Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea

N.º 218, martes 15 de noviembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4951
4951

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. eta 2023. urteetan Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

RESOLUCIÓN de 3 de noviembre de 2022, del Viceconsejero de Cultura, por la que se conceden subvenciones para la realización, durante los años 2022 y 2023, de trabajos de investigación orientados al ámbito de la protección del Patrimonio Cultural Vasco.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez (ekainaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 117. zk.), 2022. eta 2023. urteetan Euskal Kultura Ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.

Por Orden de 8 de junio de 2022 del Consejero de Cultura y Política Lingüística, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 117, de 17 de junio, se regula la convocatoria de subvenciones para la realización durante los años 2022 y 2023 de trabajos de investigación orientados al ámbito de la protección del Patrimonio Cultural Vasco.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2022ko abuztuaren 4an egindako bileran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.

Tras el análisis de las solicitudes, y de conformidad con lo previsto en el artículo 14 de la convocatoria, la Comisión de Valoración, reunida el 4 de agosto de 2022, elaboró una Propuesta de Resolución.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 17. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau

Por todo ello, y a la vista de la propuesta formulada por la Comisión de Valoración, y de acuerdo con el artículo 17 de la mencionada Orden y demás disposiciones de general aplicación

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.

Primero.– Conceder a las personas solicitantes que se relacionan en el Anexo I subvenciones por los importes que se detallan.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Segundo.– Denegar la subvención solicitada a las personas que se relacionan en el Anexo II de esta Resolución por los motivos que en el mismo se indican.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Tercero.– Inadmitir las solicitudes que se detallan en el Anexo III, por los motivos expuestos en el mismo.

Laugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Cuarto.– Las personas beneficiarias propuestas quedan sometidas a las condiciones establecidas por la Orden reguladora y a cuantas otras que con carácter general rijan en el ámbito de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek 2022ko ekitaldian hasita egon beharko dute, edo ekitaldi horren barruan hasi beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2023ko urriaren 25a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.

Quinto.– Los proyectos objeto de subvención deberán haberse iniciado o iniciarse dentro del ejercicio 2022. El último día del plazo para su finalización será el 25 de octubre de 2023, sin que quepa el aplazamiento o ampliación del plazo de ejecución más allá de esas fechas.

Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:

Sexto.– El pago de la subvención se realizará del siguiente modo, de acuerdo con lo previsto en el artículo 20 de la Orden reguladora de la Subvención:

A) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.

a) Un primer pago por importe de 50 % de la subvención, en el momento de la concesión, de no mediar renuncia expresa.

B) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

b) El abono del otro 50 % se efectuará tras la justificación del gasto, al final de la vigencia de la subvención y previa presentación de la documentación requerida.

Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak Aginduaren 21. eta 23. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2022ko azaroaren 6 da, egun hori barne.

Séptimo.– La justificación y liquidación de las subvenciones concedidas se efectuará de conformidad con lo dispuesto en los artículos 21 y 23 de la Orden, respectivamente. En todo caso, la fecha límite de presentación de la documentación de justificación es el 6 de noviembre de 2023, incluído este.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Octavo.– Notificar la presente Resolución a las personas y entidades interesadas.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.

Noveno.– Publicar la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco de acuerdo con el artículo 49.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre, para su general conocimiento.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Resolución se podrá interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a la recepción de su notificación por las personas y entidades interesadas o, en su caso, de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 3a.

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de noviembre de 2022.

Kulturako sailburuordea,

El Viceconsejero de Cultura,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental