Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala

N.º 242, viernes 3 de diciembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
6107
6107

239/2021 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzekoa.

DECRETO 239/2021, de 23 de noviembre, de modificación del decreto por el que se aprueban las relaciones de puestos de trabajo de los departamentos y organismos autónomos de la Administración de la Comunidad Autónoma.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero).

Mediante Decreto 226/1997, de 14 de octubre, se aprobaron las relaciones de puestos de trabajo reservados a funcionarios de carrera y a personal laboral. Este Decreto ha sido objeto de diversas modificaciones, entre las cuáles se encuentran el Decreto 105/2007, de 26 de junio y el Decreto 79/2019, de 21 de mayo, que modifican las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal funcionario y personal laboral, respectivamente, derivadas de los procesos de Análisis Funcionales de ambos colectivos.

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Las relaciones de puestos de trabajo se configuran como un instrumento de ordenación de las estructuras internas de la Administración, por lo que se debe proceder a la incorporación periódica de aquellas modificaciones que, tramitadas conforme a los procedimientos vigentes, han sido favorablemente resueltas, todo ello a efectos de dar cumplimiento a lo previsto en el artículo 18 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 23 de noviembre de 2021,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenden aldaketak. Aldaketa horiek dekretu honen I. eranskinen daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatu zuen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Artículo primero – Aprobar las modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal funcionario, que se contienen en el Anexo I al presente Decreto, aprobadas mediante Decreto 105/2007, de 26 de junio, de modificación del Decreto 226/1997, de 14 de octubre.

Bigarren artikulua.– Onartzea langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Aldaketa horiek dekretu honen II. eranskinen daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Artículo segundo – Aprobar las modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal laboral, que se contienen en el Anexo II al presente Decreto, aprobadas mediante Decreto 79/2019, de 21 de mayo, de modificación del Decreto 226/1997, de 14 de octubre.

Hirugarren artikulua.– Uztailaren 13ko 177/2021 Dekretuan egindako akatsak zuzentzea, III. eranskinean zehazten den moduan.

Artículo tercero – Rectificar los errores cometidos en el Decreto 177/2021, de 13 de julio, conforme al detalle consignado en el Anexo III.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra el presente Decreto, que pone fin a la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejo de Gobierno, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DIPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

I.– Dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotako aldaketek dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

I.– Las modificaciones que se relacionan en los Anexos I y II, surtirán efecto al día siguiente al de la publicación del presente Decreto en el Boletín Oficial del País Vasco.

II.– Dekretu honen III. eranskinean jasotako aldaketek (huts-zuzenketa) 2021eko uztailaren 21etik aurrerako atzeraeragina izango dute.

II.– Los efectos de las modificaciones contenidas en el Anexo III (corrección de errores) se retrotraen al día 21 de julio de 2021.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de noviembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ALDAKETEN ZERRENDA
RELACIÓN DE MODIFICACIONES
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
ALDAKETEN ZERRENDA
RELACIÓN DE MODIFICACIONES
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
III. ERANSKINA
ANEXO III
HUTSEN ZUZENKETA
CORRECCIÓN DE ERRORES
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental