Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

92. zk., 2022ko maiatzaren 13a, ostirala

N.º 92, viernes 13 de mayo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
2039
2039

57/2022 DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren kidego berezien eskalen funtzioak ezarri, espezialitateak arautu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen duena.

DECRETO 57/2022, de 3 de mayo, por el que se establecen las funciones de las escalas de los cuerpos especiales de la Administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se regulan las especialidades y se crea la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legeak funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen ditu, eta haietan sartzeko exijitzen den titulazio-mailaren arabera sailkatzen ditu, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak agintzen duenari jarraituz.

La Ley 7/2021, de 11 de noviembre, de los cuerpos y de las escalas de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, regula los cuerpos y las escalas del personal funcionario y los agrupa según el nivel de titulación exigido para acceder a los mismos, conforme a lo previsto en el artículo 76 del Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público.

Lege berriak otsailaren 25eko 1/2004 Legea indargabetzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta beronen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzekoa. Kidego orokorrak eta kidego bereziak bereizten zituen indargabetutako legeak. Kidego berezien barruan, batetik, zenbait aukera zeuden, kidegoetan sartzeko eskaturiko titulazioen baliokide zirenak; eta, bestetik, eskalak zeuden, non sailkatzen baitziren jakintza-arlo jakin baten berezko funtzioak, titulazio jakin batekoak ez zirenak. Legeak aurreikusten zuen, halaber, espezialitateak sortu ahal izango zirela lanpostuak betetzeko zehaztasun handiagoko funtzioak beharrezkoak zirenean. Horren ildoan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak Abokatuen Espezialitatea sortu zuen.

La nueva Ley deroga la Ley 1/2004, de 25 de febrero, de Ordenación de los Cuerpos y Escalas de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos. La Ley derogada clasificaba los cuerpos en generales y en especiales. Dentro de estos últimos existían opciones, que equivalían a titulaciones exigidas para acceder a los mismos, y escalas, que agrupaban funciones que no eran propias de una titulación concreta sino de un ámbito determinado del conocimiento. Asimismo, la Ley preveía que se pudieran crear especialidades cuando el desempeño de algunos puestos exigiera una mayor individualización de las funciones ejercidas. En este sentido, el Decreto 144/2017, de 25 de abril, del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco, creó la especialidad de letradas y letrados.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legeak kidego orokorren eta berezien sailkapenari eusten dio. Kidego orokorretan sartzen dira administrazio-jarduera orokorrari lotutako funtzioak eta kidego berezietan ezagutza espezifikoak eskatzen dituzten lanbide edo lanpostu bati dagozkion funtzioak. Kidegoen barruan eskalak sortzen dira, zenbait ikasketa-eremutako titulazioak dituzten profesionalek bete ditzaketen funtzioak biltzeko nahiz ikasketa-eremu jakin bateko funtzioak biltzeko. Legeak kidego orokorretako eskalen oinarrizko funtzioak kasuan kasuko kidegoaren oinarrizko funtzioekin parekatzen ditu. Hala ere, kidego berezietako eskalen funtzioak zehaztea legea erregelamendu bidez garatzen denerako uzten du. Azkenik, legeak espezialitatearen kontzeptuari eusten dio, zenbait lanpostu bete ahal izateko ezagutza edo betebehar espezifiko jakin batzuk behar direnean. Gobernu Kontseiluak du ahalmena espezialitateak sortzeko, eta haien izena eta funtzioak ezarriko ditu, bai eta espezialitateak egiaztatzeko eta galtzeko prozedurak ere.

La Ley 7/2021, de 11 de noviembre, de los cuerpos y de las escalas de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, continua con la clasificación de cuerpos generales y especiales. Los cuerpos generales agrupan funciones vinculadas a la actividad administrativa común y los cuerpos especiales funciones que requieren un conocimiento específico propio de una profesión o de puestos determinados. Dentro de los cuerpos se crean escalas, bien para agrupar funciones que pueden ser desempeñadas por profesionales con titulaciones de varios campos de estudio, bien para agrupar las funciones propias de un campo de estudio determinado. La Ley equipara las funciones básicas de las escalas de los cuerpos generales con las de los cuerpos en las que se agrupan. Sin embargo, difiere la concreción de las funciones de las escalas de los cuerpos especiales a un desarrollo reglamentario posterior. Por último, la Ley mantiene el concepto de especialidad cuando el desempeño de determinados puestos de trabajo requiera unos conocimientos o requisitos específicos. El Consejo de Gobierno podrá crear especialidades y establecerá su denominación, funciones, así como los procedimientos para su acreditación y pérdida.

Lege onartu berriak ikasketa-eremuaren kontzeptua sortzen du, ezagutzak partekatzen dituzten unibertsitate-titulazio ofizialen multzo gisa. Kontzeptu hori beharrezkoa da izen eta ikasketa-plan ezberdinak dituzten baina prestakuntza akademiko homogeneoa ematen duten titulazioak biltzeko. Lanpostu-zerrendetan zehaztuko da zer ikasketa-eremutan biltzen diren kidego berezietako eskaletan sartzeko behar diren tituluak.

La Ley recién aprobada acuña el concepto de campo de estudio como la agrupación de titulaciones universitarias oficiales que comparten conocimientos. Este concepto es necesario para reunir las titulaciones con diferentes denominaciones y planes de estudio, pero que dan lugar a una formación académica homogénea. La concreción de los campos de estudio que agrupen los títulos para acceder a las escalas de los cuerpos especiales se realizará en las relaciones de puestos de trabajo.

Dekretu honek kidego berezien eskalen funtzioak ezartzen ditu, eskatutako tituluaren bidez gaitzen den eskalan edo lanbidean, hala egokituz gero, sartzen diren lanpostuen funtzio adierazgarrienak identifikatuz.

Este Decreto establece las funciones de las escalas de los cuerpos especiales, con base en la identificación de las funciones más representativas de los puestos incluidos en la escala o de la profesión para la que habilita el título exigido, en su caso.

Halaber, dekretuak espezialitateak sortzea eta horiek eskuratzeko moduak arautzen ditu, eta zabalik uzten du etorkizunean horiek lortzeko beste prozedura objektibo batzuk sortzeko aukera. Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen da, zeinak berdintasunaren alorreko aholkularitza teknikoa bultzatuko baitu, sexu-diskriminazioaren aurkako arauak betetzen laguntzeko.

Asimismo, el Decreto regula la creación y las formas de adquirir las especialidades, sin cerrarse a que, en el futuro, se ideen otros procedimientos objetivos para obtenerlas. Igualmente, se crea la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres que impulsará el asesoramiento técnico en el ámbito de igualdad, de forma que contribuirá a lograr que se cumplan las normas frente a la discriminación por sexo.

Dekretuak hamar artikulu ditu. Lehenengoan eta bigarrenean, dekretuaren xedea eta aplikazio-eremua ezartzen dira. Hirugarren, laugarren eta bosgarren artikuluek kidego berezien eskalen funtzio garrantzitsuenak deskribatzen dituzte. Seigarren eta zazpigarren artikuluek, bestalde, espezialitateen sorrera eta eskuratzea garatzen dituzte, eta zortzigarrenak, bederatzigarrenak eta hamargarrenak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen eta arautzen dute. Xedapen gehigarri bakarrak aurreikusten duenez, aurreko espezialitatea lortu ahal izango da, ezohiko izaerarekin, espezialitate horri atxikitako lanpostuak bete izanagatik. Amaitzeko, azken xedapen bakarrak zehazten du araua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko dela indarrean.

El Decreto está formado por diez artículos. El primero y segundo establecen el objeto del Decreto y su ámbito de aplicación, respectivamente. Los artículos tres, cuatro y cinco describen las funciones más representativas de las escalas de los cuerpos especiales. Los artículos seis y siete, por su parte, desarrollan la creación y la adquisición de las especialidades y los artículos ocho, nueve y diez crean y regulan la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres. La disposición adicional única prevé que se pueda obtener, de forma extraordinaria, la Especialidad anterior por haber desempeñado puestos adscritos a la misma. Por último, la disposición final única determina la entrada en vigor de la norma el día siguiente al de su publicación.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearekin bat etorriz ematen da, lege horrek azken xedapenetako lehenengoan Gobernuari legea bera erregelamenduz garatzeko ematen dion ahalmena baliatuz.

Este Decreto se dicta de acuerdo con la Ley 7/2021, de 11 de noviembre, de los cuerpos y de las escalas de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en uso de la habilitación de desarrollo reglamentario a favor del Gobierno efectuada por la disposición final primera de la Ley citada.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su reunión del día 3 de mayo de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Honako hau da dekretu honen xedea:

El objeto de este Decreto es:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren funtzionarioen kidego berezien eskalen funtzioak ezartzea.

1.– Establecer las funciones de las escalas de los cuerpos especiales del personal funcionario de la Administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Espezialitateen sorrera eta espezialitate horiek lortzeko modua arautzea.

2.– Regular la creación y la adquisición de las especialidades.

3.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzea.

3.– Crear la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko karrerako funtzionarioei nahiz bitarteko funtzionarioei aplikatuko zaie.

El presente Decreto es de aplicación tanto al personal funcionario de carrera como al personal funcionario interino de la Administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3. artikulua.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko eskalen funtzioak.

Artículo 3.– Funciones de las escalas del Cuerpo Superior Facultativo.

Hauek dira A taldeko A1 azpitaldera atxikitako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko eskalen funtzio adierazgarrienak:

Las funciones más representativas de las escalas del Cuerpo Superior Facultativo, adscrito al Subgrupo A1 del Grupo A, son las siguientes:

1.– Telekomunikazioetako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak, txostenak, planak eta programak lantzea; premiak identifikatzea; proiektuak kudeatzea; sareak kudeatzea; eta telekomunikazioetako jarduerak gainbegiratzea; bai eta Telekomunikazioetako Ingeniaritza lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

1.– Escala de Telecomunicaciones. Asesorar y atender consultas; elaborar estudios, informes, planes y programas; identificar necesidades; gestionar proyectos; coordinar redes; y supervisar actividades en telecomunicaciones; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería de Telecomunicación.

2.– Meatzeetako Eskala. Aholkatzea eta txostenak prestatzea; espedienteak kudeatzea; taldeak ikuskatzea; eta meatzeen antolaketako eta segurtasuneko jarduerak gainbegiratzea; bai eta Meatzeetako Ingeniari lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

2.– Escala de Minas. Asesorar y elaborar informes; gestionar expedientes; inspeccionar equipos; y supervisar actividades, en ordenación y seguridad minera; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería de Minas.

3.– Itsasontzietako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak eta txostenak prestatzea; planak eta programak prestatzea, kudeatzea eta ebaluatzea; eta arrantzaren antolaketako eta itsas gaietako zerbitzuak kontrolatzea.

3.– Escala Naval. Asesorar y atender consultas; elaborar estudios e informes; elaborar, gestionar y evaluar planes y programas; y controlar servicios, en ordenación pesquera y asuntos marítimos.

4.– Kartografiako Eskala. Kontsultei erantzutea; dokumentazioa, azterlanak eta txostenak prestatzea; kartografiako eta topografiako planak, programak, hitzarmenak eta aplikazioak kudeatzea.

4.– Escala de Cartografía. Atender consultas; elaborar documentación, estudios e informes; gestionar planes, programas, convenios y aplicaciones, en cartografía y topografía.

5.– Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; obrak gidatzea, gainbegiratzea eta ikuskatzea; azterlanak, txostenak, planak eta proiektu teknikoak prestatzea; instalazioak, etxebizitzak, ondare kultural eta arkeologikoa eta lurralde-antolamendua ikuskatzea; bai eta Arkitekto lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

5.– Escala de Edificación, Urbanismo y Ordenación del Territorio. Asesorar y atender consultas; dirigir, supervisar e inspeccionar obras; elaborar estudios, informes, planes y proyectos técnicos; inspeccionar instalaciones, viviendas, patrimonio cultural y arqueológico y ordenación territorial; así como, las propias de la profesión regulada de Arquitectura.

6.– Industriako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak eta txostenak prestatzea; administrazio industrial eta energetikoaren, lehiakortasun industrialaren eta garraioen planak, programak eta hitzarmenak kudeatzea eta gainbegiratzea; azpiegiturak, laborategiak, instalazioak eta obrak ikuskatzea; premiak identifikatzea, trafikoan eta bide-segurtasunean materialak, gailuak eta teknologiak ebaluatzea; bai eta Industria Ingeniari lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

6.– Escala Industrial. Asesorar y atender consultas; elaborar estudios e informes; gestionar y supervisar planes, programas y convenios, en administración industrial y energética, competitividad industrial y transportes; inspeccionar infraestructuras, laboratorios, instalaciones y obras; identificar necesidades, evaluar materiales, dispositivos y tecnologías en tráfico y seguridad vial; así como las propias de la profesión regulada de Ingeniería Industrial.

7.– Azpiegituretako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak eta txostenak prestatzea; herri-lanetako eta garraioetako azpiegituretan jarduerak kudeatzea eta planak gainbegiratzea.

7.– Escala de Infraestructuras. Asesorar y atender consultas; elaborar estudios e informes; gestionar actividades y supervisar planes, en obras públicas e infraestructura del transporte.

8.– Medikuntzako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; jarduera kaltegarriak kontrolatzea; txostenak prestatzea; osasun-babesari eta -segurtasunari eta lan-osasunari dagozkion planak eta programak kudeatzea eta ebaluatzea; osasun-plangintzan eta -ebaluazioan azterlanak eta argitalpenak prestatzea eta koordinatzea; osasun-teknologiak, -zerbitzuak eta -emaitzak ebaluatzea; bai eta Medikuntzako lanbideari berariaz dagozkion funtzioak ere.

8.– Escala de Medicina. Asesorar y atender consultas; controlar actividades nocivas; elaborar informes, gestionar y evaluar planes y programas, en protección de la salud y seguridad y salud laboral; elaborar y coordinar estudios y publicaciones, en planificación y evaluación sanitaria; gestionar e inspeccionar instalaciones y servicios; evaluar tecnologías, servicios y resultados sanitarios; así como las propias de la profesión regulada de Medicina.

9.– Farmaziako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; farmazia-antolakuntzan eta -prestazioan azterlanak, txostenak, planak eta programak prestatzea eta koordinatzea; argitalpenak prestatzea, sendagaiak ebaluatzea eta sendagaiak nola ematen diren kontrolatzea; bai eta Farmaziako lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

9.– Escala de Farmacia. Asesorar y atender consultas; elaborar y coordinar estudios, informes, planes y programas en ordenación y prestación farmacéutica; elaborar publicaciones, evaluar medicamentos y controlar su administración; así como, las propias de la profesión regulada de Farmacia.

10.– Albaitaritzako Eskala. Hiltegiak ikuskatzea; gorabeherak identifikatzea; jarduera kaltegarriak kontrolatzea; ebaluazio-txostenak eta ziurtagiriak prestatzea; osasun-babesari buruzko programak kudeatzea; bai eta Albaitaritza lanbideari berariaz dagozkion funtzioak ere.

10.– Escala de Veterinaria. Inspeccionar mataderos; identificar incidencias; controlar actividades nocivas; elaborar informes de evaluación y certificaciones; gestionar programas, en protección de la salud; así como las propias de la profesión regulada de Veterinaria.

11.– Eskala Juridikoa. Aholkularitza juridikoa ematea; txosten tekniko juridikoak, azterlanak, hitzarmenak, administrazio-pleguak, arau-xedapenak eta administrazio-ebazpenak prestatzea; Administrazioa epaiketetan ordezkatzea eta defendatzea.

11.– Escala Jurídica. Proporcionar asesoramiento jurídico; elaborar informes técnico-jurídicos, estudios, convenios, pliegos administrativos, disposiciones normativas y resoluciones administrativas; la representación y defensa en juicio de la Administración.

12.– Ekonomia eta Enpresako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; administrazioaren aurrekontuak eta kontabilitatea prestatzea; jarduera ekonomikoak koordinatzea, kudeatzea, auditatzea, ikuskatzea eta gainbegiratzea; eduki ekonomikoko txostenak, azterlanak, hitzarmenak, planak eta programak prestatzea.

12.– Escala de Economía y Empresa. Asesorar y atender consultas; elaborar los presupuestos y la contabilidad de la Administración; coordinar, gestionar, auditar, inspeccionar y supervisar actividades económicas; elaborar informes, estudios, convenios, planes y programas de contenido económico.

13.– Informazio Sistemetako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; premiak identifikatzea eta kudeatzea; txostenak prestatzea; planak eta proiektuak kudeatzea; aplikazioak diseinatzea, kudeatzea eta ezartzea; informazio- eta antolakuntza-sistemen kalitate-sistemak eta segurtasuna.

13.– Escala de Sistemas de Información. Asesorar y atender consultas; identificar y gestionar necesidades; elaborar informes; gestionar planes y proyectos; diseñar, gestionar e implantar aplicaciones; seguridad y sistemas de calidad en sistemas de información y organización.

14.– Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala. Kontsultei erantzutea; dokumentuak aztertzea eta antolatzea erregistro orokorrean eta dokumentazio-zentroetan; liburutegiak, artxibatzeko sistemak, premia bibliografikoak eta argitalpenak kudeatzea; informaziorako irispidea kontrolatzea eta koordinatzea.

14.– Escala de Archivo, Biblioteca y Documentación. Atender consultas; analizar y organizar documentos en registro general y centros de documentación; gestionar las bibliotecas, los sistemas de archivo, las necesidades bibliográficas y las publicaciones; controlar y coordinar el acceso a la información.

15.– Ingurumeneko Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; jarduerak, ekipoak eta sistemak kontrolatzea, koordinatzea eta ikuskatzea; azterlanak eta txostenak prestatzea; planak eta programak kudeatzea; ziurtagiriak eta egiaztagiriak proposatzea ingurumenean eta erradioaktibitate-instalazioetan.

15.– Escala de Medio Ambiente. Asesorar y atender consultas; controlar, coordinar e inspeccionar actividades, equipos y sistemas; elaborar estudios e informes, gestionar planes y programas; proponer certificaciones y acreditaciones, en medio ambiente e instalaciones radiactivas.

16.– Kultura Administrazioko Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak, txostenak eta ikerlanak prestatzea; kultura-jarduerak koordinatzea eta sustatzea; planak eta programak, erregistroak eta erroldak kudeatzea; eta ondare kultural eta arkeologikoko eta oroimen historikoko ondasunak kontrolatzea.

16.– Escala de Administración Cultural. Asesorar y atender consultas; realizar estudios, informes e investigaciones; coordinar y promocionar actividades culturales; gestionar planes y programas, registros y censos; y realizar el control de bienes en patrimonio cultural y arqueológico, y memoria histórica.

17.– Kiroletako Eskala. Kirol-azterlanak, -txostenak eta -programak prestatzea; erregistroak eta erroldak kudeatzea; entrenamendu-programak eta balorazio-sistemak diseinatzea, eta kirol-jarduerak koordinatzea.

17.– Escala de Deportes. Elaborar estudios, informes y programas deportivos; gestionar registros y censos; diseñar programas de entrenamiento y sistemas de valoración y coordinar actividades deportivas.

18.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskala. Kontsultei erantzutea; azterlanak eta txostenak prestatzea; nekazaritza eta arrantza sustatzeko eta antolatzeko proiektuak, jarduerak, laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea; planak ebaluatzea, planen jarraipena egitea eta organismoen arteko jarduerak koordinatzea; mintegiko hazien eta landareen eta nekazaritzako elikagaien ikuskapenak kudeatzea; bai eta Nekazaritzako Ingeniaritza lanbideari berariaz dagozkion funtzioak ere.

18.– Escala Sector Agropecuario. Atender consultas, elaborar estudios e informes; gestionar proyectos, actividades, ayudas y subvenciones, en promoción y ordenación agraria y pesquera; evaluar y realizar el seguimiento de planes y coordinar actividades entre organismos; gestionar inspecciones en semillas y plantas de vivero y productos agroalimentarios; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería Agrónoma.

19.– Arreta Soziolaboraleko Eskala. Kontsultei erantzutea; jarduerak koordinatzea, ikuskatzea eta sustatzea; enpleguaren eta enplegurako eta laneratzeko prestakuntzaren arloan hitzarmenak prestatzea, erabakiak, planak eta programak, eta laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea, eta ibilbide profesionalak planifikatzea; gizarte-gaiei dagozkien epaiak egikaritzea.

19.– Escala de Atención Socio-Laboral. Atender consultas; coordinar, inspeccionar y promocionar actividades; elaborar convenios, gestionar acuerdos, planes y programas, ayudas y subvenciones, en materia de empleo y formación para el empleo e inserción laboral, y planificar itinerarios profesionales; ejecutar sentencias, en relación con asuntos sociales.

20.– Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; estatistika-informazioa prestatzea eta horren tratamendua kudeatzea; informazio-bilketa kontrolatzea eta jardueren jarraipena egitea; azterlanak eta ikerketak diseinatzea, koordinatzea eta gidatzea; premiak identifikatzea eta informazio kualitatiboa interpretatzea; txostenak eta argitalpenak prestatzea, eta planak eta programak kudeatzea.

20.– Escala de Estadística y Análisis de Datos. Asesorar y atender consultas; elaborar información estadística y gestionar su tratamiento; controlar la recogida de información y realizar el seguimiento de las actividades; diseñar, coordinar y dirigir estudios e investigaciones; identificar necesidades e interpretar información cualitativa; elaborar informes y publicaciones, y gestionar planes y programas.

21.– Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala. Kontsultei erantzutea; organismoak koordinatzea; babes zibileko plan operatiboak kudeatzea; bai eta segurtasun-sistemak ikuskatzea eta entseguetan eta simulakroetan parte hartzea ere.

21.– Escala de Emergencias y Meteorología. Atender consultas; coordinar organismos; gestionar planes operativos en protección civil; así como, inspeccionar sistemas de seguridad e intervenir en ensayos y simulacros.

22.– Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Kontsultei erantzutea; material didaktikoa diseinatzea; prestakuntza kudeatzea eta ematea, eta euskalduntze- eta alfabetatze-zentroak kontrolatzea; txostenak, azterlanak eta argitalpenak prestatzea; hizkuntza-plangintzako planak eta programak prestatzea, eta hizkuntza-eskakizunen jarraipena egitea; jarduerak eta deialdiak kudeatzea.

22.– Escala de Normalización Lingüística. Atender consultas; diseñar material didáctico; gestionar e impartir formación, y controlar centros en euskaldunización-alfabetización; elaborar informes, estudios y publicaciones; elaborar planes y programas en planificación lingüística, y realizar el seguimiento de perfiles lingüísticos; gestionar actividades y convocatorias.

23.– Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; prentsa-dossierrak prestatzea, elkarrizketak eta kontaktuak kudeatzea; jarduerak sustatzea eta informazioa kontrolatzea; bai eta argitalpenak editatzea eta kudeatzea ere.

23.– Escala de Prensa y Publicaciones. Asesorar y atender consultas; elaborar dosieres de prensa; gestionar entrevistas y contactos; promocionar actividades y controlar la información; así como, editar y gestionar publicaciones.

24.– Lan Arriskuen Prebentzioko Eskala. Kontsultei erantzutea; arrisku-faktoreak identifikatzea; instalazioak ikuskatzea; txostenak prestatzea; eta segurtasuneko eta lan-osasuneko planak, programak eta espedienteak kudeatzea.

24.– Escala de Prevención de Riesgos Laborales. Atender consultas; identificar factores de riesgo; inspeccionar instalaciones; elaborar informes; y gestionar planes, programas y expedientes en seguridad y salud laboral.

25.– Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; azterlanak eta programak prestatzea giza baliabideen hautaketan eta planifikazioan; prestakuntza eta material didaktikoa diseinatzea; prestakuntza-prozesuak eta deialdiak kudeatzea; bai eta gaitasunak ebaluatzea eta lanpostuak aztertzea ere.

25.– Escala de Recursos Humanos y Formación. Asesorar y atender consultas; elaborar estudios y programas en selección y planificación de recursos humanos; diseñar formación y material didáctico; gestionar procesos formativos y convocatorias; así como evaluar competencias y analizar puestos de trabajo.

26.– Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Kontsultei erantzutea; informazio estatistikoa prestatzea eta kudeatzea; materiala eta metodoak diseinatzea; planak eta programak, azterlanak eta ikerlanak prestatzea, koordinatzea eta ebaluatzea; epidemiologiako eta osasunaren sustapeneko argitalpenak kudeatzea; jarduerak kontrolatzea, auditatzea eta ikuskatzea; osasunaren babesean zehapen-espedienteak eta baimenak kudeatzea.

26.– Escala de Salud Pública y Epidemiología. Atender consultas; elaborar y gestionar información estadística; diseñar material y métodos; elaborar, coordinar y evaluar planes y programas, estudios e investigaciones; y gestionar publicaciones en epidemiología y promoción de la salud; controlar, auditar e inspeccionar actividades; gestionar expedientes sancionadores y autorizaciones en protección de la salud.

27.– Laborategiko Eskala. Aholkatzea eta kontsultei erantzutea; kalitatea kontrolatzea laborategian; metodoak, sistemak eta teknika analitikoak diseinatzea eta gainbegiratzea; planak eta programak kudeatzea, jarduerak koordinatzea eta txostenak prestatzea.

27.– Escala de Laboratorio. Asesorar y atender consultas; controlar la calidad en laboratorio; diseñar y supervisar métodos, sistemas y técnicas analíticas; gestionar planes y programas, coordinar actividades y elaborar informes.

28.– Itzulpengintzako Eskala. Kontsultei erantzutea; itzultzea eta itzulpenak gainbegiratzea; prestakuntza ematea eta euskararen terminologia lantzea.

28.– Escala Traducción. Atender consultas; traducir y supervisar traducciones; impartir formación y elaborar terminología en euskera.

4. artikulua.– Kidego Teknikoaren eskalen funtzioak.

Artículo 4.– Funciones de las escalas del Cuerpo Técnico.

Hauek dira A taldeko A2 Azpitaldera atxikitako Kidego Teknikoaren eskalen funtzio adierazgarrienak:

Las funciones más representativas de las escalas del Cuerpo Técnico, adscrito al Subgrupo A2 del Grupo A, son las siguientes:

1.– Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala. Kontsultei erantzutea; azterlanak, txostenak eta proiektu teknikoak prestatzea, eta obrak, etxebizitzak eta jarduerak ikuskatzea; bai eta Arkitektura Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

1.– Escala de Edificación, Urbanismo y Ordenación del Territorio. Atender consultas; elaborar estudios, informes y proyectos técnicos, e inspeccionar obras, viviendas y actividades; así como las propias de la profesión regulada de Arquitectura Técnica.

2.– Industriako Eskala. Kontsultei erantzutea; azterlanak, txostenak eta proiektu teknikoak prestatzea, eta obrak eta instalazioak ikuskatzea; bai eta Industria Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

2.– Escala Industrial. Atender consultas; elaborar estudios, informes y proyectos técnicos, e inspeccionar obras e instalaciones; así como las propias de la profesión regulada de Ingeniería Técnica Industrial.

3.– Azpiegituretako Eskala. Kontsultei erantzutea; proiektuak prestatzea eta obrak ikuskatzea; txostenak prestatzea, espedienteak kudeatzea eta jarduera hidrologikoen erabilerak kontrolatzea; bai eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

3.– Escala de Infraestructuras. Atender consultas; elaborar proyectos e inspeccionar obras; elaborar informes, gestionar expedientes y controlar los usos de actividades hidrológicas; así como las propias de la profesión regulada de Ingeniería Técnica de Obras Públicas.

4.– Telekomunikazioetako Eskala. Kontsultei erantzutea, eta oro har komunikazio- eta telekomunikazio-sistemen planifikazioan, instalazioan, mantentze-lanetan eta ustiaketan laguntzea; bai eta Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

4.– Escala de Telecomunicaciones. Atender consultas y colaborar en la planificación, instalación, mantenimiento y explotación de sistemas de comunicación y telecomunicación en general; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería Técnica de Telecomunicaciones.

5.– Meatzeetako Eskala. Kontsultei erantzutea, txostenak prestatzea; espedienteak kudeatzea; taldeak ikuskatzea; eta meatzeen antolaketako eta segurtasuneko ekipamenduak eta jarduerak ikuskatzea; bai eta Meatzeetako Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

5.– Escala de Minas. Atender consultas, elaborar informes; gestionar expedientes; e inspeccionar equipos y actividades en ordenación y seguridad minera; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería Técnica de Minas.

6.– Erizaintzako Eskala. Kontsultei erantzutea; txostenak prestatzea; aseguramenduko eta osasun-kontratazioko asistentzia-aginduak, planak, programak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea; osasuna sustatzeko prestakuntza kudeatzea eta materiala diseinatzea; osasun-emaitzak ebaluatzea; zerbitzuak ikuskatzea eta homologatzea; bai eta Erizaintzaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

6.– Escala de Enfermería. Atender consultas; elaborar informes, gestionar órdenes de asistencia, planes, programas, quejas y reclamaciones en aseguramiento y contratación sanitaria; gestionar formación y diseñar material para promocionar la salud; evaluar resultados sanitarios; inspeccionar y homologar servicios; así como, las propias de la profesión regulada de Enfermería.

7.– Ekonomia eta Enpresako Eskala. Kontsultei erantzutea; akordioak eta hitzarmenak kudeatzea eta eduki ekonomikoa duten txostenak prestatzea.

7.– Escala de Economía y Empresa. Atender consultas; gestionar acuerdos y convenios y elaborar informes de contenido económico.

8.– Estatistikako Eskala. Kontsultei erantzutea; informazio estatistikoaren bilketa kontrolatzea; azterlanak prestatzea, informazioaren eta datu-baseen tratamendua kudeatzea eta informazio kualitatiboa interpretatzea.

8.– Escala de Estadística. Atender consultas; controlar la recogida de información estadística; elaborar estudios, gestionar el tratamiento de la información y las bases de datos e interpretar información cualitativa.

9.– Ingurumeneko Eskala. Kontsultei erantzutea; jarduerak, ekipoak eta sistemak kontrolatzea eta ikuskatzea; laguntzak, dirulaguntzak, espedienteak, prestakuntza eta argitalpenak kudeatzea; txostenak prestatzea eta ingurumeneko informazio-sistemak kudeatzea.

9.– Escala de Medio Ambiente. Atender consultas; controlar e inspeccionar actividades, equipos y sistemas; gestionar ayudas, subvenciones, expedientes, formación y publicaciones; elaborar informes y gestionar sistemas de información en medio ambiente.

10.– Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Kontsultei erantzutea; dokumentazioa itzultzea; hizkuntza-eskakizunen jarraipena egitea; eta Euskara Planaren barruan jarduerak sustatzea.

10.– Escala de Normalización Lingüística. Atender consultas; traducir documentación; realizar el seguimiento de perfiles lingüísticos; y promocionar actividades dentro del Plan de Euskera.

11.– Lan Arriskuen Prebentzioko Eskala. Kontsultei erantzutea; arrisku-faktoreak identifikatzea; instalazioak ikuskatzea; txostenak prestatzea; eta segurtasuneko eta lan-osasuneko espedienteak kudeatzea.

11.– Escala de Prevención de Riesgos Laborales. Atender consultas; identificar factores de riesgo; inspeccionar instalaciones; elaborar informes; y gestionar expedientes en seguridad y salud laboral.

12.– Informazio Sistemetako Eskala. Kontsultei erantzutea; premiak identifikatzea eta kudeatzea; txostenak prestatzea; aplikazioak kudeatzea eta ezartzea; informazio- eta antolakuntza- sistemen kalitate-sistemak eta segurtasuna.

12.– Escala de Sistemas de Información. Atender consultas; identificar y gestionar necesidades; elaborar informes; gestionar e implantar aplicaciones; seguridad y sistemas de calidad en sistemas de información y organización.

13.– Laborategiko Eskala. Laginak aztertzea; tresneria kontrolatzea; eta laborategiarekin zerikusia duten txostenak eta protokoloak prestatzea.

13.– Escala de Laboratorio. Analizar muestras; controlar la instrumentación; y elaborar informes y protocolos relacionados con el laboratorio.

14.– Itzulpengintzako Eskala. Kontsultei erantzutea; itzultzea eta itzulpenak gainbegiratzea.

14.– Escala de Traducción. Atender consultas; traducir y supervisar traducciones

15.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskala. Kontsultei erantzutea; mintegiko hazien eta landareen arloko ikuskapenak kudeatzea; jarduerak ikuskatzea, produktuak kontrolatzea eta nekazaritzako elikagaien enpresak homologatzea; azterlanak eta txostenak prestatzea; erregistroak, erroldak eta zehapen-espedienteak kudeatzea; bai eta Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean berariaz araututako funtzioak ere.

15.– Escala Sector Agropecuario. Atender consultas; gestionar inspecciones en materia de semillas y plantas de vivero; inspeccionar actividades, controlar productos y homologar empresas agroalimentarias; elaborar estudios e informes; gestionar registros, censos y expedientes sancionadores; así como, las propias de la profesión regulada de Ingeniería Técnica Agrícola.

16.– Arreta Soziolaboraleko Eskala. Kontsultei erantzutea; txostenak prestatzea; gizarte-gaietako laguntzak, dirulaguntzak eta akordioak kudeatzea.

16.– Escala de Atención Socio-laboral. Atender consultas; elaborar informes; gestionar ayudas, subvenciones y acuerdos en asuntos sociales.

17.– Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala. Kontsultei erantzutea; babes zibilaren segurtasun-sistemak ikuskatzea eta entseguetan eta simulakroetan parte hartzea.

17.– Escala de Emergencias y Meteorología. Atender consultas; inspeccionar sistemas de seguridad en protección civil e intervenir en ensayos y simulacros.

5. artikulua.– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskalen funtzioak.

Artículo 5.– Funciones de las Escalas del Cuerpo de Ayudantes Técnicos.

Hauek dira B taldera atxikitako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskalen funtzio adierazgarrienak:

Las funciones más representativas de las Escalas del Cuerpo de Ayudantes Técnicos, adscrito al Grupo B, son las siguientes:

1.– Kudeaketa Informatikako Eskala. Fitxategiak, erregistroak, dokumentu normalizatuak, txantiloiak eta administrazio-formularioak eguneratzea, izapidetzea eta mantentzea; datu-baseak elikatzea; datuak prestatzea eta eskuratzea azterlan, txosten eta estatistiketarako; sistema informatikoak eta aplikazioak instalatzea, kudeatzea eta mantentzea.

1.– Escala Informática de Gestión. Actualizar, tramitar y mantener ficheros y registros, documentos normalizados, plantillas y formularios administrativos; alimentar bases de datos; elaborar y suministrar datos para estudios, informes y estadísticas; instalar, gestionar y mantener sistemas informáticos y aplicaciones.

2.– Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Neurketak eta planoak prestatzea eta egiaztatzea; eraikuntzetan, obretan eta instalazioetan informazioa eta dokumentazioa eskatzea, biltzea eta kudeatzea.

2.– Escala Delineación de Obras e Instalaciones. Elaborar y comprobar mediciones y planos; solicitar, recopilar y gestionar información y documentación en construcciones, obras e instalaciones.

3.– Laborategiko eta Osasun eta Ingurumen Ikuskaritzako Eskala. Laginak hartzea eta laborategian aztertzea; ekipamenduak mantentzea eta materialak kudeatzea; jarduerak ikuskatzea eta neurketak egitea ingurumenaren arloan.

3.– Escala Laboratorio e Inspección Salud y Medio Ambiente. Realizar la toma de muestras y analizarlas en el laboratorio; mantener equipos y gestionar el material; inspeccionar actividades y elaborar mediciones en materia de medio ambiente.

4.– Hazien Eskala. Mintegiko hazien eta landareen arloan jarduerak ikuskatzea; laginak hartzea eta aztertzea, eta datuak erregistratzea; informazioa eta dokumentazioa kudeatzea.

4.– Escala Semillas. Inspeccionar actividades en materia de semillas y plantas de vivero; realizar la toma y análisis de muestras y el registro de datos; gestionar información y documentación.

5.– Arrantzako Eskala. Arrantzako jarduerak ikuskatzea; laginak hartzea eta aztertzea, eta datuak erregistratzea; informazioa eta dokumentazioa kudeatzea.

5.– Escala Pesca. Inspeccionar actividades pesqueras; realizar la toma y análisis de muestras y el registro de datos; gestionar información y documentación.

6. artikulua.– Espezialitateak sortzea.

Artículo 6.– Creación de especialidades.

1.– Eusko Jaurlaritzak ahalmena du espezialitateak sortu, aldatu, bateratu edo ezabatzeko.

1.– El Gobierno Vasco podrá crear, modificar, unificar o suprimir especialidades.

2.– Espezialitatea sortzeko dekretuan, honako hauek ezarriko dira:

2.– En el decreto de creación de la especialidad se establecerán:

a) Espezialitatearen izena.

a) La denominación de la especialidad.

b) Espezialitatea lortzeko prozedurak eta, hala badagokio, hura galtzeko arrazoiak.

b) Los procedimientos para adquirirla y las causas de su pérdida, en su caso.

c) Zer funtzio beteko diren espezialitateari atxikitako lanpostuetan.

c) Las funciones que se desempeñarán en los puestos adscritos a la especialidad.

7. artikulua.– Espezialitateak lortzea.

Artículo 7.– Adquisición de las especialidades.

1.– Espezialitateak honako hauen bitartez lortu ahal izango dira:

1.– La especialidad podrá adquirirse mediante:

a) Hautaketa-prozesu bat, berariaz deitutakoa edo espezialitateari dagokion eskalara sartu ahal izateko deialdi orokor baten barruan deitutakoa.

a) Un proceso selectivo, bien convocado específicamente, bien dentro de una convocatoria general para acceder a la escala a la que se adscribe la especialidad.

b) Espezialitatearen eremuan prestakuntza espezifikoa egiaztatzea.

b) La acreditación de formación específica en el ámbito de la especialidad.

c) Beste prozedura objektibo batzuk.

c) Otros procedimientos objetivos.

2.– Espezialitatea lortu dela egiaztatuko da enplegu publikoan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez.

2.– La adquisición de la especialidad se acreditará mediante Orden de la persona titular del departamento competente en empleo público.

8. artikulua.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatearen sorrera eta funtzioak.

Artículo 8.– Creación y funciones de la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortu da Administrazioko Goi Mailako Kidegoaren Administrazioaren eskalan eta Administrazio Kudeaketako Kidegoaren Administrazio Kudeaketaren eskalan.

1.– Se crea la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres, en las escalas de Administración y de Gestión Administrativa, del Cuerpo Superior de Administración y de Gestión Administrativa, respectivamente.

2.– Espezialitate honen funtzioak hauek dira: programak sustatu eta diseinatzea, aholkularitza teknikoa ematea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen eta ezartzen parte hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren eremuan.

2.– Las funciones de esta Especialidad son: impulsar y diseñar programas, prestar asesoramiento técnico y participar en la promoción e implantación de la igualdad entre mujeres y hombres en el ámbito de la Administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

9. artikulua.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea lortzea.

Artículo 9.– Adquisición de la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea lortzeko, berdintasunaren arloko ezagutzak egiaztatzera bideratutako hautaketa-prozedura gainditu beharko da. Bertan parte hartzeko, berdintasunaren arloan esperientzia edo prestakuntza egiaztatzeko eskatu ahal izango da.

La Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres se adquirirá por la superación de un procedimiento selectivo destinado a acreditar conocimientos en el ámbito de igualdad. Para participar en el mismo se podrá exigir la acreditación de experiencia o de formación en el ámbito de igualdad.

10. artikulua.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea eskatzea.

Artículo 10.– Exigencia de la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

Espezialitate hori eskatzen duten lanpostuak betetzeko exijituko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea, baldin eta lanpostu-zerrendetan hala jasota badago.

La Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres se exigirá para el desempeño de los puestos de trabajo que la requieran y así venga establecido en las relaciones de puestos de trabajo.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea ezohiko izaerarekin lortzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Adquisición extraordinaria de la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres.

Ezohiko izaerarekin, karrerako eta bitarteko funtzionarioei ofizioz aitortuko zaie Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea, baldin eta, dekretu hau indarrean jarri aurretik, espezialitate horri atxikitako lanpostuak bost urteko epean gutxienez bete badituzte.

Con carácter extraordinario, se reconocerá, de oficio, la Especialidad en Igualdad de Mujeres y Hombres al personal funcionario, de carrera o interino, que haya desempeñado puestos adscritos a la especialidad citada, durante un periodo mínimo de cinco años, anteriores a la entrada en vigor de este Decreto.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 3an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de mayo de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental