Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna

N.º 168, jueves 1 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
3802
3802

90/2022 DEKRETUA, uztailaren 19koa, zeinaren bitartez arautzen baita unibertsitate-titulu ofizialak ezartzeko beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzko txostena egiteko prozedura.

DECRETO 90/2022, de 19 de julio, por el que se regula el procedimiento para la elaboración del informe sobre la necesidad y viabilidad académica y social de la implantación de títulos universitarios oficiales.

Irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak unibertsitate-ikasketen antolamendua eta ikasketa horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen ditu, eta, 26.3 artikuluan ezartzen duenez, autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuko unibertsitate-programazioari eta titulazio ofizialen mapa antolatzeari buruzko eskumenak baliatuz, unibertsitate-titulu ofiziala ezartzeko beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzko txosten bat egingo dute, egiaztatze-prozedura hasi aurretik.

El Real Decreto 822/2021, de 28 de septiembre, por el que se establece la organización de las enseñanzas universitarias y del procedimiento de aseguramiento de su calidad, en su artículo 26.3 establece que «las Comunidades Autónomas en el ejercicio de sus competencias sobre la programación universitaria y la ordenación del mapa de titulaciones oficiales de su ámbito territorial, realizarán un informe sobre la necesidad y viabilidad académica y social de la implantación del título universitario oficial previo al inicio del procedimiento de verificación».

Unibertsitateei buruzko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak ezartzen dutenez, ikasketa-planak egin eta onartzeko, nahitaezkoa da Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) edo horretarako eskumena duen ebaluazio autonomikoko agentzia batek txosten bat egitea. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Euskal Unibertsitate Sistemari (EUS) buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 48. artikuluak eta Unibasq-i buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legeak agentzia horri (Unibasq) esleitzen diote egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen titulazioak ebaluatzeko eskumena.

Tanto la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, de Universidades, como la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establecen que la elaboración y aprobación de los planes de estudios queda sujeta a la preceptiva emisión de un informe por parte de Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) o de una agencia de evaluación autonómica competente para ello. En el caso de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el artículo 48 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco (SUV), y la Ley 13/2012, de 28 de junio, de Unibasq, atribuyen a esta Agencia (Unibasq), la competencia de la evaluación de las titulaciones de las universidades que tienen su sede social en la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak unibertsitate-prestakuntzako euskal esparru sendo, berritzaile eta jasangarri baterantz joateko oinarriak ezartzen ditu, funtsezko helburu bati erantzuteko: Euskal Autonomia Erkidegoko beharrizan sozioekonomikoei erantzun egokia emango dien gaitasun handiko giza kapitala prestatzea. Beste alde batetik, aintzat hartu behar ditu euskal hezkuntza-sistemaren bereizgarritasunak eta indarguneak, bai eta euskal gizartearenak eta, oro har, europar gizartearenak ere. Hori dela eta, Dekretu honen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak definitzerakoan eta antolatzerakoan, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren (GMHEE) oinarrian dauden eta berau arautzen duten printzipio eta irizpideei jarraitu beharko zaie. Era berean, Dekretuan aipatzen denez, ikasketa hauek EAEko egitura sozioekonomikoa hartu beharko dute aintzat, eta bertako lan-merkatuaren potentzialtasunak eta beharrizanak jaso beharko dituzte, bai eta, graduondokoen kasuan, jadanik finkatuta dauden ikerketa-lerroak ere. Beste alde batetik, Graduko eta graduondoko titulazio ofizialei lotutako hiru bektore proposatzen dira –metodo eta metodologia berritzaileetan oinarritutako prestakuntza, nazioartekotzea, eta enpresa, instituzio eta beste erakunde batzuekiko harremana–, EUSen egungo eta etorkizuneko eskaintzan aurrera egiteko ardatz gisa.

El Decreto 274/2017, de 19 de diciembre, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Máster y Doctorado pone las bases para avanzar hacia un marco vasco de formación universitaria sólido, innovador y sostenible, con el fin de responder al objetivo fundamental de formar capital humano altamente capacitado que dé una respuesta adecuada a las necesidades socio-económicas de Euskadi. Por otro lado, debe atender a especificidades y fortalezas del sistema educativo vasco, así como de la sociedad vasca y europea en general. Así, este Decreto establece que las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, Máster y Doctorado en Euskadi se deberán definir y organizar de acuerdo con los principios y criterios que inspiran y rigen el Espacio Europeo de Educación Superior (EEES). Asimismo, en él se recoge que estas enseñanzas deberán tener en cuenta la estructura socio-económica de la CAPV y contemplar las potencialidades y necesidades de su mercado laboral, así como de las líneas de investigación consolidadas en el caso del postgrado. Por otro lado, se proponen tres vectores asociados a las titulaciones oficiales de Grado y postgrado formación en base a métodos y metodologías innovadoras, internacionalización y relación con empresas, instituciones y otras entidades como ejes para el avance de la oferta presente y futura del SUV.

Bestetik, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak eta horren ondorengo aldaketek, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak zenbait ildo, baldintza eta prozedura jasotzen dituzte egiaztatzeari eta baimentzeari dagokienez, eta ikasketa-planek horiek guztiak gainditu beharko dituzte Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan sartu aurretik. 822/2021 Errege Dekretuaren 25.2 artikuluak ezartzen duenez, Espainiako unibertsitate-sistemaren kalitatea ziurtatzeko prozedurak izapidetzeko ardura duten kanpo-ebaluazioko organoak honako hauek dira: ANECA, eta, dagokien lurralde-eremurako, Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatea Bermatzeko Agentzien Europako Erregistroan (The European Quality Assurance Register for Higher Education, EQAR) inskribatutako autonomia-erkidegoetako kalitate-agentziak. Horiek, aldez aurretik, ESGekin (European Standards and Guidelines for Quality Assurance of Higher Education) bat datorren kanpo-ebaluazio bat gainditu beharko dute. Unibasq-ek baldintza hori betetzen du; izan ere, 2014ko azaroan EQARen erregistratu zen, urte bereko irailean ENQAren kanpo-ebaluazioa gainditu ondoren. Aitorpen horrek, beraz, eskumen-titulua ematen dio Agentziari, Gradu, Master eta Doktoregoko titulazio ofizialak egiazta ditzan EUSen Legean ezarritako baldintzetan. Modu horretan, bere gain hartzen ditu egoitza soziala EAEn duten unibertsitateetako unibertsitate-tituluak ebaluatzeko eskumen guztiak.

Por su parte, el Real Decreto 822/2021, de 28 de septiembre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, y sus posteriores modificaciones, y el Decreto 274/2017, de 19 de diciembre, de implantación y supresión de las enseñanzas universitarias oficiales conducentes a la obtención de los títulos de Grado, Máster y Doctorado, recogen las directrices, las condiciones y el procedimiento de verificación, y autorización, que deberán superar los planes de estudios previamente a su inclusión en el Registro de Universidades, Centros y Títulos. El Real Decreto 822/2021, en su artículo 25.2 establece que los órganos de evaluación externa responsables de tramitar los procedimientos de aseguramiento de la calidad del sistema universitario español son la ANECA y, para su correspondiente ámbito territorial, las agencias de calidad de las Comunidades Autónomas inscritas en el Registro Europeo de Agencias de Aseguramiento de la Calidad en la Educación Superior (The European Quality Assurance Register for Higher Education, EQAR), tras haber superado con éxito una evaluación externa de acuerdo con los ESG (European Standards and Guidelines for Quality Assurance of Higher Education). Unibasq da cumplimiento a dicho requisito, dado que en noviembre de 2014 fue registrada en EQAR, tras superar la evaluación externa de ENQA en el mes de septiembre del mismo año. Dicho reconocimiento dota, por tanto, a la Agencia, de título competencial para verificar las titulaciones oficiales de Grado, Máster y Doctorado en los términos establecidos en la propia Ley del SUV, asumiendo así todas las competencias en materia de evaluación de titulaciones universitarias de las universidades que tienen su sede social en la CAPV.

Era berean, 822/2021 Errege Dekretuaren 26.5 artikuluak ezartzen duenez, kalitate-agentziek txosten bat egingo dute unibertsitate-titulu ofizialaren ikasketa-planaren memoriaren kalitatea egiaztatzeko, agentzia horiek unibertsitate-sistema osorako ezarri dituzten protokolo espezifikoen arabera, eta Errege Dekretu horretan xedatutakoa kontuan hartuta. Euskal Unibertsitate Ekosistemak, EUS osatzen duten hiru unibertsitateez gain –Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea–, errealitate aberatsagoa hartzen du bere baitan, eta errealitate horretan sartzen dira, alde batetik, sistemari laguntzeko eragileak, bai nazioarteko talentua erakartzeko orduan Ikerbasque eta bai titulazio, irakasle eta zentroen kalitatea ebaluatu eta ziurtatzeko orduan Unibasq; bestetik, bitarteko eragileak, gaitasuna izango dutenak mota askotako eragile zientifiko eta teknologikoak koordinatzeko Euskampus; 4Gune Prestakuntza Klusterra, non biltzen baitira EUSeko unibertsitateetako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Fakultateak; eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune Klusterra; eta, azkenik, eragile zientifikoak, EUSekin harreman estua duten zeharkako ezagutza-arloetako oinarrizko ikerketan espezializatutakoak, besteak beste Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroak BERC.

Asimismo, el Real Decreto 822/2021, en su artículo 26.5 establece que las agencias de calidad realizarán un informe de verificación de la calidad de la memoria del plan de estudios del título universitario oficial, de acuerdo con los protocolos específicos que dichas agencias hayan establecido de forma común para todo el sistema universitario, y teniendo presente lo dispuesto en dicho Real Decreto. El Ecosistema Universitario Vasco, además de las tres universidades que vienen conformando el SUV Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Universidad de Deusto y Mondragon Unibertsitatea abarca una realidad más rica que añade, por un lado, agentes de apoyo al Sistema en la captación de talento internacional Ikerbasque y en la evaluación y certificación de la calidad de titulaciones, docentes y centros Unibasq; por otro lado, agentes intermedios con capacidad de coordinación entre agentes científicos y tecnológicos de distinta tipología Euskampus, Clúster de Formación 4Gune que integra a las Facultades de Ingeniería, Ciencia y Tecnología de las universidades del SUV y Clúster KSIgune de Industrias Culturales y Creativas; por último, agentes científicos especializados en investigación básica en áreas de conocimiento transversales con una relación muy estrecha con el SUV, como los Centros de Investigación Básica y de Excelencia BERCs.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-politikaren plangintzak hiru etapa izan ditu bi hamarkadatan: lehenengo etapan, 2000-2006 bitartekoan, unibertsitateen eta Eusko Jaurlaritzaren artean garatu beharreko ekintzak adostu ziren; bigarren etapan, 2007-2018 bitartekoan, funtsezko hiru gai egon ziren: plan integralak egitea –plangintzaren antolamenduan eta sistematizazioan oinarritutako ikuspegiarekin–; GMHEE eta Europako Ikerketa Esparrua finkatzea, esparru-programen bidez; eta EUSen aurrera egitea, plangintzaren, jarraipenaren eta ebaluazioaren inguruko gaitasunei dagokienez.

La planificación de la política universitaria en Euskadi a lo largo de dos décadas viene marcada por tres etapas: la primera etapa 2000-2006 de concertación entre las universidades y el Gobierno Vasco de acciones a desarrollar; la segunda etapa 2007-2018 marcada por tres cuestiones fundamentales: la elaboración de planes integrales con un enfoque muy centrado en la ordenación y sistematización de la propia planificación, la consolidación del EEES y del Espacio Europeo de Investigación mediante los diferentes programas marco, y el avance del SUV en términos de capacidades de planificación, seguimiento y evaluación.

Hirugarren etapa Eusko Jaurlaritzaren 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planarekin hasi zen. Oraindik ere indarrean dagoen plan horrek EUSen bikaintasunean aurrera egiteko lehentasunak identifikatzeko plangintza-eredu berri bat garatzen du, eta EUS osatzen duten unibertsitateei eskatzen die euren garapen-ardatzetan plangintza txertatzeko. Plan horrek, mobilizatu beharreko ekintzen eta baliabideen ikuspegi osotik, Eusko Jaurlaritzaren baliabideak bideratzen ditu, ezinbesteko elementuak sustatzeko asmoz.

La tercera etapa comienza con el vigente Plan del Sistema Universitario 2019-2022 del Gobierno Vasco, que desarrolla un nuevo modelo de planificación que responde a las prioridades identificadas para avanzar en la excelencia del SUV y que demanda a las universidades que lo integran una planificación en sus ejes de desarrollo. Un plan que, desde una visión completa de las acciones y recursos a movilizar, orienta los recursos del Gobierno Vasco en el impulso de aquellos elementos imprescindibles.

Hirugarren etapa horretan, araudia aldatzeko aukera aztertu da, eta, horretarako, unibertsitate-titulu ofizialak ezartzeko beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzko txostenak egin behar dira. Denboran, arau-garapen hori bat dator Euskal Unibertsitate Sistemaren heldutasunarekin, zeina unibertsitate-zentroen akreditazio instituzionalaren hedapenean oinarritzen baita, unibertsitateek eta zentroek horretarako dituzten barne-sistemen kalitate akademikoa bermatzeko gaitasunaren aitorpena kontuan hartuta.

Es durante esta tercera etapa cuando se plantea una modificación normativa que requiere la elaboración de informes sobre la necesidad y viabilidad académica y social de la implantación de títulos universitarios oficiales. Este desarrollo normativo coincide en el tiempo con una madurez del Sistema Universitario Vasco, que se asienta en la extensión de la acreditación institucional de centros universitarios, reconocimiento de la capacidad para garantizar la calidad académica de los sistemas internos que a tal efecto disponen universidades y centros.

Horrenbestez, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren txostenak aztertuta, Hezkuntzako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2022ko uztailaren 19an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, una vez emitidos los informes preceptivos correspondientes y vistos los informes del Consejo Vasco de Universidades y del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria del País Vasco, a propuesta del Consejero de Educación, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de julio de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak unibertsitate-titulu ofizialak ezartzeko beharrizan eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzko txostena egiteko prozedura arautzea.

Regular el procedimiento para la elaboración del informe de la Dirección de Política y Coordinación Universitaria sobre la necesidad y viabilidad académica y social de la implantación de títulos universitarios oficiales.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu honetan jasotako xedapenak Euskal Unibertsitate Sistemako (EUS) unibertsitateek ematen dituzten Gradu, Unibertsitate-master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialei aplikatuko zaizkie, bai eta unibertsitate-ikasketa ofizial bateratuei ere, azken horietan EUSeko unibertsitateren batek parte hartzen badu.

Las disposiciones contenidas en este Decreto serán de aplicación a enseñanzas universitarias oficiales de Grado, Máster Universitario y Doctorado impartidas por las universidades del Sistema Universitario Vasco (SUV), así como a enseñanzas universitarias oficiales conjuntas en las que participe alguna universidad del SUV.

3. artikulua.– Txostena egiteko behar den informazioa.

Artículo 3.– Información requerida para la elaboración del informe.

Unibertsitate-titulu ofizial bat proposatzen duen unibertsitateak eskaera-memoria bat bidali beharko dio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari, eta hor, gutxienez, atal eta azpiatal hauei buruzko informazioa emango da:

La universidad que proponga un título universitario oficial deberá remitir a la Dirección de Política y Coordinación Universitaria una memoria de solicitud en la que se consignará como mínimo la información relativa a los siguientes apartados y subapartados:

1.– Tituluari buruzko informazio orokorra.

1.– Información general sobre el título.

Proposatutako titulazioaren izena; horretaz arduratuko den unibertsitatea; hala badagokio, parte hartuko duten unibertsitateak; zein ikasturtetan eskatuko den tituluaren egiaztapena; zein hizkuntzatan emango den; eta zenbat plaza eskainiko diren.

Denominación de la titulación propuesta, Universidad responsable, en su caso Universidades participantes, curso académico en el que se solicitará la verificación del título, idiomas de impartición y el número de plazas ofertadas de nuevo ingreso.

2.– Beharrizan eta bideragarritasun akademikoa.

2.– Necesidad y viabilidad académica.

a) Euskal Unibertsitate Sistemaren eskaintzaren sendotasunari, jasangarritasunari eta osagarritasunari buruzko justifikazioa, gutxieneko eduki honekin:

a) Justificación del fortalecimiento, sostenibilidad y complementariedad de la oferta del Sistema Universitario Vasco, con el siguiente contenido mínimo:

1.– Titulazio ofiziala nola txertatzen den EUSeko Gradu, Master eta Doktoregoko prestakuntza-eskaintza ofizialean.

1.– El encaje de la titulación oficial en el contexto de la oferta formativa oficial de Grado, Máster y Doctorado existente en el SUV.

2.– EUSeko tituluen eskaintza harmonizatzea, haien osagarritasunari eta jasangarritasunari dagokienez. Eskaintza jasangarritzat hartuko da gaur egungo eskakizunei (hezkuntza-, demografia-, ingurumen-, gizarte-, ekonomia- eta lan-joerek markatutakoak) eta EAEko erronka estrategikoei (bereziki, gazteen enpleguari –arreta berezia jarriz gazteen enpleguaren kalitatean– eta ekonomia suspertzeari) erantzun egokiena emateko gai dena.

2.– La armonización de la oferta de títulos del SUV en cuanto a su complementariedad y sostenibilidad, entendiéndose como oferta sostenible aquella que sea capaz de dar la respuesta más adecuada a los requerimientos actuales marcados por las tendencias educativas, demográficas, ambientales, socio-económicas y laborales, así como a los retos estratégicos de la CAPV, en particular, el empleo juvenil con una especial atención a su calidad y la reactivación económica.

3.– EUSen eskaintza akademiko osoaren proportzioa eta egokitasuna, titulazioen eskari sozialarekiko. Ildo horretan, unibertsitate bakoitzaren titulazio-eskaintzak lehentasuna eman beharko dio eskaintzaren kalitateari, gainerako irizpideen gainetik; eta EUSen titulazio-eskaintzak barne-osagarritasunaren irizpidea bete beharko du.

3.– La proporción y correspondencia del conjunto de la oferta académica del SUV con la demanda social de las titulaciones. En este sentido, la oferta de titulaciones resultante de cada universidad deberá primar la calidad de la oferta sobre el resto de criterios y la oferta de titulaciones del SUV deberá cumplir con un criterio de complementariedad interna.

4.– Gradu eta Master tituluetarako ezarritako plaza-kopuruak eta euskarazko plaza-kopuruak nahikoa izan beharko du Euskal Unibertsitate Ekosistemaren jasangarritasuna eta kalitatea bermatzeko.

4.– El número de plazas establecido y el número de plazas en euskera para títulos de Grado y Máster deberá ser suficiente para garantizar la sostenibilidad y calidad del Ecosistema Universitario Vasco.

I.– Graduko unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan eta haien ikasketa-planetan, oinarrizko prestakuntzako eta nahitaezko irakasgai guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaini ahal izango dira, hirugarren hizkuntzen kasuetan salbu.

I.– Todas las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, así como sus planes de estudios, en todas sus asignaturas de formación básica y asignaturas obligatorias, deberán poder ser ofertadas en euskera y en castellano, salvo excepciones de terceras lenguas.

II.– Master eta Doktoregoko ikasketen euskarazko eskaintza, oro har, gaztelaniazkoaren parekoa izango da, eta, horretarako, planifikazio egokia egin beharko da.

II.– La oferta de estudios de Máster y Doctorado en euskera será, en su conjunto, equivalente a la de castellano, para lo cual deberá existir una adecuada planificación.

5.– Euskarazko sustapena, bai oinarrizko prestakuntzako eta nahitaezko irakasgaien eskaintzarena, bai jakintza-arlo bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa-lanena. Funts publikoekin finantzatutako Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzean, euskara lehentasunezko irizpide gisa erabiliko da taldeak antolatzeko orduan.

5.– La promoción en euskera tanto de la oferta de asignaturas de formación básica y obligatoria, como de la docencia y de los trabajos de investigación sobre las diferentes áreas de conocimiento. Al establecer enseñanzas universitarias oficiales de Grado, Máster y Doctorado financiadas con fondos públicos, el euskera se utilizará como criterio preferente a la hora de implantar grupos.

b) Espezializazio egokia duten eta beharrezkoak diren unibertsitate-langileak eskuragarri daudela justifikatzea.

b) Justificación de la disponibilidad del personal universitario necesario y con la especialización adecuada.

1.– Bermatu beharko da titulazioa eskainiko duen unibertsitateak beharrezkoak diren langile akademikoak eta zerbitzuak izango dituela, eta langile horiek espezializazio egokia izango dutela. Modu horretan, bermatu ahal izango da eskuratutako ezagutzak, edukiak, konpetentziak, trebetasunak eta gaitasunak kalitatezkoak direla, bai eta planifikatutako prestakuntza-jarduerak bete egingo direla ere.

1.– Deberá garantizarse que la universidad que vaya a ofertar la titulación disponga del personal académico y de servicios necesario y con la especialización adecuada para que se garantice la calidad de la adquisición de conocimientos o contenidos, competencias y habilidades o destrezas y el desarrollo de las actividades formativas planificadas.

2.– Txostena eskatzen den unean espezializazio egokia duen eta beharrezkoa den langile akademikorik eta zerbitzu-langilerik ez badago, aurreikuspen hori garatzeko gaitasuna bermatu beharko da, eta kontratazio-plangintza zehatza adierazi beharko da.

2.– En el caso de que no se disponga del personal académico y de servicios necesario y con la especialización adecuada en el momento en el que se solicita el informe, deberá garantizarse una capacidad de desarrollo de dicha previsión, indicándose la planificación de contratación detallada.

c) Instalazio eta baliabide material egokiak eskuragarri daudela justifikatzea.

c) Justificación de la disponibilidad de las instalaciones y los recursos materiales adecuados.

1.– Bermatu beharko da eskuragarri dauden baliabide materialak eta zerbitzu propioak, eta, hala badagokio, unibertsitatetik kanpoko beste erakunde batzuekin hitzartutakoak (besteak beste, irakaskuntza-espazioak; instalazio eta ekipamendu akademikoak; laborategiak; informatika-gelak; ekipamendu zientifikoa, teknikoa, humanistikoa edo artistikoa; liburutegia eta irakurketa-gelak; eta teknologia berriak –internet, irakaskuntzako campus birtuala–) egokiak direla bi arlo hauek bermatzeko: alde batetik, ezagutzak, edukiak, konpetentziak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratuko direla, eta, bestetik, planifikatutako prestakuntza-jarduerak kalitatez beteko direla, betiere irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko irizpideak kontuan hartuta.

1.– Deberá garantizarse que los medios materiales y servicios disponibles propios y, en su caso, concertados con otras entidades ajenas a la universidad, como espacios docentes, instalaciones y equipamientos académicos; laboratorios; aulas de informática; equipamiento científico, técnico, humanístico o artístico; biblioteca y salas de lectura; y la disponibilidad de nuevas tecnologías –internet, campus virtual docente–, entre otros, sean adecuados para que se pueda garantizar la adquisición de conocimientos o contenidos, competencias y habilidades o destrezas y el desarrollo de las actividades formativas planificadas con la calidad adecuada, considerándose los criterios de accesibilidad universal y diseño.

2.– Bermatu beharko da titulazioen eremu bakoitzerako ezarritako eskakizun bereziak betetzen direla; esate baterako, Osasun Zientzien esparruko ikasketetarako eskakizun bereziak.

2.– Deberá garantizarse el cumplimiento de las exigencias especiales establecidas para cada uno de los ámbitos de las titulaciones, tales por ejemplo como las exigencias especiales para las enseñanzas en el ámbito de las Ciencias de la Salud.

3.– Txostena eskatzen den unean beharrezkoak diren baliabide material eta zerbitzu guztiak ez badaude eskuragarri, aurreikuspen hori garatzeko gaitasuna bermatu beharko da, eta eskuratze-plangintza zehatza adierazi beharko da.

3.– En el caso de que no se disponga de todos los recursos materiales y servicios necesarios en el momento en el que se solicita el informe, deberá garantizarse una capacidad de desarrollo de dicha previsión, indicándose la planificación de adquisición detallada.

3.– Beharrizan eta bideragarritasun soziala.

3.– Necesidad y viabilidad social.

a) Titulazioaren benetako eskariaren justifikazioa.

a) Justificación de la demanda real de la titulación.

1.– Benetako eskariaren analisia, bai gizartearen eskariaren aldetik, bai ikasle potentzialen eskariaren aldetik. Analisi hori kanpoko azterlan eta berme kontrastatu eta zorrotzetan oinarritu beharko da.

1.– Análisis de la demanda real, tanto por parte de la sociedad como por parte de las y los potenciales estudiantes. Este análisis deberá fundamentarse en estudios y avales externos contrastados y rigurosos.

2.– EUSen lehen aldiz proposatzen diren Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialen kasuan, ikasle berrien eskariaren aurreikuspenak kontuan hartu beharko du azken ikasturte akademikoetan antzeko titulazioetan izandako eskaria, bai eta horien enplegagarritasun-maila ere.

2.– En el caso de las enseñanzas universitarias oficiales de Grado, Máster y Doctorado que se proponen por primera vez en el SUV la previsión de la demanda de estudiantes de nuevo acceso deberá considerar la demanda de titulaciones afines en los últimos cursos académicos, así como su grado de empleabilidad.

3.– Eskari txikia izan arren, euskal gizartearen beharrizanei erantzuteko beharrezkotzat jotzen diren titulazioak bereizita hartu ahal izango dira kontuan.

3.– Aquellas titulaciones que aun teniendo poca demanda se consideren necesarias para que se dé respuesta a necesidades de la sociedad vasca podrán tener una consideración diferenciada.

b) Tituludunak lan-merkatuan sartu izanaren justifikazioa, titulazio-proposamenari dagokionez.

b) Justificación de la inserción de las personas egresadas en el mercado laboral en relación con la propuesta de la titulación.

1.– Justifikatu beharko da titulazio estrategikoen eskaintzak euskal gizartearen beharrizanei erantzuten diela.

1.– Deberá justificarse que la oferta de titulaciones de carácter estratégico responda a necesidades de la sociedad vasca.

2.– Justifikatu beharko da titulazioek kontuan hartzen dutela EAEko egitura sozioekonomikoa, eta bertako lan-merkatuaren potentzialtasunak eta beharrizanak jasotzen dituztela. Graduondokoen kasuan, jadanik finkatuta dauden ikerketa-lerroak jasotzen dituztela ere justifikatu beharko da.

2.– Deberá justificarse que las titulaciones tengan en cuenta la estructura socio-económica de la CAPV y que contemplen las potencialidades y necesidades de su mercado laboral, así como de las líneas de investigación consolidadas en el caso de las titulaciones de postgrado.

c) Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna justifikatzea.

c) Justificación de la igualdad de oportunidades de mujeres y hombres.

1.– Titulazioek emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatuko dute, irakasle-karrerari dagokionez. Gainera, generoa kontuan hartuta, ikasleen parte-hartze orekatua sustatuko da, jakintzaren diziplina eta arlo guztietan.

1.– Las titulaciones deberán promover la igualdad de oportunidades de mujeres y hombres en relación con la carrera docente, fomentando la participación equilibrada de las y los estudiantes en función del género en todas las disciplinas y áreas del conocimiento.

2.– Titulazioetako irakaskuntzan eta jakintza-alor guztiei buruzko ikerketa-lanetan, hiru puntu hauek sustatuko dira: genero-ikuspegia txertatzea, hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea, eta emakumeek Gizateriaren garapenari eman dioten jakintza eta egin dioten ekarpen sozial eta historikoa barneratzea.

2.– Las titulaciones deberán promover que en la docencia y en los trabajos de investigación sobre las diferentes áreas de conocimiento se integre la perspectiva de género, se haga un uso no sexista del lenguaje y se incorpore el saber de las mujeres y su contribución social e histórica al desarrollo de la Humanidad.

4. artikulua.– Txostena egiteko irizpideak.

Artículo 4.– Criterios para la elaboración del informe.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak egingo du dekretu honen 1. artikuluan aipatzen den txostena. Unibertsitateak aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko, beharrezkotzat jotzen badu, aholkua eskatu ahal izango dio Unibasq-i. Txostena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Txostena kontrakoa izango da, dekretu honen 3. artikuluko atalen baten justifikazioa desegokia bada. Halaber, baldintzak sartu ahal izango dira aldeko txostenean.

La Dirección de Política y Coordinación Universitaria elaborará el informe al que se refiere el artículo 1 de este Decreto. Para el análisis de la documentación presentada por la universidad podrá requerir, si lo estima necesario, el asesoramiento de Unibasq. El informe podrá ser favorable o desfavorable. El informe será desfavorable si la justificación de alguno de los apartados del artículo 3 de este Decreto es inadecuada. Asimismo, se podrán incluir condiciones en la emisión del informe favorable.

5. artikulua.– Txostena ematea.

Artículo 5.– Emisión del informe.

1.– Kontuan hartuta zein ikasturte akademikotan hasi nahi den ematen unibertsitate-titulu ofiziala, aurreko urteko ekainaren 30era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango da 1. artikuluan aipatzen den txosten-eskaera. Unibertsitate-ikasketa ofizial bateratuen eskaerak ez dira aurkezpen-epe bati lotuta egongo.

1.– La solicitud del informe al que se refiere el artículo 1 podrá presentarse, con carácter general, hasta el 30 de junio, inclusive, del año anterior al comienzo del curso académico en el que se planifique iniciar la impartición del título universitario oficial. Las solicitudes concernientes a enseñanzas universitarias oficiales conjuntas no estarán sujetas a plazo de presentación.

2.– Txostenak egiaztapen-eskaera bakarrerako balio du: hain zuzen ere, txostenaren eskaeran ezartzen den horretarako, dekretu honen 3. artikuluarekin bat etorriz. Beste epe batean beste egiaztapen-eskaera bat aurkezten bada, beste txosten-eskaera bat egin beharko da.

2.– El informe solo es válido a efectos de una única solicitud de verificación, la que se establezca en la solicitud de informe de acuerdo al artículo 3 de este Decreto. En el caso de presentarse una nueva solicitud de verificación en otro plazo, deberá cursarse una nueva solicitud de informe.

3.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak, eskaera jaso eta hiru hilabeteko epean, txostena emango du ebazpen baten bidez, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari. Txostena egin ondoren, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak horren gaineko jakinarazpena helaraziko dio unibertsitate eskatzaileari.

3.– La Dirección de Política y Coordinación Universitaria, en el plazo de tres meses desde la recepción de la solicitud, emitirá el informe a través de una resolución, contra la que cabe presentar recurso de alzada ante el o la titular de la Viceconsejería de Universidades e Investigación. Una vez emitido el informe, la Dirección de Política y Coordinación Universitaria lo notificará a la universidad solicitante.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

2023-2024 ikasturtean ematen hasi nahi diren titulazio ofizial berriei ez zaie aplikatuko 5. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako epea. Kasu horietan, proposamena egiten duten unibertsitateek nahitaezko txosten-eskaera aurkeztu beharko dute, dokumentazio guztiarekin batera, dekretu hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Para las nuevas titulaciones oficiales que se quieran comenzar a impartir en el curso 2023-2024 no será de aplicación la predisposición del plazo establecido en el apartado 1 del artículo 5. En estos casos, las universidades proponentes deberán presentar la solicitud de informe preceptivo, junto con toda la documentación, en el plazo de un mes desde la publicación del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos al día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 19an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de julio de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental