Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena

N.º 184, lunes 26 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
4138
4138

EBAZPENA, 2022ko irailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022-2024 aldirako dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea helburu duena.

RESOLUCIÓN de 14 de septiembre de 2022, de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de subvenciones 2022-2024 para la realización de acciones formativas dirigidas a la activación sociolaboral de personas jóvenes desempleadas con baja cualificación de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko irailaren 13ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 2022-2024 aldirako dirulaguntzen deialdi bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea helburu duena. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoaren arabera (82/2012 Dekretua aldatzen duen 156/2021 Dekretuak finkatutako testua), erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 13 de septiembre de 2022, ha aprobado la convocatoria de subvenciones 2022-2024 para la realización de acciones formativas dirigidas a la activación sociolaboral de personas jóvenes desempleadas con baja cualificación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. De conformidad con lo dispuesto en el apartado o) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, según redacción dada por el Decreto 156/2021, de modificación del Decreto 82/2012, corresponde a la Directora General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Azaldutakoa dela eta, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2022-2024 aldirako dirulaguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko irailaren 13ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsia (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria de subvenciones 2022-2024 para la realización de acciones formativas dirigidas a la activación sociolaboral de personas jóvenes desempleadas con baja cualificación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 13 de septiembre de 2022, recogida como Anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntza-deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 14a.

En Vitoria-Gasteiz, a 14 de septiembre de 2022.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

La Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ANEXO
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KUALIFIKAZIO APALEKO GAZTE LANGABEEN AKTIBAZIO SOZIOLABORALERAKO PRESTAKUNTZA-EKINTZAK EGITEKO 2022-2024 ALDIKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
CONVOCATORIA DE SUBVENCIONES 2022-2024 PARA LA REALIZACIÓN DE ACCIONES FORMATIVAS DIRIGIDAS A LA ACTIVACIÓN SOCIOLABORAL DE PERSONAS JÓVENES DESEMPLEADAS CON BAJA CUALIFICACIÓN DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

2017-2021 Gizarteratzeko Euskal Planak emandako definizioaren arabera, gizarte-bazterketa «gizarte-eskubideak gauzatzeko ezintasuna edo gaitasunik eza da, batez ere lan egiteko eskubideaz baliatzeko ezintasuna, baina baita ere hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea, kultura, osasuna, etxebizitza duina izateko eskubidea edo gizarte-babesa jasotzeko eskubidea».

El Plan Vasco de Inclusión 2017-2021 define la exclusión social como «la imposibilidad o la incapacidad de ejercer los derechos sociales, fundamentalmente el derecho al trabajo, pero también el acceso a la educación, a la formación, a la cultura, a la salud, a una vivienda digna y a la protección social».

Hori horrela, haren neurri guztiak gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea sustatzera bideratuta daude, eta arrisku-faktoreen intzidentzia –bai banakoena bai estrukturalena– murrizten duten jarduerak garatzera.

Así, todas sus medidas están orientadas a promover la inclusión de las personas en situación de exclusión social y a desarrollar actuaciones que reduzcan la incidencia de los factores de riesgo, tanto de carácter individual como estructural.

Eskubide sozialen Europako zutarriari jarraikiz, herritarren eta bereziki gazteen enplegurako eskubide aktiboa babesten duten funtsezko ardatzak dira hezkuntza, prestakuntza eta etengabeko ikaskuntza. Helburu estrategiko gisa ezartzen du kalitateko hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuetara hel daitezela bermatzea ahultasun sozioekonomiko handieneko egoeran dauden pertsonak, haien adina edozein dela ere, aukera-berdintasuna sustatzeko eta helduen mundura arrakastaz igaro daitezen.

Siguiendo el pilar europeo de los derechos sociales, la Educación, la Formación y el Aprendizaje Permanente se definen como ejes sustanciales que apoyan el derecho activo al empleo de la ciudadanía, y en especial de las personas jóvenes. Establece como objetivo estratégico el garantizar que las personas en situación de mayor vulnerabilidad socioeconómica, independientemente de su edad, accedan a unos servicios educativos y formativos de calidad, que favorezcan la igualdad de oportunidades y transiciones exitosas al mundo adulto.

Xede horrekin, besteak beste, ezartzen du ahultasun handieneko egoeran dauden gazteak 2. mailako profesionaltasun-ziurtagirietara hel daitezela laguntzea, era horretan enplegura igarotzea bultzatzearren. Horretarako, proposatzen du lanbide-heziketari lotutako prestakuntza-aukerak eskaintzea DBH bertan behera uzten duten hezkuntza-premia bereziko ikasleei eta sostengu premia handieneko gainerako kolektiboei –desgaitasun intelektuala duten pertsonei, bereziki– eta lan-mundura arrakastaz igaro daitezela erraztea.

Con este fin establece, entre otras metas, el favorecer el acceso de las personas jóvenes en situación de mayor vulnerabilidad a los certificados de profesionalidad de nivel 2, impulsando así su transición al empleo. Para ello propone ofrecer al alumnado con necesidades educativas especiales que abandona la ESO y al resto de colectivos con mayores necesidades de apoyo, especialmente a las personas con discapacidad intelectual, oportunidades formativas vinculadas a la formación profesional para el empleo y favorecer transiciones exitosas al mundo del empleo.

Helburu berarekin, Hezkuntza Sailak egoera horretan dauden gazteak Oinarrizko Prestakuntza Zikloetarantz bideratzeko hezkuntza-politika bat abiatu du. Nolanahi ere, ahalegin hori gorabehera, Lanbide Heziketa arautzen duen araudia aplikatzearen ondorioz (8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzekoa), ezin dute ziklo horietan parte hartu 17 urtetik gorako gazteek edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egin ez dutenek. Sartzeko eta onartua izateko baldintza hori dela eta, prekaritate eta ahultasun sozioekonomikoko egoeran daude ehunka gazte, eta ezin dira sartu aukera-berdintasuna eta helduen mundura arrakastaz igarotzea errazten dituzten hezkuntza-zerbitzuetara.

Con la misma finalidad, el Departamento de Educación ha iniciado toda una política educativa dirigiendo a las personas jóvenes en estas circunstancias hacia los Ciclos Formativos Básicos. Sin embargo, y a pesar del esfuerzo, como consecuencia de la aplicación de la normativa que regula la Formación Profesional (Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa), se ha restringido el acceso a los mismos de las personas jóvenes que hayan superado los 17 años o a aquellos que no hayan cursado el primer ciclo de Educación Secundaria Obligatoria. Esta circunstancia de acceso y admisión ha abocado a cientos de jóvenes a una situación de precariedad y de vulnerabilidad socioeconómica que les impide su acceso a servicios educativos que favorezcan la igualdad de oportunidades y la transición exitosa al mundo adulto.

Horren guztiaren ondorioz, Lan eta Enplegu Sailak, hautemandako arazo hori arindu nahian, prestakuntza-programa bat abian jarri nahi du, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta, prestakuntza-aukerak sortzeko; era horretan DBH amaitu ez duten eta, hainbat arrazoi tarteko, oinarrizko konpetentziarik ez dutenez enplegurako prestakuntza jarraitu ezin duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak, honako kolektibo hauen profila dutenak, lan-mundura arrakastaz igaro daitezela errazteko:

Como consecuencia de todo ello, el Departamento de Trabajo y Empleo, en un intento de paliar la problemática detectada, quiere poner en marcha un programa formativo que genere oportunidades formativas vinculadas a los certificados de profesionalidad de nivel 2 y favorecer de esta manera la transición exitosa al mundo laboral de jóvenes entre 16 y 25 años que no han completado la ESO y, por diferentes motivos, no tienen acceso a continuar con su formación para el empleo por falta de competencias básicas y que respondan al perfil de este tipo de colectivos:

– Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapak behin baino gehiagotan errepikatu dituzten ikasleak, titulua eskuratu gabe 17 urte egin dituztenak, eta, Oinarrizko LHko matrikula egiteko adina gainditzen dutenez, prestakuntza-bide horretara jotzerik ez dutenak.

– Alumnos que ha repetido varias veces durante las etapas de primaria o secundaria y que han alcanzado los 17 años sin conseguir obtener el título y que, por superar la edad de matriculación de la FP Básica, ya no tienen acceso a esa vía formativa.

– 16 urte baino gehiago dituztela iritsi diren gazte atzerritarrak eta, ondorioz, Bigarren Hezkuntzan eskolatu ez direnez, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituztenak.

– Jóvenes extranjeros que han llegado con más de 16 años, y, por tanto, no se les ha escolarizado en la Educación Secundaria, por lo que no cumplen los requisitos de acceso a los certificados de profesionalidad de nivel 2.

– Oinarrizko LH hasi duten baina, hainbat arrazoi tarteko, bertan behera utzi dutenak, eta, hara itzuli nahi dutenean, ezin izan dutenak arauzko prestakuntza-ibilbidea aldi baterako eten izateagatik, eta, horrenbestez, enplegagarritasuna handitzeko prestakuntza hartzeko aukerarik gabe gelditu direnak.

– Jóvenes que han comenzado la FP Básica y que, por diferentes razones, la han abandonado y cuando quieren volver a la misma, no pueden acceder porque ha habido una interrupción temporal de su itinerario formativo reglado, lo cual les niega la oportunidad de formarse para aumentar su empleabilidad.

Horretarako, Lan eta Enplegu Sailak menpeko erakunde autonomo duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatu dio ezen, aurretik aipatutako estrategia eta Lanbideren 2022ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoa kontuan hartuta (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onetsi zuen plan hori, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez), prestakuntza-plan bat diseina eta kudea dezala honako hauek oinarri hartuta: «Aukera-berdintasuna, euskal enplegu-politikaren funtsezko ardatz gisa» zeharkako helburu estrategikoa eta 4.2 gako estrategikoa «Gazteen kalitatezko enpleguaren sustapena». Izan ere, horien helburua da pertsonei ekoizpen-sarearen benetako premiei egokitutako konpetentziak ematea, gazteen enplegua sustatzea eta gazteei lan-arloan eta beren buruari dagokionez garatzeko aukerak eskaintzea.

Para ello, el Departamento de Trabajo y Empleo ha encargado a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, Organismo Autónomo dependiente del mismo, haciéndose eco de la estrategia anteriormente mencionada y del Plan Estratégico de Subvenciones de Lanbide 2022, aprobado mediante Acuerdo del Consejo de Administración de este organismo autónomo, adoptado en su sesión de 22 de marzo de 2022, que diseñe y gestione un programa de formación dentro del Objetivo Estratégico Transversal «La igualdad de oportunidades como eje fundamental de la política vasca de empleo» y la Clave Estratégica 4.2 «Apoyo al acceso al empleo de calidad de las personas jóvenes», entre cuyos objetivos está el de cualificar personas con competencias adaptadas a las necesidades reales del tejido productivo, impulsando el empleo juvenil y ofreciendo oportunidades de desarrollo laboral y personal a las personas jóvenes.

Azaldu bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio baxuko gazte langabeak gizarteratzea eta laneratzea sustatzea helburu duten prestakuntza-ekintzak egiteko 2022-2024 aldirako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude sartuta; horrela, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzen da. Plan hori Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus webgunean dago argitaratuta, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.

Como se ha indicado, las ayudas para el periodo 2022-2024 para la realización de acciones formativas dirigidas a la activación sociolaboral de personas jóvenes desempleadas con baja cualificación de la Comunidad Autónoma del País Vasco se encuentran previstas en el Plan Estratégico de Subvenciones de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para el ejercicio 2022, dando cumplimiento con ello a lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Dicho Plan se encuentra publicado en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus, en el apartado de «Ayudas y Subvenciones».

Lan eta Enplegu Sailaren programa hori gauzatzeko, lagungarri da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretua, zeinaren 2. artikuluak xedatzen baitu enplegurako lanbide-heziketa lanbide-heziketaren sistemetako bat dela, enpresen artean eta langileen artean, langabeak (lehentasunez) nahiz lanean ari direnak izan, lehiakortasun- eta kualifikazio-beharrizanei erantzuteko prestakuntza bultzatzea eta zabaltzea xede duten tresna eta ekintzez osatua. Prestakuntza horrek, halaber, gizartea kohesionatzen eta ekonomia garatzen lagunduko du, ezagutzan oinarritutako ekonomiaren esparruan.

Para la realización del programa de formación citado el Departamento de Trabajo y Empleo cuenta con el apoyo normativo del Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la Formación Profesional para el Empleo en Euskadi, que establece, en su artículo 2 cómo la formación profesional para el empleo es uno de los sistemas de formación profesional, integrado por el conjunto de instrumentos y acciones que tienen por objeto impulsar y extender entre las empresas y las personas trabajadoras, tanto prioritariamente desempleadas como ocupadas, una formación que responda a sus necesidades de competitividad y cualificación, respectivamente, contribuyendo a la cohesión social y al desarrollo económico en el marco de una economía basada en el conocimiento.

Halaber, Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide Heziketaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloarekin koordinazioan. Azken hori da lanbide-heziketa osoaren planifikazio estrategikoa, diseinua eta ildoak prestatzearen arduraduna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, azken horrek dauzkan ardurei dagokienez.

Así mismo el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye al Departamento de Trabajo y Empleo la política de empleo, así como la formación profesional para el empleo, en coordinación con el área de Formación Profesional y Aprendizaje Permanente que es la responsable de elaborar la planificación estratégica, el diseño y las directrices de toda la formación profesional en su conjunto, con la colaboración, desde sus responsabilidades, de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Gainera, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait egitekoren artean, enplegu-programak, enplegurako prestakuntza-programak eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programak kudeatzea. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion dirulaguntza deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan. Enplegurako prestakuntzaren barnean, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza dago.

Además, el organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adscrito al Departamento de Trabajo y Empleo, tiene encomendadas, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, de formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas, función que incluye la aprobación y tramitación de las correspondientes convocatorias subvencionales, según se encuentra establecido en el artículo 3.b) de los Estatutos del organismo autónomo, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo. Dentro de la formación para el empleo, se encuentra la formación dirigida a personas prioritariamente desempleadas.

Deialdi honek, ezarritako prestakuntza-metodologiak bilduta, aurrez aurreko prestakuntzaren barruan prestakuntza-metodologia alternatiboak erabiltzeko aukera aztertu du, eskatzaile bakoitzak definitu behar dituenak. Metodologia horiek langileen prestakuntza gauzatzea ahalbidetu eta erraztuko lukete, haien enplegagarritasuna optimizatuz eta enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen lagunduz.

Esta convocatoria, recogiendo las metodologías formativas establecidas, ha considerado la posibilidad de utilizar metodologías formativas alternativas dentro de la formación presencial, a definir por cada solicitante en caso de necesidad, que posibiliten y faciliten la ejecución de la formación de las personas trabajadoras, optimizando su empleabilidad, y contribuyendo a la mejora de la productividad y competitividad de las empresas.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde honetako administrazio-kontseiluak, 2022ko irailaren 13ko bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio baxuko gazte langabeak lanen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2022-2024 aldiko dirulaguntzen deialdia onartu du, honako baldintza hauen arabera:

Por todo lo cual, a propuesta de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión de 13 de septiembre de 2022, aprueba la convocatoria de subvenciones 2022-2024 para la realización de acciones formativas dirigidas a la activación sociolaboral de personas jóvenes desempleadas con baja cualificación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

Artículo 1.– Objeto y recursos económicos.

1.– Deialdi honen xedea hau da: 2022-2024 aldirako, oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideak dituzten prestakuntza-planak finantzatzeko laguntzak arautzea, era horretan prestakuntzaren hartzaileen garapen pertsonala eta laneratze zein gizarteratzea, baita 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten ere, laguntzearren.

1.– Es objeto de la presente convocatoria la regulación, para el periodo 2022-2024, de las ayudas destinadas a la financiación de planes formativos compuestos por itinerarios de formación en competencias básicas, en competencias socio personales y en competencias técnico profesionales de nivel básico que favorezca el desarrollo personal y la inserción socioprofesional de las personas destinatarias de la formación, así como su acceso a certificados de profesionalidad de nivel 2.

2.– Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 1.612.500 euro da; horietatik 399.900 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, 806.250 euro 2023ko konpromiso-kredituari, eta 406.350 euro 2024ko konpromiso-kredituari. Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako diru-kopurua, baldin eta indarreko legeriarekin bat eginez aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta, hala bada, testuinguru hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman beharko da argitara EHAAn.

2.– Los recursos económicos destinados a la financiación de la presente convocatoria ascienden a 1.612.500 euros, de los cuales 399.900 euros corresponden al crédito de pago de 2022, 806.250 euros al crédito de compromiso de 2023 y 406.350 euros al crédito de compromiso de 2024. El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada cantidad, en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente, circunstancia a la que se dará publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3.– Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, osorik edo zati batean, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren eta/edo EAE 2021-2027 EGF Programa Operatiboaren barruan.

3.– Las subvenciones objeto de esta convocatoria podrán estar, en su totalidad o en parte, cofinanciadas por el Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil, 2014-2020 y/o en el Programa Operativo FSE País Vasco, 2021-2027.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdi honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, betiere, deialdi hau argitaratu baino lehenago prestakuntzako entitateen erregistro autonomikoan edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan egiaztatuta edo izena emanda daudenak, dirulaguntza eskatzen den Prestakuntza Proiektuetako prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak irakasteari dagokionez.

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas contenidas en la presente convocatoria las entidades de formación privadas o públicas no adscritas o dependientes del Departamento de Educación o del de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, acreditadas y/o inscritas en el Registro de entidades de formación para el empleo de carácter autonómico o en el Registro Estatal de Entidades de Formación, para la impartición de las especialidades formativas a las que corresponden las acciones formativas de los Proyectos de Formación por los que solicitan subvención.

Prestakuntza-ibilbide bakoitzaren barnean dauden bi profesionaltasun-ziurtagirietako bat gutxienez deialdi hau argitaratu aurretik egiaztatuta egon beharko da.

La acreditación en relación con al menos uno de los dos Certificados de Profesionalidad deberá haberse efectuado con anterioridad a la fecha de publicación de esta convocatoria.

Prestakuntza-ibilbide bakoitzaren barnean dauden gainerako profesionaltasun-ziurtagirien eta zeharkako oinarrizko konpetentzien espezialitateetako egiaztatzea eta/edo izen-ematea lehenengo prestakuntza-ekintza hasi aurretik egin beharko da.

La acreditación y/o inscripción en relación con el resto de certificados de profesionalidad y de especialidades de Competencias básicas transversales incluidos en cada itinerario formativo, deberá efectuarse con anterioridad al inicio de la primera de las acciones formativas.

2.– Dirulaguntza eskuratzeko, eskatutako dirulaguntza xede duten prestakuntza-ekintzak egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte prestakuntza-erakundeek, edo konpromisoa hartu beharko dute dirulaguntzaren adjudikazioaren ondoren horiek izango dituztela, prestakuntza-ekintzak hasten direnerako. Ez dago baimendua prestakuntza-jarduera gauzatzeko azpikontratatzea. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea.

2.– Para acceder a la subvención prevista en esta convocatoria, las entidades de formación deberán disponer de los medios personales y materiales necesarios para llevar a cabo las acciones formativas por las que se solicita la ayuda o comprometerse a disponer de los mismos tras la adjudicación de la subvención, en el momento de inicio de la actividad formativa. No está permitida la subcontratación de la ejecución de la actividad formativa. A esos efectos, no se considera subcontratación la contratación del personal docente (personas físicas) para la impartición de la formación.

Instalazio eta baliabide horiek entitatearenak edo hirugarren entitate pribatu edo publikoen titulartasunekoak izan ahalko dira, eta, eskabidean aipatzen diren prestakuntza-ekintzak programatuta dauden lurraldeetan izan beharko dituzte eskura baliabide horiek. Hirugarren erakunde pribatu nahiz publiko batenak badira (hala dago onartuta, betiere prestakuntza-jarduera gauzatzea azpikontratatzen ez bada), dagokion erabilgarritasun-kontratua edo -akordioa aurkeztu beharko da.

Tales instalaciones y recursos podrán ser propios o de titularidad de terceras entidades privadas o públicas y, se deberá disponer de ellos en el territorio en el que estén programadas las acciones formativas a las que se refiera la solicitud para la impartición de formación. En el caso de que sean titularidad de terceras entidades privadas o públicas (admisible siempre que no implique subcontratar la ejecución de la actividad formativa), deberán aportar el correspondiente acuerdo o contrato de disponibilidad.

Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (eskabide-inprimakira txertatuko du).

Esta información se acreditará mediante la declaración responsable del representante legal de la entidad incorporada al formulario de la solicitud.

Edonola ere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.

En todo caso, la entidad solicitante deberá tener a disposición de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la documentación que sustente la veracidad de los datos contenidos en la citada declaración.

3.– Ezingo dira onuradun izan honako egoera hauetako batean diren erakundeak:

3.– No podrá obtener la condición de entidad beneficiaria, aquella en la que concurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

a) No hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social.

Ondorio horietarako, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du betebehar horiek egunean dituela, bai dirulaguntza eman aurretik, bai ordainketak egiteko unean, hala xedatuta baitago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan.

A estos efectos, se verificará tal cumplimiento automáticamente por el órgano gestor, con anterioridad a la concesión de la subvención y a la realización de cada uno de los pagos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en el artículo 22.4 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, el solicitante podrá oponerse a esta comprobación, debiendo aportar entonces certificados actualizados que acrediten esta condición.

b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez edukitzea.

b) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

c) Eskatzaileak zigor- edo administrazio-zehapenen bat izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta horretarako ezgaitzen duen lege debekuren bat izatea, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:

c) Estar sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido:

– Sexu-bazterkeriagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

– Por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

– Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu, ebazpen irmo bidez.

– Por imposición de sanción accesoria prevista en los artículos 46.1.b) y 46 bis.1.b) del Texto Refundido de la Ley sobre Infracciones y Sanciones en el Orden Social, aprobado por Real Decreto Legislativo 5/2000, de 4 de agosto, mediante resolución firme.

d) Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:

d) Estar incursa en causa legalmente establecida que le impida el acceso a ayudas o subvenciones, incluidas las previstas en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres:

– Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.

– No tener un plan de igualdad vigente, siendo una empresa obligada a ello según la normativa del Estado.

– 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

– No haber establecido medidas para prevenir y combatir el acoso sexual o acoso por razón de sexo, en los términos establecidos por la legislación del Estado en materia de igualdad de mujeres y hombres, en el caso de empresas de más de 50 trabajadores.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean egotea.

e) Encontrarse en alguna de las restantes circunstancias a que hacen referencia los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Aipatutako a), b), c), eta d) apartatuetako eskakizunak egiaztatzeko, titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, LAN-F-n aplikazio informatikoko eskabide-ereduaren arabera.

Los requisitos relativos a los apartados a), b), c) y d) anteriores se acreditarán mediante declaración responsable de la persona titular, incorporada al modelo de solicitud del aplicativo informático LAN-F.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen jarduera.

Artículo 3.– Actuación subvencionable.

1.– Deialdi honen babesean dirulaguntza jaso ahal izango dute oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideak dituzten prestakuntza-planek, betiere ikasleen garapen pertsonala zein gizarteratzea eta laneratzea ez ezik, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzea ere errazten badute (I. eranskinean jasota daude).

1.– Podrán ser objeto de subvención al amparo de esta convocatoria los Planes de formación que incluyan los itinerarios de formación en competencias básicas, en competencias socio personales y en competencias técnico profesionales de nivel básico que favorezcan el desarrollo personal y la inserción socioprofesional del alumnado, así como el acceso a certificados de profesionalidad de nivel 2, recogidos en el Anexo I, y que sean solicitados por cada entidad beneficiaria.

2.– Finantzatutako prestakuntza-planek kualifikazio baxuko gazte langabeen enplegagarritasuna eta laneratzea handitzea dute helburu.

2.– La finalidad que persiguen los Planes formativos financiados es el incremento de la empleabilidad y la inserción laboral de las personas jóvenes desempleadas con baja cualificación.

3.– Prestakuntza-ibilbideen iraupena konpetentzia profesionalak eskuratzeko prestakuntzari eta zeharkako oinarrizko konpetentziak eskuratzeko prestakuntzari (lantokiko prestakuntza barne) dagokiona izango da.

3.– Los itinerarios formativos tendrán la duración de formación asociada a la adquisición de competencias profesionales y formación asociada a la adquisición de competencias básicas transversales, incluida la formación en centro de trabajo.

4.– I. eranskinean prestakuntza-ibilbide programagarriak daude, ondoren zehaztutako prestakuntza mota bakoitzeko ibilbidearen araberako ordu kopurua barne:

4.– En el Anexo I se recogen los itinerarios formativos programables, reflejándose el número de horas según el itinerario por cada tipo de formación que se especifica a continuación:

1) 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak lortu aurreko prestakuntza.

1) Formación previa a los certificados de profesionalidad de nivel 1.

2) 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak.

2) Certificados de profesionalidad de nivel 1.

3) Egiazta daitezkeen bestelako prestakuntza-moduluak.

3) Otros módulos formativos parciales acreditables.

4) Lantokiko prestakuntza, aurretik aipatutako espezialitateak egiaztatzea bermatzen duena, eta azkenik.

4) Formación en centro de trabajo que garantice la acreditación de las especialidades citadas con anterioridad, y finalmente.

5) Zeharkako oinarrizko konpetentziei lotutako prestakuntza.

5) Formación asociada a competencias básicas transversales.

5.– Zeharkako oinarrizko konpetentziei lotutako prestakuntzaren iraupena (4. puntuan adierazitakoen 5. mota) zehaztuta dago, halaber, 1. eranskinean, prestakuntza-ibilbide bakoitzari dagokionez. Prestakuntza-ordu horiek gako-konpetentziak, konpetentzia soziolaboralak eta konpetentzia digitalak emateko izango dira, FCO (Prestakuntza osagarria), SSC (Gizarte- eta kultura-zerbitzuak) eta IFC (Informatika eta komunikazioak) lanbide-arloen barruan; enplegurako prestakuntzaren lanbide-arlo guztien zeharkako konpetentziak dira horiek. Oinarrizko prestakuntza hau bideratuta dago parte hartzen dutenak gaitzera 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten eta/edo haien enplegagarritasuna handitzera. II. eranskinean gako-konpetentzien (Gaztelania, Matematika, Ingelesa eta Euskara), konpetentzia soziolaboralen eta konpetentzia digitalen espezialitateen katalogo bat jasota dago. Prestakuntza-erakundeek, parte-hartzaile talde bakoitzaren kualifikazio-maila eta prestakuntza-beharrak zein diren kontuan hartuta, espezialitate horiek aukeratuko dituzte prestakuntza-ibilbide programagarri bakoitzerako finantzatu beharreko gehieneko ordu kopurura iritsi arte. Salbuespen moduan, gehienezko ordu-kopuru hori handitu ahal izango da baldin eta prestakuntza-ekintza kualifikatzaileren batean ikasle guztiak salbuetsita badaude, eta proportzio berean handitu beharko da. Halaber, hau ere salbuespen gisa, zeharkako oinarrizko gaitasunekin lotuta egon arren II. eranskinean sartuta ez dagoen beste edozein espezialitate ere hautatu ahal izango da; eskaera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariari egin eta justifikatu beharko zaio. Dena den, prestakuntza-ibilbide bakoitzari esleitutako ordu-kopurua eta dirulaguntzaren zenbatekoa ez dira inola ere aldatuko.

5.– La duración de la formación asociada a competencias básicas transversales (tipo 5 de los mencionados en el punto 4) se especifica también para cada itinerario formativo en el Anexo I. Estas horas de formación se dedicarán a la impartición de competencias claves, competencias sociolaborales y competencias digitales, encuadradas en las familias profesionales FCO (Formación complementaria), SSC (Servicios Socioculturales a la Comunidad) y IFC (Informática y Comunicaciones), que constituyen competencias transversales a todas las familias profesionales de la formación para el empleo. Esta formación básica estará orientada a la capacitación de las personas participantes para su acceso a los certificados de profesionalidad de nivel 2 y/o al aumento de su empleabilidad. En el Anexo II se recoge un catálogo de especialidades de competencias clave (Lengua castellana, Matemáticas, Inglés y Euskera), competencias sociolaborales y competencias digitales que, dependiendo del nivel de cualificación y de las necesidades formativas de cada grupo de participantes, las entidades de formación escogerán hasta el máximo de horas a financiar para cada itinerario formativo programable. De manera excepcional, este número de horas máximo podrá ser ampliado, en el caso de que en alguna acción formativa cualificante, la totalidad del alumnado esté exento de su realización, debiéndose incrementar en la misma proporción. También podrá ser seleccionada excepcionalmente cualquier otra especialidad asociada a competencias básicas transversales, no incluida en el Anexo II, previa solicitud y justificación dirigida al Director de Formación Profesional para el Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, sin que en ningún caso pueda variar el número de horas y la cantidad de subvención asignada a cada itinerario formativo.

6.– Prestakuntza praktikoaren ordu kopurua aldatuko da, proposatutako ibilbideetan parte hartzen dutenek egin beharreko profesionaltasun-ziurtagiriek eskatutako ordu kopuruaren arabera.

6.– Las horas de formación práctica variarán dependiendo de las horas exigidas por los certificados de profesionalidad que vayan a cursar los participantes en los distintos itinerarios propuestos.

7.– Profesionaltasun-ziurtagiriak bereiz eman ahal izango dira profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duen prestakuntza-modulu bakoitzari dagokionez; era horretan, behar den malgutasuna emango zaio prestakuntza-prozesuari, eta ikasle gehiago sartu ahal izango dira, modulu bakoitza hastean bete gabeko plazarik balego. Erakundeak prestakuntza horiek bereiz edo ez ematea erabaki ahal izango du profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzeko lehen modulua hasten denean.

7.– La impartición de los certificados de profesionalidad podrá realizarse de forma disociada para cada módulo formativo que compone el certificado de profesionalidad, con objeto de dotar de la flexibilidad necesaria al proceso formativo e incorporar nuevo alumnado en caso de existir plazas libres al inicio de cada módulo. La entidad podrá optar por realizar la impartición de forma disociada o no al inicio del primer módulo de cada certificado de profesionalidad.

8.– Prestakuntza emateko modalitatea.

8.– Modalidad de impartición.

Prestakuntza-ekintzak aurrez aurre eman beharko dira.

Las acciones formativas deberán ser impartidas en modalidad presencial.

Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dizkiotenean, edozein direla ere erabilitako baliabide didaktikoak.

Se entiende por formación presencial aquella que tiene lugar en un aula, con la presencia de profesorado, que transmite los mismos conocimientos y en el mismo tiempo a un grupo de alumnos y alumnas, independientemente del tipo de recursos didácticos que utilice.

9.– Dirulaguntza jasotzen duten erakundeen prestakuntza-planei 2022ko abenduaren 30a baino lehen ekin beharko zaie, lehen prestakuntza-ibilbidea hastearekin batera eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren; ibilbide osoa amaitu beharko da 2024ko urriaren 30a baino lehen (lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua barne).

9.– La ejecución de los Planes de Formación objeto de subvención de cada entidad beneficiaria deberán comenzar antes del 30 de diciembre de 2022, con el inicio del primer itinerario formativo, una vez notificada la resolución de concesión de la subvención y finalizar la totalidad de los itinerarios antes del 30 de octubre de 2024 (incluido el Módulo de formación práctica en Centro de trabajo).

10.– Prestakuntza-ekintzak onartuko dira baldin eta diruz laguntzeko 15 partaide badaude gehienez eta 10 gutxienez. Horrela, prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 10 partaide baino gutxiagok izena eman badute.

10.– Las acciones formativas se aprobarán con un número máximo de participantes a subvencionar de 15 y un número mínimo de 10. No se podrá dar inicio a las acciones formativas con menos de 10 participantes.

Nolanahi ere, diruz laguntzeko parte-hartzaileez gain, beste 2 parte-hartzaile sartzea onartuko da, parte-hartzaile kopuru horretarako egiaztagiria duten prestakuntza-zentroetan. Partaide gehigarri horiengatik ez da dirulaguntzarik emango.

No obstante, se permitirá la incorporación de 2 participantes adicionales a los subvencionados en las acciones formativas de los centros que dispongan de la acreditación para dicho número de participantes. Por los participantes adicionales no se concederá subvención.

11.– Prestakuntza-ekintzaren zati teoriko-praktikoa soilik lagunduko da diruz. Ez da diruz lagunduko lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua.

11.– Solo será objeto de subvención la parte teórico-práctica de la acción formativa. El módulo de formación práctica en centro de trabajo no será objeto de subvención.

4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

Artículo 4.– Destinatarias/os de la formación.

Deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza-ibilbideetan parte hartu ahal izango dute 16 eta 25 urte bitarteko langabeek, baldin eta DBH egin ez badute eta, zenbait arrazoirengatik, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak egiteko aukerarik ez badute, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu moduan izena emanda badaude. Parte ahal izango dute, halaber, gazte langabeek, baldin eta beste enplegu-zerbitzu publikoren batean edo Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta badaude.

En los itinerarios formativos subvencionados al amparo de esta convocatoria podrán participar las personas jóvenes desempleadas con edades comprendidas entre 16 y 25 años que no hayan obtenido la ESO y que, por diferentes motivos, no tienen acceso a cursar certificados de profesionalidad de nivel 2, inscritas como desempleados en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Asimismo, podrán participar las personas jóvenes desempleadas inscritas en otro Servicio Público de Empleo o en el Fichero del Sistema Nacional de Garantía Juvenil.

5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Artículo 5.– Cuantía de la subvención.

1.– Prestakuntza-proiektuaren dirulaguntzaren zenbateko osoa hura osatzen duten prestakuntza-ibilbideen dirulaguntzaren zenbatekoak batuta kalkulatuko da.

1.– La cuantía total de la subvención del proyecto formativo vendrá determinada por la suma del importe de la subvención de cada uno de los itinerarios formativos que lo compongan.

2.– Prestakuntza-proiektuen finantzaketa parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko kostuaren araberakoa izango da, parte-hartzaile bakoitzeko 5,3 euro/orduko modulu ekonomikoari jarraikiz.

2.– La financiación de los proyectos formativos está en función del coste por participante y hora de formación, con un módulo económico de 5,3 euros/hora por participante.

Parte-hartzaile bakoitzeko 5,3 euro/orduko modulu ekonomiko hau honako modulu hauez osaturik dago:

Este módulo económico de 5,3 euros/hora/participante se compone de los siguientes módulos:

A modulua. Langileen kostu zuzenak. 3,89 €/ordu/parte-hartzaile.

Módulo A. Costes directos de personal. Cuantía de 3.89 €/hora/participante.

B modulua. Funtzionamendu-gastuak. 0,93 €/ordu/parte-hartzaile.

Módulo B. Gastos de funcionamiento. Cuantía de 0,93 €/hora/participante.

C modulua. Zeharkako gastuak. 0,48 €/ordu/parte-hartzaile. Aurreko bi moduluen % 10 da.

Módulo C. Gastos indirectos. Cuantía de 0,48 €/hora/participante. Representa el 10 % de los dos módulos anteriores.

Langileen zuzeneko kostuei dagokien modulu ekonomikoa 15 partaidez biderkatuko da beti.

El módulo económico relativo a los costes directos de personal se multiplicará siempre por un número de 15 participantes.

Aurrekoarekin bat etorriz, prestakuntza-proiektuak zenbateko honekin onartuko dira:

De acuerdo con lo anterior, los proyectos formativos se aprobarán por el siguiente importe:

Prestakuntza teorikoaren ordu kopurua * 15 partaide * 5,3 €.

N.º de horas de formación teórica * 15 participantes * 5,3 euros.

Horren arabera, prestakuntza-ibilbide bakoitzaren gehienezko zenbatekoa I. eranskinean zehaztutakoa izango da.

De esta forma, la cuantía máxima por itinerario formativo será la que consta en el Anexo I.

3.– Programatu beharreko prestakuntza-ibilbideak jasoko dituen prestakuntza-plan bakar baterako eskatu ahal izango dute dirulaguntza prestakuntza-erakundeek. Nolanahi ere, erakunde onuradunek ezingo dute deialdiko baliabideen % 50 baino gehiago jaso prestakuntza-planagatik.

3.– Las entidades de formación solo podrán solicitar subvención por un único Plan de Formación que contendrá los itinerarios formativos a programar. En cualquier caso, ninguna entidad beneficiaria podrá recibir por el Plan de Formación más del 50 % de los recursos de la convocatoria.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes.

1.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F). Aplikaziora sarbiderik ez duten erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

1.– Las solicitudes de las subvenciones a las que se refiere esta convocatoria se tramitarán de forma electrónica, mediante la aplicación informática de formación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo (LAN-F). Aquellas entidades que no tengan acceso a esta aplicación podrán solicitarlo a través de la página web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1080404

La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación electrónica, estará accesible en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1080404

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

Las solicitudes se podrán tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

2.– Ibilbide osoetarako eskabidea egingo da, I. eranskinean jasotakoaren arabera.

2.– La solicitud se realizará por itinerarios completos según se recoge en el Anexo I.

3.– Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

3.– Junto con la solicitud de subvención se aportará la siguiente documentación:

1) Orokorra:

1) Con carácter general:

a) Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia. Pertsona edo erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko datuak automatikoki egiaztatuko ditu organo kudeatzaileak, salbu eta pertsona edo erakunde eskatzailea berariaz horren aurka agertzen ez bada eta, kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

a) Fotocopia de la tarjeta de identificación fiscal de la entidad solicitante. Los datos relativos a la identificación fiscal de la persona o entidad solicitante se verificarán automáticamente por el órgano gestor, salvo que dicha persona o entidad se oponga expresamente, en cuyo caso deberá presentar la documentación correspondiente.

b) Laguntza zer prestakuntza-proiektutarako eskatzen den, honako hauek zehaztuta: edukiak eman edo garatzeko aurreikusitako daten egutegia, prestakuntza-ekintza bakoitzean erabiliko den metodologiari buruzko informazioa, etab.

b) Proyecto formativo para el que se solicita la ayuda, que incluya un calendario de fechas previstas de impartición o desarrollo de los contenidos, así como información sobre la metodología que se empleará en cada una de las acciones formativas, etc.

2) Gainera, hala badagokio, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:

2) Además, cuando proceda, a los efectos de acreditar los criterios de valoración:

a) 9.1 artikuluko C apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko: Hezkuntza Sailaren ziurtagiria, 2021-2022 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketa egiten duten ikasleak jasotzen dituena.

a) Para la acreditación del criterio de valoración previsto en el apartado C del artículo 9.1: Certificado del Departamento de Educación en el que se recoja el alumnado que cursa formación Profesional Básica en el curso académico 2021-2022.

b) 9.1 artikuluko E apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, sintesi-adierazlea eta enplegagarritasun-indizea egiaztatzen dituena, III. eta IV. eranskin gisa argitaratutako ereduen arabera, hurrenez hurren.

b) Para la acreditación de los criterios de valoración previstos en el apartado E del artículo 9.1, cuando se refiera a convocatorias de otras Administraciones Públicas: certificado de la Administración competente en materia de formación profesional para el empleo gestor de la convocatoria, que acredite el indicador de síntesis y el índice de empleabilidad, según el modelo publicado como anexos III y IV, respectivamente.

c) 9.1 artikuluko D.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, berriz, txosten hauek aurkeztu beharko dira:

c) Para la acreditación del criterio de valoración previsto en el apartado D.1 del artículo 9.1, se deberán presentar los siguientes informes:

– Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina), prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietarako. Kotizazio-kontuaren kode bakoitzak berari dagozkion datuak soilik jaso beharko ditu, eta ez dira datu guztiak kode bakar batean metatuko.

– El Informe de plantilla media de Trabajadores en situación de Alta de todos los códigos de cuenta de cotización de la entidad de formación (expedido por la Tesorería General de la Seguridad Social). Cada código cuenta de cotización deberá recoger exclusivamente los datos correspondientes al mismo, no debiendo acumular todos los datos en un único código.

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak). Kotizazio-kontuaren kode batean gainerako langileekin ez dauden administratzaileen datuak sartzeko, sarrera bat sortuko da erakundearen IFK zenbakiarekin (letra jaso gabe), eta administratzaile kopuruaren berri emango da, sexuaren arabera bereizita.

– Además, en las sociedades mercantiles, el Informe de vida laboral del código de cuenta de cotización de los administradores, de existir, o los Informes de vida laboral de cada uno de los administradores (expedido por la TGSS). Los datos de los administradores que no se encuentren dentro de un CCC con el resto de trabajadores, se introducirán generando una entrada con el número de CIF de la entidad (sin recoger la letra) y se informará del número de administradores diferenciando por sexo.

– Deialdira aurkezten diren kooperatibek, aldiz, beste horiez gainera, sozietatearen kotizazio-kontuaren kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina) aurkeztu beharko dute, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emandako langile bazkide guztiena, edo, azken horiek Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda badaude, ziurtagiri bat, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere.

– Las sociedades cooperativas que se presenten a la convocatoria, además, deberán presentar los informes de vida laboral del código de cuenta de cotización de la sociedad correspondiente a los socios trabajadores dado de alta en el Régimen General de la Seguridad Social (expedido por la TGSS) o, de estar estos encuadrados en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos, un certificado adjuntando la copia del libro de socios, así como el número de los mismos.

d) 9.1 artikuluko D.2, D.3 eta D.4 apartatuetan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, berriz, txosten hauek aurkeztu beharko dira:

d) Para la acreditación de los criterios de valoración previstos en los apartados D.2, D3 y D4 del artículo 9.1, se deberán presentar los siguientes informes:

– Prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina).

– El Informe de vida laboral de todos los códigos de cuenta de cotización de la entidad, incluidos el relativo a los administradores, de existir, y en las sociedades cooperativas, el correspondiente a los socios trabajadores encuadrados en el Régimen General de la Seguridad Social (expedido por la TGSS).

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak).

– Además, en las sociedades mercantiles, el Informe de vida laboral del código de cuenta de cotización de los administradores, de existir, o los Informes de vida laboral de cada uno de los administradores (expedido por la TGSS).

– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere.

– Las sociedades cooperativas que se presenten a la convocatoria, de estar los socios trabajadores encuadrados en el Régimen de Trabajadores Autónomos, un certificado adjuntando la copia del libro de socios, así como el número de los mismos.

4.– Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, izandako hutsune edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hori egingo ez balu, eskabideari uko egiten diola ulertuko da, horretarako beharrezkoa den ebazpena eman eta gero.

4.– Si la solicitud no reuniera los requisitos exigidos se requerirá a la entidad interesada para que en un plazo de diez días hábiles, contados a partir del día siguiente al de su notificación, subsane la falta o defecto o acompañe los documentos preceptivos. De no hacerlo, se le tendrá por desistido de su solicitud, previa resolución dictada al efecto.

5.– Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 14ra artekoa izango da.

5.– El plazo para la presentación de solicitudes de subvención será hasta el 14 de octubre de 2022.

7. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

Artículo 7.– Procedimiento y resolución.

1.– Prozedura izapidetzeko organo eskuduna Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria izango da, eta ebazteko organo eskuduna, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será el Director de Formación Profesional para el Empleo y el órgano competente para resolver la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak. Banaka balioetsiko da ibilbide bakoitza.

2.– El procedimiento de concesión será el de concurrencia competitiva resolviendo en un solo acto el conjunto de las solicitudes presentadas para la ejecución de los Planes de Formación. Cada itinerario será objeto de una valoración individual.

3.– Eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko da, izaera teknikokoa. Honako hauek osatuko dute batzordea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria, Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna edo haren ordezkoa (halakorik behar bada) eta Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko bi teknikari. Ebaluazio-batzorde horretako kideen izenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean (https://www.lanbide.euskadi.eus) eta EHAAn argitaratuko dira.

3.– Con objeto de analizar y evaluar las solicitudes, se creará una comisión evaluadora de carácter técnico. Esta comisión estará formada por el Director de Formación Profesional para el Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la persona responsable del Servicio de Formación Profesional para el Empleo de la Dirección de Formación Profesional para el Empleo o, la persona que la sustituya, en su caso, y dos técnicos/as del Servicio de Formación Profesional para el Empleo. La composición nominal de los miembros de esta comisión evaluadora se publicará en la página web de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, https://www.lanbide.euskadi.eus, así como en el BOPV.

4.– Eskabideek deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak balioetsiko ditu 9. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, eta behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, behin-behinean onartzea zein baztertzea proposatutako ibilbideak zehaztuta. Hori Lanbideren web-orrian (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko da, eta 5 egun balioduneko epea emango da erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak egiteko edo eskabideari uko egiteko, prestakuntza-planean behin behinean onartutako prestakuntza-ibilbide guztiei dagokienez.

4.– Una vez comprobado que las solicitudes cumplen con los requisitos exigidos para participar en esta convocatoria, la comisión evaluadora las valorará según los criterios previstos en el artículo 9 y elaborará la propuesta de resolución provisional, incluyendo los itinerarios para las que se propone provisionalmente tanto su aprobación como su denegación, que será notificada mediante su publicación en la web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus, concediendo un plazo de 5 días hábiles para que las entidades interesadas, a través de la aplicación informática LAN-F, puedan formular alegaciones o desistir de su solicitud en relación con todos los itinerarios formativos provisionalmente aprobados en el Plan de Formación.

Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez du onuradun gisa proposatutako erakundeen aldeko inolako eskubiderik sortzen.

Esta propuesta de resolución provisional no crea derecho alguno a favor de las entidades propuestas como beneficiarias.

5.– Alegazioak eta atzera egiteak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hori baita ebazpena egiteko organo eskuduna.

5.– Examinadas las alegaciones y los desistimientos, la comisión evaluadora elaborará la propuesta de resolución definitiva de la que dará traslado a la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, órgano competente para la resolución.

6.– Behin betiko ebazpenean dirulaguntzak jasoko dituzten planetako ibilbideak jasoko dira, prestakuntza-ibilbideen baloraziotik ondorioztatzen den lehentasun-hurrenkeran. Ebazpen horretan, dirulaguntzaren zenbatekoa, onartutako prestakuntza-ibilbideak, ukatutakoak eta uko egiteko arrazoiak ere zehaztuko dira, eta prestakuntza-erakunde interesdunei jakinaraziko zaizkie Lanbideren web-orrian argitaratuz: www.lanbide.euskadi.eus

6.– La resolución definitiva recogerá los itinerarios de los Planes para las que se concede subvención, según el orden de prelación resultante de la valoración de los itinerarios formativos, indicando el importe de subvención, los itinerarios formativos aprobados, así como aquellos que se deniegan y los motivos de denegación y se notificarán a las entidades de formación interesadas mediante su publicación en la página web de Lanbide: www.lanbide.euskadi.eus

Erakundeek 5 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoa onartzeko edo ukatzeko, modu telematikoan, LanF aplikazioan. Epe hori igaro eta jakinarazpenik onartzen ez bada, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

Las entidades dispondrán de un plazo de 5 días hábiles para comunicar su aceptación o renuncia por la totalidad del Plan de formación, de forma telemática en la aplicación de LanF. Transcurrido dicho plazo, si no se presenta comunicación alguna, se entenderá que renuncian a la subvención.

7.– Behin betiko ebazpenean, aurrekontu-kreditua falta delako ezetsi diren prestakuntza-ibilbideen dirulaguntza-eskabideak lurraldearen arabera ordenatuta agertuko dira, balorazio-irizpideak aplikatuz ateratzen den hurrenkeran. Hartara, prestakuntza-entitate onuradun batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza hurrengoari emango zaio, laguntza zehazteko ezarritako irizpideen arabera, baldin eta kreditu nahikoa liberatu bada horri erantzuteko eta, sortzen den unean, zilegi bada hura gauzatzea, deialdian ezarritakoarekin bat etorriz eta aurrekontua gauzatzeko arauen arabera. Ukoen bitartez liberatutako kredituarekin emandako dirulaguntzak Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuz jakinaraziko zaizkie prestakuntza-erakunde interesdunei, eta 5 egun balioduneko epealdian onartu beharko dira; bestela, uko egiten diotela ulertuko da. Hartara, adjudikazio-prozedura amaitutzat emango da.

7.– En la resolución definitiva las solicitudes de subvención de itinerarios formativos que hayan sido desestimadas por falta de crédito presupuestario aparecerán ordenadas por Territorio, según el orden de prelación resultante de la aplicación de los criterios de valoración, de manera que, si alguna de las entidades de formación beneficiarias renunciase a la subvención, se concederá la subvención a la siguiente que corresponda según los criterios establecidos para la determinación de la ayuda, siempre que se haya liberado crédito suficiente para atenderla y que, por el momento en que se produzca, sea posible su ejecución atendiendo a las condiciones de la convocatoria y a las normas de ejecución presupuestaria. Las subvenciones concedidas con el crédito liberado por las renuncias se notificarán a las entidades de formación interesadas mediante su publicación en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus y deberán ser aceptadas en el plazo de 5 días hábiles, entendiendo que renuncian a la misma en caso contrario. De este modo se dará por finalizado el proceso de adjudicación.

Lehentasun-hurrenkeran atzerago dagoen eskaera bati ezin izango zaio dirulaguntza hori eman, kreditu erabilgarri nahikorik ez egoteagatik lehentasun-hurrenkera horretan aurrerago dagoen beste eskabide bat dirulaguntzarik gabe utzi bada.

En ningún caso podrá concederse la subvención por una solicitud posterior en el orden de prelación a otra que no pueda atenderse por resultar insuficiente el crédito disponible.

8.– Prozedura ebazteko eta behin betiko ebazpena jakinarazteko gehieneko epealdia sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.

8.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución definitiva es de seis meses, contados desde el día siguiente al de la publicación de la convocatoria en el BOPV. Una vez transcurrido dicho plazo sin haberse notificado resolución expresa, la solicitud se entenderá desestimada.

9.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

9.– La resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pone fin a la vía administrativa y, contra la misma cabe interponer recurso potestativo de reposición ante la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación, o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

10.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzen onarpenerako ematen duen ebazpenean berariaz jasoko da Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, halakorik balego, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

10.– En la resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se concedan las subvenciones se hará mención expresa, en su caso a la cofinanciación del FSE en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil 2014-2020.

11.– Publikotasun-printzipioa betetzearren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak, eta aipatuta EGFren baterako finantzaketa, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan.

11.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, mediante Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente convocatoria, con expresión de las cuantías percibidas, con mención a la cofinanciación por el FSE en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil 2014-2020.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

Artículo 8.– Determinación de la ayuda.

1.– Eskabideak aurkezteko eta akatsak 6. artikuluan ezarritako eran zuzentzeko epea amaitutakoan, prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-ibilbideen balorazio teknikoa egingo da, eskabideak eta aurkeztutako ibilbideak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera antolatzeko.

1.– Terminado el plazo de presentación de solicitudes, y de subsanación de las mismas en los términos previstos en el artículo 6, se procederá a la valoración técnica de los itinerarios formativos contenidos en los Planes de Formación a los efectos de ordenar las solicitudes y los itinerarios presentados de mayor a menor puntuación.

2.– Prestakuntza-ibilbide bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, 5.2 artikuluan erreferentziatutako modulua erabiliko da.

2.– Para la determinación del importe de la subvención a conceder a cada uno de los itinerarios formativos se aplicará el módulo referenciado en el artículo 5.2.

3.– Deialdi hau finantzatzeko guztira bideratutako zuzkidura ekonomikoa nahikoa ez bada aurkeztutako prestakuntza-plan guztiak finantzatzeko, ibilbideen balorazio-fasearen ondorioz ateratako ordenaren arabera emango dira dirulaguntzak, arau hauei jarraituz:

3.– En el caso de que la dotación económica global destinada a la financiación de esta convocatoria no fuera suficiente para subvencionar todos los Planes de Formación presentados, las subvenciones se irán concediendo siguiendo el orden de prelación de los itinerarios resultante de la fase de valoración, aplicando las siguientes reglas:

1) Prestakuntza-ekintzak lortutako balorazio teknikoaren arabera sailkatuko dira, EAEko hiru lurraldeak bereizita.

1) Las acciones formativas se ordenarán en base a la valoración técnica obtenida, distinguiendo cada uno de los tres territorios de la CAPV.

2) Lurraldeka adjudikatuko dira, erakunde bakoitzak lortutako lehentasun-ordenaren eta eskatutako ibilbidearen arabera, I. eranskinean egindako proposamena osatu arte. Lurralde bakoitzeko ibilbide bat, I. eranskinean adierazitakoen arabera.

2) Se irán adjudicando por Territorio según el orden de prelación obtenido por cada entidad e itinerario solicitado hasta completar la propuesta realizada en el Anexo I. Un itinerario distinto por cada Territorio según los indicados en el Anexo I.

3) Gainerako aurrekontuarekin, ibilbideak adjudikatzen joango dira aurkeztutako eskabideen ibilbide guztien lehentasun-ordenaren arabera, eta lurralde bakoitzean ezin izango dira antzeko bi ibilbide baino gehiago egon.

3) Con el resto del presupuesto se irán asignando itinerarios según el orden de prelación entre todos los itinerarios de las solicitudes presentadas, no pudiendo existir más de dos itinerarios similares finalmente en cada Territorio.

4) Puntuazio teknikoa ematean berdinketa dagoenean, lehentasuna izango du E balorazio-irizpidean puntu gehien duen eskaerak. Berdinketa, halere, hautsi ezean, lehentasuna izango du D balorazio-irizpidean puntu gehien duenak. Eta C balorazio-irizpidean puntu gehien izatea izango da berdinketa hausteko azken irizpidea.

4) A la hora de establecer las puntuaciones técnicas, en los supuestos de empate, tendrá prioridad aquella solicitud con mayor puntuación en el criterio de valoración E. Si persistiese el empate, tendrá prioridad aquella con mayor puntuación en el criterio de valoración D. Como último criterio de desempate se aplicará el de mayor puntuación en el criterio de valoración C.

4.– Prozesu osoan zehar kontuan izango da 5.3 artikuluan ezartzen den dirulaguntza-muga orokorra.

4.– Durante todo el proceso se tendrá en cuenta el límite de subvención global previsto en el artículo 5.3.

5.– Entitate eskatzaile bakoitzak eman beharreko prestakuntza-ibilbideei dagozkien zenbatekoen batura izango da prestakuntza-planerako dirulaguntzaren azken zenbatekoa.

5.– La suma de los importes correspondientes a los itinerarios formativos a impartir por cada entidad solicitante, constituirá el importe final de subvención por el Plan de Formación.

9. artikulua.– Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de valoración de las solicitudes.

1.– Prestakuntza-plan bakoitzean eskatutako prestakuntza-ibilbideak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan (V. eranskinean zehaztuta daude):

1.– Para la valoración de los itinerarios formativos solicitados en cada Plan de Formación, se tendrán en cuenta los siguientes criterios, que vienen especificados en el Anexo V:

Irizpide guztiak prestakuntza-erakundearen mailan aintzat hartzen dira, hau da, IFK bera duten prestakuntza-zentroen datuak batera aztertzen dira.

Todos los criterios se consideran a nivel de entidad de formación (CIF), aglutinando los datos de los distintos centros de formación pertenecientes a un mismo CIF.

A) 2021-2022 ikasturtean emateko itundutako erakundeak:

A) Entidades concertadas para impartir en el curso 2021-2022:

– Oinarrizko Lanbide Heziketa. 5 puntu.

– Formación Profesional Básica: 5 puntos.

– Erdi-mailako heziketa-zikloak. 5 puntu.

– Ciclos formativos de Grado Medio: 5 puntos.

B) Helduen Etengabeko Hezkuntzan (HEH) Hezkuntza Sailak baimendutako unibertsitatez kanpoko zentro pribatua edo publikoa izatea: 10 puntu.

B) Tratarse de un centro no universitario privado o público autorizado por el Departamento de Educación en Educación Permanente de Adultos (EPA): 10 puntos.

C) 2021-2022 ikasturtean, Hezkuntza Sailarekin, Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten ikasleak: gehienez 18 puntu.

C) Alumnado cursando Formación Profesional Básica en el curso académico 2021-2022, con el Dpto. de Educación: hasta 18 puntos.

D) Prestakuntza-erakundeen Gizarte Erantzukizuna. 15 puntu, gehienez.

D) Responsabilidad Social de las entidades de formación. Hasta 15 puntos.

1) Lana sortzeko konpromisoa: gehienez 4 puntu.

1) Compromiso con la generación de empleo: hasta 4 puntos.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra, enpresaren kotizazio-kontuetako kode guztietan altan dauden langileen batezbestekoa hartuko da aintzat.

Se valorará la plantilla media de trabajadores en situación de alta desde el 1 de enero de 2021 a 31 de diciembre de 2021 en todos los códigos de cuenta de cotización de la empresa.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.c) apartatuan aipatutako egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Para la valoración de este criterio la entidad solicitante deberá presentar la documentación a que hace referencia el apartado 3.2.c) del artículo 6.

2) Lanaren kalitatearekiko konpromisoa: gehienez 4 puntu.

2) Compromiso con la calidad del empleo: hasta 4 puntos.

D.1 atalean zehaztutako batez besteko langileetatik, 2021eko abenduaren 31n lanaldi osoan eta mugagabeko kontratuarekin diharduten pertsonen ehunekoa hartuko da aintzat.

Se valorará el porcentaje de personas con contrato de trabajo de duración indefinida a tiempo completo respecto a la plantilla media determinada en el apartado D.1, a fecha de 31 de diciembre de 2021.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.d) apartatuan aipatutako egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Para la valoración de este criterio la entidad solicitante deberá presentar la documentación a que hace referencia el apartado 3.2.d) del artículo 6.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

La puntuación se obtendrá de la aplicación de la siguiente fórmula:

Lan-kontratuaren kodea duten pertsona kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / plantillaren batez bestekoa (D.1).

N.º de personas con código/clave de contrato de trabajo, según referencia de la Tesorería General de la Seguridad Social (100+109+130+139+150+189) + Socios cooperativistas no temporales a jornada completa + administradores) / Plantilla Media (D.1).

3) Genero-berdintasunarekiko konpromisoa: gehienez 4 puntu.

3) Compromiso con la igualdad de género: hasta 4 puntos.

2021eko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta.

Se valorará el porcentaje obtenido del número de mujeres con contrato de trabajo de duración indefinida a tiempo completo, respecto al número total de hombres con contrato de trabajo de duración indefinida a tiempo completo, existentes en la plantilla en el año 2021.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.d) apartatuan aipatutako egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Para la valoración de este criterio la entidad solicitante deberá presentar la documentación a que hace referencia el apartado 3.2.d) del artículo 6.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

La puntuación se obtendrá de la aplicación de la siguiente fórmula:

Lan-kontratuaren kodea duten emakume kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).

N.º de mujeres con código/clave de contrato de trabajo, según referencia de la Tesorería General de la Seguridad Social (100+109+130+139+150+189 + Socios cooperativistas no temporales a jornada completa + administradores) / N.º de hombres con código/clave de contrato de trabajo (100+109+130+139+150+189 + Socios cooperativistas no temporales a jornada completa + administradores).

4) Desgaitasuna duten pertsonentzako aukera-berdintasunarekiko konpromisoa: gehienez 3 puntu.

4) Compromiso con la igualdad de oportunidades para personas con discapacidad: hasta 3 puntos.

2021eko plantillan kontratu mugagabearen diharduten eta desgaitasunen bat duten pertsonen kopurua hartuko da aintzat.

Se valorará el número de personas con discapacidad con contrato de trabajo de duración indefinida existentes en la plantilla en el año 2021.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 6. artikuluko 3.2.d) apartatuan aipatutako egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Para la valoración de este criterio la entidad solicitante deberá presentar la documentación a que hace referencia el apartado 3.2.d) del artículo 6.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

La puntuación se obtendrá de la aplicación de la siguiente fórmula:

Lan-kontratuaren kodea duten pertsonen kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (130+139+230+239+330+339 + aldi baterako kontratua ez duten bazkide kooperatibistak + aitortutako desgaitasunen bat duten administratzaileak).

N.º de personas con código de contrato de trabajo, según referencia de la Tesorería General de la Seguridad Social (130+139+230+239+330+339 + Socios cooperativistas no temporales + administradores con discapacidad reconocida).

E) Prestakuntzaren kalitatearen eta eraginaren adierazleak langabeentzako 2017ko eta 2018-2020ko lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzaren deialdietan, eta entitateak kalitatearekin eta euskararekin duen konpromisoa. Gehienez 47 puntu.

E) Indicadores de calidad e impacto de la formación en las convocatorias de oferta formativa de Formación Profesional para el Empleo dirigidas a personas desempleadas de 2017 y 2018-20, así como compromiso de la entidad con la calidad y el Euskera. Puntuación máxima de 47 puntos.

Horren xedea da baloratzea enplegurako lanbide-heziketako 2017ko eta 2018ko deialdietako langabeentzako prestakuntza-ekintzak ematean lortutako kalitatea eta enplegagarritasunaren eta laneratzearen aldetik lortutako eragina, eta entitateak kalitatearekin eta euskararekin duen konpromisoa.

Su objetivo es valorar la calidad conseguida en la impartición de las acciones formativas dirigidas a personas desempleadas en las convocatorias de oferta aprobadas en los ejercicios 2017 y 2018 en materia de Formación Profesional para el Empleo y el impacto alcanzado en términos de empleabilidad e inserción, así como el compromiso de la entidad con la calidad y el Euskera.

1) Sintesi-adierazlea: gehienez 15 puntu.

1) Indicador de síntesis: hasta un máximo de 15 puntos.

Prestakuntza-entitate batek langabeentzako 2017ko eta 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzaren deialdietan emandako prestakuntza-ekintzetan lanbide-arlo bakoitzean lortutako asebetetze-tasen batez besteko haztatua.

Media ponderada de las tasas de satisfacción de una entidad de formación por familia profesional obtenida en las acciones formativas impartidas en las convocatorias de oferta formativa dirigidas a personas desempleadas de 2017 y de 2018-2020.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz lortuko du adierazle hori bere datu-baseetatik. Prestakuntza-erakunde jakin batek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdian parte hartu ez badu, 4 puntu emango zaizkio.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo obtendrá este indicador de oficio de sus bases de datos. En el supuesto de entidades de formación que no hayan participado en la convocatoria de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, se aplicarán 4 puntos.

Adierazle hori ezin izan bada lortu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, erreferentziako deialdian lanbide-arloaren adierazleen batezbesteko globala hartuko da sintesi-adierazle gisa, hartan parte hartzen duten prestakuntza-entitate guztiek emandako ekintza guztietatik abiatuta.

En el supuesto de que este indicador no haya podido ser obtenido por causa imputable a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, se tomará como indicador de síntesis la media global de los indicadores de la familia profesional correspondiente en la convocatoria de referencia, obtenida a partir del total de acciones impartidas por todas las entidades de formación participantes en la misma.

2) Enplegagarritasun-indizea.

2) Índice de Empleabilidad.

Langabeentzako 2017ko eta 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzaren deialdietan emandako prestakuntza-ekintzek lanbide-arlo bakoitzean lortutako enplegagarritasun-indizeen batezbesteko haztatua; 25 puntu gehienez.

Media ponderada del índice de empleabilidad por especialidad formativa obtenido por las acciones formativas impartidas en las convocatorias de oferta formativa dirigidas a personas desempleadas de 2017 y 2018-2020, hasta un máximo de 25 puntos.

Enplegagarritasun-indizea tasa hauek osatzen dute:

El índice de Empleabilidad se compone de las siguientes tasas:

Enplegagarritasun-indizea = (Prestakuntzaren arrakasta-tasa x p1) + (Besteren konturako laneratzearen tasa x p2) + (Parte-hartze anitzaren tasa x p3),

Índice de Empleabilidad = (Tasa de éxito formativo x p1) + (Tasa de inserción por cuenta ajena x p2) + (Tasa de multiparticipación x p3),

Non:

Dónde:

– Prestakuntza-ekintzaren arrakasta-tasa: prestakuntza arrakastarekin (gai) amaitzen duten pertsonen kopuruaren eta prestakuntza-ekintza amaitzen duten parte-hartzaile guztien (gai zein ez gai) kopuruaren arteko zatiketaren emaitza. Prestakuntza-ekintzak bereizita egonez gero, prestakuntzaren emaitza positiboa izango da profesionaltasun-ziurtagiri osoa lortzen bada, bai eta prestakuntza-moduluetako bat egiten bada eta horrela profesionaltasun-ziurtagiria lortzen bada ere.

– Tasa de éxito formativo de la acción formativa: n.º de personas que concluyen la formación con resultado positivo (Apto) sobre el total de participantes que finalizan la acción formativa (Aptos y No Aptos). En el caso de las acciones formativas disociadas, se considera que se concluye la formación con resultado positivo cuando se cursa y supera el certificado de profesionalidad completo, así como cuando se cursa alguno de los módulos formativos y la persona que los cursa completa de esta forma la formación del certificado de profesionalidad.

– Besteren konturako laneratzearen tasa: prestakuntza-ekintza amaitu eta sei hilabeteren barruan besteren konturako kontratu bat lortu duten pertsonen kopurua.

– Tasa de inserción por cuenta ajena: n.º de personas que finalizan la acción formativa y que han obtenido un contrato por cuenta ajena iniciado dentro de los seis meses siguientes a la finalización de la acción formativa.

– Parte-hartze anitzeko tasa: prestakuntza-ibilbide bat egiten duten pertsonen kopurua; hau da, ikastaroa amaitu ondoko sei hilabeteetan enplegurako bigarren prestakuntza-ekintza bat hasten duten pertsonen kopurua.

– Tasa de multiparticipación: n.º de personas que realizan un itinerario formativo, es decir, que concatenan una segunda acción de formación para el empleo en los seis meses siguientes a la finalización del curso.

– p1, p2 eta p3, espezialitatearen kualifikazio-mailaren arabera kalkulaturik, tasa bakoitzari emandako balioak dira.

– p1, p2 y p3, corresponde al peso dado a cada una de las tasas calculadas en relación al nivel de cualificación de la especialidad.

Tasak haztatu egiten dira espezialitate-motaren eta horien kualifikazio-mailaren arabera. Hain zuzen ere, zenbat eta altuagoa izan espezialitatearen kalifikazio-maila, orduan eta handiagoa da laneratze-tasa, kalifikazioaren araberakoak baitira lanean aritzeko konpetentziak, hau da, lana aurkitzeko aukerak zehazten dituzten konpetentziak. Gako-konpetentzien edo zeharkako edo gizarteratzeko eta laneratzeko konpetentzien espezialitateen kasuan, parte-hartze anitzaren tasak pisu handiagoa hartzen du, kualifikazioa ematen duen prestakuntzaren aurreko prestakuntzatzat hartzen baita, prestakuntza-ibilbide luzeago baten esparruan; edo, bestela, zeharkako espezialitateen kasuan, prestakuntza arautuaren, hasierako prestakuntzaren edo profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza osagarri gisa.

La ponderación de las tasas se establece en virtud del tipo de especialidad y del nivel de cualificación de las mismas. Así, la tasa de inserción tiene mayor peso cuanto mayor es el nivel de cualificación de la especialidad, ya que proporcionan competencias suficientes para desempeñar ocupaciones laborales y, por tanto, incorporarse al mercado de trabajo. En el caso de las especialidades de competencias claves, transversales y de inserción socio laboral, pesa más la tasa de multiparticipación, al concebirse como formación previa a la formación cualificante y en el marco de un itinerario formativo de mayor recorrido, o bien formación complementaria de la formación reglada/inicial o de los certificados de profesionalidad, en el caso de las especialidades transversales.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz ateratzen du adierazle hori bere datu-baseetatik.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo extrae de oficio este indicador de sus bases de datos.

2017ko eta 2018-2020ko deialdien babesean prestakuntza-erakundeek ez badute eman dirulaguntza eskatzen duten espezialitateari dagokion arloko prestakuntza-ekintzarik, 11 puntu aplikatuko dira.

En el supuesto de que las entidades de formación no hubiesen impartido al amparo de las convocatorias de 2017 o de 2018-2020 la especialidad formativa por la que solicitan subvención, se aplicarán 11 puntos.

3) Kalitatearekiko konpromisoa: gehienez 5 puntu.

3) Compromiso con la calidad: 5 puntos máximo.

Entitate eskatzaileek lortutako kalitate-arloko aintzatespenak baloratuko dira, hain zuzen ere batzordeak balorazioa egiten duen egunean indarrean daudenak. Kudeaketa-kalitatearen aitorpenengatik, 4 puntu lortu ahalko dira gehienez; honako hauek baino ez dira baloratuko (EFQM eredukoak, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Sistemakoak eta ISO araukoak): EFQM +500 eta altuagoa eta Urrezko A, EFQM +400 eta Zilarrezko A, EFQM +300 eta Brontzezko A, ISO 9001 eta Urrezko Q, Zilarrezko Q, eta Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. Puntuaziorik handiena ematen duen ziurtagiria baino ez da baloratuko.

Se valorarán los reconocimientos en calidad conseguidos por las entidades solicitantes que se encuentren en vigor a fecha de la valoración por parte de la comisión evaluadora. Por reconocimientos a la calidad en la gestión se podrán obtener hasta 4 puntos, valorándose únicamente los del modelo EFQM, del Sistema de Gestión Avanzada de Euskalit y la norma ISO siguientes: EFQM +500 y superior y A Oro, EFQM +400 y A Plata, EFQM +300, A Bronce, ISO 9001 y Q de Oro, Q de plata y Diploma a la Gestión Avanzada. Únicamente se obtendrá valoración por el certificado que otorgue la puntuación más alta.

Puntu gehigarri bana lortu ahal izango da ziurtagiri hauek edukitzeagatik: ISO 14001 ziurtagiria (Ingurumen Kudeaketako Sistemak), ISO 45001 ziurtagiria (Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemak), eta OHSAS 18001 ziurtagiria ISO 45001 ziurtagiria lortzeko aldian.

Podrá obtenerse un punto adicional por disponer de certificación ISO 14001 Sistemas de Gestión Ambiental o por disponer de certificación ISO 45001 Sistemas de Gestión de la Seguridad y Salud en el Trabajo o bien OHSAS 18001 dentro del periodo de transición para la obtención de la ISO 45001.

4) Euskararekiko konpromisoa: gehienez 2 puntu.

4) Compromiso con el Euskera: 2 puntos máximo.

Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiriak baino ez dira baloratuko.

Únicamente se valorarán las certificaciones Bikain y Bai Euskarari.

10. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa.

Artículo 10.– Selección de las personas participantes en las acciones formativas.

1.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen aurretiko hautaketa bat egingo du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ikastaroetan parte hartzeko hautagaien artean.

1.– La preselección de las personas participantes en las acciones formativas la realizará Lanbide-Servicio Vasco de Empleo entre las candidatas a participar en cada curso.

Hautagaiek honela parte hartu dezakete:

Las personas candidatas podrán proceder de las siguientes vías:

a) Ikastaroan parte hartzea eskatuz, bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren sareko bulegoren batean eskaera bat aurkeztuta, bai eskaera organismo autonomo honen webgunean beteta (www.lanbide.euskadi.eus). Prestakuntza-ekintzak, haietan izena emateko epea eta eskatzaileek bete behar dituzten sarbide-baldintzak adieraziko dira webgunean, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren xehetasunak eta ezaugarriak ere.

a) Solicitantes del curso, bien hayan realizado la solicitud presencialmente a través de la red de oficinas de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o bien a través de la página web de este organismo autónomo, www.lanbide.euskadi.eus, en la que se dará publicidad de las acciones formativas estableciendo el período de inscripción y los requisitos de acceso que deben reunir los y las solicitantes a las mismas, además de la descripción y características de cada acción formativa.

b) Lanbiden inskribatuta dauden pertsonak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek ikastaroa beren prestakuntza-ibilbidearen barruan preskribatu badute, eta/edo Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta badaude, edo prestakuntza-aholkularitzaren bidez artatu badituzte beren prestakuntza-kontuari dagokionez, eta prestakuntza-ekintzaren bat beharrezkotzat jo bada lanbide-gaitasuna egiaztatzeko ibilbide bat osatzeko.

b) Personas inscritas en Lanbide a los que los Servicios de Orientación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo hayan prescrito el curso dentro de su itinerario formativo y/o se encuentren inscritas en el Sistema Nacional de Garantía Juvenil, o bien hayan sido atendidos a través del asesoramiento formativo en relación a su cuenta de formación y se haya identificado alguna acción formativa como necesaria para completar un itinerario conducente a la acreditación de la competencia profesional.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bertan izena emanda dauden pertsonak deitu ditzake profesionaltasun-ziurtagiri bat osatzeko faltan dituzten prestakuntza-moduluez osatutako prestakuntza-ekintza bat egiteko.

c) Personas inscritas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo convocados por Lanbide para cursar una acción formativa conformada con los módulos formativos restantes para completar un certificado de profesionalidad.

d) Enplegu Zerbitzu Publikoan izena eman duten pertsonak.

d) Personas inscritas en otros Servicios Públicos de Empleo.

2.– Ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, aurrez matrikulatu diren hautagaien artean. Horretarako, prestakuntza emango duen erakundeak sarbidea izango du inskribatutako hautagaien datuetarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-kudeaketarako aplikazioaren bidez (LAN-F). Erakundeak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik eta dagozkion bermeekin egingo du hautaketa-prozesua.

2.– La selección final de los alumnos/as participantes en los cursos la llevará a cabo la entidad beneficiaria a partir de los/as de candidatos/as prematriculados. A estos efectos, la entidad impartidora podrá acceder desde el aplicativo de Gestión de la Formación (LANF) de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a los/as candidatos/as inscritos y realizará el proceso de selección con antelación suficiente al inicio de las acciones formativas y con las debidas garantías.

Behar duten prestakuntza-ekintza guztietan, hautaproba bat ere egingo dute, bere instalazioetan, Lanbideko teknikariekin aurrez adostuta, ekintza behar bezala aprobetxatzen dela ziurtatzeko eta kualifikazio-ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoak diren aurretiazko ezagutza-maila erreala zehazteko. Proba hori LAN-F aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da.

Se incluirá, en todas aquellas acciones formativas que lo precisen, una prueba de selección que se efectuará en sus instalaciones, previamente consensuada con el personal técnico de Lanbide, con objeto de asegurar el aprovechamiento de la acción y determinar el nivel real de conocimientos previos imprescindibles para alcanzar los objetivos de las acciones cualificantes. Dicha prueba se anexará en el apartado correspondiente del aplicativo LANF.

3.– Nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arloei lotutako profesionaltasun-ziurtagirietan, lehentasuna izango dute emakumeek. Deialdi honen ondorioetarako, nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arlotzat hartzen dira familia profesional hauetako prestakuntza-ekintzak: ELE, ENA, EOC, FME, IEX, IFC, IMA, IMS, INA, MAM, SAN, SEA, TMV.

3.– En aquellos certificados de profesionalidad relativos a ámbitos de actividad en los que no exista suficiente presencia femenina, tendrán prioridad las mujeres. A efectos de esta convocatoria, se entienden ámbitos de actividad con insuficiente presencia femenina las acciones formativas de las familias profesionales siguientes: ELE, ENA, EOC, FME, IEX, IFC, IMA, IMS, INA, MAM, SAN, SEA, TMV.

4.– Prestakuntza-modulu bat amaitzen denean plaza hutsak badaude, dela baten batek bertan behera utzi duelako, dela hasierako hautapenean plaza guztiak bete ez dituztelako, beste partaide batzuk sartu ahal izango dira, erreserba-zerrendatik edo hautaketa-prozesu berri batetik aterata.

4.– En el supuesto de que a la finalización de un módulo formativo existan vacantes, bien por abandonos o por no haberse llegado a cubrir todas las plazas en la selección inicial, se podrán incorporar nuevas personas participantes, que podrán proceder del listado de reservas o de un nuevo proceso selectivo.

5.– Hautaketa bukatu ondoren, erakunde onuradunek hautaketaren emaitza jakinaraziko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, LAN-F kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez, eta Lanbidek berariaz emandako jarraibideak aintzat hartuz.

5.– Una vez finalizada la selección, las entidades beneficiarias deberán comunicar el resultado de la misma a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a través del aplicativo informático de gestión LANF y siguiendo las instrucciones dictadas al respecto por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

6.– Hautatuak izan direnen eta ikastaroetan parte hartzeko erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrendak erakutsi behar dituzte prestakuntza-entitateek beren instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez eta hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean.

6.– La entidad de formación expondrá en sus instalaciones con una antelación de al menos 24 horas al inicio de las acciones formativas, y en un lugar previamente anunciado a las personas candidatas, la relación de las personas seleccionadas y de las que quedan en situación de reserva para participar en las mismas, con indicación del lugar, hora y fecha de inicio de las acciones formativas.

Aurrekoa eragotzi gabe, prestakuntza-zentroek egoki iritzitako bestelako bitartekoak erabili ahal izango dituzte ikasleei ikastaroetan parte hartuko dutela jakinarazteko.

Sin perjuicio de lo anterior, los centros de formación podrán utilizar cuantos medios complementarios consideren oportunos para notificar al alumnado su participación en los cursos.

11. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak.

Artículo 11.– Derechos y obligaciones de las personas participantes en las acciones formativas.

1.– Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduko ditu.

1.– La realización de las acciones formativas es gratuita para el alumnado, subvencionada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eusko Jaurlaritzak sinatutako istripu eta erantzukizun zibileko polizak barne hartzen ditu ikasleak ikastaroetara joateagatik eta prestakuntza ematen den lekurako joan-etorrietatik eratorritako arriskuak.

2.– El alumnado tiene cubierto el riesgo derivado de la asistencia a los cursos y el desplazamiento a los mismos, mediante póliza de accidentes y responsabilidad civil suscrita por Gobierno Vasco.

3.– Klaseko lehen egunean ikastaroaren egutegia, prestakuntza-ekintzaren programa eta ikasleen eskubide eta betebeharren dokumentua jasoko dute ikasleek, eta dokumentu hori sinatuko dute.

3.– Las personas participantes recibirán el primer día de clase, el calendario del curso, el programa de la acción formativa y el documento de Derechos y Obligaciones del alumnado, cuya recepción firmarán.

4.– Ikasleek modu jarraituan joan beharko dute eskoletara, eta prestakuntza-ekintzei probetxua atera beharko diete. Hori bermatzeko, erakunde onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute. Eguneroko partea bereizita egingo da prestakuntza-modulu bakoitzerako.

4.– Las alumnas y los alumnos participantes deberán asistir y seguir con aprovechamiento las acciones formativas. A estos efectos, la entidad beneficiaria se responsabilizará de cumplimentar un parte diario de asistencia que deberá ser suscrito por la persona formadora y por todas las personas participantes. Este parte diario se realizará para cada Módulo Formativo de forma independiente.

5.– Ikasleek ezin izango dute ikastaro batean baja eman beste prestakuntza-ekintza bat hasteko. Ezin izango dute ekintza amaitu baino lehen utzi, kasu hauetan izan ezik: enplegua aurkitzea, eta hori eragozpen izatea prestakuntza-ekintzara joan eta etekina ateratzeko; edo, bestela, egoera pertsonal edo familiar larrian egotea, behar bezala justifikatuz gero. Jarduera justifikaziorik gabeko beste arrazoiren barengatik utziz gero, gerta liteke pertsona hori lehentasunezkoa ez izatea etorkizuneko deialdietako prestakuntza-ekintzetan.

5.– Los alumnos y las alumnas no podrán darse de baja en un curso para iniciar otra acción formativa. No podrán abandonar la acción hasta su término, excepto en el supuesto de encontrar empleo y que el mismo les impida asistir y seguir la acción formativa con aprovechamiento, o bien con motivo de situación grave personal o familiar sobrevenida debidamente justificada. El abandono por otras causas injustificadas podrá dar lugar a que dicha persona quede como no prioritaria en el acceso a las acciones formativas de futuras convocatorias.

12. artikulua.– Ikasleak baztertzeko arrazoiak eta prozedura.

Artículo 12.– Causas y procedimiento de exclusión del alumnado.

1.– Honako hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:

1.– Constituirán causas de exclusión del alumnado:

a) Justifikatu gabe hilabetean hirutan baino gehiagotan ez agertzea.

a) Incurrir en más de tres faltas de asistencia no justificadas al mes.

b) Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoaren % 25etik gora huts egitea, arrazoia edozein dela ere, justifikatua edo justifikatu gabea.

b) La inasistencia acumulada superior al 25 % de la duración de la acción formativa, sea por la causa que fuere, justificada o no.

c) Prestakuntza-ekintzari probetxurik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.

c) La falta de aprovechamiento o comportamiento indebido que impida la buena marcha de la acción, incluidas las normas exigibles de higiene y salubridad.

2.– Honako hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:

2.– El procedimiento para la exclusión del alumnado será el siguiente:

Prestakuntza-zentroak prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako ezarri den eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta ontzat ematen badu, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak baztertzeko prozedura hasteko erabakia argitara emango du. Erabakian, ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko da, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak gehienez hamabost egun balioduneko epean ebatziko du prozedura. Egoerak hala eskatzen badu, baztertze-prozedurari ekiteko erabakian behin-behineko neurriak har daitezke prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea ikastarotik behin-behingoz baztertzea, prozedura abiatzeko erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den bitartean. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkeztu daitekeen.

El centro de formación comunicará al técnico/a de formación la concurrencia de alguna de las causas de exclusión, utilizando el modelo establecido al efecto. Apreciada dicha causa por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Director de Formación Profesional para el Empleo emitirá el Acuerdo de inicio del procedimiento de exclusión. En dicho acuerdo se pondrán de manifiesto los hechos que motivan la propuesta de exclusión, disponiendo el alumno o alumna de un plazo de cinco días hábiles para la presentación de alegaciones. El Director de Formación Profesional para el Empleo resolverá el procedimiento en el plazo máximo de quince días hábiles. Si las circunstancias lo requieren, en el acuerdo de inicio de exclusión se podrán adoptar medidas provisionales que garanticen la buena marcha de la acción formativa, que podrán consistir en la exclusión provisional del alumno/a durante los días que transcurren entre la notificación del acuerdo y la resolución del procedimiento. En la resolución se recogerá el pie de recurso correspondiente.

Aste batean ikasle baten hutsegiteak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilean, eta ikasleak ekintzara joaten jarraitzen badu, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako huts egiteak arrazoi justifikatu batengatik gertatu badira (adibidez, gaixotasuna edo lanean hastea), pertsona horrek geratzen den modulua egiteko aukera izatea aztertu ahal izango da.

La semana en la cual algún alumno/a supere el 25 % de inasistencia respecto del total de las horas de duración de la acción formativa o incurra en más de tres faltas de asistencia injustificadas al mes, y el alumno/a continúe asistiendo a la acción, el centro de formación lo comunicará a la Dirección de Formación Profesional para el Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a los efectos del inicio del procedimiento de exclusión. En el supuesto de que le restase por cursar un módulo completo y la inasistencia superior al 25 % se haya debido a una causa justificada (como puede ser enfermedad o inicio de la actividad laboral), se podrá valorar la posibilidad de que la persona curse el módulo restante.

Ikasle batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta asistentzia-falten % 25 gainditzen baldin badu, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.

Cuando un alumno/a deje de asistir a la acción formativa y haya superado el 25 % de inasistencia, el centro lo comunicará a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y se procederá a darle de baja de oficio sin necesidad de realizar el procedimiento de exclusión.

13. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak gauzatzea eta lortutako konpetentziak egiaztatzea.

Artículo 13.– Ejecución de las acciones formativas y acreditación de las competencias obtenidas.

1.– Dirulaguntzaren enpresa edo erakunde onuradunak deialdi honetan ezarritakoaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ereduak aintzat hartuta gauzatu beharko ditu prestakuntza-ibilbideetan jasotako prestakuntza-ekintzak. Organismo autonomo honen prestakuntzarako informatika-aplikazioa (LAN-F) erabiliko du prestakuntzaren hasiera jakinarazteko (hasiko den eguna baino 7 egun baliodun lehenago gutxienez), bai eta gerora izan daitekeen edozein aldaketaren, prestakuntza-ekintzak bukatzearen eta parte-hartzaileen bertaratzea kontrolatzearen berri emateko ere. Oro har, eta aurkako jarraibiderik ematen ez bada, 7 egun balioduneko epean egin beharko zaizkio jakinarazpenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi aldez aurretik Lanbidek ez badu LAN-F aplikazioan Hasierako Komunikazioa baimendu.

1.– La entidad beneficiaria de la subvención deberá llevar a cabo la ejecución de las acciones formativas incluidas en los itinerarios formativos de conformidad con lo establecido en esta convocatoria y según los modelos que proporciona Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, utilizando el aplicativo informático de formación de este organismo autónomo (LANF) para comunicar el inicio (con al menos 7 días hábiles de antelación a la fecha real de inicio), cualquier modificación posterior (en el momento en que se produzca) y la finalización de cada una de las acciones formativas, así como el control de asistencia de los participantes. Con carácter general, y siempre que no se dicten instrucciones en sentido contrario, toda comunicación a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo deberá realizarse en el plazo de 7 días hábiles. Las acciones formativas no podrán dar comienzo sin la previa autorización por parte de Lanbide de la Comunicación de Inicio en el aplicativo LANF.

2.– Profesionaltasun-ziurtagiriak bereiz gauzatzen direnean, honako baldintza hauek bete beharko dira:

2.– Cuando la ejecución de los certificados de profesionalidad se realice de forma disociada, se sujetará a las siguientes condiciones:

– Modulu bakoitza modu indibidualean egin eta justifikatuko da.

– La ejecución y justificación de cada uno de los módulos será individual.

– Moduluak profesionaltasun-ziurtagirian ezarritako ordenan eman beharko dira.

– Los módulos deberán ser impartidos en el orden dispuesto en el certificado de profesionalidad.

– Modulu bat hasten duten pertsonei modulu guztietan parte hartzea bermatu behar zaie, prestakuntza-ibilbide osoa osatu ahal izateko.

– Se ha de garantizar a aquellas personas que lo inicien su participación en todos los módulos a los efectos de que puedan completar todo el itinerario formativo.

3.– Deialdi honetan profesionaltasun-ziurtagiriko moduluetarako prestakuntza ematen duten prestatzaileak Lanbidek egiaztatu beharko ditu. Era berean, prestatzaileen fitxategian sartu beharko dituzte, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzean ezarritako baldintzei jarraituz.

3.– Las personas formadoras que impartan formación para los módulos de certificado de profesionalidad dentro de esta convocatoria, deberán ser acreditadas por Lanbide e incluidas en el fichero de formadores de acuerdo con los requisitos establecidos en cada certificado de Profesionalidad.

4.– Dirulaguntza jasotzen duten ikasleez gain, beste bi joan daitezke prestakuntza-ekintzara, dirulaguntza jasotzeko eskubiderik gabe, deialdiaren ebazpenaren ondorengo hamabost egunetan hartarako eskabidea egiten duten prestakuntza-erakundeetan, betiere instalazioak eta ekipoak badituzte eta ikasle guztientzat bermatzen badira berdintasun-baldintzak. Erabilgarri diren instalazioak eta ekipamenduak egiaztatutakoan emango da baimena; profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, eskatutako partaideen kopurua ere egiaztatuko da.

4.– Podrán asistir a la acción formativa dos alumnos/as adicionales a los subvencionados, sin derecho a subvención por ellos, en aquellas entidades de formación que así lo soliciten en los quince días siguientes a la resolución de la convocatoria, siempre y cuando dispongan de las instalaciones y equipamientos y se garantice la igualdad de condiciones para el conjunto del alumnado. La autorización se realizará previa comprobación de la disponibilidad de instalaciones y equipamientos y acreditación para el número de participantes requerido si se trata de la impartición de un certificado de profesionalidad.

5.– Gazte langabeek ezingo dute prestakuntza-ekintzetan egunean 8 ordu baino gehiagoz parte hartu. Nolanahi ere, astean ez dira egingo 40 ordu baino gehiago. Muga horietan sartuko dira, hala dagokienean, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzari dagozkion lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluko orduak.

5.– La participación de una persona joven desempleada en acciones formativas no podrá ser superior a 8 horas diarias. En todo caso, el número de horas semanales no podrá ser superior a 40 horas. En estos límites estarán incluidas, cuando procedan, las horas del módulo de formación práctica en centro de trabajo correspondiente a cada certificado de profesionalidad.

6.– Prestakuntza-erakundeak prestakuntza-ekintzak arrazoizko ordutegietan programatzen saiatu beharko dira, bereziki gizatalde kalteberei zuzendutakoak. Prestakuntza eta ikasleen bizitza pertsonala uztartzeko moduko ordutegiak ezartzen saiatu beharko dira.

6.– Las entidades de formación procurarán programar las acciones formativas con horarios racionales, especialmente en aquellas dirigidas a colectivos vulnerables, que permitan la conciliación de la formación con la vida personal del alumnado.

Prestakuntza-ekintza hasitakoan, behar bezala emango da, eta ezingo da aldi baterako eten, ezinbesteko kasuan izan ezik, behar bezala justifikatuta eta Lanbidek aldez aurretik onartuta.

Una vez iniciada la acción formativa, se impartirá de manera regular, y no podrá suspenderse temporalmente, salvo fuerza mayor, debidamente justificada y aceptada por Lanbide.

7.– Erakunde onuradunek gutxienez honako hauek emango dizkiete parte-hartzaile guztiei prestakuntza-ekintzetan:

7.– Las entidades beneficiarias entregarán al inicio del curso a todos/as los/las participantes en las acciones formativas al menos:

– espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituen eskuliburu bat, editatua edo euskarri informatikoan,

– un manual, editado o en soporte informático, que recoja todos los contenidos de la especialidad,

– ikastaroa zuzen garatzeko beharrezkoa den idazmahaiko materiala eta

– el material de escritorio necesario para el correcto desarrollo del curso y

– beharrezkoak diren babes-elementuak.

– los elementos de protección que sean precisos.

Era berean, zer eskubide eta betebehar dituzten azalduko diete ikasleei, bai eta 11. eta 12. artikuluetan araututako kanporatzeko arrazoiak eta prozedurak ere.

Asimismo, informarán al alumnado sobre los derechos y obligaciones y las causas y procedimientos de expulsión regulados en los artículos 11 y 12.

8.– Ikasle batzuek jarduera bertan behera uzten badute, beste ikasle batzuk sartu ahalko dira prestakuntzara haien ordez. Ordezkapen hori lehen bost irakastegunetan bakarrik onartuko da, ibilbideko prestakuntza-modulu bakoitza hasten denetik aurrera.

8.– Si se produjeran abandonos en el alumnado se podrán incorporar otros/as alumnos/as a la formación en lugar de aquellos. Esta sustitución se admitirá siempre que se produzca durante los primeros cinco días lectivos desde el inicio de cada uno de los módulos formativos que componen el itinerario.

9.– Prestakuntza emateaz arduratzen diren erakunde onuradunek berehala jakinarazi beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenek horiei uko egiten badiete, horietara aurkezten ez badira edo ekintzak bertan behera uzten badituzte, horren zergatia adierazita.

9.– Las entidades beneficiarias responsables de impartir la formación deberán comunicar de manera inmediata a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, las renuncias, no presentaciones y abandonos de las acciones formativas por parte de los participantes, con indicación de las causas de dichas circunstancias.

10.– Tutoretza eta orientazio pertsonala.

10.– Tutoría y orientación personal.

Ikasleen tutoretza pertsonak behar duen hezkuntza integralera bideraturik egingo da.

La tutoría del alumnado se realizará orientada a la educación integral que cada persona requiere.

Tutoretza-lanak partekatu beharko dituzte programaren irakasle guztiek. Irakasle-taldeak tutore-ekintzen plana osatuko du, gutxienez, honako alderdi hauek jasota:

La acción tutorial deberá ser compartida por todo el equipo docente del programa. El equipo docente elaborará un plan de acción tutorial que aborde al menos los aspectos siguientes:

a) Ikasleen autoestimua indartzea.

a) Refuerzo de la autoestima del alumnado.

b) Pertsona arteko harremanak eta gizarte-trebetasunak.

b) Las relaciones interpersonales y las habilidades sociales.

c) Harreman programatua familiarekin edo legezko tutoreekin.

c) Relación programada con la familia o tutores legales.

d) Banakako eta taldekako ikaskuntza-prozesua gidatzea eta laguntzea.

d) Orientación y apoyo al proceso de aprendizaje individual y grupal.

e) Ikasleei lanbide-ibilbidea jarraitzeko orientabideak eta laguntza ematea prestakuntza-aldia amaitu ondoren, dela laneratzearen bidez, dela kualifikazio handiagoko mailetako prestakuntzaren bitartez.

e) Orientación y apoyo en la continuación del itinerario profesional de cada alumno una vez finalizada esta fase formativa bien sea a través de la vía de la integración laboral o bien a través de la vía la formación en niveles de cualificación superiores.

Ikasle-taldeek gutxienez irakasle bana izango dute, tutoretzaz eta tutore-ekintzen plana gauzatzeko koordinazioaz arduratuko dena. Bloke bakoitzean, egiteko hori ikasturte horretan eskolak ematen dituen irakasleren baten esku egongo da eta, ahal dela, bi blokeetan pertsona bera izango da tutoretza-lanak egingo dituena.

Cada grupo de alumnos y alumnas tendrá, al menos, un profesor o profesora que ejerza la labor de tutoría y coordine la realización del plan de acción tutorial en el mismo. En cada bloque, esta labor será ejercida por profesorado que imparta docencia en dicho curso, procurándose que, en la medida de lo posible, la labor de tutoría sea ejercida por la misma persona en ambos bloques.

Tutoreak eredu izan behar du ikaslearentzat, irakasle taldearentzat eta familientzat. Jarduteko orientazioa emango du, irakasle-taldearekin batera, ikasleek estrategia metodologiko eta antolaketa-estrategiak eskuratu eta ahalmen pertsonal eta profesional eta autoikaskuntza-gaitasun hobeak izan ditzaten.

El tutor o tutora debe ser un elemento de referencia para el alumnado, el resto del equipo docente y las familias. Orientará su actuación, junto con el equipo docente, para garantizar que el alumnado disponga de estrategias metodológicas y organizativas que permitan mejorar su potencial personal y profesional y su capacidad de aprendizaje autónomo.

Ikasleen premiak direla-eta hala behar bada, esku-hartze psikopedagogiko eta/edo hezkuntza eta gizarte-laneko adituek esku hartuko dute.

Si las necesidades del alumnado lo requieren, se dispondrá de la intervención de especialistas en intervención psicopedagógica y/o educación y trabajo social.

11.– Ikasleen ebaluazioa moduluka egingo da, ikasketaren emaitzak egiaztatzeko eta, horren bidez, lanerako konpetentziez jabetu dela bermatzeko.

11.– La evaluación del alumnado se realizará por módulos, con objeto de comprobar los resultados del aprendizaje y, en consecuencia, la adquisición de las competencias profesionales.

Ebaluazioa ikasleen premietara eta bilakaerara egokituta egongo da, batez ere, desgaitasunen bat dutenen kasuan; irisgarritasun-neurriak ezarriko dira, ebaluazio-proban parte hartzetik ez baztertzea bermatzeko.

La evaluación estará adaptada a las necesidades y evolución del alumnado, especialmente para las personas en situación de discapacidad para las que se incluirán medidas de accesibilidad que garanticen una participación no discriminatoria en las pruebas de evaluación.

Ebaluazioa sistematikoki egingo da, aldez aurreko plangintza baten arabera, zeinean honako hauek adieraziko baitira, gutxienez, modulu bakoitzarentzat: ebaluazioa zer egunetan egitea kalkulatu den, zer tokitan egingo den, zer ebaluazio-tresna erabiliko diren, eta zenbat denbora iraungo duen (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera). Ebaluazio-tresna horiek eta parte-hartzaile bakoitzak egindako probak eskaneatu egingo dira, eta aplikazioan gordeko.

La evaluación se desarrollará de manera sistemática, ajustándose a una planificación previa en la que constarán, al menos, para cada módulo, una estimación de las fechas previstas en la que se realizará, los espacios en la que esta se llevará a cabo, los instrumentos de evaluación que serán utilizados y la duración que conllevará su aplicación (Según modelo facilitado en el aplicativo informático LANF). Estos instrumentos de evaluación, así como las pruebas realizadas por cada participante se escanearán e incluirán en el aplicativo informático.

Prestakuntza-moduluetan egiaztatu beharreko ikaskuntzaren emaitzak haien gaitasunetan eta ebaluazio-irizpideetan jasotako ezaguerei eta trebetasun praktikoei dagozkienak izango dira; horrela, osotasunean, lanbide-konpetentziak eskuratu direla egiaztatu ahalko dute.

Los resultados de aprendizaje a comprobar en los módulos formativos estarán referidos tanto a los conocimientos como a las destrezas prácticas y habilidades recogidas en las capacidades y criterios de evaluación de los mismos, de manera que, en su conjunto, permitan demostrar la adquisición de las competencias profesionales.

Konpetentzia-unitateen egiaztapena jasotzeko, emaitza positiboarekin gainditu beharko dituzte haiekin lotutako prestakuntza-moduluak, «gai» direla adierazita.

Para obtener la acreditación de las unidades de competencia, será necesario superar con evaluación positiva, en términos de apto, los módulos formativos asociados a cada una de ellas.

Prestatzaileek txosten batean jasoko dituzte ikasleek prestakuntza-modulu bakoitzaren ebaluazioan lortutako emaitzak. Txosten horretan adieraziko da ikasle bakoitzaren jarduna, aplikatutako ebaluazio-tresnen arabera, egindako zuzenketak eta lortutako puntuazioak (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).

Las personas formadoras reflejarán documentalmente en un informe los resultados obtenidos por las/os alumnas/os en la evaluación de cada uno de los módulos formativos, en la que se incluirá el desempeño de cada alumno en los distintos instrumentos de evaluación aplicados, con las correcciones y puntuaciones obtenidas en los mismos (Según modelo facilitado en el aplicativo informático LAN-F).

Modulua eman eta gero, ebaluazio-akta bete beharko da LAN-F informatika-aplikazioaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak lortutako emaitzarekin: «gai», «gai, egiaztaezina» edo «ez gai».

Una vez impartido el módulo se cumplimentará el Acta de Evaluación con el resultado obtenido por cada participante a través del aplicativo informático LAN-F, en términos de «apta/o», «apta/o no acreditable» o «no apta/o».

Lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiten den bitarteko ikasleen jarraipena eta ebaluazioa batera egingo dute prestakuntza-zentroak eta enpresak hautaturiko tutoreek. Modulu hori gainditzen duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute LAN-F aplikazioaren bitartez.

El seguimiento y evaluación de los/as alumnos/as durante la realización del módulo de formación práctica en centro de trabajo, será realizado conjuntamente por las personas tutoras designadas por el centro de formación y la empresa. Los/as alumnos/as que superen este módulo recibirán una certificación obtenida a través del aplicativo LAN-F.

Ikastaroa bukatzean, gainditutako prestakuntza-moduluei dagokien Egiaztapen Partzial Metagarria emango zaie parte-hartzaileei, eta profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prozedura hasiko da, osorik burutu badute.

Al finalizar el curso, se entregará a los participantes la Acreditación Parcial Acumulable (APA) correspondientes a los módulos formativos superados y se iniciará el procedimiento para la obtención del certificado de profesionalidad correspondiente si lo hubiera completado.

Ikasleak emaitza negatiboekin bukatzen badu ikastaroa, asistentzia-ziurtagiri bat emango zaio, eta, hala dagokionean, gainditu dituen prestakuntza-moduluen Egiaztapen Partzial Metagarriak edo prestakuntza-modulu baten barruan zer prestakuntza-unitate gainditu dituen zehazten duen ziurtagiria.

Si el alumno/a finaliza el curso con evaluación negativa, se le entregará un certificado de asistencia al mismo y, en su caso, las APAs (Acreditaciones Parciales Acumulables) de los módulos formativos que hubiese superado o la certificación de las unidades formativas superadas de un módulo de formativo.

Zentroak honako datu edo dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren LAN-F informatika-aplikazioaren bidez:

El centro deberá incluir en el aplicativo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo LAN-F los siguientes datos o documentos:

– Ikastaldia hasi aurreko 7 egun balioduneko epearen barruan:

– En el plazo de 7 días hábiles anteriores al inicio del curso:

• Ebaluazioaren plangintza, Lanbidek ezarritako ereduaren arabera (LAN-F informatika-aplikazioaren bitartez eskainiko da).

• Planificación de la evaluación según modelo establecido por Lanbide que será facilitado en el aplicativo informático LAN-F.

• Erabili beharreko ebaluazio-tresnak, horiek zuzentzeko eta puntuatzeko dagozkien euskarriekin.

• Los instrumentos de evaluación a utilizar, con los correspondientes soportes para su corrección y puntuación.

– Ikastaroa bukatu ondoko 7 egun baliodunen barruan:

– En el plazo de 7 días hábiles tras su finalización:

• Ikasleen emaitzak biltzen dituen dokumentazioa LAN-F aplikazioan, Lanbidek ezarritako ereduaren arabera (LAN-F informatika-aplikazioaren bitartez jarriko da eredu hori onuradunen esku).

• Documentación en LAN-F, donde se recojan los resultados obtenidos por los/as alumnos/as según modelo establecido por Lanbide que será facilitado en el aplicativo informático LAN-F.

• Ebaluazio-aktak betetzea.

• Cumplimentar las actas de evaluación.

12.– Dirulaguntzen prestakuntza-erakunde onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte prestakuntza-ekintzak, eta ezingo dute hirugarrenik azpikontratatu horretarako. Horri begira, ordea, dirulaguntza jaso duen prestakuntza-ekintza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko. Irakasleak kontratatzea pertsona fisikoak kontratatzea soilik dela ulertzen da.

12.– Las entidades de formación beneficiarias de la subvención ejecutarán directamente las acciones formativas sin que puedan subcontratarla con terceros. A estos efectos, la contratación del personal docente para la impartición de la formación subvencionada por parte del beneficiario no se considerará subcontratación. Por contratación de personal docente se entiende exclusivamente la contratación de personas físicas.

Nolanahi ere, 12. apartatuan aurreikusita ez dagoenari dagokionez, zuzenean aplikatu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoa.

En todo caso, en lo no previsto en este apartado 12, será de aplicación directa lo dispuesto en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

14. artikulua.– Lantokiko lanbide-praktiken modulua.

Artículo 14.– Módulo de Prácticas Profesionales en Centro de Trabajo.

1.– Praktiken edukia bat etorriko da lan-zentroko prestakuntza-modulu praktikoarekin, dagokion profesionaltasun-ziurtagiria arautzen duen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

1.– Los contenidos de la práctica se corresponderán con el módulo de formación práctica en centro de trabajo establecido en el Anexo II del Real Decreto regulador del correspondiente Certificado de Profesionalidad.

2.– Prestakuntza-zentroek prestakuntza praktikoko modulu bat egitea aurreikusi beharko dute, lan-zentroetan eta egindako espezialitatearekin zerikusia duten lanbideetan, ikastaroetan parte hartu duten ikasleen % 100entzat, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 5 bis artikuluan jasota dauden salbuespenetako bat betetzen duten ikasleentzat izan ezik.

2.– Las entidades de formación deberán prever la realización del módulo de formación práctica en centros de trabajo y en ocupaciones relacionadas con la especialidad cursada, para el 100 % del alumnado participante en los cursos, salvo para aquellos alumnos/as en quienes concurra alguno de los supuestos de exención previstos en el artículo 5 bis del Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, por el que se regulan los certificados de profesionalidad.

3.– Lehentasunez, lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluak bukatutakoan egingo dira, aurrekoak emaitza positiboarekin gainditu badira, betiere; horrela, azken prestakuntza-modulua bukatu eta lau hilabeteko gehieneko epean hasi behar dira lanbide-praktikak. Epe hori 3.4 artikuluak dioenak baldintzatuta egongo da.

3.– Las prácticas profesionales se realizarán preferentemente una vez realizados el resto de módulos formativos y siempre que se hayan superados los mismos con evaluación positiva, debiendo comenzar en el plazo máximo de cuatro meses tras la finalización del último módulo formativo. Este plazo estará condicionado por lo expuesto en el artículo 3.4.

Salbuespenez eta justifikatuta baldin badago, Lanbidek baimena eman ahal izango du lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluekin batera egin ahal izateko. Prestakuntza-ekintza emaitza positiboekin gainditu duten ikasle guztiek egin ahal izango dute prestakuntza praktikoko modulua lantokian, haien administrazio-egoera edozein izanda ere.

Por motivos excepcionales y siempre que exista justificación Lanbide podrá autorizar el desarrollo de las prácticas profesionales de forma simultánea a la realización del resto de módulos formativos. Todo el alumnado que haya superado la acción formativa con resultado positivo podrá realizar el módulo de formación práctica en centro de trabajo independientemente de su situación administrativa.

4.– Prestakuntza-ekintza egiten ari diren bitartean praktikak hasten dituzten ikasleek, azken ebaluazioaren emaitza negatiboa bada, praktikak egiten jarraitu ahalko dute. Prestakuntza-ekintza uzteak, berriz, berari atxikitako lanez kanpoko lanbide-praktika amaitzea ekarriko du.

4.– Aquellos alumnos y alumnas que hubieran iniciado las prácticas durante el transcurso de la acción formativa y su evaluación final resultase negativa podrán continuar las mismas. El abandono de la acción formativa da lugar al fin de la práctica profesional no laboral asociada a la misma.

5.– Lanekoak ez diren praktikak egiteko, enpresaren eta prestakuntza-erakundearen arteko akordio bat sinatuko da, eta akordio horren berri emango zaio praktikak egingo dituen pertsonari. Akordio horretan, hauek azaldu beharko dira: praktiken edukia, iraupena, praktikak egiteko tokia eta ordutegia, eta praktiken jarraipena eta ebaluazioa egiteko tutoretza-sistema. Praktikak hasi baino lehen, akordio horren berri eman beharko zaie enpresako langileen legezko ordezkariei. Baldintza hori bete den ziurtatzeko, langileen legezko ordezkariek hitzarmenari buruzko informazioa jaso dutela adierazteko dokumentua erantsi beharko da (eredu ofiziala erabili beharko da horretarako, LAN-F aplikaziotik hartuta). Gainera, parte hartzen duten ikasleen zerrenda bat ere erantsi beharko da.

5.– La realización de las prácticas no laborales se articulará a través de la suscripción de un acuerdo entre la empresa y la entidad de formación, que será puesto en conocimiento de la persona que realiza las prácticas, en el que deberá describirse el contenido de las prácticas, así como su duración, lugar de realización y horario, y el sistema de tutorías para su seguimiento y evaluación. Antes del comienzo de las prácticas, se pondrá en conocimiento de las/os representantes legales de las/os trabajadores en la empresa el citado acuerdo. Para comprobar esta condición, habrá de adjuntarse al acuerdo un documento que acredite que los representantes legales de las personas trabajadoras han recibido la información del acuerdo a suscribir, mediante modelo oficial que se pondrá a disposición en LANF. Además, habrá de adjuntarse una relación del alumnado que participa en las mismas.

6.– Praktikak, behar bezala justifikatutako arrazoirik ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin beharko dira, Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak baimena eman ondoren.

6.– Las prácticas deberán realizarse en centros de trabajo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, salvo en el caso de existencia de causas debidamente justificadas, previa autorización del Director de Formación de Formación Profesional para el Empleo.

7.– Praktiken eguneko lanaldia ezin izango da 8 ordutik gorakoa izan.

7.– La jornada diaria de prácticas no podrá ser superior a 8 horas.

8.– Lanbidek praktiken hitzarmena baliozkotzea ezinbesteko baldintza da, eta hori lan-zentroetako prestakuntza-modulua hasi aurretik egin beharko da. Hori betetzen ez bada, nahitaezko baimena ez duten praktikak baliogabetu ahalko dira. Horregatik, zentroek sinatutako praktiketako hitzarmena formalizatu eta erantsi beharko dute LAN-F aplikaziora, gutxienez praktikak hasi baino 7 egun baliodun lehenago.

8.– La validación del acuerdo de prácticas por parte de Lanbide es un requisito necesario y previo al inicio del módulo de formación práctica en centros de trabajo y su incumplimiento podrá dar lugar a la anulación de las prácticas que no cuenten con la preceptiva autorización. Por ello, los centros deberán formalizar y adjuntar el Convenio de Prácticas firmado en LANF con, al menos, 7 días hábiles de antelación al inicio de las mismas.

15. artikulua.– Prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola.

Artículo 15.– Seguimiento y control de las acciones formativas.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen zentroarekin lankidetzan, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo ditu. Hori eskakizunak eta alderdi formalak betetzen direla egiaztatzeaz eta prestakuntzaren emaitzez harago doan lana da, eta kalitatea bermatzeko balio izango du.

1.– Lanbide-Servicio Vasco de Empleo realizará, en colaboración con el centro impartidor, el seguimiento y control de las acciones formativas, que abarcará más allá de la mera comprobación de requisitos y formalidades, la evaluación de los resultados de la formación, contribuyendo así a garantizar su calidad.

2.– Jarduera-plan bat ezarriko da deialdian ezarritako baldintzak betetzen diren eta prestakuntza-planak erregulartasunez gauzatzen diren egiaztatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, bidezko neurri zuzentzaileak ezartzeko. Jarduketa horiek barnean hartuko dute prestakuntza-jardueraren jarraipena, ematen den tokian eta toki horretatik kanpo, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak egiten diren bitartean eta/edo amaitu ondoren, dokumentuen bidez eta frogagiri fisikoen bidez.

2.– Se establecerá un plan de actuaciones dirigidas a verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos en la convocatoria y la regularidad del desarrollo de los Planes de Formación y, en su caso, a adoptar las medidas correctoras pertinentes. Estas actuaciones comprenderán el seguimiento de la actividad formativa en el lugar de su impartición y fuera de él durante su realización y/o una vez finalizada la ejecución de las acciones formativas subvencionadas, a través de evidencias documentales y físicas.

3.– Batasunaren arautegian ezartzen den bezala, eta prestakuntza-erakundeen inskripzioa edo egiaztatzea arautzen dituen arautegiarekin bat etorriz, plan horretan in situ egiaztapen-bisitak sartuko dira Europako Gizarte Funtsaren finantzabideen baldintzak betetzen direnez egiaztatzeko eta inskripzioa edo egiaztapena egiterakoan zentroak egiaztatu zituen baldintzak mantentzen diren ikusteko.

3.– A ese plan, tal como establece la normativa comunitaria, se incorporarán las actuaciones de verificación in situ para comprobar el cumplimiento de los requisitos derivados de la cofinanciación del Fondo Social Europeo y en base a la normativa que regula la inscripción o acreditación de las entidades de formación, las relativas al mantenimiento de las condiciones del centro en base a las cuales se le inscribió o acreditó.

16. artikulua.– Prestakuntza-ekintzen kalitatearen ebaluazioa.

Artículo 16.– Evaluación de calidad de las acciones formativas.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honen kalitatea ebaluatuko du, kontuan hartuta ikasleek berek betetako galdetegietatik lortutako batez besteko emaitzak, enplegurako prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdetegiak argitaratzen dituen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera (2009ko ekainaren 11ko BOE).

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo llevará a cabo la evaluación de la calidad de esta convocatoria en base a los resultados medios obtenidos a partir de los cuestionarios cumplimentados por los propios alumnos y alumnas, siguiendo lo preceptuado en la Resolución de 27 de abril de 2009, del Servicio Público de Empleo Estatal, por la que se publica los cuestionarios de evaluación de calidad de las acciones de formación para el empleo (BOE de 11 de junio de 2009).

Horretarako, dirulaguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatu beharko dute, prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintzak kudeatzeko jardueren artean.

Para ello, los beneficiarios de las subvenciones deberán realizar una evaluación y control de la calidad de la formación que lleven a cabo dentro de las actividades de gestión de las acciones formativas contenidas en el plan de formación.

Edonola ere, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu aurretik, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdetegia bete beharko dute; oro har, prestakuntza egiaztagarriko ekintza guztietan, amaierako azterketa egitean emango zaie, baita egiaztagarria ez den baina amaierako azterketa egitea eskatzen duen prestakuntzaren kasuan ere. Gainerako prestakuntza-ekintzetan, ikastaroaren azken bi egunetan beteko da galdetegia.

En todo caso, antes de la finalización de cada acción formativa las personas participantes deberán cumplimentar el cuestionario de calidad que con carácter general se hará al realizar la prueba final en todas las acciones formativas de formación acreditable y en las que no sea acreditable pero conlleven prueba final. En el resto de acciones formativas se llevará a cabo en los dos días finales del curso.

Galdetegi horiek telematikoki beteko dituzte ikasleek. Ikastaroa ematen duen erakundearen ardura da ziurtatzea kalitateari buruzko galdetegia ekintza amaitu duten ikasleek betetzen dutela; horretarako, parte-hartzaileen eskura jarriko dituzte beharrezko baliabideak, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleek galdetegia bide telematikoz betetzea ahalbidetzeko. Ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen % 67k gutxienez bete beharko dute inkesta, 18.3 artikuluan aipatutako zehapena saihesteko.

Estos cuestionarios los cumplimentarán los alumnos telemáticamente. Es responsabilidad de la entidad impartidora asegurarse de que se cumplimente el cuestionario de calidad, debiendo poner a disposición de las personas participantes los medios necesarios con objeto de facilitar la cumplimentación de la encuesta telemática al alumnado que finalice el curso subvencionado. Será necesaria la cumplimentación de al menos el 67 % de las encuestas de los participantes finalizados para no incurrir en la penalización indicada en el artículo 18.3.

17. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la subvención.

1.– Emandako dirulaguntza hiru ordainketatan ordainduko da prestakuntza-plan bakoitzeko, eskatu eta gero, honela:

1.– La subvención concedida se abonará en tres pagos por Plan de Formación previa solicitud de los mismos, del siguiente modo:

a) Lehen ordainketa, 2022ko aurrekontuaren kargura, planaren zenbatekoaren % 24,8, lehen prestakuntza-ekintzaren hasieraren jakinarazpena jaso ondoren.

a) Un primer pago, con cargo al presupuesto 2022, del 24,8 % del importe correspondiente al Plan, una vez comunicado el inicio de la primera acción formativa.

Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

En el caso de que el pago anticipado supere la cantidad de 180.303,63 euros deberá aportarse, con carácter previo, un certificado de haber presentado, ante la Tesorería General del País Vasco, garantía, aval o fianza por el importe que se anticipa. El modelo de aval le será facilitado por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

b) Bigarren ordainketa, 2023ko aurrekontuaren kargura, erakundeari Planari dagokion zenbatekoaren % 50ean onartu zaizkion ibilbideen % 51, gutxienez, hasi ondoren, eta, edonola ere, 2023ko urriaren 30a baino lehen, 2023ko ekitaldian eskatu beharko baita.

b) Un segundo pago, con cargo al presupuesto 2023, una vez iniciado al menos el 51 % de los itinerarios aprobados a la entidad por el 50 % del importe correspondiente al Plan, y en cualquier caso antes del 30 de octubre de 2023, que deberá ser solicitado en el ejercicio 2023.

Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

En el caso de que el pago anticipado supere la cantidad de 180.303,63 euros deberá aportarse, con carácter previo, un certificado de haber presentado, ante la Tesorería General del País Vasco, garantía, aval o fianza por el importe que se anticipa. El modelo de aval le será facilitado por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

c) Hirugarren ordainketa, 2024ko konpromiso-kredituaren kargura, planari dagokion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren eta gehienez ere 2024ko azaroaren 16a baino lehen.

c) Un tercer pago, con cargo al presupuesto 2024, por el resto de la subvención que corresponda al Plan, a la finalización de todas las acciones formativas, una vez justificadas las actuaciones subvencionadas, y en cualquier caso antes del 16 de noviembre de 2024.

2.– Ordainketa bakoitza egin aurretik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak bete direla.

2.– Con carácter previo a cada uno de los pagos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo verificará el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

Erakunde onuraduna egiaztapen hori egitearen aurka agertzen bada, baldintza hori egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

En el supuesto de que la entidad beneficiaria se oponga a tal comprobación, deberá aportar certificados actualizados que acrediten esta condición.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en el Registro de Terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz. Inprimakia honako helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/ Haren formularioa, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoan ezagutaraziko da.

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Economía y Hacienda, deberá cumplimentar el formulario según el modelo establecido, al cual se accederá a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros. Dicho formulario está disponible, asimismo, en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

18. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta likidazioa.

Artículo 18.– Justificación y liquidación de la subvención.

1.– Laguntzen likidazioa, prestakuntza-ibilbideetan parte hartu duten gazteen eta benetan egin dituzten eskola-orduen arabera egingo da, ezarritako modulu ekonomikoen arabera. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– La liquidación de las ayudas se realizará en función de las personas jóvenes participantes que hayan tomado parte en los itinerarios formativos y las horas lectivas efectivamente realizadas, según los módulos económicos establecidos. En ningún caso la liquidación podrá superar la cuantía de la subvención inicialmente reconocida.

2.– Likidazioa kalkulatzeko, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ez da aintzat hartuko ezarritako epeetan dagokien lan-zentroan prestakuntza praktikoko modulua amaitu ez duten ikasleek jasotako prestakuntza, ziurtagiriko gainerako prestakuntza-moduluak gainditu arren. Ikasleen % 70ek baino gehiagok dagozkien praktikak amaitu ez dituzten prestakuntza-ekintzetan, ez da zenbatekorik ordainduko.

2.– La liquidación se calculará de manera que no se tomará en consideración, a los efectos del cálculo de la subvención que corresponda liquidar, la formación que hayan recibido los alumnos/as que habiendo superado el resto de módulos formativos del certificado no hayan finalizado el módulo de formación práctica en centro de trabajo correspondiente, dentro de los plazos establecidos. En aquellas acciones formativas en las que el porcentaje de alumnos que no hayan finalizado las correspondientes prácticas supere el 70 % no se abonará cantidad alguna.

3.– Prestakuntza-ibilbide bakoitzerako likidazioa honela kalkulatuko da:

3.– La liquidación para cada itinerario formativo se calculará de la siguiente manera:

– A modulua 15 ikaslez biderkatuko da –baldin eta prestakuntza hasi zuten ikasleen kopurua 3.10 artikuluan aurreikusitako gutxieneko eta gehieneko mugen barruan badago–, eta emandako prestakuntza-orduez.

– Se multiplicará el módulo A por 15 alumnos/as siempre que el número de alumnas/os que iniciaron la formación esté comprendido entre los límites mínimos y máximos previstos en el artículo 3.10, y por las horas de formación impartidas.

– Aurrez aipatutako zenbatekoari gehituko zaio B moduluaren eta ekintzak dituen ordu kopuruaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu duten ikasleen kasuan –prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatzen diren langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute–; eta B moduluaren eta prestakuntza-ekintzan parte hartu duten ordu kopuru errealaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu ez duten ikasleen kasuan. Ekintza bakoitza ikasle kopuru batentzat onartutakoa da, eta kalkulua muga horiek errespetatuz egingo da.

– Al importe anterior se le sumará el importe resultante de multiplicar el módulo B por el número total de horas de las que consta la acción formativa en el caso de los alumnos que han finalizado la misma, esto es, que han asistido al menos el 75 % de la duración de la acción, considerando también, a estos efectos, que han finalizado a los trabajadores desempleados que tuvieran que abandonar la acción formativa por haber encontrado empleo, así como a aquellos participantes que hayan causado baja en el curso por enfermedad o accidente acreditado, siempre que en estos dos últimos casos hayan realizado, al menos, el 25 % de la actividad formativa; y, por el número real de horas en las que han participado en la acción formativa, en el caso de los alumnos que no han finalizado la misma. Este cálculo se efectuará respetando el límite del número de alumnos para los que se ha aprobado la acción.

Ekintza amaitzen duten parte-hartzaileen % 67k baino gutxiagok erantzuten badiote galdetegiari, ez da gehituko B modulua amaitu duten parte-hartzaileen kopuruaren zenbatekoa, hain zuzen ere betetakoen ehunekoaren eta gutxieneko % 67aren arteko diferentziari dagokiona.

En el supuesto de que la cumplimentación de las encuestas de los participantes finalizados no llegue al 67 %, no se sumará el importe del módulo B del número de participantes finalizados en que se concrete la diferencia entre el porcentaje cumplimentado y el 67 % exigido como mínimo.

– Aurreko bi eragiketak aplikatzetik ateratako balioa % 10 handituko da, zeharkako gastuengatik.

– El valor resultante de aplicar las dos operaciones anteriores se incrementará el porcentaje del 10 % correspondiente a los gastos indirectos.

4.– Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak prestakuntza-ekintza egin dela justifikatzeko dokumentazio hau aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LAN-F aplikazio telematikoaren bitartez, ekintza amaitu eta 15 eguneko epean:

4.– La entidad beneficiaria de la subvención deberá presentar ante Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a través de la aplicación telemática LAN-F, la siguiente documentación justificativa de la realización de la acción formativa en el plazo máximo de 15 días tras su finalización:

– Erakunde onuradunaren ziurtagiria, laburpen-koadro batekin. Horretan jaso beharko dira ikasle bakoitzak benetan egindako eskola-orduak eta dagokien zenbatekoa, ezarritako modulu ekonomikoak eta artikulu honetako 1. puntuan aurreikusitako irizpideak aplikatuz lortutakoa.

– Certificado de la entidad beneficiaria que incorpore un cuadro resumen del número de horas lectivas efectivamente realizadas por cada alumno/a con el cálculo del importe que corresponde en aplicación de los módulos económicos establecidos y de los criterios previstos en el punto 1 de este artículo.

– Ikasleek sinatutako bertaratze-orriak, egotzitako orduen frogagiri gisa.

– Hojas de asistencia a las horas de formación firmadas por los alumnos y alumnas como soporte de las horas imputadas.

Ezarritako epeetan dagozkion agiriak aurkezten ez baditu, eskumeneko organoak 15 eguneko epe luzaezina emango dio onuradunari agiri horiek aurkez ditzan. Azken epe horretan justifikaziorik aurkeztu ezean, itzulketa-prozedura hasiko da.

Transcurridos los plazos establecidos sin que se hubiese presentado la documentación correspondiente, el órgano competente requerirá al beneficiario/a para que en el plazo improrrogable de 15 días aporte la misma. La falta de presentación de la justificación, transcurrido este nuevo plazo, dará lugar al inicio del procedimiento de reintegro.

5.– Prestakuntza-planaren azken likidazioa egiteko, onuradunek egindako prestakuntza-ibilbide guztien amaiera-ziurtagiria (gauzatzea) bete beharko dute LAN-Fen, 2024ko azaroaren 16an gehienez ere, baldin eta justifikazio-memoria ekonomikoak aurkeztu badira.

5.– Para proceder a la liquidación final del Plan formativo, los beneficiarios deberán cumplimentar en LAN-F con fecha tope del 16 de noviembre de 2024, la certificación de finalización (ejecución) de todos los itinerarios formativos realizadas de las que se habrán presentado las correspondientes memorias económicas justificativas.

19. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak Jarraipena eta kontrola.

Artículo 19.– Obligaciones de las entidades beneficiarias. Seguimiento y control.

1.– Onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan ezarritakoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotakoak ere.

1.– Son obligaciones del beneficiario, además de las previstas a lo largo del articulado de esta convocatoria, las que, con carácter general, se establecen en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

2.– Bereziki, laguntzen onuradunek egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu beharko dituzte, zehazki honako erakunde hauek egindakoak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Lan eta Enplegu Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Hala, lokal eta instalazioetarako sarbidea errazteaz gainera, prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekin eta elkarrizketatzea egoki irizten dioten beste edozein pertsonarekin harremanetan jartzen utzi beharko die.

2.– En particular, los beneficiarios de las ayudas se someterán a las actuaciones de comprobación y control que lleven a cabo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda, el Departamento de Trabajo y Empleo y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, facilitando el acceso a locales e instalaciones y el contacto con los y las participantes de las acciones formativas y demás personas que se considere necesario entrevistar.

EGFk finantzatzen lagundutako prestakuntza-ekintzek Europako Erkidegoko araudiaren ondorioz Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak, Europako Batzordeak eta Europako Kontuen Auzitegiak egiten dituzten egiaztapen- eta kontrol-jarduerak onartu beharko dituzte.

Las acciones formativas sujetas a cofinanciación del FSE se someterán a las actuaciones de comprobación y control derivadas de la normativa comunitaria: que se lleven a cabo por el Ministerio de Trabajo y Economía Social, la Comisión Europea y el Tribunal Europeo de Cuentas.

3.– Kontrol-jarduera horiek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

3.– En el marco de esta obligación general de aceptación de actuaciones de control, el beneficiario está obligado a:

– Finantzatutako ekimena gauzatzeari edo bideragarria izateari buruzko edozein informazio ematea eta eskatzen zaion jarraipen-dokumentazioa bete eta bidaltzea.

– Aportar cualquier información relativa a la ejecución de la iniciativa financiada o su viabilidad, así como cumplimentar y remitir la documentación de seguimiento que le sea requerida.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla, deialdi honetan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak.

– Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas procedentes de otras Instituciones que afecten a toda o parte de la actividad subvencionada en la presente convocatoria.

– Diruz lagundutako jardueraren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabarren aldaketa ere.

– Comunicar cualquier eventualidad que altere sustancialmente el objeto o naturaleza de la actividad subvencionada, así como la modificación de cualquier circunstancia que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaren jarraipena egiteaz gain, auditorien eta ikuskaritzen urteko plan bat ezarri ahalko du deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zer baldintzatan gauzatzen diren aztertzeko.

4.– Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá establecer, además del seguimiento de la acción durante su desarrollo, un plan de auditorías e inspecciones destinado a verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos en la convocatoria, así como a constatar las condiciones reales de ejecución de las acciones subvencionadas.

5.– Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, erakunde onuradunak laguntzarekin zerikusia duten transakzioak identifikatu beharko ditu, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin.

5.– Asimismo, con objeto de que los gastos subvencionables cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, la entidad beneficiaria deberá identificar las transacciones relacionadas con la ayuda, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

6.– Erakunde onuradunaren ordezkariak edo ahaldunak sinatu beharko du, dirulaguntza onartzeko unean, izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoa, datu horien tratamenduaren arduradun diren aldetik. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, arlo hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.

6.– La persona representante o apoderada de la entidad beneficiaria deberá suscribir, en el momento de aceptar la subvención, el compromiso relativo al tratamiento de datos de carácter personal, de obligada aceptación para todas aquellas entidades beneficiarias de la convocatoria, en los términos previstos en la normativa vigente reguladora de esta materia, en su calidad de encargados de tratamiento.

7.– Erakundeak gela bat jarri beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleak adina ordenagailu dituena, 16. artikuluan adierazitako inkesta telematikoa bete ahal izateko. Halaber, erakundea edo enpresa bera izango da inkesta hori betetzen dela bermatzeaz arduratu beharko dena.

7.– La entidad impartidora deberá poner a disposición de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo un aula con tantos ordenadores como alumnas finalicen el curso subvencionado con objeto de facilitar la cumplimentación de la encuesta telemática señalada en el artículo 16, siendo responsable de la efectiva cumplimentación de la misma.

20. artikulua.– Lanbideren finantzaziotik eratorritako komunikazio-betebeharrak.

Artículo 20.– Obligaciones de comunicación derivadas de la financiación de Lanbide.

1.– Lanbideren finantzazioa jasotzen duten prestakuntza-ekintzen garapenari dagokionez, erakundeek berariaz aipatu beharko dute sortutako material didaktiko eta bestelakoetan Lanbide eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa/kofinantzaketa jaso izana, bai eta diruz lagundutako ekintzekin lotutako komunikazio, hedapen eta/edo iragarki guztietan ere.

1.– En el desarrollo de estas acciones formativas que reciben financiación de Lanbide, las entidades deberán hacer constar expresamente la financiación/cofinanciación de Lanbide y Fondo Social Europeo en todos los materiales didácticos y de otro tipo generados y en las acciones de comunicación, difusión y/o publicidad de las actuaciones subvencionadas.

Halaber, dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. apartatuko 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan.

Así mismo, la relación de entidades beneficiarias de la subvención será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

2.– Diruz lagundutako jarduketa guztiek bete beharko dituzte, bai eta horietatik eratorritako ekintzek ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Komunikazio Eskuliburuan ezarritako eskakizunak. Eskuliburu hori LAN-F aplikazioaren bidez jarriko da erakunde onuradunen esku.

2.– Todas las actuaciones subvencionadas, así como las acciones que se deriven de las mismas, tienen que cumplir con los requisitos establecidos en el Manual de Comunicación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que se pondrá a disposición de las entidades beneficiarias en el aplicativo de formación LAN-F.

3.– Betebehar horiek betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua onartzen dituen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Era berean, ez-betetzeak dirulaguntza itzultzea ekarri ahalko du, deialdi honen 23. artikuluan xedatzen denaren arabera.

3.– En caso de incumplimiento de dichas obligaciones, se aplicará lo establecido en el artículo 31 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Así mismo, el incumplimiento podrá constituir causa de reintegro de acuerdo con lo señalado en el artículo 23 de esta convocatoria.

21. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Artículo 21.– Modificación de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako dirulaguntza aldatzea, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz oker jasotako kopuruak itzuli behar badira, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la subvención concedida, salvaguardando los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario de las subvenciones. En el supuesto de que de tal alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de las cantidades indebidamente percibidas, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

22. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 22.– Concurrencia con otras subvenciones o ayudas.

Deialdi honetan prestakuntza-ekintzak egiteko ematen diren dirulaguntzak bateraezinak dira administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta xede beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntza guztiekin.

Las ayudas objeto de esta convocatoria por la realización de las acciones formativas son incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención o ayuda que, por el mismo concepto y finalidad, le sean otorgadas por esta u otras Administraciones o entidades públicas o privadas.

23. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.

Artículo 23.– Reintegro de subvenciones.

1.– Ezin izango da eskatu dirulaguntza ordaintzeko, eta, hala badagokio, jasotako kopuru osoak edo horien zati bat itzuliko dira, eta dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera dirulaguntzen arloan ezar daitezkeen berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan. Eta, bereziki, honako hauetan:

1.– No será exigible el abono de la subvención y, en su caso, procederá el reintegro total o parcial de las cantidades percibidas y al interés de demora aplicable en materia de subvenciones desde el momento del pago de la subvención, en los supuestos previstos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. En particular, en los siguientes:

a) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

a) Incumplimiento de la obligación de justificar la realización de la actividad y el cumplimiento de las condiciones y requisitos que determinan la concesión o disfrute de la ayuda.

b) Dirulaguntza lortzea, horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

b) Obtener la ayuda sin reunir las condiciones requeridas para ello.

c) Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

c) Negativa u obstrucción a las actuaciones de seguimiento y control.

d) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz errealitatearekin bat ez datozen datu faltsuak ematea.

d) Facilitar datos sobre las condiciones de ejecución de las acciones subvencionadas no ajustados a la realidad.

e) Deialdi honen 20. artikuluan jasotako komunikazio- eta hedapen-betebeharrak ez betetzea.

e) El incumplimiento de adoptar las obligaciones de comunicación y difusión recogidas en el artículo 20 de esta convocatoria.

f) Deialdi honetan zehaztutako beste betebehar, baldintza edo betekizunak ez betetzea.

f) Cualquier otro incumplimiento de las obligaciones, condiciones y requisitos fijados en esta convocatoria.

2.– Balizko ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

2.– La graduación de los posibles incumplimientos, se determinará de acuerdo con los siguientes criterios:

a) Ez-betetze erabatekoa: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra erabat ez betetzea emandako dirulaguntzaren % 100 itzultzeko arrazoia izango da. Era berean, osorik bete ez dela ulertuko da diruz lagundutako ekintzak helburuen % 25 lortzen ez badu, eta horiek honela neurtuko dira: prestakuntzaren ordu kopuruaren adierazlea bider ikasle parte-hartzaileak.

a) En el supuesto de incumplimiento total: el incumplimiento total de la finalidad por la cual se otorgó la subvención o de la obligación de justificación de la misma dará lugar al reintegro del 100 % de la subvención otorgada. Igualmente se considerará incumplimiento total si la realización de la actividad subvencionada no alcanza el 25 % de sus objetivos, mesurados con el indicador de número de horas de formación multiplicado por número de alumnos participantes.

b) Ez-betetze partziala gertatzen bada: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntza aldatu edo hein batean itzuliko da. Aurreko lerrokadan aipatutako adierazlea % 25 eta % 100 bitartean betetzen bada, emandako dirulaguntza 18. artikuluan aurreikusitako baldintzetan ordainduko da.

b) En el supuesto de incumplimiento parcial: el incumplimiento parcial de la finalidad por la cual se otorgó la subvención o de la obligación de la justificación de la misma dará lugar a la modificación o al reintegro parcial de la subvención otorgada. Cuando la ejecución del indicador mencionado en el párrafo anterior esté comprendida entre el 25 % y el 100 % la subvención concedida se liquidará en los términos previstos en el artículo 18.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta idazkia bidaliko dio pertsona onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaera edo gertaerak jakinarazteko, eta adieraziko dio hamabost eguneko epea duela egoki iritzitako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko.

3.– El procedimiento de reintegro se iniciará por la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la entidad beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes.

4.– Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek egiteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du.

4.– Presentadas las alegaciones o transcurrido el plazo para efectuar las mismas, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro es de doce meses.

5.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik aurrera gehienez 2 hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko epea izango da.

5.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

24. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 24.– Información sobre protección de datos.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortutako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketarako erabiltzea ere. Bildutako datuak beharrezkoak dira Lanbidek egotziak dauzkan botere publikoak balia ditzan eta lege-betebeharrak bete ditzan; gainera, arloan eskumenak dituzten administrazio publikoei haien berri eman ahalko zaie.

En materia de protección de datos de carácter personal Lanbide-Servicio Vasco de Empleo sujetará su actuación a lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (Reglamento UE 2016/679) y en la Ley Orgánica 3/2018, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales. Los datos personales recabados formarán parte de la actividad de tratamiento «Subvenciones de empleo y de formación para el empleo», de la que es responsable Lanbide y cuya finalidad es la gestión y control de las subvenciones relacionadas con las diferentes políticas activas de empleo competencia de Lanbide, la persecución del fraude y fines estadísticos. Los datos recabados son necesarios para el ejercicio de poderes públicos conferidos a Lanbide y el cumplimiento de las obligaciones legales y podrán ser comunicados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Los titulares de los datos podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y limitación del tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi 1, CP: 01009 Vitoria-Gasteiz.

Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/074300-capa2-es.shtml/

25. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Artículo 25.– Normativa subvencional de aplicación.

1.– Dirulaguntza-programa honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua. Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak arautzen dituena.

1.– A este programa de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Asimismo, es de aplicación lo dispuesto en el Título VI y en Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Era berean, lan arloan enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea aplikatuko da. 694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, lan-arloan enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena, eta TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzekoa.

2.– Asimismo, será de aplicación la Ley 30/2015, de 9 de septiembre, por la que se regula el sistema de Formación Profesional para el empleo en el ámbito laboral. El Real Decreto 694/2017, de 3 de julio, por el que se desarrolla la Ley 30/2015, de 9 de septiembre, por la que se regula el sistema de Formación Profesional para el empleo en el ámbito Laboral y la Orden TMS/368/2019, de 28 de marzo, por la que se desarrolla el Real Decreto 694/2017, de 3 de julio, por el que se desarrolla la Ley 30/2015, de 9 de septiembre.

3.– Dirulaguntzek, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa dutenez, bete egin beharko dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 Erregelamendua (EB), eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 Erregelamendua (EB), Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzekoa.

3.– Al estar cofinanciadas las ayudas por el Fondo Social Europeo, se sujetan igualmente al Reglamento (UE) 1303/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013 y al Reglamento (UE) 1304/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo al Fondo Social Europeo y por el que se deroga el Reglamento (CE) 1083/2006 del Consejo.

26. artikulua.– Deialdi honetako ehunekoen kalkulua.

Artículo 26.– Cálculo de los porcentajes contenidos en esta convocatoria.

Deialdi honetako kalkuluen ondoriozko ehunekoren batean hamartarrik egonez gero, zati osoa baino ez da hartuko kontuan, hamartarrak alde batera utzita.

Cuando del cálculo de cualquiera de los porcentajes previstos en esta convocatoria resulte un número decimal, se tomará en consideración únicamente la parte entera, despreciando la parte decimal.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental