Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

135. zk., 2021eko uztailaren 9a, ostirala

N.º 135, viernes 9 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
3903
3903

167/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua.

DECRETO 167/2021, de 6 de julio, de modificación del Decreto por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Empleo.

2021eko urtarrilaren 30ean, indarrean jarri zen 7/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoa betetzeko (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

El 30 de enero de 2021 entró en vigor el Decreto 7/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Empleo, dando cumplimiento a lo establecido en la Disposición Final Primera del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

Horrela, beharrezko antolaketa-tresna eman zitzaion sailari, hari esleitutako jardun-arlo bakoitzerako gobernu-programan aurreikusitako helburuak lortzeko. Hala ere, zenbait gai hobetu egin dira, segurtasun juridikoaren eta kudeaketaren eraginkortasunaren mesedetan. Hori dela eta, dekretua aldatzea komeni da.

De este modo se dotaba al Departamento del instrumento organizativo necesario para la consecución de los objetivos previstos en el programa de Gobierno para cada una de las áreas de actuación asignadas al Departamento. No obstante, se han detectado cuestiones cuya mejora va a incidir tanto en favor de la seguridad jurídica como en la eficacia de la gestión, todo lo cual aconseja la modificación del Decreto.

Segurtasun juridikoaren mesedetan, bikoiztasun funtzional bat zuzendu da, eta kendu egin da. Horretarako, Laneko Zuzendaritzaren eskumenei buruzko 10. artikuluaren g apartatua ezabatu da. Izan ere, haren edukia aurreko apartatuan –f apartatuan– jasota dago, enplegu-erregulazioko espedienteak izapidetzeari dagokionez, urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan jasotako araudiaren arabera.

En aras de la seguridad jurídica, se procede a la subsanación, mediante su supresión, de una duplicidad funcional eliminando el apartado g del artículo 10 referido a las competencias de la Dirección de Trabajo, toda vez que su contenido está ya recogido en el apartado precedente, apartado f, en lo referido a la tramitación de los Expedientes de Regulación de Empleo según la normativa recogida en el Real Decreto 1483/2012, de 29 de octubre.

Era berean, beharrezkoa da 10. artikuluaren j apartatuan jasotako eskumena zabaltzea, Laneko Zuzendaritzaren eskumenei buruzkoa, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro Telematikoan sartzeko enpresen berdintasun-planen erregistroa eta gordailutzea –urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan arautua–. Koherentziari eusteko, zentzu berean aldatzen da Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzen eskumenei buruzko 14. artikuluaren g apartatuan jasotako eskumen hori.

También se hace necesaria la ampliación de la competencia recogida en el apartado j del artículo 10 referido a las competencias de la Dirección de Trabajo para incluir el registro y depósito de los Planes de Igualdad de las empresas regulado en el Real Decreto 901/2020, de 13 de octubre, en el Registro Telemático de Convenios y Acuerdos Colectivos de Trabajo y Planes de Igualdad. De forma coherente con lo anterior, se procede en el mismo sentido a la modificación de dicha competencia, recogida en el apartado g del artículo 14 referido a las competencias de las Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social.

Ildo beretik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari beste eskumen bat gehitu behar zaio, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte hartzeko salbuespenezko baimena emateari buruzkoa, eskaerak lurralde historiko batean baino gehiagotan parte hartzea jasotzen duenean.

En el mismo sentido, se hace necesario incluir una nueva competencia en la Dirección de Trabajo y Seguridad Social, relativa a la concesión de la autorización excepcional para la participación de menores de dieciséis años en espectáculos públicos, cuando la solicitud haga referencia a su participación en más de un Territorio Histórico.

Bestalde, argiago zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzaren jarduera-eremua, segurtasun juridikoaren mesedetan, eta haren egitekoen artean sartzen dira kooperatiben arloko araudia betetzen dela zaindu eta kontrolatzeari buruzkoak, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 158. artikuluan ezartzen den bezala. Zehapenak ezartzea Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari dagokio, oso astuntzat hartzen direnak izan ezik, horiek ezartzea Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzari baitagokio.

Por otra parte, se especifica con mayor claridad el ámbito de actuación de la Subdirección de la Inspección de Trabajo del País Vasco en aras a la seguridad jurídica y se incluye entre sus funciones las relativas a la vigilancia y control del cumplimiento de la normativa en materia de Cooperativas tal y como se establece en el artículo 158 de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi; correspondiendo la imposición de sanciones a la Dirección de Economía Social, salvo las consideradas como muy graves, cuya imposición corresponde a la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social.

Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 6ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 6 de julio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2. artikuluaren 1. apartatua, Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzaren egiturari dagokionez, Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza sartzeko. Honela idatzita geratuko da:

Artículo 1.– Se modifica el apartado 1 del artículo 2, en cuanto a la estructura de la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social, para la inclusión de la Subdirección de la Inspección de Trabajo, quedando redactado de la siguiente forma:

1.2.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetza:

1.2.– Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social:

a) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

a) Dirección de Trabajo y Seguridad Social.

a.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.

a.1.– Subdirección de la Inspección de Trabajo del País Vasco.

b) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

b) Dirección de Economía Social.

2. artikulua.– Aldatu egiten da Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzari buruzko 9. artikuluaren 2. apartatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza sartzeko, eta honela idatzita geratuko da:

Artículo 2.– Se modifica el apartado 2 del artículo 9 de la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social para la inclusión de la Subdirección de la Inspección de Trabajo del País Vasco, quedando redactado de la siguiente forma:

2.– Zuzendaritza hauek daude Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzaren mende:

2.– Dependen de la Viceconsejería de Trabajo y Seguridad Social las siguientes Direcciones:

a) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza, zeinaren mende baitago honako hau:

a) Dirección de Trabajo y Seguridad Social, de la que depende:

a.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.

a.1.– La Subdirección de la Inspección de Trabajo del País Vasco.

b) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

b) Dirección de Economía Social.

3. artikulua.– Aldatu egiten da 10. artikulua: g) apartatua kendu, s) apartatu berria gehitu, eta j) apartatua aldatu egiten da. Ondorioz, artikulua honela idatzita geratuko da:

Artículo 3.– Se modifica el artículo 10 eliminando el apartado g), añadiendo un nuevo apartado s) y modificando el apartado j), quedando el artículo redactado así:

10. artikulua.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza.

Artículo 10.– Dirección de Trabajo y Seguridad Social.

1.– Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, lan-arloko agintaritza den aldetik dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

1.– A la Dirección de Trabajo y Seguridad Social le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el artículo 5 del presente Decreto, en calidad de autoridad laboral, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Indarrean dauden legeek lan-arloko legeak betearazteko esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.

a) Ejercer las competencias que en materia de ejecución de la legislación laboral le atribuye la legislación vigente.

b) Lurralde-ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea ere egokituko zaio, bere eskumeneko arloetan.

b) Dirigir, coordinar y supervisar las Delegaciones Territoriales. Le corresponderá, asimismo, resolver los recursos interpuestos contra las resoluciones adoptadas por las y/o los Delegados Territoriales, en las áreas cuya competencia le corresponda.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea. Orobat, Laneko Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoriak eta txostenak prestatuko ditu.

c) Dirigir, coordinar y supervisar la actuación y funcionamiento de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social de la Comunidad Autónoma del País Vasco y establecer los planes y programas de la actuación inspectora. Le corresponde, asimismo, la elaboración de las memorias e informes relativos a la actuación de la Inspección de Trabajo.

d) Lan-harremanei buruzko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuta.

d) Conocer, tramitar y resolver en primera instancia, los expedientes sobre relaciones de trabajo, ejerciendo todas las facultades atribuidas por el ordenamiento jurídico en esta materia.

e) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, lan-arloko arau-hauste administratibo oso astunengatiko zehapenak ezartzea, alde batera utzita Gizarte Segurantzako arau-hausteengatik ezarri behar direnak.

e) Imponer, a iniciativa de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social, sanciones por infracciones administrativas en el orden social calificadas como muy graves, excepto las correspondientes a infracciones en materia de Seguridad Social.

f) Kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea –halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan eta bat datozen arauetan ezarritakoaren arabera–, baldin eta ukitutako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan; halaber, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako txostena idatziko du –testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.

f) Analizar, tramitar y resolver en los casos que proceda, los procedimientos de despido colectivo y de suspensión de contratos y reducción de jornada, en los términos previstos en el Real Decreto 1483/2012, de 29 de octubre, por el que se aprueba su Reglamento, y normas concordantes, cuando la empresa afectada tenga centros de trabajo en más de un Territorio Histórico, así como emitir el informe a que se refiere el artículo 179 del texto refundido de la Ley Concursal aprobado por Real Decreto Legislativo 1/2020, de 5 de mayo.

g) Ohiko erretiroaren aurreko laguntzak ematea honelako prozesuek ukitutako langileei: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko kaleratze kolektiboko espedienteen prozeduretatik eratorritako eta ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoietan oinarritutako lan-harremanak amaitzeko prozesuak.

g) Otorgar las ayudas previas a la jubilación ordinaria a trabajadores afectados por procesos de extinción de las relaciones laborales fundadas en causas económicas, técnicas, organizativas y de producción derivados de los procedimientos de expedientes de despido colectivo de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egin eta izapidetzea.

h) Elaborar y tramitar el Calendario Oficial de Fiestas Laborales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

i) Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

i) Dirigir y gestionar el Registro telemático de Convenios y Acuerdos Colectivos de Trabajo y de Planes de Igualdad del País Vasco / Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroa, en los términos previstos en el Decreto que lo regula y demás normativa vigente.

j) Lan-hitzarmen kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebatzi eta izapidetzea.

j) Resolver y tramitar los expedientes de extensión y adhesión de Convenios Colectivos de Trabajo.

k) Greba-eskubidea baliatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko neurrien proposamena izapidetzea.

k) Tramitar la propuesta de medidas para garantizar el mantenimiento de los servicios esenciales de la comunidad, con ocasión del ejercicio del derecho de huelga.

l) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren barruan PRECOri dagozkion egitekoak.

l) Ejercer las funciones de mediación, arbitraje y conciliación atribuidas por el ordenamiento jurídico vigente a la autoridad laboral en el ámbito de la Comunidad Autónoma, sin perjuicio de las funciones que correspondan al PRECO en el seno del Consejo de Relaciones Laborales.

m) Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu- eta enpresa-antolakundeen estatutuak gordailutzen dituen bulego publikoa zuzentzea, eta lurralde-ordezkaritzen bulego publikoak zuzendu eta koordinatzea.

m) Dirigir la Oficina Pública correspondiente al Depósito de los Estatutos de las Organizaciones Sindicales y Empresariales de ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como la dirección y coordinación de las oficinas públicas de las delegaciones territoriales.

n) Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

n) Dirigir la Oficina Pública de Elecciones Sindicales, de conformidad con lo establecido en el Decreto 237/2000, de 28 de noviembre.

o) Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan lan-agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.

o) Ejercer las funciones que corresponden a la autoridad laboral en materia de Seguridad y Salud Laboral, sin perjuicio de las competencias atribuidas a Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales.

p) Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

p) Dirigir y gestionar el Registro para la Tramitación Telemática de Accidentes de Trabajo y Enfermedades Profesionales.

q) Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

q) Dirigir y gestionar el Registro de Delegadas y Delegados de Prevención de Riesgos Laborales.

r) Erakunde espezializatuak akreditatzea, enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jardun dezaten, eta, halaber, pertsona eta erakunde espezializatuak akreditatzea, prebentzio-sistemaren gaineko auditoria-jarduerak burutu ditzaten. Horretaz gainera, akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.

r) Acreditar a las entidades especializadas para actuar como servicios de prevención ajenos a las empresas, así como a las personas o entidades especializadas para desarrollar actividades de auditoria del sistema de prevención, y resolver los expedientes de modificación y suspensión de las citadas acreditaciones.

s) Salbuespeneko baimena ematea, dagokion lurralde-esparruan, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten, jardun-eremua lurralde bat baino gehiago denean.

s) Conceder autorización excepcional, en su ámbito territorial, para la participación de menores de dieciséis años en espectáculos públicos, cuando el ámbito de actuación sea más de un territorio.

t) Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditorien Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

t) Dirigir y gestionar el Registro de los Servicios de Prevención Ajenos y Auditorias.

u) Lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik zehatutako enpresen erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

u) Dirigir y gestionar el Registro de empresa sancionadas por infracciones muy graves en materia de prevención de riesgos laborales.

v) Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzako Enpresa Bermatuen Erregistroa zuzentzea.

v) Dirigir el Registro de Empresas Acreditadas en el Sector de la Construcción de la Comunidad.

w) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantokiak dituzten Aldi Baterako Laneko Enpresen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, halako enpresei administrazio-baimena ematea eta haien gainean lan-agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.

w) Dirigir y gestionar el Registro de las Empresas de Trabajo Temporal que posean centros de trabajo en varios Territorios Históricos de la Comunidad Autónoma Vasca, conceder autorización administrativa y ejercer, respecto de las mismas, las competencias que se atribuyen a la autoridad laboral.

x) Laguntza teknikoa ematea enpresei, langileei, entitateei eta organismoei, lan-agintaritzaren egitekoak betetzeko zereginaren barruan.

x) Prestar asistencia técnica a empresas y a trabajadores y trabajadoras, entidades y organismos dentro del ejercicio de las funciones de la autoridad laboral.

y) Eragile sozialek dituzten giza baliabideen kualifikazioa sustatzea, zenbait prestakuntza-planen bitartez, zehazki giza baliabide horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten sustatuko duten prestakuntza-planen bitartez.

y) Promover la cualificación de los recursos humanos de los agentes sociales a través del fomento de planes formativos que potencien la contribución de los mismos al desarrollo económico y bienestar de la sociedad.

z) Administrazio publikoetako beste organo batzuei informazioa, laguntza eta lankidetza ematea, lan-arloko arauen aplikazioari buruz edo laguntza eta dirulaguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruz.

z) Informar, asistir y colaborar con otros órganos de las Administraciones públicas respecto a la aplicación de normas de orden social o a la vigilancia y control de ayudas y subvenciones públicas.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzaren Zuzendariordetzari dagokio:

2.– Corresponde a la Subdirección de la Inspección de Trabajo del País Vasco:

a) Laneko Ikuskaritzaren lurralde-ikuskaritzak koordinatzea, eta ikuskapen-jardunaren plangintza eta programazioa eta jarduteko irizpide eta jarraibide orokorrak proposatzea.

a) Coordinar la Inspecciones Territoriales de la Inspección de Trabajo proponiendo la planificación y programación de la actuación inspectora, así como los criterios e instrucciones generales de actuación.

b) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duen uztailaren 21eko 23/2015 Legeak emanda, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion egitekoak betetzea.

b) Ejercer las funciones que, otorgadas por la Ley 23/2015, de 21 de julio, Ordenadora del Sistema de Inspección de Trabajo y Seguridad Social, hayan sido transferidas a la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Kooperatiben arloko ikuskapen-egitekoak betetzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 158. artikuluan xedatutakoaren arabera.

c) Ejercer la función inspectora en materia de Cooperativas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 158 de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

4. artikulua.– Aldatu egiten da Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari buruzko 11. artikuluaren b apartatua, eta honela idatzita geratuko da:

Artículo 4.– Se modifica el apartado b del artículo 11 de la Dirección de Economía Social, quedando redactado así:

b) Kooperatiben arloan egiten diren arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak ezartzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 160.6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Imponer las sanciones por infracciones leves y graves en materia de cooperativas, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 160.6.a) de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

5. artikulua.– Aldatu egiten dira Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzei buruzko 14. artikuluaren d), g) eta r) apartatuak, eta honela idatzita geratuko dira:

Artículo 5.– Se modifican los apartados d), g) y r) del artículo 14 de las Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social, quedando redactados así:

d) Dagokion lurralde-eremuko kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizketen prozedurak aztertu, izapidetu eta, hala badagokio, ebaztea –halako prozeduren erregelamendua onartzen duen urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan eta bat datozen arauetan ezarritakoaren arabera–, eta, Konkurtso Legearen testu bateginaren 179. artikuluan adierazitako kasuetan, prozedurei buruzko txostena idaztea –testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.

d) Analizar, tramitar y resolver en los casos que proceda los procedimientos de despido colectivo y de suspensión de contratos y reducción de jornada, de su ámbito territorial, en los términos previstos en el Real Decreto 1483/2012, de 29 de octubre, por el que se aprueba su Reglamento, y normas concordantes así como emitir informe sobre estos procedimientos, en los supuestos a que se refiere el artículo 179 del texto refundido de la Ley Concursal aprobado por Real Decreto Legislativo 1/2020, de 5 de mayo.

g) Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoaren lurralde-atala kudeatzea, haren funtzionamendu-arauetan xedatutakoari jarraikiz.

g) Gestionar la sección territorial del Registro telemático de Convenios y Acuerdos Colectivos de Trabajo y de Planes de Igualdad del País Vasco / Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroa, en los términos previstos en sus normas de funcionamiento.

r) Salbuespeneko baimena ematea, dagokion lurralde-esparruan, hamasei urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan parte har dezaten.

r) Conceder autorización excepcional, en su ámbito territorial, para la participación de menores de dieciséis años en espectáculos públicos.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 6 de julio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental