Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2022ko uztailaren 26a, asteartea

N.º 143, martes 26 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
3379
3379

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura aldatzen duena eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura aditzera ematen duena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez ezarritako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

RESOLUCIÓN de 8 de julio de 2022, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a modificar la dotación presupuestaria del programa de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia establecido mediante Resolución de 22 de septiembre de 2021, del Director General del Ente Vasco de la Energía, y dar publicidad de la dotación presupuestaria resultante.

Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena; 2021eko ekainaren 30eko BOE, 155. zk.) ezarri zituen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 477/2021 EDaren bidez adostu zen aurreikusitako laguntzak zuzenean ematea banaketa-irizpideei jarraikiz, baita dagozkion funtsen ondoriozko banaketa jarduketa diruz lagungarriak finantzatzeko ere, 660 milioi euroko zenbatekoaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasurako 37.173.437 euroko zenbatekoaz zehazki.

Mediante Real Decreto 477/2021, de 29 de junio, por el que se aprueba la concesión directa a las comunidades autónomas y a las ciudades de Ceuta y Melilla de ayudas para la ejecución de diversos programas de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, publicado en el BOE n.º 155, de 30 de junio de 2021, se establecieron las bases reguladoras para la concesión incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del plan de recuperación, transformación y resiliencia. El RD 477/2021 acordaba la concesión directa de las ayudas previstas de conformidad con los criterios de distribución, así como la distribución resultante de los fondos correspondientes para la financiación de las actuaciones subvencionables, por importe de 660 millones de euros y que, para el caso de la Comunidad Autónoma de Euskadi, ascendía a 37.173.437 euros.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenak (2021eko urriaren 1ean EHAA, 197. zk.), energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu zituen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Mediante Resolución de 22 de septiembre de 2021, del Director General del Ente Vasco de la Energía, publicada en el BOPV n.º 197, de 1 de octubre de 2021, se procedió a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programaren 3. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, programa horretarako bideratutako zuzkidura ekonomikoa 34.558.233,89 euro da, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan ezarritako kredituaren arabera.

Conforme a lo previsto en la Base 3.ª del Programa de Incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, la dotación económica destinada al citado Programa asciende a 34.558.233,89 euros, según el correspondiente crédito establecido al efecto en los presupuestos del Gobierno Vasco.

477/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta horretarako aldez aurretik egindako eskaerarekin, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 37.173.436,99 euroko zenbateko gehigarria ematea adostu zen, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programarako.

Conforme a lo establecido en el Real Decreto 477/2021 y previa solicitud realizada al efecto, mediante Resolución de la Presidenta de IDAE de fecha 10 de junio de 2022, se acordó conceder a la Comunidad Autónoma del País Vasco, un importe adicional de 37.173.436,99 euros para el programa de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

Horrekin batera, lehengaien hornidura-merkatuetan bizi dugun egoera ekonomiko konplexuak eta, zehazki, 2021eko azken hiruhilekoko energia-merkatuetan bizi izan dugunak –intzidentzia bereziarekin 2022ko lehen hiruhilekoan–, pizgarri-programan ezarritako helburuak are gehiago indartzera garamatza. Hala, egungo egoera hain larria izanik eta orain arte jasotako eskaera-bolumen handia aintzat hartuta, premiazkoa da, aurrekontuek ahalbidetzen duten neurrian, sektore kontsumitzaile guztietan energia berriztagarri termiko zein elektrikoen zabalkundea azeleratzen ahalegintzea, kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemak garatuz kontsumoa hobeto kontrolatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko industria eta lotutako enpresa-sektorea bultzatzea, horrek aukera emango digulako erregai fosilen mendekotasuna murrizteko eta sektore kontsumitzaileek aurre egin beharreko energia-kostua gutxitzeko. Horretarako, EEEk berak hartu ditu beharrezko neurriak, beharrezkoa bada eta hemen deskribatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko funtsetatik datozen baliabideekiko izaera osagarriarekin, 20.000.000 euroko zenbatekoaz indartzeko erakundearen baliabide propioak.

A su vez, la compleja situación económica que se está viviendo en los mercados de aprovisionamiento de materias primas y, concretamente, en los mercados energéticos durante el último trimestre de 2021 y con especial incidencia en el primer trimestre del 2022, aconseja reforzar más si cabe los objetivos establecidos en el Programa de Incentivos. De este modo, ante una coyuntura tan adversa como la actual y dado el elevado volumen de solicitudes recibidas hasta la fecha, se hace necesario tratar de acelerar, en la medida de lo presupuestariamente posible, el despliegue de las energías renovables, tanto térmicas como eléctricas, en los distintos sectores consumidores, fomentar un mayor control del consumo mediante el desarrollo de los sistemas de almacenamiento detrás del contador y el impulso a la industria y al sector empresarial asociado en el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi, permitiendo así reducir la dependencia de los combustibles fósiles y minorando el coste energético soportado por los respectivos sectores consumidores. A tal efecto, el propio EVE ha adoptado las medidas necesarias para reforzar, si fuera necesario y con carácter complementario a los recursos procedentes de los Fondos del PRTR hasta aquí descritos, con la cifra de 20.000.000 de euros de los recursos propios del Ente.

Horregatik guztiagatik, eta aurkeztu direnen artean ahalik eta eskari gehieni erantzuteko helburuarekin,

Por todo lo expuesto, y con el fin de atender al mayor número posible de solicitudes presentadas

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruaren barruan energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena; 2021eko urriaren 1eko EHAA, 197. zk.) 3. oinarria aldatzea. Aldaketa horrek laguntzen programa honi hasiera batean bideratutako zuzkidura ekonomikoa igotzea dakar, honako hauei jarraikiz:

Primero.– Modificar la base 3, de la Resolución de 22 de septiembre de 2021, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento con fuentes de energía renovable, así como la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia (BOPV n.º 197, de 1 de octubre de 2021. Esta modificación conlleva el incremento de la dotación económica inicialmente destinada a este Programa de Ayudas, en los siguientes términos:

a) 32.226.080,39 euroko igoera (behin dagozkion zeharkako gastuak eta zuzeneko inbertsioak egiteko 3.926.161,47 euroko erreserba kenduta), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura emandako funtsetatik datorrena, 477/2021 EDaren 10.3 artikuluan bildutakoa aplikatuz eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenean aurreikusitakoari jarraikiz.

a) Incremento por una cuantía de 32.226.080,39 euros (una vez detraídos los gastos indirectos correspondientes y la reserva de 3.926.161,47 euros para la realización de inversiones directas), proveniente de fondos otorgados con cargo al Mecanismo de Recuperación y Resiliencia, en aplicación de lo recogido en el artículo 10.3 del RD 477/2021 y de conformidad con lo previsto en la Resolución de la Presidenta de IDAE de fecha 10 de junio de 2022.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren konturako pizgarri-programa honetara bideratutako igoera horren ondorengo zuzkidura ekonomikoa (66.784.314,28 euro) zenbateko honen arabera banatuta geratzen da pizgarri-programa bakoitzerako:

La dotación económica resultante tras este incremento destinada a este programa incentivos con cargo al Mecanismo de Recuperación y Resiliencia (66.784.314,28 euros) queda distribuido en función de las siguientes cuantías para cada uno de los programas de incentivos:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

b) Zuzkidura gehigarri hori, eta betiere ebazpen honen bigarren puntuan jasotakoari jarraikiz, 20.000.000 euroko gehieneko zuzkidura gehigarri eta osagarri batez gehituko da, EEEk zenbateko hori deialdian aurreikusitako pizgarri-programen xedera bideratzen duelarik, EEEren aurrekontuan kontsignatutako funts propioekin.

b) Tal dotación adicional y en los términos del punto segundo de esta Resolución se incrementará en una cuantía adicional máxima y complementaria de 20.000.000 de euros, que el EVE destina a la finalidad de los programas de incentivos previstos en la convocatoria con fondos propios consignados en el Presupuesto del EVE.

Bigarrena.– Ebazpen honen lehenengo puntuan aurreikusitako bi aurrekontu-igoeren arteko osagarritasun-araubidea zein 477/2021 Errege Dekretuaren 10.3 artikuluan jasotakoa aplikatuz lortu litekeen beste edozein igoeraren artean osagarritasun-araubidea antolatzeko xedearekin, honako hauek erabakitzen dira.

Segundo.– Al objeto de articular el régimen de complementariedad entre los dos incrementos presupuestarios previstos en el punto primero de esta Resolución, así como con cualquier otro incremento de la dotación presupuestaria que pueda llegar a obtenerse en aplicación de lo recogido en el artículo 10.3 del RD 477/2021, se acuerda:

– 20.000.000 euroko gehieneko aurrekontu-zuzkidura gehigarri horren konturako laguntzak emango dira, soil-soilik, honako zirkunstantzia hauek metatzen direnean:

– Tan solo se concederán ayudas con cargo a la dotación presupuestaria adicional máxima y complementaria de 20.000.000 de euros cuando se den acumulativamente las siguientes circunstancias:

• Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura emandako funtsetatik datorren egungo zuzkidura (66.784.314,28 euro) agortu izana, edo, 477/2021 Errege Dekretuaren 10.3 artikuluan jasotakoa aplikatuz, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura eman zitezkeen funts berrien igoeren ondoriozko zuzkidura agortu izana.

• Que se haya agotado la dotación actual proveniente de fondos otorgados con cargo al Mecanismo de Recuperación y Resiliencia (66.784.314,28 euros) o la resultante de eventuales incrementos de nuevos fondos otorgados con cargo al Mecanismo de Recuperación y Resiliencia, en aplicación de lo recogido en el artículo 10.3 del RD 477/2021.

• Deialdia egin duenaren eskaera edo akordio bat ere ebatzi gabe ez egotea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura emandako funts berriak igotzeko 477/2021 Errege Dekretuaren 10.3 artikuluan jasotakoa aplikatuz.

• Que no se encuentre pendiente de resolución ninguna solicitud o acuerdo de la entidad convocante para el incremento de nuevos fondos otorgados con cargo al Mecanismo de Recuperación y Resiliencia, en aplicación de lo recogido en el artículo 10.3 del RD 477/2021.

• Deialdian aurreikusitako edozein pizgarri-programatan egiaztatzea zenbait eskaera, epean eta forman formalizatu badira ere, laguntza emateko zain daudela, oraindik erantzunik jaso gabe Suspertze eta Erresilientzia Mekanismo horren zuzkiduren aurrekontua agortu izanaren ondorioz.

• Que se constate, en cualquiera de los programas de incentivos previstos en la convocatoria, la existencia de solicitudes que, formalizadas en plazo y forma, se encuentren pendientes de concesión de ayuda y no hayan podido ser atendidas por el agotamiento presupuestario de las dotaciones procedentes del citado Mecanismo de Recuperación y Resiliencia.

– 20.000.000 euroko aurrekontu-zuzkidura gehigarri horren kontura ematen diren laguntzen kasuan, eskaerei erantzungo zaie, hurrenez hurren, baldin eta, laguntzak eskuratzeko oinarri erregulatzaileetan aurreikusitako betekizunak betez, hasierako deialdian gaur egun jasotako aurrekontu-zuzkidurarekin (66.784.314,28 euro) erantzunik eman ez bazaie, edota, 477/2021 Errege Dekretuaren 10.3 artikuluan jasotakoa aplikatuz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura izan zitekeen funts-igoeraren ondoriozko zuzkidurarekin ere erantzunik eman ez bazaie.

– En el caso de las ayudas que se concedan con cargo a la dotación presupuestaria adicional de 20.000.000 de euros se procederá al atendimiento sucesivo de las solicitudes que, cumpliendo los requisitos previstos en las bases reguladoras para acceder a las ayudas, no hayan podido ser atendidas con la dotación presupuestaria contemplada actualmente en la convocatoria (66.784.314,28 euros) o la resultante tras su posible ampliación con fondos procedentes del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia en aplicación de lo recogido en el artículo 10.3 del RD 477/2021.

Horrenbestez, 20.000.000 euroko gehieneko zuzkidura gehigarriarekin erantzuten zaien eskaerak ebatziko dira, bata bestearen ondoren, formalizatu ziren dataren arabera, eta hasierako deialdian aurreikusita zeudenen artean edozein pizgarri-programari lotuta egonik ere, gehieneko zuzkidura gehigarri hori guztiz agortu arte.

En consecuencia, las solicitudes atendidas con la dotación adicional máxima de 20.000.000 de euros, serán resueltas sucesivamente atendiendo a la fecha en la que fueron formalizadas y con independencia del programa de incentivos de los previstos en la convocatoria inicial al que se hayan acogido, hasta el agotamiento total de la dotación adicional máxima citada.

Deialdi honi lotutako edozein aurrekontu-zuzkidura agorturik, gainerako eskaerak atzera botako dira aurrekontu-baliabideak agortzearen ondorioz.

Agotada cualquier dotación presupuestaria vinculada a esta convocatoria procederá la desestimación de las solicitudes restantes por agotamiento de los recursos presupuestarios de la misma.

– 20.000.000 euroko gehieneko zuzkidura gehigarriaren konturako laguntza jasotzen duten eskaerei, oinarri erregulatzaileetan aurreikusitako araubide orokorra ezarriko zaie, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eratorritako funtsen bidezko finantzaketaren harira Estatu Administrazioko organoei informatzeko betebehar espezifikoak eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuari eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari datuak lagatzearen inguruko aurreikuspenak izan ezik.

– Las solicitudes que obtengan la ayuda con cargo a la dotación adicional máxima de 20.000.000 de euros estarán sometidas al régimen general previsto en las bases reguladoras, salvo las obligaciones específicas de información a los órganos de la Administración del Estado derivadas de la financiación por medio de fondos procedentes del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia y las previsiones referidas a la cesión de datos al Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía y al Ministerio de Transición Ecológica y Reto Demográfico.

Bilbao, 2022ko uztailaren 8a.

En Bilbao, a 8 de julio de 2022.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental