Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

171. zk., 2022ko irailaren 7a, asteazkena

N.º 171, miércoles 7 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
DEPARTAMENTO DE TURISMO, COMERCIO Y CONSUMO
3905
3905

97/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.

DECRETO 97/2022, de 26 de julio, de segunda modificación del Decreto de agencias de viajes.

Bitartekaritzako turismo-enpresak erregulatuta daude Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legean, V. tituluko I. eta IV. kapituluetan, eta bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuan. Legearen 61. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, bitartekaritzako turismo-enpresek bermea eratu eta etengabe izan beharko dute indarrean, zerbitzua emateak dakartzan betebeharrei behar bezala erantzuteko kontratugileen aurrean, eta, bereziki, emandako dirua itzultzeko eta, kaudimengabezia-kasuan, herriratze efektiboaz arduratzeko; betiere, erregelamenduz ezartzen diren baldintzekin bat etorrita.

Las empresas turísticas de mediación están reguladas en la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, capítulos I y IV del Título V, y en el Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes. El artículo 61 de la Ley establece en su párrafo 1 que las empresas turísticas de mediación deberán constituir y mantener en permanente vigencia una garantía suficiente para responder del cumplimiento de las obligaciones derivadas de la prestación de sus servicios frente a las personas contratantes y, especialmente, del reembolso de los fondos depositados y la repatriación efectiva en el supuesto de insolvencia, todo ello en los términos que reglamentariamente se determinen.

Onartu egin da 2015/2302 (EB) Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2015eko azaroaren 25ekoa, bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako doktrina jaso da, zeinaren bitartez interpretatzen baita bidaia-agentziek nahitaez eskaini behar duten bermeak efektiboa eta mugarik gabekoa izan behar duela, eta mugarik gabe, gehiegizko izapiderik gabe eta dohainik itzuli behar dela emandako dirua. Araudi horrek barne-zuzenbiderako transposizioa egiten du abenduaren 21eko 23/2018 Errege Lege Dekretuaren bitartez, zeinaren bidez aldatu egiten baita Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina (KELTB), azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa. Aipatutako 23/2018 Errege Lege Dekretuak arau horretan egindako aldaketaren ondoren, honako hauek egindakoak nabarmendu behar dira: 7/2021 Errege Lege Dekretua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez Europar Batasunaren arlo hauetako zuzentarauen transposizioa egiten baita: lehia, kapital-zuriketaren prebentzioa, kreditu-erakundeak, telekomunikazioak, zerga-neurriak, ingurumen-kalteen prebentzioa eta konponketa, nazioz gaindiko zerbitzuak ematen dituzten langileen lekualdaketa eta kontsumitzaileen defentsa –kontratuaren aurreko informaziorako eskubidea argitzen du–; eta 4/2022 Legea, otsailaren 25ekoa, Kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeretan kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestekoa –noizbehinka eta irabazi-asmorik gabe eskaintzen diren bidaia konbinatuei buruzko alderdiak aldatzen ditu, adostasunik ezaren definizioa zehazten du, bidaiariek informazioa hautatzen duten hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea berariaz aitortzen du, bidaia konbinatua bertan behera uzteko ahalmena antolatzaileari soilik esleitzen dio eta bidaia konbinatuaren antolatzailearen eta txikizkariaren erantzukizun mugatua horietako bakoitzaren kudeaketa-eremura lotzen du, salbu eta bidaia-agentzia denean betebeharrak bete ez dituena–.

Aprobada la Directiva (UE) 2015/2302 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 25 de noviembre de 2015, relativa a los viajes combinados y a los servicios de viaje vinculados, en el sentido de incorporar la doctrina establecida por el Tribunal de Justicia de la Unión Europea, que interpreta que la garantía que obligatoriamente oferten las agencias de viajes ha de ser efectiva e ilimitada y debe reembolsar todos los fondos depositados sin limitación, sin trámites excesivos y de forma gratuita, esta normativa se transpone al derecho interno mediante Real Decreto-ley 23/2018, de 21 de diciembre, que modifica el Texto Refundido de la Ley General para la Defensa de los Consumidores y Usuarios y otras leyes complementarias, aprobado por Real Decreto Legislativo 1/2007, de 16 de noviembre (TRLCU). Tras la modificación operada en esa norma por el citado Real Decreto-ley 23/2018, deben destacarse las operadas por el Real Decreto-ley 7/2021, de 27 de abril, de transposición de directivas de la Unión Europea en las materias de competencia, prevención del blanqueo de capitales, entidades de crédito, telecomunicaciones, medidas tributarias, prevención y reparación de daños medioambientales, desplazamiento de trabajadores en la prestación de servicios transnacionales y defensa de los consumidores, que aclara el derecho a la información precontractual, y por la Ley 4/2022, de 25 de febrero, de protección de los consumidores y usuarios frente a situaciones de vulnerabilidad social y económica, que modifica cuestiones relativas a los viajes combinados ofertados de manera ocasional y sin ánimo de lucro, afina la definición de falta de conformidad, reconoce expresamente el derecho de las personas viajeras a que reciban la información en la lengua oficial que elijan, limita la cancelación del viaje combinado al organizador, y establece –salvo en los casos en los que la agencia de viajes no haya cumplido sus obligaciones- la responsabilidad limitada de organizador y minorista del viaje combinado al ámbito de gestión que corresponda a cada uno de ellos.

KELTBn kaudimengabeziaren aurkako babes-betekizunak sartzearekin batera (Zuzentarauko 17.etik 19.era bitarteko artikuluetan jasota daude betekizun horiek), autonomia-erkidegoak derrigortuta daude berme-sistemaren betearazpen eraginkorra bermatuko duten xedapenak hartzera, eta bermeak izango duen forma ere zehaztu behar dute. Hori dela eta, EAEko turismo sektorearen araudia egokitu beharra dago, bidaia konbinatuetako eta lotutako bidaia-zerbitzuetako kaudimengabeziaren aurkako babes-betekizunen transposizioa bermatzeko.

La incorporación en el TRLCU de los requisitos de protección frente a la insolvencia contemplados en los artículos 17 a 19 de la citada Directiva obliga a las Comunidades Autónomas a adoptar disposiciones que garanticen el efectivo cumplimiento del sistema de garantía, concretando la forma que ha de revestir dicha garantía. Por tanto, es necesaria la adaptación de la normativa sectorial turística vasca para garantizar la transposición de los requisitos de protección frente a la insolvencia en viajes combinados y servicios de viaje vinculados.

KELTBren 164.1 eta 167.1 artikuluek dei egiten diete autonomia-erkidegoetako agintari eskudunei, kaudimengabeziagatiko finantza-bermeak eratu ditzaten bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei dagokienez, eta turismoaren arloko administrazioak ere derrigortzen dituzte beren aplikazio-arauak oinarrizko araura egokitu ditzaten. Araudi berriak bidaiarien babes-maila handitzen du, eta enpresaburuen kaudimengabeziagatiko bermea eskatzen du bi bidaia motetan (bidaia konbinatuen kasuan, lehendik ere bazegoen berme hori).

En efecto, los artículos 164.1 y 167.1 TRLCU contienen una llamada a la intervención de las autoridades competentes de las Comunidades Autónomas para configurar las garantías financieras por insolvencia, tanto en viajes combinados como en servicios de viaje vinculados, obligando a las Administraciones turísticas a adecuar sus normas de aplicación a la citada normativa de carácter básico. La nueva normativa eleva el nivel de protección de las personas viajeras y exige en ambos tipos de viajes una garantía por insolvencia de los empresarios que ya existía para los viajes combinados.

Kaudimengabeziaren aurkako bermearen erregimen juridikoari dagokionez, bistan da nabarmen aldatu dela KELTB. Lehenengo eta behin, bermeak eraginkorra edo nahikoa izan beharko du; hartara, kaudimengabezia-kasuetan, eman gabeko zerbitzuei dagozkien zenbateko ordainduei eta bidaiarien herriratze efektiboei erantzun ahal izango zaie, likideziarik ez dagoela egiaztatu eta berehala. Bigarrenik, aldaketak estaldura bermatuari eragiten dio, eta aurreko ekitaldiko bidaia konbinatuen eta lotutako bidaia-zerbitzuen araberako negozio-bolumenean oinarritutako estaldura izango da aurrerantzean. Hirugarrenik, bermearen betearazpena berehalakoa izango da, izapide osagarririk gabekoa. Modu horretan, bidaiariek erraz eskuratu ahal izango dute bermatutako babesa, atzerapen desegokirik gabe eta dohainik. Ildo horretan, aldaketa honekin, ez da derrigorrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian bermea eratzea, eta alferreko zama administratiboak ere saihestuko dira.

Por lo que respecta al régimen jurídico de la garantía frente a la insolvencia, el alcance de la modificación del TRLCU es sustancial. En primer lugar, la garantía debe ser efectiva o suficiente para responder, en caso de insolvencia, de las cantidades pagadas correspondientes a servicios no prestados y de la repatriación efectiva de las personas viajeras, apenas se constate la falta de liquidez. En segundo lugar, la modificación afecta a la cobertura que se garantiza, que pasa a ser una cobertura basada en el volumen de negocios en concepto de viajes combinados y de servicios de viaje vinculados alcanzado en el ejercicio anterior. En tercer lugar, la ejecución de la garantía ha de ser inmediata, sin trámites adicionales, de manera que las personas viajeras puedan acceder fácilmente a la protección garantizada, sin ninguna demora indebida y de forma gratuita. En esta línea, la presente modificación elimina la obligación de constituir la garantía en la Tesorería General del País Vasco, evitando cargas administrativas innecesarias.

Ondorioz, aldaketa honen bitartez, bermea eta betekizunak betearazteko eta eskatzeko moduak zehazten dira autonomiaren araudian, bai bidaia-agentziek bidaia konbinatuen aurrean izan ditzaketen kaudimengabezia-egoeretarako, bai bidaia-agentziek eta gainerako turismo-enpresek lotutako bidaia-zerbitzuak ematean izan ditzaketen kaudimengabezia-egoeretarako.

Por consiguiente, mediante la presente modificación se concreta en la normativa autonómica la forma de la garantía y los requisitos para su efectividad y exigencia, ante situaciones de insolvencia tanto de las agencias de viaje respecto a los viajes combinados, como de estas y del resto de empresas turísticas cuando faciliten servicios de viaje vinculados.

Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren bigarren aldaketa honek 6. artikuluari eragiten dio; hain zuzen ere, artikulu horrek Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 20.7 eta 61. artikuluen eta KELTBren 164. artikuluaren aurreikuspenak garatzen ditu. Era berean, KELTBren 167. artikuluan aurreikusitakoa betearazten du, lotutako bidaia-zerbitzuetako kaudimengabeziaren aurreko babesari dagokionez.

Esta segunda modificación del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, afecta al artículo 6, que desarrolla las previsiones de los artículos 20.7 y 61 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, y del artículo 164 TRLCU. Asimismo, da cumplimiento a lo previsto en el artículo 167 TRLCU respecto a la protección frente a la insolvencia en los servicios de viaje vinculados.

Azkenik, sei hilabeteko epea ezarri da, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena emanda dauden bidaia-agentziek eta bitartekaritzako beste turismo-enpresa batzuek (bidaia konbinatuak merkaturatzen edo antolatzen dituztenak edo lotutako bidaia-zerbitzuak ematen dituztenak) araudi berrira egokitu dezaten beren bermea. Era berean, hiru hilabeteko epea aurreikusi da, izena eman duten bidaia-agentziek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde eratu dituzten bermeak ofizioz itzultzeko.

Por último, se establece un plazo de seis meses para que las agencias de viajes y otras empresas turísticas de mediación inscritas en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi que comercialicen u organicen viajes combinados o faciliten servicios de viaje vinculados adecúen su garantía a la nueva regulación. Asimismo, se prevé un plazo de tres meses para la devolución de oficio de las garantías constituidas en favor de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi por las agencias de viaje inscritas.

Teknologia berrien eta telekomunikazio-zerbitzu berrien erabilera orokortzeko eta Administrazio Publikoa gizarte osoaren modernizazio-prozesuaren bultzatzaile bihurtzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuak aukera ematen du erregelamenduz ezartzeko baliabide elektronikoak soilik erabiliz Administrazioarekin komunikatzeko betebeharra, baldin eta interesdunek, gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik, behar diren baliabide teknologikoak bermatuta badituzte.

Con el objetivo de generalizar el uso de las nuevas tecnologías y los nuevos servicios de telecomunicación y de convertir a la Administración Pública en impulsora del proceso de modernización de toda la sociedad, el apartado 3 del artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, permite establecer reglamentariamente la obligatoriedad de comunicarse con la Administración utilizando únicamente medios electrónicos cuando los interesados, por razón de su capacidad económica o técnica, dedicación profesional u otros motivos acreditados, tengan garantizado el acceso y disponibilidad de los medios tecnológicos precisos.

Horrela, online turismo-merkatuaren garapen handia kontuan hartuta, eta sektorea bultzatzen eta dinamizatzen jarraitzeko, bitartekaritzako turismo-enpresen titularrei zabaltzen zaie Dekretu honetan jasotzen diren adierazpenak eta komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez soilik egiteko betebeharra; izan ere, haren jardueraren izaerak berak berekin dakar, nahitaez, gaitasun teknikoak edo dedikazio profesionala izatea, eta horrek komunikazio mota hori esklusiboki baliatzea ahalbidetzen du.

De esta manera, considerando el gran desarrollo del mercado turístico on-line y con el fin de continuar con el impulso y dinamización del sector, se extiende a los titulares de las empresas turísticas de mediación la obligatoriedad de realizar únicamente por medios electrónicos las declaraciones y comunicaciones que se recogen en el presente Decreto, puesto que, la propia naturaleza de su actividad, conlleva necesariamente la disposición de unas capacidades técnicas o de dedicación profesional que permite mantener en exclusiva este tipo de comunicación.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2022ko uztailaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de Consejero de Turismo, Comercio y Consumo, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de julio de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 4. artikulua aldatzea.

Artículo primero.– Modificación del artículo 4 del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes.

Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren laugarren artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

Se modifica el artículo cuatro del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, y queda redactado en los siguientes términos:

«4. artikulua.– Jarduera hasi aurreko erantzukizunpeko adierazpena.

«Artículo 4.– Declaración responsable previa al inicio de la actividad.

1.– Jarduera hasi aurretik, titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Turismo Administrazioan, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 20. eta 57. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

1.– Con carácter previo al inicio de la actividad deberá la persona titular presentar ante la Administración turística una declaración responsable en los términos establecidos en los artículos 20 y 57 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo.

2.– Erantzukizunpeko adierazpenean, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 57.2 artikuluan adierazitakoaz gain, datu hauek ere jasoko dira:

2.– En la declaración responsable se hará constar, además de lo señalado en el artículo 57.2 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, los siguientes datos:

a) Izena eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia pertsona fisikoen kasuan, eta izendapena eta Identifikazio Fiskaleko Kodea, eraketa-eskriturari eta dagokion erregistroko inskripzioari buruzko datuak, hala badagokio, pertsona juridikoen kasuan.

a) Nombre y Número de Identificación Fiscal en caso de personas físicas y denominación y Código de Identificación Fiscal, datos de la escritura de constitución y de su inscripción en el registro correspondiente, en su caso, en el supuesto de personas jurídicas.

b) Hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen pertsonaren alde emandako ahalorde-eskriturari buruzko datuak edota pertsona horren ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuari buruzkoak.

b) En su caso, los datos relativos a la escritura de apoderamiento otorgada a favor de la persona que presenta la declaración responsable o del documento acreditativo de la representación de la misma.

c) Kaudimengabeziaren aurkako bermea eratu dela egiaztatzen duten datuak.

c) Los datos acreditativos de la constitución la garantía frente a la insolvencia.

d) Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren zenbakia, aseguru-poliza horrek estaltzen duen zenbatekoa, aseguru-poliza ordaindu dela egiaztatzen duten datuak eta aseguru-entitatea.

d) Número de la póliza de seguro de responsabilidad civil, cuantía cubierta por la misma, datos que acrediten su pago y entidad aseguradora.

e) Agentzia Dekretu honetan ezarritako zein taldetan sailkatuta dagoen, eta zerbitzua jendearentzat irekita dagoen establezimendu batean ematen badu, establezimendu nagusiaren, sukurtsalen eta saltokien kokapenak.

e) Grupo de entre los establecidos en el presente Decreto en que se clasifica y cuando el servicio se preste en establecimientos abiertos al público, ubicación del establecimiento central, sucursales y puntos de venta.

f) Hala badagokio, jarduera egiteko lokala erabilgarri duela egiaztatzen duten datuak.

f) En su caso, datos acreditativos de la disponibilidad del local en el que se ejerza la actividad.

3.– Interesdunak edo haren ordezkariak aurkeztu beharko du erantzukizunpeko adierazpena. Horretarako, inprimaki normalizatu bat igorriko dio turismoaren arloko eskumena duen zuzendaritzari, bide elektronikoz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuari jarraikiz.

3.– La declaración responsable se presentará por la persona interesada o por quien le represente mediante un modelo normalizado dirigido a la Dirección competente en materia de turismo y se presentará de forma electrónica, de conformidad con lo establecido en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, y el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

4.– Administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako, bidaia-agentziak nahitaez bide elektronikoz jarri behar dira harremanetan EAEko turismoko administrazioarekin.

4.– Las agencias de viajes estarán obligadas a relacionarse a través de medios electrónicos con la Administración turística de Euskadi para la realización de cualquier trámite de un procedimiento administrativo.

5.– Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak aukera emango du jarduera aurkezpenaren egunetik beretik hasteko, hargatik eragotzi gabe Turismo Administrazioak esleituta dituen egiaztatze-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenak eta beren eskumenei jarraikiz beste erakunde batzuei dagozkien ahalmenak.

5.– La presentación de la citada declaración responsable permitirá el inicio de la actividad desde el día de su presentación, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección atribuidas a la Administración turística y de las facultades que correspondan a otros organismos en virtud de sus respectivas competencias.

6.– Erantzukizunpeko adierazpen hori aurkeztu ondoren, eta, hala badagokio, funtsezkoak ez diren datuak edo adierazpenak zuzendu eta hobetu ondoren –dagokion lurralde-ordezkaritzak eskatutakoak–, ofizioz inskribatuko da Euskadiko turismo-enpresa eta -establezimenduen Erregistroan.

6.– Tras la presentación de la citada declaración responsable y previa subsanación y mejora, en su caso, de datos o manifestaciones de carácter no esencial contenidos en la misma, requeridos por la Delegación Territorial respectiva, se procederá de oficio a la inscripción en el Registro de empresas y actividades turísticas de Euskadi.

7.– Erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datu eta adierazpenei dagokienez, taldeari eta eska daitezkeen berme edota aseguruei eragiten dietenak funtsezkotzat hartuko dira, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 21.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Funtsezko zehaztugabetasuna, faltsutasuna edo omisioa edo Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 21.2 artikuluan aurreikusitako gainerako inguruabarren bat dagoela deklaratzen duen administrazio-ebazpenak berekin ekar dezake interesduna behartzea egoera juridikoa jarduera hasi aurreko unera itzultzera».

7.– Los datos y manifestaciones incluidos en la declaración responsable que afecten al grupo, así como a las garantías o seguros exigibles tendrán la consideración de carácter esencial a los efectos de lo dispuesto en el artículo 21.4 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo. La resolución administrativa que declare la existencia de inexactitud, falsedad u omisión de carácter esencial o alguna de las demás circunstancias previstas en el artículo 21.2 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo podrá determinar la obligación de la persona interesada de restituir la situación jurídica al momento previo al inicio de la actividad».

Bigarren artikulua.– Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 6. artikulua aldatzea.

Artículo segundo.– Modificación del artículo 6 del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes.

Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 6. artikulua aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

Se modifica el artículo 6 del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, quedando redactado en los siguientes términos:

«6. artikulua.– Bidaia konbinatuetako eta lotutako bidaia-zerbitzuetako kaudimengabeziaren aurkako bermea.

«Artículo 6.– Garantía frente a la insolvencia en viajes combinados y servicios de viaje vinculados.

1.– Bidaia-agentziek, jardunean hasi baino lehen, nahitaez eratu behar dute berme bat, eta hura mantendu eta, beharrezkoa denean, egokitu egin behar dute. Hain zuzen ere, bidaia konbinatuen edo lotutako bidaia-zerbitzuen kontratatzaileen aurrean erantzuteko da berme hori, kaudimengabezia egonez gero, bidaiariek edo, haien izenean, hirugarrenek egindako ordainketa guztiak modu efektiboan itzultzeko, baldin eta hauek gertatzen badira: bidaia-zerbitzuak ez direla egin, ez direla egingo, edo soilik hein batean egingo direla, edo zerbitzu-emaileek bidaiariei eskatzen dietenean zerbitzu horiengatik ordaindu behar dutela. Era berean, bidaia konbinatuaren edo lotutako bidaia-zerbitzuen kontratuan garraioa sartuta badago, bermeak bidaiarien herriratze efektiboa jasoko du barnean, bidaia konbinatuarekin jarraitzeko aukera eskaintzeari kalterik egin gabe.

1.– Las agencias de viajes están obligadas a constituir, con carácter previo al ejercicio de su actividad, mantenerla y adaptarla cuando sea necesario, una garantía para responder frente a los contratantes de un viaje combinado o de servicios de viaje vinculados, en caso de insolvencia, del reembolso efectivo de todos los pagos realizados por las personas viajeras o por un tercero en su nombre, en la medida en que los servicios de viaje dejen de ejecutarse, no vayan a ejecutarse o vayan a ejecutarse solo en parte, o cuando los prestadores de servicios requieran a las personas viajeras pagar por ellos. Asimismo, si en el contrato de viaje combinado o entre los servicios de viaje vinculados se incluye el transporte, la garantía responderá de la repatriación efectiva de las personas viajeras, sin perjuicio de que se pueda ofrecer la continuación del viaje combinado.

2.– Bidaia konbinatuen arloan jarduteko eratutako bermearen mota, modalitatea eta zenbatekoa erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko dira, jarduera hasi aurretik eta urteko ekitaldi bakoitzaren hasieran aurkeztuta, dekretu honen 5.1 artikuluan agindutakoaren arabera.

2.– La forma, modalidad y cuantía de la garantía constituida para su actividad en materia de viajes combinados será objeto de declaración responsable presentada previamente al inicio de la actividad y al comienzo de cada ejercicio anual de acuerdo con lo preceptuado en el artículo 5.1 de este decreto.

3.– Bermea hiru motatakoa izan daiteke:

3.– Esta garantía puede revestir tres formas:

a) Berme indibiduala: aseguru, abal edo beste finantza-bermeren baten bitartez.

a) Garantía individual: mediante un seguro, un aval u otra garantía financiera.

Jardueraren lehenengo urtean, bermeak, gutxienez, 100.000 euroko zenbatekoa hartu behar du bere gain. Jardueraren bigarren urtetik aurrera, bermearen zenbatekoak, gutxienez, bidaia-agentziak aurreko ekitaldian bidaia konbinatuen edo lotutako bidaia-zerbitzuen salmentagatiko diru-sarreretatik lortutako negozio-bolumenaren % 5aren baliokidea izan beharko du, eta, edonola ere, zenbatekoa ez da izango 100.000 eurotik beherakoa.

Durante el primer año de ejercicio de la actividad, esta garantía debe cubrir un importe mínimo de 100.000 euros. A partir del segundo año de ejercicio de la actividad, el importe de esta garantía debe ser equivalente, como mínimo, al 5 % del volumen de negocios derivado de los ingresos por venta de viajes combinados y de servicios de viaje vinculados alcanzado por la agencia de viajes en el ejercicio anterior y, en cualquier caso, el importe no puede ser inferior a 100.000 euros.

Arriskuak areagotzen badira, estaldura egokitu egin beharko da, batez ere bidaia konbinatuen salmentek oso gora egiten badute.

Esta cobertura deberá adaptarse en caso de que aumenten los riesgos, especialmente si se produce un incremento importante de la venta de viajes combinados.

b) Berme kolektiboa: bidaia-agentziek berme kolektiboa eratu dezakete, legez eratutako enpresa-elkarteen bitartez, ekarpenak eginez berme-funts solidario batean.

b) Garantía colectiva: las agencias de viajes pueden constituir una garantía colectiva, a través de las asociaciones empresariales legalmente constituidas, mediante aportaciones a un fondo solidario de garantía.

Berme kolektibo horren zenbatekoa hau izango da: bidaia-agentziek, aurreko apartatuaren arabera, modu indibidualean eratu beharko lituzketen bermeen arteko baturaren % 50ekoa, gutxienez. Funtsaren zenbateko globala inoiz ez da izango 2.500.000 eurotik beherakoa.

La cuantía de esta garantía colectiva será de un mínimo del 50 % de la suma de las garantías que las agencias de viajes, individualmente consideradas, deberían constituir de acuerdo con el apartado anterior. En ningún caso el importe global del fondo podrá ser inferior a 2.500.000 euros.

c) Bidaia konbinatu bakoitzeko bermea: bidaia-agentziak aseguru bat kontratatuko du bidaia konbinatu baten edo lotutako bidaia-zerbitzuen erabiltzaile bakoitzeko.

c) Garantía por cada viaje combinado: la agencia de viajes contratará un seguro para cada usuario de viaje combinado o servicios de viaje vinculados facilitados.

4.– Artikulu honetan aurreikusitako bermea (aurreko paragrafoan aurreikusitako moduetako edozeinetan) eratu izana egiaztatzen duen dokumentazioa eskura izan beharko dute bidaia-agentziek, turismoaren arloan eskumena duen organoari aurkezteko moduan.

4.– Las agencias de viajes deberán tener a disposición del órgano competente en materia de turismo la documentación acreditativa de la constitución de la garantía prevista en el presente artículo, en cualquiera de las formas previstas en el párrafo anterior.

5.– Edonola ere, bidaiariak bidaia konbinatuaren edo lotutako bidaia-zerbitzuen lehenengo konturako ordainketa egiten duenean, bidaia-agentziak ziurtagiri bat emango dio. Kaudimengabezia-kasuan, ziurtagiri horrek egiaztatzen du bidaiariak eskubidea duela erakunde bermatzaileari zuzenean erreklamatzeko, baita erakunde bermatzailearen izena eta harremanetarako datuak ere.

5.– En todo caso, en el momento en que la persona viajera efectúe el primer pago a cuenta del precio del viaje combinado o de los servicios de viaje vinculados, la agencia de viajes le facilitará un certificado que acredite el derecho a reclamar directamente a la entidad garante en caso de insolvencia, el nombre de esta y sus datos de contacto.

6.– Bidaia-agentziaren likidezia eza dela-eta, argi geratu denean bidaia-zerbitzuak ez direla egin, ez direla egingo, edo soilik hein batean egingo direla, edo zerbitzu-emaileek bidaiariei eskatzen dietenean zerbitzu horiengatik ordaindu behar dutela, kaudimengabezia dagoela ulertuko da, eta bermeak eskuragarri egon beharko du; ondorioz, bidaiariak erraz eskuratu ahal izango du bermatutako babesa, hartara eragotzi gabe bidaia konbinatuarekin jarraitzeko aukera eskaintzea.

6.– Tan pronto como sea evidente que por la falta de liquidez de la agencia de viajes los servicios de viaje dejen de ejecutarse, no vayan a ejecutarse o vayan a ejecutarse solo en parte o, cuando los prestadores de los servicios requieran a las personas viajeras pagar por ellos, se entenderá producida la insolvencia y la garantía deberá estar disponible pudiendo la persona viajera acceder fácilmente a la protección garantizada, sin perjuicio de que se ofrezca la continuación del viaje combinado.

7.– Bidaia-agentziaren kaudimengabeziak eragina baldin badu bidaia konbinatua edo lotutako bidaia-zerbitzuak egiteko orduan, bermea dohainik aktibatuko da bidaiariak herriratzeko eta, behar izanez gero, herriratu aurreko ostatua finantzatzeko, eta bidaiariek ez dute aurrerakinik ordaindu beharko.

7.– Cuando la ejecución del viaje combinado o de los servicios de viaje vinculados se vea afectada por la insolvencia de la agencia de viajes, la garantía se activará gratuitamente para las repatriaciones y, en caso necesario, para la financiación del alojamiento previo a la repatriación, sin implicar ningún adelanto de pago para la persona viajera.

8.– Egin gabeko bidaia-zerbitzuen itzulketak, edo bidaiariek zein, haien izenean, hirugarren batek egindako ordainketa guztien itzulketak, bidegabeko atzerapenik gabe egingo dira, aldez aurretik eskaera eginda. Itzulketa horiek hilabeteko epean egingo dira beti, eskaera egiten denetik.

8.– Los reembolsos de los servicios de viaje no ejecutados por causa de la insolvencia de la agencia de viajes y de todos los pagos realizados por las personas viajeras o por una tercera en su nombre se efectuarán, previa solicitud, sin demora indebida y, en todo caso, en el plazo de un mes desde la solicitud.

9.– Bidaia-agentziek Euskadiko Turismo Administrazioari jakinaraziko diote bermea osorik edo zati batean exekutatu dela, gehienez ere hamar eguneko epean, berme hori exekutatzen denetik zenbatzen hasita, eta berriro jarri beharko dute hamabost eguneko epean, harik eta hasierako zenbatekoa berriro estali arte. Epe horren barruan, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, dekretu honen 5.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz.

9.– Las agencias de viaje notificarán a la administración turística de Euskadi la ejecución total o parcial de la garantía en un plazo máximo de diez días desde que esta se realice, y estarán obligadas a reponerla en el plazo de quince días, hasta cubrir nuevamente la cuantía inicial, presentando declaración responsable dentro de este plazo de acuerdo con lo preceptuado en el artículo 5.1 de este Decreto.

10.– Bidaia-agentziaren jarduerari uko egiteko, jarduera eteteko, bertan behera uzteko edo baja emateko prozeduraren tramitazioak irauten duen bitartean, ezin izango da bidaia konbinatuen eta lotutako bidaien bermea baliogabetu, ez eta dagokion prozedurari buruzko ebazpena irmoa denetik urtebete igaro arte ere.

10.– La garantía de los viajes combinados y de los viajes vinculados no podrá ser cancelada durante la tramitación de un procedimiento de renuncia, suspensión, cese o baja de la actividad de la agencia de viajes, ni hasta después de transcurrido un año desde que la resolución del correspondiente procedimiento sea firme.

Turismo-arloko zuzendaritza eskudunak bidaia konbinatuen kontratuei loturiko zenbait erreklamazio zibil ebatzi gabe daudela baleki, bermea ezin izango da ezereztu, harik eta ebazpen judizial edo judizioz kanpoko batez ezerezten diren arte. Ondorio horietarako, bidaia-agentziek aurkeztu zaizkien erreklamazioen kopia bat bidali beharko diote turismo-arloko zuzendaritza eskudunari 10 eguneko epean, aurkeztu diren datatik hasita.

Si la Dirección competente en materia de turismo tuviera conocimiento de la existencia de reclamaciones pendientes por la contratación de viajes combinados, la garantía no podrá ser cancelada hasta su resolución judicial o extrajudicial definitiva. A estos efectos, en el plazo de diez días desde su presentación, las agencias de viajes deberán remitir a la Dirección competente en materia de turismo una copia de las reclamaciones que les hayan sido presentadas.

11.– Artikulu honen ondorioetarako, herriratzeaz ulertuko da bidaiariak irten ziren lekura edo alderdi kontratatugileek hitzartutako beste lekuren batera itzultzea».

11.– A los efectos de este artículo se entenderá por repatriación el regreso de la persona viajera al lugar de salida o a cualquier otro lugar acordado por las partes contratantes».

Hirugarren artikulua.– Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren xedapen gehigarriaren izenburua aldatzea.

Artículo tercero.– Modificación del título de la Disposición Adicional del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes.

Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren xedapen gehigarriaren izenburua aldatzea, eta honela idaztea:

Se da nueva redacción al título de las Disposición Adicional del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, quedando redactada en los siguientes términos:

«Lehenengo xedapen gehigarria.– Ereduak eta inprimakiak».

«Disposición Adicional Primera.– Modelos y formularios».

Laugarren artikulua.– Bigarren xedapen gehigarria gehitzea bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuari.

Artículo cuarto.– Adición de una Disposición Adicional Segunda al Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes.

Bigarren xedapen gehigarria gehitu zaio bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuari. Honakoa dio:

Se incorpora una Disposición Adicional Segunda al Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, con la siguiente redacción:

«Bigarren xedapen gehigarria.– Lotutako bidaia-zerbitzuak.

«Disposición Adicional Segunda.– Servicios de viajes vinculados.

1.– Lotutako bidaia-zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuek berme bat eratu beharko dute kaudimengabeziatik babesteko betekizun gisa, dekretu honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Las personas empresarias que faciliten servicios de viajes vinculados deberán constituir una garantía como requisito de protección frente a la insolvencia de conformidad con lo establecido, en el artículo 6 del presente Decreto.

2.– Bidaiarien segurtasunaren aurkako arriskua egoteagatik, eta Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 20.7 artikuluaren arabera, lotutako bidaia-zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuek erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko dute, dekretu honen zazpigarren artikuluaren arabera.

2.– Por existir un riesgo contra la seguridad de las personas viajeras, y de acuerdo con el artículo 20.7 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, las personas empresarias que faciliten servicios de viajes vinculados deberán constituir un seguro de responsabilidad civil de acuerdo con el artículo siete de este decreto.

Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta dauden ostatu-enpresaburu turistikoak edo turismo-lanbide bat garatzen dutenak, baldin eta lotutako bidaia-zerbitzuak eskaintzen badituzte eta gutxienez zerbitzu-konbinazioan sartutako bidaia-zerbitzuetako bat ematen badute, betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira. Hala ere, aplikatu beharreko turismo-araudian ezarritako erantzukizun zibileko asegurua indarrean dutela egiaztatu beharko dute.

Las personas empresarias turísticas de alojamiento o que desarrollen una profesión turística previamente inscritas en el Registro de empresas y actividades turísticas de Euskadi, que faciliten servicios de viajes vinculados y presten al menos uno de los servicios de viaje incluidos en la combinación de servicios, quedan exceptuadas de dicha obligación. No obstante, deberán acreditar el mantenimiento en vigor del seguro de responsabilidad civil establecido por la normativa turística que les sea de aplicación.

3.– Administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko, lotutako bidaia-zerbitzuak kontratatzea eskaintzen duten enpresaburuak nahitaez bide elektronikoz jarri behar dira harremanetan Euskadiko Turismo Administrazioarekin».

3.– Las personas empresarias que faciliten la contratación de servicios de viaje vinculados estarán obligados a relacionarse a través de medios electrónicos con la administración turística de Euskadi para la realización de cualquier trámite de un procedimiento administrativo».

Bosgarren artikulua.– Hirugarren xedapen gehigarria gehitzea bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuari.

Artículo quinto.– Adición de una Disposición Adicional Tercera al Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes.

Hirugarren xedapen gehigarria gehitu zaio bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuari. Honakoa dio:

Se incorpora una Disposición Adicional Tercera al Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, con la siguiente redacción:

«Hirugarren xedapen gehigarria.– Kanpoan utziak.

«Disposición Adicional Tercera.– Exclusiones.

Dekretu honetan aurreikusitako betebeharretatik kanpo uzten dira pertsona juridiko pribatuek noizean behin ematen dituzten bidaia-zerbitzu konbinatuak eta lotutako bidaia-zerbitzuak –urte berean errepikatu gabe eta irabazi-asmorik gabe–, baldin eta antolatzen dituen erakundeko kideentzat soilik badira eta ez publiko orokorrarentzat, eta publizitate-bitartekorik erabiltzen ez bada; bidaiariei entregatzen zaien bidaia-dokumentazioan berariaz emango zaie salbuespen horren berri».

Se excluyen de las obligaciones previstas en el presente Decreto la prestación de servicios de viaje combinados y los servicios de viaje vinculados que se faciliten por personas jurídicas privadas, de manera ocasional, sin reiteración en un mismo año y sin ánimo de lucro, siempre que vayan dirigidos única y exclusivamente a las personas que sean miembros de la entidad que lo organiza y no al público en general y no se utilicen medios publicitarios, informando expresamente de esta exclusión en la documentación de viaje que se entregue a las personas viajeras».

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Bermeak dekretu honetara egokitzeko araubidea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Régimen de adecuación de garantías al presente Decreto.

1.– Bidaia konbinatuak merkaturatzen edo antolatzen dituzten edo lotutako bidaia-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresaburuek bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakora egokitu beharko dute beren bermea, dekretu hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean. Horretarako, eratuta duten bermea ezerezteko eskaera aurkeztu beharko dute, berme berria eratzeko egiaztagiria erantsita, Dekretu honetan ezarritakoa betez.

1.– Las personas empresarias que comercialicen u organicen viajes combinados o faciliten servicios de viaje vinculados deberán, en el plazo de seis meses a contar desde la entrada en vigor del presente Decreto, adecuar su garantía a lo dispuesto en el artículo 6 del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes. A tal efecto, presentarán una solicitud de cancelación de la garantía que tengan constituida, adjuntando la documentación acreditativa de la constitución de la nueva garantía conforme a lo establecido en el presente Decreto.

2.– Egokitzapena egin ondoren eta hiru hilabete igaro eta gero, ofizioz itzuliko dira 1. apartatuan adierazitako enpresaburuek –Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta badaude– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde eratutako bermeak, bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 6.10 artikuluan ezarritako baldintzen arabera, betiere berme berriak berariaz adierazten badu erakunde bermatzaileak konpromisoa hartzen duela bermatutako jardueren fidantzamendurako, kontratatutako bermearen indarraldia amaitu baino urtebete lehenagora arte egindakoak barnean direla.

2.– Producida la adecuación y transcurridos tres meses, se procederá de oficio a la devolución de las garantías constituidas en favor de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi por las personas empresarias señaladas en el apartado 1 que figuren inscritas en el Registro de empresas y actividades turísticas de Euskadi, de acuerdo con las condiciones establecidas en el artículo 6.10 del Decreto 81/2012, de 22 de mayo, de agencias de viajes, siempre que la nueva garantía indique expresamente que la entidad garante se compromete al afianzamiento de las actividades garantizadas, incluidas las realizadas hasta un año antes del fin de la vigencia de la garantía contratada.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dekretua indarrean jarri aurretik hasitako bermeak betearazteko prozedurak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Procedimientos de ejecución de garantías iniciados antes de la entrada en vigor del decreto.

Dekretu hau ez da aplikatuko bermeak betearazteko prozeduretan, baldin eta berau indarrean sartu aurretik hasiak badira prozedurok; izan ere, hasi zirenean indarrean zeuden xedapenen arabera izapidetu eta ebatziko dira.

El presente Decreto no será de aplicación a los procedimientos de ejecución de garantías que se encontrasen iniciados en el momento de su entrada en vigor, los cuales se tramitarán y resolverán según las disposiciones vigentes en el momento de su inicio.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 26an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de julio de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

El Consejero de Turismo, Comercio y Consumo,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental