Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

133. zk., 2022ko uztailaren 11, astelehena

N.º 133, lunes 11 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
3135
3135

78/2022 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua aldatzen duena.

DECRETO 78/2022, de 21 de junio, de modificación del Decreto 17/2011, de 15 de febrero, por el que se aprueban los estatutos de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Otsailaren 25eko 3/2004 legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 10.1 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak eta haien aldaketak ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera egin, onartu eta publikatuko dira. Lege horren 10.2 artikuluak adierazten duenez, estatutu horiek, horien aldaketak eta era orokorrean aplikatzeko Unibertsitatearen gobernu-organoek ematen dituzten xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean emango dira argitara eta testuak erabat publikatu arte ez dira indarrean sartuko.

El artículo 10.1 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establece que los Estatutos de la Universidad del País Vasco, así como sus modificaciones serán elaborados, aprobados y publicados conforme a lo previsto en el ordenamiento jurídico. El artículo 10.2 de dicha Ley indica que dichos estatutos, así como sus modificaciones y las disposiciones de general aplicación que dicten los órganos de gobierno de la misma, serán publicados en el Boletín Oficial del País Vasco y en el Boletín Oficial del Estado y no entrarán en vigor hasta la íntegra publicación de sus textos.

Euskal Herriko Unibertsitatearen klaustroak bere estatutuen erreforma onartu du 2021eko azaroaren 25ean eta onartutako aldaketak eta estatutu berrien testua Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuari helarazi dizkio, legezkotasun-kontrolerako.

El Claustro de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea ha aprobado, con fecha 25 de noviembre de 2021, la reforma de sus estatutos, elevando las modificaciones aprobadas y el texto de los nuevos estatutos al Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para su control de legalidad.

Ildo horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Klaustroaren estatutuak indarreko legeriara nola egokitzen diren aztertu ondoren, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 21ean egindako bileran onartu ondoren, hau

En este sentido, una vez analizada la adecuación a la legalidad vigente de los Estatutos elaborados por el Claustro Universitario de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, a propuesta del Consejero de Educación, tras la aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 21 de junio de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Ondorengo terminoetan aldatzen da Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua:

Artículo único.– Se modifica el Decreto 17/2011, de 15 de febrero, por el que se aprueban los estatutos de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, en los siguientes términos:

Lehenengoa.– 20. artikuluaren 1. apartatuaren aldaketa. Erredakzio hau izango du:

Primero.– Modificación del apartado 1 del artículo 20, que pasa a tener la siguiente redacción:

Campusetako ikasleen kontseiluetako ordezkariek, ikasleek Gobernu Kontseiluan dituzten ordezkariek eta, gutxienez, zentro eta atal bakoitzeko ikasleen kontseiluko ordezkari banak osatuko dute ikasleen ordezkaritza-organoa den EHUko Ikasleen Kontseilua. Zentro edo ataleko ikasleen kontseiluetako ordezkarien kopurua zentro bakoitzeko ikasleen araberakoa izango da eta zentro edo atal bakoitzeko ordezkari bat, gutxienez, bermatuko da. Kideek kideen artean aukeratuko dute presidentea.

El Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU, órgano de representación del alumnado, estará integrado por representantes de los Consejos de Estudiantes de Campus, por la representación del alumnado en el Consejo de Gobierno y por al menos un representante de cada Consejo de Estudiantes de Centro o Sección. El número de representantes de los Consejos de Estudiantes de Centro o Sección se asignará de forma proporcional al alumnado de cada centro, garantizando, al menos, una representación por cada centro o sección. La Presidenta o el Presidente será elegida por y de entre sus integrantes.

Bigarrena.– 21. artikuluaren aldaketa. Erredakzio hau izango du:

Segundo.– Modificación del artículo 21, que pasa a tener la siguiente redacción:

1.– Campus Batzordeko ikasleen ordezkariek eta Campuseko ikasleek Gobernu Kontseiluan dituzten ordezkariek osatuko dute Campuseko Ikasleen Kontseilua.

1.– El Consejo de Estudiantes de Campus estará compuesto por la representación del alumnado en la Junta de Campus y por la representación del alumnado del respectivo Campus en el Consejo de Gobierno.

2.– Campuseko ikasleen kontseilu bakoitzak kideen artean izendatuko du presidentea. Presidenteak edo eskuordetzen duen pertsonak EHUko Ikasleen Kontseilua osatuko du.

2.– Cada Consejo de Estudiantes de Campus designará a su Presidenta o Presidente de entre sus componentes. La o el Presidente, o persona en quien delegue, integrará el Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU.

3.– Hauek izango dira Campuseko Ikasleen Kontseiluaren egitekoak:

3.– Serán funciones del Consejo de Estudiantes de Campus:

a) EHUren aurrekontuetan jasota agertzen den aurrekontua nola banatuko den erabakitzea.

a) Decidir la distribución de su propio presupuesto, consignado como tal en los Presupuestos de la UPV/EHU.

b) Campusean kokatzen diren zentroko ikasleen kontseiluen jarduerak lagundu eta sustatzea.

b) Apoyar e impulsar las actividades de los consejos de estudiantes de Centro ubicados en el Campus.

c) Ekimenak eta ikasleei dagozkien gatazkak konpontzeko prozesuak, dituen eskuduntzen markoan, kudeatzea.

c) Gestionar las iniciativas y la resolución de conflictos que afecten al alumnado, en el marco de sus competencias.

d) Behar izanez gero, ikasleen eskubideak bermatzeko neurrietan Ikuskaritza Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea.

d) Colaborar, en su caso, con el Servicio de Inspección en las medidas para garantizar los derechos docentes del alumnado.

e) Estatutu hauetan eta berauek garatzeko araudian agintzen zaizkion jarduerak aurrera eramatea.

e) Desarrollar las actuaciones que se le encomiendan en los presentes Estatutos y en su normativa de desarrollo.

4.– Campus bakoitzak du, Unibertsitateko organo orokorrekin lankidetzan, Campus horretako Ikasleen Kontseiluak sustatuko dituen jarduerak antolatu eta aurrera eramateko laguntza ematearen ardura.

4.– Corresponde a cada Campus, en colaboración con los órganos generales de la Universidad, el apoyo a la organización y desarrollo de actividades impulsadas desde el Consejo de Estudiantes de ese Campus.

Hirugarrena.– 22. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak aldatzea. Erredakzio hau izango dute:

Tercero.– Modificación de los apartados 1 y 2 del artículo 22, que pasan a tener la siguiente redacción:

1.– Ikasleek Zentroko Batzordean dituzten ordezkariek, zentroko ikasleek Klaustroan dituzten ordezkariek eta zentroko delegatuen ordezkariek osatuko dute zentro edo atal bakoitzeko Ikasleen Kontseilua. EHUko Ikasleen Araudian xedatutakoaren arabera jokatuko da Ikasleen Kontseilu hori gobernatzeko orduan.

1.– El Consejo de Estudiantes de cada Centro o Sección estará integrado por la representación del alumnado en su Junta de Centro, por la representación del alumnado del centro correspondiente en el Claustro y por representantes de las y los delegados del centro y se regirá por lo dispuesto en el Reglamento de Alumnado de la UPV/EHU.

2.– Zentro bakoitzeko Ikasleen Kontseiluak bere kideen artean aukeratuko du presidentea. Presidenteak, edo eskuordetzen duen pertsonak, EHUko Ikasleen Kontseilua osatuko du.

2.– Cada Consejo de Estudiantes de Centro designará a su Presidenta o Presidente de entre sus componentes. La o el Presidente, o persona en quien delegue, integrará el Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU.

Laugarrena.– 169. artikuluaren bigarren eta hirugarren tartekiak aldatzea. Erredakzio hau izango dute:

Cuarto.– Modificación de los incisos segundo y tercero del artículo 169, que pasan a tener la siguiente redacción:

– 19 (% 8) lotura iraunkorra duten irakasle ez-doktoreei eta lotura iraunkorrik ez duten irakasle doktoreei dagozkie.

– 19 (8 %) corresponden al profesorado no doctor con vinculación permanente y profesorado doctor sin vinculación permanente.

– 4 (% 1,59) pertsonal irakasle eta ikertzaileari dagozkio.

– 4 (1,59 %) corresponden al otro personal docente e investigador.

Bosgarrena.– 175. artikuluaren 1. apartatuaren b) letra aldatzea. Erredakzio hau izango du:

Quinto.– Modificación de la letra b), del apartado 1, del artículo 175, que pasa a tener la siguiente redacción:

b) Unibertsitate Klaustroan aukeratutako 20 pertsona gehiago. Haietako 8 Unibertsitateari era iraunkorrean lotuta dauden irakasle doktoreen ordezkariak izango dira, 2 doktorea den pertsonal irakasle eta ikertzaile ez iraunkorraren eta irakasle ez-doktore iraunkorren ordezkariak, 1 beste pertsonal irakasle eta ikertzailearen ordezkaria, 5 ikasleen ordezkariak, haietako 1, gutxienez, graduondokoa, eta 4 administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkariak. Aipatutako sektore bakoitzak kideen artean aukeratuko ditu pertsona horiek.

b) 20 personas más elegidas en el Claustro Universitario, de las que 8 serán representantes del profesorado doctor con vinculación permanente a la Universidad, 2 representantes del personal docente e investigador doctor no permanente y profesorado no doctor con vinculación permanente, 1 representante del otro personal docente e investigador, 5 representantes del alumnado, de los que al menos 1 será de posgrado, y 4 representantes del personal de administración y servicios, realizándose esta elección por y entre las y los propios miembros de cada uno de los sectores citados.

Seigarrena.– 245. artikuluaren 1. apartatua aldatzea. Erredakzio hau izango du:

Sexto.– Modificación del apartado 1 del artículo 245, que pasa a tener la siguiente redacción:

Errektorea, edo eskuordetzen duen pertsona, izango da Klaustroko Estatutu Batzordeko burua, eta idazkari orokorra izango da batzordekidea. Gainera, pertsonal irakasle eta ikertzaile doktore iraunkorreko lau ordezkarik, pertsonal irakasle eta ikertzaile doktore ez iraunkorreko eta pertsonal ez doktore iraunkorreko ordezkari batek, pertsonal irakasle eta ikertzailearen ordezkari batek, ikasleen bi ordezkarik eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren bi ordezkarik osatuko dute Estatutu Batzorde hori eta aipatutako sektore bakoitzeko kideek Klaustroan aukeratuko dituzte ordezkari horiek. Aukeratzeko prozesuan, emakume eta gizonen presentzia orekatua izateko bitartekoak jarriko dira.

La Comisión Estatutaria del Claustro estará presidida por la Rectora o Rector o persona en quien delegue y formará parte de la misma la o el Secretario General. Además, estará integrada, por cuatro representantes del personal docente e investigador permanente doctor, uno del personal docente e investigador doctor no permanente y profesorado no doctor con vinculación permanente, uno del otro personal docente e investigador, dos representantes de alumnado y dos representantes del personal de administración y servicios, realizándose esta elección en el Claustro por y entre las y los propios miembros de cada uno de los sectores citados. El proceso de elección articulará los medios para posibilitar una presencia equilibrada de mujeres y hombres.

Zazpigarrena.– Xedapen gehigarri bakarra. Lotura iraunkorreko pertsonal irakasle eta ikertzaile ez doktorearen unibertsitate-komunitateko sektoreari estatutuetan egiten zaizkion aipamenak.

Séptimo.– Disposición adicional única. Referencias estatutarias al sector de la comunidad universitaria de personal docente e investigador no doctor con vinculación permanente.

Estatutuen erreforma hau indarrean sartzen denetik, pertsonal ez doktore iraunkorraren unibertsitate-komunitateko sektoreari egiten zaizkion erreferentziak pertsonal irakasle eta ikertzaile ez doktore iraunkorraren eta pertsonal doktore ez iraunkorraren sektoreari egiten zaizkiola interpretatuko da.

A partir de la entrada en vigor de la presenta reforma estatutaria, aquellas referencias que se contengan en los mismos al sector de comunidad universitaria de personal no doctor con vinculación permanente se entenderán realizadas al sector de personal docente e investigador permanente no doctor y personal doctor sin vinculación permanente.

Zortzigarrena.– Lehen xedapen iragankorra. EHUko Ikasleen Kontseiluaren, campusetako Ikasleen Kontseiluen eta zentro edo ataleko Ikasleen Kontseiluen osaketa.

Octavo.– Disposición transitoria primera. Composición del Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU, de los Consejos de Estudiantes de los campus y de los Consejos de Estudiantes de centro o sección.

Azken xedapenetako lehenean aipatzen diren arau-aldaketak indarrean sartu arte, EHUko Ikasleen Araudian ezarritakoaren arabera jokatuko da EHUko Ikasleen Kontseiluaren, campusetako Ikasleen Kontseiluen eta zentro edo ataleko Ikasleen Kontseiluen osaketa erabakitzeko orduan, eta araudi horretan ezarritakoaren arabera beteko dira bakanteak.

Hasta que entren en vigor las modificaciones normativas a las que se refiere la disposición final primera, la composición del Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU, de los Consejos de Estudiantes de los campus y de los Consejos de Estudiantes de centro o sección se regirá por lo establecido en el Reglamento de Alumnado de la UPV/EHU, y las vacantes se cubrirán de conformidad con lo establecido en el mismo.

Bederatzigarrena.– Bigarren xedapen iragankorra. Pertsonal irakasle eta ikertzaile ez doktore iraunkorraren sektoreko eta beste pertsonal irakasle eta ikertzailearen sektoreko agintaldiaren iraupena.

Noveno.– Disposición transitoria segunda. Duración del mandato representativo correspondiente al sector de personal docente e investigador no doctor permanente y del sector otro personal docente e investigador.

169. artikuluaren bigarren eta hirugarren tartekien, 175. artikuluaren 1. atalaren b) letraren eta 245. artikuluaren 1. atalaren aldaketa indarrean sartzen denean, aukeratuak izan ziren aldiak bukatu arte iraungo du, Klaustroan eta Gobernu Kontseiluan, pertsonal irakasle eta ikertzaile ez doktore iraunkorraren sektoreko eta beste pertsonal irakasle eta ikertzailearen sektoreko ordezkarien agintaldiak. Ordezkariak aukeratuak izan ziren unean indarrean zegoen erregimenaren arabera jokatuko da bakanteak betetzeko orduan.

A la entrada en vigor de la modificación de los incisos segundo y tercero del artículo 169, de la letra b), apartado 1, del artículo 175, y del apartado 1 del artículo 245, la representación del sector correspondiente al personal docente e investigador no doctor permanente y al sector otro personal docente e investigador en el Claustro y en el Consejo de Gobierno, mantendrá su mandato hasta la finalización del periodo para el cual fue elegida. Las vacantes se cubrirán de conformidad con el régimen vigente en el momento en que fue elegida la representación en la que se produzcan.

Halaber, unibertsitateko gobernu-organo eta ordezkari batzuei aplikatuko zaie aurreko paragrafoan ezarritakoa, haien osaketa unibertsitate-komunitateko sektore desberdinek klaustroan dutenaren antzekoa baldin bada.

Lo establecido en el párrafo anterior será aplicable igualmente a aquellos órganos de gobierno y representación cuya composición refleje la de los distintos sectores de la comunidad universitaria en el Claustro.

Hamargarrena.– Azken xedapenetako lehena. Ikasleen erregelamenduaren arau-egokitzea.

Décimo.– Disposición final primera. Adecuación normativa del Reglamento de Alumnado.

Gobernu Kontseiluak, EHUko Ikasleen Kontseiluari entzun ondoren, behar diren arau-aldaketak onartuko ditu, EHUko Ikasleen Araudia eta EHUko Ikasleen Kontseiluaren, campusetako Ikasleen Kontseiluen eta zentro edo ataleko Ikasleen Kontseiluen arautzea estatutuetara egokitzeko, bederatzi hilabeteko epean, EHUko estatutuen 20., 21. eta 22. artikuluen aldaketa indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

En el plazo de nueve meses a contar desde la entrada en vigor de la modificación de los artículos 20, 21 y 22 de los Estatutos de la UPV/EHU, el Consejo de Gobierno aprobará, oído el Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU, las modificaciones normativas necesarias al objeto de adecuar a los Estatutos el Reglamento de Alumnado de la UPV/EHU, la regulación del Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU, de los Consejos de Estudiantes de los campus y de los Consejos de Estudiantes de centro o sección.

Hamaikagarrena.– Azken xedapenetako bigarrena. Beste erregelamendu batzuen arau-egokitzea.

Undécimo.– Disposición final segunda. Adecuación normativa de otros Reglamentos.

EHUko organo eskudunek behar diren arau-aldaketak onartuko dituzte, Klaustroan ordezkariak dituzten unibertsitate-komunitateko sektoreen kide anitzeko gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaketa estatutuetara egokitzeko asmoz, bederatzi hilabeteko epean, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuen 169. artikuluaren bigarren eta hirugarren tartekien, 175. artikuluaren 1. apartatuaren b) letra eta 245. artikuluaren 1. apartatuaren aldaketa indarrean sartu zenetik kontatzen hasita.

En el plazo de nueve meses a contar desde la entrada en vigor de la modificación del inciso segundo y tercero del artículo 169, de la letra b), apartado 1, del artículo 175, y del apartado 1 del artículo 245, de los Estatutos de la UPV/EHU, aprobados por Decreto 17/2011, de 15 de febrero, los órganos competentes de la UPV/EHU aprobarán las modificaciones normativas que correspondan al objeto de adecuar a los Estatutos, en los correspondientes Reglamentos, la composición de los distintos órganos colegiados de gobierno y representación a los sectores de la comunidad universitaria con representación en el Claustro.

Halaber, arau-egokitze hori EHUko Hauteskunde Erregimen Orokorraren Erregelamenduari ere aplikatuko zaio.

Dicha adecuación normativa será aplicable igualmente al Reglamento de Régimen Electoral General de la UPV/EHU.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 21ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de junio de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental