Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna

N.º 243, jueves 22 de diciembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
5484
5484

150/2022 DEKRETUA, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa.

DECRETO 150/2022, de 7 de diciembre, de la gobernanza sociosanitaria de Euskadi.

Euskal Autonomia Erkidegoan, honela definitzen da arreta soziosanitarioa: osasun-arazo larriak direla-eta, edo eginkizunen arloko mugak direla-eta, edo gizartetik bazterturik geratzeko arriskua dela-eta, aldi berean osasun-arreta eta gizarte-arreta behar duten pertsonei ematen zaizkien zainketen multzoa, koordinatua eta egonkorra, arreta jarraituaren printzipioarekin bat datorrena.

En Euskadi la atención sociosanitaria se define como el conjunto de cuidados destinados a las personas que por causa de graves problemas de salud o limitaciones funcionales y de riesgo de exclusión social, necesitan una atención sanitaria y social simultánea, coordinada y estable, ajustada al principio de continuidad de la atención.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean jasotako berariazko definizio hori arreta soziosanitarioaren esparruan artatu daitezkeen kolektiboen identifikazioarekin osatzen da (46.2 artikulua).

Esta definición expresa contenida en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, se completa con la identificación de los colectivos susceptibles de ser atendidos en el marco de la atención sociosanitaria (artículo 46.2).

Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioa erakundearteko eta laguntza-arloko lankidetzaren emaitza da, hogeita bost urte baino gehiagoko ibilbidearen emaitza. Gizarte- eta osasun-zerbitzuen koordinaziotik abiatuta, arreta soziosanitarioak integrazio funtzionala hartzen du ardatz gisa, pertsonengan oinarritutako arreta egokia emateko eta zainketekin jarraitzeko berme gisa.

La atención sociosanitaria en Euskadi es el resultado de una trayectoria de más de veinticinco años de cooperación interinstitucional y asistencial que, desde la coordinación de los ámbitos de servicios sociales y de salud, formula la integración funcional como eje para la provisión de una adecuada atención centrada en la persona y como garantía para la continuidad de cuidados.

Eredu hori osatuz joan da laurogeita hamarreko hamarkadan Osasun Sailaren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundietako Gizarte Zerbitzuetako/Gizarte Ongizateko departamentuen arteko lehen esparru-akordioak sinatu zirenetik, lurralde historiko bakoitzeko beharrizan soziosanitarioei erantzuteko. Era berean, eredu horrek mugarri garrantzitsua izan zuen 2003an: Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak erakundearteko lehen lankidetza-akordio autonomikoa sinatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoan arreta soziosanitarioa garatzeko.

Este modelo se ha ido configurando desde los primeros acuerdos marcos rubricados en la década de los años noventa entre el Departamento de Salud, Osakidetza-Servicio vasco de salud y los Departamentos de Servicios Sociales/Bienestar Social de las Diputaciones Forales de Gipuzkoa, Bizkaia y Álava para la cobertura de las necesidades sociosanitarias en los respectivos Territorios Históricos, y cuenta con un importante hito en el año 2003 con la firma el primer acuerdo autonómico de colaboración interinstitucional entre el Gobierno Vasco, las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa y Eudel/Asociación de Municipios Vascos, para el desarrollo de la atención sociosanitaria en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte- eta osasun-zerbitzuen arloan eskumena duten administrazio publikoen artean beharrezko lankidetza-bideak ezartzea (arreta soziosanitarioa emango dela bermatzeko) berariaz adierazitako alderdi bat izan da Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitariorako esparrua osatzen duten dokumentu arauemaileetan, nahiz eta ez den behar beste garatu.

El establecimiento de los necesarios cauces de cooperación entre administraciones públicas competentes en materia de servicios sociales y sanitarios en Euskadi al objeto de garantizar la prestación de la atención sociosanitaria ha sido un aspecto señalado (si bien insuficientemente desarrollado) en los diferentes documentos normativos que conforman el marco para la atención sociosanitaria en Euskadi.

Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 7. artikuluak Estatuko Osasun Sistemaren Prestazioen Katalogoaren xedea eta izaera zehazten ditu, eta horien artean dago arreta soziosanitarioa, Estatuko Osasun Sistemako laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro erkideko elementu gisa. Prestazio soziosanitarioaren izaera honela definitzen da Legearen 14.1 artikuluan: «beren ezaugarri bereziak direla-eta, aldi berean eta modu sinergikoan osasun-arreta eta gizarte-arreta jaso dezaketen gaixoei, oro har kronikoei, zuzendutako zainketen multzoa, haien autonomia areagotzeko, mugak edo sufrimenduak arintzeko, eta birgizarteratzea ahalbidetzeko». 14.2 artikuluan adierazten denez, «osasun-eremuan, arreta soziosanitarioa autonomia-erkidego bakoitzak zehazten dituen arreta-mailetan gauzatuko da, eta, nolanahi ere, honako hauek izango ditu: a) Iraupen luzeko osasun-zainketak; b) Eriondoko osasun-arreta; eta, c) Defizit funtzional berreskuragarria duten pazienteen errehabilitazioa». Eta 12.3 artikuluak honako hau xedatzen du: «osasun- eta gizarte-zerbitzuek bermatuko dute zerbitzuaren jarraitutasuna, kasuan kasuko administrazio publikoen arteko koordinazio egokiaren bidez».

La Ley 16/2003, de 28 de mayo, de cohesión y calidad del Sistema Nacional de Salud, en su artículo 7, determina el objeto y naturaleza del Catálogo de prestaciones del Sistema Nacional de Salud, entre las que se encuentra la atención sociosanitaria como elemento de la cartera común básica de servicios asistenciales del Sistema Nacional de Salud. El carácter de la prestación sociosanitaria viene definido en el artículo14.1 de la Ley como «el conjunto de cuidados destinados a aquellos enfermos, generalmente crónicos, que por sus especiales características pueden beneficiarse de la actuación simultánea y sinérgica de los servicios sanitarios y sociales para aumentar su autonomía, paliar sus limitaciones o sufrimientos y facilitar su reinserción social». En el artículo 14.2. se establece que en «el ámbito sanitario, la atención sociosanitaria se llevará a cabo en los niveles de atención que cada comunidad autónoma determine y en cualquier caso comprenderá: a) Los cuidados sanitarios de larga duración; b) La atención sanitaria a la convalecencia; y, c) La rehabilitación en pacientes con déficit funcional recuperable». Y el artículo 12.3. determina que «la continuidad del servicio será garantizada por los servicios sanitarios y sociales a través de la adecuada coordinación entre las Administraciones públicas correspondientes».

Irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak (Estatuko Osasun Sistemako zerbitzu erkideen zorroa eta berori eguneratzeko prozedura ezartzen dituena) ez du arreta soziosanitarioaren prestazioa garatzen. Horri buruzko aipamen bakarra Xedapen Indargabetzailean dago: xedapen horrek Osasun-prestazioen antolamenduari buruzko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuaren Laugarren Xedapen Gehigarria aipatzen du, arreta soziosanitarioko zerbitzuen zorroaren edukia garatzen ez den bitartean.

El Real Decreto 1030/2006, de 15 de septiembre, por el que se establece la cartera de servicios comunes del Sistema Nacional de Salud y el procedimiento para su actualización, no desarrolla la prestación de atención sociosanitaria. La única mención a la misma se realiza en su Disposición Derogatoria que remite a la Disposición Adicional Cuarta del Real Decreto 63/1995, de 20 de enero, sobre ordenación de prestaciones sanitarias, en tanto no se desarrolle el contenido de la cartera de servicios de atención sociosanitaria.

Estatuko Osasun Sistemako zerbitzu erkideen zorroa ezartzen duen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak ez du arreta soziosanitarioaren prestazioa garatzen, eta ez da sartu EOSen zerbitzuen zorroan, ez eta Erkidegoko zorro osagarrian ere.

La prestación de atención sociosanitaria no ha sido desarrollada en el Real Decreto 1030/2006, de 15 de septiembre, por el que se establece la cartera de servicios comunes del Sistema Nacional de Salud y no ha sido incluida en la cartera de servicios del SNS, ni en la cartera complementaria de la Comunidad.

Arau-esparru horren aurrekariak Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin osatzen dira. Hain zuzen ere, lege horren 2.3 artikuluak honela dio: «Gizarte-zerbitzuetan eskumena duten administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko beharrezko bideak ezarriko dira, gaixotasunen edo osasun-galeren prozesuetan biltzen diren arazoak edo gizarte-egoerak etenik gabe atenditzen direla garantizatzeko».

Los antecedentes de este marco normativo se completan con la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi que en su artículo 2.3 dispone que «se establecerán los cauces necesarios de cooperación con las Administraciones Públicas competentes en materia de servicios sociales al objeto de garantizar la continuidad en la atención a los problemas o situaciones sociales que concurran en los procesos de enfermedad o pérdida de salud».

Esparru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioaren erregulazio zehatza Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean dago jasota. Lege horretan, arreta horren izaera definitzeaz gain (46. artikulua), eremu soziosanitarioko lankidetzarako eta koordinaziorako bideak ere zehazten dira, koordinazio-eredu jakin baten arabera. Hain zuzen ere, koordinazio-eredu horretan, bateratu egin beharko dira Eusko Jaurlaritzak gizarte-eta osasun-zerbitzuen arloan dituen politikak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek gizarte-zerbitzuen arloan dituztenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalek gizarte-zerbitzuen arloan dituztenak.

En este marco, la regulación concreta de la atención sociosanitaria en Euskadi se encuentra recogida en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, donde se define no solo el carácter de esta atención (artículo 46) sino que también se articulan los cauces para la cooperación y coordinación en el ámbito sociosanitario, de acuerdo con un modelo de coordinación en el que habrán de armonizarse las respectivas políticas del Gobierno Vasco en materia de servicios sociales y de salud, de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa en materia de servicios sociales y los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, también en lo referente a servicios sociales.

Lege horretan, apustua egiten da lankidetza- eta koordinazio-espazioak eratzearen alde, bateratze-eremuetako premia soziosanitarioko egoerei erantzun diezaieketen sistema eta politika publikoen artean. Eta, berariaz, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak eremu soziosanitarioko lankidetzari eta koordinazioari buruzko alderdiak jasotzen ditu. Hain zuzen ere, eremu hori hiru mailatan egituratu behar da:

En dicha Ley se apuesta por la configuración de espacios de cooperación y coordinación entre diferentes sistemas y políticas públicas susceptibles de dar respuesta a situaciones de necesidad sociosanitaria que se ubican en sus zonas de confluencia. Y, de forma expresa, la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, contempla aspectos relativos a la cooperación y coordinación en el ámbito sociosanitario que se ha de articular de acuerdo con tres niveles:

«a) Autonomia Erkidegoaren mailan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Osasun Sistemaren arteko koordinazioa eta lankidetza Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari egokituko zaio. Kontseilu horren helburua koordinazio soziosanitarioaren arloan politikari, araugintzari, ekonomiari eta antolakuntzari eta laguntzari dagozkion erabakietan aholku ematea eta erabaki horien jarraipena egitea da.

«a) A nivel autonómico, la coordinación y la cooperación entre el Sistema Vasco de Servicios Sociales y el Sistema de Salud recaerá en el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, cuya finalidad es la orientación y el seguimiento de las decisiones políticas, normativas, económicas, organizativas y asistenciales en materia de coordinación sociosanitaria.

Kontseilu horren osaera paritarioa izango da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskal Osasun Sistemaren esparruan eskumena duten autonomia-erkidegoko administrazioko eta foru- eta udal-administrazioetako ordezkarien artean. Kontseilu horren osaera eta funtzionamendua erregelamenduz ezarriko dira.

Su composición será paritaria entre los representantes de las administraciones públicas autonómica, foral y municipal competentes en el marco del Sistema Vasco de Servicios Sociales y los del Sistema Vasco de Salud. Su composición y funcionamiento serán establecidos reglamentariamente.

b) Foru- eta udal-administrazioen mailan, koordinazio-bitartekoak izango dira, hala nola lurralde-kontzeju, batzorde eta beste organo bitariko batzuk, eta koordinazio soziosanitarioa sustatzea eta erraztea izango dute xede, bai lehen eta bigarren arretaren mailetan eta lan interdisziplinarrean bai erabiltzaileekin diseinatu beharreko esku-hartzeetarako ibilbideetan».

b) A nivel foral y municipal existirán cauces de coordinación en forma de consejos territoriales, comisiones u otros órganos de carácter mixto, orientados a promover y facilitar la coordinación sociosanitaria en los niveles de atención primaria y secundaria, así como en el marco del trabajo interdisciplinar y en el diseño de los itinerarios de intervención con las personas usuarias».

Autonomia Erkidegoaren mailako koordinazio-mekanismoen definizio hori Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuak osatzen du. Hain zuzen ere, dekretu horretan, organo horren eginkizunak, osaera eta oinarrizko funtzionamendu-jarraibideak onartzen dira.

Esta definición de mecanismos de coordinación a nivel autonómico se completa con el Decreto 69/2011, de 5 de abril, del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, en el que se aprueban las funciones, composición y pautas básicas de funcionamiento de dicho órgano.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak eta Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuak osatzen duten arau-esparruak, era berean, bere baitan jasotzen du Euskal Autonomia Erkidegoan arreta soziosanitarioa garatzeko asmoz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren espiritua. Hitzarmen hori 2003ko urtarrilaren 30ean sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak.

El marco normativo que componen la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, y el Decreto 69/2011, de 5 de abril, del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria recoge, a su vez, el espíritu con el que se elaboró el Convenio de colaboración para el desarrollo de la atención socio- sanitaria en Euskadi, suscrito el 30 de enero de 2003 entre el Gobierno Vasco, las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa y la Asociación de Municipios Vascos, Eudel.

2003ko hitzarmen horretan, erakunde sinatzaile guztiek aitortzen dute hau dela eremu soziosanitarioa: «(...) gizarte-baliabideen eta osasun-baliabideen arteko topagune bat (...), baliabide, programa eta zerbitzuen konkurrentzia eta elkarreragina dakarrena (...)» eta «inplikatutako arlo bakoitzean eskumenak dituzten erakunde publikoen hurbilketa eta koordinazio administratibo, funtzional, tekniko eta antolakuntzakoa eskatzen du». Dokumentu honek eremu soziosanitarioaren garapenean sakontzen du (...), gizarte zein osasun arloko hainbat baliabide, programa eta zerbitzuren konkurrentzia eta elkarreragina dakar, eta gai horretan eskumena duten erakundeen arteko topaketarako antolaketa-egitura bat sortzeari ekiten dio. Horren bitartez, aukera ematen da koordinazio-organoak sortzeko, hala nola, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua eta Arreta Soziosanitarioko Lurralde Kontseiluak; autonomia-erkidegoko koordinatzaile bat eta hiru lurralde-koordinatzaile izendatzeko (koordinatzaile bat, lurralde historiko bakoitzeko); eta Kontseilu bakoitzean Batzorde Teknikoak eta/edo Sektorialak sortzeko.

En este Convenio de 2003, todas las instituciones firmantes reconocen al espacio sociosanitario como «(...) un área de encuentro entre los recursos sociales y los recursos sanitarios (...) que supone la concurrencia e interacción de recursos, programas y servicios (...)» y que «exige la aproximación y coordinación administrativa, funcional, técnica y organizativa de las distintas instituciones públicas con competencias en cada una de las áreas implicadas.» Este documento profundiza en el desarrollo del espacio sociosanitario (...), que supone la concurrencia e interacción de recursos, programas y servicios tantos sociales como sanitarios y procede a la creación de una estructura organizativa que sirva de encuentro entre las instituciones con competencia en la materia que propicia la creación de órganos de coordinación, como el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria y los Consejos Territoriales de Atención Sociosanitaria; la designación de una persona como coordinador/a autonómica y tres coordinadores territoriales (uno por cada Territorio Histórico); y la creación de Comisiones Técnicas y/o Sectoriales en cada uno de los Consejos.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzak 2012ko otsailaren 7an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, salatu egin zen Lankidetza-hitzarmena (2003), eta, ondorioz, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak ordeztu egin zuen ordura arteko antolaketa-egitura, Autonomia Erkidegoaren eta lurralde historikoen mailakoa zena.

La denuncia que del Convenio de colaboración (2003) se produce posteriormente mediante Acuerdo de Gobierno Vasco, en sesión celebrada el 7 de febrero de 2012, supone la sustitución de la estructura organizativa existente hasta entonces a nivel autonómico y en los Territorios Históricos por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

Kontseilu horrek, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 46.6 artikuluan aurreikusitako ordezkaritza paritarioaren irizpideari jarraiki, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalen ordezkaritza dauka (azken kasu horretan, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak ordezkatuta). Horrek ez du esan nahi, ordea, Kontseiluak lurralde-mailako koordinazio soziosanitariorako egitura bat duenik, lehen bai jasotzen zena Euskal Autonomia Erkidegoan arreta soziosanitarioa garatzeko lankidetza-hitzarmenean (2003).

Este Consejo, atendiendo al criterio de representación paritaria previsto en el artículo 46.6 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, cuenta con representación de las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa y de los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma de Euskadi representados por Eudel/ la Asociación de Municipios Vascos, lo que, sin embargo, no implica que el Consejo disponga de una estructura para la coordinación sociosanitaria de carácter territorial que sí se contemplaba anteriormente en el Convenio de colaboración para el desarrollo de la atención sociosanitaria en Euskadi (2003).

Ondorioz, 2012az geroztik desagertu egin direnez 2003ko lankidetza-hitzarmenean aurreikusitako Lurralde Kontseiluak, agerian geratu da foru-erakundeek (Arretarako Lurralde Kontseiluak eta haien Batzorde Tekniko eta Sektorialak) eta koordinazio soziosanitarioko organoek (Autonomia Erkidegoaren mailakoak eta lurralde-mailakoak) pisu espezifikoa galdu dutela; izan ere, nahiz eta lankidetza-hitzarmen horretan (2003) jasota egon, ez dira sartu Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuan.

En consecuencia, la desaparición desde el 2012 de los Consejos Territoriales previstos en dicho Convenio de colaboración de 2003 pone de manifiesto la pérdida de peso específico de las instituciones forales (con los Consejos Territoriales de Atención y sus respectivas Comisiones Técnicas y Sectoriales) y de las órganos de coordinación sociosanitaria (de ámbito autonómico y territorial) que, estando contemplados en dicho Convenio de colaboración (2003), no se incorporan en el Decreto 69/2011, de 5 de abril, de Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

Ikuspegi horretatik, gaur egungo araudiak ez dituenez estrukturalki eta funtzionalki artikulatzen lankidetza eta koordinazio soziosanitarioaren arloko erakundeen, organoen eta profesionalen arteko harremanak Euskal Autonomia Erkidegoan (Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua izan ezik), agerian geratzen da arreta soziosanitarioko maila guztiek parte hartzen duten harreman organiko eta funtzionalak formalizatuko dituen koordinazioaren egituratze soziosanitarioa behar dela, eta, aldi berean, zerbitzu hauek ematen dituzten organo eta erakundeen parte-hartzea, harremanak, zereginak eta tresnak definitu behar direla, plangintzaren eta ordenazioaren mailan (kudeaketaren makro maila), antolaketaren mailan (kudeaketaren meso maila) eta laguntzaren mailan (kudeaketaren mikro maila), herritarren beharrizan sozial eta sanitarioei erantzuteko.

Desde esta perspectiva, la actual ausencia de regulación normativa que en Euskadi articule estructural y funcionalmente las relaciones entre instituciones, órganos y profesionales en el ámbito de la cooperación y coordinación sociosanitaria (con excepción del Decreto 69/2011, de 5 de abril, del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria) evidencia la necesidad de una estructuración sociosanitaria de la coordinación que formalice las relaciones orgánicas y funcionales de la que toman parte los diferentes niveles de atención sociosanitaria y defina la participación, relaciones, funciones e instrumentos de los diferentes órganos e instituciones involucradas en la prestación de servicios en los niveles de planificación y ordenación (nivel de macro gestión), organizativos (nivel de meso gestión) y asistenciales (nivel de micro gestión) que den respuesta a necesidades de la población en las que confluyen lo social y lo sanitario.

Dekretu honek Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa eskaintzen du. Modu horretan, erantzuna emango zaio gizarte- eta osasun-politiken arteko harreman estruktural eta funtzionalak konfiguratu eta formalizatzeko beharrizanari, gauza bera eginez esparru horien lurralde-, plangintza-, ordenazio-, antolakuntza- eta laguntza-mailei dagokienez, bai eta zerbitzu eta profesionalei dagokienez ere. Bere helburua da bi eremuen (gizarte-zerbitzuak eta osasun-zerbitzuak) arteko koordinazioa sustatzea, integrazio funtzionala ardatz gisa hartuta, pertsonengan eta haien ongizatean oinarritutako arreta egokia emateko, eta zainketen jarraitutasunerako berme gisa. Modu horretan, asistentzia-estalduren arteko gainjartzeek, hutsuneek edo defizitek eragindako desorekak saihestuko dira. Eta hori guztia, arreta soziosanitarioaren erakundearteko bateratze-ereduaren baitan eta koordinazio funtzional eta diziplina anitzeko esparruaren barruan.

El presente Decreto ofrece la definición y articulación territorial de la gobernanza sociosanitaria en Euskadi para dar respuesta a la necesidad de configuración y formalización de las relaciones estructurales y funcionales entre los ámbitos de políticas sociales y sanitario, sus niveles territoriales y de planificación y ordenación, organizativos y asistenciales, así como sus respectivos servicios y profesionales. Su objetivo es promover la coordinación de ambos ámbitos, de servicios sociales y de salud, para la integración funcional como eje para la provisión de una adecuada atención centrada en la persona y su bienestar, y como garantía para la continuidad de cuidados que evite los desajustes derivados del solapamiento, vacío o déficits en la cobertura asistencial. Y todo ello, en el marco de un modelo de armonización interinstitucional y coordinación funcional y multidisciplinar de la atención sociosanitaria.

Osasun-sistemen eta gizarte-zerbitzuen arteko harremanak zehazten dituzten eskumenen, antolamenduaren eta laguntzen konplexutasuna da antolamendu funtzionalaren xede Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren esparruan, oinarrizko bi zutabetan oinarrituta: ondoren arautzen diren organoak eta koordinazio soziosanitarioko figurak. Kontsultarako eta parte-hartzerako organoek eta koordinazio soziosanitarioko figurek izaera autonomoa dute beren erabakietan, baina goragoko organoen erabakiak errespetatuko dituzte. Era berean, organoek eta koordinazio-figurek harreman funtzionalak dituzte beste organo eta koordinazio-figura batzuekin; zehazki, goragoko hurrengo kudeaketa-mailan, beheragoko hurrengo kudeaketa-mailan eta kudeaketa-maila berean daudenekin.

La complejidad competencial, organizativa y asistencial que determina las relaciones que se desarrollan entre los sistemas de salud y de servicios sociales es objeto de ordenación funcional en el marco de la gobernanza sociosanitaria en el País Vasco en base a dos pilares básicos: los órganos y las figuras de coordinación sociosanitaria que se regulan a continuación. Los órganos consultivos y de participación y las figuras de coordinación sociosanitaria presentan un carácter autónomo en sus decisiones, aunque respetarán aquellas que emanen de órganos superiores. Asimismo, órganos y figuras de coordinación mantienen relaciones funcionales con los órganos y figuras de coordinación que se encuentren en un nivel de gestión inmediatamente superior, inmediatamente inferior y en el mismo nivel de gestión.

Gobernantza soziosanitarioak ez du finkatzen Euskal Autonomia Erkidegoko organoen eta koordinazio soziosanitarioko figuren arteko lehentasun hierarkikorik, baizik eta eskumenen arlokoa, eta bi sistemen artean historikoki garatu diren harreman-moduak errespetatuko ditu.

La gobernanza sociosanitaria no establece un orden de prelación jerárquica entre los diferentes órganos y figuras de coordinación sociosanitaria en Euskadi sino competencial, y respetará los modos de relación que históricamente se han desarrollado entre ambos sistemas.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidego osoan aplikatzen da, eta errespetatu egingo ditu arreta soziosanitarioaz arduratzen den erakunde bakoitzaren kudeaketa-eskumenak, hau da, osasunaren eta gizarte-politiken arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.

Este Decreto se aplica en el conjunto de la Comunidad Autónoma de Euskadi y respetará las competencias de gestión de cada una de las instituciones responsables de la atención sociosanitaria, a saber, los departamentos del Gobierno Vasco con competencia en materia de salud y de políticas sociales, las diputaciones forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa y los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Azkenik, Dekretu honen edukia bat dator Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legean jasotakoarekin.

Finalmente, el contenido de este Decreto ajusta sus previsiones a las contenidas en la Ley 3/2022, de 12 de mayo, del Sector Público Vasco.

Horrenbestez, Osasuneko eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuek proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de las Consejeras de Salud y de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 7 de diciembre de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la gobernanza sociosanitaria de Euskadi.

Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa zehaztea da Dekretu honen xedea, arreta soziosanitarioaren erakundearteko harmonizazioan eta koordinazio funtzional eta diziplina anitzekoan oinarritutako eredu baten esparruan.

Es objeto del presente Decreto la definición y articulación territorial de la gobernanza sociosanitaria en Euskadi en el marco de un modelo de armonización interinstitucional y coordinación funcional y multidisciplinar de la atención sociosanitaria.

2. artikulua.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren printzipioak.

Artículo 2.– Principios de la gobernanza sociosanitaria de Euskadi.

Euskadiko gobernantza soziosanitarioa egituratzen duen konfigurazio estruktural eta funtzionala printzipio hauen mende dago:

La configuración estructural y funcional que articula la gobernanza sociosanitaria de Euskadi se rige por los siguientes principios:

1.– Koordinazio soziosanitariorako beharrezkoak diren erakundearteko harremanak bateratzeko eskumena eta ardura duen erakunde bakoitzaren kudeaketaren autonomia eta lidergoa errespetatzea.

1.– Respeto a la autonomía de gestión y al liderazgo ejercido por cada una de las instituciones competentes y responsables de la armonización de las relaciones interinstitucionales necesarias para la coordinación sociosanitaria.

2.– Erantzukidetasuna, eta erantzun ekitatibo eta homogeneoa, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako herritarren beharrizan soziosanitarioekiko eta premia soziosanitarioko kasuen kudeaketa partekatuarekiko.

2.– Corresponsabilidad, respuesta equitativa y homogénea a las necesidades sociosanitarias de la ciudadanía en los tres Territorios Históricos de Euskadi y en la gestión compartida de casos de necesidad sociosanitaria.

3.– Zeharkakotasuna, kontuan hartuta lurralde-eremu, kudeaketa-maila eta asistentzia-maila bakoitzean eskumena eta ardura duten erakundeek parte hartzen dutela herritarren premia soziosanitarioei erantzun koordinatua emateko, helburu partekatuetan oinarrituta.

3.– Transversalidad, dada la participación de las diversas instituciones competentes y responsables en diferentes ámbitos territoriales, niveles de gestión y planos asistenciales para la respuesta coordinada a las necesidades sociosanitarias de la población en base a unos objetivos compartidos.

4.– Adostasun-printzipioaren arabera jardutea; hartara, egiten diren esku-hartzeak erabakiak hartzeko bateratze-prozesuaren emaitza izango dira.

4.– Actuación bajo el principio de consenso, de modo que las intervenciones sean el resultado de un proceso de convergencia en la adopción de decisiones.

5.– Ekintzak bateratzea, eraginkortasuna eta efizientzia bilatzeko herritarren beharrizan soziosanitarioei erantzuteko orduan. Modu horretan, baliabideak bikoiztea saihestuko da.

5.– Armonización de las actuaciones para la búsqueda de la eficacia y eficiencia en la respuesta a las necesidades sociosanitarias de la población, evitándose la duplicidad de recursos.

6.– Premia soziosanitarioak dituzten pertsonen zainketei jarraipena eta arreta koordinatua ematea, esku-hartzearen lehentasunezko ardatz gisa. Gainera, modu nabarmenean zainduko dira zenbait kolektibo; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegorako onartutako esparru estrategikoan definituta dauden arreta soziosanitario bereziko kolektiboak.

6.– Promoción de la continuidad de cuidados y la atención coordinada de las personas con necesidades sociosanitarias como eje prioritario de intervención, y con énfasis particular en los colectivos de especial atención sociosanitaria definidos en el marco estratégico aprobado para la Comunidad Autónoma del Euskadi.

3. artikulua.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren antolaketa-egitura.

Artículo 3.– Estructura organizativa de la gobernanza sociosanitaria en Euskadi.

Gobernantza soziosanitarioak errespetatu egingo ditu antolatzen diren sistemetako bakoitzean dauden harreman-moduak, kudeaketa-maila hauen arabera:

La gobernanza sociosanitaria respetará las formas de relación en cada uno de los sistemas, que internamente se organizan de acuerdo con los siguientes niveles de gestión:

a) Plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-maila, kudeaketaren makro maila ere esaten zaiona.

a) El nivel de gestión de planificación y ordenación, también denominado nivel de macro gestión.

b) Antolaketaren kudeaketa-maila, kudeaketaren meso maila ere esaten zaiona.

b) El nivel de gestión organizativa, también denominado nivel de meso gestión.

c) Laguntzaren kudeaketa-maila, kudeaketaren mikro maila ere esaten zaiona.

c) El nivel de gestión asistencial, también denominado nivel de micro gestión.

4. artikulua.– Tipologia.

Artículo 4.– Tipología.

1.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioa honela egituratzen da: alde batetik, kontsultarako eta parte-hartzerako organoak; eta, bestetik, koordinazio soziosanitarioko figurak.

1.– La gobernanza sociosanitaria en Euskadi se estructura en órganos, que ejercen funciones consultivas y de participación, y figuras de coordinación sociosanitaria.

2.– Kontsultarako eta parte-hartzerako organoak erakundearteko eta diziplina anitzeko organoak dira, eta, lurralde-eremu jakin bateko (Autonomia Erkidegokoa, forala, eskualdekoa edo udalaz gaindikoa eta tokikoa) erabakiak hartzeko prozesuan, proposamenak eta aholkuak emateko eta jarraipena eta kontrola egiteko eratzen dira, kudeaketa-maila jakin baten arabera, aurreko artikuluan definitutako moduan.

2.– Los órganos consultivos y de participación son órganos de composición interinstitucional y multidisciplinar que se configuran para la propuesta, asesoramiento, seguimiento y control en la toma de decisiones en un ámbito territorial autonómico, foral, comarcal o supramunicipal y local, y de acuerdo con un determinado nivel de gestión, según lo definido en el artículo anterior.

3.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioko organoak honako hauek dira:

3.– Los órganos de la gobernanza sociosanitaria en Euskadi son los siguientes:

a) Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua, plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-mailan.

a) El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, en el nivel de gestión de planificación y ordenación.

b) Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak, bai plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-mailan, bai antolaketaren kudeaketa-mailan.

b) Los Consejos Sociosanitarios Territoriales, en el nivel tanto de gestión de planificación y ordenación como en el de gestión organizativa.

c) Lurralde Batzorde Soziosanitarioak, antolaketaren kudeaketa-mailan.

c) Las Comisiones Sociosanitarias Territoriales, en el nivel de gestión organizativa.

d) Eskualde Batzorde Soziosanitarioak, antolaketaren eta laguntzaren kudeaketa-mailan koordinazio-lanak egiten dituztenak.

d) Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales, que desarrollan funciones de coordinación en el nivel de gestión organizativa y asistencial.

e) Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak, laguntzaren kudeaketa-mailan koordinazio-lanak egiten dituztenak.

e) Los Equipos de Valoración de Atención Temprana, que desarrollan funciones de coordinación en el nivel de gestión asistencial.

f) Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa, laguntzaren kudeaketa-mailan koordinazio-lanak egiten dituena.

f) La Atención Primaria Sociosanitaria, que desarrolla funciones de coordinación en el nivel de la gestión asistencial.

4.– Koordinazio-figurek osasun-eremuaren eta gizarte-zerbitzuetako eremuaren arteko koordinazio funtzionala egiten dute, beren eginkizunen kudeaketa-mailarik orokorrenean.

4.– Las figuras de coordinación ejercen la coordinación funcional entre los ámbitos sanitario y de servicios sociales en el nivel de gestión más general en el que desarrollan sus funciones.

5.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioko koordinazio-figurak honako hauek izango dira:

5.– Las figuras de coordinación de la gobernanza sociosanitaria en Euskadi serán las siguientes:

a) Koordinazio Soziosanitario Autonomikoa, Batzorde Tekniko Iraunkorrarekin, plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-eremuan kokatzen dena.

a) La Coordinación Sociosanitaria Autonómica, con la Comisión Técnica permanente, que se ubica en el ámbito de la gestión de planificación y ordenación.

b) Lurralde Koordinazio Soziosanitarioa, plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-mailan eta antolaketaren kudeaketa-mailan kokatzen dena.

b) La Coordinación Sociosanitaria Territorial, que se sitúa en el rango de la gestión de la planificación y ordenación y de la gestión organizativa.

c) Erreferente soziosanitarioak, antolaketaren eta laguntzaren kudeaketa-eremuetan dauden koordinazio-figurak.

c) Las y los referentes sociosanitarios, que son figuras de coordinación presentes en los ámbitos de la gestión organizativa y asistencial.

6.– Ahalegina egingo da Dekretu honetan araututako organoek osaera paritarioa izan dezaten, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea betez; zehazki, ahalegina egingo da organo horien osaera parekidea izan dadin ordezkarien sexuari dagokionez, eta, gutxienez, pertsona bat aditua izan dadin genero-ikuspegidun eremu soziosanitarioan.

6.– Se procurará la composición paritaria de los órganos regulados en este Decreto, en cumplimiento de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres, y se intentará que su composición sea paritaria en cuanto al sexo de sus representantes, y que, al menos, una persona sea experta en el ámbito sociosanitario con perspectiva de género.

7.– Kontuan hartuko da emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

7.– Se tendrá en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
EUSKADIKO GOBERNANTZA SOZIOSANITARIOAREN ORGANOAK ETA HARREMANAK DEFINITZEA
DEFINICIÓN DE LOS ÓRGANOS Y RELACIONES DE LA GOBERNANZA SOCIOSANITARIA EN EL PAÍS VASCO
1. ATALA
SECCIÓN 1.ª
ORGANOAK, LURRALDE-EREMUAREN ETA KUDEAKETA-MAILAREN ARABERA
ÓRGANOS POR ÁMBITO TERRITORIAL Y NIVEL DE GESTIÓN

5. artikulua.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua: izaera eta definizioa.

Artículo 5.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria: naturaleza y definición.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua koordinazio soziosanitarioaren arloko organo eskudunek hartutako erabaki politiko, arauemaile, ekonomiko, antolakuntzako eta asistentzialen inguruan aholkua emateko eta haien jarraipena egiteko organoa da. Osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita dago, haren egitura hierarkikoan sartu gabe, eta sail horretan bertan du egoitza.

1.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria es el órgano para la orientación y el seguimiento de las decisiones políticas, normativas, económicas, organizativas y asistenciales adoptadas por los órganos competentes en materia de coordinación sociosanitaria. Se adscribe al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud, sin insertarse en su estructura jerárquica, y tiene su sede en las dependencias del mismo Departamento.

2.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinazio autonomikoa egituratzeko ardura duen organoa.

2.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se define como el órgano responsable de la articulación de la cooperación y la coordinación autonómica entre el Sistema Vasco de Servicios Sociales y el Sistema Sanitario de Euskadi.

6. artikulua.– Osaera.

Artículo 6.– Composición.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua zenbait ordezkariz dago osatuta: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan eskumena duten autonomia-erkidegoko administrazioko eta foru- eta udal-administrazioetako ordezkariak, eta Euskadiko Osasun Sistemako ordezkariak. Hamabi pertsonaz dago osatuta: ordezkatutako sistema bakoitzaren izenean, seina. Honako hauek dira, zehazki:

1.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se compone de representantes de las administraciones públicas autonómica, foral y municipal competentes en el marco del Sistema Vasco de Servicios Sociales y, de representantes del Sistema Sanitario de Euskadi. Lo integran doce personas, seis en representación de cada uno de los siguientes sistemas representados:

a) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ordezkari gisa:

a) En representación del Sistema Vasco de Servicios Sociales:

– Gizarte Politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko sailburua.

– La consejera o el consejero titular del Departamento del Gobierno Vasco competente en Políticas Sociales.

– Gizarte Politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko ordezkari bat, sailburuak izendatua.

– Un representante del Departamento del Gobierno Vasco competente en Políticas Sociales, designado por la consejera o el consejero titular del Departamento.

– Foru-aldundiek izendatutako ordezkari bana.

– Un representante designado por cada una de las Diputaciones Forales.

– EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen bidez, udalek izendatutako ordezkari bat. Izan ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako elkarte hori da Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen artean ezarpen handiena duena.

– Un representante designado por los ayuntamientos a través de Eudel/Asociación de Municipios Vascos en su calidad de asociación de entidades locales de ámbito autonómico con mayor implantación, de conformidad con lo previsto en la disposición adicional duodécima de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

b) Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari gisa:

b) En representación del Sistema Sanitario de Euskadi:

– Osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko sailburua.

– La consejera o el consejero titular del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioaren zuzendaria.

– La persona que asuma la Dirección de Atención Sociosanitaria en el Departamento de Salud del Gobierno Vasco.

– Lau ordezkari, osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko sailburuak izendatutakoak.

– Cuatro representantes designados por la consejera o el consejero titular del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud.

2.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, kideek hala erabakita, eta bilkuretako gaiak kontuan hartuta, honako hauek joan ahal izango dira bilkuretara: ordezkatutako sailetako teknikariak, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten administrazio publikoetako beste sail batzuetako ordezkariak, bai eta beste pertsona batzuk ere, baldin eta, aipatutako administrazioekin lotura zuzenik izan ez arren, duten jakintzagatik, esperientziagatik eta ospeagatik aditutzat har badaitezke eremu sozial, sanitario edo soziosanitarioan. Pertsona horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

2.– Sin perjuicio de lo dispuesto en los apartados anteriores, por acuerdo de las y los miembros, podrán asistir a las sesiones, atendiendo a la naturaleza de las cuestiones objeto de las mismas, personas de nivel técnico de los departamentos representados, representantes de otros departamentos de las Administraciones Públicas que componen el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, así como otras personas que, sin estar directamente vinculadas con ninguna de estas Administraciones, pueden considerarse, por su conocimiento, experiencia y acreditado prestigio, expertas en los ámbitos social, sanitario o sociosanitario. Estas personas asistirán con voz y sin voto.

7. artikulua.– Erabakiak hartzea.

Artículo 7.– Adopción de acuerdos.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira.

Los acuerdos del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se adoptarán por mayoría de votos.

8. artikulua.– Kontseiluburua.

Artículo 8.– Presidencia.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kontseiluburua urtero izendatuko da, txandaka, Gizarte Politiken arloan eskumena duen sailburuaren eta Osasunaren arloan eskumena duen sailburuaren artean. Kontseiluburuak ez du kalitatezko botorik izango.

1.– La Presidencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se ejercerá, con periodicidad anual y de forma rotatoria, entre la consejera o consejero competente en materia de Políticas Sociales y la consejera o consejero competente en el ámbito de Salud. El/la presidente/a no tendrá voto de calidad.

2.– Kontseiluburuak eginkizun hauek izango ditu:

2.– La Presidencia tiene atribuidas las siguientes funciones:

a) Kontseiluaren ordezkari izatea eta, eginkizun hori betetzean, Kontseiluak beste administrazio-organo batzuekin edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin dituen harremanak eta jardunak zuzentzea.

a) Ostentar la representación del Consejo y, en el ejercicio de esta función, dirigir sus actuaciones y sus relaciones con otros órganos administrativos o a otras entidades públicas o privadas.

b) Ohiko eta ezohiko bilkuretarako deialdia erabakitzea eta gai-zerrenda finkatzea, kontuan izanik gainerako kideek aurkeztutako eskaerak, halakorik egonez gero.

b) Acordar la convocatoria de las sesiones ordinarias y extraordinarias y la fijación del orden del día, teniendo en cuenta, en su caso, las peticiones de las y los demás miembros.

c) Bilkuretako buru izatea eta eztabaidak bideratzea.

c) Presidir las sesiones y moderar el desarrollo de los debates.

d) Bere sinadurarekin bilkuretako aktak berrestea eta erabakiak bidaltzeko agindua ematea.

d) Refrendar con su firma las actas de las sesiones y ordenar la remisión de los acuerdos.

e) Dekretu hau betetzea eta betearaztea, zalantzazko kasuetan gainerako kideei bere interpretazioa proposatzea eta egoki iritzitako aldaketak proposatzea Eusko Jaurlaritzari, funtzionamendua egokia eta arina izango dela bermatzeko.

e) Cumplir y hacer cumplir el presente Decreto, proponiendo a las y los demás miembros su interpretación en los casos de duda y proponiendo al Gobierno Vasco las modificaciones que se estimen oportunas con vistas a garantizar la adecuación y la agilidad del funcionamiento.

9. artikulua.– Idazkaritza.

Artículo 9.– Secretaría.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko idazkaria Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kontseiluburuak izendatutako pertsona izango da, eta ez du hitzik ez botorik izango.

1.– La secretaría del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se desarrolla por parte de la persona que designe la presidencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria y participará sin voz y sin voto.

2.– Idazkariak eginkizun hauek izango ditu:

2.– La secretaría tendrá atribuidas las siguientes funciones:

a) Bilkurak prestatzea, honakoak eginez: kontseiluburuari aholkuak ematea bilkuretako gai-zerrenda zehazteko orduan; dokumentu guztiak bildu, antolatu eta prestatzea (bilkuran landuko diren gaiei buruzko txostenak, azterlanak zein proposamenak), eta kideei helaraztea, deialdiarekin eta aurreko bilkurako aktarekin batera; eta jorratu beharreko gaiei buruzko aurretiazko txostenak prestatzea.

a) Preparar las sesiones mediante la realización de las siguientes actuaciones: asesorar a la Presidencia en la determinación del orden del día de las sesiones; reunir, ordenar y preparar el despacho de todos los documentos, ya se trate de informes, estudios o propuestas, que se refieran a los temas que se vayan a tratar en la sesión y dar traslado de los mismos a sus miembros junto con la convocatoria y el acta de la sesión anterior; y preparar los informes previos de los asuntos que habrán de ser tratados.

b) Kontseiluburuak aginduta, bilkuren deialdia egitea, gutxienez 15 egun lehenago.

b) Efectuar la convocatoria de las sesiones por orden de la Presidencia, con un mínimo de 15 días de antelación.

c) Osoko Bilkuraren ohiko eta ezohiko bilkuretara joatea, hitzarekin baina botorik gabe; bilkuretako aktak egitea eta hartzen diren erabakiak bideratzea.

c) Asistir a las sesiones ordinarias y extraordinarias del Pleno con voz y sin voto, levantar acta de estas y dar el curso correspondiente a los acuerdos que se adopten.

d) Fede-emaile gisa jardutea, eta, kontseiluburuaren oniritziarekin, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren erabakiak, aktak eta txostenak ziurtatzea, eta irizpenen, boto partikularren eta bere zaintzapean utzitako beste dokumentu batzuen egiaztapenak ematea, kontseiluburuaren oniritziarekin.

d) Actuar de fedataria o fedatario, certificando, con el visto bueno de la presidenta, o del presidente, los informes, las actas y los acuerdos adoptados por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, y expedir certificaciones, con el visto bueno de la presidenta o del presidente del Consejo, de los dictámenes, votos particulares y otros documentos confiados a su custodia.

e) Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak sortzen duen informazioa helaraztea Kontseiluak adierazitako pertsona eta erakundeei.

e) Dar traslado de la información que origine el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria a las personas e instituciones que este determine.

f) Bere ardurapeko dokumentazioa antolatzea eta zaintzea, eta dokumentazio hori Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kideen esku jartzea.

f) Organizar y custodiar la documentación a su cargo, manteniéndola a disposición de las y los miembros del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

g) Kontseiluburuak agintzen dizkion edo bere karguari dagozkion kudeaketako eta koordinazioko zeregin guztiak betetzea.

g) Cuantos actos de gestión y coordinación le sean encomendados por la Presidencia o sean inherentes a su condición.

10. artikulua.– Kideen eskubideak eta betebeharrak.

Artículo 10.– Derechos y deberes de las y los miembros.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kideek eskubide hauek izango dituzte:

1.– Las y los miembros del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria tendrán los siguientes derechos:

a) Hitzarekin parte hartzea, botoa emateko eskubidea erabiltzea eta boto partikularra ematea Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bilkuretan eta parte hartzen duten batzordeetan, bai eta zer bozkatu duten eta horren arrazoiak zeintzuk diren adieraztea ere.

a) Participar con voz, ejercer su derecho al voto y formular su voto particular en las sesiones ordinarias y extraordinarias del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, y en las comisiones de las que formen parte, así como expresar el sentido de su voto y los motivos que lo justifican.

b) Euren parte-hartzerik ez duten batzorde teknikoetara joatea, hitzarekin baina botorik gabe.

b) Asistir a cualquiera de las comisiones técnicas en cuya composición no participen, con voz y sin voto.

c) Proposamenak eta iradokizunak aurkeztea, gai-zerrendan sartu daitezen.

c) Presentar propuestas y sugerencias para su inclusión en el orden del día.

d) Proposamenak eta iradokizunak aurkeztea, Kontseiluak ezarritako batzorde teknikoek azter ditzaten.

d) Presentar propuestas y sugerencias para su estudio por las Comisiones técnicas establecidas por el Consejo.

e) Bilkurarako deialdiaren eta gai-zerrendaren berri izatea, gutxienez 15 egun lehenago, eta, denbora-tarte berean, eskura izatea bertan azaltzen diren gaiak lantzeko behar den informazioa, bai eta aurreko bilkuraren akta ere.

e) Conocer, con un mínimo de 15 días de antelación, la convocatoria y el orden del día de la sesión, y tener a su disposición, en idéntico plazo, la información necesaria para tratar los temas que figuren en ellos, así como el acta de la sesión anterior.

f) Kontseiluak daukan dokumentazioa eskuratzea.

f) Acceder a la documentación que obre en poder del Consejo.

g) Kontseiluaren ezohiko bilkurarako deialdia eskatzea.

g) Solicitar convocatoria de sesión extraordinaria del Consejo.

h) Galde-eskeak egitea.

h) Formular ruegos y preguntas.

2.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kideek betebehar hauek dituzte:

2.– Las y los miembros del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria tienen los siguientes deberes:

a) Kontseiluaren Osoko Bilkurako eta parte hartzen duten batzorde teknikoetako ohiko eta ezohiko bilkuretara joatea.

a) Asistir a las sesiones ordinarias y extraordinarias del Pleno del Consejo y de las Comisiones técnicas en las que participen

b) Isilpean eta zuhurtziaz jardutea, jorratu beharreko gaiek hala eskatzen dutenean.

b) Actuar con el debido sigilo y reserva cuando así lo exija la naturaleza de los asuntos que se traten.

c) Dekretu honen eta onartutako funtzionamendu-erregelamenduaren arabera jardutea.

c) Actuar conforme al presente Decreto y al reglamento de funcionamiento aprobado.

11. artikulua.– Baliabide tekniko eta pertsonalak.

Artículo 11.– Medios técnicos y personales.

Eusko Jaurlaritzako sail bateko sailburua Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kontseiluburua denean, beharrezkoa den laguntza emango dio Kontseiluari, bere baliabide tekniko eta pertsonalen bitartez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako dagokion saileko langileren bat izango da Kontseiluko idazkaria.

El Departamento del Gobierno Vasco cuya consejera o consejero titular ejerza la Presidencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, prestará, mediante sus medios técnicos y personales, el apoyo y asistencia necesarios al Consejo. En este sentido, la Secretaría del Consejo recaerá en el personal adscrito al Departamento del Gobierno Vasco que en su caso corresponda.

12. artikulua.– Kideen agintaldia.

Artículo 12.– Mandato de las y los miembros.

1.– Baldintza hauetakoren bat gertatzen bada, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kideen agintaldia amaitu egingo da:

1.– El mandato de las y los miembros del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria expirará en los siguientes supuestos:

a) Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan administrazio publiko baten ordezkari gisa aritzen direnen kasuan, administrazio publiko horrek errebokatzea edo kargugabetzea erabakitzen duenean.

a) Revocación o cese acordado por la Administración pública en representación de la cual participa en dicho Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

b) Kargu edo lanpostu jakin bat betetzen zuelako izendatua izan baldin bada, kargu edo lanpostu hori galtzen duenean.

b) Pérdida de la condición cargo o puesto de trabajo en virtud de la cual fue nombrada o nombrado.

c) Ebazpen judizial edo administratibo irmoa dela-eta, kargu publikoetarako desgaitzen edo kargugabetzen dutenean.

c) Resolución firme, de carácter judicial o administrativa, que conlleve la inhabilitación o suspensión para cargos públicos.

d) Heriotza edo gaixotasun ezgaitzaileren bat gertatzen denean.

d) Fallecimiento o enfermedad incapacitante.

e) Uko egiten duenean.

e) Renuncia.

2.– Aurreko edozein arrazoirengatik hutsik geratzen diren postuak hilabeteko epean beteko dira, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko idazkariari egoera horren berri ematen zaionetik aurrera.

2.– Las vacantes que se produjeran por cualquiera de las causas anteriores serán cubiertas en el plazo de un mes desde que se comunique tal circunstancia al secretario o secretaria del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

13. artikulua.– Ordezkoak.

Artículo 13.– Suplencia.

1.– Gizarte politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburua edo osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburua gaixorik badago edo bertaratu ez bada, arlo horietako bakoitzean eskumena duen sailburuordeak ordezkatuko ditu, hurrenez hurren.

1.– En el caso de enfermedad o ausencia de la consejera o consejero del Gobierno Vasco competente en materia de Políticas Sociales o de la consejera o consejero del Gobierno Vasco competente en materia de Salud, serán sustituidos por la Viceconsejera o Viceconsejero competente en las correspondientes materias, respectivamente.

2.– Gizarte politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak, foru-aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuko dituzte, hala badagokio, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko gainerako ordezkarien ordezko gisa jardungo dutenak.

2.– La consejera o consejero del Gobierno Vasco competente en materia de Políticas Sociales y la consejera o consejero del Gobierno Vasco competente en materia de Salud, las Diputaciones Forales, y Eudel / Asociación de Municipios Vascos designarán a quienes, en su caso, actuarán como suplentes del resto de sus representantes en el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

14. artikulua.– Funtzionamendua.

Artículo 14.– Funcionamiento.

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du kontseiluburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean.

1.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros.

2.– Ohiko zein ezohiko bilkura bat balio osoz eratutzat jotzeko, beharrezkoa da kontseiluburua, idazkaria eta, gutxienez, Kontseiluko kideen erdiak bertan egotea.

2.– Para entender válidamente constituida una sesión, sea ordinaria o extraordinaria, es necesario que asistan a la misma la presidenta o el presidente, la secretaria o el secretario y al menos la mitad de las y los miembros del Consejo.

3.– Kontseiluak, beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen badu, Autonomia Erkidegoko batzorde teknikoak eratu ahal izango ditu, arreta soziosanitarioari oro har eragiten dioten edo kolektibo jakin batzuei berariaz eragiten dieten egoera, premia, defizit edo arazoei irtenbideak aztertu eta proposatzeko.

3.– El Consejo podrá constituir, siempre que lo estime necesario o conveniente, comisiones técnicas de ámbito autonómico, para el estudio y propuesta de soluciones a situaciones, necesidades, déficits o problemas que afecten de manera general a la atención sociosanitaria o que afecten específicamente a determinados colectivos.

4.– Batzorde teknikoen osaera, helburuak, funtzionamendu-arauak eta iraupena Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eskumenekoak dira, eta Kontseiluak zehaztuko ditu alderdi horiek eratze-erabakietan.

4.– La composición, fines, normas de funcionamiento y duración de las comisiones técnicas son competencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria quien definirá estos aspectos en los correspondientes acuerdos de constitución.

15. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 15.– Funciones.

Hauek dira Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren eginkizunak:

Son funciones del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria las siguientes:

1.– Koordinazio soziosanitarioaren arloko erabaki politiko, arauemaile, ekonomiko, antolamenduzko eta asistentzialen jarraipena bideratzea eta egitea.

1.– Orientar y realizar el seguimiento de las decisiones políticas, normativas, económicas, organizativas y asistenciales en materia de coordinación sociosanitaria.

2.– Arreta soziosanitarioaren oinarrizko politikak definitzeko proposamenean parte hartzea.

2.– Participar en la propuesta de definición de las políticas básicas de la atención sociosanitaria.

3.– Adostasuna bideratzea, arreta soziosanitarioaren funtzionamendurako jarraibide eta irizpide orokorrak ezartzeko.

3.– Orientar el consenso para establecer las directrices y los criterios generales de funcionamiento de la atención sociosanitaria.

4.– Erregulazio juridiko espezifikoa behar duten eta arreta soziosanitarioarekin lotuta dauden gaiak ezagutzea eta eztabaidatzea, horri buruzko kontsulta egiten zaionean.

4.– Conocer y debatir las cuestiones relacionadas con la atención sociosanitaria que requieran una regulación jurídica específica, cuando sea consultado al respecto.

5.– Arreta Soziosanitarioko lau urteko dokumentu estrategikoari buruzko txostena egitea, Kontseiluak onartu aurretik. Era berean, plan horren indarraldia amaitu ondoren, bertan jasotako neurrien gauzatze- eta ezarpen-maila ebaluatzea.

5.– Informar el documento estratégico cuatrienal de Atención Sociosanitaria con carácter previo a su aprobación por el Consejo, y proceder, tras finalizar su vigencia, a la evaluación del nivel de realización e implantación de las medidas incorporadas al mismo.

6.– Zerbitzuen eta prestazioen katalogoa eta zorro bateratua definitzeko proposamenean parte hartzea, bai eta baliabideak eta arreta egokiak direla bermatzeko beste formula edo tresna batzuk definitzeko proposamenean ere.

6.– Participar en la propuesta de definición del catálogo y de la cartera conjunta de servicios y prestaciones u otras fórmulas o instrumentos orientados a garantizar la adecuación de los recursos y la idoneidad de la atención.

7.– Autonomia Erkidegoan aplika daitezkeen lankidetzarako eta koordinaziorako tresna eta protokolo bateratuen diseinua eta onarpena bideratzea.

7.– Orientar el diseño y la aprobación de instrumentos y protocolos conjuntos de colaboración y coordinación que resulten aplicables al ámbito autonómico.

8.– Antolaketa- edo zerbitzu-ekimen esperimentalak abiaraztea proiektu pilotu gisa, bi jarduera-eremuen arteko koordinazioa hobetu dezaketen formula berriak probatzeko.

8.– Promover la puesta en marcha de iniciativas de organización o de servicios de carácter experimental, en forma de proyectos piloto, orientados a probar nuevas fórmulas susceptibles de favorecer una mejor coordinación entre los dos ámbitos de actuación.

9.– Arreta soziosanitarioaren eredua ezartzeko beharrezkoak diren finantza-baliabide publikoak aurreikustea.

9.– Prever los recursos financieros públicos necesarios para la implantación del modelo de atención sociosanitaria.

10.– Eremu soziosanitarioan lan egiten duten erakundeei eta profesionalen eta erabiltzaileen elkarteei informazioa emateko mekanismoak ezartzea.

10.– Establecer mecanismos de información a las entidades y asociaciones de profesionales y personas usuarias que trabajan en el ámbito sociosanitario.

11.– Dekretu honen 18. artikuluan eta hurrengoetan deskribatzen diren foru- eta udal-mailako koordinazio-bideen funtzionamendua sustatu eta babestea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 46. artikuluaren 6.b) atalean aurreikusitakoa betez. Horretarako, lurralde-kontseilu, batzorde edo izaera mistoko beste organo batzuk eratuko dira, koordinazio soziosanitarioa sustatzeko eta ahalbidetzeko lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan, baita diziplinarteko lanaren esparruan eta erabiltzaileekin esku hartzeko ibilbideen diseinuan ere.

11.– Promover y apoyar el funcionamiento de los cauces de coordinación existentes a nivel foral y municipal que se describen en el artículo 18 y siguientes del presente Decreto, en cumplimiento de lo previsto en el apartado 6.b) del artículo 46 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, en forma de consejos territoriales, comisiones u otros órganos de carácter mixto, orientados a promover y facilitar la coordinación sociosanitaria en los niveles de atención primaria y especializada, así como en el marco del trabajo interdisciplinar y en el diseño de los itinerarios de intervención con las personas usuarias.

12.– Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa biltzea osasun-administraziotik eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten EAEko administrazio publikoetatik.

12.– Recabar para el ejercicio de sus funciones la información que precise de la administración sanitaria y de las administraciones públicas vascas proveedoras de servicios sociales.

13.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaren eginkizunak hartzen dituzten pertsonen izendapena berrestea, sistema bakoitzaren ordezkari gisa.

13.– Ratificar el nombramiento de la(s) persona(s) a las que se asignan las funciones de Coordinación Sociosanitaria Autonómica en representación de cada uno de los sistemas.

14.– Behar den laguntza ematea, Euskadiko Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioaren funtzionamendu egokia bermatzeko.

14.– Facilitar los apoyos necesarios para garantizar el buen funcionamiento de la Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética de Euskadi.

15.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

15.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

16. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 16.– Relaciones funcionales directas.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak harreman funtzional zuzenak ditu organo hauekin:

El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria mantiene relaciones funcionales directas con los siguientes órganos:

1.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioa.

1.– El Consejo Sociosanitario Territorial.

2.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaren eta haren Batzorde Tekniko Iraunkorraren figura gisa aritzen den/diren pertsona/k.

2.– La persona o personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Autonómica y su Comisión Técnica Permanente.

17. artikulua.– Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioa.

Artículo 17.– Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética.

1.– Euskadiko Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioa sortzen da, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari atxikitako organo aholku-emaile gisa, eta hari emango dio bere jardueraren berri.

1.– Se crea la Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética de Euskadi como órgano consultivo adscrito al Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, al que informará sobre su actividad.

2.– Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioa diziplinarteko organoa da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako osasun-esparruko Etika Asistentzialeko Komiteak eta Esku-hartze Sozialeko Etika Komiteak koordinatzea.

2.– La Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética es un órgano de carácter interdisciplinar, que tiene por objeto coordinar a los diferentes Comités de Ética de Intervención Social y a los Comités de Ética Asistencial del ámbito sanitario de los tres Territorios Históricos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Euskadiko Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioak, kontsulta-organoa den aldetik, eduki etikoko txostenak eta irizpenak egin ahal izango ditu arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioan, honako erakunde hauek eskatuta: Eusko Jaurlaritzan gizarte- eta osasun-politiken arloan eskumena duten sailak, foru-aldundiak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea.

3.– La Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética de Euskadi como órgano consultivo podrá elaborar informes y dictámenes de contenido ético en materia social, sanitaria y sociosanitaria a petición de las siguientes instituciones: los departamentos del Gobierno Vasco competentes en materia de políticas sociales y de salud; las diputaciones forales y Eudel/Asociación de Municipios Vascos.

4.– Euskadiko Etika Komiteetako Batzorde Soziosanitarioa autonomoa da bere funtzionamenduari dagokionez, eta ematen dituen irizpenak ez dira lotesleak izango.

4.– La Comisión Sociosanitaria de Comités de Ética de Euskadi es autónoma en su funcionamiento, y los dictámenes que emita no serán vinculantes.

5.– Osaerari dagokionez, organo paritarioa da, gizarte- eta osasun-arloko ordezkaritza bera du, eta gehienez ere 20 pertsonaz egongo da osatuta, denak ere komite hauetako kide: hiru foru-aldundietako Esku-hartze Sozialeko Etika Komiteak; behar bezala egiaztatutako erakunde sozial edo soziosanitarioetako beste etika-batzorde batzuk; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Etika Asistentzialeko Komiteak.

5.– Respecto a su composición, es un órgano paritario, con igual representación de los ámbitos social y sanitario, del que forman parte un máximo de 20 personas pertenecientes a los siguientes comités: Los Comités de Ética de Intervención Social de las tres diputaciones forales; otros comités de ética de instituciones sociales o sociosanitarias debidamente acreditados; y a los Comités de Ética Asistencial de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

6.– Hauek dira bere eginkizunak:

6.– Sus funciones son las siguientes:

a) Osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako Etika Batzordeak koordinatzea.

a) Coordinar los Comités de Ética tanto del ámbito sanitario como de los servicios sociales.

b) Eremu soziosanitarioan sortzen ari diren arazo etikoei buruz adostutako protokoloak eta lan-prozedurak partekatzea eta homogeneizatzea.

b) Compartir y homogeneizar protocolos y procedimientos de trabajo consensuados en relación con problemas éticos emergentes en el ámbito sociosanitario.

c) Informazio eta lankidetza bateratuko plataforma bat sortzea eta mantentzea.

c) Crear y mantener una plataforma de información y colaboración conjunta.

d) Etika aplikatuko ikerketa-jarduera sustatzea, Unibertsitatearekiko eta beste ikerketa-erakunde batzuekiko lankidetza sustatuz.

d) Promover la actividad investigadora en ética aplicada impulsando la colaboración con la Universidad y otros organismos de investigación.

e) Interesgarriak izan daitezkeen txostenak eta dokumentuak hedatzea.

e) Difundir informes y documentos que puedan resultar de interés.

f) Etikako irakaskuntza-jarduera sustatzea.

f) Promover la actividad docente en ética.

g) Eduki etikoko lege-esparruei buruzko aholkularitza-proposamenak eta -txostenak egitea.

g) Elevar propuestas e informes de asesoramiento sobre marcos legales de contenido ético.

18. artikulua.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak. Izaera eta definizioa.

Artículo 18.– Los Consejos Sociosanitarios Territoriales. Naturaleza y definición.

1.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak koordinazio soziosanitarioko organoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean eta plangintzaren eta ordenazioaren kudeaketa-mailan, bai eta antolaketaren kudeaketa-mailan ere. Foru-aldundi bakoitzak zehazten duen sailari egongo dira atxikita.

1.– Los Consejos Sociosanitarios Territoriales son los órganos de coordinación sociosanitaria en cada uno de los Territorios Históricos de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el nivel de gestión de planificación y ordenación, así como de gestión organizativa. Estarán adscritos al departamento que cada Diputación Foral determine.

2.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak dira Lurralde Plan Operatiboa prestatzeko, garatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta onartzeko ardura duten organoak, beren eremu geografikoan herritarrek dituzten beharrizan soziosanitarioen arabera; betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritako esparruan.

2.– Los Consejos Sociosanitarios Territoriales son los órganos responsables de la elaboración, desarrollo, seguimiento, evaluación y aprobación del Plan Operativo Territorial de acuerdo con las necesidades sociosanitarias de la población en su ámbito geográfico, dentro del marco establecido en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

3.– Lurralde Plan Operatiboaren diseinuan eta zabalkundean, Lurralde Kontseilu Soziosanitario bakoitzak ahalegina egingo du bere esku-hartzeetarako proposamenak Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak arlo soziosanitarioan definitu eta esparru autonomikoan onartu dituen ildo estrategikoekin bateratzeko. Era berean, Lurralde Kontseiluak egoki iritzitako mekanismoak zehaztu eta ezar ditzake, bere eremu geografikoan baliabideen funtzioa eta kudeaketa bateratzeko eta koordinatzeko.

3.– En el diseño y despliegue del Plan Operativo Territorial, cada Consejo Sociosanitario Territorial buscará armonizar sus propuestas de intervención con las líneas estratégicas que en materia sociosanitaria hayan sido definidas y aprobadas en el marco autonómico por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria. Asimismo, el Consejo Territorial puede definir y establecer aquellos mecanismos que se consideren adecuados para la promoción de la convergencia y coordinación funcional y de gestión de recursos en su ámbito geográfico.

19. artikulua.– Osaera.

Artículo 19.– Composición.

1.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioek kide hauek izango dituzte:

1.– Los Consejos Sociosanitarios Territoriales los componen las siguientes personas:

a) Kontseiluburua, lurraldearen arabera eskumena duen foru-aldundiak izendatutakoa.

a) El presidente o la presidenta, que corresponde a la persona que designe la Diputación Foral competente en razón del territorio.

b) Dagokion foru-aldundiak izendatutako hiru kontseilukide.

b) Tres personas vocales designadas por la Diputación Foral correspondiente.

c) Lurralde historiko bakoitzean, osasunaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren lurralde-ordezkaria.

c) La persona que ostenta el cargo de delegado o delegada territorial del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud en cada Territorio Histórico.

d) Hiru kontseilukide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako osasun-alorreko sailaren ordezkari gisa; titularrak izendatuko ditu.

d) Tres personas vocales en representación de Osakidetza-Servicio vasco de salud y del departamento del Gobierno Vasco en materia de salud, que son designadas por su titular.

e) Kontseilukide bat, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuta, dagokion lurralde historikoko udalen ordezkari gisa.

e) Una o un vocal designado por Eudel/ Asociación de Municipios Vascos, en representación de los ayuntamientos del Territorio Histórico correspondiente.

f) Idazkaria kontseiluburuak izendatuko du, eta ez du hitzik ez botorik izango.

f) La secretaría, que se desarrollará por parte de la persona que designe la presidencia y participará sin voz y sin derecho a voto.

2.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arlo sozialean zein sanitarioan arduratuko diren pertsonek Lurralde Kontseiluan hartuko dute parte, hitzarekin baina botorik gabe. Lurralde Kontseilu Soziosanitarioko kontseilukideek jarraipena izan behar dute proiektu soziosanitarioetan, eta lurralde- eta toki-mailako egoera sozial eta sanitarioari buruzko ezagutza zehatza eta sentikorra izan behar dute.

2.– Las personas que asuman la Coordinación Sociosanitaria Territorial, tanto en el ámbito social como en el sanitario, participarán en el Consejo Territorial con voz y sin derecho a voto. Las vocalías en el Consejo Sociosanitario territorial deben aportar continuidad en los proyectos sociosanitarios y un conocimiento exhaustivo y sensible de la situación social y sanitaria a nivel territorial y local.

3.– Lurralde Kontseiluan gehiengo soilez hartuko dira erabakiak, eta hartzen diren erabakietan administrazio publikoaren –hau da: horren ondoriozko betebeharrak bere gain hartuko dituen administrazio autonomiko, foral edo tokikoaren– ordezkaritzaren aldeko botoa beharko da.

3.– La toma de decisiones en el Consejo Territorial se realizará por mayoría simple, debiendo requerir los acuerdos que se adopten el voto favorable de la representación del nivel de la administración pública autonómica, foral o local para la que se deriven obligaciones.

4.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du kontseiluburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean.

4.– El Consejo Sociosanitario Territorial se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros.

5.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioak ahalmena izango du Lurralde Batzorde Soziosanitarioa eratzea komeni ote den erabakitzeko.

5.– El Consejo Sociosanitario Territorial tendrá potestad para decidir la conveniencia de constitución de la Comisión Sociosanitaria Territorial.

20. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 20.– Funciones.

Lurralde Kontseilu Soziosanitarioek eginkizun hauek izango dituzte:

Los Consejos Sociosanitarios Territoriales ejercerán las siguientes funciones:

1.– Lurralde Plan Operatiboaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, lurralde historikoko biztanleriaren ezaugarri eta beharrizan soziosanitarioetan oinarrituta, eta aurrekontu-esparru bateratuaren negoziazioa ere egitea. Hori guztia, Lurralde Plan Operatiboan jasotako jarduera-proposamenak Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak arlo soziosanitarioan onartutako ildo estrategikoekin bateratzeko.

1.– Elaborar, realizar el seguimiento y la evaluación del Plan Operativo Territorial en base a las características y necesidades sociosanitarias de la población del Territorio Histórico, incluyendo la negociación del marco presupuestario conjunto. Todo ello buscando armonizar las propuestas de actuación recogidas en el Plan Operativo Territorial con las líneas estratégicas que en materia sociosanitaria haya aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Lurralde Plan Operatiboa onartzea, lurralde historiko bakoitzaren beharrizan soziosanitarioen arabera eta aldez aurreko aurrekontu-akordioen eta aukeren arabera.

2.– Aprobar el Plan Operativo Territorial de acuerdo con las necesidades sociosanitarias de cada Territorio Histórico y en función de las posibilidades y acuerdos presupuestarios previos.

3.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa eratzea.

3.– Constituir la Comisión Sociosanitaria Territorial.

4.– Eskumena duen organoari proposatzea baliabideak Baliabide Soziosanitarioen Katalogora egokitu ahal izatea, eta bermatu ahal izatea baliabide horiei buruzko informazioa urtero eguneratzen dela lurralde horretan.

4.– Proponer al órgano competente la adecuación de los recursos al Catálogo de Recursos Sociosanitarios y garantizar la actualización con carácter anual de la información relativa a los mismos en su territorio.

5.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

5.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

21. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 21.– Relaciones funcionales directas.

Lurralde Kontseilu Soziosanitarioek zuzeneko harreman funtzionalak dituzte honako hauekin:

Los Consejos Sociosanitarios Territoriales mantienen relaciones funcionales directas con:

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.

1.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa, eratuz gero, bai eta bere Batzorde Tekniko edo Sektorialak ere.

2.– La Comisión Sociosanitaria Territorial en caso de constitución, así como con sus respectivas Comisiones Técnicas o Sectoriales.

3.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak.

3.– Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales.

4.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

4.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

22. artikulua.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa. Izaera eta osaera.

Artículo 22.– La Comisión Sociosanitaria Territorial. Naturaleza y composición.

1.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa Lurralde Kontseilu Soziosanitarioaren erabakiz eratzen da, eta bere jarduera-eremua antolaketaren kudeaketa-mailari dagokiona da.

1.– La Comisión Sociosanitaria Territorial se constituye por decisión del Consejo Sociosanitario Territorial y su ámbito de actuación se corresponde al de la gestión organizativa.

2.– Osasun Sistemaren hiru ordezkarik eta Gizarte Zerbitzuen Sistemaren hiru ordezkarik osatzen dute:

2.– Se compone de tres representantes del Sistema de Salud y tres representantes del Sistema de Servicios Sociales:

a) Pertsona bat, lurraldearen araberako foru-aldundiak izendatutakoa. Bera izango da batzordeburua.

a) La persona que designe la Diputación Foral correspondiente en razón del territorio, que ejercerá la presidencia.

b) Dagokion foru-aldundiak izendatutako pertsona bat.

b) Una persona designada por la Diputación Foral correspondiente.

c) Lurralde historikoan Gizarte Zerbitzuen Sistemako Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

c) La persona que en el territorio histórico asume la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Servicios Sociales.

d) Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko zuzendaria, edo hark eskuordetutako pertsona.

d) La persona que ostenta el cargo de director o directora de Atención Sociosanitaria del Gobierno Vasco, o persona en quien delegue.

e) Pertsona bat Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkari gisa, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko zuzendariak izendatua.

e) Una persona en representación de Osakidetza-Servicio vasco de salud y del Departamento de Salud del Gobierno Vasco designada por la persona titular de la Dirección de Atención Sociosanitaria del Gobierno Vasco.

f) Lurralde historikoan Osasun Sistemako Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

f) La persona que en el territorio histórico asume la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Salud.

3.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioan, erabakiak gehiengo soilez hartuko dira. Batzordeburuak ez du kalitatezko botorik izango.

3.– La toma de decisiones en la Comisión Sociosanitaria Territorial se realizará por mayoría simple. La presidenta o el presidente no tendrá voto de calidad.

4.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du batzordeburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean.

4.– La Comisión Sociosanitaria Territorial se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros.

23. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 23.– Funciones.

1.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioaren eginkizunak honako hauek dira: arreta soziosanitarioko zerbitzuen sarrera-, irteera- eta igarotze-oinarriak eta -ibilbideak baliozkotzea, eta hezkuntzako arreta soziosanitarioaren arloan eskumena duten erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza, proiektu eta prestazio soziosanitarioak ezartzeari eta gauzatzeari dagokionez.

1.– Las funciones de la Comisión Sociosanitaria Territorial se circunscriben a la validación de las bases e itinerarios de acceso, salida y tránsito de los servicios de atención sociosanitaria junto a la coordinación y colaboración entre las instituciones competentes en materia de atención sociosanitaria educativa, en relación con la implantación y realización de proyectos y prestaciones sociosanitarias.

2.– Batzorde bakar gisa planteatzen bada ere, garatu beharreko eginkizunaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, eta beharrezkoa izanez gero, azpibatzorde espezializatu tekniko eta sektorial batzuk sortu ahal izango dira. Batzorde Tekniko edo Sektorial horien helburua Lurralde Kontseiluei aholku ematea izango da, beren eremu geografikoan erabakiak hartzea ahalbidetuko duten zerbitzu eta prestazio soziosanitarioei buruzko azterketa, eztabaida eta proposamenen bidez.

2.– Si bien se plantea como una única comisión, dadas las características técnicas de la función a desarrollar podrán crearse, en caso necesario, una serie de subcomisiones especializadas técnicas y sectoriales. Estas Comisiones Técnicas o Sectoriales tendrán como objetivo asesorar a los Consejos Territoriales a través del estudio, deliberación y realización de propuestas relativas a los servicios y prestaciones de carácter sociosanitario que faciliten la toma de decisiones en su ámbito geográfico.

3.– Kontuan hartuko du emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

3.– Tendrá en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

24. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 24.– Relaciones funcionales directas.

Lurralde Batzorde Soziosanitarioak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Comisión Sociosanitaria Territorial mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioa.

1.– El Consejo Sociosanitario Territorial.

2.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak.

2.– Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales.

3.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

3.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

25. artikulua.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioa. Izaera eta definizioa.

Artículo 25.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal. Naturaleza y definición.

1.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioan parte hartzen dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuek (aurrerantzean, ESI) eta ESIaren eragin-eremu geografikoko udalerriek (eskualde batekoak edo gehiagokoak). Erakunde bakoitzaren arreta soziosanitarioaren antolaketaren eta laguntzaren kudeaketa-mailako profesionalei aholkularitza eta partaidetzarako aukera ematen die.

1.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal es el órgano en el que participan las organizaciones sanitarias integradas de Osakidetza-Servicio vasco de salud (en adelante, OSI) y los municipios del ámbito geográfico de influencia de la OSI pertenecientes a una o varias comarcas, que funciona para el asesoramiento y participación de las y los profesionales en el nivel de la gestión organizativa y asistencial de la atención sociosanitaria de cada institución.

2.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak honetarako balio du: gizarte-zerbitzuetako eta osasuneko laguntza-eremuek eskualdeko beharrizan soziosanitarioen esparruan partekatzen dituzten erabaki teknikoak koordinatzeko eta hartzeko.

2.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal sirve a la coordinación y toma de decisiones técnicas compartidas por los ámbitos asistenciales de servicios sociales y de salud en el marco de las necesidades sociosanitarias comarcales.

3.– Eskualde Batzorde Soziosanitario bakoitzak azpibatzorde tekniko espezifikoak eratu ditzake, jarduera-mekanismoak antolatzeko eta ebaluatzeko. Azpibatzorde horiek ESIko eta udal zein foru-aldundietako gizarte-zerbitzuen esparruko beste profesional batzuez egon ahal izango dira osatuta.

3.– Cada Comisión Sociosanitaria Comarcal podrá crear subcomisiones técnicas específicas para la organización y evaluación de mecanismos de actuación. Dichas subcomisiones podrán estar conformadas por otras u otros profesionales de la OSI y del ámbito de los servicios sociales municipales y forales.

4.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du batzordeburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean.

4.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros.

26. artikulua.– Osaera.

Artículo 26.– Composición.

1.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioa batzordeburu batek eta hamabi batzordekidek osatuko dute.

1.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal estará compuesta por una presidenta o presidente y doce vocales.

2.– Batzordekide gisa, hamabi pertsonak osatzen dute Eskualde Batzorde Soziosanitarioa, ordezkatutako bi sistemetako bakoitzaren ordezkaritzan arituko direnak:

2.– En calidad de vocales integran la Comisión Sociosanitaria Comarcal doce personas en representación de cada uno de los dos sistemas representados:

a) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako ordezkari gisa, honakoak izendatuko dira:

a) En representación del Sistema Vasco de Servicios Sociales, se nombrará a:

– Sei batzordekide, ESIaren eragin-eremu geografikoko udaletan/eskualdeetan erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonen artean izendatuta. Gizarte Zerbitzuen Sistemaren lurralde-koordinatzaileak izendatuko ditu batzordekideak, udalek eta/edo eskualdeek Batzordean duten ordezkaritza txandakatzen bada.

– Seis vocales designados de entre las personas que asumen la figura de referente sociosanitaria/o en los ayuntamientos/comarcas del ámbito geográfico de influencia de la OSI. El Coordinador o Coordinadora Territorial del Sistema de Servicios Sociales será quien designe a las/los vocales en caso de alternancia en la representatividad de los diferentes ayuntamientos y/o comarcas en la Comisión.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sistemaren ordezkari gisa, sei batzordekide egongo dira:

b) En representación del Sistema de Salud de Euskadi, se contará con seis vocales:

– ESIko Arreta Integratuaren zuzendaria, edo, halakorik ez badago, Medikuntzako zuzendaria.

– La persona que en la OSI asume la Dirección de Atención Integrada o, en caso de no existir esta, la persona que asuma la Dirección Médica.

– Lurralde historikoko Osasun Mentaleko Sarean erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

– La persona que asume la figura de referente sociosanitaria/o en la Red de Salud Mental del territorio histórico.

– ESIan erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

– La persona que asume la figura de referente sociosanitaria/o en la OSI.

– ESIko gerentziak izendatutako hiru batzordekide.

– Tres vocales designados por la gerencia de la OSI.

3.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioan, erabakiak gehiengo soilez hartuko dira. Batzordeburuak ez du kalitatezko botorik izango.

3.– La toma de decisiones en la Comisión Sociosanitaria Comarcal se realizará por mayoría simple. La/el presidenta/e no tendrá voto de calidad.

4.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa alde batera utzi gabe eta batzordekide gehienek hala erabakita, beste erakunde edo profesional batzuek Eskualde Batzorde Soziosanitarioan parte har dezakete, baldin eta haien koordinazioa funtsezkotzat jotzen bada biztanleriaren premia soziosanitarioei erantzuteko bere eragin-eremu geografikoan. Pertsona horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

4.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal, sin perjuicio de lo dispuesto en apartados anteriores y por acuerdo de la mayoría de sus integrantes, puede contemplar la participación de otras organizaciones o profesionales cuya coordinación se estime fundamental para dar respuesta a las necesidades sociosanitarias de la población en su ámbito geográfico de influencia. Estas personas asistirán con voz y sin voto.

5.– Gizarte Zerbitzuen Sisteman Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arduratuko den pertsona eta Osasun Sisteman Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arduratuko den pertsona izango dira Eskualde Batzorde Soziosanitarioko batzordeburu, eta kargu hori urtero izendatuko da, txandaka.

5.– La Presidencia de la Comisión Sociosanitaria Comarcal se ejercerá, de forma alterna y con periodicidad anual, por la persona a la que se asigne la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Servicios Sociales y por la persona a la que se asigne la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Salud.

27. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 27.– Funciones.

Hauek dira Eskualde Batzorde Soziosanitarioaren eginkizunak:

Las funciones de la Comisión Sociosanitaria Comarcal son las siguientes:

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako dokumentu estrategikoan jasotako proiektuak eskualde mailan garatzea.

1.– Desarrollar a nivel comarcal los proyectos contemplados en el documento estratégico que apruebe el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Koordinazio soziosanitarioarekin erlazionatutako gaietan, erakundeen kontratu programaren edo pareko dokumentuaren autoebaluazioa egitea, gainbegiratzea eta garatzea.

2.– Establecer, supervisar y desarrollar la autoevaluación del contrato programa o documento asimilado de las distintas instituciones, en los aspectos relacionados con la coordinación sociosanitaria.

3.– Lurralde Plan Operatiboko proiektuak eskualdeka garatzea.

3.– Desarrollar comarcalmente los proyectos del Plan Operativo Territorial.

4.– Zabaldutako jarduketa-ildoen emaitzak balioestea eta hobetzeko eremuak proposatzea.

4.– Valorar los resultados de las líneas de actuación desplegadas y la propuesta de áreas de mejora.

5.– Eskualdearen esparru geografikoan, eremu soziosanitarioa osatzen duten eragile eta erakundeen artean koordinazio-mekanismoak ezartzea, gainbegiratzea eta garatzea.

5.– Establecer, supervisar y desarrollar los mecanismos de coordinación entre las y los diferentes actores e instituciones que conforman el espacio sociosanitario en el ámbito geográfico de la comarca.

6.– Tokiko koordinazio-protokoloak garatzea.

6.– Desarrollar los protocolos de coordinación a nivel local.

7.– Tokiko arreta soziosanitarioa hobetzeko egokitzat jotzen diren ekintzak garatzea.

7.– Desarrollar las acciones que se consideren pertinentes para mejorar de la atención sociosanitaria a nivel local.

8.– Koordinazio soziosanitarioko protokoloak lau urtean behin eguneratzen direla bermatzea.

8.– Garantizar la actualización de los protocolos de coordinación sociosanitaria con carácter cuatrienal.

9.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

9.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

28. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 28.– Relaciones funcionales directas.

Eskualde Batzorde Soziosanitarioak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Comisión Sociosanitaria Comarcal mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioa.

1.– El Consejo Sociosanitario Territorial.

2.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa.

2.– La Comisión Sociosanitaria Territorial.

3.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa.

3.– La Atención Primara Sociosanitaria.

4.– Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak.

4.– Los Equipos de Valoración de Atención Temprana.

5.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

5.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

6.– Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

6.– Las personas que asumen la figura de Referentes Sociosanitarias/os.

29. artikulua.– Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak. Izaera eta osaera.

Artículo 29.– Los Equipos de Valoración en Atención Temprana. Naturaleza y composición.

1.– Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeek, asistentziaren kudeaketa-mailako talde funtzional gisa, jardueren koordinazio egokia eta baliabideen optimizazioa bermatzen dute esku-hartze integralen definizioan (0 eta 6 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeetan, hain zuzen ere), garapenean nahasmenduak dituzten edo horretarako arriskua duten haurrek izan ditzaketen aldi baterako beharrizanei edo beharrizan iraunkorrei erantzuteko.

1.– Los Equipos de Valoración en Atención Temprana como equipos funcionales en el nivel de la gestión asistencial garantizan la adecuada coordinación de actuaciones y la optimización de los recursos en la definición de intervenciones integrales orientadas a la población infantil entre los 0 y los 6 años, a sus familias y al entorno, para dar respuesta a las necesidades transitorias o permanentes que puedan presentar niños y niñas con trastornos en su desarrollo o con riesgo de padecerlos.

2.– Arreta Goiztiarreko Balorazio Talde bat egongo da lurralde historiko bakoitzeko, eta foru-aldundi bakoitzak zehaztutako sailari atxikita egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Existirá un Equipo de Valoración en Atención Temprana por cada Territorio Histórico y estarán adscritos al departamento que cada Diputación Foral determine, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 12.1 del Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Arreta Goiztiarrean aritzen diren hiru eremuetako –osasuna, hezkuntza eta gizartea– profesionalek osatzen dituzte, eta lurralde bakoitzeko premien arabera dimentsionatzen eta koordinatzen dira. Profesionalez osatuta daude, jarduera profesionalaren, espezializazioaren eta/edo titulazioaren eskakizunen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

3.– Se integran por profesionales de los tres ámbitos que intervienen en la Atención Temprana - sanitario, educativo y social- y se dimensionan y coordinan de acuerdo con las necesidades de cada territorio, estando compuestos por profesionales en base a los requisitos de actividad profesional, especialización y/o titulación según lo dispuesto en el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

30. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 30.– –Funciones.

Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez definitutakoak dira.

Las funciones a desarrollar por los Equipos de Valoración en Atención Temprana son las definidas en el Decreto 13/2016, de 2 de febrero, de intervención integral en Atención Temprana en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

31. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 31.– Relaciones funcionales directas.

Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeek zuzeneko harreman funtzionalak dituzte honako hauekin:

Los Equipos de Valoración en Atención Temprana mantienen relaciones funcionales directas con:

a) Eskualde Batzorde Soziosanitarioak.

a) Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales.

b) Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

b) Las personas que asumen las figuras de Referentes Sociosanitarias o Sociosanitarios.

32. artikulua.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa. Konfigurazioa.

Artículo 32.– La Atención Primaria Sociosanitaria. Configuración.

1.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa lan-dinamika partekatu gisa egituratzen da maila asistentzialean (arreta soziosanitarioko beharrizanak dituzten pertsonen kasuen zuzeneko kudeaketa), eta binomio batek garatzen du: alde batetik, medikua eta Lehen Mailako Arretako Erizaintzako profesionala daude, eta, bestetik, udal- edo foru-mailako oinarriko gizarte-langilea edo oinarrizko gizarte-zerbitzuetako beste profesional batzuk. Ez hain maiz, eta kasuaren beharrizanen arabera, osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloko beste profesional batzuek ere har dezakete parte dinamika horretan.

1.– La Atención Primaria Sociosanitaria se articula como la dinámica de trabajo compartido en el nivel asistencial (gestión directa de casos de personas con necesidades de atención sociosanitaria), que se desarrolla por un binomio formado por médico o médica y profesional de Enfermería de Atención Primaria junto a la trabajadora o trabajador social de base municipal y/o foral u otras u otros profesionales de los servicios sociales de base. De manera menos frecuente y, en función de las necesidades del caso, de esta dinámica pueden participar otras u otros profesionales sanitarios, sociales y educativos.

2.– Gizarte- eta osasun-sistemetako profesionalek, batez ere Lehen Mailako Arretakoek, kasu bati dagokionez eta Arreta Pertsonalizatuko Plan bat elkarrekin definitzeko helburuarekin, elkarrekin eta koordinatuta lan egingo dute baliabide sozialak, sanitarioak eta soziosanitarioak koordinatzeko, modu horretan herritarren eskaera soziosanitarioei erantzun ahal izateko. Nolanahi ere, lan-dinamika partekatuek ez dute egitura egonkorrik sortzen; izan ere, bi asistentzia-eremutako profesionalen arteko koordinazio funtzionalerako moduak dira.

2.– Las y los profesionales de los sistemas sociales y de salud, fundamentalmente de Atención Primaria, a propósito de un caso y al objeto de definir conjuntamente un Plan de Atención Personalizada trabajarán de forma conjunta y coordinada para la coordinación de los recursos sociales, sanitarios y sociosanitarios con los que dar respuesta a las demandas sociosanitarias de la población. En todo caso, las dinámicas compartidas de trabajo no dan lugar a estructuras estables ya que constituyen formas de coordinación funcional entre profesionales de dos ámbitos asistenciales.

3.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko profesionalek kasua kudeatzeko autonomiari eusten diote, dagokien sistemaren barruan dituzten eginkizun eta erantzukizunen arabera (soziala edo sanitarioa), eta horren arduradunak dira beren sistema propioan. Halaber, jarraipena egiteko, profesional bat izendatzen da, kasuaren kudeaketaren koordinatzaile gisa aritu dadin.

3.– Las y los profesionales de Atención Primaria Sociosanitaria conservan la autonomía de gestión del caso de acuerdo con sus funciones y responsabilidades en el seno del sistema al que pertenecen (bien social, o bien sanitario) y son responsables de ello en su propio sistema. Asimismo, con fines de seguimiento, se designa a un o una profesional como coordinador/a de la gestión del caso.

33. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 33.– Funciones.

Hauek dira Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioaren eginkizunak:

Las funciones de la Atención Primaria Sociosanitaria se concretan en las siguientes:

1.– Herritarren arreta soziosanitarioaren beharrizanak bideratuko dituzten koordinazio-mekanismoak artikulatzea.

1.– Articular mecanismos de coordinación que orienten las necesidades de atención sociosanitaria de la población.

2.– Kasua modu partekatuan kudeatzea.

2.– Gestionar el caso de forma compartida.

3.– Kasuaren diagnostikoa modu partekatuan egitea, balorazio bateraturako tresnen bidez.

3.– Realizar el diagnóstico de caso de forma compartida mediante instrumento de valoración conjunta.

4.– Arreta Pertsonalizatuko Plana (soziala, sanitarioa edo soziosanitarioa) modu bateratuan egitea, antzemandako beharrizanen arabera.

4.– Elaborar de forma conjunta el Plan de Atención Personalizada, ya sea de carácter social, sanitario o sociosanitario, en función de las necesidades detectadas.

5.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

5.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

34. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 34.– Relaciones funcionales directas.

Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Atención Primaria Sociosanitaria mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioa.

1.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal.

2.– Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

2.– Las personas que asumen la figura de Referentes Sociosanitarias/os.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
KOORDINAZIORAKO FIGURAK, LURRALDE-EREMUAREN ETA KUDEAKETA-MAILAREN ARABERA
FIGURAS DE COORDINACIÓN POR ÁMBITO TERRITORIAL Y NIVEL DE GESTIÓN

35. artikulua.– Koordinaziorako figurak. Kontzeptua eta izaera.

Artículo 35.– Figuras de coordinación. Concepto y naturaleza.

1.– Koordinaziorako figurek ordezkaritza dute Gizarte Zerbitzuen Sisteman, Eusko Jaurlaritzan, foru-aldundietan eta udaletan, eta Osasun Sisteman, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan; eta koordinazio funtzionala gauzatzen dute osasunaren eta gizarte-zerbitzuen eremuen artean, beren eginkizunak betetzen dituzten kudeaketa-maila orokorrenean.

1.– Las figuras de coordinación con representación en el Sistema de Servicios Sociales, Gobierno Vasco, Diputaciones Forales y ayuntamientos, y en el Sistema de Salud, Departamento de Salud del Gobierno Vasco y Osakidetza-Servicio vasco de salud, ejercen la coordinación funcional entre los ámbitos sanitario y de servicios sociales en el nivel de gestión más general en el que desarrollan sus funciones.

2.– Figura horiek koordinazio soziosanitarioko eginkizunak gauzatzearekin lotuta daude, eta erakunde edo instituzio bakoitzak kudeaketa-maila bakoitzean izendatutako pertsonek beteko dituzte aipatutako eginkizunak.

2.– Estas figuras se corresponden con el desarrollo de funciones de coordinación sociosanitaria y serán ejercidas por las personas que para ello designe cada organización o institución en cada nivel de gestión.

36. artikulua.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoa. Izaera eta konfigurazioa.

Artículo 36.– La Coordinación Sociosanitaria Autonómica. Naturaleza y configuración.

1.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoa Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Osasun Sistemaren ordezkaritza bere gain hartzen duen egitura funtzionala da. Horren bitartez, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak plangintzaren eta ordenazioaren, antolaketaren eta laguntzaren hiru kudeaketa-mailetan ezarritako jarduera-lehentasunak hedatzetik eratorritako konpromisoak garatzen dira, nahiz eta horietako lehenengoan kokatzen den.

1.– La Coordinación Sociosanitaria Autonómica es la estructura funcional que asume la representación del Sistema de Servicios Sociales y del Sistema de Salud para el desarrollo de los compromisos derivados del despliegue de las prioridades de actuación fijadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria en los tres niveles de gestión (de planificación y ordenación, organizativo y asistencial), aunque se sitúa en el primero de ellos.

2.– Figura horrek koordinazio soziosanitarioaren eginkizunak ditu maila autonomikoan, eta Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak eskuordetzen dion ordezkaritza instituzionalaz ere arduratuko da. Osasun Sisteman, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria izango da titularra. Gizarte Zerbitzuen Sisteman, Gizarte Politiken arloko eskumena duen sailburuak izendatutako pertsona izango da titularra.

2.– Se trata de una figura que realizará funciones de coordinación sociosanitaria a nivel autonómico y ejercerá la representación institucional que en esta delegue el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria. En el Sistema de Salud, su titularidad corresponderá a quien asuma la Dirección de Atención Sociosanitaria del Departamento de Salud. En el Sistema de Servicios Sociales, su titularidad corresponderá a quien designe la consejera o consejero competente en materia de Políticas Sociales.

3.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoak laguntza teknikoko baliabideak izango ditu esleitutako eginkizunak garatzeko eta Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak ezarritako jarduera-lehentasunak hedatzearen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

3.– La coordinación sociosanitaria autonómica dispondrá de recursos de apoyo técnico para el desarrollo de las funciones atribuidas y el cumplimiento de los compromisos derivados del despliegue de las prioridades de actuación fijadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

4.– Era berean, batzorde teknikoak edo sektorialak eratzea erabaki dezake, horietan informazioa biltzeko eta azterlanak eta analisiak egiteko; modu horretan, errazagoa izango da Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan aholkularitza ematea eta erabakiak hartzea.

4.– Asimismo, puede decidir la constitución de comisiones técnicas o sectoriales a fin de que en estas se recabe información y se elaboren estudios y análisis que faciliten el asesoramiento y la toma de decisiones en el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

37. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 37.– Funciones.

Hauek dira Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaren eginkizunak:

Las funciones de la coordinación sociosanitaria autonómica son las siguientes:

1.– Antolaketaren arloko solaskidetza egokia izatea, arreta soziosanitarioa hedatzeko Euskal Autonomia Erkidego osoan eta gizarte- eta osasun-sistemen barruan, bai eta horietako bakoitzaren eremu eta asistentzia-mailetan ere. Modu horretan, bermatuta geratuko da arreta koordinatu egokia emango zaiela Euskal Autonomia Erkidego osoko herritarren beharrizan soziosanitarioei.

1.– Desarrollar una adecuada interlocución a nivel organizativo, para el despliegue de la Atención sociosanitaria en el conjunto de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el seno de los sistemas social y sanitario, además de en los diferentes ámbitos y niveles asistenciales de cada uno de ellos de modo que se garantice una adecuada atención coordinada de las necesidades sociosanitarias de la población en toda la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera-ildo estrategikoen betearazpenerako kronograma eta azken emaitzak finkatzea.

2.– Establecer el cronograma de cumplimiento y los resultados finales de las líneas de actuación estratégica aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

3.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera-ildo estrategikoak hedatzeko bide-orriak prestatzea.

3.– Elaborar las hojas de ruta para el despliegue de las líneas de actuación estratégica aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

4.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera-ildo estrategikoetan jasotako proiektuak gidatzea.

4.– Liderar los proyectos contenidos en las líneas de actuación estratégica aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

5.– Arreta soziosanitarioa garatzeko behar diren txostenak eta gomendioak helaraztea Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari, onar ditzan.

5.– Elevar al Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, para su eventual aprobación, los informes y recomendaciones pertinentes para el desarrollo de la Atención sociosanitaria.

6.– Koordinazio Soziosanitarioa ordezkatzea eduki instituzional handiko proiektuetan.

6.– Representar la Coordinación Sociosanitaria en proyectos de alto contenido institucional.

7.– Komunikaziorako gune eta eremuak ahalbidetzea, proiektu soziosanitarioak hedatzeko.

7.– Facilitar marcos y foros de comunicación institucional en y para el despliegue de los proyectos sociosanitarios.

8.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera-ildo estrategikoen garapen teknikoari buruzko informazioa biltzea.

8.– Recabar información del desarrollo técnico de las líneas de actuación estratégica aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

9.– Solaskidetzan aritzea Eusko Jaurlaritzako inplikatutako sailetako aholkularitza juridikoekin (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Osasun Saila eta Hezkuntza Saila dira inplikatutako sailetako batzuk).

9.– Desarrollar la interlocución con las asesorías jurídicas de los Departamentos del Gobierno Vasco implicados (Departamentos de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, Salud o Educación, entre otros).

10.– Informazioa biltzea eta batzorde tekniko edo sektorialen deialdiak egitea; modu horretan, errazagoa izango da Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan aholkularitza ematea eta erabakiak hartzea.

10.– Recabar información y convocar comisiones técnicas o sectoriales para facilitar el asesoramiento y la toma de decisiones en el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

11.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren proposamen estrategikoak diseinatzea, ondoren onartuak izateko.

11.– Diseñar las propuestas estratégicas del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria para su posterior aprobación.

12.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera-ildo estrategikoak garatzea.

12.– Desarrollar las líneas de actuación estratégicas aprobadas por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

13.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako jarduera estrategikoko proiektuak garatzeko talde teknikoa kudeatzea, baita horien jarraipen teknikoa eta ondorengo ebaluazioa ere. Talde teknikoak idazkaritza-lanak egingo ditu proiektuak garatzean, eta laguntza teknikoa emango du horiek garatzeko faseetan.

13.– Gestionar el equipo técnico para el desarrollo de los proyectos de actuación estratégica aprobados por el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, el seguimiento técnico de los mismos y su posterior evaluación. El equipo técnico asumirá las labores de secretaría en el desarrollo de los proyectos y proporcionará asistencia técnica en las diferentes fases de desarrollo de estos.

14.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

14.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

38. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 38.– Relaciones funcionales directas.

Koordinazio Soziosanitario Autonomikoak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Coordinación Sociosanitaria Autonómica mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Batzorde Tekniko Iraunkorra.

1.– La Comisión Técnica Permanente.

2.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

2.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

3.– Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

3.– Las personas que asumen la figura de Referentes Sociosanitarias/os.

4.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.

4.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

39. artikulua.– Batzorde Tekniko Iraunkorra. Konfigurazioa eta funtzionamendua.

Artículo 39.– La Comisión Técnica Permanente. Configuración y funcionamiento.

1.– Batzorde Tekniko Iraunkorra Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaren eginkizunak garatzen laguntzeko aholkularitza-organoa da.

1.– La Comisión Técnica Permanente se configura como un órgano consultor de apoyo al desarrollo de las funciones de la Coordinación Sociosanitaria Autonómica.

2.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaz arduratzen den pertsonetako bat izango da Batzorde Tekniko Iraunkorreko batzordeburua, eta urtero izendatuko da, txandaka.

2.– La presidencia de La Comisión Técnica Permanente es ejercida con periodicidad anual y con carácter rotatorio por una de las personas que asume la Coordinación Sociosanitaria Autonómica.

3.– Hauek dira Batzorde Tekniko Iraunkorreko kideak: lurralde-koordinatzaile soziosanitarioak, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak izendatutako ordezkari bat eta koordinazio soziosanitario autonomikoa garatzen laguntzeko talde teknikoa.

3.– Está formada por las y los coordinadores sociosanitarios territoriales, una persona representante designada por Eudel/Asociación de Municipios Vascos, y el equipo técnico designado para el apoyo en el desarrollo de la coordinación sociosanitaria autonómica.

4.– Batzorde horretan, dagozkion foru-, udal- eta gobernu-zuzendaritzak integratu ahal izango dira, aztertu beharreko gaien arabera.

4.– En la comisión se podrán integrar las Direcciones forales, municipales y de Gobierno que se consideren, en función de los temas a tratar.

5.– Batzorde Tekniko Iraunkorrak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du batzordeburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean (talde teknikoa osatzen duten pertsonak izan ezik).

5.– La Comisión Técnica Permanente se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros (con excepción de las personas integrantes del equipo técnico).

40. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 40.– Funciones.

Eginkizun hauek ditu:

Sus funciones se concretan en:

1.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoari laguntzea, bere eginkizunak erabat bete ditzan.

1.– Apoyar a la Coordinación Sociosanitaria Autonómica para el pleno desarrollo de sus funciones.

2.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

2.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

41. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 41.– Relaciones funcionales directas.

Batzorde Tekniko Iraunkorrak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Comisión Técnica Permanente, mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoa.

1.– La Coordinación Sociosanitaria Autonómica.

2.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

2.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

3.– Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

3.– Las personas que asumen la figura de Referentes Sociosanitarias/os.

42. artikulua.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioa. Izaera eta osaera.

Artículo 42.– La Coordinación Sociosanitaria Territorial. Naturaleza y composición.

1.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioa egitura funtzionala da, eta Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Osasun Sistemaren ordezkaritzak ditu plangintzaren eta ordenazioaren, antolaketaren eta laguntzaren kudeaketa-mailetan, nahiz eta antolaketaren kudeaketa-mailan kokatzen den.

1.– La Coordinación Sociosanitaria Territorial es una estructura funcional con representación del Sistema de Servicios Sociales y del Sistema de Salud en los niveles de gestión de la planificación y ordenación, organizativo y asistencial, aunque se sitúe en el nivel de gestión organizativa.

2.– Lurralde Koordinazio Soziosanitarioa erreferentziazko figura da bere lurralde historikoaren barruko koordinazio funtzional soziosanitarioaren eremuan eta bere eskumeneko eremu zehatzean (sanitarioa edo soziala).

2.– La Coordinación Sociosanitaria Territorial es la figura referente en el campo de la coordinación funcional sociosanitaria dentro de su Territorio Histórico y en el ámbito concreto de su competencia, sanitaria o social.

3.– Eginkizun horiek garatzeko, ez da beharrezkoa izango egiturazko figura berriak sortzea.

3.– El desarrollo de estas funciones no precisará necesariamente de la creación de nuevas figuras estructurales.

4.– Osasun Sisteman, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak izendatuko du haren titulartasuna lurralde historiko bakoitzean. Gizarte Zerbitzuen Sisteman, dagokion foru-aldundiak izendatuko du titularra.

4.– En el Sistema de Salud, su titularidad en cada Territorio Histórico corresponderá a quien designe la Dirección de Atención Sociosanitaria del Departamento de Salud. En el Sistema de Servicios Sociales, su titular corresponderá a quien designe la Diputación Foral correspondiente.

43. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 43.– Funciones.

Hauek dira Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren eginkizunak:

Las funciones de la Coordinación Sociosanitaria Territorial son las siguientes:

1.– Lurralde Arreta Soziosanitarioa koordinatzea bere eremu instituzionaletik, lurralde-eremuan interesgarritzat edo garrantzitsutzat jotzen diren ekimenak bultzatuz, lagunduz edo, hala badagokio, gidatuz, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako esparru estrategikoaren ildotik.

1.– Coordinar la Atención Sociosanitaria Territorial desde su ámbito institucional propiciando, apoyando o, en su caso, liderando aquellas iniciativas que se consideren de interés o relevantes en el ámbito territorial y en línea con el marco estratégico aprobado en el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Lurralde historiko bakoitzeko herritarren arreta-premia soziosanitarioak ezagutzea eta horren berri ematea, bi eremu instituzionalei dagokienez. Modu horretan, kontuan hartu ahal izango dira, bai jarduera-esparru autonomikoan eta haren planteamendu estrategikoetan, bai lurralde-mailan, Lurralde Plan Operatiboen bitartez.

2.– Conocer y transmitir las necesidades sociosanitarias de atención de la población en cada Territorio Histórico en lo que respecta a ambos ámbitos institucionales a fin de que se tengan en consideración tanto en el marco de actuación autonómico y sus planteamientos estratégicos como en el plano territorial a través de los Planes Operativos Territoriales.

3.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioan parte hartzea, bai eta bere lurralde-eremuko batzorde eta foro soziosanitarioetan ere.

3.– Participar en el Consejo Sociosanitario Territorial, así como en las comisiones y foros de carácter sociosanitario de su ámbito territorial.

4.– Lurralde historikoko Eskualde Batzorde Soziosanitarioetako buru izatea. Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arduratzen diren pertsonak izango dira batzordeburu, bi sistemetako bakoitzaren ordezkari gisa, eta urtero izendatuko dira, txandaka.

4.– Presidir las Comisiones Sociosanitarias Comarcales del Territorio Histórico. La presidencia se ejercerá por parte de las personas que asuman la Coordinación Sociosanitaria Territorial en representación de cada uno de los dos sistemas con periodicidad anual y de forma alterna.

5.– Batzordekideak izendatzea, udalerriek eta eskualdeek Eskualde Batzorde Soziosanitarioan duten ordezkaritza txandakatzen bada. Hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuen Sistemako Lurralde Koordinazio Soziosanitarioak egingo du hori.

5.– Designar a las/los vocales en caso de alternancia en la representatividad de los municipios y comarcas en la Comisión Sociosanitaria Comarcal, por parte de la Coordinación Sociosanitaria Territorial del Sistema de Servicios Sociales.

6.– Lurralde Plan Operatiboen diseinua eta garapena gidatzea; izan ere, plan horiek lurralde-eremu bakoitzeko konpromisorako eta ekintzarako dokumentuak dira, eta lurralde historiko bakoitzeko herritarren beharrizan soziosanitarioei erantzuteko balio dute.

6.– Liderar el diseño y desarrollo de los Planes Operativos Territoriales, como documentos de compromiso y acción en cada ámbito territorial con los que dar respuesta a las necesidades sociosanitarias de la población en cada Territorio Histórico.

7.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoari txostenak eta gomendioak helaraztea, autonomia-erkidegoan arreta soziosanitario egokia garatzen laguntzeko.

7.– Trasladar a la Coordinación Sociosanitaria Autonómica los informes y recomendaciones pertinentes para colaborar en el desarrollo de la atención sociosanitaria adecuada a nivel autonómico.

8.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoak sustatutako ekimenetan parte hartzea eta horretan laguntzea, lurralde mailan hedatzen laguntzeko.

8.– Participar y colaborar con las iniciativas promovidas desde la Coordinación Sociosanitaria Autonómica al objeto de favorecer su despliegue a nivel territorial.

9.– Koordinazio soziosanitarioko protokoloak lau urtean behin eguneratzen direla zaintzea.

9.– Velar por la actualización de los protocolos de coordinación sociosanitaria con carácter cuatrienal.

10.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

10.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

44. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 44.– Relaciones funcionales directas.

Lurralde Koordinazio Soziosanitarioak zuzeneko harreman funtzionalak ditu honako hauekin:

La Coordinación Sociosanitaria Territorial mantiene relaciones funcionales directas con:

1.– Koordinazio Soziosanitario Autonomikoaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

1.– Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Autonómica.

2.– Batzorde Tekniko Iraunkorra.

2.– La Comisión Técnica Permanente.

3.– Erreferente Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak, hurbil daudelako lehentasunezko esku-hartzearen xede diren herritarrengandik eta haien arreta-premietatik.

3.– Las personas que asumen la figura de Referentes Sociosanitarias/os, por su ubicación próxima a la población diana objeto de intervención prioritaria y a sus necesidades de atención.

4.– Lurralde Kontseilu Soziosanitarioa, lurralde-eremu jakin bateko herritarren beharrizan soziosanitarioak definitzen dituen organo gisa.

4.– El Consejo Sociosanitario Territorial, como órgano que define las necesidades sociosanitarias de la población en un ámbito territorial determinado.

5.– Lurralde Batzorde Soziosanitarioa, lurralde-eremu jakin bateko herritarren beharrizan soziosanitarioak proposatzen dituen organo gisa.

5.– La Comisión Sociosanitaria Territorial, como órgano que propone las necesidades sociosanitarias de la población en un ámbito territorial determinado.

6.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak, lehentasunezko esku-hartzearen xede diren herritarrengandik eta haien arreta-premietatik hurbil dauden organo gisa.

6.– Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales, como órganos próximos a la población diana objeto de intervención prioritaria y a sus necesidades de atención.

45. artikulua.– Erreferente Soziosanitarioak. Izaera eta konfigurazioa.

Artículo 45.– Las/os Referentes Sociosanitarias/os. Naturaleza y Configuración.

1.– Erreferente Soziosanitarioak erreferentziazko figurak dira gizarte- eta osasun-zerbitzuetako sistema bakoitzaren laguntza- eta antolaketa-arloetako kudeaketa-mailen arteko solaskidetzak garatzean, kasu bakoitzaren arretak ekar ditzakeen koordinazio soziosanitarioko premiei dagokienez eta erakundean edo entitatean proiektu eta estrategia soziosanitarioak zabaltzeari dagokionez.

1.– Las/os Referentes Sociosanitarias/os son las figuras de referencia en el desarrollo de las funciones de interlocución entre los niveles de gestión asistencial y organizativa de cada uno de los sistemas de servicios sociales y sanitarios a propósito de las necesidades de coordinación sociosanitaria que pueden derivarse de la atención de cada caso, así como del despliegue de proyectos y estrategias sociosanitarias en su organización o entidad de pertenencia.

2.– Eginkizun horiek garatzeko, ez da beharrezkoa izango egiturazko figura berriak sortzea; izan ere, eginkizun horiek eskumen gisa hartuko dira udalerrietako edo mankomunitateetako osasun-zerbitzuen erakundeetan eta toki-mailako gizarte-erakundeetan.

2.– El desarrollo de estas funciones no precisará, necesariamente, de la creación de nuevas figuras estructurales ya que serán funciones asumidas como competencias en el seno de las organizaciones de servicios sanitarios y en las instituciones de ámbito social a nivel local en los municipios y en las mancomunidades.

3.– Osasun Sisteman, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde bakoitzeko gerentziak gutxienez pertsona bat izendatuko du erakundea osatzen duten profesionalen artetik, erreferente soziosanitarioaren zereginez arduratu dadin. Gizarte Zerbitzuen Sisteman, udalerri edo mankomunitate bakoitzak erabakiko du, bere kudeaketa-autonomiaren arabera eta tokiko Gizarte Zerbitzuen antolaketaren arabera, zein erreferente soziosanitario izendatuko dituen.

3.– En el Sistema de Salud, la gerencia de cada Organización de Servicios de Osakidetza-Servicio vasco de salud designará a una persona, al menos, para asumir las funciones de referente sociosanitaria/o de entre la plantilla de profesionales que conforman la organización. En el Sistema de Servicios Sociales será cada municipio o mancomunidad la que decida, de acuerdo con su autonomía de gestión y conforme a la organización de los Servicios Sociales en el ámbito local, la designación de sus referentes sociosanitarias/os.

4.– Erreferente Soziosanitarioaren figurak errespetatu egingo du udalerri edo mankomunitate bakoitzak bere kudeaketa-autonomiaren arabera erabakitzen duena; bereziki, eskuragarri dauden baliabideen arabera, baliabideen kudeaketaren konplexutasunaren arabera, eta biztanle-kopuruaren arabera (batez ere, 2.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan).

4.– La figura de la o del referente sociosanitario será respetuosa con lo que decida cada municipio o mancomunidad de acuerdo con su autonomía de gestión, particularmente en base a los recursos disponibles, la complejidad de gestión de estos y de acuerdo con su volumen de población (en particular en el caso de aquellos municipios de menos de 2.000 habitantes).

46. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 46.– Funciones.

Eginkizun hauek ditu:

Sus funciones se concretan en:

a) Kasu bakoitzaren premia soziosanitarioen arreta koordinatutik eratorritako informazio-, prestakuntza- eta administrazio-beharrak kudeatzea.

a) Gestionar las necesidades informativas, formativas y administrativas derivadas de la atención coordinada de las necesidades sociosanitarias de cada caso.

b) Eremu bakoitzeko eta eremuen arteko laguntza-mailako informazio-fluxuak koordinatzea, beharrizan soziosanitarioei arreta koordinatua emateko.

b) Coordinar los flujos de información a nivel asistencial en cada ámbito y entre ámbitos para la atención coordinada de las necesidades sociosanitarias.

c) Solaskidetzan erreferente izatea, autonomia-, lurralde- edo toki-eremuko proiektu soziosanitarioak dagokion erakundearen barruan hedatzeko.

c) Ser referente en la interlocución para el despliegue de los proyectos sociosanitarios de ámbito autonómico, territorial o local dentro de la organización o entidad de pertenencia.

d) Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere.

d) Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria.

e) Eskualde Batzorde Soziosanitarioko batzordekide izendatzen badituzte, hura behar bezala garatzen laguntzea.

e) En el caso de que sean designadas/os como vocales en la Comisión Sociosanitaria Comarcal, colaborar en el buen desarrollo de esta.

47. artikulua.– Zuzeneko harreman funtzionalak.

Artículo 47.– Relaciones funcionales directas.

Erreferente Soziosanitarioek zuzeneko harreman funtzionalak dituzte honako hauekin:

Las/os Referentes Sociosanitarias/os mantienen relaciones funcionales directas con:

a) Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonak.

a) Las personas que asumen la figura de la Coordinación Sociosanitaria Territorial.

b) Eskualde Batzorde Soziosanitarioak.

b) Las Comisiones Sociosanitarias Comarcales.

c) Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak.

c) Los Equipos de Valoración de Atención Temprana.

d) Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa.

d) La Atención Primaria Sociosanitaria.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskadiko Zerbitzu Soziosanitarioen Katalogoa garatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Desarrollo del Catálogo de Servicios Sociosanitarios de Euskadi.

1.– Onartu egiten da Dekretu honen eranskinean jasotako Euskadiko Zerbitzu Soziosanitarioen Katalogoa. Eta hori, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren proposamenez.

1.– Se aprueba el Catálogo de Servicios Sociosanitarios de Euskadi contenido en el Anexo del presente Decreto. Ello a propuesta del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak katalogo hori garatzeko proposamena egingo du dauden beharrizanetara egokitzeko, katalogoaren eta zerbitzu eta prestazioen zorro bateratuaren definizio-proposamenean parte hartzeko eginkizuna betez, edo Dekretu honen 15. artikuluaren 6. puntuan aitortzen zaizkion baliabideen eta arretaren egokitasuna bermatzeko beste formula edo tresna batzuk erabiliz.

2.– El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria propondrá el desarrollo del citado catálogo para adaptarlo a las necesidades existentes, en ejercicio de las funciones de participación en la propuesta de definición del catálogo y de la cartera conjunta de servicios y prestaciones u otras fórmulas o instrumentos orientados a garantizar la adecuación de los recursos y la idoneidad de la atención que le son reconocidas en punto 6 del artículo 15 del presente Decreto.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kontseiluburutzarako, Koordinazio Soziosanitario Autonomikorako, Koordinazio Soziosanitario Autonomikoari laguntzeko langile teknikoetarako eta Eskualde Batzorde Soziosanitariorako araubide iragankorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Régimen transitorio para la presidencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria, la Coordinación Sociosanitaria Autonómica, el personal técnico de apoyo a la Coordinación Sociosanitaria Autonómica y la Comisión Sociosanitaria Comarcal.

1.– Dekretu hau indarrean jartzen denean Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kontseiluburu den sailburuak jardun horretan jarraituko du, urte hori amaitu arte.

1.– La persona titular del departamento que a la entrada en vigor del presente Decreto ejerza la presidencia del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria continuará en su ejercicio hasta la finalización del año en curso.

2.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak erabakitzen badu Koordinazio Soziosanitario Autonomikoak, kide anitzeko organo gisa, hura osatzen duten erakundeetako baten egitura integratu behar duela, Koordinazio Soziosanitario Autonomikoak, eremu autonomikoko koordinazio funtzionaleko eginkizunak betetzean eta kudeaketako hiru mailetan, horiek egiten jarraituko du Koordinazio Soziosanitario Autonomikoari dagokion egitura berria sortu eta abian jarri arte.

2.– En caso de que el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria decida que la Coordinación Sociosanitaria Autonómica debe integrar la estructura de alguna de las instituciones que lo conforman como órgano colegiado, la Coordinación Sociosanitaria Autonómica, en el ejercicio de sus funciones de coordinación funcional de ámbito autonómico y en los tres niveles de gestión, no cesará en el desempeño de las mismas hasta la creación y puesta en marcha de la nueva estructura correspondiente a la Coordinación Sociosanitaria Autonómica.

3.– Osasun Sistemako Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaren titularrari dagokio kontseiluburu izatea lehenengo urtean, Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

3.– Corresponderá al o a la titular de la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Salud la presidencia durante el primer año, a contar desde la entrada en vigor del presente Decreto.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Egitura-dekretuak egokitzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Adecuación de decretos de estructura.

Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuak Dekretu honetara egokitu beharko dira, bertan zehaztutako aurreikuspenak jasotzeko.

Los decretos de estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud y del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales deberán ser adecuados al presente Decreto para recoger las previsiones que se recogen en el mismo.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Derogación normativa.

Indargabetuta geratzen dira Dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo baxuagoko arauak, eta, zehazki, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua.

Quedan derogadas las normas de igual o inferior rango que se opongan a lo establecido en el presente Decreto y, específicamente, el Decreto 69/2011, de 5 de abril, del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua entitate publikoko erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 100/2018, de 3 de julio, de las organizaciones sanitarias integradas del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua entitate publikoko erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren 5.3, 25, 26 eta 27. artikuluak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

Se modifican los artículos 5.3, 25, 26 y 27 del Decreto 100/2018, de 3 de julio, de las organizaciones sanitarias integradas del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, que quedan redactados con el siguiente tenor literal:

1.– 5.3 artikulua. «Hauek dira ESIetan parte hartzeko organoak: Asistentzia Klinikorako Kontseilua, Gizarte Kontseilua eta Eskualde Batzorde Soziosanitarioa.»

1.– Artículo 5.3. «Los órganos de participación de las OSI son el Consejo Clínico Asistencial, el Consejo Social y la Comisión Sociosanitaria Comarcal.»

2.– «25. artikulua.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioa.

2.– «Artículo 25.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal.

1.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioan parte hartzen dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuek (aurrerantzean, ESI) eta ESIaren eragin-eremu geografikoko udalerriek (eskualde batekoak edo gehiagokoak). Erakunde bakoitzaren arreta soziosanitarioaren antolaketaren eta laguntzaren kudeaketa-mailako profesionalei aholkularitza eta partaidetzarako aukera ematen die.

1.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal es el órgano en el que participan las organizaciones sanitarias integradas de Osakidetza-Servicio vasco de salud (en adelante, OSI) y los municipios del ámbito geográfico de influencia de la OSI pertenecientes a una o varias comarcas, que funciona para el asesoramiento y participación de las y los profesionales en el nivel de la gestión organizativa y asistencial de la atención sociosanitaria de cada institución.

2.– Honetarako balio du: gizarte-zerbitzuetako eta osasuneko laguntza-eremuek eskualdeko beharrizan soziosanitarioen esparruan partekatzen dituzten erabakiak koordinatzeko eta hartzeko.

2.– Sirve a la coordinación y toma de decisiones compartidas por los ámbitos. asistenciales de servicios sociales y de salud en el marco de las necesidades sociosanitarias comarcales.

3.– Eskualde Batzorde Soziosanitario bakoitzak azpibatzorde tekniko espezifikoak eratu ditzake, jarduera-mekanismoak antolatzeko eta ebaluatzeko. Azpibatzorde horiek ESIko eta udal zein foru-aldundietako gizarte-zerbitzuen esparruko beste profesional batzuez egon ahal izango dira osatuta.

3.– Cada Comisión Sociosanitaria Comarcal podrá crear subcomisiones técnicas específicas para la organización y evaluación de mecanismos de actuación. Dichas subcomisiones podrán estar conformadas por otras u otros profesionales de la OSI y del ámbito de los servicios sociales municipales y forales.

4.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilkura, eta ezohiko bilkura egingo du batzordeburuak hala erabakitzen duenean edo gutxienez kideen laurdenak hala eskatzen duenean».

4.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo dos veces al año, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida la presidenta o el presidente o lo solicite al menos la cuarta parte de sus miembros».

3.– «26. artikulua.– Eginkizunak.

3.– «Artículo 26.– Funciones.

Hauek dira Eskualde Batzorde Soziosanitarioaren eginkizunak:

Las funciones de la Comisión Sociosanitaria Comarcal son las siguientes:

1.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako dokumentu estrategikoan jasotako proiektuak eskualde mailan garatzea.

1.– Desarrollar a nivel comarcal los proyectos contemplados en el documento estratégico que apruebe el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

2.– Koordinazio soziosanitarioarekin erlazionatutako gaietan, erakundeen kontratu programaren edo pareko dokumentuaren autoebaluazioa egitea, gainbegiratzea eta garatzea.

2.– Establecer, supervisar y desarrollar la autoevaluación del contrato programa o documento asimilado de las distintas instituciones, en los aspectos relacionados con la coordinación sociosanitaria.

3.– Lurralde Plan Operatiboko proiektuak eskualdeka garatzea.

3.– Desarrollar comarcalmente los proyectos del Plan Operativo Territorial.

4.– Zabaldutako jarduketa-ildoen emaitzak balioestea eta hobetzeko eremuak proposatzea.

4.– Valorar los resultados de las líneas de actuación desplegadas y la propuesta de áreas de mejora.

5.– Eskualdearen esparru geografikoan, eremu soziosanitarioa osatzen duten eragile eta erakundeen artean koordinazio-mekanismoak ezartzea, gainbegiratzea eta garatzea.

5.– Establecer, supervisar y desarrollar los mecanismos de coordinación entre las y los diferentes actores e instituciones que conforman el espacio sociosanitario en el ámbito geográfico de la comarca.

6.– Tokiko koordinazio-protokoloak garatzea.

6.– Desarrollar los protocolos de coordinación a nivel local.

7.– Tokiko arreta soziosanitarioa hobetzeko egokitzat jotzen diren ekintzak garatzea.

7.– Desarrollar las acciones que se consideren pertinentes para mejorar de la atención sociosanitaria a nivel local.

8.– Koordinazio soziosanitarioko protokoloak lau urtean behin eguneratzen direla bermatzea.

8.– Garantizar la actualización de los protocolos de coordinación sociosanitaria con carácter cuatrienal.

9.– Kontuan hartzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua, bai eta arlo soziosanitarioan emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, jomuga eta premia desberdinak ere».

9.– Tener en cuenta el objetivo de igualdad de mujeres y hombres, así como las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres en materia sociosanitaria».

4.– «27. artikulua.– Osaera.

4.– «Artículo 27.– Composición.

1.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioa batzordeburu batek eta hamabi batzordekidek osatuko dute.

1.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal estará compuesta por una presidenta o presidente y doce vocales.

2.– Batzordekide gisa, hamabi pertsonak osatzen dute Eskualde Batzorde Soziosanitarioa, ordezkatutako bi sistemetako bakoitzaren ordezkaritzan arituko direnak:

2.– En calidad de vocales integran la Comisión Sociosanitaria Comarcal doce personas en representación de cada uno de los dos sistemas representados:

a) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako ordezkari gisa, honakoak izendatuko dira:

a) En representación del Sistema Vasco de Servicios Sociales, se nombrará a:

– Sei batzordekide, ESIaren eragin-eremu geografikoko udaletan/eskualdeetan erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen diren pertsonen artean izendatuta. Gizarte Zerbitzuen Sistemaren lurralde-koordinatzaileak izendatuko ditu batzordekideak, udalek/eskualdeek Batzordean duten ordezkaritza txandakatzen bada.

– Seis vocales designados de entre las personas que asumen la figura de referente sociosanitaria/o en los ayuntamientos/comarcas del ámbito geográfico de influencia de la OSI. El Coordinador o Coordinadora Territorial del Sistema de Servicios Sociales será quien designe a las/los vocales en caso de alternancia en la representatividad de los diferentes ayuntamientos/comarcas en la Comisión.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sistemaren ordezkari gisa, sei batzordekide egongo dira:

b) En representación del Sistema de Salud de Euskadi, se contará con seis vocales:

– ESIko Arreta Integratuaren zuzendaria, edo, halakorik ez badago, Medikuntzako zuzendaria.

– La persona que en la OSI asume la Dirección de Atención Integrada o, en caso de no existir esta, la persona que asuma la Dirección Médica.

– Lurralde historikoko Osasun Mentaleko Sarean erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

– La persona que asume la figura de referente sociosanitaria/o en la Red de Salud Mental del Territorio Histórico.

– ESIan erreferente soziosanitarioaren figura gisa aritzen den pertsona.

– La persona que asume la figura de referente sociosanitaria/o en la OSI.

– ESIko gerentziak izendatutako hiru batzordekide.

– Tres vocales designados por la gerencia de la OSI.

3.– Eskualde Batzorde Soziosanitarioan, erabakiak gehiengo soilez hartuko dira. Batzordeburuak ez du kalitatezko botorik izango.

3.– La toma de decisiones en la Comisión Sociosanitaria Comarcal se realizará por mayoría simple. La/el presidenta/e no tendrá voto de calidad.

4.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa alde batera utzi gabe eta batzordekide gehienek hala erabakita, beste erakunde edo profesional batzuek Eskualde Batzorde Soziosanitarioan parte har dezakete, baldin eta haien koordinazioa funtsezkotzat jotzen bada biztanleriaren premia soziosanitarioei erantzuteko bere eragin-eremu geografikoan. Pertsona horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

4.– La Comisión Sociosanitaria Comarcal, sin perjuicio de lo dispuesto en apartados anteriores y por acuerdo de la mayoría de sus integrantes, puede contemplar la participación de otras organizaciones o profesionales cuya coordinación se estime fundamental para dar respuesta a las necesidades sociosanitarias de la población en su ámbito geográfico de influencia. Estas personas asistirán con voz y sin voto.

5.– Gizarte Zerbitzuen Sisteman Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arduratuko den pertsona eta Osasun Sisteman Lurralde Koordinazio Soziosanitarioaz arduratuko den pertsona izango dira Eskualde Batzorde Soziosanitarioko batzordeburu, eta kargu hori urtero izendatuko da, txandaka».

5.– La Presidencia de la Comisión Sociosanitaria Comarcal se ejercerá, de forma alterna y con periodicidad anual, por la persona a la que se asigne la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Servicios Sociales y por la persona a la que se asigne la Coordinación Sociosanitaria Territorial en el Sistema de Salud».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren erabaki-organoak eta koordinazio-figurak eratzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Constitución de los diferentes órganos de decisión y figuras de coordinación de la gobernanza sociosanitaria del País Vasco.

Dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, organoak eratuko dira eta koordinazio soziosanitarioko figura gisa arituko diren pertsonak izendatuko dira.

Dentro del plazo de tres meses desde la entrada en vigor del presente Decreto se procederá a la constitución de los diferentes órganos y al nombramiento de personas que asumirán las figuras de coordinación sociosanitaria.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Araudia garatzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Desarrollo normativo.

Organo bakoitzari dagokio bere Funtzionamendu Erregelamendua egin eta aldatzea. Osasun eta Gizarte Politiken arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailetako sailburuek onartu beharko dute, bai eta foru-aldundietako bakoitzak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak zehazten dituzten organoetako titularrek ere, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua eratzen denetik sei hilabeteko epean.

Corresponderá a cada uno de los órganos, la elaboración y modificación de su Reglamento de Funcionamiento, que deberá ser aprobado por las personas que sean titulares de los departamentos del Gobierno Vasco competentes en materia de Salud y Políticas Sociales, así como de los órganos que determinen cada una de las Diputaciones Forales y Eudel / Asociación de Municipios Vascos en un plazo de seis meses a contar de la fecha de constitución del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 7an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 7 de diciembre de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

La Consejera de Salud,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

ERANSKINA
ANEXO
EUSKADIKO BALIABIDE SOZIOSANITARIOEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE RECURSOS SOCIOSANITARIOS DE EUSKADI

Aurkibidea.

Índice.

1.– Baliabide Soziosanitarioen Katalogoaren xedea.

1.– Objeto del Catálogo de Recursos Sociosanitarios.

2.– Baliabide soziosanitarioak: definizioa eta tipologia.

2.– Los recursos sociosanitarios: definición y tipología.

a) Baliabide Instrumentalak.

a) Recursos Instrumentales.

a.1.– Historia Soziosanitarioa.

a.1.– Historia Sociosanitaria.

a.2.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa.

a.2.– Atención Primaria Sociosanitaria.

a.3.– Behar bereziak dituzten haurrentzako gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arreta.

a.3.– Atención sociosanitario-educativa a población infantil con necesidades especiales.

a.4.– Beharrizanen ebaluazio bateratua eta Arreta Indibidualeko Planen diseinu bateratua.

a.4.– Evaluación conjunta de necesidades y diseño conjunto de Planes de Atención Individual.

a.5.– Osasunaren eta gizarte-zerbitzuen esparruek finantzatutako baliabide soziosanitarioetarako sarbide koordinatua.

a.5.– Acceso coordinado a recursos sociosanitarios financiados por los ámbitos de salud y de servicios sociales.

b) Baliabide Finalistak.

b) Recursos Finalistas.

b.1.– Egoitza-unitate Soziosanitario Balioaniztunak.

b.1.– Unidades Residenciales Sociosanitarias Polivalentes.

b.2.– Adineko pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.2.– Centros residenciales para personas mayores.

b.3.– Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.3.– Centros residenciales para personas con discapacidad.

b.4.– Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.4.– Centros residenciales para personas con enfermedad mental crónica.

b.5.– Buruko gaixotasun kronikoren bat duten pertsonentzako eguneko zentroak.

b.5.– Centros de día para personas con enfermedad mental crónica.

b.6.– Telelaguntza Zerbitzu Publikoa.

b.6.– Servicio Público de Telesasistencia.

c) Esku-hartze soziosanitarioen protokolizazioari lotutako Baliabide Finalistak.

c) Recursos Finalistas sujetos a protocolización de intervenciones sociosanitarias.

c.1.– Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa.

c.1.– Servicio o centro de día para atender necesidades de inclusión social.

c.2.– Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa.

c.2.– Centro de acogida nocturna para atender necesidades de inclusión social.

c.3.– Bazterketa- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak.

c.3.– Centros residenciales para personas en situación de exclusión y marginación.

c.4.– Laguntza teknikoak emateko (babeserako produktuak) eta ingurune fisikoa egokitzeko zerbitzua.

c.4.– Servicio de ayudas técnicas (productos de apoyo) y adaptación del medio físico.

c.5.– Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean aritzeko zerbitzuak.

c.5.– Servicios de intervención socioeducativa y/o psicosocial con familia.

c.6.– Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala emateko zerbitzuak.

c.6.– Servicios de atención socio jurídica y psicosocial de las situaciones de maltrato doméstico y agresiones sexuales a mujeres, a personas menores de edad, a personas mayores y a personas con discapacidad.

3.– Baliabide Soziosanitarioen Katalogoa eguneratzea.

3.– Actualización del Catálogo de Recursos Sociosanitarios.

1.– Baliabide Soziosanitarioen Katalogoaren xedea.

1.– Objeto del Catálogo de Recursos Sociosanitarios.

Baliabideen Katalogoa koordinazio-tresna eraginkor eta efizientea da osasunaren eta gizarte-zerbitzuen bi eremuetarako. Modu horretan, bi sistemek esku-hartze egokirako balio ahalko dute, pertsonen gizarte- eta osasun-premiei erantzuteko.

El Catálogo de Recursos se concibe como una herramienta de coordinación eficaz y eficiente para los dos ámbitos, de salud y de servicios sociales, en pro de una adecuada intervención de ambos sistemas en la respuesta a las necesidades sociales y sanitarias de las personas.

Sistema bakoitzak, eta, zehazki, gizarte-zerbitzuen eremuan, erakunde bakoitzak (foru- zein udal-mailakoa izanda ere), bere eskumenei eusten die eta bere baliabideak kudeatzen ditu, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan eta dagozkion foru-dekretuetan jasotakoaren arabera (dekretu horietan, adibidez, zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko baldintzak arautzen dira).

Cada sistema y en concreto, en el ámbito de los servicios sociales, cada institución (ya sea foral o municipal) mantiene sus competencias y es responsable de la gestión de sus recursos, según lo recogido en el Decreto de Cartera de Prestaciones y Servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales y en los respectivos decretos forales (que regulan, por ejemplo, las condiciones de acceso a servicios y prestaciones).

Katalogo hori osatzeko hautatutako baliabideak gizarte-zerbitzuen sistemetan eta osasun-sisteman arreta soziosanitarioa modu koordinatuan emateko daudenak dira, eta, beraz, horretarako finantzaketa dute.

Los recursos seleccionados para integrar este Catálogo corresponden a los que actualmente se disponen en los sistemas de servicios sociales y en el sistema de salud para la prestación coordinada de atención sociosanitaria y, por lo tanto, cuentan con financiación para tal fin.

Arreta soziosanitarioaren finantzaketak inplikatutako administrazio publikoen eta beste erakunde publiko batzuen arteko lankidetzarako tresna izan behar du, horretarako adosten diren hitzarmenen bidez. Ildo horretatik, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 56. artikuluak («Administrazioen arteko finantza-lankidetzarako formulak») bereziki aipatzen du eremu soziosanitarioan emandako arreta. «Eremu soziosanitarioan eskaintzen den arretaren kasuan, zerbitzu soil-soilik soziosanitarioen, unitate berariaz soziosanitarioen eta arreta soziosanitario orokorraren finantzaketa batera egin ahal izango da eraginpeko administrazio publiko guztien artean, horretarako adosten dituzten hitzarmenen bitartez. Aldiz, administrazio horiek bidezko diren konpentsazio ekonomikoko formuletara atxiki ahal izango dira, osasun-sistematik gizarte-zerbitzuen zerbitzura, edo alderantziz, baldin eta haietako baten eskumenekoak diren zerbitzuak, askotariko kausak direla-eta, bati atxikitako zerbitzuetan eskaintzen badira».

La financiación de la atención sociosanitaria ha de ser un instrumento de colaboración entre las administraciones públicas concernidas y otras entidades públicas mediante los convenios que se acuerden a tal fin. En ese sentido, la Ley 12/2008 de Servicios Sociales, en su artículo 56.– «Fórmulas de colaboración financiera entre las administraciones», hace mención especial a la atención prestada en el ámbito sociosanitario. «En el caso de la atención prestada en el ámbito sociosanitario, la financiación de los dispositivos exclusivamente sociosanitarios, de las unidades específicamente sociosanitarias y de la atención sociosanitaria en general podrá realizarse conjuntamente entre las administraciones públicas concernidas mediante los convenios que acuerden a tal fin, acogiéndose, en cambio, a las fórmulas de compensación económica que procedan desde el sistema sanitario hacia el de servicios sociales, o a la inversa, en caso de que los servicios que sean competencia de uno de ellos se presten por motivos diversos en dispositivos adscritos al otro».

2.– Baliabide soziosanitarioak: definizioa eta tipologia.

2.– Los recursos sociosanitarios: definición y tipología.

Baliabide soziosanitarioak dira beharrizan soziosanitarioko egoerei erantzuten dietenak eta erakundearteko lankidetza-esparru egonkorra eskatzen dutenak egoera horiek garatzeko.

Son recursos sociosanitarios aquellos que ofrecen respuestas a situaciones de necesidad sociosanitaria y exigen un marco de colaboración interinstitucional estable para su desarrollo.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa maila autonomikoan egituratzeko organo arduradun gorena den aldetik, baliabide soziosanitarioen katalogoa eguneratzen dela zainduko du, baliabideak egokiak direla eta arreta egokia dela bermatzeko. Baliabide Soziosanitarioen Katalogoaren edukia eguneratzeko, dagokion atalean berariaz jasotako prozeduraren arabera jokatuko da.

El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria en calidad de máximo órgano responsable de la articulación a nivel autonómico de la cooperación y coordinación entre el Sistema Vasco de Servicios Sociales y el Sistema Sanitario de Euskadi velará por la actualización del catálogo de recursos sociosanitarios para garantizar la adecuación de los recursos y la idoneidad de la atención. La actualización del contenido del Catálogo de Recursos Sociosanitarios se realizará de acuerdo con el procedimiento recogido de forma expresa en el correspondiente apartado.

Baliabide soziosanitarioak bi motatakoak izan daitezke: instrumentalak eta finalistak:

Los recursos sociosanitarios pueden clasificarse en instrumentales y finalistas:

a) Instrumentalak.

a) Instrumentales.

Premia soziosanitarioko egoeran dauden pertsonei arreta eraginkorra emateko beharrezkoak diren tresnen multzoa osatzen dutenak dira.

Son el conjunto de instrumentos necesarios para poder atender de forma efectiva a las personas en situación de necesidad sociosanitaria.

b) Finalistak.

b) Finalistas.

Gizarte Zerbitzuen eta Osasun Zerbitzuen sistemek aintzat hartzen dituzten zerbitzu eta prestazioen multzoa da. Zerbitzu eta prestazio horiek aldi berean edo modu sekuentzialean, era koordinatuan eta egonkorrean aplikatzen dira, eta arreta soziosanitarioa emango dute, egoera bakoitzari erantzun egokiena eta eraginkorrena eskainiz.

Son el conjunto de servicios y prestaciones contemplados por los respectivos sistemas de Servicios Sociales y de Salud y que, aplicados de forma simultánea o secuencial, coordinada y estable, procurarán la atención sociosanitaria mediante la provisión de la respuesta más adecuada y eficiente a cada contingencia.

a) Baliabide instrumentalak.

a) Recursos instrumentales.

a.1.– Historia Soziosanitarioa.

a.1.– Historia Sociosanitaria.

Elkarreragingarritasun-tresna estandarizatu bat da, zeinaren bitartez sistemek –Gizarte Zerbitzuetakoek eta Osasunekoek– hizkera bateratuko informazioa ematen duten. Modu horretan, bi eremuetako beharrizanen arteko lotura gisa balio du eta, konfidentzialtasun- eta trazabilitate-irizpideak errespetatuz, laguntza soziosanitarioaren kudeaketa bateratua egiteko aukera ematen die eragile profesionalei.

Se trata de un instrumento de interoperabilidad estandarizado en el que los sistemas –de Servicios Sociales y de Salud- aportan información con un lenguaje común, de manera que sirve de nexo entre las necesidades de ambos ámbitos y, respetando los criterios de confidencialidad y trazabilidad, permite a los y las agentes profesionales una gestión unificada de la asistencia sociosanitaria.

Historia Soziosanitarioak baloraziorako tresna erabilgarri eta komunak ditu. Horri esker, informazioa eskuragarri geratzen da bi sistemetan, eta aukera ematen du arreta soziosanitarioa planifikatzeko eta baliabide guztietarako sarbide ekitatiboa izateko, edozein sarbide-puntutatik arreta-ibilbideak definituta..

La Historia Sociosanitaria incorpora instrumentos útiles y comunes de valoración, que vuelve accesible la información en ambos sistemas y que permite la planificación de la atención sociosanitaria y el acceso equitativo a todos los recursos con la definición de rutas de atención desde cualquier punto de acceso.

Historia Soziosanitarioa osatzen duten elementu erabilgarrien artean, honako hauek daude: Datuen Gutxieneko Multzoa (DGM), zeinetan biltzen baitira informazio soziobiografikoei, osasun-informazioei, premia sozialei eta arreta soziosanitarioa jaso dezakeen pertsona bakoitzari buruzko datu interesgarriak. Informazio horiek Historia bateratuaren bidez eskuratzeak aukera ematen die gizarte- eta osasun-zerbitzuetako profesionalei, hizkera bateratua erabiliz eta lan-esparru funtzional partekatu batean, arintasuna, koordinazioa, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, besteak beste, premia soziosanitarioen arretan; eta, modu horretan, baloraziorako tresna komunak ere bermatzen dira, funtsezkoak baitira diagnostiko partekatua izateko eta Gizarte Zerbitzu eta Osasun sistemetako profesionalek aukera izateko Arreta Pertsonalizatuko Plana prestatzeko, eta, hartara, pertsona bakoitzaren beharrizan soziosanitarioak modu integralean jorratu ahal izateko.

Entre los elementos de utilidad que integran la Historia Sociosanitaria se encuentra: el llamado Conjunto Mínimo de Datos (CMD), conjunto de informaciones socio biográficas, de salud, de necesidades sociales y otros datos de interés de cada una de las personas susceptibles de atención sociosanitaria. El acceso a estas informaciones a través de una Historia unificada permite a las y los profesionales de los Servicios Sociales y sanitarios garantizar mediante el empleo de un lenguaje común y en un marco funcional de trabajo compartido la agilidad, la coordinación, la eficiencia o la seguridad, entre otros aspectos, en la atención de sus necesidades sociosanitarias; y las herramientas comunes de valoración, claves para poder disponer de un diagnóstico compartido y para que las y los profesionales de los sistemas de Servicios Sociales y de Salud puedan elaborar un Plan de Atención Personalizada que aborde de forma integral las necesidades sociosanitarias de la persona.

a.2.– Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa

a.2.– Atención Primaria Sociosanitaria.

a.3.– Behar bereziak dituzten haurrentzako gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arreta.

a.3.– Atención sociosanitario educativa a población infantil con necesidades especiales.

Maila funtzionalean, Arreta Soziosanitarioaren koordinazioa eta espezializazioa beharrizan bereziak dituzten haurrei arreta ematean gauzatzen da, eta, horren ondorioz, talde soziosanitario-hezitzaileak sortzen dira. Talde funtzional horiek jardueren koordinazio egokia eta baliabideen optimizazioa bermatzen dute esku-hartze integralen definizioan (0 eta 6 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeetan, hain zuzen ere), garapenean nahasmenduak dituzten edo horretarako arriskua duten haurrek izan ditzaketen aldi baterako beharrizanei edo beharrizan iraunkorrei erantzuteko.

En el plano funcional, la coordinación y especialización de la Atención Sociosanitaria se materializa en la atención de los niños y las niñas con necesidades especiales, dando lugar a los llamados equipos sociosanitario-educativos. Dichos equipos funcionales garantizan una adecuada coordinación de actuaciones y la optimización de los recursos en la definición de intervenciones integrales orientadas a la población infantil entre los 0 y los 6 años, a sus familias y al entorno, para dar respuesta a las necesidades transitorias o permanentes que puedan presentan niños y niñas con trastornos en su desarrollo o con riesgo de padecerlos.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Arreta Goiztiarreko hiru Balorazio Talde daude (AGBT izenekoak), bat lurralde historiko bakoitzeko, eta foru-aldundi bakoitzak zehazten duen sailari egongo dira atxikita.

En Euskadi existen tres Equipos de Valoración de Atención Temprana (conocidos como EVAT), uno por cada Territorio Histórico, y se encuentran adscritos al correspondiente departamento que cada Diputación Foral determine.

a.4.– Beharrizanen ebaluazio bateratua eta Arreta Pertsonalizatuko Planen diseinu bateratua.

a.4.– Evaluación conjunta de necesidades y diseño conjunto de Planes de Atención Personalizada.

Beharrizanak ebaluatzeko eta arreta pertsonalizatuko planak diseinatzeko metodoak pertsona bakoitzaren premia berezietara egokitu behar dira; izan ere, tresna horien bidez, arreta egokia, koordinatua eta integrala eman behar zaio artatutako pertsonari, bai arretaren eremu jakin batean aplikatzen direnean, bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandako askotariko zerbitzuak konbinatzen direnean.

Los métodos de evaluación de necesidades y de diseño de planes de atención personalizada han de adaptarse a las particulares necesidades de cada persona en su calidad de instrumentos orientados a garantizar una atención adecuada, coordinada e integral de la persona atendida, tanto cuando se aplican en un determinado ámbito de la atención, como cuando tratan de combinar servicios de diferente naturaleza y prestados por diferentes entidades, ya sean estas públicas o privadas.

Profesionalek modu bateratuan kudeatzen dituzte arreta soziosanitarioaren premia dutela susmatzen duten edo adierazten duten kasuak, modu presentzialean edo ez presentzialean, diagnostiko partekatua egiteko; izan ere, halaxe jokatu behar da Arreta Pertsonalizatuko Plana modu bateratuan egin aurretik.

Las y los profesionales trabajan de forma conjunta la gestión de un caso en el que sospechan o determinan necesidad de atención sociosanitaria, de modo presencial o no presencial para elaborar un diagnóstico compartido, paso previo a la elaboración conjunta de un Plan de Atención Personalizada.

Edonola ere, profesionalek kasua kudeatzeko autonomiari eusten diote, dagokien sistemaren barruan dituzten eginkizun eta erantzukizunen arabera (gizarte zerbitzuetakoa edo osasun arlokoa), eta horren arduradunak dira beren sistema propioan. Jarraipena egiteko, profesional bat izendatzen da, kasuaren kudeaketaren koordinatzaile gisa aritu dadin.

En cualquier caso, las y los profesionales conservan la autonomía de gestión del caso de acuerdo con sus funciones y responsabilidades en el seno del sistema al que pertenecen (bien de servicios sociales o bien sanitario) y serán responsables de ello en su propio sistema. Con fines de seguimiento se designa un o una profesional como coordinador o coordinadora de la gestión del caso.

a.5.– Osasunaren eta gizarte-zerbitzuen esparruek modu bateratuan finantzatutako baliabide soziosanitarioetarako sarbide koordinatua.

a.5.– Acceso coordinado a recursos sociosanitarios cofinanciados por los ámbitos de salud y de servicios sociales.

Osasun-sistemek eta gizarte-zerbitzuen sistemek finantzatutako baliabide soziosanitarioetarako sarbide koordinatua ezinbesteko prozedura da zerbitzu guztietarako sarbide unibertsala bermatzeko eta sarbide hori berdintasunez egingo dela bermatzeko, eta, modu horretan, premia soziosanitarioak dituzten pertsonen zaintzaren jarraitutasuna bermatzeko.

El acceso coordinado a los recursos sociosanitarios financiados desde los sistemas de salud y de servicios sociales, constituye un procedimiento imprescindible para garantizar el acceso universal y en igualdad de condiciones a los diferentes servicios de modo que se asegure la continuidad de cuidados a las personas con necesidades sociosanitarias.

Arreta bakarreko leihatila funtzionaleko sistema bat sortzea, zeina, tresna administratibo huts gisa, koordinaziorako euskarria izango baita hainbat kasutan: edozein jardun-eremutan balorazio-tresna komunak orokortzeko orduan; deribazio-zirkuitu estandarizatuak ezartzeko orduan, arreta-maila bakoitzean arduradunak identifikatuta; eta deribazio-protokoloak eta beharrezko beste prozedura batzuk gauzatzeko orduan, baldin eta horiek bermatuko badituzte osasun-sistemek eta gizarte-zerbitzuek finantzatutako baliabide soziosanitarioetarako sarbiderik egokienak, beharrizan bakoitzaren arabera.

La creación de un sistema de ventanilla funcional de atención única que, como instrumento meramente administrativo, contempla ser el soporte de coordinación para la generalización de instrumentos de valoración comunes a cualquier ámbito de actuación; la implementación de circuitos de derivación estandarizados, con identificación de responsables en cada nivel de atención; y la ejecución de protocolos de derivación y otros procedimientos necesarios que garanticen el acceso a los recursos sociosanitarios financiados por los sistemas de salud y de servicios sociales más adecuados según cada circunstancia de necesidad.

b) Baliabide finalistak.

b) Recursos finalistas.

b.1.– Egoitza-unitate soziosanitario balioaniztunak.

b.1.– Unidades residenciales sociosanitarias polivalentes.

b.2.– Adineko pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.2.– Centros residenciales para personas mayores.

b.3.– Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.3.– Centros residenciales para personas con discapacidad.

b.4.– Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako egoitza-zentroak.

b.4.– Centros residenciales para personas con enfermedad mental crónica.

b.5.– Buruko gaixotasun kronikoren bat duten pertsonentzako eguneko zentroak.

b.5.– Centros de día para personas con enfermedad mental crónica.

b.6.– Telelaguntza Zerbitzu Publikoa.

b.6.– Servicio Público de Teleasistencia.

c) Esku-hartze soziosanitarioen protokolizazioari lotutako baliabide finalistak.

c) Recursos finalistas sujetos a protocolización de intervenciones sociosanitarias.

Protokolizazioari lotutako baliabide finalistak zerbitzu eta prestazio jakin batzuk dira; titulartasuna edozein dela ere, eta beren finantzaketa-ereduan edo baliabide ekonomiko gehigarrien ekarpenean inolako aldaketarik egin beharrik gabe, laguntza-eremu eta -mailen arteko koordinazio-neurri eraginkorren xede izan behar dute, herritarren premia soziosanitarioei erantzun egokia emango zaiela bermatzeko.

Los recursos finalistas sujetos a protocolización constituyen servicios y prestaciones que, independientemente de su titularidad y sin ser necesaria ninguna modificación en su modelo de financiación o la aportación de recursos económicos adicionales, han de ser objeto de medidas efectivas de coordinación entre ámbitos y niveles asistenciales a fin de garantizar una adecuada respuesta a las necesidades sociosanitarias de la población.

Hauek dira protokolizazioari lotutako baliabide finalistak:

Son recursos finalistas sujetos a protocolización:

c.1.– Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa.

c.1.– Servicio o centro de día para atender necesidades de inclusión social.

c.2.– Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa.

c.2.– Centro de acogida nocturna para atender necesidades de inclusión social.

c.3.– Bazterketa- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak.

c.3.– Centros residenciales para personas en situación de exclusión y marginación.

c.4.– Laguntza teknikoak emateko (babeserako produktuak) eta ingurune fisikoa egokitzeko zerbitzua.

c.4.– Servicio de ayudas técnicas (productos de apoyo) y adaptación del medio físico.

c.5.– Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan edo arlo psikosozialean aritzeko zerbitzuak.

c.5.– Servicios de intervención socioeducativa o psicosocial con familia.

c.6.– Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala emateko zerbitzuak.

c.6.– Servicios de atención socio jurídica y psicosocial de las situaciones de maltrato doméstico y agresiones sexuales a mujeres, a personas menores de edad, a personas mayores y a personas con discapacidad.

3.– Baliabide Soziosanitarioen Katalogoa eguneratzea.

3.– Actualización del Catálogo de Recursos Sociosanitarios.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinazioa maila autonomikoan egituratzeko organo arduradun gorena den aldetik, baliabide soziosanitarioen katalogoa eguneratzen dela zainduko du, baliabideak egokiak direla eta arreta egokia dela bermatzeko.

El Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria en calidad de máximo órgano responsable de la articulación a nivel autonómico de la cooperación y coordinación entre el Sistema Vasco de Servicios Sociales y el Sistema Sanitario de Euskadi velará por la actualización del catálogo de recursos sociosanitarios para garantizar la adecuación de los recursos y la idoneidad de la atención.

Arreta soziosanitarioko premiei erantzuteko ardura duten erakundeek eta eragileek baliabide berriak sartzeko aukera balora dezakete, egokitzat jotzen den modalitatean (baliabide instrumentalak, baliabide finalistak edo esku-hartze soziosanitarioen protokolizazioari lotutako baliabide finalistak), eta horiek finantzatzeko ordezko formularen bat adostu dezakete, herritarren eskaera soziosanitarioei erantzuteko eta, bereziki, sortzen ari diren beharrizanen edo protokolo bidezko esku-hartzeen kasuan, baldin eta horietan komenigarria izan badaiteke baliabide soziosanitario berri baten definizioa edo arreta-zirkuitu berri baten formulazioa.

Las instituciones y agentes responsables de la respuesta a las necesidades de Atención sociosanitaria pueden valorar la inclusión de nuevos recursos, en la modalidad que se estime conveniente (recursos instrumentales, recursos finalistas o recursos finalistas sujetos a protocolización de intervenciones sociosanitarias) y acordar alguna fórmula alternativa de financiación de los mismos como respuesta a demandas sociosanitarias de la población, en particular en el caso de necesidades emergentes o intervenciones protocolizadas en las que pudiera resultar aconsejable la definición de un nuevo recurso sociosanitario o la formulación de un nuevo circuito de atención.

a) Eguneratzeko prozedura.

a) Procedimiento de actualización.

Eguneratzea Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko erakundeetakoren batek proposatuta egingo da. Proposamena ereduaren arabera egin beharko da, eta horren beharra eta egokitasuna justifikatu beharko da, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan aurkeztu eta, ondoren, onartua izan dadin.

Dicha actualización se realizará a propuesta de alguna de las instituciones componentes del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria. La propuesta deberá realizarse conforme a modelo, justificándose su necesidad y pertinencia para presentación y posterior aprobación en el seno del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

b) Berrikusteko prozedura.

b) Procedimiento de revisión.

Gutxienez bi urtean behin, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak Katalogoko edukiak berrikustea sustatuko du, baliabide soziosanitarioak arreta soziosanitarioko premietara egokitzen direla bermatzeko.

Al menos con carácter bienal el Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria promoverá la revisión de los contenidos del Catálogo de forma que se garantice la adecuación de los recursos sociosanitarios a las necesidades de Atención Sociosanitaria.


Azterketa dokumentala


Análisis documental