Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala

N.º 87, viernes 6 de mayo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
1931
1931

AGINDUA, 2022ko apirilaren 26koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Gaztelagun programaren etxebizitza-alokairurako laguntzak.

ORDEN de 26 de abril de 2022, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, por la que se regulan las ayudas al alquiler de vivienda del Programa Gaztelagun.

Gaztelagun programa gazteen etxebizitza-beharrizanetara egokitutako konponbideak eskaintzeko sortu zen, gazteek etxebizitza duin eta egokia eskuratu ahal izateko formulak eta neurriak garatuz. 2019-2021 aldirako Gaztelagun programa, 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planeko 5.1 ardatza oinarri duena, 23 eta 35 urte arteko gazteei emantzipatzen laguntzeko sortu zen. Hala, ohiko etxebizitzaren errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen dira.

El Programa Gaztelagun nació con el propósito de ofrecer soluciones adecuadas a las necesidades de vivienda del colectivo de personas jóvenes, mediante el desarrollo de fórmulas y medidas para facilitar el acceso a una vivienda digna y adecuada. Inspirado en el Eje n.º 5.1 del Plan Director de Vivienda 2018-2020, el Programa Gaztelagun 2019-2021 llegó para favorecer la emancipación de esas personas jóvenes, de edades comprendidas entre los 23 y los 35 años, a través de la concesión de ayudas directas para el abono de parte de la renta del alquiler de la vivienda habitual y permanente.

Urtebeteren ondoren, egiaztatu zen zenbait kolektibo egitasmoaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen zirela; hortaz, aldaketak egitea erabaki zen. Hori horrela, 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez, programaren zenbait artikulu aldatu ziren, gutxieneko adinaren (18 urtean ezarri zen) eta diru-sarreren betekizunei buruzkoak, besteak beste.

Tras un año de experiencia se comprobó que ciertos colectivos quedaban fuera de su ámbito de aplicación, de modo que se consideró imprescindible realizar una serie de cambios. Así, mediante Orden de 10 de diciembre de 2019, se modificaron varios artículos del Programa, entre ellos los referidos a los requisitos de edad mínima (estableciéndose en 18 años) e ingresos.

2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berriaren lehen ardatza da EAEn alokairu eskuragarria sustatzea, eta, horren barruan, 1.2 estrategia da etxebizitza eskuragarria izateko aukera bermatzera bideratutako baliabideen eta prestazioen sistema garatzea. 1.2.2 ildo estrategikoaren xedea da gazteen emantzipazioa bultzatzea alokairuko etxebizitzen bitartez, eta, horretarako, 1.2.2.1 ekintzak Gaztelagun programa indartzen eta zabaltzen du, laguntza-programa iraunkor bihurtuz.

El nuevo Plan Director de Vivienda 2021-2023 contempla como primer Eje el fomento del alquiler asequible en Euskadi y, dentro del mismo, la Estrategia 1.2 consiste en desarrollar el sistema de recursos y prestaciones destinadas a garantizar el acceso a una vivienda asequible. Así, la Línea estratégica 1.2.2. pretende impulsar la emancipación de la población joven en régimen de alquiler y, para ello, la Acción 1.2.2.1. refuerza y amplía el Programa Gaztelagun convirtiéndolo en un programa de ayudas permanente.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak uste du, beraz, programa hori finkatu eta egiturazko bihurtu behar dela.

El Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes considera necesario, por tanto, consolidar y hacer estructural este Programa.

Bestalde, 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bitartez onartu zuenak) 7. helburu estrategikoan aurreikusten du lana egin beharko dela gazteak emantzipatzen laguntzeko, etxebizitza eskuratu ahal izatea sustatuz eta baliabideak gehienbat alokairura bideratuz. Gaztelagun programa da helburu hori lortzeko proiektatzen den tresna, indarrean dagoen 2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Planean aurreikusitakoarekin bat.

En otro orden de cosas, el Plan Estratégico de Subvenciones 2021-2024, aprobado mediante Orden de 2 de junio de 2021 del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, prevé en su Objetivo estratégico 7 que se deberá trabajar para facilitar la emancipación de las personas jóvenes, promoviendo el acceso a la vivienda y orientando los recursos prioritariamente al alquiler. El Programa Gaztelagun es la herramienta que se proyecta para la consecución de tal objetivo, en concordancia con lo previsto en el vigente Plan Director de Vivienda 2021-2023.

Hasiera batean proiektu pilotua izan arren, agerikoa denez gazteen emantzipazioa erraztu behar dela nabarmen eta irmo, enpleguari eta etxebizitza eskuratu ahal izateari lotutako arazoak eragozpen zaizkielako, komeni da programa iraunkor eta egiturazko bihurtzea, xedapen arauemaile bat onartuz horretarako. Era horretara, lortuko da ohiko etxebizitza alokatzeko Gaztelagun programako zuzeneko laguntzak Sailaren dirulaguntza-politika egiturazko eta iraunkor baten parte izatea; betiere, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen esparruan.

A pesar de su inicial carácter de proyecto piloto, la evidente necesidad de facilitar, con intensidad y decisión, la emancipación juvenil lastrada por problemas vinculados al empleo, por un lado, y al acceso a la vivienda, por otro, aconsejan su reconversión en un programa permanente y estructural, mediante la aprobación de una disposición normativa que lo haga perdurar en el tiempo. De esta forma se logrará que las ayudas directas del Programa Gaztelagun para el alquiler de vivienda habitual formen parte de una política subvencional estructural y permanente del Departamento, siempre dentro del marco de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

Kontuan izan behar da alokairuko etxebizitza funtsezko tresna dela etxebizitzarako eskubidearen agindu konstituzionalari erantzuteko; hortaz, alokairua sustatzearen aldeko apustua indartu behar da. Beharrizan handiagoko kolektiboen premiei erantzuteko alokairu-politikak eraginkorrak eta efizienteak badira, babes publikoko etxebizitzarako sarbidea eskaini behar zaie kolektibooi, edo, bestela, alokairua ordaintzeko laguntzak eman behar zaizkie.

Se debe tener en cuenta que la vivienda en alquiler es el instrumento fundamental para dar respuesta al mandato constitucional representado en el derecho a la vivienda, lo que implica reforzar la apuesta por la promoción en alquiler. La eficacia y eficiencia de las políticas de alquiler de cara a la atención de las necesidades de los colectivos con mayores necesidades, debe facilitar el acceso a una vivienda de protección pública o, en su defecto, la concesión de ayudas para el pago del alquiler.

Gaztelagun programa berriak hainbat aldaketa ditu, onuradunen kopurua handitzeko eta finkatzeko asmoz. Horrela, handitu egin dira zenbateko hauek: Bilbon, Donostian eta Gasteizen baimendutako hasierako gehieneko errenta (775 eurotik 800 eurora); laguntzak eskuratzeko urteko diru-sarrera gordinen muga, bai norbanakoentzat (18.000 eurotik 24.500 eurora), bai familia unitateentzat (24.000 eurotik 30.000 eurora), bai eta familia ugarientzat ere (28.000 eurotik 32.000 eurora); etxebizitza bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezartzeko balio duen errentaren ehunekoa (% 60); eta etxebizitza-prestazio ekonomikoaren gehienekoa (275 euro), Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 11/2021 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria oinarri hartuta.

El nuevo programa Gaztelagun incorpora una serie de modificaciones con el propósito de aumentar y afianzar el número de personas beneficiarias. Así, se incrementa la cuantía de la renta máxima inicial permitida en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz (de 775 a 800 euros), el límite de ingresos brutos anuales para acceder a las ayudas, tanto para las personas individuales (de 18.000 a 24.500 euros) como para las unidades familiares (de 24.000 a 30.000 euros y en familias numerosas de 28.000 a 32.000 euros), el porcentaje de la renta que sirve para establecer la cuantía máxima de la ayuda por vivienda (60 %) y el importe máximo de la prestación económica de vivienda (275 euros) en base a la Disposición Adicional Séptima de la Ley 11/2021 de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Azkenik, laguntzak jasotzeko nahitaezko betekizunetako bat aldatu da; alegia, bizilekua benetan eta modu jarraituan Euskal Autonomia Erkidegoan eduki izanaren gutxieneko muga sei hilabetera murriztu da, laguntzak eskuratu ahal izatea errazteko eta gazteen mugikortasuna bultzatzeko.

Finalmente, se reduce a 6 meses el periodo de tiempo de residencia efectiva e ininterrumpida en la Comunidad Autónoma Vasca, requisito imprescindible para percibir las ayudas, con la pretensión de facilitar el acceso a la mismas y potenciar la movilidad juvenil.

Laburbilduz, gazteen emantzipazio-tasa handitu nahi da, efizientzia eta erabilgarritasun frogatuko laguntza-programa bat finkatuta, eta programa egiturazko eta iraunkor bihurtuko da.

En definitiva, se trata de aumentar la tasa de emancipación de este colectivo de jóvenes mediante la consolidación de un programa de ayudas cuya eficiencia y utilidad ha quedado de sobra demostrada, convirtiéndolo en un Programa estructural y permanente.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoak) ematen duten eskumena baliatuta, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenekin, honako hau

En el ejercicio de la competencia otorgada por el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, el artículo 4 del Decreto 11/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, y de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da gazteei zuzendutako etxebizitza-alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun programaren oinarriak arautzea.

La presente Orden tiene por objeto regular las bases del Programa Gaztelagun de ayudas al alquiler de vivienda dirigidas a personas jóvenes.

2. artikulua.– Programaren ezaugarriak.

Artículo 2.– Características del Programa.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre batengatik ordaintzen den hileko errentaren ehuneko jakin bat ordaintzeko laguntzak emango ditu Gaztelagun programak.

1.– Las ayudas del Programa Gaztelagun consisten en el pago mensual de un porcentaje de la renta abonada por el alquiler de una vivienda libre ubicada en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Etxebizitzaren hasierako hileko errentak ezingo ditu honako prezio hauek gainditu: 800 euro, Bilbon, Donostian eta Gasteizen; 750 euro, Bilbao eta Donostiako metropolialdeetan eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan; eta 675 euro, gainerako udalerrietan.

2.– La renta mensual inicial de la vivienda no será superior a los 800 euros en Bilbao, Donostia / San Sebastián y Vitoria-Gasteiz; los 750 en las áreas metropolitanas de Bilbao y Donostia / San Sebastián y en los municipios de más de 10.000 habitantes; y los 675 euros en el resto de municipios.

Alabaina, Gaztelagun programaren onuradun izaten jarraituko dute hasierakoaren ondorengo urteko kuotetan aipatutako zenbatekoetatik gorako errentak ordaintzen dituzten pertsonak, errentok Hiri Errentamenduen gaineko azaroaren 29ko 29/1994 Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera eguneratu badira.

No obstante, continuarán siendo beneficiarias del Programa Gaztelagun las personas que, en anualidades posteriores a la inicial, abonen rentas que superen dichas cuantías por haber sido actualizadas en los términos previstos en el artículo 18 de la Ley 29/1994, de 29 de noviembre, de Arrendamientos Urbanos.

3.– Laguntza urtebetez emango da, eman denetik aurrera, eta automatikoki luzatuko da urteroko bakoitzaren epemugan, baldin eta agindu honek indarrean jarraitzen badu, kreditu egoki nahikoa badago eta onuradunek aginduan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

3.– La ayuda se otorgará por un año a contar desde la fecha de su concesión, prorrogándose automáticamente al vencimiento de cada anualidad, siempre y cuando la presente Orden siga en vigor, exista crédito adecuado y suficiente y las personas beneficiarias cumplan los requisitos exigidos en la misma.

4.– Laguntza honen ondorioetarako, gaztetzat hartuko dira 18-35 urte arteko pertsonak, biak barne.

4.– A los efectos de esta ayuda se entenderá como personas jóvenes a las comprendidas entre los 18 y 35 años, ambos inclusive.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Aurrekontu-ekitaldi baten barruan emango diren Gaztelagun programako laguntzen kopuru osoak ez du gaindituko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan adierazitako zenbatekoa. Halaber, indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, laguntzen kopuru osoak ezin izango du eguneratutako kopurua gainditu. Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da dirulaguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, etxebizitzaren arloko sailburu eskudunaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

1.– El volumen total de las ayudas del Programa Gaztelagun a conceder dentro de cada ejercicio presupuestario no superará la cantidad consignada al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o la que resulte de su actualización en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. No procederá, por tanto, la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe, haciéndose público el agotamiento del crédito en el Boletín Oficial del País Vasco mediante Orden del Consejero o Consejera competente en materia de vivienda.

2.– Urtero, etxebizitzaren arloko sailburu eskudunaren agindu bidez jakinaraziko da ekitaldi bakoitzean Gaztelagun programaren dirulaguntzen gehieneko aurrekontu-zuzkidura. Dirulaguntzei agindu honetan aurreikusitako erregimena aplikatuko zaie.

2.– Anualmente, mediante Orden del Consejero o Consejera competente en materia de vivienda, se dará publicidad a la dotación presupuestaria disponible para la financiación de las ayudas económicas del Programa Gaztelagun en cada ejercicio, a las que se les aplicará el régimen previsto en la presente Orden.

4. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 4.– Personas beneficiarias.

1.– Pertsona fisikoek eskuratu ahalko dute dirulaguntza, banaka nahiz familia-unitate batean bilduta, baldin eta 5. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas las personas físicas, a título individual o agrupadas en una unidad familiar, siempre que cumplan los requisitos previstos en el artículo 5.

2.– Agindu honen ondorioetarako, familia-unitateak dira ezkontza bidez elkartuta dauden pertsonak edo izatezko bikote erregistratuak, eta, hala badagokio, beren ardurapean dauden seme-alabak, bai eta guraso bakarreko unitateak eta beren ardurapeko seme-alabak ere.

2.– Constituye una unidad familiar, a los efectos de la presente Orden, las personas unidas en matrimonio o como pareja de hecho registrada, y en su caso, los hijos e hijas a su cargo, así como las unidades monoparentales formadas por un único padre o madre y los hijos e hijas a su cargo.

3.– Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek, seme-alaba adingabeek izan ezik, agindu honetan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

3.– Todas y cada una de las personas integrantes de la unidad familiar, salvo los hijos e hijas menores de edad, deberán cumplir los requisitos que se exigen en esta Orden.

5. artikulua.– Baldintzak.

Artículo 5.– Requisitos.

1.– 18 eta 35 urte bitartean izatea.

1.– Tener entre 18 y 35 años.

2.– Laguntzaren eskaera-dataren aurretik bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan benetan eta modu jarraituan sei hilabetez eduki izana egiaztatzea.

2.– Acreditar seis meses de residencia efectiva, ininterrumpida e inmediatamente anterior a la fecha de solicitud de la ayuda, en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta egiaztatzen badu banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezinezko duela bertan bizitzea.

3.– No ser titular del pleno dominio o de un derecho de uso y disfrute sobre alguna vivienda, salvo que se acredite la no disponibilidad de la misma por causas de separación o divorcio, o la imposibilidad de habitarla por cualquier otra causa ajena a su voluntad, debidamente acreditada.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titularra izatea, norberaren izenean edo errentakide gisa, eta hori izatea beren ohiko etxebizitza.

4.– Ser titular de un contrato de arrendamiento, a título individual o como coarrendataria, de una vivienda libre ubicada en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que deberá constituir su domicilio habitual y permanente.

5.– Inolako familia-loturarik ez edukitzea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino, etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza unitateko kideren batekin.

5.– No tener vínculos familiares hasta el tercer grado de consanguinidad o afinidad con la persona arrendadora de la vivienda o con cualquiera de los miembros de la unidad convivencial de la persona arrendadora.

6.– Errenta banku-transferentzia bidez ordaintzea.

6.– Abonar la renta mediante transferencia bancaria.

7.– Honako diru-sarrera hauek egiaztatzea:

7.– Acreditar los siguientes ingresos:

Eskatzaile indibidualek urtean 24.500 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.

Las personas solicitantes a título individual deberán acreditar unos ingresos brutos anuales iguales o inferiores a 24.500 euros y superiores a 3.000 euros.

Familia-unitate osoak urtean 30.000 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.

La unidad familiar, en su conjunto, deberá acreditar unos ingresos brutos anuales iguales o inferiores a 30.000 euros y superiores a 3.000 euros.

Familia ugarien kasuan, urtean 32.000 euroko edo gutxiagoko eta 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera gordinak dituztela egiaztatu beharko dute.

En el supuesto de familias numerosas, se acreditarán unos ingresos brutos anuales iguales o inferiores a 32.000 euros y superiores a 3.000 euros.

Ezarritako gehieneko diru-sarrerak urtero eguneratuko dira, eskaera-dataren aurreko urteko abenduaren 31n indarrean zegoen urtetik urterako kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta Alokabideren webgunean argitaratuko dira.

Los ingresos máximos establecidos se actualizarán anualmente en función del Índice de Precios al Consumo interanual en vigor a fecha 31 de diciembre del año anterior a la fecha de solicitud, y se publicarán en la página web de Alokabide.

Diru-sarrerak kalkulatzeko, kontuan hartu beharreko epealdia honako hau izango da: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, eskaera-dataren aurreko azken zergaldia edo, bestela, eskaera-dataren aurreko hamabi hilabeteak, onuragarriagoa bada. Diru-sarrera konputagarriak izango dira zerga-oinarriak, oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria.

A los efectos del cómputo de los ingresos se tendrá en cuenta o bien el periodo impositivo que, vencido el plazo de la presentación de la declaración del impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas, sea inmediatamente anterior a la fecha de la solicitud o bien los doce meses previos a la fecha de solicitud, en caso de resultar más beneficioso. Los ingresos computables serán las bases imponibles, general y del ahorro.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.

Cumplir los requisitos previstos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6. artikulua.– Bateraezintasunak.

Artículo 6.– Incompatibilidades.

Gaztelagun programaren alokairurako laguntza ezin izango da bateratu honako hauekin:

La ayuda al alquiler del Programa Gaztelagun será incompatible con:

1.– Errentamenduko babes publikoko etxebizitza bat izatea.

1.– El disfrute de una vivienda de protección pública en arrendamiento.

2.– Errentamenduko etxebizitza pribatu bat izatea Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritzako ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programaren bidez edo Etxebizitza Hutsen Bizigune Programaren bitartez.

2.– El disfrute de una vivienda privada en arrendamiento a través del Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), o del Programa de Vivienda Vacía Bizigune.

3.– Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE), bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) edo administrazio publikoen gizarteratze-politiketatik eratorritako beste edozein errenta jasotzea.

3.– La percepción de la renta de garantía de ingresos (RGI), el ingreso mínimo vital (IMV) o cualesquiera rentas que provengan de políticas de inserción social de las Administraciones Públicas.

4.– Etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO), etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE), udalak ematen dituen dirulaguntzak edo alokairuko gastuak ordaintzen laguntzen duten beste administrazio edo erakunde publiko batzuen edozein dirulaguntza jasotzea.

4.– La percepción de la prestación complementaria de vivienda (PCV), la prestación económica de vivienda (PEV), las ayudas municipales o cualesquiera de otras Administraciones o entidades Públicas que contribuyan a cubrir los gastos de alquiler.

5.– Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) jasotzea, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 44. artikuluaren 2.a) apartatuan aipatutako alokairu-gastuei loturik daudenak.

5.– La percepción de las ayudas de emergencia social (AES) relacionadas con los gastos de alquiler citados en el apartado 2.a del artículo 44 de la Ley 18/2008 de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos e Inclusión Social.

7. artikulua.– Zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía.

1.– Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo du gainditu maizterrak hilean ordaintzen duen alokairuaren % 60, pertsona bakar bat bada nahiz familia-unitate bat bada.

1.– La cuantía máxima de la ayuda no podrá superar el 60 % de la renta mensual abonada por la parte arrendataria, tanto si se trata de una persona individual como de una unidad familiar.

2.– Pertsona edo familia-unitate onuradun bakoitzari ematen zaion laguntzaren zenbatekoak ezingo du, inola ere, etxebizitzarako prestazio ekonomikorako (EPE) ezarri den gehieneko muga gainditu.

2.– En ningún caso la cuantía de la ayuda a cada persona o unidad familiar beneficiaria podrá exceder del límite máximo establecido para la prestación económica de vivienda (PEV).

8. artikulua.– Kudeaketa.

Artículo 8.– Gestión.

Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak kudeatzea Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzari eta Erakunde Laguntzaileari dagokie, 9. eta 13. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

La gestión de las ayudas al alquiler del Programa Gaztelagun corresponderá a las Delegaciones Territoriales de Vivienda y a la Entidad Colaboradora, de acuerdo con lo previsto en los artículos 9 y 13.

9. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

Artículo 9.– Entidad Colaboradora.

1.– Alokabide SA sozietate publikoa izendatzen da Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak kudeatzeko Erakunde Laguntzaile, bi testu hauetan ezarritakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 52. artikulua, 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

1.– Se designa Entidad Colaboradora en la gestión de la ayuda al alquiler del Programa Gaztelagun a la sociedad pública Alokabide, S.A., de conformidad con la previsto en el artículo 52 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Alokabide SA sozietateari dagozkio honako jarduketa hauek:

2.– Corresponderá a Alokabide, S.A. las siguientes actuaciones:

– Aurrez aurreko informazio, orientabide eta aholkularitza indibidualizatua ematea, interesdunek eskabideak behar bezala bete ahal izan ditzaten, behar den dokumentazioa erantsita.

– Información, orientación y asesoramiento presencial e individualizado para que las personas interesadas puedan cumplimentar correctamente las solicitudes y adjuntar la documentación pertinente.

– Eskabideak jasotzea eta baldintzak betetzen direla ziurtatzea.

– Recepción de las solicitudes y comprobación del cumplimiento de requisitos.

– Etxebizitzako lurralde-ordezkariari eskaeren ebazpena eta ebazpenaren edozein aldaketa proposatzea.

– Propuesta al Delegado o Delegada Territorial de Vivienda de la resolución de las solicitudes, así como de cualquier modificación de las mismas.

– Laguntzak ordaintzea.

– Abono de las ayudas.

– Pertsona onuradunek eginbeharrak betetzen dituztela ziurtatzea.

– Comprobación del cumplimiento de las obligaciones de las personas beneficiarias.

10. artikulua.– Eskabidea.

Artículo 10.– Solicitud.

1.– Interesa duten pertsonek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun), Zuzenean – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eta Alokabide SA sozietate publikoaren egoitzan eskuragarri dagoen eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea.

1.– Las personas interesadas deberán presentar la solicitud conforme al modelo oficial que estará disponible en la sede electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun en el Servicio de Atención a la Ciudadanía Zuzenean y en la entidad colaboradora, Sociedad Pública Alokabide, S.A.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztu daiteke eskabidea: https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun

2.– La solicitud se puede presentar en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun

3.– Kasu horretan, eskaeraren osteko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egingo dira, «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

3.– En tal caso, los trámites posteriores a la solicitud se realizan en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el apartado «Mi carpeta» https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Ordezkaritza bidez jarduten den kasuetan, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

4.– En los casos de actuación por medio de representante, la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

5.– Halaber, eskabidea aurrez aurre aurkez daiteke hemen:

5.– También se puede presentar la solicitud de forma presencial en:

a) Zuzenean – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) edo aldez aurreko hitzorduak eskatzeko edo ezeztatzeko berariazko telefono-zenbakira deituta: 945 01 90 00.

a) El Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco-Zuzenean exclusivamente con cita previa accediendo a la dirección https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean o a través del teléfono exclusivo para solicitar o anular su cita previa 945 01 90 00.

b) Erakunde laguntzailean (Alokabide Sozietate Publikoa SA), soil-soilik aldez aurretik hitzordua eskatuta, aldez aurreko hitzorduak eskatzeko edo ezeztatzeko telefono-zenbakira deituta: 945 56 90 20.

b) La entidad colaboradora, Sociedad Pública Alokabide, S.A. exclusivamente con cita previa a través del teléfono para solicitar o anular su cita previa 945 56 90 20.

c) EAEko erregistro osagarrietan, hau da, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan) araututako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

c) En los registros auxiliares regulados en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos, o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta behar den dokumentazioa. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek ezartzen dutenari jarraituz.

6.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañen, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

11. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

Artículo 11.– Documentación que ha de acompañar a la solicitud.

1.– Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskabidearekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

1.– Para acreditar el cumplimiento de los requisitos, la solicitud deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, errentamenduko babes publikoko etxebizitzarik ez duela eta 6. artikuluan aipatzen den errenta, prestazio edo dirulaguntza bateraezinik jasotzen ez duela esanez.

a) Declaración responsable de no disfrutar de una vivienda de protección pública en arrendamiento ni percibir rentas, prestaciones o ayudas incompatibles a que se refiere el artículo 6.

b) Errentapeko etxebizitzan erroldatuta egotearen ziurtagiri eguneratua eta erroldatzearen antzinatasuna.

b) Certificado actualizado de empadronamiento en la vivienda arrendada y antigüedad del mismo.

c) Jabetza Erregistroaren Indizeen Zerbitzuak eginiko agiria, ziurtatzen duena eskatzailea ez dela etxebizitza baten titular.

c) Certificado emitido por el Servicio de Índices del Registro de la Propiedad acreditativo de que la persona solicitante no es titular de vivienda.

d) Diru-sarrerak egiaztatzeko agiriak:

d) Documentación acreditativa de los ingresos:

– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eskaera-dataren aurreko azken zergaldiari dagokiona.

– Declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas correspondiente al periodo impositivo vencido inmediatamente anterior a la fecha de la solicitud.

– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenari, behar izanez gero, kontribuziorik gabeko prestazioen ziurtagiria erantsiko zaio.

– A la declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas se adjuntará, en su caso, certificado de las prestaciones no contributivas.

– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kopia aurkezten ez duten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Las personas que no presenten copia de la declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas, deberán aportar la documentación siguiente:

– Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eginiko lan-bizitzaren agiria, data eguneratua duena.

– Certificado de vida laboral expedido por la Tesorería General de la Seguridad Social, con fecha actualizada.

– PFEZ atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T dokumentua).

– Certificado oficial por retenciones del IRPF (documento 10T).

– Ikerketarako beka edo dirulaguntzen kasuan, hori ziurtatzen duen agiria.

– En caso de becas o ayudas para la investigación, certificado que lo justifique.

e) Etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren kopia. Agiri horretan, kontratugileen nortasuna, alokatutako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta adierazi beharko dira, kontratu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatuta egotearen kasuan izan ezik. Kasu horretan, inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia aurkeztu beharko da.

e) Copia del contrato de arrendamiento de la vivienda, en el que deberá constar la identidad de las personas contratantes, la identificación de la finca arrendada, la duración pactada y la renta inicial, salvo que dicho contrato esté inscrito en el Registro de Contratos de Arrendamiento de Fincas Urbanas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en cuyo caso se aportará copia del certificado de inscripción o del resguardo de depósito de la fianza.

Maizterrak bat baino gehiago badira, eta kontratuan ez bada zehazten maizter bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa, erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko da, kopuru horiek zehaztuz.

En el caso de ser varias las personas arrendatarias y no constar en el contrato el importe de la renta que corresponde abonar a cada una de ellas individualmente, se aportará declaración responsable en la que figure dicho importe individual.

f) Banku-transferentzia bidez errenta ordaindu izana ziurtatzen duen agiria. Dokumentu horretan adierazi beharko dira, gutxienez, agindu-emailearen datuak, onuraduna, ordaindutako errentaren hilabetea eta urtea, kontu-zenbakiak, zenbatekoa eta finantza-entitatearen baliozkotzea, eragiketa behar bezala egin dela modu frogagarrian bermatzen duena.

f) Justificante del abono de la renta mediante transferencia bancaria en el que deberán constar, al menos, los datos de la persona ordenante, beneficiaria, mes y año de la renta abonada, números de cuenta, importe y validación de la entidad financiera que garantice de manera fehaciente que la operación se ha realizado.

g) Etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza-unitateko kideren batekin odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailarainoko familia-loturarik ez egotearen erantzukizunpeko adierazpena.

g) Declaración responsable de no existir vínculos familiares hasta el tercer grado de consanguineidad o afinidad con la persona arrendadora de la vivienda o con cualquiera de los miembros de la unidad convivencial de la persona arrendadora.

h) Hirugarrenen altaren dokumentua, behar bezala beteta.

h) Documento cumplimentado de alta de tercero.

i) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena, zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatearena izan ezik, hori egiaztatu egin beharko baita.

i) Declaración responsable del cumplimiento de los requisitos previstos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones excepto el de hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social que deberá certificarse.

j) Pertsona eskatzaileen egoera zibilari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Baterako errentamenduaren kasuan, zehaztu behar da zer harreman-mota dagoen alokairua partekatuko duten pertsonen artean.

j) Declaración responsable acerca del estado civil de las personas solicitantes. En caso de coarriendo, ha de especificarse el tipo de relación existente entre las personas coarrendatarias.

2.– Laguntza familia-unitate batentzat eskatzen bada, 1. apartatuko a), b), c), d), g), i) eta j) letretan aurreikusitako dokumentuek familia-unitateko adin nagusiko pertsona guztiei egin beharko diete erreferentzia, eta familia-liburua aurkeztu beharko da.

2.– En el caso de que la ayuda se solicite para una unidad familiar, los documentos previstos en las letras a), b), c), d), g), i) y j) del apartado 1 deberán referirse a todas las personas mayores de edad que forman parte de la misma, además de aportar el libro de familia.

3.– Familia ugariek ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

3.– Las familias numerosas deberán aportar el título acreditativo.

4.– Pertsona interesdunek 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretan eta i) letrako salbuespenean eta 3. apartatuan aipatutako dokumentuak ez aurkezteko eskubidea dute, baldin eta ez badute eragozpenik jartzen etxebizitzaren arloko sail eskudunak edo Alokabide SA sozietateak, sare korporatiboen bidez edo datu-bitartekaritzako plataformak edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuk baliatuz, gainerako administrazio publikoetan eskuragarri dauden dokumentuak elektronikoki kontsultatzeko edo eskuratzeko.

4.– Las personas interesadas tienen derecho a no aportar los documentos a que se refieren las letras a), b), c), d) y excepción de la letra i) del apartado 1 y el apartado 3 siempre que no se opongan a que el Departamento competente en materia de vivienda o Alokabide, S.A. consulten o recaben de otras Administraciones Públicas los que se encuentren disponibles electrónicamente a través de sus redes corporativas o mediante consulta a las plataformas de intermediación de datos u otros sistemas electrónicos habilitados al efecto.

12. artikulua.– Behin-behineko aitorpena eskatzea.

Artículo 12.– Solicitud de reconocimiento provisional.

1.– Errentamendu-kontratua izenpetu aurretik laguntzaren behin-behineko aitorpena eskatu ahal izateko, 11. artikuluan aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dira, 1. apartatuko a), b), e), f) eta g) letretan aipatutakoak izan ezik.

1.– Se podrá solicitar el reconocimiento provisional de la ayuda con carácter previo a la suscripción del contrato de arrendamiento, aportando la documentación prevista en el artículo 11, a excepción de la mencionada en las letras a), b), e), f) y g) del apartado 1.

2.– Eskabidea onartuz gero, pertsona interesdunak sei hilabeteko epea izango du falta diren dokumentuak aurkezteko, behin-behineko ebazpena jakinarazi den egunetik aurrera; besteak beste, fidantza ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

2.– En caso de resolución favorable, la persona interesada deberá aportar la documentación omitida en el plazo de seis meses a contar desde la fecha de la notificación de la resolución provisional, incluyendo el justificante de pago de la fianza.

3.– Dokumentazioa aurkeztu ondoren, behin betiko ebazpena emango da.

3.– Una vez aportada la documentación, se dictará la resolución definitiva.

4.– Agiriak ez badira epearen barruan aurkezten, behin-behineko aitorpena baliogabetu egingo da.

4.– Si la documentación no se aporta en plazo, se resolverá dejar sin efectos el reconocimiento provisional.

13. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

Artículo 13.– Procedimiento y resolución.

1.– Alokabide SAk eskabideak behar bezala beteta daudela egiaztatuko du, baita laguntza-eskabidea tramitatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu direla ere.

1.– Alokabide, S.A. verificará la correcta cumplimentación de las solicitudes, así como la aportación de la documentación precisa para la tramitación de la solicitud de la ayuda.

2.– Eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari hutsegitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta, halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, haren eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.

2.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición.

3.– Alokabide SAk, orobat, Gaztelagun programaren alokairurako laguntza lortzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko du eta ebazpen bat proposatuko dio Etxebizitzako lurralde-ordezkariari, ebazpen formala egin dezan.

3.– Alokabide, S.A. comprobará, asimismo, si se cumplen los requisitos para la obtención de la ayuda al alquiler del Programa Gaztelagun y remitirá propuesta de resolución al Delegado o Delegada Territorial de Vivienda, a quien corresponderá resolver.

4.– Ebazpena hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabidea egin zen egunetik aurrera, eta administrazioaren isiltasuna ezeslea izango da. Hala ere, akatsak zuzentzeko epea zabaldu balitz, aipatutako epea etenda geratuko litzateke pertsona eskatzaileak jakinarazpena jasotzen duenetik eskatutako agiri guztiak aurkezten diren arte.

4.– La resolución habrá de ser notificada en el plazo de tres meses a contar desde la fecha de la solicitud, siendo el silencio administrativo desestimatorio. No obstante, en el supuesto de que se hubiera abierto un plazo para la subsanación de defectos, el plazo aludido quedará suspendido durante el lapso que media entre la recepción de la notificación remitida a la persona solicitante y la presentación de la totalidad de la documentación solicitada.

5.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Contra la resolución podrá interponerse por las personas interesadas recurso de alzada, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 121 de Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Ebazpen baiesleen berri emango zaie onuradunak erroldatuta dauden udalei, onuradunek 5. artikuluan ezarritakoaren arabera bateraezinak diren laguntzak jasotzen badituzte, behar diren neurriak har ditzaten.

6.– Las resoluciones estimatorias se comunicarán a los ayuntamientos en que se hallen empadronadas las personas beneficiarias, para que se puedan adoptar las medidas pertinentes en caso de que estas estén percibiendo ayudas incompatibles a tenor de lo dispuesto en el artículo 5.

7.– Ematen diren dirulaguntzak ez dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren gardentasunaren atarian eta Alokabide SA sozietatearen webgunean hilean behin argitaratuko da dagokion epean emandako eta iraungitako laguntza kopurua eta zenbateko osoa, lurralde historikoaren eta pertsona onuradunaren sexuaren arabera bereizita.

7.– La concesión de las ayudas no será objeto de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco. No obstante, con carácter mensual se publicará en el portal de transparencia del Gobierno Vasco y en la página web de Alokabide, S.A. el número y el importe global de las ayudas concedidas y extinguidas en el período correspondiente, disgregado por Territorio Histórico y por sexo de la persona beneficiaria.

14. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 14.– Pago de la prestación.

1.– Alokairuaren dirulaguntza hilero ordainduko da hirugarrenen altaren dokumentuan agertzen den banku-kontuan.

1.– La ayuda al alquiler se abonará mensualmente en la cuenta bancaria que figure en el documento de alta de tercero.

2.– Laguntza eman den egunetik aurrera aginduko da ordainketa, eta sortu, berriz, eskatutako dokumentazioarekin batera eskabidea aurkezten, edo, hala badagokio, zuzentzen den egunaren hurrengo hilaren lehen egunean.

2.– El abono se ordenará a partir de la fecha de concesión de la ayuda, y se devengará desde el día uno del mes siguiente a la fecha de presentación o, en su caso, subsanación, de la solicitud junto con toda la documentación requerida.

3.– Behin-behineko aitorpenen kasuetan, sortzapen-eguna 12.2 artikuluan aipatutako dokumentazioa entregatzen den egunaren hurrengo hilaren lehen eguna izango da.

3.– En los casos de reconocimiento provisional, la fecha de devengo será el día uno del mes siguiente a la fecha de aportación de la documentación a que se refiere el artículo 12.2.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 15.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Dirulaguntza jasotzen duten pertsonek betebehar hauek dituzte:

Las personas beneficiarias de las ayudas están obligadas a:

1.– Laguntzen zenbateko osoa alokairuko etxebizitzaren errenta ordaintzeko erabiltzea.

1.– Destinar el importe íntegro de las ayudas al pago de la renta de la vivienda alquilada.

2.– Alokabide SAn, urtero, aurreko artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako sortzapen-datatik, banku-transferentzia bidez errenta ordaindu izana ziurtatzen duen agiria. Dokumentu horretan adierazi beharko dira, gutxienez, agindu-emailearen datuak, onuraduna, ordaindutako errentaren hilabetea eta urtea, kontu-zenbakiak, zenbatekoa eta finantza-entitatearen baliozkotzea, eragiketa behar bezala egin dela modu frogagarrian bermatzen duena.

2.– Presentar en Alokabide, S.A anualmente, desde la fecha de devengo señalada en el párrafo segundo del artículo anterior, el justificante del abono de la renta mediante transferencia bancaria en el que deberán constar, al menos, los datos de la persona ordenante, beneficiaria, mes y año de la renta abonada, números de cuenta, importe y validación de la entidad financiera que garantice de manera fehaciente que la operación se ha realizado.

3.– Urtero, laguntza ematen den egunetik aurrera, hauek aurkeztea:

3.– Presentar en Alokabide, S.A. anualmente, desde la fecha de concesión de la ayuda.

a) 11.1 d) artikuluan aipatutako diru-sarreren egiaztagiriak, eskabidea aurkeztu ondorengo zergaldiei dagozkienak.

a) la documentación acreditativa de los ingresos a que se refiere el artículo 11.1 d) que corresponda a cada uno de los períodos impositivos vencidos posteriores al de la presentación de la solicitud.

Dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa izango da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko epea amaitzen denetik aurrera.

La documentación deberá aportarse en el plazo de un mes desde la fecha de cierre del plazo de declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas.

b) 11.1 artikuluko a), b), c), i) eta j) apartatuetan jasotako gainerako betekizunak betetzen direla erakusten duten ziurtagiriak.

b) la documentación acreditativa del cumplimiento del resto de los requisitos a los que se refieren los artículos 11.1 apartados a), b), c), i) y j).

4.– Dirulaguntza emateko arrazoi izan ziren baldintzak aldatzen badira, Alokabide SAri jakinaraztea.

4.– Comunicar a Alokabide, S.A. cualquier cambio en su situación que suponga una modificación en los requisitos que dieron lugar a la concesión de la ayuda.

5.– Hala erabakiko balitz, bidegabeki kobratutako kopuruak itzultzea.

5.– Reintegrar las cantidades indebidamente cobradas en caso de que así se resuelva.

6.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dirulaguntzaren destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatutako informazio oro aurkeztea.

6.– Facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de la ayuda.

7.– Pertsona interesdunek 3. apartatuan adierazitako dokumentuak ez aurkezteko eskubidea dute, baldin eta ez badute eragozpenik jartzen etxebizitzaren arloko sail eskudunak edo Alokabide SA sozietateak gainerako administrazio publikoetan eskuragarri dauden dokumentuak elektronikoki kontsultatzeko edo eskuratzeko, sare korporatiboen bidez edo datu-bitartekaritzako plataformak edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuk kontsultatuz.

7.– Las personas interesadas tienen derecho a no aportar la documentación prevista en el apartado 3, siempre que no se opongan a que el Departamento competente en materia de vivienda o Alokabide, S.A. consulten o recaben de otras Administraciones Públicas la que se encuentre disponible electrónicamente a través de sus redes corporativas o mediante consulta a las plataformas de intermediación de datos u otros sistemas electrónicos habilitados al efecto.

16. artikulua.– Laguntza aldatzea.

Artículo 16.– Modificación de la ayuda.

1.– Etxebizitza, errentaren zenbatekoa, norberaren izenean ordaindutako zatia edo errentakideak aldatuz gero, laguntzari buruzko ebazpena ere aldatu egingo da, baldin eta onuradunek baldintzak betetzen jarraitzen badute eta egiaztagiriak aurkezten badituzte.

1.– El cambio de vivienda, de la cuantía de la renta o parte de la misma abonada a título individual, así como el de las personas coarrendatarias, dará lugar a la modificación de la resolución de ayuda, siempre que las personas beneficiarias continúen cumpliendo los requisitos y se aporte la oportuna documentación acreditativa.

2.– Guraso bakarrekoak ez diren familia-unitateen kasuan, onuraduna hiltzen, banantzen edo dibortziatzen denean, laguntzari buruzko ebazpena aldatu egingo da, familia-unitateko gainerako pertsonek baldintzak betetzen badituzte.

2.– El fallecimiento, separación o divorcio de la persona beneficiaria en las unidades familiares no monoparentales dará lugar a la modificación de la resolución de ayuda cuando las personas de la unidad familiar resultante sigan cumpliendo los requisitos.

17. artikulua.– Azkentzea.

Artículo 17.– Extinción.

Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak honako arrazoi hauengatik azkenduko dira:

La ayuda al alquiler del Programa Gaztelagun se extinguirá por las siguientes causas:

1.– Laguntza jasotzeko gehieneko adinera iristea (36 urte). Familia-unitateen kasuan, nahikoa izango da onuradunetako bat adin horretara iristea.

1.– El cumplimiento de la edad máxima para el disfrute de la ayuda (36 años). En el caso de unidades familiares, bastará con que una de las personas beneficiarias alcance dicha edad.

2.– Laguntza emateko arrazoi izan ziren baldintzak ez betetzea.

2.– El incumplimiento sobrevenido de los requisitos que dieron lugar a la obtención de la ayuda.

3.– Onuradunak uko egitea.

3.– La renuncia de la persona beneficiaria.

4.– Onuraduna hiltzea, banantzea edo dibortziatzea, 16.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

4.– El fallecimiento, la separación o divorcio de la persona beneficiaria, excepto en los casos previstos en el artículo 16.2.

5.– Emandako datuetan edo eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenetan iruzur egitea.

5.– La falsedad acreditada en los datos aportados o en las declaraciones responsables incluidas en la solicitud.

6.– 15. artikuluan aurreikusitako betebeharrak ez betetzea.

6.– El incumplimiento de las obligaciones previstas en el artículo 15.

18. artikulua.– Bidegabeki jasotako dirulaguntzak azkentzeko eta itzultzeko prozedura.

Artículo 18.– Procedimiento de extinción y reintegro de las ayudas indebidamente recibidas.

Bidegabeki jasotako dirulaguntzak azkentzeko eta itzultzeko prozedura bi testu hauetan ezarritakoaren araberakoa izango da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikulua, 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

El procedimiento de extinción y de reintegro de las ayudas indebidamente percibidas se regirá por lo establecido en el artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

19. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 19.– Régimen sancionador.

Zehapen-araubidea honako testu hauetan aurreikusitakoa da:

El régimen sancionador es el previsto en:

a) Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen X. kapitulua, eta, zehazki, 84. artikuluko ñ) letra, falta astun gisa hartzen duena pertsona onuradunek etxebizitzaren edo birgaitzearen arloan jasotzen dituzten laguntzak haiek ematea eragin zuten xedeez bestelako batzuetara bideratzea.

a) El Capítulo X de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, y en concreto el artículo 84 letra ñ, que considera falta grave los supuestos en los que las personas beneficiarias no destinen las ayudas percibidas en materia de vivienda o rehabilitación a la finalidad que motivó su concesión.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. titulua.

b) El Título IV de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Agindu hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzei aplikatuko zaie –agindu horrek etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautzen eta deitzen ditu (2019ko abenduaren 10eko Aginduak aldatu zuen)–, laguntza horiek indarrean jarraitzen duten bitartean eta onuradunek hala eskatzen badute.

Esta orden será de aplicación a las ayudas concedidas al amparo de la Orden de 18 de diciembre de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se regulan y convocan las ayudas al alquiler del programa Gaztelagun, modificada por la Orden de 10 de diciembre de 2019, mientras dichas ayudas continúen vigentes y así lo soliciten las personas beneficiarias.

Eskaera agindu hau indarrean jarri eta ondorengo hiru hilabeteetan aurkeztu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun), Zuzenean – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eta Alokabide SA sozietate publikoaren egoitzan eskuragarri dagoen eredu ofizialaren arabera.

La solicitud podrá presentarse durante los tres meses posteriores a la entrada en vigor de esta orden, conforme al modelo oficial que estará disponible en la sede electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/servicios/gaztelagun en el Servicio de Atención a la Ciudadanía Zuzenean y en la entidad colaboradora, Sociedad Pública Alokabide, S.A.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

2022ko abenduaren 31ra arte eskatutako Gaztelagun programako laguntzak finantzatzeko 2022 ekitaldian esleitutako kredituen zenbatekoa 7.593.359 eurokoa da, honela banatuta:

El importe de los créditos consignados en el ejercicio 2022 para la financiación de las ayudas del Programa Gaztelagun solicitadas hasta el 31 de diciembre de 2022 asciende a 7.593.359 euros), con la siguiente distribución:

2022. urtea - 3.819.492 euro.

Año 2022 - 3.819.492 euros.

2023. urtea - 3.773.867 euro.

Año 2023 - 3.773.867 euros.

Pertsonako eta hileko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 275 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 23ko 11/2021 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera.

El límite máximo de la ayuda por persona y mes asciende a 275 euros en base a lo previsto en la Disposición adicional séptima de la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 53.2 artikuluarekin bat, Alokabide SA sozietate publikoak ez du aurkeztu beharko bermerik laguntzak kudeatzeko aurreratuko zaizkion funts publikoen zenbatekoagatik.

De conformidad con el artículo 53.2 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones la Sociedad Pública Alokabide S.A. no deberá presentar la garantía por el importe de los fondos públicos que le sean anticipados para la gestión de las ayudas.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 26a.

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de abril de 2022.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental