Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala

N.º 211, viernes 4 de noviembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
4713
4713

AGINDUA, 2022ko urriaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairu eskuragarriari buruzkoa.

ORDEN de 14 de octubre de 2022, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre el alquiler asequible.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak (etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa), besteak beste honako hau arautzen du: etxebizitzaren arloko eskumena duen sailak edo entitate sustatzaile pribatuek etxebizitzak nahiz zuzkidura-bizitokiak alokairuan esleitzeko prozedura.

La Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del registro de solicitantes de vivienda y de los procedimientos para la adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotacionales de Régimen Autonómico, regula, entre otras cuestiones, la adjudicación de viviendas en alquiler, tanto de las viviendas y alojamientos dotacionales por parte del departamento competente en materia de vivienda como por parte de las entidades promotoras privadas.

Euskadin alokairuan bizi diren familien erdiek babes publikoko mailaren bat dute gaur egun, izan parke publikoko etxebizitza bat edo errenta ordaintzeko laguntzaren bat. Horri esker, Europako babes-eskala handietan gaude.

Uno de cada dos hogares en alquiler en Euskadi cuenta hoy en día con algún nivel de protección pública, ya sea por disponer de una vivienda del parque público o por contar con una ayuda al pago de la renta. Y esto nos sitúa en escalas elevadas a nivel europeo.

Etxebizitzak eta prestazioak esleitzeko politikek egoera txarrenean dauden pertsonak eta taldeak izan dituzte helburutzat, hau da, urtean 12.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak; horiek dira, izan ere, Etxebiden etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda daudenen % 56.

Las políticas desarrolladas en adjudicación de vivienda y prestaciones, se han centrado en las personas y grupos más desfavorecidos, básicamente, los que tienen ingresos inferiores a los 12.000 euros anuales, que son el 56 % de los inscritos en Etxebide como demandantes de vivienda en alquiler.

Halaber, urtean 21.000 eurora arteko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonei eta familiei aukera eraginkorrak eskaintzen zaizkie etxebizitza eskuratzeko, Biziguneren eta antzeko programen bidez, haiek ere alokairu soziala eskuratzeko ekimen publikoaren xede-kolektiboak baitira.

También se están arbitrando posibilidades efectivas de acceso para las personas y hogares con unos niveles de ingresos ponderados de hasta 21.000 euros anuales que son también colectivos diana de la iniciativa pública de acceso al alquiler social a través de programas como Bizigune.

Hala ere, badago beste biztanle-multzo esanguratsu bat, egiazki egungo babes-esparrutik kanpo geratzen dena, nahiz eta etxebizitza bat lortzeko zailtasun larriak izan: 7.000 familia-unitate baino gehiago dira, Etxebiden alokairu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak, eta urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenak.

Sin embargo, existe otro significativo segmento de la población que queda fuera del marco de protección actual en términos reales, pero que también tiene graves dificultades para conseguir una vivienda. Se trata de las más de 7.000 unidades familiares, demandantes de alquiler registrados en Etxebide, que tienen unos ingresos anuales entre 21.000 y 39.000 euros.

Izan ere, gure ustez, alokairu eskuragarria behar duten beste gizarte-sektore batzuei ere zabaldu behar dizkiegu ateak, inola ere alde batera utzi gabe baliabide gutxien duen kolektiboari eman beharreko lehentasunezko arreta, kontuan izanda, gainera, kolektibo horrek epe laburrean esku-hartze bereziak beharko dituela, pandemiaren ondorio negatiboak direla eta.

Consideramos que, sin abandonar en absoluto la atención prioritaria al colectivo con menos recursos, que además requerirá de intervenciones reforzadas a corto plazo por los negativos efectos de la pandemia, también debemos abrir puertas para atender a sectores sociales que requieren de un alquiler asequible.

Uste sendo hau bat dator Europako Parlamentuak berriki eman duen txosten baten («Etxebizitza eskuragarria bermatzeko politikak») ondorioetako batekin.

Esta convicción está en sintonía con una de las conclusiones del reciente informe del Parlamento Europeo titulado «Políticas para asegurar el acceso a una vivienda asequible».

Ondorio horretan, hain zuzen ere, aholkatzen dute etxebizitza sozialaren eta eskuragarriaren inguruko jarduketak (egun «egoera txarrenean dauden gizarte-taldeetara» mugatzen direnak) hedatu daitezela «biztanle-talde zabalagoetara (hala nola, klase ertain-baxuetara), etxebizitzaren merkatu pribatuak ez baititu asetzen haien premiak». Txostenak gaineratzen duenez, politika horrek «askotarikoagoak diren gizarte-komunitateak sustatuko lituzke, eta gizarte-segregazioaren arazoari aurre egiten lagunduko luke».

En ella se recomienda extender las actuaciones en vivienda social y asequible, ahora limitadas a «los grupos socialmente menos favorecidos», a «grupos más amplios de la población (como, por ejemplo, las clases medias-bajas), cuyas necesidades no se están viendo satisfechas por el mercado privado de la vivienda». Una política, añade, que «promovería la existencia de comunidades socialmente más diversas y contribuiría a afrontar el problema de la segregación social».

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian aukera hau jasotzen da: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak agindu bidez arau dezake 15.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko aukera. Alokairu eskuragarria deitzen dio horri.

La disposición adicional duodécima de la Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021 incluye la posibilidad de que el Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes regule mediante orden el acceso a las viviendas de protección oficial de las personas o unidades convivenciales con ingresos ponderados entre 15.000 y 39.000 euros al que denomina alquiler asequible.

Alokairu eskuragarriak ez dakar berekin lagapen-araubide espezifiko berri bat, araubide berezi bat baizik, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailaren eta sustatzaileen arteko hitzarmen batean jasoko dena. Lagapen-araubidea kalifikazioan zehaztuko da.

El alquiler asequible no supone un nuevo régimen específico de cesión, sino que se refiere a un régimen especial recogido en un convenio entre el departamento competente en materia de vivienda y las personas promotoras. El régimen de cesión será el establecido en su calificación.

Araubide autonomikoko etxebizitza tasatuen sustatzaileek aukera izango dute alokairu eskuragarriaren espezialitate horretan parte hartzeko, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailarekin izenpetuko den hitzarmenean ezarritako epean eta baldintzetan. Epe hori amaitu ondoren, etxebizitza-tipologiari dagokion araudia aplikatuko da.

Las personas promotoras de viviendas calificadas como tasadas de régimen autonómico podrán acogerse a dicha especialidad de alquiler asequible por la duración establecida y en las condiciones recogidas en el convenio que se suscribirá con el departamento competente en materia de vivienda. Finalizada dicha duración, se le aplicará la normativa vinculada a su tipología de vivienda.

Bestalde, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren bidez (alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa), zenbait neurri garatu dira, alokairu babestuko etxebizitzak sustatzeko.

Por otro lado, la Orden de 7 de diciembre de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre actuaciones de fomento al alquiler y otras formas de uso de viviendas y edificios residenciales ha desarrollado diferentes medidas de fomento para el impulso del parque de viviendas en alquiler protegido.

Alokairu eskuragarria espezialitate bat izango da alokairu-modalitatearen barruan, eta arau honen xedea da, hain justu, dirulaguntzak ematea espezialitate hori sustatzeko.

El alquiler asequible va a constituir una especialidad dentro de la modalidad de alquiler y será objeto en la presente norma de una subvención para incentivar su promoción.

Horrenbestez, zenbait xedapenek ematen didaten eskumena baliatuz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretua–, honako hau

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que me otorga el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos y el Decreto 11/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da, batetik, alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzea, araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzen eta araubide autonomikoko etxebizitza tasatuen errentamendu-araubidearen barruan, eta, bestetik, alokairu mota hori sustatzea, bat etorrita alokairua sustatzeko gainerako jarduketekin eta etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak erabiltzeko beste modu batzuekin. Bi kasuetan, urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonentzat edo bizikidetza-unitateentzat izango dira etxebizitzak.

1.– La presente Orden tiene como objeto crear la especialidad del alquiler asequible dentro del régimen de arrendamiento de las viviendas de protección social de régimen general y las viviendas tasadas de régimen autonómico e incentivar su promoción en consonancia con el resto de actuaciones de fomento al alquiler y otras formas de uso de las viviendas y edificios residenciales. En ambos casos, las viviendas se destinarán a personas o unidades convivenciales con ingresos ponderados anuales entre 21.000 y 39.000 euros.

2.– Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, babes publikoko etxebizitzatzat hartuko dira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 21. artikuluan jasotakoak. Babes sozialeko etxebizitzatzat hartuko dira babes-araubide orokorreko etxebizitzak, baita babes-araubide bereziko etxebizitzak edo etxebizitza sozialak ere.

2.– A los efectos de lo dispuesto en esta orden, se consideran viviendas de protección pública las recogidas en el artículo 21 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda. Se consideran viviendas de protección social las viviendas de protección de régimen general, así como las viviendas de protección de régimen especial o viviendas sociales.

2. artikulua.– Alokairu eskuragarriko esleipen-prozeduran sartutako etxebizitzen banaketa eta irismena.

Artículo 2.– Distribución y alcance de las viviendas incorporadas al procedimiento de adjudicación de alquiler asequible.

1.– Alokairu eskuragarriko esleipen-prozedura bakoitzean sartutako etxebizitzak banatzeko orduan, gutxienez destinoen % 50 gordeko da urtean 21.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetza-unitateen azpitalde sozialarentzat.

1.– Las viviendas incorporadas a cada procedimiento de adjudicación en régimen de alquiler asequible deberán contemplar una distribución de viviendas que al menos reserve el 50 % de destinos para el subgrupo social de entre 21.000 y 30.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial.

2.– Alokairu-eskuragarriko araubidean esleipenak egiteko aurreko paragrafoan zehaztutako etxebizitza-banaketa aplikagarri zaie bai sustatzaile pribatuek errentamendu-araubidean sustatutako erregimen orokorreko babes sozialeko etxebizitzen esleipenei bai arau honetan berariaz adierazitako kupoen barne-banaketei ere, izan itunpeko sustapenak edo udalekiko hitzarmenei loturiko sustapenak nahiz sailetako sozietate publikoei dagozkienak.

2.– La distribución de viviendas explicitada en el párrafo anterior para los procedimiento de adjudicación en régimen de alquiler asequible, se aplicará tanto a las adjudicaciones de viviendas de protección social de régimen general promovidas en régimen de arrendamiento por personas promotoras privadas, como en las distribuciones internas de los cupos específicamente señalados en esta norma, tanto para el caso de las promociones concertadas o acogidas a convenios con los Ayuntamientos, como para las promovidas por las sociedades públicas departamentales.

3. artikulua.– Alokairu eskuragarriko gehieneko errentak eta horien eguneratzea.

Artículo 3.– Rentas máximas en régimen de alquiler asequible y su actualización.

1.– Prozedura honetan sartutako eta urtean 21.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerak (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak) dituzten eskatzaileentzat bideratutako etxebizitzen kasuan, alokairu-errentak ezingo dira izan 7 eurotik gorakoak, eraikitako etxebizitza-metro koadro bakoitzeko, edo Alokairu Merkatuaren Estatistikak (AME) etxebizitzak dauden udalerriari ratio bererako egozten dion batez besteko prezioaren % 70etik gorakoak, prezio hori txikiagoa bada.

1.– Las viviendas incorporadas a este procedimiento y destinadas a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 21.000 y 30.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial, no podrán contemplar rentas de alquiler que superen los 7 euros por metro cuadrado construido de vivienda o del 70 % del precio medio atribuible para el mismo ratio por la Estadística del Mercado de Alquiler (EMAL) a la localidad donde radiquen las viviendas, si este fuera menor.

2.– Prozedura honetan sartutako eta urtean 30.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak) dituzten eskatzaileentzat bideratutako etxebizitzen kasuan, alokairu-errentak ezingo dira izan 8 eurotik gorakoak, eraikitako etxebizitza-metro koadro bakoitzeko, edo AMEk etxebizitzak dauden udalerriari ratio bererako egozten dion batez besteko prezioaren % 80tik gorakoak, prezio hori txikiagoa bada.

2.– Las viviendas incorporadas a este procedimiento y destinadas a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 30.001 y 39.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial, no podrán fijar rentas de alquiler que superen los 8 euros por metro cuadrado construido de vivienda o el 80 % del precio medio atribuible para el mismo ratio por la EMAL a la localidad donde radiquen las viviendas, si este fuera menor.

3.– Salbuespenez, zenbait eremutan, familien batez besteko diru-sarreren eta alokairuaren kostuaren arteko erlazioa kontuan hartuta, alokairu-errentak ezingo dira izan 7,5 eurotik gorakoak, eraikitako etxebizitza-metro koadro bakoitzeko, edo AMEk ratio berari egozten dion batez besteko prezioaren % 75etik gorakoak, prezio hori txikiagoa bada. Horretarako, etxebizitzek baldintza hauek bete behar dituzte: argitaratutako azken AMEn xedatutakoaren arabera, EAEn eraikitako metro koadro bakoitzeko errentaren banaketaren 75. pertzentilatik gorako batez besteko errenta duten udalerrietan (egun, Bilbon, Getxon eta Donostian) egon, alokairu-kontratua indarrean eduki, eta urtean 21.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerak (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak) dituzten eskatzaileentzat bideratutakoak izan.

3.– Excepcionalmente, y, dado el coste del alquiler en relación a los ingresos medios de los hogares de esos ámbitos, para las viviendas radicadas en municipios en los que la renta media supere el percentil 75 de la distribución de la renta por metro cuadrado construido de vivienda de la CAE con contrato de alquiler vigente, según lo dispuesto en el último EMAL publicado (en la actualidad Bilbao, Getxo y Donostia / San Sebastián) destinadas a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 21.000 y 30.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial, no podrán fijar rentas de alquiler que superen los 7,5 euros por metro cuadrado construido de vivienda o del 75 % del precio medio atribuible para el mismo ratio por la EMAL, si este fuera menor.

Lurralde-eremu horietan bertan, prozedura honetan sartutako eta urtean 30.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak) dituzten eskatzaileentzat bideratutako etxebizitzen kasuan, alokairu-errentak ezingo dira izan 8,5 eurotik gorakoak, eraikitako etxebizitza-metro koadro bakoitzeko, edo AMEk ratio berari egozten dion batez besteko prezioaren % 85etik gorakoak, prezio hori txikiagoa bada.

En estos mismos ámbitos territoriales, las viviendas incorporadas a este procedimiento destinadas a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 30.001 y 39.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial, no podrán fijar rentas de alquiler que superen los 8,5 euros por metro cuadrado construido de vivienda o el 85 % del precio medio atribuible para el mismo ratio por la EMAL, si este fuera menor.

4.– Etxebizitzari lotutako eranskinen alokairu-errentak ezingo dira izan, etxebizitzarako (metro koadro eraiki bakoitzeko) ezarritako prezioaren % 30etik gorakoak.

4.– Las rentas de alquiler a fijar por los anejos vinculados con la vivienda, no podrán superar el 30 % del precio por metro cuadrado construido establecido para la vivienda.

5.– Gehieneko prezioak Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 6. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitakoaren arabera eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, 2024tik aurrera, Eustatek argitaratutako EAEko Kontsumoko Prezioen Indizearen urtetik urterako ehuneko-aldaketa kontuan hartuta; zehazki, eguneratze horren unean argitaratutako urtetik urterako azken indizeari dagokion ehuneko aldaketa.

5.– Los precios máximos se actualizarán conforme a lo previsto en el apartado 3 del artículo 6 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo, el día 1 de enero de cada año a partir del año 2024, teniendo en cuenta la variación porcentual interanual del Índice de Precios al Consumo de Euskadi publicado por Eustat correspondiente al último índice interanual publicado en el momento de dicha actualización.

Salbuespen gisa, eta 2023rako soilik, eguneratze hori egiteko, Espainiako Estatistika Institutuak une horretan argitaratuta duen urtetik urterako azken indizeari dagokion Lehiakortasun Bermearen Indizea erabiliko da. Praktikan, prezioen ehuneko-aldaketa beti egongo da % 0 eta 2 artean; beraz, indizea balio-tarte horretatik atera arren, gutxieneko eta gehieneko muga horiek aplikatuko dira.

Excepcionalmente y solo para el año 2023, la actualización se practicará empleando el Índice de Garantía de Competitividad del último índice interanual publicado por el INE en el momento de dicha actualización. Su aplicación práctica en cuanto a variación porcentual de precios siempre estará entre el 0 y el 2 %, por lo que, aunque realmente el índice se salga de esos valores, no se podrán superar dichos topes por arriba y por abajo.

4. artikulua.– Alokairu eskuragarriaren araubidean aplikatu beharreko bihurketa-araua.

Artículo 4.– Regla de conversión aplicable en el régimen de alquiler asequible.

Arau honen ondorio operatiboetarako, bihurketa-arau hau ezartzen da: etxebizitza metro koadro eraiki bat metro koadro erabilgarri baten ehuneko laurogeiren baliokidea da (hau da, unitateka emanda, 0,8).

A efectos operativos de esta norma se establece como regla de conversión que un metro cuadrado construido de vivienda equivale a un ochenta por cien (0,8 en términos unitarios) de un metro cuadrado útil de vivienda.

5. artikulua.– Araubide orokorreko babes sozialeko etxebizitzak eta araubide autonomikoko etxebizitza tasatuak alokairu eskuragarriaren modalitatean sustatzeko laguntzak.

Artículo 5.– Ayudas a la promoción de viviendas de protección social de régimen general y las viviendas tasadas de régimen autonómico en la modalidad de alquiler asequible.

1.– Mota horretako etxebizitzak alokairu eskuragarriaren modalitatean sustatzen dituzten pertsonek 18.000 euroko zuzeneko laguntza jasoko dute, etxebizitza bakoitzeko, baldin eta etxebizitza horiek urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat bideratuta badaude (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak kontuan hartuta).

1.– Las personas promotoras de viviendas de este tipo en la modalidad de alquiler asequible y por las viviendas destinadas a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 21.000 y 39.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial, recibirán una ayuda directa de 18.000 euros por vivienda.

2.– Gutxienez 50 urtez alokatzen badira, ordea, zuzeneko laguntza 45.000 eurokoa izango da, etxebizitza bakoitzeko.

2.– En el supuesto de alquiler con un plazo mínimo de 50 años, la ayuda directa será de 45.000 euros por vivienda.

3.– Etxebizitzak nahitaez errentamendu babestura bideratzeko aurreikusitako epea amaitu ondoren, titularrek etxebizitzak alokairu eskuragarrira bideratzen jarraitu nahi badute, 12.000 euroko zuzeneko laguntza eskatu ahal izango dute etxebizitzako, errentamendua gutxienez 10 urterako bada, edo 24.000 eurokoa, gutxienez 20 urterako bada.

3.– Una vez finalizado el plazo previsto de destino obligatorio de las viviendas a arrendamiento protegido si las personas titulares desean continuar destinando las viviendas al alquiler asequible podrán solicitar la ayuda directa de 12.000 euros por vivienda si la duración mínima es de 10 años o 24.000 euros si el plazo mínimo es de 20 años.

4.– Laguntza hauek kudeatzeko, xedapen honetan jasotakoa bete beharko da: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruz 2021eko abenduaren 7an emandako Aginduaren IX. kapituluan edo hura ordezten duen arauan.

4.– La gestión de las ayudas se realizará tal y como se recoge en el capítulo IX de la Orden de 7 de diciembre de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre actuaciones de fomento de alquiler y otras formas de uso de viviendas y edificios residenciales o norma que la sustituya.

6. artikulua.– Edukitzaileek gutxienez zenbat denbora erabil behar dituzten alokairu eskuragarriko araubideari atxikitako etxebizitzak.

Artículo 6.– Plazo mínimo de duración del uso en alquiler por parte de las personas tenedoras de las viviendas acogidas al régimen de alquiler asequible.

Alokairu eskuragarriko araubideari heltzen dioten etxebizitzen edukitzaileek gutxienez 20 urtez edo 50 urtez erabili beharko dituzte etxebizitzak alokairu-araubidean, 5. artikuluan adierazitako kasuen arabera.

Las personas tenedoras de viviendas que se acojan a este régimen de alquiler asequible se obligan a mantener el uso en régimen de alquiler de sus viviendas durante un periodo mínimo de 20 años o 50 años en los supuestos señalados en el artículo 5.

7. artikulua.– Sustatzaile pribatuekin izenpetutako hitzarmena.

Artículo 7.– Convenio con las personas promotoras privadas.

1.– Nahitaez, hitzarmen bat izenpetu beharko da sustatzaile pribatuekin, alokairu eskuragarriko araubidean etxebizitza babestuen sustapen bat edo batzuk kudeatzeko, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

1.– Se suscribirá, con carácter preceptivo, un convenio con las personas promotoras privadas de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 47 y siguientes de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público en relación a la gestión de una o varias promociones de viviendas protegidas en régimen de alquiler asequible.

Sustatzaile pribatuekin izenpetu beharreko hitzarmenean baldintza etengarri hau bete beharko da: sustapenak, bideragarria izateko, eskari nahikoa izan beharko du, hau da, proiektuaren finantzaketa eskuratzeko bezainbestekoa.

El convenio a suscribir con las promotoras privadas se encontrará sometido a una condición suspensiva consistente en la viabilidad de la promoción sobre la base de la existencia de una demanda suficiente en su momento que permita el acceso a la financiación del proyecto.

2.– Era berean, hitzarmenean, nahitaezko zehaztapenen artean, jasoko da ezen, epe egoki batean eskatzailerik ez badago, sailak berak hartuko dituela errentamenduan, zuzenean edo Alokabide alokairu-operadorearen bitartez, soberan geratzen diren etxebizitzak, horiek normaltasunez estaltzeko behar den beste denboran, eta sustatzaileari gehieneko kanona eta Bizigune programarako ezarritako prozedura ordainduko diola kontraprestazio ekonomiko gisa; ondoren, etxebizitzak alokairu-merkatuan jarriko ditu, alokairu babestuko araubidean.

2.– Asimismo el convenio contemplará entre sus especificaciones obligatorias que, en caso de ausencia de demandantes en un plazo adecuado, será el propio departamento, directamente, o a través de su operadora en alquiler Alokabide, quien tome en arriendo las viviendas que devengan en excedentarias durante el tiempo preciso para su cobertura normalizada, abonando a la promotora como contraprestación económica el canon máximo y el procedimiento establecido para el programa Bizigune, para su posterior puesta en el mercado de alquiler en régimen de alquiler protegido.

3.– Hitzarmen horretan, gainera, honako hauek zehaztuko dira: esleipena egiteko prozedura; eskatzaileek etxebizitzak eskuratzeko bete beharreko betekizunak; eskatutako diru-sarrera espezifikoen mailak; eskura dauden laguntza publikoak, alokairu eskuragarria sustatzeko proiektuan; zenbat denbora bideratu behar diren etxebizitzak errentamendu-araubidera; gehienez zenbateko errentak eskatu daitezkeen, eta inplikatutako alderdientzako segurtasun juridikoa erabat bermatzeko beharrezkoa den beste edozein zehaztapen, eskari nahikoa eta alokairuen asegurua barnean direla.

3.– En dicho convenio se determinará: el procedimiento de adjudicación, los requisitos de acceso de las personas solicitantes, los niveles de ingresos específicos requeridos, las ayudas públicas a las que puedan acceder en relación al fomento del proyecto de alquiler asequible, el plazo al que deberán destinar las viviendas al régimen de arrendamiento, las rentas máximas que podrán exigir y cualquier otra especificación necesaria que garantice plena seguridad jurídica para las partes implicadas, incluidas entre ellas las garantías de demanda suficiente y aseguramiento de los alquileres.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Urtero, ekitaldi bakoitzeko lehen hiru hiruhilekoan, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu baten bidez, agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko kredituen zenbatekoa argitaratuko da «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian».

Anualmente, dentro de los tres primeros meses de cada ejercicio, mediante orden del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, se dará publicidad, en el «Boletín Oficial del País Vasco», del importe de los créditos consignados para la financiación de las ayudas regulada en esta Orden.

Urtero, halaber, Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek jakin dezaten, onuradunen zerrenda, laguntzen xede diren jarduketa babesgarrien zerrenda eta onuradun horiei emandako laguntzen zenbatekoa.

Asimismo, anualmente, mediante Resolución del Director/a de Planificación y Procesos Operativos, se dará publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco, a efectos de general conocimiento, de la relación de beneficiarios/as, de las actuaciones protegibles objeto de ayudas, así como del importe de las concretas ayudas concedidas a los mismos.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen zenbatekoa ez da aurrekontuetan ezarritakoa baino handiagoa izango, ezta indarrean dagoen legedia aplikagarriaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzearen ondorioz eguneratutako kopurua baino handiagoa ere. Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu baten bidez jakinaraziko da, «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian».

El volumen total de ayudas a conceder dentro de cada ejercicio presupuestario no excederá la correspondiente consignación o la que resulte de su actualización, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente aplicable. No procederá, por tanto, la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe, haciéndose público el agotamiento del crédito en el «Boletín Oficial del País Vasco», mediante Orden del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Hala ere, araudi honetako erregulazioari jarraikiz baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak bete bai baina baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik ezesten diren eskaerak hurrengo ekitaldian ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak kasuan kasuko lurralde-ordezkaritzara idazki bat bidaltzen badu eta bertan eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa adierazten badu.

No obstante, las solicitudes que reúnan todos los requisitos para ser atendidas conforme a la regulación contenida en la presente normativa y se denieguen únicamente por falta de recursos económicos, podrán ser resueltas en el ejercicio económico siguiente, siempre y cuando el solicitante dirija un escrito a la Delegación Territorial correspondiente manifestando su intención de mantener su solicitud en las mismas condiciones.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Aldatu egiten da etxebizitza-arloko eskumena duen sailak errentamendu-araubidean babes ofizialeko etxebizitzak nahiz zuzkidura-bizitokiak esleitzeko bete beharreko prozedura, zeina jasota baitago Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan (etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa).

Modificación del procedimiento de adjudicación de viviendas de protección oficial y alojamientos dotacionales en régimen de arrendamiento por el departamento competente en materia de vivienda recogido en la Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del registro de solicitantes de vivienda y de los procedimientos para la adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotacionales de Régimen Autonómico.

1.– Aldatu egiten da 47 bis artikulua, «Kupoak», eta honela idatzita geratzen da:

1.– Se modifica el artículo 47 bis, «Cupos», con la siguiente redacción:

«1.– Sustapen guztietan –kolektibo jakin bati berariaz bideratutako araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokien kasuan izan ezik–, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko:

«1.– En todas las promociones, salvo las de alojamientos dotacionales de régimen autonómico destinados específicamente a un colectivo determinado, se reservarán cupos de viviendas para atender las necesidades de los siguientes colectivos:

a) Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak, eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

a) Personas con discapacidad calificadas con las letras A o B del Anexo 2 del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, por el que se regula el procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de discapacidad, o que sumen 7 o más puntos con arreglo a las letras D a H de dicho anexo.

b) 36 urtetik beherako pertsonak, adin horretatik beherako gutxienez titular bat duten bizikidetza-unitateak barnean direla.

b) Personas menores de 36 años, incluidas las unidades convivenciales en las que al menos uno o una de sus titulares sea menor de esta edad.

c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak.

c) Personas titulares del derecho subjetivo de acceso a la ocupación legal de una vivienda.

d) Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

d) Personas con especial necesidad de vivienda.

e) Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.

e) Resto de solicitantes o cupo general.

2.– Hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza-kupo handiena erreserbatuta daukan kolektiboan sartuko dira.

2.– Las personas o unidades convivenciales que formen parte de varios colectivos serán encuadradas en el que tenga el cupo más alto de viviendas reservadas.

3.– Kupoak behin-behineko izaeraz zehaztuko dira esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduan, betiere kolektibo bakoitzak osatzen duen ehunekoa kontuan izanik, sustapena kokatuta dagoen udalerriko eta/edo eremu funtzionaleko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatuta dauden pertsonen edo bizikidetza-unitateen kopuru osoarekin alderatuta.

3.– Los cupos se determinarán con carácter provisional en la orden de inicio del procedimiento de adjudicación, teniendo en cuenta el porcentaje que cada colectivo representa sobre el total de las personas o unidades convivenciales inscritas en el Registro de Solicitantes de Vivienda en el municipio y/o área funcional en que se ubica la promoción.

4.– Prozedurara atxikitzeko epea amaitu ondoren, hasiera-aginduan ezarritako kupoak ez badatoz bat, nabarmen, kolektibo bakoitzaren ehunekoarekin (atxikitako pertsonen edo bizikidetza-unitateen ehuneko osoari dagokionez), etxebizitzaren arloan eskumena duen sailburuak egindako aginduaren bitartez aldatu ahal izango dira kupoak behin betiko izaeraz.

4.– Si una vez finalizado el plazo para la incorporación al procedimiento, los cupos establecidos en la orden de inicio difieren sustancialmente del porcentaje que cada colectivo representa sobre el total de las personas o unidades convivenciales incorporadas al mismo, mediante orden del Consejero o Consejera competente en materia de vivienda se procederá a modificar los cupos de con carácter definitivo.

5.– Etxebizitzen kupoek, behin-behinekoak izan nahiz behin betikoak izan, honako ehuneko hauek errespetatu beharko dituzte:

5.– Los cupos de viviendas, sean provisionales o definitivos, deberán respetar los siguientes porcentajes:

a) Artikulu honen 1. apartatuko a) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, etxebizitza egokituen % 100 gordeko dira.

a) Para el colectivo mencionado en el subapartado a) del apartado 1 de este artículo, se reservará el 100 % de las viviendas adaptadas.

b) Artikulu honen 1. apartatuko b) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez.

b) Para el colectivo mencionado en el subapartado b) del apartado 1, se reservará, como máximo, el 40 % de las viviendas no adaptadas.

c) Artikulu honen 1. apartatuko c) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gordeko dira gehienez.

c) Para el colectivo mencionado en el subapartado c) del apartado 1, se reservará, como máximo, el 40 % de las viviendas no adaptadas.

6.– Gainerako eskatzaileen kupoan edo kupo orokorrean, bai eta 36 urtetik beherakoenean, kupo espezifiko bat ezarri ahal izango da, urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat, betiere bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak kontuan hartuta.

6.– Dentro del cupo de resto de solicitantes o cupo general, así como en el de personas menores de 36 años, podrá establecerse un cupo específico destinado a las personas solicitantes con niveles de ingresos comprendidos entre 21.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial y 39.000 euros anuales en los mismos términos de ingresos ponderados.

7. b) eta c) azpiapartatuetan aurreikusitakoa aplikatu ondoren erreserbatu ez diren etxebizitzak gainerako kupoei gehituko zaizkie.

7.– Las viviendas que no hayan sido reservadas en aplicación de lo previsto en los subapartados b) y c) se asignarán al resto de los cupos.

8.– Dagozkion kolektiboko pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratu diren kupo bateko etxebizitzek handitu egingo dute gainerako eskatzaileentzako kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa».

8.– Las viviendas de un cupo que queden sin adjudicar a personas o unidades convivenciales del colectivo para el que están reservadas, incrementarán el cupo de viviendas destinadas al cupo general para el resto de solicitantes».

2.– II. tituluan VI. kapitulua gehitzen da, «Etxebizitza babestuak alokairu eskuragarriko araubidean esleitzea» izenekoa, eduki hau duena:

2.– Se adiciona un Capítulo VI, denominado «Adjudicación de vivienda protegida en régimen de alquiler asequible», al Título II, con el siguiente contenido:

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
ETXEBIZITZA BABESTUA ALOKAIRU ESKURAGARRIKO ARAUBIDEAN ESLEITZEA
ADJUDICACIÓN DE VIVIENDA PROTEGIDA EN RÉGIMEN DE ALQUILER ASEQUIBLE

73. artikulua.– Prozedura honen bidez esleitu daitezkeen etxebizitzak.

Artículo 73.– Viviendas susceptibles de ser adjudicadas por este procedimiento.

Kapitulu honetan araututako esleipen-prozedura sustatzaile pribatuek alokairu-araubidean sustatutako eta modalitate honetara atxikitako esleipen hauetan aplikatuko da: araubide orokorreko eta araubide autonomikoko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenetan; betiere itunpeko sustapenak edo udalekiko hitzarmenei loturikoak ez badira.

El procedimiento de adjudicación regulado en este capítulo se aplicará a las adjudicaciones de viviendas de protección oficial de régimen general y las viviendas de protección oficial de régimen autonómico acogidas a esta modalidad promovidas en régimen de arrendamiento por promotores privados, siempre que no se trate de promociones concertadas o acogidas a convenios con los Ayuntamientos.

Prozedura honetan sartutako etxebizitzak etxebizitza-premia duten biztanle-taldeetara bideratuko dira, betiere urtean 21.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak badituzte, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak kontuan hartuta.

Las viviendas incorporadas a este procedimiento estarán destinadas a estratos de población con necesidad de vivienda y con ingresos que superen los 21.000 euros anuales en términos de ingresos ponderados de la unidad convivencial y que no excedan de 39.000 euros anuales en los mismos términos de ingresos ponderados.

74. artikulua.– Zerrenda egitea.

Artículo 74.– Elaboración del listado.

1.– Berrogeita bost eguneko epean, hurrengo paragrafoan aurreikusitako unetik hasita, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak zerrenda bat helarazi beharko dio sustatzaileari, non jasoko baitira kasuan kasuko sustapenaren esleipenean parte hartzeko nahia espresuki jakinarazi duten Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko eskatzaileak. Lehenago aipatutako diru-sarreren baldintzak bete behar dituzte eskatzaile horiek.

1.– En el plazo de cuarenta y cinco días a partir del momento previsto en el párrafo siguiente, la Delegación Territorial de Vivienda deberá facilitar al promotor un listado de los demandantes inscritos en el Registro de Solicitantes de Vivienda que hubieran comunicado expresamente su voluntad de participar en la adjudicación de esa promoción y que cumplan los requisitos de ingresos anteriormente mencionados.

2.– Obrak amaitzeko aurreikusitako eguna baino 12 hilabete lehenago hasiko da zenbatzen 45 eguneko epea.

2.– El plazo de 45 días se comenzará a computar 12 meses antes de la fecha prevista para la finalización de las obras.

3.– Horretarako, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak sustapenaren eta haren ezaugarrien berri emango du Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-tauletan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan; horretaz gain, gutxienez hogeita bat eguneko epea zabalduko du Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden eta aurreko artikuluan jasotako diru-sarreren baldintzak betetzen dituzten pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrenda horretan inskribatzeko.

3.– A tal efecto, la Delegación Territorial de Vivienda dará a conocer la existencia y las características de la promoción en los tablones de anuncios del Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco-Zuzenean y en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y abrirá un plazo no inferior a veintiún días a fin de que las personas y unidades convivenciales inscritas en el Registro de Solicitantes de Vivienda que cumplan los requisitos de ingresos recogidos en el artículo anterior puedan incorporarse a dicho listado.

75. artikulua.– Esleipena.

Artículo 75.– Adjudicación.

Entitate sustatzaileak, edo hark zehazten duen errentamendu-kudeatzaileak, zuzenean esleituko ditu etxebizitzak, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak emandako zerrendako pertsonen artean, betiere etxebizitzen logela kopurua bizikidetza-unitateen beharretara egokitzen dela kontuan harturik.

La adjudicación de las viviendas entre las personas incluidas en la lista remitida por la Delegación Territorial se llevará a cabo, directamente por la entidad promotora o la gestora del arrendamiento que esta determine, teniendo en cuenta la adecuación del número de dormitorios de las viviendas a las necesidades de las unidades convivenciales.

Behin zerrenda agortuta, sustatzaileak aukera izango du hutsik geratu diren etxebizitzak esleitzeko indarrean dagoen araudiko betekizunak betetzen dituen edozein pertsonari edo bizikidetza-unitateri.

Agotado el listado, el promotor podrá adjudicar las viviendas vacantes a cualquier persona o unidad convivencial que cumpla los requisitos de acceso previstos en la normativa vigente.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Aldatu egiten da 2021eko abenduaren 7ko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa.

Modificación de la Orden de 7 de diciembre de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre actuaciones de fomento de alquiler y otras formas de uso de las viviendas y edificios residenciales.

Aldatu egiten da 33. artikuluaren 6. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

Se modifica el apartado 6 del artículo 33 que tendrá la siguiente redacción:

«Etxebizitzen alokairuak edo zuzkidura-bizitokien erabilera-lagapeneko kontratuak dagokien esleipen-prozeduraren bidez egingo dira, eta haien esleipendun izan nahi duten bizikidetza-unitateek baldintza hauek bete beharko dituzte: alokairu-araubideko etxebizitza babestuak eskuratzeko ezarritako betekizunak betetzea eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta/edo udalaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egotea. Bestalde, errentamendu babestua sustatzeko aurreikusitako laguntzak noizbait baliatu dituzten jarduketei dagokienez, nahitaezko destino-epea amaitu ondoren, titularrek, destino horrekin jarraituz gero, aukera izango dute etxebizitzak esleitzeko, horretarako betekizunak betetzen dituen edozein pertsonari edo bizikidetza-unitateri, aipatutako erregistroan inskribatu beharrik gabe».

«Se deberán arrendar las viviendas o celebrar los contratos de cesiones de uso de los alojamientos dotacionales, mediante el correspondiente procedimiento de adjudicación, a unidades convivenciales que cumplan los requisitos establecidos para ser adjudicatarios de vivienda protegida en régimen de alquiler y se encuentren inscritas en el Registro de demandantes de vivienda del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes y/o del Ayuntamiento. En relación a las actuaciones que se hayan acogido en cualquier momento a las ayudas previstas de fomento del arrendamiento protegido, una vez finalizado el plazo de destino obligatorio, y, si continúan con el mismo, las personas titulares de las viviendas podrán adjudicarlas a cualquier persona o unidad convivencial que cumpla los requisitos de acceso a las mismas sin necesidad de su inscripción en el citado registro»

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Aldatu egiten da 2022ko ekainaren 21eko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duten birgaitzeetarako laguntza-programen oinarriak zehaztu eta deialdi publikoa arautzen baita (laguntza horiek 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak).

Modificación de la Orden de 21 de junio de 2022, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, por la que se establecen las bases y se regula la convocatoria pública de ayudas con relación a los programas de ayudas de rehabilitación de los edificios residenciales y viviendas para el fomento de su eficiencia energética recogidos en el Real Decreto 853/2021, de 5 de octubre, por el que se regulan los Programas 3, 4 y 5 en materia de rehabilitación residencial y vivienda social del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia – Financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU.

Hirugarren xedapen iragankorra aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:

Se modifica la Disposición Transitoria que tendrá la siguiente redacción:

«Agindu honetan araututako laguntzen araubideari atxikitzeko eskaera independentea egin ahal izango dute 2020ko otsailaren 1az geroztik etxebizitzen edo bizitegi-eraikinen energia-efizientziaren baldintzak hobetzeko jarduerak hasi dituztenek eta agindu hau indarrean jarri aurretik honako hauetan xedatutakoaren arabera indarrean dauden laguntzak eskatu dituztenek: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Agindua; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 8ko Agindua, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programa (Renove programa) 2018rako; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programa (Renove programa) 2019rako; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 8ko Agindua, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza integral eta efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove Integral programa) 2020ko deialdia egin eta arautzen duena; edo, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Agindua, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa. Kasu horietan, honako arau hauek bete beharko dira:

«Las personas que, habiendo dado inicio las respectivas actuaciones para la mejora de las condiciones de la eficiencia energética de viviendas o edificios residenciales con posterioridad al 1 de febrero de 2020, hubieran solicitado previamente a la entrada en vigor de esta orden las ayudas que estuvieran vigentes con arreglo a lo dispuesto en la orden de 29 de diciembre de 2006 del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, Orden de 8 de junio de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se convoca y regula para el año 2018 el Programa de ayudas en materia de rehabilitación eficiente de viviendas y edificios (Programa Renove), Orden de 12 de junio de 2019, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se convoca y regula, para el año 2019, el Programa de ayudas en materia de rehabilitación eficiente de viviendas y edificios (Programa Renove), Orden de 8 de julio de 2020, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se convoca y regula para el año 2020 el programa de ayudas en materia de rehabilitación integral y eficiente de viviendas y edificios (Programa Renove Integral) o en la Orden de 21 de julio de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre las medidas financieras para actuaciones protegibles en materia de rehabilitación en viviendas y edificios, accesibilidad y eficiencia energética, podrán solicitar acogerse también al régimen de las ayudas regulado en esta orden mediante la formulación de solicitud independiente. En estos supuestos, se seguirán las siguientes reglas:

a) Eskabidean jakinarazi beharko da beste laguntza batzuk eskatu direla, eta justifikatu beharko da eskatutako laguntzek, guztira, ez dutela gainditzen diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostua.

a) En la solicitud deberá advertirse de que se han solicitado otras ayudas y deberá justificarse que las ayudas solicitadas en su conjunto no sobrepasan el coste de las actuaciones que sean subvencionables.

b) Jarduketak amaituta badaude, jarduketak egin direla justifikatzen duten agiriak aurkeztu ahal izango dira eskabidean, zuzenean.

b) En el supuesto de que las actuaciones estuvieran finalizadas podrá presentarse en la solicitud la documentación justificativa de la realización de las actuaciones directamente.

c) Jarduketaren energia-efizientziaren aurrezpena egiaztatzeko, jarduketak hasten diren egunean edo Eusko Jaurlaritzan laguntzak eskatzeko edo, hala badagokio, justifikatzeko erabili den egunean indarrean dagoen aitortutako ziurtapen-programa bera erabiliko da, eta, betiere, teknikari eskudunak sinatutako dokumentazioa erantsi beharko da. Dokumentazio horretan egiaztatuko da laguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla eta dagokion organoaren erregistroan inskribatu izana. Ildo horretatik, hala badagokio, 390/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren laugarren apartatuan xedatutakoa aplikatuko da (390/2021 Errege Dekretua, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko prozedurari buruzkoa)»

c) La acreditación de los ahorros de eficiencia energética de la actuación se harán en base al mismo programa reconocido de certificación que estuviera vigente a la fecha del inicio de las respectivas actuaciones o el que se hubiere utilizado para la solicitud o, en su caso, la justificación de las ayudas ante el Gobierno Vasco; en todo caso, se adjuntará la documentación, suscrita por técnico competente, en la que se acreditará el cumplimiento de los requisitos establecidos para la obtención de la ayuda y haberse inscrito en el registro del órgano correspondiente. En este sentido, en su caso, será de aplicación lo dispuesto en el apartado cuarto del artículo 9 del Real Decreto 390/2021, sobre procedimiento para la certificación de la eficiencia energética de edificios».

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 14a.

En Vitoria-Gasteiz, a 14 de octubre de 2022.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental