Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea

N.º 149, martes 27 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4183
4183

166/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Euskadin Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa sortu eta arautzen duena.

DECRETO 166/2021, de 6 de julio, de creación y regulación del Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 en Euskadi.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak «Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda» onartu zuen 2015eko irailaren 25ean; pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, eta bake unibertsala eta justiziaren eskuragarritasuna indartzeko asmoa ere badu.

El 25 de septiembre de 2015, la Asamblea General de las Naciones Unidas aprobó la «Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible». Un Plan de Acción a favor de las personas, el planeta y la prosperidad, que también tiene la intención de fortalecer la paz universal y el acceso a la justicia.

Agendak 17 helburu proposatzen ditu, arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa barnean hartzen dituzten 169 helmuga integratu eta banaezinekin.

La Agenda plantea 17 Objetivos con 169 metas de carácter integrado e indivisible que abarcan las esferas económica, social y ambiental.

Ondoren, Etxebizitzari eta Hiri Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentzian – Habitat III – (Quito 2016ko urria), «Guztiontzako Hiri eta Giza Egonleku Jasangarriei buruzko Quitoko Adierazpena» onartu zen, eta bertan Hiri Agenda Berria (HAB) zehazten da. Adierazpen horrek, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan definitutako Garapen Jasangarriko Helburuak (GIH) barneratzen ditu.

Posteriormente, en la Conferencia de las Naciones Unidas sobre la Vivienda y el Desarrollo Urbano Sostenible -Hábitat III- (Quito, octubre de 2016), se aprobó la «Declaración de Quito sobre Ciudades y Asentamientos Humanos Sostenibles para Todos»., en la que se define la Nueva Agenda Urbana (NUA). En esta Declaración, se asumen los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) definidos en la Agenda 2030 para el desarrollo sostenible.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016ko abenduaren 23an egindako hirurogeita zortzigarren bilkuran berretsi zuen HAB.

La NUA fue refrendada por la Asamblea General de las Naciones Unidas en su sexagésima octava sesión celebrada el 23 de diciembre de 2016.

Gerora, Eusko Jaurlaritzak, 2018ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez, Euskadi Basque Country 2030 Agenda onartu zuen, Nazio Batuen 2030 Agendarako euskal ekarpen gisa, bere politikak Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatuz.

Con posterioridad, el Gobierno Vasco, por Acuerdo de 10 de abril de 2018, aprobó la Agenda Euskadi Basque Country 2030, como contribución vasca a la Agenda 2030 de Naciones Unidas, alineando sus políticas con los Objetivos de Desarrollo Sostenible.

Eusko Jaurlaritzak, 2019ko azaroaren 19ko akordioaren bidez, Euskadiko Hiri Agenda-Bultzatu 2050 onartu zuen, hiri eta herri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzeko helburuarekin, pertsonak eta lekuak baztertuko ez dituztenak. Hori dena 2050era arteko denbora-ikuspegian jartzen du, jakitun izanik egituratzen dituen dimentsioen ezaugarriengatik -sozioekonomikoa, energetikoa, klimatikoa, lurraldekoa- epe luzean aurre egin beharreko erronkak direla, nahiz eta berrikuspenak epe ertainean egiteko dimentsio dinamiko bat izan behar duten.

El Gobierno Vasco, por acuerdo de 19 de noviembre de 2019, aprobó la Agenda Urbana de Euskadi, Bultzatu 2050, con el objetivo de conseguir unas ciudades y pueblos inclusivos, seguros, resilientes y sostenibles, en los que ninguna persona ni ningún lugar queden excluidos, y lo hace en una perspectiva temporal hasta el año 2050, consciente de que, por la propia característica de las dimensiones que articula -socioeconómica, energética, climática, territorial- los retos que deben afrontarse son de largo alcance, pero con una dimensión dinámica que permita su revisión temporal en el medio plazo.

Esparru horretan, eta XII. legegintzaldia 2020an hasi delarik, Eusko Jaurlaritzak lau urterako programa bat prestatu du, errealitate horri hainbat tresna eta proiekturen bidez aurre egiten saiatzeko.

En este marco, e iniciada en 2020 la XII Legislatura, el Gobierno Vasco ha preparado una actuación para cuatro años que trata de responder a esta realidad con diversas herramientas y proyectos.

Tresna horietako bat Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia sortzea izan da, eta Idazkaritza horren proiektuetako bat 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa egitea da.

Una de estas herramientas ha sido la creación de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030 y uno de los proyectos de esta Secretaría es la elaboración de un Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030.

Programa honen barruan eta sailarteko eta erakunde arteko gobernantza-mekanismoak ezartzeko eta horrekin lankidetza eta partaidetza publiko, pribatu eta soziala errazteko helburuarekin sortzen da Euskadin Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroa. Bertan, Eusko Jaurlaritzako sailak, hiru foru-aldundiak, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen eta hiriburuetako udalak elkartzeko guneak eratu dira, bai eta lankidetza publiko-pribatua ordezkatzen duten erakundeak elkartzeko guneak ere. Foroaren helburua da GJHen sustapenean inplikatutako erakunde eta entitate guztien bateratze operatiboa ahalbidetzea.

Dentro de este Programa y con el objetivo de establecer mecanismos de gobernanza interdepartamental e interinstitucional y de facilitar la colaboración y participación público, privada y social, se crea el Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 en Euskadi. Un Foro en el que se configuran espacios de encuentro de los Departamentos del Gobierno Vasco, las tres Diputaciones Forales, la Asociación de Municipios Vascos-EUDEL y los Ayuntamientos de las capitales, así como de las entidades representativas de la colaboración público-privada. Su objetivo es facilitar una puesta en común operativa de todas las instituciones y entidades implicadas en el impulso de los ODS.

Euskadiko Hiri Agenda-Bultzatu 2050ek ere Hiri Agendaren Foroa eratuz planteatzen zuen bere gobernantza. Foro horren osaera eta helburuak bat datoz, funtsean, Euskadin Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eragile anitzeko Foroarekin. Euskadiko Hiri Agendaren eta Euskadi Basque Country 2030 Agendaren artean dagoen lotura estua kontuan hartuz, koherentea da bi prozesuen jarraipena egin dezakeen gobernantza-organo bakarra egotea.

También la Agenda Urbana de Euskadi Bultzatu 2050 planteaba su gobernanza mediante la constitución del Foro de la Agenda Urbana, cuya composición y objetivos coinciden básicamente con los planteados en el Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 en Euskadi. Teniendo en cuenta la íntima vinculación existente entre la Agenda Urbana de Euskadi y la Agenda Euskadi Basque Country 2030, es coherente que solo haya un órgano de gobernanza que pueda hacer un seguimiento de ambos procesos.

Horrenbestez, lehendakariak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 28an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 6 de julio de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa sortzea eta arautzea.

Es objeto del presente Decreto la creación y regulación del Foro Multiagente de Transición social y Agenda 2030.

2. artikulua.– Izaera.

Artículo 2.– Naturaleza.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa, lankidetza- eta aholkularitza-organo bat da, Euskadiko politika publikoetan 2030 Agenda harmonizatzen eta garatzen laguntzeko, bai eta euskal erakundeak garapen jasangarriaren helburuak (GJH) bultzatzeko eta betetzeko nazioarteko ahaleginik onenekin lerrokatzea sustatzeko ere. Kide anitzeko organo horren osaera maila anitzeko erakundeartekoa eta aktore anitzekoa da.

El Foro Mutiagente de Transición Social y Agenda 2030 es un órgano de colaboración y asesoramiento para contribuir en la armonización y el desarrollo de la Agenda 2030 en las políticas públicas de Euskadi, así como para promover el alineamiento de las instituciones vascas con los mejores esfuerzos internacionales en el impulso y cumplimiento de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS). La composición de este órgano, de naturaleza colegiada, tiene un carácter interinstitucional multinivel y multiactor.

3. artikulua.– Atxikipena.

Artículo 3.– Adscripción.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa Lehendakaritzari atxikita dago, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren mende, baina ez da haren egitura organikoan sartuko.

El Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 está adscrito a Lehendakaritza, bajo la dependencia de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030, aunque no se integrará en su estructura orgánica.

4. artikulua.– Osaera.

Artículo 4.– Composición.

1.– Foroaren osaera honakoa da:

1.– La composición del Foro es la siguiente:

a) Presidentea.

a) Presidencia.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren presidentea.

Ostenta la Presidencia del Foro Multiagente de Transición Social y la Agenda 2030, el Lehendakari del Gobierno Vasco.

b) Presidenteordea.

b) Vicepresidencia.

Foroaren presidenteordea 2030 Agendaren inguruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako idazkari nagusia edo sailburuordea izango da.

Ostenta la Vicepresidencia del Foro, la persona titular de la Secretaría General o Viceconsejería del Gobierno Vasco, competente en materia de la Agenda 2030.

c) Bokalak.

c) Vocales.

Hauek dira Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren kide:

Son personas miembros del Foro Multiagente para la Transición Social y la Agenda 2030 en calidad de vocales:

1.– Berrikuntza Sozialaren arloan eskuduna den sailaren zuzendaria.

1.º.– La persona titular de la Dirección correspondiente del departamento competente en materia de Innovación Social.

2.– Hiri Agenda arloan eskuduna den sailaren zuzendaria.

2.º.– La persona titular de la Dirección correspondiente en materia de Agenda Urbana.

3.– Lehendakaritzako Koordinazio arloan eskuduna den zuzendaria.

3.º.– La persona titular de la Dirección competente en materia de Coordinación de Lehendakaritza.

4.– Kanpo-harremanen eremuan kargu publikoa duen pertsona bat.

4.º.– Una persona, que ostente la condición de cargo público, en materia de Acción Exterior.

5.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.

5.º.– La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

6.– Eusko Jaurlaritza osatzen duten Sail bakoitzak aukeratutako ordezkari bana, kargu publiko izaera duena.

6.º.– Una persona que ostente la condición de cargo público nombrada por cada uno de los departamentos que conforman el Gobierno Vasco.

7.– IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendaria.

7.º.– La persona titular de la Dirección de la Sociedad Pública de Gestión Ambiental-IHOBE.

8.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.

8.º.– La persona titular de la Dirección de la Agencia Vasca de Cooperación al Desarrollo.

9.– Foru-aldundi bakoitzaren ordezkari gisa, kargu publikoa duen pertsona bat, organo edo agintaritza eskudunak izendatua.

9.º.– En representación de cada una de las Diputaciones Forales, una persona que ostente la condición de cargo público, nombrada por el órgano o autoridad competente.

10.– Udalen ordezkari gisa, Euskadiko hiru lurralde historikoetako hiriburu bakoitzeko ordezkari bat; eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat. Dagozkien korporazioen eta elkartearen funtzionamendu-arauen arabera izendatuko dira.

10.º.– En representación de los Ayuntamientos, una persona representante por cada una de las capitales de los tres Territorios históricos de Euskadi; y un/a representante de la Asociación de Municipios Vascos-EUDEL. Su designación se realizará de acuerdo con las normas de funcionamiento de sus respectivas corporaciones y asociación.

11.– Pertsona bat euskal unibertsitate-sistema osatzen duten hiru unibertsitateetako bakoitzeko: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.

11.º.– Una persona por cada una de las tres Universidades que conforman el sistema universitario vasco: la Universidad del País Vasco, la Universidad de Deusto y la Universidad de Mondragón.

12.– Euskadiko hirugarren sektoreko hiru ordezkari, Sareen Sareak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko entitateen sareak biltzen dituen elkarteak proposatua.

12.º.– Tres personas en representación de las entidades del Tercer Sector de Euskadi, a propuesta de Sareen Sarea, la asociación que agrupa a las redes de entidades del Tercer Sector Social de Euskadi.

13.– Basque Center for Climate Change (BC3) bikaintasun-zentroaren ordezkari bat.

13.º.– Una persona en representación de la asociación Centro de Excelencia Basque Center for Climate Change (BC3).

14.– Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergo zientifiko-teknologikoaren ordezkari bat.

14.º.– Una persona en representación del Consorcio Científico-Tecnológico, Basque Research and Technology Alliance (BRTA).

15.– ACLIMA, Basque Environment Clusterraren ordezkari bat.

15.º.– Una persona en representación de ACLIMA, Basque Environment Cluster.

2.– Foroa osatzen duen pertsona bakoitzeko ordezko bat izendatu ahal izango da, kargua hutsik geratzen bada, titularra kanpoan badago edo gaixorik badago.

2.– Por cada persona que integra el Foro se podrá nombrar una persona que la sustituya en los casos de vacante, ausencia o enfermedad.

Beren karguaren ondorioz kide direnak, lehendakariak, dagokion sailburuak edo dena-delako entitate publikoak izendatuko ditu, eta ordezkoek kargu publikoa izan beharko dute.

En el caso de tratarse de un miembro por razón de su cargo, el nombramiento lo efectuará el Lehendakari, el consejero o consejera del departamento correspondiente o la entidad pública de que se trate, y la persona suplente deberá ostentar la condición de cargo público.

3.– Eragile Anitzeko Foroko kideek, beren karguaren ondorioz badira kide, kide izateari utziko diote izendapenaren arrazoia izan zen kargu hori uzten duten momentuan bertan.

3.– Las personas miembros del Foro Multiagente que lo sean por razón de su cargo cesarán, automáticamente, con la pérdida de la condición en virtud de la cual fueron nombrados.

4.– Foroaren Presidentetzak baimena eman ahal izango du bilkuretan edo batzordeetan aztertzen diren gaietan adituak diren pertsonak egoteko. Aditu horiek dagozkien gaiei buruz hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ezingo dute botorik eman.

4.– La Presidencia del Foro podrá autorizar la presencia en sus sesiones, o en sus Comisiones, de personas especializadas en los temas que sean objeto de tratamiento en las mismas. En todo caso, actuarán con voz y sin voto en el tema o temas que fundamentan su presencia.

Pertsona horiek izendatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: ordezkaritza, aniztasuna, genero-berdintasuna, eta Foroaren oinarri diren gaietan duten ospea aintzat hartzea.

Estas personas serán nombradas atendiendo a criterios de representatividad, diversidad, igualdad de género y valorando su prestigio reconocido en los temas que fundamentan el Foro.

5. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 5.– Funciones.

Hauek dira Trantsizio Sozialaren eta Agenda 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren eginkizunak:

Al Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 le corresponderán las siguientes funciones:

a) Munduko joera garrantzitsuenak eta horiek munduan duten eragina aztertzea, 2030 Agenda Euskadin testuinguruan jartzen laguntzeko.

a) Analizar las tendencias más relevantes a nivel global y su impacto en el mundo, con el objetivo de ayudar a la contextualización de la Agenda 2030 en Euskadi.

b) Euskadin Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) ezartzeko gidalerroak eta orientazio estrategikoko ildoak ezartzen eta lantzen laguntzea.

b) Contribuir al establecimiento y elaboración de directrices y líneas de orientación estratégica para la implementación de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) en Euskadi.

c) 2030 Euskal Agenda koordinatu eta integrala aztertu, bultzatu, sustatu, eta haren planifikazioa proposatzea, bertan jasotako helburuak lortzeko eta 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa garatzen laguntzeko.

c) Analizar, impulsar, fomentar y proponer la planificación de una Agenda 2030 vasca, coordinada e integral, para alcanzar los objetivos recogidos en la misma y colaborar en el desarrollo del Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030.

d) Jaurlaritzari bidaltzea Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) arloko jarduerak hobetzeko egoki iritzitako ekimen eta proposamen ez-lotesleak.

d) Remitir al Gobierno, con carácter no vinculante, iniciativas y propuestas que considere convenientes para la mejora de las actuaciones en materia de Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS).

e) Euskadin 2030 Agenda sustatzen, bultzatzen eta garatzen lagunduko duen beste edozein eginkizun, erakundeen arteko koordinazioaren eta maila anitzeko lankidetzaren bidez.

e) Cualquier otra función que coadyuve a la promoción, impulso y desarrollo de la Agenda 2030 en Euskadi, mediante la coordinación interinstitucional y la cooperación multinivel.

6. artikulua.– Antolaketa eta funtzionamendua.

Artículo 6.– Organización y funcionamiento.

1.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroak osoko bilkuran jarduten du. Horren barruan, Batzorde Iraunkor bat eta Batzordeak edo Lantaldeak sortu ahal izango dira, bai sailen arteko osaerakoak, bai erakunde arteko edo eragile anitzeko osaerakoak, izaera espezifikoa edo zeharkakoa duten gai edo helburuetan.

1.– El Foro Multiagente de Transición Social y la Agenda 2030 actúa en pleno. En su seno podrán crearse una Comisión Permanente y Comisiones o Grupos de Trabajo, tanto de composición interdepartamental como de composición interinstitucional o multiagente en materias u objetivos de carácter específico o transversal.

2.– Foroaren presidenteordearen ardura da osoko bilkuretarako deialdia egitea eta gai-zerrenda prestatzea, bai eta horiek banatzea ere. Deialdiak kide anitzeko organoko kideei bitarteko elektronikoen bidez bidaliko zaizkie, eta bertan gai-zerrenda jasoko da, eztabaidatzeko beharrezko dokumentazioarekin batera.

2.– La persona que ocupa la vicepresidencia del Foro es la encargada de convocar y elaborar el orden del día de las sesiones del pleno, así como de su distribución. Las convocatorias serán remitidas a las y los miembros del órgano colegiado a través de medios electrónicos, haciendo constar en las mismas el orden del día junto con la documentación necesaria para su deliberación.

3.– Berrikuntza Sozialaren arloko zuzendariari dagokio Foroaren jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.

3.– Corresponderá a la persona titular de la Dirección en materia de Innovación Social llevar a cabo las labores de impulso y coordinación operativa de las actuaciones del Foro.

4.– Foroaren idazkaritza, foroa bera atxikita dagoen saileko teknikari bati esleituko zaio, eta hitza izango du foroan, baina botorik ez. Pertsona horrek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako funtzioak betetzeko adina gaitasun izango duela bermatu beharko da.

4.– La Secretaría del Foro será asignada a una persona técnica del departamento al que se encuentre adscrito el Foro, que participará en el mismo con voz, pero sin voto. Debe garantizarse que esta persona cuente con la capacidad necesaria para atender a las funciones encomendadas en el artículo 16 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

5.– Osoko bilkurak egiten duen saio bakoitzaren akta egingo du idazkariak. Akta horretan, nahitaez, honako hauek zehaztuko dira: bertaratutakoak, gai-zerrenda, bilera non eta noiz egin den, eztabaiden puntu nagusiak, eta hartutako erabakien edukia.

5.– De cada sesión que celebre el pleno se levantará acta por la persona que ocupe la Secretaría, que especificará necesariamente las personas asistentes, el orden del día de la reunión, las circunstancias del lugar y tiempo en que se ha celebrado, los puntos principales de las deliberaciones, así como el contenido de los acuerdos adoptados.

Bilkura bakoitzeko akta bilkuran bertan onartu ahalko da edo hurrengo bilkuran. Idazkariak egingo du akta, osoko bilkurako presidentearen oniritziarekin, eta bitarteko elektronikoz helaraziko die kideei. Kideek, bitarteko horien bidez adierazi ahal izango dute testuarekin ados dauden ala ez. Eragozpenik ez badute hilabeteko epean, akta onartutzat joko da bileran bertan.

El acta de cada sesión podrá aprobarse en la misma reunión o en la inmediata siguiente. La persona que ocupa la secretaría elaborará el acta con el visto bueno de la presidencia del pleno y lo remitirá a través de medios electrónicos a las y los miembros del mismo, quienes podrán manifestar por los mismos medios su conformidad o reparos al texto, a efectos de su aprobación. En caso de no recibir reparo alguno en el plazo de un mes, se considerará aprobada el acta en la misma reunión.

6.– Batzorde Iraunkorraren, batzordeen edo lantaldeen kopurua eta jarduera-eremua Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren barruan adostuko dira.

6.– El número y el ámbito de actuación de la Comisión Permanente y de las Comisiones o Grupos de Trabajo será acordado en el seno del Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030.

7.– Foroak bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko du bere barne-funtzionamenduan.

7.– El Foro garantizará el uso de las dos lenguas oficiales en su funcionamiento interno.

7. artikulua.– Trantsiziorako Eragile Anitzeko Foroaren eta 2030 Agendaren bilerak.

Artículo 7.– De las reuniones del Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030.

1.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroak gutxienez urtean bitan egingo du ohiko bilera, eta telematikoki egingo da, ahal den guztietan, jasangarritasun-irizpideekin konpromisoa hartuta. Presidentearen ekimenez ere bildu ahal izango da, egokitzat jotzen badu, edo kideen gehiengoak idatziz eskatuta.

1.– El Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030 se reunirá con carácter ordinario un mínimo dos veces al año, y siempre que sea posible se realizará vía telemática, por un compromiso con los criterios de sostenibilidad. También podrá reunirse a iniciativa de la Presidencia siempre que lo considere oportuno, y a petición, por escrito, de la mayoría de las personas que lo componen.

2.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroko kide izateak ez du ordainsaririk jasotzeko eskubiderik emango.

2.– La pertenencia al Foro Multiagente para la Transición Social y la Agenda 2030 no dará lugar a retribución alguna.

3.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroan parte hartzen duten Administrazio honetatik kanpoko pertsonek, foroan parte hartzeagatik izandako gastuen dietak eta konpentsazioak jasotzeko eskubidea dute, indarrean dauden arauek eta Gobernu Kontseiluak xedatzen dutenarekin bat etorriz.

3.– Las personas externas a esta Administración que participen en el Foro Multiagente de Transición Social y Agenda 2030, tienen derecho a percibir las dietas y compensaciones por los gastos en que incurrieren como consecuencia de su participación en el mismo, de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente y lo que disponga el Consejo de Gobierno.

4.– Batzordeak edo lantaldeak beren kideek adostutako aldizkakotasunarekin bilduko dira. Koordinazio-eginkizunetan, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan kargu publikoa duen pertsona bat arituko da, edota honek izendatutako norbait.

4.– Las Comisiones o Grupos de Trabajo se reunirán con la periodicidad que acuerden sus integrantes. Para las funciones de coordinación contará con una persona que ostente la condición de cargo público en materia de Transición Social y la Agenda 2030, o con aquella en quien esta delegue.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Osagarritasuna.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Supletoriedad.

Dekretu honetan jaso ez diren prozedura-arloko gai guztietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa beteko da.

En todas las materias de orden procedimental no contempladas en el presente Decreto se estará a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo común de las Administraciones Públicas y la Ley 40/2015 de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 6 de julio de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental