Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

178. zk., 2022ko irailaren 16a, ostirala

N.º 178, viernes 16 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4029
4029

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, HABEko zuzendariarena, 2022-2023 ikasturtean, udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen dituena.

RESOLUCIÓN de 31 de agosto de 2022, del Director de HABE, por la que se aprueban las bases para la concesión de subvenciones a los euskaltegis de los ayuntamientos o de entidades de ellos dependientes, para el curso 2022-2023.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, HABEk dirulaguntza emango die Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei helduen euskalduntzegintzan burututako jarduna finantzatzeko, HABEk jarritako helburuak lor daitezen.

De conformidad con lo establecido en el artículo 16 del Decreto 179/2003, de 22 de julio, HABE colaborará en la financiación de los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje de euskera, inscritos en el Registro, por su labor de euskaldunización de adultos, para la consecución de los objetivos marcados por HABE.

2022ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduak, Hizkuntza Politika alorreko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, besteak beste udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzen bidez.

La Orden de 16 de febrero de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se aprueba el Plan Anual de Subvenciones de 2022 y se modifica el Plan Estratégico de Subvenciones del periodo 2021-2024, prevé como objetivo estratégico en materia de Política Lingüística el fomento de la euskaldunización de personas adultas, a través, entre otros, de subvenciones dirigidas a euskaltegis de ayuntamientos o de entidades de ellos dependientes.

Bidezkoa da, beraz, 2022-2023 ikasturterako udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntza-deialdia egitea eta finantzaketa-moduluak ezartzea, eta horiek esleitzeko oinarriak onartzea.

Procede, por tanto, realizar la convocatoria de subvenciones dirigida a los euskaltegis de los ayuntamientos o de las entidades de ellos dependientes, para el curso 2022-2023, establecer los módulos de financiación a aplicar y aprobar las bases para su adjudicación.

HABEren arau organikoak onartu dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak araututakoa jarraikiz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak) xedatutakoa oinarri izanik,

En ejercicio de las competencias conferidas por el Decreto 34/1996, de 13 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica de HABE, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en base a lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (y Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que la desarrolla),

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei 2022-2023 ikasturterako dirulaguntza-deialdia egin eta oinarriak onartzea.

Primero.– Convocar y aprobar las bases para la concesión de subvenciones dirigidas a los euskaltegis de los ayuntamientos o de las entidades de ellos dependientes para el curso 2022-2023.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Segundo.– Comunicar a las personas interesadas que contra la presente Resolución, que no agota la vía administrativa, podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2022ko abuztuaren 31.

En San Sebastián, a 31 de agosto de 2022.

HABEko zuzendaria,

El Director de HABE,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

OINARRIAK
BASES

1. oinarria.– Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.

Base 1.– Objeto y dotación económica.

1.– Ebazpen honen helburua da udal euskaltegiei 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak eta prozedura arautzea.

1.– Es objeto de estas bases regular las condiciones y el procedimiento para la concesión de las ayudas económicas dirigidas a los euskaltegis públicos de titularidad municipal por la impartición de cursos de euskera durante el curso 2022-2023.

2.– Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen funtsetatik emango dira, hau da, 12.760.000 euro, diru-kopuru hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

2.– Las cantidades que se otorguen como tales ayudas serán financiadas con cargo a las dotaciones que al efecto quedan consignadas en los Presupuestos de HABE, por un importe de 12.760.000 euros, siendo tal importe el límite de concesión para el conjunto de las ayudas previstas.

3.– Dirutza hori eskatutako finantzaketa behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraikiz jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

3.– En el supuesto de que dichos fondos fueran insuficientes para hacer frente a las necesidades de financiación solicitadas, se procederá al prorrateo de la dotación económica entre las entidades beneficiarias, atendiendo a las cantidades que hubieran de percibir conforme a los criterios que se establecen en la presente convocatoria.

2. oinarria.– Onuradunak.

Base 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere oinarri honetako 2. atalean zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

1.– Podrán acceder a las ayudas que se convocan los euskaltegis públicos de titularidad municipal inscritos en el Registro de HABE como tales, siempre que cumplan los requisitos regulados en el apartado 2 de esta base, así como las condiciones reguladas por la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y las dispuestas por el artículo 13 de la Ley General de Subvenciones.

2.– Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

2.– Los requisitos que deberán cumplir las entidades solicitantes son los siguientes:

2.1.– Baldintza orokorrak.

2.1.– De carácter general.

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.

a) Estar inscrita en el Registro HABE de euskaltegis y de centros de autoaprendizaje de euskera, y tener todos sus datos actualizados en dicho Registro.

b) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea.

b) No estar incursa en ninguna de las circunstancias a que hace referencia el apartado 2 del artículo 13 de la Ley General de Subvenciones.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, dirulaguntza eskatu duten entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela.

El órgano gestor de las ayudas contempladas en esta convocatoria comprobará que las entidades beneficiarias de las ayudas se hallan al corriente en sus obligaciones tributarias.

c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera, eta eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

c) Cumplimentar correctamente la solicitud de ayuda, conforme al modelo previsto en el Anexo II de la convocatoria, y aportar, debidamente cumplimentada, junto con dicha solicitud, la documentación requerida en los términos que se fijan en la base 3.

d) Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatzea eta, ondorioz, dirulaguntza hauen onuradunek ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

d) Respetar los derechos humanos y los valores de la convivencia entre las personas, y, en consecuencia, las entidades beneficiarias de estas ayudas no podrán tener expuestos al público símbolos o elementos que, en relación a los mismos, puedan resultar ofensivos para la ciudadanía, vulneren la dignidad de las personas usuarias o sugieran justificación de la violencia.

e) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

e) No estar la entidad solicitante sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, durante el período que establezca la correspondiente sanción; ni estar incursa en prohibición legal que la inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2.2.– Beste baldintzak.

2.2.– Otros requisitos.

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).

a) Las entidades solicitantes deberán aplicar en todo momento el Currículo Básico para la Enseñanza de Euskera a Personas Adultas (HEOC), establecido mediante Orden de 22 de julio de 2015 de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura (BOPV n.º 144, de 31 de julio).

b) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena betetzea.

b) Deberán dar cumplimiento a los procedimientos previstos en la Orden de 9 de septiembre de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula la evaluación y certificación de competencias lingüísticas en euskera, y se fijan los criterios para las convocatorias de ayudas al alumnado de los cursos de euskera para adultos.

c) Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak xedatutakoa betetzea ondorengo baldintzak direla eta: irakaskuntza lokalak, irakasleak eta material didaktikoa.

c) Cumplir lo dispuesto en el Decreto 179/2003, de 22 de julio, en relación con los locales de enseñanza, el profesorado y el material didáctico.

Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera.

Además, para que los cursos de nivel C2 sean objeto de subvención, el profesorado de estos cursos deberá tener acreditado dicho nivel C2 o equivalente, o estar exento de su acreditación, conforme al Decreto 47/2012, de 3 de abril y al Decreto 28/2019, de 26 de febrero.

d) Ikasleek matrikula finantza-entitate baten bitartez ordaindu beharko dute eta, gutxienez, zenbateko osoaren herena, ikaslea ikastaroan hasi eta 10 laneguneko epearen baitan. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde publiko batek ordaintzen dien ikasleak.

d) Los alumnos y alumnas deberán abonar la matrícula a través de una entidad financiera y, al menos, un tercio del importe total deberá ser abonado en el plazo de 10 días hábiles desde la incorporación del alumno o alumna al curso correspondiente. Quedan exentos de esta última obligación los casos referidos a alumnos y alumnas cuya matrícula sea abonada por alguna institución pública.

e) Udalek edo udal erakundeen mendeko euskaltegiek gorde egingo dituzte ikasleen matrikulen transferentzien ordainagiriak.

e) Los ayuntamientos o los euskaltegis dependientes de las entidades municipales conservarán los recibos de transferencias de las matrículas del alumnado.

f) 2022-2023 ikasturterako HABEren zuzendari nagusiak ematen dituen jarraibideak bere osotasunean bete beharko dira. Gainera, helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.

f) Las instrucciones que dicte el Director General de HABE para el curso 2022-2023 deberán cumplirse en su totalidad. Además, deberán informar a HABE de toda su actividad en la euskaldunización de adultos.

g) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.

g) La actividad académica de las entidades solicitantes, objeto de subvención, deberá cumplir los requisitos establecidos en el Anexo I de esta convocatoria.

h) Euskaltegiek diruz lagungarria den jarduerari buruzko informazioa bidali beharko dute HABEra, honek adierazitako euskarri eta epeetan, eta bereziki:

h) Los euskaltegis deberán remitir a HABE la información relativa a la actividad subvencionable, en los soportes y plazos señalados por este, y en particular:

– Euskaltegiaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– La información básica del euskaltegi, siempre que se hayan producido cambios en relación con la información del curso precedente.

– Euskaltegiaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– Los cargos internos del euskaltegi, siempre que se hayan producido cambios en relación con la información del curso precedente.

– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.

– El profesorado y otro personal del curso escolar, junto con su actividad y titulación.

– Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri.

– Los datos básicos y características del alumnado, así como los pagos correspondientes a las matriculaciones efectuadas, el tiempo dedicado al aprendizaje y el nivel de aprovechamiento.

– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).

– La información relativa a los grupos organizados y sus características (nivel, horario, calendario, etc.).

3. oinarria.– Eskarien aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Base 3.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Udalek edo udal erakundeen mendeko euskaltegiek, dirulaguntza-eskariak, izapideak eta beharrezko dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1046207).

1.– Los ayuntamientos o euskaltegis dependientes de las entidades municipales presentarán las solicitudes de subvención, trámites y documentación necesaria exclusivamente por vía electrónica, a través de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/servicios/1046207).

2.– Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

2.– Los trámites posteriores a la solicitud, incluidas las notificaciones y justificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

También se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

3.– Eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2022ko azaroaren 4ra bitartekoa izango da.

3.– El plazo para la presentación de las solicitudes y la documentación correspondiente se iniciará a partir del día siguiente a la publicación de la presente convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 4 de noviembre de 2022.

4.– Aurkeztu beharreko dokumentuak.

4.– Documentación a presentar.

a) Pertsonalaren Fitxa: udal euskaltegiko langileria osoaren informazio zehatza, lanpostuen izaera, egoera, langileen zerrenda, karrerako funtzionarioei edo kontratupeko behin betiko langileei aitortzen zaizkien antzinatasun-data eta hirurtekoen kopuruak bereziki zehaztuz.

a) Ficha del Personal: información detallada relativa a todo el personal del euskaltegi municipal, características y situación de los puestos de trabajo, relación nominal de trabajadores y trabajadoras, detallando expresamente las fechas de antigüedad y los trienios reconocidos al personal funcionario de carrera y al personal laboral fijo.

b) 2022-2023 ikasturterako Plana.

b) Plan del curso 2022-2023.

c) Zerga zein Gizarte Segurantza arloko betebeharrak HABEk ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero, hauek egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak.

c) Documentos que acrediten que se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, en caso de oponerse a la comprobación de las mismas de oficio por parte de HABE.

4. oinarria.– Aurkeztutako eskariaren akatsak eta hutsuneak zuzentzea.

Base 4.– Subsanación de defectos y omisiones de la solicitud presentada.

Eskariak akatsak edota hutsuneak baditu, hamar laneguneko epea emango da hauek zuzentzeko.

Si la solicitud adoleciera de defectos u omisiones, se concederá un plazo de diez días hábiles para su subsanación.

5. oinarria.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

Base 5.– Órgano gestor de las ayudas.

HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

Corresponderá a la Dirección General de HABE, mediante las unidades de Inspección y de Economía y Administración del Servicio de Gestión, la gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

6. oinarria.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Base 6.– Cuantía de la subvención.

HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza pertsonal-beharren eta pertsonal horri aplikatu beharreko soldata- eta antzinatasun-baremoen arabera kalkulatuko da, ondoren zehazten diren irizpideei jarraikiz:

La cuantía de la subvención a otorgar a cada euskaltegi se calculará en base a las necesidades de personal y a los baremos de sueldo y antigüedad a aplicar a dicho personal, según los criterios que se especifican a continuación:

1.– Deialdi honen I. eranskinak ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroei aurre egiteko behar eta eskolak ematen dituzten irakasleak babestuko dizkio HABEk 2022-2023 ikasturtean udal euskaltegi bakoitzari, dagokion zuzendari, idazkari akademikoa eta bulegoko pertsonalaz gain.

1.– HABE financiará para el curso 2022-2023 a cada euskaltegi el profesorado que siendo necesario conforme a los criterios previstos en esta base para impartir los cursos organizados según las condiciones establecidas en el Anexo I de esta convocatoria, imparta efectivamente dichos cursos, además del correspondiente al personal de dirección, secretaría académica y de oficina.

Irakasle-beharraren gutxieneko unitatea irakasle erdia izango da, horretatik hurbilenekora biribilduz.

La unidad mínima para el profesorado será la de medio profesor o profesora, adecuándose los cocientes resultantes, en su caso, al valor más próximo.

Euskaltegi bakoitzari dagokion pertsonal kopurua kalkulatzeko, HABEk ondorengo metodologia jarraituko du.

Para el cálculo del personal correspondiente a cada euskaltegi, HABE seguirá la siguiente metodología.

1) Batu egingo dira:

1) Se sumarán:

– 2022ko urrian hasi eta onartutako talde-orduak.

– Número de horas de grupo iniciadas en octubre de 2022 y aprobadas.

– 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30 arte onartutako talde orduak.

– Horas de grupo aprobadas desde el 1 de noviembre de 2021 hasta el 30 de septiembre de 2022.

– Autoikaskuntza ikastereduan, 2021-2022 ikasturteko kitapenean onartu eta talde-ordu bihurtutako matrikulak (matrikula oso bat = 17,5 talde-ordu).

– En el modelo de autoaprendizaje, matrículas admitidas en la liquidación del curso 2021-2022 y convertidas en horas de grupo (una matrícula completa = 17,5 horas de grupo).

2) Guztirako ordu kopurua, irakasleek urteko eman behar dituzten 735 eskola-orduekin zatituko da (2010erako Euskal Toki Erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Udalhitz izeneko Hitzarmenak aitortutako eskola-orduen kopuruan oinarrituz).

2) El número total de horas se dividirá entre las 735 horas lectivas anuales a impartir por el profesorado (en base al número de horas lectivas reconocidas en el Acuerdo regulador de las condiciones de trabajo del personal de las Instituciones Locales Vascas Udalhitz para el año 2010).

2.– Diruz lagunduko diren langileen kostuak kalkulatzeko ondoko baremoak erabiliko dira:

2.– A efectos del cálculo del coste de personal a subvencionar, se tendrán en cuenta los siguientes baremos:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Dirulaguntzen esleipenean, soldataz gain, antzinatasunaren hirurtekoengatiko kopurua ere aintzat hartuko da karrerako funtzionarioen eta kontratupeko behin betiko langileen kasuan.

En la adjudicación de la subvención, además de los salarios, también se incluirán las cantidades correspondientes a la antigüedad del personal funcionario de carrera y personal laboral fijo.

7. oinarria.– Dirulaguntzaren esleipen-ebazpena.

Base 7.– Resolución de concesión de la subvención.

1.– HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez erabakiko da onuradun bakoitzari deialdi honen 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera onartzen zaion pertsonala eta, ondorioz, bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Mediante Resolución del Director General de HABE se resolverá sobre el personal considerado a efectos de subvención y la cuantía económica reconocida a cada entidad beneficiaria, con arreglo a los criterios fijados en la base 6 de la presente convocatoria.

2.– Dirulaguntzen aitortzeari edota, hala dagokionean, ezeztatzeari buruzko ebazpena 2022ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da «Nire karpeta»-ren bidez.

2.– La Resolución de concesión o, en su caso, de denegación de las ayudas convocadas, será notificada a través de «Mi carpeta» antes del 20 de diciembre de 2022.

3.– Izapidetze elektronikoa izanik, jakinarazpena egindakotzat joko da udal euskaltegiak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean. Dena den, hamar egun naturaleko epea igaro eta gero jakinarazpena ireki ezean, izapidea egindakotzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du.

3.– Tratándose de una tramitación electrónica, la notificación se entenderá practicada en el momento en el que el euskaltegi municipal firme electrónicamente su recepción. No obstante, transcurrido el plazo de diez días naturales sin que se haya procedido a la apertura de la notificación, se dará por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento.

4.– Udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegi bakoitzari egindako ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntzak ematen dituen esleipen-ebazpena.

4.– Además de la notificación de la resolución a cada uno de los euskaltegis de los ayuntamientos o de las entidades ellos dependientes, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la resolución de concesión de las subvenciones.

5.– Betiere, onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekiko.

5.– En todo caso, la concesión de las subvenciones a las entidades beneficiarias de estas quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que se halle todavía en tramitación, y en su caso, al pago de obligaciones por reintegro de subvenciones con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

8. oinarria.– Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

Base 8.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada.

1.– Las ayudas que se otorguen conforme a la presente Resolución serán compatibles con cualesquiera otras que pudieran ser concedidas por otras entidades para el mismo objeto, siempre que no exista sobrefinanciación de la actividad subvencionada.

2.– Gainfinantzaketa gertatzen bada, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

2.– En caso de producirse sobrefinanciación, la ayuda a percibir se reducirá hasta la cantidad que proceda.

9. oinarria.– Dirulaguntzen jarraipena eta ikusketak.

Base 9.– Inspección y seguimiento de las subvenciones.

HABEren Ikuskatzailetza arloko langileek ikuska ditzakete euskaltegiak berauek emandako datuak egiaztatzeko, eta bertako arduradunari eska diezazkiokete eskolak emateko erabiltzen dituen lokalei buruzko berriak, eta bai jardun, ikasle, ikastalde, irakasle, beste langile eta erabiltzen duten material didaktikoari buruzkoak ere.

El personal de la Inspección de HABE podrá realizar inspecciones al objeto de contrastar los datos aportados por el euskaltegi municipal, pudiendo recabar del responsable del mismo los datos actualizados relativos a los locales utilizados para impartir clases, a las actividades, al alumnado, a los grupos de alumnos y alumnas, profesorado y resto de personal, así como al material didáctico utilizado por el euskaltegi.

Ikusketan bertan jasotako informazioa, ikusketa-aktan jaso beharko du ikuskatzaileak, euskaltegiaren arduradunak eta ikuskatzaileak sinatuta. Ondoren, informazio gehigarria eska dakioke ikuskatzaileak euskaltegiari, eta hamar laneguneko epea izango du aurkezteko. Ikuskatzailetzak HABEren zuzendari nagusiari helaraziko dio akta/txostena aitortutako dirulaguntzei dagozkien ondorioak har ditzan.

La información recogida en la propia inspección deberá constar en acta de inspección, que será suscrita tanto por el o la responsable del euskaltegi como por el inspector o inspectora. Posteriormente, se podrá solicitar por parte del inspector o inspectora información adicional al euskaltegi, que dispondrá de un plazo de diez días hábiles para su presentación. La Inspección dará traslado del acta/informe al Director General de HABE para que adopte las medidas que procedan respecto a las subvenciones reconocidas.

HABEren zuzendari nagusiak behin betiko erabakia hartu baino lehen, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunari ikuskatutakoaren akta helarazi beharko dio, honek hamar laneguneko epean dagozkion alegazioak egin ahal izateko.

El Director General de HABE, con carácter previo a la adopción de la decisión definitiva, deberá remitir al responsable del euskaltegi o centro de autoaprendizaje, el acta de inspección, para que en el plazo de diez días hábiles este pueda formular las alegaciones que estime oportunas.

10. oinarria.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Base 10.– Pago de la subvención.

1.– Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

1.– El pago de las cantidades se realizará en la forma y plazos que a continuación se señalan:

Dirulaguntzaren esleipen-ebazpena ematearekin batera, ordainketa hauek egitea onartuko da:

La resolución de concesión de la subvención dará lugar a la aprobación de los siguientes pagos:

a) Esleitutako dirulaguntza osoaren % 10, abenduan.

a) El 10 % del total de la subvención concedida en diciembre.

b) Esleitutako dirulaguntza osoaren % 40, 2023ko otsailean.

b) El 40 % del total de la subvención concedida en febrero de 2023.

c) Esleitutako dirulaguntza osoaren % 40, 2023ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2022ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.

c) El 40 % del total de la subvención concedida a partir de abril de 2023, previa remisión por parte de los euskaltegis municipales de los documentos acreditativos para la justificación del gasto incurrido en el período octubre-diciembre de 2022, y la misma sea analizada y aceptada por parte de HABE.

d) Ikasturte osoari dagozkion gastuen zuri-agiriak jaso eta gero, HABEk dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutuko du.

d) Una vez recibidos los justificantes de gastos correspondientes a todo el curso, HABE realizará las comprobaciones oportunas y realizará la liquidación de la subvención.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

2.– El pago de las ayudas a las entidades beneficiarias de estas, quedarán condicionados, en todo caso, a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean agertu beharko du.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la persona beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco.

Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro telemático de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

11. oinarria.– Zuriketa.

Base 11.– Justificación.

1.– Euskaltegietako langileen ordainsari gordinak udal kontuhartzailearen ziurtagiri bidez zurituko dira, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

1.– Las retribuciones brutas del personal de los euskaltegis se justificarán mediante certificación del interventor o interventora municipal, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 30 y 31 de la Ley General de Subvenciones.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2022 urtean izan dituen sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen «Sarrerak-Irteerak» izeneko formularioari jarraikiz aurkeztuko dira.

Asimismo, en la primera justificación prevista y conforme al modelo de formulario disponible en la sede electrónica de nombre «Ingresos y Gastos», se presentarán detallados por capítulos y conceptos los ingresos y los gastos del euskaltegi en el año 2022.

Azken zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2022-2023 ikasturteko memoria aurkeztuko du.

Con la última justificación el euskaltegi presentará la Memoria del curso 2022-2023.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

La ausencia de la presente justificación supondrá la invalidación automática de la ayuda total concedida, sin perjuicio de lo establecido por el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, en relación a la devolución de las cuantías abonadas.

2.– Aipatutako egiaztagiriak HABEri aurkezteko epeak:

2.– Plazos para la presentación en HABE de la mencionada documentación:

a) 2023ko otsailaren 20a, 2022ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2022 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

a) El día 20 de febrero de 2023, para la justificación de los gastos referidos al período octubre-diciembre de 2022 y el documento sobre el presupuesto final detallado del euskaltegi del año 2022.

b) 2023ko urriaren 17a, 2023ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2022-2023 ikasturteko Memoria aurkezteko.

b) El día 17 de octubre de 2023, para la justificación de los gastos referidos al período enero-septiembre de 2023 y la Memoria del curso 2022-2023.

12. oinarria.– Dirulaguntzaren kitapena.

Base 12.– Liquidación de la subvención.

Ikasturtea bukatu ondoren, dirulaguntzaren kitapena egingo da, ondoren zehazten diren irizpideen arabera:

Una vez finalizado el curso académico, se procederá a la liquidación de la subvención, que se llevará a cabo conforme a los siguientes criterios:

1.– Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso eta egiaztatu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak kitapen-ebazpena emango du, esleipen ebazpenean onartutako laguntza-kopuruak doituz, horrela badagokio.

1.– Una vez recibidos y verificados los datos reales definitivos del curso y los justificantes de los gastos de personal, el Director General de HABE dictará resolución de liquidación, ajustando, en su caso, las cuantías de las ayudas aprobadas en la resolución de concesión.

Honetarako, matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoa baliatuz udal euskaltegiak HABEra bidaltzen dituen datuak izango dira kitapenaren oinarri. Aipatutako doikuntza ondoren zehaztutako irizpideak aplikatuz egingo da:

Para ello, la liquidación se basará en los datos que envíe el euskaltegi municipal a HABE a través de la aplicación informática de seguimiento de matriculación. Dicho ajuste se realizará aplicando las siguientes criterios:

1.1.– Emandako talde-orduak eta autoikaskuntza matrikula-orduak dirulaguntza aitortzerakoan kontuan hartutakoak baino gutxiago izan badira, esleitutako dirulaguntza proportzio berean doituko da.

1.1.– Si el número de horas/grupo y de horas de matrícula de autoaprendizaje impartidas ha sido inferior a las computadas en la resolución de concesión, el importe de la subvención se adecuará en la misma proporción.

1.2.– Aitortutako dirulaguntzaren diru-kopuruak ezingo du gainditu jarduerak sortu dituen kostu errealen diru-kopurua; hala gertatuz gero, dirulaguntzaren diru-kopurua kostu errealen kopurura doituko da.

1.2.– La subvención concedida no podrá exceder, en ningún caso, el importe correspondiente a los gastos reales derivados de la actividad desarrollada. En el caso de que así ocurra, el importe de la subvención se ajustará en función de los costes reales.

2.– Dokumentazio frogagarria dirulaguntzaren kontura aurreratutako kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, HABEk eginiko jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezarritako prozedurari jarraikiz. Ordainketa edo itzulketa hori emandako dirulaguntzaren behin betiko kitapena izango da.

2.– En caso de que los importes justificados no lleguen a cubrir la cantidad abonada a cuenta, la entidad beneficiaria deberá reintegrar las cantidades indebidamente percibidas, siguiendo el procedimiento establecido por el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en un plazo de un mes desde la correspondiente notificación por parte de HABE. Tal abono o reintegro constituirá la liquidación definitiva de la subvención otorgada.

13. oinarria.– Onuradunaren betebeharrak.

Base 13.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan araututako betebeharreko hauek izango dituzte:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones que son objeto de esta convocatoria deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones reguladas por el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en su artículo 50, y por el artículo 14 de la Ley General de Subvenciones:

1.– Jarduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

1.– Realizar la actividad o encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

2.– Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean zuritzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eraman dela.

2.– Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

3.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren arabera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituzten bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaketen informazio oro ematea. Halaber, xedapen horretan ezarritakoaren arabera eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren arabera, beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

3.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. Asimismo, de conformidad con lo regulado en dicha disposición y en la Ley General de Subvenciones, comunicar a HABE la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, así como la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

4.– Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz.

4.– Dar publicidad adecuada al carácter público de las ayudas recibidas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 18.4 de la Ley General de Subvenciones.

Horretarako, laguntza-mota honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok HABEk emandako babesaren berri adierazi beharko du egitasmoaren argitan kaleratutako euskarri guztietan, Eusko Jaurlaritzaren eta HABEren logotipo normalizatua eta «HABEk diruz lagundua» esaldia agerian jarriz.

A tal efecto, todo proyecto subvencionado a través de este tipo de ayuda deberá expresar el apoyo prestado por HABE en todos los soportes publicados, haciendo constar el logotipo normalizado del Gobierno Vasco y de HABE y la frase «Subvencionado por HABE».

14. oinarria.– Arau-hausteak eta ez-betetzeak.

Base 14.– Régimen de infracciones e incumplimientos.

Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

Las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Resolución se encuentran, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones e incumplimientos previstos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones.

Ez-betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere berandutze interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoaren arabera (1992ko otsailaren 7ko EHAA).

En los casos de incumplimiento, la entidad beneficiaria estará obligada a reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas, así como los intereses de demora, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre (BOPV de 7 de febrero de 1992).

15. oinarria.– Datuen tratamendua.

Base 15.– Tratamiento de datos.

Dirulaguntza-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak eta araututakoari jarrikiz, «Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa» eta «Ikaslegoaren kudeaketa» izeneko tratamendu-jardueretan, ondoren zehazten diren helburuetarako:

Los datos remitidos a HABE por las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente convocatoria se tratarán de conformidad con lo dispuesto por la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, y por el Reglamento 2016/679 de la Comisión Europea y del Parlamento Europeo, en las actividades de tratamiento denominadas «Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados para el autoaprendizaje del euskera» y «Gestión del alumnado», para los objetivos que se especifican a continuación:

– HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaketarako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.

– Gestión de las subvenciones de HABE destinadas a financiar la actividad de los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje.

– HABEri atxikita dagoen euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa.

– Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

– Udal euskaltegietako ikasleen kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntza-proposamena.

– Gestión por parte de HABE del alumnado de los euskaltegis públicos: proceso de aprendizaje, certificación de los niveles de capacidad lingüística y propuesta de subvenciones.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

El Director o Directora General de HABE será el órgano administrativo responsable del tratamiento.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.

Es necesario el tratamiento para el cumplimiento de obligaciones legales y para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Las personas interesadas tendrán derecho de acceso, rectificación y supresión, así como de limitación u oposición a su tratamiento en los términos señalados en la información complementaria.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/.

Asimismo, podrán obtener información complementaria sobre el tratamiento de sus datos en la siguiente dirección: http://www.habe.euskadi.eus/protecion-datos-personales-habe/s23-edukiak/es/

16. oinarria.– Aplikagarriak diren arauak.

Base 16.– Normas de aplicación.

Ebazpen honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, hauek dira oinarri juridiko gisa kontuan hartzeko arauak:

En los aspectos no previstos en esta Resolución, son las siguientes normas las que han de tenerse en cuenta como fundamento jurídico:

– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, martxoaren 26ko 1/2015 Legearen bitartez aldatutakoa.

– El Texto Refundido 1/1997, de 11 de noviembre de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

– La Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y su desarrollo mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

– La Ley 39/2015 de 1 de octubre sobre el procedimiento administrativo común y la Ley 40/2015 de 1 de octubre sobre el régimen jurídico del sector público.

I. ERANSKINA
ANEXO I
IKASTURTEA ETA IKASTARO-MODULUAK
AÑO ACADÉMICO Y MÓDULOS DE LOS CURSOS

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren arabera, honako hauek dira, HABEren dirulaguntza-deialdian partaide izateko, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro guztiek 2022-2023 ikasturtean euskara-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko irizpideak:

De conformidad con la Orden de 22 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, que regula la estructura y la descripción del Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas, los criterios que deben de cumplir, a efectos de su financiación por parte de HABE, los cursos de euskera 2022-2023 organizados por los euskaltegis y centros de autoaprendizaje del euskera, serán los siguientes:

1.– Ikasturtea.

1.– Año académico.

Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturtea, 2022ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko irailaren 30ean amaituko da. Betiere, helduen euskalduntzearen antolaketaren baitan, irizpide hauen ardatzetan:

El año académico de los euskaltegis y centros de autoaprendizaje comenzará el 1 de octubre de 2022 y finalizará el 30 de septiembre de 2023. Sin embargo, dadas las características de los cursos de euskaldunización de personas adultas, es conveniente precisar que:

– Taldeek honako gutxieneko ikasle-kopurua izan beharko dute HABEk diruz lagunduak izateko, ikastaro bakoitzaren hasieran taldeak eratzeko garaian, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:

– Los grupos deberán contar con el siguiente número mínimo de alumnos y alumnas para ser subvencionados por HABE a la hora de constituir los grupos al inicio de cada curso, en función del tamaño de la localidad en la que esté ubicado cada grupo:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

Los grupos impartidos en régimen de internado, independientemente de la población en la que se organicen, tendrán el mismo tratamiento que los formados en poblaciones entre 10.001 y 25.000 habitantes.

Ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak aldatzen badira, zehaztutako gutxieneko ikasle-kopuruak HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira.

Al principio o a lo largo del curso, si se modificaran las medidas preventivas e higiénicas impuestas por las autoridades sanitarias o por las demás autoridades competentes, el número mínimo de alumnos determinado podrá ser modificado mediante Resolución del Director General de HABE.

– Taldeei matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoan aipatutako gutxieneko ikasle-kopurua irailean betetzen denean hasierako itxiera eman beharko zaie (taldea eratuta geldituko da).

– Cuando los grupos cumplan el mencionado número mínimo de alumnos en septiembre, se les deberá dar el cierre inicial en la aplicación informática de seguimiento de matriculación (el grupo quedará constituido).

– Diruz lagunduko diren orduak gutxieneko ikasle-kopurua bete eta hasierako itxiera ematen den egunetik ikastaroaren azken egunera artekoak izango dira.

– Las horas subvencionables se contabilizarán desde el cumplimiento del mínimo de alumnos o alumnas por grupo y el cierre de los mismos hasta la fecha final del curso.

– Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak, bi ikasturtetan zatituko dira, irailaren 30era bitartekoa batean eta urriaren 1etik aurrerakoa beste ikasturtera bilduz.

– Los cursos iniciados antes de septiembre y se prolonguen más allá de octubre se dividirán en dos años académicos: uno, hasta el 30 de septiembre; y el resto, a partir del 1 de octubre, se integrará en el año académico siguiente.

Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

En lo referente al seguimiento de la matriculación, la Dirección General de HABE, por medio de la resolución del comienzo de curso, establecerá los plazos para la presentación de los datos de los cursos iniciados en octubre, así como de los cursos que se inicien a partir de noviembre.

2.– Aurrez aurreko ikasteredua.

2.– Modelo de enseñanza presencial.

Aurrez aurreko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1. atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

El modelo de enseñanza presencial en grupos tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza el proceso de aprendizaje de forma presencial y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en el apartado 1 del Anexo I de esta convocatoria; y en la justificación y liquidación de la subvención la referencia serán las horas realmente impartidas. Al profesor o profesora se le imputarán las horas impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean maila bakoitzerako ezarritako erreferentziazko irakastorduen kopuruak kontuan hartuta, euskaltegiek antolatuko dituzten ikastaroek ondoren zehazten diren gutxienekoak bete beharko dituzte:

Teniendo en cuenta el número de horas lectivas referenciales que estipula para cada nivel el Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas, los cursos organizados por los euskaltegis deberán cumplir los requisitos que se indican a continuación:

2.1.– Urritik ekainera bitarteko ikastaroak.

2.1.– Módulos de los cursos octubre/junio.

a) Barnetegi iraunkorretako barnetegi ikastaroak: egunean 6 irakastordu eta gutxienez 80 irakastordu osatzen dituzten ikastaroak.

a) Cursos en régimen de internado en internados permanentes: 6 horas diarias, con un mínimo de 80 horas lectivas.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako kanpo ikastaroak: A1 mailan gutxienez 125 irakastordu jarraian eta A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan gutxienez 165 irakastordu jarraian osatzen dituzten ikastaroak.

b) Cursos externos en euskaltegis e internados permanentes: en el nivel A1 mínimo de 125 horas lectivas continuadas y en los niveles A2, B1, B2, C1 y C2 mínimo de 165 horas lectivas continuadas.

2.2.– Udako ikastaroak, ekainetik irailera bitartekoak.

2.2.– Cursos de verano (junio/septiembre).

a) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako kanpo ikastaroak: gutxienez 80 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe.

a) Cursos de verano externos en euskaltegis e internados permanentes: mínimo de 80 horas lectivas continuadas y no fraccionadas.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako barnetegi ikastaroak: 2, 3 edo 4 astekoak eta egunean, gehienez, 8 irakastordu.

b) Cursos de verano en régimen de internado en euskaltegis e internados permanentes: de 2, 3 o 4 semanas y un máximo de 8 horas lectivas diarias.

c) Baldintza hauetatik kanpo udako ikastaro hauek antolatu ahal izango dira ekainetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako direnean:

c) Al margen de esas condiciones, en los niveles B1, B2, C1 y C2 se podrán organizar los siguientes cursos subvencionados en verano, entre junio y septiembre, tratándose de determinados colectivos u objetivos específicos:

c.1) Udako aurrez aurreko ikastaro trinkoak: gutxienez 30 irakastordu, era jarraituan eta zatikatu gabe. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.1.– Cursos intensivos de verano externos: mínimo de 30 horas lectivas continuadas y no fraccionadas. El nivel inicial de todos los alumnos o alumnas, sin excepción, será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

c.2) Uda-ikastaroak barnetegian: aste beteko udako barnetegiak eta egunean gutxienez 8 irakastordu. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.2.– Cursos de verano en régimen de internado: una semana de duración y mínimo 8 horas lectivas diarias. El nivel inicial de todos los alumnos o alumnas, sin excepción, será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

c.1 eta c.2 azpiatal hauetako udako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

Para que HABE financie los cursos de verano recogidos en los subapartados c.1) y c.2), deberán ser cursos que tengan como fin trabajar capacidades específicas con el objetivo de culminar un nivel, y los alumnos y alumnas deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikasleak izan.

– Haber sido alumno o alumna durante el presente curso en algún euskaltegi.

– Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duten edo egiaztatze-probak gainditu ez dituzten ikasleak izan.

– Ser alumnos o alumnas que no han acreditado el nivel en la primera convocatoria de pruebas por no haber tenido opción de presentarse o no haber superado las pruebas.

2.3.– Maila burutzeko ikastaroak.

2.3.– Cursos para la culminación de nivel.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezartzen duen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburu zuzena duten ikastaroak:

Cursos cuyo objetivo sea culminar uno de los niveles A1, A2, B1, B2, C1 y C2 del Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas establecido por Orden de 22 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura:

a) A1 maila burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua A1A0 salbuespenik gabe.

a) Cursos con el objetivo de culminar el nivel A1: mínimo de 60 horas lectivas continuadas y no fraccionadas; siendo el nivel inicial de todos los alumnos o alumnas A1A0, sin excepción.

b) A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 120 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, burutu nahi den mailaren aurreko azpimaila.

b) Cursos con el objetivo de culminar los niveles A2, B1, B2, C1 o C2: mínimo de 120 horas lectivas continuadas y no fraccionadas; siendo el nivel inicial de todos los alumnos o alumnas el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso, sin excepción.

Aurreko puntuetan zehaztutako aurrez aurreko ikastaro-moduluetako orduen kontaketa emandako irakastorduena izango da, hauen arteko atsedenaldiak kanpoan utzita.

El cómputo de horas de los cursos anteriores se efectuará sobre horas lectivas reales de clase, quedando fuera del cómputo los descansos entre horas lectivas.

3.– Tutorizatutako autoikaskuntza ikasteredua.

3.– Modelo de autoaprendizaje tutorizado.

Tutorizatutako autoikaskuntza ikastereduan oinarria ikaslea da. Dirulaguntzetarako, berriz, esleipenean ikasleak egiten duen matrikula izango da oinarria eta kitapenean atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera burututakoa izango da.

La base del modelo de autoaprendizaje tutorizado es el alumno o alumna. De cara a las subvenciones, en cambio, la base de la adjudicación será la matrícula realizada por cada alumno y alumna según el módulo de curso; y en la justificación y liquidación de la subvención la correspondiente a la actividad realizada siguiendo los criterios especificados en el apartado 3.2 de este anexo.

Autoikaskuntza burutzeko euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek IKTen bidezko plataformak erabili ditzakete eta ikaskuntza hiru ataletan banatuko da:

Para este modelo de autoaprendizaje tutorizado los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara podrán utilizar las plataformas telemáticas que las TIC posibilitan y la enseñanza se distribuirá en tres tipos de sesiones:

– Ikasleak bakarkako lana egiteko saioak. Atal honetara ikasleak bakarka egindako jarduera bilduko da. Halaber, euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen erabakiz, ikasleen arteko interakzioa bultzatuz trebetasun zehatzak lantzeko helburuarekin taldean burutu daitezkeen jarduerak ere bilduko dira. Honelakoetan, ekintza horien burutzapenean taldean emandako orduak parte hartu duen ikasle bakoitzari zenbatuko zaizkio. Dirulaguntzetarako kasu guztietan bakarkako saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de trabajo personal de cada alumno o alumna. En estas sesiones los alumnos y alumnas realizarán las tareas correspondientes de forma individual. Asimismo, en base a las decisiones tomadas por los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara, en estas sesiones también se podrán incluir las actividades realizadas en grupo que fomenten la interacción entre los alumnos y las alumnas para trabajar determinadas capacidades específicas. En este caso a cada alumno o alumna se le imputará las horas correspondientes invertidas en la realización de esas tareas. De cara a las subvenciones, en ambos casos las horas de las sesiones de trabajo personal serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este anexo.

– Mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioak. Atal honetako saioetan euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak ikasleak taldeetan elkartuta burutzen saiatuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas. Los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara realizarán estas sesiones preferentemente con los alumnos y alumnas reunidos en grupos. A cada alumno y alumna se les imputará las horas recibidas en estas sesiones. Al profesor o profesora se le imputará las horas impartidas en estas sesiones. A efectos de subvención, las horas de las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este anexo.

– Tutoretza-saioak. Ikasle bakoitzarekin burutuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako tutoretza-saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de tutoría. Se realizarán con cada alumno o alumna personalmente. A cada alumno o alumna se le imputarán las horas recibidas en estas sesiones; y al profesor o profesora las impartidas con los alumnos y alumnas. A efectos de subvención, las horas de las sesiones de tutoría serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este anexo.

3.1.– Ikastaro-moduluak.

3.1.– Módulos de cursos.

Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek antolatu ditzaketenak:

Módulos organizados por euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara:

a) 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 9 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, azaroa, abendua edo urtarrila delarik. Ikasle bakoitzeko ikasturtean zehar matrikula bakarra onartuko da.

a) Una duración de 190 horas lectivas por cada matrícula, durante 9 meses, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, siendo los meses de inicio octubre, noviembre, diciembre o enero. Por cada alumno o alumna solo se admitirá una matrícula a lo largo de todo el curso escolar.

b) 75 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 3 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, urtarrila, apirila edo uztaila delarik. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,40 izango da.

b) Una duración de 75 horas lectivas por cada matrícula, durante 3 meses, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, siendo los meses de inicio octubre, enero, abril o julio. Cada matrícula supondrá el 0,40 del módulo estándar.

c) 25 eskola-ordu matrikula bakoitzeko udako ikastaro berezia, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta, uztailetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako denean. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,13 izango da. Azpiatal honetako udako autoikaskuntzako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleak ondoko baldintzak bete behar ditu:

c) Una duración de 25 horas lectivas por cada matrícula del curso de verano, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, entre julio y septiembre para los niveles B1, B2, C1 y C2, dirigidos a determinados colectivos u objetivos específicos. Cada matrícula supondrá el 0,13 del módulo estándar. Este tipo de cursos de autoaprendizaje de verano, para ser objeto de subvención, deberán ser cursos específicos a fin de trabajar capacidades específicas con el objetivo de culminar un nivel, y los alumnos y alumnas deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Ikaslearen abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

– El nivel inicial del alumno o alumna será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

– Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikaslea izan.

– Haber sido alumno o alumna durante el presente curso en algún euskaltegi o centro de autoaprendizaje.

– Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duen edo egiaztatze-probak gainditu ez dituen ikaslea izan.

– Ser alumno o alumna que no ha acreditado el nivel en la primera convocatoria de pruebas por no haber tenido opción de presentarse o no haber superado las pruebas.

– Ikasleko uztailetik irailera bitartean matrikula bakarra onartuko da.

– Por cada alumno o alumna solo se admitirá una única matrícula desde julio hasta septiembre.

3.2.– Bestelako baldintzak.

3.2.– Otros requisitos.

Ikasleak bakarlanean emandako ordutzat astean 10 ordu arteko jarduna onartuko da dirulaguntzetarako. Beraz, ikastaroaren gehieneko orduak eman eta hartutako mintza-saio edo ikasleen arteko elkarreragina lantzeko saioa eta tutoretzakoak gehi ikasleak bakarlanean emandako orduen batura izango da.

A efectos de subvención, se aceptará como máximo una jornada de 10 horas semanales a realizar por cuenta del alumno o alumna. Por tanto, las horas aceptables serán la suma de las horas realmente invertidas en sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas y tutorías, además de la suma de horas de trabajo individual antes señaladas.

Gainera, ikasle bakoitzaren jardueragatik diruz lagunduko diren 6 ordutatik batek, gutxienez, hartutako mintza ordukoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa izan beharko du. Salbuespen gisara, A1 eta A2 mailetara bitarteko jardueran diruz lagunduko diren 10 ordutatik batek, gutxienez, izan beharko du mintzakoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa. Mintzamen-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak aurrez aurre eta euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan zein IKTen bidezko bideokonferentziaz burutuko dira eta gutxienez saio bakoitzean bi ikaslek parte hartu beharko dute. Kasu bietan, aurrez aurreko edo bideokonferentziaz eginiko mintza-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak ikastaroaren zehar indarrean egongo diren asteko egun eta ordutegi zehatzetan burutuko dira.

Además, al menos una de cada 6 horas subvencionadas por la actividad de cada alumno o alumna, deberá ser de sesión de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas realmente realizada. A modo de excepción, en la actividad de los niveles A1 y A2 deberá existir al menos una hora de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas por cada 10 horas subvencionadas. Las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje y en cada sesión participarán al menos dos estudiantes. También se podrán realizar de forma telemática. En ambos casos, las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas presenciales o telemáticas se realizarán en base a un calendario y horario concretos a lo largo de todo el curso.

Tutoretza-saioetan, bakarlanean emandako 10 orduko, gehienez 30 minutu lagunduko dira diruz. Tutoretza-saioak aurrez aurre zein IKTen bidezko bideokonferentziaz burutuko dira.

En las sesiones de tutoría se subvencionarán un máximo de 30 minutos por cada 10 horas empleadas en trabajo individual. Las sesiones de tutoría se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje. También se podrán realizar de forma telemática.

HABEko teknikariek edozein unetan dirulaguntzaren onuradunek autoikaskuntza bideratzeko erabiltzen dituzten plataformetara sarbidea izango dute, burutzen diren jarduerak ikusteko.

El personal técnico de HABE tendrá acceso en cualquier momento a las plataformas de autoaprendizaje que utilicen las entidades beneficiarias de la subvención para inspeccionar las actividades que se lleven a cabo.

Euskaltegi publikoen kasuan irakasle batek une berean hasieratik amaierara autoikaskuntzako 42 matrikula osatzen duten ikasleen tutoretza (astean ordubeteko mintza-saioak eta dagozkion tutoretza-saioak) oinarritzat hartuko da, horren arabera neurtuz bakoitzaren dedikazioa. Era berean, ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat hartuko eta, ondorioz, ez zaio datutegian jarriko.

En el caso de los euskaltegis públicos se tomará como base la tutorización por parte de un profesor o profesora del equivalente a 42 matrículas de autoaprendizaje (sesiones de una hora de conversación o interacción a la semana y sesiones de tutoría correspondientes), midiendo en consecuencia la dedicación de cada docente. Del mismo modo, a la hora de contabilizar el alumno-alumna/hora, en lo que respecta a las sesiones individuales de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas y tutoría, la hora no impartida y no realizada no se considerará dada al alumno o alumna y, en consecuencia, no se incluirá en la base de datos como impartida.

IKTen bidezko ikaskuntza-prozesuak bere osotasuna gorde dezan, trebetasunen arteko oreka gorde beharko da, 179/2003 Dekretuak bere 6. artikuluan esaten denari jarraituz, non gutxieneko bezala eskatzen baita «erabilitako sistemak aurrerapen egokia eta orekatua bermatzea trebetasun guztietan eta bakoitzean, mintzamena barne».

Para que el proceso de aprendizaje mediante las TIC sea integral, deberá garantizar el equilibrio entre las destrezas comunicativas, acorde con lo señalado en el artículo 6 del Decreto 179/2003, de forma que el sistema utilizado deberá garantizar un adecuado y equilibrado progreso en todas y cada una de las destrezas lingüísticas, incluida la expresión oral.

4.– Jardun biko ikasteredua.

4.– Modalidad de aprendizaje mixto.

Jardun biko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroari dagozkion taldeko jarduerak burutzen dituen taldea, hain zuzen ere, eta horrekin batera, ikasle bakoitzak bakarka burutu behar duen jardunarekin eta ikasleen tutoretza-saioekin osatzen den ikasteredua da. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1. atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen aurrez aurreko ordu teorikoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen araberako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Kitapenean, berriz, taldearen aurrez aurreko jardunean burututakoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera ikasleek burututako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Irakasleari, batetik, taldean aurrez aurreko jardunean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aurrez aurreko jardunean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira; eta bestetik, gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera burututako tutoretza-saioetan ikasleekin emandakoak.

El modelo de aprendizaje mixto tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza las tareas de grupo de este modelo de forma presencial y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula, y que se complementa con la actividad que cada alumno o alumna debe realizar de forma personal y con las sesiones de tutoría correspondientes. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas correspondientes a la actividad presencial del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en el apartado 1 del Anexo I de esta convocatoria y como máximo las horas de tutoría correspondientes en base a los criterios regulados en la letra c) de este apartado. En la justificación y liquidación de la subvención la referencia serán las horas presenciales del grupo realmente impartidas y como máximo las horas de tutoría impartidas en base a los criterios regulados en la letra c) de este apartado. Al profesor o profesora se le imputarán por una parte las horas presenciales impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo, y por otra parte, las horas de tutoría impartidas a los alumnos y alumnas en base a los criterios regulados en el apartado 4.c) de este anexo.

Bestalde, HABEren dirulaguntzen barruan onartuak izan daitezen, ikastaro hauek, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izan behar dute aurrez aurreko jardunean, bakarkako jardun tutorizatuan eta tutoretza-saioetan banatuta:

Por otra parte, para que un curso de aprendizaje mixto pueda ser subvencionado por HABE, deberá tener una duración mínima de tres meses, incluyendo enseñanza presencial, trabajo individual tutorizado y sesiones de tutoría:

a) Aurrez aurreko jardunean, gutxienez 40 eta gehienez 120 irakastordu.

a) En enseñanza presencial, un mínimo de 40 horas y un máximo de 120 horas lectivas.

b) Bakarkako jardun tutorizatuan, gutxienez, aurrez aurreko jardunaren irakastorduen kopurua. Atal hau ez da diruz lagunduko.

b) En trabajo individual tutorizado, como mínimo el mismo número de horas de enseñanza presencial. Esta actividad no será objeto de subvención.

c) Tutoretza-saioetan, aurrez aurreko jardunean emandako 10 orduko, gehienez 30 minutu lagunduko dira diruz.

c) En las sesiones de tutoría se subvencionarán un máximo de 30 minutos por cada 10 horas de enseñanza presencial.

Tutoretza-saioak aurrez aurre edo bideokonferentziaz egin ahal izango dira.

Las sesiones de tutoría se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje. También se podrán realizar de forma telemática.

5.– Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza.

5.– Enseñanza presencial a distancia de grupos (telemática)

Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntzaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean IKTen bidezko plataformak erabiliz taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

La enseñanza presencial a distancia de grupos tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza el proceso de aprendizaje mediante plataformas telemáticas que las TIC posibilitan y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula virtual. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en el apartado 1 del Anexo I de esta convocatoria; y en la justificación y liquidación de la subvención la referencia serán las horas realmente impartidas. Al profesor o profesora se le imputarán las horas impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo.

5.1.– Ikastaro-moduluak.

5.1.– Módulos de cursos.

Aurrez aurreko ikastereduan onartzen diren guztiak erabili ahal izango dira.

Se podrán utilizar todos los módulos de la enseñanza presencial de grupo.

5.2.– Bestelako baldintzak.

5.2.– Otros requisitos.

5.2.1.– Urrutiko aurrez aurreko saioetan ikastaro-moduluaren ordu guztiak emango dira eta ikastaldearen jarduerak ordutegi zehatzetan eta ikasle guztiekin batera burutuko dira. Urrutiko aurrez aurreko saioek gutxienez 40 minutuko iraupena izango dute eskola-eguneko.

5.2.1.– Todas las horas del módulo se impartirán en sesiones presenciales a distancia y la actividad docente del grupo se realizará en horarios concretos y con todos los alumnos y alumnas a la vez. Las sesiones telemáticas tendrán una duración mínima de 40 minutos cada día lectivo.

5.2.2.– Urrutiko aurrez aurreko saioak edozein e-learning edo b-learning plataforma erabiliz (GoToWebnar, Zoom, Jitsi, Microsoft Teams, Moodle/MoodleCloud,...) egingo dira.

5.2.2.– Las sesiones presenciales a distancia del grupo se realizarán mediante plataformas de e-learning o b-learning (GoToWebnar, Zoom, Jitsi, Microsoft Teams, Moodle/MoodleCloud...).

5.2.3.– Ebaluazioak e-learning edo b-learning plataformak (Google Forms, Questbase, Socrative...) erabiliz burutuko dira.

5.2.3.– Las evaluaciones se realizarán mediante plataformas e-learning o b-learning (Google Forms, Questbase, Socrative...).

5.2.4.– HABEko teknikariek edozein unetan plataforma horietara sarbidea izango dute, burutzen den jarduera ikusteko.

5.2.4.– El personal técnico de HABE tendrá acceso en cualquier momento a tales plataformas, para poder inspeccionar la actividad que se realiza.

5.2.5.– Era honetan antolatuko diren ikastaldeei 70 kolektiboa jarriko zaie matrikulazioaren jarraipenerako Q87 izeneko aplikazioan.

5.2.5.– A aquellos grupos organizados de esa forma se les asignará el número de colectivo 70 en la aplicación Q87 para el seguimiento de la matriculación.

6.– Helburu zehatzetarako ikastaro bereziak.

6.– Cursos específicos para la consecución de objetivos concretos.

6.1.– AISA ikastaroak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailarekin bat antolatutako ikastaroak. 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskabidea, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra.

6.1.– Cursos del programa AISA: Cursos organizados en colaboración con el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco. 60 horas lectivas. El euskaltegi deberá canalizar la solicitud antes del inicio de estos cursos especiales, y al final remitirá a HABE una ficha de evaluación debidamente cumplimentada.

6.2.– Dendaketan eta Ostalaritza ikastaroak: 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskabidea, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra.

6.2.– Cursos específicos de los programas DENDAKETAN eta OSTALARITZA: 60 horas lectivas. El euskaltegi deberá canalizar la solicitud antes del inicio de estos cursos especiales, y al final remitirá a HABE una ficha de evaluación debidamente cumplimentada.

6.3.– Herri-administrazioek, erakunde pribatuek eta gizarte-eragileek, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, ESEP, LanHitz edo gutxienez udal-mailako zein erakunde pribatuen nahiz gizarte-eragileen plangintza batean sortuak eta txertatuak dauzkaten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu.

6.3.– Cursos impulsados por administraciones públicas, entidades privadas o agentes sociales, con el objetivo de impulsar el euskera y su normalización lingüística, que estén contemplados en los proyectos ESEP, LanHitz u otras planificaciones a nivel municipal o de las entidades privadas y agentes sociales: un mínimo de 60 horas lectivas.

Kasu bakoitzean, eskabidearekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak. Eskabidean ikastaro bereziaren bitartez lau hizkuntza-trebetasunetan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira. Honelako ikastaroen eskabideek hamar eguneko epean ezezko erantzuna jasotzen ez badute, onartuak izan direla ulertuko da.

En cada caso, el euskaltegi, juntamente con la solicitud, deberá presentar el informe de la entidad promotora del curso que lo justifique en base al proyecto que corresponda. El euskaltegi, por su parte, en la solicitud especificará los objetivos lingüísticos a alcanzar mediante el curso. Si estas peticiones no reciben resolución negativa expresa en el plazo de diez días, se entenderá que han sido aceptadas.

6.4.– Euskaltegietan aurrez aurreko jardunean trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez 30 irakastordu.

6.4.– Cursos de enseñanza presencial en euskaltegis en los períodos de Navidad y Semana Santa, con el objetivo de trabajar capacidades lingüísticas concretas: 6 o 7 horas lectivas diarias, con un mínimo de 30 horas lectivas.

6.5.– Barnetegi iraunkorretan trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko barnetegi ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez 30 irakastordu.

6.5.– Cursos en régimen de internado de los internados permanentes en los períodos de Navidad y Semana Santa, con el objetivo de trabajar capacidades lingüísticas concretas: 6 o 7 horas lectivas diarias, con un mínimo de 30 horas lectivas.

7.– Malgutasuna.

7.– Flexibilidad.

Aurreko artikuluetan aurreikusitako ikastaroez gain, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideen arabera helduen euskalduntzearen esparruan beste ikastarorik emateko asmorik badu, eskabide arrazoitua aurkez lezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago. Zuzendaritza honek helduen euskalduntzearen sustapenari begira eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako lehentasunak kontuan hartuz ebatziko du eskabidearen gainean. Erabakia ezezkoa balitz, HABEren finantzaketatik at gelditzen dela ulertuko da.

En caso de que el euskaltegi o centro de autoaprendizaje, en base a las directrices generales de la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco y dentro del sector de la euskaldunización de personas adultas, desee impartir otros cursos diferentes a los anteriormente mencionados, podrá cursar una petición razonada al Director General de HABE con un mínimo de 15 días de antelación al inicio de la actividad. El Director General de HABE, teniendo en cuenta las prioridades marcadas por la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco y la promoción de la euskaldunización de personas adultas, establecerá la resolución correspondiente. Si dicha resolución fuese negativa, deberá interpretarse que la actividad solicitada queda al margen de la financiación de HABE.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental