Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

202. zk., 2022ko urriaren 21a, ostirala

N.º 202, viernes 21 de octubre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
4542
4542

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 18koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean eskatutako laguntzak. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa da (Itsaspen programa).

RESOLUCIÓN de 18 de julio de 2022, de la Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas, por la que se conceden y deniegan las ayudas solicitadas al amparo del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, por el que se regulan las ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen).

Aztertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 16ko Aginduak deitu zituen 2022ko ekitaldirako, eta zerrendatuta daude ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, zeinetan eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia ere agertzen den. Halaber, aztertu dira eskabideekin batera aurkeztutako agiriak.

Vistas las solicitudes de ayuda presentadas al amparo de la Orden de 16 de marzo de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se procede a la convocatoria de ayudas, para el ejercicio 2022, al amparo del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, por el que se regulan las ayudas a la promoción y el desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que se relacionan en los Anexos I y II de la presente Resolución, así como la documentación junto con ellas aportada, y cuyos números de expediente se indican en los citados Anexos.

Kontuan hartu da, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuari jarraikiz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2022ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez izendatu zen balioespen-batzordeak egindako erabaki-proposamena.

Considerando la propuesta de resolución elaborada por la Comisión de Valoración en aplicación del artículo noveno del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, y nombrada mediante Resolución de 24 de marzo de 2022, de la Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

Aurreko guztia kontuan hartuta,

Teniendo en cuenta lo anteriormente expuesto

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden erakunde eskatzaileei ematea otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak (Itsaspen programa). Laguntza horiek 2022ko ekitaldirako deitu ziren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen erakundea, zein proiekturi dagokion, zein den inbertsioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 495.296,24 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Primero.– Conceder a las entidades solicitantes que se relacionan en el Anexo I de la presente Resolución las ayudas reguladas por el Decreto 22/2012, de 21 de febrero, destinadas a la promoción y el desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen) y convocadas para el ejercicio 2022 mediante Orden 16 de marzo de 2022 especificándose en el citado Anexo, la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado, la inversión y el importe de la subvención concedida con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, siendo que la cuantía total asciende a 495.296,24 euros.

Inbertsioak gauzatzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da, eta deialdiaren urtean hasi beharko da. Epea luzatu daiteke otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritako denboran.

El plazo de ejecución de las inversiones finalizará el 31 de diciembre de 2023, debiendo iniciarse en el año de la convocatoria y, en su caso, podrá ser prorrogado en el plazo máximo establecido en el artículo 16.3 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

Dirulaguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14. artikulua).

El pago de la subvención se realizará previa justificación de la ejecución y del pago de las actividades y/o inversiones, teniendo en cuenta la documentación a presentar y condiciones establecidas en el artículo 14 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

Inbertsioa ez bada jarritako epean egiten (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz.

La no realización de la inversión dentro de los plazos máximos establecidos, incluidas las prórrogas, o la falta de presentación en el mismo plazo de la documentación acreditativa de la realización de la inversión, supondrá la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la iniciación del procedimiento de reintegro previsto en el artículo 18 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden erakunde eskatzaileei otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak ukatzea (Itsaspen programa). Laguntza horiek 2022ko ekitaldirako iragarri ziren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez. Aipatu eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Segundo.– Denegar a las entidades solicitantes que se relacionan en el Anexo II de la presente Resolución las ayudas reguladas por el Decreto 22/2012, de 21 de febrero, destinadas a la promoción y el desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen) y convocadas para el ejercicio 2022 mediante Orden 16 de marzo de 2022, especificándose en este Anexo II los motivos que fundamentan esa denegación.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, jasotako dirua bueltatu egin beharko da honako kasu hauetan: dirulaguntza jaso duen proiektua egin ez bada; dirulaguntza emateko betekizunak eta baldintzak bete ez badira; eta, batik bat, dirulaguntza jaso duten inbertsioei ez bazaie eusten (proiektua egikaritu eta bost urtean, gutxienez).

Tercero.– El incumplimiento del proyecto de inversión para el que se concede la ayuda, así como de los requisitos y condiciones que han determinado la concesión de la misma, y en especial el no mantener las inversiones objeto de la subvención durante un mínimo de 5 años siguientes a su materialización, supondrá la suspensión de las ayudas y el reintegro, en su caso, de las cantidades obtenidas.

Laugarrena.– Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Cuarto.– Contra la presente Resolución, que no pone fin a la vía administrativa, podrá el interesado interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura y Desarrollo Rural en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 18a.

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de julio de 2022.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

La Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental