Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

144. zk., 2022ko uztailaren 27a, asteazkena

N.º 144, miércoles 27 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
3408
3408

AGINDUA, 2022ko uztailaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragin duen inpaktu ekonomikoari aurre egiteko (uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuan arautzen da programa hori).

ORDEN de 21 de julio de 2022, del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se hace pública la convocatoria del programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas para responder del impacto económico provocado por el incremento de los precios de la energía y de las materias primas, regulado en el Decreto 83/2022, de 5 de julio.

Enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen duen eta inpaktu ekonomikoari aurre egiten dion uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuaren xedea da jarraian aipatzen diren bi dekretuen esparruan 2020an eta 2021ean formalizatu ziren eta gaur egun indarrean dauden maileguen nobazio aldarazlea ahalbidetzea:

El Decreto 83/2022, de 5 de julio por el que se desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2022 tiene por objeto posibilitar la novación modificativa de los préstamos en vigor formalizados en 2020 y 2021 dentro del marco de los siguientes Decretos:

50/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; dekretu hori maiatzaren 19ko 67/2020 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Decreto 50/2020, de 31 de marzo, por el que se desarrolla el Programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas para el año 2020 para responder al impacto económico del COVID-19, modificado por el Decreto 67/2020 de 19 de mayo, y

106/2021 Dekretua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Decreto 106/2021, de 9 de marzo, por el que se desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2021 para responder al impacto económico del COVID-19.

Maileguen nobazio aldarazleak berekin ekarriko du galdatu beharrekoak diren amortizazio-kuotak 12 hilabete atzeratzea, aurretiaz emandako finantzaketaren amortizazio-egutegiaren arabera.

La novación modificativa de los préstamos consistirá el aplazamiento en 12 meses de las cuotas de amortización exigibles, conforme al calendario de amortización de la financiación previamente concedida.

Dekretuan zera arautzen da: indarrean dauden maileguen nobazio aldarazlea eskuratzeko bete beharreko baldintzak; pertsona eta entitate onuradunak; maileguen eta abalen finantza-baldintzak, eta Elkargi elkar bermatzeko sozietatean (EBS) eta finantza-erakunde laguntzaileetan egin behar diren izapidetze-prozedurak. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

El Decreto regula las condiciones de acceso a la novación modificativa de los préstamos en vigor, las personas y entidades beneficiarias, y las condiciones financieras de los préstamos y avales, así como los procedimientos de tramitación con Elkargi SGR y las entidades financieras colaboradoras. A estos efectos, el Departamento de Economía y Hacienda tiene suscritos los oportunos convenios de colaboración con las entidades financieras adheridas al programa.

Dekretu horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, laguntza-deialdia egin behar da, eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak eman behar dira. Horrenbestez, honako hau

De conformidad a lo establecido en el artículo 6 del citado Decreto, procede realizar la convocatoria de las ayudas, dictando a tal objeto las normas necesarias, por lo que

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuak aurreikusitako laguntza-lerroaren deialdia egitea (dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen da, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragin duen inpaktu ekonomikoari aurre egiteko).

Es objeto de la presente Orden la convocatoria de la línea de ayuda prevista en el Decreto 83/2022, de 5 de julio, que desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2022 para responder del impacto económico provocado por el incremento de los precios de la energía y de las materias primas.

I. eranskinean jasotzen denez, Elkargi EBS da entitate laguntzailea, eta hari bidali behar zaizkio eskabideak. II. eranskinean, berriz, finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

En Anexo I se incluye a Elkargi, SGR como la entidad colaboradora a quien deben dirigirse las solicitudes. En el Anexo II se relacionan las entidades financieras colaboradoras.

2. artikulua.– Eskabideak.

Artículo 2.– Solicitudes.

1.– Eskabideak eta gainerako dokumentazioa telematikoki aurkeztu behar dira Elkargi EBSn, honen bidez: https://www.elkargionline.com/

1.– La solicitudes y demás documentación deberán presentarse por vía telemática a Elkargi, SGR a través de https://www.elkargionline.com/

2.– Interneteko helbide honetan eskura daitezke eskabide-ereduei eta formularioei buruzko informazioa eta Elkargi EBSren esteka, eskabideak bete eta aurkeztu ahal izateko: www.euskadi.eus

2.– La información sobre los diferentes modelos de solicitud, así como los formularios y el enlace con Elkargi, SGR para poder cumplimentar y presentar las solicitudes se podrá obtener en la dirección de Internet www.euskadi.eus

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2022ko urriaren 30ean bukatuko da.

3.– El plazo de entrega de las solicitudes se iniciará al día siguiente de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 30 de octubre de 2022.

4.– Finantza-laguntza emateko programarako eskabideak Elkargi EBSn sartzen diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira.

4.– Las solicitudes para acceder al programa de apoyo financiero se irán atendiendo por orden de entrada en Elkargi, SGR.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden de convocatoria surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de julio de 2022.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ELKAR BERMATZEKO SOZIETATE LAGUNTZAILEA
SOCIEDAD DE GARANTÍA RECIPROCA COLABORADORA

Elkargi EBS www.elkargi.es

Elkargi, S.G.R. www.elkargi.es

https://www.elkargionline.com/ (eskabideak telematikoki aurkezteko)

https://www.elkargionline.com/ (Entrega telemática de solicitudes)

II. ERANSKINA
ANEXO II
FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
ENTIDADES FINANCIERAS COLABORADORAS
Bankuak:
Bancos:

– Kutxabank SA.

– Kutxabank, S.A.

– Banco Sabadell SA.

– Banco Sabadell, S.A.

– Bankinter SA.

– Bankinter, S.A.

– Banco Santander SA.

– Banco Santander, S.A.

– BBVA SA.

– BBVA, S.A.

– Caixabank SA.

– Caixabank, S.A.

– Abanca SA.

– Abanca, S.A.

– Arquia Bank SA.

– Arquia Bank, S.A.

– Fiare Banca Etica.

– Fiare Banca Ética.

Kreditu-kooperatibak:
Cooperativas de Crédito:

– Laboral Kutxa KKE.

– Caja Laboral Popular, S.C.C.

– Nafarroako Rural Kutxa KKE.

– Caja Rural de Navarra, S.C.C.

Finantzen Euskal Institutua.

Azterketa dokumentala

Instituto Vasco de Finanzas.

Análisis documental