Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena

N.º 138, lunes 18 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
3252
3252

AGINDUA, 2022ko uztailaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, 2022ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea arautzen eta iragartzen duena.

ORDEN de 5 de julio de 2022, del Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones, en el ejercicio 2022, para la realización de actividades de información y prevención universal del juego patológico realizadas por entidades sin ánimo de lucro en Euskadi.

Jokoa gizarte-, jolas- eta dibertsio-jardueratzat jotzen da eta joko patologiko bihur daiteke jokalariak askatasun emozionala galtzen duenean eta horrek haren jokabidean zuzeneko eragina daukanean. Oso nahasmendu ezgaitzailea, progresiboa eta kronikoa bihurtzen da eta norberaren, familiaren, gizarte-arloko eta lan-arloko narriadura eragiten du. Beraz, osasun publikoko arazo bilakatzen da.

El juego se considera una actividad social, lúdica y de diversión, que puede convertirse en juego patológico cuando el jugador experimenta una pérdida de libertad emocional que afecta directamente a su conducta, deviniendo en un trastorno altamente incapacitante, que cursa de forma progresiva y crónica y que comporta un deterioro individual, familiar, social y laboral en la persona, convirtiéndose en un problema de salud pública.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsiak, joko arduratsuaren printzipioak ezartzen ditu 10. artikuluan.

El artículo 10 del Reglamento general de juego en la Comunidad Autónoma de Euskadi, aprobado por el Decreto 120/2016, de 27 de julio, establece los principios del juego responsable.

Joko arduratsua esaten zaio jokalariak joko-jarduera kontzienteki eta ingurune osasungarrian garatzen duela bermatzen duten neurrien, arauen eta informazioen multzoari, betiere jokalariaren borondateari eta erabakitzeko askatasunari murrizketarik jarri gabe.

Se entiende por juego responsable el conjunto de medidas normativas e informativas, tendentes a mantener que la actividad de la persona jugadora se realiza de manera consciente, sin menoscabo de su voluntad y libre determinación, dentro de parámetros saludables.

Jokoa Arautzeko Agintaritzak jokalarien eskubideak bermatuko ditu eta joko arduratsua sustatuko du; horretarako, prebentzio- eta heziketa-kanpainak bultzatu eta babestuko ditu, eta prebentzio- eta laguntza-programetan esku hartuko du Osasun arloko sail eskudunarekin, toki-administrazioekin eta adikzio-jokabideak artatzen dituzten elkarteekin elkarlanean.

La Autoridad Reguladora del Juego velará por la protección de los derechos de las personas jugadoras y promocionará la práctica del juego responsable; impulsará y potenciará campañas preventivas y educativas tendentes a tal fin y colaborará en programas de prevención y asistencia con el departamento competente en materia de Salud, las administraciones locales y las asociaciones dedicadas al tratamiento de conductas adictivas.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek joko patologikoaren eremuan egiten dituzten jarduketak azpimarragarriak dira eta eraginkortasuna aitortzen zaie. Kontuan izanik Osasun Sailak diruz laguntzen dituela erakunde horiek adikzioen prebentzio selektibo, agindutako eta asistentzialaren eremuan egiten dituzten jarduerak, deialdi honen helburua da informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduketetarako dirulaguntzak ematea.

Es destacable y de reconocida eficacia las actuaciones que en el ámbito del juego patológico realizan las asociaciones sin ánimo de lucro. Teniendo en cuenta que desde el departamento de salud se subvencionan las actividades que en el ámbito de la prevención selectiva, indicada y asistencial de las adicciones realizan estas entidades, esta convocatoria pretende subvencionar aquellas actuaciones de información y prevención de carácter universal.

Deialdi hau Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzen eta laguntzen arloan indarrean dagoen araudiaren babesean egiten da. Hain zuzen, xedapen hauetan dago bilduta: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina –EONALTB– onartzen duenaren) IV. titulua, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) eta aipatutako legearen erregelamendua onartzen duen Errege Dekretua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua).

La presente convocatoria se realiza al amparo de la normativa vigente en la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de subvenciones y ayudas está contenida en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco –TRLPOHGPV–, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la citada Ley.

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honek xede du irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea, lehia-konkurrentziaren araubidean, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egin ditzaten. Gainera, 2022ko dirulaguntzen deialdia egiten da.

1.– Constituye el objeto de la presente Orden la regulación de las condiciones de concesión de las subvenciones a entidades sin ánimo de lucro en régimen de concurrencia competitiva, para el desarrollo de actividades de información y prevención universal del juego patológico y la convocatoria de subvenciones para el año 2022.

2.– Dirulaguntza honen helburua da irabazi-asmorik gabeko erakundeek jokoari lotutako jokabide arriskutsu eta arazotsuei buruz egiten dituzten informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerei eusten laguntzea. Honako hau jotzen da prebentzio unibertsaltzat: biztanleria orokorrari zuzentzen zaiona eta osasunaren sustapenaren bidez egiten dena, jokoari lotutako adikzio-jokabideek dakartzaten arazoei buruzko ezagutza sortzeko eta orientazioa emateko.

2.– El objetivo de esta subvención es contribuir al sostenimiento de las actividades de información y prevención universal de las conductas peligrosas y problemáticas con relación al juego, realizadas por entidades sin ánimo de lucro. Se entiende por prevención universal aquella que se dirige a la población en general, y que se lleva a cabo mediante la promoción de la salud para crear conocimiento y orientar sobre la problemática de comportamientos adictivos respecto al juego.

3.– Agindua bat dator Segurtasun Sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan ezarritako jarraibideekin. Plan hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez onartu zen.

3.– La orden se ajusta a las directrices fijadas en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Seguridad para 2022, aprobado por Orden del Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta laguntzen muga.

Artículo 2.– Recursos económicos y límite en la concesión.

Agindu hau betetzeko, gehienez ere 200.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 11/2021 Legearen bidez onartutako EAEren 2022ko aurrekontuetan kontsignatuak.

A los efectos del cumplimiento de la presente Orden se destinará un máximo de 200.000 euros, consignados en los presupuestos de la CAE de 2022 aprobados por Ley 11/2021, de 23 de diciembre.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

Lehia-konkurrentziaren araubidean, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak, biztanleria orokorrera zuzenduta daudenak eta joko patologikoa sor dezaketen aztura edo jokabideetarako sustagarria kentzeko helburua daukatenak, egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek heldu ahalko diete agindu honetan xedatutako laguntzei, jarduerok 2022. urtean egiten badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:

Podrán acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden las entidades sin ánimo de lucro, en régimen de concurrencia competitiva, que desarrollen actividades de información y prevención universal del juego patológico dirigidas a la población en general con objeto de desincentivar hábitos o conductas que pueden generar en juego patológico, que se desarrollen durante el año 2022 y que cumplan con los requisitos siguientes:

a) Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute dirulaguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

a) Estar legalmente constituidas y debidamente inscritas en el correspondiente o los correspondientes registros o censos administrativos, al menos con un año de antelación a la convocatoria de las subvenciones.

b) Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat. Irabazi-asmorik ezak erakundearen estatutuetan jasota egon behar du.

b) Carecer de ánimo de lucro, independientemente de su forma jurídica de asociación, fundación, cooperativa de iniciativa social u otra de carácter no lucrativo. La ausencia de ánimo de lucro deberá figurar en los Estatutos de la entidad.

c) Helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatzea. Estatutuen xedeek interes orokorra sustatu behar dute, eta arlo hauetakoak izan ahalko dira: izaera zibikoa, hezkuntza, zientzia, kultura, kirola, osasuna, giza eskubideen sustapena, gizarte-laguntza, garapenerako lankidetza, emakumearen sustapena, familiaren sustapena eta babesa, haurren babesa, aukera-berdintasuna eta tolerantzia sustatzea, ingurumena babestea, gizarte-ekonomia edo ikerketa sustatzea, gizarte-boluntariotza sustatzea, edo arrazoi fisikoengatik edo gizarte-, ekonomia- nahiz kultura-arrazoiengatik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei laguntzea eta arreta ematea.

c) Promover la consecución de un fin público o interés social. Los fines estatutarios deberán promover el interés general, y podrán ser de carácter cívico, educativo, científico, cultural, deportivo, sanitario, de promoción de los derechos humanos, de asistencia social, de cooperación para el desarrollo, de promoción de la mujer, de promoción y protección de la familia, de protección de la infancia, de fomento de la igualdad de oportunidades y de la tolerancia, de defensa del medio ambiente, de fomento de la economía social o de la investigación, de promoción del voluntariado social, o de promoción y atención a personas en riesgo de exclusión por razones físicas, sociales, económicas o culturales.

d) Egunean izatea indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Hallarse al corriente de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

e) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

e) Hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

f) Euren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea, nagusiki.

f) Desarrollar con carácter principal su actividad dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 50.6 artikuluan eta azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 13. artikuluan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte eta ez dute azken artikulu horren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako ezein inguruabarretan egon behar.

g) Reunir los requisitos generales establecidos en el artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como del art 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, y no estar incursas en ninguna de las circunstancias señaladas en los apartados 2 y 3 de dicho artículo.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Artículo 4.– Proyectos subvencionables.

1.– Agindu honen ondorioetarako, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko proiektutzat joko dira xede hauek dituzten ekintzak zertzen dituztenak:

1.– A los efectos de la presente Orden, se considerarán proyectos de información y prevención universal del juego patológico, aquellos que instrumenten acciones cuya finalidad sea:

a) Joko patologikoaren arriskuarekiko kalteberatasun-egoerak detektatzea.

a) La detección de situaciones de vulnerabilidad frente al riesgo del juego patológico.

b) Joko arduratsuaren ezaugarriei buruzko ezagutza sustatzea.

b) Promocionar el conocimiento de las características del juego responsable.

c) Joko arazotsuan, gehiegizko jokoan eta joko patologikoan aritzeko arrisku-egoeraren adierazleei buruzko eta jokoak adikzioa sortzeko duen ahalmenean eragin handiena duten faktoreei buruzko ezagutza sustatzea.

c) Promocionar el conocimiento de los indicadores de una situación de riesgo de juego problemático, juego excesivo y patológico, y de los factores que más inciden en su potencial adictivo.

d) Teknologia berriek jokorako dakartzaten arriskuen berri ematea.

d) Conocimiento de los riesgos de las nuevas tecnologías en el juego.

e) Joko patologikoaren aurka borrokatzeko jarduera eta baliabide publikoak eta pribatuak zabaltzea.

e) Divulgación de las actividades y recursos públicos y privados en la lucha contra el juego patológico.

2.– Proiektuek kolektibo hauek izan ahalko dituzte xede, besteak beste:

2.– Los proyectos podrán, entre otros, estar dirigidos a los siguientes colectivos:

– Adingabeak.

– Menores de edad.

– Gazteak eta nerabeak.

– Jóvenes y adolescentes.

– Familiak.

– Familias.

– Hezkuntza-komunitatea.

– Comunidad Educativa.

3.– 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte burututako proiektuak lagundu ahalko dira diruz.

3.– Serán objeto de subvención los proyectos llevados a cabo entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2022.

5. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 5.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honen bidez araututako dirulaguntzak ematea bateragarria izango da jarduera bera finantzatzeko beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzearekin. Administrazio honetako beste erakunde batzuek emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin ere izango dira bateragarriak. Dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntzekin edo laguntzekin batera bada ere.

1.– La concesión de las subvenciones reguladas en esta orden será compatible con la obtención de otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos concedidos por otras administraciones o entes públicos o privados que se destinen a la financiación de la misma actividad. Serán compatibles también con subvenciones o ayudas concedidas por otros entes de esta administración. El importe de las subvenciones, en su caso en concurrencia con otras subvenciones o ayudas otorgadas por otras administraciones o entes públicos o privados, no podrá superar el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria.

2.– Aurrekoaren ondorioetarako, eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da; horren bidez, adierazi beharko da helburu bera lortzeko bestelako finantzaketa-iturririk dagoen ala ez, iturri horien zenbatekoa eta, hala badagokio, oraindik ebatzi beharreko dirulaguntzen eskaerarik dagoen ala ez, agindu honen 8. artikuluarekin bat etorriz.

2.– A efectos de lo anterior, deberá presentarse, junto a la solicitud, declaración responsable de la existencia o no de otras fuentes de financiación para el mismo fin, con indicación de su cuantía y, en su caso, de las solicitudes de subvención pendientes de resolución, conforme al artículo 8 de la presente Orden.

3.– Lortutako laguntza eta dirulaguntza guztien batura jardueraren aurrekontu osoa baino handiagoa baldin bada, dirulaguntza murriztuko da soberakina kenduta.

3.– En el caso de que el importe total de la suma de las diferentes ayudas y subvenciones obtenidas sea superior al presupuesto total de la actividad, la subvención a conceder se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso.

6. artikulua.– Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

Artículo 6.– Tramitación electrónica de las ayudas.

1.– Erakunde interesdunek bide elektronikoez egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

1.– Las entidades interesadas solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Jakinarazpenak bide elektronikoez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Jakinarazpen-sistemak ahalbidetuko du egiaztatzea zer egunetan eta zer ordutan jarri zaion eskuragarri jakinarazten den egintza erakunde interesdunari edo, hala badagokio, legezko ordezkariari edo baimendutako pertsonari, eta noiz ikusi duen haren edukia; une horretatik aurrera, jakinarazpena egindakotzat joko da. Eskuragarri jarri dela frogatuta dagoenean eta edukia ikusi gabe hamar egun natural igarotzen direnean, jakinarazpena arbuiatu dela ondorioztatu, eta izapidea egindakotzat joko da. Beraz, prozedurak aurrera egingo du, ofizioz edo hartzaileak eskatuta jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatu ezean.

2.– Las notificaciones se realizarán por medios electrónicos a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta. El sistema de notificación permitirá acreditar la fecha y hora en que se produzca la puesta a disposición de la entidad interesada o, en su caso, representante legal o persona autorizada del acto objeto de notificación, así como la de acceso a su contenido, momento a partir del cual la notificación se entenderá practicada. Cuando exista constancia de la puesta a disposición, y transcurran diez días naturales sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

3.– Laguntza hauek izapidetzeko bide elektronikoen erabilera lege hauen bidez arautuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (urriaren 1eko 39/2015 Legea), Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea (urriaren 1eko 40/2015 Legea) eta Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua (otsailaren 21eko 21/2012 Legea).

3.– La utilización de medios electrónicos en la tramitación de estas ayudas se regulará por la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, y el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

4.– Izapidetze elektronikoa eta bide elektronikoak erabiltzeko jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, hain zuzen, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

4.– La tramitación telemática, así como las instrucciones para la utilización de medios electrónicos estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en https://www.euskadi.eus/sede

7. artikulua.– Eskaerak aurkeztea: modua eta epea.

Artículo 7.– Presentación de las solicitudes: forma y plazo.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes y se iniciará a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el BOPV.

2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sar daiteke eskaera egiteko inprimakira) honako esteka honetan dago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1109103

2.– La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación, las declaraciones responsables y los modelos, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud está accesible en la dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1109103

Prozedura honen izapide guztiak modu telematikoan egin ahal izateko, erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartutako edozein ziurtagiri elektroniko erabili ahal izango dute.

Para poder realizar todos los trámites de este procedimiento a través de los medios telemáticos, las entidades solicitantes utilizarán cualquiera de los certificados electrónicos admitidos por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

3.– Eskaeraren osteko izapide elektronikoak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Eskaerak, agindu honen 8. artikuluaren arabera erantsi behar den dokumentazio osagarriarekin batera, erakunde interesdunaren legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin aurkeztuko dira. Eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1109103

4.– Las solicitudes, junto a la documentación complementaria que debe acompañarla conforme al artículo 8 de la presente Orden, se presentarán con la firma electrónica del representante legal de la entidad interesada. Las solicitudes se encuentran disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1109103

Halaber, izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Asimismo, se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

5.– Erakunde eskatzaileek aukeratzen duten hizkuntzan aurkeztu ahalko dituzte laguntza-eskaera eta erantsi behar den dokumentazioa. Era berean, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak (azaroaren 24ko 10/1982 Legeak) ezartzen duen moduan.

5.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud de ayuda, junto con la documentación necesaria que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayuda, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establece la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Bai laguntza ematean bai ordainketak egitean eskatzaileek tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar adina aldiz, eskatzaileek baimenik eman behar izan gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak) 50.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz. Hala ere, eskatzailea horren aurka agertu ahal izango da, horren zergatia emanda. Halakorik egiten baldin badu, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

6.– La acreditación de los solicitantes de las ayudas del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, tanto en el momento de la concesión como en la realización de los pagos, se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las mismas, en aplicación del artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, el solicitante podrá oponerse de manera motivada, debiendo aportar entonces las correspondientes certificaciones.

Era berean, bai laguntza ematean bai ordainketak egitean, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatuko da.

Así mismo, tanto en el momento de la concesión como en la realización de los pagos, se verificará el cumplimiento de las obligaciones por reintegro de subvenciones.

7.– Eskaeretan adierazi ahalko da laguntza eskatu duen erakundeak baimena ematen diola berariaz Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari datuak edo dokumentuak eskuratzeko edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenak.

7.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que los datos o documentos sean obtenidos o verificados por la Dirección de Juego y Espectáculos, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

Ziurtagiri elektroniko onartu baten bidez identifikatutako pertsona fisikoen nortasun-datuei dagokienez ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.

En el caso de los datos de identidad de las personas físicas, identificadas mediante un certificado electrónico reconocido, no se deberá aportar ninguna documentación.

8.– Agindu honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztietan jasotako datuak egiazkoak direla frogatu beharko dute onuradun izateko proposatzen diren pertsonek, dena delako laguntza edo dirulaguntza emateko prozedura ebatzi baino lehen frogatu ere, dagozkien agiriak aurkeztuz edo organo kudeatzaileari dokumentazioa egiaztatzeko baimena emanez.

8.– La veracidad de los extremos contenidos en todas las declaraciones responsables referidas en esta orden deberán ser acreditadas mediante la aportación de la documentación sustituida o consentimiento para que la misma sea verificada por el órgano gestor, con anterioridad a la resolución del procedimiento de concesión de la ayuda o subvención de que se trate, por quienes se propongan como personas beneficiarias.

9.– Eskaerak aurkezteak esan nahi du deialdi honen oinarriek zehazten dituzten baldintzak berariaz eta formalki onartzen direla.

9.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

8. artikulua.– Eskaeren edukia.

Artículo 8.– Contenido de las solicitudes.

1.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak) 50.6 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) 13.7 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, pertsona eskatzaileak betekizun hauek egiaztatuko ditu eskaera-orri normalizatuetan:

1.– En aplicación del artículo 50.6 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y del artículo 13.7 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, mediante una declaración responsable la persona solicitante acreditará en las correspondientes instancias normalizadas de solicitud los siguientes requisitos:

a) Jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu direla, eta, hala balitz, lortu, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutan.

a) La comunicación de la solicitud y, en su caso, obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan inolako itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta ez dagoela edo prozedura horiek amaituta daudela egiaztatzea.

b) La acreditación de no estar incurso o incursa o de la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, por sus Organismos Autónomos y por los entes públicos de derecho privado dependientes de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Agindu honetan xedatutako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden eta oraindik izapidetzen ari diren zehapen-prozedura guztiak amaitzea.

La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, por sus Organismos Autónomos y por los entes públicos de derecho privado dependientes de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se halle todavía en tramitación.

c) Erakunde eskatzaileak dagokion epai edo ebazpen irmoak ezartzen duen aldian laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dion administrazio- edo zigor-zehapenik ez daukala edo laguntzok jasotzeko gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ez daukala egiaztatzea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoa barnean dela.

c) La acreditación de la circunstancia de no hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas durante el período que establezca la correspondiente sentencia o resolución firme, o incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, incluida la establecida en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

d) Erakundea legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzea.

d) Entidad legalmente constituida e inscrita en el correspondiente registro.

2.– Pertsona eskatzaileak erakundea eratzeko eskritura aurkeztu beharko du, baita haren estatutuak, dagokion erregistroko inskripzioa eta erakundearen IFK ere.

2.– La persona solicitante deberá aportar la escritura de constitución de la entidad, así como sus estatutos, su inscripción en el correspondiente registro y el CIF de la entidad.

3.– Erakunde eskatzaileak lehenago jokoari lotutako arazoekin zerikusia duten dirulaguntzak eskuratu baditu, hori egiaztatzeko frogagiria aurkeztu beharko du.

3.– En caso de que la entidad solicitante hubiese obtenido anteriormente subvenciones para la realización de actividades relacionadas con las problemáticas del juego, deberá aportar justificante que acredite dicho extremo.

4.– Proiektu bakoitzeko eskaera bat bete beharko da; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1109103

4.– Por cada proyecto deberá cumplimentarse una solicitud que estará disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1109103

Eskaerek, gutxienez, datu hauek jasoko dituzte:

Las solicitudes, contendrán como mínimo los datos siguientes:

a) Proiektua aurkezten duen erakundearen eta pertsonaren identifikazio-datuak (nor den, zer erakunde ordezkatzen duen) eta kokapen-datuak (posta-helbidea, telefono-zenbakia, etab.).

a) Datos de identificación de la entidad y de la persona que presenta el proyecto: quien es, a qué entidad representa, así como los datos de localización: dirección postal, teléfono, etc.

b) Proiektuaren izena.

b) Denominación del proyecto.

c) Erakunde sustatzailea: erakundearen deskribapena, ibilbidea eta proiektuak xede duen arloan izan duen esperientzia.

c) Entidad promotora: descripción de la entidad, trayectoria y experiencia previa en la materia objeto del proyecto.

d) Proiekturako harremanaz arduratzen den teknikariaren datuak.

d) Datos de la persona técnica encargada del contacto para dicho proyecto.

e) Proposatutako proiekturako lantaldeko kide bakoitzaren izen-abizenak, lanbide-taldea, titulazioa, arduraldia (lanaldi osoa edo partziala –ehunekoa adierazita–, proiektuari eskainiko zaion lanaldiaren ehunekoa), lan-kontratuaren hasiera- eta amaiera-data eta lan-kostua (Gizarte Segurantza barne).

e) Nombre y apellidos, grupo profesional y titulación, régimen de dedicación (jornada completa o parcial –indicar el porcentaje–, porcentaje de la jornada indicada dedicada al proyecto) fecha de inicio y fin del contrato de trabajo y coste laboral (incluida la Seguridad Social) de cada componente del equipo de trabajo del proyecto propuesto.

f) Proiektuaren garapenaren deskribapena.

f) Descripción del desarrollo del proyecto.

g) Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.

g) Justificación o motivación: diagnóstico de situación.

h) Proiektuaren eta proiektua sustatzen duen erakundearen historia laburra.

h) Breve historia del proyecto y de la entidad que lo promueve.

i) Oinarri teorikoak: zein arlotan eragin nahi den.

i) Bases teóricas: factores sobre los que se incidirá.

j) Proiektuaren helburuak: helburu orokorra, helburu espezifikoak eta helburu operatiboak.

j) Objetivos del proyecto: objetivo general, objetivos específicos y operativos.

k) Proiektuko jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, ezarpena eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.

k) Actividades del proyecto según las fases de planificación y diseño, implementación y ejecución, evaluación y otras previstas.

l) Proiektuaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.

l) Recursos del proyecto, incluyendo la coordinación y trabajo en red.

m) Proiektuaren aurrekontua, proiektuaren kostu osoa (kontzeptuen arabera zehazturik) eta proiekturako diru-sarrerak barne.

m) Presupuesto del proyecto, incluyendo coste total del proyecto por conceptos e ingresos para el proyecto.

9. artikulua.– Eskaeraren akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

Dirulaguntzak jasotzeko eskaerak behar bezala osorik betetzen ez badira edo aurreko apartatuan zerrendatutako dokumentazioa eransten ez bazaie, errekerimendu telematikoa egingo zaio interesdunari, hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo aginduzko dokumentuak aurkeztu ditzan. Halaber, jakinaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Administrazioak eskaera horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legeak) 21. eta 68. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas debidamente o en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación que se relaciona en el apartado anterior, se requerirá telemáticamente a la persona interesada para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si no lo hiciera así, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla de conformidad con lo dispuesto en los artículos 21 y 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.

Artículo 10.– Gestión, resolución, recursos y procedimiento de publicidad.

1.– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza izango da agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las ayudas reguladas en la presente Orden será la Dirección de Juego y Espectáculos.

2.– Laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, Balorazio Batzordea sortuko da, eta honako hauek osatuko dute:

2.– Las ayudas se resolverán por el procedimiento de concurso. Para la evaluación de las solicitudes presentadas, se crea la correspondiente Comisión de Valoración, que estará compuesta por:

Jon Agirre Garai jauna, Joko eta Ikuskizunen Bizkaiko Lurralde Bulegoko arduraduna.

D. Jon Agirre Garai, responsable de la Oficina Territorial de Juego y Espectáculos de Bizkaia.

Beatriz Anitua Zabaleta andrea, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako teknikaria.

Dña. Beatriz Anitua Zabaleta, técnica de la Dirección de Juego y Espectáculos.

Begoña Calderón Martínez andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako teknikaria.

Dña. Begoña Calderón Martínez, técnica de la Dirección de Salud Pública y Adicciones.

Pablo Casado Pascual jauna, Joko eta Ikuskizunen Arabako Lurralde Bulegoko arduraduna.

D. Pablo Casado Pascual, responsable de la Oficina Territorial de Juego y Espectáculos de Álava.

Pilar Etxezarreta Villaluenga andrea, Joko eta Ikuskizunen Gipuzkoako Lurralde Bulegoko arduraduna.

Dña. Pilar Etxezarreta Villaluenga, responsable de la Oficina Territorial de Juego y Espectáculos de Gipuzkoa.

Aitor Uriarte Unzalu jauna, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria eta batzordeburua.

D. Aitor Uriarte Unzalu, Director de Juego y Espectáculos, que actuará como Presidente de la comisión.

Kide anitzeko organoko idazkaritza batzordeburuak batzordekideen artean izendatutako pertsonak beteko du.

La Secretaría del órgano colegiado será desempeñada por la persona que el Presidente designe de entre los miembros de la comisión.

Balorazio-batzordearen funtzionamenduari dagokion guztirako, osagarri moduan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak (urriaren 1eko 40/2015 Legeak) 15. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aplikatuko da.

En todo lo relativo al funcionamiento de la Comisión de Valoración se aplicarán supletoriamente los artículos 15 y siguientes de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

3.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira laguntzak.

3.– Las ayudas serán otorgadas por Resolución del Viceconsejero de Seguridad.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak edo balorazio-batzordeak egoki iritzitako informazio eta dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera hobeto ulertzeko behar badute, eta egokiak diren egiaztapenak egin eta aurkeztutako datuak erkatu ahalko dituzte laguntzak ondo adjudikatzeko.

El órgano gestor de las ayudas o la Comisión de Valoración podrá requerir a las entidades solicitantes cuanta información y documentación complementaria estime necesaria en orden a una mejor comprensión del proyecto o actividad presentada, así como cotejar los datos aportados y realizar las comprobaciones oportunas para la correcta adjudicación de las ayudas.

Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebazteko eta jakinarazteko epea 6 hilabetean amaituko da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

El plazo para resolver y notificar las solicitudes de ayudas formuladas al amparo de la presente Orden finalizará transcurridos 6 meses desde el día siguiente a la finalización del plazo de presentación de solicitudes.

4.– Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Las notificaciones electrónicas se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Laguntzak emateko ebazpenetan, erakunde onuradunaren betebeharrak (agindu honen artikuluan xedatutakoak) adieraziko dira eta berariaz aipatuko da Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunak betetzean eskatzen duten informazio guztia eman behar dela.

5.– Las resoluciones de concesión de las ayudas indicarán las obligaciones de la entidad beneficiaria previstas en el artículo de esta orden y harán referencia expresa a la obligación de facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico o por el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

6.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta hargatik eragotzi gabe ebazpenak berariaz eta banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez argitaratu ere, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradun gertatu diren erakundeen zerrenda (esleitutako zenbatekoak adierazita) eta hasiera batean emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda.

6.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las resoluciones, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Resolución del Viceconsejero de Seguridad, la relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las subvenciones concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías asignadas, así como la de aquellas a las que se haya procedido a modificar la subvención en primera instancia concedida.

7.– Agindu honen arabera Segurtasuneko sailburuak laguntza emateko edo ukatzeko ematen dituen ebazpenek ez diote amaierarik ematen administrazio-bideari, eta horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legeak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

7.– Las resoluciones de concesión o denegación que en virtud de esta orden dicte el Viceconsejero de Seguridad no ponen fin a la vía administrativa, y contra ellas podrá interponerse recurso de alzada ante el Consejero de Seguridad en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8.– Norbaitek uko eginez gero, emandako dirulaguntza onartzeko epea igarota, ebazpen bat emango da eta, horren bidez, emandako puntuazio-hurrenkera aintzat hartuta, uko-egiteetatik ateratako zenbatekoa esleituko da.

8.– Si se produjese alguna renuncia, transcurrido el plazo otorgado para aceptar la subvención concedida, se procederá a dictar una resolución en la que, en base al orden de puntuación otorgado, se adjudicará el montante resultante de las renuncias.

11. artikulua.– Adjudikazio-irizpideak eta horien haztapena.

Artículo 11.– Criterios de adjudicación y su ponderación.

1.– Lehiaketa izanik laguntzak emateko prozedura, aurkeztutako eskaerak alderatuz emango dira. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balorazio-irizpideak eta agindu honen IV. eranskinean ezarritako puntuazio-tarteak erabiliko dira, eskaera guztien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko. Honako hauek dira balorazio-irizpideak eta haien haztapena:

1.– Habida cuenta que el procedimiento de concesión de ayudas es el concurso, la concesión de las mismas se efectuará mediante la comparación de las solicitudes formuladas, utilizando para ello los criterios de valoración que se plantean en el presente artículo y los rangos de puntuación establecidos en el Anexo IV de esta Orden, a los efectos de establecer una prelación entre todas ellas. Los criterios de valoración con su ponderación son los siguientes:

1.1.– Erakunde eskatzailearen aurretiazko esperientzia (0-20 puntu).

1.1.– Experiencia previa de la entidad solicitante (0-20 puntos).

a) Erakunde eskatzaileak jokoari lotutako arazoekin zerikusia duten jarduerak edo programak egiten daukan esperientzia. Puntu 1 emango da erakundeak Administrazio Publikoen laguntzaren bat jaso zuen urte bakoitzeko. Urte berean zenbait laguntza jaso badira, horietako bat bakarrik zenbatuko da. Egiaztatzeko, dirulaguntzaren emakidaren egiaztapen-kopia edo emakida hori argitaratu zen aldizkari ofizialeko erreferentzia aurkeztu beharko da, baita organo emaileak dirulaguntzaren betetze-mailari buruz emandako egiaztapena ere. Era berean, puntu bat emango da egindako jarduera bakoitzeko, nahiz eta finantzaketa publikorik ez eduki, baldin eta agirien bidez justifikatzen bada (gehienez: 10 puntu).

a) Experiencia de la entidad solicitante en la realización de actividades o programas relacionados con las problemáticas relacionadas con el juego. Se otorgará 1 punto por cada año en que la entidad obtuviese alguna ayuda de Administraciones Públicas. Si en el mismo año se recibieran varias ayudas, solo se computará una de ellas. Para su comprobación deberán presentar copia acreditativa de la concesión de la subvención o referencia del boletín oficial en el que se publicó dicha concesión, así como acreditación del grado de cumplimiento de la subvención por parte del órgano concedente. Asimismo, se otorgará un punto por actividad realizada, aunque careciese de financiación pública siempre que se justifique documentalmente (máximo: 10 puntos).

b) Jokoarekin zerikusia duten patologietarako laguntzaren eta prebentzioaren eremuan duen esperientzia, puntu 1 urte bakoitzeko (gehienez: 10 puntu).

b) Experiencia en el ámbito de la asistencia y prevención de patologías relacionadas con el juego, 1 punto por año (máximo: 10 puntos).

1.2.– Dirulaguntzarekin egingo diren jardueren balorazioa (0-80 puntu):

1.2.– Valoración de las actividades a realizar con la subvención (0-80 puntos):

a) Diseinuaren kalitate teknikoa, hau da, harreman koherentea egotea eraginpean jarri nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean (gehienez: 30 puntu).

a) Calidad técnica del diseño, de forma que exista una relación coherente entre los factores sobre los que se pretende incidir, los objetivos específicos que se pretenden alcanzar, las actividades previstas para alcanzar los objetivos y la evaluación de indicadores sobre la consecución de dichos objetivos (máximo: 30 puntos).

b) Jarduera gizarte-ekimeneko beste erakunde batzuekin, eremu sozial, sanitario, soziosanitario edo hezkuntza-eremuko beste federazio edo erakunde batzuekin koordinatuta eta lankidetzan gauzatzea, sare-lana sustatuz. Era berean, Jokoa Arautzeko Agintaritzarekin, batez ere Jokoaren Euskal Behatokiarekin, elkarlanean egin diren ekintzak baloratuko dira apartatu honetan (gehienez: 10 puntu).

b) La ejecución de la actividad en coordinación y colaboración con otras entidades de iniciativa social, federaciones o instituciones, del ámbito social, sanitario, sociosanitario y educacional potenciando el trabajo en red. Asimismo, se valorará en este apartado, las acciones de colaboración con la Autoridad Reguladora del Juego, en especial con el Observatorio Vasco del Juego (máximo: 10 puntos).

c) Proiektuaren efizientzia, hau da, proiektuaren kostuaren, onuradun kopuruaren eta programa aplikatzeak eragingo dituen onuren arteko erlazioa (gehienez: 20 puntu).

c) La eficiencia del proyecto, concebida como la relación entre el coste del proyecto, el número de personas beneficiarias y los beneficios que de su aplicación se derivan (máximo: 20 puntos).

d) Proiektuak joko arazotsuaren prebentzioan eta joko arduratsuaren hedapenean izango duen eragina, proiektuko jardueren hartzaileen kopurua neurtuta: (gehienez: 20 puntu).

d) El impacto del proyecto en la prevención del juego problemático y difusión del juego responsable medido en número de personas destinatarias de las actividades del proyecto: (máximo: 20 puntos).

2.– Aurreko apartatuan jasotako irizpideak erabiliz eskaeren hurrenkera ezarrita, puntu gehien lortzen dituzten eskaerei adjudikatuko zaizkie laguntzak, harik eta zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

2.– Una vez establecida la prelación de solicitudes mediante la utilización de los criterios recogidos en el apartado anterior, se procederá a adjudicar las ayudas a aquellas solicitudes que hayan obtenido mayor puntuación hasta el agotamiento de la dotación económica.

Berdinketa gertatuz gero, 1.1.b) balorazio-irizpidean puntuazio handiena lortu duen eskaerak izango du lehentasuna.

En el supuesto de empate, tendrá prioridad aquella solicitud con mayor puntuación en el criterio de valoración 1.1.b).

3.– Eman beharreko laguntzetako bakoitza zehaztu eta zenbatesteko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta ateratzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuei dagokienez. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezingo da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

3.– Para la determinación y cuantificación de cada una de las ayudas a conceder se multiplicará el 75 % del presupuesto aprobado por el porcentaje resultante de calcular los puntos obtenidos en la valoración del proyecto con respecto al total máximo de puntos que potencialmente puede obtener un proyecto conforme a lo establecido en el presente artículo. En todo caso la cuantía de la ayuda no podrá superar el montante solicitado.

12. artikulua.– Zenbatekoa, ordaintzeko modua eta baldintzak.

Artículo 12.– Cuantía, forma de pago y condiciones.

1.– Segurtasun Sailak % 75eraino finantzatu ahal izango du aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontua. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontua, zeinak eskatutako proiektuan adierazitako ekintzetara egokitua eta doitua egon behar duen.

1.– El Departamento de Seguridad podrá financiar hasta el 75 % del presupuesto que resulte aprobado en la forma establecida en el artículo anterior. Por presupuesto que resulte aprobado se entiende el presupuesto total del proyecto presentado, que ha de considerarse adecuado y ajustado a las acciones descritas en el proyecto solicitado.

Diruz lagungarria den proiektuarekin zuzeneko erlazio objektiboa daukaten jarduerei dagozkien gastuak izango dira dirulaguntzaren xedea. Erakundeko langileei, diruz lagundutako proiektua zuzenean egikaritzeko behar direnei, dagozkien zuzeneko gastuen barruan, haien arduraldi-ehunekoa eta lan-kategoria adierazi beharko dira. Langile propioen gastuak ezingo dira izan honako hauek baino handiagoak:

Serán objeto de la subvención los gastos correspondientes a actividades que estén relacionadas de forma directa y objetiva con el proyecto subvencionable. Dentro de los gastos directos del personal propio de la entidad, necesario para la ejecución directa del proyecto de subvención, habrá de indicarse el porcentaje de dedicación y la categoría laboral del mismo. Estos gastos de personal propio no podrán superar las siguientes cuantías:

a) Goi-mailako teknikaria, lanaldi osoan: 45.470 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

a) Personal técnico superior a jornada completa, 45.470 euros brutos anuales (importes de retenciones y Seguridad Social incluidos).

b) Erdi-mailako teknikaria, lanaldi osoan: 37.245 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

b) Personal técnico medio a jornada completa, 37.245 euros brutos anuales (importes de retenciones y Seguridad Social incluidos).

c) Administraria, lanaldi osoan: 30.024 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

c) Personal administrativo a jornada completa, 30.024 euros brutos anuales (importes de retenciones y Seguridad Social incluidos).

Zeharkako kostuak (administrazioa, kudeaketa, bulego-materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, dirulaguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira, formulazio, jarraipen eta ebaluaziorako) ezingo dira programaren zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan.

Los costes indirectos (administración, gestión, material de oficina, telecomunicaciones, agua, gas, electricidad y otros servicios, siempre que sean claramente imputables al proyecto para el que se solicita la subvención a efectos de su formulación, seguimiento y evaluación), no podrán sumar más del 20 % del coste directo del proyecto.

Proiektu bakoitzari ez zaio emango laguntza-agindu honetarako xedatutako aurrekontu-partidaren guztizko zenbatekoaren % 20 baino gehiago. Geldikina badago, ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen duen proiektu nahikorik ez dagoelako, ehuneko hori handitu ahalko da, funtsak agortu arte.

No se subvencionará por proyecto más del 20 % del importe total de la partida presupuestaria destinada a esta orden de ayudas. En el supuesto de que exista remanente por no haber proyectos en número suficiente que superen la puntuación mínima establecida, dicho porcentaje podrá aumentarse hasta que los fondos se agoten.

2.– Diruz lagundutako jarduketak garatzeko hirugarrenak kontratatu behar badira, subjektu onuradunek DLLOaren 29. artikuluan eta DLEOaren 68. artikuluan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte. Azpikontratazioaren proportzioa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 baino handiagoa. Kontratuen zenbatekoak azpikontratazioaren unean indarrean dagoen kontratu-araudian xedatutako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean, ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duen erakunde nahikorik ez dagoenean izan ezik, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu. Aurkeztutako eskaintzak hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraituko zaie, eta hautapena memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikoki abantailatsuena aukeratzen ez denean.

2.– En caso de que en el desarrollo de las actuaciones subvencionadas se requiera acudir a la contratación de terceros, los sujetos beneficiarios habrán de atenerse a las condiciones previstas en el artículo 29 de la LGS, así como en el 68 del RGS. La proporción de la subcontratación no podrá exceder el 50 % del importe de la actividad subvencionada. Cuando la cuantía de los contratos supere la de los contratos menores prevista en la normativa contractual en vigor en el momento de la subcontratación, salvo que por las especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que presten el servicio, la beneficiaria estará obligada a solicitar como mínimo tres ofertas. La elección de las ofertas presentadas se realizará conforme a los criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

3.– Ordainketa zatikatua izango da: % 60 laguntza onartutakoan ordainduko da, eta gainerako % 40a, berriz, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari 2023ko urtarrilaren 15a baino lehen dirulaguntzaren justifikazio-memoria bidali ostean. Memoria horretan, diruz lagundutako proiektuaren betetze-maila adieraziko da, eta haren garapenaren balorazio kualitatiboa egingo da.

3.– El pago será fraccionado, abonándose el 60 % una vez aceptada la ayuda y el 40 % restante, previa remisión antes del 15 de enero de 2023 a la Dirección de Juego y Espectáculos del Departamento de Seguridad de la memoria justificativa de la subvención en la que se indicará el grado de cumplimiento del proyecto subvencionado y una valoración cualitativa de su desarrollo.

Ordainketa egin aurretik, egiaztatuko da erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dauzkala, eta ez dela zordun dirulaguntza itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

El pago solo se efectuará previa comprobación de que la entidad beneficiaria se halle al corriente de sus obligaciones tributarias o a la Seguridad Social y no sea deudora por resolución de procedencia de reintegro de subvención.

4.– Justifikazio-memoriaren eredu normalizatuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari bidali beharko zaizkio.

4.– Los modelos normalizados de memoria justificativa estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi y deberán dirigirse a la Dirección de Juego y Espectáculos.

Justifikazio-memoria horri «Jarraipen ekonomikoa» izeneko agiria erantsi beharko zaio; hor jasoko dira betearazitako aurrekontuaren laburpena eta justifikazioko kontua. Justifikazioko kontua onartutako aurrekontu guztiari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat da; bertan, gastua egiaztatzeko agiri guztien zerrenda jasotzen da eta dokumentu-mota, identifikazioa, pertsona edo erakunde igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta proiektuari egotzi beharreko ehunekoa zehazten dira. Aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa eta benetako zenbatekoa adieraziko dira, baita diruz lagundutako jarduera finantzatzeko xedatutako beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zenbatekoa eta jatorria ere.

En esta memoria justificativa se deberá adjuntar el documento «Seguimiento Económico» que comprende el resumen del presupuesto ejecutado y la cuenta justificativa. La cuenta justificativa es una declaración responsable, por la totalidad del presupuesto que resulte aprobado, que recoge una relación de todos los documentos acreditativos del gasto, señalando naturaleza del documento, identificación, persona/entidad emisora, concepto, fecha, cuantía y porcentaje de imputación al proyecto. El presupuesto referirá la cuantía prevista y la cuantía real, así como el importe y procedencia de otros ingresos o subvenciones desinados a financiar la actividad subvencionada.

Justifikazioa aurkeztu ostean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak justifikatutako gastuak argitzeko edo zuzentzeko eskatu ahalko du, baita emandako laguntza kontrolatzeko behar den dokumentazio gehigarria aurkezteko ere. Horretarako, erakunde onuradunari telematikoki jakinaraziko zaio hamar eguneko epea emango zaiola zuzentzeko.

Tras la presentación de la justificación, la Dirección de Juego y Espectáculos podrá requerir la aclaración o corrección de los gastos justificados, así como la aportación de documentación adicional necesaria para el control de la ayuda concedida. Para ello se comunicará telemáticamente a la entidad beneficiaria la apertura de un plazo de subsanación de diez días.

Organo kudeatzaileak egiaztapena egingo du, egokiak iruditzen zaizkion frogagirien ausazko laginketa egiteko tekniken bidez, dirulaguntzaren aplikazio egokiari buruzko arrazoizko frogak eskuratzeko asmoz. Horretarako, onuradunari hautatutako egiaztagiria bidaltzeko eskatu ahalko dio.

El órgano gestor procederá a la comprobación mediante técnicas de muestreo aleatorio de los justificantes que estime oportunos a efectos de obtener una evidencia razonable sobre la adecuada aplicación de la subvención, a cuyo fin podrá requerir a la persona beneficiaria la remisión de los justificantes de gasto seleccionados.

Gainera, dirulaguntza egokiro aplikatzen dela egiaztatzeko asmoz, finantzatutako jardueraren gastu-egiaztagiriak, lagin adierazgarri batean oinarrituta, laguntza eman eta hurrengo bost urteetan egiaztatuko dira. Gainera, Segurtasun Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak bidezkoak diren ikuskaritza-, jarraipen- eta kontrol-ekintzak egin ahalko dituzte. Erakunde onuradunek emandako dirulaguntzaren kontura egindako gastuen egiaztagiriak gorde beharko dituzte, eta eskura eduki, datatik aurrera bost urtez gutxienez.

Además, con el fin de verificar la adecuada aplicación de la subvención, los justificantes de gasto de la actividad financiada, sobre la base de una muestra representativa, serán objeto de comprobación en los cinco años siguientes a la concesión de la ayuda, sin perjuicio de las demás acciones de inspección, seguimiento y control que procedan, por parte del Departamento de Seguridad, la Oficina de Control Económico o el Tribunal Vasco de Cuentas. Las entidades beneficiarias deberán conservar y tener a disposición, al menos durante cinco años a partir de su fecha, los documentos acreditativos del gasto realizado con cargo a la subvención concedida.

5.– Egiaztagiriak bide elektronikoz aurkeztu beharko dira, Nire karpeta gunearen bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta Informazioa eta prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1109103) egongo dira eskuragarri, 6. artikuluan xedatutako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jarduketen arabera.

5.– Las justificaciones deberán presentarse por medios electrónicos a través de Mi carpeta https://www.euskadi.eus/micarpeta La información y procedimiento estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en https://www.euskadi.eus/servicios/1109103, según el procedimiento y actuaciones desarrolladas en las instrucciones de la tramitación electrónica previstas en el artículo 6.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) 14. eta 46. artikuluetan adierazitako betebeharrak, aplikatzekoak diren heinean, alde batera utzi gabe, laguntzen onuradunak diren erakundeek, aginduaren gainerako artikuluek ezartzen dituzten betebeharrez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones señaladas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que en su caso resulten aplicables, las entidades beneficiarias de las ayudas deberán cumplir, además de las obligaciones que imponga el resto del articulado de la orden, las siguientes:

a) Bai eskaerak aurkezteko bai emandako laguntzak justifikatzeko, agindu honetan xedatutako ereduak erabiltzea.

a) Utilizar tanto para la presentación de solicitudes como para la justificación de las ayudas concedidas los modelos previstos en la presente Orden.

b) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat joko da.

b) Aceptar la subvención concedida. Si en el plazo de quince días tras la fecha de notificación de la resolución de concesión de las subvenciones, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

c) Diruz lagundutako jardueren xedea edo izaera aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea.

c) Comunicar cualquier eventualidad que suponga una modificación del objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas.

d) Segurtasun Sailarekin elkarlanean aritzea jarduera horiek egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan.

d) Colaborar con el Departamento de Seguridad en los procedimientos de comprobación, inspección, seguimiento, evaluación y control de dichas actividades.

e) Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren babesa berariaz jasotzea diruz lagundutako jarduera guztietan, baldin eta zabaltzeko, hedatzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko badira.

e) Hacer constar expresamente el patrocinio del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco en todas aquellas actividades subvencionadas que conlleven la divulgación, difusión o, en su caso, publicación de las mismas.

f) Diruz lagundutako jarduera 2022ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egitea.

f) Llevar a cabo la actividad subvencionada entre el 1 de enero y 31 de diciembre de 2022.

g) EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean adierazitako konpromisoei jarraikiz, eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) 18.4 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, laguntza-agindu honetako jardueren ondorioz sortutako memoria, proiektu eta bestelako testu idatzietan ez da hizkera sexistarik erabiliko.

g) Siguiendo los compromisos expresados en el VII Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la CAPV y conforme a lo indicado en el artículo 18.4 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y de Hombres, en las memorias, los proyectos y demás textos escritos derivados de las actividades de esta orden de ayudas deberán adecuar su redacción a un uso no sexista del lenguaje.

h) Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Hirugarren interesdunen alta emateko edo euren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistro Telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

h) Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro telemático de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

14. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 14.– Alteración de las condiciones de subvención.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketa gertatuz gero –dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada eta behar bezala justifikatuta badaude– edo aldi berean beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasotzen badira –berdin dio administrazio publiko honek edo beste batzuek edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuek emanak izan–, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahalko da. Ondorio horietarako, Segurtasuneko sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; bertan, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira, dirulaguntza emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuz, eta erakunde onuradunek jaso duten gehiegizko zenbatekoak itzuli beharko dituzte, agindu honen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketak inoiz ez du eragingo emandako dirulaguntza handitzea.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido su objeto y sean debidamente justificadas, o la obtención concurrente de otras subvenciones o ayudas concedidas por esta u otras Administraciones públicas o entes públicos o privados, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención. A estos efectos, se dictará por el Viceconsejero de Seguridad la oportuna resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento, quedando obligadas las entidades beneficiarias a la devolución de los importes percibidos en exceso, de acuerdo con lo establecido en el artículo 14 de esta orden. La alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención en ningún caso dará lugar a un incremento de la subvención concedida.

2.– Era berean, onuradunak eskatu eta justifikatu ostean, laguntza eman zuen administrazio-organoak baimena eman ahalko du egin beharreko jardueren egikaritzea geroratzeko, alegatutako arrazoiek justifikatzen badute; horrelakoetan, dagokion laguntzaren ordainketa atzeratu egingo da.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte del beneficiario, el órgano administrativo que concedió la ayuda podrá conceder un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, que conllevará un retraso en el pago de la ayuda que corresponda, siempre que las razones alegadas así lo justifiquen.

15. artikulua.– Ezestea, isiltasunagatik.

Artículo 15.– Desestimación por silencio.

Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebazteko 10. artikuluan ezarritako gehieneko epea igaro ondoren, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat hartu ahalko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legeak) 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; edonola ere, Administrazioak badu berariaz ebazteko betebeharra.

Transcurrido el plazo máximo establecido en el artículo 10 para resolver las solicitudes de ayudas formuladas al amparo de la presente Orden sin que se haya dictado y notificado resolución expresa, las solicitudes se podrán entender desestimadas a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

16. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.

Artículo 16.– Incumplimientos y reintegros.

1.– Erakunde onuradunak bere betebeharrak betetzen ez baditu, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubidea galdu dela adieraztearekin batera, jasotako kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra sortuko da; gainera, ordainketaren unetik itzultzea bidezkoa dela erabaki arte sortutako berandutze-interesa ordaindu beharko da.

1.– La entidad beneficiaria que incumpla sus obligaciones perderá su derecho a recibir la ayuda que le hubiera sido concedida. La declaración de la pérdida del derecho llevará aparejada la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que hubiera percibido, más el interés de demora devengado desde el momento del pago hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro.

2.– Agindu honen 13. artikuluan aipatutako betebeharretako edozein ez betetzeak itzulketa eragingo du. Artikulu horretan aurreikusita ez dauden kasuetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan xedatutako itzultzeko arrazoiak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) 37.1 artikuluan (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak 91. artikulutik 93. artikuluraino garatzen duen horretan) xedatutako arrazoiak aplikatuko dira.

2.– Dará lugar a reintegro el incumplimiento de cualquiera de las obligaciones señaladas en el artículo 13 de esta orden. En lo no previsto en él, serán de aplicación las causas de reintegro dispuestas en el artículo 53.1 y 53.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las causas relacionadas en el artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, desarrollado mediante los artículos 91 a 93 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

3.– Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, kasu honetan ere izango da bidezkoa itzultzea: emandako laguntzaren zenbatekoa, bakarrik zein beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, diruz lagundutako proiektuaren kostua baino handiagoa denean. Horrelakoetan, aipatutako kostua gainditzen duen zenbatekoa soilik itzuli beharko da, dagokion berandutze-interesarekin batera.

3.– Según lo establecido en el artículo 5 de esta orden, también procederá el reintegro cuando el importe de la ayuda entregada, aisladamente o en concurrencia con otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos, supere el coste del proyecto subvencionado. En este caso, la obligación de reintegrar se limitará al exceso obtenido sobre el citado coste, más el interés de demora correspondiente.

4.– Era berean, itzultzeko arrazoia izango da agindu honen 14. artikuluak aipatutako baldintzen aldaketa. Laguntza aldatzeko ebazpenaren arabera finkatzen den zenbatekoa gainditzen duen jasotako kopurua itzuli beharko da; ebazpenerako, agindu honetan dirulaguntza emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira.

4.– Asimismo, será causa de reintegro la alteración de las condiciones a que se refiere el citado artículo 14 de la presente Orden. Se deberá reintegrar la cantidad recibida en exceso sobre el importe en que quede fijada la ayuda en virtud de la resolución de modificación de la misma, la cual se adoptará aplicando los criterios y límites establecidos en esta orden para el otorgamiento de la subvención.

5.– Itzulketa-prozedura Segurtasuneko sailburuordeak hasi eta ebatziko du, egokiak diren izapide prozesalak egin ostean. Prozedura hau izapidetzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituenak) xedatutakoari jarraituko zaio.

5.– El procedimiento de reintegro se iniciará y resolverá por el Viceconsejero de Seguridad, previos los trámites procesales oportunos. El procedimiento se tramitará con arreglo al Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y establece los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión.

6.– Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 64. artikuluan xedatutakoa izango da.

6.– Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos legales pertinentes, siendo el régimen de responsabilidades el previsto en el artículo 64 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

17. artikulua.– Itzulketa-prozedurak.

Artículo 17.– Procedimientos de reintegro.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

En los supuestos de incumplimiento previstos en el artículo anterior, el procedimiento para el reintegro de las ayudas percibidas será el siguiente:

– Prozedura hasteak, hala badagokio, oraindik egiteke dauden ordainketak etengo ditu.

– La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún queden pendientes.

– Segurtasuneko sailburuordeak itzulketa-prozedura hasi dela eta zergatik hasi den jakinaraziko dio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

– El Viceconsejero de Seguridad comunicará a la persona interesada la iniciación del procedimiento de reintegro y las causas que lo fundamenten, concediéndole un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas.

– Alegazioak jaso ondoren edo alegazio-epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

– Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen realizado, se pondrá fin al procedimiento por resolución del Viceconsejero de Seguridad.

– Itzultzeko prozedura, gehienez ere, hamabi hilabetean ebatzi behar da.

– El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de doce meses.

– Ebazpenak ez-betetzea dagoela baiesten badu, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko du eta, behar izanez gero, bidezko diren kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra, ebazpena jakinarazten denetik gehienez ere bi hilabeteko epean. Epe hori izango da borondatezko aldiaren epea.

– Si la resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Dagozkion kopuruak borondatezko aldian itzuli ez badira, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplikagarri den legezko araudian xedatutakoa betez joka dezan.

La falta de reintegro en el período voluntario será puesta en conocimiento de la Viceconsejería de Hacienda del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

18. artikulua.– Aplikatu beharreko dirulaguntza-araudia.

Artículo 18.– Normativa subvencional de aplicación.

Dirulaguntza deialdi honi Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) eta hori garatzen duen erregelamenduak (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsiak) jasotako oinarrizko araudian xedatutako dirulaguntzen araubide juridikoa aplikatu behar zaio. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak) VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituenak) xedatutakoa aplikatu beharko da.

A esta convocatoria de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Asimismo, es de aplicación lo dispuesto en el Titulo VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

19. artikulua.– Datu pertsonalen babesari buruzko informazio-klausula.

Artículo 19.– Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra), Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa (abenduaren 5eko 3/2018 Legea) eta datuen babesaren arloan indarrean dauden gainerako arauak betetzeko, jakinarazten da datu pertsonalak tratatu eta «Joko patologikoa prebenitzeko dirulaguntzak» deritzon tratamendu-jardueran sartuko direla. Hauek dira haren ezaugarriak:

En cumplimiento del Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos (Reglamento general de protección de datos), la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y demás normativa vigente en materia de protección de datos, se informa que sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: «Subvenciones para la prevención del juego patológico», que tiene las siguientes características:

Arduraduna: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

Responsable: Dirección de Juego y Espectáculos. Departamento de Seguridad.

Xedea: EAEn irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio- eta prebentzio-jarduerak egiteko laguntzen eskaerak eta horien jarraipena kudeatzea.

Finalidad: gestión de las solicitudes y seguimiento de las ayudas para la realización de actividades de información y prevención del juego patológico realizadas por entidades sin ánimo de lucro en Euskadi.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable de tratamiento.

Hartzaileak: ez da aurreikusten datu-komunikaziorik.

Destinatarios: no se prevé comunicación de datos.

Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak dituzu, bai eta informazio gehigarrian adierazten diren beste eskubide batzuk ere.

Derechos: Usted tiene el derecho de acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Informazio gehigarria: Gure web-orrialdean begira dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/152700-capa2-eu.shtml

Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/152700-capa2-es.shtml

Araudia:

Normativa:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

– Reglamento General de Protección de Datos.

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

– Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi epe horiek agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira zenbatzen.

Frente a la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Seguridad, en el plazo de un mes, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses. El cómputo de ambos plazos se inicia el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Régimen supletorio.

Agindu honetan aurreikusita ez dauden alderdi guztietarako, xedapen hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina –EONALTB– onartzen duena), Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) eta aipatutako legearen erregelamendua onartzen duen Errege Dekretua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (urriaren 1eko 39/2015 Dekretua) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea (urriaren 1eko 40/2015 Legea).

En todos aquellos aspectos no previstos en la presente Orden serán de aplicación el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco –TRLPOHGPV–, la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la citada Ley, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 5a.

En Vitoria-Gasteiz, a 5 de julio de 2022.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

El Vicelehendakari Primero y Consejero de Seguridad,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental