Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala

N.º 34, viernes 17 de febrero de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
834
834

18/2023 DEKRETUA, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.

DECRETO 18/2023, de 7 de febrero, del Lehendakari, de segunda modificación del Decreto por el que se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du gazte-politikaren arloan eskumen osoa.

El artículo 10.39 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco dispone que corresponde a la Comunidad Autónoma de Euskadi la competencia exclusiva en materia de política juvenil.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 3.1.i-bis) artikuluak ezartzen duenez, Lehendakariari dagozkio gazteriaren arloari buruzko eginkizunak.

Por su parte, el artículo 3.1.i-bis) del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye a Lehendakaritza las funciones relativas al área de juventud.

Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagozkio legegintzako ekimena eta erregelamenduak emateko ahala, eta, 31.3 artikuluaren arabera, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erregelamendu bidez ezarriko du zer baldintza bete behar dituzten prestakuntza-moduluak, espezialitateak eta bestelako prestakuntza-jarduerak ematen dituzten eskolek onetsiak izateko, gazteriaren arloan eskumena duen sailak proposatuta, betiere.

La Ley 2/2022, de 10 de marzo, de Juventud, determina en su artículo 8.1 que corresponde al Gobierno Vasco la iniciativa legislativa y la potestad para el dictado de reglamentos, y en su artículo 31.3 indica que la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi establecerá reglamentariamente los requisitos para el reconocimiento de escuelas que impartan módulos formativos y especialidades, así como otras actividades de carácter formativo, a propuesta del departamento competente en materia de juventud.

Bestalde, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) 2 artikuluaren arabera, lurralde historikoei dagokie gazteria-politikari buruzko erakunde komunen legeria betearaztea beren lurraldean.

Por otro lado, el artículo 7.c) 2 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, reconoce a los territorios históricos la competencia de ejecución dentro de su territorio de la legislación de las instituciones comunes en materia de política juvenil.

Era berean, martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 8.2 artikuluak ezartzen duenez, foru-aldundiei dagokie gazteriaren arloko arauak betearaztea, legean bertan eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera. Bestalde, legearen 10.d) artikuluak ezartzen duenez, foru-administrazioei dagokie, beren lurralde-eremuaren barruan, betiere, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak izendapen ofizialez onartzea, bai eta haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko moduluak ere, eta lurraldez gaindiko esparrukoak ez diren diplomak ematea.

Asimismo, el artículo 8.2 de la Ley 2/2022, de 10 de marzo, establece que corresponde a las diputaciones forales la ejecución de las normas en materia de juventud, de acuerdo con lo dispuesto en dicha ley y su normativa de desarrollo, y el artículo 10.d) de la citada ley determina que corresponde a las administraciones forales, siempre dentro de su ámbito territorial, el reconocimiento oficial de escuelas de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil, así como de los módulos formativos de monitoras y monitores y de directoras y directores de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, además de la expedición de diplomas que no sean de ámbito supraterritorial.

Martxoaren 10eko 2/2002 Legearen bigarren xedapen indargabetzaileak ezartzen duenez, lege horrek geroagoko erregelamendu-xedapenetara igortzen dituen gaietan, eta xedapen horiek ematen ez diren bitartean, legea indarrean jarri aurretik indarrean zeuden maila horretako arauak aplikatuko dira kasu bakoitzean, eta horien artean berariaz aipatzen da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretua, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuena.

La disposición derogatoria segunda de la Ley 2/2002, de 10 de marzo, establece que en las materias cuya regulación remite dicha ley a ulteriores disposiciones reglamentarias, y en tanto estas no sean dictadas, serán de aplicación, en cada caso, las normas de este rango que lo venían siendo a la fecha de entrada en vigor de la ley, entre las cuales se menciona expresamente el Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, por el que se regula el reconocimiento oficial de escuelas de formación de educadores/as en el tiempo libre infantil y juvenil y de los cursos de formación de monitores/as y directores/as de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, así como el acceso a los mismos.

Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua. Bestalde, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 27ko Aginduaren bidez, aipatutako dekretu horren I. eta II. eranskinak eguneratu ziren.

Mediante el Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos. Posteriormente, en virtud de la Orden de 27 de octubre de 2016, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, se procedió a la actualización de los Anexos I y II del referido Decreto.

Arestian aipatutako dekretuaren 9. artikuluak adin-eskakizun batzuk jasotzen ditu haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako hezitzaileak trebatzeko eskoletan parte hartu ahal izateko, eta eskakizun horiek eguneratu egin behar dira gaur egungo errealitatera; izan ere, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako prestakuntzan parte hartzeko eskabidea egiten duten gazteen adin-tartea aurreratu egin da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan finkatu denarekin alderatuta.

El artículo 9 del Decreto anteriormente señalado establece unos requisitos de edad para el acceso a los cursos de formación de monitores y monitoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil que deben ser adaptados a la realidad actual, en la que la demanda de acceso de las personas jóvenes al ámbito de la formación relativa a las actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil se produce en una franja de edad más temprana que aquella que fue fijada en su momento en el Decreto 419/1994, de 2 de noviembre.

Adierazitako guztiagatik, dekretu honen helburua da haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako hezitzaileak trebatzeko prestakuntza-moduluetan parte hartzeko gutxieneko adina aldatzea.

Por lo indicado, el presente Decreto tiene la finalidad de modificar la edad mínima de acceso a los módulos formativos correspondientes a la formación de monitores y monitoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil.

Horrekin batera, arau honen bidez eguneratu egingo dira zenbait araudi-erreferentzia, eta hizkera inklusibora egokituko da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretua; egokitzapen hori ez da beharrezkoa aipatutako arauaren euskarazko bertsioan, baina bai gaztelaniazkoan, gai horri dagokionez uniformetasuna eman behar baitzaio dekretuaren gaztelaniazko testu osoari. Hain zuzen ere, 2016an I. eta II. eranskinak aldatu ziren, hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako gomendioak betez, baina dekretuaren gaztelaniazko bertsioaren gainerako edukiak ez ziren egokitu, eta 1994an emandako idazkeraren arabera formulatuta daude oraindik. Beraz, hizkera inklusiboarekin bat ez datozen esamolde batzuk daude testuan, eta beste batzuk, inklusiboak izan arren, ez dira egokiak estiloaren eta gramatikaren ikuspegitik.

Asimismo, mediante la presente norma se procederá a la actualización de algunas referencias normativas y también al ajuste al lenguaje inclusivo del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, ajuste que no resulta preciso en la versión en euskera de dicha norma, pero sí en su versión en castellano, fundamentalmente por la necesidad de otorgar uniformidad en este aspecto a la totalidad de dicha versión del texto del decreto. Precisamente, en el año 2016 los Anexos I y II del mismo fueron objeto de una modificación con observancia de las recomendaciones para un uso no sexista del lenguaje, pero el resto de contenidos del decreto no modificados en aquel momento siguen formulados, en su versión en castellano, de acuerdo con la redacción dada en 1994, que utiliza alguna expresión no ajustada al lenguaje inclusivo y otras que, a pesar de ser inclusivas, ya no resultan adecuadas desde un punto de vista estilístico y gramatical.

Horrenbestez, Lehendakariak proposatuta, bat etorriz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

En virtud de lo expuesto, a propuesta del Lehendakari, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 7 de febrero de 2023,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egin da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren gaztelaniazko bertsioaren izenburua. Dekretu horrek, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen du. Honela idatzita geratzen da:

Artículo primero.– Se modifica el título de la versión en castellano del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, por el que se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos, que queda redactado del siguiente modo:

«Decreto de reconocimiento oficial de las escuelas de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil, y de los cursos de formación de monitores y monitoras y de directores y directoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, así como el acceso a los mismos».

«Decreto de reconocimiento oficial de las escuelas de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil, y de los cursos de formación de monitores y monitoras y de directores y directoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, así como el acceso a los mismos».

Bigarren artikulua.– Aldatu egin da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 3. artikuluko 1. paragrafoko hasierako tartekia. Dekretu horrek, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen du. Honela idatzita geratzen da:

Artículo segundo.– Se modifica el inciso inicial del párrafo 1 del artículo 3 del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, por el que se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos, que queda redactado del siguiente modo:

«1.– Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak izendapen ofizialez onartuak izan daitezen eskabideak, prestakuntza-jarduera gehienbat zein lurralde historikotan burutuko den kontuan hartuta, bakoitzari dagokion foru-aldundiko gazteria-erakundean aurkeztuko dira, bai zuzenean, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliaz eta ondoren aipatutako dokumentazioarekin batera:»

«1.– Las solicitudes para el reconocimiento oficial de las escuelas de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil se presentarán ante el órgano competente de juventud de la diputación foral que corresponda en función del territorio histórico donde vaya a desarrollar principalmente su actividad formativa, pudiendo efectuarla, bien directamente, bien por cualesquiera de los medios previstos en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, acompañada de la documentación siguiente:»

Hirugarren artikulua.– Aldatu egin da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 9. artikulua. Dekretu horrek, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen du. Honela idatzita geratzen da:

Artículo tercero.– Se modifica el artículo 9 del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, por el que se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos, que queda redactado del siguiente modo:

«1.– Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begiraleak prestatzeko ikastaroa osatzen duten prestakuntza-moduluetan parte hartu ahal izateko, interesdunek honako adin-baldintza hauek bete beharko dituzte:

«1.– Para el acceso a los módulos formativos que integran el curso de formación de monitores y monitoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, las personas interesadas deberán cumplir los siguientes requisitos de edad:

– Prestakuntza teorikoaren etapari dagozkion moduluetan sartzeko, interesdunek 17 urte beteta izan beharko dituzte, edo modulua hasten den urtearen barruan betetzekoak izan.

- Para el acceso a los módulos correspondientes a la etapa de formación teórica, las personas interesadas deberán tener 17 años, o cumplirlos dentro del año de inicio del módulo.

– Prestakuntza praktikoaren etapari dagokion moduluan sartzeko, interesdunek 18 urte beteta izan beharko dituzte, edo modulua hasten den urtearen barruan betetzekoak izan.

- Para el acceso al módulo correspondiente a la etapa de formación práctica, las personas interesadas deberán tener 18 años, o cumplirlos dentro del año de inicio del módulo.

Nolanahi ere, haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begirale-diploma ofiziala emango zaie prestakuntza-ikastaroari dagozkion modulu guztiak gainditzen dituzten pertsonei, baldin eta gutxienez 18 urte badituzte.

En todo caso, el diploma oficial de monitor o monitora de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil será expedido a aquellas personas que superen todos los módulos correspondientes al curso de formación, siempre y cuando tengan, como mínimo, 18 años.

2.– Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretarako zuzendari izateko formakuntza-moduluetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasu eskolak berak izan ditzakeen baldintza osagarriez gainera, honako betebehar hauek errespetatu beharko dituzte interesdunek:

2.– Para el acceso a los módulos formativos que integran el curso de formación directores y directoras de actividades educativas en el tiempo libre infantil y juvenil, las personas interesadas deberán cumplir los siguientes requisitos, además de otros complementarios que, en su caso, exija la escuela:

– 21 urte beteta izatea, edo matrikulazio urte barruan betetzekoak izatea.

- Tener 21 años, o cumplirlos en el año de matriculación del curso.

– Ikastaro hasieran, haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jardueretarako begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.

- Estar en posesión del diploma oficial de Monitor/a de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, al inicio del curso.

– Bigarren Hezkuntza edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea edo, kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza sisteman horren pareko dena».

- Tener superada la etapa de Educación Secundaria o equivalente, o su equivalente en el sistema educativo del país de procedencia».

Laugarren artikulua.– Aldatu egin da azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren III. eranskina. Dekretu horrek, batetik, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen du. Honela idatzita geratzen da:

Artículo cuarto.– Se modifica el Anexo III del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, por el que se regula el reconocimiento oficial de Escuelas de Formación de Educadores/as en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil y de los Cursos de Formación de Monitores/as y Directores/as de Actividades Educativas en el Tiempo Libre Infantil y Juvenil, así como el acceso a los mismos, que queda redactado del siguiente modo:

III. ERANSKINA
ANEXO III

1.– Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren hasiera ofizialerako eskatutako dokumentazioa:

1.– Documentación requerida para el inicio oficial del curso de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil:

A) Eskolak eman nahi dituen ikastaroetako bakoitzaren berri emateko jakinarazpena idatziz, ikastaroak banan-banan zein multzoka aipatuz. Era berean, kasu bakoitzean aukeratutako trebaketa-plana adieraziko da, eta eskabidea egin duen eskola legez ordezkatzeko gaitasuna duen pertsonak izenpetuko du. Eskolek elektronikoki izango dute harremana administrazioarekin, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin.

A) Comunicación por escrito -conjunta o individual-de cada uno de los cursillos que se pretendan impartir, indicando el plan de formación elegido en cada caso y firmada por la persona que posea la capacidad legal para representar a la escuela solicitante. Las escuelas de formación se relacionarán con la Administración a través de medios electrónicos, de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

B) Trebaketari buruzko egitarau osoa:

B) Programa completo de formación:

1.– Ikastaro bakoitzeko pedagogia eta arduradun taldeak osatzen dituztenen zerrenda.

1.– Relación de las personas componentes del equipo responsable y del equipo pedagógico de cada cursillo.

2.– Ikasturte edo ikastaro bakoitzean matrikulatutako ikasle guztien zerrenda osoa.

2.– Listado completo del alumnado inscrito en cada uno de los cursillos o curso.

3.– Egutegia eta denbora banaketa, arloak, lekuak, egunak, ordutegiak eta irakasleak kontuan izanda.

3.– Calendario y temporalización, por materias, lugares, fechas, horarios y profesorado.

2.– Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren bukaera ofizialerako eskatutako dokumentazioa:

2.– Documentación requerida a la finalización oficial del curso de formación de educadores y educadoras en el tiempo libre infantil y juvenil:

A) Ikastaro bukaerako txostena:

A) Memoria de fin de curso:

Egindako ikastaro bakoitzari buruzko ebaluaketa orokorra:

Evaluación general de todos y cada uno de los cursillos realizados:

1.– Lekuak, egunak, irakasleak, gaiak eta orduak.

1.– Lugares, fechas, profesorado, materias y horas.

2.– Praktikaldiak egin diren lekuak edo plangintzak, eta banakako ebaluaketa-agiriak.

2.– Lugares o plan de realización de las prácticas, con certificado de evaluación individual.

3.– Azken ebaluaketarako erabilitako irizpideen txosten zehatza, ikasle bakoitzak, irakatsitako edukiak zein mailatan bereganatu dituen eta zenbaterainoko parte hartzea izan duen ebaluatuz.

3.– Memoria de la aplicación concreta de los criterios seguidos para la evaluación final con valoración de la participación y del grado de asimilación por cada alumno o alumna de los contenidos impartidos.

B) Ikastaroaren ebaluaketa agiria, bertan honako hauek zehaztuta:

B) Acta de evaluación de curso, en la que se relacionarán:

1.– Gaitzat jotako ikasleak.

1.– Alumnado evaluado como apto.

2.– Gai ez izateagatik baztertutako ikasleak.

2.– Alumnado desestimado por no apto.

3.– Ebaluatzeko dauden ikasleak».

3.– Alumnado pendiente de evaluación».

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Dekretu honen artikuluetan xedatutakoa gorabehera, azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren gaztelaniazko bertsioan Educadores/as, Monitores/as, Directores/as, Monitor/a eta Director/a esamoldeekin lotutako gainerako hitzen ordez honako hauek jarriko dira, hurrenez hurren: Educadores y Educadoras; Monitores y Monitoras; Directores y Directoras; Monitor o Monitora, eta Director o Directora.

Sin perjuicio de lo dispuesto en el articulado del presente decreto, el resto de las expresiones referidas a Educadores/as, Monitores/as, Directores/a, Monitor/a y Director/a, incluidas en la versión en castellano del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, quedan sustituidas, respectivamente, por las siguientes: Educadores y Educadoras; Monitores y Monitoras; Directores y Directoras; Monitor o Monitora; y Director o Directora.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartu aurretik moduluren bat hasteko eskatutako dokumentazio guztia dagokion foru-aldundiko organo eskudunari bidali dioten ikastetxeek, azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren III. eranskinean zehaztutakoaren arabera, izena emandako ikasleen zerrenda aldatu ahal izango dute dekretu honetan xedatutakoari heltzeko, modulu hori hasita ez badago, betiere.

Las escuelas que con anterioridad a la fecha de entrada en vigor del presente decreto hubieran remitido ya al órgano competente de la diputación foral que corresponda toda la documentación requerida para el inicio de algún módulo, según lo especificado en el Anexo III del Decreto 419/1994, de 2 de noviembre, podrán modificar el listado del alumnado inscrito para acogerse a lo dispuesto en el presente decreto, siempre y cuando dicho módulo no esté iniciado.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

El presente decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 7 de febrero de 2023.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental