Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala

N.º 152, viernes 30 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
4244
4244

187/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

DECRETO 187/2021, de 27 de julio, de modificación del Decreto por el que se aprueban las relaciones de puestos de trabajo de los Departamentos y Organismos Autónomos de la Administración de la Comunidad Autónoma.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da, hauen bidez, hain zuzen:

Mediante Decreto 226/1997, de 14 de octubre, se aprobaron las relaciones de puestos de trabajo reservados a funcionarios de carrera y a personal laboral de los Departamentos y Organismos Autónomos de la Administración de la Comunidad Autónoma. Este Decreto, ha sido objeto de diversas modificaciones, en concreto:

– Uztailaren 19ko 167/2011 Dekretua eta uztailaren 24ko 113/2018 Dekretua, Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunen lanpostuei buruzkoak.

– Decreto 167/2011, de 19 de julio y Decreto 113/2018, de 24 de julio, referidos a puestos de personal laboral del Departamento de Educación.

– Ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua, zeinen bidez aldatzen baitira funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, bi kolektiboen analisi funtzionalen prozesuen ondorioz.

– Decretos 105/2007, de 26 de junio y 79/2019, de 21 de mayo, que modifican las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal funcionario y personal laboral, respectivamente, derivadas de los procesos de Análisis Funcionales de ambos colectivos.

– Irailaren 8ko 166/2015 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lanpostuen zerrenda.

– Decreto 166/2015, de 8 de septiembre, por el que se aprueba la Relación de Puestos de Trabajo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Uztailaren 30eko 127/2019 Dekretuaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko langileak subrogatu zituen, eta lanpostuen zerrenda aldatzen hasteko eta langile-zuzkidura berriak sortzeko betebeharra ezarri zuen, langile horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren antolaketa-egituran sar daitezen.

El Decreto 127/2019, de 30 de julio, aprueba la subrogación por parte del Organismo Autónomo Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua-Servicio Vasco de Empleo) del personal de Hobetuz (Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua / Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa) y establece la obligación de dar inicio a la modificación de la relación de puestos de trabajo y la creación de nuevas dotaciones de personal, al efecto de la incorporación de este personal en la estructura organizativa del Organismo Autónomo Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua-Servicio Vasco de Empleo).

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Las relaciones de puestos de trabajo se configuran como un instrumento de ordenación de las estructuras internas de la Administración, por lo que se debe proceder a la incorporación periódica de aquellas modificaciones que, tramitadas conforme a los procedimientos vigentes, han sido favorablemente resueltas, todo ello a efectos de dar cumplimiento a lo previsto en el artículo 18 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 27 de julio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen I. eta II. eranskinetan daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Artículo primero – Aprobar las modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal funcionario, que se contienen en los Anexos I y II al presente Decreto, aprobadas mediante Decreto 105/2007, de 26 de junio, de modificación del Decreto 226/1997, de 14 de octubre.

Bigarren artikulua.– Onartzea langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak; aipatutako zerrendak dekretu honen III. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Artículo segundo.– Aprobar las modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal laboral, que se contienen en el Anexo III al presente Decreto, aprobadas mediante Decreto 79/2019, de 21 de mayo, de modificación del Decreto 226/1997, de 14 de octubre.

Hirugarren artikulua.– Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen IV. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duten uztailaren 19ko 167/2011 Dekretuaren eta uztailaren 24ko 113/2018 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Artículo tercero.– Aprobar las modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo reservados a personal laboral del Departamento de Educación, que se contienen en el Anexo IV al presente Decreto, aprobadas mediante Decretos 167/2011, de 19 de julio y 113/2018, de 24 de julio, de modificación del Decreto 226/1997, de 14 de octubre.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako aldaketek sortzen dituzten ondorioak dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Primera.– Los efectos que se puedan derivar de las modificaciones que se relacionan en el Anexo I, II y III, se difieren al día siguiente de la publicación del presente Decreto en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.– IV. eranskinean zerrendatutako aldaketek sortzen dituzten ondorioak 2021eko irailaren 1ean hasiko dira.

Segunda.– Los efectos que se puedan derivar de las modificaciones contenidas en el Anexo IV, se difieren al día 1 de septiembre de 2021.

AZKEN XEDAPENAK
DIPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Errekurtsoak.

Primera.– Recursos.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra el presente Decreto que pone fin a la vía administrativa podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejo de Gobierno, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la publicación, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente al de la publicación.

Bigarrena.– Ondorioak.

Segunda.– Efectos.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental