Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

103. zk., 2022ko maiatzaren 30a, astelehena

N.º 103, lunes 30 de mayo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
2332
2332

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

RESOLUCIÓN de 12 de mayo de 2022, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética, energías renovables, transporte y movilidad eficiente.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

El Ente Vasco de la Energía, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a impulsar el ahorro y la eficiencia energética, los recursos energéticos renovables, la diversificación energética y la promoción de infraestructuras energéticas, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira aurrezpena eta energia-efizientzia, eta instalazio eta eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten laguntza-programak, eta, horrekin batera, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu dutenak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean.

A este respecto, el Ente Vasco de la Energía viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E-2030). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se promueven acciones que persiguen el ahorro y la eficiencia energética y uso de energías renovables en instalaciones y edificios, la racionalización del consumo de energía y la reducción de la dependencia del petróleo en el transporte y en la movilidad de las personas, en el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Ildo beretik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, 2030erako Euskadiko Energiaren Estrategia dokumentuan (3E2030) gauzatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Jasangarritasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Lege horren argitaratzearekin eta garapenarekin zehaztutako Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, beharrezkoa den bultzada publikoarekin lagundu behar du energia-kontsumoaren efizientzia handitzeko eta baliabide berriztagarrien aprobetxamendua hobetzeko ahaleginean, baita energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzeko bidean ere, ingurumen-inpaktua murriztuz, eta kontsumorako energia-premien, eta, horren ondorioz, kanpo-baliabideen mendekotasuna, txikiagotuz.

En esta misma línea se encuentra la misión del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente que, de acuerdo con los objetivos de la Política Energética del Gobierno Vasco, materializados en el documento Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E2030) y concretados con la publicación y desarrollo de la mencionada la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca, debe contribuir con el necesario impulso público a aumentar la eficiencia en el consumo de energía y el aprovechamiento de los recursos renovables, y a la consecución de un sistema energético más competitivo, más sostenible y más seguro, disminuyendo el impacto ambiental y requiriendo menos energía para el consumo y su consecuente reducción en la dependencia de recursos externos.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioak egin nahi dituzten ekintzak sustatzeko helburu nagusiarekin diseinatu da laguntza-programa hau.

En consecuencia, el presente Programa de ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover acciones que persigan inversiones en eficiencia energética, energías renovables, transporte y movilidad eficiente en el territorio de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, programaren edukia ebazpen honi I. eranskin gisa eransten zaiolarik.

Primero.– De conformidad con lo establecido en el Decreto 10/2015, de 3 de febrero, de segunda modificación del Decreto 64/1985, de 5 de marzo, por el que se regulan las funciones de los órganos rectores del Ente Vasco de la Energía (EVE), aprobar las bases reguladoras y la convocatoria correspondiente del Programa de ayudas destinado a inversiones en eficiencia energética, energías renovables, transporte y movilidad eficiente, cuyo contenido se adjunta a modo de Anexo I a la presente Resolución.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Segundo.– De conformidad con el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al Programa de ayudas destinado a inversiones en eficiencia energética, energías renovables, transporte y movilidad eficiente.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Tercero.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse, con carácter potestativo, recurso de reposición ante el Director General del EVE en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o recurso contencioso-administrativo ante los juzgados de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 12a.

En Bilbao, a 12 de mayo de 2022.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental