Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

242. zk., 2022ko abenduaren 21a, asteazkena

N.º 242, miércoles 21 de diciembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
5463
5463

104/2022 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmena argitaratzea, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei 2022an dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan.

RESOLUCIÓN 104/2022, de 2 de diciembre, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del convenio de colaboración entre la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), para que este último colabore con la Diputación Foral en el proceso de concesión de subvenciones complementarias al alumnado guipuzcoano que haya superado niveles de euskera u otros equivalentes.

HABEK hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Habiéndose suscrito por el Organismo HABE el Convenio referenciado, y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmenaren testua, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei 2022an dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan. Hitzarmena eranskin gisa ageri da.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del convenio de colaboración entre la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), para que este último colabore con la Diputación Foral en el proceso de concesión de subvenciones complementarias al alumnado guipuzcoano que haya superado niveles de euskera u otros equivalentes, que figura como anexo a la presente.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de diciembre de 2022.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 2KO 104/2022 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 104/2022, DE 2 DE DICIEMBRE, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ETA HELDUEN ALFABETATZE ETA BERREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDEAREN (HABE) ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, AZKEN HORI ERAKUNDE LAGUNTZAILE IZAN DADIN EUSKARA-MAILAK EDO BESTELAKO BALIOKIDEAK GAINDITU DITUZTEN GIPUZKOAR IKASLEEI 2022AN DIRULAGUNTZA OSAGARRIAK EMATEKO PROZESUAN
CONVENIO DE COLABORACIÓN ENTRE LA DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA Y EL INSTITUTO DE ALFABETIZACIÓN Y REEUSKALDUNIZACIÓN DE ADULTOS (HABE) PARA QUE ESTE ÚLTIMO SEA ENTIDAD COLABORADORA EN EL PROCESO DE CONCESIÓN DE SUBVENCIONES COMPLEMENTARIAS A LOS ALUMNOS GUIPUZCOANOS QUE HAYAN SUPERADO LOS NIVELES DE EUSKARA U OTROS EQUIVALENTES

Hitzarmen hau gauzatu eta sinatzeko bildurik,

Reunidos para la firma y ejecución de este convenio:

Markel Olano Arrese, Gipuzkoako diputatu nagusia.

Markel Olano Arrese, Diputado General de Gipuzkoa.

Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, HABEren presidente gisa.

Bingen Zupiria Gorostidi, Consejero de Cultura y Política Lingüística, en calidad de Presidente de HABE.

ESKU HARTZEN DUTE:
INTERVIENEN:

Markel Olano Arrese jaunak Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, hala baitagokio 6/2005 Foru Arauak, uztailaren 12koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 40.3.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

D. Markel Olano Arrese, en representación de la Diputación Foral de Gipuzkoa, en virtud de lo dispuesto en la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Bingen Zupiria Gorostidi jaunak HABEren izenean eta ordezkapenez, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Sortaraztezko eta Euskaltegiak Araupetzekoak, bere bederatzigarren artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bingen Zupiria Gorostidi, en nombre y representación de HABE, en virtud del artículo noveno de la Ley 29/1983, de 25 de noviembre, de creación del Instituto de Alfabetización y Reeeukaldunización de Adultos y de Regulación de los Euskaltegis.

Bi ordezkariek elkarri behar besteko gaitasun juridikoa aitortzen diote, eta dokumentu honetan jasotzen den konpromisoa izenpetzea erabaki dute, horretarako elkar hartuta hitzarmen hau sinatuz.

Ambos representantes se reconocen mutuamente capacidad jurídica suficiente y acuerdan suscribir el compromiso que se recoge en el presente documento, mediante la suscripción conjunta del presente convenio.

AZALPENA
EXPOSICIÓN

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022an deialdi berri bat onartu du, HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasle helduei dirulaguntza osagarriak emateko xedez.

La Diputación Foral de Gipuzkoa ha aprobado en el año 2022 una nueva convocatoria de ayudas económicas complementarias a los alumnos adultos guipuzcoanos que hayan superado los niveles de euskera de HABE u otros equivalentes.

Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasunezkotzat jotzen du lankidetza lantzea hizkuntza normalizazioaren inguruan lan egiten duten gainerako herri erakundeekin, proiektu jakinen gainean euskararen erabilera areagotzeko bidean. Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen, 2012ko uztailaren 24an. Plan hori da, hain zuzen, erakundeen hizkuntza politikak egun duen tresnarik garrantzizkoena, bai bere asmo eta xedeak aurrera eramateko, bai herri administrazio guztien zereginak bateratu eta koordinatzeko. Bertan ezartzen dira herri aginteen hizkuntza politikak hurrengo urteetan izango dituen irizpide estrategikoak, baita administrazio guztiek aintzat hartu behar dituzten ezinbesteko elementuak ere.

De hecho, la Diputación Foral de Gipuzkoa considera prioritario trabajar la colaboración con el resto de entidades ciudadanas que trabajan en torno a la normalización lingüística, con el fin de incrementar el uso del euskera sobre proyectos concretos. El Gobierno Vasco aprobó el Plan de Acción para la Promoción del Euskera (ESEP) el 24 de julio de 2012. Este plan es el instrumento más importante de la política lingüística de las instituciones en la actualidad, tanto para llevar a cabo sus propósitos y objetivos, como para unificar y coordinar las tareas de todas las administraciones públicas. En él se establecen los criterios estratégicos de la política lingüística de los poderes públicos en los próximos años, así como los elementos imprescindibles que deben ser tenidos en cuenta por todas las administraciones.

ESEPek garrantzi handia aitortzen dio helduen euskalduntze-alfabetatzeari: «euskarak helduen komunikaziorako tresna erreala izan behar du, erraztasunak izan behar ditu bere txikitasunean mundu globalizatuan ibiltzeko, maila kritikoak zainduta, arriskutik salbu. Euskara etxean jaso ez dutenek arreta berezia dutela sentitu behar dute, ezagutza hobetu ahal izateko eta komunitatean parte hartu ahal izateko, inor baztertua izan gabe».

El ESEP reconoce una gran importancia a la euskaldunización-alfabetización de adultos: «El euskera debe ser una herramienta real de comunicación entre adultos, debe tener facilidades para caminar en su pequeñez por un mundo globalizado, cuidando los niveles críticos, a salvo del riesgo. Quienes no han recibido el euskera en casa deben sentir que tienen una atención especial para poder mejorar el conocimiento y participar en la comunidad sin que nadie sea excluido».

Herri erakundeek bultzatu behar duten politika publikoen gidalerro hori aintzat harturik, botere publikoek, eragile politikoek eta helduen euskalduntze-alfabetatze esparruko eragile sozialek aho batez onartzen dute urrats garrantzitsu bat izango litzatekeela Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak definitzen dituen mailen artean B2 maila bitarteko ibilbidea guztiz doakoa izatea.

Teniendo en cuenta esta directriz de las políticas públicas que deben impulsar las instituciones públicas, los poderes públicos, los agentes políticos y los agentes sociales en el ámbito de la euskaldunización-alfabetización de adultos asumen unánimemente que sería un paso importante que entre los niveles definidos por el Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas el recorrido hasta el nivel B2 fuera totalmente gratuito.

Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu hori gipuzkoar herritarrentzat gauzatzen lagundu nahirik, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko aurrekontuan diru-partida bat aurreikusi du, hain zuzen ere, Gipuzkoan helduen euskalduntzearen esparruan B2 mailara bitarteko ikaskuntza prozesua doan izateko bidea lantzeko.

La Diputación Foral de Gipuzkoa, con el fin de ayudar a lograr ese objetivo para los ciudadanos guipuzcoanos, en el presupuesto del ejercicio 2022 de la Dirección General de Igualdad Lingüística ha previsto una dotación económica para trabajar la gratuidad del proceso de aprendizaje hasta el nivel B2 en el ámbito de la euskaldunización de adultos en Gipuzkoa.

Xede hori gauzatu ahal izateko, oso gogoan izan behar da 29/1983 Legeak, azaroaren 25ekoak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) sortu zuenak, argitzen dituela helduen euskalduntze-alfabetatzearen arloko eskumenak.

Para poder llevar a cabo este objetivo, hay que tener muy presente que la Ley 29/1983, de 25 de noviembre, por la que se crea el Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), clarifica las competencias en materia de euskaldunización-alfabetización de adultos.

Baita ere, kontuan izan behar da 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik jasotzen duten finantzaketa arautzen duena. Izan ere, dekretu horretan arautzen dira, besteak beste, euskalduntze-prozesuetan murgilduta dauden ikasleei zuzendutako dirulaguntzak.

Asimismo, hay que tener en cuenta el Decreto 179/2003, de 22 de julio, por el que se regula la actividad de los euskaltegis y otros centros homologados de enseñanza del euskera para adultos y la financiación que reciben de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi. De hecho, en dicho decreto se regulan, entre otras, las subvenciones dirigidas al alumnado inmerso en procesos de euskaldunización.

Xedapen horien argitan, zentzuzkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren xedea –hau da, gipuzkoar ikasleentzat Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak definitzen dituen mailen artean B2 maila bitarteko ibilbidea guztiz doakoa izatea– betetzeko laguntza osagarriak HABEk eratua duen sistemaren barruan ematea, sistema horrek dituen baldintzak eta mekanismoak aintzat hartuta.

A la luz de estas disposiciones, es razonable que la finalidad de la Diputación Foral de Gipuzkoa, esto es, que el itinerario hasta el nivel B2 sea totalmente gratuito entre los niveles definidos por el Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas para el alumnado guipuzcoano, sea objeto de ayudas complementarias dentro del sistema que HABE tiene constituido, teniendo en cuenta las condiciones y mecanismos que dicho sistema contiene.

Ekimen horien barruan txertatzen da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2022. ekitaldirako onartu duen egitasmoa, HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko.

Dentro de estas iniciativas se inserta precisamente el proyecto que tiene la Diputación Foral de Gipuzkoa para el año 2022, proyecto consistente en la concesión de subvenciones complementarias a los alumnos guipuzcoanos que hayan superado los niveles de euskera de HABE u otros equivalentes.

Deialdiaren azalpen-zatian adierazten denez, «(...) Hori bete ahal izateko modurik eraginkorrena da, zalantzarik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiak eman nahi dituen laguntza osagarrietan HABE erakunde laguntzaile izendatzea, alde batetik, horrela guztiz errazten baita dirulaguntzak emateko prozedura; eta, bestetik, bateratasuna ematen zaie helduen euskalduntze-alfabetatze esparruan B2 maila bitarteko ikasketa ibilbidean doakotasuna lortzeko politika publikoaren esku hartze guztiei».

Tal y como se señala en la parte expositiva del proyecto, «Es indudable que la forma más eficaz de poder cumplir esto es designar a HABE como entidad colaboradora en las ayudas complementarias que pretende conceder la Diputación Foral de Gipuzkoa, por un lado, facilitando totalmente el procedimiento de concesión de las subvenciones; y, por otro, dando unidad en el ámbito de la euskaldunización-alfabetización de adultos a todas las intervenciones de la política pública para la consecución de la gratuidad en el itinerario académico hasta el nivel B2».

Hain zuzen ere, hitzarmen honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako deiladian HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan HABEk erakunde laguntzaile gisa izango dituen eginkizunak eta betebeharrak zehaztea.

En concreto, el presente convenio tiene por objeto determinar las funciones y obligaciones de HABE como entidad colaboradora en el proceso de concesión de subvenciones complementarias al alumnado guipuzcoano que haya superado los niveles de euskera de HABE u otros equivalentes en virtud de dicho proyecto.

Hartara, aipatutako bi aldeek klausula hauek izango dituen hitzarmena sinatzen dute:

A tal efecto, ambas partes suscriben este convenio con las siguientes cláusulas:

KLAUSULAK
CLÁUSULAS

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Primera.– Objeto del convenio.

Hitzarmen honen xedea da arautzea zein eratan egingo dituen HABEk erakunde lankidearen zereginak, HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten euskaltegietako gipuzkoar ikasle helduei dirulaguntza osagarriak emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko duen erabakia gauzatu eta kudeatzeko.

El presente Convenio tiene por objeto regular la forma en la que HABE desarrollará las funciones de entidad colaboradora en la ejecución y gestión de la concesión de subvenciones complementarias a los alumnos adultos guipuzcoanos de euskaltegis que hayan superado los niveles de euskera de HABE u otros equivalentes.

Bigarrena.– Dirulaguntzen araudia.

Segunda.– Normativa de las subvenciones.

HABEk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren erakunde laguntzaile gisa, kudeatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako deialdia, HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko prozesua, erabaki horretan, oro har, eta hitzarmen honetan, zehazki, ezarritako xedapenen arabera.

HABE, como entidad colaboradora de la Dirección General de Igualdad Lingüística de la Diputación Foral de Gipuzkoa, gestionará la concesión de subvenciones complementarias al alumnado guipuzcoano que haya superado los niveles de euskera u otros equivalentes de HABE, según lo dispuesto en el presente Convenio.

Hirugarrena.– Iraupena.

Tercera.– Vigencia.

Hitzarmen honen indarraldia hasiko da izenpetzen den egunean, eta sei hilabeteko epean amaituko da. Hitzarmen hau ez da luzagarria izango.

El presente Convenio de Colaboración entrará en vigor el día de su firma y finalizará en el plazo de seis meses. El presente convenio no tendrá carácter prorrogable.

Halere, bi alderdietako edozeinek suntsiarazi ahal izango du, besteari jakinaraziz, hitzarmena indargabetu nahi den data baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

No obstante, cualquiera de las partes podrá resolverlo, comunicándolo a la otra, con una antelación mínima de tres meses a la fecha en que se pretenda resolver el convenio.

Laugarrena.– HABEren betebeharrak.

Cuarta.– Obligaciones de HABE.

HABE eginkizun hauetara behartzen da hitzarmen honen indarrez:

En virtud del presente Convenio se obliga a HABE a las siguientes funciones:

1.– Dirulaguntzen eskaerak aztertu eta horiek oinarrietan bildutako irizpideen arabera balioestea.

1.– Analizar y valorar las solicitudes de subvención conforme a los criterios contenidos en las bases.

2.– Balioespen txostena ematea eta ebaluazio batzordeari igortzea.

2.– Emisión del informe de valoración y remisión al comité de evaluación.

3.– Dirulaguntzak emateko beharrezko baldintza edo eskakizunak betetzen direla egiaztatzea, bai eta diruz laguntzen den jarduera eta xedea ere.

3.– Verificar el cumplimiento de las condiciones o requisitos exigidos para la concesión de las subvenciones, así como la actividad y objeto de la subvención.

4.– Onuradunei eman eta banatzea deialdiaren oinarrietan arautzen diren dirulaguntzetarako xedatutako funts publikoak, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz.

4.– Conceder y distribuir a los beneficiarios los fondos públicos destinados a las subvenciones reguladas en las bases de la convocatoria, de acuerdo con los criterios establecidos en las bases de la misma.

5.– Onuradunek aurkezten dituzten frogagiriak aztertu eta laguntzen likidazioa proposatzea.

5.– Analizar la documentación justificativa que presenten los beneficiarios y proponer la liquidación de las ayudas.

6.– Eskatzaileek aurkeztutako eskaerak eta gainerako agiriak babestea, dokumentu guztiok Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren esku egon daitezen, eskatzen dizkion orduko.

6.– Guardar las solicitudes y demás documentación presentada por las personas solicitantes a fin de que, a la hora en que sea requerida para ello, se encuentre a disposición de la Dirección General de Igualdad Lingüística.

Bosgarrena.– Konpentsazio ekonomikoa.

Quinta.– Compensación económica.

HABEk uko egiten dio Gipuzkoako Foru Aldunditik konpentsazio ekonomikorik jasotzeari, dirulaguntzak kudeatzeko hitzarmen honetan adosten den laguntza emateagatik.

HABE renuncia a recibir compensación económica de la Diputación Foral de Gipuzkoa por la realización del trabajo conjunto que se acuerda en el presente Convenio para la gestión de las subvenciones complementarias.

Seigarrena.– Funts publikoak erakunde laguntzaileari ematea.

Sexta.– Entrega de los fondos públicos a la entidad colaboradora.

1.– Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen hau izenpetu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean utziko du HABEren esku, hark berariaz izendatzen duen kontu korrontean, Diputazio Kontseiluak erabakitako 36.957 euroko diru-kopurua, 1 0150.500.480.02.02 2022 aurrekontu sailaren kargura.

1.– La Diputación Foral de Gipuzkoa pondrá a disposición de HABE, en la cuenta corriente que a tal efecto designe, en el plazo máximo de dos meses desde la firma del presente convenio, la cantidad autorizada de 36.957 euros con cargo a la partida presupuestaria 1 0150.500.480.02.02 2022.

2.– HABEk ezin izango ditu funts horiek erabili beste ezertarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitako dirulaguntzak ordaintzeko ez bada, onuradunei guztiz eman arte.

2.– HABE no podrá destinar dichos fondos a ningún otro fin que no sea el pago de las subvenciones acordadas por la Diputación Foral de Gipuzkoa hasta su total entrega a los beneficiarios.

3.– HABEk hitzarmen honen indarrez jasotzen dituen funts horiek ez dira inola ere bere ondarearen parte izango, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– En ningún caso los fondos percibidos por HABE en virtud del presente Convenio formarán parte de su patrimonio, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 11 de la Norma Foral 3/2007, de 27 de marzo, de Subvenciones del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Zazpigarrena.– Funts publikoak onuradunei emateko baldintzak.

Séptima.– Condiciones para la entrega de los fondos públicos a los beneficiarios.

1.– Onartutako deialdian dirulaguntzen onuradun gertatzen diren pertsona fisikoei eman beharko dizkie HABEk bere esku utzitako funts publikoak, oinarrietan xedatutako eran.

1.– HABE deberá entregar a las personas físicas que resulten beneficiarias de las subvenciones los fondos públicos que le sean confiados, en los términos previstos en las bases de dicho Acuerdo.

2.– Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinaraziko dizkio HABEri deialdiaren baitan aitortutako dirulaguntzak.

2.– A tal efecto, la Diputación Foral de Gipuzkoa comunicará a HABE las subvenciones reconocidas en el marco de la convocatoria de subvenciones.

3.– HABEk hitzarmen honen indarraldia amaitu aurretik zuritu beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari funts publikoak onuradunei entregatu dizkiela, dagokion funtsen transferentzia egiaztatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun saileko Informazio eta kudeaketa sistemak (EIKA) jaulkitako ordainketa-agiria (P) aurkeztuta.

3.– HABE deberá justificar a la Diputación Foral de Gipuzkoa la entrega de los fondos públicos a los beneficiarios antes de la finalización de la vigencia del presente convenio, mediante la presentación, en cada caso, del documento de pago (p) emitido por el sistema de información y gestión del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco (EIKA).

Zortzigarrena.– Dirulaguntzen onuradunen betebeharrak.

Octava.– Obligaciones de los beneficiarios de la subvención.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunen betebeharrak dira onartutako deialdian jasotako guztiak.

Son obligaciones de los beneficiarios de las subvenciones todas las establecidas en la convocatoria.

Bederatzigarrena.– HABEk gorde beharreko agiriak.

Novena.– Documentación a conservar por HABE.

1.– Dirulaguntzen eskatzaile edo onuradunek aurkeztutako agiriekin osatutako espedienteak gorde behar ditu HABEk, eta espediente horiei erantsi behar dizkie dirulaguntzen kudeaketan zehar sor daitezkeen dokumentu guztiak.

1.– HABE deberá conservar los expedientes completos con la documentación presentada por los solicitantes o beneficiarios de las subvenciones, a los que deberá adjuntar toda la documentación que pueda generarse durante la gestión de las subvenciones.

2.– Horrekin batera, hitzarmen honen indarrez HABEk burutzen dituen jarduera guztien dokumentuak gorde behar ditu, bereziki funts publikoak dirulaguntzen onuradunei entregatu izana egiaztatzen duten agiriak.

2.– Asimismo, deberá conservar los documentos acreditativos de la entrega a los beneficiarios de las subvenciones de los fondos públicos correspondientes a todas las actividades que HABE lleve a cabo en virtud del presente convenio.

3.– Hitzarmen honi dagozkion jarduera guztiak amaitzen dituenean, HABEk Gipuzkoako Foru Aldundiari bidali behar dizkio aurreko bi puntuetan azaldutako dokumentuak.

3.– HABE remitirá a la Diputación Foral de Gipuzkoa los documentos expuestos en los dos puntos anteriores, una vez finalizadas todas las actuaciones correspondientes al presente Convenio.

Hamargarrena.– Datu pertsonalen babesa.

Décima.– Protección de datos personales.

Hitzarmen honen babesean gauzatzen diren datu pertsonalen tratamenduak Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak ezarritakoaren arabera gauzatuko dira.

Los tratamientos de datos de carácter personal que se realicen al amparo del presente Convenio se realizarán de conformidad con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y Derechos Digitales y el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo.

Interesdunak bere datuak eskuratu ahal izango ditu, zuzentzeko edo ezabatzeko eskatu, datuen tratamendua mugatzeko eskatu, eta tratamenduaren aurka agertu. Eskubidea aitortuko zaio, halaber, kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa jartzeko, alegia, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean.

El interesado podrá acceder a sus datos, solicitar su rectificación o supresión, solicitar la limitación del tratamiento de los datos y oponerse al mismo. También se le reconocerá el derecho a reclamar ante la autoridad de control, la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Hamaikagarrena.– Funtsak itzultzeko betebeharra.

Undécima.– Obligación de devolución de los fondos.

1.– Onuradunek jasotako diru kopuruak itzuli beharko dituzte, eta dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa egin beharra erabakitzen den bitarteko berandutza interesak ordaindu, 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 35. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen bada.

1.– Los beneficiarios deberán reintegrar las cantidades percibidas y abonar los intereses de demora desde el momento del pago de la subvención hasta el momento en que se acuerde la obligación de reintegro, cuando concurra alguna de las circunstancias previstas en el artículo 35 de la Norma Foral 3/2007, de Subvenciones del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

2.– Era berean, HABEk erakunde laguntzaile gisa jasotzen dituen funts publikoak itzuli beharko ditu, 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 35. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen bada.

2.– Asimismo, HABE deberá reintegrar los fondos públicos que perciba como entidad colaboradora, en el caso de que concurra alguna de las circunstancias previstas en el artículo 35 de la Norma Foral 3/2007, de Subvenciones del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Hamabigarrena.– Egiaztapen jarduerak.

Duodécima.– Actividades de verificación.

HABEk hitzarmen honen xedea den jarduerari buruz eskatzen zaion informazio guztia jarri behar du Gipuzkoako Foru Aldundiko kudeaketa organoen esku, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku ere, eta haien egiaztapen eta finantza kontrolen mende geratzen da.

HABE deberá poner a disposición de los órganos de gestión de la Diputación Foral de Gipuzkoa, así como del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, cuanta información le sea requerida en relación con la actividad objeto del presente convenio, quedando sometida a su comprobación y control financiero.

Hamahirugarrena.– Azkentzeko arrazoiak.

Décimotercera.– Causas de resolución.

Lankidetza-hitzarmena arrazoi hauengatik azkenduko da:

El convenio de colaboración se extinguirá por las siguientes causas:

– Hitzarmenaren indarraldia amaitzeagatik.

– Por finalización de la vigencia del convenio.

– Alderdi sinatzaileek hitzarmena azkentzeko ahobatezko erabakia hartzeagatik.

– Por decisión unánime de las partes firmantes.

– Alderdi sinatzaileetakoren batek bere gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzeagatik, betiere hausteak ezinezkoa egiten badu hitzarmenaren bitartez hartutako konpromisoak gauzatzea eta gertatuko haustea aldez aurretik salatu bada.

– Por incumplimiento de las obligaciones y compromisos asumidos por alguna de las partes firmantes, siempre que el incumplimiento imposibilite el cumplimiento de los compromisos adquiridos en virtud del convenio y el incumplimiento haya sido denunciado previamente.

– Deuseztasuna adierazteko epaileen erabakia emateagatik.

– Por decisión judicial que declare la nulidad.

– Legeetan aurrez ikusitako beste edozein arrazoirengatik.

– Por cualquier otra causa prevista en las leyes.

Hamalaugarrena.– Araubide juridikoa.

Décimocuarta.– Régimen jurídico.

Hitzarmen honek izaera administratiboa dauka, eta araubide juridiko-administratiboa erabiliko da hura interpretatu eta garatzeko; izenpetzaileek berariaz men egiten diote administrazio auzietarako jurisdikzioari.

El presente Convenio tiene naturaleza administrativa, rigiéndose en su interpretación y desarrollo por el régimen jurídico-administrativo, sometiéndose los firmantes expresamente a la jurisdicción contencioso-administrativa.

Hitzarmen honetan erabakitzen ez diren alderdi guztietan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak eta 24/08 Foru Dekretuak ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

En todo lo no previsto en el presente Convenio, serán de aplicación las disposiciones establecidas en la Norma Foral 3/2007 de Subvenciones del Territorio Histórico de Gipuzkoa y en el Decreto Foral 24/2008.

Hitzartutakoa hala ager dadin, eta esan bezala betetzeko, partaideek honako dokumentu hau izenpetu dute digitalki 2022ko azaroaren 10ean.

Para que así conste y en cumplimiento de lo convenido, las partes han firmado digitalmente este convenio el 10 de noviembre de 2022.

Gipuzkoako diputatu nagusia,

El Diputado General de Gipuzkoa,

MARKEL OLANO ARRESE.

MARKEL OLANO ARRESE.

HABEren presidentea,

El Presidente de HABE,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental