Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

139. zk., 2022ko uztailaren 19a, asteartea

N.º 139, martes 19 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
3272
3272

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 13koa, HABEko zuzendariarena, dirulaguntzen deialdia egiten duena euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko.

RESOLUCIÓN de 13 de julio de 2022, del Director de HABE, por la que se convocan ayudas dirigidas a los euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera, para la adquisición de pizarras digitales y sus soportes.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, Helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 18. artikuluan ezarria dauka HABEk egin ditzakeela, betiere bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, laguntza-deialdiak, alfabetatze eta euskalduntze-lanaren osagarri gisako jarduerak sustatzera zuzenduak.

El Decreto 179/2003, de 22 de julio, que regula la actividad de los euskaltegis y demás centros homologados que imparten la enseñanza del euskera a adultos, y de su financiación por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, establece en el artículo 18 que HABE podrá, siempre dentro de sus disponibilidades presupuestarias, realizar convocatorias de ayudas dirigidas a fomentar actividades complementarias a la labor de alfabetización y euskaldunización, como la elaboración de materiales didácticos u otras que fomenten la calidad de la enseñanza del euskera.

Ildo horretatik, 2022ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen 2022ko otsailaren 16ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduak, Sail horren web orrian argitaratutakoak, Hizkuntza Politika alorreko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, besteak beste euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak ekipamendu teknologikoz hornitzeko dirulaguntzak emanez.

La Orden de 16 de febrero de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, publicada en la página web de dicho Departamento, por la que se aprueba el Plan Anual de Subvenciones 2022 y se modifica el Plan Estratégico de Subvenciones 2021-2024, prevé como objetivo estratégico en materia de Política Lingüística el impulso de la euskaldunización de adultos; entre otros, mediante la concesión de subvenciones para la provisión de material tecnológico dirigido a euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024ak ere bere lehen konpromisoan jasotzen du plataforma digitalen bidezko irakaskuntza bultzatzeko beharra, euskaltegiekin elkarlanean, helduen kontziliazio-premietara hobeto egokitutako eskaintza sustatzeko.

La Agenda Estratégica del Euskera 2021-2024, a su vez, en su compromiso número uno recoge la necesidad de impulsar, junto con los euskaltegis, la enseñanza a través de plataformas digitales con el objetivo de fomentar una oferta mejor adaptada a las necesidades de conciliación de la población adulta.

Bidezkoa da, beraz, arbel digitalak eta hauen euskarriak eskuratzeko euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzak bideratzeko oinarri onartzea eta deialdia egitea.

Por consiguiente, procede aprobar las bases y la convocatoria de ayudas dirigidas a los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje del euskera para la adquisición de pizarras digitales y sus soportes.

Horregatik, aipatu xedapenek eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidaten eskumenez, eta indarrean dauden Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutakoak, ezartzen dutenaren arabera, hau

Por todo ello, en virtud de las facultades reconocidas por las mencionadas disposiciones y por el Decreto 34/1996, de 13 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica de HABE, y de conformidad con lo regulado por el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre,

EBATZI DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Dirulaguntzen deialdia egitea euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek arbel digitalak eta hauei lotutako euskarriak eskuratu ahal izateko, oinarri hauen arabera.

Primero.– Convocar las subvenciones dirigidas a los euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera para la adquisición de pizarras digitales y sus soportes, conforme a las siguientes bases.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Segundo.– Comunicar a las personas interesadas que contra la presente Resolución, que no agota la vía administrativa, podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2022ko uztailaren 13a.

En San Sebastián, a 13 de julio de 2022.

HABEko zuzendaria,

El Director de HABE,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

OINARRIAK
BASES

1. oinarria.– Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.

Base 1.– Objeto y dotación económica.

1.– Oinarri hauen helburua da dirulaguntzen baldintzak ezartzea euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek arbel digitalak eta hauen euskarriak eskuratu ahal izateko.

1.– Es objeto de estas bases establecer de las condiciones de concesión de ayudas económicas para la compra de pizarras digitales y sus soportes por euskaltegis privados y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

Deialdi honetarako xede diren arbel digitalak eta hauen euskarriak, jarduera hauek garatzeko erabiliko dira:

Las pizarras digitales y sus soportes, objeto de esta convocatoria, serán utilizadas para las siguientes actividades:

– Urrutiko irakaskuntza.

– Enseñanza virtual a distancia,

– Bilera birtualak.

– Reuniones virtuales,

– Bideo-konferentzia saioak.

– Sesiones de video conferencia,

– Saioen grabazioa.

– Grabación de sesiones,

– Dokumentuak elkarbanatzean.

– Compartir documentos,

– Aurkezpen interaktiboak.

– Presentaciones interactivas,

– Ikasleen interakzio digitala.

– Interacción digital del alumnado,

2.– Zuzkidura ekonomikoa: dirulaguntza hauetan emango diren diru-kopuruak (500.000 euro) HABEren aurrekontuetan horretarako dagoen funtsatik emango dira.

2.– Dotación económica: las cantidades que se otorguen como tales ayudas (500.000 euros) serán financiadas con cargo a las dotaciones que al efecto quedan consignadas en los Presupuestos de HABE.

2. oinarria.– Onuradunak.

Base 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, aurrerantzean DLO) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

1.– Podrán acceder a las ayudas que se convocan, los euskaltegis privados y los centros homologados de autoaprendizaje del euskera, siempre que cumplan los siguientes requisitos, así como las condiciones reguladas por el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y las dispuestas por el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (en adelante LGS).

2.– Honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

2.– Los requisitos que deberán cumplir las entidades solicitantes son los siguientes:

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.

a) Estar inscrita en el Registro de HABE de euskaltegis y de centros homologados de autoaprendizaje del euskera, y tener todos sus datos actualizados en dicho Registro.

b) DLOren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.

b) No estar incursa en ninguna de las circunstancias a que hace referencia el apartado 2 del artículo 13 de la LGS.

c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

c) Cumplimentar correctamente la solicitud de ayuda conforme al modelo previsto en el Anexo II de la convocatoria y aportar, junto con la solicitud, la documentación requerida en los términos que se fijan en la base 4.

d) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

d) Las entidades beneficiarias de estas ayudas deberán respetar los derechos humanos y los valores de la convivencia entre las personas, y, en consecuencia, no podrán tener expuestos al público símbolos o elementos que, en relación a los mismos, puedan resultar ofensivos para la ciudadanía, vulneren la dignidad de las personas usuarias o sugieran justificación de la violencia.

3. oinarria.– Diruz lagun daitekeena eta ekipamenduen betekizunak.

Base 3.– Concepto subvencionable y requisitos de los equipamientos.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagun daitezkeen gastuak 1. oinarrian definitutako ekipamendu teknologikoen erosketa-prezioa izango dira, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean egin badira.

1.– Se consideran gastos subvencionables, a los efectos previstos en esta convocatoria, el precio de compra de los equipamientos tecnológicos definidos en la base 1, que de manera indubitada resulten estrictamente necesarios y se realicen desde el 1 de enero de 2022 al 30 de noviembre de 2022.

Ekipamenduaren eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

En ningún caso el coste de adquisición del equipamiento podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Ekipamenduek eskaera egiten duen entitatearen oraingo zein etorkizuneko irakaskuntza jarduerak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute.

2.– Los equipamientos deben ser adecuados y necesarios para el desarrollo de las actividades de enseñanza en curso y futuros de las entidades solicitantes de las ayudas.

3.– Eskatutako ekipamendu teknologikoa, funtsean, gailu bakarra izango da (arbel digitala), teknologikoki oinarrizkoa edo ardatza. Gailu horrekin batera, aukerazko zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute.

3.– El equipamiento tecnológico solicitado estará constituido fundamentalmente por un único aparato (pizarra digital), el cual deberá ser básico o troncal de la tecnología a la que se refiera, pudiendo estar acompañado de determinados complementos opcionales o módulos que constituyan una misma unidad de funcionamiento.

Funtzionamendu unitate bat baino gehiago izan daitezke laguntzagai. Unitate bakoitzeko, gehienez, hiru ordenagailu lotzeko aukera egongo da, beti ere, helburu didaktikoetarako.

Podrán ser subvencionados más de una unidad de funcionamiento. Cada unidad podrá ser vinculada hasta a un máximo de tres ordenadores, siempre y cuando sea para fines didácticos.

Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.

No se financiarán los complementos opcionales en sí mismos, independientes del aparato básico o troncal.

4.– Deialdi honetatik beren beregi baztertzen dira ondoko hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko, hau da, erabilera ez-teknologikoko altzari, gailu eta tresnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak.

4.– Se excluyen explícitamente de esta convocatoria la obra civil de remodelación o mejora de edificios; el mobiliario, aparatos e instrumental de uso general, no tecnológico; el mobiliario de oficina y el equipo informático de gestión.

5.– Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagundu daitekeen kontzeptua da, entitate onuradunak benetan ordaindu badu; inoiz ez da gastu lagungarritzat hartuko ondoren berreskuratu edo konpentsatu daitekeenean.

5.– El Impuesto sobre el Valor Añadido será subvencionable cuando la entidad beneficiaria lo abone efectivamente; en ningún caso se considerará gasto subvencionable cuando sea susceptible de recuperación o compensación.

6.– Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da deialdi honek ezarritako epean egin eta ebazpen honetan ezarritako gastuak 2022ko abenduaren 1a baino lehen ordaindu direnak.

6.– A efectos de las presentes ayudas, se considerará gasto realizado el que se lleve a cabo dentro del periodo establecido en esta convocatoria y sea efectivamente pagado con anterioridad al 1 de diciembre de 2022.

4. oinarria.– Eskarien aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Base 4.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Interesatuta dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, izaera juridikokoak izanik, dirulaguntza-eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1215601 helbidean eskuragarri egongo den formularioaren bitartez. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko da soilik.

1.– Los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje de euskera interesados, siendo entes jurídicos, deberán presentar sus solicitudes de subvención, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento, utilizando los medios electrónicos disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi y por medio del formulario disponible en la dirección http://www.euskadi.eus/servicios/1215601. La documentación a presentar con la solicitud se adjuntará exclusivamente mediante medios electrónicos.

Identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak Era berean, eskaria elektronikoki ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da, horretarako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Los medios admitidos para la identificación y firma electrónica están disponibles en la dirección https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos También podrá realizarse la tramitación electrónica de la solicitud a través de un representante que deberá inscribirse en el Registro de Representantes del Gobierno Vasco en la dirección https://www.euskadi.eus/representantes.

Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzak eskari bakarra egin ahal izango du.

Únicamente se admitirá una solicitud por euskaltegi o centro homologado para el autoaprendizaje del euskera.

2.– Eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2022ko irailaren 8an amaituko da.

2.– El plazo para la presentación de la solicitud y la documentación correspondiente comenzará desde el día siguiente de la publicación del anuncio en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 8 de septiembre de 2022.

3.– Eskaera-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:

3.– Documentación a presentar junto con la solicitud:

Hauek dira eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:

La solicitud se acompañará de la siguiente documentación:

a) Ekipamendu teknologikoaren deskribapena, beharra eta aurreikusitako helburuak azaltzen dituen Memoria.

a) Memoria explicativa del equipamiento tecnológico, de su necesidad y de los objetivos previstos.

b) Eskuratu beharreko ekipamendu teknologikoaren aurrekontua edo, hala badagokio, faktura.

b) Presupuesto del equipamiento tecnológico a adquirir o, en su caso, factura.

c) Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako zehaztutako zenbatekoak gainditzen badu, entitate eskatzaileak ekipamendua eskuratzeko hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez eskaeran. Ez du halakorik egin beharko, dena dela, ekipamenduak hornituko dituen entitate kopuru nahikorik ez badago merkatuan, ekipamenduaren ezaugarri bereziak direla eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da eskaeran.

c) En el supuesto de que el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas para contrato menor en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, la entidad solicitante deberá presentar en la solicitud, como mínimo, tres ofertas de diferentes proveedores para la adquisición del equipamiento, salvo que, por sus especiales características, no exista en el mercado suficiente número de entidades que los provean, lo que deberá ser convenientemente acreditado en la solicitud.

d) Zerga-obligazioak eta Gizarte-Segurantzarekiko obligazioak egunean dituela ziurtatzen duten dokumentuak, baldin eta eskatzaileak ukatu badio HABEri baimena egiaztapen horiek zuzenean lortzeko.

d) Documentos justificativos de estar al corriente en las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, en los casos en que la entidad solicitante haya denegado su autorización a HABE para que obtenga directamente tal acreditación.

5. oinarria.– Aurkeztutako eskariaren hutsuneak zuzentzea.

Base 5.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio, eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan.

Si se observara en la solicitud presentada la falta de algún documento o la existencia de algún defecto o inexactitud, serán notificados dichos aspectos al solicitante, y se le concederá un plazo de diez días para que proceda a la subsanación, advirtiéndole que en caso de no hacerlo así, se entenderá que desiste de su solicitud, previa la resolución correspondiente, en los términos establecidos en el artículo 68 de la Ley del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6. oinarria.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

Base 6.– Órgano gestor de las ayudas.

HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetza arloaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

Corresponderá a la Dirección General de HABE, mediante el área de Inspección y la unidad de Economía y Administración del Servicio de Gestión, la gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

7. oinarria.– Dirulaguntza emateko prozedura eta zenbatekoa.

Base 7.– Procedimiento de concesión y cuantía de las subvenciones.

1.– Oinarri hauetako baldintza subjetibo eta objetiboak betetzen dituzten pertsonek, denboraz eta formaz behar den bezala aurkeztu badituzte eskariak, deialdi honetako dirulaguntzak jasoko dituzte, artikulu honetako bigarren zatiak ahalbideratutako gehieneko zenbatekoan.

1.– Todas las personas que acrediten reunir los requisitos subjetivos y objetivos establecidos en las presentes bases y presenten las solicitudes en tiempo y forma, accederán a las subvenciones objeto de convocatoria, en la cuantía máxima que posibilita el apartado 2 del presente artículo.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa euskaltegi edo autoikaskuntza zentru homologatu bakoitzak eskatutakoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horrek ezin du inola ere I. eranskinean adierazitako gehienekoa gainditu, ezta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia (% 50) ere.

2.– El importe de la subvención se fijará atendiendo al solicitado para cada euskaltegi o centro homologado de autoaprendizaje del euskera, sin que la cuantía resultante pueda rebasar en ningún caso la máxima expresada respectivamente en el Anexo I, ni el cincuenta por ciento (50 %) del coste de adquisición del equipamiento para el que se solicita la ayuda.

8. oinarria.– Dirulaguntzaren kudeaketa, epeak, ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Base 8.– Gestión, plazos, resolución, publicidad y recursos de la subvención.

1.– HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez zehaztuko da, eskatutako dirulaguntzak ematea edo ukatzea. Bertan adieraziko da erakunde onuradunaren izen soziala, diruz lagundutako zentru eta ekipamendua y dirulaguntzaren zenbatekoa. Ukatuz gero, horretarako arrazoi diren zioak jasoko dira.

1.– Mediante Resolución del Director General de HABE se determinará, la concesión y en su caso la denegación de las subvenciones solicitadas. En ella se expresará la denominación social de las entidades beneficiarias, el centro y equipamiento subvencionado y la cuantía de la subvención. En caso de denegación se recogerán los motivos que fundamenten tal denegación.

2.– Ebazpena 2022ko urriaren 15a baino lehen emango da.

2.– La resolución se dictará antes del 15 de octubre de 2022.

3.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkari ofizialean argitaratuko da, eta jakinarazpen ondorioak eragingo ditu. Argiratze egunean bertan, pertsona eskarigileek abixua jasoko dute eskarian adierazi duten posta elektronikoan.

3.– La resolución se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, surtiendo los efectos de la notificación. El mismo día de la publicación se dará aviso a las personas solicitantes en el correo electrónico indicado en su solicitud.

4.– Ebazpenak ez dio amaiera eman bide administratiboari. Bere aurka erakunde interesdunek borondatezko berraztertze errekurtsoa jar dezakete, nahi izanez gero, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 legeari eta bertako 123 eta 124 artikuluei jarraiki.

4.– La resolución no pone fin a la vía administrativa y contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso potestativo de reposición ante el Director General de HABE, en el plazo de un mes, conforme a los artículos 123 y 124 de la ley 39/2015 de 1 de octubre.

5.– Dirulaguntza-ematea baldintzatuta dago, izapidetzan dagoen edozein diru-itzulketa edo zigor espediente amaitzera. Espediente hau amaitzean, laguntza publikoak jasotzeko ezgaitasuna edo dirua itzultzeko betebeharra ezarri bada, eta hau ez bada borondatezko ordainketa-epean ordaindu, bertan behera geldituko dirulaguntza, onuradun izateko debekua izateagatik.

5.– La concesión de la subvención quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que se halle en tramitación. Si este procedimiento concluye con la inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o con la imposición de una obligación de reintegro, y este no se efectúa en el período voluntario de pago, la concesión de la subvención decaerá por incurrir en una prohibición para ser persona beneficiaria.

6.– Deialdi honetako erakunde eskari-egileren batek, eskabidea aurkeztu edo ebazpena eman ondoren, ekipamendu berdina eskuratzeko bestelako erakunde baten dirulaguntza jasoko balu, HABEko zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, gainfinantzaketa gertatuz gero, deialdi honen bidez emandako finantziazioa dagokion kopuruan murriztu dadin.

6.– Si alguna de las entidades solicitantes de esta convocatoria hubiera recibido una cofinanciación de otra institución para la adquisición del mismo equipamiento después de presentar la solicitud o de dictarse la resolución, deberá notificárselo a la Dirección de HABE, para que, en caso de sobrefinanciación, se proceda a reducir la financiación concedida a través de esta convocatoria en la cantidad correspondiente.

9. oinarria.– Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

Base 9.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekiko, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada.

1.– Las ayudas que se otorguen conforme a la presente Resolución serán compatibles con cualesquiera otras que pudieran ser concedidas por otras entidades para el mismo objeto, siempre que no exista sobrefinanciación de la actividad subvencionada.

2.– Gainfinantzaketa gertatuko balitz, edota finantzaketa publikoetan aurreikusitako mugak gaindituko balira, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

2.– Caso de que se generase sobrefinanciación, o se excediera del porcentaje máximo de financiación pública establecido, la ayuda a percibir se reducirá hasta la cantidad que proceda.

10. oinarria.– Dirulaguntzen ordainketa.

Base 10.– Pago de la subvención.

1.– Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren.

1.– El abono de la subvención se realizará a la entidad beneficiaria en un único pago tras la correcta justificación del gasto.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

2.– El pago de las ayudas a las entidades beneficiarias quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

11. oinarria.– Dirulaguntzaren zuriketa.

Base 11.– Justificación de la subvención.

Entitate onuradunak 2022ko abenduaren 15a baino lehen, bide telematikoko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

La entidad beneficiaria de la subvención deberá aportar, antes del 15 de diciembre de 2022, mediante la aplicación accesible por vía telemática y con la firma electrónica del representante legal, la siguiente documentación justificativa de la subvención:

a) Finantzatutako ekipamendu teknologikoaren erosketaren jatorrizko fakturak eta baita ordainketaren ziurtagiria ere. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.

a) Facturas originales de compra del equipamiento tecnológico financiado, así como el documento acreditativo del pago. Las facturas deberán contener la descripción del equipamiento que se refiere en la Resolución.

b) Txosten bat, eskuratutako ekipamendua jaso, martxan jarri eta erabiltzeari buruzkoa. Txosten horrek, gutxienez, apartatu hauek izango ditu:

b) Un informe de recepción, puesta en marcha y utilización del equipamiento adquirido, que recogerá, como mínimo, los siguientes apartados:

– Ekipamenduaren behin betiko kokapenaren deskribapena.

– Una descripción de la ubicación definitiva del equipamiento.

– Eskuratutako ekipamenduaren kalitatearekiko adostasuna, aurreikusitako helburuetarako egokia dela, eta harrera-proben emaitza.

– La conformidad con el suministro, respecto a la calidad del equipamiento, su adecuación a los fines previstos y el resultado de las pruebas de recepción.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du entitate onuradunak, zeinaren bidez adieraziko duen ekipamendu bera eskuratzeko beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako laguntza jaso duen ala ez, eta hala balitz, kofinantzaketa hori justifikatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

c) Declaración responsable en la que manifieste si ha recibido o no una cofinanciación de otra institución pública o privada para la adquisición del mismo equipamiento, y en el caso de que la hubiera recibido, deberá presentar la acreditación que justifique la misma.

12. oinarria.– Onuradunaren betebeharrak.

Base 12.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Ebazpen honetan definitutako dirulaguntzen erakunde onuradunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta DLOren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones definidas en la presente Resolución deberán cumplir las obligaciones establecidas por el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como los señalados en el artículo 14 de la LGS, y en concreto, las siguientes:

a) Diruz lagundutako karduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

a) Realizar la actividad subvencionada o encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

b) Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak bete eta jarduera bera aurrera eramatea.

b) Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Beste edozein Administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

c) Comunicar a HABE la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, así como la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

d) 11. oinarrian aurreikusitako fakturak aurkeztu ondoren, eta gutxienez bost urtez, ekarpen horretatik aurrera, erakunde onuradunek zaindu beharko dituzte egin dituzten eta laguntzaren xede diren gastuak egiaztatzen dituzten faktura eta gainerako dokumentu guztiak, bai eta deialdiari buruzko beste edozein dokumentazio ere. Erakunde onuradunak Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman behar die erakunde bi horiek beren eginkizunen barruan deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz eska diezaioketen edozein informazio eta dokumentazio, hala eskatuz gero.

d) Una vez realizada la aportación de las facturas prevista en la base 11 y durante un período mínimo de cinco años a partir de dicha aportación, las entidades beneficiarias deberán custodiar todas las facturas y demás documentos que acrediten los gastos en que hayan incurrido y sean objeto de la ayuda, así como cualquier otra documentación relativa a la convocatoria. Las entidades beneficiarias facilitarán a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la documentación e información que, en el ejercicio de sus funciones, les sea requerida por estos órganos respecto a las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

e) Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, DLOren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz. Horretarako, diruz lagundutako ekipamenduan HABEk emandako babesaren berri adierazi beharko da, Eusko Jaurlaritzaren eta HABEren logotipo normalizatua eta «HABEk diruz lagundua» esaldia agerian jarriz.

e) Dar publicidad adecuada al carácter público de las ayudas recibidas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 18.4 de la LGS. A tal efecto, en el equipamiento subvencionado deberá hacerse constar el patrocinio de HABE, haciendo constar el logotipo normalizado del Gobierno Vasco y de HABE y la frase «Subvencionado por HABE».

f) Ebazpen honen ondorioz diruz lagundu diren ondasunak dirulaguntza eman den xede jakinera bideratuko dira, gutxienez bi urtez, erregistro publikoetan inskribatzen ez diren ondasunak diren neurrian.

f) Los bienes subvencionados por la presente Resolución estarán destinados al fin concreto para el que se concedió la subvención por un período no inferior dos años, en tanto en cuanto no son bienes inscribibles en un registro público.

g) Gainfinantziazioa beste dirulaguntza batzuekin batera gertatzen denean, dirua itzultzeko betebeharra gauzatzeko eskatuko du HABEk, gainditutako zenbateko osoa eskatuz, deialdi honen baitan emandako dirulaguntzen muga arte.

g) Cuando la sobrefinanciación se generase en concurrencia con otras ayudas en las que exista el mismo deber de reintegro, HABE exigirá el reintegro por el importe total del exceso, hasta el límite de la subvención otorgada al amparo de la convocatoria.

13. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Base 13.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere dirulaguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako dirulaguntza edo laguntzarik eman badu, dirulaguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Dirulaguntza jasotzeko baldintzen aldaketatzat joko dira, halaber, behar bezala justifikatzen edo egiaztatzen ez diren gastuak; kasu horretan, beraz, egokiro justifikatu edo egiaztatu ez diren gastuak laguntzeko diru-kopuruak aldatzeko ebazpena emango da.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de la concesión de subvenciones. Igualmente, se considerarán alteraciones de las condiciones de subvención y, por tanto, conllevará la correspondiente resolución de modificación de los importes de subvención, todos los gastos que no hayan sido convenientemente justificados y/o acreditados.

14. oinarria.– Dirulaguntzarako eskubidea galtzeko edo itzultzeko arrazoiak. Arau-hausteak eta ez-betetzeak.

Base 14.– Causas de reintegro o de pérdida del derecho a la subvención. Régimen de infracciones e incumplimientos.

1.– Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotako oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

1.– Las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Resolución se encuentran, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones e incumplimientos previstos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como al régimen de reintegros regulado en la LGS.

2.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du dekretu horrek), DLOren 37. artikuluan eta agindu honetan ezarritakoaren arabera, eta, zehazki, jarraian adierazitako ez-betetzeak egiaztatzen badira, aipatutako abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera. 698/1991 Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dira.

2.– La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron la concesión de la subvención, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 53 del mencionado Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en el artículo 37 de la LGS y en la presente Resolución, y en concreto de los incumplimientos que se señalan a continuación, dará lugar a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan, tal y como establece el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión (BOPV de 7 de febrero de 1992).

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta DLOren 37. artikuluan azaldutako kausez gain, honako hauek ere dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzeko edo dirulaguntza itzultzeko kausatzat hartuko dira:

Además de las señaladas en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco Vasco y en el artículo 37 de la LGS, serán causas de reintegro o pérdida del derecho a la subvención las siguientes:

a) Onuradunak dirulaguntzari uko egiten badio.

a) La renuncia a la subvención por parte de la beneficiaria.

b) Deialdi honetako oinarrien eta administrazio-agirien ez-betetze larria (osorik edo zati batez).

b) El incumplimiento grave total o parcial de las bases y de los documentos administrativos de esta convocatoria.

c) Dirulaguntza ebazpen honetan ezarritako epeetan ez erabiltzea, justifikatuta ez badago behintzat.

c) La no ejecución de forma injustificada del gasto de la subvención en los plazos establecidos en esta Resolución.

d) Ebazpen honetan ezarten den moduan HABEren laguntza jaso dela ez adieraztea.

d) El no hacer constar el patrocinio de HABE en las condiciones establecidas en esta Resolución.

3.– Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, dirulaguntza ordaindu ondoren justifikatzen bada ekipamendu zientifiko bera erosteko beste erakunde publiko edo pribaturen baten kofinantzaketa jaso dela, dirulaguntza murriztuko da, eta jasotako dirulaguntzaren zati proportzionala itzuli beharko da.

3.– No obstante lo establecido en los apartados anteriores, en el supuesto de que en fecha posterior a la realización del pago de la subvención, se justifique la recepción de una confinanciación de otra institución pública o privada para la adquisición del mismo equipamiento tecnológico, procederá la reducción de la subvención, con el consiguiente reintegro proporcional de la subvención percibida.

4.– Dirua itzultzeko, aipatutako abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedura beteko da. Nolanahi ere, hori ez da eragozpena izango egin beharreko beste ekintza guztiak bideratzeko. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

4.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en el citado Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

15. oinarria.– Datuen tratamendua.

Base 15.– Tratamiento de los datos.

Dirulaguntza deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak araututakoari jarraikiz, «Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuen Erregistroaren Kudeaketa» izeneko tratamenduan tratatuko dira, ondoren zehazten diren helburuetarako:

Los datos remitidos a HABE por las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente convocatoria se tratarán de conformidad a lo dispuesto por la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, y por el Reglamento 2016/679 de la Comisión Europea y del Parlamento Europeo, en las actividades de tratamiento denominada «Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados para el autoaprendizaje del euskera», para los objetivos que se especifican a continuación:

– HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaziorako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.

– Gestión de las subvenciones de HABE destinadas a financiar la actividad de los euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje.

– HABEri atxikita dagoen euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroaren kudeaketa.

– Gestión del Registro de euskaltegis y centros homologados de autoaprendizaje del euskera.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

El Director o Directora General de HABE será el órgano administrativo responsable del tratamiento.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.

Es necesario el tratamiento para el cumplimiento de obligaciones legales y para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Las personas interesadas tendrán derecho de acceso, rectificación y supresión, así como de limitación u oposición a su tratamiento en los términos señalados en la información complementaria.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

Asimismo, podrán obtener información complementaria sobre el tratamiento de sus datos en la siguiente dirección: http://www.habe.euskadi.eus/proteccion-datos-personales-habe/s23-edukiak/es/

16. oinarria.– Aplikagarriak diren arauak.

Base 16.– Normas de aplicación.

Ebazpen honetan jasotako dirulaguntza hauei dagokienez, legedi hau da ezargarria: urriaren 1eko 39/2015 legea eta urriaren 1eko 40/2015 legea; Euskadiko Ogasun Orokorreko printzipio antolatzaileen 1/1997 lege-testu-bateratua, azaroaren 11koa eta bertako VI titulua, VII tituluko III kapitulua; azaroaren 17ko dirulaguntzan 38/2003 lege orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

Las subvenciones que se refiere esta Resolución se sujetan a lo dispuesto en la ley 39/2015 de 1 de octubre y la ley 40/2015 de 1 de octubre; al título VI y capítulo III del título VII del Texto Refundido 1/1997, de 11 de noviembre de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; a la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y al Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental