Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna

N.º 4, jueves 5 de enero de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
80
80

146/2022 DEKRETUA, abenduaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren esparruan polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubideari buruzkoa.

DECRETO 146/2022, de 7 de diciembre, del régimen de concesión de medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas en el ámbito de la Policía del País Vasco.

Dekretu honen bidez, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 135. artikuluan aurreikusten den erregelamendu bidezko garapena egiten da. Artikulu horren arabera, erregelamendu bidez ezarriko da polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioak saritzeko, baldin eta euren eginkizunetan egiaztatzen badute gizartearen mesederako zenbait ezaugarri nabarmen dutela, hala nola eredugarritasun, sakrifizio, eraginkortasun eta ardura nabarmengarriak.

Mediante el presente Decreto se procede al desarrollo reglamentario previsto en el artículo 135 del texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/2020, de 22 de julio, que establece que reglamentariamente se determinará el régimen de concesión de medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas para premiar al personal funcionario de la Policía del País Vasco que en el ejercicio de sus funciones acredite cualidades notables de ejemplaridad, sacrificio, eficacia y dedicación en el servicio que redunden en beneficio de la sociedad.

Horrez gain, bigarren xedapen iragankorrak ezartzen du ezen, zerbitzuaren ondoriozko heriotzagatiko edo nahitaezko erretiroagatiko prestazioei buruzko artikuluetan eta ohorezko aintzatespenen araubide berriari buruzko artikuluetan ezarritakoa erregelamendu bidez garatu arte, testu bategin horren aurka egiten ez duen guztian honako hauek izango direla aplikagarriak: 202/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko dena; eta 27/2010 Dekretua, urtarrilaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoa.

Añade su Disposición transitoria segunda que mientras no se desarrollen reglamentariamente las previsiones de los artículos relativos a las prestaciones en caso de fallecimiento y jubilación forzosa con ocasión del servicio y del nuevo régimen de los reconocimientos honoríficos, resultarán aplicables, en lo que no se oponga a este texto refundido, las previsiones del Decreto 202/2012, de 16 de octubre, regulador de la declaración de acto de servicio y régimen de condecoraciones y distinciones honoríficas de la Ertzaintza y del Decreto 27/2010, de 26 de enero, sobre el régimen de condecoraciones y distinciones aplicable a los Cuerpos de Policía local del País Vasco.

Aurreko araudian Ertzaintzarentzat eta Udaltzaingoko kidegoentzat aurreikusitako kondekorazio- eta sari-araubideak bereiz arautzen ziren. Aitzitik, arau honetan, eraginkortasun, sinpletasun eta arau-sistematikako arrazoiak direla eta, xedapen bakar batean arautzen dira, betiere bermatuz zorrotz errespetatzen direla toki-autonomia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoen berezitasunak.

A diferencia de la normativa anterior, en la que se regulaba por separado el régimen de condecoraciones y distinciones previsto para la Ertzaintza y para los cuerpos de la Policía local, en esta norma se opta, por razones de eficacia, simplicidad y sistemática normativa, por una regulación en una única disposición, que, en todo caso, garantiza un respeto escrupuloso a la autonomía local y las particularidades de los cuerpos de policía local del País Vasco.

Aurreko dekretuekin alderatuta, funtsezko desberdintasun bat dago: egungo araudian ez da jasotzen zerbitzu-egintza, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 79. artikuluan lehenengo aldiz arautu eta ondorengo aldaketetan ere jaso baitzen, harik eta ekainaren 27ko 7/2019 Legeak –Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketarenak– behin betiko kendu zuen arte.

Una diferencia sustancial con los anteriores Decretos es que en la actual regulación no se contempla el acto de servicio, primigeniamente regulado en el artículo 79 de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de la Policía del País Vasco, y mantenido en sus posteriores modificaciones, hasta su definitiva supresión por la Ley 7/2019, de 27 de junio, de quinta modificación de la Ley de Policía del País Vasco.

Oro har kondekorazioen eta ohorezko sarien araubideari jarraitutasuna ematen bazaio ere, badira zenbait berritasun, eta jarraian aipatuko ditugu.

Si bien, con carácter general, se da una continuidad regulatoria al régimen existente de condecoraciones y distinciones honoríficas, cabe mencionar las siguientes novedades al respecto.

Lehenik eta behin, Ertzaintzan zorionak emateko prozedura argitzen da, haren praxian gertatu diren disfuntzio batzuk saihesteko.

En primer lugar, se clarifica el procedimiento para la concesión de las felicitaciones en la Ertzaintza, y ello a fin de evitar algunas disfunciones que han tenido lugar en su praxis.

Gainera, polizia-zerbitzuagatiko diploma ez da merezimendutzat hartuko lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan, benetako zerbitzu-urte kopuru jakin bat egitearen ondorioz ematen baita nagusiki diploma hori.

Además, se opta por privar al diploma al servicio policial de su consideración de mérito en las convocatorias de provisión de puestos y de promoción interna, puesto que su otorgamiento se fundamenta, con carácter principal, en el cumplimiento de un número determinado de años de servicio efectivo.

Bestalde, ezintasunagatiko nahitaezko erretiroaren edo heriotzaren kasuetan polizia-zeregina aintzatesteko neurriei buruzko artikuluetan, dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 134. artikuluko erregulazioa jasotzen eta osatzen du.

De otro lado, en los artículos referidos a las medidas de reconocimiento a la labor policial en los casos de fallecimiento y jubilación forzosa por incapacidad, el Decreto reproduce y complementa la regulación contenida en el artículo 134 del texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco.

Era berean, modu bateratuan arautzen dira polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun domina jasotzearen ondorio ekonomikoak, baldin eta domina ematea eragin duten egitateen ondorioz funtzionarioak ez badu lesio, mutilazio edo deformazio iraunkorrik jasan, edo halakoren bat jasan arren ezintasunagatiko nahitaezko erretirorik hartu ez badu. Bi kasuetan, domina hori jasotzen duenak eskubidea izango du hilean-hilean prestazio ekonomiko bat eskuratzeko. Hau izango da prestazioaren zenbatekoa: domina ematea eragin duten gertakariak jazo ziren unean domina jaso duenak zuen lanbide-kategoriari dagokion hirurteko bat.

A su vez, se regulan de una manera unitaria los efectos económicos de la concesión de la medalla al mérito policial con distintivo rojo cuando los hechos determinantes de su concesión no comporten lesiones, mutilaciones o deformidades permanentes del funcionario o de la funcionaria, o, en el caso de que las comporten, no den lugar a la jubilación forzosa por incapacidad. En ambos supuestos, la concesión de esta medalla conllevará el derecho a una prestación económica periódica mensual de cuantía equivalente a un trienio correspondiente a la misma categoría profesional a la que perteneciese en el momento de los hechos que dan lugar a su concesión.

Dekretu hau indarrean jarri aurretik gertatutako kasuetan aplikatu beharreko araubide iragankorrari dagokionez, baloratu behar den ekintza edo kasua une batean edo beste batean gertatzearen ondorioz ez daitezen arau desberdinak aplika eta, azken batean, ekintzok edo kasuok modu homogeneoan –araudi beraren arabera– ebalua daitezen ahalbidetzeko, erabaki da dekretu hau kasu horietan guztietan aplikatzea, kontuan hartu gabe zer araudi zegoen indarrean haiek jazo zirenean, betiere domina emateko eskumena duen organoak ebazpenik eman edo komunikaziorik egin ez badu, edo Barne Arazoetarako Zerbitzuak zoriondu litekeen jarduketa ebaluatu ez badu.

En cuanto al régimen transitorio aplicable para los supuestos ocurridos con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto, y con el objeto de evitar la aplicación de normas diferentes en función del momento en el que ocurrieron las acciones o los supuestos a valorar y, en última instancia, posibilitar la evaluación homogénea de los mismos conforme a una misma normativa, se opta por la aplicación de este Decreto en todos ellos, independientemente de la normativa que hubiera en vigor cuando sucedieron, siempre y cuando no se haya dictado una resolución o comunicación del órgano competente para la concesión de la medalla, o no haya sido evaluada por el Servicio de Asuntos Internos la actuación susceptible de felicitación.

Era berean, parekatu egiten dira polizia-merezimenduagatiko egungo dominak eta dekretu hau indarrean jarri aurretik emandako polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri gorridun, berdedun edo zuridun dominak, helburu bakarra izanik azken horiek ere merezimendutzat har daitezen dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera antolatuko diren lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

Asimismo, se establecen las equiparaciones entre las actuales medallas al mérito policial y las medallas al reconocimiento de la labor policial con distintivo rojo, verde o blanco concedidas con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto, a los solos efectos de su consideración como mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna que se convoquen a partir de su entrada en vigor.

Azkenik, xedapen indargabetzailean ezartzen da indargabetuta geratzen direla urriaren 16ko 202/2012 Dekretua, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko dena, eta urtarrilaren 26ko 27/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoa.

Por último, en su disposición derogatoria se establece que quedan derogados el Decreto 202/2012, de 16 de octubre, regulador de la declaración de acto de servicio y régimen de condecoraciones y distinciones honoríficas de la Ertzaintza, y el Decreto 27/2010, de 26 de enero, sobre el régimen de condecoraciones y distinciones aplicable a los Cuerpos de Policía local del País Vasco.

Hori dela bide, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Ertzaintzaren Kontseiluak eta Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak txostena eman dutenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 7an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad, habiendo sido informado por el Consejo de la Ertzaintza y por la Comisión de Coordinación de Policías Locales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 7 de diciembre de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubidea ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioak saritzeko, baldin eta euren eginkizunetan egiaztatzen badute gizartearen mesederako zenbait ezaugarri nabarmen dutela, hala nola eredugarritasun, sakrifizio, eraginkortasun eta ardura nabarmengarriak.

1.– Es objeto del presente Decreto establecer el régimen de concesión de las medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas para premiar al personal funcionario de la Policía del País Vasco que en el ejercicio de sus funciones acredite cualidades notables de ejemplaridad, sacrificio, eficacia y dedicación en el servicio que redunden en beneficio de la sociedad.

2.– Dekretu honetan jasotako erregulazioa honako hauei aplikatuko zaie:

2.– La regulación contemplada en este Decreto es de aplicación:

a) Ertzaintzako karrerako funtzionarioei,

a) al personal funcionario de carrera de la Ertzaintza,

b) Udaltzaingoko Kidegoetako eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako karrerako edo bitarteko funtzionarioei,

b) al personal funcionario de carrera o interino, de los Cuerpos de Policías Locales y de los Servicios de Policías Locales,

c) Udaltzaingoa osatzeko polizia-laguntzaile izendatutako bitarteko langileei,

c) al personal interino nombrado como auxiliar de policía para complementar a la Policía Local,

d) Funtzionario-izaera galdu dutenei, bai eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntza-ikastaroa gainditu duten praktiketako funtzionarioei ere, baldin eta bi kasuetan jarduketak edo egitateak lanean diharduten bitartean egindakoak badira.

d) a quienes hubieran perdido tal condición funcionarial, así como al personal funcionario en prácticas que hubiera superado el curso formativo de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, siempre que en ambos casos se trate de hechos o actuaciones acaecidas durante su desempeño profesional.

3.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan zerbitzu ematen ez duten pertsona fisiko edo juridikoak ere saritu ahal izango dira, dekretu honen 2.3.a) artikuluan aurreikusitako moduan.

3.– Igualmente, podrá distinguirse a personas físicas o jurídicas que no presten servicios en los cuerpos policiales del País Vasco en los términos previstos en el artículo 2.3.a) de este Decreto.

2. artikulua.– Dominak, kondekorazioak eta ohorezko sariak.

Artículo 2.– Medallas, condecoraciones y distinciones honoríficas.

1.– Aurreko artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioei domina, kondekorazio eta ohorezko sari hauek eman ahal izango zaizkie:

1.– El personal funcionario de la Policía del País Vasco al que se refiere el artículo anterior podrá ser distinguido con las siguientes medallas, condecoraciones y distinciones honoríficas:

a) Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun, berdedun edo zuridun domina,

a) Medalla al mérito policial con distintivo rojo, verde o blanco,

b) Polizia-zerbitzuagatiko bereizgarri gorridun edo zuridun diploma,

b) Diploma al servicio policial con distintivo rojo o blanco,

c) Zorionak,

c) Felicitaciones,

d) Domina urdina eta ohorezko plaka.

d) Medalla azul y placa honorífica.

2.– Polizia-merezimenduagatiko dominak jasotzea merezimendutzat joko da lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan, indarrean dagoen araudian eta deialdien oinarrietan ezarritakoaren arabera.

2.– La concesión de las medallas al mérito policial constituye mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente y en las bases de las convocatorias.

3.– Segurtasun-arloan eskumena duen sailaren titularrak edo kasuan kasuko udaleko alkateak pertsona fisiko edo juridikoak saritu ahal izango ditu, honela:

3.– Las personas físicas o jurídicas podrán ser distinguidas por la persona titular del Departamento competente en materia de seguridad o por el Alcalde o Alcaldesa del Ayuntamiento respectivo, mediante:

a) Domina urdina emanda, kasu hauetan: pertsona fisiko edo juridikoa beste segurtasun-indar edo -kidego bateko kidea bada; edo larrialdietako eta babes zibileko zerbitzu publikoetakoa; edo segurtasun pribatuko zerbitzukoa; edo saria merezi badu segurtasun publikoaren defentsan garrantzi handiko egintzak burutu dituelako edo lankidetza erabakigarria eman duelako Ertzaintzaren edo kasuan kasuko udaltzaingoaren onerako edo prestigiorako.

a) La concesión de la medalla azul cuando se trate de persona perteneciente a otra fuerza y cuerpo de seguridad, o que pertenezca a los servicios públicos de emergencias y protección civil, o a servicio de seguridad privada, así como a autoridad o ciudadano o ciudadana que se haga acreedora a ello por realizar actos de relevante importancia en defensa de la seguridad pública o por su decisiva colaboración, que redunde en beneficio o prestigio de la Ertzaintza o de la respectiva Policía Local.

b) Arrazoi berberengatik nortasun juridikoa duten erakunde, elkarte edo zerbitzu publiko edo pribatuak saritu nahi badira, ohorezko plaka emango zaie.

b) Si se tratase de premiar por iguales motivos a instituciones, asociaciones o servicios públicos o privados con personalidad jurídica se concederá una placa honorífica.

4.– Ezingo zaie dekretu honetan ezarritako saririk eta kondekoraziorik eman epai penal irmo bidez kondenatuak izan diren pertsonei, harik eta zehapena espediente pertsonaletik ezereztu arte, ez eta prozedura penal batean sartuta daudenei ere, harik eta erantzukizunetik salbuesten dituen epai irmoa eman arte.

4.– No podrán concederse las distinciones y condecoraciones establecidas en el presente Decreto, a las personas que hayan sido condenadas por sentencia penal firme, mientras la sanción no haya sido cancelada del expediente personal, o bien estén inmersas en un procedimiento penal, mientras no exista sentencia firme eximente de responsabilidad.

Pertsona bati falta arin, astun edo oso astunagatik diziplina-espedientea ireki bazaio, ezin izango da hari saririk edo kondekoraziorik emateko prozedurarik hasi, harik eta espedientatutako pertsona erantzukizunetik salbuesten duen ebazpena eman arte.

No se podrá iniciar un procedimiento de concesión de las distinciones o condecoraciones a quien se le haya incoado un expediente disciplinario por falta leve, grave o muy grave, hasta que no se resuelva exonerando de responsabilidad a la persona expedientada.

5.– Dekretu honetan arautzen diren sariak eta kondekorazioak emateko baloratu diren gertakariak ezin izango dira kontuan hartu izaera bereko beste prozedura batean.

5.– Los hechos que hayan sido valorados de cara a la concesión de las distinciones y condecoraciones reguladas en el presente Decreto no podrán ser tomados en consideración en un nuevo procedimiento de la misma naturaleza.

3. artikulua.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun domina.

Artículo 3.– Medalla al mérito policial con distintivo rojo.

1.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun domina segurtasun-arloan eskumena duen saileko titularrak ematen du Ertzaintzaren kasuan, eta alkateak Udaltzaingoaren kasuan, eta haren helburua da aldi berean lau elementu objektibo betetzen dituzten polizia-jarduketak aintzatestea. Hona lau elementuok:

1.– La medalla al mérito policial con distintivo rojo se otorga por la persona titular del Departamento competente en materia de Seguridad en el caso de la Ertzaintza, y por el Alcalde o Alcaldesa en el caso de la Policía Local, para reconocer una actuación policial que requiere de cuatro elementos objetivos que han de concurrir de forma simultánea, cuales son:

a) ohiz kanpoko jarduketak izatea,

a) tratarse de una actuación de carácter extraordinario,

b) hirugarren baten mesedetan egindakoak,

b) en beneficio de un tercero,

c) norberaren bizitza arriskuan jarrita,

c) a riesgo de la propia vida,

d) eta aparteko zenbait ezaugarri agerian uztea, hala nola fedea, ausardia, espiritu humanitarioa eta gizartearekiko elkartasuna.

d) y que ponga de manifiesto cualidades excepcionales de entrega, valor, espíritu humanitario o solidaridad social.

2.– Ezintasunagatiko nahitaezko erretiroaren edo heriotzaren kasuetarako dekretu honek 13. eta 14. artikuluetan ezartzen dituen prestazio ekonomikoak aitortzerik ez dagoenean, polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun domina eskuratzen duenak dekretu honen 4. artikuluan arautzen den hilean hileko prestazio ekonomikoa jasoko du.

2.– Siempre que no procediera el reconocimiento de las prestaciones económicas establecidas en los artículos 13 y 14 de este Decreto para los casos de fallecimiento o de jubilación forzosa por incapacidad, la concesión de la medalla al mérito policial con distintivo rojo llevará aparejada la prestación económica periódica mensual regulada en el artículo 4 de este Decreto.

4. artikulua.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun dominaren ondorio ekonomikoak.

Artículo 4.– Efectos económicos de la medalla al mérito policial con distintivo rojo.

1.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun domina ematea eragin duten egitateen ondorioz funtzionarioak ez badu lesio, mutilazio edo deformazio iraunkorrik jasan, edo halakoren bat jasan arren ezintasunagatiko nahitaezko erretirorik hartu ez badu, domina hori jasotzen duenak eskubidea izango du hilean-hilean prestazio ekonomiko bat eskuratzeko. Hau izango da prestazioaren zenbatekoa: domina ematea eragin duten gertakariak jazo ziren unean domina jaso duenak zuen lanbide-kategoriari dagokion hirurteko bat.

1.– Cuando los hechos determinantes de la concesión de la medalla al mérito policial con distintivo rojo no comporten lesiones, mutilaciones o deformidades permanentes del funcionario o de la funcionaria, o, en el caso de que las comporten, no den lugar a la jubilación forzosa por incapacidad, la concesión de esta medalla conllevará el derecho a una prestación económica periódica mensual de cuantía equivalente a un trienio correspondiente a la misma categoría profesional a la que perteneciese en el momento de los hechos que dan lugar a su concesión.

2.– Prestazio ekonomiko hori jasotzeko eskubidea eten egingo da baldin eta funtzionarioa zerbitzu aktiboaz edo bigarren jardueraz bestelako administrazio-egoera batera igarotzen bada.

2.– El derecho a esta prestación económica se suspenderá cuando el funcionario o la funcionaria pase a una situación administrativa distinta a las de servicio activo o segunda actividad.

3.– Prestazio ekonomiko hori jasotzeko eskubidea azkendu egingo da baldin eta funtzionarioak funtzionario-izaera galtzen badu.

3.– El derecho a esta prestación económica se extinguirá cuando el funcionario o la funcionaria pierda la condición de funcionario.

4.– Prestazio ekonomiko hori ezin izango da handitu funtzionarioak polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorriko beste domina batzuk jasotzearen ondorioz.

4.– Esta prestación económica no podrá incrementarse por la concesión de otras medallas al mérito policial con distintivo rojo.

5. artikulua.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri berdedun domina.

Artículo 5.– Medalla al mérito policial con distintivo verde.

Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri berdedun domina emango zaie egitate garrantzitsuak edo aparteko polizia-jarduketak egiten dituztenei, baldin eta egitateek eta jarduketek, hain merezimendu handikoak izanik, goi-mailako aintzatespena behar badute. Ertzaintzaren kasuan, Segurtasun Sailburuordetzako titularrak emango du aipatutako domina, eta Udaltzaingoaren kasuan, berriz, alkateak.

La medalla al mérito policial con distintivo verde podrá otorgarse por la persona titular de la Viceconsejería de Seguridad en el caso de la Ertzaintza, y por el Alcalde o Alcaldesa en el caso de la Policía Local, en el supuesto de realización de hechos relevantes o actuaciones policiales extraordinarias que revistan por su naturaleza y carácter un mérito tan excepcional que requieran su alto reconocimiento.

6. artikulua.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri zuridun domina.

Artículo 6.– Medalla al mérito policial con distintivo blanco.

Aparteko merezimendutzat jo daitezkeen jokabide eredugarriak saritzeko, polizia-merezimenduagatiko bereizgarri zuridun domina eman ahal izango da. Domina hori Segurtasun Sailburuordetzako titularrak emango du Ertzaintzaren kasuan, eta alkateak Udaltzaingoaren kasuan, eta kasu hauetan emango da:

La medalla al mérito policial con distintivo blanco podrá otorgarse por la persona titular de la Viceconsejería de Seguridad en el caso de la Ertzaintza, y por el Alcalde o Alcaldesa en el caso de la Policía Local, para premiar conductas ejemplares dignas de resaltarse como mérito extraordinario en los siguientes casos:

a) Zailtasun edo garrantzi handiko polizia-zerbitzu, -operatibo edo -jarduketetan izandako parte-hartze arrakastatsua, berorietan lanbide arloko edo gizalegezko dohainak erakutsi badira.

a) La participación exitosa en servicios, operativos o actuaciones policiales que impliquen gran dificultad o importancia cuando se hayan evidenciado relevantes cualidades profesionales o cívicas.

b) Norbere lan-ibilbidean maiz eta era nabarian gailentzea polizia-eginkizunak betetzeko lanetan.

b) Sobresalir durante su trayectoria profesional con habitualidad y notoriedad en el cumplimiento de los deberes policiales.

c) Kidegoaren ospea hobetzeko edo zerbitzuan erabilgarriak diren lanbide- edo zientzia-arloko lan edo azterketa bikainak egin izana, betiere ezohikoak badira.

c) Haber realizado destacados trabajos o estudios profesionales o científicos que redunden en el prestigio del cuerpo o en utilidad para el servicio, siempre que tengan carácter extraordinario.

7. artikulua.– Dominak emateko prozedura.

Artículo 7.– Procedimiento de concesión de medallas.

1.– Polizia-merezimenduagatiko domina emateko prozedura ofizioz hasiko da betiere, domina hori aitortzeko eskumena duen organoak egokitzat jotzen duenean, dauden informazioak ikusita, dela norberaren ekimenez, dela goragoko agindu baten bidez, dela balizko onuradunaren nagusi, lankide edo mendekoen mozio arrazoitu baten bidez.

1.– El procedimiento de concesión de medalla al mérito policial se inicia, en todo caso, de oficio cuando lo estime oportuno el órgano competente para su reconocimiento, a la vista de las informaciones existentes, bien por propia iniciativa, orden superior o moción razonada de los jefes, compañeros o subordinados de la persona posible beneficiaria.

2.– Eskaerak ez du prozedura hastera behartzen organo eskuduna, baina, ez hastea erabakitzen badu, horren arrazoiak komunikatu beharko dizkio eskaera egin dionari. Komunikazio horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

2.– La petición no vincula al órgano competente para iniciar el procedimiento, si bien deberá comunicar a quien la hubiera formulado los motivos por los que, en su caso, no procede la iniciación. Contra dicha comunicación no cabe recurso alguno.

3.– Ertzaintzako funtzionarioei polizia-merezimenduagatiko domina emateko espedientearen instrukzioaren barruan, inguruabarren ebaluazioa egin beharko du Ertzaintzako kideen jokabide profesionala aztertzeko ardura duen Ertzaintzaren unitateak. Espedientearen xedea domina urdina ematea denean, Ertzaintzaren unitate horrek ez du jarduketa ebaluatuko.

3.– La instrucción del expediente de concesión de medalla al mérito policial a funcionarios y funcionarias de la Ertzaintza deberá contar con una evaluación de las circunstancias concurrentes por la unidad de la Ertzaintza encargada de examinar la conducta profesional de sus miembros. Dicha unidad de la Ertzaintza no evaluará la actuación cuando el expediente tenga por objeto la concesión de una medalla azul.

Udaltzaingoko kidego edo zerbitzuetako funtzionarioei edo polizia-laguntzaileei polizia-merezimenduagatiko domina emateko espedientearen instrukzioaren barruan, inguruabarren ebaluazioa egin beharko du toki-erakundeko organo eskudunak.

La instrucción del expediente de concesión de medalla al mérito policial a funcionarios y funcionarias de los respectivos cuerpos o servicios de policía local, o auxiliares de policía, deberá contar con una evaluación de las circunstancias concurrentes por el órgano competente de la entidad local.

4.– Ebaluazio hori aintzat hartuta, organo eskudunak egokitzat jotzen duena ebatziko du.

4.– A la vista de tal evaluación, el órgano competente resolverá lo que estime procedente.

8. artikulua.– Dominak jartzeko ekitaldia.

Artículo 8.– Acto de imposición de medallas.

Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun, berdedun, zuridun dominak, domina urdina eta ohorezko plaka jartzeko ekitaldia ahalik eta solemneena izango da, eta, ahal dela, esanahi bereziko egunetan egingo da, salbu eta egokitasun- eta presa-arrazoiengatik beste une batean egitea komeni bada.

El acto de imposición de las medallas al mérito policial con distintivo rojo, verde, blanco; de la medalla azul y de la placa honorífica revestirá la mayor solemnidad posible, y se procurará hacerlo en fechas de especial significado, salvo que razones de oportunidad y urgencia aconsejen otro momento.

9. artikulua.– Dominak errebokatzea.

Artículo 9.– Revocación de las medallas.

1.– Polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun, berdedun eta zuridun domina edo domina urdina jaso duenari falta oso astunagatiko diziplina-zehapen irmoa ezartzen bazaio, organo emaileak kontraesaneko espedientea izapidetu eta domina errebokatuko du.

1.– Las medallas al reconocimiento al mérito policial con distintivo rojo, verde y blanco; así como la medalla azul; serán revocadas por el órgano concedente, previa tramitación de expediente contradictorio, en caso de sanción disciplinaria firme por falta muy grave.

2.– Domina errebokatzen bada, bertan behera geratuko dira haren ondorioak.

2.– La revocación supondrá la pérdida de todos los efectos inherentes a la medalla.

3.– Diziplina-espediente bat izapidetzen ari den bitartean, erabaki ahal izango da jasotako kondekorazioak ekitaldi publiko edo instituzionaletan uniformean jarrita eramateko eskubidea aldi baterako etetea, kautelaz.

3.– Cautelarmente podrá acordarse durante la tramitación de un expediente disciplinario la suspensión temporal del derecho al uso de las condecoraciones concedidas en el uniforme en actos públicos o institucionales.

10. artikulua.– Zorionak Ertzaintzan.

Artículo 10.– Felicitaciones en la Ertzaintza.

1.– Unitate Burutzako eginkizunak betetzen dituztenek edo haien nagusi hierarkikoek, izan beren ekimenez, izan unitate bereko lankide edo mendekoen mozio arrazoituaren bidez, beren ardurapekoek egindako jarduketak zoriondu ahal izango dituzte, idatzi formal baten bidez, baldin eta, merezimenduzkoak izan arren, domina emateko modukoak ez badira.

1.– Las personas que desempeñen funciones de Jefatura de la Unidad o sus superiores jerárquicos, sea a iniciativa propia o por moción razonada de personas compañeras o subordinadas de la misma unidad, podrán felicitar formalmente por escrito las actuaciones que realicen las personas bajo su responsabilidad, que aun siendo meritorias no sean merecedoras del otorgamiento de medalla.

2.– Zorionak eman aurretik, Burutzan diharduen pertsonak zorionak emateko proposamen arrazoitua egin beharko du, eta hierarkian gorago dagoen pertsonaren oniritzia eskatu. Azken horrek Ertzaintzako kideen jarduketa edo jokabide profesionala ebaluatzeko ardura duen Ertzaintzaren unitateari igorriko dio proposamena. Ebaluazioa aldekoa denean bakarrik aintzatetsiko da merezimenduzko jarduketa zorion-idatzi formalaren bidez.

2.– Con carácter previo al otorgamiento de la felicitación, la persona que ostenta la Jefatura deberá formular una propuesta motivada de felicitación y solicitar el visto bueno de su superior jerárquico, quien, en tal caso, la remitirá a la unidad de la Ertzaintza encargada de evaluar la actuación o conducta profesional de sus miembros. La actuación meritoria solo será reconocida mediante la felicitación formal por escrito si dicha evaluación es favorable.

3.– Zorionak idatziz eman beharko dira, eta zorion-idatzia banan-banan bidaliko zaio zoriondutako bakoitzari, eta langilearen espediente pertsonalean jasoko da. Horretarako, zorionak ematen dituen organoak zorion-idatziaren kopia bidaliko dio hura zoriondutako pertsonaren espedientean jasotzeko eskumena duen organoari.

3.– La felicitación deberá ser realizada por escrito y se dirigirá, de manera individualizada, a cada una de las personas felicitadas y se anotará en su expediente personal. Para ello, el órgano que emite la felicitación enviará una copia de la misma al órgano competente para anotar la felicitación en el expediente personal de la persona felicitada.

4.– Zoriondua izatea ez da merezimendutzat hartuko lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

4.– Su otorgamiento no constituye mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna.

5.– Hala ere, langile bat hirutan baino gehiagotan zoriondu izana aintzat hartuko da polizia-merezimenduagatiko bereizgarri zuridun domina emateko, dekretu honen 6. artikuluaren b) letra aplikatuta; inguruabar horrek langilearen espediente pertsonalean idatzita egon beharko du. Zorionak bereziki hartuko dira kontuan burutza desberdinek emandakoak badira, edo zorionduaren unitateko lankideek edo menpekoek arrazoitutako mozioen ondoriozkoak badira.

5.– No obstante, el haber obtenido felicitación en, al menos, tres ocasiones, anotadas en el expediente personal se tomará en consideración para el otorgamiento de la medalla al mérito policial con distintivo blanco por aplicación de la letra b) del artículo 6 de este Decreto. Se tendrán en consideración especialmente cuando hayan sido concedidas por jefaturas distintas o deriven de mociones razonadas de personas compañeras o subordinadas de la misma Unidad que la felicitada.

11. artikulua.– Zorionak Udaltzaingoan.

Artículo 11.– Felicitaciones en la Policía Local.

1.– Alkatetzan diharduen pertsonak, izan bere ekimenez, izan merezimenduzko jarduketa egin duen pertsonaren lankide edo mendekoen mozio arrazoituaren bidez, formalki zoriondu ahal izango ditu, idatziz, Udaltzaingoko kidego eta zerbitzuetako kideek eta polizia-laguntzaileek egiten dituzten merezimenduzko jarduketak.

1.– La persona que ostente la Alcaldía, sea a iniciativa propia o por moción razonada de personas compañeras o subordinadas de la persona que realiza la actuación meritoria, podrá felicitar formalmente por escrito las actuaciones meritorias que realicen las personas pertenecientes a los cuerpos y servicios de la policía local, así como las personas auxiliares de policía.

2.– Zorionak eman aurretik, Alkatetzan diharduen pertsonak zorionak emateko proposamen arrazoitua egin beharko du, eta jokabide profesionala ebaluatzeko eskumena duen organoari bidaliko dio. Kasu horretan, ebaluazioa aldekoa denean bakarrik aintzatetsiko da merezimenduzko jarduketa edo jokabidea zorion-idatzi formalaren bidez.

2.– Con carácter previo al otorgamiento de la felicitación, la persona que ostenta la Alcaldía deberá formular una propuesta motivada de felicitación y la remitirá al órgano competente para evaluar su conducta profesional. En tal caso, la actuación o conducta meritoria solo será reconocida mediante la felicitación formal por escrito si dicha evaluación es favorable.

3.– Zorionak idatziz eman beharko dira, eta zorion-idatzia banan-banan bidaliko zaio zoriondutako bakoitzari, eta langilearen espediente pertsonalean jasoko da. Horretarako, zorionak ematen dituen organoak zorion-idatziaren kopia bidaliko dio hura zoriondutako pertsonaren espedientean jasotzeko eskumena duen organoari.

3.– La felicitación deberá ser realizada por escrito y se dirigirá, de manera individualizada, a cada uno de las personas felicitadas y se anotará en su expediente personal. Para ello, el órgano que emite la felicitación enviará una copia de la misma al órgano competente para anotar la felicitación en el expediente personal de la persona felicitada.

4.– Zoriondua izatea ez da merezimendutzat hartuko lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

4.– Su otorgamiento no constituye mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna.

5.– Hala ere, langile bat hirutan baino gehiagotan zoriondu izana aintzat hartuko da polizia-merezimenduagatiko bereizgarri zuridun domina emateko, dekretu honen 6. artikuluaren b) letra aplikatuta; inguruabar horrek langilearen espediente pertsonalean idatzita egon beharko du.

5.– No obstante, el haber obtenido felicitación en, al menos, tres ocasiones, anotadas en el expediente personal se tomará en consideración para el otorgamiento de la medalla al mérito policial con distintivo blanco por aplicación de la letra b) del artículo 6 de este Decreto.

12. artikulua.– Polizia-zerbitzuagatiko diploma.

Artículo 12.– Diploma al servicio policial.

1.– Polizia-zerbitzuagatiko diplomaren helburua da dekretu honen aplikazio-eremuko langileei beren lan-ibilbide osoan beren eginkizunak bete izana aintzatestea.

1.– El diploma al servicio policial tiene como finalidad reconocer el ejercicio de sus funciones durante toda su trayectoria profesional al personal relacionado en el ámbito de aplicación de este Decreto.

2.– Polizia-zerbitzuagatiko diplomak bi maila ditu:

2.– El diploma al servicio policial tiene dos categorías:

a) Bereizgarri gorridun diploma, zeina Ertzaintzan edo kasuan kasuko Udaltzaingoko kidego edo zerbitzuan benetako hogeita hamar zerbitzu-urte betetzean emango baita.

a) El diploma con distintivo rojo, que se concederá al cumplir treinta años de servicio efectivo en la Ertzaintza o en el respectivo cuerpo o servicio de policía local.

b) Bereizgarri zuridun diploma, zeina Ertzaintzan edo kasuan kasuko Udaltzaingoko kidego edo zerbitzuan benetako hogei zerbitzu-urte betetzean emango baita.

b) El diploma con distintivo blanco, que se concederá al cumplir los veinte años de servicio efectivo en la Ertzaintza o en el respectivo cuerpo o servicio de policía local.

3.– Polizia-zerbitzuagatiko diploma emateko, diplomaren kategoria edozein dela ere, benetako zerbitzutzat hartuko da administrazio-egoera hauetan emandakoa: zerbitzu aktiboa; bigarren jarduerako egoera, destinoarekin; senideak zaintzeko eszedentzia; genero-indarkeriagatiko eszedentzia; zerbitzu bereziak, baldin eta egoera hori poliziaren eginkizun publikoari lotutako jarduerak egiteko deklaratu bada.

3.– A efectos de la concesión del diploma al servicio policial, en cualquiera de sus categorías, será servicio efectivo el prestado en las situaciones administrativas de servicio activo, segunda actividad con destino, excedencia por cuidado de familiares, excedencia por razón de violencia de género, así como en servicios especiales cuando esta última situación se haya declarado para el ejercicio de actividades conexas con la función pública policial.

4.– Polizia-zerbitzuagatiko diploma ematea Segurtasun Sailburuordetzako titularrari dagokio Ertzaintzaren kasuan, eta alkateari toki-eremuan.

4.– La concesión del diploma al servicio policial corresponderá a la persona titular de la Viceconsejería de Seguridad, en el caso de la Ertzaintza, y al Alcalde o Alcaldesa en el ámbito local.

5.– Polizia-zerbitzuagatiko diploma jasotzea ez da merezimendutzat hartuko lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

5.– El diploma al servicio policial no constituye mérito en las convocatorias de provisión de puestos y de promoción interna.

13. artikulua.– Heriotzaren kasuan polizia-zeregina aintzatesteko neurria.

Artículo 13.– Medida de reconocimiento a la labor policial en caso de fallecimiento.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginak 134.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, polizia-zeregina aintzatesteko neurri gisa, zerbitzuaren ondorioz hilez gero, edo poliziakide izateagatik funtzionarioaren kontrako egintza ez-zilegien ondorioz hilez gero, ezkontide edo bikotekide alargunduak –edo, halakorik egon ezean, legezko jaraunsleek– eskubidea izango dute kobrantza bakarrean jasotzeko hildakoak hiltzeko unean betetzen zuen lanpostuan jasotzen zituen lansari osoen bi urteko zenbatekoa, edozein izanik ere lanpostua hornitzeko modua.

De conformidad con lo establecido en el artículo 134.1 del texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco, como medida de reconocimiento a la labor policial en caso de fallecimiento con ocasión del servicio, o cuando el fallecimiento derive de actos ilícitos cometidos contra el funcionario o funcionaria como consecuencia de su condición policial, el o la cónyuge o pareja supérstite, o en su defecto los herederos y herederas legales, tendrán derecho a la percepción, por una sola vez, de una cantidad equivalente a dos anualidades de las retribuciones íntegras que percibiera la persona fallecida en el puesto de trabajo que ocupaba a través de cualquier forma de provisión en el momento de su fallecimiento.

14. artikulua.– Ezintasunagatiko nahitaezko erretiroaren kasuan polizia-zeregina aintzatesteko neurria.

Artículo 14.– Medida de reconocimiento a la labor policial en caso de jubilación forzosa por incapacidad.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginak 134.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, polizia-zeregina aintzatesteko neurri gisa, funtzionarioak nahitaezko erretiroa hartu behar izanez gero, zerbitzu-arrazoiengatik edo poliziakide izateagatik haren aurka hirugarrenek egindako egintza ez-zilegien ondorioz, funtzionario horrek eskubidea izango du aldizkako prestazio ekonomiko bat jasotzeko, zeina, pentsioari gehituta, ohikoa zein apartekoa izan, helduko baita eskubide hori eragin duen egitatea gertatu zen unean betetzen zuen lanpostuaren lansari finkoen eta aldizkakoen ehuneko laurogeira.

1.– De conformidad con lo establecido en el artículo 134.2 del texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco, como medida de reconocimiento a la labor policial en caso de jubilación forzosa por incapacidad consecuencia del daño producido por actos ilícitos de terceras personas cometidos contra el funcionario o funcionaria con ocasión del servicio o como consecuencia de su condición policial, tendrá dicha persona derecho al percibo de una prestación económica periódica que, sumada a la pensión, ordinaria o extraordinaria, que le correspondiera, alcance, en su caso, el ochenta por ciento de las retribuciones fijas y periódicas del puesto de trabajo que ocupaba en el momento en que tuvo lugar el hecho determinante de este derecho.

2.– Prestazio hori ezin da laneko errentekin batera jaso, ezta legez bateragarriak diren beste pentsioekin edo subsidioekin batera ere. Jasotzen dituen prestazio ekonomikoaren, pentsioen eta hartzeko pasiboen batura ezin izango da gizarte-aurreikuspeneko araubide publikoan aurreikusitako gehieneko pentsioa baino handiagoa.

2.– Dicha prestación es incompatible con la percepción de rentas de trabajo, así como de otras pensiones o subsidios legalmente compatibles. La suma de la prestación económica y las pensiones y haberes pasivos que perciba no podrá ser superior a la pensión máxima prevista en el régimen público de previsión social.

3.– Prestazio ekonomikoa honela eguneratu eta ordainduko da: urteko gehikuntza izango du, aipatutako lansari finko eta aldizkakoei aplikatu behar zaienaren arabera; eta hilero ordainduko da, adinagatiko nahitaezko erretiroa deklaratu behar izan den egunera arte, ez bada lehenago hiltzen.

3.– La prestación económica se actualizará en idéntico incremento anual al que resulte de aplicación a las mencionadas retribuciones fijas y periódicas, y se abonará mensualmente hasta la fecha en que hubiera debido ser declarada su jubilación forzosa por edad, salvo que acaeciera su fallecimiento con anterioridad.

4.– Prestazioa ordain dakion, interesdunak urteko lehen hilabetean aurkeztu beharko du hura jasotzeko eskubidea aitortzea eragin duten egoerak mantentzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Dena den, Administrazioak ofizioz erabaki ahal izango du artikulu honetan ezarritako araubidea aplikatzeko behar diren neurriak ezartzea, baldin eta arestian aipatutako egoerak nolabait aldatu direla jakiten badu.

4.– Para proceder a su abono la persona interesada vendrá obligada a presentar, durante el primer mes del año, la documentación que de manera suficiente acredite el mantenimiento de las situaciones que han generado el reconocimiento del derecho a su percibo. En todo caso, la Administración podrá, de oficio, disponer las medidas necesarias para la aplicación del régimen previsto en el presente artículo si tiene constancia de una modificación de las situaciones a que se ha hecho referencia anteriormente.

15. artikulua.– Ohorezko igoera.

Artículo 15.– Ascenso honorifico.

1.– Polizia-jardunean izandako jarduketa heroikoren bat egin eta, ondorioz, hil edo ezintasunagatik erretiratu diren funtzionarioak igo ahal izango dira, diskrezionaltasunez, une horretan zeukaten kategoriaren hurrengo kategoriara, ohorezko igoera gisa, hori justifikatzen duen inguruabar bereziak izanez gero.

1.– Cuando existan circunstancias especiales que lo justifiquen podrá concederse discrecionalmente el ascenso honorifico a la categoría inmediatamente superior a la que ostenten a funcionarios o funcionarias que hubieran fallecido o se hubieran jubilado por incapacidad a causa de una actuación heroica en el ejercicio de su condición policial.

2.– Aintzatespen horrek ez du ondorio ekonomikorik.

2.– Este reconocimiento no tiene efectos económicos.

16. artikulua.– Kondekorazioak eta sariak erregistratzea.

Artículo 16.– Registro de las condecoraciones y distinciones.

1.– Ertzaintzako langileei dekretu honetan araututako polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak ematen eta errebokatzen zaizkienean, langile-erregistroaren atal batean inskribatu edo ezeztatu beharko dira. Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritza arduratuko da erregistro hori eramateaz. Atal horrek Ertzaintzako langileentzat arautzen diren kondekorazioak eta ohorezko sariak adina atal izango ditu.

1.– La concesión y la revocación de las medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas reguladas en el presente Decreto referidas al personal de la Ertzaintza deberán inscribirse o cancelarse en una sección del registro de personal, cuya llevanza corresponde a la Dirección de Recursos Humanos del Departamento de Seguridad. Dicha sección estará dividida en tantas secciones como tipos de condecoraciones y distinciones honoríficas referidas al personal de la Ertzaintza se regulan.

2.– Udaltzaingoko kidego edo zerbitzuko funtzionarioei dekretu honetan araututako polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak ematen zaizkienean, Euskadiko Udaltzaingoen Erregistroan inskribatu, idatzi edo ezeztatu beharko dira.

2.– La concesión y la revocación de las medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas reguladas en el presente Decreto que se concedan u otorguen al personal funcionarial del cuerpo o servicio de policía local deberán inscribirse, anotarse o cancelarse en el Registro de Policías Locales de Euskadi.

3.– Funtzionarioaren espediente pertsonalean langile horrek jaso dituen polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak idatziko dira.

3.– En el expediente personal del funcionario o de la funcionaria se anotarán las medallas al mérito policial, felicitaciones y demás condecoraciones honoríficas concedidas.

17. artikulua.– Uniformean erabiltzeko baldintzak eta modua.

Artículo 17.– Condiciones y forma de uso en la uniformidad.

Dekretu honetan xedatutakoa eta uniformeari buruzko araudiak ezarritakoa aplikatuz, Segurtasun Sailburuordetzako titularrak, Ertzaintzaren kasuan, edo alkateak, toki-eremuan, jarraibideak eman ahal izango ditu zehazteko zer modutan eta baldintzatan erabiliko diren uniformean arau honek aurreikusten dituen kondekorazio eta sariak, bai eta beste polizia-kidego batzuek edo beste erakunde batzuek Ertzaintzari edo Udaltzaingoari emandako kondekorazio eta sariak ere.

En aplicación de lo dispuesto en el presente Decreto y de lo que establezca la normativa sobre uniformidad, la persona titular de la Viceconsejería de Seguridad en el caso de la Ertzaintza, o el Alcalde o Alcaldesa en el ámbito local, podrán dictar instrucciones sobre las formas y condiciones de uso en la uniformidad de las condecoraciones y distinciones previstas en esta norma, así como de aquellas otras condecoraciones o distinciones concedidas a la Ertzaintza o la Policía Local por otros cuerpos policiales u otros organismos e instituciones.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurretik gertatutako kasuak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Supuestos ocurridos con anterioridad.

1.– Dekretu hau aplikatuko zaie Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko den urriaren 16ko 202/2012 Dekretuaren indarraldian gertatutako jarduketei edo egitatezko kasuei, baldin eta, dekretu hau indarrean jartzen den egunean, domina emateko eskumena duen organoak ebazpenik eman edo komunikaziorik egin ez badu, edo Barne Arazoetarako Zerbitzuak zoriondu litekeen jarduketa ebaluatu ez badu.

1.– Este Decreto será de aplicación a las actuaciones o supuestos de hecho ocurridos durante la vigencia del Decreto 202/2012, de 16 de octubre, regulador de la declaración de acto de servicio y régimen de condecoraciones y distinciones honoríficas de la Ertzaintza, respecto de las cuales, a la fecha de entrada en vigor del presente Decreto, no se haya dictado una resolución o comunicación del órgano competente para la concesión de la medalla, o no haya sido evaluada por el Servicio de Asuntos Internos la actuación susceptible de felicitación.

2.– Dekretu hau aplikatuko zaie, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko urtarrilaren 26ko 27/2010 Dekretuaren indarraldian gertatutako jarduketei edo egitatezko kasuei, baldin eta, dekretu hau indarrean jartzean, alkateak ebazpenik eman edo komunikaziorik egin ez badu.

2.– También será de aplicación este Decreto a las actuaciones o supuestos de hecho ocurridos durante la vigencia del Decreto 27/2010, de 26 de enero, sobre el régimen de condecoraciones y distinciones aplicable a los cuerpos de Policía Local del País Vasco, respecto de las cuales, a la fecha de entrada en vigor del presente Decreto, no se haya dictado una resolución o comunicación del Alcalde o Alcaldesa.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Parekatzeak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Equiparaciones.

1.– Dekretu hau indarrean jarri aurretik emandako polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri gorridun, berdedun edo zuridun dominek jarraian adierazitako dominekin parekatuko dira, helburu bakarra izanik azken horiek ere merezimendutzat har daitezen dekretu hau indarrean jarri ondoren antolatuko diren lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

1.– Las medallas al reconocimiento de la labor policial con distintivo rojo, verde o blanco concedidas con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto tendrán las siguientes equiparaciones, a los solos efectos de su consideración como mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna que se convoquen a partir de su entrada en vigor:

a) Polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri gorridun domina polizia-merezimenduagatiko bereizgarri gorridun dominarekin parekatzen da.

a) La medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo rojo se equipara a la medalla al mérito policial con distintivo rojo.

b) Polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri berdedun domina polizia-merezimenduagatiko bereizgarri berdedun dominarekin parekatzen da.

b) La medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo verde se equipara a la medalla al mérito policial con distintivo verde.

c) Polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri zuridun domina polizia-merezimenduagatiko bereizgarri zuridun dominarekin parekatzen da.

c) La medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo blanco se equipara a la medalla al mérito policial con distintivo blanco.

2.– Ertzaintzako langileei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko apirilaren 27ko 71/2004 Dekretuaren babesean Segurtasun Sailburuordetzako titularrak emandako zorionak, baldin eta funtzionarioaren espediente pertsonalean jasota badaude dekretu hau indarrean jarri aurreko gertakariengatik, polizia-merezimenduagatiko bereizgarri berdedun dominarekin parekatuko dira, helburu bakarra izanik lehenengo horiek ere merezimendutzat har daitezen dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera antolatuko diren lanpostuak betetzeko deialdietan eta barne-sustapenekoetan.

2.– Las felicitaciones concedidas por la persona titular de la Viceconsejería de Seguridad al amparo del Decreto 71/2004, de 27 de abril, sobre el régimen de condecoraciones y distinciones aplicable al personal de la Ertzaintza, que figuren anotadas en el expediente personal del funcionario o funcionaria por hechos anteriores a la entrada en vigor del presente Decreto, se equiparan a la concesión de la medalla al mérito policial con distintivo verde a los solos efectos de su consideración como mérito en las convocatorias de provisión de puestos de trabajo y de promoción interna que se convoquen a partir de la entrada en vigor de este Decreto.

3.– 202/2012 Dekretuaren indarraldian idatzitako zorionak dekretu honen 10.5 artikuluaren ondorioetarako aintzat hartu behar dira, baldin eta ez badute dagoeneko eragin 202/2012 Dekretuaren 10.1.b) artikuluko polizia-zeregina aintzatesteko bereizgarri zuridun domina ematea.

3.– Las felicitaciones anotadas durante la vigencia del Decreto 202/2012, que no hayan dado ya lugar a la concesión de medalla al reconocimiento de la labor policial con distintivo blanco del artículo 10.1.b) del Decreto 202/2012, deben ser tomadas en consideración a los efectos del artículo 10.5 de este Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira urriaren 16ko 202/2012 Dekretua, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko dena, eta urtarrilaren 26ko 27/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoa.

Quedan derogados el Decreto 202/2012, de 16 de octubre, regulador de la declaración de acto de servicio y régimen de condecoraciones y distinciones honoríficas de la Ertzaintza, y el Decreto 27/2010, de 26 de enero, sobre el régimen de condecoraciones y distinciones aplicable a los Cuerpos de Policía local del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Kondekorazioen eta sarien deskribapena eta forma.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Descripción y forma de las condecoraciones y distinciones.

Segurtasun-arloan eskumena duen sailaren titularrak edo kasuan kasuko udalerriko alkateak, zeinek bere eremuan, dekretu honetan aurreikusten diren kondekorazioen eta sarien deskribapena eta forma arautuko dituzte.

La persona titular del Departamento competente en materia de seguridad o el Alcalde o Alcaldesa del municipio respectivo regularán en sus respectivos ámbitos la descripción y forma de las condecoraciones y distinciones previstos en este Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 7an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 7 de diciembre de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

El Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental