

3.– La delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente nombrará a las personas propuestas para desempeñar los demás órganos unipersonales de gobierno del centro, por el mismo periodo de mandato de la directora o director que les proponga.

4.– Ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoek –zuzendari ez direnek– kasu hauetan utziko dute kargua:

4.– El cese de los órganos unipersonales de gobierno del centro, distintos de la directora o director, se producirá en los siguientes supuestos:

a) Agintaldia amaitzea.

a) Finalización del periodo de mandato.

b) Ikastetxeko zuzendaria kargutik kentzea.

b) Cese de la directora o director del centro.

c) Lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak bere kargua errebokatzea, ikastetxeko zuzendariak proposatuta.

c) Revocación de su cargo por parte de la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente a propuesta de la directora o director del centro.

d) Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak onartutako uko arrazoitua, ikastetxeko zuzendariari entzun ondoren.

d) Renuncia motivada aceptada por la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente, oído a la directora o director del centro.

e) Gerora sortutako ezintasun fisiko edo psikikoa.

e) Incapacidad física o psíquica sobrevenida.

f) Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, bere ekimenez edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenak proposatuta, karguari dagozkion eginkizunak larriki ez betetzeagatik errebokatzea. Nolanahi ere, errebokatzeko ebazpena kontraesaneko espediente bat bideratu ondoren emango da, interesdunari, ikastetxeko zuzendariari eta ordezkaritza organo gorenari entzun ondoren.

f) Revocación motivada por la delegada o delegado de educación del territorio histórico correspondiente, a iniciativa propia o a propuesta motivada del órgano máximo de representación del centro, por incumplimiento grave de las funciones inherentes a su cargo. En todo caso, la resolución de revocación se emitirá tras la instrucción de un expediente contradictorio, previa audiencia a la interesada o interesado y oídos la directora o director del centro y el órgano de máxima representación del mismo.

5.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak beharrezkotzat jotzen dituen salbuespenezko egoeretan, zuzendariak zuzendaritza-taldeko kideak zerbitzu-eginkizunetan izendatzeko proposamen arrazoitua egin ahal izango du. Irakasleen kudeaketa arloan eskumena duen zuzendaritzak ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena onartu ahal izango du agintaldiak irauten duen bitartean, hezkuntzako ikuskaritzak eta irakasleen kudeaketa arloan eskumena duen zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.

5.– En las situaciones excepcionales que se determinen necesarias por el departamento competente en materia de educación, la directora o el director podrá realizar propuesta motivada de nombramiento de miembros del equipo directivo en comisión de servicios. La dirección competente en materia de personal docente, podrá aprobar la correspondiente resolución de concesión de una comisión de servicios en dicho centro durante el periodo del nombramiento, previo informe favorable de la inspección educativa y de la dirección competente en materia de personal docente.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
ZUZENDARITZA-FUNTZIOAREN EBALUAZIOA
EVALUACIÓN DE LA FUNCIÓN DIRECTIVA

17. artikulua.– Zuzendaritza-funtzioa ebaluatzeko oinarrizko printzipioak.

Artículo 17.– Principios básicos de la evaluación de la función directiva.

1.– Zuzendaritza-funtzioa ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko eta aldaketa kudeatzeko gehien eragiten duten faktoreetako bat da; hala, funtzio hori ebaluatzeak aukera ematen du ikastetxeen eraginkortasuna bultzatzeko eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

1.– La función directiva es reconocida como uno de los factores que de manera más significativa influyen en la mejora del funcionamiento y en la gestión del cambio en los centros educativos, de esta forma, su evaluación proporciona una oportunidad para impulsar su eficacia y contribuir a la mejora continua de los mismos.

2.– Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren ebaluazioa zuzendaritza-funtzioaren eta -konpetentzien garapena aztertzera zuzenduta egongo da, bai eta horien jarduna hobetzen sustatzera eta laguntzera ere.

2.– La evaluación del ejercicio de la función directiva estará dirigida a analizar el desarrollo de las funciones y competencias directivas, así como a estimular y apoyar la mejora de su práctica.

3.– Zuzendaritza-funtzioaren ebaluazioari ikuspegi banaezin bikoitzetik egiten zaio aurre: prestakuntzakotik, agintaldiko ikasturte bakoitzeko, eta egiaztatzetik, agintaldia amaitzean. Zuzendaritza-taldea prestatzera bideratuta dago. Horretarako, bere jardueren alderdi guztiak kontuan hartu eta baloratuko dira, eta, zuzendaritza-proiektuaren garapenaz gain, indarrean dagoen araudiak kargu horiei esleitzen dizkien eskumenak eta eginkizunak izango ditu erreferentziatzat.

3.– La evaluación de la función directiva se afronta desde una doble perspectiva indisociable, la formativa durante cada curso del periodo de mandato y la acreditativa al finalizar el mandato. Está orientada a la formación del equipo directivo. Para ello se considerarán y valorarán todos los aspectos de sus actuaciones y se tendrán como referentes, además del desarrollo del proyecto de dirección, las competencias y funciones que a los integrantes del mismo les atribuye la normativa vigente.

4.– Dekretu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendarien eta zuzendaritza-taldeko gainerako kideen karguaren jardunaren azken ebaluazioa egingo da, baldin eta izendatu zireneko agintaldia amaitu badute.

4.– La evaluación final del desempeño del cargo de las directoras y directores, y los demás miembros del equipo directivo nombrados en aplicación de lo establecido en el artículo 11 del presente Decreto, se realizará siempre y cuando hayan completado el periodo del mandato para el que fueron nombrados.

5.– Hezkuntza ikuskaritzari dagokio zuzendaritza-lana ebaluatzea, eta, beraz, horren zeregina erabakigarria izango da garatzen den prozesu osoan. Horri esker bermatzen dira prozesu horretan parte hartzen duten guztien eskubideen eta betebeharrak, hezkuntza-sistema hobetzen dela eta irakaskuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa dela.

5.– Corresponde a la inspección educativa la evaluación de la función directiva, por lo que su papel tendrá un carácter determinante en todo el proceso que se desarrolle. Con ello se asegura la garantía de los derechos y el cumplimiento de los deberes de cuantos participan en dicho proceso, la mejora del sistema educativo y la calidad y equidad de la enseñanza.

6.– Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren prestakuntza-ebaluazioaren eta amaierako ebaluazioaren erregulazioak publikoa izan behar du, eta zuzendaritza-taldeko, hezkuntza-komunitateko, hezkuntza-ikuskaritzako eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko kideen balorazioaren helburu eta irizpide zehatzak eta parte hartzeko modua jasoko ditu.

6.– La regulación de la evaluación formativa y final del ejercicio de la función directiva, que debe ser pública, incluirá los fines y los criterios precisos de la valoración y la forma de participación de los miembros del equipo directivo, de la comunidad educativa, de la inspección de educación y del propio departamento competente en materia de educación.

18. artikulua.– Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren prestakuntza-ebaluazioa.

Artículo 18.– Evaluación formativa del ejercicio de la función directiva.

1.– Zuzendaritza-funtzioaren prestakuntza-ebaluazioa etengabea izango da, eta agintaldi osoan egingo da, hezkuntza ikuskaritzak planifikatutako jarduera sistematikoen bidez. Zuzendaritza-taldearen jarduna hobetzeko, gainbegiratzea, aholkularitza eta ebaluazioa izango ditu helburu. Ebaluazio horren xedea zuzendaritza-lana hobetzea da, hobetzeko jarraibide zehatz eta bideragarriak emanez. Dekretu honen 11. artikuluan ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendaritzak ebaluatuko dira, baita dekretu honen 13. artikuluan arautzen diren ezohiko izendatutako zuzendaritzak ere.

1.– La evaluación formativa del ejercicio de la función directiva será continua y se realizará a lo largo de todo el periodo de mandato, mediante actuaciones sistemáticas y planificadas por la inspección educativa. Tendrá como objetivo la supervisión, el asesoramiento y la evaluación para la mejora de las actuaciones del equipo directivo. Esta evaluación tiene como fin la mejora del desempeño de la labor directiva proporcionando pautas concretas y viables de mejora. Se evaluarán tanto las direcciones nombradas en aplicación de lo establecido en el artículo 11 del presente Decreto, así como las direcciones nombradas con carácter extraordinario, reguladas en el artículo 13.

2.– Ebaluazioa partaidetza-prozeduren bidez egingo da. Prozedura horietan, hezkuntza-komunitateko sektore guztiek aukera izango dute ikastetxearen kudeaketa eta antolamendua, funtzionamendu orokorra eta zuzendaritza-taldeak garatutako jardueren inguruan lortutako emaitzak aztertzeko eta baloratzeko.

2.– La evaluación se desarrollará mediante procedimientos participativos, en los que todos los sectores de la comunidad educativa tendrán oportunidad de analizar y valorar tanto la gestión y la organización como el funcionamiento general del centro y los resultados obtenidos con relación a las actuaciones desarrolladas por el equipo directivo del mismo.

19. artikulua.– Zuzendaritza-funtzioaren jardunaren amaierako ebaluazioa eta haren ondorioak.

Artículo 19.– Evaluación final del ejercicio de la función directiva y efectos de la misma.

1.– Azken ebaluazioak zuzendaritza-taldeak ebaluazioa gainditzeari buruzko iritzia ematea dakar, eta, horretarako, balio-iritzi arrazoitua ematea ahalbidetzen duten datuak bildu behar dira.

1.– La evaluación final supone pronunciarse sobre la superación de la evaluación por parte del equipo directivo, para lo que es necesario recopilar los datos que permitan emitir un juicio de valor fundamentado.

2.– Amaierako ebaluazioaren xedea da, araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera, agintaldia berritu ahal izatea, aurrez merezimendu-lehiaketaren ondoren izendatuta, balorazio positiboa lortzen badute, eta, horrela, dekretu honen 20. artikuluan jasotako aintzatespen pertsonala eta profesionala izatea.

2.– La evaluación final tiene como objetivo posibilitar, en los términos establecidos en la normativa reguladora, la renovación del período de mandato de las directoras y directores nombrados previo concurso de méritos que obtengan una valoración positiva, así como el reconocimiento personal y profesional recogidos en el artículo 20 del presente Decreto.

3.– Ebaluazio-prozedura amaitzen duen ebazpena lurralde historikoko hezkuntzako lurralde-ordezkariak emango du. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute hezkuntza-agintaritza eskudunaren aurrean, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.

3.– La delegada o delegado territorial de educación del territorio histórico correspondiente dictará la resolución que finalizará el procedimiento de evaluación final. Contra dicha resolución, las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante la autoridad educativa competente, en los términos que establezca la normativa vigente.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
ZUZENDARITZA-FUNTZIOAREN JARDUNA AITORTZEA
RECONOCIMIENTO DEL EJERCICIO DE LA FUNCIÓN DIRECTIVA

20. artikulua.– Zuzendaritza-jardunaren aitortza.

Artículo 20.– Reconocimiento de la función directiva.

1.– Zuzendaritza-taldeko kide guztien zuzendaritza-jardunaren ebaluazio positiboa irakaskuntza- eta lanbide-meritu bat da, hurrengo prozesuetan kontuan hartu beharrekoa, ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren:

1.– La evaluación positiva del ejercicio de la dirección de todos los miembros del equipo directivo constituye un mérito docente y profesional a tener en cuenta en los siguientes procesos, mediante su regulación previa negociación con la representación sindical:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan edo hezkuntza-administrazioan lanpostuak betetzea.

a) Provisión de puestos de trabajo en la función pública docente o en la Administración educativa.

b) Beste irakaskuntza-kidego baterako sarbidea.

b) Acceso a otro cuerpo docente.

2.– Zuzendaritza-taldeko kide guztiei jarduna dagokion lanpostuaren edo irakaskuntza-eginkizunaren berariazko osagarriarekin ordaindu behar zaie, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbatekoen arabera, besteak beste, ikastetxearen dimentsio-irizpidea kontuan hartuta.

2.– El ejercicio de todos los miembros del equipo directivo tiene que ser retribuido con el complemento específico de puesto de trabajo o función docente que corresponda, de acuerdo con las cuantías que determine el Gobierno Vasco atendiendo, entre otros, al criterio de dimensión del centro.

3.– Zuzendaritza-funtzioaren jarduna amaitzen denean, ebaluazio positiboa jaso bada, zuzendari-kargua betetzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatuko da, dekretu honen 22. artikuluan arautzen den bezala.

3.– Cuando finaliza el ejercicio de la función directiva, con evaluación positiva, se consolida una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de directora o director, tal y como se regula en el artículo 22 de este decreto.

4.– Zuzendaritza-karguek ikastetxean nahitaez egon beharreko egutegia eta ordutegia malgutu ahal izango dira, karguari dagozkion zereginak egiteko ikastetxearen ohiko ordutegi eta egutegitik kanpoko jardueretan emandako denbora konpentsatzeko, betiere zeregin horiek Ikastetxearen Urteko Planean jasota badaude, eta irakaskuntza-jardueraren ordutegian zuzendaritza-taldeko ordezkari bat egongo dela ziurtatuz, betiere hura arautzen duen araudia betez.

4.– Se podrá flexibilizar el calendario y el horario de permanencia obligada en el centro educativo de los cargos directivos, para compensar el tiempo invertido por estos en actividades fuera del horario y calendario ordinario del centro para realizar labores propias del cargo, siempre que estas estén contempladas en el plan anual del centro y asegurando que, durante el horario de actividad docente, siempre haya una o un representante del equipo directivo, en cumplimiento de la normativa que lo regule.

5.– Hobekuntza profesionaleko ikasketak edo zuzendaritza-talde hasiberrientzako tutoretza-lanak egiteko irakaskuntza-kargarik gabeko urtebeteko baimena emateko neurria ezarriko da, ordainsaria duena, ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitzean edo osteko ondoz ondoko agintaldi edo agintaldiak amaitzean ebaluazio positiboa izan duen zuzendariarentzat, betiere hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztutako helburuarekin eta baldintzekin. Baimen hori, betiere, izendatu zuteneko aldia amaitu eta hurrengo ikasturtean hartuko da.

5.– Se implementará la medida de concesión del disfrute de un año de permiso sin carga docente con retribución para la realización de estudios de perfeccionamiento profesional o labores de tutorización para equipos directivos noveles para la directora o el director evaluado positivamente al finalizar su segundo mandato consecutivo o a la finalización de un mandato o mandatos consecutivos posteriores con evaluación positiva, con el fin y con las condiciones que el departamento competente en materia de educación determine. Este permiso se disfrutará en todo caso en el curso escolar siguiente a la finalización del periodo correspondiente para el que fue nombrada o nombrado.

6.– Behin betiko destinoa ikastetxean duen ikastetxe bateko zuzendariak, ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitzean edo osteko ondoz ondoko agintaldia edo agintaldiak amaitzean ebaluazio positiboa jaso ondoren ikastetxez aldatu nahi badu, lehentasuna izango du, Euskadin eta behin bakarrik, ikastetxe publiko batean destino berri bat aukeratzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiko lehenengo bi lehiaketetan, libre dauden lanpostu hutsen arabera.

6.– Las directoras y los directores de un centro educativo que tenga el destino definitivo en el centro y opte por cambiar de centro al finalizar su segundo mandato consecutivo o a la finalización de un mandato o mandatos consecutivos posteriores con evaluación positiva tienen preferencia para escoger, en el ámbito de Euskadi y por una sola vez, un nuevo destino en un centro educativo público en los dos primeros concursos convocados por el Gobierno Vasco, según las vacantes disponibles.

7.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak sariak eta aipamen espezifikoak sortzea sustatuko du, bai eta bikaintasun-jarduna lortu duten zuzendaritza-taldeentzako kalitate-ekintzen hedapena ere, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren arabera.

7.– El departamento competente en materia de educación promoverá la creación de premios, menciones específicas, así como la difusión de acciones de calidad para aquellos equipos directivos que hayan alcanzado un ejercicio de excelencia, según el procedimiento que se determine reglamentariamente.

8.– Ikuskaritza-kidegora sartzeko deialdietan, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak plazen hamarren bat gordeko du merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko, betebehar orokorrak beteta. Plaza horiek, gutxienez hiru agintaldi osotan zuzendari-kargua ebaluazio positiboarekin bete duten irakasleentzat izango dira. Halaber, gainerako zuzendaritza-karguen agintaldia amaitzean ebaluazio positiboa bereziki baloratuko da Hezkuntza Ikuskaritzara sartzeko lanpostuak hornitzeko.

8.– En las convocatorias de acceso al cuerpo de Inspección, el departamento competente en materia de educación reservará una décima parte de las plazas para la provisión mediante concurso de méritos destinado a las profesoras y profesores que, reuniendo los requisitos generales, hayan ejercido con evaluación positiva, al menos durante tres mandatos completos el cargo de directora o director. Así mismo, la evaluación positiva al finalizar el mandato de los demás cargos directivos, será especialmente valorada a los efectos de la provisión de puestos de trabajo en el acceso a la Inspección de educación.

21. artikulua.– Zuzendaritza-jardunari laguntzeko neurriak.

Artículo 21.– Medidas de apoyo al ejercicio de la dirección.

Zuzendaritza-jarduna errazteko, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak neurri hauek bultzatuko ditu:

Para favorecer el ejercicio de la dirección, el departamento competente en materia de educación promoverá las siguientes medidas:

a) Zuzendaritzaren arduradunek beren zereginaren garrantziarekin bat datozen tratu, begirune eta errespetua jasotzen dutela ziurtatzea.

a) Asegurar que las personas responsables de la dirección reciban el trato, la consideración y el respeto acordes con la importancia de su tarea.

b) Ikastetxeetan zuzendaritza-funtzioaren jarduna erraztea, zuzendaritzari beharrezko autonomia emanez berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak, ikastetxeetako prestakuntza-programak eta ikastetxearen hezkuntza-kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua hobetzen laguntzen duen beste edozein neurri bultzatzeko eta garatzeko.

b) Facilitar el ejercicio de la función directiva en los centros docentes, dotando a la dirección de la necesaria autonomía para impulsar y desarrollar proyectos de innovación e investigación, programas de formación en centros y cualquier otra medida que contribuya a mejorar la calidad educativa del centro, su organización y funcionamiento.

c) Zeregin administratibo eta pedagogikoak orekatzeko helburuarekin, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ikastetxeen zuzendaritzari lagunduko dio ikastetxearen kudeaketaren erantzukizun instituzionala bateratzen, hala nola antolaketa, administrazio-kudeaketa, baliabideen kudeaketa eta lidergo eta dinamizazio pedagogikoa, administrazio-zereginetan diharduten baliabide material eta pertsonalez hornituta.

c) Con el objetivo de equilibrar las tareas administrativas y pedagógicas, el departamento competente en materia de educación ayudará a la dirección de los centros educativos a conjugar la responsabilidad institucional de la gestión del centro como organización, la gestión administrativa, la gestión de recursos y el liderazgo y dinamización pedagógica, mediante la dotación de recursos materiales y personales dedicados a las tareas administrativas.

d) Eguneratze eta hobekuntza tekniko eta profesionalerako prestakuntza-programa espezifikoak garatzea, eta, halaber, Europako beste administrazio eta erakunde batzuekin lankidetzan, beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistemen eta zuzendaritza-organoen ezagutza sustatzea, herrialde horietan egonaldiak eginez.

d) Desarrollar programas específicos de formación para la actualización y el perfeccionamiento técnico y profesional; así como fomentar, en colaboración con otras administraciones y organismos europeos, el conocimiento de los sistemas educativos y órganos directivos de otros países mediante estancias en los mismos.

e) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren aholku- eta aholkularitza-kontseiluetan eta -organoetan eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako batzordeetan parte har dezaten sustatzea.

e) Fomentar su participación en consejos y órganos consultivos y de asesoramiento del departamento competente en materia de educación, y en las comisiones previstas por la normativa vigente.

f) Ikastetxeei irakasle-kreditu espezifiko bat esleitzea zuzendaritza-funtzioa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak dimentsio-irizpidean oinarrituta zehaztutako zenbatekoen arabera.

f) Atribuir a los centros docentes un crédito de profesorado específico para el desempeño de la función directiva, de acuerdo con las cuantías que determine el Gobierno Vasco atendiendo al criterio de dimensión del centro.

g) Lau urterako hautatutako zuzendaritzak indartzea, beren zuzendaritza-proiektuak garatzeko berariazko irakasle-kreditu batekin, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbatekoen arabera, eta handitu ahal izatea talde horiek beste hasiberri batzuetara aholkularitza-lanak egiteko eta ikastetxe berean zuzendaritza-talde egonkorren trantsizioak egiteko.

g) Potenciar las direcciones seleccionadas por cuatro años con un crédito de profesorado específico para el desarrollo de sus proyectos de dirección, de acuerdo con las cuantías que determine el Gobierno Vasco y que pudiera ser incrementado para realizar labores de mentorazgo de estos equipos a otros noveles, y para la realización de transiciones de equipos directivos estables dentro de un mismo centro educativo.

22. artikulua.– Zuzendari-kargua gauzatzeko berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea.

Artículo 22.– Consolidación de una parte del complemento retributivo específico al ejercicio del cargo de directora o director.

1.– Zuzendari-karguari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko, dagokion pertsonak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Para consolidar una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de directora o director, la persona correspondiente deberá cumplir los siguientes requisitos:

a) Dagokion eskaera aurkeztea, hezkuntza-arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenean ezarritako moduan eta epeetan.

a) Presentar la correspondiente solicitud, en la forma y plazos que se establezcan en la resolución de la dirección competente en materia de gestión de personal del departamento competente en materia de educación.

b) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko ikastetxe publiko bateko zuzendari izendatua izatea lau urterako, dekretu hau aplikatuz deitutako merezimendu-lehiaketa baten ondoren.

b) Haber sido nombrada directora o director de un centro docente público dependiente del departamento competente en materia de educación por un periodo de cuatro años, previo concurso de méritos convocado en aplicación del presente Decreto.

c) Zuzendari-kargua bete izana izendapenaren agintaldi osoan.

c) Haber ejercido el cargo de directora o director durante la totalidad del periodo para el que fue nombrado.

d) Zuzendari-kargua betetzeko jardunaren ebaluazio positiboa izatea dagokion aldian edo aldietan.

d) Haber obtenido una evaluación final positiva del ejercicio del cargo de directora o director durante el periodo o periodos correspondientes.

e) Izendapenaren agintaldi osoa amaitu izana.

e) Haber finalizado el periodo para el que se realizó el nombramiento.

f) Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeren batean zerbitzu aktiboan egotea.

f) Encontrarse en situación de servicio activo en algún centro docente de enseñanza no universitaria dependiente del departamento competente en materia de educación.

2.– Artikulu honetako hurrengo paragrafoan aurreikusitako bateraezintasuna eragotzi gabe, finkatutako eskubidea zuzendari jarduna amaitu eta hurrengo egunetik aurrera jasoko da, eta eraginpeko pertsona hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe batean zerbitzu aktiboan dagoen bitartean ordainduko zaio.

2.– Sin perjuicio de la incompatibilidad prevista en el párrafo siguiente, el derecho consolidado se percibirá a partir del día siguiente a la finalización de su mandato como directora o director y le será abonado mientras la persona afectada se encuentre en situación de servicio activo en algún centro docente de enseñanza no universitaria dependiente del departamento competente en materia de educación.

3.– Artikulu honetan araututako osagarria jasotzen bada, ezingo dira jaso bestelako zuzendaritza-karguak betetzeagatik ematen diren ordainsari-osagarriak. Bateraezintasun horren eraginpeko pertsonei zenbateko handieneko osagarria ordainduko zaie, eskubidea dutenen artean.

3.– La percepción del complemento regulado en el presente artículo es incompatible con la percepción del complemento retributivo correspondiente al ejercicio de cualquier otro cargo directivo. A las personas afectadas por esta incompatibilidad se les abonará el complemento de mayor cuantía de entre aquellos a los que tuvieran derecho.

4.– Osagarri kontsolidatuaren zenbatekoa % 20 izango da lehen aldirako, % 30 bigarrenerako, % 10 hirugarrenerako eta % 10 laugarrenerako. Zenbatekoa zehazteko, finkapenaren unean finkatuta dagoen ikastetxean zuzendaritza-kargua betetzeagatik dagokion osagai berezia hartuko da erreferentziatzat, burututako aldien arabera. Urtero ezartzen diren ordainsari-igoera orokorrekin handituko da.

4.– El importe del complemento consolidado será del 20 % para el primer periodo, del 30 % para el segundo, del 10 % para el tercero y del 10 % para el cuarto. El importe se determinará tomando como referencia el que corresponda, en el momento de la consolidación, al componente singular por ejercicio del cargo de dirección en el centro donde se consolida y según los periodos ejercidos. Será revalorizado con los incrementos retributivos generales que cada año se establezcan.

5.– Zuzendari-karguaren bi aldi edo gehiagori dagokion osagarriaren zati bat finkatu zaien pertsonek aldi horietako bakoitzari dagozkion zenbatekoen baturaren adinako osagarri kontsolidatua jasoko dute, eta ez da eskatuko aldi horiek elkarren segidakoak izatea.

5.– Las personas a las que se les reconozca la consolidación de parte del complemento correspondiente a dos o más periodos del ejercicio del cargo de directora o director, percibirán un complemento consolidado igual a la suma de las cantidades que correspondan a cada uno de esos periodos, sin que sea exigible que dichos periodos sean consecutivos.

6.– Osagarri hori ez da inoiz izango finkatutako aldietan zuzendaritza-karguaren ordainsari gisa ezarritako berariazko ordainsari-osagarriaren % 70 baino handiagoa.

6.– Dicho complemento en ningún caso podrá ser superior al 70 % del complemento retributivo específico establecido como retribución del cargo de dirección en los centros de referencia en los que se ha ejercido en los periodos consolidados.

7.– Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako gainerako baldintzak betetzen dituzten zuzendariek, lau urteko aldia amaitu baino lehen beren kargua uzten badute, bategite-, integrazio-, zatiketa- edo eraldaketa-prozesu baten ondorioz ikastetxea desagertu delako, artikulu honetan aipatzen den osagarriaren zati osoa finkatu ahal izango dute, baldin eta berehala izendatzen badituzte zuzendari ikastetxeak bat egin, integratu edo aldatzearen ondorioz sortzen den ikastetxe berrian, eta lau urteko aldia amaitu arte.

7.– Aquellas directoras o directores que, cumpliendo los demás requisitos establecidos en el párrafo 1 del presente artículo, cesados en su cargo antes de la finalización del periodo de cuatro años con motivo de la supresión de su centro a consecuencia de un proceso de fusión, integración, división o transformación, podrán consolidar íntegramente la parte del complemento a que se refiere este artículo en el caso de que fueran inmediatamente nombradas directora o director, hasta la finalización del periodo de cuatro años para el que fueron inicialmente nombrados, del centro resultante de la fusión, integración o transformación o de alguno de los centros resultantes de la división.

8.– Izendapen hori egiten ez bada, bat egindako, integratutako, zatitutako edo eraldatutako ikastetxeko zuzendari-kargua bete duten denborarekiko proportzionala den ordainsari-osagarriaren ehuneko bat finkatu ahal izango dute, finkatze-aldia kontuan hartuta, betiere karguan emandako denboraren balorazio positiboa lortzen badute.

8.– En el caso de que no se produjera dicho nombramiento, podrán consolidar un porcentaje del complemento retributivo proporcional al tiempo en que hayan desempeñado el cargo de directora o director del centro fusionado, integrado, dividido o transformado, teniendo en cuenta el periodo en el que se produzca la consolidación, siempre que obtengan valoración positiva del ejercicio del cargo, durante el tiempo en que lo desempeñaron.

9.– Eskabideak aurkezteko eta ebazteko prozedura dagokion deialdiaren bidez ezarriko da, zeina hezkuntza-arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloko zuzendaritza eskudunaren ebazpen baten bidez egingo baita.

9.– El procedimiento para la presentación y resolución de las solicitudes será establecido por medio de la correspondiente convocatoria realizada por resolución de la dirección competente en materia de gestión de personal del departamento competente en materia de educación.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren titulartasunekoak ez diren ikastetxe publikoetan, administrazio titularrak ezarriko ditu ikastetxeko gobernu-organoei dagozkien karguak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak. Edozein kasutan, indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuko da.

En los centros docentes públicos que no son de titularidad del departamento competente en materia de educación, la administración titular establecerá las condiciones y los requisitos para ejercer los cargos correspondientes a los órganos de gobierno del centro, respetando en cualquier caso el marco legal vigente.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dekretua argitaratu aurretik egindako izendapenak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Nombramientos efectuados con anterioridad al decreto.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu-organoek, hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren menpekoek, dekretu hau indarrean jartzean izendapen bat indarrean badute, beren karguak betetzen jarraituko dute izendatu zireneko aldia amaitu arte, eta dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

Los órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del departamento competente en materia de educación que tengan un nombramiento vigente a la entrada en vigor de este decreto, continuarán ejerciendo sus cargos hasta la finalización del periodo por el que fueron nombrados y les será de aplicación lo establecido en el presente Decreto.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurreko arauak aplikatzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Aplicación de normas anteriores.

Zenbait arlori buruzko erregulazioari dagokionez, geroko erregelamenduzko xedapenetara igortzen du dekretu honek. Bada, xedapen horiek ematen ez diren bitartean, lege hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden maila bereko arauak aplikatuko dira kasu bakoitzean, betiere legean xedatutakoaren aurkakoak ez badira.

En las materias cuya regulación remite el presente Decreto a ulteriores disposiciones reglamentarias, y en tanto estas no sean dictadas, serán de aplicación, en cada caso, las normas de este rango que lo venían siendo a la fecha de entrada en vigor de esta Ley, siempre que no se opongan a lo dispuesto en ella.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dekretu hau indarrean jartzen den unean abian diren zuzendarien hautaketa-prozesuei atzeraeraginez aplikatzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Aplicación retroactiva a los procesos selectivos de directoras y directores en marcha en el momento de entrada en vigor del presente Decreto.

Dekretu honetan xedatutakoa atzeraeraginez aplikatuko da Hezkuntza Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketaren kasuan, zeina dekretu hau indarrean jartzen den egunean prozesuan eta ebatzi gabe baitago.

Lo dispuesto en el presente Decreto será de aplicación retroactiva para el caso del concurso de méritos para la selección de las directoras y directores de los centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, dependientes del Departamento de Educación, que se encuentra en proceso y sin resolver en la fecha de entrada en vigor del presente Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua (horren bidez prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko), urriaren 16ko 204/2012 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzekoa) eta dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dion maila bereko edo baxuagoko beste edozein arau.

Quedan derogados el Decreto 22/2009, de 3 de febrero, sobre el procedimiento de selección del Director o Directora y el nombramiento y el cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, el Decreto 204/2012, de 16 de octubre, de consolidación de una parte del complemento retributivo específico de Director o Directora de centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y cualquier otra norma de igual o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en este decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garatzeko eta betearazteko eskumena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Facultad de desarrollo y ejecución.

Hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrari baimena ematen zaio dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Se autoriza a la persona titular del departamento competente en materia de educación para que dicte las disposiciones sean necesarias para la aplicación y desarrollo de este decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 28an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de febrero de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental