Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

178. zk., 2022ko irailaren 16a, ostirala

N.º 178, viernes 16 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4028
4028

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 31 de agosto de 2022, del Director de HABE, por la que se convocan las subvenciones dirigidas a los euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera para los cursos comprendidos entre 2022 y 2025.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, HABEk dirulaguntza emango die Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei helduen euskalduntzegintzan burututako jarduna finantzatzeko, HABEk jarritako helburuak lor daitezen.

De conformidad con el artículo 16 del Decreto 179/2003, de 22 de julio, HABE subvencionará a los euskaltegis y centros de autoaprendizaje homologados de euskera inscritos en el Registro la realización de actividades de euskaldunización de personas adultas para la consecución de los objetivos marcados por HABE.

Ildo horretatik, 2022ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduak, Hizkuntza Politika alorreko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, besteak beste, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak.

En tal sentido, la Orden de 22 de febrero de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones 2021-2024, señala como objetivo estratégico en el ámbito de actuación de Política Lingüística el fomento de la euskaldunización de personas adultas, y prevé, entre otros, las subvenciones destinadas a los euskaltegis privados y a los centros homologados de autoaprendizaje de euskara.

2021-2024 epealdiko Euskararen Agenda Estrategikoak ere bere 1.5 konpromisoan jasotzen du helduen euskalduntze-sistemaren finantzaketa indartu eta handituko dela irakasleen lan-baldintzak hobetzeko.

La Agenda Estratégica del Euskera 2021-2024 también recoge en su compromiso 1.5 que se reforzará e incrementará la financiación del sistema de euskaldunización de adultos para mejorar las condiciones laborales del profesorado.

Bestalde, XII. Legegintzaldi honetako Gobernu Programaren 118. konpromisoaren 5. ekinbidean jasota dago helduen euskalduntze-sistemaren finantzaketa indartzea eta handitzea, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko euskaltegien finantzaketarako ohiko deialdien bidez.

Además, la quinta iniciativa del compromiso 118 del Programa de Gobierno de la XII. Legislatura recoge el fortalecimiento y la ampliación de la financiación del sistema de euskaldunización de personas adultas con el fin de mejorar las condiciones laborales del profesorado a través de las convocatorias ordinarias de financiación de los euskaltegis.

Bidezkoa da, beraz, 2021-2022 ikasturtean hasitako ibilbideari jarraipena eman eta lortutako emaitzetan egonkortasuna bermatzeko, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egitea eta finantzaketa-moduluak ezartzea.

Procede, por tanto, para dar continuidad a la trayectoria iniciada en el curso 2021-2022 y garantizar la estabilidad en los resultados obtenidos, convocar las subvenciones y establecer los módulos de financiación para los cursos escolares 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025.

HABEren arau organikoak onartu dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, emandako eskumenez baliatuz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak araututakoari jarraikiz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak xedatutakoa oinarri izanik,

En virtud de las competencias conferidas por el Decreto 34/1996, de 13 de febrero, por el que se aprueban las normas orgánicas de HABE, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en base a lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (y Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que la desarrolla),

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egitea eta oinarriak onartzea.

Primero.– Convocar y aprobar las bases para la concesión de subvenciones a euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje de euskera para los cursos comprendidos entre 2022 y 2025.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea, ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Segundo.– Comunicar a las personas interesadas que contra la presente Resolución, que no agota la vía administrativa, podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2022ko abuztuaren 31.

En Donostia / San Sebastián, a 31 de agosto de 2022.

HABEko zuzendaria,

El Director de HABE,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

OINARRIAK
BASES

1. oinarria.– Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.

Base 1.– Objeto y dotación económica.

1.– Oinarri hauen helburua da 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako (2022ko urria eta 2025eko iraila bitartean) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

1.– Es objeto de estas bases la regulación de las condiciones de concesión de ayudas económicas por impartir cursos de euskera durante los cursos 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025 (entre octubre de 2025 y septiembre de 2025) por euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

2.– Dirulaguntza hauetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira, guztira 90.024.000,00 euro, honela banatuta ikasturteka eta ekitaldika:

2.– Las cantidades que se otorguen como tales ayudas serán financiadas con cargo a las dotaciones que al efecto quedan consignadas en los Presupuestos de HABE, esto es, 90.024.000 de euros, así distribuidos por curso y por año:

– Ikasturteka:

– Por curso:

2022-2023 ikasturtean, 28.045.000,00 euro.

En el curso 2022-2023 28.045.00,00 euros.

2023-2024 ikasturtean, 30.008.000,00 euro.

En el curso 2023-2024 30.008.000,00 euros.

2024-2025 ikasturtean, 31.971.000,00 euro.

En el curso 2024-2025 31.971.000,00 euros.

– Ekitaldika:

– Por ejercicio:

2022. urtean, 6.029.675,00 euro.

Ejercicio 2022: 6.029.675,00 euros.

2023. urtean, 27.626.821,00 euro.

Ejercicio 2023: 27.626.821,00 euros.

2024. urtean, 29.511.864,00 euro.

Ejercicio 2024: 29.511.864,00 euros.

2025. urtean, 26.855.640,00 euro.

Ejercicio 2025: 26.855.640,00 euros.

2. oinarria.– Onuradunak.

Base 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak edo horiek eratutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak.

1.– Podrán acceder a las ayudas que se convocan, los euskaltegis privados y los centros homologados de autoaprendizaje del euskera o las Uniones Temporales de Empresa por ellos constituidos.

2.– Honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

2.– Los requisitos que deberán cumplir las entidades solicitantes son los siguientes:

2.1.– Baldintza orokorrak.

2.1.– De carácter general.

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.

a) Estar inscrita en el Registro de HABE de euskaltegis y de centros homologados de autoaprendizaje del euskera, y tener todos sus datos actualizados en dicho Registro.

b) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea.

b) No estar incursa en ninguna de las circunstancias a que hace referencia el apartado 2 del artículo 13 de la Ley General de Subvenciones.

c) Dirulaguntza-eskabidea zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskabidearekin batera, 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

c) Cumplimentar correctamente la solicitud de ayuda conforme al modelo previsto en el Anexo III de la convocatoria y aportar, junto con la solicitud, la documentación requerida en los términos que se fijan en la base 3.

d) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte, eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

d) Las entidades beneficiarias de estas ayudas deberán respetar los derechos humanos y los valores de la convivencia entre las personas, y, en consecuencia, no podrán tener expuestos al público símbolos o elementos que, en relación a los mismos, puedan resultar ofensivos para la ciudadanía, vulneren la dignidad de las personas usuarias o sugieran justificación de la violencia.

2.2.– Bestelako baldintzak.

2.2.– Otros requisitos.

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).

a) Aplicar en todo momento el Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas (HEOC), establecido en base a la Orden de 22 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura (BOPV n.º 144, de 31 de julio).

b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua betetzea.

b) Aplicar los procedimientos recogidos en, la Orden de 9 de septiembre de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula la evaluación y certificación de los niveles de competencia lingüística en euskera del alumnado de los euskaltegis y centros de aprendizaje.

c) Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak xedatutakoa betetzea baldintza hauei dagokienez: jarduera akademikoa, irakaskuntza lokalak, irakasleak eta material didaktikoa.

c) Deberán cumplir lo establecido en el Decreto 179/2003, de 22 de julio (BOPV n.º 149, de 31 de julio), en lo referente a la actividad académica, locales de enseñanza, profesorado y material didáctico.

Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera.

Además, para que los cursos de nivel C2 sean objeto de subvención, el profesorado de estos cursos deberá tener acreditado dicho nivel C2 o equivalente, o estar exento de su acreditación, conforme al Decreto 47/2012, de 3 de abril y al Decreto 28/2019, de 26 de febrero.

d) Ikasleek matrikula finantza-entitate baten bitartez ordaindu beharko dute, eta, gutxienez, zenbateko osoaren herena, ikastaroa hasi eta 10 laneguneko epearen baitan. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.

d) El alumnado deberá abonar la matrícula a través de una entidad financiera y, al menos, un tercio del importe total en el plazo de 10 días hábiles desde el inicio del curso. Quedan excluidos los alumnos y las alumnas cuya matrícula sea abonada por alguna institución.

e) Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek gorde egingo dituzte ikasleen matrikulen transferentzien ordainagiriak.

e) Los euskaltegis o centros de autoaprendizaje conservarán los recibos de transferencias de matrículas del alumnado.

f) 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako HABEren zuzendariak ematen dituen jarraibideak bere osotasunean betetzea. Gainera, helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri. Berri ematean, bermatu egingo dira ikasleen datu pertsonalen babesa.

f) Deberán cumplir íntegramente las instrucciones que dicte el Director de HABE para los cursos 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025. Además, deberán informar a HABE de toda su actividad en la euskaldunización de personas adultas. La comunicación garantizará la protección de los datos personales del alumnado.

g) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte. Hala ere, ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak betetzeko, I. eranskineko zenbait ikastaro-modulu HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez aldatu ahal izango dira.

g) En lo referente a la actividad académica objeto de subvención, deberán cumplir los requisitos establecidos en el Anexo I de esta convocatoria. No obstante, a principios de curso o durante el curso escolar, para el cumplimiento de las medidas preventivas e higiénicas impuestas por las autoridades sanitarias o por las demás autoridades competentes, determinados módulos de cursos del Anexo I podrán ser modificados mediante Resolución del Director General de HABE.

h) Euskaltegiek diruz lagungarria den jarduerari buruzko informazioa bidali beharko dute HABEra, honek adierazitako euskarri eta epeetan, eta bereziki:

h) Los euskaltegis deberán remitir a HABE la información relativa a la actividad subvencionable, en los soportes y plazos señalados, y en particular:

– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– La información básica del euskaltegi o centro de autoaprendizaje, siempre que se hayan producido cambios en relación con la información del curso precedente.

– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– Los cargos internos del euskaltegi o centro de autoaprendizaje, siempre que se hayan producido cambios en relación con la información del curso precedente.

– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.

– El profesorado y otro personal del curso escolar, junto con su actividad y titulación.

– Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.

– Los datos básicos y características del alumnado, así como el pago de matrícula efectuado, el tiempo dedicado al aprendizaje y el nivel de aprovechamiento. En caso de que el alumno o alumna esté matriculado en un internado, se especificará el régimen de pensión contratado.

– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).

– La información sobre el grupo de alumnos o alumnas, sus características (nivel, horario, calendario, etc.).

3. oinarria.– Eskabideen aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Base 3.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, dirulaguntza-eskabideak, izapideak eta beharrezko dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

1.– Los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje de euskera interesados deberán presentar sus solicitudes de subvención, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento, utilizando solamente los medios electrónicos disponibles en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

Identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak Era berean, eskabidea elektronikoki ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da, eta horretarako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Los medios admitidos para la identificación y firma electrónica están disponibles en la dirección https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos También podrá realizarse la tramitación electrónica de la solicitud a través de un representante que deberá inscribirse en el Registro de Representantes del Gobierno Vasco en la dirección https://www.euskadi.eus/representantes.

Hirugarrenen alta edota aldaketa ere elektronikoki izapidetu beharko da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros

El alta o modificación de terceros también deberá tramitarse electrónicamente, a través del servicio disponible en la sede electrónica, en la dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

2.– Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2022ko urriaren 31 bitartekoa izango da.

2.– El plazo para la presentación de la solicitud y la documentación correspondiente se iniciará a partir del día siguiente a la publicación de la presente convocatoria en el BOPV y finalizará el 31 de octubre de 2022.

3.– Aurkeztu beharreko dokumentuak.

3.– Documentación a presentar.

a) Eskabidea. Eskabidea egin beharko da ebazpen honen III. eranskinean atxikitutako agiria telematikoki betez.

a) Solicitud. Se deberá realizar la solicitud cumplimentando telemáticamente el documento adjuntado en el Anexo III de esta Resolución.

b) Deialdiak hartzen dituen ikasturte bakoitzean egun osoko jarduera duen irakaslearen ordainsaria, emango dituen eskola-orduen kopurua eta antzinatasuna berezita ordainduko zaion ala ez biltzen duen agiria («Ordainsariak_2225» fitxategia egoitza elektronikoan). Euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak egun osoko jarduera baina ordainsari edota eskola–ordu kopuru desberdinak dituzten irakasleak baditu, horiek guztiak zehaztuko ditu eskabidean.

b) Retribución del profesor o profesora con actividad a jornada completa en cada uno de los cursos a los que se refiere la convocatoria, número de horas lectivas a impartir y documento en el que conste si se le abonará la antigüedad de forma diferenciada (fichero «Retribuciones_2225» en la sede electrónica). En el caso de que el euskaltegi privado homologado o el centro de autoaprendizaje disponga de profesorado con actividad a jornada completa, pero con diferentes retribuciones y/o horas lectivas, se especificarán en la solicitud.

c) 2022-2023 ikasturterako plana. Hurrengo ikasturteetarako planak aurkezteko azken egunak honako hauek izango dira: 2023-2024 ikasturtekoa 2023ko urriaren 31, eta 2024-2025 ikasturtekoa 2024ko urriaren 31.

c) Plan para el curso 2022-2023. Los últimos días para presentar los planes para los próximos cursos serán: el 31 de octubre de 2023 para el curso 2023-2024 y el 31 de octubre de 2024 para el curso 2024-2025.

d) Zerga zein Gizarte Segurantza arloko betebeharrak HABEk ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero, hauek egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak.

d) Documentos acreditativos de que se encuentra al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social, en el caso de oponerse a que HABE los verifique por oficio.

4. oinarria.– Aurkeztutako eskabidearen akatsak eta hutsuneak zuzentzea.

Base 4.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Eskabideak akatsak edota hutsuneak baditu, hamar laneguneko epea emango da hauek zuzentzeko.

Si la solicitud adoleciera de defectos u omisiones, se concederá un plazo de diez días hábiles para su subsanación.

5. oinarria.– Dirulaguntzen esleipen-prozedura eta organo kudeatzailea.

Base 5.– Procedimiento de otorgamiento y órgano gestor de las subvenciones.

Dirulaguntzen esleipena prozedura ez da lehia printzipioaren arabera izapidetuko, baizik eta, esleipen jarraituaren arabera. Hau da, oinarri hauetako betekizunak zein baldintzak betetzen dituzten eskabide-egile guztiek jasoko dituzte dirulaguntzak, aurrekontu-partidako zenbatekoa agortu arte.

El procedimiento de otorgamiento de las subvenciones no se tramitará conforme al principio de concurrencia, sino en base al otorgamiento sucesivo. Esto es, todas las personas solicitantes que cumplan los requsitos y condiciones de esta convocatoria recibirán las subvenciones, hasta agotar el montante previsto en la partida presupuestaria.

HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

Corresponderá a la Dirección General de HABE, mediante las unidades de Inspección y de Economía y Administración del Servicio de Gestión, la gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

6. oinarria.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Base 6.– Cuantía de las subvenciones.

1.– Esleipen-irizpideak.

1.– Criterios de adjudicación.

Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen dirulaguntza-deialdi honen esleipen-irizpideek irakasleen lan-baldintzak hobetzea dute helburu:

Los criterios de adjudicación de la presente convocatoria de subvenciones de euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje tienen por objeto mejorar las condiciones laborales del profesorado:

a) Ikasturteko ordainsaria: honako hauek izango dira egun osoko jarduera duen irakaslearen erreferentziako ordainsariak deialdi honetarako:

a) Retribución por curso escolar: las retribuciones de referencia del profesor o profesora con actividad a día completo para esta convocatoria serán las siguientes:

– 2022-2023 ikasturtean, 29.410,52 euro.

– Curso 2022-2023: 29.410,52 euros.

– 2023-2024 ikasturtean, 31.652,13 euro.

– Curso 2023-2024: 31.652,13 euros.

– 2024-2025 ikasturtean, 33.893,74 euro.

– Curso 2024-2025: 33.893,74 euros.

b) Irakaslearen eskola-orduak: honako hauek izango dira erreferentziazko eskola-orduak deialdi honetarako:

b) Horas lectivas del profesor: las horas lectivas de referencia para esta convocatoria serán las siguientes:

– 2022-2023 ikasturtean, 904 eskola-ordu.

– Curso 2022-2023: 904 horas lectivas.

– 2023-2024 ikasturtean, 856 eskola-ordu.

– Curso 2023-2024: 856 horas lectivas.

– 2024-2025 ikasturtean, 809 eskola-ordu.

– Curso 2024-2025: 809 horas lectivas.

Aurreko bi parametroen arteko zatiketak (alegia, ordainsaria zati eskola-orduak) ikasturteko koefizientea emango digu. Koefiziente honek islatzen du erreferentziazko parametroen betetze-maila, eta, horixe izango da, hain zuzen ere, ordainduko den dirulaguntzaren kopuru zehatzak kalkulatzeko erabiliko dena.

La división entre los dos parámetros anteriores, es decir, entre la retribución y las horas lectivas, nos dará el coeficiente del curso. Este coeficiente refleja el grado de cumplimiento de los parámetros de referencia, que será el que se utilice para el cálculo de las cantidades concretas de la subvención a pagar.

Beraz, honako hauek izango dira datozen ikasturteetarako erreferentziazko koefizienteak, erreferentziazko ikasturteko ordainsaria zati erreferentziazko irakaslearen eskola-orduak eginda:

Por tanto, los coeficientes de referencia para los próximos cursos serán los siguientes, dividiendo la retribución del curso de referencia entre las horas lectivas del profesor o profesora de referencia:

– 2022-2023 ikasturtean, 32,53 euro.

– Curso 2022-2023: 32,53 euros.

– 2023-2024 ikasturtean, 36,97 euro.

– Curso 2023-2024: 36,97 euros.

– 2024-2025 ikasturtean, 41,89 euro.

– Curso 2024-2025: 41,89 euros.

Euskaltegi bakoitzaren koefizientea jakiteko, euskaltegiak berak eskabidearekin batera aurkeztutako «Ordainsariak_2225» taulan baldintzarik okerrenak dituen irakaslearen datuak izango dira kontuan. Gauzak horrela, koefizienterik txikiena duen egun osoko jardueradun irakaslearen emaitza ikasturteko koefizientearekin alderatu eta haztatuko da.

Para conocer el coeficiente de cada euskaltegi, se tendrán en cuenta los datos del profesor o profesora con peores condiciones en la tabla «Retribuciones_2225» presentada por el propio euskaltegi junto con la solicitud. Así, se comparará y ponderará con el coeficiente del curso el resultado del profesor o profesora con actividad a jornada completa más baja.

c) Jarduera-unitatea: euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek burutzen dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu:

c) Unidad de actividad: comprende todos los modelos de aprendizaje que realizan los euskaltegis o centros de autoaprendizaje:

– Aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).

– Horas de grupo presencial (1 = 1,0 unidades de actividad).

– Jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).

– Horas de tutoría de aprendizaje mixto (1 = 1,0 unidades de actividad).

– Autoikaskuntzako matrikulak (190 orduko matrikula 1 = 19,3 jarduera-unitate), eta iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira.

– Las matrículas de autoaprendizaje (1 matrícula de 190 horas = 19,3 unidades de actividad) y las matrículas de menor duración se ajustarán proporcionalmente.

– Udako barnetegi egunak (1 = 0,4 jarduera-unitate).

– Días de internado de verano (1 = 0,4 unidades de actividad).

– Barnetegi iraunkorretako egun osoz (1 = 0,5 jarduera-unitate), erdiz (1 = 0,2 jarduera-unitate) eta ikasleak familietan (1 = 0,1 jarduera-unitate) egindako pentsio-egunak.

– Días de pensión en barnetegis a razón de pensión completa (1 = 0,5 unidades de actividad), media pensión (1 = 0,2 unidades de actividad) y días de pensión del alumnado en familias (1 = 0,1 unidades de actividad).

Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako onartuko zaizkion jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota (2015-2016 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera bere ekimenez ikasteredu guztietan HABEk onartu zizkion jardueren batez bestekoak dira).

Las unidades de actividad que se admitirán para las subvenciones a cada entidad beneficiaria se recogen en la tabla del Anexo II (son las medias de las actividades aprobadas por HABE en todos los modelos de curso por iniciativa propia desde el curso 2015-2016 al curso 2019-2020).

Aipatutako abiapuntua aplikatuta, euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak deialdi honen epealdiko ikasturte bakoitzean, gutxienez, 2021-2022 ikasturteko kitapenean jasotako dirulaguntza jasoko du, deialdi honetarako irakasleen lan-baldintzak bete eta 2021-2022 ikasturteko jarduera mantentzen badu.

En aplicación del citado punto de partida, el euskaltegi privado homologado o centro de autoaprendizaje percibirá en cada curso escolar del periodo de esta convocatoria, como mínimo, la subvención recibida en la liquidación del curso 2021-2022, siempre que cumpla las condiciones laborales del profesorado para esta convocatoria y mantenga la actividad del curso 2021-2022.

2021-2022 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako jarduera-unitateen kopurua onartuko da, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako taldeen orduek edo autoikaskuntzako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten jarduera-unitateen kopurua gainditzen. Talde-ratioari dagokionez, urrian hasitako euskaltegiaren berezko ekimeneko talde onartuena izango da.

En el caso de los euskaltegis o centros de autoaprendizaje no subvencionados en el curso 2021-2022, se admitirá el número de unidades de actividad previstas por el euskaltegi o centro de autoaprendizaje para el curso 2022-2023, siempre que dicha previsión no supere el número de unidades de actividad integrado por las horas de los grupos iniciados en octubre o las matrículas de autoaprendizaje y el incremento del 20 % añadido a las mismas. En cuanto al ratio de grupos, será el ratio de los grupos de iniciativa propia subvencionables iniciados en octubre.

2.– Kopuru zehatzak.

2.– Cuantía de la subvención.

Ikasturte bakoitzaren dirulaguntzaren kopuru zehatza jarduera-unitateak eta doitutako laguntza-moduluen zenbatekoa biderkatuz kalkulatuko da onuradun bakoitzarentzat.

El importe concreto de la subvención por curso se calculará multiplicando las unidades de actividad y el importe de los módulos de ayuda ajustados para cada entidad beneficiaria.

Jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota.

Las unidades de actividad se recogen en la tabla del Anexo II.

Laguntza-modulua HABEk jarduera-unitate bakoitzeko diruz lagunduko duen zenbatekoa da. Gehieneko eta gutxieneko laguntza-moduluak daude.

El módulo de ayuda es la cuantía subvencionada por HABE por unidad de actividad. Existen módulos máximos y mínimos de apoyo.

Hauek dira laguntza-moduluen zenbatekoak ikasturteko:

Las cuantías de los módulos de apoyo son las siguientes para el curso escolar:

2022-2023 ikasturtean:

Curso 2022-2023.

– Gehieneko modulua 58,34 euro, antzinatasuna barne.

– Módulo máximo 58,34 euros, incluida la antigüedad.

– Gehieneko modulua 53,54, euro antzinatasuna kanpo.

– Módulo máximo 53,54, euros excluida la antigüedad.

– Gutxieneko modulua 45,28 euro.

– Módulo mínimo 45,28 euros.

2023-2024 ikasturtean:

Curso 2023-2024.

– Gehieneko modulua 62,50 euro, antzinatasuna barne.

– Módulo máximo 62,50 euros, incluida la antigüedad.

– Gehieneko modulua 57,07 euro antzinatasuna kanpo.

– Módulo máximo 57,07 euros excluida antigüedad.

– Gutxieneko modulua 45,73 euro.

– Módulo mínimo 45,73 euros.

2024-2025 ikasturtean:

Curso 2024-2025.

– Gehieneko modulua 66,66 euro, antzinatasuna barne.

– Módulo máximo 66,66 euros, incluida la antigüedad.

– Gehieneko modulua 60,60 euro antzinatasuna kanpo.

– Módulo máximo 60,60 euros excluida antigüedad.

– Gutxieneko modulua 46,19 euro.

– Módulo mínimo 46,19 euros.

Aipatutako laguntza-moduluak hurrengo irizpideak jarraituz doituko dira:

Los citados módulos de ayuda se ajustarán de acuerdo con los siguientes criterios:

– Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetako ikasturte bakoitzerako ezarria dagoen koefizientea berdindu edo gaindituz gero, gehienezko laguntza-modulua ordainduko da. Gehienezko laguntza-modulua ezberdina da antzinatasuna soldataren barruan dagoen edo ez aintzat hartuz.

– En el caso de que la solicitud iguale o supere el coeficiente establecido para cada curso escolar de esta convocatoria, según los datos reflejados en la tabla retributiva, se abonará el módulo de ayuda máxima. El módulo de ayuda máxima varía en función de si la antigüedad está o no dentro del salario.

– Eskabidean ordainsarien taulan adierazitako datuen arabera, deialdi honetako ikasturte bakoitzerako ezarria dagoen koefizientera iritsi ezean, datu errealak eta koefizientea alderatuko dira eta dagokion gehienezko laguntza-modulua ehuneko berean doituko da, betiere gutxieneko laguntza-modulua errespetatuz.

– De acuerdo con los datos reflejados en la tabla retributiva en la solicitud, en caso de no alcanzar el coeficiente establecido para cada curso escolar de esta convocatoria, se cotejarán los datos reales y el coeficiente y se ajustará en el mismo porcentaje el módulo de ayuda máximo que corresponda, respetando en todo caso el módulo de ayuda mínima.

7. oinarria.– Dirulaguntzarako esleipen-ebazpena.

Base 7.– Resolución de adjudicación de la subvención.

1.– HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez erabakiko dira onuradun bakoitzari, deialdiko epealdiaren ikasturte bakoitzerako eskabidearen eta 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera, onartzen zaion laguntza-modulua eta, ondorioz, bakoitzari dagokion gehieneko dirulaguntzaren kopuru zehatza.

1.– Mediante Resolución del Director General de HABE se determinará el módulo de ayuda que se concede a cada entidad beneficiaria, de acuerdo con la solicitud para el curso completo y los criterios establecidos en la Base 6 y, en consecuencia, el importe de la subvención correspondiente a cada una de ellas.

2.– Esleipen-ebazpena 2022ko abenduaren 22a baino lehen emango da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskabidea ez dela onartua izan ulertuko da.

2.– La resolución de adjudicación se dictará antes del 22 de diciembre de 2022. Si en dicho plazo el órgano decisorio no lo notificara, se entenderá desestimada la solicitud.

3.– Izapidetze elektronikoa izanik, jakinarazpena egindakotzat joko da euskaltegiak edo autoikaskuntza zentroak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean. Dena den, hamar egun naturaleko epea igaro eta gero jakinarazpena ireki ezean, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du.

3.– Tratándose de una tramitación electrónica, la notificación de la citada resolución se entenderá efectuada cuando el euskaltegi o centro de autoaprendizaje homologado firme electrónicamente su recepción. No obstante, transcurrido el plazo de diez días naturales sin que se haya procedido a la apertura de la notificación, se tendrá por efectuado el trámite y continuará el procedimiento.

4.– Euskaltegi bakoitzari egindako ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntzen esleipen-ebazpena.

4.– Además de la notificación de la Resolución que pueda recaer sobre cada interesado/a, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la Resolución de adjudicación de las subvenciones.

5.– Betiere, onuradunen aldeko dirulaguntza-aitorpena baldintzatuta egongo da dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaituta egotera, eta hala dagokionean, dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekin.

5.– En todo caso, la declaración de la subvención a favor de las entidades beneficiarias quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, y, en su caso, al pago de las obligaciones derivadas del reintegro de subvenciones con la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

8. oinarria.– Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

Base 8.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekiko, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

1.– Las ayudas que se otorguen conforme a la presente Resolución serán compatibles con cualesquiera otras que pudieran ser concedidas por otras entidades para el mismo objeto, siempre que no exista sobrefinanciación de la actividad subvencionada.

2.– Gainfinantzaketa gertatzen bada, edota finantzaketa publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

2.– Caso de que se generase sobrefinanciación, o se excediera del porcentaje máximo de financiación pública establecido, la ayuda a percibir se reducirá hasta la cantidad que proceda.

9. oinarria.– Dirulaguntzak ikuskatzea eta jarraitzea.

Base 9.– Inspección y seguimiento de las subvenciones.

HABEren Ikuskatzailetza arloko langile baimenduek noiznahi ikuska ditzakete euskaltegiak eta autoikaskuntzarako zentroak berauek emandako datuak egiaztatzeko, eta bertako arduradunari eska diezaiokete eskolak emateko erabiltzen dituen lokalei buruzko berriak, eta bai ikasle, ikastalde, irakasle, beste langile eta erabiltzen duten material didaktikoari buruzkoak ere.

El personal acreditado de la Inspección de HABE podrá realizar en cualquier momento visitas de inspección al objeto de contrastar los datos aportados por el euskaltegi o centro de autoaprendizaje, pudiendo recabar del responsable del mismo los datos actualizados referidos a los locales utilizados para impartir clases, al alumnado, a los grupos de alumnos y alumnas y al profesorado, así como el material didáctico utilizado por el euskaltegi o centro de autoaprendizaje.

Ikusketan bertan jasotako informazioa, edo ikuskatzaileak gehienez ere hamar laneguneko epean euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak emateko eskatutakoa, ikusketa-aktan jaso beharko du ikuskatzaileak. Ikusketa-akta euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunak eta ikuskatzaileak sinatu beharko dute.

El inspector o inspectora levantará acta de la inspección realizada en la que se plasmará la información recogida en la propia inspección, así como la requerida al euskaltegi o centro de autoaprendizaje para su presentación en un plazo máximo de diez días laborables. Dicha acta deberá ser suscrita tanto por el inspector o inspectora como por el o la responsable del euskaltegi o centro de autoaprendizaje.

HABEren Ikuskatzailetzak aldian-aldian egiten dituen ikusketetan jasotako informazioa euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak HABEri ematen dion informazioarekin bat ez badator, edo deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, HABEren zuzendari nagusiari helaraziko dio akta, besterik ezean, aitortutako dirulaguntzei dagozkien ondorioak erabaki ditzan.

Si los datos recogidos en las inspecciones periódicas por los inspectores o inspectoras de HABE no coincidieran con la información enviada a HABE por el euskaltegi o centro de autoaprendizaje, o no se cumplieran los requisitos establecidos en las presentes bases, informarán de tal circunstancia al Director General de HABE para que, sin perjuicio de otras actuaciones, adopte las medidas que procedan respecto a las subvenciones reconocidas.

Ikusketa baten ondorioz ikuskatzaileak ez-betetze bat jasoko balu, HABEren zuzendari nagusiak behin betiko erabakia hartu baino lehen, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren arduradunari ikuskatutakoaren akta helarazi beharko dio, honek 10 laneguneko epean dagozkion alegazioak egin ahal izateko.

En los casos en que se detecte algún incumplimiento, la Dirección General de HABE, con carácter previo a la adopción de la resolución que corresponda, dará traslado de tal circunstancia al euskaltegi o centro homologado de autoaprendizaje de euskera, para que en el plazo máximo de diez días laborables alegue cuanto estime oportuno al respecto.

10. oinarria.– Dirulaguntzen ordainketa.

Base 10.– Pago de la subvención.

1.– Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epeetan eta eran ordainduko dira:

1.– El pago de las cantidades se realizará en la forma y plazos que a continuación se señalan:

2022ko abenduan emango den esleipen-ebazpenean hiru ikasturterako laguntzak zehaztuko dira, eta ikasturte bakoitzean hiru ordainketa gauzatuko dira.

En la resolución de adjudicación, que se dictará en diciembre de 2022, se determinarán las ayudas para tres cursos y se harán efectivos tres pagos por curso.

a) 2022-2023 ikasturtea:

a) Curso 2022-2023:

– Dirulaguntzen esleipen ebazpena ematen den momentuan, esleipenean ikasturte honetarako erabakitakoaren % 21,5 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– En el momento en que se dicte la resolución de adjudicación de las subvenciones, se abonará el 21,5 % de lo acordado en la adjudicación para este curso, en el plazo máximo de un mes.

– Lehen ordainketaren gehienezko muga 180.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori behar bezala zuritu eta onartutakoan, % 22 arteko aldea ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– El límite máximo del primer pago será de 180.000,00 euros. Una vez justificada y aceptada correctamente esta cantidad, se abonará la diferencia de hasta el 22 % en el plazo máximo de un mes.

– Bigarren ordainketa (% 68,5): 2023 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Segundo pago (68,5 %): a partir de enero de 2023, se abonará una vez justificado en su totalidad y aprobado por HABE en el plazo máximo de un el primer pago mes.

– Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen–ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Tercer pago: el resto de la subvención acordada en la Resolución, correspondiente a cada entidad beneficiaria y, en su caso, conforme a la resolución de liquidación del curso académico que realice el Director de HABE, se abonará una vez que la entidad justifique debidamente toda su actividad y remita la documentación correspondiente al curso, en el plazo máximo de un mes.

b) 2023-2024 ikasturtea

b) Curso 2023-2024:

– Lehen ordainketa (% 18,7): 2022-2023 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Primer pago (18,7 %): se abonará tras la liquidación del curso 2022-2023, en el plazo máximo de un mes.

– Bigarren ordainketa (% 71,3): 2024 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Segundo pago (71,3 %): a partir de enero de 2024, se abonará una vez justificado el primer pago en su totalidad y aprobado por HABE en el plazo máximo de un mes.

– Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Tercer pago: el resto de la subvención acordada en la Resolución, correspondiente a cada entidad beneficiaria y, en su caso, conforme a la resolución de liquidación del curso académico que realice el Director de HABE, se abonará una vez que la entidad justifique debidamente toda su actividad y remita la documentación correspondiente al curso, en el plazo máximo de un mes.

c) 2024-2025 ikasturtea

c) Curso 2024-2025:

– Lehen ordainketa (% 16): 2023-2024 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Primer pago (16 %): se abonará tras la liquidación del curso 2023-2024, en el plazo máximo de un mes.

– Bigarren ordainketa (% 74): 2025eko urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Segundo pago (74 %): a partir de enero de 2025, se abonará una vez justificado el primer pago en su totalidad y aprobado por HABE en el plazo máximo de un mes.

– Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

– Tercer pago: el resto de la subvención acordada en la Resolución, correspondiente a cada entidad beneficiaria y, en su caso, conforme a la resolución de liquidación del curso académico que realice el Director de HABE, se abonará una vez que la entidad justifique debidamente toda su actividad y remita la documentación correspondiente al curso, en el plazo máximo de un mes.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

2.– El pago de las ayudas quedará condicionado, en todo caso, a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

11. oinarria.– Zuriketa.

Base 11.– Justificación.

Diruz lagundutako jardueraren zuriketa deialdi honen ikasturte bakoitzaren amaieran egingo da.

La justificación de la actividad subvencionada se realizará al final de cada curso académico de la presente convocatoria.

Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik edo zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde publikoetatik datorrena), gehienez, diruz lagunduko den jardunaren gastu kontuaren % 70 izango da.

La financiación pública (procedente de instituciones europeas o estatales, Gobierno Vasco, diputaciones forales o ayuntamientos u otros organismos autónomos o entes públicos de derecho privado de la administración pública) no podrá exceder del 70 % de la cuenta de gasto de la actuación subvencionable.

1.– Laguntzaren onuradunek lagundutako jarduera osoa zuritu behar dute izan dituzten sarrera eta gastu guztiak aurkeztuz eta izapide elektronikoan dagoen galeren eta irabazien formularioari jarraikiz.

1.– Las entidades beneficiarias de la ayuda deberán justificar la totalidad de la actividad subvencionada mediante la presentación de todos los ingresos y gastos incurridos y el formulario de pérdidas y ganancias disponible en la sede electrónica.

2.– HABEren dirulaguntzen zuriketarako, honako sarrera hauek onartuko dira:

2.– Para la justificación de las subvenciones de HABE se admitirán los siguientes ingresos:

a) Babestutako jardueren matrikulak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek matrikula kontzeptuan ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako matrikulak sartuko dira.

a) Matrículas de las actividades subvencionadas: cantidades abonadas en concepto de matrícula por el alumnado o sus representantes legales o tutores. También se incluirán en este apartado las matrículas pagadas por HABE o por otras administraciones públicas o entidades privadas o empresas por cursos de trabajadores públicos.

b) Babestutako jardueren ikasmaterialak: ikasleek edo euren ordezkari legalek edo tutoreek ikasmaterialengatik ordaindutako kopuruak. Atal honetan ere, herri langileen ikastaroengatik HABEk edo beste herri administrazioek zein erakunde pribatuek edo enpresek ordaindutako ikasmaterialak sartuko dira.

b) Materiales de estudio de las actividades subvencionadas: cantidades abonadas por el alumnado o sus representantes legales o tutores en concepto de material didáctico. También se incluirán en este apartado los materiales didácticos pagados por HABE u otras administraciones públicas o entidades privadas o empresas por cursos de trabajadores públicos.

c) Babestutako jarduerengatik erakunde pribatuetatik, enpresetatik edo beste iturrietatik jasotako beste sarrerak.

c) Otros ingresos procedentes de entidades privadas o empresas por la actividad subvencionada.

d) Deialdiaren bidez HABEtik jasotako dirulaguntza.

d) La subvención recibida por HABE a través de la convocatoria.

e) Babestutako jarduerengatik beste herri erakundeetatik jasotako dirulaguntzak.

e) Subvenciones recibidas de otras entidades públicas destinadas a la actividad subvencionada.

f) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. artikuluaren arabera, funts-propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin lortutako sarrerak.

f) Los ingresos obtenidos con fondos propios u otras subvenciones o recursos conforme al artículo 30 de la Ley General de Subvenciones.

3.– HABEren dirulaguntzen zuriketarako, honako gastu hauek onartuko dira:

3.– Para la justificación de las subvenciones de HABE se admitirán los siguientes gastos:

a) Irakasle eta irakasle ez diren langileen gastuak. Onuradunek HABEk diruz lagundutako jarduerarekin lotura duten langile guztien zerrenda aurkeztuko dute egoitza elektronikoan dagoen formularioari jarraikiz, honako hauek adierazita:

a) Gastos de personal docente y no docente. Las entidades beneficiadas presentarán una relación de todo el personal que haya participado en la ejecución de la actividad subvencionada, según el formulario publicado en la sede electrónica, indicando:

– langileen izen-abizenak eta NANa.

– el nombre, apellidos y DNI de cada persona empleada.

– bakoitzari ordaindutakoa, ordainsari gordina eta gizarte segurantzari dagokion kopurua bereizita adieraziz.

– su retribución, indicando por separado el salario bruto y el pago correspondiente a la seguridad social.

– antzinatasuna berezita ordaindu zaion ala ez.

– si se le ha abonado la antigüedad de forma diferenciada o no.

– izan duen jarduera-mota, eta murriztua izan bada, dagokion ehunekoa zehaztuz.

– el tipo de actividad que ha desempeñado, y en el caso de tener algún tipo de reducción de jornada, el porcentaje correspondiente.

– izan duen ardura (irakasle, zuzendari, etab.).

– la responsabilidad que ha tenido (profesor/a, director/a, etc.).

– eman dituen eskola-orduak.

– las horas lectivas impartidas.

b) Lokalen alokairuak: soilik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena...) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko ordainagiriak onartuko dira.

b) Alquiler de locales: únicamente se tendrán en cuenta los alquileres de aquellos locales contemplados en el Registro de euskaltegis y centros de autoaprendizaje. Solo se aceptarán aquellos documentos que respeten los mínimos legales (IVA, retención tributaria...). Si el arrendador es un ente público, se aceptarán los abonos bancarios realizados.

c) Barnetegi iraunkorretako pentsiotarako mantenu-gastuak eta jabari publikoko emakidei dagokien tasa.

c) Gastos de manutención y la tasa correspondiente a concesiones de dominio público en el caso de los barnetegis.

d) Azpiegituren garbiketa-gastuak eta mantentze-lanak.

d) Gastos de servicios de limpieza y mantenimiento de las infraestructuras.

e) Gastu didaktikoak: klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.).

e) Gastos didácticos: se entenderá por gastos didácticos aquellos gastos corrientes directamente relacionados con la impartición de las clases (material didáctico, libros, documentación, etc.).

f) Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan.

f) Gastos de cualquier otra naturaleza que tengan por objeto la mejora de la calidad de la enseñanza: formación del profesorado (actividades formativas internas y externas), Tecnologías de la Información y Comunicación (TIC), elaboración de materiales y mejora de la gestión.

g) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikuluaren arabera diruz lagungarria izan eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein gastu.

g) Cualquier otro gasto subvencionable conforme al artículo 31 de la Ley General de Subvenciones directamente relacionado con la actividad subvencionada.

Onuradunek a) azpiatalean zehaztutako pertsonalaren zerrendaz gain, diruz lagundutako jardueraren gainerako gastu guztien zerrenda aurkeztuko dute egoitza elektronikoan dagoen formularioa betez.

Las entidades beneficiarias, además de la lista del personal del euskaltegi detallada en el punto a), deberán presentar el listado de todos los gastos atribuibles a la totalidad de la actividad subvencionada, de acuerdo al formulario recogido en la sede electrónica.

4.– Halaber, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako Memoriak aurkeztu beharko ditu.

4.– Asimismo, el euskaltegi o centro de autoaprendizaje deberá presentar la Memoria correspondiente a los cursos 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025.

5.– Hauek izango dira oinarri honetako 1., 3.a) eta 4. puntuetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak:

5.– Las fechas límite para la presentación de la documentación exigida en los puntos 1, 3.a) y 4 de esta base serán:

2022-2023 ikasturtea:

Curso 2022-2023:

– lehenengo ordainketaren zuriketa: 2023ko otsailaren 20a.

– justificación del primer pago: 20 de febrero de 2023.

– dirulaguntza osoarena 2023ko urriaren 17a.

– justificación de toda la subvención: 17 de octubre de 2023.

2023-2024 ikasturtea:

Curso 2023-2024:

– lehenengo ordainketaren zuriketa: 2024ko otsailaren 20a.

– justificación del primer pago: 20 de febrero de 2024.

– dirulaguntza osoarena: 2024ko urriaren 17a.

– justificación de toda la subvención: 17 de octubre de 2024.

2024-2025 ikasturtea:

Curso 2024-2025:

– lehenengo ordainketaren zuriketa 2025eko otsailaren 20a.

– justificación del primer pago: 20 de febrero de 2025.

– dirulaguntza osoarena 2025eko urriaren 17a.

– justificación de toda la subvención: 17 de octubre de 2025.

Hala ere, HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat jotzen badu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskabidea egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 lan eguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

No obstante, si HABE lo estimara necesario para proceder a la liquidación de la subvención, podrá solicitar a cualquier euskaltegi o centro de autoaprendizaje, en el plazo de diez días laborables desde el momento en que se le solicite, la presentación por vía electrónica de los documentos de gastos contemplados en el punto 3 de esta base, y en particular de los justificantes de pago correspondientes a la Seguridad Social y al IRPF de las nóminas de gastos de personal.

6.– Zuriketan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainerako lege-ondorioez gain.

6.– El incumplimiento de la justificación supondrá la pérdida del derecho a la subvención y la devolución de la cantidad percibida, además de las demás consecuencias legales derivadas del incumplimiento.

12. oinarria.– Esleitutako dirulaguntzaren kitapena.

Base 12.– Liquidación de la subvención adjudicada.

Kitapena egiteko, hurrenkera hau jarraituko da:

Una vez finalizado el curso académico, la liquidación de la subvención se realizará de la siguiente forma:

12.1.– Jarduera-unitateen kitapena, euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuen kasuan.

12.1.– Liquidación de las unidades de actividad, en el caso de euskaltegis y centros homologados de aprendizaje.

Deialdi honen azken ikasturtea amaitu ondoren, azken hiru ikasturteetan, hau da, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen kitapena egingo da.

Una vez finalizado el último curso de esta convocatoria, se procederá a la liquidación de las unidades de actividad ejecutadas en los tres últimos cursos académicos 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025.

Honela egingo da jardueraren kitapena:

La liquidación de la actividad se realizará de la siguiente manera:

a) Behin-behineko kitapena (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak).

a) Liquidación provisional (cursos escolares 2022-2023 y 2023-2024).

Ikasturte bakoitzaren amaieran, jarduera-unitateen kitapena egingo da.

Al final de cada curso se realizará la liquidación de las unidades de actividad.

Talde-irakaskuntzan nahiz autoikaskuntzan, ikasturtean burututako jarduera-unitate kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitate kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

Tanto en la enseñanza grupal como en el autoaprendizaje, cuando el número de unidades de actividad realizadas en el curso se encuentre dentro de la horquilla del 10 % del número de unidades de actividad del Anexo II, tanto por debajo como por encima, se tendrá en cuenta en la liquidación el número de unidades de actividad asignadas.

Euskaltegiak, ikasturtearen amaieran, II. eranskinean esleitutako jarduera-unitate kopuruaren % 90etik beherako jarduera burutu badu, % 90etik beherako jarduera-unitate horiek gorde egingo dira, zor kontzeptu gisa, eta hauek errekuperatzeko aukera izango da epealdi osoan zehar. Dena dela, euskaltegiak berariaz eskatu ahal izango du ikasturteko zor osoaren edo zati baten kitapena. Horretarako, eskabidea egin beharko dio HABEko zuzendariari alderdi ekonomikoaren ikasturteko kitapena egin baino lehen, kontuan har dadin. Alderdi ekonomikoaren kitapenean kitatutako jarduera-unitateei dagokien dirulaguntza deskontatuko da, eta, ordutik aurrera, ez da jarduera-unitate horiek errekuperatzeko aukerarik izango epealdi osoan zehar.

En el caso de que el euskaltegi haya completado a final de curso una actividad inferior al 90 % del número de unidades de actividad asignadas en el Anexo II, dichas unidades de actividad inferiores al 90 % se conservarán en concepto de deuda y podrán recuperarse durante todo el periodo. En todo caso, el euskaltegi podrá solicitar expresamente la liquidación total o parcial de la deuda del curso. Para ello deberá realizar una solicitud al Director de HABE antes de la liquidación del curso económico para que se tenga en cuenta. Se descontará la subvención correspondiente a las unidades de actividad liquidadas en la liquidación de la parte económica, y desde ese momento no se podrá recuperar dichas unidades de actividad durante todo el periodo.

Ikasturtean burututako jarduera-unitateen batez bestekoa abiapuntuaren % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.

Si la media de las unidades de actividad realizadas en el curso es superior al 110 % del punto de partida, en la liquidación se admitirán las unidades de actividad asignadas.

Esleitutako jarduera-unitate kopuruaren % 110etik gora soberan gauzatutako jarduera-unitateak gorde egingo dira, kreditu kontzeptu gisa, epealdi osorako, betiere II. eranskinean finkatutako erreferentziazko talde-ratioa betetzen bada.

Las unidades de actividad ejecutadas en exceso por encima del 110 % del número de unidades de actividad asignadas se conservarán, en concepto de crédito, para todo el periodo siempre que se cumpla el ratio de grupo de referencia fijado en el Anexo II.

b) Behin betiko kitapena (2022-2025 epealdia).

b) Liquidación definitiva (periodo 2022-2025).

2024-2025 ikasturtearen amaieran, epealdi osoko jarduera-unitateen kitapena egingo da, dagokion doikuntza gauzatuz.

Al finalizar el curso 2024-2025 se realizará la liquidación de las unidades de actividad de todo el periodo, ejecutando el ajuste correspondiente.

Doikuntza horretan, epealdiko hiru ikasturteetan euskaltegiak izan dituen kreditu eta zorrak aintzat hartuko dira.

En este ajuste se tendrán en cuenta los créditos y deudas del euskaltegi durante los tres cursos del periodo.

Jarduera-unitate kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitate kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

Cuando el número de unidades de actividad por debajo o por encima se encuentre dentro de la horquilla del 10 % del número de unidades de actividad del Anexo II, se tendrá en cuenta en la liquidación el número de unidades de actividad asignadas.

Burututako jarduera-unitate kopurua II. eranskinean ezarritako jarduera-unitateen % 90 baino txikiagoa bada, epealdiko azken ordainketan aplikatu beharreko murrizketa, izandako jardueraren eta abiapuntuaren % 90aren arteko aldea eta onartutako laguntza-modulua biderkatzetik ateratzen den kopurua izango da.

En el caso de que el número de unidades de actividad realizadas sea inferior al 90 % de las unidades de actividad establecidas en el Anexo II, la reducción a aplicar en el último pago del periodo será la resultante de multiplicar la diferencia entre la actividad realizada y el 90 % del punto de partida por el módulo de ayuda aprobado.

Burututako jarduera-unitate kopurua II. eranskinean ezarritako jarduera-unitateen % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.

Si el número de unidades de actividad realizadas supera el 110 % de las unidades de actividad establecidas en el Anexo II, se admitirán en la liquidación las unidades de actividad asignadas.

12.2.– Jarduera-unitateen kitapena, barnetegi iraunkorren kasuan.

12.2.– Liquidación de las unidades de actividad, en el caso de los internados permanentes.

Deialdi honen azken ikasturtea amaitu ondoren, azken hiru ikasturteetan, hau da, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen kitapena egingo da. Horretarako, bereziki izango dira kontuan pandemiak edo gizartearen beste inguruabarrak giza harremanetan eta gau egonaldietan eragindako ohitura aldaketen ondorio kaltegarriak barnetegi iraunkorretan.

Una vez finalizado el último curso de esta convocatoria, se procederá a la liquidación de las unidades de actividad ejecutadas en los tres últimos cursos académicos 2022-2023, 2023-2024 y 2024-2025. Para ello, se tendrá en cuenta de manera especial las consecuencias negativas que en los internados permanentes han generado los cambios de hábitos derivados de la pandemia u otras circunstancias sociales en las relaciones humanas y en las estancias nocturnas.

Kontuan izanik pandemiak edo gizartearen beste inguruabarrak giza harremanetan eta gau egonaldietan eragindako ohitura aldaketen ondorio kaltegarriak barnetegi iraunkorretan, metodologia berezia jarraituko da eta jarduera-unitateen galerak edo beherakadak (esleitutakoekin alderatuta) abiapuntu hartuta, galera horien batazbesteko bat egingo da. «Galeren batazbesteko» deituko zaio parametro honi.

Considerando las consecuencias negativas que en los internados permanentes han generado los cambios de hábitos derivados de la pandemia u otras circunstancias sociales en las relaciones humanas y en las estancias nocturnas, se adoptará una metodología especial y tomando como punto de partida la pérdida o descenso en las unidades de actividad (respecto a las adjudicadas), se realizará una media o un promedio de dichas pérdidas. A este parámetro se le denominará «media o promedio de la pérdida».

Honela egingo da jardueraren kitapena:

La liquidación de la actividad se realizará:

a) Behin-behineko kitapena (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak).

a) Liquidación provisional (cursos escolares 2022-2023 y 2023-2024).

Ikasturte bakoitzaren amaieran, jarduera-unitateen kitapena egingo da.

Al final de cada curso se realizará la liquidación de las unidades de actividad.

Talde-irakaskuntzan nahiz autoikaskuntzan, ikasturtean burututako jarduera-unitate kopurua «galeren batazbesteko» urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

– Tanto en la enseñanza grupal como en el autoaprendizaje, cuando el número de unidades de actividad realizadas en el curso se encuentre dentro de la horquilla del «promedio de la pérdida» se tendrá en cuenta en la liquidación el número de unidades de actividad asignadas.

Barnetegi iraunkorrak ikasturtearen amaieran, «galeren batazbestekotik» beherako jarduera burutu badu, «galeren batazbestekotik» beherako jarduera-unitate horiek gorde egingo dira, zor kontzeptu gisa, eta hauek errekuperatzeko aukera izango da deialdi honetako epealdi osoan zehar. Dena dela, barnetegi iraunkorrak berariaz eskatu ahal izango du ikasturteko zor osoaren edo zati baten kitapena. Horretarako, eskabidea egin beharko dio HABEko zuzendariari alderdi ekonomikoaren ikasturteko kitapena egin baino lehen, kontuan har dadin. Alderdi ekonomikoaren kitapenean kitatutako jarduera-unitateei dagokien dirulaguntza deskontatuko da, eta, ordutik aurrera, ez da jarduera-unitate horiek errekuperatzeko aukerarik izango epealdi osoan zehar.

En el caso de que el internado permanente haya completado a final de curso una actividad inferior al «promedio de la pérdida», dichas unidades de actividad inferiores al «promedio de la pérdida» se conservarán en concepto de deuda y podrán recuperarse durante todo el periodo total de esta convocatoria. En todo caso, el internado permanente podrá solicitar expresamente la liquidación total o parcial de la deuda del curso. Para ello deberá realizar una solicitud al Director de HABE antes de la liquidación del curso económico para que se tenga en cuenta. Se descontará la subvención correspondiente a las unidades de actividad liquidadas en la liquidación de la parte económica, y desde ese momento no se podrá recuperar dichas unidades de actividad durante todo el periodo.

b) Behin betiko kitapena (2022-2025 epealdia).

b) Liquidación definitiva (periodo 2022-2025).

2024-2025 ikasturtearen amaieran, epealdi osoko jarduera-unitateen kitapena egingo da, dagokion doikuntza gauzatuz.

Al finalizar el curso 2024-2025 se realizará la liquidación de las unidades de actividad de todo el periodo, ejecutando el ajuste correspondiente.

Doikuntza horretan, epealdiko hiru ikasturteetan barnetegi iraunkorrak izan dituen kreditu eta zorrak aintzat hartuko dira. Horretaz gain, deialdi honetako lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da.

En este ajuste se tendrán en cuenta los créditos y deudas del internado permanente durante los tres cursos del periodo. Además, será de aplicación lo establecido en la Disposición Adicional Primera de la presente convocatoria.

Jarduera-unitate kopurua «galeren batazbesteko» urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.

Cuando el número de unidades de actividad se encuentre dentro de la horquilla del «promedio de la pérdida»., se tendrá en cuenta en la liquidación el número de unidades de actividad adjudicadas.

Burututako jarduera-unitate kopurua «galeren batazbestekoa» baino txikiagoa bada, deialdi honetako epealdiko azken ordainketan aplikatu beharreko murrizketa, burututako jardueraren eta «batazbesteko galeren» arteko aldea izango da. Zenbatekoari dagokionez, onartutako laguntza-modulua biderkatzetik ateratzen den kopuruan datza.

En el caso de que el número de unidades de actividad realizadas sea inferior al «promedio de la pérdida», la reducción a aplicar en el último pago del periodo será la la diferencia entre la actividad realizada y el «promedio de la pérdida». En cuanto al montante, se trata de la cantidad resultante de multiplicar por el módulo de ayuda aprobado.

12.3.– Alderdi ekonomikoen kitapena, euskaltegi, zentro homologatu eta barnetegi iraunkorrentzat.

12.3.– Liquidación de los aspectos económicos, para los euskaltegis, centros homologados e internados permanentes.

Honela egingo da deialdi honen ikasturte bakoitzaren amaieran esleitutako dirulaguntzaren kitapena:

La liquidación de la subvención adjudicada al final de cada curso escolar de esta convocatoria se realizará de la siguiente manera:

Ikasturte bakoitzaren amaieran behin betiko jarduera-unitateak eta zuriketaren agiriak jasoko dira, 11. oinarrian zehaztutako kontzeptuen bitartez, kitapena egiteko. HABEren zuzendari nagusiak kitapen-ebazpen bat emango du, beharrezkoa balitz laguntza-kopuruak doituz. Aipatutako doikuntza era eta hurrenkera honetan egingo da:

Al final de cada curso se recogerán las unidades de actividad definitivas y los documentos presentados en la justificación, teniendo en cuenta los conceptos definidos en la base 11, para proceder a su liquidación. El Director General de HABE dictará resolución de liquidación ajustando, en su caso, las cuantías de las ayudas. Dicho ajuste se realizará de la siguiente forma y orden:

– Euskaltegiak jarduera-unitateen ikasturteko zorraren kitapen osoa edo zati batekoa eskatu badu, kitatutako zorrari dagokion dirulaguntza kopurua deskontatuko zaio euskaltegiari.

– En el caso de que el euskaltegi haya solicitado la liquidación total o parcial de la deuda del curso de las unidades de actividad, se descontará al euskaltegi el importe de la subvención correspondiente a la deuda liquidada.

– Koefizientearen aplikazioa: 6. oinarrian aipatu den koefizientearen betetze-maila. Betetzen ez bada, proportzio berean doitu egingo da esleitutako dirulaguntza.

– Aplicación del coeficiente: grado de cumplimiento del coeficiente mencionado en la base 6. En caso de incumplimiento, la subvención concedida se ajustará en la misma proporción.

– Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro bakoitzari esleitutako diru-kopuruak deialdi honetako 11. oinarrian zehaztutako % 70eko dirulaguntza publikoaren muga gainditzen badu, ehuneko berean doitu egingo da esleitutako dirulaguntza.

– En el caso de que la cantidad asignada a cada euskaltegi o centro de autoaprendizaje supere el límite del 70 % de subvención pública establecido en la base 11 de la presente convocatoria, la subvención concedida se ajustará en el mismo porcentaje.

– Lagundutako jardueraren irabaziak galerak baino handiagoa badira, doitu egingo da esleitutako dirulaguntza aldea kenduz.

– En el caso de que el beneficio de la actividad subvencionada sea superior a las pérdidas, se procederá al ajuste de la subvención concedida minorando la diferencia.

13. oinarria.– Onuradunaren betebeharrak.

Base 13.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan araututako betebehar hauek izango dituzte:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones que son objeto de esta convocatoria deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones reguladas por la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en su artículo 50 y por el artículo 14 de la Ley General de Subvenciones:

1.– Jarduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

1.– Realizar la actividad o encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

2.– Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean zuritzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eramango dela.

2.– Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

3.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren arabera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituzten bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaketen informazio oro ematea. Halaber, lege horretan ezarritakoaren arabera eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren arabera, beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

3.– Facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de control de las subvenciones concedidas mediante la presente convocatoria, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. Del mismo modo, comunicar a HABE la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones, entes públicos o privados, en los términos establecidos en la citada ley y en la Ley General de Subvenciones. Asimismo, comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la ayuda.

4.– Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz.

4.– Dar publicidad adecuada al carácter público de las ayudas recibidas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 18.4 de la Ley General de Subvenciones.

Horretarako, laguntza-mota honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok HABEk emandako babesaren berri adierazi beharko du egitasmoaren argitan kaleratutako euskarri guztietan, Eusko Jaurlaritzaren eta HABEren logotipo normalizatua eta «HABEk diruz lagundua» esaldia agerian jarriz.

A tal efecto, todo proyecto subvencionado a través de este tipo de ayuda deberá expresar el apoyo prestado por HABE en todos los soportes publicados, haciendo constar el logotipo normalizado del Gobierno Vasco y de HABE y la frase «Subvencionado por HABE».

5.– Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

5.– Las entidades beneficiarias de estas ayudas deberán respetar los derechos humanos y los valores de la convivencia entre las personas, y, en consecuencia, no podrán tener expuestos al público símbolos o elementos que, en relación a los mismos, puedan resultar ofensivos para la ciudadanía, vulneren la dignidad de las personas usuarias o sugieran justificación de la violencia.

14. oinarria.– Arau-hausteak eta ez-betetzeak.

Base 14.– Régimen de infracciones e incumplimientos.

Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

Las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Resolución se encuentran, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones e incumplimientos previstos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como al régimen de reintegros regulado en el artículo 13 de la Ley General de Subvenciones.

Ez-betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere berandutze-interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

En los casos de incumplimiento, la entidad beneficiaria estará obligada a reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas, así como los intereses de demora, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre (BOPV de 7 de febrero de 1992).

15. oinarria.– Datuen tratamendua.

Base 15.– Tratamiento de los datos.

Dirulaguntza-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak araututakoari jarraikiz, «Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuen Erregistroaren Kudeaketa» eta «Ikaslegoaren kudeaketa» izeneko tratamenduetan tratatuko dira, ondoren zehazten diren helburuetarako:

Los datos remitidos a HABE por las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente convocatoria se tratarán de conformidad a lo dispuesto por la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre y por el Reglamento 2016/679 de la Comisión Europea y del Parlamento Europeo, en las actividades de tratamiento denominadas «Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados para el autoaprendizaje del euskera» y «Gestión del alumnado», para los objetivos que se especifican a continuación:

– HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaketarako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.

– Gestión de las subvenciones de HABE destinadas a financiar la actividad de los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje.

– HABEri atxikita dagoen euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa.

– Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

– HABEk egingo duen euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleen kudeaketarako: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren proposamena.

– Gestión por parte de HABE del alumnado de los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje: proceso de aprendizaje, certificación de los niveles de capacidad lingüística y propuesta de subvenciones.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

El Director de HABE será el órgano administrativo responsable del tratamiento.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko.

El tratamiento es necesario para el cumplimiento de las obligaciones legalmente establecidas y para la promoción de la actividad de interés público.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Las personas interesadas tendrán derecho de acceso, rectificación y supresión, así como de limitación u oposición a su tratamiento en los términos señalados en la información complementaria.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

Asimismo, podrán obtener información complementaria sobre el tratamiento de sus datos en la siguiente dirección: http://www.habe.euskadi.eus/proteccion-datos-personales-habe/s23-edukiak/es/

16. oinarria.– Aplikagarriak diren arauak.

Base 16.– Normas de aplicación.

Ebazpen honetan aurreikusitakoaz gain, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean jasotako oinarrizko xedapenek ezarritakoa erabiliko da.

Además de lo previsto en las presentes bases, será de aplicación lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en las disposiciones de carácter básico previstas en la Ley General de Subvenciones.

I. ERANSKINA
ANEXO I
IKASTURTEA ETA IKASTARO-MODULUAK
AÑO ACADÉMICO Y MÓDULOS DE LOS CURSOS

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren arabera, honako hauek dira, HABEren dirulaguntza-deialdian partaide izateko, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro guztiek euskara-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko irizpideak:

De conformidad con la Orden de 22 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, que regula la estructura y la descripción del Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas, los criterios que deben de cumplir, a efectos de su financiación por parte HABE, los cursos de euskera organizados por los euskaltegis y centros de autoaprendizaje del euskera, serán los siguientes:

1.– Ikasturteak.

1.– Años académicos.

Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturteak:

Los cursos académicos de los euskaltegis y centros de autoaprendizaje son:

2022-2023 ikasturtea: 2022ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko irailaren 30ean amaituko da.

Curso 2022-2023: comenzará el 1 de octubre de 2022 y finalizará el 30 de septiembre de 2023.

2023-2024 ikasturtea: 2023ko urriaren 1ean hasi eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Curso 2023-2024: comenzará el 1 de octubre de 2023 y finalizará el 30 de septiembre de 2024.

2024-2025 ikasturtea: 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko irailaren 30ean amaituko da.

Curso 2024-2025: comenzará el 1 de octubre de 2024 y finalizará el 30 de septiembre de 2025.

Betiere, helduen euskalduntzearen antolaketaren baitan, irizpide hauen ardatzetan:

Siempre dentro de la organización de la euskaldunización de personas adultos, teniendo en cuenta los siguientes criterios:

– Taldeek honako gutxieneko ikasle-kopurua izan beharko dute HABEk diruz lagunduak izateko, ikastaro bakoitzaren hasieran taldeak eratzeko garaian, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera.

– Los grupos deberán contar con el siguiente número mínimo de alumnos y alumnas para ser subvencionados por HABE a la hora de constituir grupos al inicio de cada curso, en función del tamaño de la localidad en la que se ubique cada grupo.

Biztanle-kopurua < = 5.000 5.001-10.000 10.001-25.000 > 25.001

Habitantes < = 5.000 5.001-10.000 10.001-25.000 > 25.001

Talde bakoitzeko gutxienekoa 6 7 8 9

Mínimo por grupo 6 7 8 9

– Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

– Los grupos de cursos de barnetegi, cualquiera que sea la localidad en la que se organicen, tendrán el mismo tratamiento que los de los municipios de 10.001 a 25.000 habitantes.

– Ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak aldatzen badira, zehaztutako gutxieneko ikasle-kopuruak HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez aldatu ahal izango dira.

– En el caso de que a principios de curso o durante el curso escolar se modifiquen las medidas de prevención e higiene establecidas por las autoridades sanitarias o demás autoridades competentes, el número mínimo de alumnos y alumnas determinado podrá ser modificado mediante Resolución del Director o Directora General de HABE.

– Taldeei matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoan aipatutako gutxieneko ikasle-kopurua betetzen denean hasierako itxiera eman beharko zaie (taldea eratuta geldituko da).

– Estos grupos deberán cerrarse en la aplicación informática para el seguimiento de la matriculación cuando cumplan el mínimo de alumnos o alumnas por grupo mencionado anteriormente (el grupo quedará constituido).

– Irailean zehar hasi eta urriaren amaieratik aurrera luzatzen diren ikastaroak, hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira. Ikastaro hauen iraileko orduak dirulaguntzetan onartuak izateko baldintza hauek bete beharko dira:

– Los cursos que se inicien a lo largo del mes de septiembre y se prolonguen a partir de finales de octubre, tendrán la consideración de cursos del curso siguiente. Para que las horas de septiembre de estos cursos sean admitidas a subvención se deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Diruz lagunduko diren orduak gutxieneko ikasle-kopurua bete eta hasierako itxiera ematen den egunetik ikastaroaren azken egunera artekoak izango dira.

a) Las horas subvencionables serán las comprendidas desde la fecha de cierre inicial del número mínimo de alumnado hasta el último día del curso.

b) Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak bi ikasturtetan zatituko dira, irailaren 30era bitartekoa batean eta urriaren 1etik aurrerakoa beste ikasturtera bilduz.

b) Los cursos que se inicien antes de septiembre y se prolonguen a partir de octubre se dividirán en dos cursos: uno, hasta el 30 de septiembre; y el resto, a partir del 1 de octubre, se integrará en el año académico siguiente.

Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

En cuanto al seguimiento de la matriculación, el Director General de HABE comunicará mediante la resolución de inicio de curso la fecha límite de presentación de los datos de los cursos que se inicien en octubre, así como los plazos de presentación de los datos de los cursos que se inicien a partir de noviembre.

2.– Aurrez aurreko ikasteredua.

2.– Modelo de enseñanza presencial en grupos.

Aurrez aurreko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

El modelo de enseñanza presencial en grupos tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza el proceso de aprendizaje de forma presencial y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en el apartado 1.a) de este Anexo I de la convocatoria; y en la liquidación de la subvención la referencia serán las horas realmente impartidas. Al profesor o profesora se le imputarán las horas impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean maila bakoitzerako ezarritako erreferentziazko irakastorduen kopuruak kontuan hartuta, euskaltegiek antolatuko dituzten ikastaroek ondoren zehazten diren gutxienekoak bete beharko dituzte:

Teniendo en cuenta el número de horas lectivas referenciales que estipula para cada nivel el Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas, los cursos organizados por los euskaltegis deberán cumplir los requisitos que se indican a continuación:

2.1.– Urritik ekainera bitarteko ikastaroak.

2.1.– Módulos de los cursos octubre/junio.

a) Barnetegi iraunkorretako barnetegi ikastaroak: egunean 7 irakastordu gehienez eta gutxienez 80 irakastordu osatzen dituzten ikastaroak.

a) Cursos en régimen de internado en internados permanentes: un máximo de 7 horas diarias, con un mínimo de 80 horas lectivas.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako kanpo ikastaroak: A1 mailan gutxienez 125 irakastordu jarraian eta A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan gutxienez 165 irakastordu jarraian osatzen dituzten ikastaroak.

b) Cursos externos en euskaltegis e internados permanentes: en el nivel A1 mínimo de 125 horas lectivas continuadas y en los niveles A2, B1, B2, C1 y C2 mínimo de 165 horas lectivas continuadas.

2.2.– Udako ikastaroak, ekainetik irailera bitartekoak.

2.2.– Cursos de verano (junio/septiembre).

a) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako kanpo ikastaroak: gutxienez 80 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe.

a) Cursos de verano externos en euskaltegis e internados permanentes: mínimo de 80 horas lectivas continuadas y no fraccionadas.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako barnetegi ikastaroak: 2, 3 edo 4 astekoak eta egunean, gehienez, 8 irakastordu.

b) Cursos de verano en régimen de internado en euskaltegis e internados permanentes: de 2, 3 o 4 semanas y un máximo de 8 horas lectivas diarias.

c) Baldintza hauetatik kanpo udako ikastaro hauek antolatu ahal izango dira ekainetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako direnean:

c) Al margen de esas condiciones, en los niveles B1, B2, C1 y C2 se podrán organizar los siguientes cursos subvencionados en verano, entre junio y septiembre, tratándose de determinados colectivos u objetivos específicos:

c.1.– Udako aurrez aurreko ikastaro trinkoak: gutxienez 30 irakastordu, era jarraituan eta zatikatu gabe. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.1.– Cursos intensivos de verano externos: mínimo de 30 horas lectivas continuadas y no fraccionadas. El nivel inicial de todos los alumnos o alumnas, sin excepción, será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

c.2.– Udako ikastaroak barnetegian: astebeteko udako barnetegiak eta egunean gutxienez 8 irakastordu. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.2.– Cursos de verano en régimen de internado: una semana de duración y mínimo 8 horas lectivas diarias. El nivel inicial de todos los alumnos o alumnas, sin excepción, será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

c.1. eta c.2. azpiatal hauetako udako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

Para que HABE financie los cursos de verano recogidos en los subapartados c.1. y c.2., deberán ser cursos a fin de trabajar capacidades específicas con el objetivo de culminar un nivel, y los alumnos y alumnas deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikasleak izan.

– Haber sido alumno o alumna durante el presente curso en algún euskaltegi.

– Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duten edo egiaztatze-probak gainditu ez dituzten ikasleak izan.

– Ser alumnos o alumnas que no han acreditado el nivel en la primera convocatoria de pruebas por no haber tenido opción de presentarse o no haber superado las pruebas.

2.3.– Maila burutzeko ikastaroak.

2.3.– Cursos para la culminación de nivel.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezartzen duen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburu zuzena duten ikastaroak:

Cursos cuyo objetivo sea culminar uno de los niveles A1, A2, B1, B2, C1 y C2 del Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas establecido por Orden de 22 de julio de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura:

a) A1 maila burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua A1A0 salbuespenik gabe.

a) Cursos con el objetivo de culminar el nivel A1: mínimo de 60 horas lectivas continuadas y no fraccionadas; siendo el nivel inicial de todos los alumnos o alumnas A1A0, sin excepción.

b) A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 120 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, burutu nahi den mailaren aurreko azpimaila.

b) Cursos con el objetivo de culminar los niveles A2, B1, B2, C1 o C2: mínimo de 120 horas lectivas continuadas y no fraccionadas; siendo el nivel inicial de todos los alumnos o alumnas el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso, sin excepción.

Aurreko puntuetan zehaztutako aurrez aurreko ikastaro-moduluetako orduen kontaketa emandako irakastorduena izango da, hauen arteko atsedenaldiak kanpoan utzita.

El cómputo de horas de los cursos anteriores se efectuará sobre horas lectivas reales de clase, quedando fuera del cómputo los descansos entre horas lectivas.

3.– Tutorizatutako autoikaskuntza ikasteredua.

3.– Modelo de autoaprendizaje tutorizado.

Tutorizatutako autoikaskuntza ikastereduan oinarria ikaslea da. Dirulaguntzetarako, berriz, esleipenean ikasleak egiten duen matrikula izango da oinarria eta kitapenean atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera burututakoa izango da.

La base del modelo de autoaprendizaje tutorizado es el alumno o alumna. De cara a las subvenciones, en cambio, la base de la adjudicación será la matrícula realizada por cada alumno y alumna; y en liquidación de la subvención se seguirán los criterios especificados en el apartado 3.2 de este Anexo.

Autoikaskuntza burutzeko euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek IKTen bidezko plataformak erabili ditzakete eta ikaskuntza hiru ataletan banatuko da:

Para este modelo de autoaprendizaje tutorizado los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara podrán utilizar las plataformas telemáticas que las TIC posibilitan y la enseñanza se distribuirá en tres tipos de sesiones:

– Ikasleak bakarkako lana egiteko saioak. Atal honetara ikasleak bakarka egindako jarduera bilduko da. Halaber, euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen erabakiz, ikasleen arteko interakzioa bultzatuz trebetasun zehatzak lantzeko helburuarekin taldean burutu daitezkeen jarduerak ere bilduko dira. Honelakoetan, ekintza horien burutzapenean taldean emandako orduak parte hartu duen ikasle bakoitzari zenbatuko zaizkio. Dirulaguntzetarako kasu guztietan bakarkako saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de trabajo personal de cada alumno o alumna. En estas sesiones los alumnos y alumnas realizarán las tareas correspondientes de forma individual. Asimismo, en base a las decisiones tomadas por los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara, en estas sesiones también se podrán incluir las actividades realizadas en grupo que fomenten la interacción entre los alumnos y las alumnas para trabajar determinadas capacidades específicas. En este caso a cada alumno o alumna se le imputará las horas correspondientes invertidas en la realización de esas tareas. De cara a las subvenciones, en ambos casos las horas de las sesiones de trabajo personal serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este Anexo.

– Mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioak. Atal honetako saioetan euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak ikasleak taldeetan elkartuta burutzen saiatuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako mintzamena edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas. Los euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara realizarán estas sesiones preferentemente con los alumnos y alumnas reunidos en grupos. A cada alumno y alumna se les imputará las horas recibidas en estas sesiones. Al profesor o profesora se le imputará las horas impartidas en estas sesiones. A efectos de subvención, las horas de las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este Anexo.

– Tutoretza-saioak. Ikasle bakoitzarekin burutuko dira. Saio hauetan ikasleak hartu dituen orduak zenbatuko zaizkio ikasle bakoitzari. Irakasleari, berriz, atal honetan ikasleekin emandako orduak aitortuko zaizkio. Dirulaguntzetarako tutoretza-saioetako orduak atal honetako 3.2 azpiatalean zehaztutako irizpideen arabera hartuko dira kontuan gehienez.

– Sesiones de tutoría. Se realizarán con cada alumno o alumna personalmente. A cada alumno o alumna se le imputarán las horas recibidas en estas sesiones; y al profesor o profesora las impartidas con los alumnos y alumnas. A efectos de subvención, las horas de las sesiones de tutoría serán como máximo las derivadas de la aplicación de los criterios especificados en el apartado 3.2 de este Anexo.

3.1.– Ikastaro-moduluak.

3.1.– Módulos de cursos.

Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek antolatu ditzaketenak:

Módulos organizados por euskaltegis y centros de autoaprendizaje de euskara:

a) 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 9 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, azaroa, abendua edo urtarrila delarik. Ikasle bakoitzeko ikasturtean zehar matrikula bakarra onartuko da.

a) Una duración de 190 horas lectivas por cada matrícula, durante 9 meses, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, siendo los meses de inicio octubre, noviembre, diciembre o enero. Por cada alumno o alumna solo se admitirá una matrícula a lo largo de todo el curso escolar.

b) 75 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 3 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta eta hasiera hilabetea urria, urtarrila, apirila edo uztaila delarik. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,40 izango da.

b) Una duración de 75 horas lectivas por cada matrícula, durante 3 meses, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, siendo los meses de inicio octubre, enero, abril o julio. Cada matrícula supondrá el 0,40 del módulo estándar de 190 horas.

c) 25 eskola-ordu matrikula bakoitzeko udako ikastaro berezia, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta, uztailetik irailera bitartean B1, B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako denean. Matrikula bakoitza 190 eskola-orduko modulu estandarraren 0,13 izango da. Azpiatal honetako udako autoikaskuntzako ikastaroek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleak ondoko baldintzak bete behar ditu:

c) Una duración de 25 horas lectivas por cada matrícula del curso de verano, incluyendo el trabajo individual, sesiones de conversación y tutoría, entre julio y septiembre para los niveles B1, B2, C1 y C2, dirigidos a determinados colectivos u objetivos específicos. Cada matrícula supondrá el 0,13 del módulo estándar. Este tipo de cursos de autoaprendizaje de verano, para ser objeto de subvención, deberán ser cursos específicos a fin de trabajar capacidades específicas con el objetivo de culminar un nivel, y los alumnos y alumnas deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Ikaslearen abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

– El nivel inicial del alumno o alumna será el subnivel correspondiente al nivel objetivo de cada curso.

– Ikasturtean zehar euskaltegi edo autoikaskuntza zentroren batean ikasitako ikaslea izan.

– Haber sido alumno o alumna durante el presente curso en algún euskaltegi o centro de autoaprendizaje.

– Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duen edo egiaztatze-probak gainditu ez dituen ikaslea izan.

– Ser alumno o alumna que no ha acreditado el nivel en la primera convocatoria de pruebas por no haber tenido opción de presentarse o no haber superado las pruebas.

– Ikasleko uztailetik irailera bitartean matrikula bakarra onartuko da.

– Por cada alumno o alumna solo se admitirá una única matrícula desde julio hasta septiembre.

3.2.– Bestelako baldintzak.

3.2.– Otros requisitos.

Ikasleak bakarlanean emandako ordutzat astean 10 ordu arteko jarduna onartuko da dirulaguntzetarako. Beraz, ikastaroaren gehieneko orduak eman eta hartutako mintza-saio edo ikasleen arteko elkarreragina lantzeko saioa eta tutoretzakoak gehi ikasleak bakarlanean emandako orduen batura izango da.

A efectos de subvención, se aceptará como máximo una jornada de 10 horas semanales a realizar por cuenta del alumno o alumna. Por tanto, las horas aceptables serán la suma de las horas realmente invertidas en sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas y tutorías, además de la suma de horas de trabajo individual antes señaladas.

Gainera, ikasle bakoitzaren jardueragatik diruz lagunduko diren 6 ordutik batek, gutxienez, hartutako mintza ordukoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa izan beharko du. Salbuespen gisara, A1 eta A2 mailetara bitarteko jardueran diruz lagunduko diren 10 ordutik batek, gutxienez, izan beharko du mintzakoa edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoa. Mintzamen-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak aurrez aurre eta euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan zein IKTen bidezko bideokonferentziaz egingo dira eta gutxienez saio bakoitzean bi ikaslek parte hartu beharko dute. Kasu bietan, aurrez aurreko edo bideokonferentziaz eginiko mintza-saioak edo ikasleen arteko interakzioa lantzekoak ikastaroan zehar indarrean egongo diren asteko egun eta ordutegi zehatzetan burutuko dira.

Además, al menos una de cada 6 horas subvencionadas por la actividad de cada alumno o alumna, deberá ser de sesión de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas realmente realizada. A modo de excepción, en la actividad de los niveles A1 y A2 deberá existir al menos una hora de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas por cada 10 horas subvencionadas. Las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje y en cada sesión participarán al menos dos estudiantes. También se podrán realizar de forma telemática. En ambos casos, las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas presenciales o telemáticas se realizarán en los días y horarios semanales concretos que regirán durante el curso.

Tutoretza-saioetan, bakarlanean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz. Tutoretza-saioak aurrez aurre zein IKTen bidezko bideokonferentziaz burutuko dira.

En las sesiones de tutoría se subvencionarán un máximo de 30 minutos por cada 10 horas empleadas en trabajo individual. Las sesiones de tutoría se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje. También se podrán realizar de forma telemática.

HABEko teknikariek edozein unetan dirulaguntzaren onuradunek autoikaskuntza bideratzeko erabiltzen dituzten plataformetara sarbidea izango dute, burutzen diren jarduerak ikusteko.

El personal técnico de HABE tendrá acceso en cualquier momento a las plataformas de autoaprendizaje que utilicen las entidades beneficiarias de la subvención para inspeccionar las actividades que se lleven a cabo.

Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen kasuan, dirulaguntzetarako ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardunei, mintza-saioei edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioei eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

En el caso de los euskaltegis privados y centros de autoaprendizaje de euskera, al determinar las horas susceptibles de subvención, solo se contabilizarán en la base de datos las horas efectivamente desarrolladas en el trabajo individual y en las sesiones de conversación o interacción entre los alumnos y las alumnas y tutoría.

IKTen bidezko ikaskuntza-prozesuak bere osotasuna gorde dezan, trebetasunen arteko oreka gorde beharko da, 179/2003 Dekretuak bere 6. artikuluan esaten duenari jarraituz, non gutxieneko bezala eskatzen baita «erabilitako sistemak aurrerapen egokia eta orekatua bermatzea trebetasun guztietan eta bakoitzean, mintzamena barne».

Para que el proceso de aprendizaje mediante las TIC sea integral, deberá garantizar el equilibrio entre las destrezas comunicativas, acorde con lo señalado en el artículo 6 del Decreto 179/2003, de forma que el sistema utilizado deberá garantizar un adecuado y equilibrado progreso en todas y cada una de las destrezas lingüísticas, incluida la expresión oral.

4.– Jardun biko ikasteredua.

4.– Modalidad de aprendizaje mixto.

Jardun biko ikastereduaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean ikasgela batean aurrez aurre eta taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroari dagozkion taldeko jarduerak burutzen dituen taldea, hain zuzen ere, eta horrekin batera, ikasle bakoitzak bakarka burutu behar duen jardunarekin eta ikasleen tutoretza-saioekin osatzen den ikasteredua da. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle–kopuruak betez gero, taldearen aurrez aurreko ordu teorikoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen araberako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Kitapenean, berriz, taldearen aurrez aurreko jardunean burututakoak eta gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera ikasleek burututako tutoretza-saioetako orduak hartuko dira kontuan. Irakasleari, batetik, taldean aurrez aurreko jardunean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aurrez aurreko jardunean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira; eta bestetik, gehienez atal honetako c) azpiataleko irizpidearen arabera burututako tutoretza-saioetan ikasleekin emandakoak.

El modelo de aprendizaje mixto tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza las tareas de grupo de este modelo de forma presencial y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula, y que se complementa con la actividad que cada alumno o alumna debe realizar de forma personal y con las sesiones de tutoría correspondientes. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas correspondientes a la actividad presencial del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en la base 1.a) del Anexo I de esta convocatoria y como máximo las horas de tutoría correspondientes en base a los criterios regulados en el apartado 4.c) de este Anexo. En la justificación y liquidación de la subvención la referencia serán las horas presenciales del grupo realmente impartidas y como máximo las horas de tutoría impartidas en base a los criterios regulados en el apartado 4.c) de este Anexo. Al profesor o profesora se le imputarán por un parte las horas presenciales impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo, y por otra parte, las horas de tutoría impartidas a los alumnos y alumnas en base a los criterios regulados en el apartado 4.c) de este Anexo.

Bestalde, HABEren dirulaguntzen barruan onartuak izan daitezen, ikastaro hauek, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izan behar dute aurrez aurreko jardunean, bakarkako jardun tutorizatuan eta tutoretza-saioetan banatuta:

Por otra parte, para que un curso de aprendizaje mixto pueda ser subvencionado por HABE, deberá tener una duración mínima de tres meses, incluyendo enseñanza presencial, trabajo individual tutorizado y sesiones de tutoría:

a) Aurrez aurreko jardunean, gutxienez 40 eta gehienez 120 irakastordu.

a) En enseñanza presencial, un mínimo de 40 horas y un máximo de 120 horas lectivas.

b) Bakarkako jardun tutorizatuan, gutxienez, aurrez aurreko jardunaren irakastorduen kopurua. Atal hau ez da diruz lagunduko.

b) En trabajo individual tutorizado, como mínimo el mismo número de horas de enseñanza presencial. Esta actividad no será objeto de subvención.

c) Tutoretza-saioetan, aurrez aurreko jardunean emandako 10 orduko, gehienez 30 minutu lagunduko dira diruz.

c) En las sesiones de tutoría se subvencionarán un máximo de 30 minutos por cada 10 horas de enseñanza presencial.

Tutoretza-saioak aurrez aurre edo bideokonferentziaz egin ahal izango dira.

Las sesiones de tutoría se impartirán presencialmente en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje. También se podrán realizar de forma telemática.

5.– Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza.

5.– Enseñanza telemática a distancia de grupos.

Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntzaren oinarria taldea da, gutxienez irakasle baten ardurapean IKTen bidezko plataformak erabiliz taldeko ikasle guztiekin batera ikastaroa burutzen duen taldea, hain zuzen ere. Dirulaguntzaren esleipenean, deialdi honen I. eranskinaren 1.a) atalean araututako gutxieneko ikasle-kopuruak betez gero, taldearen ordu teorikoak eta kitapenean burututakoak hartuko dira kontuan. Irakasleari taldean emandako orduak aitortuko zaizkio eta taldean aritutako irakasle guztien orduen batuketa gehienez taldean emandakoak izango dira.

La enseñanza telemática a distancia de grupos tiene como base el grupo de alumnos y alumnas que bajo la responsabilidad de al menos un profesor o profesora realiza el proceso de aprendizaje mediante plataformas telemáticas que las TIC posibilitan y con todos los alumnos y alumnas a la vez en un aula virtual. En la adjudicación de la subvención se tomarán como referencia las horas teóricas del grupo que cumpla con el número mínimo de alumnos y alumnas estipulado en la base 1.a) del Anexo I de esta convocatoria; y en la justificación y liquidación de la subvención la referencia serán las horas realmente impartidas. Al profesor o profesora se le imputarán las horas impartidas en el grupo y la suma de las horas de todos los profesores o profesoras que hayan impartido clases en el grupo no será superior a las del grupo.

5.1.– Ikastaro-moduluak.

5.1.– Módulos de cursos.

Aurrez aurreko ikastereduan onartzen diren guztiak erabili ahal izango dira.

Se podrán utilizar todos los módulos de la enseñanza presencial de grupo.

5.2.– Bestelako baldintzak.

5.2.– Otros requisitos.

5.2.1.– Urrutiko aurrez aurreko saioetan ikastaro-moduluaren ordu guztiak emango dira eta ikastaldearen jarduerak ordutegi zehatzetan eta ikasle guztiekin batera burutuko dira. Urrutiko aurrez aurreko saioek gutxienez 40 minutuko iraupena izango dute eskola-eguneko.

5.2.1.– Todas las horas del módulo se impartirán en sesiones telemáticas a distancia y la actividad docente del grupo se realizará en horarios concretos y con todos los alumnos y alumnas a la vez. Las sesiones telemáticas tendrán una duración mínima de 40 minutos cada día lectivo.

5.2.2.– Urrutiko aurrez aurreko saioak edozein e-learning edo b-learning plataforma erabiliz (GoToWebnar, Zoom, Jitsi, Microsoft Teams, Moodle/MoodleCloud,...) egingo dira.

5.2.2.– Las sesiones telemáticas a distancia del grupo se realizarán mediante plataformas de e–learning o b–learning (GoToWebnar, Zoom, Jitsi, Microsoft Teams, Moodle/MoodleCloud,...).

5.2.3.– Ebaluazioak e-learning edo b-learning plataformak (Google Forms, Questbase, Socrative...) erabiliz burutuko dira.

5.2.3.– Las evaluaciones se realizarán mediante plataformas e–learning o b–learning (Google Forms, Questbase, Socrative...).

5.2.4.– HABEko teknikariek edozein unetan plataforma horietara sarbidea izango dute, burutzen den jarduera ikusteko.

5.2.4.– El personal técnico de HABE tendrá acceso en cualquier momento a tales plataformas, para poder inspeccionar la actividad que se realiza.

5.2.5.– Era honetan antolatuko diren ikastaldeei 70 kolektiboa jarriko zaie matrikulazioaren jarraipenerako Q87 izeneko aplikazioan.

5.2.5.– A aquellos grupos organizados de esa forma se les asignará el número de colectivo 70 en la aplicación Q87 para el seguimiento de la matriculación.

6.– Helburu zehatzetarako ikastaro bereziak.

6.– Cursos específicos para la consecución de objetivos concretos.

6.1.– AISA ikastaroak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailarekin bat antolatutako ikastaroak. 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra. Behin jarduera amaitu eta ongi bideratua izan dela ikuskatzean, HABEk matrikularen osagarria ordainduko dio euskaltegiari.

6.1.– Cursos AISA: cursos organizados en colaboración con el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco. 60 horas lectivas. Antes del inicio de estos cursos, el euskaltegi tramitará la solicitud correspondiente y, una vez finalizados, remitirá a HABE la ficha de evaluación de cada curso. Una vez finalizada la actividad y supervisada la misma, HABE abonará al euskaltegi el complemento de matrícula.

6.2.– Dendaketan eta Ostalaritza ikastaroak: 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra.

6.2.– Cursos Dendaketan y Ostalaritza: 60 horas lectivas. El euskaltegi deberá canalizar la solicitud antes del inicio de estos cursos especiales y al final remitirá a HABE una ficha de evaluación de los mismos.

6.3.– Herri-administrazioek, erakunde pribatuek eta gizarte-eragileek, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, ESEP, LanHitz edo gutxienez udal-mailako zein erakunde pribatuen nahiz gizarte-eragileen plangintza batean sortuak eta txertatuak dauzkaten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu.

6.3.– Cursos impulsados por administraciones públicas, entidades privadas o agentes sociales, con el objetivo de impulsar el euskera y su normalización lingüística, que estén contemplados en los proyectos ESEP, LanHitz u otras planificaciones a nivel municipal o de las entidades privadas y agentes sociales: un mínimo de 60 horas lectivas.

Kasu bakoitzean, eskariarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak. Eskarian ikastaro bereziaren bitartez lau hizkuntza-trebetasunetan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira. Honelako ikastaroen eskariek hamar eguneko epean ezezko erantzuna jasotzen ez badute, onartuak izan direla ulertuko da.

En cada caso, el euskaltegi, juntamente con la solicitud, deberá presentar el informe de la entidad promotora del curso que lo justifique en base al proyecto que corresponda. El euskaltegi, por su parte, en la solicitud especificará los objetivos lingüísticos a alcanzar mediante el curso. Si estas peticiones no reciben resolución negativa expresa en el plazo de diez días, se entenderá que han sido aceptadas.

6.4.– Barnetegi iraunkorretan trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko barnetegi ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

6.4.– Cursos en régimen de internado de los internados permanentes en los períodos de Navidad y Semana Santa, con el objetivo de trabajar capacidades lingüísticas concretas: 6 o 7 horas lectivas diarias, con un mínimo de 30 horas lectivas.

6.5.– Euskaltegietan aurrez aurreko jardunean trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

6.5.– Cursos de enseñanza presencial en euskaltegis en los períodos de Navidad y Semana Santa, con el objetivo de trabajar capacidades lingüísticas concretas: 6 o 7 horas lectivas diarias, con un mínimo de 30 horas lectivas.

7.– Malgutasuna.

7.– Flexibilidad.

Aurreko artikuluetan aurreikusitako ikastaroez gain, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideen arabera helduen euskalduntzearen esparruan beste ikastarorik emateko asmorik badu, eskabide arrazoitua aurkez lezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago. Zuzendaritza honek helduen euskalduntzearen sustapenari begira eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako lehentasunak kontuan hartuz ebatziko du eskariaren gainean. Erabakia ezezkoa balitz, HABEren finantzaketatik at gelditzen dela ulertuko da.

En caso de que el euskaltegi o centro de autoaprendizaje, en base a las directrices generales de la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco y dentro del sector de la euskaldunización de personas adultas, desee impartir otros cursos diferentes a los anteriormente mencionados, podrá cursar una petición razonada al Director General de HABE con un mínimo de 15 días de antelación al inicio de la actividad. El Director General de HABE, teniendo en cuenta las prioridades marcadas por la Viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco y la promoción de la euskaldunización de personas adultas, establecerá la resolución correspondiente. Si dicha resolución es negativa, deberá interpretarse que la actividad solicitada queda al margen de la financiación de HABE.

II. ERANSKINA
ANEXO II
JARDUERA-UNITATEAK ETA TALDE-RATIOAK*
UNIDADES DE ACTIVIDAD Y RATIOS DE GRUPO*
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental