Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea

N.º 6, martes 11 de enero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
116
116

254/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

DECRETO 254/2021, de 21 de diciembre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalarekin lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, establece en el artículo 10.1 que la Administración General del Estado, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 149.1.30.ª y 7.ª de la Constitución, y previa consulta al Consejo General de la Formación Profesional, determinará los títulos y los certificados de profesionalidad, que constituirán las ofertas de Formación Profesional referidas al Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dispone en el artículo 39.6 que el Gobierno, previa consulta a las Comunidades Autónomas, establecerá las titulaciones correspondientes a los estudios de Formación Profesional, así como los aspectos básicos del currículo de cada una de ellas.

Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez aldatzen baitira Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa– ekonomia lehiakorrago eta berritzaileago bat, produkzio-sektore tradizionalak berrituko dituena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarako bidea zabalduko duena, sustatzeko eta bizkortzeko behar ziren hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte.

La Ley 2/2011, de 4 de marzo, de Economía Sostenible, y la Ley Orgánica 4/2011, de 11 de marzo, complementaria de la Ley de Economía Sostenible, por la que se modifican las Leyes Orgánicas 5/2002, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, y 2/2006, de Educación, han introducido un ambicioso conjunto de cambios legislativos necesarios para incentivar y acelerar el desarrollo de una economía más competitiva, más innovadora, capaz de renovar los sectores productivos tradicionales y abrirse camino hacia las nuevas actividades demandantes de empleo, estables y de calidad.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, kontuan hartu dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk.

El Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, define en el artículo 9, la estructura de los títulos de formación profesional, tomando como base el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, las directrices fijadas por la Unión Europea y otros aspectos de interés social.

Titulu horien lanbide-profila errege-dekretu horren 7. artikuluan zehazten da, barne sartzen direla konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala behar denean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-unitateak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat hartuko du barnean, gutxienez, helburua delarik Lanbide Heziketako tituluek eraginkortasunez erantzutea produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei.

El artículo 7 concreta el perfil profesional de dichos títulos, que incluirá la competencia general, las competencias profesionales, personales y sociales, las cualificaciones y, en su caso, las unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales incluidas en los títulos, de modo que cada título incorporará, al menos, una cualificación profesional completa, con el fin de lograr que los títulos de formación profesional respondan de forma efectiva a las necesidades demandadas por el sistema productivo y a los valores personales y sociales que permitan ejercer una ciudadanía democrática.

Apirilaren 22ko 283/2019 Errege Dekretuak Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du maiatzaren 28ko 812/1993 Errege Dekretua, Kimikako goi-mailako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena, eta 540/1995 Errege Dekretua, apirilaren 7koa, Ingurumen Osasuneko Goi Mailako Teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena.

El Real Decreto 283/2019, de 22 de abril, por el que se establece el título de Técnico Superior en Química y Salud Ambiental y se fijan los aspectos básicos del currículo, ha sustituido la regulación del título de Técnico Superior en Química Ambiental, contenida en el Real Decreto 812/1993, de 28 de mayo, por el que se establece el título de Técnico Superior en Química Ambiental y las correspondientes enseñanzas mínimas, y del título de Técnico Superior en Salud Ambiental, contenida en el Real Decreto 540/1995, de 7 de abril, por el que se establece el título de Técnico Superior en Salud Ambiental y las correspondientes enseñanzas mínimas.

Bestalde, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen da hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak, errege-dekretu horretan bertan eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatzen direnak errespetatuz.

Por otro lado, el artículo 8, apartado 2, del precitado Real Decreto 1147/2011, por el que se establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, dispone que las administraciones educativas establecerán los currículos de las enseñanzas de Formación Profesional respetando lo en él dispuesto y en las normas que regulen los títulos respectivos.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi-inspekzioari kalterik egin gabe».

Así, en lo referente al ámbito competencial propio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el Estatuto de Autonomía establece en su artículo 16 que «En aplicación de lo dispuesto en la disposición adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30.ª de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía».

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen xedea Lanbide Heziketako Euskal Sistema antolatzea eta arautzea da, eta haren helburua da Euskadik egungo eta etorkizuneko erronkei modu egokian erantzungo dien lanbide-heziketako sistema bat izatea.

La ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, cuyo objeto es la ordenación y regulación del sistema vasco de Formación Profesional pretende que Euskadi pueda contar con un sistema de formación profesional que responda de forma idónea a los retos actuales y futuros.

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Por su parte, el Decreto 32/2008, de 26 de febrero, establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da, Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluari Lanbide Heziketako irakaskuntzan dagokion curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere ekainaren 23ko 283/2019 Errege Dekretuaren babesean, hark ezartzen baititu Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulua eta curriculumaren oinarrizko alderdiak.

De acuerdo con los antecedentes expuestos, el objetivo del presente Decreto es establecer para la Comunidad Autónoma del País Vasco el currículo para las enseñanzas de Formación Profesional correspondientes al título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental, al amparo del Real Decreto 283/2019, de 23 de junio, por el que se establece el título Técnico Superior en Química y Salud Ambiental y se fijan los aspectos básicos del currículo.

Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulu honen curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila, hura osatzen duten kualifikazioak eta konpetentzia-unitateak, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak; eta, bestetik, titulu horren helburu orokorrak eta lanbide-moduluak ezartzen dituzten ikasgaiak, hala nola haietako bakoitzari dagozkien ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, barne direla horiek guztiak antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak.

En el currículo del presente título, de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental, se describen por un lado, el perfil profesional que referencia el título con la enumeración de cualificaciones y unidades de competencia y la descripción de las competencias profesionales, personales y sociales y por otro lado, las enseñanzas que establecen, entre otros elementos, los objetivos generales y módulos profesionales que lo componen con los resultados de aprendizaje, criterios de evaluación y contenidos de cada uno de ellos, así como directrices y determinaciones para su organización e implantación.

Profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik eratorri diren helburu orokorrek ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dituzte, eta haiek dira lehenengo iturria eratortzeko heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleek bereganatu beharreko ikaskuntza-emaitzak.

Los objetivos generales extraídos de las competencias profesionales, personales y sociales descritas en el perfil, expresan las capacidades y logros que al finalizar el ciclo formativo el alumnado ha debido adquirir y son la primera fuente para obtener los resultados de aprendizaje que se deben alcanzar y contenidos que se deben abordar en cada uno de los módulos profesionales que componen el ciclo formativo.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-identitate koherentea islatuko duten portaerak.

Los contenidos expresados en cada módulo, constituyen el soporte del proceso de enseñanza-aprendizaje para que el alumnado logre unas habilidades y destrezas técnicas, un soporte conceptual amplio para progresar en su futuro profesional y unos comportamientos que reflejen una identidad profesional coherente con la cualificación deseada.

Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

En la tramitación del presente Decreto se han realizado los trámites previstos en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkuran eztabaidatu eta ontzat eman ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, con informe del Consejo Vasco de Formación Profesional y demás informes preceptivos, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 21 de diciembre de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRA
DISPOSICIÓN GENERAL

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honek Lanbide Heziketako irakaskuntzako Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

1.– Este decreto establece para la Comunidad Autónoma del País Vasco el currículo para las enseñanzas de Formación Profesional correspondientes al título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental.

2.– Ikastetxeari dagokio, pedagogia zein antolamendu aldetik duen autonomiaren baitan, bere curriculum-proiektua ezartzea, eta proiektu horretan erabakiko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna, eta halaber, lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak.

2.– En el marco de la autonomía pedagógica y organizativa de que se dispone, corresponde al centro educativo establecer su proyecto curricular de centro, en el cual abordará las decisiones necesarias para concretar sus características e identidad en la labor docente, así como para determinar los criterios para elaborar las programaciones de los módulos profesionales.

3.– Ikastetxearen curriculum-proiektuaren markoan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari, eta zehazki irakasle bakoitzari, dagokie programazioak prestatzea, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuta, lanbide-modulu bakoitzean jasotzen diren ikaskuntza-emaitzak eta edukiak errespetatuz, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profilaren euskarrian oinarrituta.

3.– En el marco del proyecto curricular de centro, corresponderá al equipo docente responsable del ciclo y a cada profesor o profesora en particular, elaborar las programaciones teniendo presente los objetivos generales que se establecen, respetando los resultados de aprendizaje y contenidos que cada módulo profesional contiene y teniendo como soporte el perfil profesional que referencia las enseñanzas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA
IDENTIFICACIÓN DEL TÍTULO Y PERFIL PROFESIONAL

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Artículo 2.– Identificación del título.

Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

El título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental queda identificado por los siguientes elementos:

– Izena: Kimika eta Ingurumen Osasuna.

– Denominación: Química y Salud Ambiental.

– Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

– Nivel: Formación Profesional de Grado Superior.

– Iraupena: 2.000 ordu.

– Duración: 2.000 horas.

– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.

– Familia Profesional: Seguridad y Medio Ambiente.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

– Referente en la Clasificación Internacional Normalizada de la Educación: CINE-5b.

– Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

– Nivel del Marco Español de Cualificaciones para la educación superior: Nivel 1 Técnico Superior.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

Artículo 3.– Perfil profesional.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da ingurumen- eta elikadura-arriskuko faktoreek osasunean dituzten ondorioak zaintzea eta kontrolatzea, ingurumen-kudeaketako sistemak abian jartzen eta garatzen parte hartzea, eta osasun publikorako eta komunitariorako hezkuntza-programetan esku hartzea, hala badagokio, goiko arduradunak gainbegiratuta, ezarritako protokoloen arabera, eta erreferentziazko araudia errespetatuz, kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.

1.– La competencia general de este título consiste en vigilar y controlar los efectos sobre la salud de los factores de riesgo ambiental y alimentario, participar en la puesta en marcha y el desarrollo de sistemas de gestión ambiental e intervenir en programas de educación para la salud pública y comunitaria bajo la supervisión, en su caso, del superior responsable, de acuerdo con los protocolos establecidos, respetando la normativa de referencia en condiciones de calidad y seguridad.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

2.– Competencias profesionales, personales y sociales.

Hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

Las competencias profesionales, personales y sociales de este título, son las que se relacionan a continuación:

a) Ingurumen-osasuneko unitateak eta ingurumen-kudeaketako sistemen arauzko dokumentazioa kudeatzea, kontroleko, zaintzako eta segurtasuneko planak aplikatuz.

a) Gestionar unidades de salud ambiental y la documentación normativa de sistemas de gestión ambiental aplicando planes de control, vigilancia y seguridad.

b) Ingurumen-kontrol eta -analisietan lortutako emaitzen koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzea, lortutako datuak baliozkotuz.

b) Evaluar la coherencia y la fiabilidad de los resultados obtenidos en controles y análisis medioambientales, validando los datos obtenidos.

c) Pertsonen ohitura osasungarriak sustatzea, ingurumen-heziketako eta osasun-sustapeneko programen garapenean parte hartuz.

c) Promover hábitos saludables en las personas, participando en el desarrollo de programas de educación ambiental y promoción de salud.

d) Laginak protokolo espezifikoen arabera lortu eta kontserbatzea, prozedura normalizatuak aplikatuz.

d) Obtener y conservar muestras según protocolos específicos, aplicando procedimientos normalizados.

e) Kontroleko, tratamenduko eta analisiko ekipoen funtzionamendua egiaztatzea, lehen mailako mantentzea eginez.

e) Verificar el funcionamiento de los equipos de control, de tratamiento y de análisis, realizando el mantenimiento de primer nivel.

f) Erabiltzen eta kontsumitzen diren uren kalitatea zaintzea eta kontrolatzea, tratamendu- eta analisi-teknikak aplikatuta.

f) Vigilar y controlar la calidad de las aguas de uso y de consumo, aplicando técnicas de tratamiento y análisis.

g) Hondakinen kudeaketa zaindu eta kontrolatzea, horri lotutako arriskuak identifikatuz eta ezarritako plana aplikatuz.

g) Vigilar y controlar la gestión de residuos, identificando los riesgos asociados y aplicando el plan establecido.

h) Ingurune eraikiaren eta bertan gauzatutako jardueren kalitatea zaindu eta kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuz eta araudia betetzeko jarduketak proposatuz.

h) Vigilar y controlar la calidad del medio construido y de las actividades realizadas en el mismo, identificando los riesgos asociados y proponiendo actuaciones para el cumplimiento de la normativa.

i) Elikagaien kalitatea zaindu eta kontrolatzea, analisi-teknikak eta elikagai-segurtasuneko protokoloak aplikatuz.

i) Vigilar y controlar la calidad de los alimentos aplicando técnicas de análisis y protocolos de seguridad alimentaria.

j) Airearen kalitatea egiaztatzea eta atmosferarako isurketak kontrolatzea, arazketa- eta analisi-teknikak aplikatuz.

j) Verificar la calidad del aire y controlar las emisiones a la atmósfera aplicando técnicas de depuración y análisis.

k) Osasun publikoaren arloko interes-bektoreei lotutako arriskuak zaindu eta kontrolatzea, horrela dagokionean horiek kontrolatzeko biozidak eta produktu fitosanitarioak aplikatuz.

k) Vigilar y controlar los riesgos asociados a vectores de interés en salud pública aplicando, en su caso, biocidas y productos fitosanitarios utilizados para su control.

l) Prozesuen trazabilitatea ziurtatzea, sortutako dokumentazioa ezarritako euskarrian eginez eta erregistratuz.

l) Asegurar la trazabilidad de los procesos elaborando y registrando la documentación generada en el soporte establecido.

m) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, prestakuntza eta dauden baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

m) Adaptarse a las nuevas situaciones laborales, manteniendo actualizados los conocimientos científicos, técnicos y tecnológicos relativos a su entorno profesional, gestionando su formación y los recursos existentes en el aprendizaje a lo largo de la vida y utilizando las tecnologías de la información y la comunicación.

n) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

n) Resolver situaciones, problemas o contingencias con iniciativa y autonomía en el ámbito de su competencia, con creatividad, innovación y espíritu de mejora en el trabajo personal y en el de los miembros del equipo.

o) Lantaldeak erantzukizunez antolatzea eta koordinatzea, lanaren garapena ikuskatuz, harreman atseginak mantenduz, lidergoz jokatuz eta sortzen diren talde-arazoei konponbideak emanez.

o) Organizar y coordinar equipos de trabajo con responsabilidad, supervisando el desarrollo del mismo, manteniendo relaciones fluidas y asumiendo el liderazgo, así como aportando soluciones a los conflictos grupales que se presenten.

p) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

p) Comunicarse con sus iguales, superiores, clientes y personas bajo su responsabilidad, utilizando vías eficaces de comunicación, transmitiendo la información o conocimientos adecuados y respetando la autonomía y competencia de las personas que intervienen en el ámbito de su trabajo.

q) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

q) Generar entornos seguros en el desarrollo de su trabajo y el de su equipo, supervisando y aplicando los procedimientos de prevención de riesgos laborales y ambientales, de acuerdo con lo establecido por la normativa y los objetivos de la empresa.

r) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

r) Supervisar y aplicar procedimientos de gestión de calidad, de accesibilidad universal y de «diseño para todas las personas», en las actividades profesionales incluidas en los procesos de producción o prestación de servicios.

s) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea erantzukizun sozialez jokatuta.

s) Realizar la gestión básica para la creación y funcionamiento de una pequeña empresa y tener iniciativa en su actividad profesional con sentido de la responsabilidad social.

t) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

t) Ejercer sus derechos y cumplir con las obligaciones derivadas de su actividad profesional, de acuerdo con lo establecido en la legislación vigente, participando activamente en la vida económica, social y cultural.

u) Gizon-emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra sustatzea bere lanbidearen eta lanaren esparruan, genero-baldintzatzaileak saihestuz, ikasketa zein laneko ibilbidean.

u) Fomentar la igualdad real y efectiva entre mujeres y hombres en su campo profesional y laboral, evitando los condicionantes de género en su itinerario académico-profesional.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-unitateen zerrenda:

3.– Relación de Cualificaciones y unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales incluidas en el título:

• Lanbide-kualifikazio osoak:

• Cualificaciones Profesionales completas:

a) Ingurumen-osasuna eta elikagai-segurtasuna SAN490_3 (140/2011 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, osasuneko lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-unitate hauek barne hartzen ditu:

a) Salud ambiental y seguridad alimentaria SAN490_3 (Real Decreto 140/2011, de 4 de febrero, por el que se complementa el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de cuatro cualificaciones profesionales de la Familia profesional Sanidad), que comprende las siguientes unidades de competencia:

UC1597_3: Ingurumen-osasuneko unitate bat kudeatzea.

UC1597_3: Gestionar una unidad de salud ambiental.

UC1598_3: Ura erabili eta kontsumitzearekin lotuta, herritarren osasunari kalte egiteko moduko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko eragiketa teknikoak burutzea.

UC1598_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control de los riesgos para la salud de la población, asociados al uso y consumo del agua.

UC1599_3: Hondakin solidoak sortu eta kudeatzearekin lotuta, herritarren osasunari kalte egiteko moduko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko eragiketa teknikoak burutzea.

UC1599_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control de los riesgos para la salud de la población, asociados a la producción y gestión de residuos sólidos.

UC1600_3: Ingurune eraikiarekin lotuta, herritarren osasunari kalte egiteko moduko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko eragiketa teknikoak burutzea.

UC1600_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control de los riesgos para la salud de la población, asociados al medio construido.

UC1601_3: Elikagaiekin lotuta, herritarren osasunari kalte egiteko moduko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko eragiketa teknikoak burutzea.

UC1601_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control de los riesgos para la salud de la población, asociados a los alimentos.

UC1602_3: Kutsadura atmosferikoarekin lotuta, herritarren osasunari kalte egiteko moduko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko eragiketa teknikoak burutzea.

UC1602_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control de los riesgos para la salud de la población, asociados a la contaminación atmosférica.

UC1603_3: Bektoreen prebentzio eta kontrol integraleko eragiketa teknikoak egitea, osasun publikoaren testuinguruan, produktu kimiko bioziden eta fitosanitarioen erabileraren kudeaketa barne.

UC1603_3: Realizar operaciones técnicas de prevención y control integral de vectores, en el contexto de la salud pública, incluida la gestión del uso de productos químicos biocidas y fitosanitarios.

UC1604_3: Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea, osasun publikoko hezkuntza-jardueren bidez.

UC1604_3: Promover la salud de las personas y de la comunidad a través de actividades de educación en salud pública.

b) Ingurumen-kudeaketa SEA597_3 (1031/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko hiru lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-unitate hauek barne hartzen ditu:

b) Gestion ambiental SEA597_3 (Real Decreto 1031/2011, de 15 de julio, por el que se complementa el Catalogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de tres cualificaciones profesionales de la familia profesional Seguridad y Medio Ambiente), que comprende las siguientes unidades de competencia:

UC1971_3: Erakundearen Ingurumena Kudeatzeko Sistemari (IKS) buruzko araudiaren dokumentazioa kudeatzea.

UC1971_3: Gestionar la documentación normativa relativa al Sistema de Gestion Ambiental de la organización (SGA).

UC1972_3: Erakundearen ingurumen-alderdiak dokumentatzea.

UC1972_3: Documentar los aspectos ambientales de la organización.

UC1973_3: Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) abian jartzea eta mantentzea.

UC1973_3: Ejecutar la puesta en marcha y mantenimiento del Sistema de Gestion Ambiental (SGA).

UC1974_3: Istripuak prebenitzeko ingurumen-arriskuak ebaluatzea.

UC1974_3: Evaluar los riesgos ambientales para la prevención de accidentes.

• Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

• Cualificaciones Profesionales incompletas:

a) Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzea: SEA251_3 (814/2007 Errege Dekretua, ekainaren 22koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko bi lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez):

a) Gestion de servicios para el control de organismos nocivos SEA251_3 (Real Decreto 814/2007, de 22 de junio, por el que se complementa el Catalogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de dos cualificaciones profesionales correspondientes a la Familia Profesional Seguridad y Medio Ambiente):

UC0800_3: Organismo kaltegarriak kontrolatzeko plana ezartzea, abiaburuko egoeraren arabera, eta haren gauzatzea ikuskatzea.

UC0800_3: Establecer el plan de control de organismos nocivos adecuado a la situación de partida y supervisar su ejecución.

b) Kutsadura atmosferikoa kontrolatzea: SEA493_3 (1223/2010 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa. Horren bidez, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen da, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloari dagozkion hiru lanbide-prestakuntza ezartzearen bidez).

b) Control de la contaminación atmosférica SEA493_3 (Real Decreto 1223/2010, de 1 de octubre, por el que se complementa el Catalogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de tres cualificaciones profesionales correspondientes a la Familia Profesional Seguridad y Medio Ambiente):

UC1615_3: Kutsadura atmosferikoa neurtzeko eta laginak hartzeko eragiketak egitea.

UC1615_3: Realizar las operaciones de toma de muestras y medición de la contaminación atmosférica.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

Artículo 4.– Entorno profesional.

1.– Titulu hau lortzen dutenek osasunaren eremuan lan egiten dute nagusiki, osasun publikoaren edo pribatuaren barruan, kutsatzaileak izan daitezkeen ekoizpen-sektoreetan eta estatu-, autonomia- eta toki-mailako administrazioan osasunarekin eta/edo ingurumenarekin lotutako zerbitzuetan. Parte har dezakete osasun-ikuskaritzako taldeetan, analisi-laborategietan, ikerketa-zentroetan, unibertsitate-zentroetan, nekazaritza-ustiategietan, ingurumen-kontroleko zerbitzuen enpresetan. Besteren kontura lan egiten dutenean, goragoko arduradun baten mende daude, eta, hala badagokio, beste sail batzuetako arduradunekin lankidetzan aritzen dira. Osasunaren arloan lan egiten dutenean, eskumena duen administrazioak arautuko du haien lanbide-jarduera.

1.– Las personas que obtienen este título ejercen su actividad principalmente en el ámbito sanitario dentro del área de la salud pública o privada, en aquellos sectores productivos potencialmente contaminadores y en la administración nacional, autonómica y local en servicios relacionados con la salud y/o el medio ambiente. Pueden formar parte de equipos de inspección sanitaria, de laboratorios de análisis, centros de investigación, centros universitarios, explotaciones agrarias, empresas de servicios de control medioambiental. Cuando trabajan por cuenta ajena, dependen jerárquica y funcionalmente de un superior responsable y colaboran, en su caso, con los responsables de otros departamentos. Cuando trabajan en el ámbito de la salud, su actividad profesional está sometida a regulación por la Administración competente.

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

2.– Las ocupaciones y puestos de trabajo más relevantes son los siguientes:

– Ingurumen-kudeaketako teknikaria.

– Técnica o técnico en gestión ambiental.

– Ingurumen-kudeaketako sistemen koordinatzailea.

– Coordinadora o coordinador de sistemas de gestión ambiental.

– Ingurumen-jardueren programatzailea.

– Programadora o programador de actividades ambientales.

– Ingurumen-dokumentalista.

– Documentalista ambiental.

– Osasun-kontroleko teknikaria (elikagaiak, urak, atmosfera, hondakinak...).

– Técnica o técnico de control sanitario (alimentos, aguas, atmosfera, residuos...).

– Kutsadura atmosferikoa kontrolatzeko teknikaria.

– Técnica o técnico de control de contaminación atmosférica.

– Kutsadura akustikoa kontrolatzeko teknikaria.

– Técnica o Técnica de control de contaminación acústica.

– Organismo kaltegarriak kontrolatzeko teknikaria.

– Técnica o técnico de control de organismos nocivos.

– Hiri-ingurunean eta lotutako natura-ingurunean Izurriteak kontrolatzeko teknikaria.

– Técnica o técnico en control de plagas en el medio urbano y entorno natural asociado.

– Produktu biozida eta fitosanitarioen berri emateko komertziala.

– Comercial de información de productos biocidas y fitosanitarios.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK
ENSEÑANZAS DEL CICLO FORMATIVO, ESPACIOS Y EQUIPAMIENTOS, Y PROFESORADO

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

Artículo 5.– Enseñanzas del ciclo formativo.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

1.– Objetivos generales del ciclo formativo:

a) Ingurumen-kontrol, -zaintza eta -segurtasuneko planak interpretatzea, eta erakundearen edo, hala badagokio, ingurumen-osasuneko unitatearen eskakizunekin lotzea, haiek kudeatzeko.

a) Interpretar planes de control, vigilancia y seguridad ambiental, relacionándolos con los requerimientos de la organización o, en su caso, de la unidad de salud ambiental para su gestión.

b) Kontroletan eta analisietan lortutako datuak erreferentziazko parametroekin alderatzea, eta tratamendu estatistikoko teknikak aplikatzea haien koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzeko.

b) Contrastar los datos obtenidos en controles y análisis con los parámetros de referencia, aplicando técnicas de tratamiento estadístico para evaluar su coherencia y fiabilidad.

c) Ingurumen-hezkuntzako eta osasun-sustapeneko programak egitea, ingurumen-kutsadurak pertsonengan dituen ondorioak aztertuz, eta, horrela, pertsonen artean jarduera osasungarriak sustatzeko.

c) Elaborar programas de educación ambiental y promoción de la salud, analizando los efectos de la contaminación medioambiental para promover hábitos saludables en las personas.

d) Ezarritako protokoloen arabera laginak hartzea, eta lortzeko eta kontserbatzeko prozesuan esku hartzen duten aldagaiak identifikatzea.

d) Tomar muestras de acuerdo con los protocolos establecidos, identificando las variables que intervienen en el proceso de obtención y conservación.

e) Kontrol-, tratamendu- eta analisi-ekipoen lehen mailako mantentze-teknikak aplikatzea, kalitate- eta segurtasun-protokoloei jarraituz, haien funtzionamendua ziurtatzeko.

e) Aplicar técnicas de mantenimiento de primer nivel de equipos de control, de tratamiento y de análisis, siguiendo protocolos de calidad y seguridad para asegurar su funcionamiento.

f) Erabiltzeko eta kontsumitzeko urak tratatzeko eragiketak egitea, haien kalitatea ziurtatzeko ezarritako protokoloei jarraiki.

f) Realizar operaciones de tratamiento de aguas de uso y de consumo siguiendo protocolos establecidos para asegurar su calidad.

g) Erabiltzeko eta kontsumitzeko urak aztertzea, eta ur horien kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko ezarritako parametroak identifikatzea.

g) Analizar aguas de uso y de consumo, identificando los parámetros establecidos para vigilar y controlar su calidad.

h) Hondakinak tratatzeko eragiketak egitea, kudeaketa kontrolatzeko ezarritako protokoloei jarraituz.

h) Realizar operaciones de tratamiento de residuos, siguiendo protocolos establecidos para controlar su gestión.

i) Ingurune eraikiarekin lotutako araudia betetzen dela egiaztatzea, eta haren kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko neurketa-teknikak hautatzea eta aplikatzea.

i) Comprobar el cumplimiento de la normativa relacionada con el medio construido, seleccionando y aplicando técnicas de medición para la vigilancia y control de su calidad.

j) Elikagaien azterketa egitea, elikagaien segurtasun-protokoloak aplikatuta, haien kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko.

j) Realizar análisis de alimentos aplicando protocolos de seguridad alimentaria para la vigilancia y control de su calidad.

k) Gasak eta partikulak tratatzea eta protokoloen arabera aztertzea, airearen kalitatea egiaztatzeko eta atmosferara egiten diren isurketak kontrolatzeko.

k) Tratar gases y partículas y analizarlos siguiendo protocolos para verificar la calidad del aire y controlar las emisiones a la atmosfera.

l) Izurriteen, bektoreen eta organismo kaltegarrien kontrol integraturako erabilitako biozidak eta produktu fitosanitarioak aplikatzeko baldintzak zehaztea.

l) Determinar las condiciones de aplicación de biocidas y productos fitosanitarios utilizados para el control integrado de plagas, vectores y organismos nocivos.

m) Erlazionatutako txostenak eta dokumentazio teknikoa betetzea eta artxibatzea, lan-prozedura normalizatuak aplikatuta, trazabilitatea ziurtatzeko.

m) Cumplimentar y archivar los informes y la documentación técnica relacionada, aplicando procedimientos normalizados de trabajo, para asegurar la trazabilidad.

n) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratzeko gogoari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

n) Analizar y utilizar los recursos y oportunidades de aprendizaje relacionados con la evolución científica, tecnológica y organizativa del sector y las tecnologías de la información y la comunicación, para mantener el espíritu de actualización y adaptarse a nuevas situaciones laborales y personales.

o) Sormena eta berrikuntzarako gogoa garatzea, lanarekin eta norberaren bizitzarekin lotutako prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

o) Desarrollar la creatividad y el espíritu de innovación para responder a los retos que se presentan en los procesos y en la organización del trabajo y de la vida personal.

p) Erabakiak arrazoituta hartzea, eta, horretarako, tartean diren aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo kontingentziei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

p) Tomar decisiones de forma fundamentada, analizando las variables implicadas, integrando saberes de distinto ámbito y aceptando los riesgos y la posibilidad de equivocación en las mismas, para afrontar y resolver distintas situaciones, problemas o contingencias.

q) Gidaritza-, motibazio-, gainbegiratze- eta komunikazio-teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

q) Desarrollar técnicas de liderazgo, motivación, supervisión y comunicación en contextos de trabajo en grupo, para facilitar la organización y coordinación de equipos de trabajo.

r) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

r) Aplicar estrategias y técnicas de comunicación, adaptándose a los contenidos que se van a transmitir, a la finalidad y a las características de los receptores, para asegurar la eficacia en los procesos de comunicación.

s) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, ingurune seguruak bermatzeko.

s) Evaluar situaciones de prevención de riesgos laborales y de protección ambiental, proponiendo y aplicando medidas de prevención y de protección, personales y colectivas, de acuerdo con la normativa aplicable en los procesos de trabajo, para garantizar entornos seguros.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta «guztiontzako diseinua»ri erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

t) Identificar y proponer las acciones profesionales necesarias, para dar respuesta a la accesibilidad universal y al «diseño para todas las personas».

u) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko gai izateko.

u) Identificar y aplicar parámetros de calidad en los trabajos y actividades realizados en el proceso de aprendizaje, para valorar la cultura de la evaluación y de la calidad y ser capaces de supervisar y mejorar procedimientos de gestión de calidad.

v) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

v) Utilizar procedimientos relacionados con la cultura emprendedora, empresarial y de iniciativa profesional, para realizar la gestión básica de una pequeña empresa o emprender un trabajo.

w) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

w) Reconocer sus derechos y deberes como agente activo en la sociedad, teniendo en cuenta el marco legal que regula las condiciones sociales y laborales, para participar como ciudadana democrática o ciudadano democrático.

x) Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza-eskubideak babesten dituen legeria eta euskararen ezarpena eta garapena bideratzen duen araudia ezagutzea.

x) Conocer la legislación de la Comunidad Autónoma Vasca sobre derechos lingüísticos, y la normativa que facilite la implantación y el desarrollo del euskera.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

2.– La relación de módulos profesionales que conforman el ciclo formativo:

– Ingurumen-kudeaketako sistemak.

– Sistemas de gestión ambiental.

– Osasunerako eta ingurumenerako hezkuntza.

– Educación para la salud y el medio ambiente.

– Uren kontrola.

– Control de aguas.

– Hondakinen kontrola.

– Control de residuos.

– Ingurune eraikiaren osasuna eta arriskuak.

– Salud y riesgos del medio construido.

– Elikagaien kontrola eta segurtasuna.

– Control y seguridad alimentaria.

– Kutsadura atmosferikoa eta ingurumenaren kutsadura.

– Contaminación ambiental y atmosférica.

– Organismo kaltegarrien kontrola.

– Control de organismos nocivos.

– Ingurumen-osasuneko unitatea.

– Unidad de salud ambiental.

– Kimikako eta ingurumen-osasuneko proiektua.

– Proyecto de química y salud ambiental.

– Ingeles teknikoa.

– Inglés Técnico.

– Laneko prestakuntza eta orientabidea.

– Formación y orientación laboral.

– Enpresa eta ekimen sortzailea.

– Empresa e iniciativa emprendedora.

– Lantokiko prestakuntza.

– Formación en centros de trabajo.

I. eranskinean zehazten da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta zer kurtsotan eman behar diren.

La correspondiente asignación horaria y el curso en el que se deberán impartir los módulos profesionales señalados se detallan en el Anexo I.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak araututako prestakuntza-eskaintzaren arabera egokitu daiteke moduluen ordu-esleipena eta horren arabera zehaztu daiteke moduluak zer kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluak arautzen duenarekin bat.

Tanto la asignación horaria como el curso en el que se deberán impartir los módulos, se podrán adaptar a las distintas ofertas formativas que pudieran ser reguladas por el Departamento competente en materia de Educación, en consonancia con lo dispuesto en el artículo 11 del presente Decreto.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak ezartzen dira, prestakuntza-aldia amaitzean ikasleek jakitea, ulertzea eta egin ahal izatea espero dena deskribatzen dutenak, bai eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ere.

3.– Para cada módulo profesional se establecen los resultados de aprendizaje que describen lo que se espera que conozca, comprenda y pueda realizar el alumnado al finalizar el periodo de formación, así como los criterios de evaluación y contenidos a impartir.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

4.– En relación con el módulo de Formación en Centros de Trabajo, se desarrollará en las últimas 13 semanas del segundo curso y se accederá una vez alcanzada la evaluación positiva en todos los módulos profesionales realizados en el centro educativo.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 28. artikuluan arautzen da atzerriko hizkuntzak, batez ere ingelesa, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-prozesuetara eramateko modua.

5.– La Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, en el artículo 28 regula la incorporación de lenguas extranjeras, prioritariamente el inglés, en los procesos de formación para el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22an etengabeko prestakuntzarako oinarrizko konpetentziei buruz emandako gomendioei jarraituz eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza lantzeko, Ingeles Teknikoko modulu bat erantsiko da haren curriculumean.

Siguiendo la recomendación del Consejo de la Unión Europea, de 22 de mayo de 2018, relativa a las competencias clave para el aprendizaje permanente y según lo establecido en la disposición adicional tercera de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, el tratamiento del idioma extranjero en este ciclo formativo se realizará incorporando a su currículo un módulo de Inglés Técnico.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Artículo 6.– Espacios y equipamientos.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

La relación de espacios y equipamientos mínimos para el desarrollo de la formación y el logro de los resultados y competencias establecidas viene detallado en el Anexo III.

7. artikulua.– Irakasleak.

Artículo 7.– Profesorado.

1.– Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidego hauetako irakasleek emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleek, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleek, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek, betiere dekretu honen IV. eranskineko 1. apartatuan ezarritako espezialitateen arabera.

1.– La docencia de los módulos profesionales que constituyen las enseñanzas de este ciclo formativo corresponde al profesorado del Cuerpo de Catedráticos de Enseñanza Secundaria, del Cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria y del Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional, según proceda, de las especialidades establecidas en el apartado 1 del Anexo IV de este Decreto.

2.– Aipatutako irakaskuntza-kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta haiek eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatutako titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. apartatuan jasotakoak dira.

2.– Las titulaciones requeridas para acceder a los cuerpos docentes citados son, con carácter general, las establecidas en el artículo 13 del Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educacion, y se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley, aprobado por el Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero. Las titulaciones equivalentes a las anteriores a esos mismos efectos son, para las distintas especialidades del profesorado, las recogidas en el apartado 2 del Anexo IV del presente Decreto.

3.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko behar diren titulazioak eta eskakizunak dekretu honen IV. eranskinaren 3. apartatuan eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» baten bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

3.– Para el profesorado de los centros de titularidad privada o de titularidad pública de otras administraciones distintas de las educativas, las titulaciones requeridas y los requisitos necesarios, para la impartición de los módulos profesionales que conforman el título, son las incluidas en el apartado 3 del Anexo IV del presente Decreto. En todo caso, se exigirá que las enseñanzas conducentes a las titulaciones citadas engloben los objetivos de los módulos profesionales y, si dichos objetivos no estuvieran incluidos, además de la titulación deberá acreditarse, mediante certificación, una experiencia laboral de, al menos, tres años en el sector vinculado a la familia profesional, realizando actividades productivas en empresas relacionadas implícitamente con los resultados de aprendizaje.

Lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-konpetentziak egiaztatzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatuko da lan-esperientzia.

La certificación de la experiencia laboral deberá ser justificada en los términos del artículo 12 del Real Decreto 1224/2009, de 17 de julio, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral.

Ondorio horietarako, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, dekretu honen IV. eranskineko 4. apartatuan jasotako titulazioak gaituko dira lanbide-moduluetarako.

A estos efectos, y de conformidad con la disposición adicional décimo quinta de la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, se habilitarán las titulaciones recogidas en el apartado 4 del Anexo IV del presente Decreto para los distintos módulos profesionales.

4.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak bete ditzaten, bermatuz horrela irakaskuntza horien kalitatea.

4.– El Departamento correspondiente velará para que el profesorado que imparta los módulos profesionales cumpla con los requisitos especificados y garantizar así la calidad de estas enseñanzas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA KORRESPONDENTZIAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK
ACCESOS Y VINCULACIÓN A OTROS ESTUDIOS. CONVALIDACIONES, EXENCIONES Y CORRESPONDENCIAS. EQUIVALENCIAS Y EFECTOS ACADÉMICOS Y PROFESIONALES. OFERTA A DISTANCIA Y OTRAS MODALIDADES

8. artikulua.– Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.

Artículo 8.– Preferencias para el acceso a este ciclo formativo en relación con las modalidades y materias de bachillerato cursadas.

Zientzien batxilergo-modalitatea ikasi dutenek izango dute heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna.

Tendrán preferencia para acceder a este ciclo formativo quienes hayan cursado la modalidad de bachillerato de Ciencias.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.

Artículo 9.– Accesos y vinculación a otros estudios.

1.– Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako zein goi-mailako beste heziketa-ziklo orotara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41.2 eta 41.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

1.– El título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental permite el acceso a cualquier otro ciclo formativo de grado medio o de grado superior, según lo establecido en los artículos 41.2 y 41.3 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

2.– Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-ikasketetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– El título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental permitirá el acceso a los estudios universitarios de grado, según lo establecido en el artículo 44.3 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo.

3.– Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak zehaztuko du Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluak eta berarekin loturaren bat duten unibertsitate mailako tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotze-erregimena errazte aldera, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloaren lanbide-moduluen artean, goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak aintzatesteari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3.– El Departamento competente en materia de Educación concretará el régimen de convalidaciones, entre el título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental y los títulos universitarios de grado relacionados con él. A efectos de facilitar el régimen de convalidaciones, se han asignado 120 créditos ECTS, en las enseñanzas establecidas en este decreto, entre los módulos profesionales del ciclo formativo, de acuerdo con lo establecido en el Real Decreto 1618/2011, de 14 de noviembre, sobre reconocimiento de estudios en el ámbito de la Educacion Superior.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.

Artículo 10.– Convalidaciones, exenciones y correspondencias.

1.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezartzen diren Lanbide Heziketako tituluen lanbide-moduluen eta dekretu honetan Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulurako ezartzen diren lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

1.– Las convalidaciones entre módulos profesionales de los títulos de Formación Profesional establecidos al amparo de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, y los módulos profesionales del título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental que se establece en este decreto son las que se indican en el Anexo V.

2.– Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-unitateen arteko korrespondentzia –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-unitateen arteko korrespondentzia –horiek egiaztatzeko– VI. eranskinean jaso da.

2.– La correspondencia de las unidades de competencia con los módulos profesionales que forman las enseñanzas del título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental para su convalidación o exención y la correspondencia de los módulos profesionales del presente título con las unidades de competencia para su acreditación se recogen en el Anexo VI.

3.– Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetarako baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan biltzen dira (32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) eta, halaber, ondorio horretarako betetzekoa den gainerako araudian.

3.– Las convalidaciones, exenciones y correspondencias para los diferentes módulos profesionales que configuran el ciclo formativo serán las que se recogen en el artículo 27 del Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en la demás normativa que sea de aplicación al efecto.

4.– Tituluan barne hartutako konpetentzia-unitate guztiak Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez egiaztatu dituztenek Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulua baliozkotzea eskatzeko aukera izango dute, baldin eta:

4.– Quienes hayan obtenido la acreditación de todas las unidades de competencia incluidas en el título, mediante el procedimiento establecido en el Real Decreto 1224/2009, de 17 de julio, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral, podrán convalidar el módulo profesional de Formación y Orientación Laboral siempre que:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Acrediten, al menos, un año de experiencia laboral.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko eginkizunak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria–.

– Estén en posesión de la acreditación de la formación establecida para el desempeño de las funciones de nivel básico de la actividad preventiva, expedida de acuerdo con lo dispuesto en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Artículo 11.– Oferta a distancia y otras modalidades.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa).

El Departamento competente en materia de Educación regulará la autorización y aspectos básicos, como la duración y secuenciación de los módulos, de la posible oferta de las enseñanzas de este ciclo, en la modalidad de oferta completa distinta de la establecida en régimen general, así como, para la enseñanza a distancia u otras modalidades.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Titulaciones equivalentes y vinculación con capacitaciones profesionales.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, dekretu honetan ezarritako Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialisten titulu hauek:

1.– De acuerdo con lo establecido en la disposición adicional trigésima primera de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, los títulos de Técnico Especialista de la Ley 14/1970, de 4 de agosto, General de Educación y Financiamiento de la Reforma Educativa, que a continuación se relacionan, tendrán los mismos efectos profesionales y académicos que el título de Técnico Superior en Química y Salud Ambiental establecido en este decreto:

a) Ingurumen Osasuneko teknikari espezialista, Osasungintza adarra.

a) Técnico Especialista en Salud Ambiental, rama Sanitaria.

b) Ingurumeneko teknikari espezialista, Kimika adarra.

b) Técnico Especialista en Medio Ambiente, rama Química.

c) Ur-tratamenduko instalazioko langintzako teknikari espezialista, Kimika adarra.

c) Técnico Especialista en Operador de Plantas de Tratamiento de Aguas, rama Química.

2.– Kimikako goi-mailako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen maiatzaren 28ko 812/1993 Errege Dekretuak ezarritako Ingurumen Kimikako goi-mailako teknikariaren tituluak, eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen apirilaren 7ko 540/1995 Errege Dekretuak ezarritako Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluak, dekretu honen bidez ezartzen den Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikariaren tituluaren eragin profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

2.– El título de Técnico Superior en Química Ambiental, establecido por el Real Decreto 812/1993, de 28 de mayo, por el que se establece el título de Técnico Superior en Química Ambiental y las correspondientes enseñanzas mínimas, y el título de Técnico Superior en Salud Ambiental, establecido por el Real Decreto 540/1995, de 7 de abril, por el que se establece el título de Técnico Superior en Salud Ambiental y las correspondientes enseñanzas mínimas, tendrán los mismos efectos profesionales y académicos que el título de Técnica Superior o Técnico Superior en Química y Salud Ambiental establecido en este decreto.

3.– Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidearen lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak betetzeko –Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzeko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan arautzen dira jarduerok–, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen baldin badira modulu horretan.

3.– La formación establecida en este decreto en el módulo profesional de Formación y Orientación Laboral capacita para llevar a cabo responsabilidades profesionales equivalentes a las que precisan las actividades de nivel básico en Prevención de Riesgos Laborales, establecidas en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención, siempre que tenga, al menos 45 horas lectivas.

4.– Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak, bere lanbide-moduluetan, bermatzen du produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren eta saltzailearen agirian eskatzen den ezagutza-maila, gaikuntza-maila «kualifikatua», produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

4.– La formación establecida en este decreto, en sus diferentes módulos profesionales, garantiza el nivel de conocimiento exigido en el carné de usuario profesional y vendedor de productos fitosanitarios, nivel de capacitación «Cualificado», a los efectos previstos en el artículo 18.2 del Real Decreto 1311/2012, de 14 de septiembre, por el que se establece el marco de actuación para conseguir un uso sostenible de los productos fitosanitarios.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriekin egindako proiektuak baimentzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Autorización de proyectos con nuevas metodologías.

Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz eta antolamendukoaz baliatuta, eta ikasketa-proiektuko xedapenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. Hori egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen kurtsokako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira. Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailaren baimena beharko dute proiektuek.

En el marco de la autonomía pedagógica de cada centro y de acuerdo con las previsiones contempladas en el proyecto curricular, los centros podrán elaborar proyectos con estrategias y metodologías de impartición de los ciclos formativos en los que se plantee una modificación no sustancial de la duración establecida en los anexos de este decreto para los módulos profesionales, siempre que no se altere su distribución por cursos y que se respeten los horarios mínimos atribuidos a cada módulo en el real decreto de creación del título. Estos proyectos requerirán de la autorización del departamento competente en materia de Educación.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 21ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de diciembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental