Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena

N.º 76, miércoles 20 de abril de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
1703
1703

AGINDUA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2022ko deialdia egiten baita.

ORDEN de 30 de marzo de 2022, de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, por la que se efectúa, para el año 2022, la convocatoria prevista en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legeak (EHSSL) honako hau aitortzen du: «Gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak euskal gizartearen funtsezko aktibo bat dira, eta haien ekarpena ezinbestekoa da gizarte zuzen eta solidario, berdintasunezko eta kohesionatu, demokratiko eta parte-hartzailea eraikitzeko, bai eta gizarte-beharrei modu egokiagoan (integrala, hurbilekoa, pertsonalizatua, parte-hartzailea) erantzuteko ere, sektoreen arteko lankidetzaren bidez eta pertsonen beraien, familien, kolektiboen edo komunitate hartzaileen parte-hartzearekin».

La Ley 6/2016 del Tercer Sector Social de Euskadi (LTSSE) reconoce que «las organizaciones de iniciativa social e intervención social constituyen un activo fundamental de la sociedad vasca y su contribución resulta imprescindible para construir una sociedad que sea, a la vez, justa y solidaria, igualitaria y cohesionada, democrática y participativa, así como para responder de manera más adecuada –integral, cercana, personalizada, participativa– a las necesidades sociales, desde la colaboración entre sectores y con la participación de las propias personas, familias, colectivos o comunidades destinatarias».

Hala, Eusko Jaurlaritzak, EHSSL eta XII. Legealdiko gobernu-programa garatuz, EHSSko erakundeekin eta sareekin lankidetzan, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bitartez (EEZM), Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia eguneratu du, eta 2021-2024 Legealdiko plana egin du, EHSS indartzen eta sustatzen jarraitzeko asmoz, eta euskal sektore publikoaren eta EHSSren arteko lankidetzaren ibilbidearekiko koherentea den esparru berri hau praktikan finkatzeko, zeina, aldi berean, elkarrizketa zibila eta eredu mistoa oinarrizko zutabe dituen jauzi kualitatiboa baita.

Así, el Gobierno Vasco, desarrollando la LTSSE y el programa de gobierno de la XII Legislatura, ha actualizado, en colaboración con las organizaciones y redes del TSSE, a través de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, la Estrategia de Promoción del Tercer Sector Social de Euskadi y elaborado este Plan de legislatura 2021-2024, a fin de continuar fortaleciendo e impulsando el TSSE y consolidar en la práctica este nuevo marco que guarda coherencia con la trayectoria de colaboración entre el sector público vasco y el TSSE pero representa un salto cualitativo cuyos pilares fundamentales son el diálogo civil y el modelo mixto.

Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2022an. Orokorrean hartuta, agindu honetan ez dira errepikatuko adierazitako dekretuko edukiak, baina dirulaguntzen deialdi honetara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.

Mediante la presente Orden se da cumplimiento y desarrollo para el año 2022 a las previsiones contenidas en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco. En términos generales no se reiterarán en esta Orden los contenidos de dicho Decreto, de obligada consulta para las entidades que deseen presentarse a esta convocatoria de subvenciones.

Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitate guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.

Dicho Decreto, al amparo de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, entiende las actividades de intervención social como aquellas orientadas a proteger y promover la autonomía personal e integración comunitaria de todas las personas, familias, grupos y comunidades.

Aipatutako dekretuaren arabera, halaber, sustatze-lan horretan Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bere berariazko erantzukizuneko ikuspegiak eta zeharkako politikak hartu behar ditu kontuan batez ere; hala nola, gizarteratzearekin, familiarekin, haurrekin eta nerabeekin, immigrazioarekin, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexualarekin lotuta daudenak, baita desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin, adinekoekin eta, bereziki, genero-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.

El mencionado Decreto, igualmente, obliga al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales a tomar en consideración de forma especialmente atenta, en dicha labor de fomento, las perspectivas y políticas transversales de su específica responsabilidad, como son las relacionadas con la inclusión social, la familia, la infancia y adolescencia, la inmigración y la diversidad y libertad afectivo sexual, así como las que tienen que ver con la discapacidad y la dependencia, las personas mayores y, singularmente, la igualdad de género.

Testuinguru horretan, eta «2020-2024 XII. Legealdiko» jarduera-ardatz orokorren barruan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-politiken zeharkakotasuna indartu behar da, bai eta balio-aldaketa sustatu ere, hezkidetzatik abiatuta.

En este contexto y dentro de los ejes generales de actuación de la «XII Legislatura 2020-2024» está la de reforzar la transversalidad de las políticas de Igualdad entre hombres y mujeres y también la necesidad de impulsar un cambio de valores desde la coeducación.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40.9 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eskumena du esku hartzen duten eragile eta profesionalen prestakuntza sustatzeko eta bultzatzeko, gainerako euskal administrazio publikoekin koordinatzeko dituen eskumenak baliatuz eta horretarako ezartzen diren jarraibide estrategikoen esparruan, bai eta arretaren, berrikuntzaren eta zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzeko ere.

Por otro lado, el Gobierno Vasco, de acuerdo con lo previsto en el artículo 40.9 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, tiene competencia en el fomento y la promoción, en el ejercicio de sus competencias de coordinación con las demás administraciones públicas vascas, de la formación de los agentes y profesionales que intervienen, en el marco de las directrices estratégicas que se establezcan al efecto, así como la promoción de la mejora de la calidad de la atención, de la innovación y de la investigación en materia de servicios sociales.

Horregatik, asmoa da Sailak egiten duena identifikatzea, balioa ematea, egituratzea eta bultzatzea, bai eta dauden baliabideak aprobetxatzea ere, berrikuntzaren arloko lankidetzak eta sinergiak indartuz beste sail batzuekin eta beste gizarte-eragile batzuekin (unibertsitateak, gizarte-zerbitzuetan espezializatutako ikerketa-zentroak).

Por ello, se trata de identificar, poner en valor, estructurar e impulsar lo que ya se está haciendo desde el Departamento, así como aprovechar los recursos que ya existen, potenciando la colaboración y las sinergias en materia de innovación con otros departamentos, así como con otros agentes sociales (universidades, centros de investigación especializados en servicios sociales).

Agindu hau 2022. urterako dirulaguntzen plan estrategikoan dago jasota. Hain zuzen ere, plan hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak onartu zuen 2022ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean (eta, zehazki, 8.1 artikuluan) jasotako aurreikuspenak betez.

Esta Orden, se encuentra incluida en el Plan estratégico de subvenciones para el año 2022, aprobada por Orden de 18 de enero de 2022 de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en cumplimiento de las previsiones contenidas en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en concreto en su artículo 8.1.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak bideratu egiten du Eusko Jaurlaritza, irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko erakundeen esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzeko orduan, eta, batez ere, lurraldez gaindikoak badira, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoko mailan gertatzen badira.

El Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco orienta al Gobierno Vasco en su labor de fomento de actividades de intervención social realizadas por entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro preferentemente hacia aquellas de ámbito supraterritorial, es decir, las que tienen lugar a escala de toda la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Agindu honetan garatzen diren eta aipatutako dekretuan aurreikusita dauden dirulaguntza-lerroak honako hauek dira:

Las líneas subvencionales previstas en el mencionado Decreto que se desarrollan en esta Orden son las siguientes:

1.– Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin.

1.– Actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades.

2.– Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.

2.– Actividades para el fortalecimiento de la acción voluntaria y la participación asociativa en la intervención social.

3.– Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak.

3.– Actividades de gestión del conocimiento para la intervención social.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.a) artikuluan aurreikusitakoa betetzeko asmoz, erakunde interesdunek telematikoki egin beharko dituzte laguntza-programa honetarako izapide guztiak.

Con el fin de dar cumplimiento a lo previsto en el artículo 14.2.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las entidades interesadas están obligadas a realizar toda la tramitación que requiere este programa de ayudas de forma telemática.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

Por todo lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da esku-hartze sozialeko eremuko jarduerak gauzatzeko dirulaguntzetarako 2022ko deialdia egitea. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera daude bideratuta, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo horiei buruzkoak badira:

1.– Es objeto de la presente Orden la convocatoria de subvenciones para el año 2022 para actividades en el ámbito de la intervención social, es decir, orientadas a proteger y promover la autonomía personal e integración comunitaria de las personas, familias y grupos, en particular cuando se enmarquen en o se refieran a las siguientes materias:

a) gizarte-zerbitzuak.

a) los servicios sociales.

b) gizarteratzea.

b) la inclusión social.

c) familien laguntza, sustapena eta babesa.

c) el acompañamiento, promoción y protección de las familias.

d) haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.

d) la atención y protección a la infancia y la adolescencia.

e) etorkinak gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, salbu eta gai juridikoetako babesari dagokionez.

e) la integración de las personas inmigrantes y, en general, la interculturalidad, excepto en lo referido al apoyo en cuestiones jurídicas.

f) adinekoak zaintzea eta babestea.

f) la atención y protección a las personas mayores.

g) mendekotasun-egoeran eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea eta babestea.

g) la atención y protección a las personas en situación de dependencia y, en general, de discapacidad.

h) askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.

h) la libertad y diversidad afectivo sexual.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntza jasotzen duten jarduerak egokitu egingo dira esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, batez ere honako hauetan jasotzen direnetara:

2.– A los efectos del artículo 1.4 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, las actividades objeto de ayuda deberán adecuarse a los principios y directrices recogidos en la normativa y planificación estratégica relacionada con el ámbito de la intervención social y particularmente a los contenidos en:

a) 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

a) Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

b) 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Diru-sarrerak Bermatzeari eta Gizarteratzeari buruzkoa.

b) Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

c) 13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei laguntzekoa.

c) Ley 13/2008 de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias.

d) 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeari eta Babesteari buruzkoa.

d) Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia.

e) 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.

e) Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado.

3.– Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:

3.– Quedan excluidas las actividades cuyos objetos sean los siguientes:

a). Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako sentsibilizazio- eta prebentzio-arloko jarduerak, badaudelako emakumeentzako laguntza-deialdi bereziak. Finantzagarriak izango dira, ordea, beste jarduera batzuk, zeintzuen xede nagusia emakumeen aurkako indarkeriaren biktimekiko esku-hartze soziala baita.

a). Actuaciones en el campo de la sensibilización y prevención de la violencia contra las mujeres, por existir convocatorias de ayudas específicas para ellas. Sí serán financiables las actividades que tengan como objeto principal la intervención social con víctimas de la violencia contra las mujeres.

b). Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez; hala nola, bere langileen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez.

b). Mejorar la entidad solicitante a través de actividades dirigidas exclusiva o mayoritariamente a la propia entidad, como la formación de sus personas trabajadoras o procesos de reflexión sobre la gestión y líneas estratégicas de las entidades.

4.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

4.– Órgano de gestión de las ayudas.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio hiru dirulaguntza-lerroetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eginkizunak betetzea. Dirulaguntzak onartzeko edo ukatzeko proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balorazio Batzordeak egingo du.

Corresponde a la Directora de Servicios Sociales la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en las tres líneas subvencionales. La propuesta de concesión o denegación de las subvenciones se formulará por la Comisión de Valoración contemplada en el artículo 13 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco.

5.– Jarduerak gauzatzeko epea 2022ko ekitaldia da.

5.– El plazo de ejecución de las actividades es el ejercicio 2022.

2. artikulua.– Laguntzak izapidetzea.

Artículo 2.– Tramitación de las ayudas.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak, honako hauek kontuan hartuta: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; Ebazpena, 2006ko otsailaren 9koa, Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariarena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duena; eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos, de conformidad con lo regulado en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –Platea–, y en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Izapidetzeetarako, formularioetarako eta erantzukizunpeko adierazpenetarako argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

2.– Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

3.– Espedienterako sarbidea eta eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira:

3.– El acceso al expediente y los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través del apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi,

4.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

4.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

5.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: htpps://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

6.– Erakunde interesdunentzako jakinarazpenak bide elektronikoz egingo dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

6.– Las notificaciones a las entidades interesadas se efectuarán electrónicamente y deberán consultarse en el apartado de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

7.– Edukia eskuratzen denean, egindakotzat joko da jakinarazpena. Jakinarazpena eskuragarri jarri eta hamar egun natural igarotzen badira haren edukia eskuratu gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta izapidea egindakotzat, prozedurari jarraituta.

7.– La notificación se entenderá practicada en el momento que se acceda a su contenido. Cuando transcurran diez días naturales desde la puesta a disposición de la notificación sin que se acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite, siguiéndose el procedimiento.

8.– Aurrekoa baztertu gabe, organo kudeatzaileak SMSak edo mezu elektronikoak erabiliz egindako jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango ditu interesdunek eskaeran adierazitako mugikorretara edo posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek inola ere ez dira jakinarazpentzat hartuko.

8.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico señaladas en la solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

3. artikulua.– Epea, eskabideak aurkeztea, eta egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkeztea.

Artículo 3.– Plazo, presentación de solicitudes y aportación de acreditaciones y documentación.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el BOPV.

2.– Izapidetzeetarako, formularioetarako eta erantzukizunpeko adierazpenetarako argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

2.– Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

3.– Laguntza jasotzeko eskabidea eta eskabidearekin batera doan dokumentazioa aurkezterakoan, erakunde eskatzaileek erabakiko dute zein hizkuntza ofizialetan aurkeztu. Era berean, laguntza-eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duena betez.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud de ayuda, junto con la documentación que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayuda, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki eta behar den beste aldiz egiaztatuko du laguntzak eskatzen dituztenek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak, salbu eta horren aurka egiten badu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Kasu horretan, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

4.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor de la presente convocatoria, salvo que se oponga, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, debiendo aportar entonces las mencionadas acreditaciones.

5.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuaren 50.6 artikulua aplikatuta, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez, honako hauek egiaztatuko dira:

5.– En aplicación del artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán las siguientes circunstancias:

a) Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, lortu direla, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorri badira ere.

a) La solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

b) Erakunde eskatzailea badagoela edo ez dagoela sartuta inongo itzulketa- edo zigor-prozeduratan; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitakoetan.

b) La entidad solicitante se encuentra / no se encuentra incursa en un procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

BAI erantzunez gero, zehaztu beharko du zein diren prozedurak.

En caso de haber declarado SI, deberá especificar los procedimientos.

c) Pertsona edo erakunde eskatzailea ez dagoela administrazio- edo zigor-arloan zigortuta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo ez dagoela horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean.

c) No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

d) Haurrei eta nerabeei indarkeriaren aurrean babes osoa emateari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan ezarritakoa betetzea. Hain zuzen ere, horren arabera, nahitaezkoa izango da, adingabeekin ohiko harremana dakarren edozein lanbide, ofizio eta jardueratara jotzeko eta horretan aritzeko, epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein delitugatik, ezta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketako edozein delitugatik ere. Horretarako, lanbide, ofizio edo jarduera horietara jo nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du eta, horretarako, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu.

d) El cumplimiento de lo establecido en el artículo 57 de la Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia, de acuerdo con la cual, será requisito para el acceso y ejercicio de cualesquiera profesiones, oficios y actividades que impliquen contacto habitual con personas menores de edad, el no haber sido condenado por sentencia firme por cualquier delito contra la libertad e indemnidad sexuales tipificados en el título VIII de la Ley Orgánica 10/1995, de 23 de noviembre, del Código Penal, así como por cualquier delito de trata de seres humanos tipificado en el título VII bis del Código Penal. A tal efecto, quien pretenda el acceso a tales profesiones, oficios o actividades deberá acreditar esta circunstancia mediante la aportación de una certificación negativa del Registro Central de delincuentes sexuales».

Hau da, adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izango dute.

Es decir, todo el personal, contratado o voluntario, que tenga un contacto habitual con menores contará con la certificación negativa del Registro Central de Delincuentes Sexuales y de Trata de Seres Humanos.

e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako egoeretan.

e) No hallarse incursa en ninguna de las circunstancias previstas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6.– Halaber, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

6.– Así mismo, la entidad solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

4. artikulua.– Dokumentazioa.

Artículo 4.– Documentación.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira dirulaguntzaren eskabidearekin batera:

La solicitud de la subvención deberá ir acompañada de los siguientes documentos:

a) Erakundeak 2021ean izandako emaitzen kontua eta balantzea. Eskaera aurkezteko egunean ez badago itxita, 2020koa aurkeztu ahal izango da, 2021ekoa prest dagoenean zuzendaritza kudeatzaileari bidaltzeko konpromisoarekin.

a) Balance y cuenta de resultados de la entidad en 2021. En caso de que no esté cerrado a fecha de la presentación de la solicitud, se podrá presentar el correspondiente al año 2020 con el compromiso de que cuando se disponga el de 2021 se enviará a la Dirección gestora.

b) Erakunde eskatzailea ez badago inskribatuta Gizarte Segurantzaren sisteman, Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharrak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

b) En el supuesto de que la entidad solicitante no estuviera inscrita en el sistema de Seguridad Social, Declaración responsable de que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones con la Seguridad Social o con los sistemas alternativos de la Seguridad Social.

5. artikulua.– Dirulaguntza-lerroen arteko lekualdaketa.

Artículo 5.– Traslado entre líneas subvencionales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren garapenean deitutako laguntzen esparruan, berariazko mekanismoak antolatuko dira eskabideak oker aurkeztu diren kasuetarako, eskabidearen xedeak dirulaguntzarenarekin bat egiten ez duelako.

1.– En el marco de las ayudas convocadas en desarrollo del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, se articularán los mecanismos oportunos para los supuestos en los que las solicitudes se hayan presentado equivocadamente, por no ser coincidente su objeto con el de la línea subvencional a la que se refieren.

Alde horretatik, laguntzak kudeatzen dituen organoak uste badu eskaeraren xedea ez datorrela bat lerro horrekin, baina lekua duela agindu honetan (zeina administrazio-ebazpenaren aurreko fasean baitago) aurreikusitako beste laguntza-lerro batean, daukan xedearen ikuspuntutik egokiagotzat jotzen duen beste laguntza-lerro batean sartzea erabaki ahal izango du.

En el sentido expuesto, si el órgano gestor de las ayudas, considerase que el objeto de esta no se ajusta a dicha línea, pero tiene encaje en otra línea de ayudas previstas en la presente Orden que esté en fase previa a la resolución administrativa, podrá acordar la incorporación de la solicitud a la línea de ayudas que considere más ajustada a su objeto.

2.– Erakunde eskatzaileari aurreko paragrafoan aipatutako bidalketa jakinaraziko zaio, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, jakinarazpena jaso eta hamar egun naturaleko epean. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, lerroaren lekualdaketa onartutzat hartuko da.

2.– Se notificará a la entidad solicitante el traslado referido en el párrafo anterior, al objeto de que en el plazo de diez días naturales a contar desde el momento en que se produzca el acceso a la notificación, pueda formular las alegaciones que estime pertinentes. Transcurrido dicho plazo sin mediar oposición por parte de la entidad solicitante se entenderá que el traslado de línea es aceptado.

6. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira zalantzarik gabe bat datozenak diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin, hertsiki beharrezkoak direnak, eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

Se consideran gastos subvencionables, aquellos que de manera indubitada respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en la convocatoria.

Agindu honen ondorioetarako, egindako gastutzat joko da 8.1 artikuluan adierazten den justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dena.

A los efectos previstos en la presente Orden, se considerará gasto realizado el que haya sido efectivamente pagado con anterioridad a la finalización del periodo de justificación señalado en el artículo 8.1.

Honako gastu hauek lagundu daitezke diruz:

Los gastos subvencionables podrán ser:

Zuzenekoak: halakotzat hartuko dira diruz laguntzen den jardueraren edo programaren garapenetik berariaz eratortzen direnak.

Directos, considerándose como tales aquellos derivados específicamente del desarrollo de la actividad o programa subvencionados.

Zeharkakoak: kostu aldakorrak izan daitezke, onuradunak egindako zenbait jarduerari egozten zaizkienak, edo, bestela, egiturazkoak, diruz laguntzen den jarduerari zuzenean egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak hura gauzatzeko.

Indirectos, que serán aquellos costes variables imputables a varias de las actividades que el beneficiario desarrolla, o bien costes de estructura que, sin ser directamente imputables a la actividad concreta subvencionada, sean necesarios para que este se lleve a cabo.

Aurrekoa oinarri hartuta, honako hauek hartuko dira zeharkako kostutzat:

En virtud de lo anterior, serán considerados costes indirectos, entre otros, los siguientes:

Proiektuari zeharka lotutako langileen gastuak: administrariak.

Gastos de personal indirectamente ligados al proyecto: personal de administración.

Zerbitzu profesionalen kostuak, proiektua egiteak sortutakoak: lan-, zerga- eta administrazio-arloko aholkularitza edo kudeaketa.

Costes de servicios profesionales independientes ocasionados con motivo de la realización del proyecto: asesoría o gestión laboral fiscal o administrativa.

Funtzionamendu- eta egitura-gastuak: egoitzaren bulegoa alokatzea, hornidurak.

Gastos de funcionamiento o estructura: alquiler de oficina de la sede, suministros.

Material administratiboaren gastuak.

Gastos de material administrativo.

Finantza-zerbitzuei egindako ordainketetatik eratorritako gastuak.

Gastos derivados al pago de servicios financieros.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

No se considerarán gastos subvencionables los siguientes:

Protokolo-gastuak; hala nola, otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.

Los gastos de atenciones protocolarias, tales como almuerzos, recepciones, obsequios, flores, entradas a espectáculos o similares.

Festetako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, bai eta bazkide, langile edota boluntarioentzat prestatutako edozein ospakizun edo otordu ere.

Gastos de comida y bebidas en fiestas, eventos y presentaciones de diversa índole, así como cualquier celebración o comida para personas socias y/o trabajadoras y/o personal voluntario.

Langileen eta esku-hartzearen onuradunen aisialdi-jardueren gastuak, non eta jarduera horietan baliabide komunitarioak erabiltzen ez diren.

Los gastos relativos a actividades de ocio del personal y de las personas beneficiarias de la intervención en las que no se utilicen recursos comunitarios.

Eskabidea egiten duen entitateak aurkeztutako aurrekontuan diruz lagundu ezin diren gastuak jasotzen badira (artikulu honen araberakoak, betiere), edo, diruz laguntzeko modukoak badira ere, ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak kendu edo zuzendu egingo ditu, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa zehazteko asmoz; eta, hain zuzen ere, hori izango da dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria.

En caso de que el presupuesto presentado por la entidad solicitante incluyera gastos considerados como no subvencionables en el presente artículo, o que siéndolo superasen el límite fijado para ellos, la Comisión de Valoración procederá a su eliminación o depuración al objeto de determinar la cuantía máxima subvencionable que servirá de base para la determinación del importe de la subvención.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua inola ere ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

El coste de adquisición de los gastos subvencionables no podrá ser, en ningún caso, superior al valor del mercado.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, kontratu txikien kasuan eta aldez aurretik, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten dituen erakunde nahikorik ez badago edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, la entidad beneficiaria deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua (justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko onenaren alde egiten ez bada.

La elección entre las ofertas presentadas que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

Erakunde onuradunak jarduera azpikontratatu ahal izango du, osorik edo partez, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino. Halaber, azpikontratazioak dirulaguntzaren % 20 gainditzen badu, eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde emaileak aldez aurretik baimendu beharko du azpikontratazioa, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

La entidad beneficiaria podrá subcontratar, total o parcialmente, la actividad en un máximo del 50 % del importe de la actividad subvencionada. Asimismo, cuando la subcontratación exceda del 20 % de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, la subcontratación deberá autorizarse previamente por la entidad concedente de la subvención, tal y como se indica en el artículo 29 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre.

Aurreko apartatuetan aurreikusten ez den guztirako, artikulu hauetan xedatutakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan eta lege horren erregelamenduaren 83. artikuluan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori) xedatutakoa.

En todo lo no previsto en los apartados anteriores, se estará a lo dispuesto en los artículos 29 y 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 83 del reglamento de la citada Ley, aprobado por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

7. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 7.– Pago de la subvención.

1.– Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da. Lehena aurrez emango da, emandako dirulaguntzaren % 70 izango da, eta abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 12.a) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren gauzatuko da, tartean ukorik izan gabe. Bigarren zatia, berriz, 2023. urtean ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

1.– La subvención concedida se hará efectiva fraccionadamente mediante dos libramientos. El primero de ellos, con carácter anticipado, por importe equivalente al 70 % de la subvención concedida, se efectuará una vez transcurrido el plazo expresado en el artículo 12.a) del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, sin haber mediado renuncia. El segundo, en 2023, una vez finalizada la actividad subvencionada, previa presentación de la documentación exigida en el artículo siguiente, por el importe que resulte de la liquidación de la ayuda.

2.– Ez da ordainketarik egingo, onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada itzulketa bidezkoa dela adierazteko ebazpen bidez.

2.– No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución declarativa de procedencia de reintegro.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren hirugarrenen erregistroan egon beharko du erregistratuta.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en el Registro de terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco.

Entitatea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan jasota dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, modu elektronikoan egin ahal izango du, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Economía, puede tramitarlo electrónicamente a través del servicio correspondiente disponible, también, en la sede electrónica, en la dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

8. artikulua.– Justifikazioak aurkezteko epea eta modua.

Artículo 8.– Plazo y forma de presentación de justificaciones.

1.– Justifikazioak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 28an amaituko da.

1.– El plazo para la presentación de las justificaciones finaliza el 28 de febrero de 2023.

2.– Dirulaguntzarako aurkeztutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da, eta ez soilik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoa.

2.– Se deberá justificar el 100 % del presupuesto presentado a subvención y no solo la cantidad concedida por el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

3.– Erakunde onuradunek behar bezala eta guztiz beteta aurkeztu beharko dituzte agindu honetako II-A eranskina (Jardueraren memoria) eta II-B eranskina (Jardueraren memoria ekonomikoa). Izapidetzeetarako, formularioetarako eta erantzukizunpeko adierazpenetarako argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

3.– Las entidades beneficiarias deberán presentar el Anexo II-A (Memoria de la actividad) y el Anexo II-B de esta Orden (Memoria económica de la actividad), convenientemente cumplimentados en todos sus extremos. Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

II-B eranskinean, justifikazio-kontua jasotzen da, hau da: erantzukizunpeko adierazpen bat, proiektua egiteko izandako gastuen zerrenda biltzen duena, gastu horietatik zein finantzatu diren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak emandako laguntzaren bidez zehaztuta; adierazpen horretan, gainera, izandako gastuak egiaztatzeko dokumentuen zerrenda jasoko da, honako hauek zehaztuta: dokumentu mota, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion zenbateko eta ehunekoa.

En el Anexo II-B se incluye la cuenta justificativa, es decir, una declaración responsable que recoge una relación de los gastos en los que se ha incurrido para llevar a cabo el proyecto, identificando cuáles de dichos gastos totales se han financiado con la ayuda concedida por la Dirección de Servicios Sociales, así como una relación de todos los documentos acreditativos del gasto (señalando tipo del documento, identificación, concepto, emisor, fecha, cuantía, cuantía imputada y porcentaje de imputación a la actividad).

4.– II-A eranskina, II-B eranskina eta haiekin batera doan dokumentazioa elektronikoki aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko espedientean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).

4.– El Anexo II-A, el Anexo II-B y la documentación que los acompañe deberán aportarse electrónicamente en el expediente correspondiente, en el apartado «Mi Carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak egikaritzeari lotuta egongo dira nahitaez. Gastu horiek justifikatzeko, ondorengo dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek, dagokien datatik aurrera, gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Hauek dira aipatutako dokumentuak:

5.– Los gastos realizados con cargo a la ayuda concedida deberán estar vinculados a la ejecución de las actividades subvencionadas. Para su justificación se darán por válidos los siguientes documentos, que la entidad deberá conservar y tener a disposición, al menos durante cinco años a partir de su fecha:

a) Erakunde onuradunaren izenean emandako faktura bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, 2022koa izan beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu aurretik egon beharko du ordainduta. Epe horretan benetan ordaindutako gastua baino ez da hartuko egindako gastutzat.

a) Los justificados mediante factura emitida a nombre de la entidad beneficiaria. Toda factura, para ser válida, deberá estar expedida durante el 2022, y deberá estar abonada con anterioridad a la finalización del período de presentación de la justificación. Solo se considerará gasto realizado el que haya sido efectivamente pagado en dicho período.

PFEZren atxikipena duten fakturetan, kostu osoa lagundu ahal izango da diruz, atxikitako zenbatekoa barne.

En las facturas en las que se practique una retención en concepto de IRPF, el gasto subvencionable será el coste total, incluido el importe retenido.

Arauarekiko salbuespenak –fakturaziorik gabeko operazioak; hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea; jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio jaso behar ez izatea; fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea; eta abar– fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten foru-dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan.

Las excepciones a la norma –operaciones exentas de facturación, no obligatoriedad de consignación en la factura de los datos de identificación del destinatario, omisión de la consignación expresa en la factura de la cuota tributaria repercutida y del tipo impositivo aplicado, sustitución de las facturas por talonarios de vales numerados o, en su defecto, ticket expedidos por máquinas registradoras, etc.– son las recogidas en los Decretos Forales por los que se regulan las obligaciones de facturación o, en su defecto, en el Real Decreto 1619/2012, de 30 de noviembre.

b) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutakoak, betiere finantza-erakundeek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

b) Los justificados mediante certificación o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura a excepción del número y serie.

c) Langile-gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazio-aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien bitartez justifikatutako gastuak; beharrezkoa izango da, halaber, erakundearen ordezkariak sinatutako ordu-parteak aurkeztea nomina edo nominaren zati bat proiektuari egozten zaion pertsonen kasuan.

c) Para los gastos correspondientes al personal laboral, los justificados mediante recibos de salarios ajustados al modelo oficial y a los boletines oficiales de cotización a la Seguridad Social; también será necesario aportar partes de horas firmados por la persona representante de la entidad para aquellas personas cuya nómina o parte de la misma sea imputada al proyecto.

d) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idazki bat aurkeztuko du, haren ordezkariak sinatuta. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; operazioaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen «jaso izana» eta sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekiko atxikipena –PFEZ–; eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren salbuespena baimentzen duen araudiaren artikulua.

d) En el caso de trabajos esporádicos exentos del Impuesto sobre el Valor Añadido y realizados por personas físicas que no tengan la condición de empresarias o profesionales, la justificación de los mismos se realizará mediante escrito firmado por el o la representante de la entidad beneficiaria emisora del mismo. Dicho escrito deberá contener, como mínimo, los datos siguientes: nombre y apellidos, número de identificación fiscal y domicilio de la persona expedidora y de la entidad destinataria; descripción de la operación y su importe total; fecha de emisión del escrito; «recibí» y firma de la persona destinataria; la correspondiente retención por el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas; el artículo de la normativa que permita la exención del Impuesto sobre el Valor Añadido.

e) Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioen asegurua bi polizak osatuko dute nahitaez. Bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibilekoa, eta, azken horren kasuan, aseguratutako kapitala 300.506,05 eurokoa izango da gutxienez, ezbehar eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan, erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.

e) En el caso del personal voluntario, el seguro de las personas voluntarias puede considerarse como un gasto susceptible de ser subvencionado en el marco de las actividades objeto de las subvenciones previstas en esta Orden que cuenten con la colaboración de voluntariado. El seguro del voluntariado a financiar estará necesariamente conformado por dos pólizas, una de accidentes y otra de responsabilidad civil, contemplando en el caso de esta última, un capital asegurado mínimo de 300.506,05 euros por siniestro y anualidad de seguro para cada persona voluntaria adherida a la póliza. Para poder subvencionar el seguro de personas voluntarias se hará referencia en la cuenta justificativa a una certificación expedida por la entidad aseguradora o tomadora del seguro, en el que se acrediten, como mínimo, los datos relativos a las coberturas de las pólizas de seguros contratadas por la organización a favor de sus voluntarios y voluntarias, concretando el número de personas aseguradas y la cuantía total de la póliza.

f) Banku-dokumentua, non justifikatuko baitira diruz lagundutako jarduera finantzatzeko emandako maileguaren zenbatekoa eta xedea, eta lehen ordainketaren datara arte ordaindutako interesak, betiere laguntza hauek arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

f) Documento bancario que justifique el importe y destino del préstamo concedido para la financiación de la actividad subvencionada, así como los intereses abonados hasta la fecha del primer pago, siempre y cuando se cumplan las condiciones establecidas en el artículo 10.2 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan estas ayudas.

6.– Dirulaguntza behar bezala erabili dela egiaztatzeko, zuzendaritza kudeatzaileak egiaztatu egingo ditu finantzatutako jardueren gastuen justifikanteak, ausazko lagin batean eta, gutxienez, diruz lagundutako proiektuen % 10ean; eta, betiere, alde batera utzi gabe Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapen-, jarraipen- eta kontrol-ekintzak.

6.– Con el fin de verificar la adecuada aplicación de la subvención, la dirección gestora comprobará los justificantes de gasto de las actividades financiadas sobre una muestra aleatoria, en al menos el 10 % de los proyectos subvencionados, sin perjuicio de las demás acciones de inspección, seguimiento y control que procedan, por parte del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico o el Tribunal Vasco de Cuentas.

Laguntza hauek kudeatzeko eskumena duen organoak egokitzat jotzen dituen frogagiriak egiaztatu ahal izango ditu; bestalde, erakunde onuradunak jatorrizko dokumentu guztiak gorde eta eskura izan behar ditu, bost urteko epean, haien datatik hasita.

El órgano competente en la gestión de estas ayudas podrá comprobar los justificantes que estime oportunos, debiendo la entidad beneficiaria conservar y tener a disposición, al menos durante cinco años a partir de su fecha, todos los documentos originales.

9. artikulua.– Eskabideak baloratzea.

Artículo 9.– Valoración de las solicitudes.

1.– 50 puntu edo gehiago lortu dituzten jarduerak baino ezin izango dira diruz lagundu.

1.– Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas actividades que obtengan una puntuación igual o superior a 50 puntos.

2.– Laguntzen zenbatekoa abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutako bi banaketa-faseen bidez zehaztu behar bada, honako hau izango da banaketa aldagarria egiteko faseari dagokion zenbatekoa zehazteko formula:

2.– En caso de que sea necesario determinar la cuantía de las ayudas mediante las dos fases de distribución establecidas en el artículo 14.3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, la fórmula para determinar la cuantía correspondiente a la fase del reparto variable será la siguiente:

S = CMS x (P-20)/100

S = CMS x (P-20)/100

Non:

Siendo:

S = Fase horretan jarduera bakoitzari dagokion zenbatekoa.

S = Cuantía correspondiente a cada actividad en esta fase.

CMS = Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa.

CMS = Cuantía Máxima Subvencionable.

P = Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

P = Puntuación otorgada por la Comisión de Valoración a cada actividad.

10. artikulua.– Zabalkundea.

Artículo 10.– Difusión.

Erakunde onuradunak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzaren eta laguntzaren berri eman beharko du dirulaguntza honen xede diren ekintzen eta jardueren euskarrietan.

La entidad beneficiaria hará constar en las acciones y soportes de las actuaciones objeto de esta subvención la colaboración y apoyo del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Proiektu honen zabalkunderako ekintza guztietan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren logotipoa jarriko da, ikusteko moduan.

En todas las acciones de difusión de este proyecto se incorporará de forma visible el logotipo del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco.

Aplikatu beharreko legeriaren arabera erabili behar dira logoak eta irudi korporatiboa. Informazio zehatza, hemen: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/

La utilización de los logos y la imagen corporativa debe realizarse conforme a la legislación aplicable. Información detallada en https://www.euskadi.eus/web01-s1ezaleh/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/index.shtml

Halaber, bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira, euskara eta gaztelania, diruz lagundutako programaren edo jardueraren publizitate-elementu gisa egiten diren kartel, testu eta dokumentuetan. Alde horretatik, beharrezkoa ez bada, ez da komeni ezer inprimatzea, eta, aldiz, komenigarria da paper birziklatua erabiltzea, dokumentu digitalizatuekin lan egitea eta dokumentu horiek online bidaltzea.

Asimismo, se deberán utilizar ambas lenguas oficiales, euskera y castellano, en los carteles, textos y documentos que se elaboren como elementos de publicidad del programa o actividad subvencionada. En este sentido, se recomienda evitar hacer impresiones que no sean necesarias y, en su caso, utilizar papel reciclado, trabajar con documentos digitalizados y que se puedan enviar online.

Erakunde onuradunek gutxienez zazpi egun baliodun lehenago jakinarazi beharko diote organo kudeatzaileari non, noiz eta zer ordutan izango diren diruz lagundutako proiektuen emaitzen berri emateko ekitaldiak, prentsaurrekoak, aurkezpenak edo beste komunikazio-modu batzuk, eta saileko ordezkariek dibulgazio-ekintza horietan parte hartu ahal izango dute.

Las entidades beneficiarias deberán comunicar al órgano gestor con una antelación mínima de siete días hábiles, el lugar, fecha y hora de la celebración de eventos, ruedas de prensa, presentaciones u otras formas de comunicación donde se difundan resultados de los proyectos objetos de subvención, con la posibilidad de que representantes del departamento tomen parte de dichas acciones divulgativas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PERTSONEKIN, FAMILIEKIN, TALDEEKIN ETA KOMUNITATEEKIN GAUZATU BEHAR DIREN ESKU-HARTZE SOZIALEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES DE INTERVENCIÓN SOCIAL CON PERSONAS, FAMILIAS, GRUPOS Y COMUNIDADES

11. artikulua.– Xedea.

Artículo 11.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta, batez ere, esperimentazioa edo berrikuntza dakartenek.

En virtud del artículo 4.2. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades, es decir, actividades orientadas a la promoción y protección de la autonomía personal e integración comunitaria de las personas y preferentemente aquellas que supongan experimentación o innovación.

12. artikulua.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

Artículo 12.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 3.743.480 euroko kreditua dago aurreikusita 2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean; zenbateko horretatik, 2.620.436 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.123.044 euro, berriz, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, un crédito por importe de 3.743.480 euros, de los que 2.620.436 euros corresponden a crédito de pago para 2022, y 1.123.044 euros, a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 210.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 210.000 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 5 baino gehiago bideratu bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Así mismo, no se podrá destinar más del 5 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

13. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 13.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraikiz, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraikiz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Kalitate teknikoa: proposamenaren diseinua eta egokitasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta izaera berritzailea: 20 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica: diseño e idoneidad de la propuesta, viabilidad, evaluabilidad y carácter innovador: hasta 20 puntos.

b) Esku-hartze edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea (jarduerak erantzun nahi dion egoerari dagokionez zein jardueraren helburuei dagokienez), kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua: 15 puntu, gehienez.

b) Pertenencia a un ámbito minoritario de intervención y/o relevancia, tanto de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad, como de sus objetivos, incluyendo número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 15 puntos.

c) Familia- eta komunitate-ikuspegia aplikatzeko merezimendu bereziak, familia- eta komunitate-harremanen mesedetan izatea, familia- eta lan-bizitza bateragarri egitea, gurasotasun positiboa, etxeko eta komunitateko zaintza-eredu berriak eta esku-hartzearen xede diren pertsonek parte hartzea diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 10 puntu, gehienez.

c) Especiales méritos en la aplicación del enfoque familiar y comunitario, favorecedores de las relaciones familiares y comunitarias, la conciliación de la vida familiar y laboral, la parentalidad positiva, nuevos modelos de cuidados domiciliarios y comunitarios y la participación de personas destinatarias de la intervención en su diseño, gestión y evaluación: hasta 10 puntos.

d) Koordinazioa esku-hartze sozialaren esparruaren eta beste esparru batzuen artean (adibidez, hezkuntza-arloko esku-hartzea, osasun-arlokoa edo enpleguari dagokiona): 5 puntu esparru bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

d) Coordinación entre el ámbito de la intervención social y otros como los de la intervención educativa, sanitaria o sobre el empleo a razón de 5 puntos por cada ámbito hasta un total de 10 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

• Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

• Prestación efectiva en 2 territorios 10 puntos.

• Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

• Prestación efectiva en 3 territorios 15 puntos.

f) Jarduera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: 2 puntu, esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 10 puntu.

f) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional, hasta 10 puntos.

g) Jarduera zenbait erakundek egitea elkarlanean, edo zenbait erakundez osatutako sare edo federazio batek egitea elkarlanean: 5 puntu, gehienez.

g) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: hasta 5 puntos.

h) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

h) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social 3 puntos.

i) Erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde» aitortza izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres». 1punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituztenak izango dira.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 10 puntos en el criterio a).

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ESKU-HARTZE SOZIALEAN EKINTZA BOLUNTARIOA ETA PARTAIDETZA ASOZIATIBOA INDARTZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES PARA EL FORTALECIMIENTO DE LA ACCIÓN VOLUNTARIA Y LA PARTICIPACIÓN ASOCIATIVA EN LA INTERVENCIÓN SOCIAL

14. artikulua.– Xedea.

Artículo 14.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: ekintza boluntarioa areagotzera, esku-hartze sozialaren esparruan partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.

En virtud del artículo 4.3. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades orientadas al incremento de la acción voluntaria, al desarrollo de la participación asociativa en el ámbito de la intervención social y, singularmente, a la construcción y mejora de entidades, redes o federaciones preferentemente de ámbito autonómico por parte de entidades dedicadas a la intervención social.

15. artikulua.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

Artículo 15.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 599.000 euroko kreditua dago aurreikusita 2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean; zenbateko horretatik, 419.300 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 179.700 euro, berriz, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, un crédito por importe de 599.000 euros, de los que 419.300 euros corresponden a crédito de pago para 2022, y 179.700 euros, a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 35.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 35.000 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 15 baino gehiago bideratu zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 15 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Así mismo, no se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

16. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraikiz, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraikiz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barne hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 25 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad: hasta 25 puntos.

b) Esku-hartze edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea (jarduerak erantzun nahi dion egoerari dagokionez zein jardueraren helburuei dagokienez), kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua: 15 puntu, gehienez.

b) Pertenencia a un ámbito minoritario de intervención y/o relevancia, tanto de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad, como de sus objetivos, incluyendo número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 15 puntos.

c) Jarduera zenbait erakundek egitea elkarlanean, edo zenbait erakundez osatutako sare edo federazio batek egitea elkarlanean: 10 puntu.

c) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: 10 puntos.

d) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

d) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social 3 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

• Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

• Prestación efectiva en 2 territorios 10 puntos.

• Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

• Prestación efectiva en 3 territorios 15 puntos.

f) Jardueran borondatezko ekintzaren eta elkarrekiko laguntzaren berezko balio erantsiak jasotzea: 5 puntu, gehienez.

f) Incorporación en la actividad de valores añadidos propios de la acción voluntaria y la ayuda mutua hasta 5 puntos.

g) Esku-hartzearen xede diren pertsonek jardueraren diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea: 5 puntu, gehienez.

g) Participación en la actividad de las personas destinatarias de la intervención en su diseño, gestión y evaluación hasta 5 puntos.

h) Jarduera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: 2 puntu, esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 10 puntu.

h) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional, hasta 10 puntos.

i) Erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde» aitortza izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres». 1punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 12,5 puntu gutxienez lortzen dituztenak izango dira.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 12,5 puntos en el criterio a).

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ESKU-HARTZE SOZIALERAKO JAKINTZA KUDEATZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES DE GESTIÓN DEL CONOCIMIENTO PARA LA INTERVENCIÓN SOCIAL

17. artikulua.– Xedea.

Artículo 17.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan esku-hartze sozialerako jakintza baliagarria ekoitzi eta lortzeko jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa; besteak beste, prestakuntza-programek; ikerketa-proiektuek; argitalpenak egin eta zabaltzeak; dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerek; eta ikastaroek, mintegiek eta mota horretako ekitaldi teknikoek.

En virtud del artículo 4.4. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades orientadas a la producción y adquisición de conocimiento útil para la intervención social, tales como programas formativos, proyectos de investigación, elaboración y difusión de publicaciones, actividades relacionadas con la documentación o eventos de carácter técnico, como cursos y seminarios.

18. artikulua.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

Artículo 18.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 450.000 euroko kreditua dago aurreikusita 2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean; zenbateko horretatik, 315.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, berriz, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, un crédito por importe de 450.000 euros, de los que 315.000 euros corresponden a crédito de pago para 2022 y 135.000 euros, a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 22.200 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere bakarka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 22.200 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Asimismo, no se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

19. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 19.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide erkideekiko koherentziari jarraikiz, eta bertan jasotako gainerako orientazioekiko koherentziari jarraikiz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barne hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna, bai eta irakasleen, txostengileen edo ikertzaileen prestakuntza ere: 20 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad, así como la cualificación del profesorado, ponentes y/o personal investigador: hasta 20 puntos.

b) Aurkeztutako gaia edo/eta proiektua berritzailea izatea: 20 puntu, gehienez.

b) Carácter innovador de la temática y/o proyecto presentado: hasta 20 puntos.

c) Zenbat hartzaile izan dezakeen jarduerak: 5 puntu, gehienez.

c) Número de personas potencialmente receptoras de la actividad hasta 5 puntos.

d) Jardueran jorratutako gaiak zenbateraino laguntzen duen esku-hartze sozialaren eremua antolatzen eta, zehazki, zenbateraino laguntzen dien Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako eragile eta tresnei (zorroa, ituna, dekretua, mapa): 10 puntu, gehienez.

d) Contribución de la materia tratada en la actividad a la articulación del ámbito de la intervención social y específicamente, a los agentes e instrumentos del Sistema Vasco de servicios Sociales (cartera, concierto, decreto, mapa): hasta 10 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

• Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

• Prestación efectiva en 2 territorios 10 puntos.

• Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

• Prestación efectiva en 3 territorios 15 puntos.

f) Jarduera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: 2 puntu, esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 10 puntu.

f) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional, hasta 10 puntos.

g) Jarduera zenbait erakundek egitea elkarlanean, edo zenbait erakundez osatutako sare edo federazio batek egitea elkarlanean: 5 puntu.

g) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: 5 puntos.

h) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

h) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social 3 puntos.

i) Erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde» aitortza izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres». 1punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituztenak izango dira.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 10 puntos en el criterio a).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu hau aplikatuz jasotzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuen babesari buruzko informazio gehiago lortzeko, helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/rgpd/1209101

Los datos de carácter personal recogidos en la aplicación de la presente Orden, serán tratados de conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y demás normativa aplicable al efecto. Para más información sobre Protección de Datos puede acceder a la siguiente dirección: htps://www.euskadi.eus/rgpd/1209101

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan xedatutakoaz gain, agindu honetan aipatutako dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende egongo dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legean; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan; eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan.

Además de lo establecido en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

En Vitoria-Gasteiz, a 30 de marzo de 2022.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ESKABIDE-EREDUA
MODELO DE SOLICITUD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II-A ERANSKINA
ANEXO II-A
JARDUERAREN MEMORIA
MEMORIA DE LA ACTIVIDAD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II-B ERANSKINA
ANEXO II-B
JARDUERAREN MEMORIA EKONOMIKOA
MEMORIA ECONÓMICA DE LA ACTIVIDAD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental