Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

47. zk., 2022ko martxoaren 7a, astelehena

N.º 47, lunes 7 de marzo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
1086
1086

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira gizarte-larrialdietarako laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2022. urtean gehienez emango diren diru-kopuruak, zehazten baitira laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak, eta finkatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2022. urterako dagokion aurrekontu-muga.

ORDEN de 23 de febrero de 2022, de la Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo y de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, por la que se establecen, para el año 2022, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, se señalan los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fija el límite presupuestario que, para el año 2022, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean honako baliabide hauek arautzen dira: bazterkeria-arriskua prebenitzekoak, bazterkeria pertsonala nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeriako egoerak arintzekoak, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea erraztekoak; baliabide horien artean daude gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL).

La Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, regula los instrumentos orientados a prevenir el riesgo de exclusión, a paliar situaciones de exclusión personal, social y laboral, y a facilitar la inclusión de quienes carezcan de los recursos personales, sociales o económicos suficientes para el ejercicio efectivo de los derechos sociales de ciudadanía, y entre tales instrumentos se encuentran las Ayudas de Emergencia Social (AES).

Larrialdiko laguntzaren kontzeptuaren gakoa da, hain zuzen ere, kanpoko edo ustekabeko arrazoiak tarteko, une jakin batean (aldi baterako) baliabide ekonomikorik ez izatea edo urriak izatea premia larriko egoera bati aurre egiteko. Egoera horiei erantzun egin behar zaie herrialdean dagoen ongizatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoan diru-sarrerak bermatzeko errentaren laguntzen gehieneko mugen araberako bizimoduari eutsi ahal izateko.

La clave del concepto de ayuda de emergencia es precisamente la necesidad perentoria y urgente de atender una situación de carencia o estrechez de recursos económicos que se produce en un momento dado (plazo temporal), motivada por causas ajenas o sobrevenidas. Dichas situaciones precisan de su cobertura para poder mantener una vida acorde al bienestar existente en el país y a la establecida en los topes máximos que la cobertura de prestaciones de la renta de garantía de ingresos ofrece en la CAPV.

Ustekabeko gertakari batek eta aldizka dirulaguntzak jasota bizitzetik sortutako baliabide ekonomiko eskasiak eragindako larrialdiko egoera ekonomikoei erantzun nahi zaie. Pertsonen bizitzan zehar, egoera jakin batean edo hainbat unetan gerta daitezke egoera horiek. Lehen mailako gabeziak edo eskasiak dakartzaten egoerak ekiditeko baliabide aringarri bezala erabiltzen dira GLLak.

Se trata de cubrir situaciones económicas de emergencia provocadas por un acontecimiento inesperado y por la escasez de recursos económicos provenientes de prestaciones económicas de carácter periódico. Estas situaciones se pueden presentar en una circunstancia determinada, o en diferentes momentos, a lo largo de periodos extensos de la vida de las personas. Las AES se utilizan como un recurso paliativo que evita situaciones que pueden conllevar privaciones y carencias de primera necesidad.

Laguntza hauek emateari dagokionez, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 50.1 artikuluak xedatzen duenez, GLLak emango dira gizarte-zerbitzuek benetako premia-egoera dagoela egiaztatu eta gero, eta helburu horretarako kontsignatutako kreditua badago.

En lo que respecta a la concesión de estas ayudas, el artículo 50.1 de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, dispone que las AES se concederán, en todo caso, previa comprobación de la existencia de una situación real de necesidad por parte de los servicios sociales y de la existencia de crédito consignado para esa finalidad.

Abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 88.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie gizarte-larrialdietarako laguntzak onartu ala ukatzea eta ordaintzea. Horretarako, udalek aldez aurretik jakin behar dute urtean zenbateko diru-kopurua erabil dezaketen gehienez, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean laguntza horietara zuzendutako guztizko aurrekontu-esleipenaren barruan.

Asimismo, y de conformidad con lo previsto en el artículo 88.d) de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, corresponde a los Ayuntamientos de nuestra Comunidad Autónoma el reconocimiento, denegación y pago de las ayudas de emergencia social, para lo cual deberán conocer previamente su límite anual de disposición, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para cada ejercicio presupuestario.

Bestalde, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 49. artikuluak zerrendatzen ditu GLL gisa emandako laguntzen zenbatekoak finkatzeko aintzat hartu beharreko irizpideak. Zehazki, 1. paragrafoan jasotzen da inoiz ere gainditu ezin izango den kopuruetako bat, hau da, orokorrean aurreikusitako berariazko gastu bakoitzerako araudi bidez finkatutako gehieneko diru-kopurua. Legezko aurreikuspen horretan oinarrituz, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzeko urtarrilaren 18ko 4 /2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, urtero zehaztuko dira, agindu baten bidez, berariazko gastu bakoitzari orokorrean gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urtean gehienez emango zaizkion diru-kopuruak.

Por su parte, el artículo 49 de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, enumera los criterios que habrán de ser tenidos en cuenta para la fijación de las cuantías de las prestaciones otorgadas en concepto de AES. En concreto, en su párrafo 1 está recogido uno de los límites que, en ningún caso, podrá ser superado y que está constituido por las cuantías máximas que, con carácter general y para cada uno de los gastos específicos previstos, se establezcan reglamentariamente. En base a dicha previsión legal, el Decreto 4/2011, de 18 de enero, por el que se regulan las Ayudas de Emergencia Social, remite en su artículo 9 a una Orden anual la concreción de las mencionadas cuantías anuales máximas a conceder, con carácter general, para cada uno de los gastos específicos.

Aurrekoa esanda, adierazi behar da Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluko 3. zenbakian xedatzen dela gizarteratzea gizarte-babeseko hainbat sistema eta politika publikok partekatzen duten helburu bat dela; horien artean dago Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema, lehen aipatutako helburua lortzen lagunduko duena, dagozkion xedeen eta egitekoen esparruan.

Sentado lo anterior, es preciso señalar que la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, determina en el párrafo 3 de su artículo 6 que la inclusión social es una finalidad compartida por varios sistemas y políticas públicas de protección social, entre los cuales se encuentra el Sistema Vasco de Servicios Sociales, que colaborará en la consecución de la finalidad antes citada en el marco de las finalidades y funciones que le son propias.

Ildo horretan, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluko 1. paragrafoan ezartzen denez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburua da herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea, beste sistema eta politika publiko batzuekin lankidetzan eta koordinatuta; sistema horren funtsezko helburua, besteak beste, da larrialdi-egoerek eragindako premia pertsonalak eta familiarrak prebenitzea eta horiei erantzutea.

En el sentido indicado, el artículo 6 de la citada la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, establece en su párrafo 1 que la finalidad del Sistema Vasco de Servicios Sociales es promover, en cooperación y coordinación con otros sistemas y políticas públicas, el bienestar social del conjunto de la población, y dicho sistema tiene, entre otros objetivos esenciales, el de prevenir y atender las necesidades personales y familiares originadas por las situaciones de emergencia.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13.1.n) artikuluaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkio, besteak beste, gizarte-ongizateari eta gizarte-zerbitzuari buruzko egitekoak.

El Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, establece en su artículo 13.1.n) que corresponden al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales las funciones relativas a bienestar social y servicios sociales.

Gauzak horrela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 legean ezarritakoaren arabera, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako 27.000.000 euroko ordainketa-kreditua dago Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokion 21. Zerbitzuko 3123 aurrekontu-programan, eta, COVID-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriei buruzko 1229 aurrekontu-programan, beste 10.000.000 euro gehitu dira, 21 zerbitzurako (Gizarte Zerbitzuen zuzendaritza) laguntza horietarako; laguntza horiek agindu honen bidez esleitzen dira.

En tales términos, y de acuerdo con lo establecido en la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, en el programa presupuestario 3123 del servicio 21, correspondiente a la Dirección de Servicios Sociales, se dispone de un crédito de pago destinado a las ayudas de emergencia social por importe de 27.000.000 euros, y en el programa presupuestario 1229, de medidas contra la crisis provocada por COVID-19, se añaden otros 10.000.000 euros para tales ayudas al servicio 21 (Dirección de Servicios Sociales), las cuales son objeto de asignación en esta Orden.

Gizarte-larrialdietarako laguntzen dekretu arautzaileak ezartzen du programara bideratutako urteko baliabideak udalei banatzeko eta transferitzeko prozedura. Baliabideen banaketa honako printzipio hauetan oinarritzen da:

El Decreto regulador de las ayudas de emergencia social establece el procedimiento para la distribución y transferencia a los ayuntamientos de los recursos anuales asignados al programa. La distribución de los recursos se basa en los siguientes principios:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, urtero, GLLen zenbatekoak ordaintzeko beharrezko baliabide ekonomikoak egongo dira jasota.

a) En los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi se consignarán anualmente los recursos económicos necesarios para la financiación de las cuantías de las AES.

b) Gizarteratzeko Erakundearteko Batzordeak horiek aztertu ondoren, gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzaren sailak irizpideak urtero zehaztuko ditu, beharrizanen adierazleei begira batez ere, finkatzeko nola banatuko den Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua autonomia-erkidegoko lurralde historikoen eta udalerrien artean.

b) Una vez analizados por la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, el departamento del Gobierno Vasco competente establecerá con carácter anual, atendiendo principalmente a indicadores de necesidad, los criterios que habrán de regir la distribución por Territorios Históricos y Municipios de la Comunidad Autónoma de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de emergencia social en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Erreferentziako irizpideak aplikatzeko, udal bakoitzari dagokion gehieneko aurrekontua finkatuko da, eta horren berri emango da EHAAn urtero argitaratuko den agindu baten bitartez.

c) En aplicación de los criterios de referencia, se fijará el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos, dando publicidad de ello mediante la correspondiente Orden anual que se publicará en el BOPV.

d) Erreferentziako irizpideen aplikazioa oinarri harturik, udal bakoitzari zein aurrekontu-muga dagokion zehaztu ondoren, zenbateko hori transferituko zaio udal bakoitzari. Transferentziak hiru hilean behin egingo dira.

d) Sobre la base de la aplicación de los criterios de referencia, una vez fijado el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos, se transferirá a cada uno de los Ayuntamientos la cantidad asignada. Las transferencias se efectuarán trimestralmente.

e) Eusko Jaurlaritzan aurrekontu-ekitaldia ixten denean, udal bakoitzari dagozkion kopuru guztiak erregulatu beharko dira behin betiko, aurrekontu-ekitaldi horretan laguntzak emateko benetan hartutako ebazpenetan oinarrituta, eta horretarako kontuan hartuz udalek bidalitako dokumentazioa.

e) Al cierre del ejercicio presupuestario en el Gobierno Vasco, este procederá a la definitiva regularización de los pagos que correspondan a cada uno de los Ayuntamientos sobre la base de las efectivas resoluciones de ayudas concedidas en el ejercicio, teniendo para ello en cuenta la documentación remitida por los Ayuntamientos.

Prozedura hori aplikatuz, banaketarako irizpideak ezartzeko eta aurrekontu-mugen gehieneko zenbatekoak zehazteko aginduak argitaratu dira urtero. Gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko baliabide ekonomikoak Eusko Jaurlaritzak banatuko dizkie udalei, non eta horiek ez duten beste prozedura bat adostu dagokien foru-aldundiarekin edo mankomunitateen bidez, bat etorriz Gizarte-larrialdietarako laguntzen dekretua aldatzen duen urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretuak gehitutako bigarren xedapen gehigarriarekin, zeinak aurreikusten baitu udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakundeen partaidetza, eta ahalbidetzen baitu GLLak kudeatzen dituzten mankomunitateei eta foru-aldundiei laguntzak zuzenean ordaintzea, betiere udalek mankomunitateen bidez partekatutako kudeaketa-formulak erabiltzen badituzte edo aldundiei eskuordetu badiote prestazioa ematea.

En aplicación de este procedimiento se han publicado sucesivas Órdenes anuales por las que se han establecido los criterios de distribución y se han fijado los límites presupuestarios de disposición. La distribución de los recursos económicos destinados a las ayudas de emergencia social ha de realizarse desde el Gobierno Vasco a los Ayuntamientos, salvo que estos hubieran acordado otro procedimiento diferente con su respectiva Diputación Foral o a través de Mancomunidades, de acuerdo con la disposición adicional segunda añadida por el Decreto 16/2017, de 17 de enero, de modificación del Decreto de ayudas de emergencia social, que prevé la participación de las entidades gestoras supramunicipales y permite el pago directo de las ayudas a las mancomunidades y a las diputaciones forales que gestionan las AES en aquellos casos en los que los ayuntamientos han acudido a fórmulas de gestión compartida a través de mancomunidades o a la prestación delegada en la Diputación.

Horregatik guztiagatik, eta Lan eta Enplegu Sailak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistemaren esparruan, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak, gizarte-zerbitzuen esparruan, dituzten eskumenak baliatuz, honako hau

Por todo lo anteriormente expuesto, y en virtud de las competencias que ostentan tanto el Departamento de Trabajo y Empleo, en el ámbito del sistema de garantía de ingresos e inclusión social, como el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en el ámbito de los servicios sociales,

EBAZTEN DUGU:
RESOLVEMOS:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldirako gizarte-larrialdietarako laguntzetan (GLL) bildutako berariazko gastu bakoitzari orokorrean eman beharreko gehieneko zenbatekoak finkatzea eta laguntza horiek emateko esleitutako kredituak hainbat udalerriren artean banatzeko irizpideak ezartzea. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari urte honetan dagokion aurrekontu-muga zehazten da.

Es objeto de la presente Orden establecer, para el ejercicio 2022, las cuantías máximas a conceder, con carácter general, para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social (AES) y señalar los criterios para la distribución de los créditos consignados para la cobertura de dichas ayudas entre los distintos municipios. Se fija, asimismo, el límite presupuestario que para el año corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Urteko gehieneko zenbatekoak.

Artículo 2.– Cuantías anuales máximas.

1.– 2022rako, honako hauek dira gizarte-larrialdietarako laguntzen gehieneko zenbatekoak bizikidetza-unitate bakoitzeko (aurrerantzean, BU), aurreko artikuluan aipatutako berariazko gastu bakoitzera bideratuak:

1.– Para el año 2022, las cuantías anuales máximas de las Ayudas de Emergencia Social, por unidad de convivencia (en adelante UC), destinadas a cada uno de los gastos específicos a que se refiere el artículo anterior, son las siguientes:

a) Alokairu-gastuak:

a) Por gastos de alquiler:

a.1.– Errentari bakarreko etxebizitzen kasuan, edo GLL eskatu duen BU bakarrak etxebizitza koerrentatu edo azpierrentatu badu, hilean 275 euroko laguntza emango da gehienez, eta ezingo du gainditu etxebizitzaren alokairu-prezioaren edo, h ala badagokio, koerrentagatik edo azpierrentagatik ordaindutako prezioaren % 70.

a.1.– En los casos de viviendas con un solo arrendatario, así como en los de aquellas coarrendadas o subarrendadas con una sola UC solicitante de AES, el tope máximo será de 275 euros mensuales, sin poder superar el 70 % del precio del alquiler de la vivienda o, en su caso, de la cuantía abonada en concepto de coarriendo o subarriendo.

a.2.– Etxebizitza koerrentatu edo azpierrentatu bada, ez dira bi eskaera baino gehiago onartuko, indarreko araudian xedatutakoarekin koherente izanik, eta bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da. Bi bizikidetza-unitaterentzako hilean 137,5 euro emango da gehienez, eta bien artean ezingo dute gainditu etxebizitzaren alokairu-prezioaren % 80.

a.2.– Si la vivienda está coarrendada o hay en ella subarrendamientos, no se admitirán más de dos solicitudes, en coherencia con lo establecido en la normativa vigente, dividiéndose por el número de unidades de convivencia. El límite para dos unidades de convivencia será 137,5 euros mensuales, sin poder superar entre ambas el 80 % del precio del alquiler de la vivienda.

a.3.– Etxebizitzan ostatu- edo apopilo-kontratupeko jendea badago, gehienez bi eskabide egin ahalko dira, lehen esandakoaren arabera, eta hilean 137,5 euroko laguntza emango da gehienez.

a.3.– Si en la vivienda existen contratos de hospedaje o pupilaje, el límite para el número de solicitudes con este tipo de contratos es de dos en coherencia con lo anterior, el límite de la ayuda será 137,5 euros mensuales.

a.4.– Legez eratutako hotel, hotel-apartamentu eta pentsioetan bizi direnen kasuan, hilean 275 euro emango da gehienez, muga bizikidetza-unitateko. Kasu horretan, BUren muga ez da bi izango, baizik eta establezimenduan legez onartutako gehieneko gela kopuruaren araberakoa.

a.4.– En los casos de alojamiento en hoteles, hoteles-apartamentos y pensiones legalmente establecidos, el límite será 275 euros mensuales. En este caso el límite de UC no será de dos, sino que vendrá dado por el número máximo de habitaciones legalmente reconocidas del establecimiento.

b) Gizarte-larrialdian egon aurretik etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuengatik hilean 250 euro emango da gehienez, eta ezin izango da gainditu kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren % 70.

b) Por gastos derivados de intereses y de amortización de créditos, contraídos con anterioridad a la situación de emergencia social, como consecuencia de la adquisición de una vivienda o alojamiento, hasta 250 euros mensuales, sin poder superar el 70 % del montante de los intereses mensuales y la amortización mensual del crédito.

c) Elektrizitate-, gas- edo etxerako beste erregai-horniketa batzuek eragindako energia-gastuengatik, urtean 1.500 euro gehienez. Bi BUren kasuan, bakoitzari urtean 750 euro gehienez.

c) Por gastos de energía, debidos al suministro eléctrico, de gas u otro tipo de combustible de uso doméstico, hasta 1500 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 750 euros anuales cada una.

d) «Linea zuriko» etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuengatik, urtean 1.850 euro gehienez. Bi BUren kasuan, bakoitzari urtean 925 euro gehienez.

d) Por gastos de mobiliario y de electrodomésticos de la denominada «línea blanca», hasta 1.850 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 925 euros anuales cada una.

e) Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuengatik, urtean 1.850 euro gehienez. Bi BU baldin badira, bakoitzari urtean 925 euro gehienez.

e) Por gastos de adaptación, reparación y/o de instalaciones básicas en la vivienda, hasta 1.850 euros anuales. Si son dos UC hasta 925 euros anuales cada una.

f) Ohiko etxebizitza edo bizitokia eduki eta mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gastuengatik, urtean 900 euro gehienez. Bi BUren kasuan, bakoitzari urtean 450 euro gehienez. Kontzeptu honek honako gastu hauek barne hartzen ditu: ura, zaborrak, estolderia, ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak –ondasunak landa- zein hiri-eremukoak izan– eta jabekideen erkidegoaren kuotatik eratorritako gastuak, bai eta etxebizitzaren segurtasunarekin zerikusia dutenak ere.

f) Por otros gastos necesarios para el disfrute y mantenimiento de la vivienda o alojamiento habitual hasta 900 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 450 euros anuales cada una. Este concepto incluye los gastos de agua, basura, alcantarillado, impuesto sobre bienes inmuebles de naturaleza urbana y rústica, así como los derivados de la cuota de la comunidad de propietarios y los relacionados con la seguridad de la vivienda.

g) Bizikidetza-unitateko kide batek edo gehiagok dituzten oinarrizko premiei buruzko gastuengatik, esate baterako: jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek berdintzen ez dituztenean, urtean 1.850 euro gehienez.

g) Por gastos relativos a las necesidades primarias de una o más personas miembros de la unidad de convivencia, tales como vestido, educación y formación y atención sanitaria, no cubiertas por los diferentes sistemas públicos, hasta 1.850 euros anuales.

h) Aurretiko zorpetze-gastuengatik, urtean 3.000 euro gehienez. Bi BUren kasuan, bakoitzari urtean 1.500 euro gehienez.

h) Por gastos de endeudamiento previo, hasta 3.000 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 1.500 euros anuales cada una.

Hargatik eragotzi gabe aurreko paragrafoan xedatutakoa, a), b), c), d), e), f) eta g) apartatuetan aipatutako kontzepturen batengatik aurretik ezarritako zorrengatiko gastuak direla-eta urtean gehienez ezar daitezkeen diru-kopuruak ezin izango dira kasu bakoitzean aipatutako apartatuetan kontzeptu horietarako aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak baino handiagoak izan.

Sin perjuicio de lo establecido en el párrafo anterior, las cuantías anuales máximas por gastos de endeudamiento previo originados por alguno de los conceptos a que se refieren los apartados a), b), c), d), e), f) y g) no podrán superar, en cada caso, las cuantías máximas previstas en los citados apartados para dichos conceptos.

2.– Nolanahi ere, artikulu honetako 1. paragrafoko a), b), c), d), e) eta f) apartatuetan aipatzen diren kontzeptuengatik GLLak jasotzea ez da bateragarria hauekin: Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (aurrerantzean, EPO); Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legean (aurrerantzean, EPE) aurreikusitako etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa betetzera bideratutako etxebizitzako prestazio ekonomikoa; Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak arautzeko eta iragartzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzak; eta etxebizitza libreen alokairurako beste laguntza batzuk, COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz 2022ko ekitaldian aurreikus daitezkeen kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.

2.– En todo caso, la percepción de AES en los conceptos a los que se refieren los apartados a), b), c), d), e) y f) del párrafo 1 de este artículo son incompatibles con la percepción de Prestación Complementaria de Vivienda (en adelante PCV), con la prestación económica de vivienda destinada a satisfacer el derecho subjetivo de acceso a la ocupación legal de vivienda prevista en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda (en adelante PEV), con las ayudas previstas en la Orden de 18 de diciembre de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se regulan y convocan las ayudas al alquiler de vivienda del programa Gaztelagun y con otras ayudas al alquiler de vivienda libre para hacer frente a las situaciones de vulnerabilidad económica y social como consecuencia de la crisis sanitaria derivada de la COVID-19 que pudieran preverse en el ejercicio 2022.

Artikulu honen 1. paragrafoko a) apartatuan adierazitako gastuetarako GLL jasotzea ez da bateragarria diru-sarrerak bermatzeko errentaren ezein modalitaterekin (aurrerantzean, DSBE).

La percepción de AES para los gastos señalados en el apartado a) del párrafo 1 de este artículo es asimismo incompatible con la percepción de la Renta de Garantía de Ingresos (en adelante RGI) en cualquiera de sus modalidades.

3.– Eskabide bakoitzari eslei dakiokeen zenbatekoa eskatzailearen baliabideen arabera eta bizikidetzako gainerako kideen diru-sarreren arabera ezartzen den ehunekoa aplikatzearen emaitza izango da. Ehuneko hori artikulu honetan kontzeptu bakoitzerako ezartzen den gehieneko kopuruaren gainean aplikatuko da, edo benetako gastuaren kopuruaren gainean, kopuru hori kontzeptuko gehieneko kopurua baino txikiagoa bada, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzeko Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. I. eranskinean jasota daude kalkulua egiteko behar diren bi taulak: populazio orokorrarena eta pentsiodunei aplikatzekoa.

3.– La cuantía asignable a cada solicitud será el resultado de la aplicación de un porcentaje calculado en función de los ingresos de la persona solicitante y del resto de miembros de su unidad de convivencia, así como del número total de miembros que componen dicha unidad, sobre la cuantía máxima que para cada concepto se establece en este artículo, o sobre el importe del gasto efectivo cuando este sea inferior a dicha cuantía máxima por concepto, de acuerdo con lo señalado en el artículo 10.2 del Decreto por el que se regulan las ayudas de emergencia social. En el Anexo I constan las dos tablas precisas para el cálculo: la correspondiente a la población general, y la aplicable a pensionistas.

4.– Kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen zenbatekoa udal eskudunak murriztu beharko du dauden aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta; kasu horretan, eskatzaile guztien eskaerari modu berean erantzuteko udalaren ustez nahikoa den ehuneko negatiboa murriztu beharko da kontzeptu bakoitzarengatik eman daitekeen gehieneko zenbatekoa.

4.– La cuantía aplicable en cada caso particular deberá ser minorada por el Ayuntamiento competente teniendo en cuenta las disponibilidades presupuestarias existentes, en cuyo caso deberá minorarse la cuantía máxima concesible para cada concepto en el porcentaje negativo que considere suficiente el Ayuntamiento para dar cobertura por igual a la demanda de todas las personas solicitantes.

3. artikulua.– Eskaera-pilaketa eta GLLak eska ditzaketen BUen gehieneko kopurua.

Artículo 3.– Concurrencia de solicitudes y número máximo de UC que pueden solicitar AES.

Helbide berean bizi diren bi BUk eskatu ahalko dituzte gehienez Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemako prestazioak, GLLak barne. Beraz, zenbaketa hori egiteko, sistemako edozein prestazio kobratzeko eratutako BUak hartuko dira kontuan: DSBE, EPO edo GLLak berak, eta lehentasuna izango dute eskubidezko prestazioak, DSBE eta EPO jasotzeak.

El número máximo de UC en un mismo domicilio que pueden solicitar prestaciones del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos, incluidas las AES, será de dos. Por lo tanto, para el citado cómputo se tendrán en cuenta las UC formadas para el cobro de cualquiera de las prestaciones del sistema: RGI, PCV o las propias AES, teniendo prioridad la percepción de las prestaciones de derecho, la RGI y la PCV.

GLLren bi eskaera baino gehiago pilatuz gero, eskaeraren antzinatasunaren arabera erantzungo zaie, gizarte-zerbitzuek txosten sozialaren bidez bestelako irizpiderik finkatu ezean.

En el caso de concurrencia de más de dos solicitudes de AES se atenderán por orden de antigüedad de la solicitud, excepto criterio distinto de los Servicios Sociales correspondientes, manifestado en Informe Social.

4. artikulua.– Kredituak banatzeko irizpideak.

Artículo 4.– Criterios de distribución de créditos.

1.– Honako parametro hauen arabera finkatuko dira 2022an gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko esleitutako kredituak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean banatzeko irizpideak, zeinak beharrizan-adierazleei jarraituz ezartzekoak baitira:

1.– Los criterios para la distribución, entre municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de Emergencia Social, que deben ser establecidos atendiendo principalmente a indicadores de necesidad, se fijan para el año 2022 en función de los siguientes parámetros:

– 2021eko urriaren 31n, udalerrian dagoen diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten unitateen kopurua:

– Número de unidades perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos en el municipio a fecha 31 de octubre de 2021.

– Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bestelako prestaziorik jaso ez eta 2021eko urriaren 31ra arte udalerrian Lanbiden izena eman duten pertsonen kopurua.

– Número de personas inscritas en Lanbide en el municipio a fecha 31 de octubre de 2021, que no reciben ni Renta de Garantía de Ingresos ni otro tipo de prestaciones.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, 400 biztanle baino gutxiagoko udalerriei udalerri horiei guztira legokiekeen zenbatekoaren bataz bestekoaren zenbateko baliokidea bermatzen zaie gizarte-larrialdietarako laguntzen programa egikaritzeko.

2.– Independientemente de lo señalado en el párrafo anterior, se garantiza, asimismo, a todos los municipios de menos de 400 habitantes, para la ejecución del programa de Ayudas de Emergencia Social, una cantidad mínima equivalente a la media de la cantidad que le correspondería al conjunto de dichos municipios.

5. artikulua.– Aurrekontu-mugak.

Artículo 5.– Límites presupuestarios.

4. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzak 2022ko ekitaldian gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko zenbat diru erabil dezakeen ezarri da aurrekontuetan. Agindu honen II. eranskinean ageri dira zenbatekoak.

En aplicación de los criterios señalados en el artículo 4 se fijan, para el ejercicio 2022, los límites presupuestarios para la ejecución del programa de Ayudas de Emergencia Social correspondientes a cada uno de los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma, que se señalan en el Anexo II a la presente Orden.

6. artikulua.– Udalaz gaindiko bestelako erakundeen bidez banatzea.

Artículo 6.– Distribución a través de otras entidades de carácter supramunicipal.

Udalek foru-aldundira jo badute edo partzuergoen, mankomunitateen edo beste formula batzuen bidez kudeaketa partekatzeko bidea hartu badute gizarte-larrialdiko laguntzetarako baliabide ekonomikoak banatzeko, Berdintasun, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari jakinarazi beharko diote, udal bakoitzari esleitutako kopuruak udalaz gaindiko erakunde horietara transferitzeko.

En el caso de los Ayuntamientos que acudan a la Diputación Foral o a fórmulas de gestión compartida a través de consorcios, mancomunidades u otras fórmulas para la distribución de los recursos económicos destinados a las ayudas de emergencia social, deberán ponerlo en conocimiento del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, a efectos de la transferencia a dichas entidades de carácter supramunicipal de las cantidades asignadas a cada Ayuntamiento.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzeko Dekretuaren 33. artikuluan aipatzen diren datuak, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistema araututa eta funtzionamenduan ez dagoen artean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan ezarritako moduan bidaliko dira, zeinaren bidez argitaratu baitzen gizarte-larrialdietarako laguntzen eskabide-eredu berria eta arautu baitzen prestazio horiei buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzeko modua (2004ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.); bestela, aipatutako aginduan ezarritakoa ordezkatzen duen euskarri informatiko estandarizatuaren bidez bidaliko dira, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak zehazten duen moduan, datuen edukiari buruz aipatutako 33. artikuluan eskatzen diren eskakizunak beteta, betiere.

La remisión de datos a la que hace referencia el artículo 33 del Decreto por el que se regulan las Ayudas de Emergencia Social, en tanto no se encuentre reglamentado y en funcionamiento el Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, se efectuará en el modo establecido en la Orden de 8 de octubre de 2004, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se procede a la publicación del nuevo modelo de solicitud de las Ayudas de Emergencia Social y por la que se regula la transmisión mediante soporte informático de documentación relativa a estas prestaciones (BOPV n.º 220, de 17 de noviembre de 2004) o, en su caso, mediante aquel soporte informático estandarizado que sustituya al establecido en la orden citada, en la forma que a tal efecto determine el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, cumpliendo los requisitos mencionados en el mencionado artículo 33 en lo referente a los contenidos de los datos.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Agindu honek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día 1 de enero de 2022.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

En Vitoria-Gasteiz, a 23 de febrero de 2022.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental