Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

157. zk., 2022ko abuztuaren 17a, asteazkena

N.º 157, miércoles 17 de agosto de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3616
3616

9/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa.

LEY 9/2022, de 30 de junio, de protección de los animales domésticos.

Eusko Legebiltzarrak 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 9/2022, de 30 de junio, de protección de los animales domésticos.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Etxeko eremuan animaliekin bizitzea ohitura errotua da gizarteetan. Azken urteotan, gainera, nabarmen egin du gora etxeetan bizi diren animalien kopuruak.

La convivencia con animales en el ámbito doméstico es una arraigada costumbre en las sociedades humanas. En los últimos años, además, podemos percibir un incremento significativo en el número de animales conviviendo en los hogares.

Animalien portaerari buruzko ezagutza zientifiko handiagoa eta haien ongizateari eta babesari buruzko sentsibilitate sozial gero eta handiagoa oinarri hartuta, lege-garapen nabarmena gertatu da arau-maila guztietan.

A partir del mayor conocimiento científico sobre el comportamiento de los animales y la creciente sensibilidad social en torno a su bienestar y protección, se ha producido un notable desarrollo legislativo en todos los niveles normativos.

Horri guztiari gehitu behar zaio, gure inguruneko garapen sozial eta kulturalaren maila handiagoari esker, aldaketa-prozesu bat gertatzen ari dela animaliekiko errespetua kontuan hartzean eta guztiontzako babes- eta ongizate-maila handiagoaren aldeko sentsibilizazioan.

A todo ello ha de añadirse que, gracias al mayor grado de desarrollo social y cultural de nuestro entorno, estamos asistiendo a un proceso de cambio en la consideración del respeto hacia los animales y en la sensibilización a favor de un mayor grado de protección y bienestar para todos ellos.

Nazioartean, hainbat dokumentu eta erreferentzia daude animaliak babestu eta defendatzearen arloan: Washingtongo, Bernako eta Bonneko hitzarmenak, Espainiak berretsiak, bai eta gai honen inguruan dauden Europar Batasunaren erregelamendu eta direktibak ere, zeinek animaliak zaindu eta babesteko araudi bat garatzen lagundu baitute.

En el ámbito internacional, son numerosos los documentos y referencias en materia de protección y defensa de los animales: los convenios de Washington, Berna y Bonn, ratificados por España, así como los reglamentos y directivas comunitarias existentes en esta materia, que han contribuido al desarrollo de una normativa de salvaguarda y protección de los animales.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 13. artikuluan animalien ongizateari buruz zegoen kezka, Lisboako Tratatuarekin indartu zen, baserriko animaliak izaki sentikortzat hartuta. Horrela, uste du animaliak plazera eta mina sentitzeko gai direla eta, ezaugarri hori kontuan hartuta, ezin direla objektu huts gisa tratatu.

La preocupación por el bienestar animal, presente en el artículo 13 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, se reforzó con el Tratado de Lisboa con la consideración de los animales de granja como seres sensibles. Así, entiende que los animales son capaces de sentir placer y dolor y que, en atención a esta característica, no pueden ser tratados como meros objetos.

Animalien ongizateari buruzko Europar Batasunaren 2012-2015 Estrategiaren helburuetako batzuk dira nazioarteko esparruan bidezko baldintza batzuk ezartzea, kontsumitzaileei informazio argi eta zehatza ematea, legedia sinplifikatzea, abeltzaintza- eta albaitaritza-jarduerako prestakuntza hobetzea, eta estatu kideei Europar Batasunaren legedia betetzen laguntzea.

La Estrategia de la Unión Europea 2012-2015 sobre bienestar animal persigue, entre otros objetivos, establecer condiciones justas en el ámbito internacional, proporcionar información clara y precisa a los consumidores, simplificar la legislación, mejorar la formación en la actividad ganadera y veterinaria, y ayudar a los Estados miembros a cumplir la legislación de la Unión Europea.

Bestalde, Lagun egiteko Animaliak Babesteko Europako Hitzarmenak lege-eskakizun berriak ekarri ditu, hala nola arrazoi estetikoengatik animaliak mutilatzeko debekua eta animalien ongizaterako eta edukitzeko oinarrizko printzipio batzuk ezartzea.

Por su parte, el Convenio Europeo sobre Protección de Animales de Compañía ha supuesto nuevas exigencias legales, como la prohibición de mutilación de animales por razones estéticas y el establecimiento de unos principios básicos para el bienestar de los animales y su tenencia.

Zigor-zuzenbidearen esparruan, Zigor Kodearen ondoz ondoko erreformek animalien ongizatea, osotasuna eta bizitza babestu beharreko ondasun juridiko gisa aitortzea ere ekarri dute berekin, gizartearen ustez, beren larritasunagatik eta krudeltasunagatik gaitzespen penala merezi duten jokabideei aurre egiteko.

En el ámbito del derecho penal, las sucesivas reformas del Código Penal han conllevado también un progresivo reconocimiento del bienestar, la integridad y la vida de los animales como bienes jurídicos a proteger, frente a las conductas que la sociedad considera, por su gravedad y crueldad, merecedoras de reproche penal.

Halaber, Kode Zibilaren, Hipoteka Legearen eta Prozedura Zibilaren Legearen aldarazpenak printzipio bat ezartzen dute: animalien izaera eta gauzen edo ondasunen izaera elementu desberdinak dira, eta sentiberatasuna duten izaki bizidunak direla aitortzen dute, halako moldez non animalien ongizatearen eta babesaren arabera egikaritu behar baitira haien gaineko eskubideak eta ahalmenak.

Asimismo, la modificación del Código Civil, de la Ley Hipotecaria y de la Ley de Enjuiciamiento Civil establecen el principio de que la naturaleza de los animales y la naturaleza de las cosas o bienes son elementos distintos y reconocen que son seres vivos dotados de sensibilidad, de modo que los derechos y competencias sobre ellos deben ejercerse de acuerdo con el bienestar y la protección de los animales.

Administrazio-arloan, bai autonomia-erkidegoetako agintariek, bai udalekoek, animaliak babesteko arauak erreformatu dituzte, animalien babes-maila handitzeko.

En el ámbito administrativo, tanto las autoridades autonómicas como las municipales han procedido a reformar sus respectivas normas de protección animal, en el mismo sentido de aumentar los niveles de protección de los animales.

Euskadin, Animaliak Babesteari buruzko urriaren 29ko 6/1993 Legea aitzindaria izan zen arlo honetan, helburutzat hartu baitzituen «animalien defentsa eta babesa jasotzea, bermatzea eta sustatzea», bai eta «sentsibilitatea areagotzea ere, gizarte modernoaren berezko jarrera humanitarioagoetan oinarritutako hezkuntzaren bidez».

En Euskadi, la Ley 6/1993, de 29 de octubre, de Protección de los Animales, fue pionera en esta materia, al asumir como objetivos el «recoger, garantizar y promover su defensa y protección», así como «aumentar sensibilidad mediante una educación en comportamientos más humanitarios y propios de una sociedad moderna».

Lege horrek irismen zabala eman zion babes horri, bai babestutako animalien tipologiagatik, bai haiei dagokienez jaso zuen betebeharren eta zigorren araubideagatik, besteak beste, abandonatzeari eta identifikatzeari dagokionez, eta bere garaian aitzindariak izan ziren xedapenekin, hala nola tratu txarren zantzuen aurrean animaliak kautelaz erretiratzea, zehapen-ebazpenean animaliak eskuratzeko desgaikuntza, edo adingabeen aurrean egindako tratu txarrak irizpide larrigarritzat hartzea.

Esta ley aportó un amplio alcance a dicha protección, tanto por la tipología de animales protegidos, como por el régimen de obligaciones y sanciones que recogió con respecto a ellos, en cuestiones como el abandono y la identificación, y con disposiciones pioneras en su momento, como la retirada cautelar de los animales ante indicios de maltrato, la inhabilitación para la adquisición de animales en la resolución sancionadora, o la consideración del maltrato ejercido en presencia de menores como criterio agravante de la sanción.

Hala ere, bilakaera zientifiko eta soziala, gure inguruneko ordenamendu juridikoen garapena eta lege honen aplikazio praktikoaren esperientziaren ondoriozko ikaskuntza saihestezina ikusita, ia 30 urtez, beharrezkoa eta premiazkoa da, argi eta garbi, legearen erreforma bati ekitea, Euskal Autonomia Erkidegoa gai honen abangoardian jar dezan.

No obstante, a la vista de la evolución científica y social, del desarrollo de los ordenamientos jurídicos de nuestro entorno y del inevitable aprendizaje derivado de la experiencia de aplicación práctica de esta ley, durante sus casi 30 años de vida, resulta a todas luces necesario y urgente abordar una reforma de la misma, que sitúe a la Comunidad Autónoma del País Vasco en la vanguardia de esta materia.

Aurrekoarekin bat etorriz, lege honen helburua da, halaber, gure gizartean lehendik dagoen sentsibilitate hori areagotzea, gizarte modernoaren berezko jokabide humanitarioagoak hartzea sustatuko duen hezkuntzarako oinarriak ezarriz. Udalek onartu dituzten ordenantzek aldaketa garrantzitsuak ekarri dituzte, eta gizarteak normaltasunez hartu ditu.

En consonancia con lo anterior la presente ley persigue también aumentar esa sensibilidad ya existente en nuestra sociedad, mediante el establecimiento de las bases para una educación que promueva la adopción de comportamientos más humanitarios y propios de una sociedad moderna. Las ordenanzas que se han ido aprobado por los diferentes ayuntamientos han supuesto cambios de calado que la sociedad ha incorporado con normalidad.

Lege honen helburua etxeko animalia guztiei buruzkoa da. Etxeko animaliak babesteko arau nagusia da, eta arau osagarri gisa balio du ekoizpeneko eta errentako animaliei dagokienez, bai eta araudi espezifikoak babesten ez dituen beste espezie batzuei dagokienez ere.

El objetivo de esta ley se centra en el conjunto de los animales domésticos, siendo la norma principal de protección para los animales de compañía y sirviendo de norma complementaria en lo que respecta a los animales de producción y renta, así como en otras especies que no están amparadas por normativa específica.

Legearen I. tituluak animalien elikadurari, higieneari, tratuari, garraioari eta merkataritzari buruzko xedapen orokorrak ezartzen ditu. Arreta berezia jarri da legearen azken helburua izan dadin animalien babes- eta ongizate-maila egokiak lortzea, izaki sentikor diren aldetik.

El título I de la ley establece unas disposiciones de carácter general en materia de alimentación, higiene, trato, transporte y comercio de animales. Se ha puesto especial énfasis en que la finalidad última de la ley sea alcanzar unos niveles de protección y de bienestar de los animales adecuados a su condición de seres sensibles.

Horretarako, gehiago zehaztu dira lege honen xede izango diren animalien definizioak, animalien titularren edo arduradunen betebeharrak eta debekatutako jokabideak, egitez zein ez-egitez. Hala ere, legearen eremutik kanpo geratzen da basa-fauna bere ingurune naturalean babestea eta kontserbatzea, bai eta ehiza- eta arrain-jarduerak arautzea ere; izan ere, jarduera horiek konplexuak eta zabalak direnez, berariazko legeria behar dute, bai eta berariazko araudiak dituzten beste animalia batzuk ere.

Para ello se han precisado más las definiciones de los animales que van a ser objeto de esta ley, las obligaciones de las personas titulares o responsables de aquellos y las conductas prohibidas, tanto por acción como por omisión. No obstante, se mantiene la exclusión del ámbito de la ley de la protección y conservación de la fauna silvestre en su medio natural y la regulación de las actividades cinegéticas y piscícolas, cuya complejidad y amplitud exige que sean objeto de una legislación específica, así como la de otros animales con reglamentaciones específicas.

II. titulua sei kapitulutan banatu da, edukia hobeto egituratzen laguntzeko.

El título II se ha dividido en seis capítulos que ayudan a estructurar mejor su contenido.

Lehenengo kapituluak zenbait arau orokor ezartzen ditu, osasun publikoari, lege honek ukitutako animaliak edukitzeari eta identifikatzeari eta animalien eta pertsonen arteko bizikidetza erraztuko duten alderdiak arautzeari buruzkoak.

El capítulo primero establece una serie de normas generales relativas a la salud pública, a la tenencia e identificación de los animales afectados por la presente ley, y la regulación de aspectos que facilitarán la convivencia entre animales y personas.

Bigarren kapituluan, berriz, titularrek galdutako edo abandonatutako animaliak babesteko neurriak sartzen dira; horrek eskatzen du, jokabide hori zorrotz zigortzeaz gain, animalia horiek biltzeko zentroak zehatzago arautzea. Gerta daitezkeen osasun-arazoak saihesteaz gain, arreta animalien beren babesean eta ongizatean jartzea da kontua; hala, establezimendu horiek bete behar dituzten baldintzak, animaliak atxikitzeko epeak edo animaliak hiltzeko debekua ezartzen dira, animaliak sartu zirenetik igarotako denbora gorabehera.

En el capítulo segundo, se introducen medidas para la protección de animales extraviados o abandonados por sus titulares, lo que exige que, además de castigarse severamente esta conducta, se regulen con mayor precisión los centros de recogida de estos animales. Se trata no sólo de evitar los problemas sanitarios que pudieran ocasionar, sino de poner el foco en la protección y el bienestar de los propios animales; así, se establecen los requisitos que deben cumplir dichos establecimientos, los plazos de retención de los animales o la prohibición de los sacrificios independientemente del tiempo transcurrido desde su entrada en los mismos.

Era berean, hirugarren kapituluan beste zentro mota batzuen baldintza espezifikoak ezartzen dira, aldi baterako edo behin betiko bizitokietarako, eta animalien harrera-etxeei edo babeslekuei erregulazio bat ematen zaie, halako moldez non, lagun egiteko animalien hazkuntza-, salerosketa- edo trebakuntza-zentroetan bezala, guztiek bete behar dituzten gutxieneko betekizunak jasotzen baitira. Hurrengo bi kapituluak animaliekin egiten diren ikuskizunak edo lehiaketak arautzeari eta hiriko animalia-populazioak kudeatzeari buruzkoak dira. Horiek, ahal den neurrian, esku-hartzearen xede diren animalientzat edozein sufrimendu saihestuko dute. Azkenik, II. tituluari dagokionez, kapitulu bat sartu da euskal arraza autoktonoak babesteko.

Igualmente, en el capítulo tercero se establecen las condiciones específicas de otro tipo de centros, bien sean para el alojamiento temporal o definitivo, y se da una regulación a los hogares de acogida o los refugios de animales de forma que, al igual que en los centros de cría y comercio o adiestramiento de animales de compañía, queden recogidos los requisitos mínimos que deben cumplir todos ellos. Los siguientes dos capítulos están dedicados a la regulación de los espectáculos o certámenes con animales y a la gestión de las poblaciones urbanas de animales, que se realizarán evitando en la medida de lo posible cualquier sufrimiento para los animales objeto de intervención. Por último, en lo que respecta al título II, se introduce un capítulo destinado a la protección de las razas autóctonas vascas.

III. titulua animalien babes eta defentsarako elkarteei eta horiek Administrazioarekin dituzten harremanei buruzkoa da. Elkarte horien funtzioak aldatzen dira, eta Abereen Ongizate eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua sortzen da, arlo horretan eskumenak dituzten erakundeen arteko lankidetza sustatzeko.

El título III trata de las asociaciones de protección y defensa de los animales y sus relaciones con la Administración, con cambios en las funciones de dichas asociaciones y con la creación de un Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales, que tiene como fin promover la colaboración entre las instituciones con competencias en la materia.

IV. tituluak erroldatu, ikuskatu eta zaintzeko neurriak ezartzen ditu, eta Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra jasotzen du legean, erregistratu beharreko animalien trazabilitatea sendotuz.

El título IV fija las medidas de censado, inspección y vigilancia, y recoge en la ley el Registro General de Identificación de Animales de Compañía, con un refuerzo de la trazabilidad de los animales objeto de registro.

V. tituluak, zehapen-araubideak, arau-hausteak eta horiei dagozkien zehapenak tipifikatzen ditu, zehapen-araubidea arautzen duenak, arau-hausteak eta dagozkien zehapenak tipifikatzen ditu, estatuan eta Europan indarrean dagoen legediaren arabera, eta, horri esker, gure autonomia-erkidegoa aurreratuenetako bat da animalien aurkako tratu txarren aurkako babesaren arloan.

El título V, que regula el régimen sancionador, tipifica las infracciones y sus correspondientes sanciones conforme a la legislación vigente en el ámbito nacional y europeo, lo que hace de nuestra comunidad autónoma una de las más avanzadas en materia de protección contra el maltrato animal.

ATARIKO TITULUA
TÍTULO PRELIMINAR
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

1.– Lege honen xedea da arauak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden etxeko animaliak, gatibu edo gizakiaren kontrolpean dauden basa-animaliak, bai eta hiriko basa-animaliak ere babesteko eta haien ongizatea, edukitza eta salerosketa bermatzeko, bertan erroldatuta edo erregistratu gabe egon zein ez, eta haien titularren edo arduradunen bizilekua edozein dela ere.

1.– La presente ley tiene por objeto establecer normas para la protección y bienestar, tenencia y comercio de los animales domésticos, silvestres en cautividad o bajo control humano y animales silvestres urbanos, que se encuentren en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con independencia de que estuviesen o no censados o registrados en ella y sea cual fuere el lugar de residencia de sus titulares o responsables.

2.– Lege honen azken helburua izan behar da animalien babes- eta ongizate-maila egokiak lortzea, izaki bizidun diren aldetik, sentiberatasun fisiko eta psikikoa eta behar etologikoak dituztenak. Horretarako, haienganako begirunea eta errespetua bultzatuko da.

2.– El fin último de la presente ley ha de ser el de lograr unos niveles de protección y de bienestar de los animales adecuados a su condición de seres vivos, dotados como están de sensibilidad física y psíquica y de necesidades etológicas, mediante el fomento de la consideración y el respeto hacia ellos.

3.– Helburu hori lortzeko, herri-administrazioek honako hauek sustatuko dituzte, bakoitzak bere eskumenen barruan:

3.– Para alcanzar esta finalidad, se promoverá por parte de las administraciones públicas, dentro de sus respectivas competencias:

a) Animaliak babestea, zaintzea, errespetatzea eta ondo tratatzea.

a) La protección, conservación, respeto y buen trato a los animales.

b) Abandonuaren eta animalienganako edozein tratu txar fisiko edo psikologikoren aurka borrokatzea, bai eta etxeko animalien adopzioa sustatzea ere.

b) La lucha contra el abandono y contra cualquier tipo de maltrato, físico o psicológico, hacia los animales, así como el fomento de la adopción de los animales de compañía.

c) Animaliak arduraz edukitzea, eta haiei zor zaien errespetua eta begirunea sustatzea.

c) La tenencia responsable de animales, así como el fomento del respeto y la consideración debidos a los mismos.

d) Lagun egiteko animaliak esterilizatzea eta modu arduratsuan haztea eta identifikatzea, superpopulazioa eta, azkenik, abandonua saihesteko funtsezko zutabe gisa.

d) La esterilización de los animales de compañía y su cría responsable y su identificación, como pilares fundamentales para evitar la superpoblación y, en último término, el abandono.

e) Erakundeen arteko lankidetza.

e) Colaboración institucional.

f) Animalien babesaren arloko dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak, bereziki lege hau betearazteko ardura duten administrazio-arloetan.

f) Actividades de divulgación y formación en materia de protección de animales, especialmente en las áreas administrativas encargadas de la ejecución de esta ley.

g) Animalien jabe edo titularrei animaliak edukitzeko heziketa ematearen bidezko prebentzioa, pertsonei edo beste animalia batzuei enbarazurik ez eragiteko, lagun egiteko animaliak heziz eta sozializatuz.

g) La prevención a través de la educación de las personas propietarias o titulares de los animales en la tenencia de éstos para evitar molestias a las personas u otros animales, a través de la educación y socialización de los animales de compañía.

h) Lege hau betetzeko ikuskapenak eta zaintza.

h) Las inspecciones y la vigilancia para el cumplimiento de la presente ley.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek aurreikusten dira:

A los efectos de esta ley, se contemplan las siguientes definiciones:

1.– Etxeko animaliak: belaunaldiz belaunaldi, gizakiarekiko eta gatibutasun-ingurunearekiko egokitzapen-prozesu bat izan duten espezieetako animaliak dira. Espezie horietako kideak jada ez daude basa-egoeran, eta gizakiaren mende daude bizirauteko. Lege honen ondorioetarako, etxeko animaliak zein ekoizpeneko edo errentako animaliak sartzen dira.

1.– Animales domésticos: aquellos pertenecientes a especies que han tenido un proceso de adaptación al ser humano, y al ambiente de cautiverio a lo largo de generaciones, cuyos congéneres ya no se encuentran en estado silvestre, y que dependen del ser humano para su subsistencia. A los efectos de esta ley comprenden tanto los animales de compañía como los animales de producción o renta.

2.– Ekoizpen- edo errenta-animaliak: ekoizpenerako, ugaltzeko, gizentzeko edo hiltzeko animaliak, larrugintzako edo ehiza-jardueretako animaliak barne, elikagaiak edo animalia-jatorriko produktuak ekoizteko mantendu, gizendu edo hazitakoak, edozein erabilera industrialetarako edo merkataritza- edo irabazi-helburuetarako.

2.– Animales de producción o renta: los animales de producción, reproducción, cebo o sacrificio, incluidos los animales de peletería o de actividades cinegéticas, mantenidos, cebados o criados para la producción de alimentos o productos de origen animal para cualquier uso industrial u otro fin comercial o lucrativo.

3.– Lagun egiteko animaliak: gizakiak, batez ere aisiarako eta lagun egiteko daukan edo eduki dezakeen animalia oro. Ez dira kontsumorako izango ez eta beren ekoizpenak baliatzeko ere. Lege honen eranskineko A zatian adierazitako txakur eta katu guztiak hartzen dituzte barne, bai eta hudoak ere, ematen zaien erabilera eta bizi diren lekua edozein izanda ere.

3.– Animales de compañía: todo animal que el ser humano tenga o pueda tener con fines primordiales de ocio y compañía y que no tenga por objeto su consumo o aprovechamiento de sus producciones. Comprenden todos los perros y gatos, así como los hurones, independientemente del uso que se les de y el lugar donde vivan, señalados en la parte A del anexo de esta ley.

4.– Lagun egiteko animalia laguntzaileak: beren gaitasun fisikoen, senaren eta jitearen arabera hautatuta, pertsonei jarduera arautu edo zeregin jakin batean laguntzeko trebatzen diren lagun egiteko animaliak, hala nola zaintza- eta atari-txakurrak, artzain-txakurrak, laguntza-txakurrak, ehiza-txakurrak edo -hudoak, boilur-bilatzaileak, erreskate-txakurrak eta segurtasun-indar eta -gorputzek erabiltzen dituzten txakurrak, bai eta zetreria-hegaztiak ere.

4.– Animales de compañía auxiliares: aquellos animales de compañía que, seleccionados por sus aptitudes físicas, de instinto y temperamentales, se adiestran para ayudar a las personas en una actividad reglada o cometido concreto, como los perros de guarda y custodia, perros pastores, perros de asistencia, perros o hurones de caza, perros buscadores de trufa, perros de rescate y aquellos perros utilizados por las fuerzas y cuerpos de seguridad, así como las aves de cetrería.

5.– Lagun egiteko animalia exotikoak: autoktonoa ez den espezieko animalia oro, baldin eta gizakiaren mende badago eta harekin bizi bada, eta aisiarako eta lagun egiteko edukitzea legez baimenduta badago. Lege honen ondorioetarako, eranskinaren B zatian sartutako animaliak hartuko dira halakotzat.

5.– Animales de compañía exóticos: todo animal de una especie no autóctona que dependa y conviva con el ser humano y cuya tenencia para el ocio y compañía esté permitida legalmente. A los efectos de esta ley, tendrán esta consideración los animales incluidos en la parte B del anexo.

6.– Basa-animaliak: modu naturalean bizi eta ugaltzen direnak, negualdian daudenak edo pasaeran daudenak barne, bertakoak edo aloktonoak diren eta ehiza-aprobetxamendua izan dezaketen kontuan hartu gabe.

6.– Animales silvestres: aquellos que viven y se reproducen de forma natural en estado silvestre, incluidos los que se encuentran en invernada o están de paso, con independencia de su carácter autóctono o alóctono y de la posibilidad de su aprovechamiento cinegético.

7.– Hiriko basa-animaliak: hirietako eta herrietako hiriguneetan lurralde geografikoa pertsonekin partekatuz bizi diren basa-animaliak.

7.– Animales silvestres urbanos: aquellos animales silvestres que viven compartiendo territorio geográfico con las personas en los núcleos urbanos de ciudades y pueblos.

8.– Gatibu dauden basa-animaliak: gatibutza-baldintzak, baina ez etxekotu eta lagun egiteko animalia gisa erabiltzeko ikaskuntzakoak, betearazten zaizkien basa-animaliak.

8.– Animales silvestres en cautividad: aquellos animales silvestres que son sometidos a condiciones de cautiverio pero no de aprendizaje encaminado a su domesticación para su uso como animal de compañía.

9.– Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: basa-faunakoak izanik eta lagun egiteko animalia gisa erabiliak izanik, haien oldarkortasuna gorabehera, pertsonei edo beste animalia batzuei heriotza edo lesioak eragiteko edo ondasunei kalteak eragiteko gaitasun handiagoa duten espezie edo arrazetako guztiak.

9.– Animales potencialmente peligrosos: todos los que, perteneciendo a la fauna silvestre y siendo utilizados como animales de compañía, aun con independencia de su agresividad, pertenecen a especies o razas que tengan mayor capacidad de causar la muerte o lesiones a las personas o a otros animales así como daños a los bienes.

Arriskutsuak izan daitezke, halaber, erregelamendu bidez zehazten diren lagun egiteko animaliak, eta, bereziki, haien izaera oldarkorragatik, tamainagatik edo masailezurraren potentziagatik, pertsonei edo beste animalia batzuei heriotza edo lesioak eragiteko eta ondasunei kalteak eragiteko gaitasuna duten arraza-tipologia baten barruan daudenak.

También tendrán la consideración de potencialmente peligrosos los animales de compañía que se determinen reglamentariamente y, en particular, los pertenecientes a la especie canina incluidos dentro de una tipología racial que, por su carácter agresivo, tamaño o potencia de mandíbula, tengan capacidad de causar la muerte o lesiones a las personas o a otros animales y daños a los bienes.

10.– Banaka identifikatutako animalia: agintari eskudunek aitortutako markatze-sistemaren bat duena, dagokion erregistroan alta emanda dagoena eta titularrak beraren nahitaezko identifikazio-dokumentazioa duena.

10.– Animal identificado individualmente: aquel que porta algún sistema de marcaje reconocido por las autoridades competentes, se encuentra dado de alta en el registro correspondiente y cuyo titular cuenta con la preceptiva documentación identificativa.

11.– Animalia galdua: identifikatuta edo identifikatu gabe egonik, norako edo kontrolik gabe mugitzen dena, betiere titularrak edo arduradunak lege honetan ezarritako epearen barruan galdu dela jakinarazi badu. Identifikatutako animalien kasuan, galeraren berri eman beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistroari.

11.– Animal perdido o extraviado: aquel que, estando identificado o sin identificar, vague sin destino ni control, siempre que la persona titular o responsable haya comunicado el extravío o la pérdida del mismo dentro del plazo establecido en esta ley. En el caso de animales identificados, deberá haberse comunicado la pérdida al Registro de Identificación de Animales de la Comunidad Autónoma Vasca.

12.– Animalia abandonatua: jatorria, titularra edo arduraduna identifikatuta egonda edo ez, bide publikoan dagoen animalia oro, inoren laguntzarik gabe eta animalia horren galera edo lapurreta salatu ez bada, edo esparru edo establezimendu batean bakarrik utzi bada edo titularrak edo hark baimendutako beste pertsona batek bilketa-zentrotik atera ez badu, lege honetan ezarritako epeetan.

12.– Animal abandonado: todo animal que, estando o no identificado su origen, titular o responsable, se encuentre en la vía pública no acompañado sin que se haya denunciado su pérdida o robo, o haya sido abandonado en un recinto o establecimiento o no haya sido sacado del centro de recogida por su titular u otra persona autorizada por éste, en los plazos establecidos en esta ley.

13.– Tratu txarrak: animalia baten babesean, zaintzan, albaitaritza-arretan edo elikatzean nahita izandako edozein jokabide, egitezkoa zein ez-egitezkoa, baldin eta jokabide horrek animaliari beharrezkoa ez den min, sufrimendu edo lesiorik eragiten badio eta haren osasuna kaltetzen badu, bai eta haren heriotza eragiten badu ere, legez babestua ez bada.

13.– Maltrato: cualquier conducta intencionada, tanto por acción como por omisión, en la custodia, cuidado, atención veterinaria o alimentación, que cause dolor innecesario, sufrimiento o lesión a un animal y perjudique su salud, o su muerte, cuando no esté legalmente amparada.

14.– Titularra: espezie bakoitzerako eratutako erregistro ofizialetan halakotzat agertzen dena. Erregistroan inskribatzeko aukerarik ez badago, titulartzat joko da inguruabar hori Zuzenbidean onartutako edozein metodoren bidez froga dezakeena. Adingabeak eta ezgaituak titular izan daitezke, Kode Zibilean gaitasunari buruz ezarritako erregela orokorrekin bat etorriz.

14.– Persona titular: la que figure como tal en los registros oficiales constituidos para las distintas especies. En el caso de que no exista posibilidad de inscripción en el Registro, se considerará titular a quien pueda demostrar esa circunstancia por cualquier método admitido en Derecho. Las personas menores e incapacitadas podrán ser titulares de acuerdo con las reglas generales sobre capacidad establecidas en el Código Civil.

15.– Animaliaren arduraduna edo animaliaren edukitzailea: nahitaez titularra edo jabea izan gabe, unean-unean edo modu iraunkorrean, animalia babesten, zaintzen edo jagoten ari den pertsona fisikoa edo juridikoa.

15.– Responsable del animal o poseedora del animal: aquella persona física o jurídica que, sin ser necesariamente titular o propietaria, se encuentre, de forma circunstancial o permanente, al cuidado, guarda o custodia del animal.

16.– Hiriko katu-kolonia: udalerriko eremu publiko jakin batean kokatuta dagoen eta askatasunean edo erdi-askatasunean bizi den katu-taldea.

16.– Colonia felina urbana: grupo de gatos que se asienta en una determinada zona pública del municipio y que viven en estado de libertad o semilibertad.

17.– Nukleo zoologikoa: animaliak hartzen, mantentzen, hazten edo salerosten dituen zentro, establezimendu edo instalazio oro, jarduera nagusia hori izan ala ez eta salerosteko helburua izan ala ez. Definizio honetatik kanpo geratzen dira harrera-etxeak eta albaitaritza-zentroak, bai kontsultak, bai ospitaleak edo klinikak ere.

17.– Núcleo zoológico: todo centro, establecimiento o instalación que aloje, mantenga, críe o comercie con animales, sea ésta su actividad principal o no, e independientemente de que tenga finalidad mercantil. Se excluyen de esta definición las casas de acogida y los centros veterinarios, tanto consultas como hospitales o clínicas.

18.– Bilketa-zentroa: bildutako, galdutako, abandonatutako edo titularrek beren borondatez entregatutako animaliak aldi baterako hartzeko establezimendua, titulartasun publikokoak edo baimendutako erakunde pribatuena izan, titularrak edo arduradunak jaso arte edo hirugarren bati adopzioan eman arte.

18.– Centro de recogida: establecimiento para el alojamiento temporal de los animales recogidos, perdidos, abandonados o entregados voluntariamente por sus titulares, sean de titularidad pública o de entidades privadas autorizadas, hasta que sean recogidos por su titular o responsable, u objeto de adopción a un tercero.

19.– Harrera-etxea: erregistratutako etxebizitza partikularra, bilketa-zentro baten mendekoa. Bertan, abandonatuta edo galduta dauden animaliak daude, behin-behinean zaintzeko, eta animaliari higiene- eta osasun-baldintza onak bermatzen zaizkio, titularrek jaso edo adoptatuak izan arte.

19.– Hogar de acogida: domicilio particular registrado y dependiente de un centro de recogida, donde se mantienen animales abandonados o perdidos para su custodia provisional, garantizando el cuidado, atención y mantenimiento del animal en buenas condiciones higiénico-sanitarias, hasta que sean recogidos por sus titulares o adoptados.

20.– Animalientzako aterpea: agintaritza eskudunak baimendutako establezimendua, haren izena edozein dela ere, bildutako, galdutako, konfiskatutako, abandonatutako, erreskatatutako edo titularrek beren borondatez entregatutako animalien etengabeko egonaldi eta mantentze-lanetan aritzen dena. Animalia horiek titularrek jaso edo adoptatuak izan arte egoten dira bertan, eta ezin dira inola ere ustiatu edo saldu.

20.– Refugio para animales: establecimiento autorizado por la autoridad competente, independientemente de cuál sea su denominación, dedicado a la estancia permanente y mantenimiento de animales recogidos, perdidos, decomisados, abandonados, rescatados o entregados voluntariamente por sus titulares, en el que permanecen hasta que sean recogidos por sus titulares o adoptados, sin que puedan ser en ningún caso explotados o vendidos.

21.– Sakrifizioa: animalia bati eragindako heriotza, animalia-osasunagatik, osasun publikoagatik, segurtasunagatik, ingurumenagatik edo ondare artistiko edo arkitektonikoaren babesarekin zerikusia duten arrazoiengatik, albaitariaren esku-hartze bidez eta ahalik eta sufrimendu txikiena eragiten duten metodo ez-odoltsu eta ez-mingarrien bidez.

21.– Sacrificio: muerte provocada a un animal, por razones de sanidad animal, de salud pública, de seguridad, medioambientales o relacionados con la protección del patrimonio artístico o arquitectónico, mediante intervención veterinaria y métodos incruentos e indoloros que impliquen el menor sufrimiento posible.

22.– Eutanasia: animalia bati eragindako heriotza, albaitariaren esku-hartzearen bidez, metodo ez-krudel eta ez-mingarrien bidez, pairamen fisiko baten edo portaera larriko nahasmendu jarraitu eta atzeraezin baten ondorioz alferreko sufrimendurik ez izateko.

22.– Eutanasia: la muerte provocada a un animal, mediante intervención veterinaria por métodos no crueles e indoloros, para evitarle un sufrimiento inútil como consecuencia de un padecimiento físico o un trastorno de comportamiento severo, continuado e irreversible.

23.– Animaliak babesteko eta defendatzeko elkartea: legez eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, helburu nagusitzat animaliak babestea eta defendatzea duena.

23.– Asociación de protección y defensa de los animales: entidad sin ánimo de lucro, legalmente constituida y que tenga por finalidad principal la protección y defensa de los animales.

24.– Animaliak aldi baterako hartzeko zentroa: agintaritza eskudunak gune zoologiko gisa baimendutako establezimendua, lagun egiteko animaliak aldi baterako hartzeko jarduera ekonomikorako.

24.– Centro de alojamiento temporal de animales: establecimiento autorizado como núcleo zoológico por la autoridad competente, y destinado a una actividad económica de alojamiento de animales de compañía con carácter temporal.

25.– Animaliak hazteko eta salerosteko establezimendua: agintaritza eskudunak gune zoologiko gisa baimendutako establezimendua, etxeko animaliak hazteko eta/edo salerosteko jarduera ekonomiko baterako.

25.– Establecimiento para la cría y comercio de animales: establecimiento autorizado como núcleo zoológico por la autoridad competente y destinado a una actividad económica de cría y/o comercio de animales de compañía.

26.– Trebakuntza-zentroak: agintaritza eskudunak nukleo zoologiko gisa baimendutako establezimendua, lagun egiteko animaliak trebatzeko edo hezteko jarduera ekonomiko baterako.

26.– Centros de adiestramiento: establecimiento autorizado como núcleo zoológico por la autoridad competente y destinado a una actividad económica de adiestramiento o educación de animales de compañía.

27.– Albaitaritzako profesional ofiziala: administrazio publiko baten zerbitzura dauden Albaitaritzan lizentziatutako edo graduatutako pertsonak, indarreko araudiaren arabera lege honetan aipatzen diren eginkizun jakin batzuk betetzeko ardura dutenak.

27.– Profesional veterinario oficial: las personas licenciadas o graduadas en Veterinaria al servicio de una administración pública que tengan encomendado por la normativa vigente el cumplimiento de determinadas funciones a las que hace referencia esta ley.

28.– Albaitaritzako profesional baimendu edo gaitua: Albaitaritzan lizentziatutako edo graduatutako pertsonak, erregelamendu bidez ezartzen diren eginkizunak betetzeko eskumena duen agintaritzak aitortuak.

28.– Profesional veterinario autorizado o habilitado: las personas licenciadas o graduadas en Veterinaria reconocidas por la autoridad competente para la ejecución de las funciones que reglamentariamente se establezcan.

29.– Hiri-izurritea: pertsonei edo beste animalia batzuei gaixotasunak transferitzen edo habitata eta herritarren ongizatea kaltetzen edo hondatzen parte hartzen duten espezie bereko animaliak, baldin eta haien existentzia denboran zehar jarraitua bada eta haien dentsitatea udalerri bakoitzean irizpide tekniko objektiboen arabera zehazten den tolerantzia-atalasearen gainetik badago. Kategoria honetan ezin izango dira sartu artikulu honetako 2. atalean definitutako lagun egiteko animaliak.

29.– Plaga urbana: aquellos animales de la misma especie implicados en la transferencia de enfermedades para las personas o para otros animales o en el daño o deterioro del hábitat y del bienestar ciudadano, cuando su existencia es continua en el tiempo y su densidad está por encima del umbral de tolerancia que se determine en cada municipio según criterios técnicos objetivos. A los efectos, no podrán entrar en esta categoría los animales de compañía definidos en el apartado 2 de este artículo.

3. artikulua.– Salbuespenak.

Artículo 3.– Exclusiones.

1.– Lege honen eremutik kanpo geratzen dira eta beren araudi propioaren arabera arautuko dira:

1.– Quedan fuera del ámbito de esta ley y se regirán por su normativa propia:

a) Ehiza.

a) La caza.

b) Arrantza.

b) La pesca.

c) Basafauna bere ingurune naturalean babestea eta kontserbatzea.

c) La protección y conservación de la fauna silvestre en su medio natural.

d) Zezen-ikuskizun arautuak.

d) Los espectáculos taurinos reglados.

e) Hiri-izurriteak eta haien tratamendua.

e) Las plagas urbanas y su tratamiento.

2.– Lege hau aplikatuko zaie bai ekoizpeneko edo errentako animaliei, bai esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako animaliei, aplikatzekoa den araudi sektorialean aurreikusita ez dagoen guztian, bai lege honen V. tituluan aurreikusitako arau-hauste eta zehapenei dagokienez.

2.– La presente ley será de aplicación tanto para los animales de producción o renta como para los animales para experimentación y otros fines científicos en lo no previsto en su normativa sectorial de aplicación, así como en lo que respecta a las infracciones y sanciones previstas en el título V de esta ley.

I. TITULUA
TÍTULO I
ANIMALIEN TITULAR ETA ARDURADUNEN BETEBEHARRAK
OBLIGACIONES DE LAS PERSONAS TITULARES Y RESPONSABLES DE LOS ANIMALES

4. artikulua.– Animalien titular edo arduradunen betebeharrak.

Artículo 4.– Obligaciones de las personas titulares o responsables de los animales.

1.– Animalia baten titularra edo arduraduna izango da animalia horren babesaren, ongizatearen eta segurtasunaren eta sortzen dituen kalteen erantzulea, Kode Zibilaren 1905. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta lege hau, lege hau garatzeko xedapenak eta, hala badagokio, kasuan kasuko udal-ordenantzak ez betetzearen erantzulea ere.

1.– La persona titular o responsable de un animal será responsable de su protección, bienestar y seguridad, así como de los daños que cause, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 1905 del Código Civil, y de los incumplimientos de la presente ley, de sus disposiciones de desarrollo y, en su caso, de las respectivas ordenanzas municipales.

2.– Animalien titularrek edo arduradunek betebehar hauek dituzte:

2.– Las personas titulares o responsables de los animales están obligadas a:

a) Animaliak izaki sentibera gisa eta espeziearen, arrazaren eta adinaren arabera tratatzea, haien behar fisiko eta etologikoak kontuan hartuta, eta heziketa, gainbegiratze eta kontrol egokiak emanez, haien osasunaren eta ongizatearen arduradun izanik; beraz, behar adina zainketa eman beharko dizkiete eta mugitzeko askatasuna bermatuko diete, eusteko sistema iraunkorrak saihestuz.

a) Tratar a los animales conforme a su condición de ser sensible y según su especie, raza y edad, atendiendo a sus necesidades físicas y etológicas y proporcionándoles la educación, supervisión y control adecuados, siendo responsable de su salud y bienestar, por lo que deberán prestarles los cuidados suficientes y les garantizarán la libertad de movimientos, evitándose los sistemas de sujeción permanentes.

Era berean, arrisku-egoeretatik edo mina, beldurra edo estresa eragin diezaieketenetatik babestuko dituzte, salbu eta lagun egiteko animalia laguntzaileak badira eta xede duten laguntza-funtzio zehatza betetzen ari badira.

Igualmente, les protegerán de las situaciones de peligro o que puedan causarles dolor, miedo o estrés, salvo que se trate de animales de compañía auxiliares durante el ejercicio de la concreta función auxiliar para la que están destinados.

b) Ura eta elikadura egokia ematea, higiene- eta osasun-baldintza onetan mantentzea eta beren beharrizan fisiologikoetara egokitutako ariketa eskaintzea, baita aterperako bizitoki egokia ere, eta beren espeziearen eta arrazaren ezaugarri etologikoak garatzeko moduko giroa.

b) Proporcionarle agua y una alimentación adecuada, mantenerlo en buenas condiciones higiénico-sanitarias y ofrecerles ejercicio adecuado a sus necesidades fisiológicas, así como alojamiento idóneo para su refugio, y un ambiente en el que pueda desarrollar las características etológicas propias de su especie y raza.

c) Albaitaritzako tratamendu prebentiboak, aringarriak edo sendagarriak ematea, nahitaezkoak izan zein osasun-egoera onari eusteko beharrezkoak izan. Banakako identifikazioa duten lagun egiteko animalien kasuan, aldian-aldian albaitari-azterketa bat egitea, animalia identifikatzeko agiri ofizialean behar bezala dokumentatuta gelditu beharko duena. Haurdun dauden animalien eta haien kumeen kasuan, haurdunaldiari, erditzeari eta jaio osteko zaintzei dagozkien artak ematea.

c) Procurarle los tratamientos veterinarios preventivos, paliativos o curativos, tanto aquellos que fueran obligatorios como los necesarios para mantener su buen estado sanitario. En el caso de los animales de compañía con identificación individual, facilitarles un reconocimiento veterinario de forma periódica, que deberá quedar debidamente documentado en el documento oficial de identificación del animal. En el caso de animales gestantes y sus crías, prestarles las atenciones relativas al embarazo, parto y cuidados posnatales.

Lagun egiteko animalia izatera pasatu diren ekoizpeneko edo errentako animalien kasuan, beren araudi sektorialean jasotako albaitaritza-tratamenduak aplikatuko zaizkie, animalia-gaixotasunen edo zoonosien gordailu bihur ez daitezen.

En el caso de animales de producción o renta que hayan pasado a ser animales de compañía, se les aplicarán los tratamientos veterinarios contemplados en su normativa sectorial para evitar que se conviertan en reservorios de enfermedades animales o zoonosis.

Bai sendagaien preskripzioa, bai albaitaritzako tratamenduak, bai analgesia luzea edo anestesia eskatzen duen edozein ebakuntza Albaitaritzan graduatutako edo lizentziatutako pertsona batek egin beharko ditu.

Tanto la prescripción de medicamentos, como los tratamientos veterinarios, o la realización de cualquier intervención que requiera de analgesia prolongada o anestesia deberán realizarse por una persona graduada o licenciada en Veterinaria.

d) Lagun egiteko animalien kontrolik gabeko ugalketa saihesteko beharrezko neurriak hartzea. Horri dagokionez, antzutzea nahitaezkoa izango da titularrek edo arduradunek txakurrak eta katuak (kostu bidez edo doan) transmititzeko. Halaber, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren titularrek, arraza horiek hazteko eta gurutzatzeko baimendutako gune zoologikoak izan ezik, albaitaritza-zerbitzu ofizial edo gaitu batek antzutu beharko ditu, kirurgia bidez, 12 hilabete bete baino lehen.

d) Adoptar las medidas necesarias para evitar la reproducción incontrolada de los animales de compañía. A este respecto, la esterilización será obligatoria en la transmisión (onerosa o gratuita) de perros y gatos por parte de los titulares o responsables. Asimismo, las personas titulares de perros potencialmente peligrosos, con la excepción de los núcleos zoológicos autorizados para la cría y cruce de estas razas, deberán esterilizarlos, mediante cirugía, por un servicio veterinario oficial o habilitado, antes de los 12 meses de edad.

Transmisioa egin aurretik, izan kostu bidezkoa edo doakoa, nahitaezko antzutzerik ez zaie aplikatuko, desagertzeko arriskuan dauden lagun egiteko animalien arraza autoktonoei, galzorian egon ez arren arrisku-atalasetik hurbil dagoen ale-kopurua dutenei edo arrazen jarraipenerako arriskua adierazten duten beste parametro batzuk dituztenei.

Antes de la transmisión, ya sea onerosa o gratuita, no se aplicará la esterilización obligatoria a razas autóctonas de animales de compañía en peligro de extinción, a las que tengan un número de ejemplares próximo al umbral de riesgo de extinción u otros parámetros que indiquen un riesgo para la pervivencia de las razas.

Era berean, nahitaezko antzutzerik ez zaie aplikatuko lagun egiteko animalia laguntzaileei, euren ezaugarri genetikoak kontserbatu nahi direnean, baldin eta haien umatzea eta salerosketa puntuala bada eta animaliengatik jasotako konpentsazioaren zenbatekoa haien hazkuntzan, zaintzan, identifikazioan eta erregistroan jasandako gastuen antzekoa bada.

Tampoco se aplicará la esterilización obligatoria a los animales auxiliares de compañía cuando se trate de conservar sus características genéticas, siempre que su cría y trata sea puntual y el importe de la compensación recibida por los animales sea similar a los gastos soportados en su crianza, custodia, identificación y registro.

Aipatutako inguruabarrak dekretu bidez arautuko dira.

Dichas circunstancias se regularán por decreto.

e) Animaliak identifikatzeko agiri ofiziala identifikatzea eta erregistratzea, bai eta eguneratuta eta agintaritza eskudunaren eskura edukitzea ere, lege honetan edo araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera. Dagokion erregistroari hamar eguneko epean jakinarazi beharko zaio titulartasun-aldaketa, araudi espezifikoak epe laburragoa duenean izan ezik.

e) Identificar y registrar a los animales, así como mantener actualizado y a disposición de la autoridad competente, el documento oficial de identificación de los animales, de acuerdo con lo establecido en esta ley o lo dispuesto en las normativas específicas. La comunicación del cambio de titularidad al registro correspondiente deberá realizarse en un plazo máximo de diez días, salvo que la normativa específica disponga de un plazo menor.

f) Animaliak beti kontrolpean edukitzea, arreta eta zaintza egokia emanez. Lagun egiteko animaliak ezin izango dira espazio publikoetan egon edo ibili, haien zaintzaz eta portaeraz arduratzen den pertsona batek aurrez aurre ikuskatu ezean.

f) Mantener a los animales siempre controlados, prestándoles adecuada atención y cuidado. Los animales de compañía no podrán estar o deambular por espacios públicos sin la supervisión presencial por parte de una persona responsable de su cuidado y comportamiento.

Txakurren kasuan, hiriko bide eta espazio publikoetan, bai eta higiezin kolektiboen zati komunetan ere, animaliaren ezaugarrietara egokitutako uhalez lotuta egongo dira, gehienez ere bi metroko luzerarekin.

En el caso de los animales de la especie canina, en las vías y espacios públicos urbanos, así como en las partes comunes de los inmuebles colectivos, se mantendrán sujetos por una correa adecuada a las características del animal y con una longitud máxima de dos metros.

Lagun egiteko animaliak atal honen aplikazio-eremutik kanpo egongo dira, baldin eta ezarritako mugek eragotzi egiten badute animalia horien izaeraren berezko funtzioak eta jarduerak egitea, eta horiek egiten diren bitartean. Nolanahi ere, animalia horien kontrola bilatuko da GPS lokalizazioko lepokoen bidez.

Los animales de compañía auxiliares estarán excluidos del ámbito de aplicación del presente apartado, siempre que las limitaciones establecidas impidan la realización de las funciones y actividades propias de la condición de tales animales y durante el tiempo que se lleven a cabo las mismas. En cualquier caso, se procurará el control de estos animales a través de collares de localización GPS.

g) Agintaritza eskudunak eskatutako datuak edo informazioa ematea.

g) Suministrar datos o facilitar la información requerida por la autoridad competente.

h) Animalien erasoen kasuan, animalien titularrak edo arduradunak agintaritza eskudunarekin lankidetzan arituko dira, eta indarrean dagoen araudian eraso baten aurreko prozedurari dagokionez ezarritakoa beteko dute.

h) En el caso de agresiones por parte de animales, las personas titulares o responsables de los animales colaborarán con la autoridad competente y cumplirán con lo establecido en la normativa vigente en lo relativo al procedimiento ante una agresión.

i) Behar diren neurriak hartzea, animalien edukitzak edo zirkulazioak pertsonei, animaliei edo gauzei kalterik, beldurrik sor ez diezaieten, edo eragozpen edo arriskurik, mehatxu edo kalterik eragin ez diezaieten; horretarako, animaliei soziabilitate- eta hezkuntza-probak egingo zaizkie, eta arazo horiek konpontzeko beharrezko tratamenduak egingo zaizkie.

i) Adoptar las medidas necesarias para evitar que la posesión, tenencia o circulación de los animales pueda causar perjuicios, infundir temor, ocasionar molestias o suponer peligro, amenaza o daños a las personas, animales o cosas, sometiendo a los animales a pruebas de sociabilidad y educación, y realizando los tratamientos necesarios para solucionar estos problemas.

j) Animaliek espaloietan, pasealekuetan, hondartzetan, lorategietan eta, oro har, erabilera komuneko espazio publiko eta pribatuetan uzten dituzten gorozkiak berehala kendu eta garbitzea.

j) Proceder a la retirada y limpieza inmediata de las deyecciones que los animales depositen en aceras, paseos, playas, jardines y en general en espacios públicos y privados de uso común.

k) Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistroari jakinaraztea animaliak galdu direla, gehienez ere 72 orduko epean, eta hil egin direla, gehienez ere 10 eguneko epean.

k) Comunicar al Registro de Identificación de Animales de Compañía el extravío, en un plazo máximo de 72 horas, y la muerte, en un plazo máximo de 10 días de los animales.

l) Beren titulartasuneko animalientzat bizi osorako zainketak bermatzea. Titularrak ezin badio arreta eman edozein arrazoirengatik, arduradun bat aseguratuko da, edo animaliaren titulartasunaren transferentzia egingo da.

l) Garantizar para los animales de su titularidad cuidados de por vida. Cuando el titular no pueda atenderle por cualquier causa, se asegurará un responsable, o realizará una transferencia de la titularidad del animal.

m) Erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea txakurrak edukitzeko, eta erregelamendu bidez zehazten diren espezieetarako.

m) Contratar un seguro de responsabilidad civil para la tenencia de perros, y para aquellas especies que se determine reglamentariamente.

3.– Debekatuta dago:

3.– Queda prohibido:

a) Animaliak hiltzea, salbu eta arriskua badago animalien osasunerako, osasun publikorako, segurtasunerako edo ingurumenerako, edo arrazoi historiko, kultural edo arkitektonikoengatik babestutakotzat katalogatutako ondasunak kontserbatzeko, aldez aurretik agintaritza eskudunak txostena eginda eta, betiere, alternatiba bideragarririk ez badago.

a) El sacrificio de animales, salvo por razones de riesgo para la sanidad animal, la salud pública, la seguridad o medioambientales, o para la conservación de bienes catalogados como protegidos por motivos históricos, culturales o arquitectónicos previo informe de la autoridad competente y siempre que no exista alternativa viable.

Nolanahi ere, debekatuta dago bide publikoan animaliak hiltzea, segurtasun-arrazoiengatik izan ezik. Basa-animaliak eta ihes egin duten edo abandonatuta dauden etxeko animalia galduak hiri barruko bideetatik erretiratzeko, animalia hiltzea eragiten ez duten eta ahal den neurrian haren ongizate fisiko eta psikologikoa bermatzen duten prozedurak erabili beharko dira lehentasunez.

En todo caso está prohibido sacrificar animales en la vía pública excepto por razones de seguridad. La retirada de animales silvestres en vías urbanas, así como de los animales domésticos extraviados, que se hayan escapado o se encuentren abandonados, se deberá realizar prioritariamente mediante procedimientos que no causen la muerte del animal y que garanticen en la medida de lo posible su bienestar físico y psicológico.

b) Animaliei tratu txarrak ematea edo nahita, eta egitez edo ez-egitez, behar ez diren sufrimenduak, kalteak edo larritasunak eragin diezazkiekeen edozein praktika egitea, baita haiek hiltzea ere. Jokabide horiek bereziki larriak izango dira zehapenaren ondorioetarako.

b) Maltratar a los animales o someterlos a cualquier práctica que de forma intencionada, y por acción u omisión, les pueda producir sufrimientos, daños o angustia innecesarios, así como su muerte. Estas conductas revestirán especial gravedad a efectos de su sanción.

Albaitaritzako profesionalak animalien ongizatearen eta osasunaren arloan eskumena duen administrazioari jakinaraziko dio, lanbidean ari dela, animalia bati tratu txarrak eman dizkiola antzematen duen edozein zantzu.

El personal profesional veterinario comunicará a la administración competente en materia de bienestar y sanidad animal cualquier indicio que detecte de maltrato a un animal en el ejercicio de su profesión.

Bereziki eta modu argigarrian, izaera tasaturik izan gabe, tratu txartzat hartuko dira, besteak beste, honako jokabide hauek:

En particular y de manera aclaratoria, sin que revista carácter tasado, se considerará maltrato, entre otras, las siguientes conductas:

– Animaliei edozein arma mota erabiliz tiro edo eraso egitea, bai eta material piroteknikoa jaurtitzea ere, eta, oro har, haien bizitza eta osotasuna nahita arriskuan jartzen duen edozein jokabide.

– Las conductas consistentes en disparar o agredir a los animales con cualquier clase de armas, así como disparar o lanzar material pirotécnico a los animales y, en general, cualquier conducta que ponga en riesgo su vida e integridad de forma intencionada.

– Zigor-lepokoak erabiltzea, hala nola, pintxo-lepokoak, itotzeko lepokoak, deskarga elektrikoetarako lepokoak eta horiek erabiltzeak mina, ondoeza fisikoa eta/edo psikologikoa eragiten duen beste edozein lepoko-mota, hala nola diren atal honetan adierazitakoak. Hala ere, lepoko elektrikoak erabili ahal izango dira trebatzaile profesional gaitu batek gainbegiratutako prestakuntzara mugatzen direnean eta albaitari batek baimentzen dituenean.

– La utilización de los collares de castigo, como son los collares de pinchos, los collares de estrangulamiento, collares de descargas eléctricas y cualquier otro tipo de collar que su uso provoque dolor, malestar físico y/o psicológico, como los detallados en este párrafo. No obstante, los collares eléctricos podrán ser utilizados cuando su uso se limite a la formación supervisada por un adiestrador profesional habilitado y sea autorizada por un veterinario.

Halaber, geolokalizatzeko eta mugimenduak mugatzeko lepoko elektrikoak erabili ahal izango dira ekoizpeneko edo errentako animalien kasuan, agintari eskudunaren baimen eta ikuskaritzapean.

Asimismo, podrán utilizarse collares eléctricos de geolocalización y delimitación de movimientos en animales de producción o renta, bajo permiso y supervisión de la autoridad competente.

– Ebakuntza kirurgikoak eta mutilazioak egitea, animalia baten itxura aldatzeko edo albaitaritza-medikuntzari dagokionez sendatzeaz besteko helburuak lortzeko; bereziki, isatsa eta belarriak moztea, ahots-korden sekzioa eta azazkalak eta hortzak erauztea. Salbuetsita egongo dira populazioak kontrolatzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren identifikazio-markak, albaitari profesional batek bere osasuna eta ongizatea bermatzeko behar terapeutikoa dagoenean egiten dituen ebakuntza kirurgikoak eta ugalketa eragozten dutenak.

– La práctica de intervenciones quirúrgicas y mutilaciones cuyo objeto sea modificar la apariencia de un animal o conseguir fines no curativos en relación con la medicina veterinaria, en particular el corte de la cola y las orejas, la sección de las cuerdas vocales y la extirpación de uñas y dientes. Estarán exceptuadas las marcas identificativas necesarias para el control y gestión de poblaciones, las intervenciones quirúrgicas efectuadas por un profesional veterinario en caso de necesidad terapéutica para garantizar su salud y bienestar, así como las que impiden la reproducción.

– Alkohola, drogak edo botikak ematea justifikazio terapeutikorik edo albaitaritza-agindurik gabe, nahitaezkoa denean, edo kalte fisiko edo psikikoak eragin diezazkiekeen edozein manipulazio artifizial egitea.

– El suministro de alcohol, drogas o fármacos sin justificación terapéutica ni prescripción veterinaria cuando sea preceptiva, o practicarles cualquier manipulación artificial que pueda causarles daños físicos o psíquicos.

– Naturaz kanpoko edo espeziearen ezaugarri etologiko eta fisiologikoekin bat ez datozen portaerak eta jarrerak ezartzea edo gauzatzea.

– La imposición o realización de comportamientos y actitudes ajenas e impropias de su condición, antinaturales o que no se correspondan con las características etológicas y fisiológicas de la especie de que se trate.

– Esfortzua edo estresa eskatzen duen jarduera bat, animaliaren ezaugarri etologikoei ez dagokiena, egiteko betebeharra, batez ere animalia gaixoak, nekatu gabeak, nekatuak edo haurdunaldian daudenak direnean edo sei hilabete baino gutxiago dutenean, eta, oro har, eskatzen zaien esfortzuak beren gaitasuna gainditzen duten lanak egitera behartzea.

– La obligación de llevar a cabo una actividad no vinculada a sus características etológicas que requiera esfuerzo o estrés a los mismos, en especial cuando se trate de animales enfermos, desnutridos, fatigados o en estado de gestación, o cuando tengan menos de seis meses y, en general, obligarles a desempeñar trabajos en los que el esfuerzo exigido supere su capacidad.

c) Animaliak abandonatzea edo haien bizitza arriskuan jar dezaketen egoeretan mantentzea. Apartatu hau aplikatzetik salbuetsita daude lagun egiteko animalia laguntzaileak, xede duten laguntza-funtzio zehatza betetzen ari direnean.

c) Abandonar o mantener a los animales en situaciones donde pueda peligrar su vida. Quedan exceptuados de la aplicación del presente apartado los animales de compañía auxiliares durante el ejercicio de la concreta función auxiliar para la que están destinados.

d) Animalien arteko borroka edo ekintza bortitzak eragitea, sustatzea edo antolatzea, edo horietan edozein modutan parte hartzea, bai eta horietan jokabide oldarkorrak sustatzea ere.

d) Inducir, promover u organizar peleas o actos violentos entre animales, o participar de cualquier manera en ellos, así como fomentar en ellos comportamientos agresivos.

e) Animaliak artifizialki manipulatzea, bai eta tindatzea ere, erakargarri bihurtzeko dibertimendu edo jostailu gisa, haien salerosketa edo ikuskizunerako edo adierazpen artistikorako euskarri gisa.

e) Manipular artificialmente a los animales, así como teñirlos con objeto de hacerlos atractivos como diversión o juguete, para su comercio o espectáculo o como soporte de expresión artística.

f) Animaliak martxan dauden ibilgailuei lotuta eramatea.

f) Llevar animales atados a vehículos en marcha.

g) Hiriko basabereak harrapatzea, salbu eta Administrazio publikoak animalien populazioak kontrolatzeko baimendutako jarduerak egiten ari badira. Inola ere ez da haiekin salerosketan aritzeko baimenik emango.

g) Capturar a los animales silvestres urbanos, salvo que se estén llevando a cabo actividades autorizadas por la Administración pública de control de poblaciones de animales. En ningún caso se permitirá comerciar con ellos.

h) Basa-animalia autoktonoak ez diren beste animalia batzuk aske uztea edo natura-ingurunean sartzea.

h) La puesta en libertad o introducción en el medio natural de ejemplares de cualquier animal distinto a los animales autóctonos silvestres.

i) Etxeko animalien gorpuak ezabatzea, identifikazioa egiaztatu gabe, identifikazioa nahitaezkoa denean, eta administrazio eskudunari ez jakinaraztea identifikatutako konpainiako animalia baten gorpua erretiratu dela. Identifikazioa nahitaezkoa den kasuetan, berau egiaztatu beharko da gorpua ezabatu aurretik eta agintari eskudunari jakinarazi beharko zaio horren aurkikuntza eta lege-haustea suposatuko luketen zeinuak edo frogak, halakorik balego. Animalia identifikatuta ez badago, administrazio eskuduna argazkia egin eta datuak biltzen saiatu beharko da, animaliaren titularra aurkitzeko.

i) La eliminación de cadáveres de animales domésticos sin comprobar su identificación, cuando ésta sea obligatoria, y la no comunicación a la administración competente de la retirada del cadáver de un animal de compañía identificado. En los casos en que la identificación sea obligatoria, deberá verificarse la misma antes de proceder a la eliminación del cadáver y comunicarse a la autoridad competente su descubrimiento y los signos o pruebas que, en su caso, supondrían una infracción. Si el animal no está identificado, la administración competente deberá realizar una fotografía y tratar de recabar datos para localizar al titular del animal.

j) Animalia hauek erregistratutako parke zoologikoetatik edo agintaritza eskudunak berariaz baimendutako gune zoologikoetatik kanpo edukitzea:

j) La tenencia de los siguientes animales fuera de los parques zoológicos registrados o núcleos zoológicos expresamente autorizados por la autoridad competente:

1.– Artropodoak, arrainak eta anfibioak: haien hozkak edo pozoiak pertsonen eta animalien osotasun fisikorako edo osasunerako arrisku larria izan dezaketen espezie guztiak.

1.– Artrópodos, peces y anfibios: todas las especies cuya mordedura o veneno pueda suponer un riesgo grave para la integridad física o la salud de las personas y animales.

2.– Narrastiak: espezie pozoitsu guztiak, krokodiloak eta kaimanak, eta helduaroan bi kilo edo gehiago dituzten espezie guztiak, keloniarren kasuan izan ezik.

2.– Reptiles: todas las especies venenosas, los cocodrilos y caimanes, y todas aquellas especies que en estado adulto alcancen o superen los dos kilos de peso, excepto en el caso de quelonios.

3.– Ugaztunak: primate guztiak, bai eta basa-espezieak ere.

3.– Mamíferos: todos los primates, así como las especies silvestres.

4.– Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako Katalogoan sartutako animaliak.

4.– Animales incluidos en el Catálogo español de especies exóticas invasoras.

k) Gatibutasunera egokitu ezin diren espezieetako banakoak edo taldeak haztea eta lagun egiteko animalia gisa edukitzea, salbu eta erregistratutako parke zoologikoetan edo agintaritza eskudunak berariaz baimendutako esparruetan.

k) La cría y la tenencia como animal de compañía de individuos o grupos pertenecientes a especies que no puedan adaptarse a la cautividad, excepto en parques zoológicos registrados o recintos expresamente autorizados por la autoridad competente.

l) Arriskutsuak izan daitezkeen txakur-arrazen arrazetako animaliak, arrazen tipologia edo arraza arteko gurutzaketak haztea eta gurutzatzea, behar bezala baimendutako gune zoologikoetan izan ezik. Animalia horiek edukitzeko, berariazko lizentzia administratiboa beharko da.

l) La cría y el cruce de animales de razas, tipología de razas o cruces interraciales de las razas caninas potencialmente peligrosas, excepto por núcleos zoológicos debidamente autorizados. La tenencia de estos animales requerirá de licencia administrativa específica.

m) Debekatuta dago edozein animalia 24 orduz jarraian bakarrik uztea; txakurren kasuan, epe hori ezin izango da elkarren segidako 12 ordutik gorakoa izan, artzaintza-txakurrak lanean ari direnean izan ezik eta elkarren segidako 48 orduko gehieneko epearekin.

m) Queda prohibido dejar solo a cualquier animal durante 24 horas consecutivas y, en el caso de la especie canina, este plazo no podrá ser superior a 12 horas consecutivas, salvo perros de pastoreo durante el tiempo que estén trabajando y con un plazo máximo de 48 horas consecutivas.

n) Lagun egiteko animaliak erabiltzea, bizirik nahiz hilik, beste animalia batzuk elikatzeko.

n) Utilizar animales de compañía, vivos o muertos, para alimentar a otros animales.

o) Abandonatutako txakurrak edo katuak edo kolonietakoak erabiltzea esperimentazio-prozeduretan.

o) Utilizar perros o gatos abandonados o de colonias en procedimientos de experimentación.

p) Animaliak erakargarri egiteko tindatzea, saltokirako edo ikuskizunerako edo adierazpen artistikorako euskarri gisa.

p) Teñir los animales para hacerlos atractivos como soporte para el establecimiento o para el espectáculo o la expresión artística.

4.– Ibilgailu baten gidariak etxeko animalia bat harrapatzen badu, dagokion polizia-atestatua alde batera utzi gabe, berehala jakinarazi beharko die agintari eskudunei, eta ez da inola ere zauritutako animaliarik abandonatuta utziko, arrazoi handiagorik ezean.

4.– Si la persona conductora de un vehículo atropella a un animal doméstico, sin perjuicio del correspondiente atestado policial, tendrá la obligación de comunicarlo de forma inmediata a las autoridades competentes, y en ningún caso se abandonará un animal herido, salvo causa de fuerza mayor.

5.– Animalien krudelkeria, tratu txar edo sufrimenduzko eszena simulatuak edozein komunikazio-euskarritan filmatzeko, argazkiak ateratzeko edo grabatzeko, aldez aurretik Administrazio autonomikoko organo eskudunari jakinarazi beharko zaio, itxuraz eragindako kaltea, nolanahi ere, itxurazkoa dela egiaztatzeko. Ekoizpenaren kreditu-tituluetan adierazi beharko da hori simulazio bat dela, eta baimena ere adierazi beharko da.

5.– La filmación, fotografiado o grabación en cualquier tipo soporte comunicativo de escenas simuladas de crueldad, maltrato o sufrimiento de animales requerirá de la comunicación previa al órgano competente de la Administración autonómica a efectos de la verificación de que el daño aparentemente causado es, en todo caso, simulado. Dicha simulación y la indicación de la autorización deberá hacerse constar en los títulos de crédito del producto.

5. artikulua.– Gatibu dauden hegazti harrapariak.

Artículo 5.– Aves de presa en cautividad.

1.– Hegazti harrapariak gatibu eduki ahal izateko, aplikatzekoa den gainerako araudia ere kontuan hartuta, administrazioaren baimena lortu beharko da aurretiaz. Erregelamendu bidez zehaztuko da zein izango diren baldintzak eta zer prozedurari jarraitu behar zaion.

1.– La tenencia de aves de presa en cautividad requerirá, sin perjuicio de la restante normativa de aplicación, obtener previamente autorización administrativa, con los requisitos y por el procedimiento que reglamentariamente se determinen.

2.– Horrez gain, gatibu dauden hegazti harraparien ale bakoitza banan-banan identifikatuko da, mikrotxip edo eraztun bidez, nahiz eta ezarri ahal izango den, betiere erregelamendu bidez, beste edozein identifikazio-sistema; eta dagokion erregistroan inskribatuta egon beharko du.

2.– Además, cada ejemplar de ave de presa en cautividad será identificado individualmente mediante microchip o anilla, sin perjuicio de cualquier otro sistema de identificación que pueda establecerse reglamentariamente, y figurará inscrito en el registro correspondiente.

3.– Lege honetan xedatutakoari jarraikiz baimendutako animaliak hazteko establezimenduetan bakarrik hazi ahal izango dira hegazti harrapariak gatibu.

3.– La cría en cautividad de aves de presa solo podrá llevarse a cabo en establecimientos de cría de animales autorizados conforme a lo dispuesto en la presente ley.

6. artikulua.– Animaliekin egindako salerosketa, dohaintza edo lagapena.

Artículo 6.– Comercio, donación o cesión de animales.

Baimendutako salerosketa-helburuekin animaliak hazteko eta salerosteko establezimenduen titularrek bakarrik egin ahal izango dute animalien salerosketa.

El comercio de animales solo podrá ser realizado por los titulares de establecimientos para la cría y comercio de animales con fines comerciales autorizados.

Debekatuta dago:

Queda prohibido:

a) Animaliak salerostea, ematea edo lagatzea, aldez aurretik identifikatu eta lagatzeilearen izenean erregistratu gabe.

a) El comercio, la donación o cesión de animales, sin haber procedido a su identificación y registro previos a nombre del cedente.

b) Adingabeei edo ezgaituei animaliak saltzea, ematea edo lagatzea gurasoen edo guraso-ahala edo zaintza duten pertsonen berariazko baimenik gabe.

b) La venta, donación o cesión de animales a personas menores o a personas incapacitadas sin el consentimiento expreso de sus progenitores o de las personas que ejerzan la patria potestad o custodia.

c) Partikularrek edo baimendutako hazkuntza-zentro ez diren establezimenduek lagun egiteko animaliak salerostea.

c) El comercio de animales de compañía por particulares o por establecimientos que no tengan la condición de centro de cría autorizado.

Atal hau ez zaie aplikatuko desagertzeko arriskuan dauden lagun egiteko animalien arraza autoktonoei, galzorian egon ez arren arrisku-atalasetik hurbil dagoen ale-kopurua dutenei edo arrazen jarraipenerako arriskua adierazten duten beste parametro batzuk dituztenei.

Este apartado no se aplicará a las razas autóctonas de animales de compañía en peligro de extinción, a las que sin estar en peligro de extinción tengan un número de ejemplares próximo al umbral de riesgo o tengan otros parámetros que indiquen un riesgo para el seguimiento de las razas.

Era berean, ez zaie aplikatuko lagun egiteko animalia laguntzaileei, euren ezaugarri genetikoak kontserbatu nahi direnean, baldin eta haien hazkuntza eta salerosketa puntuala bada eta animaliek jasotako konpentsazioaren zenbatekoa haien hazkuntzan, zaintzan, identifikazioan eta erregistroan jasandako gastuen antzekoa bada.

Asimismo, tampoco se aplicará a los animales de compañía auxiliares cuando se trate de conservar sus características genéticas, siempre que su crianza y compraventa sea puntual y el importe de la compensación recibida por los animales sea similar a los gastos soportados en su crianza, custodia, identificación y registro.

Salbuespen horiek foru-aldundiek garatuko dituzte erregelamendu bidez, eta foru-aldundiek berariazko erregistro bat sortuko dute hazle horientzat. Foru-aldundiak izango dira kasuan kasuko hazleen jarduerak baimendu, erregistratu, gainbegiratu eta, hala badagokio, zehatzeko agintaritza eskudunak. Erregelamendu bidezko garapenak, gutxienez, honako hauei buruzko xedapenak jasoko ditu: hazle gisa erregistratzeko betekizunei buruzkoak, jaiotzen kontroletik eta kumeen genealogiatik eratorritakoei buruzkoak, eta hazitako animalien salmenten fakturazioaren eta erabileraren kontrolari lotutakoak.

Estas excepciones se desarrollarán reglamentariamente por las diputaciones forales, las cuales crearán un registro específico para las personas criadoras. Las diputaciones forales serán las autoridades competentes para autorizar, registrar, supervisar y en su caso sancionar las actuaciones de los respectivos criadores. El desarrollo reglamentario contemplará obligatoriamente disposiciones relativas, como mínimo, a los requisitos para registrarse como persona criadora, a los derivados del control de nacimientos y genealogía de las crías, así como los ligados al control de la facturación y destino de las ventas de los animales criados.

d) Baimendutako merkatu eta azoketatik kanpo animaliak kalean salerostea.

d) El comercio ambulante de animales fuera de los mercados y ferias autorizados.

e) Animaliak laborategi edo klinikei salerostea edo ematea Administrazioaren kontrolik gabe edo indarrean dagoen araudi espezifikoan aurreikusitako bermeak bete gabe.

e) El comercio o donación de animales a laboratorios o clínicas sin control de la Administración o sin el cumplimiento de las garantías previstas en la normativa específica vigente.

f) Animaliak ematea, publizitate-erakargarri gisa, zozketa bidez, trukean edo sari edo ordain gisa.

f) La donación de animales como reclamo publicitario, sorteo, rifa, trueque, premio o recompensa.

g) Animalia biziak erakusleiho komertzialetan erakustea edo bide publikotik bistan dauden eremuetan erakustea.

g) La exhibición de animales vivos en escaparates comerciales o en zonas visibles desde la vía pública.

h) Animaliak salerosi eta edukitzea, gatibutzan haien behar etologikoak asetu ez badaitezke.

h) El comercio y la tenencia de los animales cuyas necesidades etológicas no puedan satisfacerse en cautividad.

7. artikulua.– Animalien garraioa.

Artículo 7.– Transporte de animales.

1.– Animaliak ibilgailu pribatuetan garraiatu behar direnean, leku nahikoa eta ezaugarri fisiologikoetarako egokia izan behar dute, animaliaren ongizatea eta ibilgailuan doazenen segurtasuna bermatzeko. Lekualdaketa egin aurretik, bidaiaren iraupena murrizteko eta bidaian animalien beharrei erantzuteko behar diren neurri guztiak hartuko dira.

1.– El transporte de animales en vehículos privados se efectuará en un espacio suficiente y adecuado a sus características fisiológicas, de forma que se garantice el bienestar del animal y la seguridad de los ocupantes del vehículo. Previamente a un traslado se tomarán todas las medidas necesarias para reducir la duración del viaje y atender a las necesidades de los animales durante el mismo.

2.– Animaliak garraiatuak izateko baldintza egokietan egongo dira, salbu eta helburua albaitari arreta eskaintzea bada.

2.– Los animales estarán en condiciones aptas para el transporte, excepto que el objeto sea prestarles atención veterinaria.

3.– Garraiobideak eta edukiontziak animaliei lesioak eta sufrimendua saihesteko eta haien segurtasuna bermatzeko moduan sortu, eraiki, mantendu eta erabiliko dira; animaliak aire zabaletik eta gorabehera meteorologiko handietatik babestuko dira. Halaber, enbalajeek bizirik dauden animaliak daudela ohartarazten duen oharra eramango dute.

3.– Los medios de transporte y los contenedores se concebirán, construirán, mantendrán y utilizarán de modo que eviten lesiones y sufrimiento a los animales y se garantice su seguridad; se protegerá a los animales de la intemperie y de las diferencias meteorológicas acusadas. Asimismo, los embalajes llevarán la advertencia de que hay animales vivos.

4.– Animaliei ura, elikagaia eta atsedenaldiak eskainiko zaizkie, behar adina tartetan eta beren espezieari eta tamainari egokitutako baldintza kuantitatiboetan eta kualitatiboetan.

4.– Se ofrecerá a los animales agua, alimento y periodos de descanso a intervalos suficientes y en condiciones cuantitativa y cualitativamente adecuadas a su especie y tamaño.

5.– Animalia batek aparkatutako ibilgailu batean aldi baterako egon behar badu, beharrezko neurriak hartuko dira, bertako giro-baldintzek animaliaren ongizatea berma dezaten. Agintaritzaren agenteak ibilgailuan sartu ahal izango dira barruan dagoen animalia askatzeko, edozein denbora daramala ere, baldin eta animaliarentzat arriskua dagoela uste badute.

5.– Si un animal debe permanecer de forma circunstancial en un vehículo estacionado, se adoptarán las medidas necesarias para que las condiciones ambientales del habitáculo garanticen el bienestar del animal. Los agentes de la autoridad podrán acceder al vehículo para liberar al animal albergado en su interior, independientemente del tiempo que lleve, siempre y cuando consideren que existe riesgo para el animal.

6.– Europar Batasunaren barruan lekualdatu behar diren txakurrak, katuak eta hudoak pasaporte arautua eraman beharko dute bidaia osoan eta ezingo dira bost animalia baino gehiago izan baimendutako titular edo arduradun bakoitzeko, merkataritza-asmorik gabeko joan-etorri jakin batean.

6.– Los perros, gatos y hurones que deban ser trasladados dentro de la Unión Europea deberán llevar pasaporte regulado durante todo el viaje y no podrán ser más de cinco animales por cada titular o responsable autorizado, en un determinado desplazamiento sin ánimo comercial.

Lagun egiteko animalien joan-etorri komertzialak saleroste-asmorik gabeko desplazamendu gisa edo nazioarteko adopzio gisa iruzur bidez estaltzea saihesteko, bost animalia baino gehiagorekin lekualdatzen den baimendutako pertsonak edo titularrak bidaia horren arrazoi zehatzari buruzko idatzizko frogak eman beharko dizkio jatorrizko udalari.

Para evitar la ocultación fraudulenta de desplazamientos comerciales de animales de compañía en forma de desplazamientos sin ánimo comercial o de adopción internacional, la persona o titular autorizado que se desplace con más de cinco animales deberá facilitar al ayuntamiento de origen pruebas escritas sobre el motivo concreto de dicho viaje.

II. TITULUA
TÍTULO II
ETXEKO ANIMALIAK ETA GATIBU DAUDEN BASA-ANIMALIAK
LOS ANIMALES DOMÉSTICOS Y SILVESTRES EN CAUTIVIDAD
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

8. artikulua.– Osasun publikoko arauak.

Artículo 8.– Normas de salud pública.

1.– Animalien ongizatean eta osasunean eskumena duten agintariek lege honetan aipatzen diren animalien txertaketa, nahitaezko tratamendua, barneratzea edo isolatzea, eta sakrifizioa ezarri ahal izango dute, behar bezala justifikatutako animalia-osasun edo osasun publikoko arrazoiengatik.

1.– Las autoridades competentes en bienestar y sanidad animal podrán imponer la vacunación, el tratamiento obligatorio, el internamiento o aislamiento, y el sacrificio de los animales a que hace referencia esta ley, por razones de sanidad animal o salud pública debidamente justificadas.

2.– Animalia horiei nahitaezko tratamenduak ematen dizkien albaitariak artxibo bat eramango du tratatutako animalia bakoitzaren fitxa klinikoarekin eta hautematen dituen gaixotasun transmitigarri eta zoonosikoen zaintza epidemiologikoan kolaboratuko du, abeltzaintzan eta osasunean eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek erregelamendu bidez zehazten duten moduan. Artxibo hori foru-organo eskudunaren eta tokiko eta osasuneko agintarien esku egongo da.

2.– El personal profesional veterinario que dispense a estos animales tratamientos obligatorios llevará un archivo con la ficha clínica de cada animal tratado y colaborará en la vigilancia epidemiológica de las enfermedades transmisibles y zoonósicas que detecte, en la forma que reglamentariamente se determine por los departamentos del Gobierno Vasco competentes en ganadería y sanidad. Dicho archivo estará a disposición del órgano foral competente y de las autoridades locales y sanitarias.

3.– Nahitaezko banakako identifikaziorik ez duten animalia guztien kasuan, albaitariak horren berri eman beharko dio agintaritza eskudunari.

3.– Para todos aquellos animales sujetos a identificación individual obligatoria que no dispongan de ella, el profesional veterinario estará obligado a informar de ello a la autoridad competente.

9. artikulua.– Animalien identifikazioa eta erregistroa.

Artículo 9.– Identificación y registro de animales.

1.– Txakurrak, hudoak, etxe-eremuko katuak eta erregelamendu bidez eskatutako beste espezie guztiak nahitaez identifikatu beharko dira, haien trazabilitatea bermatzeko. Edozein titulurengatik animalia horien titular direnek behar bezala identifikatuta eduki beharko dituzte, jaiotzen direnetik bi hilabeteko epean, eta, nolanahi ere, jaiotze-lekua utzi baino lehen, eta, betiere, titulartasuna eskualdatu aurretik.

1.– Serán objeto de identificación individual obligatoria los perros, hurones, gatos del ámbito doméstico y todas aquellas otras especies en las que se exija reglamentariamente, de forma que se garantice su trazabilidad. Las personas titulares de estos animales que lo sean por cualquier título deberán tenerlos correctamente identificados en el plazo de dos meses desde el nacimiento, y en todo caso antes de que abandone su lugar de nacimiento y siempre antes de cualquier transmisión de titularidad.

Lege hau onartu ondoren jaiotako hudoen eta katuen kasuan, erregelamendu bidez gabealdi bat ezarriko da nahitaez identifikatzeko.

En el caso de hurones y gatos ya nacidos a la aprobación de esta ley, reglamentariamente se establecerá un periodo de carencia para su identificación obligatoria.

2.– Era berean, gai horretan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera arriskutsuak izan daitezkeen animalia guztiak identifikatuko dira, baita erregelamendu bidez zehazten den beste edozein espezie edo animalia-mota ere.

2.– Asimismo, serán objeto de identificación todos los animales catalogados como potencialmente peligrosos conforme a lo previsto en la normativa vigente en la materia, sin perjuicio de cualquier otra especie o tipo de animal que se pudiera determinar reglamentariamente.

3.– Erregelamendu bidez behartuta dauden etxeko animalien identifikazioa espezie bakoitzerako indarrean dagoen araudi sektorialaren arabera egingo da.

3.– La identificación de los animales domésticos que estén obligados reglamentariamente se efectuará según la normativa sectorial vigente para cada especie.

4.– Animalia horien titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) edo haien espezieari dagokion erregistroan erregistratu beharko dituzte, indarrean dagoen araudi sektorialaren arabera, bi hilabeteko epean, jaiotzen direnetik hasita, eta hamar eguneko epean, animaliaren titulartasuna eskuratzen edo aldatzen denetik hasita.

4.– Las personas titulares de estos animales deberán registrarlos en el Registro General de Identificación de Animales de Compañía de la Comunidad Autónoma del País Vasco (REGIA), o en el registro correspondiente a su especie y según la normativa sectorial vigente, dentro del plazo de dos meses a partir de la fecha de nacimiento y de diez días desde cualquier adquisición o cambios de la titularidad del animal.

Era berean, agintaritza eskudunak eskatutako datuak edo informazioa ematera behartuta egongo dira.

Asimismo, estarán obligados a suministrar datos o facilitar la información requerida por la autoridad competente.

Euskal Autonomia Erkidegoan modu iraunkorrean edo hiru hilabete baino gehiagoz dauden animaliak, betiere titulartasuna eskualdatu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean erregistratu beharko dira.

Los animales que se hallen de manera permanente o por periodo superior a tres meses en la Comunidad Autónoma del País Vasco y, en todo caso, siempre antes de cualquier transmisión de la titularidad, deberán registrarse en el Registro General de Identificación de Animales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AIEOren barruan, lagun egiteko gainerako animalietatik bereizitako atal batean inskribatuko dira lagun egiteko animalia laguntzaileak, haien xede-jarduera aurretiaz akreditatuta.

Los animales de compañía auxiliares serán inscritos, dentro del propio REGIA, en una sección diferenciada del resto de los animales de compañía, previa acreditación de la actividad a la que van a ser destinados.

5.– Abeltzaintzaren eta osasunaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek erregelamendu bidez beste animalia batzuei ere aplikatu ahal izango diete artikulu honetan xedatutakoa, egoki iritziz gero.

5.– Los departamentos del Gobierno Vasco competentes en ganadería y sanidad podrán extender reglamentariamente la aplicación de lo dispuesto en este artículo a otros animales, si así se considerara conveniente.

6.– Administrazio eskudunek, beren eskumenen esparruan, tasak ezarri ahal izango dituzte betebehar horri lotutako animalien identifikazio-, erregistro- eta agiri-kostuak ordaintzeko.

6.– Las administraciones competentes podrán establecer, en el marco de sus competencias, tasas destinadas a sufragar los costes de identificación, registro y emisión de la documentación de los animales sujetos a esta obligación.

7.– Animalia identifikatu eta erregistratzeko unean, titularrak agiri bidez egiaztatu beharko du animalia horren nortasuna eta beraren jabea dela, gaitutako albaitaritza-zerbitzu ofizialean edo pribatuan. Zerbitzu horrek identifikazio-agiri ofiziala egingo du, indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala eguneratuta. Gainera, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren titularrek arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko udal-lizentzia dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, txakurraren jatorriaren dokumentazioarekin batera.

7.– En el momento de la identificación y registro del animal, la persona titular deberá acreditar documentalmente su identidad y la pertenencia de ese animal ante el servicio veterinario oficial, o privado habilitado, que expedirá el documento oficial de identificación debidamente actualizado según la normativa vigente. Además, las personas titulares de un perro catalogado como potencialmente peligroso deberán aportar justificante del documento acreditativo de que posee la licencia municipal para la tenencia de perros potencialmente peligrosos, junto con la documentación de origen del perro.

8.– Ezarritako identifikazio-sistemen arabera markatutako animaliak, ofizialki aitortutako ezein datu-basetan inskribatu ez badira ere, ez dira identifikatutzat joko, harik eta kasuan kasuko erregistroan inskribatu eta identifikazio-agiri ofiziala eskuratu arte.

8.– Los animales marcados con arreglo a los sistemas de identificación previstos, pero no inscritos en ninguna base de datos oficialmente reconocida, no se considerarán identificados en tanto no se efectúe la inscripción en el registro correspondiente y se les haya provisto de su documento oficial de identificación.

9.– Animaliak babesteko trazabilitatea errazteko, eta dagokion erregistroan inskribatu beharra alde batera utzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren beste autonomia-erkidego, Europar Batasuneko Estatu kide edo hirugarren herrialde batzuetatik datozen animaliek jatorrizko identifikazio-agiri ofizialari eutsiko diote. Narriaduragatik, galeragatik edo justifikatutako beste edozein arrazoirengatik ezinezkoa bada, agiri hori ordeztu ahal izango da, baldin eta jatorrizko identifikazio-kodea jasotzen bada. Animalia horiei guztiei alta eman beharko zaie erosketaren unean bertan, titularraren datuekin, eta Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean inskribatu beharko dira.

9.– Al objeto de facilitar la trazabilidad de los animales en aras de su protección y sin perjuicio de la obligatoriedad de inscripción en el registro correspondiente, los animales procedentes de otras comunidades autónomas, estados miembros de la Unión Europea o países terceros que vayan a residir en la Comunidad Autónoma del País Vasco mantendrán su documento oficial de identificación original. Cuando por razones de deterioro, pérdida o cualquier otra causa justificada no sea posible, dicho documento se podrá sustituir siempre que se recoja su código de identificación original. Todos esos animales deberán ser dados de alta en el mismo momento de su adquisición con los datos de la persona titular y ser inscritos en el Registro General de Identificación Animal.

10.– AIEOn banaka identifikatu beharreko espezieetako lagun egiteko animalien heriotzaren berri titularrak emango du, albaitaritzako profesional ofizial edo gaitu baten bidez, heriotza gertatu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Animaliaren titularrak heriotzaren arrazoia adieraziko du erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, salbu eta heriotza lege honetan aurreikusitako albaitaritza-esku-hartze baten ondorioz gertatu bada; kasu horretan, albaitariaren txostena egingo da. Halaber, gorpuaren kudeaketaren ziurtagiria erantsiko da.

10.– La comunicación de la muerte de un animal de compañía de especies para las que se requiere identificación individual en el REGIA se realizará por su titular a través de profesional veterinario oficial o habilitado, en el plazo de máximo de diez días hábiles desde que se produzca. La persona titular del animal indicará la causa de la muerte mediante una declaración responsable, salvo en el caso de que la muerte se haya producido por una intervención veterinaria contemplada en esta ley, en cuyo caso se emitirá el correspondiente informe veterinario. Asimismo, se adjuntará certificación de la gestión del cadáver.

11.– AIEOk erregistro eguneratu bat izango du, administrazioaren ebazpen edo epailearen sententzia irmo bidez zehapena jaso eta animaliak edukitzeko edo hartzeko edo ofizioz edo lanbidez erabiltzeko desgaituta dauden pertsonei buruzkoa. Erregistro horretan jasoko dira, halaber, gaitasungabetze horiek, agintari eskudunak kautelazko neurri gisa eman dituenean.

11.– El REGIA dispondrá de un registro actualizado de las personas que hayan sido sancionadas, en virtud de resolución administrativa o sentencia judicial firmes, con la inhabilitación para la tenencia o adquisición de animales o para su uso de oficio u profesión. En dicho registro se harán constar también estas inhabilitaciones cuando hayan sido dictadas como medida cautelar por la autoridad competente.

12.– AIEOk atal espezifiko bat izango du lagun egiteko animalia laguntzaileak erregistratzeko, animalia horiek egiaztatu ondoren. Lagun egiteko animalia laguntzaileak horien egiaztapena erregelamendu bidez zehaztuko da.

12.– El REGIA incorporará un apartado específico para el registro de los animales de compañía auxiliares previa acreditación de estos. La acreditación de estos animales de compañía auxiliares se determinará mediante desarrollo reglamentario.

10. artikulua.– Animaliak barneratzea edo isolatzea.

Artículo 10.– Internamiento o aislamiento de animales.

1.– Udalek eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoaren edo animalien osasunaren arloko agintari eskudunek animaliak barneratzeko eta/edo isolatzeko agindua eman beharko dute, baldin eta gaixotasun transmitigarri larrien sintomak diagnostikatu bazaizkie edo badituzte, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, bai gizakiarentzat, bai beste animalia batzuentzat, tratamendu sendagarria jasotzeko edo, azken kasuan, hiltzeko, behar izanez gero. Eragindako gastuak animaliaren titularrari egotziko zaizkio.

1.– Los ayuntamientos y las autoridades competentes en materia de salud pública o sanidad animal de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán ordenar el internamiento y/o aislamiento de los animales en caso de que se les hubiera diagnosticado o presentasen síntomas de enfermedades transmisibles graves, conforme se determinen reglamentariamente, tanto para el ser humano, como para otros animales, ya sea para someterlos a un tratamiento curativo o, en último caso, para sacrificarlos si fuera necesario. Los gastos ocasionados serán imputados a la persona titular del animal.

2.– Txakurrek pertsonei edo beste animalia batzuei hozka egiten badiete, indarrean dagoen araudiaren arabera araututako prozedura jarriko da abian. Gainerako espezieei dagokienez, agintari eskudunek agindu ahal izango dute pertsona bati eraso egin dioten animaliak barneratzea eta/edo isolatzea, behatzeko eta, hala badagokio, aurreko paragrafoan aurreikusitako neurriak hartzeko.

2.– En el caso de agresiones por mordedura a personas o a otros animales por parte de animales de la especie canina, se pondrán en marcha el procedimiento regulado según la normativa vigente. Para el resto de las especies, las autoridades competentes podrán ordenar el internamiento y/o aislamiento de aquellos animales que hubieren atacado a una persona, para su observación y adopción, en su caso, de las medidas previstas en el párrafo anterior.

11. artikulua.– Animaliak espazio publikoan.

Artículo 11.– Animales en el espacio público.

1.– Animaliak, oro har, sartu ahal izango dira espazio publikoetan, espresuki debekatuta egon ezean, beren jabeek uhal batekin lotuta eramaten badituzte, eta, betiere, ez badituzte oinezkoak edo beste animaliak arriskuan jartzen. Udalek zehaztu eta seinaleztatuko dituzte animaliak aske egon daitezkeen udalerriko espazio, lorategi eta hiri-parke publikoak, bai eta horretarako ordutegiak ere. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak ezin izango dira inola ere aske egon.

1.– Con carácter general, los animales podrán acceder a los espacios públicos, salvo prohibición expresa, cuando sean conducidos por sus poseedores sujetos con una correa y siempre que no constituyan un peligro para los transeúntes u otros animales. Los ayuntamientos especificarán y señalizarán aquellos espacios, jardines y parques públicos urbanos del municipio donde los animales puedan estar sueltos, así como los horarios para ello. En ningún caso podrán estar sueltos los animales potencialmente peligrosos.

2.– Udalek, ahal den neurrian, espazio publiko egoki eta seguruak prestatu beharko dituzte, lagun egiteko animaliak aske egon daitezen, osasun fisiko eta psikologikoko egoera onari eusteko behar den ariketa fisikoa egin ahal izan dezaten.

2.– Los ayuntamientos deberán, en la medida de lo posible, habilitar espacios públicos adecuados y seguros donde los animales de compañía puedan estar sueltos, a fin de que puedan realizar el ejercicio físico necesario para conservar un buen estado de salud físico y psicológico.

3.– Animalien titularrek eta jabeek beren animaliak kontrolatuta eduki beharko dituzte ingurune naturalean, pertsonei, fauna naturalari eta ganaduari eragindako kalteak eta eragozpenak saihestuz.

3.– Las personas titulares y poseedoras de animales deberán mantener controlados a sus animales en el medio natural, evitando los daños y molestias tanto a las personas, como a la fauna natural, así como al ganado.

Era berean, artaldeak eta animaliak bazkatzen diren gune naturaletatik edo abelbideetatik igarotzen direnean, lagun egiteko animaliak beren ezaugarrietarako egokia den uhal baten bidez lotuta egon beharko dira. Era berean, txakurrak ezin izango dira ganaduarengana edo hura zaintzen duten txakurrengana hurbildu.

Asimismo, cuando pasen por zonas naturales o cañadas donde pastan rebaños y animales, los animales de compañía deberán mantenerse atados mediante una correa adecuada a sus características. Asimismo, los perros no podrán acercarse al ganado ni a los perros que lo cuidan.

Lagun egiteko animalia laguntzaileak apartatu honen aplikazio-eremutik kanpo egongo dira, baldin eta ezarritako mugek eragotzi egiten badute animalia horien izaeraren berezko funtzioak eta jarduerak egitea, eta horiek gauzatzen diren bitartean.

Los animales de animales de compañía auxiliares estarán excluidos del ámbito de aplicación del presente apartado, siempre que las limitaciones establecidas impidan la realización de las funciones y actividades propias de la condición de tales animales y durante el tiempo en que se lleven a cabo las mismas.

4.– Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta toki-erakundeek pertsonen eta animalien arteko bizikidetza arduratsua sustatzeko ekimenak garatuko dituzte, eta, bereziki, animalien edukitza arduratsuaren arloan eta tratu txarren eta animaliak uztearen aurkako borrokan heztea sustatuko dute.

4.– El Gobierno Vasco, las diputaciones forales y las instituciones locales desarrollarán iniciativas tendentes a fomentar la convivencia responsable entre personas y animales, y de forma especial, fomentarán la educación en materia de tenencia responsable de los animales, y en la lucha contra el maltrato y el abandono animal.

12. artikulua.– Animaliak lokal eta garraiobide publikoetara sartzea.

Artículo 12.– Acceso de animales a locales y medios de transporte públicos.

1.– Euskadiko lurraldean kokatutako establezimenduek, hotel-establezimenduak eta ostalaritzako eta garraio publikoko lokalak barne, eta horri buruz indarrean dagoen osasun-araudian xedatutakoari kalterik egin gabe, lagun egiteko animaliak, oro har, lotuta eta kontrolatuta sartzeko aukera emango dute, elikagaiak fabrikatzeko, saltzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko eremuetan izan ezik.

1.– Los establecimientos, incluidos los establecimientos hoteleros y locales de hostelería y transportes públicos, ubicados en el territorio de Euskadi, sin perjuicio de lo dispuesto en la normativa sanitaria vigente al respecto, permitirán el acceso de animales de compañía con carácter general, atados y controlados, a excepción de las zonas de fabricación, venta, almacenamiento, transporte y manipulación de alimentos.

2.– Esparru edo establezimendu batean animaliarik onartzen ez bada, debeku hori berariaz adierazi beharko da, lokalaren kanpotik ikusteko moduko bereizgarri baten bidez.

2.– En caso de que en un recinto o establecimiento no se admitan animales, dicha prohibición deberá indicarse expresamente mediante un distintivo visible desde el exterior del local.

3.– Lagun egiteko animaliek, garraio eta establezimenduetara sartzean, higiene- eta osasun-baldintza egokiak bete beharko dituzte, eta establezimenduak edo garraiobideak berak eta sektoreko legeria espezifikoak zehazten dituzten segurtasun-neurriak bete beharko dituzte. Sartzeko baimenari edo debekuari buruzko azken erabakia establezimenduaren edo garraiobidearen titularrak hartuko du, eta argi eta garbi adierazita egon beharko du.

3.– Los animales de compañía cuando accedan a los transportes y establecimientos deberán reunir unas adecuadas condiciones higiénico-sanitarias y observar las medidas de seguridad que se determinen por el propio establecimiento o medio de transporte, así como la legislación sectorial específica. La decisión última sobre el permiso o prohibición de acceso corresponderá a la persona titular del establecimiento o medio de transporte, debiendo estar claramente señalada.

4.– Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragotziko Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 Legean edo hura ordezten duen arauan aurreikusitakoa. Lege honetan jasotako bide, garraio eta establezimendu publikoetan lagun egiteko animalien zirkulazioari eta sarbideari buruzko mugak ez zaizkie aplikatuko desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza-txakurren araudiaren arabera izaera hori aitortuta duten txakurrei. Era berean, muga horiek ez zaizkie aplikatuko genero-indarkeriako kasuetan terapia lagundu gisa erabiltzen diren txakurrei.

4.– Lo dispuesto en este artículo se entenderá sin perjuicio de lo previsto en la Ley 10/2007, de 29 de junio, sobre Perros de Asistencia para la Atención a Personas con Discapacidad, o norma que la sustituya. Las limitaciones sobre circulación y acceso de animales de compañía en las vías, transportes y establecimientos públicos, contenidas en esta ley no serán de aplicación a aquellos perros que, de conformidad con la normativa de perros de asistencia para personas con discapacidad, tengan reconocida dicha condición. Así mismo, dichas limitaciones no serán de aplicación para perros utilizados como terapia asistida en casos de violencia de género.

5.– Pertsonentzako eta animalientzako segurtasun-arrazoiengatik, behar bezala justifikatuta badaude, mugatu egin ahal izango da ikuskizunetara, azoketara eta masa-lehiaketa publikoetara edo jende asko joaten denekoetara sartzeko aukera, baita kirol arlokoetara ere.

5.– Por motivos de seguridad para las personas y para los animales, debidamente justificados, se podrá limitar el acceso de los mismos a los espectáculos, ferias y certámenes públicos de masas o gran concurrencia de personas, incluidos los deportivos.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ANIMALIAK ABANDONATZEA ETA JASOTZEA
ABANDONO Y RECOGIDA DE ANIMALES

13. artikulua.– Etxeko animaliak abandonatzea.

Artículo 13.– Abandono de animales domésticos.

1.– Abandonutzat joko da animalia bat galdu dela ez jakinaraztea, hura aurkitzeko edo berreskuratzeko behar diren neurriak ez hartzea, animalia albaitariaren zaintzarako edo artarako aldi baterako utzi denean edo, titularrik izan edo ez, haren oinarrizko beharrizanei jaramonik egiten ez zaienean. Era berean, animalia abandonatutzat joko da titularrari animalia jasotzeko betebeharra jakinarazten zaionetik 7 egun natural igaro eta gero jasotzen ez badu.

1.– Se considerará abandono no comunicar el extravío de un animal, no tomar las medidas para localizarlo o recuperarlo, no recogerlo cuando haya sido depositado temporalmente para su custodia o cuidado veterinario o cuando, existiendo titular o no, sean desatendidas sus necesidades básicas. De igual manera, el animal se considerará abandonado cuando hayan transcurrido 7 días naturales desde la notificación de la obligación de recogida del animal a la persona titular, y esta no se haya producido.

2.– Ez da abandonatutzat joko animaliaren titulartasunari borondatez uko egitea, hura bilketa-zentro batean entregatuz, baldin eta animaliaren zaintzaren kostua jasaten bada hura adoptatu edo harreran eman arte. Bilketa-zentroen kudeaketaz arduratzen diren administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, aukera izango dute abandonatutako animalien titularrei animaliak biltzeko eta bertan egoteko kostua jasanarazteko, animalia horiek beren instalazioetan dauden bitartean.

2.– No tendrá la consideración de abandono la renuncia voluntaria a la titularidad del animal mediante su entrega en un centro de recogida, siempre y cuando se sufrague el coste de su custodia hasta que se produzca su adopción o se entregue en acogida. Las administraciones responsables de la gestión de los centros de recogida tendrán, en el marco de sus respectivas competencias, la posibilidad de repercutir a las personas titulares de los animales abandonados el coste de su recogida y estancia durante todo el tiempo que permanezcan en sus instalaciones.

14. artikulua.– Etxeko animaliak bide publikoan biltzea.

Artículo 14.– Recogida de animales domésticos en vía pública.

1.– Udalei dagokie abandonatutako eta galdutako animaliak biltzea, bai eta zaintzea ere, titularrek berreskuratu arte edo hirugarrenei laga arte. Foru-aldundiei dagokie, beren lurralde-eremuetan, abandonatutako edo galdutako gainerako animaliak biltzea.

1.– Corresponderá a los ayuntamientos la recogida de los animales abandonados y extraviados, así como su custodia hasta que sean recuperados por sus titulares o cedidos a terceros. Corresponde a las diputaciones forales, en sus respectivos ámbitos territoriales, la recogida de los demás animales abandonados o extraviados.

2.– Horretarako, udalek langile eta instalazio egokiak izan beharko dituzte, edo zerbitzu horiek Administrazioarekin lankidetzan diharduten erakunde pribatuekin, animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteekin, udalaz gaindiko erakundeekin edo foru-aldundietako organo eskudunekin hitzartu beharko dituzte.

2.– A tal fin los ayuntamientos deberán disponer de personal e instalaciones adecuadas o concertar la prestación de dichos servicios con entidades privadas, asociaciones de protección y defensa de los animales colaboradoras de la Administración, con entidades supramunicipales o con los órganos competentes de las diputaciones forales.

3.– Prestakuntza egokia duten eta erregelamendu bidez ezartzen den gaitasun-ziurtagiria duten langileek harrapatu eta garraiatuko dituzte beti galdutako eta abandonatutako animaliak. Horretarako, beharrezkoa ez den sufrimendurik, minik edo larritasunik eragiten ez duten metodoak erabiliko dira. Animaliak harrapatu eta garraiatzeko erabiltzen den ibilgailuak espazio nahikoa izango du eta higiene- eta osasun-baldintza egokiak beteko ditu.

3.– La captura y transporte de los animales extraviados y abandonados deberá realizarse siempre por personal con la formación adecuada y con el certificado de competencia que reglamentariamente se establezca. A tal efecto se utilizarán métodos que no ocasionen sufrimiento, dolor o angustia innecesaria. El vehículo utilizado en la captura y transporte de los animales dispondrá de espacio suficiente y reunirá las condiciones higiénico-sanitarias adecuadas.

4.– Animaliaren edo pertsonen segurtasunak berak hala gomendatzen duen kasuetan, harrapaketa-metodoak erabili ahal izango dira, zorabiaraziz eta urrutitik immobilizatuz, lasaigarriak eta anestesikoak dituzten jaurtigaien bidez, sareen bidez, tranpen bidez edo animalia bizirik eta ahalik eta kalte txikienarekin harrapatzea ahalbidetzen duen beste edozein sistemaren bidez, betiere albaitariaren ikuskaritzapean.

4.– En aquellos casos en los que la propia seguridad del animal o de las personas así lo recomienden se podrán utilizar métodos de captura con aturdimiento e inmovilización a distancia mediante proyectiles con tranquilizantes y anestésicos, redes, trampas o cualquier otro sistema que permita capturar el animal vivo y con el menor daño posible, siempre bajo supervisión veterinaria.

5.– Bilketa-zentroen kudeaketaz arduratzen diren administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, bertan behera utzitako animalien titularrei animaliak jasotzearen eta bertan egotearen kostua jasanarazteko aukera ezarri beharko dute, beren instalazioetan dauden bitartean.

5.– Las administraciones responsables de la gestión de los centros de recogida deberán establecer, en el marco de sus respectivas competencias, la posibilidad de repercutir a las personas titulares de los animales abandonados el coste de su recogida y estancia durante todo el tiempo que permanezcan en sus instalaciones.

6.– Abandonu-kasuetan, animalia aurkitu den udalak dagokion zehapen-espedientea irekiko du, eta, amaitu ondoren, Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrari jakinaraziko dio.

6.– En los casos de abandono, el ayuntamiento donde se haya encontrado el animal abrirá el correspondiente expediente sancionador y, una vez terminado, lo comunicará al Registro General de Identificación Animal.

15. artikulua.– Atxikipen-epeak.

Artículo 15.– Plazos de retención.

1.– Animaliak identifikatzeko gailurik gabe biltzen badira, beren espezieari dagokion identifikazio-bitartekoa aplikatuko zaie bilketa-zentrora sartzen direnean, eta dagokion erregistro-liburuan inskribatuko da.

1.– En el caso de que se recojan animales sin dispositivo de identificación, se les aplicará, a la entrada del centro de recogida, el medio de identificación correspondiente a su especie y se inscribirá en el libro de registro que corresponda.

Identifikaziorik gabeko animalia bat atxikitzeko epea hamabost egun naturalekoa izango da. Epe hori igaro eta animalia erreklamatzen ez bada, adopzioan eman ahal izango da, edo, bestela, udalak eskuratuko du, bera izango baita animaliaren titularra. Epe horren barruan pertsona batek bere titularra dela deklaratzen badu, jaso ahal izango du, albaitaritzako bilketak, mantentzeak eta tratamenduek eragindako gastuak bere gain hartu ondoren.

El plazo de retención de un animal sin identificación será de quince días naturales. Transcurrido dicho plazo sin que fuere reclamado, el animal podrá ser objeto de adopción o, en su defecto, será apropiado por el ayuntamiento, que será el titular del animal. Si dentro de ese plazo una persona declarase ser su titular, podrá recogerlo tras asumir los gastos generados por la recogida, mantenimiento y tratamientos veterinarios necesarios.

Errentako edo ekoizpeneko animalia identifikatu gabeen kasuan, joera nagusia izango da horiek hartzeko gaitasuna duten harrera-espazioei lagatzea.

En el caso de animales de renta o producción sin identificar, predominará la cesión de estos a espacios de acogida con capacidad de recepción.

2.– Animalia behar bezala identifikatuta eta erregistratuta badago, jaso eta hurrengo hiru egun baliodunetan egoera horren jakinarazpen fede-emailea bidaliko zaio titularrari. Titularrak zazpi egun balioduneko epea izango du animalia berreskuratzeko, animalia jasotzeak eta jasotze-zentroan egoteak eragindako gastuak eta albaitaritza-gastuak ordaindu ondoren. Tratu txarren zantzuren bat ikusiz gero, agintaritza eskudunari jakinaraziko zaio eta animalia ez zaio itzuliko ustez erantzulea den pertsonari, horren inguruko ebazpena eman arte.

2.– Si el animal está correctamente identificado y registrado, en los tres días hábiles siguientes a su recogida se enviará notificación fehaciente de dicha situación a la persona titular, quien dispondrá de un plazo de siete días hábiles para recuperarlo tras abonar previamente los gastos que haya ocasionado su recogida y estancia en el centro de recogida, así como los de índole veterinaria necesarios. Si se observara algún indicio de maltrato, se comunicará a la autoridad competente y el animal no será devuelto a la persona presuntamente responsable hasta que se haya resuelto al respecto.

3.– Epe hori igaro eta titularrak ez badu berreskuratu, lehenengo atalean ezarritako norakoa emango zaio animaliari, pertsona horri abandonuagatiko dagokion zehapena ezartzeari kalterik egin gabe.

3.– Transcurrido dicho plazo sin que el titular lo hubiere recuperado se dará al animal el destino previsto en el apartado primero, sin perjuicio de serle impuesta a la referida persona la correspondiente sanción por abandono.

16. artikulua.– Antzutzea.

Artículo 16.– Esterilización.

Antzutzea, bai eta lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren animalien beste edozein esku-hartze terapeutiko ere, albaitariek bakarrik egingo dute, minik eragin gabe eta anestesiarekin, hala dagokionean.

La esterilización, así como cualquier otra intervención terapéutica de los animales comprendidos en el ámbito de aplicación de la presente ley, se realizará exclusivamente por personal veterinario, de forma indolora y bajo anestesia cuando sea procedente.

17. artikulua.– Animalien eutanasia.

Artículo 17.– Eutanasia de animales.

1.– Eutanasia aplikatuko zaie, aurretik sedatuta, gaixotasun edo gaitz sendaezina duten animaliei bakarrik, edo, hala denean, min edo sufrimendua eragiten dieten pairamen fisikoa edo portaera-nahasmenduak dituztenei. Ezin izango zaie eutanasiarik egin tratatu daitezkeen gaitz, pairamen, nahasmendu edo gaixotasunak dituzten animaliei, bizimodu osasungarria egin dezaketen bitartean.

1.– La práctica de la eutanasia solo se aplicará bajo sedación previa a animales con enfermedad o dolencia incurable o, en su caso, con un padecimiento físico o trastornos del comportamiento irrecuperables que le generen dolor o sufrimiento. No se podrá llevar a cabo la eutanasia sobre animales con dolencias, padecimientos, trastornos o enfermedades tratables, mientras el animal pueda llevar una vida saludable.

2.– Eutanasia albaitaritza-txostena egin ondoren bakarrik egin ahal izango da, eta albaitari ofizial edo pribatu gaitu batek bakarrik egin ahal izango du, metodo ez-krudel eta ez-mingarrien bidez edo eta aldez aurreko sedazioa erabiliz.

2.– La eutanasia sólo podrá realizarse previo informe veterinario y deberá practicarse exclusivamente por un profesional veterinario oficial, o privado habilitado, mediante métodos no crueles e indoloros o utilizando sedación previa.

18. artikulua.– Animaliak hiltzea.

Artículo 18.– Sacrificio de animales.

1.– Ezingo dira hil bilketa-zentroetan dauden animaliak, bertan sartu zirenetik igarotako denbora edozein izanda ere.

1.– No se podrán sacrificar los animales que se encuentren en los centros de recogida, independientemente del tiempo transcurrido desde su entrada en los mismos.

2.– Lege honen xede diren eta izurritetzat hartzen ez diren animaliak, animalia-osasun, osasun publiko eta ingurumen-segurtasun arrazoiengatik edo, azken baliabide gisa, beste metodoek porrot egingo balute, arte- eta arkitektura-ondarea kontserbatzeko edo babesteko bakarrik hil ahal izango dira. Horretarako, aldez aurretik albaitaritza-txostena egin beharko da, albaitari profesional batek metodo ez-krudel eta ez-mingarrien bidez.

2.– El sacrificio de animales objeto de esta ley, y que no tengan la consideración de plaga, solo podrá ser realizado por razones de sanidad animal, de salud pública, de seguridad medioambientales, o, como último recurso, cuando hubieren fracasado otros métodos, de conservación o de protección del patrimonio artístico y arquitectónico, previo informe veterinario mediante métodos no crueles e indoloros a cargo de un profesional veterinario.

19. artikulua.– Gorpuak jasotzea eta deuseztatzea.

Artículo 19.– Recogida y eliminación de cadáveres.

1.– Udalek, animalien babeserako elkarte eta erakundeek, nukleo zoologikoek eta lege honek arautzen dituen gainerako establezimenduek sistemak eduki beharko dituzte lege honen aplikazio-eremuko animalien gorpuak jaso eta deuseztatzeko, eta gorpu horiek behar bezala kudeatu direla egiaztatzen duen dokumentazioa gorde beharko dute.

1.– Los ayuntamientos, asociaciones y entidades de protección de animales, núcleos zoológicos y demás establecimientos regulados por la presente ley deberán disponer de sistemas para la recogida y eliminación de los cadáveres de los animales del ámbito de aplicación de la presente ley, y tendrán la obligación de conservar la documentación acreditativa de la adecuada gestión de dichos cadáveres.

2.– Gorpu bat jasotzen duen udalak edo entitateak animaliaren identifikazioa egiaztatu beharko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrari (AIEO) jakinarazi beharko dio, erregistroan baja eman diezaion.

2.– El ayuntamiento o entidad que lleve a cabo la recogida deberá comprobar la identificación del animal y la comunicará al Registro General de Identificación de Animales de Compañía de la Comunidad Autónoma del País Vasco (REGIA), a efectos de tramitar su baja en el registro.

3.– Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren animaliak ehorzteko, toki-erakundeen baimena beharko da.

3.– El enterramiento de animales comprendidos en el ámbito de aplicación de la presente ley requerirá la autorización de las entidades locales.

4.– Halako animaliak deuseztatu, ehortzi edo errausten dituzten enpresek edo entitateek gorpuen erregistro bat eraman beharko dute, eta animalien osasunaren arloan eskuduna den agintaritzaren esku jarri.

4.– Aquellas empresas o entidades dedicadas a la eliminación, enterramiento o incineración de tales animales deberán llevar un registro de los cadáveres a disposición de la autoridad competente en materia de sanidad animal.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
GUNE ZOOLOGIKOAK ETA ANIMALIAK HARTZEKO BESTE ESTABLEZIMENDU BATZUK
NÚCLEOS ZOOLÓGICOS Y OTROS ESTABLECIMIENTOS PARA LA ACOGIDA DE ANIMALES

20. artikulua.– Baldintza orokorrak.

Artículo 20.– Requisitos generales.

1.– Kapitulu honetan jasotako gune zoologikoek eta establezimenduek, harrera-etxeek izan ezik, eta aplikagarri zaizkien beste xedapen batzuetan eskatutakoei kalterik egin gabe, honako betekizun orokor hauek bete beharko dituzte baimena eskuratzeko:

1.– Los núcleos zoológicos y establecimientos contemplados en este capítulo, a excepción de los hogares de acogida, y sin perjuicio de los exigidos por otras disposiciones que les sean de aplicación, deberán cumplir los siguientes requisitos generales para su autorización:

a) Establezimendua edo zentroa kokatuta dagoen lurralde historikoko foru-organo eskudunaren aurrean titularraren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea. Adierazpen horretan, honako hauek adieraziko dira: erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen dituela, hori egiaztatzen duen dokumentazioa duela eta establezimenduak, hazkuntza-zentroak, zentroak edo instalazioak irauten duen bitartean haiek betetzeko konpromisoa hartzen duela.

a) Presentar ante el órgano foral competente del territorio histórico en cuyo ámbito se ubique el establecimiento o centro una declaración responsable de la persona titular, en la que manifieste que cumple con los requisitos establecidos reglamentariamente, que dispone de la documentación que así lo acredita y que se compromete a mantener su cumplimiento durante el tiempo de permanencia en el establecimiento, centro de cría, centro o instalación.

b) Erregistro-liburu bat eramatea, paperezko euskarrian edo euskarri informatikoan, administrazio eskudunen eskura. Bertan, dauden animaliei buruzko datuak jasoko dira, bai eta animalien ongizatearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak establezimenduari, zentroari eta animaliei buruz erregelamenduz ezartzen dituen kontrolak ere.

b) Llevar un libro de registro, bien en soporte papel o en soporte informático, a disposición de las administraciones competentes en el que constarán los datos relativos a los animales existentes, así como los controles que sobre el establecimiento, centro y animales reglamentariamente se establezcan por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de bienestar animal.

c) Animalien ongizatea bermatuko duten instalazioak izatea, animalien behar fisiologiko eta higieniko-sanitarioetarako baldintza onekin.

c) Disponer de instalaciones que garanticen el bienestar de los animales con buenas condiciones para sus necesidades fisiológicas e higiénico-sanitarias.

d) Animalia mota bakoitzerako gutxieneko neurriak eta instalazioak betetzen dituzten lokalak izatea.

d) Disponer de locales que cumplan las medidas e instalaciones mínimas para cada tipo de animal.

e) Langile profesionalak izatea, zeinen gaitasuna erregelamenduz zehazten den eran egiaztatuko baita, eta albaitaritza-zerbitzu bat izatea, animalien albaitaritza-laguntzaz arduratzeko, higiene- eta osasun-baldintzak eta abereen ongizatea betetzen direla ikuskatzeko, nahitaezkoa denean identifikatzeko, eta animalien portaerari eta espezie bakoitzaren ezaugarri etologikoei buruzko aholkularitza emateko.

e) Disponer de personal profesional, cuya capacitación se acreditará en la forma que reglamentariamente se determine, y de un servicio veterinario responsable de la asistencia veterinaria de los animales y de supervisar el cumplimiento de las condiciones higiénico-sanitarias y el bienestar de los animales, de su identificación cuando sea obligatoria y de dar asesoramiento relativo al comportamiento animal y las características etológicas de cada especie.

f) Instalazio egokiak izatea animalia isolatuta edukitzeko sartzen den unetik zentroko albaitaritza-zerbitzuak albaitari-egoerari buruzko irizpena ematen duen arte.

f) Disponer de instalaciones adecuadas para mantener al animal aislado desde el momento de su ingreso hasta que el servicio veterinario del centro dictamine sobre su estado veterinario.

g) Animaliak titularrei ematea, osasun-berme egokiekin.

g) Entregar los animales a sus titulares con las debidas garantías sanitarias.

2.– Animalia bat mota horretako establezimenduetan gordetzeko entregatzen duen pertsonak behar bezala baimenduta utziko du albaitariaren edozein esku-hartze, urgentziazko edo premiazko arrazoiengatik egin behar bada, animaliaren titularrarekin edo jabearekin komunikatzeko aukerarik ez dagoenean.

2.– La persona que entregue un animal para su guarda en esta clase de establecimientos dejará debidamente autorizada cualquier intervención veterinaria que fuere necesario realizar por razones de urgencia o necesidad, cuando no hubiere posibilidad de comunicación con la persona titular o responsable del animal.

21. artikulua.– Animaliak biltzeko establezimenduak edo zentroak.

Artículo 21.– Establecimientos o centros de recogida de animales.

1.– Animaliak biltzeko establezimenduak udalen eta foru-organoen mendeko albaitaritza-zerbitzu ofizialen kontrolpean egon beharko dira. Nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Los establecimientos de recogida de animales deberán estar sometidos al control de los servicios veterinarios oficiales dependientes de los ayuntamientos y órganos forales. En todo caso, deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Foru-aldundietan egongo den nukleo zoologikoen erregistroan bilketa-gune zoologiko gisa inskribatuta egotea. Erregistro horretan, animaliak biltzeko zentroen eta zerbitzua ematen dieten udalen zerrenda eguneratua egongo da.

a) Estar inscritos como núcleo zoológico de recogida en el registro de núcleos zoológicos que existirá en las diputaciones forales, donde existirá una relación actualizada de los centros de recogida de animales y los ayuntamientos a los que dan servicio.

b) Erregistro-liburua behar bezala beteta eramatea. Bertan, animalien altei eta bajei buruzko datuak jaso behar dira, eta, bertan, datu hauek zehaztu behar dira: animalien sarrera, osasun-gorabeherak, establezimenduan izandako irteeren arrazoiak, adopzio-hartzaileen edo animalia lagatako harrera-etxeen identifikazioa eta helbidea, animaliak jasotzeko zerbitzua ematen dien udalen zerrenda eta animalien ongizatearen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak erregelamendu bidez ezartzen duen beste edozein gorabehera. Erregistro-liburu hori eguneratuta egongo da, eta agintari eskudunek ikuskatu ahal izango dute. Formatu elektronikoko erregistroen kasuan, edozein aldaketa edo zuzenketa modu ezabaezinean erregistratzen dela ziurtatzen duten gailuak izango dira.

b) Llevar, debidamente cumplimentado, un libro de registro en el que figurarán los datos relativos a las altas y bajas de animales, concretando las causas de su entrada, las incidencias sanitarias, las causas de las salidas producidas en el establecimiento, la identificación y domicilio de las personas adoptantes u hogares de acogida a los que se ceda el animal, la lista de ayuntamientos a los que da servicio de recogida de animales y cualquier otra incidencia que reglamentariamente se establezca por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de bienestar animal. Este libro de registro se mantendrá actualizado y estará a disposición para su inspección por la autoridad competente. En el caso de registros en formato electrónico, se contará con dispositivos que aseguren que cualquier variación o corrección quede registrada de forma indeleble.

Animalia guztiak dagokien moduan identifikatuko dira, baldin eta identifikatuta ez badaude, bilketa-zentroko sarreran. Nolanahi ere, argazki batekin batera aurkeztuko da.

Todos los animales serán identificados conforme les corresponda, en el caso de que no lo estuviesen, a la entrada en el centro de recogida. En todo caso se acompañará de una fotografía.

2.– Zentro horietan, bertan bizi diren animalien artean kutsadurarik ez izateko neurriak zorroztu beharko dira. Era berean, beste herrialde batzuetatik datozen eta berrogeialdia egin behar duten animaliak modu kontrolatuan isolatzeko baldintza bereziak dituen espazio bat aurreikusi beharko dute.

2.– En estos centros deberán extremarse las medidas para evitar contagios entre los animales residentes. Asimismo, deberán prever un espacio con condiciones especiales para realizar aislamiento controlado de animales provenientes de terceros países que deban de realizar periodo de cuarentena.

3.– Banakako identifikazioa behar duten lagun egiteko animaliak, edozein tituluren bidez lagatuak, entregatu aurretik antzutuko dira beti. Animaliaren adinagatik, egoera fisikoagatik edo osasun-egoeragatik ezin bada antzutu, titular edo arduradun berriak konpromiso bat sinatu beharko du antzutzeko, gehienez ere sei hilabeteko epean, lagapena egin denetik zenbatzen hasita, salbu eta albaitariaren txosten justifikatua badago.

3.– Los animales de compañía sujetos a identificación individual que sean cedidos por cualquier título serán siempre esterilizados antes de su entrega. Si no fuese posible realizar la esterilización debido a la edad, al estado físico o sanitario del animal, deberá existir un compromiso firmado por parte de la nueva persona titular o responsable para efectuarla en un plazo no superior a seis meses desde la cesión, salvo informe veterinario justificado.

Bilketa-zentroen kudeaketaz arduratzen diren administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, antzutzearen ondoriozko kostua titular edo arduradun berriari ordainarazteko aukera ezarri ahal izango dute.

Las administraciones responsables de la gestión de los centros de recogida podrán establecer, en el marco de sus respectivas competencias, la posibilidad de repercutir el coste derivado de la esterilización a su nuevo titular o responsable.

4.– Animaliak biltzeko zentroek edozein animalia adoptatzea ukatuko diote azken hamar urteetan animalia abandonatu duen edo arau-hauste astuna edo oso astuna edo animalienganako delitua egiteagatik zehapen irmoa jaso duen pertsona orori, baldin eta erregistro ofizial batean badaude.

4.– Los centros de recogida de animales denegarán la adopción de cualquier animal que se halle bajo su tutela a toda persona que en los diez últimos años haya abandonado a un animal o haya sido sancionado en firme por la comisión de una infracción grave o muy grave o de haber cometido un delito contra los animales y que figuren en un registro oficial.

Halaber, legez eratutako animaliak biltzeko eta babesteko zentroek eta erakundeek animaliak adoptatzeko edo hartzeko iragarkiak argitaratu ahal izango dituzte argitalpen eta webgune espezializatuez bestelako espazioetan, eskainitako alea inskribatuta dagoen gune zoologikoaren zenbakia barne, edo, legez eratutako eta ezein nukleo zoologikori atxikita ez dauden elkarteen kasuan, animaliaren trazabilitatea zalantzarik gabe ezartzeko aukera ematen duen erreferentzia-zenbaki batekin.

Así mismo, los centros de recogida y las asociaciones de protección y defensa de los animales legalmente constituidas podrán publicar anuncios destinados a la adopción o acogida de animales en espacios diferentes a publicaciones o sitios web especializados incluyendo el número de núcleo zoológico donde esté inscrito el ejemplar ofrecido o, en el caso de asociaciones legalmente constituidas no adscritas a ningún núcleo zoológico, con un número de referencia que permita establecer de forma inequívoca la trazabilidad del animal.

5.– Animaliak biltzeko zentroek jarduera-protokolo bat izango dute, albaitari arduradunak gainbegiratua. Protokolo horretan bermatu beharko da animaliak osasun-azterketa bidez berrikusten direla sartzen diren unean, eta berrogeialdian utzi beharko dira azterketa gainditu arte.

5.– Los centros de recogida de animales dispondrán de un protocolo de actuación, supervisado por el veterinario o veterinaria responsable, en el que se deberá garantizar que los animales son revisados sanitariamente en el momento de su entrada, debiendo dejarlos en zona de cuarentena hasta que haya superado la revisión.

6.– Establezimenduaren sarreran tratu txarren edo animalien babesari buruzko legeria ez betetzearen zantzuren bat ikusten bada, animalia bertan zaindu eta babestuko da eta agintaritza eskudunari jakinaraziko zaio.

6.– En el caso de que, a la entrada del establecimiento, se observe algún signo de maltrato o incumplimiento de la legislación sobre protección animal, se atenderá y protegerá al animal en el lugar y se pondrá en conocimiento de la autoridad competente.

22. artikulua.– Animaliak trebatzeko zentroak.

Artículo 22.– Centros de adiestramiento de animales.

1.– Trebakuntza-zentroek, aurreko bi artikuluetan xedatutakoaz gain, baldintza hauetara egokituko dute beren jarduera:

1.– Los centros de adiestramiento, además de lo dispuesto en los dos artículos anteriores, ajustarán sus actividad a los siguientes requisitos:

a) Dagokien trebakuntza edo hezkuntzako gune zoologikoen erregistroan inskribatuta egon beharko dute berariaz.

a) Deberán estar inscritos específicamente como tales en el registro de núcleos zoológicos de adiestramiento o educación correspondiente.

b) Trebakuntza-zentroak gaitasun-ziurtagiria duen pertsona baten ardurapean egongo dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.

b) Los centros de adiestramiento estarán bajo la responsabilidad de una persona en posesión del certificado de capacitación, de acuerdo a la normativa vigente.

c) Txakurrak trebatzeko modalitateei dagokienez, trebakuntza-zentroa kokatuta dagoen lurralde historikoko foru-organo eskudunaren baimena izan beharko dute.

c) En relación con las distintas modalidades de adiestramiento de perros, deberán contar con la autorización del órgano foral competente del territorio histórico en cuyo ámbito se ubique el centro de adiestramiento.

d) Animalia bat ere ez da trebatuko haren osasunari eta ongizateari kalte egiteko moduan, bereziki bere indar edo gaitasun naturalak gainditzera behartuz edo lesioak, mina, sufrimendua edo larritasuna eragiten duten bitarteko artifizialak edo zigorrak erabiliz.

d) No se adiestrará a ningún animal de tal modo que se perjudique su salud y bienestar, en particular obligándole a superar sus fuerzas o capacidades naturales o utilizando medios artificiales o castigos que provoquen lesiones, dolor, sufrimiento o angustia.

e) Ikastetxe horietan egiten den edozein trebakuntza erregelamendu bidez ezartzen den prestakuntza edo gaikuntza duten profesionalek egin beharko dute. Erregelamendu bidez ezarritako animalia-espezieen kasuan, gainera, dagokien homologazioa edo gaikuntza izan beharko dute agintari eskudunaren aldetik.

e) Cualquier adiestramiento que se lleve a cabo en estos centros deberá realizarse por personal profesional con la formación o capacitación que reglamentariamente se establezca. En el caso de aquellas especies animales para las que se establezca reglamentariamente deberán poseer además la correspondiente homologación o habilitación por parte de la autoridad competente.

f) Tratu txarrak erabiltzea edo animalien osasuna eta ongizatea arriskuan jartzea ez dakarten metodoetan oinarrituko dira trebakuntzen lan-prozedurak.

f) Los procedimientos de trabajo de los adiestramientos estarán basados en métodos que no entrañen la utilización de malos tratos ni comprometan la salud y el bienestar de los animales.

2.– Erregelamendu bidez garatuko dira animalien hezitzaileen edo trebatzaileen betebeharrak eta erantzukizunak. Hala ere, trebatzaile bakoitzak datu-base bat izan beharko du, eta bertan, gutxienez, animaliari buruzko informazioa (espeziea, arraza eta banakako identifikazioa), trebakuntza-teknika, trebakuntzaren helburua eta azken ebaluazioa jasoko dira.

2.– Reglamentariamente se desarrollarán las obligaciones y responsabilidades de las personas educadoras o adiestradoras de animales. No obstante, cada adiestrador o adiestradora deberá disponer de una base de datos que contendrá, como mínimo, información acerca del animal (especie, raza e identificación individual), técnica de adiestramiento utilizada, finalidad del adiestramiento y evaluación final del mismo.

3.– Datu-base horretan jasotako informazioa gutxienez hiru urtez gordeko da, eta agintaritza eskudunaren eskura egongo da.

3.– La información contenida en dicha base de datos se guardará un mínimo de tres años y estará a disposición de la autoridad competente.

23. artikulua.– Animaliak aldi baterako hartzeko zentroak.

Artículo 23.– Centros para el alojamiento temporal de animales.

1.– Konpainiako animaliak hartzeko edozein jarduera ekonomikok nukleo zoologikoen erregistroan inskribatuta egon beharko du, eta dagokion harrera- edo egoitza-nukleo zoologiko izateko baimena lortu beharko du. Aldi baterako hartzeko zentroek dagokien identifikazioa duten animaliak bakarrik onartuko dituzte.

1.– Cualquier actividad económica de alojamiento de animales de compañía deberá estar inscrita como tal en el registro de núcleos zoológicos y obtener su correspondiente permiso de núcleo zoológico de alojamiento o residencia. Los centros para alojamiento temporal admitirán únicamente animales con su correspondiente identificación.

Lege honen 9. artikuluaren 1., 2. eta 5. paragrafoen arabera nahitaez identifikatuta egon behar duten animaliek behar bezala identifikatuta eta inskribatuta egon behar dute Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean. Gainerako espezieek indarreko legeria sektorialean ezarritakoa beteko dute.

Los animales para los que se exija identificación individual obligatoria conforme a los párrafos 1, 2 y 5 del artículo 9 de la presente ley deberán estar correctamente identificados e inscritos en el Registro General de Identificación Animal o en cualquier otro registro autonómico. El resto de especies, cumplirán con lo establecido en la legislación sectorial vigente.

2.– Zentroan dauden animaliek elikadura egokia izango dute, eta kalterik edo ihesik izateko arriskurik gabeko aisialdi-guneak izan beharko dituzte.

2.– Los animales alojados en el centro tendrán la alimentación adecuada y deberán disponer de zonas de esparcimiento libres de riesgo de daño o fuga.

3.– Zentroan dauden animaliek osasun-dokumentazio ofizial eguneratua izan beharko dute. Zentroko arduradunek animaliaren titularrari edo arduradunari abisatu beharko diote, gaixotzen bada, behar den tratamendu terapeutikoa emateko baimena eman dezan. Lege honen 20.2 artikuluaren arabera, titularra edo jabea ezin izan bada aurkitu, edo larrialdi- edo premia-inguruabarrak badaude, establezimenduak tratamendu terapeutiko egokia aplikatu beharko du albaitaritza-zerbitzuaren bidez, eta ahalik eta lasterren jakinaraziko dio animaliaren titularrari edo arduradunari. Nolanahi ere, animaliaren titularrak bere gain hartu beharko du aplikatutako tratamenduen kostua.

3.– Los animales alojados en el centro deberán disponer de su documentación sanitaria oficial actualizada. Las personas responsables del centro deberán avisar a la persona titular o responsable del animal, si este cayese enfermo, para que autoricen la aplicación del tratamiento terapéutico que se precise. Conforme al artículo 20.2 de la presente ley, en los casos en que la persona titular o responsable no hubiera podido ser localizada, o si mediasen circunstancias de urgencia o necesidad, el establecimiento deberá aplicar el tratamiento terapéutico adecuado a través de su servicio veterinario, e informar a la persona titular o responsable del animal depositado, con la mayor brevedad posible. En todo caso, la persona titular del animal deberá hacerse responsable del coste de los tratamientos aplicados.

4.– Animaliak aldi baterako hartzeko zentroen titularrek beharrezko neurriak hartuko dituzte bertan bizi diren animalien eta animalia gaixoaren artean kutsadurarik ez izateko, bai eta pertsonei enbarazurik eta osasun publikorako arriskurik ez sortzeko ere.

4.– Las personas titulares de centros para el alojamiento temporal de animales tomarán las medidas necesarias para evitar posibles contagios entre los animales allí residentes y el animal enfermo, así como molestias a las personas y riesgos para la salud pública.

24. artikulua.– Etxeko animaliak hazteko eta salerosteko establezimenduak.

Artículo 24.– Establecimientos para la cría y comercio de animales domésticos.

1.– Hazkuntzarako eta salerosketarako establezimenduek berariaz inskribatuta egon beharko dute dagokien gune zoologikoen erregistroan. Gainera, 21. artikuluan aipatzen den erregistro-liburuan jaso beharko dira animalien sarrerak eta irteerak. Era berean, agintari eskudunaren esku jarri beharko dute saldutako animalien, jatorriaren, espeziearen, arrazaren eta eskuratzaileen zerrenda, eta erregistro horretan inskribatu beharko dituzte lortutako erditze eta kumeen kopurua eta kadentzia.

1.– Los establecimientos para la cría y comercio deberán estar inscritos específicamente como tales en el registro de núcleos zoológicos correspondiente. Además, deberán hacer constar en el libro registro a que se refiere el artículo 21 las entradas y salidas de animales. Igualmente, deberán tener a disposición de la autoridad competente la relación de los animales vendidos, procedencia, especie, raza y adquirentes, así como inscribir en dicho registro el número y cadencia de los partos y crías obtenidas.

Galzorian dauden txakur-arraza autoktonoak hazten laguntzen duten pertsonak, noizbehinkakoak direnean, jarduera hori garatzeko erregelamenduz ezartzen diren baldintza eta betekizunetara ere egokituko dira.

Las personas que contribuyan a la cría de razas caninas autóctonas en peligro de extinción, cuando sean esporádicas, se adaptarán también a las condiciones y requisitos que reglamentariamente se establezcan para el desarrollo de esta actividad.

Laneko animalia funtzionalei ere ez zaie aplikatuko ezaugarri genetikoak zaindu behar direnean, hazkuntza eta salerosketa puntuala denean eta animaliengatik jasotako konpentsazioaren zenbatekoa beroriek hazteko, zaintzeko, identifikatzeko eta erregistratzeko gastuen antzekoa denean.

Tampoco se aplicará a los animales de trabajo funcionales cuando se trate de conservar sus características genéticas, cuando su cría y compraventa sea puntual y el importe de la compensación recibida por los animales sea similar a los gastos soportados en su crianza, cuidado, identificación y registro.

Banaka identifikatutako animaliak hiltzen badira, irteeren erregistroan inskribatu beharko da, kausari buruzko albaitariaren txostena erantsita. Animalien altak, bajak eta inskripzioen aldaketak AIEOra eramango dira, aurreikusitako epeetan eta erregelamendu bidez ezarritako moduan.

En caso de muerte de animales identificados individualmente se deberá inscribir en el registro de salidas adjuntando informe veterinario sobre la causa. Las altas, bajas y las diferentes modificaciones de las inscripciones de los animales serán trasladadas al REGIA, en los plazos previstos y en la forma reglamentariamente prevista.

2.– Animaliak salerosten edo hazten dituzten establezimenduetan lan egiten duten eta animaliak manipulatzen dituzten pertsonek prestakuntza egokia izan beharko dute edo erregelamenduz ezarritako oinarrizko gaitasun espezifikoa eskuratu.

2.– Las personas que trabajen en establecimientos de comercio o cría de animales y que se dediquen a manipularlos deberán tener formación adecuada o adquirir la capacitación básica específica que reglamentariamente se establezca.

3.– Lagun egiteko animaliak hazteko baldintzak erregelamendu bidez arautuko dira, haien ongizatea babesteko eta haien suspertze fisiologiko egokia ziurtatzeko, eta ezingo da amaren edo kumeen osasuna eta ongizatea arriskuan jarri.

3.– Las condiciones de cría de animales de compañía se regularán reglamentariamente con objeto de salvaguardar su bienestar y asegurar su adecuada recuperación fisiológica, y no podrá ponerse en peligro la salud y la vida de la madre o de las crías.

4.– Animalia-salerosketarako establezimenduek ez dute eskainiko partikularrek edo baimendutako hazkuntza-zentroaren izaerarik ez duten establezimenduek hazitako alerik.

4.– Los establecimientos de comercio de animales no ofrecerán ejemplares procedentes de la cría por particulares o por establecimientos que no tengan la condición de centro de cría autorizado.

5.– Behar bezala baimendutako gune zoologikoetara mugatuko da arriskutsuak izan daitezkeen txakur gisa katalogatutako arraza, arraza-tipologia edo arraza arteko gurutzaketetako animaliak haztea eta gurutzatzea, bai eta saltzea ere.

5.– La cría y el cruce de animales de razas, tipología de razas o cruces interraciales catalogados como perros potencialmente peligrosos, así como su venta, queda restringida a núcleos zoológicos debidamente autorizados.

6.– Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren artean katalogatutako arraza, arraza-tipologia edo arraza arteko gurutzaketak hazi edo salerosten dituzten nukleo zoologikoen arduradunek txakur horiek edukitzeko administrazio-lizentzia ateratzeko eskatuko diote erosleari. Transmititu aurretik, animalia saltzaile edo lagatzailearen titulartasunpean identifikatuta eta erregistratuta egongo da Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean, eta dagokion identifikazio-agiri ofiziala izango du.

6.– Las personas responsables de los núcleos zoológicos dedicados a la cría o comercio de animales de razas, tipología de razas o cruces interraciales catalogados como perros potencialmente peligrosos exigirán a la persona compradora la obtención de la licencia administrativa para su tenencia. Antes de la transmisión, el animal habrá sido previamente identificado y registrado bajo titularidad del vendedor o cedente en el Registro General de Identificación Animal, y provisto del correspondiente documento oficial de identificación.

7.– Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak antzutu egin beharko dira hazkuntza-zentrotik irten aurretik, salbu eta haien helmuga behar bezala baimendutako beste hazkuntza-zentro bat denean. Animaliaren adinagatik, egoera fisikoagatik edo osasunagatik ezin bada antzutu, titular edo arduradun berriak konpromiso bat sinatu beharko du, antzutzea ahalik eta lasterren egiteko. Antzutze hori, nolanahi ere, 12 hilabete bete baino lehen egingo da.

7.– Los perros potencialmente peligrosos deberán ser esterilizarlos antes de salir del centro de cría, salvo que su destino sea otro centro de cría debidamente autorizado. Si no fuese posible realizar la esterilización debido a la edad, al estado físico o sanitario del animal, deberá existir un compromiso firmado por parte de la nueva persona titular o responsable para efectuarla lo antes posible. Esta esterilización se realizará, en todo caso, antes de los 12 meses de edad.

8.– Animaliak hazi edo salerosten dituzten establezimenduek behar bezala identifikatuta entregatu beharko dituzte animaliak titularraren izenean. Erregelamendu bidez ezarritako gaixotasunen txertoa hartuta eta osasun-egoera onean entregatuko dira animaliak, eta inguruabar horiek albaitaritzako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiriarekin batera, animalien zaintzari, maneiuari, osasunari eta ongizateari buruzko aholkuak emango dira laburpen batean, bai eta animaliei tratu txarrak emateak eta haiek abandonatzeak dakartzan arau-hausteak eta zigorrak ere.

8.– Los establecimientos dedicados a la cría o comercio de animales deberán entregar los animales debidamente identificados a nombre de la persona titular. Los animales se entregarán vacunados de las enfermedades que se establezca reglamentariamente y en buen estado sanitario, circunstancias que se acreditarán mediante certificado veterinario. Junto al certificado se entregará un breve resumen con los consejos de cuidado, manejo, sanidad y bienestar del animal, así como las infracciones y sanciones que conlleva el maltrato y abandono de los animales.

9.– Salerosketarako erabiltzen diren animaliak ezin izango dira erakusleihoetan edo bide publikoan ikusgai dauden guneetan erakutsi. Txakurrak eta katuak ezin izango dira inola ere transmititu jaio eta bi hilabete igaro arte, eta, beste edozein espezietan, titia kendu baino lehen. Europar Batasuneko beste Estatu kide batetik edo beste herrialde batzuetatik datozen animalien salmenta ezin izango da egin txakurkumeek hamabost aste bete baino lehen.

9.– Los animales destinados al comercio no se podrán exhibir en escaparates o zonas expuestas a la vía pública. Los perros y los gatos no podrán ser objeto de cualquier forma de transmisión hasta transcurridos dos meses desde su nacimiento y, en cualquier otra especie, antes de su destete. La venta de los animales procedentes de otro Estado miembro de la Unión Europea o de terceros países no podrá realizarse antes de que los cachorros hayan cumplido quince semanas.

10.– Zentro horietan txakurrak eta katuak salerosteko katalogoak eta antzeko bitartekoak erabiliko dira, ez delarik beharrezkoa izango animaliak establezimenduan fisikoki egotea. Hala ere, agintari eskudunak baimena eman ahal izango du erregelamendu bidez zehaztutako osasungarritasun- eta espazio-baldintzak betetzen dituzten salerosketa-zentroetan txakurrak eta katuak egoteko. Zentro horietan, establezimendua eta animaliak zaintzeko arduradun bat egon beharko da, establezimendua ixteko orduetan.

10.– El comercio de perros y gatos en estos centros se deberá realizar a través de catálogos y medios similares que no requieran la presencia física de los animales en el establecimiento. No obstante, la autoridad competente podrá autorizar la presencia de perros y gatos en aquellos centros de comercio que cumplan las condiciones de salubridad y espacio que se determinen reglamentariamente. En estos centros será necesaria la existencia de un responsable de la atención del establecimiento y de los animales durante las horas de cierre al público del establecimiento.

11.– Komunikazio- eta hedapen-baliabideen bidez animaliak salerosteko iragarkiak onartuko dira soilik gune zoologikoaren erregistro-zenbakia jasotzen badute eta argitalpen edo webgune espezializatuetan egiten badira, erregelamenduz ezartzen den prozeduraren bidez halakotzat jotzen direnetan, alegia.

11.– Solo estarán permitidos los anuncios de comercio de animales a través de medios de comunicación y difusión cuando incluyan el número de registro del núcleo zoológico y se realicen en publicaciones o sitios web especializados, reconocidos como tales por el procedimiento que reglamentariamente se establezca.

Ekoizpeneko edo errentako animalien kasuan, nekazaritza- edo abeltzaintza-sektorerako argitalpenetan edo webguneetan merkaturatzeko edo dohaintzan emateko iragarkiak baimenduko dira.

En el caso de animales de producción o de renta, se autorizarán anuncios de comercialización o donación en publicaciones o sitios web destinados al sector agrícola o ganadero.

12.– Erregelamendu bidez garatuko dira hazkuntza- eta salerosketa-zentroetan animaliak egoteari, erakusteari, zaintzeari eta haien osasun-baldintzei buruzko alderdiak.

12.– Reglamentariamente se desarrollarán los aspectos relacionados con las condiciones sanitarias, la exhibición, los cuidados y la estancia de animales en los centros de cría y comercio.

13.– Hazkuntza- edo merkataritza-zentroek erraztasunak emango dituzte animaliak doan adoptatzeko, horiek establezimenduan fisikoki egon beharrik gabe, animaliak biltzeko zentroekin edo animaliak babesten dituzten elkarteekin lankidetzan arituz, horiek arduratuko baitira adopzioa formalizatzeaz. Animaliaren jatorriari eta izaerari buruzko informazioa establezimenduan argi ikusteko moduko leku batean jarriko da.

13.– Los centros de cría o comercio facilitarán la adopción gratuita de animales sin necesidad de presencia física de los mismos en el establecimiento, mediante la colaboración con centros de recogida o asociaciones protectoras de animales, que se responsabilizarán de formalizar la adopción. La información sobre el origen del animal y su condición se expondrá en un lugar claramente visible del establecimiento.

25. artikulua.– Lagun egiteko animaliak hartzeko etxeak.

Artículo 25.– Hogares de acogida de animales de compañía.

1.– Bilketa-zentroek aldi baterako harrera-erregimenean entregatu ahal izango diote animalia pertsona fisiko bati, pertsona horrek animaliaren zaintza, arreta eta behin betiko adopziora arte behar dituen higiene- eta osasun-baldintzak berma ditzan.

1.– Los centros de recogida podrán entregar al animal en régimen de acogida temporal a una persona física que pueda garantizar su cuidado, la atención y las condiciones higiénico-sanitarias que precise hasta su adopción definitiva.

2.– Pertsona horrek animaliaren behin-behineko zaintza izango du aldi baterako harrera-erregimenean, harrerari borondatez uko egiten dion arte, animalia titularrari ematen zaion arte, edo behin betiko adoptatzen den arte.

2.– Esta persona tendrá la custodia provisional del animal en régimen de acogida temporal hasta que renuncie voluntariamente a la acogida, o hasta que se entregue el animal a su titular, o hasta que se produzca su definitiva adopción.

3.– Araubide honen arabera animalia aldi baterako hartzen duen pertsona fisiko orori aplikatuko zaizkio lege honetan ezarritako betebeharrak.

3.– A toda persona física que acoja temporalmente a un animal en este régimen le serán de aplicación las obligaciones previstas en la presente ley.

4.– Harrera-etxeak animaliak babesten dituzten elkarteekin edo bilketa-zentroekin lotuta egongo dira beti. Horretarako, animalia bat hartzen duen pertsona fisikoak kontratu bat sinatu beharko du hura jasotzen duen zentroarekin edo hura entregatzen dion erakunde babeslearekin, bai eta hari buruzko edozein gorabeheraren berri eman ere.

4.– Los hogares de acogida estarán siempre vinculados a asociaciones protectoras de animales o a centros de recogida. A tal efecto, la persona física que acoja un animal estará obligada a firmar un contrato con el centro de recogida o con la entidad protectora que se lo entrega, así como a comunicar cualquier incidencia con respecto al mismo.

5.– Harrera-zentroek eta elkarte babesleek dauden harrera-etxeen erregistro-liburu eguneratua eraman beharko dute, agintaritza eskudunen eskura egongo dena, eta bertan jasoko dira leku horri buruzko datuak eta hartutako animaliari buruzkoak, bai eta harreran utzitako animalien entrega- eta berreskuratze-datak ere.

5.– Los centros de recogida y las asociaciones protectoras deberán llevar un libro de registro actualizado de los hogares de acogida a disposición de las autoridades competentes, en el que se hará constar datos referentes tanto a dicho lugar como al animal acogido, así como las fechas de entrega y recuperación de los animales cedidos en acogida.

26. artikulua.– Animalien babeslekuak.

Artículo 26.– Refugios de animales.

1.– Animalien babeslekuak berariaz inskribatuta egon beharko dira dagokien erregistroan. Babeslekuek konfiskazioa, abandonua, erreskatea, dohaintza edo antzeko inguruabarrak izan dituzten animaliak hartuko dituzte, animaliak edozein motatakoak direla ere.

1.– Los refugios de animales deberán estar inscritos específicamente como tales en el registro correspondiente. Los refugios acogerán animales que hayan sido objeto de decomiso, abandono, rescate, donación o circunstancia similar, sea cual fuere su especie.

2.– Babeslekuan hartutako animaliak ezin izango dira inola ere saldu, dohaintzan eman, laga edo elikagaiak edo produktu eratorriak ekoizteko erabili, ezta esperimentazio-zentroetarako ere, eta ezingo dira zama- edo lan-animalia gisa erabili. Pertsonei edo beste babesleku batzuei bakarrik eman ahal izango zaizkie adopzioan, betiere lege honek ongizateari, albaitariaren artari, animalien osasunari eta erregistroei buruz esaten dituenak betetzen badira.

2.– Los animales acogidos en el refugio no podrán ser en ningún caso vendidos, donados, cedidos o destinados a la producción de alimentos o productos derivados, ni a centros de experimentación, ni ser usados como animales de carga o trabajo. Solo podrán ser entregados en adopción a personas o a otros refugios, siempre que se cumplan las previsiones de la presente ley en cuanto a bienestar, atención veterinaria, sanidad animal y registros.

3.– Babesleku batean hartutako animalia oro behar bezala identifikatu beharko da lege honetan ezarritakoaren arabera. Animaliaren adinagatik, egoera fisikoagatik edo osasun-egoeragatik ezin bada antzutu, babeslekuak konpromiso bat sinatu beharko du, animalia sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean antzutzeko, albaitariak kontrakorik esaten ez badu.

3.– Todo animal acogido en un refugio deberá ser convenientemente identificado de acuerdo con lo establecido en esta ley. Si no fuese posible realizar la esterilización debido a la edad, al estado físico o sanitario del animal deberá existir un compromiso firmado por parte del refugio para efectuarla en un plazo no superior a seis meses desde su entrada, salvo informe veterinario contrario.

4.– Babeslekuek neurri zorrotzak hartu beharko dituzte bertan bizi diren animalien artean kutsadurarik ez izateko, eta berrogeialdiko gune bat izan beharko dute. Hondakinak ezabatzeko sistema egoki bat izan beharko dute aurreikusita, ingurumenarentzat, beste animalia batzuentzat eta pertsonentzat arriskuak saihesteko.

4.– Los refugios deberán extremar las medidas para evitar contagios entre los animales residentes, así como disponer de una zona de cuarentena. Deberán tener previsto un sistema adecuado de eliminación de residuos que evite los riesgos para el entorno, para otros animales y para las personas.

5.– Babeslekuaren jarduera aldi baterako edo behin betiko eteten bada, animaliak helburu bereko beste zentro batean entregatu beharko dira.

5.– En caso de cese temporal o definitivo de la actividad del refugio, los animales deberán entregarse a otro centro de igual fin.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
IKUSKIZUNAK ANIMALIEKIN
ESPECTÁCULOS CON ANIMALES

27. artikulua.– Ikuskizunak animaliekin.

Artículo 27.– Espectáculos con animales.

1.– Debekatuta dago animaliekin ikuskizunak egitea, baldin eta beren garapen-araudirik ez badute, izan artistikoak, kulturalak, kirolekoak edo antzekoak, publikoak edo pribatuak, eta lokal itxi edo ireki batean, aire zabaleko esparru batean edo bide publikoan, instalazio finko, eramangarri edo desmuntagarrietan eginak.

1.– Se prohíben los espectáculos con animales que no posean sus propios reglamentos de desarrollo o una autorización preceptiva, ya sean de naturaleza artística, cultural, deportiva o análoga, tengan carácter público o privado, y se realicen en un local, cerrado o abierto, en recintos al aire libre o en la vía pública, en instalaciones fijas, portátiles o desmontables.

2.– Animaliekin egindako ikuskizunen erregelamenduen eta baimenen xedea izango da ikuskizun horien eta horiekin lotutako jardueren prestaketa, antolaketa eta garapena arautzea. Era berean, emandako baimenen kasuan, ikuskizunen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak baliozkotuta egon beharko dute.

2.– Los reglamentos y las autorizaciones de los espectáculos con animales tendrán por objeto regular la preparación, organización y desarrollo de los citados espectáculos y de las actividades relacionadas con los mismos. Así mismo deberán estar validados, en el caso de las autorizaciones emitidas, por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de espectáculos.

3.– Animalien kontzentrazioak edo lehiaketak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkie foru-organo eskudunari eta tokiko agintaritzari, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Las concentraciones o certámenes de animales deberán ser comunicadas con antelación al órgano foral competente y a la autoridad local, debiendo cumplir los siguientes requisitos:

a) Ekitaldia antolatzen duen pertsona edo erakundea arduratuko da animalien osasun eta ongizateari buruzko araudi aplikagarria betetzeaz, bai ekitaldiak irauten duen bitartean, bai animaliak kontzentraziotik eta kontzentraziora egiten diren joan-etorrietan.

a) La persona o entidad organizadora del evento será responsable del cumplimiento de la normativa de sanidad y bienestar animal aplicable, tanto durante el evento como en los desplazamientos de animales desde y hacia la concentración.

b) Espezie zehatz bakoitzari aplikatu beharreko araudiaren arabera identifikatutako eta dokumentatutako animaliak bakarrik joan edo parte hartu ahal izango dute.

b) Sólo se admitirá la asistencia o participación de animales identificados y documentados conforme a la normativa aplicable para cada especie en concreto.

c) Erregelamendu bidez ezarriko da animalien osasun eta ongizatearen arloan indarrean dagoen araudia aplikatzeaz arduratzen den albaitariaren kontrola egiteko betebeharra.

c) Reglamentariamente se establecerá la obligatoriedad de control veterinario responsable de la aplicación de la normativa vigente en materia de sanidad y bienestar animal.

d) Animaliei ezin izango zaie tratu txarrik eman.

d) Los animales no podrán ser objeto de maltrato.

e) Animaliak mugitzeko bizitokiak eta esparruak egokiak izango dira espezie bakoitzarentzat, eta haien beharrizan fisiologikoei erantzungo diete, sufrimendurik edo kalterik izan ez dezaten.

e) Los alojamientos y los recintos para el movimiento de los animales serán apropiados para cada especie y responderán a sus necesidades fisiológicas, de manera que se eviten sufrimientos o daños.

4.– Debekatuta daude zirku-izaerako eta izaera ibiltariko ikuskizunak eta jolas-jarduerak, animalien presentzia barne hartzen dutenak, bai eta karrouselak eta antzeko beste atrakzio batzuk ere, etxeko animaliak edo basa-animaliak erabiltzen dituztenak.

4.– Quedan prohibidos los espectáculos y actividades recreativas de carácter circense e itinerante que incluyan la presencia de animales, así como las atracciones feriales tipo carruseles y otras asimilables que utilicen animales domésticos o silvestres.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
HIRIKO KATU-KOLONIAK ETA BESTE ANIMALIA-POPULAZIO BATZUK KUDEATZEA
GESTIÓN DE COLONIAS FELINAS Y DE OTRAS POBLACIONES URBANAS DE ANIMALES

28. artikulua.– Hiriko felino-koloniak.

Artículo 28.– Colonias felinas urbanas.

1.– Udalak hiriko katu-koloniak kudeatzeaz arduratuko dira; kudeaketa hori animalien HEMI metodoa aplikatuz egingo da (harrapaketa, antzutzea, markaketa eta itzulera). Itzulitako katuek identifikazio-marka bat izango dute, antzu gisa identifikatzeko.

1.– Los ayuntamientos serán los responsables de la gestión de colonias felinas urbanas; dicha gestión se realizará a través de la aplicación del método CER –captura, esterilización, marcaje y retorno– de los animales. Los gatos devueltos llevarán una marca identificativa para identificarlos como estériles.

2.– Udalek, ahal dela, metodo hori aplikatzen zaien animalia guztien zainketaz, identifikazio-markaketaz eta erroldaz arduratzen diren pertsona eta elkarteekiko lankidetza sustatuko dute. Inola ere ezingo dira kolonian erroldatu identifikazio indibiduala duten eta AIEOn erregistratuta dauden animaliak, horiek abandonatutako animaliatzat hartuko baitira, titularrari dagokion zehapenari kalterik egin gabe.

2.– Los ayuntamientos promoverán preferentemente la colaboración con las personas y asociaciones encargadas del cuidado, marcado identificativo y censo de todos los animales a los que se les aplique este método. En ningún caso podrán censarse en la colonia aquellos animales que ya dispongan de identificación individual y estén registrados en el REGIA, los cuales tendrán la consideración de animales abandonados, sin perjuicio de la sanción que le corresponda al titular.

3.– Katu-kolonia kudeatzen duen erakundeak edo elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du dagokion udalarekin eta bere gain hartuko du bertan sinatutakotik erator litekeen erantzukizuna.

3.– La entidad o asociación que gestione la colonia felina suscribirá un convenio de colaboración con el ayuntamiento correspondiente y asumirá la responsabilidad que pudiera derivarse de lo suscrito en el mismo.

4.– Dagokion administrazio-baimena izan ezik, debekatuta dago herritarrek katu-kolonietakokatuak elikatzea. Udalek behar bezala seinaleztatuko dute katu-kolonia kontrolatuak eta babestuak daudela. Halaber, katu-koloniak elikatzeaz arduratzen diren pertsonei dagokien egiaztagiria emango zaie.

4.– Salvo la debida autorización administrativa, se prohíbe que la ciudadanía alimente a los gatos de las colonias felinas. Los ayuntamientos señalizarán adecuadamente la existencia de colonias felinas controladas y protegidas. Así mismo, a las personas encargadas de la alimentación de las colonias felinas se les entregará el correspondiente documento acreditativo.

5.– Banako jendekinen eta beren kumeen adopzioa sustatuko da, betiere animalien elkarte edo babesleen ikuskaritzapean eta adopzio-kontratuarekin, behar bezala identifikaturik, mikrotxiparen bidez edo kasu bakoitzean dagokionaren bidez, eta AIEOn inskribatuta egonik. Sozializazio-bideraezintasunagatik adoptatu ezin direnak soilik egon beharko dira kolonian.

5.– Se promoverá la adopción de aquellos individuos sociables y sus crías, siempre bajo supervisión de asociaciones o protectoras de animales y con contrato de adopción, además de debidamente identificados, mediante microchip o lo que en cada caso corresponda, e inscritos en el REGIA. Sólo deberán permanecer en la colonia aquellos que no puedan ser adoptados por inviabilidad de socialización.

29. artikulua.– Hiriko beste animalia-populazio batzuen kudeaketa.

Artículo 29.– Gestión de otras poblaciones urbanas de animales.

1.– Gizakiarekin hiriguneetan bizi diren beste animalia-populazio batzuen kudeaketak arrazoi justifikatua izan beharko du, dela osasun-arriskua dagoelako, dela ondareari edo ondasun publikoei edo animalien ongizateari kalte egiteko arriskua dagoelako.

1.– La gestión de otras poblaciones urbanas de animales que convivan con el ser humano en entornos urbanos deberá de estar motivada por una causa justificada, bien sea la existencia de un riesgo sanitario, de daños al patrimonio o a los bienes públicos o de bienestar animal.

2.– Administrazio eskudunak kudeaketa horren beharra egiaztatzen duten txostenak eduki beharko ditu. Txosten horiek publikoak izan beharko dira, eta herritarren erakundeen eta haiek eskatzen dituzten erakundeen eskura egon beharko dute.

2.– La administración competente deberá disponer de informes que acrediten la necesidad de la citada gestión, que deberán ser públicos y estar a disposición de las entidades ciudadanas y de los organismos que los soliciten.

3.– Populazioetan hiriko basaespezieen kudeaketa beharrezkoa bada, administrazio eskudunek haien kudeaketa etikoa bermatuko dute beti, esku-hartzearen xede diren animaliei sufrimendua eragiten dien edozein protokolo saihestuz. Kudeaketa horretan, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dira horretarako gaitasuna duten erakunde babesleekin.

3.– En el caso de ser necesaria la gestión en las poblaciones de especies silvestres urbanas, las administraciones competentes garantizarán siempre una gestión ética de las mismas, evitando cualquier protocolo que implique sufrimiento para los animales objeto de la intervención. En dicha gestión se podrán establecer convenios de colaboración con aquellas entidades protectoras capacitadas para tal labor.

4.– Higiezinen titularrek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte hiriko basa-espezieen ugaritzea saihesteko, bai eta osasun- edo ingurumen-arriskua duten populazioena ere, eta lehentasuna izango du haiek habiak egitea edo haztea oztopatzea. Neurri horiek ez dute, inola ere, animalien kalterik edo heriotzarik eragingo, salbu eta intsektuak hiltzeko eta arratoiak hiltzeko eta arrisku sanitarioa duten hiriko animalien bestelako izurriteen aurkako kanpainak.

4.– Los titulares de inmuebles deberán disponer de las medidas necesarias para evitar la proliferación de especies silvestres urbanas, así como de poblaciones con riesgo sanitario o medioambiental, siendo prioritario obstaculizar su nidificación o cría. Dichas medidas en ningún caso ocasionarán daños o la muerte de los animales, a excepción de las campañas de desinsectación, desratización y otras plagas de animales urbanos con riesgo sanitario.

5.– Hiriko hegazti-populazioak kudeatzeko, exotiko gisa tipifikatutakoak barne, jaiotza-tasa kontrolatzeko prozedurak bultzatuko dira, hala nola espeziearentzako antisorgailu selektiboak edo arrautzen kontrola.

5.– Para la gestión de poblaciones de aves urbanas, incluidas las tipificadas como exóticas, se favorecerán procedimientos de control de natalidad, como los anticonceptivos selectivos para la especie, o el control de huevos.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
BERTAKO ARRAZETAKO ETXEKO ANIMALIAK
ANIMALES DOMÉSTICOS DE RAZAS AUTÓCTONAS

30. artikulua.– Euskal arraza autoktonoak babestea.

Artículo 30.– La protección de las razas autóctonas vascas.

1.– Nekazaritza-dibertsitate autoktonoaren eta ondasun etnokulturalen ondareari egiten zaion ekarpenaren balioen arabera, edo ale-kopuruak galzorian dauden bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Animalia Arrazen Katalogo Ofizialean aitortutako euskal arraza autoktonoak kontserbatu ahal izango dira, eta erakunde eskudunek horiek zaintzeko eta berreskuratzeko beharrezkoak diren kontrol- eta sustapen-tresnak ezarriko dituzte.

1.– En función de los valores de aportación al patrimonio de la agrobiodiversidad ganadera, así como a la de los bienes etnoculturales o en tanto el número de ejemplares las aboque a una situación de peligro de extinción, las razas autóctonas vascas reconocidas en el Catálogo Oficial de Razas Animales Autóctonas Vascas podrán ser objeto de conservación, estableciendo las instituciones competentes los instrumentos necesarios de control y fomento para su preservación y recuperación.

2.– Horretarako, aurreko paragrafoan aipatutako ezaugarriak dituzten arrazak Euskadiko Ondare Genetiko eta Etnologiko izendatuko dira, eta horiek babesteko esparru juridiko berezia izango dute. Arau-esparru hori erregelamendu bidez garatuko du Eusko Jaurlaritzan nekazaritza-arloko eskumena duen sailak.

2.– A tal fin, aquellas razas con las características reseñadas en el apartado anterior, serán declaradas Patrimonio Genético y Etnológico de Euskadi y dispondrán de un marco jurídico especial para su protección. Dicho marco normativo será desarrollado reglamentariamente por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia agraria.

III. TITULUA
TÍTULO III
ANIMALIAK BABESTEKO ETA DEFENDATZEKO ELKARTEAK ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA
LAS ASOCIACIONES DE PROTECCIÓN Y DEFENSA DE LOS ANIMALES Y LA PARTICIPACIÓN CIUDADANA

31. artikulua.– Elkarteen helburua.

Artículo 31.– Finalidad de las asociaciones.

Animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteak legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak izango dira, helburu nagusitzat animaliak defendatzea eta babestea dutenak.

Serán asociaciones de protección y defensa de los animales las asociaciones sin fines de lucro constituidas legalmente que tengan por finalidad principal la defensa y protección de los animales.

32. artikulua.– Elkarteen eginkizunak.

Artículo 32.– Funciones de las asociaciones.

1.– Foru-organoek Administrazioaren erakunde laguntzaileen titulua emango diete Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez zehaztutako betekizunak betetzen dituzten elkarteei.

1.– Los órganos forales concederán a aquellas asociaciones que reúnan los requisitos que se determinen reglamentariamente por el Gobierno Vasco el título de entidades colaboradoras de la Administración.

2.– Eusko Jaurlaritzak, foru-organoek eta, hala badagokio, toki-korporazioek animaliak babesteko eta defendatzeko jarduerak egitea hitzartu ahal izango dute erakunde laguntzaileekin, eta, zehazki, honako eginkizun hauek:

2.– El Gobierno Vasco, los órganos forales y, en su caso, las corporaciones locales, podrán convenir con las entidades colaboradoras la realización de actividades encaminadas a la protección y defensa de los animales, y en concreto las siguientes funciones:

a) Dibulgazio, kontzientziazio, hezkuntza eta prestakuntza lanak eta ekintzak egitea, honako helburu hauekin: animaliak babestea eta defendatzea, animaliak abandonatzearen aurka borrokatzea, animaliak identifikatzea, antzutzea eta arduraz edukitzea.

a) Realizar tareas y acciones de divulgación, concienciación, educación y formación encaminadas a la protección y defensa de los animales, lucha contra el abandono animal, fomento de la identificación, esterilización y tenencia responsable de animales.

b) Administrazio eskudunari laguntzea galdutako edo abandonatutako animaliak edo animalia horien titularrek entregatutakoak jasotzen.

b) Colaborar con la administración competente en la recogida de animales extraviados o abandonados, o que fueren entregados por sus titulares.

c) Instalazio publikoak erabiltzea abandonatutako, Administrazioak konfiskatutako edo osasun-arrazoiengatik isolatuta egon behar duten animaliak biltegiratzeko, zaintzeko eta maneiatzeko, dagokion administrazioaren aldez aurreko hitzarmenarekin edo baimenarekin.

c) Utilizar las instalaciones públicas para el depósito, cuidado y manejo de animales abandonados, decomisados por la Administración o que deban permanecer aislados por razones sanitarias, previo convenio o autorización de la administración correspondiente.

d) Animaliak hirugarrenei lagatzea edo eutanasia kudeatzea, lege honetan ezarritako baldintzetan.

d) Gestionar la cesión de animales a terceros o su eutanasia, en los términos establecidos en esta ley.

e) Animaliak hartzeko etxeak kudeatzea.

e) Gestionar sus propios hogares de acogida de animales.

f) Lagun egiteko animaliekin edo gatibu dauden basa-animaliekin lotutako establezimenduak ikuskatzeko ardura duten agintaritzako agenteekin lankidetzan aritzea. Dagokion zehapen-espedientea instruitzeko eskumena duen agintaritzaren aurrean ere egin ahal izango dituzte salaketak, hala badagokio.

f) Colaborar con los agentes de la autoridad responsables de la inspección de los establecimientos relacionados con los animales de compañía, o silvestres en cautividad. También podrán cursar, en su caso, las correspondientes denuncias ante la autoridad competente para la instrucción del correspondiente expediente sancionador.

g) Agintaritzako agenteei eta administrazio publiko eskudunei laguntza ematea lege hau betetzearekin zerikusia duen guztian.

g) Prestar su colaboración a los agentes de la autoridad y a las administraciones públicas competentes en todo lo relacionado con el cumplimiento de la presente ley.

h) Dagokien administrazioei animalien defentsa eta babes eraginkorragoa lortzeko egokitzat jotzen dituzten neurriak proposatzea.

h) Proponer a las Administraciones correspondientes la adopción de cuantas medidas consideren oportunas para una más eficaz defensa y protección de los animales.

i) Hiriko basa-animalien populazioak eta hiriko katu-koloniak kudeatzea.

i) Gestionar poblaciones de animales silvestres urbanos y colonias felinas urbanas.

j) Arau-hauste edo delitu izan daitezkeen egitateak agintarien aurrean salatzea.

j) Denunciar ante las autoridades aquellos hechos que pudieran constituir una infracción o delito.

33. artikulua.– Albaitarien elkargo ofizialak.

Artículo 33.– Colegios oficiales de veterinarios.

1.– Albaitarien elkargo ofizialak lankidetzan arituko dira administrazio publikoekin lege hau aplikatzeko eta, bereziki, osasun-kontrolari dagozkion neurrien segimendua egiteko.

1.– Los colegios oficiales de veterinarios colaborarán con las administraciones públicas en la aplicación de la presente ley y en especial en el seguimiento de las medidas relativas a control sanitario.

2.– Albaitarien elkargo ofizialek, lege honek haien elkargokideei esleitzen dizkien funtzio eta eskumenei dagokienez, funtzio eta eskumenok behar bezala betetzen direla zainduko dute.

2.– Los colegios oficiales de veterinarios, en relación con las funciones y competencias atribuidas por la presente ley a sus colegiados, velarán por el adecuado desempeño de las mismas.

34. artikulua.– Animalien Ongizate eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua.

Artículo 34.– Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales.

1.– Animalien Ongizaterako eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua eratzen da, erakundeen arteko lankidetzarako organo iraunkor gisa, eta haren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza sustatzea, animalien ongizatearen eta babesaren arloan. Halaber, kontseilu honen helburua da pertsonen eta animalien arteko tratu ona eta bizikidetza sustatzeko neurriak proposatzea.

1.– Se constituye el Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales como un órgano permanente de cooperación interinstitucional, cuya principal finalidad es promover la colaboración entre las instituciones de la Comunidad Autónoma Vasca en materia de bienestar y protección animal. Así mismo, este consejo tiene como finalidad la propuesta de medidas encaminadas a promover el buen trato y la convivencia entre personas y animales.

2.– Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, Euskadiko Udalen Elkarteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Albaitarien Elkargoen Euskal Kontseiluko ordezkariek osatuko dute Animalien Ongizaterako eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua. Batzordearen osaera eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira.

2.– El Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales estará integrado por representantes del Gobierno Vasco, de las diputaciones forales, de la Asociación de Municipios Vascos y del Consejo Vasco de Colegios de Veterinarios del País Vasco. Su composición y funcionamiento se establecerán reglamentariamente.

IV. TITULUA
TÍTULO IV
ERROLDA, ZAINTZA ETA IKUSKAPENA
CENSO, VIGILANCIA E INSPECCIÓN

35. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO).

Artículo 35.– Registro General de Identificación de Animales de Compañía (REGIA) de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra funtsezko tresna da animalien babes, trazabilitate eta informaziorako, bai eta galdutakoak, abandonatutakoak edo lapurtutakoak aurkitzeko ere. Erregistro hori Lagun egiteko Red Española de Identificación de Animales de Compañía (REIAC) barruan egongo da, baita Europar Batasunean ofizialki jarduten duten guztietan ere.

1.– El Registro General de Identificación de Animales de Compañía de la Comunidad Autónoma del País Vasco se configura como la herramienta esencial de protección, trazabilidad e información de los animales, así como para la localización de los perdidos, abandonados o robados. Este registro estará integrado en la Red Española de Identificación de Animales de Compañía (REIAC) así como en cuantos operen oficialmente en la Unión Europea.

2.– Erregistroa nekazaritzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikitzen zaio, eta sail hori arduratuko da hura kudeatzeaz.

2.– El Registro se adscribe al departamento del Gobierno Vasco competente en materia agraria, siendo este el organismo responsable de su gestión.

3.– Erregelamendu bidez, animalien babesari eta ongizateari buruzko legeria hausten duten pertsonen informazio-atal bat sortuko da, udalek, foru-aldundiek, justizia-administrazioak eta nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko ministerio eskudunak jasotako informaziotik abiatuta.

3.– Reglamentariamente se creará una sección informativa de personas infractoras de la legislación de protección y bienestar animal, a partir de la información recibida por los ayuntamientos, las diputaciones forales, la Administración de Justicia y el ministerio competente en materia de agricultura y ganadería.

4.– Osagarri gisa, animalien trazabilitatea errazteko, establezimendu, zentro edo elkarte babesle guztiek beren datu-basea izan beharko dute, animaliak saldu, laga edo ematen zaizkien pertsonen identifikazioarekin eta egoitzarekin, bai eta lagapenak edo adopzioak egiten direnetik egindako jarraipenarekin ere. Jarraipen horretan tratu txarren bat egiaztatzen bada, zentroak animalia berreskuratu ahal izango du, dagozkion legezko ekintzen kaltetan izan gabe.

4.– Como complemento, para facilitar la trazabilidad de los animales, todos los establecimientos, centros o asociaciones protectoras deberán disponer de su propia base de datos con la identificación y domicilio de las personas a las que se vendan, cedan o donen los animales, así como el seguimiento desde que se producen las cesiones o adopciones. En el caso que en este seguimiento se constate algún tipo de maltrato, el centro podrá recuperar al animal sin perjuicio de las diferentes acciones legales que correspondan.

36. artikulua.– Zaintza- eta ikuskapen-eginkizunak.

Artículo 36.– Funciones de vigilancia e inspección.

1.– Udalek eta foru-organo eskudunek begiratu eta ikuskatuko dituzte lagun egiteko animaliak hazi, salerosi edo aldi baterako mantentzeko establezimenduak, bai eta abandonatutako animaliak bildu, hartu eta babesteko zentroak ere.

1.– Los ayuntamientos y los órganos forales competentes llevarán a cabo la vigilancia e inspección de los establecimientos de cría, comercio o mantenimiento temporal de animales de compañía, así como de los centros de recogida, acogida y refugio de animales abandonados.

2.– Administrazio eskudunek, kautelaz eta prebentzioz, tratu txarrak edo arretarik eza jasateko arriskuan dauden animaliak konfiskatu ahal izango dituzte, haien osotasuna babesteko funtsezkotzat jotzen dutenean, eta bilketa-zentro edo itundutako harrera-zentro batera eraman, zaintzeko.

2.– Las administraciones competentes podrán, de forma cautelar y preventiva, incautar animales en riesgo de maltrato o desatención cuando lo consideren esencial para proteger su integridad, y trasladarlos a un centro de recogida, o de acogida concertado, para su custodia.

37. artikulua.– Ikuskatze-jarduera.

Artículo 37.– Actividad inspectora.

1.– Ikuskatze-eginkizunak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, zeregin horietan ari direnean, eta beren nortasuna egiaztatuta, agintaritzaren agente izango dira, legedi orokorrean eta administrazio-prozedurari buruzko legedian aurreikusitako baldintzetan eta ondorioekin. Langile horiek behar diren kontrol eta jarduera guztiak egingo dituzte egiaztatzeko behar bezala betetzen direla lege honetan eta hura garatzen duten arauetan eskatzen diren baldintzak.

1.– El personal al servicio de las diferentes administraciones públicas que desarrolle funciones de inspección, cuando ejerza tales funciones y acreditando su identidad, tendrá la condición de agente de la autoridad en los términos y con las consecuencias previstas en la legislación general y de procedimiento administrativo. Dicho personal llevará a cabo cuantos controles y actuaciones sean precisos para verificar el adecuado cumplimiento de los requisitos exigidos por la presente ley y sus normas de desarrollo.

2.– Horretarako, langile horiek noiznahi eta aurretiko baimenik gabe sartu ahal izango dira lege hau bete behar duen edozein zentro edo establezimendutan, salbu eta zentro edo establezimendu hori eraginpeko pertsona fisikoaren etxebizitza bada. Kasu horretan, haren berariazko oniritzia edo epailearen baimena beharko da.

2.– A tal efecto, dicho personal estará autorizado a entrar libremente y sin previa autorización en cualquier centro o establecimiento sujeto a la presente ley, salvo que este coincidiese con el domicilio de la persona física afectada. En tal caso, deberá contarse con su consentimiento expreso o autorización judicial.

3.– Ikuskatzaileek, beren eginkizunak betetzen ari direnean, egin ahal izango dituzte probak eta behar diren jarduera eta errekerimendu guztiak lege hau eta hura garatzen duten arauak betearazteko.

3.– El personal inspector podrá proceder a la práctica de las pruebas y realizar cuantas actuaciones y requerimientos sean precisos en ejercicio de sus funciones en orden al cumplimiento de la presente ley y sus normas de desarrollo.

V. TITULUA
TÍTULO V
ZEHAPEN-ARAUBIDEA
RÉGIMEN SANCIONADOR
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU-HAUSTEAK
INFRACCIONES

38. artikulua.– Arau-hauste motak.

Artículo 38.– Clases de infracciones.

1.– Arau-hauste arinak: arau-hauste arintzat hartzen da egitez edo ez-egitez animaliari kalte fisikorik edo portaera-aldaketarik eragin gabe legez ezarritako debekuak, zainketak edo betebeharrak ez betetzea eragiten duen jokabide oro, edo animaliaren titularrek edo arduradunek administrazio-erantzukizunak ez betetzearen ondoriozkoak.

1.– Infracciones leves: se considera infracción leve toda conducta que por acción u omisión y sin provocar daños físicos ni alteraciones de su comportamiento al animal conlleve la inobservancia de prohibiciones, cuidados u obligaciones establecidas legalmente o las derivadas del incumplimiento de responsabilidades administrativas por parte de los titulares o responsables del animal.

Zehazki, honako hauek dira arau-hauste arinak, betiere animaliari kalte fisikorik eragiten ez badiote:

En particular se consideran infracciones leves, siempre que no provoquen daños físicos al animal:

a) Animaliak beren instalazioetan hartzen edo mantentzen dituzten establezimenduen titularren administrazio-erantzukizunak ez betetzea.

a) Incumplir las responsabilidades administrativas por parte de los titulares de los establecimientos que alojen o mantengan animales en sus instalaciones.

b) Lagun egiteko animalien kontrolik gabeko ugalketa saihesteko beharrezko neurriak ez hartzea.

b) No adoptar medidas necesarias para evitar la reproducción incontrolada de los animales de compañía.

c) Animaliak baldintza desegokietan garraiatzea, araudian ezarritakoa bete gabe.

c) Transportar animales en condiciones inadecuadas con incumplimiento de lo establecido en la normativa reguladora.

d) Animaliei behar bezala kontrolatu, zaindu eta jagon ezin diren lekuetan edukitzea.

d) Mantener animales en lugares donde no pueda ejercerse sobre ellos un adecuado control, atención y vigilancia.

e) Animaliak beren osasunerako beharrezkoak diren albaitaritza-azterketak eta zainketak ez egitea.

e) No someter a los animales a los reconocimientos y cuidados veterinarios necesarios para su salud.

f) Animalia biziak erakusleiho komertzialetan erakustea.

f) Exhibir animales vivos en escaparates comerciales.

g) Edozein komunikazio-euskarritan krudeltasun, tratu txar edo sufrimendu simulatuak eragiten dituzten animaliekin egindako eszenak filmatzea, argazkiak ateratzea edo grabatzea, agintaritzari aldez aurretik jakinarazi gabe.

g) Filmar, fotografiar o grabar en cualquier tipo de soporte comunicativo escenas con animales que conlleven crueldad, maltrato o sufrimiento simulados sin comunicación previa a la autoridad.

h) Hiriko bide eta espazio publikoetan txakurren gorozkiak ez jasotzea.

h) No recoger las deyecciones de los perros en las vías y los espacios públicos urbanos.

i) Animaliei administrazio-baimenik ez duten ikuskizunetan parte harraraztea.

i) Hacer participar a los animales en espectáculos carentes de la correspondiente autorización administrativa.

j) 4.2 artikuluko a) eta b) idatz-ataletan ezarritako betebeharrak ez betetzea, betiere animaliari kalterik edo sufrimendurik eragiten ez badiote.

j) Incumplir las obligaciones establecidas en el artículo 4.2 apartados a) y b), siempre que no provoquen daños o sufrimiento al animal.

k) Animaliak identifikatu eta erregistratzeko betebeharrak ez betetzea, bertan jasotako datuen aldaketak aurreikusitako epeetan jakinarazteko betebeharra barne.

k) Incumplir las obligaciones relativas a la identificación y registro de los animales, incluida la obligación de comunicar las modificaciones de los datos contenidos en el mismo en los plazos previstos.

l) Identifikaziorik eta erregistrorik gabeko animalia bat eskuratzea, edozein tituluren bidez, hori nahitaezkoa denean lege honetan ezarritakoaren arabera.

l) Adquirir, por cualquier título, un animal sin identificación ni registro, cuando ello resulte obligatorio en los términos establecidos en la presente ley.

m) Salmenta, dohaintza edo beste edozein tituluren bidez animalia bat transmititzea, gutxienez jaio eta bi hilabete igaro baino lehen, identifikatu eta erregistratu beharrekoak.

m) Transmitir mediante venta, donación o cualquier otro título, un animal antes del transcurso de dos meses como mínimo, desde su nacimiento, de los que deban ser identificados y registrados.

n) Lagun egiteko animalien gorpuak deuseztatzea identifikazioa egiaztatu gabe, identifikazioa nahitaezkoa denean, eta administrazio eskudunari ez jakinaraztea identifikatutako lagun egiteko animalia baten gorpua erretiratu dela.

n) La eliminación de cadáveres de animales de compañía sin comprobar su identificación, cuando ésta sea obligatoria, y la no comunicación a la administración competente de la retirada del cadáver de un animal de compañía identificado.

o) Kalteak eragin ditzaketen animaliak zaintzeko eta zaintzeko ardura ez izatea, eta, zehazki, txakurrak arauzko babes-elementuekin eta lotuta ez eramatea. Era berean, txakurrek beste animalia batzuei edo pertsonei erasotzen badiete, agintariek emandako aginduei jaramonik ez egitea.

o) No mantener la debida diligencia en la custodia y guardia de animales que puedan causar daños, y en concreto, no llevar a los perros sujetos y con los elementos de protección reglamentarios. Así mismo, hacer caso omiso a las indicaciones de las autoridades en caso de agresiones ocasionadas por perros a otros animales o a personas.

p) Katu-kolonietako banakoak elikatzea, behar den administrazio-baimena izan ezean.

p) Alimentar a los individuos de las colonias felinas, salvo que se cuente con la debida autorización administrativa.

q) Animaliak tindatzea erakargarri bihurtzeko asmoz, salerosketarako edo ikuskizunetarako edo adierazpen artistikoaren euskarri gisa.

q) Teñir a los animales con objeto de hacerlos atractivos, para su comercio o espectáculo o como soporte de expresión artística.

r) Lege honetan arau-hauste astuntzat edo oso astuntzat tipifikatzen ez den beste edozein arau-hauste.

r) Cualquier otra infracción no tipificada en esta ley como grave o muy grave.

2.– Arau-hauste astunak: arau-hauste astuntzat joko da egitez edo ez-egitez eta betebeharrak ez betetzearen edo debekatutako jokabideen ondorioz animaliari kalte edo sufrimendurik eragiten dion jokabide oro, betiere heriotza edo ondorio larririk eragiten ez badiote:

2.– Infracciones graves: se considera infracción grave toda conducta que por acción u omisión y derivada del incumplimiento de las obligaciones o de la realización de conductas prohibidas impliquen daño o sufrimiento para el animal, siempre que no les causen la muerte o secuelas graves:

a) Animaliak beren instalazioetan hartzen edo mantentzen dituzten establezimenduen titularrek animalien zaintza eta bizi-baldintzen arloan dituzten erantzukizunak, betekizunak edo baldintzak ez betetzearen ondoriozkoak, betiere heriotza edo ondorio larriak eragiten ez badizkiete.

a) Las derivadas del incumplimiento de las responsabilidades, de los requisitos o condiciones en materia de cuidados y condiciones de vida de los animales por parte de los titulares de los establecimientos que alojen o mantengan animales en sus instalaciones, siempre que no les provoquen la muerte o secuelas graves.

b) Animaliei alferrikako sufrimenduak edo lesioak eragitea.

b) Infligir a los animales sufrimientos innecesarios o lesiones.

c) Animaliei behar ez diren sufrimenduak edo kalteak eragin diezazkieketen substantziak ematea.

c) Suministrar a los animales, sustancias que puedan causarles sufrimientos o daños innecesarios.

d) Animaliei tratu iraingarria ematea edo beren izaerari ez dagozkion portaera edo jarrerak izanaraztea, bai eta haien bizitza arriskuan jar dezaketen egoeren eraginpean jartzea ere, salbu eta lagun egiteko animalia laguntzaileak badira eta xede duten jarduera zehatza egiten ari badira.

d) Someter a los animales a trato vejatorio o a la realización de comportamientos o actitudes impropias de su condición, así como exponerlos a situaciones donde pueda peligrar su vida, salvo que se trate de animales de compañía auxiliares en el ejercicio de la concreta actividad a la que están destinados.

e) Beren gaitasuna gainditzen duen edozein jardueratan parte harraraztea, edo animalia gaixoak, nekatuak, umedunak edo sei hilabetetik beherakoak badira.

e) Hacerles participar en cualquier tipo de actividad que supere su capacidad o porque sean animales enfermos, fatigados, gestantes o menores de seis meses.

f) Animaliak dohaintzan ematea, hala nola publizitate-erakargarri ordainsari, trukaketa, xorte, zozketa, truke, sari edo konpentsazio gisa animalien kostu bidezko transakzioaz bestelako erosketengatik.

f) Donar animales, como reclamo publicitario, recompensa, intercambio, sorteo, rifa, trueque, premio o compensación por otras adquisiciones de naturaleza distinta a la transacción onerosa de animales.

g) Animaliei albaitari-laguntza egokirik ez ematea ageriko gaitz edo sufrimendu larrien aurrean.

g) No prestar a los animales asistencia veterinaria adecuada ante dolencias o sufrimientos graves y manifiestos.

h) Animaliak gatibu edukitzea, haien behar etologikoei erantzun gabe.

h) Mantener a los animales en cautividad sin atender a sus necesidades etológicas.

i) Lege honek debekatzen dituen ikuskizunetan ikusle gisa parte hartzea.

i) Participar como espectador o espectadora en espectáculos prohibidos por esta ley.

j) Animaliarentzako arrisku-egoera amaitzeko agintaritzak hartutako behin-behineko neurriak, kautelazkoak edo irmoak, eta zehapen osagarriak haustea.

j) Quebrantar las medidas provisionales, cautelares o firmes, adoptadas por la autoridad para poner fin a la situación de riesgo para el animal, así como de las sanciones accesorias.

k) Animaliak hazi edo salerostea dagokion baimenik izan gabe, edo legez ezarritako establezimenduetatik kanpo egitea.

k) Criar o comerciar con animales sin disponer de la correspondiente autorización o hacerlo fuera de los establecimientos legalmente establecidos.

l) Animalien galera ezarritako epeetan ez jakinaraztea, baita etxeko animalia bat harrapatzea eta agintariei harrapaketaren berri berehala ez ematea ere.

l) No notificar el extravío de los animales en los plazos establecidos, así como atropellar a un animal doméstico y no comunicar de forma inmediata a las autoridades el atropello.

m) Agintari eskudunei animalien eta haien instalazioen ikuskapena galaraztea, bai eta kontrol-eginkizunak betetzeko behar diren informazioa eta dokumentuak ez ematea edo Administrazioari okerreko dokumentazioa ematea ere.

m) Impedir la inspección de los animales y sus instalaciones a las autoridades competentes, así como no suministrar la información y documentos necesarios para realizar las funciones de control o suministrar documentación errónea a la Administración.

n) Hiriko basa-animaliak harrapatzea, haiei tratu txarrak ematea edo salerostea, salbu eta administrazio eskudunak baimendutako pertsonak animalia-populazioak kontrolatzeko jarduerak egiten ari badira.

n) Capturar, maltratar o comerciar con los animales silvestres urbanos, salvo que se estén llevando a cabo actividades de control de poblaciones de animales por parte de personas autorizadas por la administración competente.

o) Pertsonei eraso eginez gero, bere titulartasuneko edo erantzukizuneko animalia albaitari ofizialaren edo berak aukeratutako gaitutako albaitari ofizialaren behaketaren mende jartzeko betebeharra ez betetzea, hamalau egunez edo beste denboraldi batez, une bakoitzeko egoera epizootiologikoak hala eskatzen duenean.

o) En caso de agresión a personas, incumplir la obligación de someter al animal de su titularidad o responsabilidad a observación por parte del personal profesional veterinario oficial, o habilitado, de su elección, durante catorce días o por un periodo de tiempo distinto, cuando las circunstancias epizootiológicas de cada momento así lo aconsejen.

p) Katu-kolonia batean dagoen katazulo bat kaltetzea edo suntsitzea.

p) Dañar o destruir una gatera situada en una colonia felina.

q) Zigor-lepokoak erabiltzea, hala nola, pintxo-lepokoak, itotzeko lepokoak, deskarga elektrikoetarako lepokoak eta horiek erabiltzeak mina, ondoeza fisikoa eta/edo psikologikoa eragiten duen beste edozein lepoko-mota, lege honek horien erabilerarako ezarritako baldintzak bete gabe.

q) La utilización de los collares de castigo, como son los collares de pinchos, los collares de estrangulamiento, collares de descargas eléctricas y cualquier otro tipo de collar que su uso provoque dolor, malestar físico y/o psicológico, sin cumplir las condiciones establecidas para su uso en esta ley.

r) Kalteak eragin ditzaketen animalien babes eta zaintzan behar bezalako arreta ez izatea, eta, zehazki, txakurrak lotuta eta arauzko babes-elementuekin ez eramatea. Era berean, jaramonik ez egitea txakurrek beste animalia batzuei edo pertsonei erasoz gero agintariek emandako jarraibideei.

r) No mantener la debida diligencia en la custodia y guardia de animales que puedan causar daños, y en concreto, no llevar a los perros sujetos y con los elementos de protección reglamentarios. Así mismo, hacer caso omiso a las indicaciones de las autoridades en caso de agresiones ocasionadas por perros a otros animales o a personas.

s) Animaliak etengabe lotuta edo ibilgetuta edukitzea.

s) Mantener atados o inmovilizados permanentemente a los animales.

t) Lege honen ondorietarako, 3 arau-hauste arin edo gehiago bi urteko epean.

t) La comisión, a efectos de esta ley, de 3 o más infracciones leves en el plazo de dos años.

3.– Arau-hauste oso astunak: arau-hauste oso astuntzat hartuko da, oro har eta jarraian tipifikatutako beste jokabide batzuk alde batera utzita, egitez edo ez-egitez eta debekatutako betebeharrak edo jokabideak ez betetzearen ondorioz animaliaren heriotza edo ondorio larri iraunkorrak eragiten dituen jokabide oro.

3.– Infracciones muy graves: se considerará infracción muy grave, con carácter general y al margen de otras conductas tipificadas a continuación, toda conducta que por acción u omisión y derivada del incumplimiento de las obligaciones o de la realización de conductas prohibidas provoque la muerte del animal o secuelas graves permanentes.

Bereziki, honako hauek hartuko dira arau-hauste oso astuntzat:

En particular se considerarán infracciones muy graves:

a) Beren instalazioetan animaliak hartzen edo mantentzen dituzten establezimenduen titularrek beren betebeharrak ez betetzea, edo animalien zaintza eta bizi-baldintzen arloan debekatutako jokabideak izatea, animaliaren bat hiltzea edo ondorio larri iraunkorrak eraginez gero.

a) Incumplir los titulares de los establecimientos que alojen o mantengan animales en sus instalaciones, sus obligaciones o realizar conductas prohibidas en materia de cuidados y condiciones de vida de los animales, cuando provoque la muerte de alguno de los animales o les causen secuelas graves permanentes.

b) Animaliak albaitariaren kontrolik gabe edo lege honetan ezarritako kasuetatik kanpo antzutzea, mutilatzea edo hiltzea, bai eta legez ezarritako baldintza eta betekizunen aurka antzeko beste edozein esku-hartze egitea ere.

b) Esterilizar, mutilar o sacrificar animales sin control veterinario o fuera de los supuestos legalmente establecidos en esta ley, así como cualquier otra intervención similar en contra de las condiciones y requisitos legalmente establecidos.

c) Animaliei tratu txarrak ematea edo erasotzea, heriotza edo ondorio larri iraunkorrak eraginez.

c) Maltratar o agredir a los animales causándoles la muerte o secuelas graves permanentes.

d) Substantzia toxikoak emanez animaliak hiltzea, lege honetan jasotako kasuetan izan ezik.

d) Causar la muerte a los animales mediante el suministro de sustancias tóxicas, excepto en los supuestos contemplados en esta ley.

e) Ikuskizun arautuetan parte hartzen duten animaliei anestesiak, drogak edo beste produktu batzuk ematea, haien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo beren portaera naturalaren aurkako beste edozein helburu lortzeko.

e) Suministrar a los animales que intervengan en espectáculos regulados anestesias, drogas u otros productos con el fin de conseguir su docilidad, mayor rendimiento físico o cualquier otro fin contrario a su comportamiento natural.

f) Elikagai pozoituak edo elementu zorrotzak dituztenak uztea eta animalientzako pozoia barreiatzea bide eta espazio publiko edo pribatuetan uztea.

f) Depositar alimentos emponzoñados o con elementos punzantes y esparcir veneno para animales, en vías y espacios públicos o privados.

g) Edozein komunikazio-euskarritan krudeltasuna, tratu txarrak edo itxurarik gabeko sufrimendua dakarten animaliekin eszenak filmatzea, argazkiak ateratzea edo edozein komunikazio-euskarritan grabatzea.

g) Filmar, fotografiar o grabar en cualquier tipo de soporte comunicativo escenas con animales que conlleven crueldad, maltrato o sufrimiento no simulado.

h) Animaliei debekatutako ikuskizunetan parte harraraztea.

h) Hacer participar a los animales en espectáculos prohibidos.

i) Animaliak modu oldarkorrean edo bortitzean heztea edo borroketan parte hartzeko prestatzea.

i) Educar a los animales de forma agresiva o violenta o prepararlos para participar en peleas.

j) Animaliekin edo animalien artean borrokak eragitea, sustatzea edo antolatzea.

j) Inducir, promover u organizar peleas con o entre animales.

k) Animaliak borroketan edo erasoetan parte hartzeko erabiltzea.

k) Utilizar animales para su participación en peleas o agresiones.

l) Lagun egiteko animalia gisa erabiltzen diren basa-faunako espezieak baimenik gabe salerostea, haztea edo gurutzatzea.

l) Comerciar, criar o cruzar sin autorización especies pertenecientes a la fauna silvestre que sean utilizadas como animales de compañía.

m) Arriskutsuak izan daitezkeen txakur-arrazak baimenik gabe hazi edo gurutzatzea, bai eta ezarritako epean ez antzutzea ere.

m) Criar o cruzar sin autorización razas caninas potencialmente peligrosas, así como su no esterilización dentro del plazo establecido.

n) Animaliak abandonatzea.

n) Abandonar a los animales.

o) Aldi baterako hartze- edo bilketa-zentroan dauden animaliei tratamendu terapeutiko egokia ez ematea.

o) No aplicar a los animales alojados en el centro de alojamiento temporal o de recogida tratamiento terapéutico adecuado.

p) Lege honen ondorietarako, 2 arau-hauste edo gehiago bi urteko epean.

p) La comisión, a efectos de esta ley, de 2 o más infracciones en el plazo de dos años.

39. artikulua.– Erantzukizuna.

Artículo 39.– Responsabilidad.

1.– Lege honetan tipifikatutako arau-hausteen erantzule izango dira lege honetan eta hura garatzen duten arauetan jasotako aginduak egitez edo ez-egitez urratzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

1.– Serán responsables de las infracciones tipificadas en la presente ley las personas físicas o jurídicas que, por acción u omisión, infrinjan los preceptos contenidos en esta ley y en las normas que la desarrollen.

2.– Lege honetan aurreikusitako betebeharrak pertsona batek baino gehiagok bete behar badituzte elkarrekin, edo arau-haustea pertsona bati baino gehiagori egotz badakieke eta ezin bada zehaztu haietako bakoitzaren parte-hartze maila, egiten diren arau-hausteen eta, kasua bada, ezartzen diren zehapenen erantzukizun solidarioa izango dute. Halaber, beren jarduera egiteari utzi dioten pertsona juridikoei ezartzen zaizkien zehapenen erantzukizun subsidiarioa izango dute arau-haustea egin zen unean entitateko administratzaile edo ahalordedun nagusiaren kargua zutenek.

2.– Cuando el cumplimiento de las obligaciones previstas en esta ley corresponda a varias personas conjuntamente, o si la infracción fuera imputable a varias personas y no fuera posible determinar el grado de participación de cada una de ellas, responderán solidariamente de las infracciones que se cometan y, en su caso, de las sanciones que se impongan. Asimismo, serán responsables subsidiarias de las sanciones impuestas a las personas jurídicas que hayan cesado en su actividad quienes ocuparan el cargo de administrador o apoderado general de la entidad en el momento de cometerse la infracción.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZEHAPENAK
SANCIONES

40. artikulua.– Zehapenen zenbatekoa.

Artículo 40.– Importe de las sanciones.

1.– Lege honetako arau-hausteak 100 eurotik 100.000 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira, eskala honen arabera:

1.– Las infracciones de la presente ley serán sancionadas con multas de 100 a 100.000 euros, de acuerdo con la siguiente escala:

a) Arau-hauste arinak, 100 eurotik 3.000 eurora bitarteko isuna.

a) Las infracciones leves, con multas de 100 a 3.000 euros.

b) Arau-hauste astunak: 3.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko isuna.

b) Las infracciones graves, con multa de 3.001 a 10.000 euros.

c) Arau-hauste oso astunak: 10.001 eurotik 100.000 eurora bitarteko isuna.

c) Las infracciones muy graves, con multa de 10.001 a 100.000 euros.

2.– Lege honetan ezarritako zehapenen zenbatekoak urtean behin eta automatikoki eguneratuko dira, kontsumoko prezioen indizearen arabera. Indize hori aurreko urteko zehapenaren zenbatekoari aplikatuko zaio.

2.– Las cuantías de las sanciones establecidas en la presente ley serán anual y automáticamente actualizadas con arreglo al índice de precios al consumo, el cual se aplicará sobre la cuantía de la sanción del año anterior.

41. artikulua.– Zehapen osagarriak.

Artículo 41.– Sanciones accesorias.

1.– Zehapen-ebazpenak aginduko du arau-haustearen xede diren animaliak konfiskatzeko eta, hala badagokio, bilketa-zentro batera eramateko, beharrezkoa denean animaliaren osotasun fisikoa eta herritarren segurtasuna bermatzeko.

1.– La resolución sancionadora ordenará el decomiso de los animales objeto de la infracción y, en su caso, su traslado a un centro de recogida, cuando fuere necesario para garantizar la integridad física del animal y la seguridad de la ciudadanía.

2.– Arau-hauste astunak eta oso astunak egiteak instalazio, lokal edo establezimenduak aldi baterako ixtea ekar dezake, gehienez ere bi urtez astunak, bai eta gehienez lau urtez oso astunak, eta beste animalia batzuk erosteko debekua ere, gehienez ere lau urtez astunen kasuan eta hamar urtez oso astunen kasuan.

2.– La comisión de infracciones graves y muy graves podrá comportar la clausura temporal de las instalaciones, locales o establecimientos respectivos, hasta un máximo de dos años las graves y un máximo de cuatro años para muy graves, así como la prohibición de adquirir otros animales por un periodo máximo de cuatro años en el caso de las infracciones graves y de diez años en el caso de las muy graves.

3.– Arau-hauste astunak egiteagatik ezarritako zehapenek berekin ekar dezakete, dagokion isunaren zehapen osagarri gisa, animaliak edukitzeko desgaikuntzaren zehapen osagarria, hiru hilabetetik zortzi urtera artekoa gehienez ere. Arau-hauste oso astunekin batera, animaliak edukitzeko hamar urtera arteko desgaikuntza dakarren zehapen osagarri bat ezarriko da.

3.– Las sanciones impuestas por la comisión de infracciones graves podrán llevar consigo, como sanción accesoria a la multa correspondiente, la sanción accesoria de la inhabilitación para la tenencia de animales por un periodo de tres meses a un máximo de ocho años. Las infracciones muy graves irán acompañadas de una sanción accesoria consistente en la inhabilitación de hasta diez años para la tenencia de animales.

4.– Astuntzat edo oso astuntzat jotako arau-hausteak hiru urte bete baino lehen errepikatzen badira, behin betiko galduko dira lege honen II. tituluko III. kapituluan adierazitako administrazio-baimenak.

4.– La reincidencia, en plazo inferior a tres años, en infracciones sancionadas como graves o muy graves comportará la pérdida definitiva de las autorizaciones administrativas señaladas en el capítulo III del título II de la presente ley.

42. artikulua.– Zehapenak ordeztea.

Artículo 42.– Sustitución de sanciones.

Zehapenak ezartzeko eskumena duen agintaritzak erabaki ahal izango du arau-hauslea prestakuntzako edo informazioko prebentzio-programetan sartzea edo animalien zaintzarekin loturarik ez duten lan komunitarioetara bideratzea. Bi modalitateak, osagarriak edo alternatiboak izan daitezkeenak, borondatezkoak izango dira, eta ezin izango dira ezarri zehatuaren edo haren legezko ordezkariaren berariazko adostasunik gabe.

La autoridad competente para imponer sanciones podrá acordar la inclusión del infractor en programas de prevención formativa o informativa o la derivación a trabajos comunitarios no relacionados con el cuidado de los animales. Ambas modalidades, que podrán ser complementarias o alternativas, serán voluntarias y no podrán establecerse sin el consentimiento expreso del sancionado o de su representante legal.

43. artikulua.– Zehapenen mailaketa.

Artículo 43.– Graduación de las sanciones.

1.– Zehapenak mailakatzeko, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

1.– Para la graduación de las sanciones se tendrán en cuenta las siguientes circunstancias:

a) Intentzionalitatea izatea, edo arau-haustearen erantzulearen kondizio profesionalaren arabera galda daitekeen erantzukizun-maila.

a) La existencia de intencionalidad o el nivel de responsabilidad exigible en función de la condición profesional del responsable de la infracción.

b) Eragindako animalien kopurua, egindako arau-hausteak haiei eragindako kaltea eta animalien osasunean, osasun eta segurtasun publikoan edo ingurumenean duen eragina.

b) El número de animales afectados, el perjuicio causado a los mismos por la infracción cometida, así como su incidencia en la sanidad animal, la salud y seguridad públicas o el medioambiente.

c) Legez kontrako irabazi-asmoa eta arau-haustearekin lortutako edo aurreikusitako irabaziaren zenbatekoa.

c) El ánimo de lucro ilícito y la cuantía del beneficio obtenido o previsto con la comisión de la infracción.

d) Arau-haustearen jarraitutasuna, iraunkortasuna, errepikatzea, berrerortzea, aiherkundea eta/edo ankerkeria.

d) La continuidad, persistencia, reiteración, reincidencia, ensañamiento y/o crueldad en la conducta infractora.

e) Urtebetean izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egitea, administrazio-bidean ebazpen irmoaren bidez hala deklaratu bada.

e) La reincidencia, por comisión en el término de un año de más de una infracción de la misma naturaleza cuando así haya sido declarado por resolución firme en vía administrativa.

f) Arau-haustearen erantzukizun-mailan, zentzu aringarri edo astungarrian, eragina izan dezakeen beste edozein inguruabar. Horretarako, garrantzi berezia izango du adingabeen edo gaixotasuna edo desgaitasuna direla eta kalteberatasun-egoeran daudenen aurrean animalien aurka egindako indarkeriak.

f) Cualquier otra circunstancia que pueda incidir en el grado de responsabilidad de la infracción, en un sentido atenuante o agravante. A tal efecto tendrá especial significación la violencia ejercida contra animales en presencia de personas menores de edad o de aquellas que estén en situación de vulnerabilidad por enfermedad o discapacidad.

g) Zehatutako pertsonak eta agintaritza eskudunarekiko duen lankidetza, gertaerak argitzeko eta kaltetutako ondasuna itzultzeko.

g) La colaboración de la persona sancionada con la autoridad competente en el esclarecimiento de los hechos y en la restitución del bien dañado.

2.– Bi arau-hauste edo gehiagoren erantzuleari arau-hauste bakoitzari dagozkion zehapen guztiak ezarriko zaizkio.

2.– Al responsable de dos o más infracciones, se le impondrán todas las sanciones correspondientes a las diversas infracciones.

3.– Egitate berak edo egitate anitzek arau-hausteen konkurtso erreala, ideala edo mediala eragiten badute, astuntasun txikieneko zehapenak ezarriko zaizkio zehapen bakoitzari.

3.– En el caso de que un mismo hecho, o una pluralidad de ellos, den lugar a un concurso real, ideal o medial de infracciones, se aplicarán las sanciones menos graves a cada una de las sanciones correspondientes.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PROZEDURA ETA ESKUMENA
PROCEDIMIENTO Y COMPETENCIA

44. artikulua.– Espedienteak hastea.

Artículo 44.– Incoación de expedientes.

1.– Lege honetan aurreikusitako zehatzeko ahala Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen edo haren ordezko arauaren arabera baliatuko da.

1.– La potestad sancionadora prevista en la presente ley se ejercerá conforme a la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o norma que la sustituya.

2.– Udalek lege honen arabera hasitako zehapen-espedienteak instruitu eta ebatziko dituzte, gune zoologikoei eta ekoizpeneko edo errentako animaliei buruzkoak izan ezik, horien instrukzioa eta ebazpena foru-aldundien eskumena izango baita.

2.– Los ayuntamientos instruirán y resolverán los expedientes sancionadores que se incoen conforme a la presente ley, a excepción de los relativos a los núcleos zoológicos y animales de producción o renta, cuya instrucción y resolución será competencia de las diputaciones forales.

3.– Udal-agintariek eskumen hori gauzatzeko behar diren baliabideak ez dituztenean, akordioak egin ahal izango dituzte foru-organo eskudunekin, eginkizun horiek beren gain har ditzaten.

3.– Cuando las autoridades municipales no dispusieran de los medios necesarios para ejercer esta competencia, podrán establecer acuerdos con los órganos forales competentes, para que asuman dichas funciones.

4.– Arau-hausteak delitu izan badaitezke, administrazio instrukzio-egileak jurisdikzio-organo eskudunari pasatuko dio erruduntasun-testigantza, eta ez du zehapen-prozedurarekin jarraituko agintaritza judizialak epai irmoa edo prozedurari amaiera ematen dion ebazpena eman arte.

4.– En los supuestos en que las infracciones pudieran ser constitutivas de delito, la administración instructora pasará el tanto de culpa al órgano jurisdiccional competente y se abstendrá de proseguir el procedimiento sancionador mientras la autoridad judicial no hubiera dictado sentencia firme o resolución que ponga fin al procedimiento.

Agintaritza judizialaren zehapenak administrazio-zehapena ezartzea baztertuko du, subjektuaren, egitatearen eta oinarriaren identitatea ikusten den kasuetan. Deliturik egon dela baietsi ez bada, administrazioak zehapen-espedientearekin jarraitu ahal izango du, jurisdikzio eskudunak frogatutzat jo dituen egitateak oinarri hartuta.

La sanción de la autoridad judicial excluirá la imposición de sanción administrativa, en los casos en que se aprecie la identidad del sujeto, del hecho y del fundamento. De no haberse estimado la existencia de delito, la administración podrá continuar el expediente sancionador, con base en los hechos que la jurisdicción competente haya considerado probados.

Administrazio-prozedura zehatzailea eteteak ez du eragozten hartutako kautela-neurriei eustea, baldin eta bateragarriak badira prozesuaren esparru prozesalean erabakitakoekin.

La suspensión del procedimiento administrativo sancionador no impide el mantenimiento de las medidas cautelares adoptadas, siempre y cuando resulten compatibles con las acordadas en el ámbito procesal.

45. artikulua.– Behin-behineko neurriak.

Artículo 45.– Medidas provisionales.

1.– Animaliak edo pertsonen osotasuna babesteko beharrezkoa denean, behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira zehapen-prozedura hasi aurretik.

1.– Cuando sea necesario para la protección de los animales o de la integridad de las personas, podrán adoptarse medidas provisionales antes de la iniciación del procedimiento sancionador.

2.– Honako hauek dira zehapen izaera ez duten behin-behineko neurriak:

2.– Son medidas provisionales, que no tienen el carácter de sanción, las siguientes:

a) Lege honen babespean dauden animaliak behin-behinean erretiratzea, baldin eta lege honen xedapenak urratu izanaren zantzuak badaude, eta, horren ondorioz, animaliak berehala eta presaz erretiratzea komeni bada.

a) La retirada provisional de aquellos animales objeto de protección de esta ley, siempre que existan indicios de infracción de las disposiciones de la presente ley, que aconsejen una retirada inmediata y urgente de los animales.

b) Nahitaezko baimen edo erregistrorik ez duten establezimendu, instalazio edo zerbitzuak amaitzea edo ixtea, edo haien funtzionamendua etetea, ikusitako akatsak zuzendu arte edo animalien babes eta ongizateagatik eskatutako baldintzak bete arte.

b) La clausura o cierre de establecimientos, instalaciones o servicios que no cuenten con las preceptivas autorizaciones o registros, o la suspensión de su funcionamiento hasta que no se subsanen los defectos observados o se cumplan los requisitos exigidos por razones de protección y bienestar animal.

3.– Behin-behineko neurriek proportzionaltasun-irizpideari jarraituko diote, eta funtzionarioek egindako aktan justifikatuko dira neurri horien kausa eta helburu zehatzak.

3.– Las medidas provisionales atenderán a un criterio de proporcionalidad y en el acta que se levante por personal funcionario se justificará su causa y finalidad concretas.

4.– Behin-behineko neurriak organo eskudunaren ebazpen bidez berretsi edo kendu behar dira, eta neurri horiek hartzeak ez du aurrez epaitzen eragiten dien subjektuen erantzukizun penala edo administratiboa.

4.– Las medidas provisionales deben ser confirmadas o levantadas por resolución del órgano competente y su adopción no prejuzga la responsabilidad penal o administrativa de los sujetos a los que afecte.

5.– Behin-behineko neurriei eutsiko zaie neurriak hartzeko arrazoiek dirauten bitartean.

5.– Las medidas provisionales se mantendrán mientras persistan las causas que motivaron su adopción.

46. artikulua.– Kautelazko neurriak.

Artículo 46.– Medidas cautelares.

1.– Zehapen-espedientea hasi ondoren, eta arau-hauste gehiago ez egiteko, administrazio-agintaritza instrukzio-egileak honako kautela-neurri hauek hartu ahal izango ditu, arrazoituta:

1.– Iniciado el expediente sancionador y con el fin de evitar la comisión de nuevas infracciones, la autoridad administrativa instructora podrá adoptar motivadamente las siguientes medidas cautelares:

a) Hartutako behin-behineko neurriak mantentzea edo aldatzea; kautelazko neurriak izango dira.

a) El mantenimiento o modificación de las medidas provisionales adoptadas, que devendrán medidas cautelares.

b) Animaliak eta haien zaintza prebentzioz konfiskatzea, animaliak biltzeko zentro batean sartu ondoren.

b) La incautación preventiva de los animales y la custodia, tras su ingreso en un centro de recogida de animales.

c) Instalazio, lokal edo establezimenduak prebentzioz ixtea.

c) La clausura preventiva de las instalaciones, locales o establecimientos.

d) Agintari eskudunak animaliak lekualdatzeko legez eskatzen diren agiriak geldiaraztea edo ez ematea.

d) La inmovilización o la no expedición, por parte de la autoridad competente, de documentos legalmente requeridos para el traslado de animales.

2.– Kautela-neurriek iraungo dute horiek hartzeko arrazoiek dirauten bitartean. Edonola ere, animalien erretiratzea ezin izango da luzatu espedientearen ebazpen irmoaz harago, eta prebentziozko itxierak ezin izango du 41.2 artikuluan aurreikusitako epearen erdia baino gehiago iraun, baldin eta animalien behin betiko konfiskazioarekin irmoki zehatu ez bada.

2.– Las medidas cautelares durarán mientras persistan las causas que motivaron su adopción. En todo caso, la retirada de animales no podrá prolongarse más allá de la resolución firme del expediente, ni la clausura preventiva podrá exceder de la mitad del plazo previsto en el artículo 41.2, siempre que no se haya sancionado en firme con el decomiso definitivo de los animales.

3.– Zehapen-espedientean, egindako arau-haustearen zenbatekoaz gain, behin-behineko edo kautelazko neurriak ezartzeak eragin ditzakeen kalteak ere jasoko dira.

3.– El expediente sancionador, además de la cuantía por la infracción cometida, contemplará los posibles daños ocasionados por la imposición de medidas provisionales o cautelares.

47. artikulua.– Zehapenak ezartzea.

Artículo 47.– Imposición de sanciones.

Honako hauei dagokie arau-hausteetarako aurreikusitako zehapenak ezartzea:

La imposición de las sanciones previstas para las infracciones corresponderá:

a) Alkatetzari, arau-hauste arinen kasuan.

a) A la alcaldía, en el caso de infracciones leves.

b) Gobernu Batzordeari, halakorik badago, edo udalbatzari, arau-hauste astun eta oso astunen kasuan.

b) A la Junta de Gobierno cuando la hubiere, o al pleno del ayuntamiento, en el caso de las infracciones graves y muy graves.

c) Foru-organo eskudunari, bere eskumeneko arau-hausteen kasuan.

c) Al órgano foral competente, en el caso de infracciones de su competencia.

48. artikulua.– Erantzukizun zibila.

Artículo 48.– Responsabilidad civil.

Lege honetan aurreikusitako edozein zehapen ezartzeak ez du baztertzen zehatutako pertsonaren edo erakundearen erantzukizun zibila.

La imposición de cualquier sanción prevista por la presente ley no excluye la responsabilidad civil de la persona o entidad sancionada.

49. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzea.

Artículo 49.– Prescripción de infracciones y sanciones.

1.– Lege honetan aurreikusitako arau-hausteak urtebetera preskribatuko dira arinen kasuan, bi urtera astunen kasuan, eta hiru urtera oso astunen kasuan.

1.– Las infracciones previstas en la presente ley prescribirán al año en el caso de las leves, a los dos años en el caso de las graves y a los tres años en el caso de las muy graves.

Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin den egunetik hasiko da kontatzen. Arau-haustea modu jarraituan egin bada, arau-haustea eragin duen azken egitatea egin zen egunetik edo legez kontrako egoera ezabatu zenetik hasiko da kontatzen epe hori.

El plazo de prescripción de las infracciones comenzará a contarse desde el día en que la infracción se hubiera cometido. En los casos de infracción realizada de forma continuada, tal plazo se comenzará a contar desde el día en que se realizó el último hecho constitutivo de la infracción o desde que se eliminó la situación ilícita.

2.– Arau-hauste oso astunengatik ezarritako zehapenak hiru urtera preskribatuko dira, arau-hauste astunengatik ezarritakoak bi urtera, eta arau-hauste arinengatik ezarritakoak urtebetera.

2.– Las sanciones impuestas por infracciones muy graves prescribirán a los tres años, las impuestas por infracciones graves a los dos años y las impuestas por infracciones leves al año.

Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezartzen duen ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen.

El plazo de prescripción de las sanciones comenzará a contarse desde el día siguiente a aquél en que adquiera firmeza, en vía administrativa, la resolución por la que se impone la sanción.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Dibulgazio- eta sentsibilizazio-ekintza instituzionala.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Acción institucional de divulgación y sensibilización.

Urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek lege honen edukia euskal gizartearen artean zabaltzeko ekimenak egin beharko dituzte, bai eta animaliekiko errespetua sustatzen lagunduko duten aldian behingo neurriak hartu ere.

En el plazo de un año, el Gobierno Vasco y las diputaciones forales deberán adoptar iniciativas tendentes a divulgar el contenido de la presente ley entre la sociedad vasca, así como tomar medidas periódicas que contribuyan a fomentar el respeto a los animales.

Ekimen horien artean, honako hauek izango dute lehentasuna:

Entre estas iniciativas tendrán carácter preferente las siguientes:

– Informatzea eta sentsibilizatzea animaliak abandonatzeak eta/edo tratu txarrak emateak dakartzan ondorioei buruz eta animalien eta pertsonen arteko bizikidetza egokiari buruz.

– Informar y sensibilizar acerca de las consecuencias del abandono y/o maltrato de los animales y la adecuada convivencia entre animales y personas.

– Lagun egiteko animaliak hausnartu gabe eskuratzeko gogoa kentzea eta animalia horiek antzutzeko beharraz kontzientziatzea.

– Desalentar la adquisición irreflexiva de animales de compañía y concienciar de la necesidad de su esterilización.

– Lagun egiteko animalien adopzioa eta edukitza arduratsua sustatzeko dibulgazio-ekintzak garatzea.

– Desarrollar acciones divulgativas para el fomento de la adopción y tenencia responsable de animales de compañía.

– Animalien ongizateari buruzko informazio- eta aholkularitza-kanpainak egitea lege honen ondoriozko betebeharren eta erantzukizunen eraginpeko kolektibo sozial eta profesionalen artean.

– Llevar a cabo campañas informativas y de asesoramiento en materia de bienestar animal entre los colectivos sociales y profesionales afectados por las obligaciones y responsabilidades que de esta ley se derivan.

– Ikasleen artean dibulgazio-kanpainak programatzea eta animalien ongizateari buruzko edukiak irakaskuntza arautuaren eta ez-arautuaren hezkuntza-programetan sar daitezen sustatzea.

– Programar campañas divulgativas entre la población escolar y promover la inclusión de contenidos sobre bienestar animal en los programas educativos de la enseñanza reglada y no reglada.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Espezie exotiko inbaditzaileetako animalien aleak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Ejemplares de animales de especies exóticas invasoras.

1.– Espezie exotiko inbaditzaileen katalogoan sartutako animalia-espezieen aleak, 2013ko abuztuaren 3a baino lehen lagun egiteko animalia exotiko gisa edo etxeko animalia gisa eskuratuak edo behar bezala baimendutako parke zoologikoetan kokatuak, beren titularrek mantendu ahal izango dituzte, edukitzaren edo eskuratzearen berri 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen eman bazuten.

1.– Los ejemplares de las especies animales incluidas en el catálogo de especies exóticas invasoras, en posesión o adquiridos con anterioridad al 3 de agosto de 2013 como animales de compañía exóticos o domésticos, o ubicados en parques zoológicos debidamente autorizados, podrán ser mantenidos por sus titulares si informaron de la posesión o adquisición antes del 1 de enero de 2022.

2.– Foru-agintariek ezarriko dute, hala badagokio, aleak antzutzeko betebeharra, bai eta identifikazio-sistema egokiak ere.

2.– Las autoridades forales establecerán, en su caso, la obligatoriedad de la esterilización de los ejemplares, así como sistemas apropiados de identificación.

3.– Titularrek berehala jakinarazi beharko dute ale horiek ustekabean askatu direla, eta ezin izango dituzte merkaturatu, erreproduzitu edo laga. Agintari eskudunek, eskatuz gero, aipatutako animaliak borondatez entregatzea erraztuko dute.

3.– Los titulares deberán informar con carácter inmediato de la liberación accidental de estos ejemplares y no podrán comercializarlos, reproducirlos ni cederlos. Las autoridades competentes facilitarán, en caso de solicitarse, la entrega voluntaria de los animales referidos.

4.– Debekatuta dago basa-jatorriko edozein hegazti-espezie aloktonoren guztien aleak edukitzea, garraiatzea eta salerostea. Debeku hori espezie exotiko inbaditzaileen katalogoan sartutako gatibutasunean jaiotako espezietako hegaztiei ere aplikatzen zaie; debeku horretatik salbuetsita daude 2007ko martxoaren 23a baino lehen legez eskuratutako basa-jatorriko aleak.

4.– Se prohíbe la posesión, transporte y comercio de ejemplares de todas las especies de aves alóctonas de origen silvestre. Esta prohibición se aplica también a las aves nacidas en cautividad de las especies incluidas en el catálogo de especies exóticas invasoras; de esta prohibición se exceptúan los ejemplares de origen silvestre adquiridos legalmente con anterioridad al 23 de marzo de 2007.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Animalien Ongizate eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales.

Lege hau indarrean sartu eta gehienez ere urtebeteko epean, Animalien Ongizaterako eta Babeserako Erakundearteko Kontseilua sortzeko dekretua argitaratuko da.

En un plazo máximo de un año desde la entrada en vigor de esta ley se publicará el decreto de creación del Consejo Interinstitucional de Bienestar y Protección de los Animales.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Abian diren zehapen-espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Expedientes sancionadores en curso.

Lege hau indarrean jarri aurretik ireki ziren zehapen-espedienteak arau-haustea egin zen unean indarrean zen legediaren arabera jarraituko dira izapidetzen.

Los expedientes sancionadores incoados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley seguirán tramitándose conforme a la legislación vigente en el momento de cometerse la infracción.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Xedapen honek Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legea indargabetzen du, bai eta lege honetan xedatutakoarekin kontraesanean dauden edo bateraezinak diren maila bereko edo beheragoko xedapenak ere.

La presente disposición deroga la Ley 6/1993, de 29 de octubre, de Protección de los Animales, así como las disposiciones de igual o inferior rango que contradigan o resulten incompatibles con lo dispuesto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garapen-xedapenak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Disposiciones de desarrollo.

Eusko Jaurlaritzak urtebeteko epean emango ditu lege hau garatzeko bere eskumenekoak diren arauak.

El Gobierno Vasco dictará en el plazo de un año las normas de desarrollo de la presente ley que sean de su competencia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Udal-ordenantzak egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Adaptación de ordenanzas municipales.

Udalek urtebeteko epea dute, lege hau indarrean jartzen denetik, udal-ordenantzak lege honen xedapenetara egokitzeko.

En el plazo de un año desde la entrada en vigor de la presente ley, los ayuntamientos procederán a adaptar las ordenanzas municipales a sus disposiciones.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 8a.

Vitoria-Gasteiz, a 8 de agosto de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

ERANSKINA
ANEXO
KONPAINIAKO ANIMALIA-ESPEZIEAK
ESPECIES DE ANIMALES DE COMPAÑÍA

A ZATIA

PARTE A

Txakurrak (Canis lupus familiaris).

Perros (Canis lupus familiaris).

Katuak (Felis silvestris catus).

Gatos (Felis silvestris catus).

Hudoak (Mustela putorius furo).

Hurones (Mustela putorius furo).

B ZATIA

PARTE B

Ornogabeak (erleak, Mollusca filumeko moluskuak eta Crustacea subfilumeko krustazeoak izan ezik).

Invertebrados (excepto las abejas, los moluscos pertenecientes al filum Mollusca y los crustáceos pertenecientes al subfilum Crustacea).

Uretako animalia apaingarriak.

Animales acuáticos ornamentales.

Anfibioak.

Anfibios.

Narrastiak.

Reptiles.

Hegaztiak: oiloak, indioilarrak, pintadak, ahateak, antzarak, galeperrak, usoak, faisaiak, eperrak eta estruzioniformeak (Ratitae) ez diren hegazti-espezieetako espezimenak.

Aves: especímenes de especies aviares distintos de las gallinas, pavos, pintadas, patos, gansos, codornices, palomas, faisanes, perdices y estrucioniformes (Ratitae).

Ugaztunak: elikagaiak ekoizteko erabiltzen direnak ez diren karraskariak eta untxiak, bai eta ekoizpenerako eta errentarako erabiltzen direnak ez diren ekidoak ere, aplikatu beharreko sektore-araudian aurreikusi gabekoetan.

Mamíferos: roedores y conejos distintos de los destinados a la producción de alimentos, así como équidos diferentes de aquellos destinados a producción y renta en lo no previsto en su normativa sectorial de aplicación.


Azterketa dokumentala


Análisis documental