Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea

N.º 132, martes 6 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
3834
3834

156/2021 DEKRETUA, ekainaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dituen Dekretua.

DECRETO 156/2021, de 29 de junio, de modificación del Decreto por el que se aprueban los Estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartu ziren, bai eta organismo autonomo horri dagozkion egitura eta egitekoak ere, barneko organo bakoitzaren egitekoekin batera.

Mediante el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, fueron aprobados los Estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que regulan la estructura y funciones de este organismo autónomo, así como las funciones de cada uno de sus órganos.

Onartu zirenetik igaro den denboran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren antolaketa aldatu da lurralde-zerbitzuen mailan; beraz, aldaketa horiek estatutuetan jaso eta arautu behar dira. Halaber, organismo horrek beste egiteko batzuk ere hartu ditu bere gain, eta, ondorioz, estatutuetan aurreikusitako hasierako egitura aldatu behar da, haren gomendio utzi diren zerbitzuak egokiro eta eraginkortasunez emateko.

En el tiempo transcurrido desde su aprobación se han producido en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo cambios organizativos a nivel de servicios territoriales, que precisan ser reflejados y regulados en sus Estatutos y, asimismo, este organismo ha asumido nuevas funciones que hacen necesaria la modificación de la estructura inicial prevista en ellos, para una adecuada y eficaz prestación de los servicios que tiene encomendados.

Enplegu-bulego ugari zeudenez, bitarteko unitate bat sortu behar izan zen lurralde historiko bakoitzean, hau da, enplegu-bulegoen eta zerbitzu zentralen arteko bitarteko unitate bat. Estatutuetan araututako egitura organikoan aurreikusita ez zegoen unitate horietako bakoitzak bere lurralde-eremuko bulegoei laguntzen die, zaintzen du bulego horiek behar bezala funtziona dezaten, eta bulegoen eta gainerako antolakundearen arteko jarduketak koordinatzen ditu. Lurralde-egitura hori badago jasota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lanpostu-zerrendan; beraz, estatutuetan sartzea baino ez da falta.

El elevado número de Oficinas de empleo hizo precisa la creación, en cada Territorio Histórico, de una unidad intermedia entre las Oficinas de empleo y los Servicios centrales, que no estaba prevista en la estructura orgánica regulada en los Estatutos, para prestar el debido apoyo a las oficinas ubicadas en su ámbito territorial, velar por el buen funcionamiento de las mismas y coordinar las actuaciones entre ellas y con el resto de la organización. Esta estructura territorial, que ya está contemplada en la Relación de Puestos de Trabajo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, ha de ser incorporada a los Estatutos.

Bestalde, indarrean dauden estatutuen arabera, organo berari esleitu zaio enplegurako lanbide-heziketa eta diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzea, hain zuzen ere, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari. Hala ere, bi jardun-eremu horiek oso desberdinak dira, eskakizun handiak dituzte zuzendaritza- eta antolaketa-mailan, eta kudeaketa-unitate eta erabaki-organo bereiziak eta espezializatuak behar dituzte.

Por otro lado, en los Estatutos vigentes la formación profesional para el empleo y la renta de garantía de ingresos son dos materias cuya gestión está atribuida al mismo órgano, la Dirección de Formación para el Empleo y Garantía de Ingresos, si bien se trata de dos ámbitos muy diferentes de actuación y con grandes exigencias a nivel directivo y organizativo, que requieren unidades gestoras y órganos de decisión diferenciados y especializados.

Bereizketa hori egin beharra eta prestazioak baino kudeatzen ez dituen unitate bat sortu beharra are nabarmenagoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera kudeatzea ere bere gain hartu duenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan –maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuan dago araututa bizitzeko gutxieneko diru-sarrera–. Horretarako, 2020ko irailaren 1ean izenpetutako hitzarmenean zehaztu dira betekizunak, eta, horren bidez, Gizarte Segurantzak Lanbideren gomendio utzi du prestazio horren kudeaketa, harik eta egiteko guztiak eskualdatu arte, aipatutako arauaren bosgarren xedapen gehigarrian xedatu bezala.

La necesidad de esta separación y creación de una unidad destinada exclusivamente a la gestión de prestaciones, se ha hecho más patente desde que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo ha asumido la gestión, en el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi, del ingreso mínimo vital regulado en el Real Decreto-ley 20/2020, de 29 de mayo, en principio, en los términos previstos en el convenio suscrito el día 1 de septiembre de 2020, por el que el Instituto Nacional de la Seguridad Social le encomienda a Lanbide la gestión de esta prestación, hasta que se produzca el traspaso de la totalidad de las funciones, como está previsto en la Disposición adicional quinta de la citada normativa.

Beste alde batetik, dekretu honek estatutuak aldatu eta zenbait alderdi zehaztuko ditu Administrazio Kontseiluko kideak berritzeari eta funtzionamendu-araubideari buruz; halaber, segurtasun juridikorako erregulazioa hobetuko du, xedapen horiek behar bezala aplikatu ahal izateko.

En otro orden de cuestiones, mediante la modificación de los Estatutos operada por este Decreto, se concretan aspectos relativos a la renovación de los miembros del Consejo de Administración y a su régimen de funcionamiento, mejorando la regulación en términos de seguridad jurídica para una correcta aplicación de tales disposiciones.

Bestalde, estatutuen arabera, zuzendari nagusia da prozedura guztiak ebazteko ardatza, dirulaguntzetarako deialdiak barnean hartuta. Kontuan hartuta zeinen zabalak diren Lanbideren jardun-eremuak eta egitekoak eta zenbat ebazpen eman behar den, beharrezkoa da erabakiak hartzeko egitekoa zuzendari nagusiaren mendeko gainerako zuzendariei zabaltzea, hau da, deskontzentratzea, arinago eta eraginkorrago kudeatzeko.

Por otra parte, en los Estatutos se encuentra centralizada la resolución de todos los procedimientos, incluidas las convocatorias de subvenciones, en la figura del Director o Directora General. Teniendo en cuenta el amplio abanico de ámbitos de actuación y funciones de Lanbide y el elevado número de resoluciones que han de ser dictadas, resulta preciso desconcentrar la adopción de decisiones en el resto de Directores o Directoras que están bajo su dependencia, para una mayor agilidad y eficacia en la gestión.

Estatutuetan egiteko horiek deskontzentratu ondoren, komeni da, halaber, planteamendu hori xedapen orokorretan jasotzea, bai dirulaguntzak arautzeko, bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen bestelako prozeduretarako, baldin eta halakoak ebazteko eskumena zuzendari nagusiari esleitu bazaio. Hori da azken xedapenetako lehenengoaren, bigarrenaren eta hirugarrenaren helburua.

Una vez contemplada en los Estatutos la citada desconcentración de funciones, resulta conveniente reflejarlo en aquellas disposiciones generales que regulan subvenciones y otro tipo de procedimientos gestionados por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en las que la competencia para su resolución se encuentra atribuida al Director o Directora General. A esta finalidad responden las Disposiciones finales primera, segunda y tercera.

Hori dela eta, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 29an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Por todo ello, a propuesta de la Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 29 de junio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten dira maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak (eranskina). Hauek dira aldaketak:

Artículo único.– Se modifican los Estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, que acompañan al mismo como anexo, en los siguientes términos:

Lehenengoa.– Berriro idatzi dira 6. artikuluaren 2. apartatuko e) eta f) letrak, eta honela geratuko dira idatzita:

Primero.– Se da nueva redacción a las letras e) y f) del apartado 2 del artículo 6, que queda redactado en los siguientes términos:

«e) Bost bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu-antolakundeen ordezkari gisa.

«e) Cinco vocales en representación de las organizaciones sindicales más representativas del País Vasco.

Aipatutako sindikatu-antolakundeek proposatuko dituzte bokal horiek, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez izendatuko dira.

Estos serán designados por las organizaciones sindicales citadas y nombrados mediante decreto del Gobierno Vasco.

Bokal-kopuruaren esleipena proportzionala izango da sindikatu bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan egiaztatzen duen ordezkaritzaren arabera, horrela bermatuko baita, une oro, ordezkaritzarik handiena duten antolakundeak egon badaudela Administrazio Kontseiluan.

La atribución de vocales se realizará de forma proporcional a la representatividad acreditada por cada una de ellas en la Comunidad Autónoma de Euskadi, garantizándose, en todo caso, la presencia en el Consejo de Administración de las organizaciones que ostenten la condición de más representativas.

Hori eragotzi barik, sindikatu-antolakunderen batek bokalak izendatzeko eskubidea badauka eta ez badu hala egiten horretarako adierazitako epean, lanpostu horiek talde bereko gainerako entitateei gehituko zaizkie, ordezkaritzarekiko proportzionaltasunaren arabera.

Sin perjuicio de lo anterior, si alguna de las organizaciones sindicales que teniendo derecho a designar vocales no lo hiciera en el plazo establecido al efecto, estos puestos acrecerán al resto de entidades de su grupo, proporcionalmente a su representatividad.

Halaber, agintaldian zehar, sindikatu-antolakunderen batek edo batzuek erabakitzen badute behin eta berriro Administrazio Kontseilura ez joatea, kontseiluburuak berak kontseilukideak partzialki berritzeko prozedura bat hasiko du eta sindikatu-erakunde horiei 10 eguneko epea emango die entzunaldirako, egoeraren gaineko adierazpena egin dezaten. Alegazioak jaso ondoren edo, alegaziorik gabe, epea amaitu ondoren, kontseiluburuak ez-joate horren berariazko deklarazioa egingo du edo, hala badagokio, espedientea artxibatuko du. Ez-joatea deklaratuta, gainerako sindikatu-erakundeetako kideek beteko dituzte hutsik geratu diren postu horiek, bakoitzaren ordezkaritzaren arabera, aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera.

Igualmente, si por decisión de una o varias organizaciones sindicales se produjera durante la vigencia del mandato la falta de asistencia reiterada en el Consejo de Administración de alguna de ellas, el Presidente o la Presidenta del Consejo iniciará, de oficio, un procedimiento de renovación parcial de las personas miembros del Consejo, concediendo a aquella o aquellas organizaciones sindicales un plazo de audiencia de 10 días para manifestarse al respecto. Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo concedido sin haberlas presentado, el Presidente o la Presidenta del Consejo, tras consultar con el resto de miembros del Consejo, declarará expresamente la inasistencia o, en su caso, el archivo del expediente. Declarada la inasistencia, las vacantes que se hayan producido se cubrirán con personas miembros de las restantes organizaciones sindicales en proporción a su representatividad según lo indicado en los párrafos anteriores.

Hutsegite errepikakortzat hartuko da baldin eta sindikatu-antolakunderen bateko bokal bat edo batzuk ez badira joaten inolako justifikaziorik gabe ondoz ondoko hiru bilkuratan, edo lautan urtebeteko epean.

Se considerará falta de asistencia reiterada, la inasistencia no justificada de la vocalía o vocalías representantes de una organización sindical durante tres sesiones consecutivas, o cuatro alternas en el plazo de un año.

f) Bost bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sektorearteko enpresa-antolakundeen ordezkari gisa.

f) Cinco vocales en representación de las organizaciones empresariales de carácter intersectorial más representativas del País Vasco.

Aipatutako enpresa-antolakundeek proposatuko dituzte bokal horiek, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez izendatuko dira. Hala badagokio, e) apartatuko 4., 5. eta 6. paragrafoetan postu hutsak betetzeari buruz ezarritakoa aplikatuko zaie, eta enpresa-antolakunde horietako kideek beteko dituzte.»

Estos serán designados por las organizaciones empresariales citadas y nombrados mediante decreto del Gobierno Vasco. En su caso, les será de aplicación lo establecido en los párrafos cuatro, cinco y seis del apartado e) en relación a la cobertura de vacantes, las cuales se cubrirán con miembros de las citadas organizaciones empresariales.»

Bigarrena.– Aldatu egiten da 6. artikuluko 3. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:

Segundo.– Se da nueva redacción al apartado 3 del artículo 6, que queda redactado en los siguientes términos:

«3.– Bokalen agintaldia 3 urtekoa izango da. Agintaldia amaitu eta hurrengo hilabetean, kontseiluburuak ofizioz hasiko du Administrazio Kontseilua erabat berritzeko prozesua. Prozesua hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta sindikatu- eta enpresa-antolakundeek hilabete izango dute titular eta ordezko berriak izendatzeko.

«3.– La duración del mandato de las o los vocales será de 3 años. Dentro del mes siguiente a la finalización del mandato la presidencia del Consejo iniciará de oficio el proceso de renovación total del Consejo de Administración. Iniciado el proceso, tanto la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, como las organizaciones sindicales y las empresariales tendrán un mes para designar a las nuevas y nuevos titulares y suplentes.

Ulertuko da Kontseiluko ordezkaritzari uko egin diotela, baldin eta bokalak izendatzeko eskubidea duten sindikatu- eta enpresa-antolakundeek epez egiten ez badute; horren ondorioz, bokal-postu horiek talde bereko gainerako entitateei gehituko zaizkie, ordezkaritzarekiko proportzionaltasunaren arabera.

Si alguna de estas organizaciones sindicales o empresariales que teniendo derecho a designar vocales no lo hiciera en ese plazo, se entenderá que renuncian a la representación en el Consejo, y estas vocalías acrecerán al resto de entidades de su grupo, proporcionalmente a su representatividad.

Aurreko paragrafoan adierazitako modu berean egingo da baldin eta berariaz egiten bazaio uko Kontseiluko ordezkaritzari agintaldiaren indarraldiko edozein unetan.»

Del mismo modo previsto en el párrafo anterior se procederá en el supuesto de renuncia expresa a la representación en el Consejo en cualquier momento durante la vigencia del mandato.»

Hirugarrena.– Aldatu egiten da 8. artikuluaren 4. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

Tercero.– Se da nueva redacción al apartado 4 del artículo 8, que queda redactado en los siguientes términos:

«4.– Administrazio Kontseilua baliozkoa izateko, bera osatzeko, lehenengo deialdian, kideen erdiek baino gehiagok egon behar dute aurrez aurre edo urrutitik –horien artean kontseiluburua eta idazkaria edo ordezkoak–; eta, bigarren deialdian, berriz, kideen herenek –horien artean kontseiluburua eta idazkaria edo ordezkoak–. Nolanahi ere, nahiz eta deialdiaren eskakizunak ez bete, kontseiluaren eraketa baliozkoa izango da bileran kide guztiak badaude, aurrez aurre edo urrutitik, eta hala erabakitzen badute aho batez.»

«4.– El Consejo de Administración se constituye de forma válida, en primera convocatoria, cuando asistan, de forma presencial o a distancia, más de la mitad de las personas miembros, siempre que entre ellas se encuentren el presidente o presidenta y el secretario o secretaria, o quienes le suplan; y, en segunda convocatoria, un tercio de las mismas, siempre que entre ellas se encuentren el presidente o presidenta y el secretario o secretaria, o quienes les suplan. En cualquier caso, el Consejo queda válidamente constituido, aun cuando no se hubieran cumplido los requisitos de convocatoria, cuando hallándose reunidos, de forma presencial o a distancia, la totalidad de sus miembros así lo acordaran por unanimidad.»

Laugarrena.– Aldatu egiten da 10. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

Cuarto.– Se da nueva redacción al apartado 2 del artículo 10, que queda redactado en los siguientes términos:

«2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia goi-karguduna da, sailburuordearen maila du, eta egiteko hauek beteko ditu:

«2.– El Director o la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo tiene la consideración de alto cargo, con rango de Viceconsejero o Viceconsejera, y ostenta las siguientes funciones:

a) Organismoaren aurrekontu-aurreproiektua egitea eta Administrazio Kontseiluari proposatzea.

a) Elaborar y proponer al Consejo de Administración del organismo el anteproyecto de presupuesto del mismo.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzentzea eta Administrazio Kontseiluaren akordioak gauzatu eta betearaztea.

b) Dirigir Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y ejecutar y hacer cumplir los acuerdos del Consejo de Administración.

c) Kontseiluari proposatzea organismoaren egitekoak betetzeko behar diren hitzarmenak, eta entitate publiko edo pribatuekin integratutako edo partekatutako kudeaketa-formulak ezartzea.

c) Proponer al Consejo los convenios necesarios para el desarrollo de las funciones del organismo, así como el establecimiento de fórmulas de gestión integradas o compartidas con entidades públicas o privadas.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari berez dagozkion gaietako kontratuak formalizatzea eta administrazio publikoen kontratuei buruzko legeek kontratazio-organoei ematen dizkieten ahalmenak eta eskumenak baliatzea.

d) Suscribir los contratos relativos a las materias propias de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y ejercer cuantas facultades y competencias vengan atribuidas a los órganos de contratación por la legislación sobre contratos de las administraciones públicas.

e) Organismo autonomoaren zerbitzuak zuzendu eta gainbegiratzea xedeak betetzeko, eta langileak zuzentzea.

e) Dirigir y supervisar los servicios del organismo autónomo para el cumplimiento de sus fines y ejercer la dirección de personal.

f) Organismoaren gastuak onartzea eta ordainketak agintzea, Zerbitzu Orokorren zuzendaritzei esleitutakoak izan ezik. Halaber, Administrazio Kontseiluari jakinaraztea zer gastu baimentzen dituzten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua atxikita daukan sailburuak edo Gobernu Kontseiluak. Administrazio Kontseiluari dagokio 1.000.000 eurotik gorako kontratuak baimentzea.

f) Aprobar los gastos y ordenar los pagos del organismo, salvo los atribuidos a las direcciones de los Servicios Centrales, dando cuenta al Consejo de Administración de los gastos autorizados por el Consejero o Consejera del Departamento al que se adscribe Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o por el Consejo de Gobierno. El Consejo de Administración autorizará los contratos que excedan de 1.000.000 de euros.

g) Organismoaren urteko jarduera-memoria egitea, bai eta Administrazio Kontseiluak gomendatzen dion beste edozein txosten ere.

g) Elaborar la memoria anual de actividades del organismo, así como cualquier otro informe que pueda encomendarle el Consejo de Administración.

h) Inklusio aktiboko hitzarmenak formalizatzea.

h) Suscribir los convenios de inclusión activa.

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako dirulaguntza izendunak ematea, eta lehiaketetako dirulaguntza-deialdiak ebaztea, non aurreikusten baita eskabideak aldez aurretik ezarritako irizpide batzuen arabera baloratzea eta alderatzea.

i) Conceder las subvenciones previstas nominativamente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y resolver las convocatorias de subvenciones concursales en las que se prevea la valoración y comparación de las solicitudes en base a unos criterios previamente fijados.

j) Lan-arloko auzibidearen aurreko erreklamazioak ebaztea.

j) Resolver las reclamaciones previas a la vía judicial social.

k) Zehatzeko ahala baliatzea enpleguari eta langabeziari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarte-inklusioari buruzko gaietan, bakoitzari dagozkion legeetan xedatutakoaren arabera.

k) Ejercer la potestad sancionadora en las materias relativas al empleo y desempleo, y a la garantía de ingresos e inclusión social, en los términos establecidos en sus respectivas legislaciones específicas.

l) Enpleguaren arloko sail eskudunari eta Administrazio Kontseiluari beren egitekoetarako behar duten behar duten informazio guztia ematea.

l) Proporcionar al Departamento competente en materia de empleo, así como al Consejo de Administración, cuanta información precise para el cumplimiento de sus funciones.

m) Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea eta hark eskuordetzen dizkion ahalmenak baliatzea.

m) Ejecutar los acuerdos y ejercer las facultades que le delegue el Consejo de Administración.

n) Administrazio Kontseiluari kudeaketa-plana eta jardueren urteko memoria aurkeztea. Halaber, Administrazio Kontseiluari aurrekontu-garapenaren egoeraren berri emango dio, eta onartutako aurrekontuko kontzeptuak edo partidak aldatzeko baimena eskatuko dio.

n) Someter al Consejo de Administración el plan de gestión y la memoria anual de actividades. Igualmente, trasladará al Consejo de Administración el estado del desarrollo presupuestario y solicitará su autorización para modificaciones de conceptos o partidas del presupuesto aprobado.

o) Administrazio Kontseiluari proiektua proposatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumenekoak diren laguntza eta dirulaguntzetarako deialdiak arautzeko, eta onartutakoak argitaratzea.

o) Proponer al Consejo de Administración los proyectos de regulación de las convocatorias de ayudas y subvenciones que sean competencia de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y proceder a la publicación de las aprobadas por aquel.

p) Zuzendaritza Nagusiaren mendeko organoek emandako ebazpen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.»

p) Resolver los recursos que se interpongan contra resoluciones y actos administrativos dictados por los órganos que dependen de la Dirección General.»

Bosgarrena.– Aldatu egiten da 11. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

Quinto.– Se da nueva redacción al apartado 1 del artículo 11, que queda redactado en los siguientes términos:

«1.– Zerbitzu Zentralen zuzendaritza hauek daude, eta organikoki eta funtzionalki Zuzendaritza Nagusiaren mendekoak dira:

«1.– Bajo la dependencia orgánica y funcional de la Dirección General, existen las siguientes Direcciones de los Servicios Centrales:

a) Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

a) Dirección de Servicios Generales.

b) Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza.

b) Dirección de Activación Laboral.

c) Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritza.

c) Dirección de Formación profesional para el Empleo.

d) Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza.»

d) Dirección de Prestaciones e Inclusión.»

Seigarrena.– Aldatu egiten da 11. artikuluaren 2. apartatuko b) letra, eta honela geratuko da idatzita:

Sexto.– Se da nueva redacción a la letra b) del apartado 2 del artículo 11, que queda redactado en los siguientes términos:

«b) Koordinazio- eta komunikazio-unitate bat, organismo autonomoaren lurralde-zerbitzuak osatzen dituzten bulegoen sarea zuzentzen eta koordinatzen laguntzeko zerbitzu gisa. Unitate horren ardura izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuen prozedurak eta prozesuak bateratzea eta homogeneizatzea, bai eta barneko zein kanpoko komunikazio-prozedurak betetzea ere.»

«b) Una Unidad de Coordinación y Comunicación, como servicio de apoyo para la dirección y coordinación de la red de oficinas que integren los servicios territoriales del organismo autónomo, encargada de unificar y homogeneizar los procedimientos y procesos en los servicios prestados por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y llevar a cabo los procedimientos de comunicación tanto a nivel interno como externo.»

Zazpigarrena.– Aldatu egiten da 12. artikuluaren 1. apartatuko b) letra, eta c) letra gehitzen da. Honela geratuko dira idatzita:

Séptimo.– Se da nueva redacción a la letra b) y se adiciona una letra c) en el apartado 1 del artículo 12, que queda redactado en los siguientes términos:

«b) Dagokion zuzendaritzak izapidetu behar dituen espedienteak eta eskumeneko gaiak ebaztea.

«b) Resolver los expedientes que corresponda tramitar a su Dirección y los asuntos que sean de su competencia.

c) Dagokion jardun-eremuko ordainketak agintzea.»

c) Ordenar los pagos que correspondan a su ámbito de actuación.»

Zortzigarrena.– Aldatu egiten da 14. artikuluaren 1. apartatuko lehen paragrafoa, eta honela geratuko da idatzita:

Octavo.– Se da nueva redacción al primer párrafo del apartado 1 del artículo 14, que queda redactado en los siguientes términos:

«1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio organismo autonomoak zerrenda honetako gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak kudeatu, planifikatu, dinamizatu, euskarria eman, prozesuak diseinatu, eta ebaztea, barnean hartuta dirulaguntzetarako deialdiak ere ebaztea, zuzendari nagusiaren eskumenekoak izan ezik, hala badagokio 10.2 artikuluaren i) letran xedatutakoaren arabera:»

«1.– Corresponde a la Dirección de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo gestionar y dar soporte, planificar, dinamizar, diseñar los procesos, tramitar y resolver los expedientes de los programas que el organismo autónomo deba gestionar en las materias relacionadas a continuación, incluyendo la resolución de las convocatorias de subvenciones, salvo que la competencia corresponda al Director o Directora General en virtud de lo dispuesto en la letra i) del artículo 10.2:»

Bederatzigarrena.– Aldatu egiten da 14. artikuluaren 2. apartatuko b) letra, eta honela geratuko da idatzita:

Noveno.– Se da nueva redacción a la letra b) del apartado 2 del artículo 14, que queda redactado en los siguientes términos:

«b) Laneratze Enpresen Erregistroa eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.»

«b) La dirección y gestión del Registro de Empresas de Inserción y del Registro Vasco de centros especiales de empleo.»

Hamargarrena.– Aldatu egiten da 15. artikulua, eta honela geratuko da idatzita:

Décimo.– Se da nueva redacción al artículo 15, que queda redactado en los siguientes términos:

«15. artikulua.– Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritza.

«Artículo 15.– Dirección de Formación profesional para el Empleo.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritzari dagokio organismo autonomoak zerrenda honetako gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak kudeatu, planifikatu, dinamizatu, euskarria eman, prozesuak diseinatu, eta ebaztea, barnean hartuta dirulaguntzetarako deialdiak ere ebaztea, zuzendari nagusiaren eskumenekoak izan ezik, hala badagokio 10,2 artikuluaren i) letran xedatutakoaren arabera:

1.– Corresponde a la Dirección de Formación profesional para el Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo gestionar y dar soporte, planificar, dinamizar, diseñar los procesos, tramitar y resolver los expedientes de los programas que el organismo autónomo deba gestionar en las materias relacionadas a continuación, incluyendo la resolución de las convocatorias de subvenciones, salvo que la competencia corresponda al Director o Directora General en virtud de lo dispuesto en la letra i) del artículo 10.2:

a) Langile langabeei eta landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintza.

a) Oferta formativa dirigida a las personas trabajadoras desempleadas y a las ocupadas.

b) Enpresek programatutako prestakuntza.

b) Formación programada por las empresas.

c) Prestakuntzarako laguntza, akonpainamendua eta ekintza osagarriak.

c) Apoyo, acompañamiento y acciones complementarias a la formación.

d) Enplegu- eta prestakuntza-jarduketa mistoak.

d) Actuaciones mixtas de empleo y formación.

2.– Halaber, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

2.– Asimismo, corresponde a la Dirección de Formación profesional para el Empleo el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako lanbide-heziketako entitateen erregistroa kudeatzea.

a) Gestionar el Registro Vasco de entidades de formación profesional para el empleo.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriak emateko eta erregistratzeko behar diren jarduerak egitea; eta, horretarako, hezkuntza-administrazioaren ekimenak koordinatuta daudela bermatzea, bai errekerimendu profesionalen gaian, bai konpetentzia profesionalak ziurtatzeko orduan.

b) Llevar a cabo las actividades necesarias para la expedición y registro de certificados de profesionalidad, asegurando la debida coordinación con las iniciativas desarrolladas por la administración educativa en materia de requerimientos profesionales y certificación de competencias profesionales.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan, lanbide-heziketaren arloko jarduna duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

c) La coordinación y colaboración con el resto de organismos que desarrollan su actividad en materia de formación profesional en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) Zuzendaritza Nagusiak haren gomendio uzten duen antzeko beste edozein egiteko betetzea.»

d) Ejercer cualesquiera otras funciones de naturaleza análoga que puedan serle encomendadas por la Dirección General.»

Hamaikagarrena.– 15 bis) artikulu berri bat erantsi eta honela geratuko da idatzita:

Decimoprimero.– Se adiciona un nuevo artículo 15 bis), que queda redactado en los siguientes términos:

«15 bis artikulua.– Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza.

«Artículo 15 bis.– Dirección de Prestaciones e Inclusión.

Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

Corresponde a la Dirección de Prestaciones e Inclusión el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria aitortu, ukatu, berrikusi, aldatu, eten eta azkentzeko espedienteetarako instrukzioa egitea eta ebaztea.

a) La instrucción y resolución de los expedientes relativos al reconocimiento, denegación, revisión, modificación, suspensión y extinción de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, y de la prestación complementaria de vivienda.

b) Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, edo etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria jasotzen duten titularren eta onuradunen jarraipen etengabea eta kontrola egitea.

b) El seguimiento continuado y el ejercicio de una función de control de las personas titulares y beneficiarias de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, así como de la prestación complementaria de vivienda.

c) Diru-sarreren bermearen eta gizarte-inklusioaren gaietako zehapen-espedienteak hastea eta instrukzioa egitea.

c) La incoación e instrucción de los expedientes sancionadores en materia de garantía de ingresos e inclusión social.

d) Bizitzako gutxieneko diru-sarrera eta, hala badagokio, soldataren ordezko beste edozein prestazio edo subsidio kudeatzea; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren gomendio utzitako edo eskualdatutako egitekoak betetzea.

d) La gestión del ingreso mínimo vital y, en su caso, de cualquier otra prestación o subsidio sustitutivo de salario, realizando las funciones que sean encomendadas o traspasadas a la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Jardun-eremuko helburuak betetzeko behar den bezainbeste erabaki hartzea eta egintza ematea.»

e) La adopción de cuantas decisiones y actos sean precisos para el cumplimiento de sus fines dentro de su ámbito de actuación.»

Hamabigarrena.– Aldatu egiten da 16. artikulua, eta honela geratuko da idatzita:

Decimosegundo.– Se da nueva redacción al artículo 16, que queda redactado en los siguientes términos:

«16. artikulua.– Lurralde-zerbitzuen egitura organikoa.

«Artículo 16.– Estructura orgánica de los servicios territoriales.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-zerbitzuak antolatzeko, enpleguko toki- eta lurralde-bulegoen sare bat eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa hartuta, eta zerbitzu publikoa emateko efikazia- eta efizientzia-irizpideak bete dira.»

Los servicios territoriales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo se organizan en una red de Oficinas locales y Territoriales de empleo que, establecidas de acuerdo con criterios de eficacia y eficiencia en la prestación del servicio público, cubren la totalidad del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.»

Hamahirugarrena.– 16 bis) artikulu berri bat erantsi eta honela geratuko da idatzita:

Decimotercero.– Se adiciona un nuevo artículo 16 bis), que queda redactado en los siguientes términos:

«16 bis artikulua.– Enpleguko lurralde-bulegoak.

«Artículo 16 bis.– Oficinas Territoriales de empleo.

1.– Lurralde-bulegoen bidez antolatzen ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lurralde mailako planak eta programak. Bakoitzaren lurraldeko enplegu-bulegoen sarearen plan eta programetatik eratorritako ekintzak planifikatu eta koordinatzen dituzte. Lanbideko Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkien eskumen guztiak kudeatzen dituzte Koordinazio eta Komunikazio Unitatearen mende, bai eta Lanbideren Zerbitzu Zentralen zuzendaritzek haien gomendio uzten dituztenak ere.

Las Oficinas Territoriales son las unidades a través de las cuales Lanbide-Servicio Vasco de Empleo articula sus planes y programas a nivel territorial. Planifican y coordinan las acciones derivadas de los planes y programas de la red de Oficinas de empleo de su territorio. Gestionan todas las competencias que le sean asignadas por la Dirección General de Lanbide en dependencia de la Unidad de coordinación y comunicación, así como aquellas que le sean encomendadas por las Direcciones de los Servicios Centrales de Lanbide.

2.– Lurralde-bulegoei egiteko hauek dagozkie:

2.– Corresponden a las Oficinas Territoriales las siguientes funciones:

a) Lurralde bakoitzeko zerbitzuak eta instalazioak hobetzeko txostenak eta proposamenak egitea Koordinazio eta Komunikazio Unitateari.

a) Elaborar informes y elevar propuestas de mejora de los Servicios e instalaciones de su territorio a la Unidad de coordinación y comunicación.

b) Lurralde bakoitzeko tokiko enplegu-bulegoen zerbitzuek ondo funtziona dezaten bultzatu, gainbegiratu eta zaintzea.

b) Impulsar, supervisar y velar por el buen funcionamiento de los servicios en las Oficinas Locales de Empleo de su territorio.

c) Tokiko enplegu-bulegoei laguntzea zalantzak eta arazoak konpontzen, eta antolaketa-konponbideetan batera lan egitea.

c) Dar apoyo a las Oficinas locales de empleo en la resolución de dudas y problemas, acompañando en soluciones organizativas.

d) Tokiko enplegu-bulegoen aurrez aurreko kanala kudeatzea.

d) Gestionar el canal presencial de las Oficinas locales de Empleo.

e) Tokiko enplegu-bulegoen zerbitzu-mailak gainbegiratzea; horretarako, jarraipen- eta koordinazio-bilerak egitea.

e) Supervisar los niveles de servicios de las oficinas locales de Empleo, manteniendo reuniones de seguimiento y coordinación.

f) Bulegoetan prozedurak eta jarraibideak betetzen direla zaintzea.

f) Velar por el cumplimiento de los procedimientos e instrucciones en las oficinas.

g) Jardunbide egokiak ezartzea.

g) Implantar buenas prácticas.

h) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuak errazteko diren eta zuzendaritzak haien gomendio uzten dituen gainerako egiteko guztiak.»

h) Todas aquellas que para favorecer los servicios prestados por Lanbide Servicio Vasco de Empleo le sean encomendadas por la Dirección.»

Hamalaugarrena.– 17. eta 18. artikuluetan, «Enpleguko lurralde-bulegoak» erreferentziaren ordez, «Tokiko enplegu-bulegoak» jarriko da.

Decimocuarto.– En los artículos 17 y 18, se sustituyen las referencias a las «Oficinas territoriales de empleo» por «Oficinas locales de empleo».

XEDAPEN IRAGANKORra
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

1.– Dekretu hau indarrean jartzen den egunean ebatzi gabe dauden prozedurak ebaztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan gai horretako eskumena duen zuzendariari dagokio, kontuan hartuta zer egiteko esleitu zaion dekretu honetan; nahiz eta prozedura horiek ebazteko eskumen horren hasieran zuzendari nagusiaren eskumena izan.

1.– Aquellos procedimientos que, a la fecha de entrada en vigor de este Decreto, se encuentren pendientes de resolución, serán resueltos por el Director o Directora de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que corresponda por razón de la materia, según la atribución de funciones contemplada en este Decreto, aunque en el momento de iniciarse la competencia para su resolución estuviese atribuida al Director o Directora General.

2.– Hala ere, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez emandako dirulaguntzak eta prestazioak itzultzeko prozedurak organo berak hasi eta ebatziko ditu.

2.– No obstante, lo dispuesto en el apartado anterior, los procedimientos de reintegro de subvenciones y prestaciones concedidas mediante resolución del Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo serán iniciados y resueltos por el mismo órgano.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan egindako aipamenak, Eusko Jaurlaritzan gizarteratze-arloko eskumena duen sailari eta Gizarteratze Zuzendaritzari egindakoak, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira –182/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duena eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituena–. Halaber, dekretu horretan, Gizarteratzearen zuzendariari egindako aipamenak organismo autonomoko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariari egindakotzat hartuko dira.

Las menciones del Decreto 182/2008, de 11 de noviembre, por el que se regula la calificación de empresas de inserción, se establece el procedimiento de acceso a las mismas y su registro, al Departamento competente en materia de inserción social del Gobierno Vasco y a la Dirección de Inserción Social, se entenderán referidas a la Dirección de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Asimismo, las referencias de dicho Decreto al Director de Inserción Social, se entenderán hechas al Director o Directora de Activación Laboral del citado organismo autónomo.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua honela aldatuko da:

Se modifica el Decreto 164/2019, de 22 de octubre, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, en los siguientes términos:

Lehenengoa.– 59. artikuluaren 3. apartatuan eta 62. artikuluaren 2. apartatuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari egiten zaizkion aipamenetan, haren ordez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria jarriko da.

Uno.– Las menciones al Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo contenidas en el apartado 3 del artículo 59 y en el apartado 2 del artículo 62, se sustituyen por el Director o Directora de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Bigarrena.– Aldatu egiten da 59. artikuluaren 5. apartatuko bigarren paragrafoa, eta honela idatzita geratuko da:

Dos.– Se da nueva redacción al segundo párrafo del apartado 5 del artículo 59, que queda redactado del siguiente modo:

«IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera».

«En el supuesto de las ayudas previstas en el Capítulo IV, contra la resolución de concesión o denegación de la ayuda podrá interponerse recurso de alzada ante el Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su notificación.»

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Aldatu egiten da urriaren 29ko 168/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Hauek dira aldaketak:

Se modifica el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, en los siguientes términos:

Bat.– Aldatu egiten da 70. artikuluko 1. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:

Uno.– Se da nueva redacción al apartado 1 del artículo 70, que queda redactado en los siguientes términos:

«1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza izango da organo eskuduna dekretu honen IV. kapituluan araututako laguntzak kudeatzeko.»

«1.– El órgano competente para la gestión y resolución sobre las ayudas reguladas en el presente Decreto será la Dirección de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.»

Bi.– 70. artikuluaren 2. eta 5. apartatuetan, 74. artikuluaren lehen paragrafoan, 75. artikuluaren a) eta b) apartatuetan, 87. artikuluaren 2. apartatuan eta 90. artikuluaren 2. apartatuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari egiten zaizkion aipamenetan, haren ordez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria jarriko da.

Dos.– Las menciones al Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo contenidas en los apartados 2 y 5 del artículo 70, en el primer párrafo del artículo 74, en los apartados a) y b) del artículo 75, en el apartado 2 del artículo 87 y en el apartado 2 del artículo 90, se sustituyen por el Director o Directora de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Hiru.– Aldatu egiten dira 70.3, 87.4 eta 90.4 artikuluak, eta haietariko bakoitza honela geratuko da idatzita:

Tres.– Se da nueva redacción a los artículos 70.3, 87.4 y 90.4, que quedan redactados, cada uno de ellos, en los siguientes términos:

«Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke organismo autonomo horren zuzendari nagusiari hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.»

«La resolución del Director o Directora de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo no pone fin a la vía administrativa y contra la misma se podrá interponer recurso de alzada ante el Director o Directora General del citado organismo autónomo en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su notificación.»

Lau.– Ezabatu egingo da 90. artikuluaren 2. apartatuko hirugarren paragrafoa.

Cuatro.– Se elimina el tercer párrafo del apartado 2 del artículo 90.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 29an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 29 de junio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

La Vicelehendakari Segunda y Consejera de Trabajo y Empleo,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental