Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea

N.º 158, martes 10 de agosto de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
4364
4364

188/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren funtzionamendua eta antolamendua ezartzen dituena.

DECRETO 188/2021, de 27 de julio, de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y se establece su organización y funcionamiento.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. artikuluak xedatzen duenez, berariazko estatistika-organo bat eratuta duten Jaurlaritzako sailek aipatu legean aurreikusitako zehaztapenekin bat jardungo dute Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari dagokionez, eta, hala, EAEko Estatistika Antolakundearen parte izango dira. Era berean, aipatu legearen 27. artikuluaren arabera, berariazko estatistika-organoak berezko araudiaren arabera arautuko dira.

La Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, dispone en su artículo 26 que aquellos Departamentos del Gobierno que tuvieran constituido en su seno un órgano estadístico específico llevarán a cabo, en los términos previstos en dicha Ley, la actuación referente a la estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, conformándose de esta manera en una parte integrante de la organización estadística de la Comunidad Autónoma. A su vez, el artículo 27 de la citada Ley remite la regulación de los órganos estadísticos específicos a su normativa propia.

Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak lege horretan jasotako aurreikuspenak garatzen ditu, hala sailetako estatistika-organoak sortzeari eta antolatzeari nola horien funtzionamenduari dagokienez. Haren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du, gainera, Jaurlaritzako sailek Euskal Estatistika Planean edo urteko estatistika-programetan berezkotzat esleituta dituzten estatistikak eta jarduketak gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa izango dela horiek berariazko estatistika-organoa izatea.

Mediante Decreto 180/1993, de 22 de junio, por el que se regulan los órganos estadísticos de los Departamentos del Gobierno, se desarrollaron las previsiones contempladas en la citada Ley en cuanto a la creación, organización y funcionamiento de los órganos estadísticos departamentales. Su Disposición Adicional Primera establece, además, que para que los Departamentos del Gobierno puedan realizar las estadísticas y actuaciones incluidas como propias de ellos en el Plan Vasco de Estadística o en los Programas Estadísticos Anuales, será requisito indispensable que los mismos dispongan del correspondiente órgano estadístico específico.

Bestalde, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren xedapen iragankorrak ezartzen du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dutela Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzeko ekainaren 30eko 202/1996 Dekretuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituen urriaren 3ko 189/2006 Dekretuak. Hartara, sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak beteko dira.

Por su parte, la Disposición Transitoria del Decreto 74/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, establece que, mientras no se apruebe el Decreto de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, mantendrán su vigencia el Decreto 202/1996, de 30 de junio, de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca y el Decreto 189/2006, de 3 de octubre, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Industria, Comercio y Turismo y se establece su organización y funcionamiento, a fin de dar cobertura a las actuaciones estadísticas correspondientes a las áreas de actuación del Departamento.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren jardun-eremua osatzen duten sektoreei dagokienez, estatistiken arloan sortutako premiak direla eta, komenigarritzat jotzen da sail horren antolaketa-egituran integratutako organo bat sortzea, zeinak desagertutako sailen organoak ordeztuko baititu. Organo berri horrek, batetik, organo horien funtzioak beretuko ditu, eta, bestetik, bere funtzionamendua estatistikari buruzko legeek arautua, babestua eta mugatua izango da, bereziki estatistika-sekretuaren arloan.

Las necesidades generadas en el orden estadístico, referidas a los sectores que constituyen el área de actuación del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, aconsejan la creación de un órgano integrado en su estructura organizativa, que sustituya a los órganos de los departamentos extintos cuyas funciones ha asumido, y cuyo funcionamiento esté regulado, protegido y limitado por la legislación estadística, especialmente en lo referido al secreto estadístico,

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeari galdetuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, previa consulta a la Comisión Vasca de Estadística, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 27 de julio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen bitartez, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen da, eta, bestetik, organo horren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dira, bat etorriz Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren manuekin.

Mediante el presente Decreto se crea el órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y se establece su organización y funcionamiento, de conformidad con las prescripciones del Decreto 180/1993, de 22 de junio, por el que se regulan los órganos estadísticos específicos de los Departamentos del Gobierno.

2. artikulua.– Mendekotasuna.

Artículo 2.– Dependencia.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa kide bakarreko organoa da, eta Saileko Zerbitzuen zuzendariaren mende dago zuzenean.

El órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, es un órgano unipersonal que depende directamente de la Directora o Director de Servicios de dicho Departamento.

3. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 3.– Competencias.

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa, eskumenei dagokienez, I. motakoa da. Hori dela eta, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak mota horretako berariazko estatistika-organoei esleitzen dizkien eskumenak izango ditu, eta dekretuak ezarritako ahalmenak erabiliko ditu. Zehazki, honako hauek:

1.– El órgano estadístico específico del Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, se configura, a efectos de sus competencias, como de la clase I. En su virtud ostentará las competencias y ejercerá las facultades que a los órganos estadísticos específicos de dicha clase atribuye el Decreto 180/1993, de 22 de junio, y, en concreto, las siguientes:

a) Euskal Estatistika Planaren Proiektuaren oinarri izango den Sailaren estatistika-plana egitea.

a) Elaboración del plan estadístico departamental que sirva de base al Proyecto del Plan Vasco de Estadística.

b) Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan jardutea, Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-programak egitean.

b) Colaboración con el Euskal Estadistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística en la elaboración del Plan Vasco de Estadística y de los Programas Estadísticos Anuales.

c) Urteko estatistika-programetan dauden estatistikak edo haien fase batzuk egitea, bertan zehazten den eran.

c) Elaboración de aquellas estadísticas, o fases de ellas, incluidas en los Programas Estadísticos Anuales, en los términos que en los mismos se determinen.

d) Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-programetan ez dauden sailaren estatistika propioak egitea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

d) Elaboración de estadísticas propias, no incluidas en el Plan Vasco de Estadística ni en los Programas Estadísticos Anuales, en los términos previstos en el artículo 8.1 de la Ley 4/1986, de 23 de abril.

e) artikulu honetako c) eta d) letretatik datozen estatistika-funtzioen ondorioz beste erakunde batzuekin harremanak izatea, betiere apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29. artikuluko c) eta d) letretan ezarritakoa errespetatuta.

e) Relación con otros organismos como consecuencia de las funciones estadísticas derivadas de los apartados c) y d) de este artículo, observando en todo caso lo establecido en el artículo 29.c) y d) de la Ley 4/1986, de 23 de abril.

f) Bere eskumeneko estatistikak egiteko informazioa lortzea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9.etik 16.era bitarteko artikuluetan adierazitako zehaztapenekin bat etorriz.

f) Obtención de información para la realización de las estadísticas de su competencia, en los términos expresados en los artículos 9 a 16 de la Ley 4/1986, de 23 de abril.

g) artikulu honen d) letran aipatutako estatistiken emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, eta, halaber, urteko estatistika-programetan zehazten diren estatistikenak, betiere aldez aurretik horien edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazita.

g) Publicación y difusión de los resultados de las estadísticas referidas en el apartado d) de este artículo, así como de las que se determinen en los Programas Estadísticos Anuales, previa comunicación de su contenido al Euskal Estadistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística.

h) Dagokion eremu sektorialean, estatistikako fitxategi direktorioak prestatzen eta eguneratzen parte hartzea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

h) Participación en la elaboración y actualización de los ficheros directorios estadísticos de su ámbito sectorial, según lo previsto en el artículo 29.i) de la Ley 4/1986, de 23 de abril.

i) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak egitea; batez ere, interes sektorialeko eta azpisektorialeko zerbitzuak, azterlanak eta analisiak, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritako esparruaren barruan.

i) Realización de los proyectos que se consideren de interés por parte del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, especialmente servicios, estudios y análisis de tipo sectorial y subsectorial, en el marco establecido por el artículo 7.2 del Decreto 180/1993, de 22 de junio.

2.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak bere eskumenak erabiliko ditu, bai sail horren estatistika-beharrei dagokienez eta bai –Euskal Estatistika Erakundetik kanpo– sail horri atxikita dauden ente instituzionalei dagokienez, kontuan hartu gabe estatistikak datu estatistiko edo datu administratiboetatik abiatuta egingo diren.

2.– El órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente ejercerá sus competencias tanto respecto a las necesidades estadísticas de dicho Departamento como de los entes institucionales que, al margen del Euskal Estadistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, el mismo tenga adscritos, y con independencia de que las estadísticas hayan de elaborarse a partir de datos estadísticos o de datos administrativos.

3.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak errespetatu egin beharko ditu eskumen hauek: estatistikek ukitutako gaiei dagokienez, sail horretako organo eta instantziei esleitutako legezko eskumenak. Organo eta instantzia horiek eskatutako informazioa eman beharko diote organoari, baldin eta informazio hori beharrezkoa badu dagozkion eskumenak egikaritzeko.

3.– El órgano estadístico específico del Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, respetará las competencias legalmente atribuidas a los órganos e instancias del citado Departamento sobre las materias afectadas por las estadísticas. Estos últimos le suministrarán la información que aquel requiera para el ejercicio de sus competencias.

4. artikulua.– Funtzionamendua.

Artículo 4.– Funcionamiento.

1.– Ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Estatistikarako Organo Berezien Erregistroan inskribatu ostean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruz dagokion jarduera gauzatuko du, estatistikari buruzko legeria errespetatuta, hain justu ere, beste organo eta ente batzuekin izango dituen harremanetan, baita sailari atxikitakoekin eta sailari dagozkionekin dituenetan ere.

1.– El órgano estadístico específico del Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, una vez inscrito en el Registro de Órganos Estadísticos Específicos previsto en el artículo 4 del Decreto 180/1993, de 22 de junio, ejercerá su actuación referente a la estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi actuando con observancia de la legislación estadística, en las relaciones que mantenga con otros órganos y entes, incluidos los pertenecientes o adscritos a su Departamento.

2.– Bere jarduera garatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak honako lege hauetan xedatutakoari jarraituko die: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeren 16. artikulua, eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 28. artikulua. Bi artikuluak estatistikak eta azterlanak egokitzeari buruzkoak dira, Sailaren politiketan genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzen dela bermatzeko.

2.– En el desarrollo de su actividad, el órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente se regirá por los mandatos del artículo 16 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y el artículo 28 de la Ley 8/2015 de 15 de octubre del Estatuto de las Mujeres Agricultoras, relativos a la adecuación de las estadísticas y estudios, para garantizar la integración de modo efectivo de la perspectiva de género en las políticas del Departamento.

5. artikulua.– Administrazio-errekurtsoak.

Artículo 5.– Recursos administrativos.

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren titularrak eskumena izango du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak emandako egintzen aurka jarritako errekurtsoak aztertzeko eta ebazteko.

1.– La persona titular del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente será competente para conocer y resolver los recursos administrativos que se interpongan contra los actos dictados por el órgano estadístico específico del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

2.– Errekurtso horien ebazpena eman aurretik, Euskal Estatistika Erakundearen nahitaezko txostena izan beharko da.

2.– La resolución de estos recursos vendrá precedida de informe preceptivo del Euskal Estadistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Dekretu hau indarrean jarritakoan, indargabetu egingo da uztailaren 30eko 202/1996 Dekretua (Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzekoa). Halaber, indargabetu egingo da urriaren 3ko 189/2006 Dekretua (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituena), baina, horrek ez du eragotziko, merkataritza eta turismoaren arloei dagokienez, hark indarrean irautea, harik eta arlo horietan eskumena duen sailaren berariazko estatistika-organoa sortu arte.

A la entrada en vigor del presente Decreto quedará derogado el Decreto 202/1996, de 30 de junio, de creación del órgano estadístico específico del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca. Igualmente quedará derogado el Decreto 189/2006, de 3 de octubre, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Industria, Comercio y Turismo y se establece su organización y funcionamiento, sin prejuicio de que, en lo relativo al área de comercio y turismo, pueda prolongar su vigencia hasta la creación del Órgano Estadístico Específico del Departamento competente en dichas materias.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ahalmena ematen zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Se faculta a la persona titular del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución de lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental