Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala

N.º 234, viernes 9 de diciembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Oposaketak eta lehiaketak

Oposiciones y concursos

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD
5323
5323

ERABAKIA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, ente publikoaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena.

ACUERDO de 25 de noviembre de 2022, del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud, por el que se aprueba la oferta de empleo público del ente público para el ejercicio 2022.

Osasun Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan, non pertsonen beharrei erantzun onena ematen jarraitzeko Eusko Jaurlaritzaren osasun-politiken gida definitzen den, gure Euskal Osasun Sistema hobetzen jarraitzeko erronka planteatzen da, langileengan, azpiegitura berrietan, ikerketan eta prozesuetan inbertituz, integrazioaren, lankidetzaren eta eraginkortasunaren printzipioetatik abiatuta.

En el Marco Estratégico 2020-2024 del Departamento de Salud, en el que se define la guía de las políticas de salud del Gobierno Vasco para seguir dando la mejor respuesta a las necesidades de las personas, se plantea el reto de seguir mejorando nuestro sistema Vasco de Salud mediante la inversión en personal, nuevas infraestructuras, investigación y procesos desde los principios de la integración, la colaboración y la eficiencia.

Langileen eremuan, enplegua kontsolidatzea aurreikusten da, plantilla handitzeko neurriak ezarriz, Osakidetzari lan-egonkortasun handiagoa emateko, 2020-2024 aldian dagozkion hautaketa-prozesuak deituz, onartutako Enplegu Publikoaren Eskaintzen esparruan.

En el ámbito de personal se prevé la consolidación del empleo con medidas para el incremento de plantilla que aporte mayor estabilidad laboral a Osakidetza, mediante la convocatoria de los correspondientes procesos selectivos que se lleven a cabo en el periodo 2020-2024, en el ámbito de las distintas Ofertas Públicas de Empleo aprobadas.

2022ko enplegu publikoko eskaintzan, langileen birjartze-tasari dagozkion plazak sartzen dira; alegia, 2021eko langile-baja garbien % 120, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.

La oferta pública de empleo del año 2022 incorpora las plazas correspondientes a la tasa de reposición de efectivos, que se concreta en un 120 % de las bajas netas de personal producidas en el año 2021, conforme a lo establecido en la Ley 22/2021, de 28 de diciembre, de Presupuestos Generales del Estado para el año 2022, artículo 20.

Aurreko aurrekontu-ekitaldian zerbitzuak emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren eta aipatutako ekitaldian sartu diren langile finkoen kopuruaren arteko diferentziari aplikatzen zaio ehuneko hori (langile finko horiek edozein arrazoirengatik sartu direla, salbu enplegu publikoaren eskaintzetatik datozenak edo lanpostuak erreserbatzea ez dakarten egoeretatik itzuli direnak). Ondorio hauetarako, zerbitzu-prestazioa honako arrazoi hauengatik utzi duten kasuak hartzen dira kontuan: erretiroa, heriotza, uko egitea, lanpostua gorde gabeko eszedentzia-egoera deklaratzea, karrerako funtzionarioaren izaera galtzea edo lan-kontratua azkentzea, edo lanpostua erreserbatzea edo lanpostua uzten den administrazioaren kargurako ordainsariak jasotzea ez dakarren beste edozein administrazio-egoera. Era berean, kontuan hartuko dira beste administrazio publiko batzuetara lekualdatzeko lehiaketen ondorioz izandako altak eta bajak.

Dicho porcentaje se aplica sobre la diferencia resultante entre el número de empleados fijos que, durante el ejercicio presupuestario anterior, dejaron de prestar servicios y el número de empleados fijos que se hubieran incorporado en el referido ejercicio, por cualquier causa, excepto los procedentes de ofertas de empleo público, o reingresado desde situaciones que no conlleven la reserva de puestos de trabajo. A estos efectos, se computan los ceses en la prestación de servicios por jubilación, retiro, fallecimiento, renuncia, declaración en situación de excedencia sin reserva de puesto de trabajo, pérdida de la condición de funcionario de carrera o la extinción del contrato de trabajo o en cualquier otra situación administrativa que no suponga la reserva de puesto de trabajo o la percepción de retribuciones con cargo a la Administración en la que se cesa. Igualmente, se tendrán en cuenta las altas y bajas producidas por los concursos de traslados a otras Administraciones Públicas.

Ondorio horietarako, Erabaki honi Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ziurtagiri bat erantsi zaio, eta bertan adierazten da zenbat baja eta alta hartu diren kontuan birjartze-tasa kalkulatzeko.

A los efectos citados, se adjunta como anexo a este Acuerdo, certificación de la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza del número de bajas y altas tenidas en cuenta para el cálculo de la tasa de reposición.

Enplegu publikoaren eskaintzan, langile berriekin bete beharreko plazez gain, beste lanpostu batzuk ere sartuko dira, barne-sustapeneko prozesuen bidez bete daitezen. Plaza horiek ez direnez zenbatzen langileen birjartze-tasaren ondoriozko gehieneko plaza-mugaren barruan, aipatutako abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20. artikuluan zehazten den bezala, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari dagokio, dagokion negoziazio-prozesuaren ondoren eta plantillaren egoera aztertu ondoren, EPEan barne-sustapeneko prozesuen bidez eskainiko diren plazen kopurua onartzea. Bi deialdiak, txanda irekikoa eta barne-sustapenekoa, batera egingo dira.

La oferta de pública de empleo incorporará, junto a las plazas que deban proveerse por personal de nuevo ingreso, otras plazas para su provisión mediante procesos de promoción interna. Como quiera que dichas plazas no computan dentro del límite máximo de plazas derivado de la tasa de reposición de efectivos, como se determina en el artículo 20 de la Ley 22/2021, de 28 de diciembre, citada, procede encomendar a la Dirección General de Osakidetza para que, tras el correspondiente proceso negociador y previo análisis de la situación de plantilla, apruebe el número de plazas que se ofertarán dentro de la OPE mediante procesos de promoción interna. Ambas convocatorias, la de turno libre y la de promoción interna, se desarrollarán de manera conjunta.

Osasuneko Mahai Sektorialean negoziatuko da lanpostuak nola banatu behar diren lanbide-kategorien arabera, eta bertan negoziatuko dira, orobat, deialdien oinarriak, eta, Administrazio Kontseilu honek onartu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Horrela, Osakidetzak berriro adierazi du bere profesionalen enpleguaren kalitatea hobetzeko konpromisoa duela, lege-esparruaren barruan, eskaini beharreko plazen kopurua giza baliabideen birjartze-tasaren gehieneko ehunekora egokituz (% 120), aipatutako aurrekontu-legeetan jasotako oinarrizko arauetan ezarritakoaren arabera.

La distribución de las plazas por categorías profesionales, así como las bases de las convocatorias serán objeto de negociación en la Mesa Sectorial de Sanidad y, tras su aprobación por este Consejo de Administración, se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco Osakidetza de este modo reitera nuevamente su compromiso con la mejora de la calidad del empleo de sus profesionales, dentro del marco legal, ajustando el número de plazas a ofertar al porcentaje máximo posible de la tasa de reposición de efectivos (120 %), según lo establecido en las normas básicas contenidas en las correspondientes Leyes Presupuestarias ya citadas.

Osakidetzaren enplegu publikoko eskaintzak negoziatzeko prozesuaren barruan, Osasuneko Mahai Sektorialaren 2022ko azaroaren 11ko bilerarako gai-zerrendan jasota dagoenez, 2022ko enplegu publikoko eskaintzaren negoziazioa sartu da, egonkortzeko enplegu publikoko eskaintzarekin eta 2020. eta 2021. urteetakoekin batera. Horretarako, Osakidetzaren lan-eskaintza publiko horiei buruzko informazioa jasotzen duen dokumentazioa eman da, plazak lanbide-taldearen eta lanpostu funtzionalaren arabera banatuta.

Dentro del proceso negociador de las diferentes ofertas públicas de empleo de Osakidetza, se ha incluido, según consta en el orden del día remitido para la reunión de la Mesa Sectorial de Sanidad de fecha 11 de noviembre de 2022, la negociación de la OPE 2022, de manera conjunta con la OPE de estabilización y las correspondientes a los años 2020 y 2021, a cuyos efectos se ha facilitado la documentación en la que se recoge la información de dichas ofertas públicas de empleo de Osakidetza, con la distribución de plazas por grupo profesional y puesto funcional.

Azaldutakoaren arabera, negoziazioaren ondoren, eta Kontseilu honi aurkeztutako dokumentuak aztertuta, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean xedatutakoarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluak bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 13ko bilkuran honako hau erabaki zuen:

En virtud de lo expuesto, previa negociación y analizados los documentos presentados a este Consejo, a propuesta de la Dirección General, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, el artículo 8.5.f) del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del ente público Osakidetza, el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud, en sesión celebrada el día 13 de diciembre de 2021, adopta el siguiente

ERABAKIA
ACUERDO

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko 2022ko enplegu publikoko eskaintza onartzen da.

Primero.– Se aprueba la oferta pública de empleo en Osakidetza-Servicio vasco de salud para el año 2022 para el acceso a la condición de personal estatutario fijo.

2022ko enplegu publikoko eskaintzan guztira 1.644 lanpostu eskainiko dira, langileen birjartze-tasari dagokionez.

El número total de puestos que integran la oferta pública de empleo de 2022 asciende a la cantidad de 1.644 plazas, correspondientes a la tasa de reposición de efectivos.

Bigarrena.– Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen zaio, dagokion negoziazio-prozesuaren ondoren eta plantillaren egoera aztertu ondoren, txanda irekiko eta barne-sustapeneko hautaketa-prozesuen bidez EPEaren barruan eskainiko den lanpostu-kopurua onar dezan.

Segundo.– Se habilita a la Dirección General de Osakidetza para que, tras el correspondiente proceso negociador y previo análisis de la situación de plantilla, apruebe el número de plazas que se ofertarán dentro de la OPE mediante procesos selectivos de turno libre y de promoción interna.

Hirugarrena.– Aurreko apartatuetan aurreikusitako estatutupeko langile finko izateko eta barne-sustapeneko prozesuak batera egingo dira, oposizio-lehiaketaren sistemaren arabera.

Tercero.– Los procesos de acceso a la condición de personal estatutario fijo y de promoción interna previstos en los apartados anteriores se desarrollarán de manera conjunta, con arreglo al sistema de concurso oposición.

Bi prozesuen fase guztietan beteko dira publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak, eta ahalik eta gardentasun handienarekin garatuko dira.

Todas las fases de ambos procesos se someterán a los principios generales de publicidad, igualdad, mérito y capacidad, y se desarrollarán con la máxima transparencia.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dagozkion deialdiak argitaratzean zehaztuko dira deialdi honetan sartuko diren lanpostu funtzionalak.

Cuarto.– La determinación de los puestos funcionales objeto de la oferta pública de empleo se realizará mediante la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de las correspondientes convocatorias.

Bosgarrena.– Nolanahi ere, eskaintza horretatik, deialdiko lanpostuetan legez ezarritako ehunekoa gorde beharko da desgaitasuna duten pertsonek betetzeko, dagozkien hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarrietan ezartzen diren baldintzetan.

Quinto.– En todo caso, de la oferta resultante deberá reservarse el porcentaje legalmente establecido de los puestos convocados para su cobertura por personas con discapacidad, en los términos que se establezcan en las bases que regulen los correspondientes procesos selectivos.

Seigarrena.– Hautaketa-prozesuak garatzeko jardueren kudeaketa oinarri orokorrek eta dagozkien deialdietako oinarri espezifikoek ezartzen dutenaren arabera egingo da.

Sexto.– La gestión de las actuaciones para el desarrollo de los procesos selectivos se realizará conforme a lo que determinen las bases generales y las específicas de las respectivas convocatorias.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio deitzen diren hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko ardura, oinarri orokorrak eta espezifikoak kontuan hartuta, eta aldi berean, haren esku uzten da deialdiak gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak ematea, barne sartuta deitu behar diren lanpostuak zehazteari buruzkoa, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeari buruzkoa, eta deialdiei eta destinoen esleipenari buruzkoak.

Séptimo.– Se encomienda a la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud la gestión, conforme a las bases generales y específicas, de los procesos selectivos que se convoquen y se le faculta para dictar cuantas Resoluciones sean necesarias para su ejecución, incluyendo la determinación de los puestos a convocar, la designación de los tribunales calificadores y la resolución de las convocatorias y adjudicación de destinos.

Zortzigarrena.– Sinatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak erabaki honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Octavo.– El presente acuerdo surtirá efectos desde su firma y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco. Contra el mismo, podrá interponerse recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.

En Vitoria-Gasteiz, a 25 de noviembre de 2022.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

La Presidenta del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental