Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena

N.º 217, lunes 14 de noviembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4886
4886

132/2022 DEKRETUA, azaroaren 2koa, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua aldatzen duena. 1/2018 Dekretuaren bidez, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen da hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

DECRETO 132/2022, de 2 de noviembre, de modificación del Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan Formación Profesional Básica.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen du oinarrizko zein arau aplikatu behar diren ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan ikasleak onartzeko. Hezkuntza-administrazioen egitekoa da ikasleak onartzeko prozedura eta irizpideak arautzea, betiere errespetatuta aipatutako lege organikoan ezarritako lehentasun-irizpideak.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece las normas básicas de aplicación para la admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados. Corresponde a las Administraciones educativas regular el procedimiento y los criterios de admisión, respetando los criterios prioritarios establecidos en la Ley Orgánica anteriormente citada.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, 13. artikuluan, ikastetxeetara sarbidea izateko eskubidea bermatzen du, aurrez ezarritako plangintzaren baitan. Legeak adierazten du, halaber, arau bidez ezarriko dela ikasleak onartzeko bidea ikastetxeetan plaza nahikorik ez dagoenean, inongo diskriminaziorik egin gabe, ez araudian, ez eta ikasleak onartzeko jardunbidean ere.

Por otra parte, la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca, en su artículo 13, garantiza el derecho de acceso a los centros docentes en el marco de la planificación que se determine. Señala, asimismo, que reglamentariamente se regulará la admisión de alumnado para los casos en los que no existan plazas suficientes en cada centro, sin que pueda existir ningún tipo de discriminación en la regulación ni en el ejercicio de la admisión.

Bi legeetan ezarritakoa betez, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuak ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen du hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

En cumplimiento de lo dispuesto en ambas leyes, el Decreto 1/2018, de 9 de enero, regula la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan Formación Profesional Básica.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, zeinak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baitu, hainbat aldaketa egin ditu ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan ikasleak onartzeko irizpideei eta lehentasunari dagokienez (84. artikuluko 2. eta 7. apartatuak), bai eta onarpen-arauak aplikatzeari dagokionez ere (86. artikuluko 1. eta 2. apartatuak).

La Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, ha introducido diferentes cambios relativos a los criterios y preferencia en la admisión de alumnos y alumnas en centros públicos y concertados (artículo 84, apartados 2 y 7), así como en la aplicación de las normas de admisión (artículo 86, apartados 1 y 2).

Era berean, lege organiko horrek beharrezkoak diren neurriak hartu behar direla ezartzen du, gizarte- eta hezkuntza-egoera ahulean dauden ikasleekin prebentzioz jokatzeko, ikasle horien eskola-arrakasta bultzatze aldera, betiere partaidetza- eta inklusio-printzipioei jarraikiz, eta ziurtatuz ikasle horiek ez direla diskriminatuko eta segregatuko eta hezkuntza-sisteman sartzeko eta irauteko berdintasun eraginkorra bermatuko dela (71., 86. eta 87. artikuluak).

De igual forma, la citada Ley Orgánica introduce la necesidad de adoptar las medidas necesarias para actuar de forma preventiva con el alumnado en situación de vulnerabilidad socioeducativa con el objeto de favorecer su éxito escolar, rigiéndose por los principios de participación e inclusión y asegurando su no discriminación ni segregación y la igualdad efectiva en el acceso y la permanencia en el sistema educativo (artículos 71, 86 y 87).

Bestalde, urtarrilaren 9ko 1/2008 Dekretua aplikatzean lortutako esperientzia ikusita, beharrezkoak diren zenbait aldaketa egingo dira esparru hauetan: eskolatze-bermea (2. artikulua, 6. apartatua), onarpen-prozesuaren aplikazio-eremua (6.2 artikulua), onarpen-bermeen batzordeen osaera (15. artikuluaren azken paragrafoa), berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak eskolatzeko plazak erreserbatzea (20. artikulua) eta familia-unitateko kidetzat hartzea (25.3 artikulua).

Por otra parte, y a la vista de la experiencia obtenida en la aplicación del Decreto 1/2018, de 9 de enero, se realizan los cambios necesarios relativos a la garantía de escolarización (artículo 2, apartado 6), al ámbito de aplicación del proceso de admisión (artículo 6.2), composición de las Comisiones de garantías de admisión (artículo 15, último párrafo), a la reserva de plazas para la escolarización de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo (artículo 20) y de la consideración de miembro de la unidad familiar (artículo 25.3).

Azkenik, ahalbidetu egingo da muturreko prematuritatea edo prematuritate handia duten ikasleek, betiere Haur Hezkuntzako mailaren batean lehen aldiz sartzen direnek, adinagatik dagokiena baino beheragoko maila batean onartzeko eskaera egitea, gizartean eta hezkuntzan integra daitezen bultzatzeko; izan ere, prematuritateak eragina izan dezake haien heldutasun- eta ikaskuntza-prozesuan, dokumentu kliniko askotan deskribatzen den bezala. Arazo horiek eskola-bilakaeran areagotzen dira, batez ere haurra aurreikusita zegoen urtearen aurrekoan jaiotzen denean; kasu horretan, bidezkoa izango litzateke onarpena, zuzendutako adinari erreparatuz.

Por último, se facilita que el alumnado con prematuridad extrema o gran prematuridad que acceda por primera vez a alguno de los cursos de Educación Infantil solicite la admisión en un curso inferior al que le corresponda por edad de forma que se favorezca así su integración socioeducativa, ya que tal prematuridad puede afectar a su proceso madurativo y de aprendizaje, tal y como se describe en numerosos documentos clínicos; problemas que se agudizan en su evolución escolar, principalmente en aquellos casos en que el nacimiento se produce el año anterior al previsto, motivo por el cual sería procedente su admisión atendiendo a su edad corregida.

Hori dela eta, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren testua aldatu beharra dago, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Por lo antedicho, es necesario modificar el texto del Decreto 1/2018, de 9 de enero, para cumplir lo dispuesto en la citada Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre.

Dekretu hau izapidetzerakoan, eraginpeko sektoreak ordezkatzen dituzten antolakundeei entzun zaie, eta Euskadiko Eskola Kontseiluak emandako irizpena aztertu da.

En la tramitación de este Decreto se ha oído a las diferentes organizaciones representativas de los sectores afectados y se ha conocido el dictamen emitido por el Consejo Escolar de Euskadi.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuaren proposamenari jarraikiz, EAEko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, martxoaren 3ko 1/2022 Legeak arautzen dituen izapideak eginda (1/2022 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen bigarren aldaketa egitekoa) eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an egindako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, una vez realizados los trámites previstos en la Ley 1/2022, de 3 de marzo, de segunda modificación de la Ley 4/2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 2 de noviembre de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere:

Artículo único.– Se modifica el Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado, tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación, como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior, de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los Centros Públicos de Titularidad Municipal que impartan Formación Profesional Básica, en los siguientes términos:

Bat.– Paragrafo hau sartzen da 1. artikuluaren amaieran:

Uno.– Se incluye el siguiente párrafo al final del artículo 1.

«Dekretu honen ondorioetarako, ulertuko da "irakaskuntza" eta "irakaskuntzak" terminoek aurreko paragrafoan zerrendatutako bakoitzari egiten diotela erreferentzia».

«A efectos de este Decreto, los términos "enseñanza" y "enseñanzas" se entienden referidos a cada una de las enumeradas en el párrafo anterior.»

Bi.– Aldatu egiten da 2. artikuluaren 5. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Dos.– Se da nueva redacción al apartado 5 de artículo 2, que queda redactado como sigue:

«Ikastetxe batean onartua izateko, beharrezkoa izango da adinari buruzko eskakizunak betetzea, eta, hala badagokio, eskatutako etapa eta mailari dagozkien eskakizun akademikoak, indarrean den ordenamendu juridikoan eskatzen direnak. Hala ere, urte naturaleko azken lauhilekoan jaio diren eta muturreko prematuritateko edo prematuritate handiko baldintzak dituzten haurren kasuan, eskakizun hori malgutu egin daiteke, adinagatik dagokiena baino beheragoko maila batean sar daitezen, soilik Haur Hezkuntzako edozein mailatan lehen aldiz sartzen direnean. Horretarako, gurasoek edo tutoreek nahitaezko txosten medikoa aurkeztu beharko dute. Txosten hori kontuan hartuta, lurralde-ordezkariak, Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena ikusita, prozedura kasura egokitzen ote den eta haurraren eta familiaren eskubideak errespetatu ote diren baloratu beharko du, eta matrikulazioa baimenduko edo ukatuko du, onarpen-aginduetan adierazitakoa betez».

«Para ser admitido en un centro docente será necesario reunir los requisitos de edad y, en su caso, los requisitos académicos exigidos por el ordenamiento jurídico vigente para la etapa y nivel al que se pretende acceder. No obstante, se podrá realizar la flexibilización para la incorporación a un curso inferior al correspondiente por edad solo cuando se acceda por primera vez a cualquier nivel de Educación Infantil, en el caso de niños o niñas con condiciones de prematuridad extrema o gran prematuridad nacidos en el último cuatrimestre del año natural. Para ello, las madres, padres o personas tutoras deberán presentar el preceptivo informe médico. Teniendo en cuenta dicho informe, el Delegado o Delegada Territorial, visto el informe de Inspección Educativa que deberá valorar la adecuación del procedimiento al caso y si han sido respetados los derechos del niño o niña y de la familia, autorizará o denegará tal matriculación cumpliendo lo indicado en las correspondientes Órdenes de admisión.»

Hiru.– Ezabatu egiten da 2. artikuluaren 6. apartatua.

Tres.– Se suprime el apartado 6 del artículo 2.

Lau.– Ezabatu egiten da 6. artikuluaren 2. apartatua, bai eta 1. apartatuaren zenbaketa ere, zeina zenbakitu gabe geratzen baita.

Cuatro.– Se suprime el apartado 2 del artículo 6, así como la numeración del apartado 1 que queda sin numerar.

Bost.– Erantsi egiten da 6 bis artikulua, eduki honekin:

Cinco.– Se adiciona un nuevo artículo 6 bis, con el siguiente contenido:

«6 bis artikulua.– Ikastetxean jarraitzeko bermea.

«Artículo 6 bis.– Garantía de continuidad en el centro.

1.– Familiak hala nahi izan duelako edo ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko araudian aurreikusitako kasuren bat aplikatu delako ikastetxez aldatzen denean izan ezik, dekretu honen xede diren ikastetxeak derrigortuta daude ikasle guztiak eskolatuta edukitzera derrigorrezko hezkuntza amaitu arte, betiere ikastetxeak dagokion irakaskuntza, maila eta hizkuntza-eredua ematen baditu eta ikasgela bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko ikasle-kopuruaren mugak betetzen baditu.

1.– Salvo cambio de centro producido por voluntad familiar o por aplicación de alguno de los supuestos previstos en la normativa sobre derechos y deberes del alumnado, los centros objeto de este Decreto están obligados a mantener escolarizados a todos sus alumnos y alumnas hasta el final de la enseñanza obligatoria, siempre y cuando el centro imparta la enseñanza, curso y modelo lingüístico correspondiente y cumpla los límites mínimo y máximo de número de alumnos y alumnas por aula.

Itunpeko ikastetxeen kasuan, derrigorrezko irakaskuntzei buruzko bermeak aurrez itunduta zeuden irakaskuntzak baino ez ditu hartuko.

En el caso de centros docentes concertados, la garantía mencionada relativa a enseñanzas obligatorias incluirá, únicamente, las enseñanzas que estuviesen previamente concertadas.

2.– Hezkuntza-administrazioak ezarritako onarpen-prozeduraren arabera onartu diren ikastetxeko ikasleek derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzetan eskolatzeko bermea izango dute, baldin eta ikastetxeak irakaskuntza horiek ematen baditu, alde batera utzita, betiere, Batxilergoko Arteen modalitatea, hizkuntzen irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak eta kirol-irakaskuntzak.

2.– La garantía de escolarización en las enseñanzas no obligatorias alcanza al alumnado del centro admitido conforme al procedimiento de admisión establecido por la Administración educativa, para las enseñanzas que imparta dicho centro, excepto para la modalidad de Artes del Bachillerato, las enseñanzas de idiomas, las artísticas y las deportivas.

Itunpeko ikastetxeen kasuan, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzetan eskolatzeko bermeak aurrez itundutako irakaskuntza-unitateen gehikuntza baino ez du ekarriko.

En el caso de centros docentes concertados, dicha garantía de escolarización en enseñanzas no obligatorias únicamente conllevará incremento de unidades de las enseñanzas previamente concertadas.

3.– Ikastetxean jarraitzeko bermearen eskubidea duten ikasleen kopuruak eta ikastetxe-atxikipenagatik lehentasuna duten ikasleen kopuruak (hurrengo kapituluan aipatzen da hori) eragotziko balu ikasgela bakoitzeko gutxieneko ikasle-kopurua betetzea, dekretu honetan ikasleak onartzeko ezarritako irizpideak aplikatuko dira, ikastetxean plaza lor dezaketen ikasleak hautatzeko. Plazarik lortzen ez duten ikasleek beste ikastetxe batzuetan eskolatu beharra izango dute».

3.– En el caso de que el número de alumnos y alumnas con derecho a la garantía de continuidad en el centro y a la prioridad por adscripción de centro a que se refiere el capítulo siguiente impida que se cumpla el número mínimo de alumnado por aula, para la selección de quienes entre ellos pueden obtener plaza en el centro se aplicarán los criterios de admisión de alumnado establecidos en el presente Decreto. Los alumnos y alumnas que no obtengan plaza deberán escolarizarse en otros centros.»

Sei.– Gaztelaniazko bertsioan, aldatu egiten dira II. kapituluaren izenburua, 9. artikulua eta 15. artikuluaren b) letra, non termino hauek aldatzen baitira: «zonas de influencia», «zona de influencia» eta «zonas limítrofes»; horien ordez, honako hauek erabiliko dira, hurrenez hurren: «áreas de influencia», «área de influencia» eta «áreas limítrofes». Era berean, «zona» terminoaren ordez, «área» terminoa erabiliko da, eragin-eremuei edo eremu mugakideei buruz aritzean.

Seis.– En la versión en castellano, se modifican el título del capítulo II, el artículo 9 y la letra b) del artículo 15, en el sentido de sustituir los términos «zonas de influencia», «zona de influencia» y «zonas limítrofes» por los términos «áreas de influencia», «área de influencia» y «áreas limítrofes» respectivamente, así como el término «zona» por «área» cuando se refiere a las de influencia o limítrofes.

Zazpi.– Aldatu egiten da 9. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Siete.– Se modifica el apartado 1 del artículo 9, que queda redactado como sigue:

«1.– Hezkuntzako sailburuordeak, hezkuntzako lurralde-ordezkariek proposatuta, eragin-eremuak zedarrituko ditu, bai eta haien eremu mugakideak ere, bizileku bakoitza eragin-eremu batean sar dadin».

«1.– La Viceconsejera o Viceconsejero de Educación, a propuesta de las Delegadas o Delegados Territoriales de Educación, delimitará las áreas de influencia, así como las áreas limítrofes a las anteriores, de modo que cualquier domicilio quede comprendido en un área de influencia.»

Zortzi.– Aldatu egiten da 9. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Ocho.– Se modifica el apartado 2 del artículo 9, que queda redactado como sigue:

«2.– Eragin-eremuak eta eremu mugakideak ikastetxe bakoitzean ematen den modalitate eta irakaskuntza bakoitzerako zehaztuko dira. Eremu horien mapak edo xehetasunak eskuragarri egongo dira herritar guztientzat Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzeta».

«2.– La delimitación de áreas de influencia y limítrofes se realizará para cada una de las modalidades y enseñanzas que se impartan en el centro. Los mapas o las especificaciones que establezcan estas áreas estarán a disposición del público en las correspondientes Delegaciones Territoriales de Educación.»

Bederatzi.– Aldatu egiten da 15. artikuluaren azken paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

Nueve.– Se da nueva redacción al último párrafo del artículo 15, que queda redactado como sigue:

«Onarpen-bermeen batzordeek kide hauek izango dituzte: hezkuntza-administrazioaren ordezkariak; toki-administrazioarenak; dekretu honen xede diren ikastetxeenak, eta guraso, irakasle eta ikasleenak (Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleenak izan ezik). Hezkuntza-arloko eskumena duen saileko sailburuak ezarriko ditu, agindu baten bidez, batzordeen osaera eta erregulazioa. Batzorde horien osaerak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatu beharko du».

«Las Comisiones de Garantías de Admisión estarán integradas por representantes de la Administración educativa, de la Administración local, de los centros objeto de este Decreto, de los padres y madres, del profesorado, y del alumnado, con excepción del alumnado de Educación Infantil y de Educación Primaria. La composición y la regulación de estas comisiones se establecerán por Orden del Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de educación. La composición de estas comisiones deberá promover el principio de representación equilibrada de mujeres y hombres.»

Hamar.– Aldatu egiten da 16. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Diez.– Se da una nueva redacción al apartado 1 del artículo 16, que queda redactado como sigue:

«1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, dagokion aginduan zehazten den epean, eskatzaileen zerrenda argitaratuko da, bai eta onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda ere, baztertuak izateko arrazoiak zein izan diren adierazita.

«1.– Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, en el plazo que se determine en la Orden correspondiente, se hará pública la relación de solicitantes, así como la lista provisional de solicitantes admitidos y excluidos, con expresión del motivo de exclusión.

Informazio horretara sartzeko, aldez aurretik akreditazioa aurkeztuta, bide elektronikoa erabili beharko da, Hezkuntza Sailaren "Ikasgunea" atariaren bitartez (https://ikasgunea.euskadi.eus) edo, bestela, aurrez aurre, ikastetxeetako idazkaritzetan modu indibidualean sartuz eskatutako ikastetxeen, etapen, mailen eta hizkuntza-ereduen zerrendetara. Kasu batean zein bestean, sartu izana jasota geratuko da».

A esta información se accederá, previa acreditación, vía electrónica, en el portal del Departamento de Educación "Ikasgunea" (https://ikasgunea.euskadi.eus) o de forma presencial, mediante acceso individual en las secretarías de los centros educativos a los listados correspondientes a los centros, etapa, curso y modelo lingüístico que se haya solicitado. En ambos casos quedará constancia del acceso realizado.»

Hamaika.– Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

Once.– Se da una nueva redacción al artículo 17, que queda redactado como sigue:

«1.– Eskatzaileen behin-behineko zerrendaren aurka aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin betiko zerrenda argitaratuko da, dagokion aginduak ezartzen duen epean.

«1.– Una vez resueltas las reclamaciones presentadas a la lista provisional de solicitantes, se publicará, en el plazo que determine la Orden correspondiente, la lista definitiva de solicitantes admitidos y excluidos.

Informazio hori eskuratzeko, aurreko artikuluan adierazitako prozedura eta baldintzak bete beharko dira.

A dicha información se accederá mediante el procedimiento y en las condiciones indicadas en el artículo anterior.

2.– Ikastetxeek, halaber, itxarote-zerrenda erabiliko dute, behar bezala ordenatuta, onartuen zerrendan gerta litezkeen hutsuneak betetzeko. Itxarote-zerrenda duten ikastetxe eta mailetan, ikasturtea hasi aurretik gertatzen diren bajak banan-banan eskainiko zaizkie zerrenda horretako ikasleei, han duten hurrenkerari jarraituz. Aldaketa guztiak berehala erregistratuko dira hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren aplikazio informatikoan, arauz ezarritako prozeduraren arabera».

2.– Los centros utilizarán la lista de espera, convenientemente ordenada, para cubrir las vacantes que se pudieran producir en la lista de personas admitidas. En los centros y niveles en los que haya lista de espera, las bajas producidas antes del comienzo del curso deberán ser ofertadas, sucesivamente, a los alumnos y alumnas de esta lista en el orden en el que se encuentren. Todos los cambios se registrarán inmediatamente en el correspondiente aplicativo informático del Departamento competente en materia de educación, por el procedimiento que reglamentariamente se establezca.»

Hamabi.– Erantsi egiten da 17 bis artikulua, eduki honekin:

Doce.– Se adiciona un nuevo artículo 17 bis, con el siguiente contenido:

«17 bis artikulua.– Prozeduran parte hartzen duten pertsonek baremoan lortutako puntuazioaren banakapenari eta onarpen-lehentasunei buruzko datuetara izan beharreko sarbidea.

«Artículo 17 bis.– Acceso a datos relativos a las preferencias de admisión y al desglose de la puntuación obtenida en el baremo por las personas participantes en el procedimiento.

Baremazioa egin behar izan den kasuetan, eskatzaileek beren puntuazio banakatura sartzeko aukera izango dute, bai eta ikastetxe, maila eta eredu berean puntuazio handiagoa lortu duten eskatzaileenetara ere. Era berean, ikastetxe, maila eta eredu bereko gainerakoen puntuazio osoaren berri jaso ahal izango dute.

En los casos en que haya sido necesario baremar, los solicitantes tendrán acceso a su puntuación desglosada, así como a la de aquellos solicitantes que han obtenido mayor puntuación en el mismo centro, nivel y modelo. Del mismo modo, podrán conocer la puntuación total de los demás concurrentes al mismo centro, nivel y modelo.

Hori horrela izan arren, bereziki babestu beharreko datu pertsonalak biltzen dituzten baremazio-irizpideak kontzeptu berean taldekatuko dira».

No obstante lo anterior, se agruparán los criterios de baremo en el que concurran datos personales de especial protección bajo un único concepto.»

Hamahiru.– Aldatu egiten da 20. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

Trece.– Se da nueva redacción al artículo 20, que queda redactado como sigue:

«20. artikulua.– Berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak eskolatzeko plazak erreserbatzea.

«Artículo 20.– Reserva de plazas para la escolarización del alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo.

1.– Dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren ikastetxe guztiek gorde beharko dituzte, ohiko zein ezohiko ebaluazioek eragindako aurreinskripzio eta matrikulen epea amaitu arte, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehaztutako plazak, berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak eskolatzeko. Premia horien artean egongo dira, besteak beste, atzerapen ebolutiboak eragindakoak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak eragindakoak, arreta- edo ikaskuntza-nahasmenduak eragindakoak, ikaskuntza-hizkuntzaren ezjakintasun larriak eragindakoak, gizarte- eta hezkuntza-egoera ahulean egoteak eragindakoak, adimen-gaitasun handiak izateak eragindakoak, hezkuntza-sisteman berandu sartu izanak eragindakoak, edo baldintza pertsonalek edo eskola-historiak eragindakoak. Itxarote-zerrenden indarraldia amaitu arte gordeko dira plazak.

1.– Todos los centros docentes incluidos en el ámbito de aplicación de este Decreto deberán reservar, hasta el final del periodo de preinscripción y matrículas, derivadas tanto de la evaluación ordinaria como extraordinaria, las plazas que determine el Departamento competente en materia de educación, para la escolarización de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo, incluyendo entre estas las producidas por retraso madurativo, por trastornos del desarrollo del lenguaje y la comunicación, por trastornos de atención o de aprendizaje, por desconocimiento grave de la lengua de aprendizaje, por encontrarse en situación de vulnerabilidad socioeducativa, por sus altas capacidades intelectuales, por haberse incorporado tarde al sistema educativo o por condiciones personales o de historia escolar. La reserva de plazas se mantendrá hasta el fin de vigencia de las listas de espera.

2.– Ikasleak onartzeko prozesua hasi baino lehen, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak –horretarako ezarriko diren organoek aholkatuta, hala badagokio– zehaztuko du zenbat plaza erreserbatu beharko duen ikastetxe bakoitzak halako ikasleentzat maila eta hezkuntza-etapa bakoitzean. Betiere, halako ikasleak modu orekatuan banatuko dira funts publikoekin babestutako ikastetxe guztien artean, hezkuntza-sisteman behar bezala txertatzen laguntzen duten baldintzak izan ditzaten».

2.– El número de plazas que cada centro debe reservar en cada curso y etapa educativa a este alumnado será determinado, antes del inicio del correspondiente proceso de admisión, por el Departamento competente en materia de educación, con la asesoría, en su caso, de los órganos que se establezcan al efecto. En cualquier caso, se procurará una distribución equilibrada de este alumnado entre todos los centros sostenidos con fondos públicos, en condiciones que favorezcan su inserción en el sistema educativo.»

Hamalau.– Aldatu egiten dira 21. artikuluaren izenburua eta 1. apartatua, eta honela geratzen dira idatzita:

Catorce.– Se da nueva redacción al título y al apartado 1 del artículo 21, que quedan redactados como sigue:

«21. artikulua.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzea.

«Artículo 21.– Escolarización del alumnado que presente necesidades educativas especiales.

1.– Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 73. artikuluarekin bat etorriz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak lege horren 74. eta 75. artikuluetan adierazitakoaren arabera eskolatuko dira».

1.– La escolarización del alumnado que presente necesidades educativas especiales, de conformidad con el artículo 73 de la Ley Orgánica 2/2006 de Educación, se realizará conforme señalan los artículos 74 y 75 de la citada Ley.»

Hamabost.– Aldatu egiten dira 22. artikuluaren a) eta b) letrak, eta honela geratzen dira idatzita:

Quince.– Se da nueva redacción a los apartados a) y b) del artículo 22, que quedan redactados como sigue:

«a) Haur Hezkuntzako (lehenengo zikloko hirugarren mailatik aurrera) eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleak eskola-plazarik gabe egotea onartzeko prozesu arrunta bukatu ondoren, prozesu horretan parte ez hartzeagatik.

«a) Alumnado de Educación Infantil (a partir del tercer curso del primer ciclo) y de educación obligatoria sin plaza escolar una vez finalizado el proceso ordinario de admisión, por no haber participado en el mismo.

b) Haur Hezkuntzako (lehenengo zikloko hirugarren mailatik aurrera) eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleak hezkuntza-sisteman berandu sartzea».

b) Incorporación tardía al sistema educativo de alumnado de Educación Infantil (a partir del tercer curso del primer ciclo) y de educación obligatoria.»

Hamasei.– Aldatu egiten da 23. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Dieciséis.– Se da nueva redacción al apartado 1 del artículo 23, que queda redactado como sigue:

«1.– Onartzeko prozesu arruntetik kanpo ikasleak onartzeko prozedura, aurreko artikuluan adierazitako hezkuntza-etapetan, berdina izango da ikastetxe guztietan, eta hezkuntza-arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu baten bidez arautuko da.

«1.– El procedimiento de admisión de alumnado fuera del proceso ordinario de admisión, en las etapas educativas señaladas en el artículo anterior será común para todos los centros y será regulado mediante Orden del Consejero o Consejera del departamento competente en materia de educación.

Une bakoitzean egondako plazak kontuan hartuz, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak, kasu bakoitzean ezarritako organoen bidez, erabakiko du zer ikastetxetan –publikotan nahiz itunpeko pribatutan– eskolatuko diren aurreko artikuluan jasotako egoeraren batean dauden ikasleak eta, betiere, ikasle horien guraso eta tutoreei entzun ondoren. Kasu orotan, familiaren lehentasunez eta ikaspostuen erabilgarritasunaz gain, kontuan eduki beharko dira beste faktore batzuk, eskola-plangintzari eta orekari lotuak, ikastetxeen artean aniztasuna banatzeko.

La escolarización del alumnado que se encuentre en los supuestos contemplados en el artículo anterior se hará, teniendo en cuenta las plazas disponibles en ese momento, en los centros docentes, tanto públicos como privados concertados, que determine el departamento competente en materia de educación por medio de los órganos que se determinen en cada caso y una vez oídos los padres, madres, tutores o tutoras legales de dichos alumnos y alumnas. En todos los casos, además de las preferencias de la familia y la disponibilidad de puestos escolares, se deberán tener en cuenta otros factores ligados a la planificación escolar y al equilibrio en la distribución de la diversidad entre los distintos centros.

Eskolatze-eskaera egiten bada familia-unitateak etxez edo udalerriz aldatu behar duelako –gurasoek edo legezko tutoreek nahitaez mugitu behar izatearen ondorioz–, familiako kideetako edozein desgaitu egin delako edo genero-indarkeriagatik edo terrorismo-ekintzengatik bizilekuz aldatu behar duelako, eskatzailea eskolatuko da, lehentasunez, gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuari edo lantokiari dagokion eragin-eremuan dagoen ikastetxe batean, edo, eskatzailea adinez nagusia bada edo legez emantzipatua badago, haren bizilekuari edo lantokiari dagokion eragin-eremuko ikastetxe batean.

En el caso de que la solicitud de escolarización venga motivada por traslado de la unidad familiar debido a la movilidad forzosa o cambio de municipio de cualquiera de los padres, madres o tutores legales, una discapacidad sobrevenida de cualquiera de los miembros de la familia o a un cambio de residencia derivado de actos de violencia de género o terrorismo, la persona solicitante deberá ser prioritariamente escolarizada en algún centro cuya área de influencia corresponda al domicilio o al lugar de trabajo de alguno de sus padres, madres o tutores legales, o a su propio domicilio o lugar de trabajo en el caso de que la persona solicitante sea mayor de edad o esté legalmente emancipada.

Ikastetxe-aldaketa gertatzen bada eskola-elkarbizitza kaltegarria zuzentzeko neurriak aplikatzearen ondorioz, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak beharrezkoa den informazioa helaraziko dio ikastetxe hartzaileari, ikasleak ikastetxe berrian integratzea errazte aldera; horrekin batera, praktikan jarri beharreko neurri sorta helaraziko dio».

En el caso de que el cambio de centro se produzca como consecuencia de la aplicación de medidas correctoras de una convivencia escolar desfavorable, el Departamento competente en materia de educación facilitará al centro receptor la información pertinente para favorecer la integración del alumno o alumna en su nuevo centro, así como la relación de medidas que en tal sentido deban ponerse en práctica.»

Hamazazpi.– Aldatu egiten da 24. artikuluaren azken paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

Diecisiete.– Se da nueva redacción al último párrafo del artículo 24, que queda redactado como sigue:

«Prozesu arruntetik kanpo ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen aginduak ezarriko ditu batzorde horien osaera eta erregulazioa».

«La Orden que regule el procedimiento de admisión del alumnado fuera del proceso ordinario de admisión, establecerá la composición y la regulación de estas Comisiones.»

Hemezortzi.– Aldatu egiten da 25. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Dieciocho.– Se da nueva redacción al apartado 2 del artículo 25, que queda redactado como sigue:

«2.– Ikastetxean eskabide guztiei erantzuteko adina plaza ez badago, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren II. tituluaren III. kapituluan eta dekretu honen eranskinean jasotako puntuazio-baremoan ezarritako irizpide eta arauen arabera onartuko dira ikasleak.

«2.– En el caso de que en el centro docente no existan plazas suficientes para atender todas las solicitudes, la admisión se regirá por los criterios y normas establecidas en el capítulo III del título II de la Ley Orgánica 2/2006, de Educación, y en el baremo de puntuación incluido en el anexo al presente Decreto.

– Anai-arrebak matrikulatuta izatea ikastetxean.

– Existencia de hermanas o hermanos matriculados en el centro.

Ikasleak ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta dituela ulertuko da, baldin eta anai-arreba horiek dekretu honetan araututako onarpen-prozesuaren mende dagoen irakaskuntza edo maila bateko ikasketak egiten badituzte eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeetan, onarpen-eskabidea aurkezten den unean.

Se entenderá que un alumno o alumna tiene hermanas o hermanos matriculados en el centro cuando estos cursen estudios de una enseñanza y nivel sometido al proceso de admisión regulado por el presente Decreto en el centro solicitado o en centros adscritos al mismo en el momento en el que se presenta la solicitud de admisión.

– Ikaslearen familia-bizilekuaren hurbiltasuna edo haren aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokiaren hurbiltasuna, edo, ikasleak lan egiteko legezko adina badu, haren lantokiaren gertutasuna.

– Proximidad del domicilio familiar del alumno o alumna o del puesto de trabajo de su padre, madre, tutor o tutora legal o, alternativamente, de su propio puesto de trabajo si tiene edad legal de trabajar.

Eskaera egiteko unean ikaslea adinez nagusia bada edo legez emantzipatuta badago, ikasle eskatzailea bera bizi den tokia hartuko da familia-bizilekutzat. Eskaera egiteko unean ikaslea adingabea bada eta ez badago legez emantzipatuta, familia-bizilekutzat hartuko da ikaslea aitarekin edo amarekin edo legezko tutorearekin bizi den tokia.

Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es mayor de edad o se encuentra legalmente emancipado o emancipada, se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida la propia persona solicitante. Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es menor de edad y no se encuentra legalmente emancipado o emancipada, se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida el alumno o alumna con su padre o con su madre o con su tutor o tutora legal.

Familia-harreran, aurreadopzioan edo adopzioan dagoen ume bat baldin bada, ikaslearen bizilekutzat hartuko da egoera horietan hartu duten pertsonena.

En el caso de un niño o niña en situación de acogimiento familiar, preadopción o adopción podrá acreditarse como domicilio del alumno o alumna el de las personas que lo tengan en las situaciones anteriormente citadas.

Eskatzailearen lantokia edo aitarena, amarena edo legezko tutorearena ikastetxetik hurbil egoteagatik lortutako puntuazioa ez da bateragarria izango bizilekuaren hurbiltasunari dagokionarekin, ez eta ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean lan egiteagatik lortutako puntuazioarekin ere.

La puntuación por proximidad al centro docente del lugar de trabajo de la persona solicitante o de su padre, madre, tutor o tutora legal, será incompatible con la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio y con la puntuación correspondiente al hecho de que el padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna trabaje en el centro solicitado.

– Familia-unitatearen urteko errenta.

– Renta anual de la unidad familiar.

Atal honetan baloratuko da, errenta horrez gain, eskatzailea ez den seme-alaba adingabeen kopurua; hain zuzen ere, diru-sarrerak familia-unitateko kideen kopuruarekin haztatzeko.

En este apartado se valorará asimismo el número de hijos o hijas menores de edad distintos de la persona solicitante, como forma de ponderar los ingresos con el número de miembros de la unidad familiar.

Administrazio publikoren baten tutoretzapean egonez gero, eskatzaileari puntuaziorik gorena emango zaio atal honetako kontzeptu guztietan.

En los supuestos de tutela de alguna Administración pública, se asignará a la persona solicitante la máxima puntuación posible en todos los conceptos de este apartado.

Familia-unitatetzat ulertuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten foru-arauetan edo estatuko arauetan ezarritakoa. Horretaz gainera, familia-unitatetzat hartuko da onarpen-eskaeraren helburu den adingabea, familia-liburuan ageri diren gurasoekin batera, non eta ez den egiaztatzen, hitzarmen arautzaile baten bidez, adingabearen zaintzaren gaineko ardura banatuta dagoela.

Se entenderá por unidad familiar la establecida en las correspondientes normas forales o estatales reguladoras del impuesto sobre la renta de las personas físicas. Adicionalmente tendrá la consideración de unidad familiar el o la menor para quien se solicita la admisión junto con los progenitores que figuran en el libro de familia salvo que se acredite mediante convenio regulador una responsabilidad separada sobre la custodia del o de la menor.

Ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero, edo izatezko bikotearen elkarbizitza deseginez gero, baremoa aplikatzerakoan, ikaslearen zaintza ebazpen judizial irmo bidez edo hitzarmen arautzaile bidez esleitua duenaren errenta baino ez da aintzat hartuko. Berdin jokatuko da tutoretza judizialaren, familia-harreraren edo antzeko babes-neurrien kasuan, halakoetan gurasoak ez diren beste pertsona fisiko batzuen esku geratzen baita ikasle adingabearen zaintza.

En los casos de nulidad matrimonial, separación, divorcio o disolución de la convivencia en pareja de hecho, para la aplicación del baremo correspondiente se considerarán únicamente las rentas de quien ostente, por resolución judicial firme o convenio regulador, la custodia del alumno o alumna. De igual modo se procederá en los supuestos de tutoría judicial, acogimiento familiar o medidas análogas de protección, que conlleven el ejercicio de la custodia del alumno o alumna menor de edad por persona física distinta de sus progenitores o progenitoras.

– Ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak ikastetxean lan egitea.

– Existencia de padre, madre, tutor o tutora legal que trabajen en el centro.

Ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak ikastetxean lan egiten duela ulertuko da, baldin eta, onarpen-eskaerak aurkezteko epean, eskatu den ikastetxeko edo hari atxikitako ikastetxe bateko berezko irakaslea edo irakasle ez den langilea bada, administrazio publikoko funtzionario gisa edo lan-kontratudun gisa, ikastetxe horretan behin betiko destinoa izan zein behin-behinekoa izan. Ez da joko aitak, amak edo legezko tutoreak ikastetxean lan egiten duenik, baldin eta ikastetxe horretan zerbitzuak ematen dituen kanpoko enpresa bateko langilea bada.

Se entenderá que un alumno o alumna tiene padre, madre, tutor o tutora legal que trabaja en el centro cuando en el plazo de presentación de las solicitudes de admisión estos formen parte del personal docente o no docente propio del centro solicitado o de centros adscritos al mismo, sean personal con contrato laboral o funcionarios o funcionarias de la administración pública con destino provisional o definitivo en dicho centro. No se considerará que el padre, madre, tutor o tutora legal trabaja en el centro cuando forme parte del personal de una empresa externa que preste servicios en dicho centro.

– Ikasleak desgaitasuna izatea edo desgaitasuna ikaslearen aitak, amak, legezko tutoreak edo anai-arrebaren batek izatea.

– Discapacidad en el alumno o alumna o en su padre, madre, tutor o tutora legal o en algún hermano o hermana.

Atal horri dagokion puntuazioa emango da, baldin eta desgaitasuna % 33koa edo hortik gorakoa baldin badu lehenago aipatutako pertsona horietako edozeinek. Nahiz eta bi edo gehiago izan desgaitasuna duten eta, hortaz, kontzeptu honengatik puntuazioa lortzeko aukera ematen duten pertsonak, haietako bakar batengatik baino ez dira emango puntuak.

La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por la existencia de una discapacidad igual o superior al 33 % en cualquiera de las personas arriba mencionadas. Aunque concurra la situación de discapacidad en dos o más de las personas que dan derecho a la puntuación por este concepto, la puntuación se otorgará por una sola de ellas.

– Familia-unitatea lekuz aldatzea honako arrazoi hauengatik: nahitaez mugitu beharra, azken urtean familiako kideetako edozein desgaitu izana, edo genero-indarkeriaren edo terrorismo-ekintzen ondoriozko bizileku-aldaketa.

– Traslado de la unidad familiar debido a movilidad forzosa, discapacidad sobrevenida en el último año de cualquiera de los miembros de la familia o cambio de residencia derivado de actos de violencia de género o terrorismo.

– Familia ugariko kide izatea.

– Pertenencia a familia numerosa.

– Guraso bakarreko familia bateko kide izatea.

– Pertenencia a familia monoparental.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egotea.

– Situación de acogimiento familiar del alumno o alumna solicitante.

– Erditze anizkoitzean jaio izana.

– Nacimiento de parto múltiple.

– Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenaren edo eskola-kontseiluaren ustez garrantzitsuak diren bestelako egoerak.

– Otras circunstancias relevantes apreciadas por el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar del centro.

Irizpide objektiboak ezarri beharko dira puntuazio hori emateko. Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak edo eskola-kontseiluak onartuko ditu irizpide horiek eta haiek egiaztatzeko baldintzak, eta haien berri emango da eskabideak aurkezteko epea hasi aurretik.

Los criterios por los que se otorgue en cada caso esta puntuación deberán ser objetivos. Tanto estos como los requisitos para su acreditación serán aprobados por el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar del centro y hechos públicos con anterioridad al comienzo del periodo de entrega de solicitudes.

Puntuak kontzeptu bakar batengatik edo hainbatengatik eman daitezke. Hainbat irizpiderengatik ematen direnean, puntuak horien artean banatu ahal izango dira, edo zuzenean eman, horietako bat betetzen bada.

La puntuación podrá otorgarse por uno o por varios conceptos. Cuando se otorgue por varios conceptos podrá repartirse entre los mismos o bien otorgarse si se cumple uno cualquiera de ellos.

Puntuazio hori emateko irizpideak ezberdinak izan daitezke hezkuntza maila bakoitzean.

Los criterios para otorgar esta puntuación podrán ser diferentes para cada uno de los cursos o niveles educativos.

Atal honetako puntuak emateko irizpideen artean, baremoaren beste ataletan aintzat hartutako kontzeptuak ere egon daitezke. Hartara, kontzeptu horiengatik ematen den puntuazioa gehituko da.

Entre los criterios por los que se otorgue la puntuación correspondiente a este apartado se podrán incluir uno o varios de los conceptos correspondientes a los otros apartados del baremo, cuya puntuación se verá incrementada de esta forma en la cantidad que se determine.

Atal honetarako onartuko diren irizpideen artean, ezingo da inolaz ere ezarri jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan edo iritzian oinarritutako irizpide diskriminatzailerik. Halaber, ezingo da punturik eman horretarako berariaz deitutako proba edo azterketen emaitzen bidez.

Entre los criterios aprobados para este apartado no podrán establecerse, en ningún caso, criterios discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión u opinión, ni podrá otorgarse puntuación alguna condicionada al resultado de pruebas o exámenes específicamente convocados al efecto.

– Ikastetxeko bazkide kooperatibista izatea.

– Condición de socio o socia cooperativista del centro.

– Batxilergoko irakaskuntzetan, espediente akademikoa (DBHn amaitutako azken mailari dagokiona).

– En las enseñanzas de Bachillerato, expediente académico (referido al último curso de ESO finalizado).

– Ikaslea, ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima izatea.

– Condición de víctima de violencia de género de la alumna o alumno, madre o tutora legal.

Genero-indarkeriaren biktima izatearen baldintza egiaztatzeko, Genero Indarkeriaren Aurka Babes Integrala Emateko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan aipatutako moduetatik edozein erabili ahal izango da.

Se acreditará esta condición de alguna de las formas contempladas en el artículo 23 de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección integral contra la Violencia de Género.

– Ikaslea, ama, aita edo legezko tutorea terrorismoaren biktima izatea».

– Condición de víctima del terrorismo del alumno o alumna, madre, padre o tutora o tutor legal.»

Hemeretzi.– Aldatu egiten da 25. artikuluaren 3. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Diecinueve.– Se da nueva redacción al apartado 3 del artículo 25, que queda redactado como sigue:

«3.– Baremoaren irizpide horietako edozeini dagokion puntuazioa ematerakoan, anai-arrebatzat joko dira, era berean, familia-unitatean familia-harrera egoeran, aurreadopzioan edo legez eratutako adopzioan dauden adingabeak. Era berean, ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da ikaslearen guraso bietako edonoren legezko bikotea den pertsona. Pertsona horren seme-alabak ere anai-arrebatzat hartuko dira, ikaslearekin batera bizi badira».

«3.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a cualquiera de los criterios del baremo, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de acogimiento familiar, preadopción o adopción legalmente constituida dentro de la misma unidad familiar. Asimismo, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja de cualquiera de los dos progenitores de dicho alumno o alumna. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con este o esta.»

Hogei.– Aldatu egiten da 25. artikuluaren 4. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Veinte.– Se da nueva redacción al apartado 4 del artículo 25, que queda redactado como sigue:

«4.– Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak edozein administrazio edo organismo publikori eskatu ahal izango dio –dena delako gaiaren arabera eskumena duenari betiere– eskatzaileak baremoko edozein irizpideri buruz alegatu dituen datuak egiaztatzeko, baldin eta datu horiek kontuan hartu behar badira eskabidearen baremazioan. Interesdunak adierazi badu egiaztapen horren aurka dagoela, edo egiaztatu beharreko datua adostasun espresua eskatzen duen lege batek babesten badu, baimen hori eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio baimena eman ezean edo egoera hori frogatzen duen balio juridikoko justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion irizpidearen arabera legokiokeen puntuazioari uko egingo diola».

«4.– El Departamento competente en materia de educación podrá solicitar a cualquier Administración u organismo público que sea competente en función de la materia de que se trate, la verificación de los datos relativos a cualquier criterio del baremo que hayan sido alegados por la persona solicitante para ser tenidos en cuenta en la baremación de su solicitud. En caso de que la persona interesada haya manifestado su oposición a tal verificación, o de que el dato objeto de comprobación esté protegido por una Ley que requiera su consentimiento expreso, se le solicitará dicho consentimiento con la advertencia de que, si no lo concede o no entrega la documentación justificativa con validez jurídica que demuestre tal situación, renuncia a la puntuación que le pudiera corresponder por el criterio correspondiente.»

Hogeita bat.– Aldatu egiten da 25. artikuluaren 5. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

Veintiuno.– Se da nueva redacción al apartado 5 del artículo 25, que queda redactado como sigue:

«5.– Berdinketarik gertatuz gero, lehentasunezko irizpideak eta irizpide osagarriak aplikatuz ebatziko dira, ezarritako hurrenkeraren arabera eta berdinketa hausten den unera arte, baremoko hurrenkeraren arabera. Berdinketak bere horretan badirau, ausazko prozedura bat erabiliko da berdinketa hausteko. Prozedura hori ikasleak onartzeko prozesuan erabilitako aplikazio informatikoaren bidez egingo da.

«5.– Los empates que, en su caso, se produzcan se dirimirán aplicando, en el orden establecido y hasta el momento en que se produzca el desempate, los criterios prioritarios y complementarios por el orden en que aparecen en el baremo. De mantenerse el empate se desempatará conforme a un procedimiento aleatorio que será efectuado a través de la aplicación informática utilizada para la realización del proceso de admisión del alumnado.

Familia berekoak ikastetxe berera joatea ahalbidetzeko, bi anai-arreba irakaskuntza berean daudenean eta baremo-puntuazio bera dutenean, ausazko prozeduran emaitza okerrena lortu duen anai-arreba emaitza onena atera duenaren ondoan jarriko da zerrendan, hurrengo postuan».

A fin de facilitar el agrupamiento familiar en un mismo centro, en el caso de que dos hermanos o hermanas concurran a una misma enseñanza y cuenten con idéntica puntuación de baremo, el hermano o hermana que haya obtenido un peor resultado en el procedimiento aleatorio será colocado en la lista en el puesto inmediatamente siguiente al que corresponda al hermano o hermana con mejor resultado en dicho procedimiento aleatorio.»

Hogeita bi.– Aldatu egiten da eranskina, eta honela geratzen da idatzita:

Veintidós.– Se da nueva redacción al anexo, que queda redactado como sigue:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 2an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 2 de noviembre de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental