Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

139. zk., 2022ko uztailaren 19a, asteartea

N.º 139, martes 19 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3265
3265

8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

LEY 8/2022, de 30 de junio, sobre acceso y ejercicio de profesiones de la actividad física y del deporte en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 8/2022, de 30 de junio, sobre acceso y ejercicio de profesiones de la actividad física y del deporte en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Autonomia Estatutuko 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak kirolaren arloko eskumen esklusiboa du. Era berean, 10.22 artikuluaren arabera, eskumen esklusiboa du profesionalen elkargoen arloan eta lanbide tituludunen jardueraren arloan, hargatik eragotzi gabe Konstituzioko 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa.

La Comunidad Autónoma del País Vasco tiene, a tenor del artículo 10.36 del Estatuto de Autonomía, competencia exclusiva en materia deportiva. Asimismo, de conformidad con el artículo 10.22, ostenta la competencia exclusiva en materia de colegios profesionales y de ejercicio de profesiones tituladas, sin perjuicio de lo dispuesto en los artículos 36 y 139 de la Constitución.

Eusko Legebiltzarrak, kirol-arloko eskumena betez, ekainaren 11ko 14/1998 Legea onartu zuen, Euskadiko Kirolarena. Lege horrek 62. artikuluan ezartzen zuen ezen agintari publikoek, beren eskumen esparruaren barruan, titulu ofizialak eskatuko dituztela kirolarekin zuzenean lotutako zerbitzuak eskaintzeko, hots, irakaskuntza-, zuzendaritza-, kudeaketa-, entrenamendu- zein animazio-zerbitzuak eta bestelakoak eskaintzeko. Hau da, Kirolaren Legeak ez zuen zehaztu zer titulazio eskatu behar zen lanbide-jarduera horietarako; ondorioz, eskakizun hori arautu beharra zegoen.

En ejercicio de la competencia en materia de deporte, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, que ya establecía en su artículo 62 que, para la realización de los servicios de enseñanza, dirección, gestión, entrenamiento, animación y cualesquiera otros directamente relacionados con el deporte, los poderes públicos exigirán, en el ámbito propio de sus competencias, la posesión del correspondiente título oficial. Es decir, la Ley del Deporte no concretó las titulaciones requeridas para esas actividades profesionales y, por tanto, se veía precisada de una normativa que regulase tal exigencia.

Beste alde batetik, Eusko Legebiltzarrak tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea ere onartu zuen. Lege hori bitan banatuta dago: alde batetik, tituludun lanbideetako jardunari buruzko zenbait alderdi orokor arautzen ditu, eta, bestetik, elkargoetan bildutako tituludun lanbideei dagokiena. Lehenengo zatiari dagokionez, arau-esparru komuna ezartzen du lanbide-jarduera guztietarako, zeina osatu behar baita, zioen azalpenean argi eta garbi adierazten denez, lanbide bakoitzaren jardunari dagokion araudi bereiziarekin. Hau da, aldi berean dira aplikagarri lanbide-jardunari buruzko araudi komuna eta araudi sektoriala.

Por otra parte, el Parlamento Vasco también aprobó la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, de ejercicio de profesiones tituladas y de colegios y consejos profesionales. Esta ley se divide en dos partes diferenciadas. Por un lado, regula algunos aspectos generales del ejercicio profesional y, por otro, regula la actividad colegial propia de las profesiones colegiadas. En cuanto a la primera, establece un marco normativo común a toda actividad profesional que debe complementarse, como abiertamente reconoce su exposición de motivos, con la regulación separada del ejercicio de cada una de las profesiones. Es decir, cohabitan una regulación común del ejercicio profesional y una regulación sectorial.

Lege honen xedea da jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuen sarbiderako funtsezko alderdiak arautzea eta, horretarako, gorago aipatutako ekainaren 11ko 14/1998 Legea indargabetzen du bere xedapen indargabetzailearen bidez. Lege berria honela egituratuta dago: zioen azalpena, atariko titulu bat, hiru titulu, hamabi xedapen gehigarri, zortzi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen.

Esta ley tiene por objeto regular los aspectos esenciales del acceso a determinadas profesiones de la actividad física y del deporte, y para ello deroga, por medio de su disposición derogatoria, la Ley 14/1998, de 11 de junio, más arriba señalada. La nueva regulación se articula en una exposición de motivos, un título preliminar y tres títulos, doce disposiciones adicionales, ocho disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y tres disposiciones finales.

Atariko tituluan (1. artikulutik 6.era) xedapen orokorrak ezartzen dira. Lehenengo tituluan (7. artikulutik 11.era) kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko lanbideak arautzen dira, horien izendapenekin eta eginkizunekin, eta horietako bakoitzari eska dakizkiokeen kualifikazioak zehazten dira. Bigarren tituluan (12. artikulutik 18.era) lanbide horietan sartzeko eta jarduteko baldintzak zehazten dira, eta hirugarren tituluan (19. artikulutik 23.era) zehapen-araubidea ezartzen da.

En el título preliminar (artículos 1 al 6) se establecen las disposiciones generales. En el título primero (artículos 7 al 11) se regulan las profesiones del deporte y de la actividad física, con sus denominaciones y sus atribuciones, y se determinan las cualificaciones exigibles a cada una de ellas. En el título segundo (artículos 12 al 18) se determinan las condiciones de acceso y ejercicio de dichas profesiones; y en el título tercero (artículos 19 al 23) se establece el régimen sancionador.

Kirol-jarduna alderdi biologiko eta kulturalen konbinaketa bat izan da betidanik eta, garai jakin batetik aurrera bereziki, garrantzia hartzen joan da gizarte postindustrialetan, agerikoa baita mesedegarria dela pertsonen osasunerako. Era berean, garrantzia hartzen joan den heinean, aldatu egin da kirol-jarduera ulertzeko modua eta protagonismo handiagoa lortu du jarduera fisikoak, pertsonaren ongizatea maila integralean hobetzea baitu helburu. Euskal gizartea ere ez dago errealitate horretatik kanpo. Eta, ikuspegi horretatik, herrialde garatuen eta gorabidean diren herrialdeen politika publikoen agendan sartu dira jarduera fisikoa eta kirola, osasun-iturri gisa. Jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak eragiten dituzten osasun-arazo garrantzitsuak kontuan izanda, Euskadin administrazio publikoek hainbat programa ezarri dute fisikoki aktiboak ez diren pertsonek ez-aktibo izateari utz diezaioten helburua duten jarduera fisikoak antolatzeko, eta helburu horrekin hainbat orientazio- eta laguntza-zerbitzu eskaini dituzte. Beharrezkoa da jarduera fisikoa sustatzeko programa guztiek behar bezala kualifikatutako profesionalak izatea.

La práctica deportiva es, desde sus orígenes, una combinación de aspectos biológicos y culturales y, especialmente de un tiempo a esta parte, ha ganado muchas posiciones en las sociedades posindustriales por su evidente contribución a la salud de las personas. Asimismo, en la medida en que ha ido adquiriendo importancia, ha cambiado la forma de entender la práctica deportiva y alcanzado un mayor protagonismo la actividad física, que tiene como objetivo la mejora del bienestar de la persona a nivel integral. La sociedad vasca no escapa a esta realidad. Y, desde ese punto de vista, el deporte y la actividad física como fuente de salud están siendo incluidos en la agenda de las políticas públicas de todos los países del mundo desarrollado y emergente. Dados los importantes problemas sanitarios que genera la inactividad física y el sedentarismo, en Euskadi las administraciones públicas han implementado diversos programas para la organización de actividades físicas destinadas a que las personas físicamente inactivas dejen de serlo, brindando al efecto diversos servicios de orientación y acompañamiento. Por ello, es necesario que todos los programas de promoción de la actividad física cuenten con profesionales debidamente cualificados.

Horrela, legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean duen eraginagatik.

La ley pretende así promover y desarrollar la práctica inclusiva de la actividad física y del deporte en condiciones de calidad, teniendo en cuenta la dimensión social del deporte por su incidencia en el desarrollo personal y en la cohesión social.

2003-2007 aldirako Kirolaren Euskal Planean bertan ere salatu zenez, pertzepzio orokorra da ez dagoela lanbide-araudirik, eta horrek berekin ekarri duela, batetik, prestakuntzarik gabeko pertsonak sartzea merkatuan eta, bestetik, behar baino kualifikazio gutxiagoko jendea aritzea lanbide horietan. Hori dela-eta, plan horren lehentasunezko helburuetako bat zen lanbide horietan jarduteko behar diren gutxieneko titulazioak arautzea, kontuan izanik, planean bertan onartzen denez, kirola egitearen eragina pertsonen osasunean eta segurtasunean.

El propio Plan Vasco del Deporte 2003-2007 ya denunció que existe una percepción general de que la falta de regulación profesional ha conducido a la irrupción de personas carentes de formación en el mercado y a situaciones de infracualificación. Por ello, uno de los objetivos prioritarios de dicho plan era regular las exigencias mínimas de titulaciones para actividades profesionales, teniendo en cuenta, según reconocía el propio plan, la incidencia de la práctica deportiva en la salud y seguridad de los practicantes.

Ezin uka daiteke oro har, kirol-jardunak onura garrantzitsuak dakartzala baldintza onargarrietan egiten bada; baina, halaber, mehatxu garrantzitsua izan daitekeela, baldin eta izan beharreko prestakuntza ez duten pertsonek zuzenduta edo gainbegiratuta egiten bada.

Es innegable que la práctica deportiva de los ciudadanos y ciudadanas conlleva, por lo general, importantes beneficios si se realiza en condiciones aceptables, pero también puede constituir una importante amenaza si se ejecuta bajo la dirección o supervisión de personas sin la formación necesaria.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetako jarduna arautzeko premiari dagokionez, zioen azalpen honetan nabarmendu behar da Konstituzio Auzitegiak ondokoa adierazi zuela urriaren 1eko 194/1998 Epaian: «Konstituzioak berak agindua ematen die botere publikoei "gorputz-hezkuntza eta kirola" susta dezaten (Espainiako Konstituzioaren 43.3 artikulua). Jarduera horiek oso lotuta azaltzen dira Espainiako Konstituzioaren 43.1 artikuluan aipatzen den osasunarekin; hain lotuta daude ezen, osasuna mantentzen lagundu ez ezik, jarduera horiei esker saihestu ere egin baitaiteke jarduera fisikoetako eta kirol-jardueretako hainbat ariketa desegokik osasunean izan dezakeen eragin negatiboa; batez ere, sarritan txikia ez den arriskua dakarten kirolak egitean. Jakina da, bestalde, jarduera horiek gero eta garrantzitsuagoak eta baloratuagoak direla; beraz, egoera horri erantzuteko, botere publikoek kualifikazio-eskakizun berriak jarri dizkiete jarduera horietan diharduten profesionalei (...)».

Con relación a la necesidad de la regulación del ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte cabe resaltar en esta exposición de motivos que el Tribunal Constitucional ya afirmó en su Sentencia 194/1998, de 1 de octubre, que «la propia Constitución contiene un mandato a los poderes públicos para que fomenten “la educación física y el deporte” (artículo 43.3 de la CE) y que ambas actividades aparecen, por otra parte, estrechamente vinculadas con la salud –a la que se refiere el apartado 1 del mismo artículo 43 CE–. De suerte que no solo son un medio para su mantenimiento, sino que permite evitar las repercusiones negativas que sobre la misma puede tener un ejercicio no adecuado de las diversas actividades físicas y deportivas, especialmente en aquellos deportes cuyo ejercicio conlleva un riesgo muchas veces no pequeño. Sin que pueda, por otra parte, desconocerse la importancia y valoración cada vez mayor de estas actividades, a las que los poderes públicos vienen respondiendo con el establecimiento de nuevas exigencias de cualificación para los profesionales dedicados a las mismas (...)».

Testu artikulatuan, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko berezko lanbide batzuetan jarduteko oinarrizkoak diren zenbait alderdi arautzen dira: berariaz ezarri da zein diren lanbide horiek, lanbide horietan jarduteko behar den kualifikazioa zehaztu da eta lanbide bakoitzari dagokion eremu funtzional orokorra esleitu zaio.

El texto articulado trata de regular los aspectos esenciales del ejercicio de algunas profesiones propias del ámbito de la actividad física y del deporte, estableciendo de forma expresa cuáles son tales profesiones, determinando las cualificaciones necesarias para su ejercicio y atribuyendo a cada profesión su correspondiente ámbito funcional general.

Lege honek kirola eta jarduera fisikoa oso zentzu irekian ulertzen ditu, eta euskal kirolaren arloko adierazpen guztiak jasotzen ditu, baina haien kontzeptua mugatu gabe, ez ofizialki onartutako kirol-modalitate eta -diziplinetara, ez eta lehiaketa hutsaren mundura ere. Kirolaren euskal sistemak, Kirolaren Euskal Planean adierazi zenez, ezaugarri oso heterogeneoak dituzten azpisistemak ditu. Horregatik, legea ez da soilik mugatzen lehiaketaren eremura edo federatuen eremura; aitzitik, kirolaren eta jarduera fisikoaren polikromia osoa jaso nahi du, 1992ko Kirolaren Europako Gutunarekin bat etorriz, zeinak honela ulertzen baitu kirola: «edozein motatako jarduera fisikoa, helburu duena forma fisiko edo psikikoa azalaraztea edo hobetzea, gizarte-harremanak garatzea edo maila guztietako lehiaketetan emaitza onak lortzea, parte-hartze antolatu baten bidez edo beste mota bateko parte-hartzearen bidez».

La presente ley concibe el deporte y la actividad física en un sentido muy amplio y contempla el fenómeno deportivo vasco en todas sus manifestaciones, sin constreñir tal concepto a las modalidades y disciplinas deportivas oficialmente reconocidas ni al mundo de la pura competición. El sistema deportivo vasco, como puso de manifiesto el citado Plan Vasco del Deporte, está compuesto de subsistemas de características muy heterogéneas. Por esta razón, la ley no se circunscribe solo al ámbito de la competición o al ámbito federado, sino que trata de contemplar toda la policromía del deporte y de la actividad física de conformidad con la Carta Europea del Deporte de 1992, englobando «todo tipo de actividades físicas que, mediante una participación organizada o de otro tipo, tengan por finalidad la expresión o mejora de la condición física y psíquica, el desarrollo de las relaciones sociales o la obtención de resultados en competición de todos los niveles».

Gizarte garatuetan, eta halakoa da euskal gizartea, ausarki zeharkako jardute-eremu bat bilakatu behar dute jada jarduera fisikoak eta kirolak; hau da, kirola ez dute sail espezifiko batzuek bakarrik landu behar, gobernuaren ekintza osoak baizik. Izan ere, kirolak eragina du osasunean, hezkuntzan, lan-merkatuan, kontsumitzaile eta erabiltzaileengan, euskararen erabileran, ingurune naturalean eta abarretan.

En las sociedades desarrolladas, como lo es la sociedad vasca, la actividad física y el deporte se deben convertir ya en un ámbito de actuación decididamente transversal, en el sentido de que debe ser abordado no solo desde departamentos específicos, sino desde toda la acción de gobierno, dada su afectación a la salud, a la educación, al mercado de trabajo, a las personas consumidoras y usuarias, al uso del euskera, al medio natural, etcétera.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

Las profesiones que se regulan en esta ley abarcan el ámbito educativo, el recreativo, el competitivo y el de la dirección. En cada uno de estos ámbitos se ha reconocido una profesión.

Lege honek jasotzen dituen lanbideak lanbide araututzat baino ezin dira jo Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2005eko irailaren 7ko 2005/36/EE Zuzentarauaren arabera, zeina lanbide-kualifikazioak onartzeari buruzkoa baita. Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidea, aldiz, bestelakoa da; izan ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera arautu eta ezarri ziren lanbide eta titulu hori. Konstituzio-jurisprudentziaren arabera, tituludun lanbidea da lanbide bat zeinean jarduteko goi-mailako titulu ofiziala eskatzen baita, baldin eta, interes orokorreko arrazoiak direla tarteko, hala ezartzen badu lege-mailako Estatuko arau batek. Aldiz, lanbide arautua da lanbide-jarduera bat edo lanbide-jardueren multzo bat, zeinean sartzeko edo jarduteko, edo haren modalitateetako batean sartzeko edo jarduteko, beharrezkoa baita zuzenean edo zeharka lege-, arau- edo administrazio-xedapenen ondorioz arautzen diren lanbide-kualifikazioak edukitzea.

Salvo la profesión de profesor o profesora de Educación Física, que ya es una profesión regulada y titulada con arreglo a la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, las demás profesiones que se contienen en esta ley solo deben considerarse profesiones reguladas de conformidad con la Directiva 2005/36/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 7 de septiembre de 2005, relativa al reconocimiento de cualificaciones profesionales. Con arreglo a la jurisprudencia constitucional la profesión titulada es aquella profesión para cuyo ejercicio se requieren títulos oficiales de educación superior cuando así se establezca en norma estatal con rango de ley por razones de interés general. Por el contrario, la profesión regulada se define como la actividad o conjunto de actividades profesionales, o alguna de sus modalidades de ejercicio, cuyo acceso o ejercicio están subordinados, de manera directa o indirecta, en virtud de disposiciones legales, reglamentarias o administrativas, a la posesión de determinadas cualificaciones profesionales.

Hori da lege honen giltzarrietako bat. Izan ere, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeko edo jarduteko ez da beharrezkoa goi-mailako hezkuntzako titulua izatea eta bai, ordea, dagozkion lanbide-kualifikazioak egiaztatzea. Kualifikazio horiek hainbat mailatako titulu akademikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, baita beste titulu ofizial batzuen bidez ere, esaterako, profesionaltasun-ziurtagiriak, une bakoitzean indarrean den ordenamenduaren arabera.

Esa es una de las claves de esta ley. El acceso o ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte no está sujeto a la posesión de un título de educación superior, sino a la acreditación de las correspondientes cualificaciones profesionales. Y estas cualificaciones podrán acreditarse mediante los títulos académicos de diferentes niveles así como mediante aquellos otros títulos, como los certificados de profesionalidad, de carácter oficial que resulten del ordenamiento vigente en cada momento.

Legeak, hasteko, Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbideari buruzko hezkuntza-legeria osatzen du. Lanbide horrek, egun tradizio handiko tituludun lanbidea izan arren, ez du aintzatespen egokirik izan gaurko egunera arte eta, horrez gain, lege honek konpondu nahi dituen zenbait gabezia ditu, ikasleen osasuna eta segurtasuna bermatzeari dagokionez. Gorputz Hezkuntzako irakaslearen egitekoak duen garrantzia bermatu nahi da legean eta, horregatik, hezkuntza-legeriaren kualifikazio-eskakizunak errespetatuz, lehen sorospeneko gutxieneko prestakuntza izatea eskatzen zaie irakasle hauei.

La ley comienza complementando la legislación educativa sobre la profesión de profesora o profesor de Educación Física. A pesar de constituir actualmente una profesión titulada que cuenta con una gran tradición, no se ha beneficiado hasta la fecha del reconocimiento adecuado y, además, presenta diversas carencias que esta ley trata de cubrir para garantizar la salud y la seguridad de los alumnos y alumnas. La ley trata de garantizar la importante función de la profesora o profesor de Educación Física y por esta razón, respetando las exigencias de cualificación de la legislación educativa, exige una formación mínima en primeros auxilios.

Euskal Autonomia Erkidegoan, garrantzi handia hartu du azken hamarkadetan osasunerako, aisia eta jolaserako, gizarteratzeko, hezkuntzarako eta antzeko xedeetarako egiten den jarduera fisikoak eta kirolak; hori dela eta, ezinbestekoa da eremu horietan profesionalek jardutea. Era berean, gero eta interes handiagoa dago abentura-kirolak, arrisku-kirolak egiteko edo natura-ingurunean kirola egiteko, eta ugaritu egin dira kirol-zentro publiko zein pribatuak. Horrek guztiak profesionalen eskaintza eta eskari handia sortu du eta ezinbestekoa da hori lehenbailehen arautzea. Horrenbestez, legeak kirol-monitorearen lanbidea onartu eta arautzen du, zeinak, halaber, aparteko tradizioa baitu jarduera fisikoaren eta kirolaren munduan.

La actividad física y el deporte practicado en el País Vasco con propósitos de salud, ocio y recreación, integración social, educación y análogos ha experimentado un extraordinario auge en las últimas décadas y por ello es un innegable campo de actuación profesional. Asimismo, el creciente interés por la práctica de los deportes de aventura, de riesgo o en el medio natural, o el mismo fenómeno de la proliferación de centros deportivos, públicos y privados, ha alimentado una importante oferta y demanda de profesionales que precisa una urgente regulación. Por ello, en la ley se reconoce y regula la profesión del monitor o monitora deportiva, que también cuenta con una extraordinaria tradición en el mundo de la actividad física y del deporte.

Lehiaketazko kiroletan oso errealitate desberdinak daude, eta legea aniztasun hori kontuan hartzen saiatu da. Lehiaketazko kirolaren eremu horretan, dagokion modalitate edo azpimodalitateko entrenatzailearen lanbidea onartzen da. Lanbide horrek bide ematen du, funtsean, lehiaketara begira kirolariak eta kirolari-taldeak zuzentzeko eta haien entrenamenduen plangintza egiteko eta zuzentzeko.

Dentro del deporte de competición conviven realidades muy diferentes y la ley ha tratado de ser sensible a dicha pluralidad. En este ámbito de la competición deportiva se reconoce la profesión de entrenador o entrenadora de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente. Esta profesión permite, fundamentalmente, la dirección de deportistas y equipos, así como la planificación y dirección de sus entrenamientos con miras a la competición.

Kirol-zuzendaritzaren arloa ere arautu egin da; horrela, legean kirol-zuzendariaren lanbidea onartu da, zeinak bide ematen baitu, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien berezko jakintzak eta teknikak aplikatuz, kirol-zentroak eta -jarduerak zuzendu, programatu, planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzearekin lotutako hainbat lanbide-jarduera egiteko. Baina araudi horretatik kanpo utzi da kirol-instalazioen edo -erakundeen kudeatzailea, baldin eta kirol-zuzendariaren berariazko eginkizunak betetzen ez baditu jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak aplikatuz.

El ámbito de la dirección deportiva tampoco escapa a la regulación, de modo que en la ley se ha optado por reconocer la profesión de director o directora deportiva, que permite realizar el conjunto de actividades profesionales relacionadas con la dirección, programación, planificación, coordinación, control y supervisión de centros y actividades deportivas aplicando los conocimientos y técnicas propias de las ciencias de la actividad física y del deporte. Queda excluida, por el contrario, la figura del gestor o gestora de instalaciones o entidades deportivas siempre y cuando no se ejerzan funciones específicas de director o directora deportiva aplicando las ciencias de la actividad física y del deporte.

Araugintza-ekimena gauzatzean, botere publikoek printzipio hauen arabera jardun behar dute: premia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, irisgarritasuna, aukera-berdintasuna, inklusioa, hizkuntza-eskubideen bermea, sinpletasuna eta eraginkortasuna. Hori dela eta, premia- eta proportzionaltasun-printzipioak errespetatuz, legeak jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuk baino ez ditu arautzen, eta ez guztiak. Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko beste lanbide batzuk arautu gabe uztea erabaki da, esaterako, kirol-epaileen edo kirolarien agenteen lanbideak. Izan ere, zerbitzu horiek ematen dituzten lanbideek ez dute zuzenean eragiten ondasun juridikorik nabarmenenetan, hau da, ez dute eragiten zerbitzu profesional horien hartzaile diren hirugarren pertsonen osasun eta segurtasunean.

En el ejercicio de la iniciativa normativa, los poderes públicos deben actuar de acuerdo con los principios de necesidad, proporcionalidad, seguridad jurídica, transparencia, accesibilidad, igualdad de oportunidades, inclusión, garantía de los derechos lingüísticos, simplicidad y eficacia. Por ello, la ley, respetando los principios de necesidad y proporcionalidad, no regula todas las profesiones relacionadas con la actividad física y el deporte sino tan solo determinadas profesiones de aquellos ámbitos. Se ha optado por dejar libres de regulación otras profesiones de la actividad física y del deporte, tales como las de jueces o juezas de deportistas o las de agentes de deportistas. Se trata de profesiones cuya prestación de servicios no incide directamente en bienes jurídicos de máxima relevancia como son la salud y la seguridad de los terceros destinatarios de aquellos servicios profesionales.

Era berean, lanbidean jarduteko modua arautzen den heinean, araudi honen aplikazio-eremutik kanpo geratu dira kirol-boluntarioek egiten dituzten kirol-jarduera teknikoak; hau da, profesionalak ez diren kirol-jarduerak. Hala eta guztiz ere, legegileak, boluntarioek kirol-entrenamenduaren eremuan duten zeregin garrantzitsuaz jabeturik, neurri batzuk jasotzen ditu kirolarien osasuna eta segurtasuna bermatzeko, kolektibo horren kualifikazio-programak sustatuz eta eginez, aurrekontu egokiekin eta profesionalizazio-planekin.

Asimismo, en la medida que se regula el ejercicio profesional, han quedado fuera del ámbito de aplicación de la presente regulación las actividades técnico-deportivas realizadas por el voluntariado deportivo, es decir, sin carácter profesional. No obstante lo anterior, siendo conscientes del trascendental papel que desempeña el voluntariado en el ámbito del entrenamiento deportivo, se recogen también medidas para garantizar la salud y la seguridad de las deportistas y los deportistas, fomentando y realizando programas de cualificación de este colectivo con presupuestos adecuados y planes de profesionalización.

Horregatik, behar bezala justifikatuta dago lege hau ematea, printzipio horietara egokitzen delako, funtsean, premia-printzipioari; izan ere, interes orokorreko arrazoi batek justifikatzen du legea, hain zuzen ere, herritarren osasuna eta segurtasuna babestea. Era berean, proportzionaltasun-printzipioa betez, testu artikulatuak horren murriztaileak eta distortsionatzaileak ez diren neurriak jartzera jo du, emaitza bera lortzeko.

Por tanto, en esta ley queda suficientemente justificada la adecuación a aquellos principios, debiéndose hacer referencia, fundamentalmente, al principio de necesidad, pues la ley está justificada por una razón de interés general, que es la protección de la salud y la seguridad de los ciudadanos y ciudadanas. Asimismo, en virtud del principio de proporcionalidad, el texto articulado opta por las medidas menos restrictivas y distorsionadoras que permitan obtener el mismo resultado.

Lege-testuak, bestalde, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko jokabide-printzipio eta -betebeharren katalogo bat jaso du. Printzipio eta betebehar horiek, oro har, berezkoak eta berariazkoak dira lanbide horietan; gainerako guztirako, lanbide-jardunerako esparru komunera jo beharko da.

El texto legal ha incorporado un catálogo de principios y deberes de actuación para el ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte. Tales principios y deberes son, como regla general, los propios y específicos de dichas profesiones, quedando sometidas en todo lo restante al marco común del ejercicio profesional.

Arreta berezia jarri zaio emakumeen eta gizonen lanbide-eremuko berdintasunaren gaiari, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako printzipioak betez. Hori dela eta, besteak beste, legeak sustatzen du tratu- eta aukera-berdintasunerako politikak bideratzea lege honetan araututako lanbideetarako sarbidean, lanbide-jardunean, lanbide-sustapenean eta dagozkion elkargo-erakundeetan.

En cumplimiento de los principios contenidos en la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de hombres y mujeres, y de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres del País Vasco, se ha prestado especial atención al tema de la igualdad de hombres y mujeres en el ámbito profesional. Por ello, el texto promueve, entre otras cosas, la realización de políticas para la igualdad de trato y de oportunidades en el acceso a las profesiones reguladas en esta ley, en su ejercicio, en la promoción profesional y en las correspondientes organizaciones colegiales.

Bestalde, herritarrek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidearen bermea bultzatuko da Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezartzen den euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasunarekin bat eginez eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean xedatutakoari jarraituz.

Por otra parte, en consonancia con la oficialidad del euskera y castellano establecida mediante el artículo 6 del Estatuto de Autonomía, y los derechos lingüísticos reconocidos en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera, y en la Ley 6/2003, de 22 de diciembre, de Estatuto de las Personas Consumidoras y Usuarias, se impulsará la garantía del derecho de la ciudadanía a usar la lengua oficial de su elección.

Gizarte bat ezin izango da inklusibotzat jo talde sozial ezberdinak ez badira bertan islatzen. Helburu horrekin, lege honetan gure gizartea osatzen duen aniztasuna islatu nahi izan da, kirol-modalitate tradizionalak ez ezik, arreta berezia behar duten pertsonei zuzendutako kirolak ere aintzat hartuz. Ondorioz, haien errealitateetarako betekizun espezifikoak ezarri dira, besteak beste, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2006ko abenduaren 13an onetsitako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aitortutako eskubideak bermatzeko.

Una sociedad no se podrá llamar inclusiva si los diferentes grupos sociales no se ven reflejados en ella. Para tal fin, la presente ley ha tratado de reflejar la pluralidad de la que se compone nuestra sociedad poniendo el acento no solo en las modalidades deportivas tradicionales sino también en las dirigidas a las personas que requieren una atención especial. En consecuencia, se han establecido requisitos específicos para sus realidades, con el fin de garantizar, entre otros, los derechos reconocidos en la Convención de los Derechos de las Personas con Discapacidad, aprobada el 13 de diciembre de 2006 por la Asamblea General de Naciones Unidas.

Zioen azalpen honetan, jasota geratu behar da lege hau egokitu dela Barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006ko abenduaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/123/EE Zuzentaraura. Helburu horrekin, Batasuneko estatu kideetako profesionalen kokatze-askatasunaren eta zerbitzuen zirkulazio askearen aurka dauden oztopoak ezabatu dira, zerbitzu profesionalen hartzaileei zein emaileei beharrezkoa den segurtasun juridikoa bermatze aldera Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan jasotako oinarrizko askatasunak egikaritzeko orduan. Era berean, kontuan izan da Estatuko legeria zerbitzuen eta lanbide-elkargoen arloan, bai eta merkatu-batasuna bermatzeari dagokionez ere.

Debe dejarse constancia en esta parte expositiva de que la ley se ha acomodado a la Directiva 2006/123/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de diciembre de 2006, relativa a los servicios en el mercado interior. A tal fin, se han eliminado los obstáculos que se oponen a la libertad de establecimiento de las profesionales y los profesionales de los estados miembros de la Unión y a la libre circulación de servicios, garantizando a las personas destinatarias de los servicios profesionales como a las propias prestadoras y prestadores, la seguridad jurídica necesaria para el ejercicio efectivo de las libertades fundamentales del Tratado Constitutivo de la Comunidad Europea. También se ha tenido en consideración la legislación estatal en materia de servicios y colegios profesionales y sobre garantía de unidad de mercado.

Lege honek arreta berezia jartzen du zuzenbide iragankorrean. Lege-aldaketa guztiek trantsizio-arazo handiak eragiten dituzte, eta are gehiago lanbide baten lehenengoz sartzea eta jardutea arautzen duten legeek. Zuzenbide iragankorraren bidez konpondu nahi izan da arazo hori. Horrela, legeak errespetu handiz jokatzen du bera indarrean sartzen denean bertan arautzen diren lanbideetan legeak eskatutako kualifikaziorik gabe jarduten ari direnen eskubideekin. Era berean, legea apurka-apurka eta modu ez traumatikoan ezartzeko mekanismoak jaso dira, bai eta aurreikusi ere kirol-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eskaerari aurre egin diezaieketen profesional tituludunik gabeko egoerak.

Especial atención presta la ley al derecho transitorio. Todo cambio legislativo, y máxime aquellas leyes que disciplinan por primera vez el acceso y ejercicio de una profesión, plantea serios problemas de transición. Este es un problema que se ha tratado de resolver a través del derecho transitorio. De este modo, la ley es respetuosa con los derechos de quienes, a su entrada en vigor, se encuentran desarrollando profesiones objeto de esta regulación legal sin la cualificación requerida en la ley. De igual modo, se han contemplado mecanismos para su implantación progresiva y no traumática y se han previsto, asimismo, situaciones de falta de personas profesionales tituladas que puedan hacer frente a la demanda de las entidades prestadoras de servicios deportivos.

ATARIKO TITULUA
TÍTULO PRELIMINAR
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

1.– Lege honen xedea da jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuetan sartzeko funtsezko alderdiak arautzea, lanbide horiek zein diren berariaz aitortzea, lanbide horietan jarduteko behar diren titulazio edo kualifikazio profesionalak zehaztea, lanbide bakoitzari dagokion eremu funtzional espezifikoa esleitzea eta horietan jarduteko betekizunak ezartzea.

1.– El objeto de la presente ley es regular los aspectos esenciales del acceso a determinadas profesiones de la actividad física y del deporte, reconocer expresamente cuáles son, determinar las titulaciones o cualificaciones profesionales necesarias para el acceso a ellas, atribuir a cada profesión el ámbito funcional específico que le corresponde y establecer los requisitos para su ejercicio.

2.– Lege honen helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

2.– La presente ley tiene por finalidad velar por el derecho de las personas solicitantes o usuarias de servicios deportivos a que estos se presten aplicando conocimientos técnicos específicos que fomenten una práctica deportiva segura, evitando cualquier perjuicio a la salud e integridad física de las deportistas y los deportistas o de las personas usuarias destinatarias de dichos servicios.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko ohiko lanbide-sarbide eta -jarduerari aplikatuko zaio, betiere hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, zerbitzu eta profesionalen elkargoen arloan onartzen den legerian xedatutakoa.

1.– La ley será de aplicación al acceso y ejercicio profesional de forma habitual en el ámbito territorial del País Vasco y se aplicará sin perjuicio de lo dispuesto en la legislación que, en su caso, se apruebe en materia de servicios y colegios profesionales.

Pertsona fisiko edo juridikoek lege honetan araututako lanbideetako edozeinetan ohikotasunez lan egiten dutela edo zerbitzuak ematen dituztela ulertuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan benetan ematen badituzte jarduera fisikoaren eta kirolaren edozein lanbidetako zerbitzuak.

Se entenderá que las personas físicas o jurídicas prestan sus servicios o ejercen con habitualidad cualquiera de las profesiones reguladas en la presente ley cuando presten efectivamente servicios de cualquiera de las profesiones de la actividad física y del deporte en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Lege honetan ezartzen diren kualifikazioak ezingo zaizkie eskatu beste autonomia-erkidego edo herrialde batzuetako profesionalei baldin eta zerbitzu profesional horiek Euskal Autonomia Erkidegoan noizbehinka edo unean-unean ematen badituzte eta zerbitzu horiek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren kontsumitzaile edo erabiltzaileentzat badira.

2.– Las cualificaciones establecidas en la presente ley no serán exigibles a las profesionales y los profesionales de otras comunidades autónomas o países que desarrollen servicios profesionales de forma ocasional o puntual en el País Vasco y que estén dirigidos a personas consumidoras o usuarias que residan fuera del País Vasco.

3.– Plataforma birtualen bidez edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez egiten den lanbide-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremukotzat joko da, baldin eta zerbitzu horiek ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan badago eta, horretaz gain, zerbitzu profesional horiek bertako kontsumitzaile edo erabiltzaileek eskuragarri badituzte.

3.– Se considerará que el ejercicio profesional a través de plataformas virtuales o de las tecnologías de la información y de la comunicación se desarrolla en el ámbito territorial del País Vasco cuando las personas físicas o jurídicas prestadoras de tales servicios tengan su sede o domicilio en la Comunidad Autónoma del País Vasco y, además, aquellos servicios profesionales puedan ser utilizados por personas consumidores o usuarias que residan en ella.

4.– Lege honen ondorioetarako, jarduera fisikotzat edo kiroltzat joko da jarduera fisiko oro, baldin eta helburu badu, parte-hartze antolatuaren edo bestelakoaren bidez, osasuna sustatzea, forma fisikoa eta psikikoa adieraztea edo hobetzea, gizarte-harremanak garatzea edo maila guztietako lehiaketetan emaitzak lortzea.

4.– A los efectos de esta ley se entenderá por actividad física o deporte todo tipo de actividades físicas que, mediante una participación organizada o de otro tipo, tengan por finalidad la promoción de la salud, la expresión o la mejora de la condición física y psíquica, el desarrollo de las relaciones sociales o el logro de resultados en competiciones de todos los niveles.

5.– Lege honen eremutik kanpo geratzen dira lanbide-jarduera hauek:

5.– Quedan fuera del ámbito de la presente ley las siguientes actividades profesionales:

a) Urpekaritza profesionalarekin lotutako jarduerak.

a) Las actividades relacionadas con el buceo profesional.

b) Kirol-arlokoak ez diren salbamendu eta sorospeneko lanbide-jarduerak.

b) Las actividades profesionales de salvamento y socorrismo no deportivo.

c) Kirol-arlokoak ez diren parakaidismoko lanbide-jarduerak.

c) Las actividades profesionales de paracaidismo no deportivo.

d) Ibilgailu edo gailu motordunak gidatzean oinarritzen diren eta kirol-arlokoak ez diren lanbide-jarduerak.

d) Las actividades profesionales basadas en la conducción de aparatos o vehículos de motor, de carácter no deportivo.

e) Aisiako ontziak maneiatzeko edo gobernatzeko lanbide-jarduerak, kirol-arlokoak ez direnak.

e) Las actividades profesionales de manejo o gobierno de embarcaciones de recreo, de carácter no deportivo.

f) Kirol-instalazio edo -erakundeetako kudeatzaileen lanbide-jarduerak, betiere kirol-zuzendariaren berariazko eginkizunak betetzen ez badira jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak aplikatuz.

f) Las actividades profesionales de gestión de instalaciones deportivas o de entidades deportivas, siempre y cuando no se ejerzan funciones específicas de directora o director deportivo aplicando las ciencias de la actividad física y del deporte.

g) Indar Armatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten zentroetan egiten diren prestakuntza fisikoko lanbide-jarduerak.

g) Las actividades profesionales de preparación física en los centros de las Fuerzas Armadas radicados en el País Vasco.

h) Mendiko bideen teknikariei dagozkien lanbide-jarduerak.

h) Las actividades profesionales propias de las técnicas y los técnicos de senderos.

i) Kirol-arlokoak ez diren dantza-jarduerak.

i) Las actividades de danza y bailes no deportivos.

j) Kirol-teknikariak ez diren laguntzaileek jarduera fisiko eta kirol egokituan egiten dituzten jarduerak.

j) Las actividades realizadas por personal ayudante no técnico-deportivo en la actividad física y el deporte adaptado.

k) Haurren eta gazteen aisialdiko jarduera profesionalak, betiere kirol-jarduera fisikoak ez badu gainditzen jardueraren programazio orokorraren % 25, eta haren helburu nagusia bada hezkuntza- eta jolas-aisia sustatzea, bai eta denbora librea okupatzea ere, baina ez kirol-helburu hutsa.

k) Las actividades profesionales en el ámbito del tiempo libre infantil y juvenil siempre y cuando la actividad físico-deportiva no supere el 25 % del total de la programación general de la actividad, y su objetivo principal sea la promoción del ocio educativo y recreativo, así como la ocupación del tiempo libre, pero no una finalidad puramente deportiva.

6.– Lege honen ondorioetarako, lanbide-jardueratzat jotzen da bertan araututako jarduera fisikoaren eta kirolaren lanbideen berezko zerbitzuak ematea ordainsarien truke, eta kanpoan geratzen dira boluntariotza-, adiskidetasun- zein familia-harremanen eta antzeko harremanen esparruan egindako jarduerak.

6.– A los efectos de esta ley, se considera ejercicio profesional la prestación, bajo remuneración, de los servicios propios de las profesiones de la actividad física y del deporte reguladas en ella, quedando excluidas las actividades realizadas en el marco de relaciones de voluntariado, de amistad, familiares y análogas.

7.– Lege honen ondorioetarako, boluntariotza da pertsona fisikoek borondatez eta askatasunez egiten duten kirol-jarduera edo -jardueren multzoa, lan-, funtzionario- edo merkataritza-harreman batean kausarik izan gabe, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean zehaztutako baldintzetan, inolako ordainsari ekonomikorik jaso gabe, aipatutako legeak ezartzen dituen gastuengatiko ordainak izan ezik.

7.– A efectos de la presente ley se entiende por voluntariado la actividad o conjunto de actividades de carácter deportivo desarrolladas voluntaria y libremente por personas físicas que, sin traer causa en una relación laboral, funcionarial o mercantil, se ejercitan en las condiciones definidas en la Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado, sin percibir retribución económica alguna, salvo lo establecido en dicha ley con respecto de las compensaciones por gastos definidas en ella.

Lege honetan araututako lanbideetako eginkizunak edozein elkarte edo erakundetan betetzen dituzten pertsonak, edo lan- zein merkataritza-harremana edo ordainpeko beste edozein harreman dutenak, ez dira inola ere boluntariotzat hartuko.

Las personas que desarrollen funciones de las profesiones reguladas en esta ley en una entidad u organización cualquiera, o tengan con esta relaciones laborales, mercantiles o cualesquiera otras sujetas a retribución, no serán, en ningún caso, consideradas como voluntarias.

8.– Lege honek lanbide horietarako sarbidea eta norberaren zein besteren kontura egindako jarduera profesionalak arautzen ditu; eta aplikagarria izango da lanbidea sektore publikoan zein pribatuan betetzen denean, zerbitzu profesional horiek ematen diren entitateak publikoak zein pribatuak izan, eta irabazizkoa zein irabazi-asmorik gabekoak direla ere. Sektore publikoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruz egiten den aipamena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta foru- eta toki-administrazioetako sektore publikoaren eremura mugatuta dagoela ulertu behar da, bai lanpostuetara sartzeari dagokionez, bai zerbitzu profesionalak kontratatzeari dagokionez.

8.– La ley regula el acceso y ejercicio profesional por cuenta propia y ajena, y resulta igualmente aplicable tanto si la profesión se ejerce en el sector público como si se desarrolla en el sector privado, con independencia de la naturaleza pública o privada, lucrativa o no lucrativa, de las entidades donde se presten los servicios profesionales. La referencia al acceso y ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte en el sector público ha de entenderse circunscrita al ámbito del sector público de la Administración general y de las administraciones forales y locales del País Vasco, tanto para el acceso a puestos de trabajo como para la contratación de servicios profesionales.

9.– Lege honetan ezarritako kualifikazioa ez duten goi-errendimenduko kirolariek kirol-monitorearen edo -entrenatzailearen jarduerak egin ahal izango dituzte, noizbehinka, unean-unean eta beren kirol-modalitate edo -azpimodalitatean, baldin eta une oro bere ondoan badute dagokion jarduerarako eskatzen den kualifikazioa duen norbait.

9.– Las deportistas y los deportistas de alto rendimiento sin la cualificación establecida en la presente ley podrán realizar actividades de monitor o monitora deportiva, o de entrenador o entrenadora de su modalidad o disciplina deportiva, de forma ocasional y puntual, siempre y cuando estén acompañados permanentemente por una persona que se encuentre en posesión de la cualificación requerida para la correspondiente actividad.

10.– Lanbideetan sartzeko eta jarduteko eskatzen diren lanbide-kualifikazioei buruz lege honek ezartzen duenak, berriz, ez dio kalterik eragingo Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak ezarritakoari.

10.– Lo dispuesto en esta ley respecto a la exigencia de cualificaciones profesionales para el acceso y ejercicio de las profesiones se entiende sin perjuicio de lo establecido en la Ley 20/2013, de 9 de diciembre, de garantía de la unidad de mercado.

3. artikulua.– Kirol-jarduera fisikoari lotutako lanbideak, eremu funtzional orokorra eta kualifikazioak.

Artículo 3.– Profesiones vinculadas a la actividad físico-deportiva, ámbito funcional general y cualificaciones.

1.– Lege honen ondorioetarako jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko berezko lanbidea da lege honen 2.8 artikuluan jasotakoaren esparruan sartzen dena eta jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien arloko jakintza eta teknikak aplikatzea eskatzen duena.

1.– A los efectos de esta ley, tiene carácter de profesión propia de la actividad física y del deporte aquella profesión que entra en el marco de lo recogido en el artículo 2.8 de esta ley y que precisa la aplicación de conocimientos y técnicas de las ciencias de la actividad física y del deporte.

2.– Lege honen ondorioetarako, lanbide hauek jotzen dira jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko berezko lanbidetzat:

2.– A los efectos de esta ley, se reconocen como profesiones propias de la actividad física y del deporte, las siguientes:

a) Gorputz Hezkuntzako irakaslea.

a) Profesor o profesora de Educación Física.

b) Kirol-monitorea.

b) Monitor o monitora deportiva.

c) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko entrenatzailea.

c) Entrenador o entrenadora de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

d) Kirol-zuzendaria.

d) Director o directora deportiva.

3.– Lege honetan jasotzen diren lanbideen eginkizunen zerrendek lanbide bakoitzaren eremu funtzional orokorra ezartzen dute eta zerrenda horiek adierazpen-mailakoak dira, ez mugatzaileak. Lege honetan bildutako lanbideen eginkizunen barruan sartzen da irizpenak, ikerlanak, txostenak, aditu-txostenak eta antzekoak egitea, betiere profesionalak lanbide horietan sartzeko kualifikazioen barruan gaitasun horiek baldin badaude edo egiaztatzen badute gaitasun horiek beste bide batzuetatik eskuratu dituztela.

3.– Los listados de atribuciones de las distintas profesiones contenidos en la presente ley establecen el ámbito funcional general de cada profesión y tienen carácter enunciativo, no limitativo. Dentro de las atribuciones de las distintas profesiones contenidas en la presente ley deben considerarse comprendidas las funciones de emisión de dictámenes, estudios, informes, peritajes y actividades análogas si las cualificaciones de acceso a dichas profesiones incluyen dichas competencias o si se acredita que tal competencia ha sido adquirida por otras vías.

4.– Lege honen ondorioetarako, lanbide-kualifikazioa da lanbide jakin batean sartzeko edo jarduteko gaitasuna, ofizialki egiaztatzen dena prestakuntza-titulu baten bidez, kualifikazio-ziurtagiri baten bidez edo formalki onartutako lan-esperientziaren bidez. Lege honetan arautzen diren lanbideetan sartzeko beharrezkoak diren kualifikazioak egiaztatu beharko dira hurrengo artikuluetan adierazten diren titulu akademikoen bidez, horien baliokideak diren lanbide-mailako agirien bidez edo, orobat, une bakoitzean indarrean den ordenamenduaren arabera ofizialtzat jotzen diren beste titulu edo ziurtagiri ofizialen bidez.

4.– A los efectos de esta ley, la cualificación profesional es la capacidad para el acceso a una determinada profesión, o a su ejercicio, que viene acreditada oficialmente por un título de formación, por un certificado de cualificación o por una experiencia profesional formalmente reconocida. Las cualificaciones necesarias para el acceso a las profesiones reguladas en esta ley deberán acreditarse mediante los títulos académicos a los que se refieren los siguientes artículos o equivalentes a nivel profesional, así como mediante aquellos otros títulos o certificados de carácter oficial que resulten del ordenamiento vigente en cada momento.

5.– Lege honen ondorioetarako, titulu edo ziurtagiri ofizialak izango dira Hezkuntza Administrazioak hezkuntza-arloko legeen bidez araututako ikasketen esparruan ematen dituenak, Lan Administrazioak lanbide-kualifikazioei buruzko legeen esparruan ematen dituenak eta Kirol Administrazioak kirol-legeen esparruan ematen dituenak.

5.– A los efectos de la presente ley, se considerarán títulos o certificaciones oficiales las expedidas por la Administración educativa en el marco de las enseñanzas reguladas en la legislación educativa, las expedidas por la Administración laboral en el ámbito de la legislación sobre cualificaciones profesionales y las expedidas por la Administración deportiva en el marco de la legislación deportiva.

4. artikulua.– Jardueren mailak.

Artículo 4.– Niveles de las actividades.

1.– Lege honen ondorioetarako, kirol-hastapeneko edo oinarrizko mailako jardueratzat joko dira kirola egiten dutenek edo kirolariek, edozein adin izanda ere, dagokion jarduera ikasteko aurreneko faseetan egiten dituztenak eta, orobat, nagusiki jolas-izaerakoak, lehiazkoak izan edo ez, konplexutasun-maila handia ez dutenak.

1.– A los efectos de la presente ley se considerarán actividades de iniciación deportiva o de nivel básico, aquellas actividades en las que las practicantes y los practicantes y deportistas se encuentran en las primeras fases de aprendizaje de las correspondientes actividades, independientemente de su edad, y también a aquellas de carácter eminentemente recreativo, competitivas o no, sin un alto nivel de complejidad.

2.– Lege honen arabera, teknika-hobekuntzako edo erdi-mailako jarduerak dira kirolariek, edozein adin dutela ere, dagokion jarduera menderatzen dutenean egiten dituztenak.

2.– A los efectos de la presente ley se considerarán actividades de perfeccionamiento técnico o de nivel medio aquellas actividades en las que las deportistas y los deportistas se encuentran en una fase en la que poseen un dominio de la actividad correspondiente, independientemente de su edad.

3.– Lege honen arabera, goi-errendimenduko kirol-lehiaketak izango dira nazioarteko kirol-federazio eskumendunek edo dagokion nazioarteko liga profesionalak baimentzen, ikuskatzen eta arbitratzen dituzten nazioarteko lehiaketa absolutuak, kirol-egutegi ofizialetan sartuta daudenak; estatu-mailako kategoria absolutu goreneko lehiaketa profesional eta ez-profesionalak eta Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak zehazten dituenak.

3.– A los efectos de la presente ley se considerarán competiciones deportivas de alto rendimiento aquellas competiciones absolutas de ámbito internacional incluidas en los calendarios deportivos oficiales que estén autorizadas, supervisadas o arbitradas por la federación deportiva internacional competente o la liga profesional internacional que corresponda, aquellas competiciones de ámbito estatal de la máxima categoría absoluta, tengan carácter profesional o no, y aquellas otras que pueda determinar el departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva.

4.– Goi-errendimenduko kirol-lehiaketa ireki edo mistoetan, lanbide-kualifikazioa bakar-bakarrik eskatuko zaie lehiaketa horien mailakoak diren kirolarien entrenatzaileei.

4.– En las competiciones deportivas de alto rendimiento que tengan carácter abierto o mixto, la cualificación profesional se exigirá solo a las entrenadoras y los entrenadores de aquellas deportistas y aquellos deportistas cuyo nivel es propio de aquellas competiciones.

5. artikulua.– Hizkuntza-eskubideak eta euskararen normalizazioa jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan.

Artículo 5.– Derechos lingüísticos y normalización del euskera en las profesiones de la actividad física y del deporte.

1.– Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea helburu hartuta eta zerbitzua euskaraz emango dela ziurtatzeko, lege hau indarrean sartu eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan lehen aldiz sartzeko herri-administrazioek ematen dituzten zerbitzu publikoen esparruan, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasun maila ere egiaztatu beharko da, funtzio publikoaren araudian beste gaitasun-mailarik ezartzen ez denean eta dagozkion indize soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean, nahitaez bete beharreko indarrean dagoen araudiari jarraiki.

1.– Teniendo como objetivo garantizar los derechos lingüísticos de la ciudadanía y la prestación del servicio en euskera, para acceder a las profesiones de la actividad física y del deporte por primera vez después de la entrada en vigor de esta ley en el ámbito de los servicios públicos prestados por las administraciones públicas, también habrá que acreditar, como mínimo, un nivel competencia lingüística B2 cuando no se establezca otra competencia en la normativa de la función pública y cuando así resulte necesario por los correspondientes índices sociolingüísticos aplicables, conforme a la normativa vigente de obligado cumplimiento.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hizkuntza-politikaren eskumena duen organoak, kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzarekin lankidetzan, lau urteko plan bat prestatu eta abiarazi beharko du kirol-prestakuntza eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideak euskalduntzeko, bai sektore publikoan bai sektore pribatuan, eta bere aurrekontuetan jasoko du.

2.– El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia de política lingüística, en colaboración con la dirección competente en materia deportiva, deberá elaborar y poner en marcha un plan de cuatro años para la euskaldunización de la formación deportiva y de las profesiones de la actividad física y del deporte, tanto en el sector público como en el sector privado, recogiéndolo en sus presupuestos.

3.– Era berean, lege honen arau-garapenean lege honetan adierazten diren hizkuntza-eskubideak bermatzeko beste neurri batzuk jasoko dira.

3.– Asimismo, en el desarrollo normativo de la presente ley se recogerán otras medidas para garantizar los derechos lingüísticos que se indican en esta ley.

6. artikulua.– Parekotasuna jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan.

Artículo 6.– Paridad en las profesiones de la actividad física y el deporte.

Lege honen arau-garapenean, emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna ezartzeko neurriak jasoko dira jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbideetan berdintasuna lortze aldera; neurri horien artean jasoko dira, besteak beste, soldata-parekatzeko eta emakumeen ordezkaritza txikia den jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan haien presentzia handitzeko neurriak.

En el desarrollo normativo de la presente ley se recogerán medidas para establecer la paridad entre mujeres y hombres con el fin de alcanzar la igualdad entre todas las personas en las profesiones de la actividad física y el deporte; esas medidas incluirán, entre otras, la equiparación salarial y medidas para aumentar la presencia de las mujeres en las profesiones de la actividad física y del deporte en las que estén infrarrepresentadas.

I. TITULUA
TÍTULO I
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ARLOKO LANBIDEAK. IZENDAPENAK, EGINKIZUNAK ETA KUALIFIKAZIOAK
PROFESIONES DE LA ACTIVIDAD FÍSICA Y DEL DEPORTE. DENOMINACIONES, ATRIBUCIONES Y CUALIFICACIONES

7. artikulua.– Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidea.

Artículo 7.– Profesión de profesor o profesora de Educación Física.

1.– Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbideak bide ematen du Gorputz Hezkuntzako eskolak emateko dagozkion irakaskuntza-mailetan eta, orobat, hezkuntza-legerian aurreikusitako funtzio instrumental edo eratorri guztiak betetzeko.

1.– La profesión de profesor o profesora de Educación Física permite impartir Educación Física en los correspondientes niveles de enseñanza y realizar todas las funciones instrumentales o derivadas previstas en la legislación educativa.

2.– Ikasleei Gorputz Hezkuntzako eskolak ematen zaizkienean, irakasleak bertan egon beharko du.

2.– Las clases de Educación Física impartidas a los alumnos y alumnas requerirán la presencia física del profesor o profesora.

3.– Lanbide honen eremutik kanpo geratzen dira kirol-gaiak ematen dituzten irakasleen lanbide-jarduerak unibertsitate-irakaskuntzan, Lanbide Heziketako irakaskuntzan, araubide bereziko kirol-irakaskuntzan, karrera militarreko irakaskuntzan, prestakuntza-jarduera ez-formaletan eta berez gorputz-hezkuntzako irakaskuntzari berezkoak ez zaizkion gaietan.

3.– Quedan fuera del ámbito de esta profesión las actividades profesionales de profesor en materias deportivas incluidas en las enseñanzas universitarias, en las enseñanzas de Formación Profesional, en las enseñanzas deportivas de régimen especial, en las enseñanzas de la carrera militar, en las actividades formativas no formales y en aquellas materias que no constituyen propiamente la docencia del área de la educación física.

4.– Gorputz Hezkuntzako irakasleek ahalmena izango dute eskola-kiroleko eta eskola-adinean ematen diren jarduera fisikoko edo kiroleko hezitzaile-lanetan aritzeko, bai eta, aipaturiko eremuetan, koordinazio-, planifikazio-, ebaluazio-, zuzendaritza- zein jarraipen-zereginak egiteko ere.

4.– Las profesoras y profesores de Educación Física estarán facultados como formadoras o formadores en deporte escolar o en la actividad física o el deporte que se imparta en edad escolar. Asimismo, estarán facultados para llevar a cabo labores de coordinación, planificación, evaluación, dirección y seguimiento en los ámbitos citados.

8. artikulua.– Kirol-monitorearen lanbidea.

Artículo 8.– Profesión de monitor o monitora deportiva.

1.– Kirol-monitorearen lanbideak bide ematen du edozein kirolari edo kirolari-talderentzat honako funtzio hauek betetzeko: plangintza, instrukzioa, ikaskuntza, animazioa, egokitze fisikoa, forma fisikoa berreskuratzea edo hobetzea, entrenamendu edo prestakuntza pertsonala, monitorizazioa, kontrola, gidaritza, laguntza, ebaluazioa eta antzekoak, betiere, jarduera horiek ez badaude kirol-lehiaketara bideratuta.

1.– La profesión de monitor o monitora deportiva permite realizar funciones de planificación, instrucción, aprendizaje, animación, acondicionamiento físico, recuperación o mejora de la condición física, entrenamiento o preparación personal, monitorización, control, guía, acompañamiento, evaluación y funciones análogas sobre cualquier deportista o grupo de deportistas cuando dicha actividad no está enfocada a la competición deportiva.

2.– Egokitzapen fisikoarekin, forma fisikoa berreskuratzearekin edo hobetzearekin, eta entrenamendu edo prestakuntza pertsonalarekin lotutako jardueretan, edo posturen kontrolerako, ongizaterako eta mantentze funtzionalerako jarduera fisikoen eta kirol-jardueren edo antzekoen lanbidean jardun ahal izateko, titulu akademiko hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazio bat eskatuko da:

2.– Para ejercer tal profesión en actividades de acondicionamiento físico, recuperación o mejora de la condición física, entrenamiento o preparación personal o análogas o en actividades físico-deportivas de control postural, bienestar y mantenimiento funcional se requerirá una cualificación acreditable mediante los siguientes títulos académicos:

a) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua.

a) Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

b) Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako goi-mailako teknikariaren beste edozein titulu, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

b) Cualquier otro título de técnico o técnica superior de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional, siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

Era berean, egokitzapen, entrenamendu edo prestakuntza pertsonaleko zerbitzuak soilik ematen dituen kirol-monitoreari entrenatzaile pertsonal ere deitu ahal izango zaio.

Asimismo, el monitor o monitora deportiva que preste exclusivamente los servicios de acondicionamiento, entrenamiento o preparación personal también podrá denominarse entrenador o entrenadora personal.

3.– Lanbide horretan jarduteko gizarte- eta kirol-animazioko jardueretan edo ikaskuntza- edo irakaskuntza-jardueretan, izan kirol anitzekoak edo kirol-azpimodalitate anitzekoak, hots, kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakar batera espezifikoki bideratuta egon gabe, honako titulu akademiko hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazio bat eskatuko da:

3.– Para ejercer tal profesión en actividades de animación sociodeportiva, de enseñanza o aprendizaje, multideportivo o multidisciplinar, esto es, sin una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, se requerirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes títulos académicos:

a) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua.

a) Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

b) Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako teknikariaren beste edozein titulu, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

b) Cualquier otro título de técnico o técnica de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional, siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

4.– Irakaskuntza- edo ikaskuntza-jarduera horiek kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakar batera bideratuta badaude, eta kirol-hastapenetan edo oinarrizko mailan egiten badira, honako titulu edo ziurtagiri hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazio bat eskatuko da:

4.– Cuando las actividades de enseñanza o aprendizaje posean una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, y se realicen en el ámbito de la iniciación deportiva o de nivel básico, se requerirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes títulos o certificados:

a) Dagokion kirol-modalitate, -espezialitate edo -azpimodalitateko erdi-mailako kirol-teknikariaren tituluaren hasiera-zikloko ziurtagiria.

a) Certificado del ciclo inicial del grado medio del título de técnico o técnica deportiva de la modalidad, especialidad o disciplina deportiva correspondiente.

b) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko kirol-teknikariaren titulua.

b) Técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

c) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua.

c) Técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

Jarduerak espezifikoki edo nagusiki zuzenduak badaude desgaitasuna duten pertsonei, kirol-monitorearen lanbidean jardun ahal izango dute dagokion modalitatean edo azpimodalitatean kirol-teknikariaren edo kiroleko goi-mailako teknikariaren kualifikazioa edo parekoa dutenek, alde batera utzita kirol egokituko modalitate edo azpimodalitateen berezko jarduerak zein jarduera espezifikoak, adibidez, boccia, goalball edo slaloma, zeintzuetan jardun ahal izango baita dagokion egokitutako modalitate edo azpimodalitateko erdi-mailako kirol-teknikariaren hasiera-zikloaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu daitekeen kualifikazio batekin.

En el caso de que las actividades estén específica o mayoritariamente orientadas a personas con discapacidad, podrán ejercer la profesión de monitor o monitora deportiva quienes acrediten una cualificación equivalente al de técnico o técnica deportiva o al de técnico o técnica deportiva superior en la modalidad o disciplina correspondiente, a excepción de las actividades de las modalidades o disciplinas propias o específicas del deporte adaptado, tales como la boccia, el goalball o el slalom, en las que también se podrá ejercer con una cualificación acreditable mediante el certificado del ciclo inicial del grado medio del título de técnico o técnica deportiva de la correspondiente modalidad o disciplina adaptada.

Bigarren eta hirugarren zenbakian aipatzen diren titulazioen bidez egiaztatu daitekeen kualifikazioren bat dutenek, era berean, azpimodalitate bakarreko eta oinarrizko mailako era horretako irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueretan lanbidean jardun ahal izango dute, zerbitzu profesionalen hartzaileek desgaitasunen bat izan zein ez, betiere prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia badute dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitatean.

También podrán ejercer profesionalmente en este tipo de actividades de enseñanza, aprendizaje de carácter unidisciplinar y de nivel básico, independientemente de que las personas destinatarias de los servicios profesionales tengan algún tipo de discapacidad, quienes posean una cualificación acreditable mediante una de las titulaciones mencionadas en el apartado segundo y tercero de este artículo siempre que, además, ostenten una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente modalidad o disciplina deportiva.

5.– Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduera horiek kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakar batera espezifikoki bideratuta daudenean eta teknika-hobekuntzaren eremuan edo erdi-mailan egiten direnean, honako titulu hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazio bat eskatuko da:

5.– Cuando las actividades de enseñanza, aprendizaje posean una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, y se realicen en el ámbito del perfeccionamiento técnico o de nivel medio, se requerirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes títulos:

a) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko kirol-teknikariaren titulua.

a) Título de técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

b) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua.

b) Título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

Azpimodalitate bakarreko erdi-mailako irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueretan jardun ahal izango dute, halaber, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduaren bidez egiazta daitekeen kualifikazioren bat dutenek, baldin eta prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia badute dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitatean.

También podrán ejercer en este tipo de actividades de enseñanza, aprendizaje de carácter unidisciplinar de nivel medio quienes posean una cualificación acreditable mediante el grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte con formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente modalidad o disciplina deportiva.

6.– Lanbide horretan jarduteko nolabaiteko arriskua duten jardueretan, uretan, mendian, elurretan, airean, natura-inguruneko beste gune batzuetan, bai eta animaliekin ere, honako titulu akademiko hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazioa eskatuko da:

6.– Para ejercer tal profesión en actividades de cierto riesgo en el medio acuático, en la montaña, en la nieve, en el medio aéreo y en otros espacios del medio natural, así como con animales, se exigirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes títulos académicos:

a) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua.

a) Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

b) Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako teknikariaren beste edozein titulu, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

b) Cualquier otro título de técnico o técnica de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional, siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

Eremu horretan lanbidean jarduteko, ezinbestekoa da kualifikazio hori duten pertsonek, gainera, egin beharreko jardueren inguruko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia edukitzea.

Para ejercer la profesión en este ámbito resulta necesario que las personas que dispongan de tal cualificación cuenten, además, con la formación específica o experiencia adecuada para la concreta actividad a desarrollar.

Eremu honetan lanbidean jardun ahal izango dute, halaber, natura-ingurunean edo animaliekin egiten den jarduerari dagokion modalitate edo azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua, kirol-teknikariaren titulua edo kirol-teknikariaren tituluaren erdi-mailako hasiera-zikloko ziurtagiria dutenek. Kasu horretan, kontuan izan beharko dira artikulu honen laugarren eta bosgarren zenbakietan ezarritako mailak edo eremuak.

También podrán ejercer la profesión en este ámbito las personas que cuenten con una cualificación acreditable mediante el certificado del ciclo inicial del grado medio del título de técnico o técnica deportiva, el título de técnico o técnica deportiva y el título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina correspondiente a la actividad desarrollada en el medio natural o con animales. En este caso, deberán tenerse en cuenta los niveles o ámbitos establecidos en los apartados cuatro y cinco del presente artículo.

7.– Bereziki edo gehienbat desgaitasuna, osasun-arazoak edo egoera antzekoak dituzten pertsonei zuzendutako kirol-jarduera fisikoetan profesionalki aritzeko eta pertsona horien osasuna arriskuan ez jartzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduaren bidez egiaztagarria den kualifikazioa beharko da.

7.– Para el ejercicio profesional en actividades físico-deportivas específica o mayoritariamente dirigidas a personas con discapacidad, problemas de salud o situaciones análogas, y para no poner en riesgo su salud, será preciso una cualificación acreditable mediante el grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

Hori guztia, osasun-lanbideak antolatzeko legediaren arabera beste profesional batzuek ere baliatu ahal izango dituzten eginkizunei kalterik egin gabe.

Lo anterior se entiende sin perjuicio de las atribuciones que pueden desarrollar otros profesionales con arreglo a la legislación de ordenación de las profesiones sanitarias.

8.– Halaber, Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduteko beharrezkoa den kualifikazioa dutenek ahalmena izango dute kirol-monitorearen lanbidean jarduteko, bai ikastetxeetan irakastorduez kanpo programatzen diren kirol-jardueretan, bai beste erakunde batzuetan programatzen direnetan, betiere, ikasleen adina bat badator beren irakaskuntza-kualifikazioarekin. Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarrera espezifikoki bideratutako jardueretan edo artikulu honen seigarren zenbakian jasotako arriskudun jardueretan arituz gero, aurrekoez gain, dagokion kirol-modalitateko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia eskatuko da.

8.– Asimismo, quien ostente la cualificación necesaria para ejercer la profesión de profesor o profesora de Educación Física también queda facultado para ejercer la profesión de monitor o monitora deportiva en las actividades deportivas que se programen en el seno de los centros educativos fuera del horario lectivo o en el seno de otras entidades, siempre que las edades de las escolares y los escolares se correspondan con su cualificación docente. En el caso de ejercer en actividades que posean una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, o en las actividades de riesgo mencionadas en el apartado seis del presente artículo, se requerirá, además, una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente modalidad deportiva.

9.– Era berean, unibertsitate-master ofizial espezifiko baten bidez, profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez, Lanbide Heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako espezializazio-ikastaro baten bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legean ezarritako espezializazio-programa baten bidez egiazta daitekeen kualifikazioa duten pertsonek kirol-monitorearen lanbidean jardun ahal izango dute dagozkion gaitasunak eskuratu dituzten jardueretan.

9.– Asimismo, las personas que posean una cualificación acreditable mediante master universitario oficial específico, un certificado de profesionalidad, un curso de especialización establecido por la Ley Orgánica 3/2022, de 31 de marzo, de ordenación e integración de la Formación Profesional, o un programa de especialización establecido por la Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, podrán ejercer la profesión de monitor o monitora deportiva en aquellas actividades en las que hayan adquirido las competencias.

10.– Adingabeei edo beste arrisku-talde batzuetako kideei kirol-monitorearen zerbitzuak emateko, bai eta natura-inguruneko jardueretan edo animaliekin egiten direnetan ere, ezinbestekoa izango da monitorea bertan egotea kirol-jarduera gauzatzen ari den bitartean, non eta ez den plangintza- edo programazio-zeregin bat.

10.– La prestación de los servicios propios del monitor o monitora deportiva a menores de edad o a personas pertenecientes a otros grupos de riesgo, así como la prestación de servicios en actividades en el medio natural o con animales, requerirá su presencia física en el desarrollo de las actividades deportivas, salvo que la función sea de planificación o programación.

11.– Prestakuntza fisikoko zerbitzuak soilik ematen dituen kirolarien edo kirolari-taldeen monitoreari prestatzaile fisiko ere deitu ahal izango zaio. Kasu horretan, lanbidean jarduteko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradu-titulua eduki behar da.

11.– El monitor o monitora deportiva de deportistas o grupos de deportistas que preste exclusivamente los servicios de preparación física también se podrá denominar preparador físico o preparadora física. En tal caso, para ejercer se requiere estar en posesión de la titulación de grado de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

9. artikulua.– Entrenatzaile-lanbidea.

Artículo 9.– Profesión de entrenador o entrenadora.

1.– Entrenatzailearen lanbideak bide ematen du, lehiara begira kirolarien eta kirolari-taldeen entrenamendu, hautaketa, aholkularitza, plangintza, zuzendaritza, gidaritza, kontrol, ebaluazio, jarraipen eta antzeko funtzioak betetzeko.

1.– La profesión de entrenador o entrenadora permite el entrenamiento, selección, asesoramiento, planificación, programación, dirección, conducción, control, evaluación, seguimiento y funciones análogas de deportistas y equipos con miras a la competición.

2.– Lanbide horretan jarduteko kirolari eta kirolari-taldeekin kirol edo azpimodalitate anitzeko lehiaketetan parte hartzen dutenean, kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarrera espezifikoki zuzendu gabe, jarraian azaltzen diren tituluen bidez egiazta daitekeen kualifikazioa eskatuko da:

2.– Para ejercer tal profesión respecto a deportistas y equipos durante su participación en actividades de competición de carácter multideportivo o multidisciplinar, sin una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, se exigirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes títulos:

a) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua.

a) Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

b) Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako teknikariaren beste edozein titulu, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

b) Cualquier otro título de técnico o técnica de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional, siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

Natura-ingurunean antolatzen diren eta nolabaiteko arriskua duten azpimodalitate anitzeko lehiaketetan edota animaliekin lanbidean jarduteko, ezinbestekoa izango da aurreko kualifikazio horietako bat egiaztatzea eta, horrez gain, garatu beharreko jardueretan aritzeko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia izatea.

Para ejercer la profesión en actividades de competición multidisciplinares de cierto riesgo en el medio natural, así como con animales, resulta necesario que, además de acreditar alguna de las cualificaciones anteriores, se cuente con una formación específica o experiencia adecuada para las actividades a desarrollar.

3.– Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bateko oinarrizko mailako lehiaketetan ari diren kirolari edo kirolari-taldeekin entrenatzaile-lanbidean jarduteko, honako ziurtagiri edo tituluen bidez egiazta daitekeen kualifikazioa izan beharko da:

3.– Para ejercer tal profesión respecto a deportistas y equipos durante su participación en competiciones de una única modalidad o disciplina deportiva de nivel básico se exigirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes certificados o títulos:

a) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko profesionaltasun-ziurtagiria.

a) Certificado de profesionalidad de la modalidad o disciplina correspondiente.

b) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko erdi-mailako kirol-teknikariaren tituluaren hasiera-zikloko ziurtagiria.

b) Certificado del ciclo inicial del grado medio del título de técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

c) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko kirol-teknikariaren titulua.

c) Título de técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

d) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua.

d) Título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

Era berean, kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarreko oinarrizko mailako lehiaketetan jardun ahal izango dute artikulu honen bigarren zenbakian aipatzen diren titulazioen bidez egiazta daitekeen kualifikazioren bat dutenek, baldin eta, kualifikazio horrez gain, prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia ere egiaztatzen badute dagokion kirol-modalitatean edo -azpimodalitatean.

También podrán ejercer en competiciones de una única modalidad o disciplina deportiva de nivel básico quienes posean una cualificación acreditable mediante alguna de las titulaciones mencionadas en el apartado segundo y que, además, acrediten una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente modalidad o disciplina deportiva.

4.– Kirolari eta kirolari-taldeekin entrenatzaile-lanbidean jarduteko erdi-mailako lehiaketetan, honako titulu hauen baliokide den kualifikazioa eskatuko da:

4.– Para ejercer tal profesión de entrenador o entrenadora respecto a deportistas y equipos en competiciones de nivel medio se exigirá una cualificación equivalente a la de los siguientes títulos:

a) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko kirol-teknikariaren titulua.

a) Título de técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

b) Dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua.

b) Título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

Era berean, erdi-mailako lehiaketetan jardun ahal izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduarekin egiaztagarria den kualifikazioa eta prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia dutenek.

Asimismo, también podrán ejercer en competiciones de nivel medio quienes posean una cualificación acreditable mediante el grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte con formación específica o experiencia adecuada.

5.– Entrenatzaile-lanbidean jarduteko goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolariekin edo kategoria horretan lehiatzen diren taldeekin, dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren tituluarekin egiaztagarria den kualifikazioa eskatuko da.

5.– Para ejercer tal profesión de entrenador o entrenadora respecto a deportistas calificados como de alto nivel o alto rendimiento, o respecto a equipos en competiciones de esa categoría, se exigirá una cualificación acreditable mediante el título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

Halaber, entrenatzaile gisa aritu ahal izango dira goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolariekin edo kategoria horretako lehiaketetan, prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia duten Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate-tituludunak.

Asimismo, los titulados o tituladas universitarias en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte, con formación específica o experiencia adecuada podrán ejercer como entrenadores o entrenadoras de deportistas de alto nivel o alto rendimiento, o en competiciones de esta categoría.

6.– Halaber, Gorputz Hezkuntzako irakasle izateko beharrezkoa den kualifikazioa dutenek entrenatzaile-lanbidean jarduteko ahalmena izango dute, bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatutako eta ikastetxeetan, edo bestelako erakundeetan, ikastorduetatik kanpo programatzen diren kirol-lehiaketetan, betiere, ikasleen adinak eta haren irakaskuntza-kualifikazioak bat egiten badute. Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarreko lehiaketetan edo natura-ingurunean zein animaliekin egiten diren jardueretan arituz gero, aurrekoez gain dagokion kirol-jarduerako prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia eskatuko da.

6.– Asimismo, quien ostente la cualificación necesaria para ejercer la profesión de profesor o profesora de Educación Física también queda facultado para ejercer la profesión de entrenador o entrenadora en las competiciones deportivas a las que se refieren los apartados segundo y tercero, y que se programen en el seno de los centros educativos fuera del horario lectivo o en el seno de otras entidades, siempre que las edades de las escolares y los escolares se correspondan con su cualificación docente. En el caso de ejercer en competiciones de una única modalidad o disciplina deportiva, o en actividades en el medio natural o con animales, se requerirá, además, una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente actividad deportiva.

7.– Lege honen ondorioetarako, entrenatzaile-lanbidean jarduten dute, orobat, entrenatzaileari laguntzen diotenek entrenamenduak eta lehiaketak gidatzen, zuzentzen edo kontrolatzen, kirolariei jarraibideak ematen edo antzeko jarduerak egiten. Beraz, horiek ere izan beharko dute artikulu honetan ezartzen den kualifikazioa.

7.– A los efectos de esta ley, se considera que las personas que ayudan al entrenador o entrenadora conduciendo, dirigiendo o controlando los entrenamientos y competiciones, dando instrucciones a las deportistas y los deportistas y actuaciones análogas, también ejercen la profesión de entrenador o entrenadora y, en consecuencia, deberán cumplir la cualificación establecida en este artículo.

8.– Entrenatzaileak bere eskudantziak baliatzen dituenean kirolarien forma fisikoa berreskuratzeko eta hobetzeko, lesioak prebenitzeko, lesio ostekoak berregokitzeko eta berrezteko, balorazio-testak egiteko jarduera fisikoaren eta kirolaren bidezko antzeko jarduketak egiteko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduaren kualifikazio baliokidea eskatuko da, betiere kalterik egin gabe beste profesional batzuek osasun-lanbideak antolatzeko legediaren arabera gara ditzaketen eskumenei.

8.– Cuando el entrenador o entrenadora desarrolla sus atribuciones en la recuperación y mejora de la condición física de las deportistas y los deportistas, en la prevención de lesiones, en la readaptación o reeducación tras lesiones, en la realización de test de valoraciones y actuaciones análogas a través de la actividad física y del deporte, se exigirá una cualificación equivalente a la del título de grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte. Lo anterior se entiende sin perjuicio de las atribuciones que pueden desarrollar otros profesionales con arreglo a la legislación de ordenación de las profesiones sanitarias.

Era berean, berregokitzeko edo berrezteko zerbitzuak soilik ematen dituen entrenatzaileari berregokitzaile fisiko ere deitu ahal izango zaio.

Asimismo, el entrenador o entrenadora que preste exclusivamente los servicios de readaptación o reeducación también podrá denominarse readaptadora o readaptador físico.

9.– Artikulu honetan adierazitako kualifikazioak bakar-bakarrik eskatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten denean lanbidean edo egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten kirol-erakunde eta kirolarientzat jarduten denean. Kualifikazio horiek, bestalde, ez zaizkie eskatuko egoitza beste herrialde edo autonomia-erkidego batean duten kirol-erakundetako edo kirolarien entrenatzaileei, baldin eta noizean behin lehiatzen edo entrenatzen badira Euskal Autonomia Erkidegoan estatu-mailako edo nazioarteko kirol-lehiaketak prestatzeko edo horietan parte hartzeko.

9.– Las cualificaciones señaladas en este artículo solo serán exigibles cuando se ejerza la profesión en el País Vasco o para entidades deportivas y deportistas que tienen su domicilio en País Vasco. Dichas cualificaciones no serán exigibles a las entrenadoras y entrenadores de entidades deportivas o de deportistas con domicilio en otros países o comunidades autónomas que entrenan o compiten ocasionalmente en el País Vasco con motivo de la preparación o participación en competiciones deportivas estatales o internacionales.

10.– Adingabeei edo beste arrisku-talde batzuetako kideei entrenatzailearen zerbitzuak emateko, bai eta natura-inguruneko jardueretan edo animaliekin egiten diren jardueretan ere, ezinbestekoa izango da entrenatzailea bertan egotea kirol-jarduera gauzatzen ari den bitartean, non eta ez den plangintza- edo programazio-eginkizun bat.

10.– La prestación de los servicios propios del entrenador o entrenadora a menores de edad o a personas pertenecientes a otros grupos de riesgo, así como la prestación de servicios en actividades en el medio natural o con animales, requerirá su presencia física en el desarrollo de las actividades deportivas, salvo que la función sea de planificación o programación.

11.– Prestakuntza fisikoko zerbitzuak soilik ematen dituzten kirolarien edo kirolari-taldeen entrenatzaileari prestatzaile fisiko ere deitu ahal izango zaio. Kasu horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua eduki beharko da.

11.– El entrenador o entrenadora de deportistas o equipos que preste exclusivamente los servicios de preparación física también podrá denominarse preparador físico o preparadora física. En tal caso, para ejercer se requerirá estar en posesión de la titulación del grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

12.– Desgaitasuna duten kirolariekin entrenatzaile-lanbidean jarduteko, orobat, entrenatu beharreko kolektiboarekiko prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia eskatuko da.

12.– Para ejercer la profesión de entrenador o entrenadora respecto a deportistas con discapacidad se exigirá, además, una formación específica o experiencia adecuada para el colectivo a entrenar.

10. artikulua.– Kirol-zuzendariaren lanbidea.

Artículo 10.– Profesión de director o directora deportiva.

1.– Kirol-zuzendariaren lanbideak bide ematen du kirol-zentro, -zerbitzu, -jarduera eta -erakunde edo antzekoei dagokienez, publikoak nahiz pribatuak izan, zuzendaritza teknikoarekin, programazioarekin, plangintzarekin, koordinazioarekin, orientazioarekin, kontrolarekin, gainbegiratzearekin, ebaluazioarekin, balorazioarekin eta antzeko funtzioekin lotutako jarduerak edo zerbitzu profesionalak eskaintzeko, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ezagupenak eta teknikak aplikatuz. Kirol-zuzendariaren lanbide-jarduerak, zeinak berekin ekar baititzake zenbait kasutan kudeaketa-eginkizun instrumentalak ere, ez du eskatzen kirol-zuzendaria bertan egotea kirol-jarduera gauzatzen den bitartean.

1.– La profesión de director o directora deportiva permite realizar actividades u ofrecer servicios profesionales relacionados con la dirección técnica, programación, planificación, coordinación, orientación, control, supervisión, evaluación, valoración y funciones análogas respecto a centros, servicios, actividades, entidades deportivas o similares, tanto de titularidad pública como privada, aplicando los conocimientos y técnicas propias de las ciencias de la actividad física y del deporte. Tal actividad profesional del director o directora deportiva, que también puede incorporar en algunos casos funciones instrumentales de gestión, no requiere la presencia física del director o directora en el ejercicio de las actividades deportivas.

2.– Kirol-zuzendariaren lanbidean jarduteko zerbitzu edo jarduera integral, orokor, azpimodalitate edo kirol anitzekoetan, baina kirol-modalitate edo -azpimodalitate espezifiko bakarrera zuzendu gabe, beharrezkoa izango da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua edo haren baliokidea edukitzea.

2.– Para ejercer la profesión de director o directora deportiva en actividades o servicios integrales, generales, multidisciplinares o multideportivos, sin una orientación específica a una única modalidad o disciplina deportiva, será necesario poseer el título de grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte o equivalente.

3.– Kirol-zuzendariaren lanbidean jarduteko kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarreko kirol-hastapeneko edo oinarrizko mailan, aurrekoez gain kirol-modalitate edo -azpimodalitate horretako prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia egiaztatu beharko da.

3.– Si la dirección se proyecta sobre actividades de una única modalidad o disciplina deportiva en el ámbito de la iniciación deportiva o de nivel básico deberá acreditarse, además, una formación específica o experiencia adecuada en esa modalidad o disciplina deportiva.

4.– Kirol-zuzendariaren lana teknika-hobekuntzako edo erdi-mailako jardueretara zuzenduta badago, prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia ere egiaztatu beharko da, edo, halakorik izan ezean, dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko kirol-teknikariaren tituluaren bidez egiaztagarria den kualifikazioa eduki beharko da.

4.– En el caso de dirección de actividades en el ámbito del perfeccionamiento técnico o de nivel medio deberá acreditarse, además, una formación específica o experiencia adecuada o, en su defecto, se deberá poseer una cualificación acreditable mediante el título técnico o técnica deportiva de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente.

5.– Kirol-zuzendariaren lanbidean jarduteko goi-errendimendura zuzendutako jarduera edo zerbitzuetan, dagokion kirol-modalitate edo -azpimodalitateko goi-mailako kirol-teknikariaren tituluaren bidez egiaztagarria den kualifikazioa eduki beharko da. Kualifikazio hori egiaztatzen dutenek lanbidean jardun ahal izango dute, halaber, oinarrizko mailako eta erdi-mailako kirol-jardueretan.

5.– Para ejercer la profesión de director o directora deportiva respecto de actividades y servicios orientados al alto rendimiento se exigirá una cualificación acreditable mediante el título de técnico o técnica deportiva superior de la modalidad o disciplina deportiva correspondiente. Quienes acrediten esta cualificación, podrán ejercer la profesión también en actividades deportivas de nivel básico y de nivel medio.

6.– Kirol-zuzendariaren lana aisialdiko gorputz- eta kirol-animazioko jarduera eta zerbitzuetara eta egokitzapen fisikoko edo antzeko jarduera eta zerbitzuetara bideratuta badago, lanbide horretan jardun ahal izango dute Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-arloko goi-mailako teknikariaren titulua dutenek ere, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

6.– Si la dirección se proyecta sobre actividades y servicios de animación físico-deportiva recreativa y sobre actividades y servicios de acondicionamiento físico o análogas, también podrán ejercer la profesión quienes ostenten un título de técnico o técnica superior de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional, siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

7.– Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduteko beharrezkoa den kualifikazioa dutenek ahalmena izango dute, halaber, eskolako kirol-jarduerak sustatu, planifikatu, programatu, koordinatu, ebaluatu eta zuzentzeko, ikastetxeen baitan ikastorduetatik kanpo edo beste erakundeen baitan programatzen diren jardueretan, betiere, irakaslearen kualifikazioa bateragarria bada ikasleen adinarekin. Kirol-modalitate edo -azpimodalitate bakarreko lehiaketetan, natura ingurunean edo animaliekin egiten diren jardueretan arituz gero, gainera, dagokion kirol-jarduerarako prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia ere eskatuko da.

7.– Asimismo, quien ostente la cualificación necesaria para ejercer la profesión de profesor o profesora de Educación Física también queda facultado para impulsar, planificar, programar, coordinar, evaluar o dirigir las actividades deportivas escolares que se programen en el seno de los centros educativos fuera del horario lectivo, o en el seno de otras entidades, siempre que las edades de las escolares y los escolares se correspondan con su cualificación docente. En el caso de ejercer en competiciones de una única modalidad o disciplina deportiva, en las actividades en el medio natural o con animales se requerirá, además, una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente actividad deportiva.

8.– Kirol-zuzendaritzako lanbidean jarduteko eskola-adineko jarduera fisikoan eta kirolean, beharrezkoa izango da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate-tituluaren bidez egiazta daitekeen kualifikazioa izatea.

8.– Para ejercer la profesión de dirección deportiva en actividad física y deporte en edad escolar será necesario poseer una cualificación acreditable mediante el título universitario en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

11. artikulua.– Izenen erabilera.

Artículo 11.– Reserva de denominaciones.

1.– Lege honetan aipatzen diren lanbideen izenak soilik erabili ahal izango dira lanbide-jarduerak bat egiten duenean lege honetan xedatutakoarekin eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoarekin.

1.– Solo podrán utilizarse las denominaciones de las profesiones enumeradas en esta ley cuando el ejercicio profesional se ajuste a lo dispuesto en la presente ley y en las demás normas aplicables.

2.– Beste profesionalek ezin izango dituzte erabili esanahiagatik edo antzagatik lege honetan arautzen diren izenekin nahasgarriak izan daitezkeen izenak.

2.– No podrán utilizarse por otros profesionales aquellas denominaciones que, por su significado o por su similitud, puedan inducir a error con las reguladas en la presente ley.

3.– Era berean, kirol-monitore, -entrenatzaile eta -zuzendari izenak erabili ahal izango dira dagozkien kiroletan, jarduera hori boluntario gisa gauzatzen denean.

3.– Las denominaciones de monitor o monitora deportiva, de entrenador o entrenadora y de director o directora deportiva también podrán emplearse en los respectivos deportes cuando la actividad se desarrolle en régimen de voluntariado.

4.– Entrenatzaile-lanbidearen izenaren erreserbak ez dio kalterik egingo kirol-erakundeek beren baitan dituzten kualifikazio-mailak sailkatzeko erabil dezaketen nomenklaturari.

4.– La denominación de la profesión de entrenador o entrenadora se entiende sin perjuicio de la nomenclatura que puedan contemplar las organizaciones deportivas para clasificar en su seno los diferentes niveles de cualificación.

II. TITULUA
TÍTULO II
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ARLOKO LANBIDEETAN SARTZEA ETA JARDUTEA
ACCESO Y EJERCICIO DE LAS PROFESIONES DE LA ACTIVIDAD FÍSICA Y DEL DEPORTE

12. artikulua.– Elkargoko kide egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan izena ematea.

Artículo 12.– Colegiación y Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroa sortzen da, zeina publikoa izango baita, kirolaren arloko eskumena duen sailari atxikita geldituko baita eta, horren bidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak ahalik eta ondoen defendatze aldera, ondorengo apartatuetan adierazitako informazioa emango baitu, euskaraz eta gaztelaniaz, modu argi, doako eta elektronikoki eskuragarrian.

1.– Se crea el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco, que será público, quedará adscrito al departamento competente en materia de deporte y, a través de él, para la mejor defensa de los derechos de las personas consumidoras y usuarias, ofrecerá de forma clara, gratuita y accesible electrónicamente, en euskera y castellano, la información citada en los apartados siguientes.

Erregelamendu bidez ezarri beharko dira erregistroaren egitura, zereginak eta publizitate- eta funtzionamendu-araubidea.

Reglamentariamente habrán de fijarse la estructura, funciones y el régimen de funcionamiento y publicidad del registro.

2.– Estatuko oinarrizko legeriak hala eskatzen duenean, lege honetan araututako lanbideetan jarduteko ezinbestekoa izango da dagokion profesionalen elkargoan sartzea. Profesionalen elkargoek beren elkargokideen identitate eta titulazio edo lanbide-kualifikazioaren berri eman beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroari.

2.– Cuando así lo exija la legislación básica del Estado, será requisito para el ejercicio de las profesiones reguladas mediante la presente ley la incorporación al colegio profesional que corresponda. Los colegios profesionales deberán facilitar al Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco la identidad y titulación o cualificación profesional de sus colegiados y colegiadas.

3.– Beren jarduera profesionala garatu nahi duten eta lege honetan araututako edozein lanbidetan jarduteko eskatzen den kualifikazioa duten gainerako profesionalek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan. Adierazpen horretan, gutxienez, datu hauek jasoko dira: izen-abizenak, bere titulazioari edo lanbide-kualifikazioari buruzko datuak eta gauzatu beharreko lanbideari buruzkoak.

3.– El resto de profesionales que deseen desarrollar su actividad profesional y que se encuentren en posesión de la cualificación exigida para ejercer cualquiera de las profesiones reguladas en esta ley, deberán presentar una declaración responsable ante el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco en la que constarán, como mínimo, los siguientes datos: nombre y apellidos, datos de su titulación o cualificación profesional y de la profesión a ejercer.

4.– Erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den egunetik bertatik jardun ahal izango da, oro har, lanbidean, betiere hargatik eragotzi gabe egiaztapenerako, kontrolerako eta ikuskapenerako ahalmenak.

4.– La mera presentación de la declaración responsable permitirá, con carácter general, el ejercicio de la profesión desde el día de su presentación, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección.

5.– Erantzukizunpeko adierazpen baten barruan edo harekin batera aurkezten diren datu, adierazpen eta dokumentuetan funtsezko zehaztasun-gabeziaren bat, faltsukeriaren bat edo ez-egiteren bat badago edo datu, adierazpen eta dokumentu horiek aurkezten ez badira, ezin izango da lanbidean jarduten jarraitu egitate horien berri izaten denetik aurrera, dagokion prozedura administratiboa aldez aurretik izapidetuz, hargatik eragotzi gabe sor litezkeen erantzukizunak.

5.– La inexactitud, falsedad u omisión, de carácter esencial, en cualquier dato, manifestación o documento que se acompañe e incorpore a una declaración responsable, o su no presentación, determinará la imposibilidad de continuar el ejercicio de la profesión desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, mediante la previa tramitación del correspondiente procedimiento administrativo, sin perjuicio de las responsabilidades a que hubiera lugar.

6.– Erantzukizunpeko adierazpenetan dauden datu pertsonalak eskuratu, trukatu eta interkomunikatzeko, datu pertsonalen babesari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoari jarraituko zaio beti.

6.– El acceso, intercambio e intercomunicación de los datos de carácter personal reflejados en las declaraciones responsables se realizará, en todo caso, de conformidad con lo establecido en la normativa específica en materia de protección de datos de carácter personal.

7.– Ez zaie erantzukizunpeko adierazpenik eskatuko Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduten duten profesionalei, baldin eta Administrazio Publikoari lotuta badaude soilik administrazio- edo lan-zuzenbidearen araberako zerbitzu-harreman baten bidez, hargatik eragotzi gabe artikulu honetan Administrazio publikoari ezarritako betebeharra informazioa erregistrora bidaltzeko, erregelamenduz zehazten den moduan.

7.– La declaración responsable no será exigible a las profesionales y los profesionales cuando ejerzan exclusivamente la profesión de profesor o profesora de Educación Física vinculados con la Administración Pública mediante una relación de servicios regulada por el Derecho Administrativo o Laboral, sin perjuicio del deber de la Administración Pública de remitir al registro la información establecida en este artículo en los términos que se determinen reglamentariamente.

13. artikulua.– Lanbide-jardueraren printzipio gidariak.

Artículo 13.– Principios rectores del ejercicio profesional.

Lege honetan araututako jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbideak jardute-printzipio hauen arabera gauzatuko dira:

Las profesiones de la actividad física y del deporte reguladas en la presente ley se ejercerán bajo los siguientes principios de actuación:

a) Jarduera fisikoa eta kirola gizakiaren garapen oso zein harmonikoan eta prestakuntza integralean laguntzeko bitartekotzat hartzea, bizi-kalitate hobea eta gizarte-ongizate handiagoa lortzen lagunduz.

a) Considerar la actividad física y el deporte como medios para contribuir al desarrollo completo y armónico del ser humano, su formación integral, favoreciendo la consecución de una mejor calidad de vida y de un mayor bienestar social.

b) Kirolean emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzen laguntzen duten eta emakumeak kirol-maila guztietan aritzea ahalbidetzen duten baldintzak bultzatzea, edozein motatako diskriminazio-egintzak saihestuz, hezkidetzari eta genero-ikuspegiari buruzko prestakuntzaren bidez.

b) Promover las condiciones que favorezcan la igualdad efectiva de hombres y mujeres en el deporte y su incorporación a la práctica deportiva a todos los niveles, evitando todo acto de discriminación de cualquier naturaleza, mediante la formación en coeducación y perspectiva de género.

c) Kirol-jarduera aisialdiko aukera gisa eta ohitura osasungarri gisa aurkeztea.

c) Proyectar la actividad deportiva como opción del tiempo libre y como hábito de salud.

d) Inolako indarkeria, arrazakeria, intolerantzia, homofobia, xenofobia edo matxismorik gabeko kirola egitea sustatzea beren lanbide-jardunean.

d) Promover la práctica de cualquier deporte libre de violencia, racismo, intolerancia, homofobia, xenofobia o machismo en el ejercicio de su actividad profesional.

e) Praxi profesionala garatzea kirolariak babestuz, batez ere adingabeak, abusuzko esplotazio guztietatik, arreta berezia jarriz jazarpenean, abusuan edo esplotazio fisiko zein sexualean.

e) Desarrollar la praxis profesional protegiendo siempre a los deportistas y a las deportistas, especialmente si son menores, de toda explotación abusiva, con especial atención al acoso o al abuso o explotación física o de índole sexual.

f) Natura-ingurunea errespetatzea, naturari eta faunari kalterik ez eragiteko moduan, eta ingurumena eta animaliak errespetatzen dituzten kirol-materialak erabiltzea.

f) Respetar el medio natural de forma que no se causen daños a la naturaleza y a la fauna, y utilizar materiales deportivos respetuosos con el medio ambiente y los animales.

g) Ahal den guztietan, zerbitzu profesionalak gizarte-kohesioan eta aukera-berdintasunean oinarritzen direla bermatzea.

g) Garantizar que la prestación de los servicios profesionales se inspire, siempre que sea posible, en la cohesión social y la igualdad de oportunidades.

14. artikulua.– Lanbide-jardueraren betebeharrak.

Artículo 14.– Deberes en el ejercicio profesional.

Profesionalek, lege honek xede dituen jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jardutean, betebehar hauek izango dituzte:

En el ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte objeto de la presente ley, las profesionales y los profesionales deberán:

a) Hartzaile bakoitzak dituen baldintza eta beharrizanetara egokitutako zerbitzuak ematea, unean uneko zientzia-ezagupenen egoerarekin bat etorriz, indarrean dauden arauek ezartzen dituzten kalitate- eta segurtasun-mailak betez, eta generoa dela-eta dauden desberdinkeriak kontuan hartuta.

a) Prestar unos servicios adecuados a las condiciones y necesidades personales de las personas destinatarias de acuerdo con el estado de los conocimientos científicos de cada momento, con los niveles de calidad y seguridad que se establezcan en la normativa vigente y contemplando las desigualdades por razón de género.

b) Beren zerbitzuak hartzen dituzten pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzea eta lankidetza aktiboan jardutea kirolarien osasunari kalte egiten dioten praktikak desagerrarazteko.

b) Velar por la salud y seguridad de las personas destinatarias de sus servicios y colaborar activamente en la erradicación de prácticas atentatorias a la salud de las deportistas y los deportistas.

c) Beren lanbide-jarduna gauzatzea kirol-jarduera egiten den lekuan bertan egonda, kirol-zuzendariaren lanbideari dagokionez bertan egoteaz 10.1 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

c) Desarrollar su actuación profesional con presencia física en la realización de las actividades deportivas, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 10.1 con respecto a dicha presencia en relación con la profesión de director o directora deportiva.

d) Lankidetza aktiboa eskaintzea dopin-kontrolak egitean eta dopinaren aurkako legeetan aurreikusten diren betebeharrak betetzean.

d) Colaborar de forma activa en la realización de cualesquiera controles de dopaje y en el cumplimiento de cualesquiera otras obligaciones previstas en la legislación antidopaje.

e) Beren zerbitzuak hartzen dituzten pertsonen nortasuna, duintasuna eta intimitatea errespetatzea.

e) Respetar la personalidad, dignidad e intimidad de las personas destinatarias de sus servicios.

f) Jokabide egokiei buruzko kodea sinatzea jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko.

f) Suscribir un código de buenas prácticas para el ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte.

g) Beren zuzendaritzapean egingo diren kirol-jarduera fisikoei buruzko informazio nahikoa eta ulergarria ematea zerbitzuak hartzen dituzten pertsonei.

g) Ofrecer a las personas destinatarias de los servicios una información suficiente y comprensible de las actividades físico-deportivas que vayan a desarrollarse bajo su dirección.

h) Zerbitzuen hartzaileen aurrean identifikatzea eta beren lanbide eta lanbide-kualifikazioen berri ematea.

h) Identificarse ante las personas destinatarias de los servicios e informarles sobre su profesión y cualificación profesional.

i) Ezagupenak etengabe eguneratzen eta hobetzen ahalegintzea.

i) Procurar una constante actualización y perfeccionamiento de sus conocimientos.

j) Lankidetza aktiboan jardutea kirolariek osasun-kontrol egokia izan dezaten, dagozkion osasun-langileen bidez.

j) Colaborar de forma activa en el debido control médico de las deportistas y los deportistas a través de las profesionales y los profesionales sanitarios correspondientes.

k) Lankidetza aktiboan jardutea kirolariei errendimendu edo osasun hobea izan dezaten lagun diezaieketen beste profesional batzuekin, betiere disfuntzio edo desgaitasun somatikoak dituzten pertsonei errekuperazio- eta errehabilitazio-zerbitzuak eman gabe fisioterapeutei dagozkien eginkizun profesionalei berezkoak zaizkien baliabide edo agente fisikoak darabiltzaten tratamenduen bidez.

k) Colaborar de forma activa con cualesquiera otras profesionales y otros profesionales que puedan ayudar a la deportista o al deportista a su mejor rendimiento o a la mejora de su salud, absteniéndose de prestar servicios de recuperación y rehabilitación de personas con disfunciones o discapacidades somáticas a través de tratamientos con medios o agentes físicos propios de las atribuciones profesionales de los fisioterapeutas.

l) Legez aitortutako hizkuntza-eskubideak benetan egikaritzeko baldintzak bermatzea.

l) Garantizar las condiciones que posibiliten el ejercicio efectivo de los derechos lingüísticos normativamente reconocidos.

15. artikulua.– Erantzukizun zibila bermatzea.

Artículo 15.– Aseguramiento de la responsabilidad civil.

1.– Lege honetan arautzen diren lanbideetan jarduteko, erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat edo finantza-berme baliokide bat izan beharko da, kirol-zerbitzuak ematean hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteengatik eman beharreko kalte-ordainak estaliko dituena. Erregelamendu bidez garatuko dira aseguru horrek izan beharko dituen gutxieneko estaldurak eta ezaugarri espezifikoak.

1.– El ejercicio de las profesiones reguladas en la presente ley precisará el oportuno seguro de responsabilidad civil profesional o garantía financiera equivalente que cubra la indemnización por los daños que puedan causarse a terceros con ocasión de la prestación de los servicios deportivos. Las coberturas mínimas así como las características específicas que deberá tener este seguro se desarrollarán reglamentariamente.

2.– Betebehar hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-jarduera ikastetxe publikoetan garatzen duten Gorputz Hezkuntzako irakasleei, ikastetxe horiek araudi espezifikoaren arabera arautzen baitira, ez eta beren lanbide-jarduera besteren kontura esklusibotasun-erregimenean garatzen duten jarduera fisikoen eta kirol-jardueren profesionalei ere, kontratatuta dituen erakundeak gertakari horiek estaltzen dituen erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat edo finantza-berme baliokide bat sinatuta duenean.

2.– Esta obligación no será aplicable a las profesoras y profesores de Educación Física que desarrollen su actividad profesional en centros públicos, que se rigen por su normativa específica, ni a las profesionales y los profesionales del deporte que desarrollen su actividad profesional por cuenta ajena en régimen de exclusividad cuando la entidad que los tuviera contratados tuviera suscrito un seguro de responsabilidad civil profesional o garantía financiera equivalente que cubra tales contingencias.

3.– Sozietate Profesionalei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legean ezarritakoaren arabera, sozietate profesionalek aseguru bat sinatu beharko dute jarduera fisikoan edo kirol-jardueran izan dezaketen erantzukizuna estaltzeko.

3.– De acuerdo con lo establecido en la Ley 2/2007, de 15 de marzo, de Sociedades Profesionales, las sociedades profesionales deberán suscribir un seguro que cubra la responsabilidad en la que estas puedan incurrir en el ejercicio de la actividad física o deportiva.

16. artikulua.– Bestelako betekizunak.

Artículo 16.– Otros requisitos.

1.– Ez da federazioaren lizentziarik eskatuko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren arloko lanbidean jarduteko, lanbide-jarduera lehiaketa federatuetatik kanpo gauzatzen bada.

1.– No será exigible una licencia federativa para el ejercicio de una profesión de la actividad física y del deporte si la actividad profesional se desarrolla al margen de las competiciones federadas.

2.– Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak, euskal federazioen kasuan kasuko araudia onartuz, baimena emango die kirol-federazioei prestakuntza espezifikoa eskatzeko, lege honetan aurreikusitako kualifikazioez gain eta soil-soilik beren eremu pribatuan, betiere, horrek berekin ez badakar zentro ez-federatiboetan lortutako prestakuntzekiko tratu baztertzailerik.

2.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva autorizará, mediante la aprobación de la correspondiente reglamentación de las federaciones vascas, que las federaciones deportivas exijan, además de las cualificaciones previstas en esta ley y únicamente en su ámbito privado, formaciones específicas siempre que no supongan un trato discriminatorio respecto a las formaciones obtenidas en centros no federativos.

3.– Ezin izango da federazio-lizentziarik eskatu prestakuntza akademiko ofizialetan sartzeko, ez eta kirol-arloko lanbideetan federazioen esparrutik kanpo jarduteko ere.

3.– No se podrá exigir licencia federativa para acceder a formaciones académicas oficiales ni para ejercer las profesiones del deporte fuera del ámbito de las federaciones.

17. artikulua.– Lehen laguntzak emateko gaitasuna.

Artículo 17.– Competencia en primeros auxilios.

1.– Lege honetan araututako lanbideren batean jarduten duten pertsonek, kirol-jarduera gauzatzen den tokian bertan egoteko betebeharra badute, lehen laguntzetako prestakuntza dutela egiaztatu beharko dute.

1.– Todas las personas que ejerzan alguna de las profesiones reguladas en esta ley con obligación de presencia física en el ejercicio de las actividades deportivas deberán acreditar una formación en primeros auxilios.

2.– Kirol-arloko eskumena duen sailak erregelamendu bidez ezarriko ditu aipatutako prestakuntza egiaztatzeko baldintzak eta prozedura, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

2.– El departamento competente en materia deportiva establecerá reglamentariamente las condiciones y el procedimiento de acreditación de la formación referida mediante la correspondiente declaración responsable.

18. artikulua.– Plataforma birtualen bidezko edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko lanbide-jardueraren.

Artículo 18.– Ejercicio profesional a través de plataformas virtuales o de las tecnologías de la información y de la comunicación.

1.– Lege honetan monitoreei eta entrenatzaileei esleitu zaizkien eginkizunak plataforma birtualen bidez edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez gauzatu ahal izango dira, legean aurreikusitako salbuespenekin. Nolanahi ere, ezinbestekoa izango da monitore eta entrenatzaile horiek lege honetan aurreikusitako kualifikazioa izatea, ohiko lanbide-jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen badute.

1.– Las funciones atribuidas en esta ley a las monitoras y monitores y a las entrenadoras y entrenadores podrán desarrollarse, con las excepciones previstas en la ley, mediante plataformas virtuales y las tecnologías de la información y de la comunicación, pero deberán ostentar la cualificación prevista en esta ley cuando ejerzan las profesiones de forma habitual en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Egoitza edo helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten kirol-zentro, -establezimendu edo -erakundeek plataforma edo teknologia horiek erabiltzen dituztenean entrenamendu-planak egiteko edo beren erabiltzaileekin taldekako eskolak edo saioak emateko, legearen araberako lanbide-kualifikazioa duen jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesional bat izan beharko dute plataforma edo teknologia horien bidez egindako jarduera gainbegiratzeko.

2.– La utilización de tales plataformas o tecnologías por los centros, establecimientos y entidades deportivas cuya sede o domicilio social se encuentren radicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco para la elaboración de planes de entrenamiento o la realización de clases o sesiones colectivas con sus usuarias y usuarios deberá contar con la supervisión de una profesional o un profesional de la actividad física y del deporte que ostente la cualificación profesional que corresponda con arreglo a la ley.

3.– Web-orriek, aplikazioek eta informazioaren eta komunikazioaren gainerako teknologiek, baldin eta online entrenamendu-planak eta antzeko kirol-arloko eduki teknikoa barne hartzen badituzte, behar bezala identifikatu beharko dituzte plangintza horiek egiten dituzten profesionalak eta horien kualifikazioari buruzko informazioa eman beharko dute.

3.– Las páginas web, aplicaciones y demás tecnologías de la información y la comunicación de carácter análogo que incluyan planes de entrenamiento online e información de contenido técnico-deportivo similar deberán identificar adecuadamente a las profesionales y los profesionales que elaboran tales planes, e informar sobre su cualificación profesional.

4.– Administrazioak, ikuskaritza-zerbitzuen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako kirol-zentroek dituzten plataforma eta teknologien erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna zainduko ditu.

4.– La Administración velará, a través de los servicios de inspección, por la salud y la seguridad de las personas usuarias de aquellas plataformas y tecnologías en centros deportivos radicados en el País Vasco.

5.– Euskararen erabilera bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden kirol-zentro edo -erakundeek erabiltzen dituzten web-orrietan, aplikazioetan eta gainerako informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

5.– Se garantizará el uso del euskera en las páginas web, aplicaciones y demás tecnologías de la información y de la comunicación utilizadas por centros o entidades deportivas radicadas en el País Vasco.

III. TITULUA
TÍTULO III
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ARLOKO LANBIDE ARAUTUEN ZEHAPEN-ARAUBIDEA
RÉGIMEN SANCIONADOR EN MATERIA DE PROFESIONES REGULADAS DE LA ACTIVIDAD FÍSICA Y DEL DEPORTE

19. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 19.– Régimen sancionador.

1.– Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide arautuetan jardutean egindako arau-hausteak izango dira lege honetan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritako preskripzioak urratzen dituzten ekintzak edo ez-egiteak.

1.– Constituyen infracciones en el ejercicio de las profesiones reguladas de la actividad física y del deporte las acciones u omisiones que contravengan las prescripciones establecidas en esta ley y en las demás disposiciones que resulten de aplicación.

2.– Lege honetan araututako lanbideen arloko arau-hausteei lege honetan aurreikusitako administrazio-zehapenak ezarriko zaizkie, dagokion zehapen-espedientearen instrukzioa egin ondoren. Espediente hori administrazio publikoen zehatzeko ahalaren arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera garatuko da.

2.– Las infracciones en materia de las profesiones reguladas en esta ley serán objeto de las sanciones administrativas previstas en la misma, previa instrucción del correspondiente expediente sancionador, el cual se desarrollará conforme a lo previsto en la legislación vigente en materia de ejercicio de la potestad sancionadora por las administraciones públicas.

20. artikulua.– Arau-hausteak.

Artículo 20.– Infracciones.

1.– Lege honetan arautzen diren lanbideen arloko arau-hausteak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

1.– Las infracciones en materia de las profesiones reguladas en esta ley se clasifican en muy graves, graves y leves.

2.– Arau-hauste oso astunak dira:

2.– Son infracciones muy graves:

a) Lege honen 14. artikuluko a, b, c eta e letretan jasotako betebehar profesionalak ez betetzea, horrek pertsonen osasunari edo osotasun fisiko edo psikikoari kalte larria eragiten dionean.

a) El incumplimiento de los deberes profesionales contenidos en el artículo 14, letras a, b, c y e, de esta ley cuando de ello resulte un perjuicio grave para la salud o la integridad física o psíquica de las personas.

b) Lege honetan eskatzen den lanbide-kualifikaziorik gabe zerbitzu profesionalak ematea, betiere doloa badago.

b) La prestación de servicios profesionales sin la posesión de la cualificación profesional exigida en esta ley, siempre que medie dolo.

c) Profesionalen kontratazioan nahitaezko lanbide-kualifikaziorik ez eskatzea, betiere doloa badago.

c) La no exigencia de la cualificación profesional preceptiva en la contratación de profesionales, siempre que medie dolo.

d) Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideen ikuskatze-eginkizuna oztopatzea edo hari aurre egitea ikuskatzea galaraziz.

d) La obstrucción o resistencia que impida el ejercicio de la función inspectora en materia de profesiones de la actividad física y del deporte.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak egindako errekerimenduak desobeditzea, baldin eta errekerimendu horiek lege honetan araututako lanbideei erreserbatutako jarduerak edo funtzioak eteteko badira, kasu bakoitzean eskatutako baldintzak bete ez direlako.

e) La desobediencia a los requerimientos realizados por la dirección de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia de deportes, dirigidos al cese de las actividades o funciones reservadas a las profesiones reguladas en esta ley sin disponer de los requisitos requeridos en cada caso.

3.– Arau-hauste astunak dira:

3.– Son infracciones graves:

a) Hala badagokio, elkargoko kide egiteko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan izena emateko betebeharra ez betetzea eta, orobat, lege honetan ezarritako erantzukizun zibileko asegurua edo finantza-berme baliokide bat izateko betebeharra ez betetzea.

a) El incumplimiento de la obligación, en su caso, de colegiación o de inscripción en el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco, así como el incumplimiento de la obligación de disponer del seguro de responsabilidad civil o garantía financiera equivalente establecida en esta ley.

b) Lege honetan eskatzen den lanbide-kualifikaziorik gabe zerbitzu profesionalak ematea.

b) La prestación de servicios profesionales sin la posesión de la cualificación exigida en esta ley.

c) Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesionalak kontratatzean nahitaezko lanbide-kualifikaziorik ez eskatzea.

c) La no exigencia de la cualificación profesional preceptiva en materia de contratación de profesionales de la actividad física y del deporte.

d) Kiroleko lanbideen izenak erreserbatzeko betebeharra ez betetzea.

d) El incumplimiento de la obligación de reserva de denominaciones de las profesiones del deporte.

e) Lege honetako 14. artikuluko a, b, c eta e letretan jasotako betebehar profesionalak ez betetzea, horrek pertsonen osasunari eta segurtasunari arriskua ekar diezaiokenean.

e) El incumplimiento de los deberes profesionales contenidos en el artículo 14, letras a, b, c y e, de esta ley cuando de ello resulte un potencial riesgo para la salud y la seguridad de las personas.

f) Lege honetan informazioaren eta publizitatearen arloan jasotako betebeharrak ez betetzea.

f) El incumplimiento de las obligaciones contenidas en esta ley en materia de información y publicidad.

g) Lege honen 18. artikuluaren 1, 2 eta 3. zenbakietan jasotako betebeharrak ez betetzea, plataforma birtualen edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko jarduera profesionalaren arloan.

g) El incumplimiento de las obligaciones contenidas en los apartados 1, 2 y 3 del artículo 18 de esta ley en materia de ejercicio profesional a través de plataformas virtuales o de las tecnologías de la información y la comunicación.

h) Lege honetan eskatzen den lanbide-kualifikaziorik gabe boluntario gisa zerbitzuak ematea.

h) La prestación de servicios en régimen de voluntariado sin la posesión de la cualificación profesional exigida en esta ley.

i) Boluntarioak jarduera fisikoen eta kirol-jardueren programetan sartzea nahitaezko kualifikaziorik eskatu gabe.

i) La incorporación de voluntarios y voluntarias a programas de actividad física y deportiva sin la exigencia de la cualificación preceptiva.

j) Ikuskapen-lanetan behin eta berriz ez laguntzea.

j) La falta reiterada de colaboración con la labor inspectora.

4.– Arau-hauste arinak dira:

4.– Son infracciones leves:

a) Ikuskatze-lanetan laguntzeko betebeharra ez betetzea.

a) El incumplimiento del deber de colaboración con la labor inspectora.

b) Lege honetako 14. artikuluaren a, b, c eta e letretan aurreikusitako lanbide-betebeharrak ez betetzea, horrek pertsonen osasunari edo osotasun fisikoari kalterik edo arriskurik eragiten ez dionean jarduera fisikoen eta kirol-jardueren esparruan.

b) El incumplimiento de los deberes profesionales previstos en el artículo 14, letras a, b, c y e, de esta ley cuando no genere perjuicios ni riesgo para la salud o la integridad física de las personas en el ámbito de la actividad física y del deporte.

21. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 21.– Sanciones.

1.– Arau-hauste oso astunek zehapen hauek izan ditzakete:

1.– Las infracciones muy graves pueden ser objeto de las siguientes sanciones:

a) Lanbiderako desgaikuntza, gutxienez urtebete eta egun batez eta gehienez bi urtez.

a) Inhabilitación profesional durante un período de tiempo no inferior a un año y un día y no superior a dos años.

b) 3.001 eurotik 30.000 eurora bitarteko isuna.

b) Multa de entre 3.001 euros y 30.000 euros.

2.– Arau-hauste astunek zehapen hauek izan ditzakete:

2.– Las infracciones graves pueden ser objeto de las siguientes sanciones:

a) Lanbiderako desgaikuntza, gehienez ere urtebetez.

a) Inhabilitación profesional durante un período de tiempo no superior a un año.

b) 1.001 eurotik 3.000 eurora bitarteko isuna.

b) Multa de entre 1.001 euros y 3.000 euros.

3.– Arau-hauste arinek zehapen hauek izan ditzakete:

3.– Las infracciones leves pueden ser objeto de las siguientes sanciones:

a) Gehienez ere 1.000 euroko isuna.

a) Multa de una cantidad no superior a 1.000 euros.

b) Kargu-hartzea.

b) Amonestación.

22. artikulua.– Lege-igorpena.

Artículo 22.– Remisión legal.

Lege honetan xedatzen ez den guztian, Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen XI. tituluan edo hura ordezten duen lege-xedapenean xedatutakoa aplikatuko da, honako gai hauei dagokienez: erantzukizuna aldatzen duten inguruabarrak eta erantzukizuna azkentzeko arrazoiak, arau-hausteen eta zehapenen preskripzioak, zehapenen bateragarritasuna, behin-behineko neurriak eta kirol-ikuskapena.

En todo lo no dispuesto en esta ley en materia de circunstancias modificativas y causas de extinción de la responsabilidad, de prescripciones de infracciones y sanciones, de compatibilidad de sanciones, de medidas provisionales y de inspección deportiva resultará de aplicación lo dispuesto en el título XI de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte, o disposición legal que la sustituya.

23. artikulua.– Zehatzeko ahala.

Artículo 23.– Potestad sancionadora.

Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailari dagokio lege honetan tipifikatutako arau-hausteak zehatzeko ahala.

El ejercicio de la potestad sancionadora por las infracciones tipificadas en esta ley corresponderá al departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskararen erabileraren normalizazioa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Normalización del uso del euskera.

Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak bermatuko du prestakuntza-ekintzak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izatea, bai eta euskararen erabileraren normalizazioa ere, arau honen xede den jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideen jardunaren eremuan, batez ere haurrei eta gazteei dagokienez.

El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva garantizará que las acciones formativas se puedan cursar en euskera y castellano, así como la normalización del uso del euskera en el ámbito de ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte objeto de la presente regulación, especialmente en los ámbitos de la infancia y la juventud.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Boluntariotza-erregimenean edo antzekoetan egindako jarduerak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Actividades realizadas en régimen de voluntariado o análogas.

1.– Boluntarioek kirol-jardueretan parte hartzeko bete beharreko kualifikazio-baldintzak, oro har, lege honetan profesionalentzat ezarritako berberak izango dira, jarduera horietan parte hartzen dutenen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

1.– Los requisitos de cualificación del voluntariado para la participación en sus actividades deportivas serán, como regla general, idénticos a los establecidos para las profesionales y los profesionales en la presente ley, al objeto de garantizar la salud y seguridad de las personas participantes.

2.– Aurrekoa gorabehera, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak aurreikusitako kualifikazioa izatetik salbuetsi eta kualifikazio ezberdin bat eskatu ahal izango die boluntario-talde espezifikoei, aldez aurretik eskaera arrazoitua aurkeztuz gero.

2.– No obstante lo anterior, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva, previa solicitud razonada, podrá dispensar colectivos específicos de voluntarias y voluntarios de la exigencia de cualificación prevista en esta ley y admitir una cualificación diferente.

3.– Lege honetan araututako lanbideen esparruan lan egiten jarraitu nahi duten boluntarioek, gaikuntza lortu nahi badute, dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, erregelamenduz aurreikusitako baldintzetan, baina ez dute Jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan inskribatzeko betebeharrik izango.

3.– Las personas voluntarias que deseen seguir desarrollando su labor en el ámbito de las profesiones reguladas en esta ley y deseen ser habilitados deberán presentar la correspondiente declaración responsable en los términos previstos reglamentariamente, pero no tendrán obligación de inscribirse en el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco.

4.– Boluntarioak ez daude behartuta lege honetan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko eskatzen den erantzukizun zibileko asegurua edo finantza-berme baliokide bat kontratatzera.

4.– Las personas voluntarias no se encuentran obligadas a contratar el seguro de responsabilidad civil o garantía financiera equivalente que se requiere en la presente ley para el ejercicio de las profesiones de la actividad física y del deporte.

5.– Lege honetan araututako jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideren batean jarduten duten boluntario guztiek, kirol-jarduera gauzatzean bertan egoteko betebeharra badute, lehen laguntzetako gutxieneko prestakuntza egiaztatu beharko dute.

5.– Todas las personas voluntarias que ejerzan alguna de las profesiones de la actividad física y del deporte reguladas en la presente ley con obligación de presencia física en el ejercicio de aquella actividad deberán acreditar una formación mínima en primeros auxilios.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Formación específica o experiencia adecuada.

1.– Titulu, ziurtagiri edo prestakuntza ofizialen bidez, unibertsitateko masterrak eta profesionaltasun-ziurtagiriak barne, egiaztatu beharko da testu artikulatuan zehar eskatzen den prestakuntza espezifikoa, dagokion lanbidea egoera edo helburu zein kolektibo bereziekin garatzeko orotariko prestakuntza akademikoaren ezinbesteko osagarri gisa.

1.– La formación específica exigida a lo largo del texto articulado como complemento necesario de la formación académica generalista para desarrollar la correspondiente profesión en situaciones o con objetivos o colectivos especiales, deberá acreditarse mediante títulos, certificaciones o formaciones de carácter oficial, incluidos el título de máster universitario y el certificado de profesionalidad.

2.– Honako hauek ere prestakuntza espezifiko gisa aitortu ahal izango dira:

2.– También se podrán reconocer como formación específica:

a) Titulu edo ziurtagiri ofizial baten zati bati dagozkion prestakuntza ofizial osatugabeak.

a) Formaciones oficiales incompletas que se correspondan con una parte de un título o una certificación oficial.

b) Titulu edo ziurtagiri ofizial baten zati bati dagozkion prestakuntza-unitateak.

b) Unidades formativas que se correspondan con una parte de un título o una certificación oficial.

c) Federazio-prestakuntzak.

c) Formaciones federativas.

d) Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean ezarritako kualifikazio- eta birkualifikazio-programetan parte hartzearen ondorioz lortutako prestakuntza-ekintzak.

d) Acciones formativas obtenidas como consecuencia de la participación en programas de cualificación y recualificación profesional establecidos en la Ley 1/2013, de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida.

3.– Lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formalen bidez eskuratutako konpetentzia-atalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren eta hura garatzen duten errege-dekretuen arabera egingo da. Prestakuntza-eskaintza ofizialik ez dagoenean, eskaintza hori nahikoa ez denean edo pertsona ez-federatuekiko diskriminazioa egon denean bakarrik sustatu edo onartu beharko ditu kirol-arloko eskumena duen sailak gutxieneko kalitate-baldintzak betetzen dituzten esperientzia, prestakuntza, titulu edo ziurtagiri ez-ofizialak.

3.– El procedimiento de evaluación y acreditación de unidades de competencia adquiridas por la experiencia laboral y aprendizajes no formales se realizará según la Ley Orgánica 3/2022, de 31 de marzo, y los reales decreto que la desarrollan. Solo en los supuestos de inexistencia o insuficiencia de ofertas formativas oficiales, o cuando se haya dado discriminación a personas no federadas, deberá el departamento competente en materia deportiva promover o reconocer experiencias, formaciones, títulos o certificaciones no oficiales que cumplan unos requisitos mínimos de calidad.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailak zehaztuko ditu lege honetan eskatzen diren prestakuntza espezifikoaren edo esperientzia egokiaren gutxieneko baldintzak eta horiek onartzeko prozedura.

4.– Los requisitos mínimos de la formación específica o de experiencia adecuada que se exigen en la presente ley y el procedimiento de su reconocimiento serán determinados por el departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia deportiva.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Estatuak onartu gabeko kirol-modalitateetako prestakuntza eta Estatuak onartutako prestakuntza-planik ez duten modalitateetako prestakuntza.
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA.– Formaciones en modalidades deportivas no reconocidas por el Estado y formaciones en modalidades deportivas sin plan formativo aprobado por el Estado.

1.– Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak prestakuntza-ekintza espezifikoak sustatuko ditu, bai eta dagozkion ziurtagiri ofizialak eman ere, Estatuak onartu gabeko kirol-modalitate eta -azpimodalitateetan ari diren profesionalentzat.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva promoverá y certificará oficialmente acciones formativas específicas para aquellas personas que desarrollen su actividad profesional en modalidades y disciplinas deportivas no reconocidas por el Estado.

2.– Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak prestakuntza-ekintza espezifikoak sustatuko ditu, bai eta dagozkion ziurtagiri ofizialak eman ere, Estatuak onartutako prestakuntza-planik ez duten kirol-modalitate eta -espezialitateetan zein prestakuntza-mailetan ari diren profesionalentzat.

2.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva promoverá y certificará oficialmente acciones formativas específicas para aquellas personas que desarrollen su actividad profesional en modalidades y especialidades deportivas y niveles formativos sin plan formativo aprobado por el Estado.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Eskola-adineko kirolariekin kirol anitzeko jardueretako prestakuntza.
DISPOSICIÓN ADICIONAL QUINTA.– Formación en actividades multideportivas con deportistas en edad escolar.

1.– Eskola-adineko kirolariekin kirol anitzeko jardueretan eginkizun osagarriak dituzten monitoreentzat eta entrenatzaileentzat titulu ofizialik edo profesionaltasun-ziurtagiri espezifikorik ez badago edo nahikorik ez badago, Kirolaren Euskal Eskolak, lurralde historikoetako foru-organoekin adostuta eta kalterik egin gabe lurralde historikoek eskola-kirolaren arloko arauak garatzeko eta betearazteko dituzten eskumenei, prestakuntza-ekintza espezifikoak sustatuko ditu eskola-adineko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren programak osatzen dituzten entrenamenduak, lehiaketak eta gainerako jarduerak garatzen laguntzen dutenentzat.

1.– En el supuesto de inexistencia o insuficiencia de títulos oficiales o certificaciones de profesionalidad de carácter específico para las monitoras y monitores y para las entrenadoras y entrenadores con funciones auxiliares en actividades multideportivas con deportistas en edad escolar, la Escuela Vasca del Deporte promoverá, de común acuerdo con los órganos forales de los territorios históricos y sin perjuicio de las competencias de desarrollo normativo y ejecución que los territorios históricos ostentan en materia de deporte escolar, acciones formativas específicas para aquellas personas que colaboren en el desarrollo de los entrenamientos, competiciones y demás actividades que integran los programas de actividad física y deporte en edad escolar.

2.– Eskainitako prestakuntza-jarduerek modulukako eskaintza ahalbidetu beharko dute, eta behin horiek gaindituta, dagozkion egiaztagiriak lortuko dira.

2.– Las actividades formativas ofertadas deberán permitir la oferta modular, cuya superación dará lugar a la obtención de las correspondientes certificaciones acreditativas.

3.– Prestakuntza horiek gainditu izana egiaztatzen dutenek eskola-kiroleko kirol anitzeko jardueretan monitore eta entrenatzailearen laguntzaile eginkizunak betetzeko gaikuntza izango dute. Halaber, modalitate bakar batera bideratuta dauden eta kirol-hastapenekoak edo oinarrizko mailakoak diren eskola-kiroleko jardueretan laguntzaile eginkizunak bete ahal izango dituzte, baldin eta prestakuntza espezifikoa edo esperientzia egokia badute dagokion azpimodalitatean.

3.– Las personas que acrediten la superación de estas formaciones quedarán habilitadas para ejercer funciones auxiliares de monitor o monitora y de entrenador o entrenadora en actividades de deporte escolar de carácter multideportivo. Asimismo, podrán ejercer funciones auxiliares en actividades de deporte escolar de iniciación deportiva o nivel básico orientadas a una única modalidad, siempre y cuando posean una formación específica o experiencia adecuada en la correspondiente disciplina.

Gaikuntza horrek ez die kalterik egingo lurralde historikoek eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan dituzten arauak garatzeko eta betearazteko eskumenei.

Tal habilitación se entiende sin perjuicio de las competencias de desarrollo normativo y ejecución que los territorios históricos ostentan en materia de actividad física y deporte en edad escolar.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratatua.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEXTA.– Contratos de formación en alternancia.

1.– Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua duten langileei ez zaizkie eskatuko lege honetan lanbidean sartzeko eta jarduteko aurreikusten diren lanbide-kualifikazioak, betiere prestakuntza hori jarduera fisikoaren eta kirolaren eremukoa bada.

1.– Las cualificaciones profesionales previstas en esta ley para el acceso y ejercicio profesional no serán exigibles para las trabajadoras y los trabajadores con contratos de formación en alternancia, siempre que esa formación sea propia del ámbito de la actividad física y del deporte.

2.– Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua duten langileek izena eman beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan.

2.– Las trabajadoras y los trabajadores con contratos de formación en alternancia deberán inscribirse en el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren titulazioen kualifikazio baliokideak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SÉPTIMA.– Cualificaciones equivalentes a las titulaciones de técnico o técnica deportiva y de técnico o técnica deportiva superior.

1.– Lege honetan ezarritako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren titulazio akademikoei egiten zaizkien aipamenak honako prestakuntza hauetatik eratorritako titulazioetara heda daitezke:

1.– Las referencias a las titulaciones académicas de técnico o técnica deportiva y técnico o técnica deportiva superior establecidas en la presente ley son extensibles a aquellas titulaciones derivadas de las siguientes formaciones:

a) Aldi iragankorreko kirol-prestakuntzak.

a) Las formaciones deportivas de periodo transitorio.

b) Kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren titulua duten modalitate edo espezialitateetan, lehenagoko prestakuntza federatiboak, indarreko legeriaren arabera onar daitezkeenak.

b) En modalidades o especialidades con título de técnico o técnica deportiva o técnico o técnica deportiva superior, las formaciones federativas previas con posibilidad de reconocimiento, según la legislación vigente.

c) Kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren titulurik ez duten modalitate edo espezialitateetan, lehenagoko prestakuntza federatiboak, aldi iragankorreko kirol-prestakuntzetan sartzeko edo gerora onartzeko aukera dutenak.

c) En modalidades o especialidades sin título de técnico o técnica deportiva o técnico o técnica deportiva superior, formaciones federativas previas con posibilidad de acceso a las formaciones deportivas de periodo transitorio o de reconocimiento posterior.

2.– Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak epe bat gaituko du lehen aipatutako prestakuntza horietako bat duten pertsonek dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiazta dezaten goi-mailako kirol-teknikariaren tituluarekiko lanbide-baliokidetasuna.

2.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de deporte habilitará un plazo para que las personas con alguna de las formaciones anteriormente mencionadas acredite, mediante la correspondiente declaración responsable, la equivalencia profesional con el correspondiente título de técnico o técnica deportiva superior.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Uretako jardueretan parte hartzen duten pertsonen segurtasuna babestea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL OCTAVA.– Protección de la seguridad de las personas participantes en las actividades acuáticas.

1.– Soroslea igerileku zein ur-instalazioen eta uretako naturaguneetan bainatzeko guneen erabiltzaileen segurtasuna zaintzeaz arduratzen da, eta arriskutsuak izan daitezkeen egoerak prebenitzen ditu, etengabeko zaintza eta esku-hartze eraginkorra eginez istripu edo larrialdi-egoera baten aurrean.

1.– El socorrista o la socorrista es la persona encargada de velar por la seguridad de las personas usuarias de piscinas e instalaciones acuáticas y zonas de baño público en espacios acuáticos naturales, previniendo situaciones potencialmente peligrosas, realizando una vigilancia permanente y una intervención eficiente ante un accidente o situación de emergencia.

2.– Lehen aipatutako sorospen-jardueretan aritzeko, honako ziurtagiri, titulu edo baliokidetzat aitortutako titulu hauen bidez egiazta daitekeen kualifikazio bat eskatuko da:

2.– Para ejercer las actividades de socorrismo antes citadas se requerirá una cualificación acreditable mediante uno de los siguientes certificados, títulos, o títulos declarados equivalentes:

a) Uretako instalazioetako sorospeneko profesionaltasun-ziurtagiria.

a) Certificado de profesionalidad de socorrismo en instalaciones acuáticas.

b) Uretako naturaguneetako sorospeneko profesionaltasun-ziurtagiria.

b) Certificado de profesionalidad de socorrismo en espacios acuáticos naturales.

c) Salbamendu eta sorospeneko kirol-teknikariaren tituluaren hasierako zikloaren ziurtagiria.

c) Certificado de ciclo inicial del título de técnico o técnica deportiva en salvamento y socorrismo.

d) Salbamendu eta sorospeneko kirol-teknikariaren titulua.

d) Título de técnico o técnica deportiva en salvamento y socorrismo.

e) Lanbide Heziketako tituluen katalogoko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako teknikariaren beste edozein titulu, betiere lanbide-jarduera horiek tituluaren lanbide-profilera egokitzen badira.

e) Cualquier otro título de técnico o técnica de la familia profesional de actividades físicas y deportivas del catálogo de títulos de la Formación Profesional siempre que aquellas actividades profesionales se ajusten al perfil profesional del título.

3.– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatu edo graduatuek eta kirol-jarduera fisikoen lanbide-familiako Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariek xedapen gehigarri honetan aurreikusitako sorospen-jarduerak egin ahal izango dituzte, erregelamendu bidez arautuko den egokitzapen-ikastaro bat egiten badute.

3.– Los licenciados y licenciadas o graduados y graduadas en Ciencias de la Actividad Física y el Deporte y los técnicos y técnicas superiores de Formación Profesional de la familia profesional de actividades físicas y deportivas podrán ejercer las actividades de socorrismo previstas en esta disposición adicional con un curso de adaptación que se regulará reglamentariamente.

4.– Legea indarrean sartu aurretik uretako soroslearen lanbide-jardueran aritu direla eta bigarren paragrafoan ezarritako titulu edo ziurtagirietara bideratzen ez diren prestakuntza-ekintzak ere egin dituztela egiaztatzen duten pertsonei lege honen lehenengo xedapen iragankorrean ezarritako araubide iragankorra aplikatuko zaie eta, beraz, behin-behinean gaituta geratuko dira sorosle-jardueran jarraitzeko, harik eta dagozkion gaitasun profesionalak badituztela egiaztatzeko dagozkion administrazio-prozedurak behar bezala ezartzen diren arte.

4.– A aquellas personas que acrediten que antes de la entrada en vigor de la ley han desarrollado la actividad profesional de socorrista acuático y también han realizado acciones formativas no conducentes a los títulos o certificados establecidos en el apartado segundo, les resultará de aplicación el régimen transitorio establecido en la disposición transitoria primera de la presente ley de modo que quedarán provisionalmente habilitados para continuar desarrollando la actividad de socorrista hasta que se implanten suficientemente los correspondientes procedimientos administrativos para acreditar la disposición de las respectivas competencias profesionales.

5.– Uretako instalazio eta espazioetan sorosleari dagozkion zerbitzuak emateko, sorosleak bertan egon beharko du.

5.– La prestación de los servicios propios del socorrista de instalaciones y espacios acuáticos requiere su presencia física.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Legea garatzeko prestakuntza-plana.
DISPOSICIÓN ADICIONAL NOVENA.– Plan de formación para el desarrollo de la ley.

1.– Lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak hura garatzeko homologazio- eta prestakuntza-plan bat zehaztuko du, kalitatezko kirol-jarduera bermatzeko. Urtero zuzkidura-lerro bat ezarriko da aipatutako plana betetzeko.

1.– En el plazo de un año desde la entrada en vigor de esta ley, el Gobierno Vasco definirá un plan de homologación y formación para su desarrollo, con el fin de garantizar una práctica deportiva de calidad. Se establecerá una línea de dotación anual para dar cumplimiento al citado plan.

Era berean, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak plan hori egingo du Kirolene eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen berariazko parte-hartzearekin.

Asimismo, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de deporte elaborará ese plan con la participación expresa de Kirolene y de los centros públicos de Formación Profesional.

2.– Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesionalen homologazioa bermatzeko, Kirolaren Euskal Eskolak aholkularitza emango die kirol-enpresa eta -erakundeei beren prestakuntza-planetan, beren planak Eusko Jaurlaritzaren prestakuntza orokorrera egokitzeko, eta bertan langileen kontziliazio-ordutegiak errespetatu beharko dira.

2.– Con el fin de garantizar la homologación de las profesionales y los profesionales de la actividad física y del deporte, la Escuela Vasca del Deporte asesorará a las empresas y entidades deportivas en sus planes de formación para adecuar sus planes a la formación general del Gobierno Vasco, y se deberán respetar en él los horarios de conciliación de las personas trabajadoras.

3.– Eusko Jaurlaritzak kirol-irakaskuntzen arloko prestakuntza-zentroen sare publikoa eta jarduera fisikoen eta kirol-jardueren lanbide-familiako ikastetxe integratuen sarea sustatuko ditu, bai eta horiei baliabideak eman ere, jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan boluntariotza-erregimenean diharduten pertsonentzako hasierako eta etengabeko prestakuntza eskaintzeko, kolektibo zibikoekin eta sozialekin lankidetzan. Era berean, prestakuntza-eskaintza osoa, publikoa eta unibertsala bermatuko du, bai eta eskaintza pribatuan lehia askea ere, federatua izan zein ez.

3.– El Gobierno Vasco promoverá y dotará de recursos a la red pública de centros formativos de enseñanzas deportivas y a la red de centros integrados de la familia de actividades físicas y deportivas al objeto de ofertar una formación inicial y continua para las personas que desarrollan las profesiones del deporte y de la actividad física en régimen de voluntariado, en colaboración con los colectivos cívicos y sociales. Asimismo, garantizará una oferta formativa completa, pública y universal, así como la libre competencia en la oferta privada, tanto federada como no federada.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Beste estatu batzuetan lortutako lanbide-kualifikazioak onartzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL DÉCIMA.– Reconocimiento de cualificaciones profesionales obtenidas en otros estados.

1.– Europar Batasuneko estatu kideetan edo langileen zirkulazio askea, kokatzeko askatasuna eta profesionalek zerbitzuak emateko askatasuna aplikagarri diren estatuetan eskuratutako lanbide-kualifikazioak onartzeko, nazioarteko hitzarmenetan eta onarpen hori arautzen duten Europar Batasuneko arauetan ezarritakoa bete beharko da eta, orobat, ordenamendu horren transposizioa egiteko estatu-mailako xedapenetan ezarritakoa.

1.– El reconocimiento de las cualificaciones profesionales obtenidas en estados miembros de la Unión Europea o en estados en los que resulte de aplicación la libre circulación de trabajadores, la libertad de establecimiento y la libre prestación de servicios de los profesionales y las profesionales se ajustará a lo que establezcan los convenios internacionales y las normas comunitarias reguladoras de dicho reconocimiento, así como las disposiciones estatales de transposición de dicho ordenamiento.

2.– Aurreko paragrafoan aipatzen ez diren gainerako estatuetan eskuratutako lanbide-kualifikazioak lanbide-jarduerarako onartzeko, kasu bakoitzean aplikagarri diren hitzarmen eta arau-xedapenak beteko dira.

2.– El reconocimiento para el ejercicio profesional de las cualificaciones profesionales obtenidas en los restantes estados no citados en el apartado anterior se realizará con arreglo a los convenios y disposiciones normativas que en cada caso resulten aplicables.

HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kirol-zuzendaritza.
DISPOSICIÓN ADICIONAL DECIMOPRIMERA.– Dirección deportiva.

1.– Lanaldi osoko eta enplegu mugagabeko hiru monitore edo entrenatzaile baino gehiago dituzten kirol-zentro publiko zein pribatu guztiek lege honen 10. artikuluan eskatzen den kualifikazioa duen kirol-zuzendari bat izan beharko dute. Era berean, kirol-zuzendari bat izan beharko dute lanean bost monitore edo entrenatzaile baino gehiago dituzten kirol-zentro publiko zein pribatu guztiek, edozein dela ere lan- edo administrazio-kontratazioaren modalitatea, barne hartuta aldizkako kontratu finkoak edo iraupen mugatuko kontratuak dituzten pertsonak.

1.– Todos los centros deportivos, sean públicos o privados, que cuenten con más de tres monitores o monitoras o entrenadores o entrenadoras, con empleo a tiempo completo y con carácter indefinido, deberán disponer de una directora o director deportivo con la cualificación exigida en el artículo 10 de la presente ley. Asimismo, todos los centros deportivos, sean públicos o privados, que cuenten con más de cinco monitores o monitoras o entrenadores o entrenadoras empleadas, cualquiera que sea la modalidad de contratación laboral o administrativa, e incluyendo a las personas con contratos fijos discontinuos o contratos de duración determinada, también deberán disponer de una directora o director deportivo.

2.– Kirol-zuzendari bat izateko betebeharra dakarten enplegatutako profesionalen kopurua kalkulatzeko, enpresaren plantilla osoa hartuko da kontuan, enpresaren lantoki-kopurua edozein dela ere.

2.– Para el cálculo del número de profesionales empleados que dan lugar a la obligación de disponer de una directora o director deportivo se tendrá en cuenta la plantilla total de la empresa, cualquiera que sea el número de centros de trabajo de aquella.

Derrigortasun-atalasera iristen dela egiaztatze aldera, zenbaketa hori urte bakoitzeko ekaineko eta abenduko azken egunean egin beharko da beti, aurreko sei hilabeteei dagokienez.

El cómputo, a efectos de comprobar que se alcanza el umbral de obligatoriedad, deberá efectuarse siempre, respecto a los seis meses anteriores, el último día de los meses de junio y diciembre de cada año.

3.– Xedapen gehigarri honetako betebeharra 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da.

3.– El cumplimiento de la obligación de la presente disposición adicional será exigible a partir del 1 de enero de 2026.

HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanbideetan jarduteko bermeak, sexu-indarkeriaren prebentziorako, eta genero-ikuspegia txertatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL DECIMOSEGUNDA.– Garantías del ejercicio de las profesiones que impliquen contacto habitual con personas menores de edad, en prevención de la violencia sexual, e incorporación de la perspectiva de género.

1.– Lege honetan araututako lanbideetan sartzeko eta jarduteko baldintza izango da, bai dedikazio profesionalean bai boluntariotza-araubidean, lanbideok adingabeekiko ohiko harremana izatea dakartenean, Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik epai irmoz kondenatua ez izana, bai eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik ere. Horretarako, lanbide horietan sartu nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuta, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan aurreikusitako baldintzetan.

1.– Será requisito para el acceso y ejercicio de las profesiones reguladas en esta ley, tanto con dedicación profesional como en régimen de voluntariado, que impliquen contacto habitual con personas menores de edad, el no haber sido condenado por sentencia firme por cualquier delito contra la libertad e indemnidad sexuales tipificados en el título VIII de la Ley Orgánica 10/1995, de 23 de noviembre, del Código Penal, así como por cualquier delito de trata de seres humanos tipificado en el título VII bis del Código Penal. A tal efecto, quien pretenda el acceso a tales profesiones deberá acreditar esta circunstancia mediante la aportación de una certificación negativa del Registro Central de Delincuentes Sexuales y de Trata de Seres Humanos en los términos previstos en la Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia.

2.– Debekatuta dago enpresek eta erakundeek lana ematea, lege honetan araututako eta adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten jardueretan, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Nagusian aurrekariak dituztenei. Debeku hori boluntarioei ere aplikatzen zaie.

2.– Queda prohibido que las empresas y entidades den ocupación, en las profesiones reguladas en esta ley que impliquen contacto habitual con personas menores de edad, a quienes tengan antecedentes en el Registro Central de Delincuentes Sexuales y de Trata de Seres Humanos. Esta prohibición también se aplica al voluntariado.

3.– Lege honetan araututako lanbideren batean ari diren pertsona guztiek, nagusiki adingabeekin praktikatzen diren kirol-jardueretan bertan egoteko betebeharra dutenean, sexu-indarkeriaren prebentziorako eta genero-ikuspegia txertatzeko prestakuntza dutela egiaztatu beharko dute. Lanbide-jarduna irakaskuntzan gauzatzen dutenen kasuan, beharrezkoa izango da, halaber, hezkidetzako prestakuntza egiaztatzea. Prestakuntza horiek azken xedapenetako lehenengoan aurreikusitako egunetik aurrera eskatu ahal izango dira.

3.– Todas las personas que ejerzan alguna de las profesiones reguladas en esta ley con presencia física en el ejercicio de las actividades deportivas practicadas principalmente por personas menores de edad deberán acreditar la formación en prevención de la violencia sexual e incorporación de la perspectiva de género. En el caso de quienes ejerzan su actividad profesional en enseñanza, también será necesario acreditar la formación en coeducación. Tales formaciones serán exigibles a partir de la fecha prevista en la disposición final primera.

4.– Kirol-arloko eskumena duen sailak, berdintasun-arloko eskumena duen sailarekin eta Emakunderekin lankidetzan, erregelamenduz ezarriko ditu aipatutako prestakuntza egiaztatzeko baldintzak eta prozedura, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

4.– El departamento competente en materia deportiva, en colaboración con el departamento competente en materia de igualdad y con Emakunde, establecerá reglamentariamente las condiciones y el procedimiento de acreditación de la formación referida mediante la correspondiente declaración responsable.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Lanbidean jardutea legean eskatutako kualifikaziorik gabe.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Ejercicio profesional sin la cualificación requerida en la ley.

1.– Kasuan kasuko lanbidean jarduteko gaikuntza izango dute erregelamenduz ezartzen den moduan egiaztatzen dutenek lege hau indarrean sartu zenean, modu jarraituan, edo ez noizean behin, aritzen zirela araututako lanbide-jardueretan. Gaikuntza dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez gauzatuko da.

1.– Quedarán habilitados para el desarrollo de las correspondientes profesiones quienes acrediten, en los términos que reglamentariamente se establezcan, que a la entrada en vigor de la presente ley desarrollaban las actividades profesionales reguladas de forma continuada o no esporádica. La habilitación se instrumentará mediante la correspondiente declaración responsable.

2.– Eskolako jarduera fisikoko eta kiroleko kirol anitzeko jardueretan monitore eta entrenatzaile laguntzaile gisa jarduteko gaituta egongo dira, halaber, foru-aldundiek eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan lege hau indarrean jarri aurretik eskainitako prestakuntza-ekintzak gainditu dituzten pertsonak. Gaikuntza hori 2026ko urtarrilaren 1era arte luzatuko da.

2.– También quedarán habilitadas para desarrollar su actividad como monitoras o monitores y entrenadores o entrenadoras con carácter auxiliar en actividades multideportivas de actividad física y deporte escolar las personas que hayan superado las acciones formativas ofertadas antes de la entrada en vigor de la ley por las diputaciones forales en materia de actividad física y deporte en edad escolar. Tal habilitación se extenderá hasta el 1 de enero de 2026.

3.– Xedapen iragankor honetako lehen eta bigarren idatz-zatietan aipatutako egoeran dauden pertsonek lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran parte hartu beharko dute, erregelamendu bidez finkatzen den epean.

3.– Las personas que se encuentren en la situación mencionada en el apartado primero y segundo de esta disposición transitoria quedarán obligadas a participar en un procedimiento de evaluación y acreditación de las competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral o por vías no formales de formación en el plazo que se fije reglamentariamente.

4.– Xedapen iragankor honetako lehenengo apartatuan gaikuntzari buruz ezarritakoari kalterik egin gabe, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak baliorik gabe utzi ahal izango du lanbidean jarduteko gaikuntza baldin eta, jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, ikusten bada lanbidean kualifikaziorik gabe jarduteak arrisku zuzen eta larrian jartzen dituela pertsonen osasuna eta segurtasuna. Helburu horrekin, egoera horretan dauden lanbide-jardueren zerrenda bat egingo du aipatutako sailak.

4.– Sin perjuicio de la habilitación establecida en el apartado primero de la presente disposición transitoria, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva podrá dejar sin efecto la habilitación para el ejercicio profesional cuando, en atención a las características de la actividad desarrollada, dicho ejercicio profesional sin cualificación ponga en riesgo grave y directo la salud y seguridad de las personas. A tal efecto, el departamento citado elaborará una relación de las actividades profesionales que se encuentren en tal situación.

5.– Dagokion nazioarteko edo Espainiako federazioak baimena ematen badu bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako goi-errendimenduko kirol-lehiaketetan entrenatzaile- edo zuzendari-lanak lege honetan eskatutako kualifikaziorik gabe egiteko, automatikoki gaituta egongo dira lehiaketa-maila horretarako dagokion Espainiako edo nazioarteko federazioak eskatutako titulazioa dutenak. Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak beste kirol-lehiaketa batzuk gehitu ahal izango ditu baldin eta euskal federazioetakoak ez diren taldeek parte hartzen badute.

5.– Mientras la correspondiente federación internacional o española permita desarrollar las funciones de entrenador o entrenadora o de director o directora deportiva en las competiciones deportivas de alto rendimiento establecidas en la disposición adicional quinta sin la cualificación requerida en la presente ley, quedarán habilitados automáticamente para este nivel de competición quienes se encuentren en posesión de la titulación exigida por la correspondiente federación española o internacional. El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva podrá añadir otras competiciones deportivas siempre que participen equipos que no pertenezcan a federaciones vascas.

6.– Entrenatzaile gisa jarduteko gaituta egongo dira, halaber, lege hau indarrean jarri aurretik urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak edo dagozkion erregelamenduzko xedapenek araututako kirol-irakaskuntzetatik kanpo federazio-diploma bat lortu duten pertsonak. Federazio-diploma hori gaikuntzaren ondorioetarako baino ez da aitortzen, eta ez dakar berekin ondorio akademikoetarako edo profesionaletarako prestakuntza-prozesua baliozkotzea edo egiaztatzea. Federazio-diploma horrek lehiaketa federatuaren esparruan soilik esku hartzeko ahalmena ematen du, eta prestatzaile fisikoaren lanbide-eremua gaikuntzatik kanpo geratzen da.

6.– También quedarán habilitadas para desarrollar su actividad como entrenadores o entrenadoras las personas que, previamente a la entrada en vigor de la presente ley, hayan obtenido un diploma federativo al margen de las enseñanzas deportivas reguladas por el Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, o disposiciones reglamentarias correspondientes. Tal diploma federativo se reconoce a los exclusivos efectos de habilitación, no comportando la validación ni la acreditación de proceso formativo a efectos académicos o profesionales. Tal diploma federativo faculta exclusivamente para intervenir en el ámbito de la competición federada, quedando fuera de la habilitación el ámbito profesional del preparador físico o preparadora física.

Egoera horretan dauden pertsonak gaituta egongo dira dagokion titulazioko kirol-modalitate edo -azpimodalitatean eta kirol-mailan aritzeko, baina goragoko kirol-mailetarako ere gaituta geratzeko aukera izango dute baldin eta dagokion federazio-diploma eskuratzen badute lege hau indarrean sartu eta bi urteko epean.

Las personas que se encuentren en esta situación quedarán habilitadas para el ejercicio en la modalidad o disciplina deportiva y en el nivel deportivo de la titulación correspondiente, aunque también tendrán la posibilidad de quedar habilitados para niveles deportivos superiores siempre y cuando obtengan el correspondiente diploma federativo en el plazo de dos años desde la entrada en vigor de la presente ley.

Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, Euskadiko kirol-federazioek beharrezko prestakuntza-eskaintza ofizialak sustatu beharko dituzte etorkizuneko entrenatzaileek lege honetan eskatzen diren kualifikazioak lor ditzaten. Aurreko horrek ez dio kalterik egingo etengabeko prestakuntzaren, hobekuntzaren, espezializazioaren eta antzeko esparruetan federazio-prestakuntzak eskaintzen jarraitzeko eskumenari.

A partir de la entrada en vigor de esta ley, las federaciones deportivas del País Vasco deberán promover las ofertas formativas oficiales necesarias para que los futuros entrenadores y entrenadoras obtengan las cualificaciones exigidas en la presente ley. Lo anterior se entiende sin perjuicio de su competencia para seguir ofertando formaciones federativas en el ámbito de la formación continua, del perfeccionamiento, de la especialización y ámbitos análogos.

Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak indarrik gabe utzi ahal izango ditu xedapen iragankor honetan ezarritako gaikuntzak, prestakuntza bide ofizialetik modu nabarmenean edo esklusiboan garatu den zenbait kirol-modalitate edo -azpimodalitatetan.

El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva podrá dejar sin efecto las habilitaciones establecidas en la presente disposición transitoria en ciertas modalidades o disciplinas deportivas en las cuales la formación haya sido desarrollada eminente o exclusivamente por la vía oficial.

Gaikuntza lortu duten profesional horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan eman beharko dute izena, gaikuntza dutenentzako atal espezifiko batean.

En todo caso, dichos profesionales habilitados deberán inscribirse en el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco en una sección específica para habilitados.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Legea progresiboki aplikatzea kirol-monitore, entrenatzaile eta kirol-zuzendariaren lanbideetan.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Aplicación progresiva de la ley para las profesiones de monitor o monitora deportiva, entrenador o entrenadora y director o directora deportiva.

1.– Kirol-monitore, entrenatzaile edo kirol-zuzendariaren lanbideei dagozkien berezko eremu material guztietan, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak bere eskumenen esparru esklusiboan egiaztatzen badu ez dagoela lege honetan aurreikusitako kualifikazioak dituen profesionalik une bakoitzean dagoen eskaintzari behar bezala erantzuteko, edo ez dagoela prestakuntza ofizialik edo kirol-esparru berriak sortu direla, behin-behinean gaituko ditu kualifikazio baxuagoa edo prestakuntza analogoa dutela egiaztatzen duten pertsonak.

1.– En todos aquellos ámbitos materiales propios del monitor o monitora deportiva, del entrenador o entrenadora y del director o directora deportiva en los que el departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva, en el ámbito exclusivo de su competencia, verifique la falta de profesionales con las cualificaciones previstas en esta ley para atender adecuadamente la demanda existente, la ausencia de formación oficial o la existencia de nuevos ámbitos deportivos, se habilitará provisionalmente a aquellas personas que acrediten la posesión de una cualificación inferior u otro tipo de formación análoga.

2.– Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak ezarriko ditu legea progresiboki aplikatzeko baldintzak eta modua, bai eta aurreko apartatuan jasotako lanbide-gaikuntzak aplikatzeko baldintzak eta modua ere.

2.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia deportiva establecerá las condiciones y términos de dicha aplicación progresiva y de las habilitaciones profesionales contempladas en el apartado anterior.

3.– Kirol-modalitate batean hastapeneko edo oinarrizko kirolaren esparruan boluntariotza-erregimenean diharduten monitore eta entrenatzaileak gaituta egongo dira, nahiz eta lege honetan eskatutako lanbide-prestakuntzarik ez izan, baldin eta, gutxienez, kirol-federazioek kategoria horretarako onartzen dituzten titulazioak badituzte. Gaikuntza hori, aldi baterakoa izango dena eta 2026ko urtarrilaren 1ean amaituko dena, deskribatutako federazio-eremuan esku hartzeko ahalmena baino ez du ematen.

3.– Las personas monitoras y entrenadoras que desarrollen su actividad en régimen de voluntariado en el ámbito del deporte de iniciación o de base en una modalidad deportiva estarán habilitados, aunque carezcan de las cualificaciones profesionales exigidas en esta ley, si poseen, como mínimo, las titulaciones que admitan las federaciones deportivas para la correspondiente categoría. Esta habilitación, que será temporal y finalizará el 1 de enero de 2026, faculta exclusivamente para intervenir en el ámbito federativo descrito.

Apartatu honen ondorioetarako baino ez, hastapeneko edo oinarrizko kirolaren eremukoak izango dira gazte-kategoriara arteko kategoria baxuagoak, kategoria hori alde batera utzita.

A los efectos exclusivos de este apartado se considerará que pertenecen al ámbito del deporte de iniciación o de base las categorías inferiores hasta la categoría juvenil, excluida la misma.

Apartatu honetan aurreikusitako ondorioetarako, lege hau indarrean jarri aurretik hasitako prestakuntza-eskaintzen ondorioz emandako federazio-diplomak soilik izango dira baliozkoak. Denborazko baldintza horretatik salbuetsita daude gerora hasitako prestakuntza-eskaintzen ondorioz emandako federazio-diplomak, baldin eta ez badago eskaintza publiko nahikorik dagokion kirol-modalitateko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren titulu akademikoetarako.

A los efectos previstos en este apartado, solo serán válidas los diplomas federativos emitidos como consecuencia de las ofertas formativas iniciadas con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley. Se exceptúan de este requisito temporal los diplomas federativos emitidos como consecuencia de ofertas formativas iniciadas con posterioridad si no existe una oferta pública suficiente para los correspondientes títulos académicos de técnico deportivo y técnico deportivo superior de la correspondiente modalidad deportiva.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailari ahalmena ematen zaio, agindu bidez eta zenbait kirol-modalitateren egoera kontuan hartuta, xedapen iragankor honetan aurreikusitakoez bestelako federazio-diplomak gaitzeko.

4.– Se faculta al departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia deportiva para que mediante orden, y en atención a la situación de determinadas modalidades deportivas, se habiliten otros diplomas federativos diferentes a las previstas en esta disposición transitoria.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Lehen laguntzak emateko kualifikazioa eskuratzeko betebeharra ez betetzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Incumplimiento del deber de obtener la cualificación en primeros auxilios.

1.– Lege hau indarrean sartzean lege honetan ezarritako lehen laguntzetako kualifikazioaren eskakizuna betetzen ez duten jarduera fisikoko eta kiroleko profesionalek, bai eta boluntarioek ere, 2026ko urtarrilaren 1era arte jarraitu ahal izango dute beren lanbide-jardueran.

1.– Las profesionales y los profesionales de la actividad física y del deporte, así como el voluntariado, que a la entrada en vigor de esta ley no cumplan con la exigencia de cualificación en primeros auxilios contenida en la presente ley, podrán continuar ejerciendo su actividad profesional hasta el 1 de enero de 2026.

2.– Aipatutako epean prestakuntza hori izateko betebeharra ez betetzea lanpostutik aldatzeko arrazoitzat hartu ahal izango da Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen babesean, eta, horrez gain, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52. artikuluko a) letran aipatzen den ondoren agertutako gaitasunik ezaren kasutzat hartzeko.

2.– El incumplimiento del deber de obtener tal formación en el citado plazo podrá ser considerado causa de remoción al amparo de lo dispuesto en la Ley 2/1993, de 19 de febrero, de Cuerpos Docentes de la Enseñanza no Universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como un supuesto de ineptitud sobrevenida prevista en el artículo 52, apartado a), del texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, aprobado por el Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Boluntariotza.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA.– Voluntariado.

Lehen eta bigarren xedapen iragankorretan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesionalentzat aurreikusi diren gaikuntzei eta gaitasunen aintzatespenei buruz lege honetan jasotako aurreikuspenak lege honetan jasotako lanbide-jarduerak boluntariotza-erregimenean egiten dituzten pertsonei ere aplikatuko zaizkie.

Las previsiones contenidas en esta ley sobre las habilitaciones y reconocimientos de las competencias previstas para las profesionales y los profesionales de la actividad física y del deporte en las disposiciones transitorias primera y segunda también serán de aplicación a las personas que realicen las actividades profesionales contempladas en esta ley en régimen de voluntariado.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Federazioen araudiak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA QUINTA.– Reglamentaciones federativas.

Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioek lege honetara egokitu beharko dute araudi federatiboa, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistrora bidali ere, bertan onartua izan eta erregistroan inskriba dadin 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Las federaciones deportivas vascas deberán adaptar la reglamentación federativa a esta ley y remitirla al Registro de Entidades Deportivas del País Vasco para su aprobación e inscripción antes del 1 de enero de 2026.

SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Hizkuntza-normalizazioa.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEXTA.– Normalización lingüística.

Lege hau indarrean sartzen denean herri-administrazioek emandako zerbitzu publikoen esparruan jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan dihardutenek, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu beharko dute 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste hizkuntza-gaitasunik xedatu ez den eremuetan.

Quienes ya ejercen las profesiones de la actividad física y del deporte a la entrada en vigor de la presente ley en el ámbito de los servicios públicos prestados por las administraciones públicas, deberán acreditar, al menos, el nivel de competencia lingüística B2 a partir del 1 de enero de 2026, en los ámbitos donde no se haya dispuesto otra competencia lingüística.

Xedapen honetan ezarritako epea bete eta bi urtera arte, Eusko Jaurlaritzak laguntza-programak ezarriko ditu lege honek eragindako pertsonei euskararen doako irakaskuntza bermatzeko, eta euskara-ikastaroetan izena emanda dutenei ikastaro horiek amaitu arte luzatuko zaie epea.

El Gobierno Vasco implementará programas de ayudas para garantizar la gratuidad de la enseñanza del euskera a las personas afectadas por esta ley hasta dos años después de cumplido el plazo de esta disposición, quedando prorrogado el plazo para quienes se encuentren inscritos en cursos de euskera, hasta que culminen los mismos.

ZAZPIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izenen erabilera-erreserba aplikatzen hasteko epea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SÉPTIMA.– Plazo de inicio de la aplicación de la reserva de denominaciones.

11. artikuluan ezarritako izenen erabilera-erreserba 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

La reserva de denominaciones establecida en el artículo 11 será aplicable a partir del 1 de enero de 2026.

ZORTZIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Legea aplikatzearen inpaktu ekonomikoari buruzko azterlanak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA OCTAVA.– Estudios de impacto económico de la aplicación de la ley.

Eusko Jaurlaritzak lege honen aplikazioak izango duen eraginari buruzko azterlanak egingo ditu urtero, lege hau indarrean sartzen denetik 2026ko urtarrilaren 1era arte edo haren erregelamendu bidezko garapena amaitu arte. Azterlan horiek barne hartuko dute, besteak beste, genero-dimentsioa eta, maila ekonomikoan, mota guztietako kirol-erakundeetan eta kirolariengan zein erabiltzaileengan duen inpaktua.

El Gobierno Vasco elaborará anualmente estudios de impacto de la aplicación de esta ley, desde su entrada en vigor hasta el 1 de enero de 2026 o hasta que se haya completado su desarrollo reglamentario. Estos estudios incluirán, entre otras cuestiones, la dimensión de género y, a nivel económico, tanto el impacto en las entidades deportivas de todo tipo como en deportistas y personas usuarias.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 98. artikulua, Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretuaren 25. artikulua, bai eta lege honetan xedatutakoaren kontra doazen maila bereko edo maila baxuagoko arau guztiak ere.

Quedan derogados el artículo 98 de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, el artículo 25 del Decreto 125/2008, de 1 de julio, sobre Deporte Escolar, así como todas las normas de igual o inferior rango que se opongan a lo dispuesto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Entrada en vigor.

1.– Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

1.– Esta ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Aurrekoa gorabehera, lege honetan aurreikusitako lanbide-kualifikazioak ez dira 2026ko urtarrilaren 1era arte eskatuko. Era berean, lege honetan ezarritako betebehar formalak betetzeko epeak kasuan kasuko erregelamendu-arauetan zehaztuko dira.

2.– No obstante lo anterior, no serán exigibles las cualificaciones profesionales previstas en esta ley hasta el día 1 de enero de 2026. Asimismo, los plazos de cumplimiento de las obligaciones formales establecidas en esta ley serán determinados en las normas reglamentarias correspondientes.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Arau-esparru erkidea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Marco normativo común.

Lege honetan arautzen diren lanbideak, bertan ezartzen ez den guztian, lanbideetan jarduteari buruzko arau-esparru erkidearen mende egongo dira.

Las profesiones reguladas en la presente ley quedarán sujetas, en lo no establecido en ella, por el marco normativo común sobre ejercicio de profesiones.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Lanbideetan beste bide batzuetatik sartzeko eta jarduteko kualifikazioak egiaztatzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Acreditación de cualificaciones para el acceso y ejercicio de las profesiones por otras vías.

Lanbideetan sartzeko eta jarduteko, lege honetan zehaztutako titulu akademiko eta ziurtagirien bidez egiaztatutako kualifikazioak erabil daitezke. Legea indarrean sartu eta urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzako kirol-arloko sail eskudunak zehaztuko ditu aipatutako titulu eta ziurtagiriak ez diren beste bide batzuetatik eskuratutako kualifikazioak egiaztatzeko kasuak, baldintzak eta prozedurak.

El acceso y ejercicio de las profesiones puede realizarse a través de las cualificaciones acreditadas mediante los títulos académicos y certificados determinados en esta ley. En el plazo de un año a partir de la entrada en vigor de la ley, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de deporte determinará los supuestos, condiciones y procedimientos para acreditar las cualificaciones adquiridas por otras vías diferentes a los citados títulos y certificados.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 8 de julio de 2022.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental