Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna

N.º 230, jueves 1 de diciembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
5248
5248

AGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. Akordio horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

ORDEN de 16 de noviembre de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se convocan para 2022 las ayudas y subvenciones reguladas en el Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia, financiadas en parte por la Unión Europea en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Next Generation EU.

I
I

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.1.a) artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da Estatuko ingurumen- eta ekologia-gaietan ezarritako oinarrizko legeria garatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearaztea.

El artículo 11.1.a) de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, establece que es de competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 8. artikuluaren –zehazki, s), u) eta w) apartatuen arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari dagozkio honako egiteko eta jardun-arlo hauek: ingurumena eta klima-aldaketaren aurkako borroka; natura-ondarearen kontserbazioa; baliabide naturalak antolatzea eta natura kontserbatzea.

Por su parte, a tenor del artículo 8 –apartados s), u) y w)– del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, corresponden al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente las siguientes funciones y áreas de actuación: medio ambiente y lucha contra el cambio climático; conservación del patrimonio natural; ordenación de recursos naturales y conservación de la naturaleza.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.2.o) artikuluaren arabera, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta hura garatzeko araudian aurreikusitako zehaztapenak betetzeko behar diren ekintzak sustatu eta kontrolatzea.

En virtud del artículo 22.2.o) del Decreto 68/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, corresponde a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático promover y controlar las acciones necesarias para el cumplimiento de las determinaciones previstas en la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Biosfera de Urdaibai, y su normativa de desarrollo.

Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.2.o) artikuluari jarraikiz, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak –funtzionalki eta hierarkikoki Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mende dagoenak– uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta hura garatzen duen araudian aurreikusitako zehaztapenak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta kontrolatuko ditu.

En consonancia con el artículo 22.2.o) del Decreto 68/2021, de 23 de febrero, bajo la dependencia funcional y jerárquica de la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, el Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai promoverá y controlará las acciones necesarias para el cumplimiento de las determinaciones previstas en la Ley 5/1989, de 6 de julio, y en su normativa de desarrollo.

Nola Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza hala Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egituran –otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 2. artikuluak zehaztutakoan– sartzen dira.

Tanto la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático como el Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai se integran en la estructura del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, definida por el artículo 2 del Decreto 68/2021, de 23 de febrero.

Bestalde, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen azken xedapenetatik lehenak lurralde historikoei esleitzen die erakunde komunek naturagune babestuak (Urdaibaiko Biosfera Erreserba izan ezik) administratzeko legeria betearazteko eginkizuna. Lege horrek azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) artikulua –3. zenbakia – aldatzen du (27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzkoa).

Por otra parte, la disposición final primera de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de la conservación del patrimonio natural de Euskadi, que modifica el artículo 7.c) –n.º 3– de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos atribuye a los Territorios Históricos la ejecución de la legislación de las Instituciones Comunes en materia de administración de espacios naturales protegidos, a excepción de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

II
II

Biosferaren Erreserbak UNESCOren MaB Programaren barruan aitortzen dira halakotzat. Zehazki, honako helburu hau duten lurraldeak dira: biodibertsitatearen eta aniztasun kulturalaren kontserbazioa eta garapen ekonomikoa eta soziala harmonizatzea, pertsonek naturarekin duten harremanaren bidez. Ekologikoki adierazgarriak edo balio berezikoak diren zonetan ezartzen dira, lehorreko, kostaldeko eta itsasoko inguruneetan, non funtsezkoak baitira giza populazioa eta bertako jarduerak kontserbazioarekin integratzea.

Las Reservas de la Biosfera son declaradas como tales en el seno del Programa MaB de la UNESCO. Se trata de territorios cuyo objetivo es armonizar la conservación de la diversidad biológica y cultural y el desarrollo económico y social a través de la relación de las personas con la naturaleza. Se establecen sobre zonas ecológicamente representativas o de valor único, en ambientes terrestres, costeros y marinos, en las cuales la integración de la población humana y sus actividades con la conservación son esenciales.

Urdaibai eskualdeari Biosfera Erreserbaren izaera ematen dion araua Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legea da. Uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 1. artikuluaren arabera, araubide juridiko berezia ematen zaio Urdaibaiko Biosfera Erreserbari, eta araubide juridiko horren helburua zera da, gea, flora, fauna, paisaia, urak eta atmosfera babestea eta lehengoratzea, eta, azken batean, Urdaibaiko ekosistema guztiak babestea, natura, zientzia, hezkuntza, kultura eta, aisiarekin lotuta duten interesa eta interes sozioekonomikoa dela eta.

La norma que otorga carta de naturaleza de Reserva de la Biosfera a la comarca de Urdaibai es la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Reserva de la Biosfera de Urdaiabai. Mediante el artículo 1 de la Ley 5/1989, de 6 de julio, se otorga un régimen jurídico especial a la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, fijando como finalidad de este régimen jurídico especial proteger la integridad y potenciar la recuperación de la gea, flora, fauna, paisaje, aguas y atmósfera, y, en definitiva, del conjunto de los ecosistemas de Urdaibai en razón de su interés natural, científico, educativo, cultural, recreativo y socioeconómico.

Uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 15.1 artikuluan hau dago jasota: 1. artikuluaren xedea hezurmamitzeko, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua idatziko du.

En virtud del mandato del artículo 15.1 de la Ley 5/1989, de 6 de julio, para posibilitar la materialización de la finalidad del artículo 1, el órgano ambiental del Gobierno Vasco redactará un Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Une honetan indarrean dagoen erabilera eta kudeaketa zuzentzeko plana Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onesteko irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren bidez onetsi zen.

El Plan Rector de Uso y Gestión actualmente en vigor se aprobó mediante el Decreto 139/2016, de 27 de septiembre, por el que se aprueba el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 1.3.1 artikuluak ezartzen duenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserba lagungarria izango da NBEk onartutako 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuak –GJHak– lortzeko; izan ere, 15. GJHak basoen kudeaketa jasangarriari eustera behartzen ditu administrazio publikoak.

El artículo 1.3.1 del Decreto 139/2016, de 27 de septiembre, establece que la Reserva de la Biosfera de Urdaibai contribuirá a la consecución de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) contenidos en la Agenda 2030 aprobada por la ONU; el ODS n.º 15 obliga a las administraciones públicas a perseverar en una gestión sostenible de los bosques.

Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuak (zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu honek arautzen dituzten konpentsatzeko laguntzak eta zaintza-dirulaguntzak funtsezko baliabideak dira ingurumena lehengoratzeko jarduketak –irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 4.3.2.1 artikuluak «lehentasunezkotzat» jotzen dituenak– aplikatzeko: espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoruaren kategoria eta azpikategoria bakoitzaren ingurumen-ezaugarriekin bateragarriak diren espezieak berriro sartzea edo sustatzea.

Las ayudas por compensación y las subvenciones de custodia reguladas por el Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia, y por la Orden presente de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, son una herramienta fundamental en la aplicación de las actuaciones de restauración ambiental –calificadas como «prioritarias» por el artículo 4.3.2.1 del Decreto 139/2016, de 27 de septiembre–: eliminación de especies exóticas invasoras y reintroducción o potenciación de especies acordes con las características ambientales de cada categoría y subcategoría del suelo de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Ildo horretan, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoruen ingurumena lehengoratzea bultzatze aldera, 4.4.3.21 artikuluak –13. apartatua– agindu bat biltzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarentzat: laguntza ekonomikoen sistema bat onartzea erregelamendu bidez. Sistema horren jomuga baso-ustiategien titularrei konpentsazioa ematea izango litzateke, baso-ustiapenerako edo -lehengoratzerako birpopulaketan espezie aloktonoak hazkunde ertain edo luzeko hostozabalengatik aldatzearen ondorioz errentagarritasun finantzarioak izandako galeragatik. Ez dira inolaz ere konpentsatuko Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak edo Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duen abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak ezarria urratuz egin diren baso-landaketak.

En esta línea, con el objetivo de impulsar la restauración ambiental de los suelos de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, el artículo 4.4.3.21 –apartado n.º 13– contiene un mandato dirigido a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi: aprobar reglamentariamente un sistema de ayudas económicas, siendo su finalidad compensar a las personas titulares de explotaciones forestales por la pérdida de rentabilidad financiera ocasionada por el cambio de especies alóctonas a frondosas de crecimiento medio o largo en la repoblación para aprovechamiento o restauración forestal. En ningún caso serán objeto de compensación plantaciones forestales que contravengan lo establecido en la Ley 5/1989, de 6 de julio, o en el Decreto 242/1993, de 3 de agosto, por el que se aprobó en su día el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Agindu honen bidez garatu da araua: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.

La norma que ha sido desarrollada mediante la presente Orden es el Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2. artikuluan bi lerro zehazten dira: konpentsatzeko laguntzak eta zaintza-dirulaguntzak. Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 13. artikuluan Agindu honen gutxieneko edukia jasotzen da.

En el artículo 2 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, se definen dos líneas: ayudas por compensación y subvenciones de custodia. En el artículo 13 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, se define el contenido mínimo de la presente Orden.

Bestalde, Urdaibaiko Biosfera Erreserban Kontserbazio Bereziko hiru Eremu –Urdaibaiko Ibai Sarea (ES2130006), Urdaibaiko Itsasertzak eta Padurak (ES2130007) eta Urdaibaiko Artadi Kantauriarrak (ES2130008)– eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bat – Urdaibaiko Itsasadarra (ES0000144)– daude, Natura 2000 Sarean sartuak denak.

Por otra parte, en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai existen tres Zonas de Especial Conservación –Red Fluvial de Urdaibai (ES2130006), Zonas Litorales y Marismas de Urdaibai (ES2130007) y Encinares Cantábricos de Urdaibai (ES2130008)– y una Zona de Especial Protección para las Aves – Ría de Urdaibai (ES0000144)–, integradas en la Red Natura 2000.

Naturagune Babestu horiei dagokienez, Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren –habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoaren– 6.3 artikuluak honako agindu hau ezartzen du: plan edo proiektuek leku horietan eragin nabarmena izateko arriskua dakarten kasuan, horiek tokian izango dituzten ondorioen ebaluazio egokia egin beharko da, kontserbazio-helburuak kontuan hartuta betiere.

En relación con estos Espacios Naturales Protegidos, el artículo 6.3 de la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, establece el siguiente mandato: cualquier plan o proyecto que pueda afectar de forma apreciable a los citados lugares se someterá a una adecuada evaluación de sus repercusiones en el lugar, teniendo en cuenta los objetivos de conservación.

Azkenik, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen ebazpenean, horiek lurzoruen baso-erabilerarekin lotura materiala dutenez, Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeek onartutako bi arau hauetako aginduak aplikatuko ditu Balorazio Epaimahaiak: 3/1994 Foru Araua, ekainaren 2koa, Mendiei eta Babespeko Naturaguneen Administrazioari buruzkoa; eta 11/1997 Foru Araua, urriaren 14koa, Euskal Herriko basoko espeziei buruzko Araubide Zehatzari buruzkoa.

Por último, en la resolución de esta convocatoria de ayudas y subvenciones, por su conexión material con el uso forestal de los suelos, por parte del Tribunal de Valoración se aplicarán los preceptos de dos normas aprobadas por las instituciones del Territorio Histórico de Bizkaia: la Norma Foral 3/1994, de 2 de junio, de Montes y Administración de Espacios Naturales Protegidos, y la Norma Foral 11/1997, de 14 de octubre, de Régimen Específico de Diversas Especies Forestales Autóctonas.

III
III

Agindu honen xede diren konpentsatzeko laguntzen eta zaintza-dirulaguntzen bidez, irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 4.4.3.21 artikuluan adierazitako hiru helburuak bete nahi dira: baso-masek irautea, baso-erabileren etekin mantendua eta basoen askotariko erabilera. Ildo horretan, emango diren laguntzak eta dirulaguntzak baso-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra gauzatzera, natura kontserbatzera, arro hidrografikoak eta lurzorua babestera eta basoen funtzio publikoa indartzera bideratuta daude.

Mediante las ayudas por compensación y las subvenciones de custodia objeto de la presente Orden, se persigue el cumplimiento de los tres fines enunciados por el artículo 4.4.3.21 del Decreto 139/2016, de 27 de septiembre: persistencia de las masas forestales, rendimiento sostenido de los usos forestales y uso múltiple de los bosques. En este sentido, las ayudas y subvenciones que se concederán están orientadas al aprovechamiento sostenible de los recursos forestales, a la conservación de la naturaleza, a la protección de las cuencas hidrográficas y del suelo, y al fortalecimiento de la función pública de los bosques.

Era berean, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen bidez, bete egiten da Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 5.2.c) artikuluak administrazio publikoei ezartzen dien agindua: neurri fiskalen eta beste pizgarri ekonomiko batzuen erabilpena sustatzea natura kontserbatzeko ekimen pribatuak gauzatzeko, eta biodibertsitatearen kontserbazioan eragin negatiboa duten eta natura-ondarearen erabilpen jasangarria sustatzen duten ekimenak sustatzeko.

Asimismo, mediante la presente convocatoria de ayudas y subvenciones también se cumple con el mandato que el artículo 5.2.c) de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, encomienda a las administraciones públicas: promover la utilización de medidas fiscales y otros incentivos económicos para la realización de iniciativas privadas de conservación de la naturaleza, y para la desincentivación de aquellas con incidencia negativa sobre la conservación de la biodiversidad y el uso sostenible del patrimonio natural.

IV
IV

Deialdi hau Europar Batasuneko funtsekin batera finantzatzen da; zehazki, zaintza-dirulaguntzen 2. lerroa Next Generation EU funtsekin finantzatzen da oso-osorik. Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 26.– 34. artikuluetan arautzen da Next Generation EU Suspertze Planarekin lotutako funtsen kudeaketa. Horrenbestez, abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 34. artikulua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzak hiru hilean behin emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari laguntza eta dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko kredituen gauzatze-mailaren eta helburu espezifikoaren berri.

Esta convocatoria está cofinanciada con fondos de la Unión Europea; concretamente, la línea 2 de subvenciones de custodia está financiada en su totalidad con fondos Next Generation EU. La gestión de los fondos vinculados al Plan de Recuperación Next Generation EU se regula en los artículos 26 a 34 de la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022. Por lo tanto, en aplicación del artículo 34 de la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, el Gobierno Vasco dará cuenta trimestralmente a la Comisión de Economía, Hacienda y Presupuestos del Parlamento Vasco del grado de ejecución y destino específico de los créditos emanados de esta convocatoria de ayudas y subvenciones.

Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren 3.2 artikuluak (EE) (minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori) ezartzen duenez, laguntza publikoak minimistzat jotzeko enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez da 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru zergaldiko edozein alditan.

A tenor del artículo 3.2 del Reglamento 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis, las ayudas públicas tendrán la consideración de «minimis» cuando el importe total de las ayudas de minimis concedidas por un Estado miembro a una única empresa no exceda de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

Agindu honen 2. artikuluko zenbatekoak kontuan hartuta, minimis gisa emango diren dirulaguntzak eta laguntzak kontzeptualizatzeko aukera egongo da, eta 1407/2013 Erregelamenduaren 3.1 artikulua aplikatuz, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharretik salbuetsita egongo dira horiek.

Tomando en consideración los importes del artículo 2 de la presente Orden, pueden conceptualizarse las subvenciones y ayudas que serán otorgadas como minimis, y en aplicación del artículo 3.1 del Reglamento 1407/2013, estarán exentas de la obligación de notificación establecida en el artículo 108.3 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikulua betez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan –Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak 2021eko martxoaren 17an emandako Aginduaren bidez onartuan– zehazten dira (zehazki, 5.5.2.10 fitxan) laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikusitako kostuak eta finantzaketa-iturriak.

En cumplimiento del artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente –aprobado mediante Orden de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de 17 de marzo de 2021–, en la ficha 5.5.2.10 de la misma se concretan los objetivos y efectos, el plazo necesario para su consecución, los costes previsibles y sus fuentes de financiación de la presente convocatoria de ayudas y subvenciones.

Orobat, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honetan, kontuan hartuko dira horiek garatzeko genero-ikuspegia txertatzen duten jarduerak, eta estrategikotzat hartuko dira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideen arabera.

Asimismo, en esta convocatoria de ayudas y subvenciones, se tendrán en cuenta las actuaciones que incorporen la perspectiva de género para su desarrollo, considerándolas de carácter estratégico de acuerdo con los criterios establecidos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

COVID-19aren pandemiak sortutako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzeko, Europako Batzordeak, Europako Parlamentuak eta EBko agintariek suspertze-plan bat adostu dute, krisitik ateratzeko bidean gidatzeko eta Europa moderno eta jasangarriago baterako oinarriak ezartzeko.

Con el fin de reparar los daños económicos y sociales causados por la pandemia provocada por la COVID-19, la Comisión Europea, el Parlamento Europeo y los dirigentes de la UE acordaron un plan de recuperación con el objetivo de liderar la salida de la crisis y sentar las bases para una Europa moderna y más sostenible.

Europako Kontseiluak, 2020ko uztailaren 21ean, ikusita une historiko honetan ezohiko ahalegina egin behar zela eta planteamendu berritzaile bat behar zela Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko, irismen handiko neurri sorta bat adostu zuen.

El Consejo Europeo del 21 de julio de 2020, consciente de la necesidad en este momento histórico de un esfuerzo singular y de un planteamiento innovador que impulsen la convergencia, la resiliencia y la transformación en la Unión Europea, acordó un paquete de medidas de gran alcance.

Akordio horren ondorioz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua –Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena– hartu zuen. Mekanismo hori da EB suspertzeko ezohiko neurrien ardatz nagusia, eta «Next Generation EU» funts europarrak arautzen dituen Suspertze eta Erresilientzia Tresnaren esparruan kokatzen da; koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen lagunduko du aldi baterako baliabide horrek, eta COVID-19aren ondorengo Europa ekologikoagoa, digitalagoa, erresilienteagoa eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokitua izan dadin lortzeko jomuga du.

Como consecuencia de ese acuerdo, el Consejo de la Unión Europea adoptó el Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, por el que se establece el Mecanismo de Recuperación y Resiliencia (MRR). Dicho mecanismo es el eje central de las medidas extraordinarias de recuperación de la UE y se enmarca dentro del Instrumento de Recuperación y Resiliencia que regula los fondos europeos «Next Generation EU», instrumento temporal que contribuirá a reparar los daños económicos y sociales inmediatos causados por la pandemia de coronavirus, y con el objetivo de que la Europa posterior a la COVID-19 sea más ecológica, más digital, más resiliente y mejor adaptada a los retos actuales y futuros.

Testuinguru horretan eman da abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko. Horren xedea da, behar diren xedapen orokorrak ezartzea, Europako funtsen bidez, bereziki Suspertzeko Tresnatik datozen funtsen bidez, finantzatu daitezkeen jardueren programazioa, aurrekontua, kudeaketa eta betearazpena errazteko. Suspertzeko Tresna Europako Kontseiluak onartu zuen 2020ko uztailaren 21ean, hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, SARS-CoV-2 pandemiak eragindako krisitik suspertu eta kalteak konpontzeko, eta egiturazko eraldatze-prozesua bultzatzeko, inbertsio publikoa eta pribatua bultzatu eta ekoizpen-ehunari lagunduz, trantsizio ekologiko eta digital bikoitza bizkortuz, eta erresilientzia eta ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa indartu eta areagotuko dira, Europako merkatu bakarraren esparruan.

En este contexto, se dicta el Real Decreto-Ley 36/2020, de 30 de diciembre, por el que se aprueban medidas urgentes para la modernización de la Administración Pública y para la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, que establece las disposiciones generales precisas para facilitar la programación, presupuestación, gestión y ejecución de las actuaciones financiables con fondos europeos, en especial los provenientes del Instrumento Europeo de Recuperación, aprobado por el Consejo Europeo del pasado 21 de julio de 2020 con la finalidad de impulsar el crecimiento económico y la creación de empleo, recuperar y reparar los daños de la crisis ocasionada por la pandemia del SARS-CoV-2, y promover un proceso de transformación estructural mediante el impulso de la inversión pública y privada y el apoyo al tejido productivo, la aceleración de la doble transición ecológica y digital, y el refuerzo y aumento de la resiliencia y de la cohesión económica, social y territorial en el marco del mercado único europeo.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan horrek hamar trakzio-politika edo politika eragile biltzen ditu, zuzeneko eragina izango dutenak sare ekonomiko eta soziala eraldatzeko gaitasun handiena duten ekoizpen-sektoreetan. Horien artean, bigarrena, «Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak», ekosistemen kontserbazio-egoera ona lortu behar dela ezartzen du, beharrezkoa denean horien lehengoratze ekologia gauzatuta, baita biodibertsitatearen galera lehengoratu egin behar dela ere, baliabide naturalen erabilera iraunkorra bermatuz eta ekosistema-zerbitzuak zainduz eta hobetuz.

El mencionado Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, incluye diez políticas tractoras o palancas que van a incidir directamente en aquellos sectores productivos con mayor capacidad de transformación del tejido económico y social. Entre ellas, la segunda «Infraestructuras y ecosistemas resilientes», establece la necesidad de alcanzar un buen estado de conservación de los ecosistemas mediante su restauración ecológica cuando sea necesaria, y revertir la pérdida de biodiversidad, garantizando un uso sostenible de los recursos naturales y la preservación y mejora de sus servicios ecosistémicos.

Trakzio-politika horretan, 4. osagaia sartzen da: «Ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea». Osagai horrek 3 erreforma eta 4 inbertsio biltzen ditu. Zehazki, «Lurreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea» izeneko 2. Inbertsioaren helburu nagusia zera da, arriskuan dauden espezieen kontserbazioa faboratzea, eremu babestuetan kudeaketarako eta erabilera publikorako azpiegituretan inbertitzea, hezeguneak lehengoratzea edo basa-espezieen nazioarteko merkataritza kontrolatzea, Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (CID) onartutako 69. helburua betetzeko. SEEParen ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamenarekin batera doan SEEParen Analisia dokumentuaren arabera, plan horrek trantsizio ekologikoari eta digitalari egiten dion ekarpena % 40ra igotzen da klimaren aldeko ekintzaren kasuan, eta % 0ra etiketatze digitalaren kasuan.

En esta política tractora, se incluye el componente 4 «Conservación y restauración de ecosistemas y su biodiversidad», que recoge 3 reformas y 4 inversiones. En concreto, la Inversión 2 «Conservación de la biodiversidad terrestre y marina», tiene como objetivo principal facilitar la conservación de especies amenazadas, invertir en infraestructuras de gestión y uso público en espacios protegidos, recuperación de humedales o control del comercio internacional de especies silvestres, para el cumplimiento del objetivo 69 aprobado en la Decisión de Ejecución del Consejo (CID). Según el documento Análisis del PRTR que acompaña a la Propuesta de Decisión de Ejecución del Consejo relativa a la aprobación de la evaluación del PRTR, la contribución de este plan a la transición ecológica y digital se eleva al 40 % en el caso de la acción por el clima y al 0 % respecto al etiquetado digital.

SEEParen ildo beretik, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, 2021eko uztailaren 9ko Arloko Biltzarrean, lurralde-banaketaren irizpide objektiboak eta Biosferaren Erreserbetan jarduketak finantzatzeko oinarri arautzaileak onetsi zituen.

En línea con el PRTR, el Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico aprobó en Conferencia Sectorial de 9 de julio de 2021 los criterios objetivos de distribución territorial y bases reguladoras para la financiación de actuaciones en Reservas de la Biosfera.

Abenduaren 30eko 36/2020 Lege Errege Dekretua garatzeko, honako hauek onetsi dira: HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena, eta HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitatea-betearazpenaren jarraipena egiteko.

En desarrollo del Real Decreto-ley 36/2020, de 30 de diciembre, se han aprobado la Orden HFP/1030/2021, de 29 de septiembre, por la que se configura el sistema de gestión del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, y la Orden HFP/1031/2021, de 29 de septiembre, por la que se establece el procedimiento y formato de la información a proporcionar por las Entidades del Sector Público Estatal, Autonómico y Local para el seguimiento del cumplimiento de hitos y objetivos y de ejecución presupuestaria y contable de las medidas de los componentes del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

V
V

Azaldutako guztiagatik, Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) ematen dizkidaten eskumenak baliatuz; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, honako hau

Por todo lo expuesto, en virtud de las atribuciones que me son conferidas por el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y por el Decreto 68/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente; de conformidad con lo establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones; y con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Dirulaguntzen xedea eta lerroak.

Artículo 1.– Objeto y líneas de subvención.

1.– Agindu honen xedea zera da, konpentsatzeko laguntzetarako eta zaintza-dirulaguntzetarako deialdia egitea 2022ko ekitaldirako; testu honetan jasota dauden laguntza eta dirulaguntza horiek: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.

1.– La presente Orden tiene por objeto convocar las ayudas por compensación y las subvenciones de custodia para el ejercicio 2022 previstas en el Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

2.– Agindu honen bidez deitzen diren laguntzak eta dirulaguntzak kategoria hauetan sailkatzen dira:

2.– Las ayudas y subvenciones que se convocan mediante la presente Orden se clasifican en las siguientes categorías:

a) 1. lerroa– Konpentsatzeko laguntzak: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onesteko irailaren 27ko 139/2016 Dekretuan baso-erabileretarako ezarritako mugek eragindako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko laguntzak.

a) Línea 1 – Ayudas por compensación: ayudas destinadas a compensar la pérdida de rentabilidad financiera ocasionada por las limitaciones fijadas para los usos forestales por el Decreto 139/2016, de 27 de septiembre, por el que se aprueba el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

b) 2. lerroa – Zaintza-dirulaguntzak: natura-ondarearen kontserbazio aktiborako jomuga izaki zaintza-akordio batean formalizatu diren jarduketak finantzatzeko dirulaguntzak. Balio Erantsiaren gaineko Zergari –BEZari– dagokion zenbatekoa ezingo da finantzatu.

b) Línea 2 – Subvenciones de custodia: subvenciones destinadas a la financiación de actuaciones de conservación activa del patrimonio natural que han sido formalizadas en un acuerdo de custodia. No será financiable el importe correspondiente al Impuesto del Valor Añadido (IVA).

Ildo honetan finantzatu beharreko jarduketak 2. inbertsioaren barruan daude: «Lurreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea». Inbertsio hori «Itsasoko eta lehorreko ekosistemak eta horien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea» (C4.I2) izeneko 4. osagaiaren barruan dago, baita Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan ere, eta lagungarriak dira «Biodibertsitatea kontserbatzeko ekintzak» izeneko 069 helbururako. Helburu horrek 2026ko ekainean gutxienez 50.000 hektarea –biodibertsitatea kontserbatzeko jarduera eraginkorrez estaliak– lortzea aurreikusten du. Dirulaguntza jasotzeko, nolanahi ere, Arloko Biltzarrean ezarritako tarteko zein amaierako mugarri eta helburuak bete, gauzatu eta egikaritu beharko dira.

Las actuaciones a financiar de la presente línea están incluidas en la Inversión 2, «Conservación de la biodiversidad terrestre y marina», comprendida en el Componente 4 «Conservación y restauración de ecosistemas marinos y terrestres y su biodiversidad» (C4.I2), del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia y contribuyen al objetivo 069 «Acciones de conservación de la biodiversidad», que contempla el logro en junio de 2026 de al menos 50.000 hectáreas cubiertas por actuaciones efectivas de conservación de la biodiversidad. La concesión de la subvención está sujeta, en todo caso, al cumplimiento, ejecución y realización de los hitos y objetivos, tanto intermedios como finales, establecidos en Conferencia Sectorial.

Gainera, programa honen kontura finantzatutako jarduketek etiketa berdearen konpromisoa betetzen dela ziurtatu beharko dute (ez dute etiketa digitalik). Zehazki, esku hartzeko hurrengo eremuan kokatuta egon beharko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren eta haren Egintza Eskuordetuen arabera (Taxonomia Erregelamendua): «050: Natura, biodibertsitatea, ondare eta baliabide naturalak, azpiegitura berdeak eta urdinak babestea», klima-helburuen % 40ko klima-koefizientearekin eta % 100eko ingurumen-koefizientearekin.

Además, las actuaciones financiadas con cargo a este programa deberán asegurar el cumplimiento del compromiso de etiquetado verde (no cuentan con etiquetado digital). En concreto deberán encuadrarse en el siguiente campo de intervención de acuerdo al Reglamento (UE) 2020/852 del Parlamento Europeo y del Consejo de 18 de junio de 2020 relativo al establecimiento de un marco para facilitar las inversiones sostenibles, y sus Actos Delegados (Reglamento de Taxonomía): «050: Protección de la naturaleza y la biodiversidad, patrimonio y recursos naturales, infraestructuras verdes y azules», con coeficiente climático del 40 % a los objetivos climáticos, y coeficiente medioambiental del 100 %.

2. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

Artículo 2.– Normativa aplicable.

1.– 2. lerroan aurreikusitako dirulaguntzak, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan, deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean xedatutakoaren arabera ez ezik, honako arau hauetan xedatutakoaren arabera ere zuzenduko dira:

1.– Las subvenciones previstas en la línea 2 se regirán, además de por lo dispuesto en el Decreto 83/2019, de 4 de junio, así como en la presente convocatoria y en la resolución de concesión, por lo dispuesto en las siguientes normas:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

a) Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, por el que se establece el Mecanismo de Recuperación y Resiliencia.

b) 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.

b) Real Decreto-ley 36/2020, de 30 de diciembre, por el que se aprueban medidas urgentes para la modernización de la Administración Pública y para la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

c) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.

c) Orden HFP/1030/2021 de 29 de septiembre, por la que se configura el sistema de gestión del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

d) HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarriak eta helburuak betetzen diren kontrolatzeko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko.

d) Orden HFP/1031/2021 de 29 de septiembre, por la que se establece el procedimiento y formato de la información a proporcionar por las Entidades del Sector Público Estatal, Autonómico y Local para el seguimiento del cumplimiento de hitos y objetivos y de ejecución presupuestaria y contable de las medidas de los componentes del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen V. kapitulua.

e) Capítulo V de la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022.

f) 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

f) Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

g) Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

h) 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, azaroaren 17koaren) Erregelamendua onartzen duena.

h) Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

i) 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

i) Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

j) 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.

j) Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

2.– Halaber, 2. lerroan aurreikusitako dirulaguntzei honako hauek aplikatuko zaizkie:

2.– Asimismo, resultarán de aplicación para las subvenciones previstas en la línea 2:

a) Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko otsailaren 8koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zenbakia).

a) Acuerdo del Consejo de Gobierno, de 8 de febrero de 2022, en relación con la ejecución presupuestaria y contable, gestión y seguimiento de las actuaciones y proyectos vinculados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, hecho público mediante la Resolución 30/2022, de 1 de marzo, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento (BOPV n.º 46, de 4 de marzo de 2022).

b) Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko martxoaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko iruzurraren aurkako neurrien plana onartzen duena, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak aipatu erabakia argitaratzeko emandako apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).

b) Acuerdo del Consejo de Gobierno, de 29 de marzo de 2022, por el que se aprueba el «Plan de medidas para cubrir los requisitos antifraude, conflicto de interés, doble financiación y ayudas de estado y daño no significativo al medio ambiente, exigidos en la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia», hecho público mediante la Resolución 40/2022, de 6 de abril, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del referido acuerdo (BOPV n.º 74 de 13 de abril de 2022).

3.– Era berean, entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak, estatuko eta Europako gainerako agintari eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatu finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.

3.– Serán, asimismo, de obligado cumplimiento para las entidades beneficiarias las normas que a tal efecto puedan adoptar la Administración concedente de la ayuda, así como las restantes autoridades nacionales y europeas competentes y cuantas obligaciones vengan establecidas por resultar beneficiario de estas ayudas por razón del origen de la financiación señalada.

3. artikulua.– Pertsona onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

Dekretu honen 3. artikuluan zehaztutako eta 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradun: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.

Podrán ser beneficiarias las personas definidas en el artículo 3 y que reúnan los requisitos recogidos en el artículo 4, ambos del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

4. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 4.– Dotación presupuestaria.

1.– Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) zehaztutako jarduketarako guztizko aurrekontu-zuzkidura berrehun eta berrogeita hamar mila eurokoa (250.000,00) izango da.

1.– La dotación total presupuestaria para las actuaciones determinadas en el artículo 2 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia, será de doscientos cincuenta mil euros (250.000,00).

Berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euroko zenbatekoa honela banakatzen da:

La cuantía de doscientos cincuenta mil euros (250.000,00) se desglosa de la siguiente forma:

a) 1. Lerroa: Konpentsatzeko laguntzak: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro.

a) Línea 1: Ayudas por compensación: ciento cincuenta mil (150.000,00) euros.

b) 2. Lerroa: Zaintza-dirulaguntzak: ehun mila (100.000,00) euro.

b) Línea 2: Subvenciones de custodia: cien mil (100.000,00) euros.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren baliabide propioen bidez finantzatzen da konpentsatzeko laguntzen 1. lerroaren aurrekontu-zuzkidura.

2.– La dotación presupuestaria de la línea 1 de ayudas por compensación está financiada mediante recursos propios de la Hacienda General del País Vasco.

3.– Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan jasotako aurrekontu-zuzkidura oso-osorik dago finantzatuta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez. Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeari eta emateari abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko zaie (Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituena), aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.

3.– La dotación presupuestaria de la línea 2 de subvenciones de custodia está financiada en su totalidad a través del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia establecido por el Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, por el que se establece el Mecanismo de Recuperación y Resiliencia. A la tramitación y concesión de estas subvenciones financiables con fondos europeos les será de aplicación lo previsto por el Real Decreto-ley 36/2020, de 30 de diciembre, por el que se aprueban medidas urgentes para la modernización de la Administración Pública y para la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, sin perjuicio del resto de normativa que resulte de aplicación.

4.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsen banaketaren ondorioz sortutako kredituak funts propioekin hornitu ahalko dira, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin lotutako jarduketak eta proiektuak batera finantzatu edo osatzeko helburua badute.

4.– Los créditos generados como consecuencia del reparto de los fondos derivados del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, podrán dotarse adicionalmente con fondos propios, siempre que tengan por objeto cofinanciar o complementar las actuaciones y proyectos vinculados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

5.– Ekitaldian zehar Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa-kredituak zabaltzeko aukera egongo da. Kreditu-zabaltzeak Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak ere egin ahal izango du zabaltze hori, kreditu orokorraren edo diruzaintzako gerakinen kontura.

5.– Los créditos de pago vinculados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia podrán ser ampliados a lo largo del ejercicio. Las ampliaciones de crédito serán financiadas de la forma que disponga el Departamento de Economía y Hacienda. Adicionalmente, dicha ampliación podrá llevarse a cabo por el Consejo de Gobierno con cargo al crédito global o a remanentes de tesorería.

6.– Ekonomia eta Ogasun Sailak konpromiso-kredituen egoera-orria gehitu dezake, kreditu berriak onartuz edo haien zenbatekoa handituz, eta gerorako konpromisoen egoera-orria ere gehitu dezake, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko.

6.– El Departamento de Economía y Hacienda podrá incrementar el estado de créditos de compromiso, aprobando nuevos créditos o aumentando su importe, así como el estado de compromisos futuros, para financiar las actuaciones y proyectos vinculados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

7.– Nola konpentsatzeko laguntzen lerroko hala zaintza-dirulaguntzen lerroko diruzko xedapenek, minimis izaera dutenez, ez dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharrik izango.

7.– Las disposiciones dinerarias tanto de la línea de ayudas por compensación como de la línea de subvenciones de custodia, al tener la condición de minimis, estarán exentas de la obligación de notificación establecida en el artículo 108.3 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

Artículo 5.– Plazo de presentación y formalización de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 8. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz formalizatuko dira.

2.– Las solicitudes se formalizarán de acuerdo a lo establecido en el artículo 8 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 6.– Documentación a aportar junto con la solicitud.

1.– Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 5. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) zehaztutako erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztu beharko dira eskabideak.

1.– Las solicitudes deberán acompañarse de la declaración responsable recogida en el artículo 5 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

2.– Konpentsatzeko laguntzaren 1. lerroan, agindu honen 6. artikuluko 1. apartatuko erantzukizunpeko adierazpenaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.– En la línea 1 de ayuda por compensación, además de la declaración responsable del apartado 1 del artículo 6 de la presente Orden, deberá aportarse la siguiente documentación:

a) Baso-ustiategi baten titulartasuna frogatzeko dokumentazioa.

a) Documentación que acredite la titularidad de una explotación forestal.

b) Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak emandako mozketa-baimena.

b) Autorización de tala emitida por el órgano competente de la Diputación Foral de Bizkaia.

c) Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plana, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak onartua, hala badagokio.

c) Plan de Gestión Forestal Sostenible aprobado por el órgano competente de la Diputación Foral de Bizkaia, en su caso.

3.– Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, agindu honen 6. artikuluko 1. apartatuko erantzukizunpeko adierazpenaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

3.– En la línea 2 de subvenciones de custodia, además de la declaración responsable del apartado 1 del artículo 6 de la presente Orden, deberá aportarse la siguiente documentación:

a) Erakunde eskatzailea fundazio bat bada, estatutuen kopia bat aurkeztu beharko da.

a) En el caso de que la entidad solicitante sea una fundación, deberá aportarse una copia de los estatutos.

b) Deskribapen-memoria, eduki honekin:

b) Memoria descriptiva con el siguiente contenido:

– Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2.2 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) finkatutako baldintzak betetzen dituen zaintza-akordioa.

– Acuerdo de custodia que cumpla los requisitos fijados por el artículo 2.2 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

– Zaintza-akordioaren iraupena, diruz lagundutako jarduketen helburuak, jarduketa-lekuaren planoa eta mugaketa, jarduketak gauzatzeko epeak eta egutegia, jarduketen irismena eta garapena, eta jarduketen guztizko aurrekontua, partiden arabera banakatuta.

– Duración del acuerdo de custodia, objetivos de las actuaciones subvencionadas, plano y delimitación del lugar de actuación, plazos y calendario de ejecución, alcance y desarrollo de las actuaciones y presupuesto total de las actuaciones desglosado por partidas.

c) Hala badagokio, udalaren hirigintza-lizentzia eta administrazio sektorialaren lizentzia.

c) En su caso, licencia urbanística municipal y licencia de la administración sectorial.

d) Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluaren 6. puntuan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluari lotuta.

d) Identificación de la titularidad real, tanto del beneficiario como, en su caso, de los subcontratistas. Esta identificación se efectuará en el sentido en que la misma es definida por el punto 6 del artículo 3 de la Directiva (UE) 2015/849, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 20 de mayo de 2015, conforme establece el artículo 10 de la Orden HFP/1031/2021, de 29 de septiembre, en relación con el artículo 22 del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021.

e) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren –SEEParen– zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena, deialdiaren I. eranskineko 1. apartatuan jasotako formularioaren arabera.

e) Declaración de compromiso de cumplimiento de principios transversales del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia (PRTR) conforme al formulario recogido en el Anexo I – Sección 1 de la convocatoria.

f) «Kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioari («do not significant harm – DNSH» printzipioa) egokitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik, deialdiaren I. eranskineko 2. atalean jasotako formularioaren arabera.

f) Declaración responsable de adecuación al principio de «no causar perjuicio significativo» (principio «do not significant harm – DNSH») en el sentido establecido en el apartado 6) del artículo 2 del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, conforme al formulario recogido en el Anexo I – Sección 2 de la convocatoria.

g) Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA), agindu honen I. eranskinaren 3. atalean ezarritakoaren arabera.

g) Declaración de Ausencia de Conflicto de Intereses (DACI) en los términos del Anexo I – Sección 3 de esta Orden.

h) Datuen lagapenari eta tratamenduari buruzko aitorpena, deialdiaren I. eranskineko 4. atalean jasotako formularioaren arabera, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko jarduketak gauzatzeari dagokionez.

h) Declaración de cesión y tratamiento de datos en relación con la ejecución de actuaciones del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, conforme al formulario recogido en el Anexo I – Sección 4 de la convocatoria.

i) Eusko Jaurlaritzak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzeko adierazpena (2022ko apirilaren 13ko EHAAn, 74. zenbakian, argitaratua, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenari jarraikiz).

i) Declaración de aceptación incondicionada y sin reservas del Plan de Medidas Antifraude aprobado por EL Gobierno Vasco (publicado en el BOPV núm. 74, de 13 de abril de 2022, en virtud de la Resolución 40/2022, de 6 de abril del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento).

4.– Eskatzaileek eskubidea dute agindu honen 6. artikuluko 2.b) eta 3.c) apartatuetan aipatzen diren agiriak ez aurkezteko, baldin eta laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honetako organo kudeatzaileak beste administrazio publiko batzuetatik elektronikoki eskuragarri daudenak beren sare korporatiboen bidez edo datuen bitartekaritza-plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuetan kontsultatuta agiri horiek jasotzearen aurka ez badaude.

4.– Las personas solicitantes tienen derecho a no aportar los documentos a los que se refieren los apartados 2.b) y 3.c) del artículo 6 de la presente Orden, siempre que no se opongan a que el órgano gestor de la presente convocatoria de ayudas y subvenciones recabe de otras administraciones públicas los que se encuentren disponibles electrónicamente a través de sus redes corporativas o mediante consulta a las plataformas de intermediación de datos u otros sistemas electrónicos habilitados al efecto.

7. artikulua.– Aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epea.

Artículo 7.– Plazo de ejecución de las actuaciones subvencionadas.

1.– Konpentsatzeko laguntzen lerroan, diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko epeak honako hauek dira:

1.– En la línea de ayudas por compensación, los plazos de ejecución de las actuaciones subvencionadas son las siguientes:

a) Baso-proiektua ezabatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuaren arabera baso-erabilera baimenduta ez duten lurzoruetan, baso-erabilera oro ezabatu beharko da, gehienez urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

a) Eliminación de proyecto forestal: en los suelos que, en virtud del Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, no está permitido el uso forestal, deberá procederse a la eliminación de todo tipo de uso forestal, en un plazo máximo de un año a contar desde el día siguiente a la notificación de la Resolución.

b) Ingurumen-lehengoratzera aldatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuan Gune Gainkategorian sailkatuta dauden lurzoruetan, baso-proiektua aldatu beharko da, ziklo ertain edo luzeko espezie hostozabal autoktonoak jarriz, gehienez urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

b) Cambio a restauración ambiental: en los suelos que en el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai estén clasificados en la Supracategoría de Núcleo, deberá procederse al cambio de proyecto forestal mediante la implantación de especies frondosas de ciclo medio o largo de carácter autóctono, en un plazo máximo de un año a contar desde el día siguiente a la notificación de la Resolución.

c) Baso-mota aldatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuaren arabera baso-erabilera baimenduta duten lurzoruetan, baso-proiektua aldatu beharko da, ziklo ertaineko edo luzeko espezie hostozabal autoktonoak ezarriz, gehienez ere urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

c) Cambio de tipo forestal: en los suelos en los que, en virtud del Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, está permitido el uso forestal, deberá procederse al cambio de proyecto forestal mediante la implantación de especies frondosas de ciclo medio o largo de carácter autóctono, en un plazo máximo de un año a contar desde el día siguiente a la notificación de la Resolución.

2.– Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, laguntza eta dirulaguntzen deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduketak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira. Jarduketak gauzatzeko epea urtebetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zebatzen hasita.

2.– En la línea 2 de subvenciones de custodia, las actuaciones subvencionadas mediante la presente convocatoria de ayudas y subvenciones deberán haberse iniciado entre el 1 de enero de 2021 y el 31 de diciembre de 2022. El plazo para la ejecución será de un año a contar desde el día siguiente a la notificación de la Resolución.

8. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Artículo 8.– Criterios de adjudicación.

1.– Hauek dira konpentsatzeko laguntzen 1. lerroan aurkeztutako proiektuen puntuazio-irizpideak:

1.– Los criterios de puntuación de los proyectos presentados en la línea 1 de ayudas por compensación son las siguientes:

a) Lursailen kokapena. Gehienez ere 75 puntu (irizpide aplikagarrien % 75), eskala honen arabera:

a) Localización de los terrenos. Hasta un máximo de 75 puntos (75 % de los criterios aplicables), de conformidad con la siguiente escala:

i) Gune Gainkategorian sartutako lursailaren azalera-ehunekoa. Azalera-ehunekoa 75 puntuz biderkatuko da.

i) Porcentaje de superficie de parcela incluida en la Supracategoría de Núcleo. El porcentaje de superficie se multiplicará por 75 puntos.

ii) Gunearen Babes Gainkategorian sartutako lursailaren azaleraren ehunekoa. Azalera-ehunekoa 50 puntuz biderkatuko da.

ii) Porcentaje de superficie de parcela incluida en la Supracategoría de Protección de Núcleo. El porcentaje de superficie se multiplicará por 50 puntos.

iii) Trantsizio Gainkategoriako Nekazaritza, Abelazkuntza eta Landazabaleko Intereseko Eremuko Nekazaritza Balio Handiko Zonan bildutako lurzoru-azaleraren ehunekoa. Azalera-ehunekoa 50 puntuz biderkatuko da.

iii) Porcentaje de superficie de parcela incluida en la Zona de Alto Valor Agrológico del Área de Interés Agroganadero y Campiña de la Supracategoría de Transición. El porcentaje de superficie se multiplicará por 50 puntos.

b) Proposaturiko ekintzek natura-ondarea kontserbatzeko duten ahalmena. Gehienez ere 15 puntu (irizpide aplikagarrien % 15), eskala honen arabera:

b) Potencialidad de las acciones propuestas para favorecer la conservación del patrimonio natural. Hasta un máximo de 15 puntos (15 % de los criterios aplicables), de conformidad con la siguiente escala:

i) 2016ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (15 puntu).

i) Talas ejecutadas antes del 31 de diciembre de 2016 (15 puntos).

ii) 2017ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (10 puntu).

ii) Talas ejecutadas antes del 31 de diciembre de 2017 (10 puntos).

iii) 2018ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (5 puntu).

iii) Talas ejecutadas antes del 31 de diciembre de 2018 (5 puntos).

iv) 2018ko abenduaren 31tik aurrera egindako mozketak (0 puntu).

iv) Talas ejecutadas a partir del 31 de diciembre de 2018 (0 puntos).

c) Baso-kudeaketa jasangarrirako plan tekniko bati jarraikiz mozketa baten eraginpean egon diren lursailak. Gehienez 10 puntu (irizpide aplikagarrien % 10).

c) Terrenos en los que se haya procedido a la tala según un Plan Técnico de Gestión Forestal Sostenible. Hasta un máximo de 10 puntos (10 % de los criterios aplicables).

d) Berdinketarik egonez gero, lurzoruko kalifikazio desberdinetan azalera handiena duten partzelak lehenetsiko dira; hala, eta irizpide gehigarri gisa, Gune Gainkategorian lursail-azalera handiagoa izatearen arabera antolatuko dira, eta irizpide gehigarri gisa, berriz, Gunearen Babes Gainkategorian lursail-azalera handiagoa izatea.

d) En caso de empate, se priorizarán las parcelas con mayor superficie en las distintas calificaciones del suelo, ordenándose en función de la mayor superficie de terreno en Supracategoría de Núcleo como primer criterio y la mayor superficie en Supracategoría de Protección de Núcleo como criterio adicional.

2.– Hauek dira zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan aurkeztutako proiektuen puntuazio-irizpideak:

2.– Los criterios de puntuación de los proyectos presentados en la línea 2 de subvenciones de custodia son las siguientes:

a) Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuarekiko bateragarritasunari dagokionez: Gehienez 50 puntu (irizpide aplikagarrien % 50).

a) Localización de los terrenos en función a la calificación establecida en el Plan Rector de Uso y Gestión de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai. Hasta un máximo de 50 puntos (50 % de los criterios aplicables).

i) Gune Gainkategorian sartutako lursailak (50 puntu).

i) Terrenos incluidos en la Supracategoría de Núcleo (50 puntos).

ii) Gunearen Babes Gainkategorian sartutako lursailak (40 puntu).

ii) Terrenos incluidos en la Supracategoría de Protección de Núcleo (40 puntos).

iii) Trantsizio Gainkategorian sartuta egonik eta baso-erabilera izateko aukera ematen duten lursailak (30 puntu).

iii) Terrenos incluidos en la Supracategoría de Transición en las que se pueda dar el uso forestal (30 puntos).

iv) Jardun-arlo baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

iv) En caso de coincidir varias calificaciones sobre un mismo ámbito de actuación, se valorará la que corresponde a la mayor puntuación.

b) Proposaturiko ekintzek natura-ondarea kontserbatzeko duten ahalmena. Gehienez 30 puntu (irizpide aplikagarrien % 30).

b) Potencialidad de las acciones propuestas para favorecer la conservación del patrimonio natural. Hasta un máximo de 30 puntos (30 % de los criterios aplicables).

i) Egitasmoaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna, ondare naturala eta paisaia kontserbatu, leheneratu eta hobetzeari egiten dion ekarpena arabera. Gehienez, 10 puntu.

i) Calidad técnica y viabilidad del proyecto en términos de su contribución a la conservación, restauración y mejora del patrimonio natural y del paisaje. Hasta un máximo de 10 puntos.

ii) Ikerketa- eta jarraipen-planaren kalitate teknikoa eta proiekzioa. Gehienez, 10 puntu.

ii) Calidad técnica y proyección del plan de investigación y seguimiento. Hasta un máximo de 10 puntos.

iii) Komunikazio- eta zabaltze-ekintzek gizartean izan dezaketen eragina. Gehienez, 10 puntu.

iii) Potencialidad del impacto social de las actividades de comunicación y difusión. Hasta un máximo de 10 puntos.

c) Lurraldearen zaintza-akordioaren denbora-esparrua: 2 puntu emango dira akordioak irauten duen urte bakoitzeko, eta gehienez 20 puntu, nolanahi ere (irizpide aplikagarrien % 20).

c) Ámbito temporal del acuerdo de custodia del territorio, a razón de 2 puntos por año de duración del acuerdo, hasta un máximo de 20 puntos (20 % de los criterios aplicables).

9. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

Artículo 9.– Cuantía de las ayudas y forma de pago.

1.– Konpentsatzeko laguntzen lerroan emandako laguntzen zenbatekoa Agindu honen II. eranskinean finkatutako metodologiaren bidez kalkulatzen da.

1.– La cuantía de las ayudas concedidas en la línea de ayudas por compensación se calcula mediante la metodología fijada en el Anexo II de la presente Orden.

2.– Zaintza-dirulaguntzen lerroan esleitutako dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, agindu honen III. eranskinean finkatutako metodologia erabiliko da.

2.– La cuantía de las subvenciones concedidas en la línea de subvenciones de custodia se calcula mediante la metodología fijada en el Anexo III de la presente Orden.

3.– Ordainketa ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz gauzatuko da.

3.– El pago se realizará según lo establecido en el artículo 11 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

10. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad con otras subvenciones.

Hau izango da aplikatzekoa: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.

Será de aplicación el artículo 9 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

11. artikulua.– Pertsona onuradunen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 6. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako obligazioak bete beharko dituzte pertsona onuradunek.

1.– Las personas beneficiarias de las subvenciones deberán cumplir con las obligaciones establecidas en el artículo 6 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

2.– 2. dirulaguntza-lerroaren onuradunek, gainera, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruz Europak eta Estatuak ezarritako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.– Las beneficiarias de la línea 2 de subvención deberán cumplir, además, con las siguientes obligaciones, europeas y nacionales, relativas a la financiación del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia de la Unión Europea:

a) DNSH – Do Not Significant Harm Printzipioa (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitalerako kondizioak erabat betetzen direla bermatzea, honako hauek ezarritakoari jarraikiz: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Gauzatze Erabakia, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision – CID); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua (aginduak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen ditu, proiektuaren diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka).

a) Garantizar el pleno cumplimiento del «Principio DNSH – Do Not Significant Harm» (principio de no causar un perjuicio significativo al medio ambiente), así como de las condiciones de etiquetado climático y digital de acuerdo con lo previsto en el Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, en la Decisión de Ejecución del Consejo relativa a la aprobación de la evaluación del plan de recuperación y resiliencia de España (Council Implementing Decision – CID), en el Reglamento (UE) n.º 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, así como en el artículo 5 de la Orden HFP/1030/2021, de 29 de septiembre, por la que se configura el sistema de gestión del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia y su normativa de desarrollo, en todas las fases del diseño y ejecución de los proyectos y de manera individual para cada actuación.

Finantzatu beharreko jarduketek DNSH (do no significant harm) printzipioa betetzen dutela justifikatzeko, autoebaluazio-inprimakia aurkeztu beharko da eskabidearekin batera, IV. eranskinari jarraikiz.

Con el fin de justificar el cumplimiento del principio DNSH (do no significant harm) de las actuaciones a financiar, junto con la solicitud se deberá aportar formulario de autoevaluación confirme al Anexo IV.

Nolanahi ere, erakunde onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta ezarpena ziurtatzeko neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.

En todo caso las entidades beneficiarias preverán mecanismos de verificación del cumplimiento de dicho principio y medidas correctoras para asegurar su implementación, de lo que dejarán constancia en la memoria justificativa de la subvención.

b) Bermatzea ez dagoela interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea Eusko Jaurlaritzak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana –kontratuaren kondizio espezifikoen xxx klausulan jasotakoa. Hala, horren xedapenen mende egongo da erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.

b) Garantizar la ausencia de conflictos de interés, fraude y corrupción, así como aceptar de manera incondicionada y sin reservas el Plan de Medidas Antifraude aprobado por el Gobierno Vasco, a cuyas disposiciones se obligará de manera íntegra con pleno respeto a la normativa autonómica, estatal y europea en relación con la prevención, detección y corrección del fraude, la corrupción y los conflictos de interés, así como de acuerdo a los pronunciamientos que al respecto de la protección de los intereses financieros de la Unión Europea realicen sus instituciones.

c) Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela estatuko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publikotatik, baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik izan gabe.

c) El beneficiario deberá comunicar a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi la obtención de otras subvenciones o ayudas para la misma finalidad sin incurrir en doble financiación sobre el mismo coste, procedentes de cualesquiera otras Administraciones o entes públicos, nacionales o internacionales.

d) Europako Batzordeak, Iruzurraren Aurkako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, organo horiei dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztirako sarbidea emango zaie, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Someterse a los controles establecidos por la Comisión Europea, la Oficina de Lucha Antifraude (OLAF), el Tribunal de Cuentas Europeo y la Fiscalía Europea, para lo cual se facilitará a estos órganos el acceso a toda la información requerida sobre la subvención, en los términos del artículo 22.2.e) del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero.

e) Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea, eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak, eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta antzeko betebeharrak ezartzeko funtsen azken hartzaile guztiei.

e) Autorizar expresamente a la Comisión, a la OLAF, al Tribunal de Cuentas y, cuando proceda, a la Fiscalía Europea a ejercitar los derechos que les reconoce el artículo 129, apartado 1, del Reglamento Financiero y obligar a todos los perceptores finales de los fondos desembolsados para las medidas de aplicación de las reformas y los proyectos de inversión incluidos en el plan de recuperación y resiliencia, o a todas las demás personas o entidades que intervengan en su aplicación, y autorizar expresamente a la Comisión, a la OLAF, al Tribunal de Cuentas y, cuando proceda, a la Fiscalía Europea a ejercitar los derechos que les reconoce el artículo 129, apartado 1, del Reglamento Financiero, y a imponer obligaciones similares a todos los perceptores finales de fondos.

f) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez edo, finantzaketaren zenbatekoa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada, hiru urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduketak egiteko aukera emate aldera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

f) Custodiar y conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos percibidos, incluidos los documentos electrónicos, a fin de que puedan ser objeto de actuaciones de comprobación y control, durante un periodo de cinco años o, en caso de que el importe de la financiación sea igual o inferior a 60.000 EUR, durante un periodo de tres años, de conformidad con lo establecido por el artículo 132 del Reglamento (UE, Euratom) 2018/1046 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de julio de 2018, así como el artículo 22.2.f) del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021.

g) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema zehazten duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak ezarritako komunikazio-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioek garatzeko jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatu eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarki eta txertaketak, ziurtagiriak, etab.), honako logotipoak sartu beharko dira: a) Europar Batasunaren ikurra; b) Batasunaren ikurrarekin batera, «Europar Batasunak Next Generation EUk finantzatua» testua sartuko da; c) 821/2014 Gauzatze Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.

g) Cumplir con las obligaciones de comunicación que establece el artículo 9 de la Orden HFP/1030/2021, de 29 de septiembre, por la que se configura el sistema de gestión del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia. En particular, en las medidas de información y comunicación de las actuaciones que desarrollan las inversiones (carteles informativos, placas, publicaciones impresas y electrónicas, material audiovisual, páginas web, anuncios e inserciones en prensa, certificados, etc.), se deberán incluir los siguientes logos: a) El emblema de la Unión Europea. b) Junto con el emblema de la Unión, se incluirá el texto «Financiado por la Unión Europea-Next Generation EU». c) Se tendrán en cuenta las normas gráficas y los colores normalizados establecidos en el Anexo II del Reglamento de Ejecución 821/2014.

h) Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

h) Incluir sus datos de identificación en una base de datos única, de acuerdo con lo señalado en el artículo 22.2.d) del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de febrero de 2021, y el artículo 8 de la Orden HFP/1030/2021, de 29 de septiembre, por la que se configura el sistema de gestión del PRTR.

12. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 12.– Justificación de la subvención.

1.– Laguntzen eta dirulaguntzen onuradunek egun hauek baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako jarduketa:

1.– Las beneficiarias de las ayudas y subvenciones deberán justificar la actuación subvencionada antes de las siguientes fechas:

a) Konpentsatzeko laguntzen 1. lerroan:

a) En la línea 1 de ayudas por compensación:

i) Baso-proiektua ezabatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.5 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.

i) Eliminación de proyecto forestal: la justificación de las actuaciones ejecutadas deberá realizarse en el plazo fijado en el artículo 11.5 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

ii) Ingurumen-lehengoratzera aldatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11,3. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.

ii) Cambio a restauración ambiental: la justificación de las actuaciones ejecutadas deberá realizarse en el plazo fijado en el artículo 11.3 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

iii) Baso-mota aldatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.3 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.

iii) Cambio de tipo forestal: la justificación de las actuaciones ejecutadas deberá realizarse en el plazo fijado en el artículo 11.3 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

b) Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.4 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.

b) En la línea 2 de subvenciones de custodia la justificación de las actuaciones ejecutadas deberá realizarse en el plazo fijado en el artículo 11.4 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

2.– Laguntzen eta dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

2.– Las beneficiarias de las ayudas y subvenciones deberán presentar la siguiente documentación:

a) Diruz lagundutako ekintzak egin direla azaltzen duen memoria, konpentsatzeko laguntzen lerroari edo zaintza-dirulaguntzen lerroari dagokiona.

a) Memoria descriptiva de la realización de las acciones subvencionadas correspondiente a la línea de ayudas por compensación o la línea de subvenciones de custodia.

b) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

b) Facturas, o documentos de pago que acrediten la efectiva realización del gasto subvencionado.

3.– Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroari dagozkion deskribapen-memorietan honako hauek egiaztatu beharko dira:

3.– En las memorias descriptivas correspondientes a la línea 2 de subvenciones de custodia, deberá acreditarse:

a) Egindako jarduketek zenbat hektarea estaltzen dituzten.

a) Número de hectáreas cubiertas por las actuaciones realizadas.

b) Diruz lagundutako jarduketak ekosistemen urrakortasuna murrizten duela, honako neurri hauen guztien edo batzuen bidez:

b) Que la actuación subvencionada conlleve una disminución de la vulnerabilidad de los ecosistemas mediante todas o algunas de las siguientes medidas:

i) Karbono-stockak handitzea.

i) Aumento de los stocks de carbono.

ii) Osasun-maila egokiak mantentzea.

ii) Mantenimiento de niveles sanitarios adecuados.

iii) Biodibertsitatea areagotzea.

iii) Aumento de la biodiversidad.

iv) Nekazaritza-sistemetan zuhaitz-estalkia handitzea.

iv) Incremento de la cubierta arbolada en los sistemas agrarios.

v) Baso-sistemetan landare-estalkia handitzea.

v) Incremento de la cubierta vegetal en sistemas forestales.

vi) Baso-sistemen mendeko populazioak egokitzeko duen gaitasuna indartzea.

vi) Fortalecimiento de la capacidad adaptativa de la población dependiente de los sistemas forestales.

c) Proiektuari lotutako isuriak (makinak, ongarriak, pestizidak, etab.) bahitutako karbonoa baino askoz ere txikiagoak direla.

c) Que las emisiones asociadas al proyecto (maquinaria, fertilizantes, pesticidas) sean notablemente inferiores al carbono secuestrado.

d) DNSH printzipioa betetzen direla, dagokion autoebaluazioa aurkeztuta (IV. eranskina).

d) El cumplimiento del principio DNSH, mediante la presentación de la correspondiente autoevaluación (Anexo IV).

4.– Agindu honen 8. artikuluko 2. paragrafoan bildutako dokumentazioa honako bitarteko hauetakoren bat erabiliz aurkeztu ahalko da:

4.– La documentación del párrafo 2 del artículo 8 de la presente Orden podrá aportarse utilizando cualesquiera de los siguientes medios:

a) Laguntzaren edo dirulaguntzaren onuraduna pertsona fisikoa denean, edozein unetan aukeratu ahalko du bitarteko elektronikoen bidez komunikatu nahi ote duen.

a) Cuando la beneficiaria de la ayuda o subvención sea una persona física, podrá elegir en todo momento si se comunica a través de medios electrónicos o no.

Onuradunak, pertsona fisikoa bada, Agindu honetako 8. artikuluko 3. paragrafoko b) letran deskribatutako bitarteko elektronikoaren bidez ezarri ahalko du harremana, edo, bestela, aipatutako dokumentazioa aurkezteko aukera ere izango du Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bulegoan (San Bartolome auzoa, 34-36; 48350 Busturia, Bizkaia).

La beneficiaria que sea una persona física podrá relacionarse a través del medio electrónico descrito en la letra b) del párrafo 3 del artículo 8 de la presente Orden o podrá presentar la documentación citada en la oficina del Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai (Barrio San Bartolomé 34-36; 48350 Busturia, Bizkaia).

Pertsona fisikoak noiznahi aldatu ahalko du aukeratutako bitartekoa.

El medio elegido por la persona física podrá ser modificado por aquella en cualquier momento.

b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan jasotako subjektua bada, bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko du dokumentazioa Laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» apartatuaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

b) Cuando la beneficiaria de la ayuda o subvención sea un sujeto contemplado en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, deberá aportar la documentación utilizando medios electrónicos, a través del apartado «Mi Carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi (https://www.euskadi.eus/micarpeta).

13. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

Artículo 13.– Tribunal de Valoración.

1.– Hauek izango dira Balorazio Epaimahaiko kide: Adolfo Uriarte Villalba, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, Balorazio Epaimahaiko lehendakari gisa; Nicolás García-Borreguero Uribe, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailea; eta Xabier Albizu Zabala, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuari atxikitako teknikaria.

1.– El Tribunal de Valoración estará compuesto por las siguientes personas: Adolfo Uriarte Villalba, Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático del Gobierno Vasco, en calidad de Presidente del Tribunal de Valoración; Nicolás García-Borreguero Uribe, Director-Conservador de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai; y Xabier Albizu Zabala, técnico adscrito al Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

2.– Balorazio Epaimahaiak ebazpen-proposamena egingo dio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari. Proposamen hori Agindu honen 6. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ukatutako eskaerak, ukatzeko arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar.

2.– El Tribunal de Valoración elevará a la persona que ostente el cargo de Viceconsejera de Sostenibilidad Ambiental la correspondiente propuesta de resolución que, ajustándose a los criterios de adjudicación señalados en el artículo 6 de la presente Orden y a los límites presupuestarios, determine motivadamente los proyectos susceptibles de obtener subvención y la cuantía de la misma, los proyectos no subvencionables, las solicitudes denegadas junto a los motivos de denegación, así como cualquier otra circunstancia que requiriera de resolución.

14. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 14.– Resolución.

Prozeduraren ebazpena ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 16. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz eman eta jakinaraziko da.

La resolución del procedimiento será dictada y notificada de conformidad con lo establecido en el artículo 16 del Decreto 83/2019, de 4 de junio, por el que se regulan las subvenciones destinadas a la compensación económica por la pérdida de rentabilidad financiera en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y a su gestión medioambiental adecuada, por medio de acuerdos de custodia.

15. artikulua.– DNSH printzipioa ez betetzeagatiko itzulketa.

Artículo 15.– Reintegro por incumplimiento del principio DNSH.

Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan finantzatutako jarduerak gauzatzean, DNSH printzipioa bete beharko da uneoro. DNSH printzipioa edo etiketa klimatikoari buruzkoak betetzen ez badira, onuradunak ordura arte jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko ditu, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako moduan. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen da eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen betebeharrak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dira.

En la ejecución de las actuaciones financiadas en la línea 2 de subvenciones de custodia habrá que respetar el principio DNSH en todo momento. En caso de incumplimiento del principio DNSH o del etiquetado climático, el beneficiario deberá reintegrar las cuantías percibidas hasta la fecha en la forma establecida en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

16. artikulua.– Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak izateko arriskua prebenitzea.

Artículo 16.– Prevención del riesgo de fraude, corrupción y conflictos de interés.

1.– Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakiaren bidez onartutako «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako eta interes-gatazkaren, finantzaketa bikoitzaren eta estatu-laguntzen eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuaren arloko betebeharrak betetzeko neurrien plana» osorik eta erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dutela adieraziko dute.

1.– Las personas que intervengan en el proceso de selección de los eventuales beneficiarios o en los procesos de verificación del cumplimiento de las condiciones declararán conocer y aceptar íntegramente y sin reservas los términos del «Plan de medidas para cubrir los requisitos antifraude, conflicto de interés, doble financiación y ayudas de estado y daño no significativo al medio ambiente exigidos en la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia», aprobado mediante Acuerdo de Consejo de Gobierno de 29 de marzo de 2022.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak eta/edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduera horietan Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten erakunde pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu beharko dute.

2.– A los efectos de lo dispuesto en el apartado anterior, estarán en todo caso obligados a conocer y aceptar el citado Plan de medidas antifraude el responsable del órgano competente para la concesión de la subvención, el personal que redacte las bases y/o convocatoria de la subvención, así como los expertos y miembros del comité que evalúen las solicitudes, incluyendo a toda aquella persona física perteneciente a entidades privadas que colaboren y asesoren a la Administración en tales actuaciones.

3.– Aurreko apartatuetan aipatutako pertsonek Interes-gatazkarik Ez Izatearen Adierazpena ere beteko dute, oinarri hauetan II. eranskin gisa jasotako ereduari jarraikiz, hala egin behar dela ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduko 61.3 artikuluan («Finantza Erregelamendua») eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeko 23. artikuluan.

3.– Las personas incluidas en los apartados precedentes cumplimentarán una Declaración de Ausencia de Conflicto de Intereses (DACI) conforme al modelo que se acompaña a estas bases como Anexo II considerando lo establecido en el artículo 61.3 del Reglamento (UE, Euratom) 2018/1046 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de julio de 2018 («Reglamento Financiero») y en el artículo 23 de la Ley 40/2015, de 1 octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

4.– Prozeduraren batean interes-gatazkak eragiteko arriskua dakarren kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute esku hartuko dena delako prozedura horretan. Norbaitek uste badu agian interes-gatazkaren bat dagoela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da.

4.– Las autoridades y el personal en quienes concurra alguna de las causas que pueda dar lugar a un conflicto de intereses se abstendrán de intervenir en los procedimientos afectados. Cuando se considere la posibilidad de que exista un conflicto de intereses, la persona afectada comunicará por escrito la situación al superior jerárquico y se elaborará un informe por los Servicios Jurídicos correspondientes a fin de adoptar la decisión que en su caso corresponda.

5.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan (III. maila), interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiei buruzko auditoria espezifikoak egin ahalko ditu.

5.– La Oficina de Control Económico por su cuenta o en colaboración con la IGAE (Nivel III) podrá llevar a cabo auditorías específicas sobre la existencia de medidas adecuadas para prevenir, detectar y corregir los conflictos de intereses.

6.– Behin interes-gatazka bat hautematen denean, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren legezko arauen eta barne-erregelamenduen araberako neurriak hartuko dira. Era berean, edozein kasutan, interes-gatazkako egoera argitaratu beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.

6.– Una vez sea detectado un conflicto de interés se adoptarán medidas de conformidad con las normas legales y reglamentos internos aplicables en cada caso. Asimismo, en todo caso, se deberá dar publicidad a la situación de conflicto de interés a los efectos de cumplir con el principio de transparencia.

17. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 17.– Recursos.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes de conformidad con lo dispuesto en los artículo 123 y 124 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o bien recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan berariaz aurreikusi gabeko alderdi orori aplikatzekoak izango zaizkio honako hauetan bildutako aurreikuspenak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa); Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra (azaroaren 17ko 38/2003 Legea); 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Dekretua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua); eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretua (abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

En todo aquello no previsto expresamente en la presente Orden serán de aplicación las previsiones contenidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.

En Vitoria-Gasteiz, a 16 de noviembre de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental