Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala

N.º 156, viernes 6 de agosto de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4314
4314

186/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen dekretua.

DECRETO 186/2021, de 27 de julio, de segunda modificación del Decreto por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak.

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen, eta, irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez, aldatu egin zen dekretu hura.

Por Decreto 50/2008, de 18 de marzo, se reguló el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, habiendo sido modificado por Decreto 175/2014, de 9 de septiembre.

Euskal Etxeekiko harremanak globalizazioaren ondoriozko migrazio-errealitate berriaren arabera arautuko dituen lege-esparru berri bat lantzen den bitartean, bidezkoa da martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren bigarren aldaketa egitea. Izan ere, dekretu horrek, alde batetik, indarrean dagoen dirulaguntza-araudiari buruzko erreferentziak eguneratu behar ditu, eta, bestetik, ordaintzeko modua proiektuaren bideragarritasunera egokitu behar du, bi ordainketatara murriztuta.

En tanto se aborde un nuevo marco legal que regule las relaciones con los centros vascos- euskal etxeak en las nuevas realidades migratorias consecuencia de la globalización, procede llevar a cabo una segunda modificación del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, que, por una parte, actualice las referencias a la vigente normativa subvencional y, por otra, ajuste la forma de pago a la viabilidad de la actuación, reduciendo a dos el número de pagos.

Gainera, indarrik gabe uzten da azaroaren 28ko 238/2006 Dekretua, kanpoko Euskal Etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa arautzen duena.

Además, se deroga el Decreto 238/2006, de 28 de noviembre, por el que se regula la tramitación telemática de procedimientos en los que participan los centros vascos en el exterior.

Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 27 de julio de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengoa.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 2. artikulua. Hau da idazketa berria:

Primero.– Se modifica el artículo 2 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

1.– Euskal Etxeek, Federazioek eta Konfederazioek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoari buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

1.– Las subvenciones podrán ser solicitadas por los centros vascos, federaciones y confederaciones de centros vascos-euskal etxeak, según se definen en los artículos 2 y 6 de la Ley 8/1994, de 27 de mayo, de relaciones con las colectividades y centros vascos en el exterior de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Laguntza hauen onuradun izateko, Euskal Etxeek hiru baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.– Para poder ser beneficiarios de estas ayudas, los centros vascos deberán cumplir las tres siguientes condiciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeen aintzatespena eta erregistroa arautzen dituen 318/1994 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan jasotako betebeharrak betetzea.

a) Cumplir con las obligaciones contempladas en los artículos 4 y 5 del Decreto 318/1994, por el que se regula el Reconocimiento y Registro de los centros vascos ubicados fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Dirulaguntzen onuradun izatea eragozten duten egoeretako batean ez egotea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan araututakoaren arabera.

b) No incurrir en alguna de las circunstancias que impiden obtener la condición de beneficiario de una subvención reguladas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

c) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, barnean hartuta sexu-diskriminazioarekin loturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat.

c) No hallarse sancionada o sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa o incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con la inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Dirulaguntzak jaso eta eskuratu ahal izateko, onuradunek beste baldintza bat ere bete beharko dute, hots, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo horren erakunde autonomiadunek emandako tankera bereko dirulaguntza eskatzeko prozedura batean irekitako zigortzeko edo itzultzeko edozein prozedura amaitu egin beharko da, baldin eta izapidetzen ari bada.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas a los beneficiarios de estas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle en tramitación.

Bigarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 3.1 artikulua. Hau da idazketa berria:

Segundo.– Se modifica el artículo 3.1 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

1.– Dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jarduerak eta gastu osoak edo gastuon zati bat finantzatzera bideratuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan araututakoaren arabera, helburu hauek betetzeko: Euskal Etxeen egoera hobetzea eta kanpoko euskal gizataldeen arteko lotura sozial, ekonomiko eta kulturalak sustatu eta berrindartzea, bai eta kokatuta dauden herrialdeekikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoarekikoak ere. Zehazki, jarduerak arlo hauetakoak izan daitezke:

1.– Las ayudas contempladas en este Decreto, en consonancia con lo regulado en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, están dirigidas a financiar total o parcialmente los gastos y actuaciones que contribuyan a mejorar las condiciones de los centros, o a promover y reforzar los lazos sociales, económicos y culturales entre las colectividades vascas en el exterior, sus países de acogida y Euskadi. En particular los ámbitos de actuación podrán ir dirigidos a:

a) Euskal Etxeen funtzionamendu gastuak, eta irabazi asmorik gabe egiten diren urteko programak edo jarduera zehatzak (IV. kapitulua), honako hauek lehenetsiz:

a) Gastos de funcionamiento de los centros, así como la realización de programas anuales o actividades concretas sin ánimo de lucro (Capítulo IV) y priorizando los relativos a:

– Gazteria.

– Juventud.

– Emakumea.

– Mujer.

– Kanporanzko itxura eta komunikazioa.

– Imagen exterior y comunicación.

– Memoria historikoaren berreskurapena.

– Recuperación de la memoria histórica.

b) Euskal Etxeen azpiegitura eta ekipamendu gastuak (VII. kapitulua), honako hauek lehenetsiz:

b) Gastos de infraestructura y equipamiento de los centros (Capítulo VII), y priorizando los relativos a:

– Katastrofeen ondoriozko kalteen konponketak.

– Arreglo de desperfectos producidos por catástrofes.

– Hesi arkitektonikoak kentzea.

– Eliminación de barreras arquitectónicas.

– Euskal Etxeen egoitza berriak eraikitzea.

– Nueva construcción de sedes de centros vascos.

– Gazteentzako tokiak egokitzea.

– Adecuación de espacios para jóvenes.

– Gazteen eta emakumeen ekitaldietarako teknologia berriak ezartzea.

– Introducción de tecnologías para el desarrollo de actividades de jóvenes y mujeres.

Hirugarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 6.4 artikulua. Hau da idazketa berria:

Tercero.– Se modifica el artículo 6.4 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

4.– Nolanahi ere, 15. artikuluan aipatutako bigarren ordainketa gauzatu aurretik, eta 16. artikuluan aurreikusitako dirulaguntza justifikatu ondoren, emandako dirulaguntzaren likidazioa egingo da, dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko xedez. Horretarako, azkenean justifikatutako gastuari ehuneko bat aplikatuko zaio, zeina izango baita aurkeztutako aurrekontuaren gainean eman den dirulaguntzaren zenbatekoa kontuan hartuta ateratzen den ehunekoa. Egiteke dagoen ordainketaren zenbatekoa bion arteko aldea izango da, hau da, likidazioan zehaztutako dirulaguntzaren eta aurretik ordaindutako zenbatekoaren artean dagoen aldea.

4.– En todo caso, con anterioridad a la materialización del segundo pago a que se refiere el artículo 15, y tras la justificación de la subvención prevista en el artículo 16, se procederá a la liquidación de la subvención para la determinación de su cuantía final. A estos efectos, sobre el gasto finalmente justificado, se aplicará el mismo porcentaje que determinó el importe de la ayuda concedida con respecto al presupuesto presentado. La cantidad pendiente de abono será la que resulte de la diferencia entre la subvención determinada en la liquidación y la cantidad abonada anticipadamente.

Laugarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.1 artikulua. Hau da idazketa berria:

Cuarto.– Se modifica el artículo 12.1, del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los centros vascos-euskal etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

1.– Kanpo Harremanen idazkari nagusiak, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusirik, dirulaguntzen esleipena ebatziko du. Ebazpenak dirulaguntzen titularrak eta kuantifikazioa adieraziko ditu, ohiko gastuak eta inbertsio gastuak bereiziz.

1.– La persona titular de la Secretaría General de Acción Exterior, a la vista de la propuesta efectuada por la Comisión de Evaluación resolverá el procedimiento de adjudicación de las ayudas. La resolución comprenderá la cuantificación de las ayudas distinguiendo entre gastos corrientes y de inversión y los titulares de las mismas.

Bosgarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.3 artikulua. Hau da idazketa berria:

Quinto.– Se modifica el artículo 12.3 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

3.– Ebazpena Euskal Etxeei edo erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, komunikazio indibiduala bidaliz horretarako finkatu duten helbidera, urteroko deialdi-ebazpena indarrean jarri eta sei hilabete igaro baino lehenago. Horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun Orokorraren Araubidearen Legearen 49. artikuluan jasotakoa betetzeko (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartu zen arau hori), bai eta guztion ezagutzarako ere. Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze- errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– La resolución será notificada a los centros o entidades solicitantes mediante comunicación individual en el lugar que hayan señalado a tal efecto, en el plazo de seis meses a contar a partir del día siguiente al que surta efectos la respectiva resolución anual de convocatoria. Además, en cumplimiento de lo previsto en el artículo 49 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y para su general conocimiento, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco. Contra dicha resolución, que agota la vía administrativa, se podrá interponer potestativamente recurso de reposición ante la Secretaría General de Acción Exterior, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Seigarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.4 artikulua. Hau da idazketa berria:

Sexto.– Se modifica el artículo 12.4 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

4.– Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, ulertu beharko da dirulaguntza-eskabidea ezetsi egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Si trascurrido dicho plazo no se hubiera publicado resolución alguna, podrá entenderse desestimada la solicitud de subvención, de conformidad con lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zazpigarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 13. artikuluaren 1. paragrafoa. Hau da idazketa berria:

Séptimo.– Se modifica el artículo 13 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

Dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean ezarritako betebeharrez gain:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones deberán cumplir las siguientes obligaciones, además de las del artículo 14 de la Ley 38/2003 y de las establecidas en el Texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco:

a) Esleitutako dirulaguntza onartzea. Horretarako, pertsona/erakunde onuradunek hamabost eguneko epea izango dute, dirulaguntza esleitu zaiela jakinarazteko idazkia jasotzen dutenetik aurrera, dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiteko. Horrela egiten ez badute, dirulaguntza onartutzat emango da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la subvención las personas/entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Agindutako helburua betetzeko erabiltzea dirulaguntza, 17. artikuluan ezarritakoa gertatzen ez bada.

b) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida, salvo que resulte de aplicación lo establecido en el artículo 17.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunak betetzeko, deialdi bakoitzean jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dieten informazioa ematea.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a cada convocatoria.

d) Eusko Jaurlaritzaren esku uztea diruz lagundutako jardueraren kostua estaltzen duten agiriak; jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gorde beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzak egin dezakeen edozein inspekziotarako.

d) Poner a disposición del Gobierno Vasco los justificantes de gasto que cubran el importe total de la actividad subvencionada guardando los originales en su archivo contable para cualquier inspección por parte del mismo.

e) Erakunde publiko edo pribatuetatik helburu bera betetzeko bestelako dirulaguntza edo baliabiderik lortzen badute, horren berri ematea Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari.

e) Comunicar a la Secretaría General de Acción Exterior la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

f) Diruz lagundutako programetan erabiltzen diren edozein motatako euskarrietan edo programa horiei buruzko argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren berri ematea. Horretarako, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari galdetuko diote zein den Korporazio Identitateari buruzko Eskuliburuan jasotakoen artetik markarik egokiena.

f) Indicar en cualquier soporte publicitario de los programas que hayan sido subvencionados, así como en las publicaciones correspondientes, la colaboración del Gobierno Vasco. Para ello deberán recabar a la Secretaría General de Acción Exterior el identificador más adecuado de los contenidos en el Manual de Identidad Corporativa.

Zortzigarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 15. artikulua. Hau da idazketa berria:

Octavo.– Se modifica el artículo 15 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

Dirulaguntza zatika ordainduko da:

El pago de la subvención se realizará fraccionadamente, de la forma siguiente:

a) Dirulaguntzaren % 25 ordainduko da dirulaguntza onartu ondoren.

a) El 25 % de la subvención concedida se hará efectiva una vez aceptada la subvención.

b) Dirulaguntzaren gainerako % 75a, diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100i dagokion gastu guztiaren agiriak jaso eta egiaztatu ondoren.

b) El 75 % restante, tras la recepción y verificación de la justificación total de la actividad subvencionada, que cubra el 100 % del presupuesto presentado.

Bederatzigarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 16.1 artikulua. Hau da idazketa berria:

Noveno.– Se modifica el artículo 16.1 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

1.– Dirulaguntza jasotzen duten entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, diruz lagundutako jarduera amaitu eta sei hilabete igaro baino lehen, eta, betiere, hurrengo ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen:

1.– Las entidades beneficiarias de subvenciones deberán presentar, en los seis meses siguientes a la fecha de la finalización de la actividad subvencionada, y en todo caso, antes del 31 de marzo del siguiente ejercicio, la documentación siguiente:

a) Dirulaguntza jaso duen programaren, jardueraren edo ekintzaren betearazpenari buruzko txosten zehatza.

a) Informe detallado de la ejecución del programa, actividad o acción objeto de subvención.

b) Diruz lagundutako jardueraren betearazpenak sortutako gastuen frogagiriak.

b) Justificación documental de los gastos ocasionados por la ejecución de la actividad subvencionada.

Hamargarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 18. artikulua. Hau da idazketa berria:

Décimo.– Se modifica el artículo 18 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak, el cual queda redactado de la siguiente forma:

1.– Dirulaguntza jasotzen duen entitateak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, batetik, jasotako zenbateko guztiak edo horien zati bat eta, bestetik, berandutze-interesak, hauen ondorioz:

1.– La entidad beneficiaria de la subvención estará obligada a reintegrar a la Tesorería General del País Vasco la totalidad o parte de las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan, en los siguientes casos:

a) Gastuak ez justifikatzea.

a) Falta de justificación de los gastos.

b) Aurkeztutako datuak faltsuak izatea.

b) Falsedad de los datos presentados.

c) Jasotako dirulaguntza eskabidean adierazitako helburuaz besterako erabiltzea.

c) Aplicación de la cantidad recibida para distinta finalidad a la propuesta de solicitud.

d) Dekretu honetan edo urteko deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzea.

d) Incumplimiento de las condiciones establecidas en el presente Decreto o en la resolución anual de convocatoria.

Izan ere, hala dago aginduta honako lege hauetan: 38/2003 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan aurreikusitako dirulaguntzak itzultzeko jardunbide orokorrean (698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena).

Esta obligación de reintegro de las cantidades se establece en la Ley 38/2003, el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la hacienda General del País Vasco y en el Procedimiento General de Reintegro de las subvenciones previsto en el Título II del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharraz gain –zenbatekoak itzultzeari buruzkoa–, Dekretu honetan edo urteko deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak erakunde onuradunaren aurkako zehapen prozeduraren irekiera ekarriko du. Prozedura hori honela amaitu ahal izango da: arau-haustea dagoela eta horrek zehapena ezartzea ekarri dezake, baita eragindako kalte-galeren ordaina eta, hala badagokio, eragindako erantzukizun penala ere.

2.– Además de la obligación de reintegro del párrafo anterior, incumplir las condiciones establecidas en el presente Decreto o en la resolución anual de convocatoria llevará a la Administración Pública a iniciar un procedimiento sancionador contra la entidad beneficiaria que podrá finalizar con la declaración de la infracción cometida y la imposición de una sanción, así como a exigirle la indemnización de daños y perjuicios causados y, en su caso, la responsabilidad penal en que haya incurrido.

Zehapen prozeduraren izapidetzea arau hauetan oinarrituko da: 38/2003 Legearen IV. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. tituluko III. Kapituluan, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluan.

Tal procedimiento sancionador se tramitará de conformidad con lo establecido en el Título IV de la Ley 38/2003, en el Capítulo III del Título IV del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Capítulo III del Título Preliminar de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Hamaikagarrena.– Aldatu egiten da Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren idazketa. Hau da idazketa berria:

Decimoprimero.– Se modifica la redacción de la Disposición Adicional Segunda del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, por el que se regula el régimen de subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak el cual queda redactado de la siguiente forma:

Bigarrena.– Dirulaguntza-deialdietan parte hartzeko interesa duten entitateek honekin bat etorriz hartuko dute parte: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoa.

Segunda.– Las entidades interesadas en participar en las convocatorias de subvenciones que se efectúen, habrán de efectuarlo de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta gelditzen da azaroaren 28ko 238/2006 Dekretua, zeinaren bitartez arautzen baita kanpoko Euskal Etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa.

Queda derogado el Decreto 238/2006, de 28 de noviembre, por el que se regula la tramitación telemática de procedimientos en los que participan los centros vascos en el exterior.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental