Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

49. zk., 2022ko martxoaren 9a, asteazkena

N.º 49, miércoles 9 de marzo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
1134
1134

AGINDUA, 2022ko martxoaren 2koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbateko aurrekontu-zuzkidura dagoen Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 1. artikuluaren a), b) eta d) letretan aurreikusitako jarduerak diruz laguntzeko.

ORDEN de 2 de marzo de 2022, de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, por la que se da a conocer la dotación presupuestaria de las actuaciones subvencionales previstas en los apartados a), b) y d) del artículo 1 del Decreto 164/2019, de 22 de octubre, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde arteko I. Planak, Gobernu Kontseiluak 2001eko uztailaren 3ko bilkuran onetsitakoak, lana eta familia bateragarri egiteko zenbait neurri abian jarri zituen, aita edo ama izateak enpleguan eragiten dituen oztopoak kendu eta lan-bizitzak familian sorrarazten dituen mugak urritzeko asmoz. Ekimen horren bidez, bi eremuak bateragarri egin nahi dira, azken batean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bultzatuz, bai lana eskuratzeari eta lanean irauteari dagokionez, bai seme-alabek gehien behar duten etapetan haiek zaintzen buru belarri aritzeko dituzten aukerei dagokienez. Aipagarriak dira, besteak beste, bi neurri hauek: hiru urtetik beherako haurrentzako ikastetxe-sarea garatzearen aldeko apustua, eta, Langileen Estatutua betez, seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo lanaldi-murrizketak hartzen dituztenentzako dirulaguntzak.

El I Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias con Hijos e Hijas, aprobado por el Consejo de Gobierno en su sesión de 3 de julio de 2001, puso en marcha una serie de medidas de conciliación de la vida laboral y familiar con la finalidad de remover los obstáculos para el empleo derivados de la paternidad o maternidad y las limitaciones que la vida laboral conlleva para la vida familiar, favoreciendo con ello la conciliación entre ambos ámbitos y promoviendo, en última instancia, la igualdad de oportunidades de hombres y mujeres, tanto en el acceso y la permanencia en el empleo, como en las posibilidades de dedicación intensiva al cuidado de los hijos y las hijas durante la etapa en que más lo necesitan. Entre dichas medidas destacaban la apuesta por el desarrollo de la red de centros educativos para menores de 3 años y las ayudas económicas para quienes, en el marco establecido por el Estatuto de los Trabajadores, se acogieran a excedencias o reducciones de jornada para el cuidado de sus hijos e hijas.

I. Planaren esparruan, lehenengo, Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzeko uztailaren 16ko 177/2002 Dekretua onartu zen, eta, gero, enplegua sustatzeko laguntzak arautzeko abenduaren 23ko 329/2003 Dekretua, zeinaren VI. kapituluan berriro antolatu baitziren lana eta familia bateragarri egiteko neurriak.

En el marco del I Plan, se aprobó, primero, el Decreto 177/2002, de 16 de julio, por el que se regulaban las medidas de conciliación de la vida laboral y familiar, y, posteriormente, el Decreto 329/2003, de 23 de diciembre, por el que se regulaban las ayudas al empleo, cuyo Capítulo VI reordenaba las medidas de conciliación de la vida laboral y familiar.

Esperientzia on horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, familia babesteko sistema garatzeko eta hobetzeko asmo sendoa duenez, kontziliazio-politika indartu nahi izan zuen. Hori dela-eta, Familiei Laguntzeko Erakunde arteko II. Planean, kontziliazioa lerro estrategikotzat jo zuen (Gobernu Kontseiluak 2006ko irailaren 26ko bilkuran onetsi zuen plan hori). Lerro horren helburu dira, hain zuzen, emakumeei lan munduan sartzen eta beren lanbide-karrera garatzen laguntzea, familiaren eremuan emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna sustatzea, eta familia- eta lan-ardurak bateragarri egiteko erraztasunak ematea. Helburu horiek lortzen lagundu nahirik, lehenengo, Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzeko uztailaren 17ko 118/2007 Dekretua onartu zen, eta, gero, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua, martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuaren bidez aldatu zena. Berriki, beste dekretu bat argitaratu da: 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, aurrekoa indargabetzen duena eta gaur egun indarrean dagoena.

Tras esta experiencia positiva, el Gobierno Vasco, firme en su voluntad de seguir desarrollando y mejorando el sistema de protección a la familia, quiso dar mayor relevancia a su política de conciliación, por lo que en el II Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias, aprobado por el Consejo de Gobierno en su sesión de 26 de septiembre de 2006, le confirió entidad de línea estratégica. Entre los objetivos de esta línea se mencionaban los de facilitar la incorporación de la mujer a la vida laboral y el desarrollo de su carrera profesional, fomentar la corresponsabilidad de mujeres y hombres en el ámbito familiar, y facilitar la conciliación de las responsabilidades familiares y profesionales. Con la intención de contribuir al logro de estos objetivos se aprobó, en primer lugar, el Decreto 118/2007, de 17 de julio, por el que se regulaban las medidas de conciliación de la vida laboral y familiar, y, más tarde, el Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, que ha sido modificado por el Decreto 31/2015, de 17 de marzo.

Bestalde, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen xedea familiei babesa, arreta eta laguntza ematea da; horretarako, osotasun koherente batean antolatzen ditu familiei laguntzeko erkidego mailan indarrean dauden neurri guztiak, eta beste laguntza-neurri batzuk ere arautzen ditu. Eta II. tituluko II. kapituluan, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzeko neurriak jasotzen ditu.

Por su parte, la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, que tiene como finalidad la protección, atención y apoyo a las familias, mediante la ordenación, en un conjunto coherente, de las diversas medidas vigentes en el ámbito autonómico a favor de las familias, así como la regulación de nuevas medidas de apoyo, dedica el Capítulo II de su Título II a las destinadas a facilitar la conciliación de la vida personal, familiar y laboral.

EAEko Familiei Laguntzeko III. Erakunde arteko Plana Gobernu Kontseiluaren 2011ko abenduaren 27ko bilkuran onartu zen, honako helburu nagusi honekin: zuzenbide subjektiboaren ikuspegitik, familia-politika bultzatzea, familiak beren bizitza-ziklo osoan zehar sustatu, osatu eta laguntzeko. Plan horren beste helburuetako bat da familien garapen-aukeretan aurrera egitea, laguntza-eskaintza baten bitartez. Eskaintza horri esker, eragotziko da bizitza familiarra, pertsonala eta lanekoa erantzunkidetasunez uztartu ezin dituzten familiak ordezkatzea, zeregin horretarako hirugarrenak eskuordetzea edo familia horiek zeregin horretan amore ematea.

El III Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias en la CAPV se aprobó por el Consejo de Gobierno, en su sesión de 27 de diciembre de 2011, con la pretensión central de potenciar una política familiar, desde la perspectiva del derecho subjetivo, que promocione, complemente y acompañe a las familias en todo el ciclo de su vida, siendo uno de sus objetivos el avance de las posibilidades de desarrollo de las familias a través de una oferta de apoyos que impida su sustitución, delegación en terceros o claudicación ante la imposibilidad de compaginar desde la corresponsabilidad la vida familiar, personal y laboral.

Familiei Laguntzeko IV. Erakunde arteko Planak (2018-2022), hau ezarri du helburu gisa 2. ardatzean: bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa eta seme-alabak zaintzeko ardura partekatua erraztea. Horretarako, beste dekretu bat egin da: 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, zeinetan laguntza-lerro berri bat sartu baita eta lehendik daudenak hobetu baitira:

El IV Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias (2018-2022), en su Eje 2, ha establecido como objetivo facilitar la conciliación de la vida personal, familiar y laboral y la corresponsabilidad en el cuidado de hijos e hijas. Para ello, se elaboró un nuevo Decreto, el 164/2019, de 22 de octubre, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral en el que se incorporó una nueva línea de ayuda y se incluyeron varias mejoras sobre las existentes:

Laguntza-lerro berria, lan-eszedentzian dauden langileentzat, jaiotzagatik edo urtebetetik beherako haurra zaintzeagatik gurasoek hartutako prestazio kontributiboen aldiak parekatzeko.

Nueva línea de ayuda a personas trabajadoras en situación de excedencia laboral a fin de equiparar los períodos de las prestaciones contributivas por nacimiento y cuidado de la persona menor de un año disfrutados por las personas progenitoras.

Seme-alabak zaintzeko eszedentzietarako eta lanaldi-murrizketetarako laguntzen zenbateko ekonomikoa % 30 areagotuko da honako kasu hauetan:

La cuantía económica de las ayudas a las excedencias y reducciones de jornada para el cuidado de hijos o hijas se incrementa en un 30 % en los siguientes supuestos:

Guraso bakarreko familiak.

Familias monoparentales.

Familia ugariak.

Familias numerosas.

Mendekotasun larria edo handia edo % 50eko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsonaren bat daukaten familia-unitateak.

Unidades familiares con alguna persona miembro en situación de dependencia severa o gran dependencia o discapacidad igual o superior al 50 %.

Genero-indarkeriaren biktima izan den kideren bat duten familia-unitateak.

Unidades familiares con alguna víctima de violencia de género.

Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzietarako eta lanaldi-murrizketetarako laguntzen zenbatekoa % 30 areagotuko da, eskatzailearen familia-unitatea multzo hauetako batean sartzen bada:

La cuantía económica de las ayudas a las excedencias y reducciones de jornada para el cuidado de familiares en situación de dependencia se incrementa en un 30 % en el supuesto de que la unidad familiar a la que pertenezca la persona solicitante sea:

Guraso bakarreko familia.

Familia monoparental.

Familia ugaria.

Familia numerosa.

Mendekotasun larria edo handia edo % 50eko desgaitasuna edo handiagoa duten bi pertsona dauzkan familia-unitatea.

Unidades familiares con dos personas miembros en situación de dependencia severa o gran dependencia o discapacidad igual o superior al 50 %.

Genero-indarkeriaren biktima izan den kideren bat daukan familia-unitatea.

Unidad familiar con alguna víctima de violencia de género.

Ezabatu egin da Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluko b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileei buruz egiten zen baztertzea; izan ere, kontsideratzen da etxeko lanetan diharduten langileen kolektiboa kanpo uztea ez dagoela justifikatuta, eta, hori dela eta, aukera izan behar dutela seme-alabak zaintzeko edo mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketarako laguntzak jaso ahal izateko.

Se elimina la exclusión que se realizaba respecto a las personas trabajadoras con relaciones laborales de carácter especial incluidas en el artículo 2. b) del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, ya que se considera que la exclusión del colectivo de personas trabajadoras empleadas del hogar no está justificada y que, en consecuencia, debe tener acceso a las ayudas a las excedencias y reducciones de jornadas tanto para el cuidado de hijos e hijas, como de familiares dependientes y en situación de extrema gravedad sanitaria.

Seme-alabak eta mendekotasuna edo osasun-egoera oso larria duten senitartekoak zaintzeko eszedentzietan eta lanaldi-murrizketetan laguntzeko lerroan, beste bi salbuespen gehitzen zaizkio diruz lagundu daitezkeen jardueretan etenak izateko posibilitateari: eskatzaileak baimena soldatarik gabe hartzea; eta eskolara egokitzeko aldiak.

En la línea de ayuda a las excedencias y reducciones de jornada por cuidado de hijos e hijas, familiares dependientes y en situación de extrema gravedad sanitaria se añaden dos excepciones más a la posibilidad de discontinuidad de las actuaciones subvencionables: cuando la persona solicitante se acoge a un permiso sin sueldo y los períodos de adaptación escolar.

Eskatzailea gizonezkoa bada, luzatu egingo dira seme-alabak, mendekotasuna duten senitartekoak eta osasun-egoera oso larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntzak baliatzeko gehieneko denborak, eta horrenbestez, eskatzaile horrek bere osotasunean baliatu ahal izango du bikoteak duen diruz laguntzeko moduko aldia.

En los supuestos en los que la persona solicitante sea hombre, se aumentan los tiempos máximos de disfrute de las ayudas a las excedencias y reducciones de jornada para el cuidado de hijos o hijas, familiares dependientes y en situación de extrema gravedad sanitaria, de forma que el solicitante-hombre podrá disfrutar la totalidad del crédito temporal subvencionable que tiene la pareja.

Laguntza-programa hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2022rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago. Plan hori sailburuaren 2022ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez onartu da, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratu da (https://www.euskadi.eus/agindua/agindua-2022ko-urtarrilaren-18koa-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailburuarena-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailaren-2022-urterako-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-onartzen-duena/web01-s2enple/eu/).

Este programa de ayudas se encuentra incluido en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales para el año 2022, aprobado por Orden de su Consejera de 18 de enero de 2022 y publicado en la web del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/orden/orden-de-18-de-enero-de-2022-de-la-consejera-de-igualdad-justicia-y-politicas-sociales-por-la-que-se-aprueba-el-plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-de-igualdad-justicia-y-politicas-sociales-para-el-ano-2022/web01-s2enple/es/).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eskaera izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartu eta sei hilabeteko epea ebazpenik gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.

De conformidad con lo establecido en el párrafo 9 del artículo 51 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, el vencimiento del plazo de seis meses desde que la solicitud haya tenido entrada en el Registro del órgano competente para su tramitación sin haberse notificado la resolución legitimará a las interesadas o interesados para entender desestimada, por silencio administrativo, la solicitud de concesión de la subvención.

Administrazio publikoaren printzipioetako bat da dirulaguntzei publikotasuna ematea. Hori dela-eta, urriaren 24ko 164/2019 Dekretuaren 62.4 artikuluan aurreikusten duenez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, sailburuaren agindu bidez, urtero jakinaraziko du zenbateko aurrekontu-zuzkidura dagoen dekretu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, edo, hala badagokio, zein den zuzkidura horren eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa.

En aras a preservar el principio de publicidad que debe orientar la actividad subvencional de la Administración Pública, el Decreto 164/2019, de 22 de octubre, prevé, en su artículo 62.4, que el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, mediante Orden de su Consejera o Consejero, dará a conocer anualmente la dotación presupuestaria correspondiente para la financiación de las ayudas previstas en el citado decreto, o, en su caso, el importe que resulte de su actualización.

Horri dagokionez, beharrezkoa da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 49.2 artikuluan agindutakoaren arabera (azaroaren 11ko 1/1979 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege hori). Izan ere, testu horrek dio EHAAn argitaratu beharko direla araudi erregulatzaileak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala gertatzen denean, laguntza emateko proposamena egingo duen organoaren osaera; halaber, interesdunentzat garrantzitsuak diren egintzak ere argitaratuko dira, baldin eta modu orokorrean eragiten badiete.

Desde esta perspectiva, también es precisa la publicación de la Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que establece que se publicarán en dicho Boletín las normas reguladoras, las convocatorias de las ayudas y subvenciones, y la composición, en su caso, de los órganos encargados de realizar la propuesta de concesión, y que se publicarán, asimismo, aquellos actos de trascendencia para los interesados y que les afecten de manera general.

Bestalde, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 17.c artikuluak xedatzen duenez, familia-politikaren arloko ekimen zuzeneko prestazioen eta jardueren kudeaketa, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean bildutako baldintzetan, Familia eta Haurren Zuzendaritzari esleituriko funtzioa da. Zuzendaritza hori, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mendekoa da, dekretu horren 15.2 artikuluak xedatzen duenez.

Por otra parte, el apartado c) del artículo 17 del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, dispone que la gestión de las prestaciones y actividades de acción directa en materia de política familiar, en los términos recogidos en la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, es una función atribuida a la Dirección de Familias e Infancia, la cual, tal y como dispone el artículo 15.2 de dicho Decreto, depende de la Viceconsejería de Políticas Sociales del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Horrenbestez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, onuradun izan daitezkeenek dirulaguntza programa horren berri izango dutela bermatzeko.

En consecuencia, se procede a publicar esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, garantizando con ello el conocimiento de este programa subvencional por parte de las posibles personas beneficiarias.

Beraz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 62.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, honako hau

En su virtud, conforme a lo dispuesto en los artículos 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y 62.4 del Decreto 164/2019, de 22 de octubre, antes citados,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.–Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 1. artikuluaren a), b) eta d) letretan aurreikusitako dirulaguntza lerroak betetzeko, 34.678.250,00 euro bideratuko dira guztira 2022an, honela banakaturik:

Artículo único.– A los efectos de dar cumplimiento a las líneas subvencionales previstas en los apartados a), b) y d) del artículo 1 del Decreto 164/2019, de 22 de octubre, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, se destinará en el ejercicio 2022 un total máximo de 34.678.250,00 euros, con el siguiente desglose:

a) Seme-alabak zaintzeko xedez lan-eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak.

a) Ayudas a personas trabajadoras en situación de excedencia laboral o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o de hijas.

Bi jarduketa-ildo:

Dos líneas de actuación:

– 4.700.000,00 euro, lan-eszedentzian dauden langileentzako laguntzetarako, jaiotzagatik edo urtebetetik beherako haurra zaintzeagatik gurasoek hartutako prestazio kontributiboen aldiak parekatzeko.

– 4.700.000,00 euros para ayudas a personas trabajadoras en situación de excedencia laboral a fin de equiparar los periodos de las prestaciones contributivas por nacimiento y cuidado de la persona menor de un año disfrutados por las personas progenitoras.

– 28.350.000,00 euro, hiru urtetik beherako haurrak zaintzeko lan-eszedentzian dauden edo hamabi urtetik beherako haurrak zaintzeko lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzetarako.

– 28.350.000,00 euros para ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia laboral por cuidado de persona menor de 3 años o de reducción de jornada de trabajo para el cuidado de la persona menor de 12 años.

b) Mendeko senideak edo osasun-egoera larrian dauden senideak zaintzeko xedez lan-eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak:

b) Ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria:

– 1.208.250,00 euro.

– 1.208.250,00 euros.

c) 3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

c) Ayudas por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores de 3 años:

– 420.000,00 euro.

– 420.000,00 euros.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Hasierako aurrekontu-zuzkiduran eguneraketarik gertatzen bada, horren berri emango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez.

En el supuesto de que se produzcan actualizaciones de la inicial consignación presupuestaria, se dará publicidad a esta circunstancia mediante Orden de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 2a.

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de marzo de 2022.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental