Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna

N.º 230, jueves 18 de noviembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
5870
5870

232/2021 DEKRETUA, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko.

DECRETO 232/2021, de 9 de noviembre, por el que se regula la concesión de subvenciones a organizaciones sindicales y empresariales para el desarrollo de planes formativos dirigidos a mejorar la cualificación de las personas a ellas vinculadas en temas propios de sus ámbitos de actividad.

Espainiako Konstituzioaren 7. artikuluan ezarrita dago sindikatuak eta enpresa-elkarteak erakunde garrantzitsuenak direla, Konstituzioaren arabera, eta berezko dituzten gizarte- eta ekonomia-interesak babesten eta sustatzen laguntzen dutela. Halaber, 28.1 artikuluan, libreki sindikatzeko funtsezko eskubidea aitortzen da, eta 22. artikuluan, elkartze-eskubidea.

El artículo 7 de la Constitución española califica a los sindicatos y a las asociaciones empresariales como instituciones de máxima relevancia constitucional que contribuyen a la defensa y promoción de los intereses económicos y sociales que les son propios y, asimismo, reconoce en el artículo 28.1 el derecho fundamental a la libertad sindical, y el derecho de asociación en su artículo 22.

Erakunde sindikalak eta enpresa-erakundeak funtsezkoak dira lan-baldintzak negoziazio kolektiboaren bidez zehazteko. Baina, gainera, funtsezkoak dira gizartearen ongizatea hobetuko duten politika sozioekonomikoak diseinatzeko eta ezartzeko orduan, garapen ekonomikoaren eta aurrerabide sozialaren bidez, eta gizarte-eragile gisa berezkoak dituzten jarduerak eginez. Hiruko elkarrizketak lan-munduko eragile nagusien parte-hartze demokratikoa eta adostasunak sustatzen ditu.

Las organizaciones sindicales y empresariales son fundamentales para la determinación de las condiciones de trabajo a través de la negociación colectiva. Pero, además, son transcendentales a la hora de diseñar e implementar políticas socioeconómicas que mejoren el bienestar de la sociedad a través del desarrollo económico y el progreso social realizando las actividades que, como agentes sociales, les son propias. Así el diálogo tripartito promueve los consensos y la participación democrática de los principales agentes del mundo del trabajo.

Enplegu gehiago eta hobea sortzea lehentasuna da, eta horrexek gidatzen du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politika soziolaborala. Eta enpresa- eta sindikatu-erakundeek zeregin erabakigarria dute lanpostuak sortzeko eta mantentzeko estrategiak garatzeko orduan, bai negoziazio kolektiboaren esparruan, bai gizarte-ekintza orokorraren esparruan. Horrek ahalegin ekonomikoa eskatzen die botere publikoei, erakunde horietako giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko eta, horrela, enplegu-maila kuantitatibo eta kualitatiboak modu orokorrean hobetzeko gaitasuna handitzeko, erakunde horietako bakoitzak legitimoki defendatzen dituen balio, interes eta jarduera-ildoetatik abiatuta.

La creación de más y mejor empleo es una prioridad que guía el conjunto de la política sociolaboral impulsada por el Gobierno Vasco. Y las organizaciones sindicales y empresariales desempeñan un papel decisivo en el desarrollo de estrategias de creación y mantenimiento de puestos de trabajo, tanto en el marco de la negociación colectiva como en el campo de la acción social general. Ello exige a los poderes públicos un esfuerzo económico tendente a posibilitar la mejora de la cualificación de los recursos humanos que integran dichas organizaciones, para así incrementar su capacidad para incidir, desde los valores, intereses y líneas de actuación diferentes que legítimamente defienden cada una de ellas, en una mejora general de los niveles cuantitativos y cualitativos de empleo.

Lan eta Enplegu Sailaren ustez, gizarte-eragileen prestakuntza onak, epe ertainean, enplegua hobetzea ekarriko du. Hain zuzen ere, hori da botere publikoen funtsezko helburua, horrek aberastasuna sorraraziko duelako, eta, beraz, herritarrei ongizatea ekarriko dielako. Enpresa- eta sindikatu-erakundeekin erlazionatutako pertsonei zuzendutako prestakuntza-planak apustu irmoa dira gizarte-eragile horien gaitasuna indartzeko, hartara Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen ekonomikoa eta gizarte osoaren bizi-maila hobetu ahal izateko.

El Departamento de Trabajo y Empleo considera que una buena formación de los agentes sociales redundará, a medio plazo, en una mejora del empleo, objetivo fundamental de los poderes públicos, en cuanto que ello supondrá generación de riqueza y, por ende, bienestar para la ciudadanía. Los planes formativos dirigidos a las personas vinculadas a las organizaciones sindicales y empresariales son una apuesta decidida por potenciar la capacidad de estos agentes sociales para contribuir al desarrollo económico de Euskadi y a la mejora del nivel de vida del conjunto de la sociedad.

Beste alde batetik, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.y) artikuluarekin bat etorrita, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari dagokio gizarte-eragileekin erlazionatutako pertsonen kualifikazioa sustatzea, prestakuntza-planen bitartez, pertsona horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten.

Por su parte, el Decreto 7/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Empleo, atribuye, en su artículo 10.1. y) a la Dirección de Trabajo y Seguridad Social promover la cualificación de las personas vinculadas a los agentes sociales a través del fomento de planes formativos que potencien la contribución de los mismos al desarrollo económico y bienestar de la sociedad.

Arau honen xedea da laguntza-neurriak berrestea eta finkatzea, enpresa-erakundeen eta erakunde sindikalen helburuen barruan prestakuntza-jarduerak egiteko. Alde horretatik, dekretu honek finantzaketa-sistema publiko berri bat ezartzen du, enpresa-erakundeen eta erakunde sindikalen barneko prestakuntza-programak indartzeko, integratzeko eta koherentzia emateko. Modu horretan, erakunde horiek tresna egokiak izango dira lantaldeak eta langileak kualifikatzeko, eta, horrela, egoera soziolaborala hobetzen lagunduko dute.

La presente norma tiene por objeto reafirmar y consolidar las medidas de apoyo para la realización de actividades de carácter formativo dentro de los fines propios de las organizaciones empresariales y sindicales. En este sentido, este Decreto establece un nuevo sistema de financiación pública dirigido a impulsar el fortalecimiento, la integración y la coherencia de los programas internos de formación de las organizaciones empresariales y sindicales, de cara a convertirlas en instrumentos idóneos para la cualificación de sus cuadros y personal, fomentando de este modo su contribución a la necesaria mejora de la situación sociolaboral.

Hemezortzi urte baino gehiago igaro dira uztailaren 29ko 191/2003 Dekretua onartu zenetik (dekretu horrek arautzen du, hain zuzen ere, arlo honetan diruz lagundu daitekeena), eta, beraz, beharrezkoa da dekretu hori eguneratzea, dirulaguntzen arloko Estatuko oinarrizko legeria jasotzeko.

Han transcurrido más de dieciocho años desde que fue aprobado el actual Decreto 191/2003 de 29 de julio, que regula la materia subvencionable en este tema, por lo que resulta necesaria una actualización del mismo que recoja la legislación estatal básica en la materia de subvenciones.

Hori dela eta, dekretu honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko arauen ezinbesteko aplikazioa jasotzen da, dekretu honen edukia arau horietara egokituz. Hargatik eragotzi gabe Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aplikatzea, zeinaren testu bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu baitzen.

Por ello, en este Decreto se recoge la aplicación ineludible de las normas básicas establecidas en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento General de Subvenciones, ajustando el contenido de este Decreto a dichas normas. Todo ello sin perjuicio de la aplicación de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco cuyo Texto Refundido fue aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

Halaber, zuzenean aplikatzeko arau gisa, kontuan hartu behar da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotakoa, batez ere prozeduren izapidetze elektronikoari dagokionez.

También ha de tenerse en cuenta como norma de aplicación directa la contenida en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, con especial incidencia en la tramitación electrónica de los procedimientos.

Dekretu honek aldatu egiten ditu aurreko araudian jasotako zenbait alderdi, eta orain indargabetu egiten dira. Aipatutako egokitzapenez gain, nabarmendu beharra dago dirulaguntzak emateko norgehiagoka-prozedura arrazionalizatu eta sinplifikatu egingo dela. Alde batetik, lau taldetan berregituratzen dira diruz lagundu daitezkeen prestakuntza-ekintzak, eta, horietan, informazioaren teknologia berriek hartzen dute protagonismoa. Bestetik, diruz lagundu daitezkeen gastuak argitzen dira, prestakuntza-planetan jasotako ekintzen lau taldeetako bakoitzean.

El presente Decreto modifica determinados aspectos contenidos en la regulación anterior, que ahora se deroga. Además de las adecuaciones ya citadas, cabe resaltar que se racionaliza y simplifica el procedimiento de concurrencia competitiva para la adjudicación de las subvenciones. De un lado, se reestructuran en cuatro grupos las acciones formativas objeto de subvención, en las que adquieren protagonismo las nuevas tecnologías de la información. De otro, se clarifican los gastos objeto de subvención dentro de cada uno de los cuatro grupos en los que se dividen las acciones que contemplen los respectivos planes formativos.

Hirugarrenik, are gehiago zehazten eta hobeto objektibatzen dira laguntzak ebaluatzeko irizpideak, eta horrek segurtasun juridiko handiagoa ematen die erakunde eskatzaileei. Hala, ebaluazio-irizpideak honela laburbil daitezke: prestakuntza-plana osatzen duten ekintzak dekretu honen edukietara egokitzea, erakundeek planean jasotako prestakuntza garatzeko duten gaitasuna, eta aurreko ekitaldian aurkeztutako prestakuntza-plana gauzatzea.

En tercer lugar, se determinan más concretamente y se objetivan en mayor medida los criterios de evaluación de las ayudas, lo cual redunda en una mayor seguridad jurídica para las entidades solicitantes. Así, los criterios de evaluación se pueden resumir en la adecuación de las acciones que integran el plan formativo a los contenidos del presente Decreto, la capacidad de las entidades para desarrollar la formación incluida en el plan y la ejecución del plan formativo presentado en el ejercicio anterior.

Arau honen indarraldiari dagokionez, eta sail honen helburua denez datozen urteotan laguntza-programa honen diseinuari eustea araudi honetan jasotako egiturazko elementuekin, pentsatu da operatiboagoa dela hura modu mugagabean arautzea. Horrenbestez, xedapen hau laguntza-programaren esparru-araua izango da. Horrekin batera, eta diruz lagundu daitekeen arloko publizitate-printzipioa beteko dela bermatzeko, arauak urteroko deialdia aurreikusten du etorkizuneko ekitaldietarako.

Por lo que respecta a la vigencia de esta norma, y siendo objetivo de este Departamento mantener el diseño de este programa de ayudas durante los próximos años con los elementos estructurales contenidos en la presente regulación, se ha estimado más operativo regularla con carácter indefinido. Por consiguiente, esta disposición tiene el carácter de norma marco del programa de ayudas. Junto a ello, y en garantía del cumplimiento del principio de publicidad en materia subvencionable, la norma incluye la previsión de convocatoria anual para futuros ejercicios.

Ondorioz, Lan Harremanen Kontseiluari eta gainerako kontsulta-organo interesdunei entzun ondoren, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, oído el Consejo de Relaciones Laborales y los demás órganos consultivos interesados, a propuesta de la Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 9 de noviembre de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, lan-arloan eskumena duen sailaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa- eta sindikatu-erakundeei erakunde emango dizkien laguntzen esparrua zehaztea, prestakuntza-planak gara ditzaten, norgehiagoka-prozeduraren bidez.

El objeto del presente Decreto es el establecimiento del marco de ayudas que el Gobierno Vasco, a través del Departamento competente en materia de trabajo, otorgará, por el procedimiento de concurrencia competitiva, a las organizaciones sindicales y empresariales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el desarrollo de planes formativos.

2. artikulua.– Prestakuntzaren helburuak.

Artículo 2.– Fines de la formación.

1.– Dekretu honek aipatzen dituen prestakuntza-planen helburua da enpresa- eta sindikatu-erakundeekin erlazionatutako pertsonen kualifikazioa hobetzea, erakunde horiek, gizarte-eragile diren aldetik, berezkoak dituzten gaietan eta jarduera-eremuetan.

1.– El fin de los planes formativos a que se refiere el presente Decreto es la mejora de la cualificación de las personas vinculadas con las organizaciones sindicales y empresariales en temas que, como agentes sociales, les son propios en sus ámbitos de actividad.

2.– Zehazki, honako hauek izango dira prestakuntzaren helburuak:

2.– En concreto, serán fines de la formación:

a) Erakunde horiekin erlazionatutako pertsonen trebetasun espezifikoak eta gaitasun praktikoak hobetzea, batez ere negoziazio kolektiborako eta elkarrizketa sozialerako.

a) La mejora de habilidades específicas y competencias prácticas de las personas vinculadas a estas entidades, principalmente dirigidas a la negociación colectiva y al diálogo social.

b) Lan-araudiaren ezagutzan sakontzea, eta, bereziki, negoziazio kolektiboaren arloan, bai eta horiekin zerikusia duten beste gai ekonomiko eta sozial batzuetan ere.

b) La profundización en el conocimiento de la normativa laboral y, en particular, en la materia de la negociación colectiva, además de otras materias de carácter económico y social relacionadas con aquellas.

c) Enpresa- eta sindikatu-erakundeen kudeaketa hobetzen eta indartzen laguntzea.

c) La contribución a la mejora de la gestión y fortalecimiento de las organizaciones sindicales y empresariales.

d) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza indartzea, negoziazio-eremuetan eta erakunde horiei dagozkien lan-dokumentuetan isla dadin, eta lan-eremuan genero-berdintasuna sustatzea.

d) Fortalecer la formación en materia de igualdad de mujeres y hombres, para su reflejo en los distintos ámbitos de negociación, en los documentos de trabajo relacionados con estas entidades, y el fomento de la igualdad de género en el ámbito laboral.

e) Euskara ikasteko programen ezarpena sustatzea, ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunean aurrera egiteko eta, horrela, lan-harremanetan euskararen erabilera sustatzeko.

e) Fomentar la incorporación de programas de aprendizaje del euskera, con el objetivo de progresar en la capacidad comunicativa, oral y escrita y fomentar de ese modo el uso del euskera en las relaciones laborales.

f) Ingurumen-jasangarritasunaren arloko gaikuntza handitzea lan-arloan.

f) Aumentar la capacitación en sostenibilidad medioambiental en el ámbito laboral.

g) Lan-arloko aukera-berdintasunari eta diskriminazio ororen aurkako borrokari buruzko ezagutzak areagotzea.

g) Aumentar los conocimientos en materia de igualdad de oportunidades en el ámbito laboral y la lucha contra cualquier tipo de discriminación.

h) Enpresetan eredu inklusibo parte-hartzailea ezartzen lagunduko duten ezagutzak sustatzea.

h) Potenciar los conocimientos que favorezcan la implantación de un modelo inclusivo participativo en las empresas.

i) Enpresa- eta sindikatu-erakundeekin erlazionatutako pertsonen kualifikazioa hobetzen lagunduko duen beste edozein.

i) Cualesquiera otros que contribuyan a la consecución de la mejora de la cualificación de las personas vinculadas con las organizaciones sindicales y empresariales.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak eta betekizunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias y requisitos.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko, erakundeek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

1.– Podrán acogerse a las ayudas previstas en el presente Decreto las entidades que cumplan los siguientes requisitos generales:

a) Erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren edo haren ordezko arauaren arabera eratutako enpresa-elkarteak izatea, baldin eta konfederalak, lurraldez gaindikoak eta sektorez gaindikoak badira.

a) Las asociaciones empresariales que, constituidas conforme al Real Decreto 416/2015, de 29 de mayo, sobre depósito de estatutos de las organizaciones sindicales y empresariales, o norma que le sustituya, tengan carácter confederal, supraterritorial y suprasectorial.

b) Erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren edo haren ordezko arauaren arabera eratutako erakunde sindikalak izatea, baldin eta konfederalak, lurraldez gaindikoak eta sektorez gaindikoak badira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan ordezkatuta badaude.

b) Las organizaciones sindicales que, constituidas al amparo del Real Decreto 416/2015, de 29 de mayo, sobre depósito de estatutos de las organizaciones sindicales y empresariales, o norma que le sustituya, tengan carácter confederal, supraterritorial y suprasectorial, con representación en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Dekretu honen ondorioetarako, erakundeak lurraldez gaindikoak direla ulertuko da beren eremua Euskal Autonomia Erkidegoa denean, eta sektorez gaindikoak direla ulertuko da sektore edo jarduera-adar bat baino gehiago biltzen dituztenean.

2.– A los efectos de este Decreto se entenderá que las diferentes entidades tienen carácter supraterritorial cuando su ámbito sea la Comunidad Autónoma del País Vasco y carácter suprasectorial cuando agrupen a más de un sector o rama de actividad.

3.– Artikulu honetako lehenengo apartatuan aipatzen diren erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Las entidades a las que se refiere el apartado primero de este artículo tendrán que cumplir los siguientes requisitos:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

a) Hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

b) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko debekurik ere, bat etorriz sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin. Halaber, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.

b) No encontrarse sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o se hallen incursas en alguna prohibición legal que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. Asimismo, no podrán ser beneficiarias de estas ayudas las entidades en quienes concurran alguna de las circunstancias previstas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

c) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

c) Hallarse al corriente en el pago de las obligaciones por reintegro de subvenciones.

4.– Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zehapen-prozedura oro, nahiz eta izapidetze-prozesuan dagoen itzultze- edo zehapen-prozedurak ez lukeen eragotziko prozeduran parte hartzea. Nolanahi ere, itzultzeko betebeharrak bete ez dituzten pertsonak edo erakundeak ezin izango dira dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan.

4.– La concesión y, en su caso, los pagos de las subvenciones quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, si bien en principio la existencia de un procedimiento de reintegro o sancionador en tramitación no impediría concurrir al procedimiento. En todo caso, las personas o entidades que no hayan cumplido con las obligaciones de reintegro no podrán ser beneficiarias de las subvenciones reguladas en este Decreto.

Pertsona edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrik ez badute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren sektore publikoaren edozein erakunderekin, betearazpen-aldian dirulaguntzak itzultzeagatik, edo, onuradunen edo premiamendu-bidea erabili behar ez duten erakunde laguntzaileen kasuan, borondatezko aldian ordaindu ez diren zorrak badituzte.

Se considerará que las personas o entidades se encuentran al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones cuando no tengan deudas frente a cualquiera de las entidades de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o su sector público por reintegros de subvenciones en periodo ejecutivo o, en el caso de personas beneficiarias o entidades colaboradoras contra las que no proceda la utilización de la vía de apremio, deudas no atendidas en periodo voluntario.

Era berean, pertsona edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta bermatuta daudenean edo dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta haiek etetea erabaki denean.

Así mismo, se considerará que las personas o entidades se encuentran al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones cuando las deudas estén aplazadas y garantizadas o se hubiera acordado su suspensión con ocasión de la impugnación de la correspondiente resolución de reintegro.

5 – Erakunde eskatzaileek artikulu honetan eskatzen diren baldintzak beteta izan beharko dituzte eskabidea aurkezten duten unean, hargatik eragotzi gabe baldintzak bete izanaren egiaztagiriak geroago aurkeztea. Horretarako, azken mugaeguna eskabideak aurkezteko epearen amaiera izango da, eta, hala badagokio, baita zuzenketa egiteko epearen amaiera ere.

5.– Las entidades solicitantes deberán tener cumplidos los requisitos exigidos en el presente artículo en el momento de presentación de la solicitud, sin perjuicio de que puedan aportar documentación acreditativa de tal cumplimiento con posterioridad, teniendo como límite para ello la expiración del plazo de presentación de solicitudes y, en su caso, el de la correspondiente subsanación.

6.– Artikulu honetan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen baldintza izan ezik.

6.– La justificación del cumplimiento de los requisitos señalados en este artículo para obtener la condición de beneficiarias podrá ser sustituida por una declaración responsable, salvo el requisito relativo a encontrarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen prestakuntza-planak eta -ekintzak.

Artículo 4.– Planes y acciones formativos subvencionables.

1.– Laguntza hauen xede diren prestakuntza-planak enpresa-elkarteetako eta erakunde sindikaletako pertsonen kualifikaziorako eta prestakuntzarako ekintzak dira, elkarte eta erakunde horiek, gizarte-eragile diren aldetik, berezkoak dituzten jarduerak egiteko.

1.– Los planes formativos objeto de estas ayudas son aquellos constituidos por un conjunto de acciones dirigidas a la cualificación y formación de las personas que forman las organizaciones empresariales y sindicales para la realización de las actividades que, como agentes sociales, le son propias.

Erakunde bakoitzak plan bakarra aurkeztu ahal izango du, diruz lagun daitezkeen ekintza-talde baten, batzuen edo guztien ekimenak jasotzeko.

Cada entidad podrá presentar un único plan en el que recojan iniciativas de uno, varios o todos los grupos de acciones subvencionables.

2.– Prestakuntza-ekintza da edukiaren, data edo lekuaren, edo hartzaileen arabera indibidualizatu daitekeen jarduera edo ekintza oro.

2.– Se entiende por acción formativa cada actuación o actividad que pueda ser individualizada en función del contenido, la fecha o el lugar de realización, o de las personas a las que va dirigida.

3.– Prestakuntza-planen barruan sartutako ekintza oro lagundu ahal izango da diruz, ekintza horien ezaugarrien arabera:

3.– Serán subvencionables cualquiera de los siguientes tipos de acciones incluidas dentro de los planes de formación, según las características de su impartición:

a) I. taldea, aurrez aurreko ekintzak: erakunde eskatzaileek antolatutako ekintzak dira, aurrez aurre ematen direnak. Talde txiki bati zuzenduta egon daitezke edo masiboak izan daitezke. Ekitaldi masibotzat hartuko dira jardunaldi batean edo bitan egiten direnak eta 60 parte-hartzaile baino gehiago dituztenak.

a) Grupo I, acciones de carácter presencial: son aquellas acciones organizadas por las entidades solicitantes, que se imparten presencialmente, pudiendo estar dirigidas a un grupo reducido de personas o tener la consideración de masivas. Se considerarán eventos masivos aquellos que se celebren en una o dos jornadas y con una participación superior a 60 personas.

Presentzialtzat hartuko dira, halaber, erakunde eskatzaileek antolatutako ekintzak, modu birtualean baina modu sinkronoan ematen direnak, irakasle bat eta haren ikasleak aldi berean konektatuta, horretarako plataforma telematikoak erabiliz.

Tendrá también la consideración de presencial aquellas acciones organizadas por las entidades solicitantes, que se imparten de manera virtual, pero de forma síncrona, un/a docente y sus alumnos/as conectados/as al mismo tiempo, utilizando plataformas telemáticas para ello.

Hauek dira diruz lagunduko diren gastuak:

Se incluyen entre los gastos a subvencionar:

– Lokalak alokatu edo erabiltzea.

– El alquiler o uso de locales.

– Laguntza jasotzen duen erakundearen barneko zein kanpoko irakasleen kostua.

– El coste del personal docente, tanto interno como externo a la organización perceptora de la ayuda.

– Material suntsikorraren kostua: ekipamendu informatikoa alokatzea, laguntza-material didaktikoak erostea edo erreproduzitzea, eta ekipo teknikoak alokatzea.

– El coste del material fungible: alquiler de equipamiento informático, adquisición o reproducción de los materiales didácticos de apoyo y alquiler de equipos técnicos.

– Pertsonen komunikazio-sistemak prestakuntza-jardueretan erabat txertatzeko asmoz egiten direnak.

– Aquellos que se realicen con el objeto de lograr la plena accesibilidad en los sistemas de comunicación de las personas a las actividades formativas.

b) II. taldea, aurrez aurrekoak ez diren ekintzak: urrutitik ematen diren ekintzak dira, lineakoak edo mistoak, eta material didaktiko edo dibulgaziozkoen erabileran (inprimatuak edo elektronikoak) nahiz ikasketa elektronikoko plataformetan (propioak edo hirugarrenenak) oinarritu daitezke.

b) Grupo II, acciones de carácter no presencial: son aquellas acciones que se imparten a distancia, en línea o de carácter mixto, pudiendo estar basadas tanto en el uso de materiales didácticos o divulgativos, impresos o electrónicos, como en plataformas de aprendizaje electrónico, propias o de terceros.

– Plataforma propioen kasuan, diruz lagundu beharreko gastuen artean sartzen dira gauzatze-fase osotik eratorritakoak, sorkuntzaren eta diseinuaren unetik hasi eta azken materiala ekoitzi eta eguneratzeko unera artekoak, bai eta informatikaren eta telekomunikazioen alorreko gastuak ere.

– En el caso de plataformas propias, se incluyen entre los gastos a subvencionar en este grupo los derivados de toda la fase de realización, desde la concepción y el diseño hasta la producción del material final y sus actualizaciones, así como el gasto informático y en telecomunicaciones.

– Hirugarrenen plataformen kasuan, diruz lagundu beharreko gastuen artean sartzen dira lizentzia informatikoak, eta informatikaren eta telekomunikazioen alorreko beste gastu batzuk, mota honetako prestakuntza-ekintzak egiteko beharrezkoak direnak. Eta, nolanahi ere, horretan arituko diren irakasleak.

– En el caso de plataformas de terceros, se incluyen entre los gastos a subvencionar las licencias informáticas, otros gastos informáticos y en telecomunicaciones necesarios para la realización de este tipo de acciones formativas. Y en todo caso, el personal docente a él adscrito.

c) III. taldea, baliabide materialak: material didaktikoak eta dibulgaziozkoak egiteko ekintzak dira, hala nola argitalpenak, liburuak, aldizkariak, liburuxkak edo antzeko beste edozein, paperezko euskarrian nahiz euskarri digitalean.

c) Grupo III, recursos materiales: son aquellas acciones destinadas a la elaboración de materiales didácticos y divulgativos, tales como publicaciones, libros, revistas, folletos, o cualquier otro de similar naturaleza, tanto en soporte papel como digital.

Diruz lagundu beharreko gastuen artean daude baliabide horien prestaketa, lanketa, itzulpena, edizioa eta banaketa.

Se incluyen entre los gastos a subvencionar la preparación, elaboración, traducción, edición y distribución de dichos recursos.

d) IV. taldea, hirugarrenek antolatutako prestakuntza-jardueretara joatea: eskatzaileak ez diren beste erakunde batzuek (jorratuko den gaian adituak direnak) antolatutako edo emandako aurrez aurreko prestakuntza-jardueretara joatea.

d) Grupo IV, asistencia a actividades de formación organizadas por terceros: son aquellas acciones que consisten en la asistencia a actividades de formación de carácter presencial organizadas o impartidas por otras entidades, distintas de las solicitantes, y que sean expertas en la materia sobre la que verse tal actividad.

Diruz lagundu beharreko gastuen artean daude tasa akademikoak eta matrikula ordaintzea, ordainketa bakarrean zein hainbat ordainketatan.

Se incluyen entre los gastos a subvencionar el pago de las tasas académicas y la matrícula, sea esta de un solo pago o varios.

Modalitate mistoa da prestakuntza-ekintza bera emateko aurrez aurreko eta teleprestakuntzako modalitateak konbinatzen dituena, betiere aurrez aurreko zatia guztizko iraupenaren % 20 edo gutxiago bada; bestela, I. taldekotzat hartuko da.

Se entiende por modalidad mixta la que combine para la impartición de una misma acción formativa las modalidades presenciales y teleformación siempre que la parte presencial de la misma sea igual o inferior al 20 % de la duración total, considerándose del Grupo I en caso contrario.

4.– Dekretu honen arabera diruz lagunduko diren prestakuntza-planetan aurreikusitako prestakuntza-ekintza guztiak deialdia egiten den urtean hasi beharko dira, eta hurrengo ekitaldiko martxoaren 30a baino lehen amaitu.

4.– La totalidad de las acciones de formación previstas en los planes formativos objeto de subvención en virtud del presente Decreto deberán iniciarse en el año en que se efectúe la correspondiente convocatoria y estar finalizadas con anterioridad al 30 de marzo del ejercicio siguiente.

5.– Erakunde onuradunek baliabide propioekin edo hirugarrenekin azpikontratatuta egin ahal izango dute dirulaguntzaren xede den jarduera, % 100era arte, prestakuntza-planaren plangintza- eta koordinazio-funtzioak izan ezik, onuradunak baliabide propioekin gauzatu beharko baititu. Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du lan-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren aurrean diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizuna eta onuradunak zein azpikontratistak ziurtatu beharko du behar bezala betetzen direla jarraipen- eta kontrol-erakundeen eginkizunak.

5.– Las entidades beneficiarias podrán realizar la actividad que constituye el objeto de la subvención bien con medios propios bien subcontratándola con terceros hasta un porcentaje del 100 %, a salvo de las funciones de planificación y coordinación del plan de formación, que habrán de ejecutarse por el beneficiario con medios propios. En todo caso, el beneficiario asumirá la responsabilidad de la ejecución de la actividad subvencionada frente a la Dirección del Gobierno Vasco con competencia en materia de Trabajo, debiendo asegurar, tanto aquel como el subcontratista, el desarrollo satisfactorio de las funciones de los organismos de seguimiento y control.

Edonola ere, diruz lagundutako jarduera hirugarren batekin hitzartzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Erregelamendu Orokorraren 68. artikuluan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) xedatutakoa bete beharko da.

En todo caso, la concertación con un tercero de la realización de la actividad subvencionada se ajustará a lo dispuesto en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el artículo 68 del Reglamento General de Subvenciones (Real Decreto 887/2006, de 21 de julio).

5. artikulua.– Ekintzen hartzaile diren pertsonak.

Artículo 5.– Personas destinatarias de las acciones.

Diruz lagunduko diren prestakuntza-planetan jasotako ekintzen hartzaileak dekretu honen 3.1 artikuluan aipatutako erakundeen funtzionamenduan eta egituran zuzeneko dedikazioa duten langileak izango dira, bai eta haien ordezkariak, afiliatuak edo haiei lotutakoak ere.

Las personas destinatarias de las acciones incluidas en los planes formativos objeto de subvención serán el personal con dedicación directa al funcionamiento y estructura de las organizaciones citadas en el artículo 3.1 de este Decreto, así como las personas delegadas, asociadas, afiliadas o vinculadas a las mismas.

6. artikulua.– Urteroko deialdia eta aurrekontua.

Artículo 6.– Convocatoria y presupuesto anual.

1.– Publizitate-printzipioa betetze aldera, lan-arloan eskumena duen saileko titularraren agindu bidez, urtero egingo da laguntza hauen deialdia, eta adieraziko da eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, gutxienez, aginduak ondorioak sortzen dituenetik; era berean, dekretu honetan jasotako aurreikuspenak adieraziko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasoko den eta dagokion ekitaldian finantzaketarako bideratuko den zenbatekoa ere.

1.– A los efectos de dar cumplimiento al principio de publicidad, mediante orden de la persona titular del Departamento con competencia en materia de trabajo, se realizará anualmente la convocatoria de estas ayudas, con expresión del plazo de presentación de solicitudes que, como mínimo será de un mes desde que dicha orden surta efectos, así como las previsiones contenidas en este Decreto, y de la cuantía consignada en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi que vaya a destinarse a su financiación en el correspondiente ejercicio.

2.– Laguntza-programa honetara bideratutako urteroko aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi ekonomiko bakoitzerako jasotakoa izango da.

2.– El presupuesto anual destinado a este programa de ayudas será el contemplado en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para cada ejercicio económico.

3.– Ekitaldi bakoitzeko urteko deialdi-aginduak zehaztuko du, eman beharreko laguntzen zenbateko osoarekin batera, enpresa eta sindikatu-erakundeen arteko baliabide ekonomiko erabilgarrien banaketa. Zenbateko osoaren gain entitate onuradun bakoitzari esleitutako aipatu ehunekoak urtez urte aldatu daitezke, euren beharren arabera eta ordezkaritza zabalena duten enpresa- eta sindikatu-erakundeen aurretiazko adostasunarekin.

3.– La orden de convocatoria anual de cada ejercicio determinará, junto con el importe total de ayudas a conceder, la distribución en porcentajes de los recursos económicos disponibles entre las organizaciones sindicales y las empresariales. Los citados porcentajes sobre la cuantía global máxima asignados a cada una de las dos categorías de entidades beneficiarias podrán variar de un año a otro en función de las necesidades detectadas y previo acuerdo de las organizaciones sindicales y empresariales más representativas.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes.

1.– Dekretu honetan araututako laguntzak jaso nahi dituzten erakundeek eskabide bakarra aurkeztuko dute, eta prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintza guztiak adieraziko dituzte bertan.

1.– Las entidades interesadas en acogerse a las ayudas reguladas en el presente Decreto presentarán una única solicitud en la que se incluyan todas las acciones formativas recogidas en el plan de formación.

2.– Dekretu honen bidez araututako laguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera izapidetuko dira; beraz, erakunde interesdunek bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedurako izapide guztiak.

2.– La tramitación de las ayudas reguladas por el presente Decreto se efectuará de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, por lo cual las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites del procedimiento utilizando medios electrónicos.

Laguntza hauek izapidetzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (urteroko deialdi-aginduetan jasoko dira), eta eskabide-eredua, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak edo eranskinak ere egoitza berean eskuratu ahal izango dira.

Las especificaciones para la utilización de medios electrónicos en la tramitación de estas ayudas estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que se hará constar en las órdenes de convocatoria anuales, así como el modelo de solicitud, las declaraciones responsables y los demás modelos o anexos.

3.– Eskabidearekin batera, hurrengo artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

3.– La solicitud se presentará acompañada de la documentación soporte a la que se refiere el artículo siguiente.

8. artikulua.– Nahitaezko dokumentazioa.

Artículo 8.– Documentación preceptiva.

1.– Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.– Las solicitudes irán acompañadas de la siguiente documentación:

a) Eskabide-orria sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza-gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

a) Documentación acreditativa de la capacidad de representación de la persona que suscribe la instancia de solicitud.

b) Prestakuntza-plana deskribatzeko inprimakia, erakunde eskatzailearen identifikazio-informazioarekin eta honako hauekin:

b) Formulario descriptivo del plan formativo, en el que se incluirá información identificativa de la entidad solicitante, así como:

– Proposatutako prestakuntza-plana gauzatzeko beharrizanaren justifikazio arrazoitua, eta, horrekin batera, oinarrian duen plan estrategikoa, zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektua, eta planaren abiapuntuan dauden prestakuntza-beharrizanen aurretiazko azterketaren emaitzak.

– Justificación razonada de la necesidad de llevar a cabo el plan formativo propuesto, a la que se adjuntará el plan estratégico en que se sustenta, el proyecto de mejora de la calidad de los servicios que se persigue y los resultados del estudio previo de necesidades formativas que dan origen al plan.

– Ekintza bakoitzaren programazio zehatza, horietako bakoitza zein hizkuntzatan emango den adierazita.

– Programación detallada de cada acción, indicando el idioma en el que se impartirá cada una de ellas.

– Planaren eta hura osatzen duten ekintza guztien bideragarritasunerako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

– Presupuesto de gastos e ingresos para la viabilidad del plan y de cada una de las acciones que lo componen.

c) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean ezarritako ereduaren arabera, eta adieraziz zein egoeratan dagoen dirulaguntzaren xede den prestakuntza-plana garatzeko edo hura osatzen duen edozein ekintzatarako eskaera (eskatuta, emanda edo izapidetzen).

c) Declaración responsable de la entidad solicitante, conforme al modelo establecido en la solicitud, en la que se haga constar la situación en que se encuentre, (solicitada, concedida o en trámite), cualquier otra ayuda para el desarrollo del plan formativo para el que se solicita subvención o para cualquiera de las acciones que lo componen.

d) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean ezarritako ereduaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerari buruzkoa.

d) Declaración responsable de la entidad solicitante, conforme al modelo establecido en la solicitud, relativa a la situación de los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se hallen aún en tramitación.

e) Eskabidea egiten den unean, dirulaguntzen arloan indarrean dagoen araudian eta dekretu honetan ezarritako betekizun eta baldintza guztiak betetzeko konpromisoa.

e) Compromiso de cumplir todos los requisitos y condiciones establecidas en el presente Decreto y en la normativa vigente en materia de subvenciones en el momento de la solicitud.

f) Nolanahi ere, laguntzak jasoko dituzten erakundeek konpromisoa hartu beharko dute laguntzak zertan eta zelan erabili diren ziurtatzeko, zerrenda bidezko bermeen bidez eta, hala badagokio, berme errealen bidez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.

f) En todo caso, las entidades beneficiarias de las ayudas deberán comprometerse a garantizar el destino y aplicación de las mismas mediante garantías relacionales así como, en su caso, garantías reales, conforme a lo previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Dirulaguntza emateko eskabidea aurkezteak berarekin ekarriko du organo kudeatzaileari baimena ematea automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatzeko betetzen direla zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskatzaileen baimenik gabe. Hala ere, erakunde eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du; kasu horretan, ziurtagiri horiek aurkeztu beharko ditu, erregelamenduz aurreikusitako moduan.

2.– La presentación de la solicitud de concesión de subvención comportará la autorización al órgano gestor para verificar automáticamente el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social tantas veces como fuera necesario, sin necesidad del consentimiento de las personas solicitantes. No obstante, la entidad solicitante podrá oponerse de manera motivada, en cuyo caso, deberán presentar dichas certificaciones en los términos previstos reglamentariamente.

9. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos de la solicitud.

1.– Dirulaguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik betetzen ez badira, edo eskabidearekin batera aurreko artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkezten ez bada, erakunde interesdunari eskatuko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoa betez, hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko. Gainera, adieraziko zaio, hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, aipatutako legearen 21. artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.

1.– Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación que se relaciona en el artículo anterior, se requerirá a la entidad interesada, de acuerdo con lo establecido en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, para que, en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, previa notificación de la resolución que habrá de dictarse en los términos previstos en el artículo 21 de dicha Ley.

2.– Arestian adierazitakoa gorabehera, edozein unetan eskatu ahal izango zaio erakunde eskatzaileari beharrezko izapideak osa ditzala, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73. artikuluan aurreikusitakoarekin. Horretarako, hamar eguneko epea emango zaio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta berariaz ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, adierazi ahal izango zaiola izapide hori egiteko eskubidea galdu duela. Hala ere, interesdunaren jarduketa onartuko da, eta legezko ondorioak izango ditu, baldin eta epea iragantzat ematen duen ebazpena jakinarazten den eguna baino lehen edo egun horretan gertatzen bada.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, en cualquier momento, podrá instarse a la entidad solicitante para que complete los trámites necesarios, de conformidad con lo previsto en el artículo 73 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, concediéndose a tal efecto un plazo de diez días a partir del día siguiente al de la notificación, con expreso apercibimiento de que, de no hacerlo así, se le podrá declarar decaída en su derecho a dicho trámite. Sin embargo, se admitirá la actuación de la interesada y producirá sus efectos legales, si se produjera antes o dentro del día que se notifique la resolución en la que se tenga por transcurrido el plazo.

10. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 10.– Gestión de las ayudas.

1.– Lan-arloko zuzendaritza eskudunari dagokio dekretu honen babesean deitzen diren laguntzak kudeatzea.

1.– Corresponderá a la Dirección competente en materia de trabajo la realización de las tareas de gestión de las ayudas que se convoquen al amparo de este Decreto.

2.– Ebaluazio-batzorde bat arduratuko da dekretu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko aurkeztutako proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, bai eta ebazpen-proposamena egiteaz ere. Batzorde hori lan-arloko eskumena duen zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute, zuzendaritza horretako titularrak izendatuta. Batzordekideen artean izendatuko da batzordeburua. Batzorde horrek aipatutako zuzendaritzako titularrari helaraziko dio ebazpen-proposamena.

2.– El análisis y la evaluación de los proyectos presentados para acogerse a las ayudas previstas en este Decreto, así como la elaboración de la correspondiente propuesta de resolución, se realizará por una Comisión Evaluadora compuesta por tres personas técnicas de la Dirección competente en materia de trabajo, designadas por la persona titular de aquella, que nombrará de entre sus miembros a la persona que la presidirá. Esta Comisión elevará la propuesta de resolución a la persona titular de la citada Dirección.

3.– Batzordeak prestakuntza-planen eta horiek osatzen dituzten ekintzen kalitatea ebaluatuko du, dekretu honen 11. eta 12. artikuluetan araututako irizpideen arabera, eta urteko deialdiaren agindua.

3.– La Comisión evaluará la calidad de los planes formativos y las acciones que los componen, conforme a los criterios regulados en los artículos 11 y 12 de este Decreto, y la orden anual de convocatoria.

11. artikulua.– Prestakuntza-planak baloratzeko irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de valoración de los planes formativos.

1.– Hauek izango dira balorazio-irizpideak:

1.– Los criterios de valoración son los siguientes:

1.1.– Dekretuaren helburuetara egokitzea: prestakuntza-ekintza guztiak, diruz lagundu daitekeen taldea edozein dela ere, dekretu honen 2. artikuluan ezarritako helburuetara egokitzen ote diren baloratuko da. Horretarako, gehieneko puntuazioa emango zaio Dekretuaren araberako ekintza gehien aurkezten dituen erakundeari: 50 puntu. Gainerako erakundeei dekretu honetara egokitutako ekintza-kopuruaren araberako puntuazio proportzionala emango zaie, gehieneko puntuazioari dagokionez.

1.1.– Adecuación a los fines del Decreto: todas las acciones formativas, cualquiera que sea el grupo subvencionable al que pertenecen, se valorarán por su adecuación a los fines establecidos en el artículo 2 del presente Decreto. A tal efecto, aquella entidad que presente el mayor número de acciones adecuadas al Decreto se le asignará la puntuación máxima, que será de 50 puntos. Al resto de entidades se le asignará una puntuación proporcional a su número de acciones adecuadas al Decreto con respecto a la puntuación máxima.

1.2.– Prestakuntza garatzeko gaitasuna: diruz lagundu daitezkeen I. eta II. taldeetan, erakunde eskatzaileak prestakuntza garatzeko duen gaitasuna baloratuko da, gehienez 25 punturekin. Kontuan hartuko dira prestakuntza-ekintzen lurralde-irismena, prestakuntzaren hartzaile izango diren pertsonen kopurua, prestakuntza-ekintza bakoitzaren orduak edo guztizkoak.

1.2.– Capacidad para desarrollar la formación: en los grupos subvencionables I y II se valorará la capacidad de la entidad solicitante para desarrollar la formación con hasta 25 puntos. Se tendrán en cuenta el alcance territorial de las acciones formativas, el número de personas a las que va dirigida la formación, las horas de cada acción formativa o las totales.

1.3.– Esperientzia:

1.3.– Experiencia:

a) Diruz lagundu daitezkeen I, II eta IV. taldeetan, erakundeek prestakuntza-ekintzak emateko orduan duten esperientzia egiaztatua baloratuko da, gehienez 25 punturekin, emandako dirulaguntzen betearazpen-mailaren eta aurreko urteko deialdiko parte-hartzaileek izandako amaitze-tasaren artean banatuta.

a) En los grupos subvencionables I, II y IV se valorará la experiencia acreditada de las entidades en impartición de las acciones formativas en el marco de la convocatoria con hasta 25 puntos, que se repartirán entre el grado de ejecución de las subvenciones concedidas y la tasa de finalización de los participantes correspondiente a la convocatoria del año anterior.

Emandako dirulaguntzen betearazpen-maila aurreko ekitaldiko deialdiari buruzkoa izango da, eta honako hauen batez bestekoa izango da, ehunekotan: aurreikusitako ekintzen eta benetan egindakoen arteko aldea, hartzaileen eta benetan parte hartu dutenen arteko aldea, eta aurreikusitako prestakuntza-ordu guztien eta benetan egindakoen arteko aldea.

El grado de ejecución de las subvenciones concedidas estará referido a la convocatoria del ejercicio anterior y será la media, en porcentaje, de la diferencia entre las acciones previstas y las efectivamente realizadas, la diferencia entre el número de personas a las que iba dirigida y las que realmente han participado en las mismas y la diferencia entre el número de horas totales de formación previstas y las efectivamente realizadas.

Parte-hartzaileen amaitze-tasa aurreko ekitaldiko deialdiari buruzkoa izango da, eta honako hau izango da, ehunekotan: erakundeak aurkeztutako eskaeraren arabera, jardueraren xede ziren pertsonen kopuruaren eta jarduera amaitu duten pertsonen kopuruaren arteko aldearen batez bestekoa.

La tasa de finalización de las personas participantes estará referida a la convocatoria del ejercicio anterior y será la media, en porcentaje, de la diferencia entre el número de personas a las que iba dirigida la actividad según la solicitud presentada por la entidad y el número de personas que la han finalizado.

b) Diruz lagundu daitekeen III. taldean, erakundeek prestakuntza-ekintzak emateko orduan duten esperientzia egiaztatua baloratuko da, gehienez 25 punturekin, aurreikusitako ekintzen eta benetan egindakoen betearazpen-mailaren arabera, ehunekotan.

b) En el grupo subvencionable III, se valorará la experiencia acreditada de las entidades con hasta 25 puntos, únicamente mediante el grado de ejecución de las acciones previstas y las realmente realizadas, en porcentaje.

2.– Ekitaldi bakoitzeko urteko deialdi-aginduak zehaztuko ditu balorazio-irizpide bakoitzaren baremoak.

2.– La orden de convocatoria anual de cada ejercicio determinará los baremos de cada criterio de valoración.

12. artikulua.– Dirulaguntza kuantifikatzeko irizpideak.

Artículo 12.– Criterios de cuantificación de la subvención.

1.– 10.2 artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeak, modu arrazoituan, erakundeak aurkeztutako prestakuntza-planetik kanpo utzi ahal izango ditu dekretu honetan ezarritako helburuak betetzen ez dituztela uste diren prestakuntza-ekintzak, soilik dirulaguntza kuantifikatzeko ondorioetarako.

1.– La Comisión Evaluadora prevista en el artículo 10.2 podrá excluir de forma razonada del Plan de Formación presentado por la entidad, y a los solos efectos de cuantificar la subvención, aquellas acciones formativas que considere que no cumplen los objetivos pretendidos en el presente Decreto.

2.– Erakunde bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa prestakuntza-ekintza bakoitzerako haiek aurkeztutako aurrekontuen batura izango da, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera kanpo gelditzen ez bada prestakuntza-ekintza, baldin eta zenbatekoak ez badu gainditzen laguntza hauen urteko deialdiaren aginduan ezarritako gehieneko modulu ekonomikoak aplikatzearen emaitza, betiere.

2.– La cuantía de la subvención concedida a cada entidad será la suma de los presupuestos presentados por ellas para cada acción formativa, siempre que estas no hayan sido excluidas conforme a lo establecido en el apartado 1 de este artículo y siempre que la cantidad no supere la resultante de aplicar los módulos económicos máximos que se establezcan en la orden de convocatoria anual de estas ayudas.

Ekitaldi bakoitzeko urteko deialdi-aginduak zehaztuko ditu gehieneko modulu ekonomikoak.

La orden de convocatoria anual de cada ejercicio determinará los módulos económicos máximos.

3.– Erakunde sindikalen kasuan, emandako dirulaguntzak ezingo du gainditu, gainera, jarraian ezartzen den ordezkagarritasun-irizpidea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa

3.– Para el caso de las organizaciones sindicales la subvención concedida no podrá superar, además, la cantidad resultante de la aplicación del criterio de representatividad que se establece a continuación.

Erakunde sindikalei laguntzak esleitzeari dagokionez, 6.3 artikuluaren arabera azkenean eman dakiekeen zenbateko osoa zehaztu ondoren, ordezkagarritasun-irizpidea prozedura honen arabera kalkulatuko da:

Por lo que respecta a la adjudicación de las ayudas a las organizaciones sindicales, una vez determinada la cantidad global finalmente atribuible a las mismas conforme al artículo 6.3, el criterio de representatividad se calculará de conformidad con el procedimiento siguiente:

a) Laguntzak erakunde horien artean banatuko dira, eskaera egin aurreko urteko abenduari dagozkion eta Bulego Publiko eskudunean Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza sindikalari buruz erregistratuta dauden datu ofizialen arabera.

a) Las ayudas se distribuirán entre las citadas organizaciones en función de los datos oficiales registrados en la Oficina Pública competente correspondientes al mes de diciembre del año inmediatamente anterior al de la solicitud, relativos a representatividad sindical en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Ordezkaritzaren araberako banaketa teorikoa murriztu ahal izango da erakunde eskatzaileren batek prestakuntza-plan akastuna aurkezten badu, artikulu honetako 1. puntuan xedatutakoaren arabera. Kasu horietan, eta deialdiko baldintzak ez betetzeagatik erakunde sindikal eskatzaileren bat deialditik kanpo uzten bada, beste erakunde sindikalen artean banatuko dira kopuruak, proportzioan eta ordezkaritzaren arabera.

b) La distribución teórica en función de la representatividad podrá ser minorada en caso de que alguna entidad solicitante presente un plan formativo deficiente según lo dispuesto en el punto 1 de este artículo. En estos supuestos, así como en el caso de que alguna organización sindical solicitante sea excluida de la convocatoria por no cumplir con los requisitos de la convocatoria, las cantidades se distribuirán, proporcionalmente en función de su representatividad, entre las otras organizaciones sindicales solicitantes.

4.– Enpresa-erakundeen kasuan, eskatzaile guztiei emandako dirulaguntzen baturak ezin izango du gainditu 6.3 artikuluaren arabera azkenean eman dakiekeen zenbateko osoa, eta, kopuru hori gaindituz gero, hasierako proportzioan banatuko da.

4.– Para el caso de las organizaciones empresariales la suma de las subvenciones concedidas a todas las solicitantes no podrá superar la cantidad global finalmente atribuible a las mismas conforme al artículo 6.3, repartiéndose, en caso de superarla, en la proporción inicial.

5.– Oro har, diruz lagundu daitekeen IV. taldeko prestakuntza-ekintzengatiko dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da izan erakunde bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbateko osoaren % 50 baino handiagoa.

5.– Con carácter general, la cuantía de la subvención por las acciones formativas contenidas en el grupo subvencionable IV no podrá suponer más del 50 % de la cuantía total de la subvención concedida a cada entidad.

6.– Artikulu honetan aurreikusitako esleipen-irizpideak aplikatu ondoren, aurrekontu-soberakinak badaude erakunde onuradunen bi kategorien artean banatutako zenbateko globalaren bi kopuruetako batean, kategoria horietako bakoitzak aurkeztutako prestakuntza-planen artean berresleituko dira, eta, soilik hori beharrezkoa ez bada, erakunde onuradunen taldeetako bati dagokion zuzkidura ekonomikoa handitu ahal izango da, bestetik eratorritako soberakinekin.

6.– En el caso de que, tras la aplicación de los criterios de adjudicación previstos en este artículo, resultaran excedentes presupuestarios en alguna de las dos cantidades en que se distribuye la cuantía global entre las dos categorías de entidades beneficiarias, procederá la reasignación de los mismos entre los planes formativos presentados por cada una de dichas categorías y, únicamente en el supuesto de que ello no sea necesario, se podrá incrementar la dotación económica correspondiente a uno de los grupos de entidades beneficiarias con los excedentes procedentes del otro.

13. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 13.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio honek edo beste batzuek edo erakunde publiko zein pribatuek xede eta helburu bererako eman ditzaketen beste laguntza batzuekin, baina finantzaketa-iturri desberdinen bidez lortutako laguntzen zenbateko osoa ez da izango, inola ere, kostu osoa baino handiagoa helburu bererako. Kostu hori gaindituz gero, murriztu egingo da programa honen kontura diruz lagunduko den zenbatekoa.

Las ayudas previstas en el presente Decreto serán compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, puedan ser otorgadas por esta u otras Administraciones o entes, tanto públicos como privados, sin que, en ningún caso, el importe total de las ayudas obtenidas a través de las diferentes fuentes de financiación sea superior para un mismo fin al coste total. La superación de dicho coste supondrá la minoración de la cuantía a subvencionar con cargo a este programa.

14. artikulua.– Esleipenaren jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Artículo 14.– Resolución de la adjudicación, publicidad y recursos.

1.– Dekretu honetako laguntzak emateko edo ukatzeko, lan-arloan eskumena duen zuzendaritzako titularraren berariazko ebazpena beharko da. Ebazpen hori bakarra izango da, eta dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien erakundeen zerrenda jasoko ditu.

1.– La concesión o denegación de las ayudas contempladas en el presente Decreto se realizará mediante resolución expresa de la persona titular de la Dirección competente en materia de trabajo. Dicha resolución será única e incluirá la relación de entidades beneficiarias de la subvención y la de aquellas para las que se resuelve denegar la subvención.

2.– Erakunde onuradunei dagokienez, honako hau adieraziko da ebazpen horretan:

2.– Por lo que respecta a las entidades beneficiarias, dicha resolución indicará:

a) Diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak, onartutako aurrekontua adierazita, diruz lagundu daitekeen talde bakoitzaren arabera multzokatuta.

a) Las acciones formativas subvencionadas, señalando el presupuesto aprobado, agrupadas por cada grupo subvencionable.

b) Emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa, urte anitzeko banaketa eta diruz lagundutako ekintzen aurrekontu osoa zehaztuta, diruz lagundu daitekeen taldearen arabera banakatuta.

b) El importe total de la subvención concedida, especificando su distribución plurianual y el presupuesto global de las acciones subvencionadas, desglosado por grupo subvencionable.

c) Ordaintzeko modua eta epeak.

c) La forma y plazos de pago.

d) Justifikazioa egiteko modua eta epea.

d) La forma y plazo para la justificación.

e) Administrazio honi dagozkion ebaluazio-, gainbegiratze-, jarraipen- eta kontrol-aurreikuspenak.

e) Las previsiones de evaluación, supervisión, seguimiento y control que corresponden a esta Administración.

3.– Dekretu honen babesean egindako dirulaguntza-eskaerei buruzko berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Epe horretan ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, aurkeztutako eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.

3.– El plazo máximo para dictar y notificar la resolución expresa sobre las solicitudes de subvención formuladas al amparo del presente Decreto será de tres meses, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 21.3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Transcurrido dicho plazo sin que se haya dictado y notificado dicha resolución, las solicitudes presentadas podrán considerarse desestimadas, con los efectos previstos en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de dictar resolución expresa.

4.– Soilik publikotasun-printzipioa betetzeak dakartzan ondorioetarako, eta hargatik eragotzi gabe ebazpena berariaz eta banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, lan-arloan eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, xedapen honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adierazita, bai eta emandako dirulaguntzak aldatu zaizkien erakundeen zerrenda ere.

4.– A los solos efectos de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución, mediante resolución de la persona titular de la Dirección competente en materia de trabajo se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías asignadas, así como la de aquellas respecto de las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

5.– Laguntzak emateari buruzko ebazpenaren aurka, erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote lan-arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

5.– Contra la resolución que decida sobre la concesión de las ayudas las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante la persona titular de la Viceconsejería competente en materia de trabajo en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, conforme a lo establecido en los artículos 121 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

15. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzeko modua, justifikazioa eta epeak.

Artículo 15.– Forma de pago, justificación de la subvención y plazos.

1.– Dirulaguntza formula honen arabera ordainduko da:

1.– El abono de la subvención se realizará con arreglo a la siguiente fórmula:

a) Lehenengo zatia, hots, emandako dirulaguntza osoaren % 70, dirulaguntza ematea erabakitzen denean.

a) Un primer pago del 70 % del total de la subvención asignada, en el momento de la concesión de la misma.

b) Bigarren ordainketa, hots, gainerako % 30a, diruz lagundutako prestakuntza-plana amaitu ondoren. Horretarako, prestakuntza-plana amaitu eta bi hilabeteko epean, amaierako memoria aurkeztu behar da, honako hauek jasoko dituena:

b) Un segundo pago del 30 % restante, una vez finalizado el plan formativo subvencionado, previa presentación, en el plazo de dos meses desde dicha finalización, de una memoria final, que incluirá:

– Prestakuntza-plana eta hura osatzen duten ekintzak gauzatzeari buruzko deskripzio- eta ebaluazio-txostena, non jasoko baitira, diruz lagundu daitekeen III. taldeko prestakuntza-ekintzetarako izan ezik, horietan parte hartzen duten pertsonen zerrendak, sexuaren arabera bereizitako datuekin, eta honela identifikatuta: izena, bi abizen eta NAN.

– Informe descriptivo y evaluativo de la ejecución del plan formativo y de las acciones que lo componen, con inclusión, salvo para las acciones formativas del grupo subvencionable III, de los listados de las personas participantes en las mismas, con datos desagregados por sexo, identificadas con su nombre, dos apellidos y DNI.

– Laguntza jasotzen duen erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena edo akta, diru-sarreren eta gastuen azken balantzea onartu dela egiaztatzen duena.

– Declaración Responsable, del o de la representante legal o acta de la entidad perceptora de la ayuda, en la que se certifique la aprobación del balance final de ingresos y gastos producidos.

– Ziurtagiri horrek diru-sarreren eta gastuen xehetasunak jasoko ditu, bai prestakuntza-plan osoari buruzkoak, bai plan horretan jasotako eta kontzesioari buruzko ebazpenean onartutako ekintza bakoitzari buruzkoak.

– Tal certificación contendrá una presentación del detalle de ingresos y gastos, tanto del conjunto del plan formativo, como de cada una de las acciones incluidas en el mismo y aprobadas en la resolución de concesión.

– Diru-sarreren balantzean berariaz aipatuko dira helburu bererako eman daitezkeen beste laguntza batzuk. Nolanahi ere, erakunde onuradunek lan-arloko zuzendaritza eskudunaren eskuragarri izango dituzte diruz lagundutako jarduera garatzean sortutako gastuen egiaztagiri eta frogagiri guztiak, dagozkion egiaztapenak egiteko.

– El balance de ingresos hará expresa mención a otras posibles ayudas concedidas para el mismo fin. En cualquier caso, las entidades beneficiarias tendrán a disposición de la Dirección competente en materia de trabajo la totalidad de los justificantes y documentación acreditativa de los gastos generados en el desarrollo de la actuación subvencionada, al objeto de llevar a cabo las comprobaciones oportunas.

– Parte-hartzaileei emandako dokumentazio didaktikoaren eta ekintzetan sortutako dokumentuen eta argitalpenen sorta osoa, euskarri elektronikoan. Dokumentazio hori erakunde onuradunaren egoitzan artxibatu beharko da bost urtez, bigarren ordainketa berrikusi eta agindu ondoren.

– Juego completo de la documentación didáctica entregada a las personas participantes y de los documentos y publicaciones generados en las diferentes acciones, en soporte electrónico. Dicha documentación deberá ser archivada en la sede de la entidad beneficiaria durante cinco años, una vez revisada y ordenado el segundo pago.

2.– Ordainketa bakoitza gauzatzeko, erakunde onuradunek ez badute baimendu zerga-erakundeekin eta Gizarte Segurantzarekin elkarreragingarritasun-kontsulta egitea, kasuan kasuko foru-ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion gizarte-aurreikuspeneko erakundearen ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte, ordainketa bakoitza eskatzen den egunean erakunde horiekin hartutako betebeharrak bete dituztela egiaztatzen dutenak.

2.– Para la materialización de cada uno de los pagos, en el supuesto de que las entidades beneficiarias no hayan autorizado la consulta de interoperabilidad con los organismos tributarios y de Seguridad Social, deberán acompañar certificados actualizados de la Hacienda Foral que corresponda y de la Tesorería General de la Seguridad Social o Entidad de Previsión Social correspondiente que acrediten, a la fecha de petición de cada pago, el cumplimiento de las obligaciones contraídas con dichos organismos.

16. artikulua.– Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.

Artículo 16.– Modificación de la resolución de concesión.

1.– Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, administrazio honen edo beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen baten dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, alabaina, dekretu honetan erakunde onuradun izateko ezarri diren gutxieneko betekizunak bete behar dira. Ondorio horietarako, lan-arloan eskumena duen zuzendaritzaren titularrak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta erakunde onuradunek soberakinak itzuli beharko dituzte.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones o ayudas otorgadas por esta u otra Administración Pública o ente, tanto público como privado, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en este Decreto para ser entidad beneficiaria. A estos efectos, la persona titular de la Dirección competente en materia de trabajo dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas y se procederá por parte de las entidades beneficiarias a la devolución de los importes recibidos en exceso.

2.– Egindako eta justifikatutako gastua aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoa izan bada, dirulaguntza benetako zenbatekora egokituko da proportzionalki.

2.– En el supuesto de que el gasto realizado y justificado hubiera sido inferior al presupuestado, la subvención se ajustará proporcionalmente a la cantidad realmente ejecutada.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Dekretu honetan araututako laguntzen erakunde onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute, eta, zehazki, honako hau:

1.– Las entidades beneficiarias de las ayudas reguladas en el presente Decreto, cumplirán en todo caso con lo previsto en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en particular, lo siguiente:

a) Laguntza bere helburu zehatzerako erabiltzea.

a) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

b) Dirulaguntza ematen duen sailaren babesa berariaz jasotzea diruz lagundutako proiektuen hedapen, dibulgazio edo, hala badagokio, argitalpen guztietan.

b) Hacer constar expresamente el patrocinio del Departamento concedente de la ayuda en todas aquellas acciones de difusión, divulgación, o, en su caso, publicación de los proyectos subvencionados.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen duten informazioa ematea, jasotako laguntzen erabileraren fiskalizazioari eta helburuen betearazpenari buruz.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

d) Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek laguntzaren bat edo dirulaguntzaren bat ematen badie helburu bererako, idatziz eman beharko diote horren berri lan-arloan eskumena duen sailari.

d) Comunicar por escrito al Departamento competente en materia de trabajo la obtención de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

e) Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatzen bada, horren berri ematea lan-arloko eskumena duen sailari, eta sail horrekin lankidetzan aritzea aldaketa horien egiaztapen-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

e) Comunicar al Departamento competente en materia de trabajo la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que se hubieses tenido en cuenta para la concesión de la subvención, así como a colaborar con dicho Departamento en los procedimientos de comprobación, seguimiento y control de las mismas.

f) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan jasotako betebeharrak betetzea.

f) Cumplir las obligaciones contenidas en del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Lan-arloan eskumena duen sailak beharrezkotzat jotako ikuskapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango ditu, dekretu honetan ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.

2.– El Departamento competente en materia de trabajo podrá realizar las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por este Decreto.

18. artikulua.– Dirulaguntzak emateko betekizunak ez betetzea eta erantzukizunak.

Artículo 18.– Incumplimiento de los requisitos de otorgamiento y responsabilidades.

1.– Ez-betetzeak izango dira dirulaguntzen araudi orokorrean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoak, eta, bereziki, honako hauek:

1.– Constituyen supuestos de incumplimiento los establecidos en la normativa general de subvenciones y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en particular los siguientes:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo horren zati bat bere garaian aurkeztutako proiektuaren arabera onartu zen jarduerari ez dagokion bestelako jarduera baterako aplikatzea.

a) La aplicación total o parcial de la subvención recibida para actividad distinta de la que se aprobó según proyecto presentado en su día.

b) Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta, funtsezkotzat hartzen ez direlako, lan-arloan eskumena duen zuzendaritzako titularrak baimentzen baditu.

b) La introducción de modificaciones en el proyecto seleccionado, salvo que por no alcanzar el carácter de sustanciales las autorice la persona titular de la Dirección competente en materia de trabajo.

c) Onartutako aurrekontua eta dirulaguntza emateko ebazpenean jasotakoa ez justifikatzea.

c) La falta de justificación del presupuesto aprobado y contenido en la resolución de concesión de la subvención.

d) Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan azaltzen den daturen bat faltsua izatea.

d) La falsedad de cualquiera de los datos contenidos en la solicitud o documentación presentada.

e) Kontroleko administrazio-organoek laguntzei buruz eskatutako informazioa edo dokumentazioa ez ematea.

e) No facilitar la información o la documentación requerida, respecto a las ayudas, por los órganos administrativos de control.

2.– Elkarte edo erakunde onuradunak ez badu betetzen dirulaguntza emateko ebazpenean edo dekretu honetan ezarritako edozein baldintza, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta jasotako zenbatekoa eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio; gainera, dagozkion zehapenak ezarriko zaizkio, dirulaguntzei buruzko araudi orokorrean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

2.– El incumplimiento de cualquiera de las condiciones establecidas en la resolución de otorgamiento o en el presente Decreto por parte de la asociación o entidad beneficiaria de la subvención, dará lugar a la pérdida del derecho a la percepción de la misma y a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco el importe percibido junto con los intereses legales, así como a la imposición de las correspondientes sanciones, de acuerdo con lo previsto en la normativa general de subvenciones y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da uztailaren 29ko 191/2003 Dekretua, zeinaren bitartez arautzen baitira enpresa-elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera-eremuko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planetarako emandako dirulaguntzak, bai eta dekretu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko beste xedapen oro ere.

Queda derogado el Decreto 191/2003, de 29 de julio, por el que se regula la concesión de subvenciones a Asociaciones Empresariales y a Organizaciones Sindicales para el desarrollo de planes formativos dirigidos a mejorar la cualificación de sus recursos humanos en temas propios de su ámbito de actividad, así como cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 9an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de noviembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental