Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea

N.º 46, martes 7 de marzo de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
1207
1207

24/2023 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txerri-azienda estentsiboko ustiategiak antolatzeari buruzkoa, eta otsailaren 26ko 26/2019 Dekretua eta otsailaren 15eko 30/2005 Dekretua indargabetzen dituena.

DECRETO 24/2023, de 21 de febrero, sobre ordenación de las explotaciones de ganado porcino extensivo en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y por el que se deroga el Decreto 26/2019, de 26 de febrero y el Decreto 30/2005, de 15 de febrero.

Uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baitira txerri-azienda estentsiboko ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak eta aldatzen baita ekainaren 25eko 1547/2004 Errege Dekretua, untxi-ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituena, ekoizpen-sistema estentsiboko txerri-azienda ustiategien antolamendu zootekniko eta sanitariorako gutxieneko arauak ezartzea du helburu.

El Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, por el que se establecen normas básicas de ordenación de las explotaciones de ganado porcino extensivo y por el que se modifica el Real Decreto 1547/2004, de 25 de junio, por el que se establecen normas de ordenación de las explotaciones cunícolas, tiene por objeto establecer las normas mínimas para la ordenación zootécnica y sanitaria de las explotaciones de ganado porcino en el sistema de producción extensivo.

Nahitaez bete beharreko Estatuko oinarrizko araudiak arautzen ditu, besteak beste, txerri-ustiategi estentsiboek bete beharreko gutxieneko baldintzak, hala nola, abelburu-dentsitatea, ustiategien hedadura eta elikadura, eta horietako bakoitza zehazten du, eta alderdion gaineko eskakizunak ezartzen.

La normativa estatal básica de obligado cumplimiento, regula, entre otras cuestiones, las condiciones mínimas que deben cumplir las explotaciones porcinas extensivas, que, entre otras, se encuentran la densidad ganadera, la extensión de las explotaciones y la alimentación, definiéndose cada una de ellas y estableciendo requisitos.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezartzen duenez, euskal administrazioek abeltzaintza estentsiboa sustatzeko programak bultzatuko dituzte, besteak beste. Kontuan hartuta EAEko txerri-sektoreak ezaugarri bereizgarriak dituela sektore berak beste autonomia-erkidego mugakide batzuetan dituenekin alderatuta, eta Legearen agindua betez, dekretu hau lantzen da.

La Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, establece que las administraciones vascas, potenciarán, entre otras cuestiones, programas de fomento de la ganadería extensiva. Teniendo en cuenta que el sector porcino vasco tiene características diferenciales con respecto a las que presenta el mismo sector en otras Comunidades Autónomas colindantes, y en cumplimiento del mandato de la Ley, se aborda el presente Decreto.

Uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuan ezarritako definizioak eta baldintzak araututa dauden bezala, sektoreak EAEn dituen behar berezietan behar bezala aplikatzeko eta horietara egokitzeko, beharrezkoa da Estatuko oinarrizko araudia garatzea, bai eta hura Euskal Autonomia Erkidegoan aplika dadin errazteko jarraibide zehatzak zehaztu eta ezartzea ere.

Tal y como están reguladas las definiciones y las condiciones establecidas en Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, para su correcta aplicación y adaptación a las necesidades diferenciales del sector en Euskadi, se hace necesario el desarrollo de la normativa básica estatal, así como especificar y establecer las instrucciones concretas para facilitar su aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak eskumen esklusiboa ematen dio EAEri «nekazaritzan eta abeltzaintzan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera», 10. artikuluko 9. apartatuan jasotakoaren arabera.

La Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, atribuye al País Vasco competencia exclusiva en «agricultura y ganadería de acuerdo con la ordenación general de la economía» tal y como se recoge en su artículo 10, apartado 9.

Autonomia-erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. artikuluko b) apartatuaren arabera, lurralde historikoei dagokie erakunde erkideek «2. Animalia-ekoizpen eta -osasuna» arloan emandako arauak garatzea eta betetzea.

La Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, dispone en su artículo 7, apartado b) que corresponde a los Territorios Históricos el desarrollo y ejecución de las normas emanadas de las Instituciones Comunes en las materias de «2. Producción y sanidad animal.».

Bestalde, kontuan izanda Europar Batasuneko araudian eta Estatuko oinarrizko araudian aldaketa ugari egin direla mahastien berregituraketari eta birmoldaketari dagokienez, eta aintzat hartuta arlo horretan zenbait alderdi tekniko hobeto arautu beharra eta arau autonomikoa aplikatzean agerian geratu diren akatsak zuzendu beharra, komenigarria da otsailaren 26ko 26/2019 Dekretua indargabetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatzeari eta aplikatzeari buruzkoa. Horretarako, lehenengo xedapen indargabetzailea sartu da dekretu honetan.

Por otro lado, las múltiples modificaciones introducidas en la reglamentación comunitaria y en la normativa básica estatal en relación a la reestructuración y reconversión del viñedo, la necesidad de mejorar la regulación de diversos aspectos técnicos y de subsanar las deficiencias puestas de manifiesto en la aplicación de la norma autonómica, aconsejan derogar el Decreto 26/2019, de 26 de febrero, de desarrollo y aplicación en la Comunidad Autónoma de Euskadi, de la medida de apoyo europeo a las operaciones de reestructuración y reconversión del viñedo. A tal fin, se incorpora la disposición derogatoria primera.

Halaber, bigarren xedapen indargabetzaileak indarrik gabe uzten du otsailaren 15eko 30/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzei buruzkoa. Kontuan izanda Europar Batasuneko araudian eta Estatuko oinarrizko araudian egindako aldaketak, eta aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintza-arloari laguntza hori aplikatzean agerian geratu diren akatsak zuzendu behar direla, komenigarria da laguntza garatzeko eta aplikatzeko araudia ere aldatzea. Egokitu beharra dago, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudira eta administrazio-prozedura erkidea arautzen duen indarreko araudira, hau da, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legera; egokitzapenak egin beharko dira forman eta edukian, laguntza-programa betearazteko orduan kontuan hartuko beharko direnak.

De igual manera, la disposición derogatoria segunda procede a dejar sin vigencia el Decreto 30/2005, de 15 de febrero, de ayudas a la apicultura en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Las modificaciones introducidas en la reglamentación comunitaria y en la normativa básica estatal, y la necesidad de subsanar las deficiencias puestas de manifiesto en la aplicación de esta ayuda al sector apícola en la Comunidad Autónoma de Euskadi hacen aconsejable modificar la regulación normativa de desarrollo y aplicación de esta ayuda. Es necesaria también una adecuación a la normativa subvenciona de aplicación en la Comunidad Autónoma de Euskadi y a la normativa vigente reguladora del procedimiento administrativo común contenido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común, que conlleva implicaciones formales y de fondo, que tendrán que ser tenidas en cuenta en la ejecución del programa de ayudas.

Zehaztu behar da dekretu hau egiteko kontuan hartu direla Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea.

Indicar que en la elaboración del presente Decreto se ha tenido en cuenta la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras y la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres.

Arau hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 129.1 artikuluan ezartzen dituen erregulazio onaren printzipioetara egokitzen da. Hala, premia- eta efikazia-printzipioei dagokienez, EAEn txerri-ustiategi estentsiboen arloan nahitaez bete beharreko arauak behar bezala harmonizatzen direla bermatzeko interes orokorrak justifikatzen du dekretu-proiektua. Proportzionaltasun-printzipioa betetzen da, lehen aipatutako premiari erantzuteko beharrezkoa den erregulazioa jasotzen baitu, baita indarrean dagoen araudia biltzen duelako ere. Kontuan hartzen bada arauak printzipio hori indartzen duela, segurtasun juridikoaren printzipioa betetzen da, arlo horretako araudiarekin koherentea delako. Gardentasun-printzipioari dagokionez, entzunaldiaren izapidearen bidez arauaren hartzaileei emandako parte-hartzearengatik betetzen da. Azkenik, efikazia-printzipioa betetzen da proiektu honek ez duelako ezartzen administrazio-karga erantsirik edo beharrezkoa ez denik.

Esta norma se adecua a los principios de buena regulación previstos en el artículo 129.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo de las Administraciones Públicas. Así, sobre los principios de necesidad y eficacia, la norma está justificada por la razón de interés general de garantizar la adecuada armonización de las normas de obligado cumplimiento en materia de explotaciones porcinas extensivas en la CAE. La adecuación al principio de proporcionalidad se cumple dado que contiene la regulación imprescindible para atender la necesidad citada, así como de aglutinar la normativa existente. La adecuación al principio de seguridad jurídica resulta si se considera que la norma contribuye a reforzar dicho principio pues es coherente con la normativa existente en la materia. Sobre el principio de transparencia se cumple por la participación dada a los destinatarios de la norma a través del trámite de audiencia. Finalmente, la adecuación al principio de eficacia se deriva del hecho de que este proyecto no impone cargas administrativas innecesarias o accesorias.

Dekretu hau prestatzeko, kontsulta egin zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru-aldundiei, erakunde profesionalei eta sektoreko elkarte eta erakundeei.

Las Diputaciones Forales de los Territorios Históricos de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, las organizaciones profesionales, y las asociaciones y entidades sectoriales han sido consultadas en la elaboración del presente Decreto.

Horren ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, bat etorriz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en sesión celebrada el día 21 de febrero de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen xedea da uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretua garatzea, zeinaren bidez ezartzen baitira txerri-azienda estentsiboko ustiategien oinarrizko antolamendu-arauak eta aldatzen baita untxi-ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 25eko 1547/2004 Errege Dekretua.

1.– Es objeto del presente Decreto el desarrollo del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, por el que se establecen normas básicas de ordenación de las explotaciones de ganado porcino extensivo y por el que se modifica el Real Decreto 1547/2004, de 25 de junio, por el que se establecen las normas de ordenación de las explotaciones cunícolas.

2.– Dekretu honetan jasotako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta ekoizpen-sistema estentsiboko txerri-azienden ustiategiei aplikatuko zaizkie.

2.– Las disposiciones contenidas en el presente Decreto son de aplicación a las explotaciones de ganado porcino en sistema de producción extensivo radicadas en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Autokontsumorako ustiategi estentsiboei, hau da, soilik familiaren kontsumorako diren abereak gizentzea helburu dutenei, baldin eta urtean gehienez 5 gizentzeko txerri ekoizten badituzte eta ugalketarako kopururik ez badute, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretutik ez zaie aplikatuko:

3.– A las explotaciones extensivas de autoconsumo, que son las que tienen por finalidad cebar animales con destino exclusivo al consumo familiar, con una producción máxima anual que no exceda de 5 cerdos de cebo, y sin disponer de efectivos reproductores, no les será de aplicación del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio:

a) txerri-ustiategi estentsiboen sailkapenari buruz 3. artikuluan xedatutakoa,

a) lo dispuesto en el artículo 3 sobre clasificación de las explotaciones porcinas extensivas,

b) 4. artikuluko 1. apartatuko b), c), d), f) eta h) letretan eta 2. apartatuan gutxieneko baldintza jakin batzuei buruz xedatutakoa,

b) lo dispuesto en el artículo 4, párrafo 1, apartados b), c), d), f) y h) y párrafo 2, respecto a determinadas condiciones mínimas,

c) 8. artikuluko 1. apartatuan titularren betebehar jakin batzuei buruz xedatutakoa.

c) lo dispuesto en el artículo 8 párrafo 1, respecto a determinadas obligaciones de los titulares.

4.– Ustiategi estentsibo murriztuei, hau da, gehienez 5 ugaltzaile dituzten ustiategiei, gizentzeko 25 abere baino gehiago eduki ez ditzaketenei eta ustiategian 5 AzLUren baliokidea baino txerri-azienda gehiago eduki ezin dutenei, ez zaie aplikatuko uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 2. apartatuko a) letran gutxieneko baldintza jakin batzuei buruz xedatutakoa.

4.– A las explotaciones extensivas reducidas, que son aquellas que albergan un número máximo de 5 reproductores, pudiendo mantener un número no superior a 25 animales de cebo y sin que la explotación pueda albergar una cantidad de porcinos superior al equivalente de 5 UGM, no les será de aplicación lo dispuesto en el artículo 4, párrafo 2 apartado a) del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, respecto a determinadas condiciones mínimas.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 2. artikuluan jasotako definizioak aplikatuko dira.

A los efectos de lo previsto en el presente Decreto, serán aplicables las definiciones recogidas en el artículo 2 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

3. artikulua.– Txerri-ustiategi estentsiboen sailkapena.

Artículo 3.– Clasificación de las explotaciones porcinas extensivas.

1.– Txerri-ustiategi estentsiboen sailkapena uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluan dago jasota.

1.– La clasificación de las explotaciones porcinas extensivas es la recogida en el artículo 3 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

2.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek animaliak gizentzeko beste ustiategi estentsibo batera ateratzeko baimena eman ahal izango dute, soilik baliabide naturalak urtaroaren arabera ustiatzeko, hil aurretik, bat etorriz uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 1. apartatuko e) letran xedatutakoarekin.

2.– Los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, podrán autorizar la salida de los animales a otra explotación extensiva de cebo, exclusivamente para el aprovechamiento estacional de recursos naturales en un período previo a su sacrificio, de acuerdo con lo dispuesto en el párrafo 1 apartado e) del artículo 3 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

3.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek, beren lurralde-eremuan, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 2. apartatuko c) letran aurreikusitako gehieneko produkzio-ahalmena modulatu ahal izango dute, ustiategiak dauden eremuen ezaugarrien, ekoizpen-inguruabarren edo ezartzen dituzten beste baldintza batzuen arabera; nolanahi ere, gizentzeari aplikatzeko ahalmen hori ezin izango da inola ere ehuneko 20 baino gehiago handitu.

3.– Los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, podrán modular, en su ámbito territorial, la capacidad máxima productiva prevista en el párrafo 2 apartado c) del artículo 3 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, en función de las características de las zonas en que se ubique las explotación, de las circunstancias productivas o de otras condiciones que establezcan, sin que en ningún caso pueda aumentar la citada capacidad para su aplicación al cebo en más de un 20 por cien.

4. artikulua.– Txerri-ustiategi estentsiboen gutxieneko baldintzak.

Artículo 4.– Condiciones mínimas de las explotaciones porcinas extensivas.

1.– Txerri-ustiategi estentsiboen gutxieneko baldintzak uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan daude jasota.

1.– Las condiciones mínimas de las explotaciones porcinas extensivas son las establecidas en el artículo 4 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

2.– Uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 1. apartatuko a) letran aurreikusitako abere-kargaren kalkulua ustiategiko abereen urteko batezbesteko gisa egingo da, kontuan hartuta huste sanitarioko aldiak eta aldi bakoitzean egiatan dauden abereen pisuaren araberako baliokidetasunak; 15 gizentze-txerri/ha-ko zifra gainditu ahal izango da, baldin eta batez besteko karga zenbatetsia ez bada 2,4 AzLU/ha/urte baino handiagoa.

2.– El cálculo de la carga ganadera prevista en el artículo 4, párrafo 1 apartado a) del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, se realizará como media anual de animales en la explotación, tomando en consideración las épocas de vacío sanitario y teniendo en cuenta las equivalencias según el peso de los animales realmente presentes en cada periodo temporal, pudiéndose superar el número de animales por encima de la cifra de 15 cerdos de cebo/Ha, siempre que la carga media así estimada no supere las 2,4 UGM/ha/año.

3.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek, beren lurralde-eremuan, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren 1. apartatuko a) letrako 1. puntuan aurreikusitako abere-zama murriztu ahal izango dute, gutxienez ergonomia-, ingurumen- eta orografia-irizpideetan oinarrituta.

3.– Los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en su ámbito territorial, podrán reducir la carga ganadera prevista en el párrafo 1, apartado a). 1.º del artículo 4 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, basándose, al menos, en criterios ergonómicos, medioambientales y orográficos.

4.– Uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 1. apartatuko b) letran aurreikusitako gainazal jarraituan, lehendik dauden ur-ibilguak eta bideak ez dira muga izango, eta abereak bertatik mugitzeko behar diren bitartekoak jarri beharko dira.

4.– En la superficie continúa prevista en el artículo 4, párrafo 1 apartado b) del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, los cursos de agua y caminos existentes, no supondrán una interrupción de la misma, siempre y cuando se habiliten los medios necesarios para que los animales puedan transitar a lo largo de la misma.

5.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek, beren lurralde-eremuan, handitu edo murriztu ahal izango dute txerri-ustiategi estentsibo berrien gutxieneko segurtasun-distantzia, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 2. apartatuko a) letrako 1. puntuan aurreikusitakoa, kontuan hartuta ustiategi bakoitzaren ezaugarri agronomiko, orografiko eta ingurumeneko bereziak eta instalatutako gaitasuna.

5.– Los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en su ámbito territorial, podrán aumentar o disminuir la distancia mínima de seguridad de las explotaciones porcinas extensivas de nueva creación prevista en el artículo 4, parrado 2, apartado a).1 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, teniendo en cuenta las especiales características agronómicas, orográficas y medioambientales de cada explotación y su capacidad instalada.

5. artikulua.– Maneiu eta txandakatze-programa.

Artículo 5.– Programa de manejo y rotación.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek, beren lurralde-eremuan, beren lurraldean kokatutako zerri-ustiategi estentsibo bakoitzerako, Erabiltzeko eta Txandakatzeko Programa bat onartu beharko dute. Programa horrek programa hori betetzen dela kontrolatzeko prozedura bat izango du, ingurune fisiko guztia behar bezala erabiliko dela, ustiapeneko baliabide naturalak aprobetxatuko direla eta lurzorua modu arrazionalean erabili eta txandakatzeko sistemak ezarriko direla bermatuko duena, eta oinarrizko ekosistema hondatu dezakeen gainustiapena ekidingo duena, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 1. apartatuko f) letran ezarritakoa errespetatuz. Halaber, programa horren aldizkakotasuna ezarri beharko du.

Los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, deberán aprobar, en su ámbito territorial, para cada explotación porcina extensiva ubicada en su territorio, un Programa de Manejo y Rotación, que incluya un procedimiento de control de su cumplimiento, que garantice una adecuada utilización de la totalidad del medio físico, el aprovechamiento de los recursos naturales de la explotación y el establecimiento de sistemas de rotación y utilización racional del terreno, evitando fenómenos de sobre explotación que supongan el deterioro del ecosistema de soporte, respetando lo dispuesto en el artículo 4, párrafo 1, apartado f) del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio. Así mismo, deberá establecer la periodicidad del citado programa.

6. artikulua.– Ustiategiko erregistro-liburua.

Artículo 6.– Libro registro de explotación.

1.– Uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, txerri-azienda estentsiboko ustiategien titularrek eguneratuta izan beharko dute ustiategiko erregistro-liburua. Liburu horren eredua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek onartuko dute beren lurralde-eremurako, eta haren gutxieneko edukia uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa izango da.

1.– Conforme se dispone en el artículo 6 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio, los titulares de las explotaciones ganaderas de porcino extensivo deberán llevar actualizado un libro de registro de explotación, cuyo modelo será aprobado, para su ámbito territorial, por los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, y cuyo contenido mínimo será el establecido en el Anexo II del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

2.– Erregistro-liburua eskuz edo informatizatuta beteko da, ustiategian eskuragarri egongo da, eta ustiategia kokatuta dagoen foru-organoko abeltzaintza-arloko organo eskudunak eskuratu ahal izango du.

2.– El libro de registro se llevará de forma manual o informatizada, estará disponible en la explotación y será accesible para el órgano competente en materia de ganadería del órgano foral donde se halle ubicada la explotación.

Organoak zehazten duen aldiari dagozkion datuak mantendu beharko dira, eta aldi hori ezin izango da ustiategiko jardueraren azken hiru urteak edo ustiategiko jarduera amaitu ondorengo hiru urteak baino laburragoa izan. Azken kasu horretan, kontsultatzeko moduan egon beharko du, ustiategiaren azken titularraren helbidean, edo erakunde titularraren edo abeltzaintza-jardueran gertatu denaren egoitza sozialean.

Se deberán mantener los datos correspondientes al período que esta determine y que no podrá ser inferior a los últimos tres años de actividad de la explotación o a los tres años posteriores al fin de la actividad de la explotación. En este último supuesto deberá estar disponible para su consulta, en el domicilio del último titular de la explotación, o en el domicilio social de la entidad titular o de la que la hubiese sucedido en el ejercicio de la actividad ganadera.

Ustiategiaren titularrak abeltzaintza-jarduera oro eteten badu, ustiategia kokatuta dagoen foru-organoan abeltzaintzaren arloko eskumena duen organoak agintzen duen tokian gordailutuko da erregistro-liburua.

En caso de cese de toda actividad ganadera del titular de la explotación, el libro de registro será depositado donde ordene el órgano competente en materia de ganadería del órgano foral donde se halle ubicada la explotación.

7. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatzea.

Artículo 7.– Inscripción en el Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Txerri-ustiategi estentsiboak inskribatuta egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean, zeina irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak arautzen baitu.

1.– Las explotaciones porcinas extensivas ubicadas en el País Vasco se inscribirán en el Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, creado por el Decreto 203/2011, de 27 de septiembre.

2.– Dekretu honen 4. artikuluan xedatutako sailkapenen arabera inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Txerri-ustiategi Estentsiboen Erregistroan, dekretu honen 5. artikuluan xedatutako gutxieneko baldintzak errespetatuz eta baliokidetasunak 2. apartatuan ezarritako moduan aplikatuz.

2.– La inscripción en el Registro se materializarla con arreglo a las clasificaciones previstas en el artículo 4 y respetando las condiciones mínimas previstas en el artículo 5 del presente Decreto, y aplicando las equivalencias en la forma como se establecen en su párrafo 2.

8. artikulua.– Txerri-ustiategi estentsiboen pertsona titularren betebeharrak.

Artículo 8.– Obligaciones de las personas titulares de las explotaciones porcinas extensivas.

1.– Txerri-ustiategi estentsiboen titularrek uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutako betebeharrak izango dituzte.

1.– Los titulares de las explotaciones porcinas extensivas deberán cumplir las obligaciones establecidas en el artículo 8 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskuduna izango da Euskal Autonomia Erkidegoan animalien biosegurtasunaren eta ongizatearen arloko prestakuntza- eta gaikuntza-jarduerak ezarriko dituen araudia onartuko duena.

2.– Será el órgano competente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, quien aprobará la normativa que establezca las actividades de formación y capacitación en materia de bioseguridad y bienestar animal en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

9. artikulua.– Ustiategi berriak baimentzea, eta lehendik dauden ustiategien orientazio zooteknikoa zabaltzea edo aldatzea.

Artículo 9.– Autorización de nuevas explotaciones, ampliación o cambio de orientación zootécnica de las explotaciones existentes.

1.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek baimenduko dute, bakoitzak bere lurralde-eremuan, ustiategi berriak edo lehendik daudenak handitzea, bat etorriz uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 9. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoarekin.

1.– Serán los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en su ámbito territorial, quienes autorizarán las nuevas explotaciones o la ampliación de las existentes, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 9, párrafo 1 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

2.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek eman ahal izango diete baimena txerri-ustiategi estentsiboen erregistroan behar bezala baimenduta eta inskribatuta dauden ustiategiei orientazio zooteknikoa handitzeko edo aldatzeko, nahiz eta kokapenari eta osasun-banaketari buruzko baldintzak bete ez, bat etorriz uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 9. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin.

2.– Serán, los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en su ámbito territorial, quienes podrán conceder una autorización de ampliación, o de cambio de orientación zootécnica, a las explotaciones debidamente autorizadas e inscritas en el Registro de explotaciones porcinas extensivas, aunque no cumplan con las condiciones sobre ubicación y separación sanitaria, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 9, párrafo 3 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

3.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek baimendu ahal izango dute, salbuespen gisa eta uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 9. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa betez, lehendik dauden ustiategiak handitzea.

3.– Serán, los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en su ámbito territorial, quienes, con carácter excepcional y cumpliendo lo dispuesto en el artículo 9, párrafo 4 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio podrán autorizar la ampliación de las explotaciones existentes.

10. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.

Artículo 10.– Inspección y Control.

Dekretu honetan eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunei dagozkie, uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa garatuz.

Las inspecciones pertinentes para comprobar el cumplimiento de las condiciones y requisitos exigidos en el presente Decreto corresponden a los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, en desarrollo de lo dispuesto en el artículo 10 el Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

11. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 11.– Régimen sancionador.

Dekretu honetan xedatutakoa betetzen ez bada, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen X. tituluan eta uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluan ezarritako zehapen-araubidea aplikatuko da.

En caso de incumplimiento de lo dispuesto en este decreto, será de aplicación el régimen sancionador establecido en el Título X de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, y en el artículo 11 del Real Decreto 1221/2009, de 17 de julio.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dagoeneko ezarrita dauden txerri-ustiategi estentsiboen erregistroa eguneratzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Actualización del registro de las explotaciones porcinas extensivas ya establecidas.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik zeuden txerri-ustiategi estentsiboak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean erregularizatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako organo eskudunek egingo dute ofizioz, ustiategia kokatuta dagoen lurralde historikoaren arabera, dekretu hau indarrean jarri eta gehienez 6 hilabeteko epean.

La regularización en el Registro General de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco de las explotaciones porcinas extensivas existentes con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto, se realizará de oficio por los órganos competentes de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, dependiendo del territorio histórico donde esté ubicada la explotación, en un plazo máximo de 6 meses desde la entrada en vigor del presente Decreto.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA PRIMERA.– Derogación normativa.

Indargabetuta geratzen da 26/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeari buruzkoa.

Queda derogado el Decreto 26/2019, de 26 de febrero, de desarrollo y aplicación en la Comunidad Autónoma de Euskadi de la medida de apoyo europeo a las operaciones de reestructuración y reconversión del viñedo.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA SEGUNDA.– Derogación normativa.

Indargabetuta geratzen da 30/2005 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzei buruzkoa.

Queda derogado el Decreto 30/2005, de 15 de febrero, de ayudas a la apicultura en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 21ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de febrero de 2023.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental